ondorioak

4
ONDORIOAK Gure praktiketako egonaldiaren ondoren, Ixipugorri taldeko kideok ikastetxeko dugu egoera aztertu bakoitzeko IKT. Ikastetxeak honako hauek izan dira: - Ane Zulaika: Basakaitz Ikastetxea. - Maialen Esoain: ikastola Udarregi. - Aintzane Morillas: Lúzaro Ikastetxea. - Amaia San José: ikastola Zurriola. Ondoren, ikastetxe bakoitzeko IKT egoera aztertuko dugu. Zurriola ikastola: Ikasgai honi hasiera emateko nire burua aurkezten hasiko naiz: Amaia San Jose dut izena eta Donostiako irakasleen eskolan Haur Hezkuntzako ikasketak burutzen ari naiz. Bai lehenengo praktikuma eta baita bigarrena ere, Zurriola Ikastolan burutu ditut, horregatik, lan hau burutzeko, zentro honetan oinarritzea ideia bikaina izan zitekeela pentsatu dut. Ikastola hau bi eraikin ezberdinetan banatuta dago, batetik, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen den eraikina, Sacramento izenarekin ezagutua (Ategorrietan), eta bestetik, Lehen Hezkuntzako, bi eta hirugarren zikloak eta DBH ematen den eraikina, Urra izenarekin ezagutua (Grosen). Teknologia berrien inguruko hausnarketa egiteko, Ategorrietako eraikinean zentratu naiz, bertan HHko zikloa dagoelako eta nik praktikak eraikin honetan burutu ditudalako. Bertan dituzten materialei dagokionez, pixkanaka gauza gehiago dituztela esan beharra dago (musika aparatuak, ordenagailuak, argazki kamarak, inpresorak, scanerra, DVDak, CDak, etab.). Zurriola ikastolako ikasle kopurua handituz joan da azken urte hauetan eta hortaz irakasle kopurua ere bai. Hori dela eta, eta teknologia berriak duen garrantzia ikusiaz, material kopurua handituz eta hobetuz joan dira. Adibide bat jartzearren, aipatu, duela hiru urte, HH 4-5 urtekoen gela bakoitzean ordenagailu bakarra zegoela eta honetaz gain idazkaritzan zein irakasle gelan ordenagailu pare besterik ez zegoela. Aurten aldiz, ordenagailu gela bat jarri dute, 15-20 ordenagailurekin, sarean konektaturik daudelarik. Honekin, bai ikasle baita irakasleek gela honi pixkanaka erabilera handiagoa ematen ari dira. Teknologia berriei ematen zaien erabilpena era askotakoa da eta hauekin gauza ezberdin asko lantzen dira; ikus entzuteko musika multimediak, idazketa, irakurketa, hiztegia, matematika, geometría,… lantzeko jarduerak, etab. Guzti honetarako erabiltzen dituzten programak, urtxintxako programak izaten dira; Xango, Txirritx eta Ttantto, baita Word eta Paint programak ere. Eta ematen dioten erabilerari dagokionez, librea dela esango nuke. Txokoen eta denboraren arabera txandakatuz joaten dira, haurrek gutxi gora behera badakite jarduera horietara iristeko zein pausu eman behar dituzten, hori dela eta beraiek era librean erabiltzen dituzte programa hauek. Betiere, irakaslearen laguntzarekin noski. Argi dago, Zurriola Ikastola, Teknologia Berrien inguruan oso ondo hornituta dagoela. Materiala ugari dute ikasleek euren lanak burutzeko edota beharrezkoa duten informazioa bilatzeko. Irakasleek ere, ikastaroak jasotzen dituzte euren informatikako ezagupenak berritzeko. Baina horretaz gain, IKT planean, argi eta garbi ikusten da ere, irakasleen eta ikasleen partaidetza edo inplikazioa oso handia dela, honek proiektua interesgarriagoa izatera baimentzen duelarik. Basakaitz Ikastetxea:

Upload: xabi

Post on 05-Jul-2015

408 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ondorioak

ONDORIOAK

Gure praktiketako egonaldiaren ondoren, Ixipugorri taldeko kideok ikastetxeko duguegoera aztertu bakoitzeko IKT. Ikastetxeak honako hauek izan dira:

- Ane Zulaika: Basakaitz Ikastetxea.- Maialen Esoain: ikastola Udarregi.- Aintzane Morillas: Lúzaro Ikastetxea.- Amaia San José: ikastola Zurriola.

Ondoren, ikastetxe bakoitzeko IKT egoera aztertuko dugu.

Zurriola ikastola:

Ikasgai honi hasiera emateko nire burua aurkezten hasiko naiz: Amaia San Jose dutizena eta Donostiako irakasleen eskolan Haur Hezkuntzako ikasketak burutzen ari naiz.Bai lehenengo praktikuma eta baita bigarrena ere, Zurriola Ikastolan burutu ditut,horregatik, lan hau burutzeko, zentro honetan oinarritzea ideia bikaina izan zitekeelapentsatu dut. Ikastola hau bi eraikin ezberdinetan banatuta dago, batetik, HaurHezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen den eraikina, Sacramentoizenarekin ezagutua (Ategorrietan), eta bestetik, Lehen Hezkuntzako, bi eta hirugarrenzikloak eta DBH ematen den eraikina, Urra izenarekin ezagutua (Grosen).

Teknologia berrien inguruko hausnarketa egiteko, Ategorrietako eraikinean zentratunaiz, bertan HHko zikloa dagoelako eta nik praktikak eraikin honetan burutu ditudalako.

Bertan dituzten materialei dagokionez, pixkanaka gauza gehiago dituztela esan beharradago (musika aparatuak, ordenagailuak, argazki kamarak, inpresorak, scanerra, DVDak,CDak, etab.).

Zurriola ikastolako ikasle kopurua handituz joan da azken urte hauetan eta hortazirakasle kopurua ere bai. Hori dela eta, eta teknologia berriak duen garrantzia ikusiaz,material kopurua handituz eta hobetuz joan dira. Adibide bat jartzearren, aipatu, duelahiru urte, HH 4-5 urtekoen gela bakoitzean ordenagailu bakarra zegoela eta honetazgain idazkaritzan zein irakasle gelan ordenagailu pare besterik ez zegoela. Aurten aldiz,ordenagailu gela bat jarri dute, 15-20 ordenagailurekin, sarean konektaturik daudelarik.Honekin, bai ikasle baita irakasleek gela honi pixkanaka erabilera handiagoa ematen aridira.

Teknologia berriei ematen zaien erabilpena era askotakoa da eta hauekin gauza ezberdinasko lantzen dira; ikus entzuteko musika multimediak, idazketa, irakurketa, hiztegia,matematika, geometría,… lantzeko jarduerak, etab. Guzti honetarako erabiltzen dituztenprogramak, urtxintxako programak izaten dira; Xango, Txirritx eta Ttantto, baita Wordeta Paint programak ere. Eta ematen dioten erabilerari dagokionez, librea dela esangonuke. Txokoen eta denboraren arabera txandakatuz joaten dira, haurrek gutxi gorabehera badakite jarduera horietara iristeko zein pausu eman behar dituzten, hori delaeta beraiek era librean erabiltzen dituzte programa hauek. Betiere, irakaslearenlaguntzarekin noski.

Argi dago, Zurriola Ikastola, Teknologia Berrien inguruan oso ondo hornituta dagoela.Materiala ugari dute ikasleek euren lanak burutzeko edota beharrezkoa duteninformazioa bilatzeko. Irakasleek ere, ikastaroak jasotzen dituzte euren informatikakoezagupenak berritzeko. Baina horretaz gain, IKT planean, argi eta garbi ikusten da ere,irakasleen eta ikasleen partaidetza edo inplikazioa oso handia dela, honek proiektuainteresgarriagoa izatera baimentzen duelarik.

Basakaitz Ikastetxea:

Page 2: Ondorioak

Lehenik eta behin, esan behar dut, praktiketan egon naizen ikastetxea, eskola txikia dela(1990 eraikia). Hau da, Aizarnazabal herrian kokatzen da Basakaitz ikastetxea eta haurhezkuntzako bi gela aurkitzen dira bertan. Honekin batera aipatu nahi dut, teknologiaberriei gero eta interes handiagoa ematen diela. Egia esan, guraso-irakasle eta eskolarenartean dagoen harremana ere ikaragarria da eta guraso elkarteen interesak ere aurreraeramaten dira. Hau da teknologia berrien inguruko informazioan eta eguneratzean erearduratzen dira. Gainera, Basakaitz ikastetxea, eskola txikien sarean sartuta dago, hauda, sare honetan sartuta dauden ikastetxeak hainbat baldintza bete behar izaten dituzte.Honekin jarraituz, HH geletan murgilduko naiz. Ikastetxean, HH –ko bi gela aurkitzendira, eta gela bakoitzak teknologia berrien inguruko zenbait tresna ditu. bereordenagailua, inprimagailua, musika aparatua, argazki kamera (HH –ko kamera bat) bigelak konpartitzeko eta DVD altzairu mugikor bat dute. Hauez gain, CD eta DVD ak erebadituzte; marrazki bizidunak, pailazoen DVD ak, ordenagailuan ibiltzeko zenbait CD.Orain aipatu dudan hau, Hardwarearen inguruko kokatuko nuke. Softwarea kontutanhartuko banu aldiz, irakasle eta gelaren inguruan ezberdintasun handirik ez da aurkitzen.Hau da, ordenagailuak dituen programetatik Word eta Paint programak erabiltzen dituztegehien; haurrak beraien izenak idazteko, etxeko norbaiten urtebetetzea badazoriontzeko postalak egiteko, marrazkiak egiten dituzte… hori bai, haur bakoitzak beremailan. Bestalde, Urtxintxa programako CDak dituzte gelan, TtAnto, Xango eta Txirritxeta hauez baliatuz, gauza asko lantzen dituzte; puzzleak, matematika, hizkuntza,idazketa eta irakurketa, entzumenezko ariketak, ipuinak… CD hauez gain ¨Klik 2000 ¨ere asko erabiltzen dute, Cd honek ere aukera asko ematen ditu eta gustura ibiltzen diraordenagailuan.Guzti honekin amaitzeko, aipatu nahi dut, irakasleak ez duela aparteko ezagutzahandirik teknologia berrien inguruan, baina HH –ko haurrekin aritzeko adina kontrolatzendu. Gainera interesa duela nabari da eta berrikuntzak saiatzen da gelara helarazten.Hau, etorkizun eta egunerokotasun batean haurrentzat abantaila izanik. Hala ere, gauzapertsonal bat dela uste dut, eta irakasle bakoitzak, berak hartu behar dio neurriaegoerari. Nahiz ikastetxea, denen arteko funtzionamendu bat aurrera eramaten saiatzenden. Hori dela eta, uste dut, teknologia berriak egunerokotasun batean bere presentziaizan behar duela hezkuntzan, baina ez dugu ahaztu behar osagarri edota beste aukerabat dela. Hau da, beste zenbait metodo eta baliabide ere hor ditugu!!

Udarregi ikastola:

Hausnarketarekin hasteko esan, aurtengo praktikak Usurbilgo Udarregi Ikastolan burutuditudala. Bertan teknologia berriak gero eta gehiago sustatzeko asmotan dira; baina,prozesu hau motel joaten da.Suertatu zitzaidan gelako irakaslea IKT trebatzeko ikastaroa egina zuen, egia ia irakaslegehienek zuten egina; beraz, teknologia berriei buruzko ideia bazuten. Gela bakoitzeanordenagailua bere inprimagailuarekin eta cd aparailua zituzten. honetaz gain, HaurHezkuntza guztirako bi dvd eta argazki kamera ere bazituzten.Gelako ordenagailua libreki erabiltzen zuten haurrak; hau da, beraiek etxetik etortzerakopiztuta zuten eta jolas librea zutenean erabil zezaketen aparailua (inor gainean edukigabe). Hemen, Urtxintxako programen bidez jolasten ziren: Ttanto, Xango eta Txirritx.Hauekin haurrek zenbakiak, hiztegia, sailkapenak… lantzen zituzten. Esan beharradaukat ere, dagoeneko word eta paint programak ezagutzen hasiak zirela. Wordprogramaren bidez, beraien izena idazten eta ondoren hau inprimatzen. Painten berriz,marrazkiak egiten zituzten.Lehen esan dudan bezala, Haur Hezkuntzako gela bakoitzean ordenagailu bat etainprimagailuak aurkitzen ziren. Gainera, denak sarean konektaturik zeuden. Honekirakasleari jokoa ematen zion, haurrei jada internet erabiltzen edo saltseatzenerakusteko. Hori bai berak gidatzen edo behatzen zituelarik.Noizik eta behin ere, dvd-a ikusten zuten; astean behin gutxi gorabehera. Irakasleak,aukera ematen zien beraiek aparailua ipintzeko. Egun horretan arduraduna zenak zueneskubide hura. Haurrei asko gustatzen zitzaien arduradun izatea, aukera desberdinakeskaintzen baitzizkien. Askotan ez baitizkiegu teknologi berriak erabiltzen uzten, beti

Page 3: Ondorioak

puskatu egingo duten beldurrez. Musika aparailua ere gela guztietan aurkitzen zen;egunero erabiltzen zuten. Gehien erabiltzen zuten aparailua zen hau. Hori bai, hauirakasleak bakarrik erabiltzen zuen, haurrek ez.Ekintza berezietan berriz, argazki kamera ateratzen zuen irakasleak. Ez zieten haurreiuzten. Beraiek bakarrik erabiltzen zuten.Teknologi berrien inguruan hausnarketa hau egin ondoren ondorio batetara iritsi naiz:Haur Hezkuntzatik hasi behar gara teknologi berriak erabiltzen; baina pixkanaka. Haurreiteknologiak esperimentatzen utziko nieke; azken finean, lehen esanda bezala, etxean ezdiegu askotan uzten puskatu ez ditzaten eta horrela ez dituzte behar den bezalaerabiltzen ikasten. Gero beti galdezka nola egiten zen hau edo zer gertatu zaio; etaaldiz, beraiei saltseatzen utziaz, errazago asmatuko lukete soluzioa. Ideala izangolitzateke baina honek gastu handi bat eskatzen du. Bakoitzarentzako materiala beharkolitzateke eta hau ezinezkoa litzateke.

Luzaro Ikastetxea:

Debako luzaro ikastetxea azpiegitura aldetik nahiko ongi dago hornitua. Haur hezkuntzangela bakoitzak badu bere ordenagailua. Haurrek jolas libre nahiz gidatuan erabiltzekoaukera dute. Beraiek etxetik ekarritako DVD-ak erabiltzeko aukera dute eta bestaldeurtxintxako CD-ak. Bertan arlo asko lantzen direlarik. Debako eskolan, haurrei ordu askolagatzen zien ordenagailuak erabiltzen. Askotan irakasleak bere lana ordenagailuarekinordezkatzen zuen. Adibidez berak ipuina kontatu beharrean ordenagailuan jarri eta ahotsitsusi batek kontatzen zuen ipuina entzuten egoten ziren haurrak. Ez al litzatekeegokiago izango irakasleak berak irakurtzea eta ilustrazioa pantailan jartzea?? Haurrekoso ongi erabiltzen dute sagua baina batzuk oraindik ez zuten behar bezala papergainean margotzen. Ordenagailuan marrazkiak koloreen bidez margotzen bainapaperean ez! Nire ustez eta oraindik ez dakit zer helburu lantzen diren. Zeren sormenabehintzat ez!!!Ordenagailuan egiten diren artelan asko ezagutzen dut baina uste dut ez direla ahaztubehar folio txuria, guraizeak, rotuladoreak… Ez eta bakoitzaren mahaia, bakoitzarenletra… kaligrafia… nire ustez ordeangailuan egiten den lanak ez du pertsonalidaderik edoizaerarik.Bestalde esan behar dut, ongi dagoela ordenagailuak erabiltzea eta hauekin lanak egiteabaina globazlizazio honek denak berdin izatera bultzatzen gaitu. Adibidez erosketakinternet bidez egitearena ez zait bat ere gustatzen. Nahiago dut zorroa edo poltsa hartueta leku fisiko batera joan erosketak egitea.Ikt-ak garrantzitsuak izan arren ez dugu abusatu behar eta tradizionala ere mantendubehar da eta gara soilik berrikuntzetan zentratu behar. Gauza zer da dena azkarragoegitea eta perfektoa, errorerik gabe!!!

- Hiru ikastetxe Hauen egungo egoera aztertu ondoren honako ondorioetara iritsi gara:

• Software denok berdina erabiltzen dugu. urtxintxa programak, paint, word...• Hardwarea eskolaren handitasunaren arabera handitzen da.• Luzaro ikastetxea sarean konektatua ez dagoen bakarra da.• Erabilera: Zurriola ikastolan, librea eta beste guztietan libre eta gidatua.• Jarduerak: denek antzekoak lantzen ditugu.• Irakasleak: IKTn trebatzeko ikastaroak.

- Bukatzeko, azken fineko ondorioa:

• IKTa eskoletara sartu direnetik erabilera handiegia ematen ari direla iruditzenzaigu eta irakaskuntza eta ikaskuntza tradizionala alde batera uzten dutela.Agian HHrako egokia al da metodoa? HHan zergatik bultzatzen da erabilera hau?txikitatik hasten badira hobeto barneratuko dutelako?

Page 4: Ondorioak