sarrera euskararen erabilera planaren testuingurua ......sarrera euskararen erabilera planaren...

57
SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko 10/1982 zenbakidunak, herritarren hizkuntz eskubideak aitortu eta herri-aginteek hizkuntzaren alorrean dituzten betebeharrak ezartzen ditu. Legearen 14. atalak herritarrei administrazioarekiko harremanetan aitortutako hizkuntza eskubideak bermatzeko, administrazioaren zerbitzupeko pertsonala arian-arian euskalduntzea aurreikusten du, eta baita administrazioetako plantilletan bi hizkuntza ofizialak jakitea derrigorrezkoa duten lanpostuak finkatu beharra ere. Euskal Autonomi Erkidegoko Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. titulua eta hau garatzeko Eusko Jaurlaritzak herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko onartutako erreglamenduzko arauak euskararen ofizialtasunak funtzio publikoaren eremuan izan beharreko isla ez ezik herri administrazioetako euskararen erabileraren normalkuntza prozesuaren oinarri ere badira. Horri loturiko lehen plangintzaldian (1990-1995) euskal herri administrazioetako euskararen erabileraren normalkuntza-prozesuak izan zuen helburu nagusia administrazioaren giza bitartekoak arian-arian euskaraz ere jarduteko gaitzea izan zen. Horrez gain, Euskal Herriaren berezko hizkuntza sustatzeko asmoz, Azpeitiko Udala partaide den Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA), berriz, bere jardunbidea arautzen duten estatutuetan dio bere helburu orokorra dela, besteak beste, udal partaideen administrazioetako barne jardueran eta udalerrietako arlo guztietan euskararen erabilera ahalbideratzea eta bermatzea. Horiek horrela, UEMAk euskararen erabilera normalizatzeko plangintza abiatzea erabaki zuen 1995ean udal partaideen jarduera eremuan, eta lehen azterketak egin zituen hurrengo urtean. Bigarren plangintzaldia araupetzen duen Euskal Autonomi Erkidegoko 86/1997 Dekretuak, apirilaren 15ekoak (dekretuak indarrean jarraitzen du eta V. Plangintzaldiak 2013ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31 arte iraungo du), elementu berriak erantsi zizkien lehenengo plangintzaldiko arauei. Izan ere, lehen plangintzaldian aurrerapauso nabarmenak eman ziren euskarazko hizkuntza gaitasuna zuten langileen kopuruan. Bigarren plangintzalditik aurrera, administrazioaren baitan euskarazko erabilera areagotzeko ardura eta, hori lortzeko, neurri osagarriak hartu beharra ageri da. Horrela, 86/1997 dekretuak euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu beharra ezarri die euskal herri-administrazio guztiei. Gainera, plan horiek jaso beharreko gutxieneko osagaiak adierazten dira aipatu dekretuaren 18. atalean. Euskara planaren helburu nagusia da Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko. Euskara plan honen helburu estrategikoek helburu nagusia lortzeko landu

Upload: others

Post on 26-Jul-2020

31 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

SARRERA

Euskararen erabilera planaren testuingurua

EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko 10/1982 zenbakidunak, herritarren hizkuntz eskubideak aitortu eta herri-aginteek hizkuntzaren alorrean dituzten betebeharrak ezartzen ditu.

Legearen 14. atalak herritarrei administrazioarekiko harremanetan aitortutako hizkuntza eskubideak bermatzeko, administrazioaren zerbitzupeko pertsonala arian-arian euskalduntzea aurreikusten du, eta baita administrazioetako plantilletan bi hizkuntza ofizialak jakitea derrigorrezkoa duten lanpostuak finkatu beharra ere.

Euskal Autonomi Erkidegoko Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. titulua eta hau garatzeko Eusko Jaurlaritzak herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko onartutako erreglamenduzko arauak euskararen ofizialtasunak funtzio publikoaren eremuan izan beharreko isla ez ezik herri administrazioetako euskararen erabileraren normalkuntza prozesuaren oinarri ere badira.

Horri loturiko lehen plangintzaldian (1990-1995) euskal herri administrazioetako euskararen erabileraren normalkuntza-prozesuak izan zuen helburu nagusia administrazioaren giza bitartekoak arian-arian euskaraz ere jarduteko gaitzea izan zen.

Horrez gain, Euskal Herriaren berezko hizkuntza sustatzeko asmoz, Azpeitiko Udala partaide den Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA), berriz, bere jardunbidea arautzen duten estatutuetan dio bere helburu orokorra dela, besteak beste, udal partaideen administrazioetako barne jardueran eta udalerrietako arlo guztietan euskararen erabilera ahalbideratzea eta bermatzea.

Horiek horrela, UEMAk euskararen erabilera normalizatzeko plangintza abiatzea erabaki zuen 1995ean udal partaideen jarduera eremuan, eta lehen azterketak egin zituen hurrengo urtean.

Bigarren plangintzaldia araupetzen duen Euskal Autonomi Erkidegoko 86/1997 Dekretuak, apirilaren 15ekoak (dekretuak indarrean jarraitzen du eta V. Plangintzaldiak 2013ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31 arte iraungo du), elementu berriak erantsi zizkien lehenengo plangintzaldiko arauei.

Izan ere, lehen plangintzaldian aurrerapauso nabarmenak eman ziren euskarazko hizkuntza gaitasuna zuten langileen kopuruan. Bigarren plangintzalditik aurrera, administrazioaren baitan euskarazko erabilera areagotzeko ardura eta, hori lortzeko, neurri osagarriak hartu beharra ageri da.

Horrela, 86/1997 dekretuak euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu beharra ezarri die euskal herri-administrazio guztiei. Gainera, plan horiek jaso beharreko gutxieneko osagaiak adierazten dira aipatu dekretuaren 18. atalean.

Euskara planaren helburu nagusia da Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko.

Euskara plan honen helburu estrategikoek helburu nagusia lortzeko landu

Page 2: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

beharreko ildo nagusiak markatuko dituzte:

1. Herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu hizkuntza izan dadin bermatzea, beti ere herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.

2. Euskara beste administrazioekiko harremanetako hizkuntza izan dadin bermatzea.

3. Euskara administrazio barneko lan hizkuntza izan dadin bermatzea.

Azpeitiko Udalak 2005-12-01ean onartu zuen “Azpeitiko Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabileraren Sustapena eta Normalizazioa Bermatzea Helburu duen Udal-ordenantza”. Ordenantza horri, EAEko Gobernu Ordezkaritzaren aginduz, estatuaren abokatuak helegitea jarri zion eta epaitegiek indargabetu egin zuten (2007-02-12an EAEko Auzitegi Nagusiak eta 2009-06-03an Espainiako Auzitegi Gorenak). Gaur egun, Kasazio errekutsoa jarrita dauka Azpeitiko Udalak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, eta epaiaren zain dago.

Azpeitiko Udalak udal barneko euskararen erabilera plana tajutzeko erabakia hartu zuen, lehenengoz, 1997ko abenduaren 23an. Lehenengo lana bideragarritasun txostena egitea izan zen, eta 1998ko uztailaren 22an onartu zuen txosten hura Osoko Bilkurak. Ondorio haietatik abiatuta, 2000. urtean, erabilera planari berriz ekiteko erabakia hartu zuen Udalak, eta Udaleko erabilera neurtzeko datu bilketa egiteari ekin zitzaion. Eta datu haietan oinarrituta, udal-langileentzako normalizazio ekintzak proposatu ziren.

Urrats horiek emanda, 2003ko abenduaren 3ko udalbatzak erabilera planaren garapenari ekiteko erabakia hartu zuen. Plan hori lehen urteetan udal langileen trebakuntza eta formakuntzan oinarritu bazen ere, 2005. urte amaieran, udalaren jardunerako hizkuntza irizpideak lantzeari ere ekin zitzaion eta 2006ko irailaren 7ko udalbatzak Azpeitiko udal erabilerarako hizkuntza irizpideak aho batez onartu zituen.

Bide horretan aurrera, 2008ko apirilean Azpeitiko Udalak UEMAn sartzeko erabakia hartu zuen. UEMAren zeregin nagusietako bat da, Udalak euskararen normalizazio prozesuan eredu izatea. Horiek horrela, 2008ko abenduaren 18an, Osoko Bilkurak onartutako 4. plangintzaldirako proposamena zehazte aldera, 2009an Azpeitiko Udalak UEMAren laguntzarekin euskararen erabileraren neurketa berria egin, eta aurrerapausoak ematen jarraitzeko erabakia hartu zuen. Horrela, 2010eko maiatzeko Udalbatzarrak onartu zuen, 2010-2012 eperako plangintza. 2013an, berriz, Jaurlaritzak aholkatuta, plangintza horren luzapena onartu du Azpeitiko Udalbatzak 2013ko abenduaren 31a arte.

Horrela bada, hauek dira Azpeitiko Udaleko egungo euskararen erabilera plana eta V. Plangintzaldirako onartuko ditugun hizkuntza irizpideak:

Page 3: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

PROZEDURA ETA METODOLOGIA

Diagnostikoa egiteko, administrazio buruekin eta ordezkari politikoekin egindako galdetegien erantzunetan oinarritu gara. Hasiera honetan ez da laginketarik egin. Laginketak plan estrategiko honen jarraipena izango diren urtez urteko kudeaketa planetan txertatuko ditugu.

Galdetegietako datuak aztertu ondoren, Udala UEMAko kide denez, Udalaren egoera UEMAko Zuzendaritza batzordeak onartutako hizkuntza irizpideekin alderatu dugu. Alderatze horretatik ateratako emaitzarekin Udala lau multzoetatik batean sailkatu dugu. Multzoak, egoera kaskarrenetik hoberenera, hauek dira: abian, magalean, gora bidean eta tontorrean.

Azkenik, Udalaren egoera horretatik abiatuta, plangintzaldi amaierarako lortu nahi diren helburu estrategikoak zehaztu ditugu.

Plan hau eraginkorra izango bada, beharrezkoa da udal langileek eta ordezkariek plan hau bere egitea, eta horretarako, behin betiko txostena egin aurretik beraiekin kontrastatu dugu, euren ekarpenak jasotzeko.

Testua osatuta, erabilera plana HPSra bidali dugu, osoko bilkurara eraman aurretik behar duen aldeko txostena jaso dezan.

Erabilera plana osoko bilkurak onartuko du eta osoko bilkura horretan bertan, plan honen jarraipenaren ardura izango duen Jarraipen batzordeko kideak izendatuko ditu Udalak.

Page 4: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

ERABILERA PLAN BERRIA ONARTZEKO IBILBIDEA

1.- Datuak biltzea

2.- Plana onartzeko prozedura

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

4

Galdetegia udalera egokitu

Elkarrizketa bidez galdetegiak osatu

Datuen irakurketa kualitatiboa egin:zenbateraino betetzen ditu Udalak UEMAren irizpideak?

Txostena ordezkari politiko eta langileei aurkeztu

Jasotako ekarpenekin txostena osatu

HPSri txostena eskatu

Plana eta Jarraipen batzordea osoko bilkurak onartu

Datuak aztertu eta txostenera eraman

Udala sailkatu:- Abian- Magale

an- Gora

bidean- Tontorr

ean

Page 5: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

HELBURUEI BEGIRAKO KONPROMISOAK BETETZEKO AZPIEGITURA

Txosten honetan zehaztuko diren helburuei begira, urtean behin hartu beharreko konpromisoak zein diren aztertu eta zehaztuko da eta, era berean, konpromiso horiek ekarriko dituzten neurriak nork eta nola bete/betearaziko dituen jasoko dugu puntu honetan. Horren ardura hartuko duen azpiegitura Jarraipen batzordea izango da.

Jarraipen batzordea kide hauekin osatuko da:

- Arduradun politikoak: garrantzi handia izango du UEMAko ordezkariak edo euskara zinegotziak parte hartzea.

- Udaleko edo eskualdeko euskara teknikaria- Langileak: garrantzi handia izango du zerbitzuburuek parte

hartzea.- UEMAko hizkuntz normalizatzailea- Udalak ondo baderitzo, herriko euskalgintzako kideak edo

Euskara batzordeko kideak.

Horrenbestez, zeregin hauek bideratuko ditu Jarraipen batzordeak:

- Talde eragilea izango da.- Gutxienez, sei hilean behin elkartuko da, eta hurrengo aldirako zereginak zehaztuko ditu bilera bakoitzean.- Ardurak banatuko ditu, txostenak onartutako helburuei begirako konpromisoak/neurriak betetzeko.- Konpromiso/neurri bakoitza betetzeko edo/eta betearazteko arduradunak izendatuko ditu.- Jarraipen batzorde batetik bestera banatutako lan eta ardurak bete diren baloratu eta egokitzapenak egingo ditu, hala behar izanez gero.- Udalbatzari edo Gobernu Batzordeari jakinaraziko dio zer neurri edo erabaki hartuko diren.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

5

Page 6: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

UDALAREN EGUNGO EGOERA

Azpeitiko Udalaren euskararen erabileraren egungo egoera aztertzeko, Udalaren administrazio atalak hartu ditugu kontuan, eta aurretik definitu ditugun alorrez alorreko adierazleak jaso ditugu, galdetegi bidez. Administrazio atal bakoitzeko alorrak honako hauek dira:

1. Irudi korporatiboa

2. Barne harremanak

3. Kanpo harremanak

4. Baliabideak

Horrenbestez, honela egituratu dugu informazioa:

- Aztergaia

- Egoeraren analisia

- UEMAren irizpidea

Bukaeran, UEMAren irizpideak betetzeko bidean 2017 amaierarako Udalak ze helburu lortu behar dituen zehaztu dugu. Urtez urteko neurriak kudeaketa planetan jasoko ditugu, epeak eta arduradunak zehaztuta.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

6

Page 7: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

1. UDALAREN IRUDI KORPORATIBOA

Azpeitiko Udalak kanpora begira ematen duen irudi korporatiboa aztertu dugu. Horretarako, hainbat elementu hartu ditugu kontuan.

1. Erabilera sustatzeko elementuak

2. Webgunea

3. Hizkuntza paisaia

a. Barnekoa

b. Kanpokoa

4. Iragarkiak, publizitatea eta kanpainak 5. Argitalpenak

6. Adierazpenak

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

7

Page 8: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

1. Erabilera sustatzeko elementuak:

Erabilera sustatzeko elementuei dagokienez, jendaurrean “Euskaraz hitz egin”, “Hemen euskaraz” edo antzeko mezuak dituzten euskarriak erabiltzen diren aztertu dugu (horma-irudiak, mahai gaineko egutegiak…).

Egoeraren analisia:

Udalaren instalazio barruan:Sarreran, BIKAIN ziurtagiriaren koadroa dago jarrita.

Udalaren instalazioetatik kanpo:UEMAren errotulua daukate herriko sarreretan: “Azpeitian, euskaraz bizi gara”.Abenduaren 3rako “Euskaraz bizi nahi dut” banderatxoa jarriko dute.

UEMAren irizpidea

Udal instalazioetan udalak euskara lehenesten duela adierazten duten elementuak jarriko ditu agerian, hala adieraztea beharrezkoa ikusten denean.

2. Webgunea

Web guneari dagokionez, web gunearen edukiak euskaraz dauden aztertu dugu, baita sare sozialetan Udalaren menpeko profilekin egiten den erabilera ere.

Egoeraren analisia

Web gunera sarrera euskaraz dago.Azalpen laburrak, edukiak, dokumentuak eta loturak euskaraz daude euskarazko atalean, eta gaztelaniaz gaztelaniazkoan. Dokumentu batzuk euskaraz daude gaztelaniako atalean.Errore oharrak euskaraz daude.

Sare sozialetan (Twitter) euskaraz aritzen da Azpeitiko Udala.Gaztelekuak Twenti erabiltzen du eta Facebook, berriz, Gazte informazio bulegoak. Biak ere euskaraz.Emakumeen Txokoa Facebook harreman-sarean dago. Eduki guztiak euskaraz argitaratzen dituzte.Ingurugiro Etxean, webgune propioa ere badute (ele biz). Bertan,

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

8

Page 9: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

eduki finkoak dituzte: eskaintzen dituzten zerbitzuak eta harremanetarako informazioa.Liburutegian, blog bat daukate (euskaraz); eta Facebook-en ere badute txokoa (euskaraz).Harreran, IZFEren sare telematikoaren bidez pasahitza ematen zaien herritarrek aukera dute etxetik udalaren 80tik gora dokumentu eskuratzeko, besteak beste, errolda agiria. Hori bai, dokumetu horiek guztiek IZFEk berak moldatutako eredu zaharkituak izaki, ez dituzte Azpeitiko Udalaren hizkuntza irizpideak betetzen.

UEMAren irizpidea

Webgunea euskaraz irekiko da eta euskaraz nabigatzen ari denari informazio guztia lehenengoz euskaraz bistaratuko zaio, errore oharrak barne.

Webguneak beste hizkuntza batean nabigatzeko aukera ematen duenean, Internet bidez lor daitezkeen idazki orok eta on-line izapidetzeek herritarrentzako agirien hizkuntza irizpide berberak bete beharko dituzte; hau da, euskaraz ere egon beharko dute.

Beste webgune batzuetarako estekek euskarazko atarietara eramango gaituztela bermatuko da.

Udalak sare sozialetan euskara erabiliko du.

3. Hizkuntza paisaia

- Barnekoa

Barneko hizkuntza paisaiari dagokionez, bi alor aztertu ditugu: alde batetik, papeleriarekin lotutako euskarrietako euskararen erabilera (gutun-azalak, orriak…), eta, bestetik, bulegoetako jendaurreko elementuak (horma-irudiak, errotuluak…).

Egoeraren analisia

Euskaraz daude sail guztietan: - Gutun-azalak- OrriakUdaltzaingoan, saileko orriak ele biz daude.

Fax azala:

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

9

Page 10: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Kontuhartzailetzan, Kulturan, Hirigintzan, Parekidetasunean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Azpeitia Lantzen-en eta Kirolean, euskaraz.Gizarte Ongizatean eta idazkaritzan, ele biz.

Zigiluak:Orokorra euskaraz dago.Kulturakoak (festak, kultura, hezkuntza), euskaraz.Hirigintzakoak, Idazkaritzakoak, Parekidetasunekoak, Gazterikoak, Ingurugiro Etxekoak, Azpeitia Lantzen-ekoak eta Kirolekoak, euskaraz.Liburutegian, agiriak egiaztatzeko edo konpultsatzeko zigilua oso-osorik gaztelaniaz bakarrik dago. Sarrera-erregistroko zigilua ele biz dago. Gainerako zigiluak euskaraz bakarrik daude. Harreran, agiriak egiaztatzeko edo konpultsatzeko zigilua oso-osorik gaztelaniaz bakarrik dago. Sarrera-erregistroko zigilua ele biz dago. Gainerako zigiluak euskaraz bakarrik daude. Brigadakoa, euskaraz.Udaltzaingoan, ele biz.

Agendak:Kontuhartzailetzan, ele biz.Kudeaketan, Hirigintzan, Parekidetasunean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Azpeitia Lantzen-en eta Kirolean, euskaraz.Kulturan, gaztelaniaz.Gizarte Ongizatean, euskaraz eta gaztelaniaz.Brigadan, euskaraz (Berria-koa).

Karpetak eta artxibadoreak:Kontuhartzailetzan, Kulturan, Gizarte Ongizatean, Idazkaritzan, Parekidetasunean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Azpeitia Lantzen-en eta Kirolean, euskarazKudeaketan, karpetak euskaraz. Artxibadoreek ez dute letrarik.Hirigintzan, artxiboetako etiketak gaztelaniaz daude.Udaltzaingoan, euskaraz eta gaztelaniaz daude artxibadoreak.

Egutegiak:Kontuhartzailetzan, euskaraz eta ele biz.Kudeaketan, euskaraz (2), ele biz (2) eta gaztelaniaz (1).Kulturan, euskaraz eta gaztelaniaz.Gizarte Ongizatean, euskaraz, ele biz eta gaztelaniaz.Hirigintzan, ele biz.Idazkaritzan, ele biz (1) eta gaztelaniaz (1).Brigadan, hornitzaileek emandakoak dituzte, propagandakoak.

Horma-irudiak:

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

10

Page 11: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Kudeaketan eta Hirigintzan, ele biz.

Su-itzalgailuak:Kontuhartzailetzan eta Hirigintzan, ele biz (Babesa Suzai).Gizarte Ongizatean, euskaraz eta ele biz.Hirigintzan eta Idazkaritzan, “Irteera” euskaraz eta “Romper el cristal” gaztelaniaz.Kirolean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Harreran, Azpeitia Lantzen-en eta Parekidetasunean, su-itzalgailua erabiltzeko jarraibideak gaztelaniaz daude.

Ateetako errotuluak:Kontuhartzailetzan, Kudeaketan, Kulturan, Hirigintzan, Parekidetasunean, Gazterian, Ingurugiro Etxean eta Idazkaritzan, euskaraz.Gizarte Ongizatean, euskaraz eta ele biz (2), lehentasuna emanda euskarari.

Bulegoz kanpoko ordutegiak:KIUBekoa ele biz dago, euskarari lehentasuna emanda.Gazte Informazio Bulegokoa euskaraz dago.

Bulegoz kanpoko horma-irudiak:Gizarte Ongizatean, euskaraz.

Informazio mahaia:Gizarte Ongizatean, euskaraz, ele biz eta gaztelaniaz.

Fotokopiagailua:Kontuhartzailetzan, Gizarte Ongizatean, Hirigintzan, Idazkaritzan, Parekidetasunean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Harreran, Brigadan, Azpeitia Lantzen-en eta Kirolean, gaztelaniaz.

Panel informatzaile bat ele biz aurkitu dugu.

UEMAren irizpidea

Errotuluak, oharrak, seinaleak eta gainerako komunikazio orokorrak euskaraz egongo dira. Horrez gain, udalak piktogramak erabiltzea bultzatuko du, irudi ulergarriak direla irizten dion kasuetan, komunikagarritasuna errazteko.

Gutun-azalak, orriak, fax-azalak eta abarrak euskaraz egongo dira. Egutegiak eta horma-irudiak ere euskaraz egongo dira.Zigiluak euskaraz egongo dira, legeak ezinbestean arautzen duenari

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

11

Page 12: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

kalterik egin gabe.

- Kanpokoa

Kanpoko hizkuntza paisaiari dagokionez, udalerriko errotuluak, seinaleak eta bestelako ageriko elementuak aztertu ditugu.

Egoeraren analisia

Euskaraz daude: - Udal arropak- Udal ibilgailuak- Udal makinak- Kaleen izenak- Errotulu nagusia

IBIak ele biz daude.Norabide errotulu gehienak euskaraz daude, baina batzuk ele biz ikusi ditugu.Udalaren informazio panel gehienak ele biz daude, euskarari lehentasuna emanda, eta batzuk euskaraz daude. Obretako seinaleen artean, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa aurkitu ditugu.

UEMAren irizpidea

Errotuluak, oharrak, seinaleak eta gainerako komunikazio orokorrak euskaraz egongo dira, eta udalak piktogramak erabiltzea bultzatuko du, irudi ulergarriak direla irizten dion kasuetan, komunikagarritasuna errazteko.

4. Iragarkiak, publizitatea eta kanpainak

Iragarkiei, publizitateari eta kanpainei dagokienez, Udalaren irudiarekin lotutako edukietako euskararen erabilera aztertu dugu.

Egoeraren analisia

Iragarki ofizialak:Kontuhartzailetzan, ele biz bidaltzen dituzte buletinera, prentsara eta tabloira.Hirigintzan, euskaraz bidaltzen dituzte Berria-ra eta ele biz beste guztietara.Kirolean, ele biz bidaltzen dituzte derrigorrezko iragarkiak.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

12

Page 13: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Harreran, derrigorrezko iragakien %99 euskaraz egiten dira oso-osorik. Etorkinei zuzendutakoak ele biz egin ohi dira.Azpeitia Lantzen-en, derrigorrezko iragarkiak euskaraz egiten dituzte.

Iragarki ez-ofizialak:Kulturan, euskaraz bidaltzen dituzte iragarkiak Hitza-ra, Uztarria-ra, Gaztetxulo-ra, Artez Blai-ra eta Ardatza-ra.Kirolean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Harreran, Azpeitia Lantzen-en eta Parekidetasunean, euskaraz bidaltzen dituzte iragarki ez-ofizialak.

Kanpainak:

Gizarte Ongizatean, ele biz egiten dira normalean, euskarari lehentasuna emanda. Azkenak egin direnak festen inguruko esku orriak izan dira, bata ele biz eta bestea gehienbat euskaraz (laburpena baino ez gaztelaniaz).Kirolean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Azpeitia Lantzen-en eta Parekidetasunean, euskaraz egiten dira kanpainak oso-osorik.

UEMAren irizpidea

Udalaren iragarkietan, publizitatean eta kanpainetan euskarak behar duen presentziari buruzko irizpideak finkatzeko, ondoko jarraibideak beteko dira, betiere indarrean dagoen legedia errespetatuz:

a. Udalaren eta beraren menpeko erakundeen idazki orotan euskara erabiliko da beti. Herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.

b. Udalerrian zabaldu beharreko agirietan ere euskara erabiliko da beti, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.

c. Iragarpen ofiziala egin beharreko agirietan euskara erabiliko da. d. Sortze hizkuntza euskara izango da, horretarako gaitasuna

duten langileentzat.e. Arreta berezia jarriko zaio udaleko agirietan hizkuntza kalitatea

zaintzeari, beti ere komunikagarritasuna errazteari begira. Udalak kontuan hartu beharko du beti agiri ororen hartzailea nor den, eta horretara egokitu. Agiriek argiak eta ulergarriak izan behar dute.

f. Herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatuko dira.

5. Argitalpenak

Argitalpenei dagokienez, Udalak bere kabuz edo beste eragile

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

13

Page 14: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

batzuekin batera argitaratutako euskarrietako euskararen erabilera aztertu dugu (esku-orriak, liburuxkak, ikus-entzunezko baliabideak…).

Egoeraren analisia

Kulturan, antzerki topaketen inguruko liburuxka argitaratu dute, euskaraz.Hirigintzan, Plan Orokorra atera dute CDan, ele biz.Udal Kirol Patronatuaren eraikinetan herritarrei ematen zaizkien argibide eta azalpen katalogo eta liburuxka guztiak, oso-osorik, euskaraz daude.Parekidetasun sailetik herritarren eskuetara iristen diren azalpen orri eta liburuxka guztiak, oso-osorik, %100 daude euskaraz.Gazteria Sailetik gazteen eta gurasoen eskuetara iristen diren eskuorri eta informazio liburuxka guztiak, oso-osorik, %100 daude euskaraz.Ingurugiro Etxean, Harreran eta Liburutegian herritarrentzat prestatzen dituzten eskuorri eta informazio liburuxka guztiak, oso-osorik, %100 daude euskaraz.Azpeitia Lantzen erakundearen bulegoetan herritarrei ematen zaizkien argibide eta azalpen orri eta liburuxka guztiak euskaraz daude. Etxebizitzen informazioa zabaltzeko esku-orriak ele biz egiten dituzte beti.

UEMAren irizpidea

Argitalpenei dagokienez, irizpide orokorra argitalpenetan euskara erabiltzea da beti, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.

6. Adierazpenak

Adierazpenei dagokienez, Udalak egindako adierazpen instituzionaletako edo udal ordezkari politikoek egindako adierazpenetako euskararen erabilera aztertu dugu, ahozkoa zein idatzizkoa.

Egoeraren analisia

Kontuhartzailetzatik Hitza-ra eta DVra bidaltzen dute informazioa, euskaraz. Gizarte Ongizatetik Hitza-ra, Uztarria-ra, DVra eta Azpeitian Zer-era bidaltzen dute informazioa, normalean euskaraz. Gaztelaniaz zerbait puntuala bidali izan dute, ikastaroren bati buruzkoa.Kirolean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Azpeitia Lantzen-en eta Parekidetasunean, prentsara bidali ohi diren ohar eta idazki

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

14

Page 15: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

guztiak euskaraz bidaltzen dira.Alkatetzan, ahozko adierazpenetan, alkateak gaztelaniaz egin izan du behin baino gehiagotan ETB2rako.

UEMAren irizpidea

Ekitaldi publiko edo/eta prentsaurrekoetan Udalaren izenean aritzen den edozeinek euskarazko gaitasun egokia izan dezan saiatuko da Udala. Hala, ekimen horietan euskara erabiliko da beti, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

15

Page 16: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

2. UDALAREN BARNE HARREMANAK

Azpeitiko Udalak barne harremanetan euskara zenbat eta nola erabiltzen duen aztertu dugu. Horretarako, hainbat alor hartu ditugu kontuan:

1. Ahozko barne harremanak

a. Horizontalak

b. Bertikalak

2. Idatzizko barne harremanak

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

16

Page 17: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

1. Ahozko barne harremanak

Ahozko harremanak aztertzerakoan kontuan hartu dira Udaleko barne harreman horizontalak zein bertikalak.

Harreman horizontalei dagokienez, udal langileek euren artean zein udal ordezkariek euren artean euskara zenbat eta nola erabiltzen duten aztertu dugu.

Harreman bertikalei dagokienez, kontuan hartu dugu udal ordezkariak udal langileekin ahozkoan erabiltzen duten harreman hizkuntza, baita udal langileek udal ordezkariekin erabiltzen dutena ere.

Egoeraren analisia

Diagnostiko hau egin baino lehen, Udaleko langileen hizkuntza ohiturak aztertu ziren, eta beraien artean %75 gaztelaniaz egiten zutela ondorioztatu zen.

Kontuhartzailetzan, joera dago elkarrizketa euskaraz hasi eta gaztelaniaz amaitzeko. Batez ere, adin batetik gorakoek dute joera hori. Gazteagoek euskaraz egiten dute. Udal ordezkariekin ere gauza bera gertatzen da. Gazteekin beti euskaraz egiten dute langileek, baina zaharragoekin gaztelaniara jotzeko joera dago.Kudeaketan, Kulturan, Idazkaritzan, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian eta Kirolean, euskaraz egiten dute beti, bai langileen artean bai ordezkari politikoekin.Gizarte Ongizatean, langileen artean gaztelaniarako joera handia dago. Ordezkari politikoekin, aldiz, euskaraz egiten dute.Hirigintzan, langileen artean batzuetan gaztelaniaz egiten dute lan bileretan eta harreman informaletan. Ordezkari politikoekin, beti euskaraz.Alkatetzako langileak euskaraz egiten du beste sailetako langileekin eta ordezkariekin.Hainbat udal langileren arabera, erabat nagusitzen ari dira udaletxeko bulegoetako langileen arteko gaztelaniazko ahozko harremanak. Egunetik egunera gero eta gaztelania gehiago egiten dute langileek euren artean. 4-5 langile kenduta bulego-nagusietako gainerako langileek ikaragarrizko joera dute elkarrekin gaztelaniaz egiteko.Bulego nagusietako udal langileen artean ohikoena elkarrizketa euskaraz hastea da eta, hasieratik bertatik, euskara eta gaztelania txandakatzeko joera dute, elkarrizketak denboran aurre egin ahala, gaztelania erabat nagusitzen den arte.Harreran, Zerbitzu orokorretako garbitzaileen arduraduna eta garbitzaile bat erdal hiztunak dira. Hauekin eguneroko harremana

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

17

Page 18: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

daukate harrerako langileek eta gaztelaniaz egiten dute elkarrekin. Harreragileak, -aitortu ez badigu ere- lankideekin dituen ahozko harremanetan gaztelaniaz egiteko erabateko joera du.Brigadan, hiru langile erdal hiztunak dira. Hala ere, euskaraz funtzionatzen dute; bilerak, adibidez, euskaraz egiten dira, eta erdal hiztunei azalpenak gaztelaniaz ematen zaizkie.Azpeitia Lantzen-en, notifikatzailea erdal hiztuna da eta harekin gaztelaniaz egiten du.Udaltzaingoan, harreran dagoen langileak ez daki euskaraz, eta beste bat ere badago, ulertu arren hitz egiten ez duena. Gainerakoen artean, azpeitiarrak ez direnek ere joera dute gaztelaniara jotzeko. Ondorioz, langileen arteko elkarrizketa batzuk (%20) gaztelaniaz izaten dira.

UEMAren irizpidea

a. Telefonoz eta aurrez aurrekoan lehenengo hitza euskaraz izango da.

b. Udal bileretako hizkuntza nagusia euskara izango da. c. Lan ordutegiko ahozko harremanei dagokienez, kontuan hartu

behar da jendaurreko lanpostuetan (bai leihatilaren beste aldean zein kalean) herritarrari lehenengo hitza euskaraz egin arren, herritarrarentzako pisu handia daukala udal langileek beraien artean zein hizkuntzatan hitz egiten duten. Udalean entzuten den hizkuntza, udalaren irudia ere bada. Udal langileak euskaraz hizketan aritzeak euskara prestijiatu egiten du. Hori dela eta, udal langileek euren artean euskaraz hitz egin dezaten sustatuko du udalak.

d. Batzar edo batzorde berriren bat egin behar denean, batzordekide berriak hautatzerakoan kontuan hartuko da udaleko lan hizkuntza euskara izatea dela udalaren helburua.

2. Idatzizko barne harremanak

Idatzizko barne harremanak aztertzeko, barneko funtzionamenduan erabiltzen diren idazki motak aztertu dira: erakunde barruko idatzizko harreman ofizialetan eta ez ofizialetan igorritako komunikazioen hizkuntza, erabilera planaren eraginpeko langileek sortutako eta hedatutako komunikazioen hizkuntza, harreman formaletan sortutako eta hedatutako komunikazioen hizkuntza eta, azkenik, langileen harreman informaletako euskararen erabilera.

Egoeraren analisia

Langileen arteko idatzizko komunikazio informalak (idatzizko oharrak,

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

18

Page 19: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

e-postak…):

Barne zirkularrak:Parekidetasunean, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Harreran, Azpeitia Lantzen-en eta Gazterian, euskaraz egiten dituzte.

Nominak eta kontratuak:Nominen eredua ele biz dago, eta langilearen arabera, euskaraz edo gaztelaniaz betetzen dute.Kontratu eredu gaztelaniaz dago, baina barrukoa euskaraz betetzen dute.Ingurugiro Etxean eta Azpeitia Lantzen-en, euskaraz dituzte.

Bilera deiak eta aktak:Kontuhartzailetzakoak euskaraz egiten dituzte, normalean idazkaritzatik.Kudeaketan, Kulturan, Gizarte Ongizatean, Hirigintzan, Idazkaritzan, Parekidetasunean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Harreran, Azpeitia Lantzen-en, Udaltzaingoan eta Kirolean, euskaraz egiten dituzte deialdiak eta aktak.

Txostenak:Kontuhartzailetzan, bietara egiten dituzte, euskaraz zein gaztelaniaz, eta hedatu, ele biz ala euskaraz, oso barrukoa bada.Kudeaketan, Kulturan, Gizarte Ongizatean, Idazkaritzan, Parekidetasunean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Harreran, Azpeitia Lantzen-en eta Kirolean, euskaraz egiten dituzte txostenak.Hirigintzan, txosten gehienak (%90) euskaraz egiten dituzte, baina batzuetan (%10) gaztelaniaz ere bai.Brigadakoek sortzen dituzten txostenak laburrak dira (1 edo/eta 2 orrialdekoak). Txostenak euskaraz sortzen dira, eta zalantzak izanez gero, zuzenketa gutxi batzuk egin izan dira.Udaltzaingoan, euskaraz egiten dituzte txosten gehienak, gaueko kaboak izan ezik.

Proiektuak:Gizarte Ongizatean, Gazterian eta Parekidetasunean, euskaraz egin eta hedatzen dituzte.Hirigintzan, gaztelaniaz euskaraz baino proiektu gehiago egiten dituzte: “Estudio de seguridad y salud”, “Control de calidad”, “Estudio de gestión de residuos”… Esleipenak egiterakoan, enpresa batzuek gaztelaniaz eskatzen dutela diote.

Memoriak:Kontuhartzailetzan, bietara egiten dituzte, euskaraz zein gaztelaniaz,

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

19

Page 20: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

eta hedatu, ele biz. Kulturan, Gizarte Ongizatean, Parekidetasunean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Harreran, Azpeitia Lantzen-en eta Kirolean, euskaraz egin eta hedatzen dituzte. Hirigintzan, memoria gehienak (%90) gaztelaniaz egiten dituzte, eta besteak (%10) euskaraz.

Idatzizko oharrak: Kontuhartzailetzan, Kudeaketan, Kulturan, Kirolean, Parekidetasunean, Gazterian, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Harreran, Azpeitia Lantzen-en eta Alkatetzan, euskaraz.Hirigintzan, gehienbat euskaraz (deitzailearen arabera).Udaltzaingoan, lehen esandako langileek izan ezik, beste guztiek euskaraz egiten dituzte idatzizko oharrak.

E-mailak:Kontuhartzailetzan, Kudeaketan, Kulturan, Hirigintzan, Idazkaritzan, Kirolean, Parekidetasunean, Gazterian, Brigadan, Azpeitia Lantzen-en eta Alkatetzan, euskaraz.Ingurugiro Etxean, Harreran eta Liburutegian, euskaraz eta ele biz bidaltzen dituzte e-mailak.Udaltzaingoan, lehen esandako langileek izan ezik, beste guztiek euskaraz bidaltzen dituzte e-mailak.

Alkatetzan, irteera-erregistroa euskaraz betetzen du langileak.

UEMAren irizpidea

Hemen adierazten diren jarraibideak dira memoria, azterketa, txosten eta zirriborroak bezalako dokumentuetarako batez ere, eta, erabili beharreko hizkuntza ofiziala dela-eta, legezko xedapenek ezartzen ez dituzten bestelako idatzizko jarduketetarako.

Udaleko administrazio-atal eta lanpostuetako dokumentazioa euskaraz sortuko dute horretarako gaitasuna duten langileek. Eta udalaren helburua izango da Funtzio Publikoaren Legeari kalterik egin gabe udaleko langile guztiek lana euskaraz egiteko gaitasuna izatea.

Barrurako den agiriren batek eragiten badio hizkuntza eskakizunen derrigortasun araudia betetzetik salbuetsita dagoen langileren bati , eta langile horrek euskarazko gaitasun nahikorik ez badu, herritarrekin egiten den bezala, agiri hori itzuli egingo zaio; betiere, jatorrizkoa euskarazkoa dela argi utziz eta gaztelaniazkoa itzulpena.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

20

Page 21: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

3. UDALAREN KANPO HARREMANAK

Kanpo harremanetan, Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera aztertu dugu, kanpoko eragileekiko harremanetan. Bi alor aztertu ditugu: ahozkoak eta idatzizkoak. Horrez gain, beste alor hauek ere aztertu ditugu: zerbitzu enpresak eta hornitzaileak, diruz lagundutako elkarte eta jarduerak eta udal baimenak.

Honela egituratu dugu informazioa:

1. Ahozko kanpo harremanak

a. Herritarrekin

- Lehenengo hitza

- Telefono bidezko harrerak

- Bilerak

- Jendaurreko ekitaldiak

- Hedabideen aurreko agerraldiak

b. Erakunde publikoekin

- Telefonoz

- Aurrez aurrekoak (bilerak, aurkezpenak…)

c. Eragileekin (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarteak…)

- Telefonoz

- Aurrez aurrekoak (bilerak, aurkezpenak…)

2. Idatzizko kanpo harremanak

a. Herritarrekin

- Hartzaile jakinik gabeko idatziak / Orokorrak

- Hartzaile jakinenetzako idatziak / Pertsonalizatuak

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

21

Page 22: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

b. Erakunde publikoekin

- EHko tokiko erakundeak

- EHko bestelako erakundeak

- EHtik kanpoko erakundeak

c. Eragileekin (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarteak…)

3. Zerbitzu enpresak eta hornitzaileak

4. Diruz lagundutako elkarteak eta jarduerak

5. Udal baimenak

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

22

Page 23: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

1. Ahozko kanpo harremanak

Ahozko kanpo harremanei dagokienez, solaskideen araberako sailkapena egin dugu. Lehenengo, herritarrekiko harremanak aztertu ditugu; gero, gainerako erakunde publikoekikoak; eta, azkenik, gainerako eragileekikoak (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarteak…).

Bestetik, erakunde publikoekin eta bestelako eragileekin aurrez aurreko harremanak eta telefono bidezkoak zein hizkuntzatan izaten diren aztertu dugu.

a. Herritarrekin

Ahozko kanpo harremanen baitan, udal langileek nahiz udaleko ordezkari politikoek herritarrekin euskara zenbat eta nola erabiltzen duten aztertu dugu. Horretarako, hainbat egoera hartu ditugu kontuan: lehenengo hitza, telefono bidezko harrerak, bilerak, jendaurreko ekitaldiak eta hedabideen aurreko agerraldiak.

Egoeraren analisia

Lehenengo hitza: Sail guztietan, Udaltzaingoan izan ezik, euskaraz egiten dute beti lehenengo hitza, bai telefonoz bai aurrez aurre. Udaltzaingoan, harrera langilea erdalduna da.Kiroldegian ere, asteburuko txandan harreran egoten den pertsona erdal hiztuna da. Beraz, larunbatean eta igandean harrera gaztelaniaz egiten da.

Bilerak herritarrekin:Kontuhartzailetzan, euskaraz zein gaztelaniaz egiten dituzte bilerak herritarrekin, atzerritar asko joaten baitzaie. Kulturan, euskaraz egiten dituzte bilerak herritarrekin.Gizarte Ongizatean, euskaraz eta gaztelaniaz egiten dituzte bilerak; bertokoekin euskaraz eta atzerritarrekin gaztelaniaz.Hirigintzan eta Idazkaritzan, normalean euskaraz izaten dira, baina egokitu daiteke herritar erdaldunen bat tartean. Parekidetasunean, normalean euskaraz; emakume etorkinekin ere harreman hizkuntza euskara izaten da eta, batzuetan, gaztelania makulu bezala erabili ohi da.Udaltzaingoan, normalean euskaraz; tartean erdaldunen bat badago, amaieran laburpena egiten zaio gaztelaniaz.

Jendaurreko ekitaldiak:Kulturan euskaraz izaten dira: dantzak, asteburu musikala, trikiti

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

23

Page 24: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

jaialdia…Ingurugiro Etxera etortzen diren EAEko ikastetxeentzat egiten diren aurkezpen-saioak guztiak euskaraz izaten dira. Azpeitian Lantzen-en, etxebizitzen zozketa publikoak euskaraz izaten dira eta erdaldunei informazioa ekitaldiaren hasieran edo bukaeran eman ohi zaie.

Herritarrentzako ikastaroak:Gizarte Ongizatean, euskaraz eta ele biz egiten dituzte, batzuetan atzerritar asko egoten delako. Adibidez, zainketarena eta lana topatzeko trebeziena, ele biz izan ziren.Kirol ikastaro guztiak euskaraz izaten dira.

Hedabideen aurreko agerraldiak:Kulturan euskaraz izaten dira agerraldiok: “Azpeitiko kurrikuluma. Ondare didaktikoa”, antzerki topaketak…Gizarte Ongizatean, euskaraz egiten dituzte agerraldiak: euskalgintzako bekei buruz, bakarkako laguntzena, formazio ikastaroei buruz…Hirigintzan, euskaraz izaten dira.

UEMAren irizpidea

Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuetan (erantzungailu automatikoz, bozgorailuz... emandakoak) euskara erabiliko da beti, herritarren hizkuntza eskubideei kalterik egin gabe.

Hartzailea aurrez aurre edo telefonoaren beste aldean dagoenean, Udalaren izenean hizketan dabilenak lehenengo hitza euskaraz egingo du. Hala ere, kontuan eduki behar da elkarrizketa batean lehenengo berba euskaraz izatea oso garrantzitsua den arren, geroko elkarrizketa ere euskaraz izan behar dela, herritarrak espresuki gaztelaniaz egin nahi duela adierazten ez badu.

Udala saiatuko da ekitaldi publiko edo/eta prentsaurrekoetan Udalaren izenean diharduen edozeinek euskarazko gaitasun egokia izan dezan. Hala, ekimen horietan euskara erabiliko da beti, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.

b. Erakunde publikoekin

Ahozko kanpo harremanen baitan, udal langileek nahiz udaleko ordezkari politikoek gainerako erakunde publikoetako solaskideekin euskara zenbat eta nola erabiltzen duten aztertu dugu, maiztasunaren arabera sailkatuta.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

24

Page 25: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Egoeraren analisia

Telefonoz

Kontuhartzailetzan, Aldundiko Udal Harremanak eta Kontabilitate sailekin, eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin dute harremanik gehien telefonoz. Guztiekin egiten dute euskaraz.Kudeaketan, Aldundiko Lan Harremanak Sailarekin eta Garraio Sailarekin, eta LANBIDErekin dute harreman gehien telefonoz. Euskaraz egiten dute hirurekin.Kulturan, euskaraz egiten dute telefonoz Aldundiko Kultura Sailarekin eta EJko Kultura Sailarekin eta Hezkuntza Sailarekin.Gizarte Ongizatean, Azkoitiko Udalekoekin euskaraz egiten dute telefonoz, eta Aldundiko Gizartekintza Sailekoekin euskaraz zein gaztelaniaz, pertsonaren arabera. Lanbidekoekin ere berdin.Hirigintzan, Aldundiko Ura Sailarekin eta Errepide Sailarekin eta EJko COPUrekin dute harremana telefonoz; hirurekin euskaraz.Idazkaritzan, Aldundiko Hirigintza Sailarekin, Arlo Juridikoarekin eta Ogasun Sailarekin aritzen diren gehien telefonoz, eta euskaraz egiten dute guztiekin.Parekidetasunean, Eusko Jaurlaritzaren EMAKUNDErekin hainbat harreman gaztelaniaz izaten dira, bertako teknikariek euskaraz egiten ez dutelako. Gazterian, gaztelaniazko lan-harreman gehienak Jaurlaritzaren Gazteria Sailarekin gertatzen dira. Liburutegian, gaztelaniazko lan-harreman gehienak Jaurlaritzaren liburutegien zerbitzuarekin gertatzen dira. Harreran, oro har gaztelaniazko lan-harreman gehienak Jaurlaritzarekin gertatzen dira. Jaurlaritzan hauxe omen da araua: langileak gero eta ardura handiago, orduan eta erdaldunago. Normalean, administrari jendeak euskaraz egiten du, baina hortik gorakoek ez.Azpeitia Lantzen-en, gaztelaniazko lan-harreman gehienak Jaurlaritzaren ETXEBIDE erakundearekin gertatzen dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun Sailarekin ere gaztelaniaz izan ohi dira zergei buruzko lan-harremanak, hango teknikarien gaitasun ezagatik.Udaltzaingoan, Aldundikoekin euskaraz izaten dute harremana, eta EJkoekin euskaraz eta gaztelaniaz.

Aurrez aurrekoak (bilerak, aurkezpenak…)

Gizarte Ongizatekoek euskaraz egiten dute Mankomunitateko bileretan, eta Aldundiko Gizartekintza Sailekoekin euskaraz zein gaztelaniaz, pertsonaren arabera. EJkoekin gaztelaniaz egin izan dituzte bilera zabalak (beste udal batzuetako langileekin).Hirigintzan, Aldundiko Ura Sailarekin eta Errepide Sailarekin eta EJko

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

25

Page 26: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

COPUrekin izaten dituzte bilerak. Aldundikoekin euskaraz izaten dira, eta EJko Copukoekin normalean euskaraz, baina batzuetan gaztelaniaz. Parekidetasunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendaria euskara ikasten ari denez, bilera asko gaztelaniaz egiten dira. EUDELen Berdinsarearen bilera askotan ere gaztelania nagusitzen da.Gazterian, gaztelaniazko lan-harreman gehienak Jaurlaritzaren Gazteria Sailarekin gertatzen dira. Ingurugiro Etxean, lan-harremanen kopuru handiena ahozko harremanak dira, aurrez aurrekoak, zerbitzuaren erabiltzaileekin. Oro har, gaztelaniazko lan-harreman gehienak Jaurlaritzaren Lurralde eta Ingurumen Sailarekin gertatzen dira. Harreran, oro har gaztelaniazko lan-harreman gehienak Jaurlaritzarekin gertatzen dira. Jaurlaritzan hauxe omen da araua: langileak gero eta ardura handiago, orduan eta erdaldunago. Normalean, administrari jendeak euskaraz egiten du, baina hortik gorakoek ez.Azpeitia Lantzen-en, gaztelaniazko lan-harreman gehienak Jaurlaritzaren ETXEBIDE erakundearekin gertatzen dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun Sailarekin ere gaztelaniaz izan ohi dira zergei buruzko lan-harremanak, hango teknikarien gaitasun ezagatik.

UEMAren irizpidea

Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako Foru Komunitateko lurralde esparruan kokatuta dauden erakunde publiko batekin hitz egin behar denean, telefonoaren bestaldean dagoena euskalduna ez bada, euskaraz hitz egiteko gai den norbait ba ote dagoen eskatuko da. Hala, gure udalaren eta beste erakunde publikoen arteko harremanak euskara hutsez izan daitezen bermatzeko, alde biko hitzarmenak egitea sustatuko du udalak.

c. Eragileekin (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarteak…)

Ahozko kanpo harremanen baitan, udal langileek nahiz udaleko ordezkari politikoek eragileetako solaskideekin euskara zenbat eta nola erabiltzen duten aztertu dugu, maiztasunaren arabera sailkatuta.

Egoeraren analisia

1. Telefonoz

Herriko kultur eta kirol taldeekin euskaraz egiten dute telefonoz

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

26

Page 27: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Kontuhartzailetzakoek, Kulturakoek eta Alkatetzakoak. Gizarte Ongizatekoek Elkarteen mahaiarekin eta jubilatuekin euskaraz egiten dute telefonoz, eta Nagusilan-ekoekin euskaraz eta gaztelaniaz, pertsonaren arabera (koordinatzaileak ez daki euskaraz).Parekidetasunean, herriko talde guztiekin harremanak euskaraz izaten dira.Harreran, sindikatuekin ahozko harreman guztiak euskaraz dira. Brigadan, harremanak euskaraz izaten dira Azpeitiko ikastetxeekin. Sindikatuekin harreman gehiena euskaraz izan arren, gaiaren arabera zenbait dokumentazio gaztelaniaz jaso izan dute. Alcoholicos anonimos erakundeko solaskidea erdal hiztuna da. Igeltsero eta elektrikari gehientsuenak euskaldunak izan arren, bakarren batzuk erdal hiztunak dira.

2. Aurrez aurrekoak (bilerak, aurkezpenak…)

Herriko kultur eta kirol taldeekin bilerak:Kulturan, euskaraz egiten dituzte bilerak kultur elkarteekin.Gizarte Ongizatekoek Elkarteen mahaiarekin eta jubilatuekin euskaraz egiten dituzte bilerak, eta Nagusilan-ekoekin euskaraz eta gaztelaniaz (koordinatzaileak ez daki euskaraz); anbulatoriokoekin eta caritas-ekoekin ere euskaraz eta gaztelaniaz, pertsonaren arabera.Idazkaritzan, Hirigintzako Aholku Batzordea herriko taldeen ordezkariekin elkartzen da, eta bilerak euskaraz izaten dira.Parekidetasunean, herriko talde guztiekin harremanak euskaraz izaten dira.Harreran, sindikatuekin ahozko harreman guztiak euskaraz dira.

UEMAren irizpidea

Hartzailea aurrez aurre edo telefonoaren beste aldean dagoenean, Udalaren izenean hizketan dabilenak lehenengo hitza euskaraz egingo du. Hala ere, kontuan eduki behar da elkarrizketa batean lehenengo berba euskaraz izatea oso garrantzitsua den arren, geroko elkarrizketa ere euskaraz izan behar dela, herritarrak espresuki gaztelaniaz egin nahi duela adierazten ez badu.

Udala saiatuko da eragileen aurreko agerraldietan Udalaren izenean diharduen edozeinek euskarazko gaitasun egokia izan dezan. Hala, ekimen horietan euskara erabiliko da beti, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.

2. Idatzizko kanpo harremanak

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

27

Page 28: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Idatzizko kanpo harremanei dagokienez, ahozko kanpo harremanetan bezala, herritarrekin, erakunde publikoekin eta eragileekin izan ohi diren idatzizko komunikazioak zein idazki motak zein hizkuntzatan izaten diren aztertu dugu, bai paperekoak bai telematikoak.

a. Herritarrekin

Idatzizko kanpo harremanen baitan, udal langileek nahiz Udaleko ordezkari politikoek herritarrekin euskara zenbat eta nola erabiltzen duten aztertu dugu. Horretarako, hartzailearen araberako banaketa egin dugu: batetik, hartzaile jakinik gabeko idatziak (orokorrak) aztertu ditugu, eta, bestetik, hartzaile jakinentzako idatziak (pertsonalizatuak).

Egoeraren analisia:

1. Hartzaile jakinik gabekoak / Orokorrak

Kontuhartzailetzan, erreziboak bidaltzen dituzte, oro har euskaraz, eta hala eskatzen duten herritarrei, gaztelaniaz.Kulturan, euskaraz egiten dituzte bai oharrak, bai inprimakiak, bai gutunak.Gizarte Ongizatean, euskaraz daukate inprimakia.Idazkaritzan, bandoak euskaraz eta ele biz egiten dituzte, eta iragarkiak ele biz.Parekidetasun eta Gazteria sailetan eta Ingurugiro Etxean, idatzizko agiri guztiak euskaraz egin ohi dira.Harreran, sarrera-erregistroa euskara hutsez eramaten da.

2. Hartzaile jakinentzako idatziak (paperean)

Kontuhartzailetzan, agiri errazak euskaraz bidaltzen dizkiete herritarrei. Salbuespenen bat egon da, herritarrak behin eta berriz gaztelaniaz eskatu duelako. Idazkaritzatik bideratzen da.Kulturan, eskaera euskaraz egiten dutenei euskaraz bidaltzen dizkiete agiriak, eta gaztelaniaz egiten dutenei, ele biz. Ele bietakoak oso kasu arraroak dira, urtean bat edo bi baino ez dute bidaltzen.Gizarte Ongizatean, eskaera euskaraz egiten dutenei euskaraz bidaltzen dizkiete agiriak, eta gaztelaniaz egiten dutenei, gaztelaniaz. Hirigintzan, euskaraz edo ele biz bidaltzen dizkiete agiriak herritarrei, berdin du ze hizkuntzatan eskatu duten.Idazkaritzan, herritarrak euskaraz eskatu badu, euskaraz erantzuten diote, eta gaztelaniaz eskatu badu, printzipioz euskaraz erantzuten diote, baina batzuetan ele biz ere bai. Herritarrak hala eskatzen badu, itzuli egiten zaio.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

28

Page 29: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Kirolean, euskaldunei agiriak beti euskaraz bidaltzen dizkiete, eta erdaldunei ele biz. Hala ere, zabalkunderik handiena duen idatzizko euskarria kirol-txartela da, eta ele biz dago.Alkatetzan, telegramak euskaraz bidaltzen dituzte.Parekidetasun eta Gazteria sailetan eta Ingurugiro Etxean, idatzizko agiri guztiak euskaraz egin ohi dira.Liburutegian, euskaldunei agiriak beti euskaraz bidaltzen dizkiete; erdaldunentzat zenbait idazki euskara hutsean: liburutegiko oharrak. Argibideak behar izanez gero, azalpenak ahoz ematen dizkiete.Harreran, euskaldunei agiriak beti euskaraz. Erdaldunei ere zenbait agiri euskara hutsean ematen zaie: errolda agiria.Azpeitia Lantzen-en eta Udaltzaingoan, euskaldunei agiriak beti euskaraz eta erdaldunei ele biz.

UEMAren irizpidea

Harrerako mahaian... udalak beti izango ditu herritarraren esku euskarazko eta ele bietako agiriak (inprimakiak…), eta, herritarrak agiriren bat eskatzen duenean, udal langileak herritarraren arabera euskarazkoa edo, erdaldun elebakarra baldin bada, ele bietakoa emango dio.

Beste erakunderen baten inprimakien kasuan, Euskal Autonomia Erkidegokoak zein Nafarroako Foru Komunitatekoak, udalak onartuta dituen irizpideak beteko dira. Beraz, gaztelania hutsezko inprimakiren bat etorriz gero, udalak euskarazko inprimakia eskatuko dio dagokion erakundeari.

Etxera bidaltzen diren agirien kasuan (jakinarazpenak, baimenak, dekretuak...) euskara erabiliko da beti, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz eta 10/1982 Oinarrizko Legeari kalterik egin gabe.

b. Erakunde publikoekin

Idatzizko kanpo harremanen baitan, Udalak erakunde publikoetatik jasotako agiriak eta erakunde publikoetara igorritako agiriak aztertu ditugu, euskara zenbat eta nola erabiltzen duten jakiteko. Erakundeak esparruaren arabera sailkatu ditugu: EHko tokiko erakundeak, EHko bestelako erakundeak eta EHtik kanpoko erakundeak.

Egoeraren analisia

Udalekin:Kontuhartzailetzan, Kulturan eta Gizarte Ongizatean, euskaraz jaso

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

29

Page 30: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

eta bidali.Idazkaritzan, euskaraz eta ele biz jaso eta euskaraz bidali.Alkatetzan eta Parekidetasunean, euskaraz bidaltzen dituzte agiriak.Harreran eta Udaltzaingoan, EAEko udaletatik jasotako agiriak nagusiki ele biz etortzen dira eta bakan batzuk euskaraz. Udaltzaingotik euskaraz bidaltzen dituzte agiriak.

Mankomunitateekin:Kontuhartzailetzan eta Gizarte Ongizatean, euskaraz jaso eta bidali.Alkatetzan eta Parekidetasunean, euskaraz bidaltzen dituzte agiriak.

Euskal Herri mailako erakundeekin:Kontuhartzailetzan, Jaurlaritzatik ele biz jasotzen dituzte agiriak, eta Aldunditik euskaraz. Udalak euskaraz bidaltzen ditu normalean. Txosten edo espediente potoloak direnean, ele biz bidaltzen dituzte.Kulturan, ele biz jasotzen dituzte agiriak Aldunditik eta Jaurlaritzatik, eta beraiek euskaraz bidaltzen dituzte bietara.Gizarte Ongizatean, ele biz jasotzen dituzte agiriak Jaurlaritzatik, eta euskaraz Aldunditik. Beraiek euskaraz bidaltzen dituzte bietara.Hirigintzan, Aldunditik euskaraz jasotzen dituzte agiriak, eta EJtik ele biz. Beraiek euskaraz bidaltzen dituzte txostenak, bai Aldundira bai Jaurlaritzara.Idazkaritzan, euskaraz jasotzen dituzte agiriak Aldunditik, eta ele biz (barruko txostenak askotan gaztelaniaz) Jaurlaritzatik. Beraiek euskaraz bidaltzen dituzte Aldundira, eta euskaraz edo ele biz (gauza garrantzitsuak) Jaurlaritzara.Alkatetzan, euskaraz bidaltzen dituzte agiriak.Parekidetasun Sailean, idatzizko agiri guztiak euskaraz egin ohi dira, baina Emakundek memoria txostenak gaztelaniaz eskatzen ditu.Gazteria Sailera, Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik erabat elebitara etortzen dira agiri guztiak. Gazteria Sailetik edozein erakundeetara igorritako idatzizko agiri guztiak euskaraz egin ohi dira.Ingurugiro Sailera, Jaurlaritzatik erabat ele biz etortzen dira agiri guztiak. Jaurlaritzari kudeaketa plana erdaraz bidaltzen zaio urtero (beraiek hala eskatuta).Liburutegira, Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik erabat ele biz etortzen dira agiri guztiak. Jaurlaritzatik erdara hutsez ere bai. Liburutegitik euskaraz bidaltzen dituzte agiri guztiak erakundeetara.Harreran eta Udaltzaingoan, Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik erabat ele biz jasotzen dira agiri guztiak. Harreratik EAEko erakunde publikoetara bidalitako agiriak euskaraz bidaltzen dira, eta Udaltzaingotik gehienetan euskaraz eta inoiz EJra gaztelaniaz ere bai (kasu puntualen bat).

Euskal Herritik kanpoko erakundeekin:Kontuhartzailetzan, Gizarte Segurantzatik eta Ministeritzatik

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

30

Page 31: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

gaztelaniaz jasotzen dituzte, eta Gobernu ordezkaritzatik ele biz ala gaztelaniaz. Udalak berak ziurtagiriak eta dokumentuak ele biz bidaltzen dizkie guztiei, eta gutunak gaztelaniaz.Kudeaketan, Gizarte Segurantza RED sistema bidez bidaltzen dituzte agiriak, ezinbestean gaztelaniaz, aplikazioa gaztelaniaz dagoelako.Gizarte Ongizatean, euskaraz jasotzen dituzte agiriak GStik (Zarauztik) eta gaztelaniaz ONCEtik; beraiek euskaraz (idatziak) eta gaztelaniaz (inprimakiak) bidaltzen dituzte GSra eta ele biz ONCEra.Hirigintzan, ONCEtik gaztelaniaz jasotzen dituzte agiriak.Idazkaritzan, ele biz jasotzen dituzte agiriak GStik eta Ministeritzatik, eta beraiek ele biz bidaltzen dituzte dokumentuak Gobernu Ordezkaritzara (hala eskatu zietelako) eta euskaraz Ministeritzara.Udaltzaingoan, gaztelaniaz jasotzen dituzte agiriak Ministeritzatik eta Gobernu Ordezkaritzatik, eta beraiek ere gaztelaniaz bidaltzen dizkiete; behin istripu txostena euskaraz bidali zuten, eta gaztelaniazkoa eskatu zieten.

UEMAren irizpidea

Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako Foru Komunitateko lurralde esparruan kokatuta dauden beste administrazio publiko nahiz erakunde ofizialekin, euskara ofiziala den lurraldeetakoekin behintzat, euskara hutsezko harremanak bultzatuko dira, eta horretarako beharrezko neurriak hartuko dira. Haiei zuzendu beharreko dokumentazioan euskara erabiliko da beti, eta beraiengandik gutxienez euskaraz jasotzea onartzeko jarraibidea erabiliko da, egun indarrean dagoen araudiari jarraiki. Horrenbestez, horietako batek hala jokatu ezean —hau da, gaztelania hutsezko agiria bidaliz gero—, udalean sarrera eman eta idazki horren kopia bat bueltatu egingo da gutun batekin batera. Gutuna euskaraz eta gaztelaniaz idatziko da, euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak 8. artikuluan xedatutakoa betez. Horrez gain, jakinarazpen administratiboak euskaraz ere jaso nahi direla adieraziko da. EAEko lurralde esparruan kokatutako estatuarentzako eta beraren mendeko administrazioentzako komunikazio administratiboetan ere euskara erabiliko da beti, 10/1982 legeari kalterik egin gabe. Administrazio hauengandik gaztelaniaz jasotako idazkien kasuan, udalean sarrera eman eta idazki horren kopia bat bueltatu egingo da gutun batekin batera. Gutuna euskaraz eta gaztelaniaz idatziko da, euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak 8. artikuluan xedatutakoa betez. Horrez gain, eta jakinarazpen administratiboak euskaraz ere jaso nahi direla adieraziko da.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

31

Page 32: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

c. Eragileekin (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarteak…)

Idatzizko kanpo harremanen baitan, Udalak hainbat eragilerengandik jasotako agiriak eta eragile horiei igorritako agiriak aztertu ditugu, euskara zenbat eta nola erabiltzen duten jakiteko.

Egoeraren analisia

Herriko eragileekin:Kulturan eta Udaltzaingoan, euskaraz dute harremana herriko elkarteekin.Gizarte Ongizatean, euskaraz dute harremana oro har herriko elkarteekin (jubilatuak, Nagusilan eta Elkarteen mahaia). Caritas-ekin gaztelaniaz izaten da harremana.

Euskal Herrikoekin:Kulturan, EHBErekin eta Ikastolen Elkartearekin dute harremana (nahiko puntuala), biekin euskaraz. Gizarte Ongizatean, ele biz jasotzen dituzte agiriak EHko eragileengandik: Proyecto Hombre ATZEGI, AILAKET, EUDEL...

Euskal Herritik kanpokoekin:Hirigintzan, FEMPetik (Feferación de Municipios) gaztelaniaz jasotzen dituzte agiriak.

UEMAren irizpidea

Eragileentzako agirien kasuan (jakinarazpenak, baimenak, dekretuak, gutunak...) euskara erabiliko da beti, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz eta 10/1982 oinarrizko legeari kalterik egin gabe.

Bestelakoekin ere eragileekin zehaztutako irizpideei jarraituko die Udalak.

3. Zerbitzu enpresak eta hornitzaileak

Udal zerbitzu enpresen eta hornitzaileen harremanak aztertzeko, lehenik, udal zerbitzu enpresak eta hornitzaileak hiru multzotan sailkatu ditugu. Sailkapen hori egin ondoren, Udalak eurekin eta eurak Udalarekin duten harreman hizkuntzari dagozkion datuak bildu dira.

Egoeraren analisia

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

32

Page 33: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

α. Kontraturik gabeko zerbitzuak

ZERBITZUA ESKAINTZEN DUTENAK DATU ESANGURATSUAK

Su-itzalgailuen mantenimendua: Babesa Suzai

Ahoz: euskarazIdatziz: gaztelaniaz

Informatika mantenimendua:Elkarmedia

Ahoz: euskarazIdatziz: euskaraz

Telefonoa:Euskaltel

Ahoz: gaztelaniazIdatziz: gaztelaniaz

Aholkulari juridikoa

Ahoz: Idatziz:

Webgunea:Elkarmedia

Ahoz: euskarazIdatziz: euskaraz

Bulego materiala:Lirok, Montte

Lirok: gaztelaniazMontte: euskaraz

Garbiketa enpresa: Aratz garbiketa

Ahoz: euskarazIdatziz: euskaraz

β. Kontratudun zerbitzuak (baldintza agiririk gabekoak)

ZERBITZUA ESKAINTZEN DUTENAK DATU ESANGURAGUTSUAK

χ. Kontratudun zerbitzuak (baldintza agiridunak)

ZERBITZUA ESKAINTZEN DUTENAK DATU ESANGURATSUAKFotokopiagailuaren mantenimendua:Canon

Ahoz: gaztelaniazIdatziz: gaztelaniaz

Argindarra:Iberdrola

Ahoz: gaztelaniazIdatziz: gaztelaniaz

Komunikazioa:EREGI

Ahoz: euskarazIdatziz: euskaraz

Kiroldegia:BX Sport

Ahoz: Idatziz:

Kultur Etxea: San Agustin

Ahoz: euskarazIdatziz: euskaraz

Kirol Patronatuko taberna Ahoz: euskarazIdatziz: euskaraz

Jubilatuen tabernak Ahoz: euskarazIdatziz: euskaraz

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

33

Page 34: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Hizkuntza baldintza sartuta daukate honako hauen baldintza pleguetan: komunikazio enpresa, BXSport, Kirol Patronatuko taberna eta jubilatuen bi tabernak.San Agustin kulturgunearen baldintza pleguetan, aldiz, ez zuten hizkuntza baldintzarik sartu.Eta, Iberdrola eta Canon-en baldintza pleguak Gipuzkoako Aldundiko kontratazio mahaiaren bitartez egin dituzte. Hizkuntza irizpideak aplikatzen ari dira.Azpeitia Lantzen-en, zerbitzuen kontratazioan ez da hizkuntza irizpiderik txertatzen, eta gertatu izan zaie txosten teknikoren bat herriko arkitekto euskaldun bati eskatzea eta txostena oso-osorik gaztelaniaz bakarrik jasotzea: “Inspección Técnica de Edificios” txostena, esate baterako.

UEMAren irizpidea

Zerbitzu enpresakKontratua sinatu aurretik, euskarazko baldintza-agiriak prestatu eta zabalduko dira. Kontratazio guztietan udalak pleguen bidez, horiek behar diren kasuetan, edota, kontratuan zehaztuta, pleguak behar ez direnetan, argi utziko du kontratatuko den enpresak udalean euskaraz ere aritu beharko duela.Zerbitzu enpresei bidalitako agiriak euskaraz bidaliko dira. Zerbitzu enpresa berriekin kontratua sinatzean euskararen baldintza sartuko da.Udalak prestatutako kontratuak euskaraz sinatuko dira, eta, udalak prestatzen ez dituen kontratuetan, euskarazko bertsioa eskatu eta sinatuko da.

HornitzaileakUdala hornitzaileekin harremanetan jartzen denean eta horniketa eskatzeko baldintzak adosten direnean (gonbidapena, aurrekontua…), euskararen baldintza zehaztuko da.

Kontratazio administratiboak1. Udalaren eta beraren erakunde autonomiadunen kontratazioetarako pleguetan puntu berezi bat jasoko da eta bertan adieraziko, kasuan kasuko kontratuari apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 18.d) artikuluan ezarritako neurriak dagozkion ala ez .2. Kontratazio-gaia den prestazioak zerbitzuaren erabiltzaileekiko edo, oro har, jendearekiko harremanak dakartzanean, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 18.d) artikuluan ezarritakoari jarraiki, honako neurriak hartuko dira:

- Erabiltzaileek eta, oro har, herritarrek euskaraz atendituak izateko duten eskubidea errespetatuz eman beharko du

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

34

Page 35: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

prestazioa kontratistak.- Herritarrentzako inprimakiak, oharrak eta jakinarazpenak

euskaraz ematea bermatu beharko du kontratistak.- Kontratazio-gaia herritarren zuzeneko zerbitzu-prestazioa

denean edo/eta herritarren adierazpeneko jarduketetan (errotuluak, abisuak…) aipatu hizkuntza baldintza horiek betetzen ez badira edo, pleguetan zehaztutakoaren arabera, prestazioa emateko euskarazko hizkuntza gaitasuna duten nahikoa langile jartzen ez badira, espedientea irekiko da kalte-ordainak eskatzeko edo, prestazioaren ezaugarriak kontuan izanda, bete gabeko baldintza funtsezkoa bada, kontratua bertan behera uzteko.

4. Diruz lagundutako elkarteak eta jarduerak

Udalak ematen dituen diru-laguntzei dagokienez, bi alor aztertu ditugu: batetik, Udalak funtzionamendurako elkarte edo taldeei ematen dizkien diru-laguntzak, eta, bestetik, talde edo elkarte horiek Udalaren diru-laguntzaz eskaintzen dituzten ekintzekin lotutako hizkuntz erabilera (ekintzaren ahozko jarduna, propagandaren hizkuntza…).

Egoeraren analisia

Diru-laguntzak jasotzen dituzten elkarteak, taldeak… (funtzionamendurako):

Azpeitiko Udalak hitzarmena eginda dauka herriko elkarte guztiekin, funtzionamendu osoa euskaraz izan dadin.

Kulturatik, honako hiru elkarteei ematen dizkiete diru-laguntza handienak:Julian Barrenetxea Abesbatzari, Itsasi Dantza Taldeari eta Juan de Antxieta Musika Eskolari. Hirurekin dute harremana euskaraz, bai ahoz bai idatziz, eta taldeek euskaraz funtzionatzen dute (propaganda, harrera, lan hizkuntza…). Gizarte Ongizatetik, honako hiru elkarteei ematen dizkiete diru-laguntza handienak: jubilatuei, Odol Emaileen Elkarteari eta Gaixoen Taldeari. Lehen biekin harremana euskaraz du Udalak, bai ahoz bai idatziz, eta taldeek euskaraz funtzionatzen dute (propaganda, harrera, lan hizkuntza…). Gaixoen Taldekoekin, ostera, pertsonaren arabera izaten da ahozko harremana, euskaraz edo gaztelaniaz, eta idatzizkoa gaztelaniaz izaten da.

Diru-laguntzak jasotzen dituzten ekintzak/jarduerak:

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

35

Page 36: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Kulturatik, honako hiru ekintzok jaso dute diru-laguntza handiena: Nabarralderen proposamenak, Orkatzen urteurrenak eta Juan de Antxietak Kataluniako talde batekin egindako elkartrukeak. Guztiak izan dira euskaraz.

UEMAren irizpidea

Gizarte zerbitzuetakoak ez, beste diru-laguntzak esleitzerakoan —kultur, kirol eta aisialdi mailakoak batik bat—, udalak kontuan izango du diruz lagunduko den jardueraren hizkuntza. Zehazki, honako hau eskatuko du:

- Diru-laguntza aurreko eta ondorengo tramitazioan: idatzizko eta ahozko harremanak euskaraz izateko saiakera egitea (kontuan izanda, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak herritarrei administrazioan eskaerak gaztelaniaz egiteko eskubidea aitortzen diela).

- Diru-laguntzaren xede den ekintzan euskara erabiliko dela bermatzea.

- Diru-laguntzaren xede den ekintzaren publizitatean ere euskara erabiltzea.

- Beheragoko orrialdeetan hirigintza alorreko udal-baimenetako hizkuntza irizpideak jorratzen dituen 2) puntuaren eraginkortasunerako, Udalak zehaztuko du nola diruz lagundu beren jardunbideko errotulazioa gaztelaniatik euskarara aldatzen duten establezimenduetan.

- Diru-laguntza jasotzen duen ekintzatik ondoriozta daitekeen hitzaldi edo antzekorik antolatuko balitz eta hizlaria euskalduna ez balitz, laguntzaile euskaldun bat behintzat egotea, euskaldunen hizkuntza eskubideak ere errespeta daitezen.

5. Baimenak

Baimenei dagokienez, udal baimenetan hizkuntza irizpiderik txertatzen den aztertu dugu. Baimenak hiru multzotan sailkatu ditugu: hirigintza baimenak (irekiera baimenak, obra baimenak, lehenengo erabilera baimenak…), udal instalazioak erabiltzeko baimenak, udalerriko espazio publikoa erabiltzeko baimenak eta jaietako postuak eta txosnak jartzeko baimenak.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

36

Page 37: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Egoeraren analisia

Hirigintza baimenak: Ez daukate sartuta hizkuntza irizpidea beste baldintzekin batera.

Udal eraikinak/udalerriko espazioak erabiltzeko baimenak:Kultur arloko ekintzak euskaraz ziaten dira, nahiz eta baimenetan ez daukaten hizkuntza baldintzarik txertatuta.

Jaietako postuak eta txosnak jartzeko baimenak:Ez dago hizkuntza irizpiderik txertatuta, baina euskarazko kartelak eta musika ematen dizkiete Euskara Patronatukoek, eta jartzen dituzte. Telefonoz deitzen dutenek gaztelaniaz egiten dute.

UEMAren irizpidea

HirigintzaUdalak hirigintzako baimenen bat eman behar duenean, ondorengo baldintzapean emango die: kale eta bide publikoetako hizkuntza erabileran bederen iragarpen, errotulu, ohar, seinale eta abarretan, alegia— euskara erabil dezatela.

Era berean, irekitzeko baimena emateko espedientean udalak errotulazioa euskaraz jar dezala gomendatuko dio eskatzaileari, eta, egotekotan, dauden laguntzen berri emango die.

Udal instalazioakEdozein delarik ere ekitaldia, udalaren jabegoko instalazioak erabiltzeko baimena behar den kasuetan udalak laguntza eskainiko die euskara ere erabil dadin, jendaurreko ekitaldietan batik bat.

Baldin eta pertsona edo erakunderen batek baimena jaso eta udalaren hizkuntza baldintzei jaramonik egiten ez badie, udalak bere esku dituen kasuan kasuko neurriak hartuko ditu (baimen-ukapena, isuna…) hizkuntza araudia bete ez dutenen aurka.Jaietako postuakJaiak direla-eta postua jartzeko baimen-eske datozenekin udalak hitzarmenak sinatuko ditu, haiek postuak jartzerakoan bete beharreko baldintza guztiekin batera euskararen baldintzak ere betetzeko helburuarekin eta udalak laguntza eskainiko die prezioak, errotuluak eta oharrak euskaraz ere jartzeko, baita girotzeko erabiliko den musikan euskararen erabilera bermatzeko ere.Baimen eske datozen horiei udalarekin sinatzen duten hitzarmen horretan dauden hizkuntza jarraibideak betetzen laguntzeko, udalak hizkuntza aholkularitza eta laguntza teknikoak eskainiko dizkie hala eskatzen dutenei.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

37

Page 38: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

BestelakoakBestelako baimenetan, hizkuntzari eragiten dioten neurrian, Udalak bermatuko du jendaurrean jartzen diren errotulu, ohar, seinale eta abarrak euskaraz ere egongo direla.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

38

Page 39: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

4. UDAL BALIABIDEAK

Azpeitiko Udalaren baliabideen azterketa egiteko, alor hauek hartu ditugu kontuan:

1. Giza baliabideak

a. Hizkuntza gaitasuna

- Udal langileak

- Udal ordezkariak

b. Hizkuntza prestakuntza

c. Prestakuntza orokorra

2. Baliabide teknikoak

a. Tresna edo aplikazio informatikoak

- Aplikazio orokorrak

- Berariazko aplikazioak

b. Intraneta

c. Telefonia

- Telefono finkoetako erantzungailuak

- Telefono mobiletako erantzungailuak

d. Bestelako gailuak (megafoniako mezuak, hari musikala, irratia…)

3. Itzulpen baliabideak

4. Espediente ereduak

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

39

Page 40: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

1. Giza baliabideak

Udalaren giza baliabideei dagokienez, udal langileak zein udal ordezkariak aztertu ditugu.

a. Hizkuntza gaitasuna

Hizkuntza gaitasunari dagokionez, langileek zein ordezkari politikoek euren jardunean nahikoa euskara maila duten aztertu dugu.

- Udal langileak eta ordezkariak

Egoeraren analisia

Azpeitiko Udaleko lanpostu zerrendan 135 lanpostu daude, 14 administrazio ataletan banatuta: alkatetza, idazkaritza, kudeaketa, kontuhartzailetza, gizarte ongizatea, hirigintza, kultura, kirola, parekidetasuna, udaltzaingoa, brigada, liburutegia, ingurugiroa eta euskara patronatua. 135 lanpostuetatik 89k HE eta DD jarrita dituzte, eta horietatik 60k egiaztatuta. HE egiaztatuta ez duten 29 lanpostuetatik 14 hutsik daude; 1 salbuetsita; eta HE ez dutenen artean, 1 HE ez dutenak dira bost (garbitzaileak eta obretako ofizial bat) eta 4 HE behar eta 2HE dauka batek (Hirigintzako zerbitzu arduraduna). Derrigortasun-data izan zein ez izan, dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu dute 78 langilek.

Derrigortasun data eta dagokien hizkuntza eskakizuna edo bat gutxiago egiaztatuta duten lanpostuetako langile guztiak izango dira bereziki plan honek eragingo dien langileak, baina gainerako langileak ere planaren parte izan daitezen saiakera egingo da, beraiei plana azalduz eta haien aldeko jarrera sustatuz, bereziki, langile horiek udalak euskaraz funtzionatzea eragiten duten kasuetan.

Udal ordezkariei dagokienez, 17 ordezkari politiko dira, alkatea barne. Guztiak dira euskaldunak, eta ez dute arazorik euskaraz idazteko eta lan egiteko.

UEMAren irizpidea

Langileen kontratazioaEdozein dela ere egitekoa, aldi baterako langileren bat kontratatu behar izanez gero, udalak lanpostu zerrendako langileei kasuan kasuko betebeharren arabera exijitzen dien HEren pareko euskara

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

40

Page 41: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

gaitasuna eskatuko die. Betekizun hori EAEko uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak, II. tituluko I. kapituluaren 15.1 artikuluko d) puntuan, zehaztutakoari jarraituz egingo da.

1. atala: lanpostu zerrendek honako hauek adieraziko dituzte nahitaez horietako bakoitzeko: (...) d) Hori betetzeko eskatutako baldintzak, horien artean derrigor hizkuntza eskakizuna eta hala badagokio derrigortasun data (...)”

Beraz, udalean, edozein lanpostu legez hornitzeko, dagokion hizkuntza eskakizunari igarotako derrigortasun data ezarriko zaio langileak lanean hasi baino lehen egiaztatua izan dezan.

Lanpostu zerrendakoa ez den beste lanposturen bat sortu edo hornitu behar den kasuetan, lanpostu horrek dituen funtzioen araberako HE ezarriko zaio, eta langile gaiak lanean hasi baino lehen egiaztatu beharko du. Betiere, 86/97 Dekretuko 5. xedapen gehigarriak dioenari jarriki.

Horretarako, deialdian espresuki zehaztuko da zein den ondorengo euskara-mailetatik kasuan kasuko kontrataziokoan eskatuko dena:

Ahoz eta idatziz euskara ulertzea (1 HE) Euskara ulertzea, mintzatzea eta irakurtzea (2 HE) Euskara ulertzea, mintzatzea, irakurtzea eta idaztea (3 HE)

Gaitasun maila jasoak euskararen ulermen, mintzamen, irakurmen eta idazmenean (4. HE).

Beharrezkoa denean, beraz, udalak kontratazioa egin aurretik dagokion euskara-proba egingo die izangaiei eta kontratazio guztietan lan kontratuak euskaraz sina daitezen sustatuko du.

Udal ordezkariakUdalak, legealdi bakoitzaren amaieran, herrian zerrendak aurkezten dituzten alderdi politikoei jakinaraziko die udalak euskaraz lan egiten duela eta konpromisoa eskatuko die hautes-zerrendetan aurkezten dituzten hautagaiak euskaldunak izateko.

b. Hizkuntza prestakuntza

Hizkuntza prestakuntzari dagokionez, langile guztiek hizkuntza prestakuntzarako zein hobekuntzarako eskainitako dedikazioa aztertu dugu.

Egoeraren analisia

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

41

Page 42: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Azken urtean ez dute hizkuntza trebakuntzarik jaso Azpeitiko Udaleko langileek.UEMAren trebakuntza jaso izan dute aurreko urteetan, eta horrez gain, Brigadako langile batek 2. HE lortu zuen 2012an.Azpeitia Lantzen-en, jaso ohi duten prestakuntza ETXEBIDEk antolatutako ikastaroen bidezkoa izan ohi da eta nagusiki gaztelaniaz izaten dira.

UEMAren irizpidea

Hizkuntza prestakuntzaren inguruan administrazio honek jarraitu beharreko politikak kontuan izan behar ditu bere lanpostu zerrendako hizkuntza eskakizun zehatzak. Legeek arautzen dutenari jarraituz, beraz, aginduak, baimenak eta laguntzak emango dira langile zerrendako enplegatuek kasuan kasuko hizkuntza prestakuntza egokia lor dezaten. Horretarako, irizpide argiak eta bateratuak beharko dira lanorduetan hizkuntza prestakuntzako baimenak ematerakoan:

Derrigor bete beharreko hizkuntza eskakizunek dakartzaten prestakuntza-beharrizanei aurre egingo zaie lehenengo. Hori dela eta, lanpostuan derrigortasun data ezarrita duten langileen eskariei lehentasuna emango zaie.

Udal jardueran, kanpora zein barrura begira, hizkuntza erabilera eta eragin handiagoa duten lanpostuak lehenetsiko dira.

Edozein kasutan, lanpostuan derrigortasun data ezarrita duten langile guztiak izango dira kontuan hizkuntza prestakuntza ematerakoan, karrerako nahiz behin-behineko funtzionarioak izan.

Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko langile baten hizkuntza prestakuntza aldia bete eta, kasuan kasuko luzapenak eman ondoren, dagokien HE egiaztatu ez duten izaera berezikoak ez beste lanpostuetako langileei plangintzaldi hau arautzen duen 86/1997 Dekretuaren 44. artikuluan ezartzen den lanpostutik kentzeko espedientea hastea aztertuko du udalak.

c. Prestakuntza orokorra

Prestakuntzari dagokionez, orokorrerako adierazleak aztertu dira, bai eskaini diren ikastaroen gainekoak, bai jaso diren ikastaroen gainekoak.

Egoeraren analisia

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

42

Page 43: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Azken sei hilabeteetan jaso dituztela dakigun ikastaroak bederatzi izan dira:

Kontuhartzailetzan:- “Tokiko gobernuen zuzendaritza ekonomiko-finantziarioa”IVAPek antolatua, gaztelaniaz.

Kulturan:- Segurtasunekoa (laneko posturak…)Udalak berak antolatua, euskaraz.

Gizarte Ongizatean:- Etika profesionalaGizarte langileen kolegioak antolatua, gaztelaniaz.- Gazteen inguruanNORBERAk antolatua, gaztelaniaz.

Hirigintzan:- Obrako segurtasun eta osasunari buruzko ikastaro praktikoaAsepeyok antolatua, gaztelaniaz.- Hiriak eta garapen jasangarria: energia-eraginkortasunaGaztelaniaz.- Open OfficeElkarmedia enpresak antolatua, euskaraz.

Brigadan:- Segurtasun orokorrekoa.Asepeyok emana, euskaraz.

Udaltzaingoan:- Defentsa pertsonalekoa.Kataluniako enpresa batek emana, gaztelaniaz.

Kirolean, udal langileek ez dute prestakuntza ikastarorik jaso azken urteetan. Kiroldegia enpresa batek kudeatzen du, eta bertako langileek jasotzen dituzte ikastaroak (ez dakigu ze hizkuntzatan).

UEMAren irizpidea

Udala saiatuko da berak antolatzen dituen prestakuntza jarduerak euskaraz izan daitezen.Udal langileek kanpo erakunderen batek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartu behar badute, udalak jarduera hori euskaraz izan dadin eskatuko du zuzenean erakunde horrekin harremanetan jarriz.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

43

Page 44: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

2. Baliabide teknikoak

Udalaren baliabide teknikoei dagokienez, honako hauek hartu ditugu kontuan: Udalaren tresna eta aplikazio informatikoak (oinarrikoak zein berariazkoak), intraneta, telefonia (finkoa zein mugikorra) eta bestelako gailuak.

a. Tresna edo aplikazio informatikoak

Udalaren baliabide teknikoei dagokienez, honako hauek hartu ditugu kontuan: Udalaren tresna eta aplikazio informatikoak (oinarrikoak zein berariazkoak), intraneta, telefonia (finkoa zein mugikorra) eta bestelako gailuak.

i.Aplikazio orokorrak

Tresna edo aplikazio informatikoetan, ordenagailu guztien oinarrizko elementuak aztertu ditugu: sistema operatiboa eta ofimatika.

Egoeraren analisia

Bulego guztietako ordenagailu guztien sistema operatiboa eta ofimatika euskaraz daude.

ii. Berariazko aplikazioak

Berariazko aplikazioetan, sailaren jardun jakin batzuetarako berariaz sortutako aplikazioak aztertu ditugu.

Egoeraren analisia

Aplikazioa Zertarako Nork sortu du

HizkuntzaEusk. Ele

bizGazt. Erabiler

aMETA 4 Nominak

egitekoIZFEk X Eusk. +

gazt.

SIGE Kontabilitatea IZFEk X Gazt.

USOA Diru-billketa IZFEk X Eusk. + gazt.

Control de presencia

Langileek fitxatzeko

DORLETek X Gazt.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

44

Page 45: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Inbentarioa Inbentarioa egiteko

X Gazt.

LOTUS NOTES

E-mailak bidaltzeko

Udalak (Elkarmedia)

X Langilearen hautuaren arabera

EXTRANET Dependentziak eskatzeko, prestazio ekonomikoak…

GFAk X Langilearen hautuaren arabera

Ficha de diagnóstico social

EJk X Langilearen hautuaren arabera

Ficha social Herritarren fitxak egiteko

Udalak X X Gazt.

PRESTO Aurrekontuak egiteko

X Gazt.

AUTOCAD Marrazteko AUTODESKek

X Gazt.

ACROBAT XY PDFak editatzeko

ADOBEk X Gazt.

MUGI Agenda 21eko plangintzarako

EJk X Eusk.

IKS-LQ3 X Gazt.

IZFE Errolda Aldundiak X X Eusk.

GESPOL Kiroldegian bazkidetzak kudeatzeko

X Gazt.

THISPOL Bazkide-txartelaren kudeaketa

X Gazt

CONTAPLUS Aurrekontuaren kudeaketa

X Gazt

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

45

Page 46: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

ASYSNET Liburu-maileguen kudeaketa

X Gazt

IZFE Sarrera erregistroa, udal egiaztagiriak, zergak

X

LANAK Txostenak egiteko

Udalak X Eusk.

Azpeitia Lantzen-en, hiru ordenagailu dituzte windows sistema eragilearekin eta office bulegotikako aplikazioekin. Hirutik bakarra dago gaztelaniaz, helbideratutako ordainketak eta erreziboen kobrantza egiteko erabiltzen duten aplikazio informatikoak arazoak ematen dituelako euskarazko bertsioarekin. BANKOA diruetxearen aplikazioa da euskararekin arazoak ematen dituen hori.

iii. Intraneta

Atal honetan, udal langileek intranetean edo barne sare informatikoetan euskara zenbat eta nola erabiltzen duten aztertu dugu.

Egoeraren analisia

Intraneta (Lotus Notes) gaztelaniaz dago.

iv. Telefonia

Telefoniari dagokionez, aldez aurretik grabatutako mezuak ze hizkuntzatan dauden aztertu dugu (erantzungailuetakoa, zentralitakoa…)

1. Telefono finkoetako erantzungailuak

Telefono finkoetako erantzungailuetako mezuak euskaraz dauden aztertu dugu.

Egoeraren analisia

Azpeitiko Udaleko telefono finkoko erantzungailua ele biz dago.Kiroldegian, telefono finkoen erantzungailua ele biz dago; baita operadoreak ematen dituen mezuak ere. Operadoreak mezuak

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

46

Page 47: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

lehenik gaztelaniaz ematen ditu eta ondoren euskaraz.Udaltzaingoan, kanpoko automatikoak ele biz ematen du mezua.

2. Telefono mobiletako erantzungailuak

Telefono mobiletako erantzungailuetako mezuak euskaraz dauden aztertu dugu.

Egoeraren analisia

Azpeitiko Udaleko langileek euskaraz konfiguratuta dituzte mugikorrak, eta erantzungailuak ere euskaraz daude.

v. Bestelako gailuak (megafoniako mezuak, hari musikala, irratia…)

Bestelako gailuetan, ikus-entzunezko edo entzunezko elementurik erabiltzen duten, eta erabiltzekotan, ze hizkuntzatan diren aztertu dugu.

Egoeraren analisia:

Kontuhartzailetzan, EITB eta Euskadi Gaztea entzuten dituzte.Kudeaketan, euskaraz entzuten dute irratia.Kulturan, Euskadi Gaztea entzuten dute.Gizarte Ongizatean, eta Hirigintzan, EITB entzuten dute.Kirolean, hari musikalean Euskadi Gaztea edo EITB musika hutseko irratia jarri ohi dute.Parekidetasunean, musika soilik entzuten dute.Gazterian, hari musikalean musika soila jarri ohi dute. Musika aukeraketa gazteek egiten dute Internet saretik horretarako prestatuta dagoen webgune batetik.Azpeitia Lantzen-en, hari musikalean gaztelaniazko Radio Euskadi irratia jarrita daukate. Sindikatu Zaharreko etxe osoko hari musikalean omen dago jarrita eta bulego guztietan berdina entzungo dela diote.

UEMAren irizpidea:

Idatzizko harremanetarako jarraibidea gauzatze aldera, lanpostuei tresna edo aplikazio informatikoak esleitzerakoan, Udalak euskarazko bertsioa jarriko die beti guztiei, kasuan kasuko euskarazko bertsiorik egonez gero.

Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuetan (igogailu…) euskara erabiliko da beti, herritarren hizkuntza eskubideei kalterik egin gabe.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

47

Page 48: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

3. Itzulpen baliabideak

Itzulpen baliabideei dagokienez, Udalaren itzulpen laburrak zein luzeak nork egiten dituen aztertu dugu, baita euskararen kalitatea zaintzeko neurririk hartzen den ere. Itzulpenak bitan sailkatu ditugu: itzulpen laburrak edo errazak eta itzulpen luzeak edo zailak.

a. Itzulpen laburrak

Itzulpen laburrak dira 1-… orrialdekoak, edo laburragoak izanik, hizkuntzaren aldetik zailtasunak dituztenak.

Egoeraren analisia

Kontuhartzailetzan, langileak berak egiten ditu itzulpen laburrak, eta batzuetan, Euskara Patronatuak zuzentzen ditu.Kudeaketan, Euskara Patronatuak egiten ditu itzulpenak, laburrak zein luzeak, baina oso puntualak izaten dira (lan poltsakoak).Kulturan, langileak berak egiten ditu itzulpenak, eta publikora irten behar duenean, Euskara Patronatura bidaltze dituzte zuzentzera. Aktak ere bidaltzen dituzte Patronatura.Gizarte Ongizatean, langileak berak egiten ditu itzulpen laburrak, eta Euskara Patronatuak zuzentzen ditu. Hirigintzan, langileak berak egiten ditu itzulpen laburrak, eta zalantzak Euskara Patronatuan galdetzen dituzte. Idazkaritzan, normalean langileak berak egiten ditu itzulpen laburrak, baina batzuetan Euskara Patronatura bidaltzen dituzte; dena den, orain lehen baino gutxiago, segurtasun handiagoa baitute langileek.Kirolean, testuak euskaraz sortzen dira, ez da itzulpenik egiten; eta zalantzarik izanez gero, Azpeitiko Euskara Patronatuan zuzendu izan dira (hala ere, oso kopuru txikian).Parekidetasunean, Ingurugiro Etxean, Liburutegian, Harreran, Azpeitia Lantzen-en eta Gazterian, testuak euskaraz sortzen dira, ez da itzulpenik egiten eta zalantzarik izanez gero, Azpeitiko Euskara Patronatuan zuzendu izan dira (hala ere, oso kopuru txikian).Udaltzaingoan, normalean langileak berak egiten ditu itzulpen laburrak, baina oso puntualak izaten dira.

b. Itzulpen luzeak

Itzulpen luzeak dira 1-… orrialdekoak, edo laburragoak izanik, hizkuntzaren aldetik zailtasunak dituztenak.

Egoeraren analisia

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

48

Page 49: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Kontuhartzailetzan, langileak berak egiten ditu itzulpen luzeak, eta Euskara Patronatuak zuzentzen ditu.Gizarte Ongizatean eta Udaltzaingoan, itzulpen luzeak Euskara Patronatura bidaltzen dituzte.Hirigintzan, langile batzuek eurek egiten dituzte itzulpen luzeak, eta zerbitzuburuak Patronatura bidaltzen ditu. Idazkaritzan, langileak berak edo Euskara Patronatuak egiten ditu itzulpen luzeak, eta batzuetan Euskara Patronatuak begiratzen/zuzentzen ditu.Kirolean, testuak euskaraz sortzen dira, ez da itzulpenik egiten; eta zalantzarik izanez gero, Azpeitiko Euskara Patronatuan zuzendu izan dira (hala ere, oso kopuru txikian).Parekidetasunean, Ingurugiro Etxean, Azpeitia Lantzen-en eta Gazterian, gutxitan behar izaten dituzte itzulpenak. Itzulpenak behar dituztenetan euskaratik gaztelaniara izan ohi dira.

UEMAren irizpidea

Euskararen erabilerarako jarraibideen itzulpen-irizpide osagarriak:

Kontuan hartuz, UEMArekin bat eginik, udal honen hizkuntza helburu behinenetakoa dela, erderetara jo beharrik gabe, euskara administrazioko eta gizarte harremanetako hizkuntza bihurtzea, beti ere, indarrean dagoen legediari jarraiki; horrela, udaleko aginte organo (UEMAko kide diren udalerri euskaldun hauetan ezinbestekoa da udalek normaltasunez jarduteko agintari politikoek euskaraz jakitea, horiek horrela, udalak bideak jorratuko ditu eta sustapen neurriak burutuko ere, hauteskunde garaian alderdiek udaletako hautagaiak izendatzerakoan irizpide hau kontuan har dezaten), administrazio-atal eta lanpostu oro gai izanez euskaraz burutzeko bere ahozko eta idatzizko hizkuntz produkzio arrunt eta tekniko guztia.

Aipatu organo eta atal horiek horretarako gai direnean, itzulpenak, horrenbestez -euskaratik edo euskarara direla-, eginkizun osagarria izango du bakar-bakarrik, aurreko puntuetan euskararen erabilerarako eman diren jarraibideekin lotuta ager litezkeen kasuan kasuko beharrizan soiletarako, beti ere 10/82 legeak dioenari jarriki.

Hau da, zehazki hizkuntzen erabilerarako jarraibideen ondorioz aurreikusi den itzulpen beharrizana: herritarrei nahiz beste administrazio batzuei ele biz bidali beharreko dokumentazioa euskaratik eta euskarara itzultzea. Aipatu itzulpen beharrizanari nola erantzun zehazteko, berriz, udal langileak arduratuko dira itzulpena egiteaz agiri labur (orri 1) edo errepikakorra denean, eta udal itzulpen

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

49

Page 50: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

zerbitzura joko da itzulpen luzeagoetan.

4. Espediente ereduak

Espediente edo dokumentu ereduei dagokienez, gehien erabiltzen diren ereduak edo espedienteak euskaraz dauden aztertu dugu.

Egoeraren analisia

Oraindik euskaraz ez dauden espedienteak:

Kontuhartzailetzan, “Control de presencia” programako dokumentazioa gaztelaniaz daukate. Eta inbentarioa egiteko programa ere gaztelaniaz dago; ondorioz, programak ateratzen dituen fitxak gaztelaniaz daude. Hirigintzan, “Consulta urbanística de la nave industrial...” gaztelaniaz dago. Pabilioi bat nola dagoen jakiteko hirigintza kontsulta da.Idazkaritzan, obra baimenen txosten juridikoa, kontratuen txosten juridikoa, diru-laguntzen txosten juridikoa eta organoen erabakiak gaztelaniaz dituzte.

UEMAren irizpidea

Udalak berak dituen lanerako espediente eredu eta dokumentu ereduak euskaraz behintzat egongo dira.

Udalak behar duen espediente ereduren bat ez badauka, eta euskara ofiziala den lurraldeko beste erakunde bati eskatzen badio, euskarazkoa eskatuko du.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

50

Page 51: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

UDALAREN SAILKAPENERAKO IRIZPIDEAK

Erabilera plan honen helburu nagusia izanik udalaren hizkuntz normalkuntzan aurrera urratsak egitea, ezinbestekoa da lehenik eta behin udalaren egungo egoeraren definizioa egitea. Horrenbestez, egungo egoeratik abiatuta, errealagoak izango baitira aurrera begira onartzen ditugun helburu eta neurriak.Udalaren argazkitik abiatuta, lau izan daitezke Udalaren egoera definitzeko jarriko ditugun mailak: abian, magalean, gora bidean eta tontorrean.- Tontorrean: oro har, salbuespenak salbuespen, euskaraz

funtzionatzen duten udalak egongo dira maila honetan.- Gorabidean: nagusiki euskaraz eta ele bietan (euskarari

lehentasuna emanda) funtzionatzen duten udalak dira maila honetan kokatuko ditugunak.

- Magalean: nagusiki, ele bietan modu orekatuan funtzionatu arren, tartean gaztelania hutsez ere funtzionatzen duten udalak.

- Abian: ele bietan funtzionatzera bidean, oraindik urrats handia egiteko duten udalak izango dira. Udalotan gaztelaniak presentzia nabarmena du.

Kontuan izan, mailen definizio hau modu orokorrean egindakoa dela. Izan ere, eta bereziki udal handietan, administrazio atalen arteko desberdintasunek udalaren maila aldatzea ekar dezakete.Horiek horrela, Azpeitiko Udalean egin dugun diagnosiaren arabera, maila honetan kokatu dugu:

GORABIDEAN

Beraz, V. Plangintzaldirako (2013-2017) helburu orokorrak hauek izango dira:

1. UDALAREN IRUDI KORPORATIBOA

1. Erabilera sustatzeko elementuak:

Herritarrek argi izatea udalarekin dituzten harremanetan euskaraz jardun ahal izango dutela.

2. Webgunea eta sare sozialak:

Webgunea- Udalaren webgunea hasiera-hasieratik euskaraz zabaltzea.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

51

Page 52: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

- Erabiltzaileak webguneko eduki guztiak euskaraz izatea, baita kanpo loturak ere.

- Erabiltzaileei eragitea euskarazko baliabideak erabil ditzaten (esaterako, nabigatzailea euskaraz, sistema operatiboa euskaraz…).

Sare sozialak- Udalaren profila euskaraz egotea.- Sare sozialen euskarazko bertsioak erabiltzea.- Zabaltzen diren mezu guztiak euskaraz izatea. - Aukera dagoenetan, euskarazko estekak jartzea.

3. Hizkuntza paisaia

Barnekoa- Errotuluak, oharrak eta gainerakoak euskaraz egotea.- Udalak irudi korporatiboa euskaraz izatea.- Papeleria (gutun azalak, orriak…) euskaraz egotea.- Ageriko euskarriak euskaraz egotea (egutegiak, horma irudiak…

).- Zigiluak euskaraz egotea, legeak ezinbestean arautzen duenari

kalterik egin gabe.- Segurtasun tresnak (su-itzalgailuak) euskaraz egotea.- Tresneria (fotokopiagailua) euskaraz egotea.

Kanpokoa- Udalaren eskumeneko ohar, seinale eta gainerakoak euskaraz

egotea.- Udalak beste eragile batekin batera eskumena duen ohar,

seinale eta gainerakoak euskaraz egotea.

4. Iragarkiak, publizitatea eta kanpainak

Bai derrigorrezko iragarkiak bai publizitatea egitekoak euskaraz bidaltzea hedabideetara.Udalerrian zabaldu beharreko agirietan ere euskara erabiltzea, beti ere arreta berezia jarriz hizkuntzaren kalitateari.Kanpainak euskaraz egitea.

5. Argitalpenak

Argitalpenak euskaraz izatea.

6. Adierazpenak

Hedabideen aurrean egin beharreko adierazpenak euskaraz egitea.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

52

Page 53: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

2. UDALAREN BARNE HARREMANAK

1. Ahozko barne harremanak

Ahozko harremanetan euskaraz jardutea, bai langileek euren artean, bai ordezkari politikoek euren artean bai langile eta ordezkariek euren artean.

Batzar edo batzorde berririk egin behar denean, batzordekide berriak hautatzerakoan, kontuan hartuko da Udaleko lan hizkuntza euskara izatea dela Udalaren helburua.

2. Idatzizko barne harremanak

Barrurako sortzen diren idatzi guztiak euskaraz egotea.

1. UDALAREN KANPO HARREMANAK

1. Ahozko kanpo harremanak

Herritarrekin

Herritarrei harrera euskaraz egitea, herritarrekin batzarrak euskaraz egitea, jendaurreko ekitaldiak euskaraz egitea…Herritarrentzako ikastarorik antolatuko balu udalak, horiek euskaraz izatea bermatzea.Arreta berezia jartzea hedabideen aurreko agerraldiei. Ekitaldi publiko edo/eta prentsaurrekoetan udalaren izenean aritzen den edozeinek euskarazko gaitasun egokia izan dezala bermatzea, eta argi izan dezala, agerraldiok euskaraz izan behar dutela.

Erakunde publikoekin

Udalaren eta beste erakunde publikoen arteko harremanak euskara hutsez izan daitezen bermatzea, bai telefonoz bai aurrez aurreko bilera edo aurkezpenetan. Horretarako, alde biko hitzarmenak egitea sustatuko du Udalak.

Eragileekin (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarteak…)

Eragileekin harremana euskaraz izatea.

Era berean, eragileen aurreko agerraldietan udalaren izenean aritzen

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

53

Page 54: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

den edozeinek euskarazko gaitasun egokia izan dezan bermatzea. Hala, ekimen horiek euskaraz izango direla bermatuko da beti, herritar gisa dituzten hizkuntza eskubideak errespetatuz.

1. Idatzizko kanpo harremanak

Herritarrekin

Herritarrek udalarengandik jasotzen dituzten agiri guztiak euskaraz egotea, herritarren eskura uzten dituen bestelako erakunde publikoetako agiriak barne.

Erakunde publikoekin

Hego Euskal Herriko lurralde esparruan kokatuta dauden beste administrazio publiko nahiz erakunde ofizialekin, euskara ofiziala den lurraldeetakoekin, behintzat, euskararen erabilerari dagokionez, eredugarri izatea eta elkarrekiko harremanak euskara hutsez izan daitezen bultzatzea.

EAEko lurralde esparruan kokatutako Estatuaren eta honen menpeko administrazioetarako komunikazio administratiboetan, berriz, Udala euskararen erabileran eredugarri izatea eta erakunde horiekiko harremanak euskaraz ere izan daitezen bultzatzea.

Eragileekin (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarteak…)

Eragileek udalarengandik jasotzen dituzten agiriak (jakinarazpenak, baimenak, dekretuak, gutunak...) euskaraz egotea, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz eta 10/1982 oinarrizko legeari kalterik egin gabe.

2. Zerbitzu enpresak eta hornitzaileak

Udalak zerbitzu enpresa guztiekin harremana euskaraz izatea, eta enpresek udalarekiko zein herritarrekiko izan ditzaketen ahozko zein idatzizko harremanei begira, ematen duten zerbitzuetan euskara kontuan har dezaten bermatzea.Kontraturik ez duten hornitzaileen kasuan, harremana (ahozkoa zein idatzizkoa) euskaraz izatea bultzatzea.

3. Diruz lagundutako elkarteak eta jarduerak

Udalak diruz laguntzen dituen elkarteei zein jarduerei begira, diruz lagundutako jendaurreko ekimen guztietan (xede den ekintza,

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

54

Page 55: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

publizitatea…) zein udalarekiko harremanetan (ahozkoak eta idatzizkoak) euskara bermatuko dela sustatzea.

4. Baimenak

Hirigintza baimenak:

Udalak herritar arruntei edo jardunbide honetako enpresei hirigintzako baimenen bat eman behar dienean, bermatzea ageriko hizkuntza erabileran bederen –iragarpen, errotulu, ohar, seinale eta abarretan, alegia- euskara erabiliko dutela.

Merkataritza eta ostalaritza establezimenduen kasuan, Udalak errotulazioa euskaraz jar dezala gomendatzea eta laguntzen berri ematea (diru laguntzak eta laguntza teknikoa).

Udal eraikinak eta udalerriko espazioak erabiltzeko baimenak:Herrian egingo diren jendaurreko ekitaldiak euskaraz izango direla bermatzea.

Jaietako postuak eta txosnak jartzeko baimenak:Jaietan herrira etortzen diren saltzaile eta abarrek errotulazioan –eta kasu batzuetan musikan- euskara erabillko dutela bermatzea.

2. UDAL BALIABIDEAK

1. Giza baliabideak

a. Hizkuntza gaitasuna

Udal langileakHizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten langileak kontratatzea, lanpostu zerrendarako zein aldi baterako.

Udal ordezkariakEuskaldunak izango direla bermatzea, eta, era berean, euskaraz lan egiteko gutxieneko gaitasuna izango dutela, udalaren eguneroko funtzionamenduan traba izan ez daitezen.

b. Hizkuntza prestakuntza

Orain arte bezala, langileek hizkuntza prestakuntza egokia jasoko dutela bermatzea.

c. Prestakuntza orokorra

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

55

Page 56: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Udalak berak antolatzen dituen prestakuntza jarduerak euskaraz izatea. Eta, udal langileek kanpo erakunderen batek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartu behar badute, jarduera horiek euskaraz izan daitezen sustatzea.

2. Baliabide teknikoak

a. Aplikazio orokorrak

Orain arte bezala, udal ardurapeko ordenagailuak euskaraz egotea, hau da, sistema operatiboa eta ofimatika euskaraz izatea.

b. Berariazko aplikazioak

Kanpo erakunderen batek sortutako berariazko aplikazioen kasuan, aplikaziook euskaraz ere erabilgarri egon daitezen sustatzea.

c. Intraneta

Noizbait egotekotan, euskaraz egongo dela bermatzea.

d. Telefonia

Telefono finkoetako erantzungailuak

Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuak (erantzungailu automatikoz, bozgorailuz… emandakoak) euskaraz egongo direla bermatzea, herritarren hizkuntza eskubideei kalterik egin gabe.

Telefono mobiletako erantzungailuak

Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuak (erantzungailu automatikoz, bozgorailuz… emandakoak) euskaraz egongo direla bermatzea, herritarren hizkuntza eskubideei kalterik egin gabe.

e. Bestelako gailuak (megafoniako mezuak, hari musikala, irratia…)

Bestelako gailuak (irratia…), euskaraz erabiltzea.

3. Itzulpen baliabideak

Herritarrei nahiz beste administrazio batzuei ele biz bidali beharreko dokumentazioa euskaratik eta euskarara itzultzea.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

56

Page 57: SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua ......SARRERA Euskararen erabilera planaren testuingurua EAEko Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, azaroaren 24ko

Udal langileak arduratzea itzulpena egiteaz agiri labur (orri 1) edo errepikakorra denean, eta itzulpen zerbitzura jotzea itzulpen luzeagoetan.

4. Espediente ereduak

Udalak dituen espedienteak eta dokumentu ereduak euskaraz egotea.

Azpeitiko Udalaren euskararen erabilera planaV. plangintzaldia (2013-2017)

57