santutasuna

8

Click here to load reader

Upload: erlijioa-bizi

Post on 22-Mar-2016

226 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Santutasuna lantzeko unitate didaktikoa.

TRANSCRIPT

Page 1: Santutasuna

ERLIJIO DEPARTAMENDUA. Lekaroz Institutua

1

Zer da

SANTUTASUNA?

Page 2: Santutasuna

ERLIJIO DEPARTAMENDUA. Lekaroz Institutua

2

Zer da santutasuna?

Santu hitzak hebraierazko qâdosh hitzean dauka bere oinarria eta funtsean Jainkoak aukeratua erran nahi du. Egun erabiltzen dugun forma gerkerazko Hagyos eta latinezko sanctus hitzetatik dator. Itun zaharrean jadanik forma hau erabiltzen zen. Biblian zehar askotan irakurri ahal izanen dugu pertsonaia bati buruz, esaterako Jose Deuna, Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen (Mt 1,19). Zuzena, zintzoa edo justua Biblian santuaren sinonimoak dira. Santutasuna modu desberdinetakoa izan daiteke, horrela pertsonak izan daitezke santuak, lekuak, baita gauzak ere. Meza

ospatzeko erabiltzen den kaliza eta aldarea esaterako gauza santuak dira Jainkoa gurtzeko balio dutelako. Eliza bat ere leku santua da, Jainkoaren etxea delako eta hau gurtzeko balio duelako.

Pertsonen santutasuna aldiz gauza desberdina da. Erlijio askotan aurki ditzakegu santutasuna merezi izan duten pertsonaiak. Haien bizitzan zehar jainkoekin eta hurkoarekin bere harreman bereziak direla eta nabarmendutako gizon eta emakumeak dira hauek. Badira haien bizitza eta ekintzengatik mundu osoan santu fama irabazi dutenak, esaterako Teresa Kalkutakoa edo Gandhi.

Orokorrean santutasuna beti kristau ikuspuntu batetatik ulertzen dugu kontzeptu honen erabilpen ohikoena erlijio kristauak ematen diolako, baina zer da santutasuna kristau katolikoontzat? Jesukristoren antzerakoa izatea da, arlo guztietan: pentsamendu, sentimendu, hitz eta egintzatan. Santutasunaren ezaugarri gorena karitatea da (Jainkoa maitatu gauza guztien gainetik eta lagun hurkoa norberaren burua bezala), bertute guztien oinarrian baitago: apaltasuna, justizia, lan-zaletasuna, kastitatea, obedientzia, alaitasuna... Finean Kristoren imitazioa da.

Nor da Santua?

Santuetan santuena Kristo da. Bera da santutasunaren iturria eta bere bideari jarraituz soilik lortu daiteke santutasuna. Mezan sanctus deitzen dugun zatian aldarrikatzen dugu hau.

Kristautasunean Santu bezala ezagutzen ditugunak Kristoren antzerakoak izateko nahiean gainontzeko kristau herriarentzat eredugarri izan diren gizon eta emakumeak dira. Sarritan Jainkoaren esperientzia itzelak izan dituzte haien bizitzan zehar, mirariak egin dituzte eta alor desberdinetan

Sanctus Santu, Santu, Santua, diren guztien Jainko Jauna, zeru lurrak beterik dauzka zure

dizdirak, hosana zeru goienetan!

Page 3: Santutasuna

ERLIJIO DEPARTAMENDUA. Lekaroz Institutua

3

laguntza behar zutenekin egon dira.

Katolikook (baita ortodoxoek ere adibidez) Jesusen Ama Maria ere Santutzat hartzen dugu Jainkoak Kristoren Ama izateko aukeratu zuelako eta bere semearen mezuaren lekuko paregabe izan zelako. Modu berean Jesusen gertukoak ere santutzat jotzen ditu Elizak, esaterako: Apostoluak, ebanjelistak…

Eliza Katolikoan Santuak izendatzeko prozesua

Elizak pertsona bat santu izendatzen duenean ez du pertsona hori santu bihurtzen, santu bezala onartzen du, santu bezala aurkezten du Eliza Katoliko guztira. Kanonizatutako pertsona, Elizak horrela adierazi baino lehen, santua zen: santu bizi eta hil zelako.

Aintzina Elizak ez zeukan jendea santu egiteko prozesurik. Martiri hiltzen ziren guztiak ziren santu. Anitzetan jendeak, herriak, vox populi izendatzen zuen pertsona bat santu eta Elizak onartu egiten zuen. Bestetan gotzainak izaten ziren haien elizbarrutiko norbait santutasun faman hil ondotik santu izena ematen ziotenak. X.mendean hasi zen Eliza prozesu kanonikoak egiten eta 1234. urtea ezkero soilik Aita Santuak izendatu ditzake santuak.

Trentoko kontzilioan santutegia “garbitu” egin zen, izan ere, bertan agertzen ziren santu asko ez baitziren inoiz existitu. Kasu bitxiena Carlomagnorena izan daiteke inongo santu famarik gabe santutzat jo zutena.

Kanonizazioak aurrera eramateko Vatikanoak erakunde bat dauka, Santuen

kanonizazio kausetarako elkartea. Kardinal bat da elkarte honen buru aritzen dena eta gaur egun Angelo Amato da.

Eliza Katolikoak pertsona bat santu bezala onartua izateko ondoko prozesua eta pausoak eman behar dira:

Norbaiti kanonizazio prozesu bat irekitzeko (hasteko) hil zenetik bost urte pasa behar dira (lehen 50 urte ziren), Aita Santuak kontrako agindurik ematen ez badu (Teresa Kalkutakoa eta Joan Paulo II.ren prozesua hil ziren urte berean hasi ziren). Behin denbora hori pasata pertsona horren jatorrizko elizbarrutian informazioa biltzen hasten dira pertsona honek santutasunerako behar diren ezaugariak bildu zituela

Kanonizazioen inguruko bitxikeriak

- Prozesu baten bidez santu izendatu zuten lehengo gizona Ulrico de Augsburgo santua izan zen eta lehenengo emakumea berriz santa Wiborada. - XX. eta XXI. Mendeetan bi alditan izendatu nahi izan da santu bat “por aclamación” edo jendeak horrela nahi zuelako. Lehena Juan XXIII. Aita Santua hil zenean eta Paulo VI ia onartu egin zuen. Bigarren aldia 2005. urtean izan zen Joan Paulo II. Aita Santua zendu zenean, Santo Subito lelopean kristau katolikoen gehiengoak Benedicto XVI.ri Aita Santu poloniarra santu izendatzeko eskatzen zion. - Historiako kanonizaziorik azkarrena Dimasena, lapur onarena, izan zen oraindik bizirik zegoela eta Jesusek berak egin zuen. - Joan Paulo II. 1340 pertsona beatifikatu zituen eta 483 santu egin. Bere aurretik 500 urtez egondako aita santu guztiak batera baino jende gehiago igo zuen aldareetara. - 10.000 santu eta Beatutik gora daude.

Page 4: Santutasuna

ERLIJIO DEPARTAMENDUA. Lekaroz Institutua

4

demostratzearren. Behin informazio eta dokumentuak bilduta Erromara bidatzen dira eta han jasotakoaren argitara erabakitzen da prozesuak aurrera egiten duen edo ez. Baiezkoa bada santu egin nahi den pertsonaren mirari baten zain gelditzen dira kausako arduradunak eta hau gertatzen bada batzorde zientifikoak antolatzen dituzte gertatutakoak azalpen zientifikorik ote duen jakiteko, halako azalpenik ez balu eta Aita Santuaren baimenarekin, mirariaren egilea Beatu egingo lukete. Bigarren mirari bat azaldu eta azalpen zientifikorik ere ez balu azken pausua ema eta santu egingo lukete kausak proposatzen duen pertsona.

Santu izateraino pasa beharreko mailak honakoak dira: Jainkoaren zerbitzari: prozesua hasten denean; Beneragarri: Elizak pertsonaia batek santu izateko baldintzak betetzen dituela adierazten duenean; Beatu; mirari bat egin dela demostratzen denean; Santu; bigarren mirari bat egin dela demostratzen denean.

Norbait Beatu edo Santu egiten dutenean meza handi bat ospatu eta bertan egiten da izendapena. Beatifikazioak normalean kardinal batek egiten ditu eta kanonizazioak berriz Aita Santuak berak gehienetan Erroman. Beatuek soilik haien jatorrizko elizbarrutian jaso dezakete kultua eta Santuek Eliza katoliko guztian. Bada hil eta 1000 urtera santu egin duten jendea, modu berean bada beatutik pasatu ez den jendea… kausa bat irekitzeak ez du beti santutasunera eramaten.

Santuen inguruko zenbait gauza Santutasun famarekin hil diren pertsona askok gertakari itzelak izan edo egin dituzte haien bizitzan zehar, bai eta hil ondotik ere. Esaterako oso ohikoa da santutasuna lortu dutenen gorputzak “incorrupto” gelditzea, hau da, hil ondotik ez usteltzea. Kasu aunitz daude: Joan XXIII Aita Santua: zeinaren gorpua Vatikanoko basilikan gurtzen den; Santa Bernardette Subirous: Lourdesen Ama Birjina ikusi zuen neskatxa; Santa Maria Goretti: bere birjintasuna bortxatzaile baten aurrean defendatzen bizitza galdu zuen 12 urteko neska… aunitz dira. Beste ezaugarrietako bat usaina da. Santu hauek bizirik ezagutu zituzten askok birritan esan izan dute lore usain oso bitxi bat nabaritzen zutela pertsonaia hauekin zeudenean. Santutasun usaina ere deitzen zaio. Aunitzek Jesukristoren nekaldiaren markak izan zituzten gorputzean, esaterako: Asisko Frantzisko, San Pio Pietrelchinakoa, Genma Galgani, Catalina Sienakoa, Catalina Rizzi, Teresa Neumann…

Page 5: Santutasuna

ERLIJIO DEPARTAMENDUA. Lekaroz Institutua

5

Askok profeziak egin dituzte eta etorkizuna iragarri: San Juan Bosco, San Pio, Catalina Sienakoa, San Malaquias… Aunitzek ere pentsamendua irakurri zezaketen edo pertsona bat inoiz ikusi gabe nondik eta zertara zetorren jakin. Deabrua ikusi eta sufritu dutenak ere badira, jadanik aipatutako guzti horietaz gain Arsko apaiz santuari, San Juan María Vianney, egunero agertzen zitzaion deabrua baita Padre Piori ere. Animaliekin hitzegiteko gaitasuna ohikoa izan zen Asisko Frantzisko eta Serafin Sarovengan. Bilokazioak ere gauza arrunta dira santuen artean 2 edo leku gehiagotan aldi berean egotea, lurretik altxatu edo lebitatzea (Frantzisko Xabier meza ospatu aldioro lurretik altxatzen omen zen), aingeru guardakoa edo bertze santuak ikustea, baita Jesus edo Amabirjina ere (Santa Faustina Kowalskak oso maiz jasotzen zuten Jesusen bisita)… Mila ezaugarri.

Santuak izatera deituak gaude

Bataioa jasotzen dugun momentutik gaude santutasunera deituak. Santutasuna finean Jainkoaren ondoan betirako egotea da eta hori Kristauok bilatzen duguna. Joan Paulo II. Askotan landu zuen santutasunaren gai hau eta etengabe erran zuen denak izan gaitezkeela santu. Nabaria da Aita Santu honek izendatutako beatu eta santu kopurua.

Jesusen jarraitzaile bezala santu izatera deituak gaude Haren mezua zabaldu eta biziz bertzeak Jainkoarengana eramanaz eta bertzeentzako eredu bihurtuz. Santutasunera iristeko bide asko daude, ez dugu zertan pentsatu behar santu izateko klausurazko monastegi batetan sartu behar dugunik. San Rafael Arnaiz gaztea klausurazko monasterio batetan egin zen santu, baita San Benito eta San Bruno ere. Basoan otoitzean eta kobazuloetan bizitzen Santu egin ziren Serafin Sarov, San Sarbelio Makhluf… Munduan zehar Jainkoaren Berri Ona zabalduz santutu ziren Xabierko Frantzisko edo San Pablo Miki, behartsuei lagunduz Vicente Paul, Felipe Neri edo Teresa Kalkutakoa. Haien ohetik ezin jeikiz elbarrak zirelako edo oso gaixo zeudelako santutu ziren Genma Galgani, Teresa Neumann, Ana Caterine Aymerich… Jesesuntzat lanean (meza ematen konfesatzen, otoitzean) San Michel Garikoitz, San Pio Pietrelchinakoa, Arsko apaiz santua… Kaletik gazteak bilduz eta eskola emanez San Juan Bosco, San Juan Bautista La Sallekoa… medikuntzan San Juan de Dios, San José Moscati… Artearen bidez Juan de Friesole edo Fra Angelico, Antoni Gaudí. Filosofía lantzen Santo Tomás Akinokoa edo Juan Duns Scoto, unibertsitateko atezain bezala santutu zen Anaia Frantsizko Garate, lepradunen artean biziz leprak hil arte Aita Damian Molokaikoa. Santutasunera daramaten bideak kontaezinak dira, pertsona bakoitzeko bide bat dago eta bide hori aurkitzera deituak gaude.

Page 6: Santutasuna

ERLIJIO DEPARTAMENDUA. Lekaroz Institutua

6

Gaur eguneko santuak Agian gure elizetan irudi zaharrak ikustera ohituta gaudelako santuak aspaldi bizi izandako pertsonak bezala imajinatzen ditugu. Bai, badira duela 1800 urte bizi izandako santuak, duela 1000 urte, duela 600, 300, 100… baita duela 40 urte ere. Bai, gure aitona amonak gazteagoak zirelarik bizitutako santuak ere badaude.

Bestalde beti pentsatu izan dugu santu izateko pertsona zaharra izan behar dela. Hau ere ez da zuzena. Bada 12, 13, 14 urterekin santuak diren pertsona adibidez Santo Domingo Savio edo Santa Maria Goretti edo 22, 23 urterekin ere santu direnak esaterako San Gemma Galgani, Santa Teresita… Santu guztiak ez dira apezak eta monjak izan. Badira santuak diren gurasoak, medikuak, margolariak… santutasunera denak gaude deituak.

Non daude gaur eguneko santuak? Asko guregandik hurbil, asko haien etxetik urruti gehien behar dutenei laguntzen, aunitz herri txikiren batetako parrokian meza ematen edo galdutako komenturen batetan otoitzean…

Santutasuna beste erlijioetan JUDAISMOA: Erlijio honetan santutasuna beste kutsu bat dauka. Santua hitzak guk erabiltzen dugun sakratua hitzarekin izango luke erlazioa. Honetaz gain judaismoak nahiz eta ez “santu” bezala onartu baditu eredugarritzat jotzen dituen pertsonaiak. ISLAMA: Islamak hasiera batetan Alá ez den guztia gurtzea debekatuta baldin badauka ere Islamaren adar Chiíak santuak onartzen ditu eta hauen hilobiak erromesaldi handien helmuga dira. Sufíek eta zenbait adar afrikarrek ere antzeko pertsonaiak gurtzen dituzte. BUDISMOA: Budistek arahants-ak eta bodhisattvas-ak gurtzen dituzte eta Tibetean baita monjeak ere. HINDUISMOA: Guru eta Santoiak gurtzen dituzte.

Jarduerak

1. Zergatik uste duzu jotzen dituztela santutzat Teresa Kalkutakoa eta Gandhi bezalako bi pertsonaia? Haien bizitzari buruz zer dakizu?

2. Ezagutzen al duzu duela gutxi beatu edo santu egin duten norbait?

3. Bilatu itzazu Jainkoaren zerbitzari bat, Beneragarri bat eta Beatu bat eta laburtu haien bizitza edo santutasunerako arrazoiak.

4. Bilatu itzazu Santa Genma Galgani, Santo Domingo Savio, Santa Teresita,

Page 7: Santutasuna

ERLIJIO DEPARTAMENDUA. Lekaroz Institutua

7

Santa Maria Goretti, San Damián de Molokai, Padre Pio edo San Maximiliano Kolberi buruzko informazioa eta irudiak.

5. Ezagutzen al duzu Santu euskaldunik? San Frantzisko Xabier, San Ignazio Loiolakoa, San Valentin Berriotxoa, San Martín de la Ascensión, Santa Cándida Maria Jesusena, Santa Maria Josefa Jesusen Bihotzarena, San Michel Garikoitz? Bilatu ezazu zerbait haien inguruan.

ARO GARAIKIDEKO SANTU, BEATU ETA BENERAGARRI

EZAGUN BATZUK

San Pio Pietrelcinakoa

Santa Gema Galgani

San Maximiliano Kolbe

San Damian Molokaikoa

Kalkutako Teresa Beatua

Anaia Frantzisko Garate Beatua

Joan XXIII. Beatua

Juan Pablo II. Beatua

Adoaingo Esteban Beneragarria

Teresa Neumann Beneragrria

Rafael Merry del Val Zulueta

Beneragarria

Pio XII. Beneragarria

Page 8: Santutasuna

ERLIJIO DEPARTAMENDUA. Lekaroz Institutua

8