euskararen eguna burdinibarra

25
EUSKARAREN EGUNA MikelB

Upload: mikelmarin

Post on 03-Jul-2015

124 views

Category:

Documents


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Euskararen eguna burdinibarra

EUSKARAREN EGUNA

MikelB

Page 2: Euskararen eguna burdinibarra

ZERGATIK DA ABENDUAREN 3-an

• Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabier Frantziskoren deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.

Page 3: Euskararen eguna burdinibarra

EUSKARAZKO LEHENENGO IDATZIAK

•Euskarazko lehenego idatziak1545ean izan ziren Bernat Etxepareri esker.

Berce gendec vstà çuten

Ecin scriba çayteyen

Oray dute phorogátu

Enganatu cirela.

Heuscara

Ialgui adi mundura.

Itzulita gaztelera

Otras gentes creían

Que no se te podía escribir

Ahora han demostrado

Que se estaban engañando

Euskera,

Sal al mundo.

•Gero ere Joanes Leizarraga testamendu berria itzuli izan behar zuen, Nafarroko kororako (Joana Albert erregina).

Page 4: Euskararen eguna burdinibarra

SORRERA

• Euskera hizkuntza zaharrenetako bat da.

• Euskera historiaurretik, antzinarotik, erdi arotik, aro modernotik eta gaur egun arte hitz egin da.

Hizkuntz hauen hastapenak asko izan dira eta hizkuntza batzuekin antzekotasuna izan ditu.

Adibidez: “vasco iberismo”, “Vasco camito-semítico” eta kaukaso aldeko lekuak.

Page 5: Euskararen eguna burdinibarra

• Hizkuntza hau, ere beste hizkuntzekin harremanetan jarri da: Zelta, Latina, Arabiarra eta “romances” deitutako hizkuntza.

Page 6: Euskararen eguna burdinibarra

ANTZINAKO HEDAPENA ESPAINIAN

Page 11: Euskararen eguna burdinibarra

ERLIJIOA

• Euskal-erlijioa orain dela asko desagertu zen. Erlijio hau politeista zen, hau da, jainko asko asko zituztela.

• Horretako nagusiena Mari zen eta lurra irudikatzen zuen. Gero ere beste batzuk daude adibidez: Basajaun (basoak zaintzen zituena), Tartalo, (Ardiak jaten zituena)…

• Erlijio hau Kristautasunaren erruz desagertu zen.

Page 13: Euskararen eguna burdinibarra

INAUTERIAK

• Euskal herrian ere ospatzen dira. Pertsonaje garrantzitzuak badaude ere: Mielotxin, Marquitos, zakuzaharrak…

Page 14: Euskararen eguna burdinibarra

INAUTERIKO PERTSONAIAK

Page 15: Euskararen eguna burdinibarra

Hona hemen Euskal Herriko ihauteri ospetsuen kokapena.

Page 16: Euskararen eguna burdinibarra

Atorra, Mundakako inauterietako pertsonaia da. Musika jo eta kantatu egiten dute. Zuriz jantzita doaz, bandaren zuzendaria izan ezik.

Atorrek buruan burko azal bat eramaten dute eta aurpegian bibote handiak dituzte.

Herriko kaleetan ibili ondoren portura joaten dira zuzendariarekin.

Urtero kanta berri bat asmatzen dute, gaienera beste urtetako kantak ere kantatzen dituzte. Abesti zaharren letra oso bitxia izaten da.

Page 17: Euskararen eguna burdinibarra

Arizkungo inauterietako pertsonaia nagusia dugu.Igande inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta etxez etxe, eskatzera joaten ziren.

Gaur egun ere jan, edan eta zarata ugari egiten dute etxe guztietan.

Arratsaldekolauretan bildutakoa jaten zuten ostatuan, eta gero, berriro enparantzara joan ohi ziren.

Page 18: Euskararen eguna burdinibarra

Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzeko inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jazotzen dute.

Aipatutako egunetan dantzariak desfilean joaten dira. Katilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Soinean gona gorria, praka zurien gainetik, atilezko jaka eta koloretako amantalak dituzte, poltsikoan errautsa daramatela, airera eta jendeari botatzeko.

Page 19: Euskararen eguna burdinibarra

Zuberoako Maskaradan elementu nagusia dantza egitea da. Maskaradako azken egunean antzezpen bat egiten da. Maskarada-ko pertsonaiak bi taldetan banatzen dira :gorriak eta beltzak.

Gorriak dira:Txerrero, Gatuzain, Kantiniersa, Zamaltzain...

Beltzak dira: Ijitoak, Zorrotzaileak, Eskaleak...

Gorriek dantzatzen duten bitartean,beltzak ordenarik gabe lekutik lekura doaz.

Page 20: Euskararen eguna burdinibarra

Astelehen eta Astearte Inauterian, izaten da festa Lantz-en . Pertsonaia nagusiak: Miel Ot x i n ,Z i ripo t ,Z aldik o ,Txat x an,e t a Ferratzaileak dira.

Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da.Txantxo batek eramaten du sorbalda gainean.

Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate,baina hori bai,guztiena da oso koloretsua. Zalantzarik gabe inauteri hauek dira mugaz kanpo gehien ezagutzen direnak.

Page 21: Euskararen eguna burdinibarra

Ituren eta Zubietako joaldunak bi herri hauetako mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea.

Zintzarriek izugarrizko hotsa egiten dute.

Zubietako joaldunak joaten dira Itureneiraino oinez.Iturengoak hurrengo egunean Zubietara hurbiltzen dira.Bide erdian elkartzen dira. Herrira bueltatzerakoan beste lagun batzuk gehitzen zaizkie eta ospatzen da festa.

Page 22: Euskararen eguna burdinibarra

Lesakako inauterian agertzen dira. Arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira.

Gizonak zakuz estalita joaten dira kalera. Gaueko hamarretan zakuzaharrak heltzen dira herriko enparantzara.

Egun horretan neska-mutila, zakuzaharrak lurrera botatzen saiatzen dira.

Page 23: Euskararen eguna burdinibarra

Erraldoitxoak bi izaten dira. Bi emakume argal, luze eta fina errepresentatzen duten panpinak dira .

Badaude ere,beste batzuk: Gorriak, Banderariak, Basanderak eta azkenik Bolantak.

Dantza da Kabalkadan elementu nagusia.

Page 24: Euskararen eguna burdinibarra

Zalduendoko (Araba) Ihauterietako pertsonaia dugu . Traje beltzez jantzitako panpina da , korbata darama . Igande Ihauteri goizean , agertzen da herriko kale nagusian ,asto baten gainean jauregi baten aurreraino. Astotik jeitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute ordu batzutan .

Arratsaldean prozesio zaratatsua heltzen da, Predikadorea , kalegarbitzailea eta errauts zabaltzailea doaz lehenbizi. Ondoren Atsoa eta Agurea.Hartza eta Ardia datoz hurrengo, eta Porrezoak azken. Porrero hauek Marquitos jeitsi eta gurdian jartzen dute.

Frontoira heltzen direnean bere epaia irakurtzen dio Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du . Jendeak txalo egiten du. Panpina lurrean jarri eta sua ematen diote. Taldeko guztiek haren inguruan dantza egiten dute.

Page 25: Euskararen eguna burdinibarra

HERRI KIROLAK

• Euskal herriko tradizioa dugu joku batzuk egitea. Adb: lokotx bilketa, soka tira, aizkol jokoa…