prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu,...

15
11150n II 2013-04 DONOSTIA 1813-2013 Itsasoari zelatan 7. mugarria

Upload: others

Post on 30-Jun-2020

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

DONOSTIA 1813-2013

Itsasoari zelatan

7. mugarria

Page 2: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

1813-2013 Bigarren Mendeurrenak, "Itsasoari zelatan " 7. mugarriadela eta, itsasoak hiriaren historian izan duen gar rantzia gogora

dakar

Uztailaren 17tik 21era antolatzen ari diren aktibitateek larunbatean, hilak 20, etaigandean, hilak 21, goia joko dute, orduantxe izango baitira itsasontzi tradizionaleneta gaur egungoen elkarretaratzea, hurrenez hurren

“Itsasoari zelatan” da Donostia1813an erre, suntsitu etaberreraikitzea ebatzi zenekoBigarren Mendeurrenarenoroitza egiteko zazpigarrenmugarriaren izena. Itsasoa,borroka-toki, biziaren iturburu,komunikabide, topaleku, gurehiriaren sinbolo.

Uztailean, duela 200 urteDonostiaren itsasotiko blokeoa

hasi zen hilabetean, itsasoak hiriaren historian izan zuen garrantzia gogora ekarriko duBigarren Mendeurrenak. Hartara, iragana, oraina eta geroa batzen dituzten aktibitateugariak, giro ludiko eta kulturalean ez ezik itsas ondarearen aldeko aldarrian ere eginak,interes handikoak eta oso erakargarriak izango dira, bai donostiarrentzat bai udanbisitatzen gaituztenentzat ere.

Aktibitateak uztailaren 17 eta 21 bitartean gauzatuko dira, Donostiako Udalak etaDonostia Kulturak antolatuta, betiere hainbat elkarte eta erakunderekin elkarlanean;besteak beste, Albaola, Euskal Bateleroak eta Gondolin Klub nabarmendu dira.

Aktibitateak asteazkenean, hilak 17

"Itsasoari zelatan", uztaileko mugarria, uztailaren 20an eta 21ean izango da; bainaaktibitateak 17an hasi dira gauzatzen. Asteazkenean, hilak 17, 20:00etan, “Papa Mau”dokumentala (“The Wayfinder”, Naálehu Anthony, 2010) proiektatu da, Mikronesiakonabigazioaren Mau Piailug maisuaren emaitzari egindako atzera begirakoa, Satawal atoloitxikiko seme hark Polinesiako tresnarik gabeko nabigazioaren artea biziberritu zuen eta.

Ortziko gaien, itsas lasterren eta naturaren adierazgarrien ezagutza beste baliabiderik ezzuela, 1976an Mauk, Hokulea kanoa batean, Tahitiraino gidatu zituen nabigatzaileak, 600

Page 3: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

urtetan egina ez zen bidaia batean. Zeharkaldiak Itsaso Bare osoan harrotasun kolektiboaeta kultur batasuna berpizteko balio izan zuen.

Ostegunean, hilak 18, 19:00etan, Aquariumeko auditorioan, Isabel Letek “Galernas en lacosta vasca” hitzaldia eskainiko du. “Lete V” itsasontzia du etxe. Bertan galernakikertzeko laborategi bat antolatu du. Kantauri itsasoko bazter honetako kostaldeaastintzen duten bat-bateko haizete hauek aurreikusteko koordenadak aurkitzea du xede.

Galernak orduko 60 km baino gehiagoko haizeak dira, mendietatik gertu dauden kostetangertatzen direnak. Kalifornian, Txilen, Hegoafrikan, Australia Hego-ekialdeko kostaldeaneta Kantaurikoan izaten dira. Ziztu bizian osatzen dira eta ordu erdi eskasetik bi orduraarteko iraupena izan ohi dute.

Ostiralean, hilak 19, 17:30ean, Donostiako Untzi Museoan bisitaldi gidatua egingo da.Taldea gehienez ere 25 lagunekoa izango da eta aldez aurretik eman behar da izena,hona idatzi edo deituta: [email protected] / 943 430 051.

Ostiralean bertan ere, Tommy O.Moorek zuzendutako “Buffalo”filmaren Europako estreinaldia izangoda. Buffalo Keaulana Hawaiiko itsastarsonatuari buruzko dokumental bat da.Odolez %100 hawaiiar, Buffalo 1934koirailaren 2an jaio zen, O’ahu uhartean,eta familiarik gabeko haurtzaroaNanakuliko hondartzetan gainditu zuen.

Buffalo Keaulanaren arrakastaren adierazgarri, horra hor bere familia, salbatu dituenbiziak, surfaren, arrantzaren eta nabigazioaren erabateko ezagutza, bai eta bere ondareairaunarazten duen ohana bat ere, Buffalo Surfing Classic ospatzen duena. Ostiraleanestreinatu ondoren, “Buffalo” igandean, hilak 21, berriro proiektatuko da Aquariumekoauditorioan, 18:30ean.

Page 4: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

Uztailak 20: itsasontzi tradizionalen elkarretaratz ea

Larunbatean eta igandeanprogramak hainbat aktibitatedakartza. Hilaren 20. eguna9:00etan hasiko da, ontzitradizionalak itsasoratzean,Donostiako portuan eta PasaiSan Pedroko Ondartxon; batzukPasaiarantz eta besteakDonostiarantz, erdibidean topatueta elkarrekin egingo duteDonostiara bidea.

Arraun- eta bela-ontzi tradizional hauek itsas ondarea eta kultura sustatzen dituztenAlbaola eta Euskal Bateleroak elkarteenak dira. Itsasoaren aldeko manifestu bat irakurrikodute, itsastar herrikoak izaki haren berreskurapena, kontserbazioa, ikerketa, gozamena,eta abar aldarrikatuko baitituzte.

Itsasontziak 11:00ak aldera sartuko dira Kontxako badian, eta 1813ra eramango gaituzte,suntsitu aurreko itsas hiriak zer nolako itxura izan zezakeen iradokiko digute eta.Donostiako portura helduta, trikitixa musikak eta etxafuegoek egingo diete ongietorria.14:00etan Eskola Euskal Dantza Taldeak kaxarranka dantzatuko du portuko San Pedroelizaren parean, eta partaide guztien argazki zabala egingo da.

Itsasontziak badian egongo dira ikusgai, harik eta 16:00etan, Andoni Etxarrik aurkeztuta,erakustaldi hutseko estropada batean parte hartuko duten arte. Lehenago, 14:30ean,Karmen Jaietako herri bazkaria egingo da portuan, erromeriak girotuta.

Itsasontzi tradizionalak Easo Abesbatzako otxote baten erritmoan irtengo dira portutikestropadara. Haren ondoren, 17:00etatik 20:00ak arte, Aquariumeko Nautilus aretoanLaura Arana artista gasteiztarrak egindako “Nabigazio Karta” erakusketa bisitatu ahalizango da, non zenbait bideo eta 28 argazkiren bidez urak egunerokoan duen berezkopresentzia erakutsiko den. Erakusketa, Aquariumen irailaren 15 arte ikusgai egongo dena,larunbat horretan eta esandako ordutegian doan bisitatu ahal izango da.

Eguna burutzeko, 19:00etan, Karmen Jaiekin bat, sardina-jana antolatuko da portuan.

Page 5: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

Parte hartuko duten itsasontzi tradizionalak

Angel de la guarda1958an egindako batelaLuzera: 4,90 mErruna: 1,20 mPuntala: 0,46 mZingoa: 0,30 mNeurketa: 0,58 m

‘Ameriketatik’Rockland-eko (EEBB) ontziola eskolan eraiki zen,Xabier Agoteren gidaritzapean. Ameriketako EuskalEtxeek hartu zuten parte bere finantziazioan. Gero,Euskal Herriari oparitu zioten. 19. mendekoarrantzontzi, jadanik 1750ean itsasontzi hau sardinaarrantzatzeko erabiltzen zen inguraketa teknikaerabiliz. Eraikuntza urtea: 1998

Luzera: 11,50 mErruna: 2,00 mMastak: 2 mEskifaia: 14 m

Arditurri19. mendeko arrantzontzia. Eraitsi daitezkeen bimasta ditu, eta hamar arraunlarirentzako da.2004ean eraikitakoa.Luzera: 7,37 m.Erruna: 1,86 m

Page 6: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

ArriluzeBular eta korastako arraun eta bela-batela, 1934anegina.Luzera: 4,85Erruna:1,30Puntala:0,4

AturriBatel hau 2007 eraikita4,48 m1,35 m

AzpigorriBretainiako 60ko hamarkadako ontzi tradizionalenbertsio modernoa, François Janvier-ek diseinatua.Jatorrizkoak Jolie Mome (txori panpina) du izena.Luzera: 4,4mErruna: 1,8mPuntala: 0,86mZingoa: 0,24mAurtzako zingoa: 0.5m

Page 7: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

Basanoaga19. mendeko arrantzontzi txikia. Eraitsi daitezkeen bimasta ditu, eta lau arraunlarirentzako da. Ez dukubiertarik. 2003an eraikitakoa.Luzera: 6,87 m.Erruna: 1,64 m.

Bi urArkaxon motakoa, 2013koa.Luzera: 4mErruna: 1,20

Gastibelza19. mendeko arrantzontzi txikia. Eraitsi daitezkeen bimasta ditu, eta lau arraunlarirentzako da. 2002aneraikitakoa.Luzera: 6,87 m.Erruna: 1,64 m.

Page 8: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

MarioMario batelaren erreplika berdin-berdina,material modernotan egina. Euskalarrantzontzi tradizionala, 1959anLekeitioko Murelaga ontziolan eraikia.U.E.L.T. delakoak 1986an zaharberritua.2003an hondoa jo zuen. Erreplika2006an eraiki zen.Luzera: 4,50Erruna: 1,30Puntala: 0,55Zingoa: 0,15Aurtzako zingoa: 0,70

Nahikari CRUM eredua, 2009ean eraikia.Luzera: 6,20mErruna: 2,0 m

PantxikeBranka biko batela, 2010ean egina.Luzera: 5,85Erruna: 1,58Puntala: .0,59Zingoa: 0,30Aurtzako zingoa: 0,85

Page 9: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

PintxeEmbarcación construida en 2004Eslora: 4,35Manga: 1’40

TrabolaTxopa lauko zurezko arraun- eta bela-batela,1993an egina.Luzera: 4,95Erruna: 1,35Puntala: 0,81Zingoa: 0,23Aurtzako zingoa: 0,82

Txatua1919. urtean Pasaian egindako plano batetikateratako formak jarraituaz 2007an egindakobatela. Barne egitura nik moldatutakoa da. Stripplanking metodoa jarraituz eginiko batela da.Luzera: 4,58Erruna:1,25Puntala: 0,45Zingoa:0,17Aurtzako zingoa: 0,60

Page 10: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

Zabarre1800. urte inguruko ontzi baten erreplika; itsasontzihandien ontzi laguntzailea zen. Eraitsi daitezkeen bimasta ditu, eta hamabi arraunlarirentzako da.2001ean eraikitakoa.Luzera: 9,30 m.Erruna: 2,30 m.

ZorrotzaOrioko errioan abandonatutako potin zahar batenerreplika, 2011koa.Luzera: 3,65Erruna: 1,15Puntala: 0,70Zingo: 0,25Aurtzako zingoa: 1,05

Page 11: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

Uztailak 21: gaur egungo itsasontzien elkarretaratz ea

“200 arraunketa Kontxako Gondolin Erronka ”

Igandean gaur egungo itsasontzien txandaizango da. 9:00etan Kontxako badia ur-trebezia agertzeko proben eszenatokibihurtuko da: “200 arraunketa KontxakoGondolin Erronka ”, badian egiten denlehendabiziko gondolin edo arraunezko surferronka herrikoia. Lehiaketa GondolinKlubarekin batera antolatu da PeioLizarazu eta Sylvain Mercandillirekinbatera. Zuzendaria Marcelo Diaz da etazuzendari-kidea, Ane Egia Mokoroa.Aquarium, C4 Waterman, Kalapaki,SLRescue, Debolex, CD Fortuna KE etaDonostiako Tenis Elkarte Errealarenlaguntza izan dute.

Aunitz Alberdik aurkeztuta, erronka osatukoduten bost probetan nahi duten taldekideekparte hartuko dute, baina talde haietakobakoitzak, gutxienez, honako hauekosatuko dute:

- 8 eta 16 urte arteko bina umek- 17 urtetik gorako launa helduk, hots, bina

emakumek eta bina gizonek

Talde bakoitzean gehienez ere hamar kide izango dira, eta halakoetan txandaka partehartu beharko dute estropada desberdinetan. Talde bakoitzak bost probatan parte hartubeharko du, eta antolakuntza arduratuko da taldeen koordinazioaz. Izenemateak banaka,taldeka, klub edo elkarteka egin ahal izango da, baina taldeak osatzeko azken ebazpenaantolatzaileen esku geratuko da.

Estropada bost proba desberdin izango ditu:

1. Goi mailako lasterketa: hondartzatik aterata. Parte-hartzaileak SUP oholarekinsartuko dira uretan eta oholak lotzeko buietaraino arraun egingo dute. Behin oholak lotuta,uharteraino igerian iritsi behar da. Santa Klaran, parte-hartzaileek itsasargiraino igo,uhartearen beste aldetik jaitsi eta igerian SUP oholeraino bueltatu beharko dute.Hondartzara arraunean itzuli eta helmugaraino korrika egingo dute.

- 970 metro SUP arraunean

Page 12: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

- 200 metro igerian- 300 metro korrika uhartean, 48 metroko desnibelarekin- 200 metro igerian- 900 metro SUP arraunean hondartzaraino- 20 metro azken sprintean helmugara iristeko

2. Txandakako lasterketa hawaiiar kanoetan: 1.300 metro. Hawaiiar kanoak binalagunekoak dira. Taldekideek inoiz arraun egin ez duten taldeetan, antolakuntzako kidebatekin egingo dira txandakako hiru itzuliak.

3. AMATEUR SUP lasterketa herrikoia: irteera hondartzatik oholekin, uretan sartu etaarraunari ekin 1.300 metrotan, buiek mugatzen duten esparruraino. Hondartzara itzuli eta20 metro korrika helmugaraino.

4. HAURREN SUP lasterketa herrikoia : proba honetan parte-hartzaileek oholpuzgarrietan arraun egingo dute buiek mugatutako 360 metrotan, antolatzaileenlaguntzaz. Proba hiru kategoriatan banatuko da: 8-10 urtekoena, 11-13 urtekoena eta 14-16 urtekoena.

5. Taldekako lasterketa SUPSQUATCH delakoetan : SUPSQUATCH ohol puzgarrierraldoia da, 6 metro luze eta ia 2 metro zabal dituena. Lankidetzako proba jolasgarria da,non buietarainoko 360 metroak egin ahal izateko parte-hartzaileek taldean arraun egitekokoordinazioa frogatuko duten.

Probetan izena emateko, jo“ 200 arraunketa KontxakoGondolin Erronka” webera:(www.kontxakogondolinerronka.org). Han jakin daitekelehiaketari buruzkoxehetasun gehiago.

Izenematearen prezioa 20eurokoa da helduentzat, etadoan umeentzat.

Erronkan Oporrak bakean programari esker gure hirian dauden 30 gazte sahararrekparte hartuko dute.

Page 13: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

Horrez gain, igandean, goizeko 9:00etatik aurrera, Udaleko Txistularien Bandak kalezkale joko ditu zortzikoak eta biribilketak. 10:00etan kairaino joango dira, eta Aita Marirenomenez Kontrapasa jo eta lore-eskaintza egingo diote. 12:45ean kontzertu bat eskainikodute San Pedron, Haizea Muñoz sopranoa lagun dutela. Hona hemen kontzertuarenprograma:

1. BATELARIEN ZORTZIKOA (zortzikoa), Ezezaguna/ Mold: Pablo Sorozabal2. PLENTZIA (kontrapasa), Santos Intxausti/Mold: J. Ig. Ansorena3. PASAI DONIBANE (vals-fandangoa), Ezezaguna/Mold: J. Ig. Ansorena4. ITSASOA LAINO DAGO Herri kanta/Mold: J. Ig. Ansorena5. KIRIKO (pasodoblea) Herri kanta/Mold: J. Ig. Ansorena6. ITSAS DOINUAK Herri doinuak/Mold: J.Ig. Ansorena7. PETRA SARDIN SALTZAILEA Bitoriano Iraola /Raimundo Sarriegi8. ILUNABARRA Ramon Artola/Raimundo Sarriegi9. ITSASONTZI BATEN Kaxiano Ibarguren10. ISIL-ISILIK (potpourria) Fernando Goenaga/Herri doinuak

Tarta erraldoi bat 1.500 lagunentzat

11:30ean, sasoia errekuperatzeko, Pastelak taldeak 1.500 lagunentzako tarta erraldoiabanatuko du doan parte-hartzaileen eta Kontxako lehen arrapalaren ondora ikuskizunazgozatzera hurbiltzen diren donostiar guztien artean.

Tartak itsas gaiak izango ditu eta gorringo txigortudun hostorezkoa izango da, kremazbetea. Luzera 8 metrokoa izango da eta zabalera, metro batekoa. Gipuzkoako 9gozotegik osatutako Pastelak taldeak Bigarren Mendeurrenaren Tarta sortu du, igandeanbanatuko denaren oso antzekoa, baina aurrean 1813ko abuztuaren 31ko Donostiatxokolatez irudikatuta daramana.

14:00etan, “200 arraunketa Kontxako Gondolin Erronka” bukatutakoan, sariak banatukozaizkie parte-hartzaileei. Arratsaldean, itsasoari emaniko aste osoaren urrezko bitxi,“Buffalo” filmaren bigarren emanaldia, Aquariumen, 18:30ean. Filmaren Europakoestreinaldia ostiralean izango da.

Antolatzen eta laguntzen duten erakunde eta elkarte ak

AlbaolaAquariumCD Fortuna KEEaso AbesbatzaEskola Euskal Dantza TaldeaEuskal BateleroakGondolin KlubUntzi MuseoaPastelakPortuko Karmen Jaien batzordeaDonostiako Tenis Elkarte Erreala

Page 14: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

PROGRAMA

Uztailak 17, asteazkena

20:00 “Papa Mau” (“The Wayfinder”) filmaren emanaldia Aquariumekoauditorioan.

Uztailak 18, osteguna

19:00 “Galernak euskal kostaldean” hitzaldia Isabel Leteren eskutik, Aquariumekoauditorioan.

Uztailak 19, ostirala

17:30 Bisitaldi gidatua Untzi Museoan

20:00 “Buffalo” filmaren estreinaldia Europan, Aquariumeko auditorioan.

Uztailak 20, larunbata ITSASONTZI TRADIZIONALAK

9:00 Ontzien itsasoratzea Donostiako portuan eta Ondartxon (Pasai SanPedron)

10:00 Pasaiako ontziak Donostiarantz irtengo dira, eta Donostiakoak,Pasaiarantz; erdibidean elkartuta, denak abiatuko dira Donostiara, ontzitradizional guztiak batera sar daitezen.

11:00 Sarrera Kontxako badian, ontzi batean doazen trikitixa musikaz etaetxafuegoez alaiturik, halatan iragarriko baitute itsasontziak heldu direla.

12:00 Erakustaldia badian eta Nautikoaren pareko espigoian.

13:30 Sarrera portuan.

14:00 Kaxarranka San Pedro elizaren parean, eta taldearen argazkia.

14:30 Herri bazkaria (Karmengo Jaiak).

Bazkalondoan, erromeria trikitilariekin.

16:00 Elkarretaratzean bildutako guztiak portutik irtengo dira beren itsasontzietan

17:00 Portutik irteteko otxotea

Erakustaldi hutsezko estropada, Andoni Etxarrik aurkeztuta

Page 15: prentsa oharra itsasoari zelatan - itsasmuseoa.eus...Itsasoa, borroka-toki, biziaren iturburu, komunikabide, topaleku, gure hiriaren sinbolo. Uztailean, duela 200 urte Donostiaren

1115

0n II

201

3-04

17:00-20:00 Laura Aranaren “Nabigatzaileen Karta” erakusketa, Aquariumen

19:00 Sardina-jana (Karmengo Jaiak)

Uztailak 21, igandea GAUR EGUNGO ITSASONTZIAK

09:00 “200 arraunketa Kontxako Gondolin Erronka“

09:00 Udaleko Txistularien Bandaren Diana kalez kale

09:00-10:00 SUP Pro estropada

10:00 Udaleko Txistularien Bandaren omenaldia Aita Mariri kaian

10:00-11:00 Hawaiiar kanoak

11:00 Parte-hartzaile guztien argazkia

11:30 "Pastelak" kolektiboak 1.500 lagunentzat egindako tarta baten banaketaKontxako pasealekuan, lehendabiziko arrapalaren ondoan

11:00-12:00 Amateur SUP estropada

12:00-13:00 Haurren SUP estropada

12:15 Udaleko Txistularien Bandaren kontzertua San Pedro elizan

13:00-14:00 Taldekako SUP estropada

14:00 Sarien banaketa

14:30 Bazkaria

18:30 “Buffalo” filmaren bigarren emanaldia Aquariumeko auditorioan