ondarroako barri-papera dal arriak · 2017. 4. 12. · moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa...

8
2017ko AURREKONTUAK ANIZTASUN BATZORD. 33.250,00 euro INGURUMEN BATZORD. 120.189,03 euro BERDINTASUNA 157.086,06 euro EUSKARA BATZORDEA 157.428,16 euro KULTURA BATZORDEA 487.538,56 euro HEZKUNTZA BATZORD. 618.149,38 euro OGASUNA 653.943,28 euro KIROL BATZORDEA 826.783,06 euro ONGIZATE BATZORD. 1.754.718,12 euro HIRIGINTZA BATZORD. 1.939.991,52 euro PRESIDENTZIA 2.705.509,28 euro Total orokorra 9.454.586,45 euro 2 017ko aurrekontuak onartu ditu Udalak mar- txoaren 30ean izandako Osoko Bilkuran. EH Bilduren aldeko bozke- kin atera dira aurrera aurrekon- tuok; EAJ abstenitu egin da. Udaleko diru sarrera kopurua jaitsi egin da aurten ere, eta horretaz aparte aurrekontuetan kontenplatu beharreko beste gai garrantzitsu bat gehitu zaio Ondarroako Udalari, Kamiñalde. Kamiñaldeko gaia bideratzeko gutxienez 258.000 mila euro jarri behar izan ditu udalak ongizatea, hirigintza eta ogasuna arloetan. Hori dela eta, 2017an inbertsioe- tarako 500.000 euro baino ez ditu izango. Kopuru hori gainera, Txomin Agirreko aparkalekuak saltzeko aukera izango duela aurreikusita kalkulatu da, horrela izan ezean inbertsioetarako diru kopurua jaitsi egingo baita. «Egoera konplikatua da baina aurrekontuei jarraipen zuzena egiteko asmoa daukagu, beste arloetan gastatzen ez dena inber- tsioetara pasatu eta herriaren onurarako erabili ahal izateko», azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. Zerbitzuak lehenetsi Aurrekontuak osatzea ez da lan erraza izan udalarentzat baina hasieratik herritarrentzako zerbi- tzuak dauden besteak manten- tzeko apustua egin du udalak. Horrenbestez, herri busa eta kiroldegiak kostu gehiago supo- satu arren, mantentzea erabaki du Udalak. «Herritarren ongiza- tea eta irisgarritasuna bermatu behar ditugula uste dugu eta horregatik ezinbestekoa da zerbi- tzuen gutxieneko bat manten- tzea» dio Bedialaunetak. «Orain esfortzu bat izango da gainkostu horri aurre egitea baina jakin badakigu herritarrek zerbitzu hauen beharra dutela eta beraz mantentzea premiazkoa da». Diru gutxi izan arren gauza asko egin nahi ditu Ondarroako Udalak urte honetan. «Diru gabe- ziak baina ez ditu udal taldearen asmoak geldiaraziko eta horrega- tik aurten esaterako, Kamiñaz- piko parkea eraberritzeko lanak egingo dira» azaldu du Eneritz Basurko Hirigintza arloko zinego- tziak. Kamiñazpiko parkea erabe- rritzeaz aparte, hondartzako txi- ringitoko sukaldea ere berritu nahi du udalak lehiaketara atera orduko. Kaleko argiztapena ere azter- tzen ari da eta Kamiñazpiko par- kean egin bezala, herriko hainbat gunetan ere LED argiztapena jarri nahi du udalak. «Argiztapen sis- tema hobetzeaz aparte, kontsu- moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurreran- tzean LED argiztapen sistemaren aldeko apustua egitea», dio Basurkok. Madalena eta San Juan Txurru kaleetako espaloiak ere konpon- du nahi ditu udal taldeak. «Herritarren irisgarritasuna ber- matzeko ahaleginean lanean ari gara, gauza asko daude egiteko baina herriko auzo gehienetara iristeko asmoa daukagu legegin- tzaldi honetan» azaldu du Basurkok. Auzoetako lanez gain, Udalak, Artibai Egoitzako plaza ere txukundu nahi du. «Garrantzi- tsua da apurtuta edo kaltetuta dauden herriko hainbat txoko konpontzea, gauza asko dago egiteko baina apurka-apurka asko aurreratu daiteke», gainera- tu du Hirigintza zinegotziak. Aipatutako proiektuez gain, beste hainbat berrikuntza eta konponketa ere egin nahi ditu Udalak. Beste gauza askoren artean, herriko ziburu guztietan konponketa lanak egiten hasita dago dagoeneko eta aurrerago ere zeregin hauekin jarraituko du. Bukatzeko, udal eraikinetan ere hobekuntzak egitea aurreiku- si du Udalak urte honetan. Hori dela eta, Etxelila eta Udaletxe Zaharrean berogailu sistema aldatzea jaso dute 2017ko aurre- kontuetan. A pirilaren 7an egitekoa zen parte hartze saioa maiatzaren 6an egi- tea erabaki dute Kamiñazpiko parte hartze prozesuko jarraipen batzordeko kideek. Horrenbes- tez, parte hartze prozesuko azken saioa maiatzaren 6an, zapatua, 11:00etatik 13:00etara izango da. Azken saioan, aurre- kontuak eskuan hartuta parkean egin beharreko aldaketak defini- tuko dituzte herritarrek, horrega- tik parkeko lanak egiteko izango duten aurrekontu zehatza eza- gutu arte atzeratu dute azken saioa. Bertan, parkearen diseinu berria erabakiko da, eta horren ostean parte hartze prozesua gidatu duten arkitektu taldeko lagunek proiektua burutuko dute. Herritarrak izango dira, beraz, Kamiñazpin zer nolako parkea nahi duten erabakiko dutenak. Orain arte egin diren saioetan 40 lagun inguruk parte hartu dute. Lehenengo hiru saio- ak bi lan taldetan banatuta egin dituzte, 5 urtetik aurrerakoek eta helduek. Bukaeran baina bi lan taldeetan eztabaidatutakoa elkarbanatu dute parte hartzaile guztien artean. Udalarentzako ariketa polita eta beharrezkoa izan da Kamiñazpiko parkea era- berritzeko parte hartze proze- suaren eta aurrerantzean ere herria denon artean eraikitzen jarraitzeko ahalegina egingo duela esan du udalak. «Herriko txikienek ere badute zeresana eta asko erakutsi digute prozesu honetan, sarri askotan guk geuk identifikatzen ez genituen pre- mia eta gabeziak identifikatzeko gai izan baitira» azaldu du Eneritz Basurko Hezkuntza eta Hirigintza zinegotziak. «Aurre- rago ere erabakiak hartzeko unean horrelako ariketak egin beharko dira, emaitza denon beharretara egokitutakoa izango dela bermatzeko», gaineratu du. Parte hartze prozesu hone- tan herritarren kezka nagusia izan dira Ondarroako berdegu- neen gabezia, txakur kakak, Kamiñazpiko parkean komun egoki batzuen beharrizana, umeentzako egokiak diren jola- sen premia, errekarako pasabi- dea, eserita egoteko bankuak, zoladura, argiztapena eta parke- aren erdigunean dagoen zuhai- tza. Kezka edo premia horietatik proiektua garatzeko dagoen aurrekontua eskuan hartuta, Kamiñazpiko parkea izango dena eta izango dituen elemen- tuak adostuko dituzte parte hartu duten guztien artean. Proiektua bukatutakoan, Kamiñazpiko jaien bezperan, herritar guztiei zuzendutako aur- kezpen publikoa egingo du uda- lak eta horretaz gain www.onda- rroa.eu eta www.udalbarria.eus webgunean egongo da ikusgai. Prozesuari buruzko informa- zioa eskuratu nahi duenak, herri- tarren parte hartze saioetako aktak eskuratzeko aukera izango du. Horretarako, komunika- [email protected] hel- bidera idatzi eta eskaria egin beharko du. U DAL B ARRIAK ONDARROAKO BARRI-PAPERA III. Aroa • 2017ko apirila • 20. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011 Maiatzaren 6an izango da Kamiñazpiko parkea eraberritzeko parte hartze prozesuko azken saioa Parkeko lanak egiteko aurrekontua esku artean izandakoan burutuko da 2017ko aurrekontuak onartu dira UNEORO , INFORMAZIO EGUNERATUA INFORMAZIO ZUZENA www.udalbarriak.eus EH Bildu taldearen aldeko bozkekin onartu dituzte; EAJ abstenitu egin da

Upload: others

Post on 10-Oct-2020

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK · 2017. 4. 12. · moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurreran-tzean

2017ko AURREKONTUAKANIZTASUN BATZORD. 33.250,00 euroINGURUMEN BATZORD. 120.189,03 euroBERDINTASUNA 157.086,06 euroEUSKARA BATZORDEA 157.428,16 euroKULTURA BATZORDEA 487.538,56 euroHEZKUNTZA BATZORD. 618.149,38 euroOGASUNA 653.943,28 euroKIROL BATZORDEA 826.783,06 euroONGIZATE BATZORD. 1.754.718,12 euroHIRIGINTZA BATZORD. 1.939.991,52 euroPRESIDENTZIA 2.705.509,28 euroTotal orokorra 9.454.586,45 euro

2017ko aurrekontuakonartu ditu Udalak mar-txoaren 30ean izandakoOsoko Bilkuran. EHBilduren aldeko bozke-

kin atera dira aurrera aurrekon-tuok; EAJ abstenitu egin da.

Udaleko diru sarrera kopuruajaitsi egin da aurten ere, etahorretaz aparte aurrekontuetankontenplatu beharreko beste gaigarrantzitsu bat gehitu zaioOndarroako Udalari, Kamiñalde.Kamiñaldeko gaia bideratzekogutxienez 258.000 mila euro jarribehar izan ditu udalak ongizatea,hirigintza eta ogasuna arloetan.Hori dela eta, 2017an inbertsioe-tarako 500.000 euro baino ez dituizango. Kopuru hori gainera,Txomin Agirreko aparkalekuaksaltzeko aukera izango duelaaurreikusita kalkulatu da, horrelaizan ezean inbertsioetarako dirukopurua jaitsi egingo baita.«Egoera konplikatua da bainaaurrekontuei jarraipen zuzenaegiteko asmoa daukagu, bestearloetan gastatzen ez dena inber-tsioetara pasatu eta herriarenonurarako erabili ahal izateko»,azaldu du Zunbeltz BedialaunetaIbaibarriaga alkateak.

Zerbitzuak lehenetsiAurrekontuak osatzea ez da lanerraza izan udalarentzat bainahasieratik herritarrentzako zerbi-tzuak dauden besteak manten-tzeko apustua egin du udalak.Horrenbestez, herri busa etakiroldegiak kostu gehiago supo-satu arren, mantentzea erabakidu Udalak. «Herritarren ongiza-tea eta irisgarritasuna bermatubehar ditugula uste dugu etahorregatik ezinbestekoa da zerbi-tzuen gutxieneko bat manten-tzea» dio Bedialaunetak. «Orainesfortzu bat izango da gainkostuhorri aurre egitea baina jakinbadakigu herritarrek zerbitzuhauen beharra dutela eta berazmantentzea premiazkoa da».

Diru gutxi izan arren gauzaasko egin nahi ditu OndarroakoUdalak urte honetan. «Diru gabe-

ziak baina ez ditu udal taldearenasmoak geldiaraziko eta horrega-tik aurten esaterako, Kamiñaz-piko parkea eraberritzeko lanakegingo dira» azaldu du EneritzBasurko Hirigintza arloko zinego-tziak. Kamiñazpiko parkea erabe-rritzeaz aparte, hondartzako txi-ringitoko sukaldea ere berritunahi du udalak lehiaketara ateraorduko.

Kaleko argiztapena ere azter-tzen ari da eta Kamiñazpiko par-kean egin bezala, herriko hainbatgunetan ere LED argiztapena jarrinahi du udalak. «Argiztapen sis-tema hobetzeaz aparte, kontsu-moan aurreztu eta beraz energiakontsumoa ere jaitsi egingo daargi mota hauek erabilita, berazezinbestekoa deritzogu aurreran-tzean LED argiztapen sistemarenaldeko apustua egitea», dioBasurkok.

Madalena eta San Juan Txurrukaleetako espaloiak ere konpon-du nahi ditu udal taldeak.«Herritarren irisgarritasuna ber-matzeko ahaleginean lanean arigara, gauza asko daude egitekobaina herriko auzo gehienetarairisteko asmoa daukagu legegin-tzaldi honetan» azaldu duBasurkok. Auzoetako lanez gain,Udalak, Artibai Egoitzako plazaere txukundu nahi du. «Garrantzi-tsua da apurtuta edo kaltetutadauden herriko hainbat txokokonpontzea, gauza asko dagoegiteko baina apurka-apurkaasko aurreratu daiteke», gainera-tu du Hirigintza zinegotziak.

Aipatutako proiektuez gain,beste hainbat berrikuntza etakonponketa ere egin nahi dituUdalak. Beste gauza askorenartean, herriko ziburu guztietankonponketa lanak egiten hasitadago dagoeneko eta aurreragoere zeregin hauekin jarraituko du.

Bukatzeko, udal eraikinetanere hobekuntzak egitea aurreiku-si du Udalak urte honetan. Horidela eta, Etxelila eta UdaletxeZaharrean berogailu sistemaaldatzea jaso dute 2017ko aurre-kontuetan.

Apirilaren 7an egitekoazen parte hartze saioamaiatzaren 6an egi-tea erabaki duteKamiñazpiko parte

hartze prozesuko jarraipenbatzordeko kideek. Horrenbes-tez, parte hartze prozesukoazken saioa maiatzaren 6an,zapatua, 11:00etatik 13:00etaraizango da. Azken saioan, aurre-kontuak eskuan hartuta parkeanegin beharreko aldaketak defini-tuko dituzte herritarrek, horrega-tik parkeko lanak egiteko izangoduten aurrekontu zehatza eza-gutu arte atzeratu dute azkensaioa. Bertan, parkearen diseinuberria erabakiko da, eta horrenostean parte hartze prozesuagidatu duten arkitektu taldekolagunek proiektua burutukodute.

Herritarrak izango dira,beraz, Kamiñazpin zer nolakoparkea nahi duten erabakikodutenak. Orain arte egin dirensaioetan 40 lagun inguruk partehartu dute. Lehenengo hiru saio-ak bi lan taldetan banatuta egindituzte, 5 urtetik aurrerakoek etahelduek. Bukaeran baina bi lantaldeetan eztabaidatutakoaelkarbanatu dute parte hartzaileguztien artean. Udalarentzakoariketa polita eta beharrezkoaizan da Kamiñazpiko parkea era-berritzeko parte hartze proze-suaren eta aurrerantzean ereherria denon artean eraikitzenjarraitzeko ahalegina egingoduela esan du udalak. «Herrikotxikienek ere badute zeresanaeta asko erakutsi digute prozesu

honetan, sarri askotan guk geukidentifikatzen ez genituen pre-mia eta gabeziak identifikatzekogai izan baitira» azaldu duEneritz Basurko Hezkuntza etaHirigintza zinegotziak. «Aurre-rago ere erabakiak hartzekounean horrelako ariketak eginbeharko dira, emaitza denonbeharretara egokitutakoa izangodela bermatzeko», gaineratu du.

Parte hartze prozesu hone-tan herritarren kezka nagusiaizan dira Ondarroako berdegu-neen gabezia, txakur kakak,Kamiñazpiko parkean komunegoki batzuen beharrizana,umeentzako egokiak diren jola-sen premia, errekarako pasabi-dea, eserita egoteko bankuak,zoladura, argiztapena eta parke-aren erdigunean dagoen zuhai-

tza. Kezka edo premia horietatikproiektua garatzeko dagoenaurrekontua eskuan hartuta,Kamiñazpiko parkea izangodena eta izango dituen elemen-tuak adostuko dituzte partehartu duten guztien artean.Proiektua bukatutakoan,Kamiñazpiko jaien bezperan,herritar guztiei zuzendutako aur-kezpen publikoa egingo du uda-lak eta horretaz gain www.onda-rroa.eu eta www.udalbarria.euswebgunean egongo da ikusgai.

Prozesuari buruzko informa-zioa eskuratu nahi duenak, herri-tarren parte hartze saioetakoaktak eskuratzeko aukera izangodu. Horretarako, [email protected] hel-bidera idatzi eta eskaria eginbeharko du.

UDALBARRIAKONDARROAKO BARRI-PAPERA

III. Aroa • 2017ko apirila • 20. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011

Maiatzaren 6an izango daKamiñazpiko parkea eraberritzekoparte hartze prozesuko azken saioa

Parkeko lanak egiteko aurrekontua esku artean izandakoan burutuko da

2017koaurrekontuakonartu dira

UNEORO, INFORMAZIO EGUNERATUAINFORMAZIO ZUZENA

www.udalbarriak.eus

EH Bildu taldearen aldeko bozkekin onartu dituzte; EAJ abstenitu egin da

Page 2: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK · 2017. 4. 12. · moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurreran-tzean

Udazkenean hondakin orga-nikoak biltzeko edukion-tziak jarriko dituOndarroako Udalak Lea-Artibai Amankomunazgo-

aren bitartez, herritar guztiek honda-kin organikoak birziklatzeko aukeraizan dezaten. Modu horretan, orainarte erabili dugun zamarren edukion-tzia bi edukiontzirekin ordezkatuko da,erreusaren (errefusa) edukiontzia etahondakin organikoak biltzeko edu-kiontzia. Aldaketa honekin, orain arte%30ekoa izan den birziklapen tasa%70era igo nahi du udalak. «Hondakinorganikoak biltzen hasita %70 gaikasailkatuta jasotzea espero dugu, besteherrietan sistema berdina erabilitaemaitza horiek lortu dira etaOndarroan ere posible dela ustedugu», azaldu du ZunbeltzBedialauneta Ibaibarriaga alkateak.Hondakin organikoa jasotzeko edu-

kiontziak txip bidez funtzionatukoduela azaldu du Udalak eta erreusa(errefusa) biltzeko edukiontzia berrizzabalik egongo dela. Hala eta guztiz

ere sistema ez dela zurruna izangojakinarazi du udalak, martxan jarritako-an funtzionamendua aztertu eta hobe-kuntzak egitea posible dela gaineratudu. «Lehenengo urtean proba moduanorganikoa biltzeko edukiontziak bainoez du txiparekin funtzionatuko bainaurte beteko epean esperotako emai-tzak lortzen ez baditugu, erreusa bil-tzeko edukiontziari ere txipa jartzeaaztertuko dugu», azaldu du alkateak.«Helburua herrian jasotzen diren hon-dakinen %70a gaika sailkatuta jasotzeada eta hori lortzeko herritar guztionekarpena beharrezkoa da», gaineratudu Bedialaunetak.

Herritarrekin batzarrakHerritarrei sistema berriaren funtziona-menduaren berri emateko aurrekohilabeteetan lau auzo batzar egin dituudalak. «Ezinbestekoa da herritarrekaldaketa zergatik eta zertarako egitendugun ulertzea», dio Bedialaunetak.Horretaz gain, zalantzak argitzekoguneak ere izan direla gaineratu duherriko alkateak.

Konposta egunaIrailetik aurrera herritar guztiek izangodute beraien etxeetako hondakinorganikoak bereizita biltzeko aukerabaina orain arte ere hainbat ondarruta-rrek atez-ateko sistemaren bidez hon-dakin organikoak birziklatu dituzte etabeste batzuek ordea auzokonpostaegin dute beraien etxeetan bildutakohondakinekin. Hondakin horiekin lortutako kon-

posta herritarren artean banatzekoasmoa dauka udalak. «Apirilaren 8ankonposta eguna antolatuko duguOndarroan, eta herritarrei lorontzi etalorategietarako konposta banatzeaizango da helburu nagusia» azaldu dualkateak. «Zapatuan banatuko dugunkonposta herritarrek auzokonpostabidez egindakoa izango da», gaineratudu. Ekimen honen bitartez, hondakinorganikoak birziklatuta erraustegiraedo zabortegira bideratzen dugunhondakin kopurua jaisteaz gainera,gure lorategietarako ongarria lor daite-keela ulertarazi nahi du udalak.

Hondakinak biltzeko sistema berria ezarriko du Udalak

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2017ko apirila • 20. zk 2

> INGURUMENA

> HEZKUNTZA

Haur Hezkuntzarako prestatutako liburuek,harrera ederra herriko hiru ikastetxeetan

Ondarroako Udalak,UEMAren hezkuntzaproiektuarekin bat,

Haur Hezkuntzako hiru ikas-tetxeetara zabaldu berri duKatxiporreta kooperatibare-kin elkarlanean egindakomateriala. Euskarari buruzkolau liburu dira ikastetxeetanlanduko dituztenak etabakoitzari buruzko unitatedidaktikoak. Liburu honenbitartez, herriko txikienekberaien hasierako ikasketaprozesuan ere, euskararengarrantziaz jabetzeko hel-burua dauka.

UEMAko herrietako HaurHezkuntzako ikasgeletanbanatu da eta harrera ederraizan du irakasleen artean.

Uda ostean hondakin organikoak biltzeko edukiontziak jarriko ditu Udalak

Udalak onartutakoMOZIOAK> Martxoak 8: Ordezkaritza oreka-tu baterako 8 printzipioOndarroako Udalak, emakume eta gizonenordezkaritza eta parte-hartze orekatua susta-tzeko tokiko gobernuek beharrezko neurriaketa estrategiak hartzeko ezaugarriak definituditu. Ordezkaritza orekatu bat lortzeko hartu-tako konpromisoen artean, kontsultarako etaerabakiak hartzeko organoetan emakume etagizonen ordezkaritza orekatua sustatzea onar-tu du udalak. Horretaz gain, parte-hartzea etabizitza pertsonal eta familiarra uztartzea ahal-bidetzen duten neurriak hartzea, ordutegieneta lan-metodoen eta herritarrei laguntzekosistemen bidez adostu dute martxoaren 8arenharira aho batez onartutako mozioaren bitar-tez.

> Ondarroako Udalak dispertsiopolitikaren eta urruntzearendesaktibazioa eskatu duAsier Badiola Lasarte Ondarroako presoarenlagunek izandako istripua salatzekoOndarroako Udalak ez-ohiko bilkura eta kon-tzentrazioa deitu ditu. Osoko bilkuran ahobatez dispertsio politikaren berehalako desak-tibazioa eskatu du, senideak kaltetu eta oinazegehitu batera zigortzen dituelako. Aipatumozioan, sakabanaketa eta urruntze politikakzentzurik ez duela esan du udalak eta onartu-tako mozioa Frantzia eta Espainiako Gobernueibidaltzeko konpromezua hartu du.

> Gernika-Gernikara ekartzekoeskaria egin du OndarroakoUdalakAurten, Gernikako bonbardaketatik baitahonen aurkako garrasi artistikoa sortu zenetikere 80 urte betetzen dira. Hori delaeta,“Guernica” margolana Gernika-Lumonkokatu dadila behin betikoz eskatu duOndarroako Udalak, martxoan egindakoOsoko Bilkuran. Mozio honen bitartezOndarroako Udalak Espainiako Gobernua etaKultura Ministeritzari gertaera historikoa, arte-lana eta herria bera uztartzea funtsezkoa delaulertuta, “Guernica” Gernika-Lumora ekartzekoeskaera formala luzatu dio. Horretaz gain,Picassoren Guernica margolana Gernika-Lumon kokatu ahal izateko beharrezkoak direnurrats instituzionalak eman ditzan dei egin dioEusko Jaurlaritzari.

> Udal Egoitzak Foru AldundiareneskuraOndarroako Udalak Udal Egoitzak GUFEn(Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea) bar-neratzea eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiariotsaileko Osoko Bilkuran gehiengo osoz onar-tutako mozioaren bitartez. Integrazio proze-suan egoiliarren eta jatorrizko langileen lanbaldintzak une oro bermatzeko eskatu dioudalak. Horretaz gain, prozesua burutu bitarte-an, gaur egun hitzartu gabeko plaza guztiakForu Aldundiak ordain ditzala nahi du.

> Aurrerak Portugaleteren aurkajokatuko duen partiduaren hariraadierazpen instituzionalaonartu du Ondarroako UdalakAurrera Futbol taldeak Portugaleteren kontraOndarroan izan duen futbol partidua dela eta,Ondarroako Udalak adierazpen instituzionalaonartu du. Adierazpenean herritarrei otsailaren4an indarkeria matxistaren kontra eta indarke-ria horri aurre egiten dioten emakumeekinelkartasuna adierazteko burutu daitezkeenmobilizazioetan parte hartzera dei egin die.Horretaz gain udalak elkarretaratzea egin duOsoko Bilkura bukatutakoan erasotzaileeninpunitatearen kontra eta indarkeria matxistariaurre egiten dioten emakumeei babesa etaelkartasuna adierazteko.

Page 3: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK · 2017. 4. 12. · moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurreran-tzean

Irakurketa sustatzeko, euska-razko literatura ezagutarazte-ko eta liburutegiaren erabilera

bultzatzeko, Ondarroako UdalakIrakurri, Gozatu eta Oparitu, 1001Mundu, egitasmoa jarri zuenmartxan martxoaren 20an.Maiatzaren 31ra arte iraungo du.Hiru pauso eman behar dira

ekimenean parte hartzeko:1.- Irakurri. Lehenengo pau-

soa irakurtzea da, euskaraz ira-kurtzea, alegia. Horretarako,Ondarroako liburutegira joan etaeuskarazko edozein liburu maile-guan eskatu ahal izango da.

2.- Gozatu. Liburua irakurri,liburutegira itzuli eta fitxa errazbat bete beharko da: zein izanden irakurritako liburua eta honiburuzko iritzia eman. Fitxa horre-tan datu guztiak beteta, liburu-zainak erosketa-txekea emangodu, Zurrumurru eta Idiakez herri-

ko liburu dendetan erabili ahalizateko.

3.- Oparitu. Azken pausoa,liburua oparitzea da: lagun bati,senide bati edo norbere buruari.Liburutegian jasotako eroske-

ta-txekeak, euskarazko besteedozein liburu %35 merkeagoerosteko aukera emango du.Irakurri, Gozatu eta Oparitu egi-tasmoa martxoaren 20tik maia-tzaren 31ra arteko iraupena izan-go du.Horretaz gain, Irakurri, gozatu

eta oparitu ekimenaren bueltan,eta Ondarroako ikastetxeekinbatera, haur eta gazteek (HHtikLH6 arte) euskaraz idatzitakoliburua eta ilustratzailea aukera-tuko dituzte. Aukeraketa bozketabitartez egingo dute. Bozka-eguna apirilaren 26an izango da,apirilak 23 Nazioarteko liburueguna dela ospatzeko.

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2017ko apirila • 20. zk 3

> EKONOMIA

> HEZKUNTZA

> APARKALEKUAK

Udalaren diru-laguntzasistema hobetzeko lanean

Diru-laguntzen eskariaegiteko sistemabateratu bat landudu Udalak herrikotalde eta udaleko

teknikariekin batera. Lanketahonen bitartez, irizpide gutxibatzuk bateratu eta diru-lagun-tzak eskatzeko deialdia aldi bere-an egitea lortu nahi du Udalak.«Herritarrei eta herriko kirol etakultur taldeei gauzak asko erraz-tuko dizkietela uste dugu», azal-du du Zunbeltz BedialaunetaIbaibarriaga alkateak.Azaroan martxan jarritako

prozesua izan da aipatutakoa etalehenbizi Udal teknikariekinlandu da. Udal teknikariekinadostutakoa batzordeetan partehartzen duten herriko kultur etakirol taldeei aurkeztu zaie.Horrenbestez, aurten arlo guztie-tako diru-laguntza deialdia aldiberean publikatuko da eta entre-gatzeko data berdina izango da.Momentu honetan herriko talde-ek prozesuari egindako emenda-kinak aztertzen dago udala.«Egindako lanketa herriko talde-ei aurkeztu ondoren beraienemendakinak egiteko aukera

izan dute eta orain horiek azter-tzen ari gara, guretzako taldeguztien oniritzia ezinbestekoadelako», dio alkateak. Horretaz gain, diru-laguntzak

eskatzeko irizpide batzuk erebateratu ditu udalak, prozesuaerrazteko asmoarekin. «Lehe-nengo urratsa baino ez dugueman, aurten deialdia aldi bere-an publikatu eta irizpide batzukbateratzearekin hasiko garabaina hurrengo urtera begiragauza gehiago egiteko asmoadaukagu», gaineratu du Bedia-launetak.

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoamartxan Ondarroan

Sistema bateratu bat landu du Udalak herriko talde eta teknikariekin batera

^ Kafeko atzean eta San Ignazio kaleankotxeak aparkatu ahal izango dira berriro

Kafeko atzeko lanak bukatuta daude eta apirilaren 3tik aurrera herritarrek berriro ere bertan laga ahal izangodute euren autoa. San Ignazio kalean, etxebizitzetarako sarrera ixten duten hesiak atzerago mugitu eta apar-kalekuak libre laga ditu udalak Udala herrian dagoen arazoaz jakitun, aparkalekuen arazoa arintzeko SanIgnazio kaleko aparkalekuak berriro ere herritarren eskura jarri ditu.

^ Konponketak, herriko ziburu guztietanHerriko ziburu guztietan konponketak egingo ditu udalak. Gaur ber-tan, hondartzako ziburuak konpontzen hasi dira udal langileak etahurrengo asteetan beste guztiak konponduko dituzte. Eneritz Basurkohirigintza arloko zinegotziak, herriko ziburuak txukuntzea egin beha-rreko lan bat zela aipatu du. «Gure txikiak egunero ibiltzen dira olgetanbertan eta hauen segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da», azaldu duBasurkok. Horretaz gainera, herrian kaltetuta dauden azpiegiturak kon-pondu behar direla eta apurka-apurka lan horiek egingo dituztela azal-du du udal ordezkariak.

Kanpaina maiatzaren 31n bukatuko da

Page 4: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK · 2017. 4. 12. · moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurreran-tzean

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2017ko apirila • 20. zk 4

Herriko gune eta eraikinenfuntzionamendua hobetzeko lanak

egin ditu Udalak

Herriko gune eta eraikinbatzuetan hobekuntzalanak egin ditu

Ondarroako Udalak. Arrigorriostatuan, Artibai egoitzan,arraun elkartean, Gaztelekuaneta Etxelilan, Zaldupe eskolan,Zaldupeko futbol zelaian,Kamiñazpiko parkean eta Artibaieta Ikastola kalean egin dira kon-ponketa lanak. «Oraindik herrita-rren ongizatea eta irisgarritasunalortzeko lan handia egin behardugu Ondarroan baina apurka-apurka hobekuntza lanak egingoditugu», azaldu du EneritzBasurko Hirigintza zinegotziak.Arrigorri ostatuan beste

gauza batzuen artean sarrerakoatea eta -2 solairuko zorua berri-tu ditu udalak. Lan hauekArrigorri ostatuaren kanonaksortutako irabaziekin ordaindudira. Arraun elkarteko aldagelakere berritu ditu udalak eta Artibai

Egoitzako leihoak konpondu.«Ondarroara datozen bisitarien-tzako eskaintza hobetu behardugu eta Arrigorri ostatuarenirisgarritasuna hobetzea garran-tzitsua da udalarentzat» azaldudu Basurkok.Diru kostuari dagokionean lan

txikiagoak ere egin ditu aurtenudalak, Gaztelekua eta Etxelilakoatearen konponketa, Zaldupe

eskolan sirena jartzea,Kamiñazpiko parkean LED mota-ko argiztapen berria, Zaldupefutbol zelaiko belarraren aldake-ta, bizikletentzako aparkalekuberria, Artibai kaleko asfaltatzelanak, Ikastola kalean pasabideajaso da, Txomin Agirre Ikastolakohezia konpondu da eta MusikaPlazako eta frontoiko barandakmargoztu ditu udalak.

Kiroldegiko bi aldageletanume eta pertsona nagusiakaldatzeko mahaia eta aulki

berriak jarri ditu udalak. Mahaiaeta aulkia jartzeko eskariaKarenka, dibertsitate funtzionalfisiko eta sentsoriala dutenseme-alabak dituzten gurasoenelkarteak egin zion udalari etaberaien premiak aztertuta, uda-lak aldageletan mahai berriak jar-tzea erabaki du. Mahaia jartzeazaparte, dutxetan erabiltzekoaulki bana ere jarriko du udalak.Mahai edota aulki berriak herritarguztiek erabili ahal izango dute.Karenkak egindako proposa-

mena izan bada ere, udalak herri-

tar guztientzat onuragarriaizango dela pentsatzen du. «Kirolguneak herriko beste gunepublikoak moduan beharrizanbereziak dituzten herritarrentzatere eskuragarri jarri behar ditu-gu», azaldu du Eneritz BasurkoHirigintza arloko zinegotziak.Aurrerantzean ere Karenka etaherriko beste elkarteekin elkarla-nean jarraitzeko asmoa ere azal-du du Basurkok. «Garrantzitsuada herriko elkarte ezberdinekinharremanetan egotea, sarritanberaiek hobeto identifikatzendituztelako herritarren bizi kalita-tea hobetzeko premiak» gainera-tu du.

> EUSKARA

Udalerri euskaldune-tan euskararen gaita-sunak eta erabilerasozialak azken urteo-tan izan duten bila-

kaera aztertzea beharrezkoadela deritzo Uemak; batez ere,bilakaera horretan beheranzkojoera modu azkarrenean dutenherrietan. Kale neurketek etaSoziolinguistika Klusterrak egin-dako azterlanek erakutsi dutejoera hori duten udalerrietakobat Bermeo dela. Beherazkojoera horren oso ezberdina daOndarroako egoera. Izan ere,hizkuntzaren gaitasunari zeinerabilerari heldu dion udalerriada gurea. Horregatik azterlanaosatzeko Ondarroako egoera ereaztertuko da bi udalerriek joeraoso desberdina izan dutelako,eta biak direlako arrantzari lotu-tako Bizkaiko udalerri euskaldu-nak.

Ikerketa metodoakBatetik, datu bilketa egiteko tek-nika kuantitatiboa erabiliko da.Laginketa egin, eta modu ordez-

kagarri batean ikusi nahi da zeindiren herritarren hizkuntza ohi-turak eguneroko harremanetan,lanean, aisian, kultur kontsumo-an eta abar. Horrez gain, inguru-ko udalerriekin eta duten loturaeta horren eragina ere usaindunahi da. Horretarako, honakogaldetegi bat prestatu duUEMAk Ondarroan bizi direnherritarrek betetzeko.Bestalde, alor kualitatiboari

dagokionez, gaiari sakon heldunahi diote, argudioak, arrazoiak,sentsazioak, justifikazioak etaabar bilduta. Horretarako elka-rrizketak eta talde eztabaidakerabiliko dira.Teknika horiez gain, errolda

datuak, ezaugarri geografikoak,migrazioaren aldaketak, turismodatuak, ekonomia eredua, ekipa-menduak, komunikazioa etabeste halako datu batzuen azter-keta ere egingo da.Uztailaren bukaerarako izan-

go ditugu ondorioak esku arteaneta udalak datu horiek esku arte-an izan bezain pronto publikoegingo ditu.

Badira urte batzukUEMArekin bat eginda,errenta aitorpena euskaraz

egiteko kanpaina egiten delaOndarroako Udaletik. Horreneraginez, euskaraz egindakoaitorpenen kopuruak goranzkojoera dauka gure herrian etajoera hori mantentzea da udala-ren helburua. Hona hemendatuak:

Ezagutza (2011) 79,10%Euskaraz egindako aitorpenak2012 %34,702013 %35,252014 %39,912015 %42,8

Iaz, 2015eko errenta egitekogaraian, Akordio bat sinatuzuten Ondarroako Udalak etaherriko aholkularitza eta finantzaerakundeek. Akordio honenbidez, eragileen inplikazioa bila-

tu nahi zen eta baita lortu ere.Entitate sinatzaileek konpro-

misoa hartu zuten bezeroak eus-karaz egitera animatzeko; beze-roei aitorpena euskaraz egitenlaguntzeko eta kanpainarenamaieran, euskaraz egindakoaitorpenen datuak jaso eta uda-letxera bidaltzeko. Dudarik gabe,horrela egiteak eragin biderka-tzailea duela adierazten dute lor-tutako emaitzek:

Finantza erakunde eta aholku-laritzen bidez aurkeztutakoerrentak euskaraz2013 %41, 562014 %55,402015 %72,56

Ikusten den moduan, entita-teen bidez egin diren 10 erren-tatik 7 euskaraz egin dira. Datuhori oso positiboa da.

Hala ere, entitateen bidez aur-

keztutako errenta aitorpenak,egiten diren aitorpen guztienlaurdena baino ez dira. Etahorrenbestez, aurten, aurrekourteetako dinamikaz jarraitzeazgain, beste urrats bat egin nahida. Izan ere, errenta aitorpenenerdia inguru, Ogasunak beraketxera bidaltzen dituen autoliki-dazio proposamenak dira, etahauek, euskaraz etortzeko noiz-bait euskaraz aurkeztu beharizan da aitorpena, edota bestela,eskatu egin behar da. Beraz, zure aitorpen proposa-

mena etxean jasotzen baduzu,eta berau ez badago euskaraz,deitu 901 503 000 telefonoraeta eskatu euskaraz bidaltzekoeta hortik aurrera beti iritsikozaizu euskaraz. Horrez gain, eragin zure ingu-

ruan, esan senide eta lagunei,zabaldu mezu hau eta baietz%45era iritsi!

Ondarroa etaBermeoko euskarajoerak ikertzeko

azterlana egiten arida Uema

Azterlana egiteko herritarren laguntza beharko da

Errenta aitorpena euskaraz, %45era baietz!Ondarroan errenta aitorpenen %42,8 euskaraz egiten dira;

aurten baietz %45era igo!

Arraun taldeko aldageletan, futbol zelaian, Arrigorri ostatuan,Artibai egoitzan… egin dira hobekuntza lanak

> HIRIGINTZA> ONGIZATEA

Kiroldegianume edonagusiakaldatzekomahaiakjarri dituUdalak >>>

Page 5: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK · 2017. 4. 12. · moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurreran-tzean

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2017ko apirila • 20. zk 5

Aurtengoarekin 26 urtebete ditu Radixu irratiak,nola bizi izan dituzue urtehoriek Radixu irratian?Aitor Alegria: Ni orain dela14 urte sartu nintzen Radixunnire musika zaletasuna zelaeta. Nire gustuko musika eznuen beste irratietan entzu-ten eta lagun batek animatu-ta hasi nintzen musikareninguruko irratsaio bat egiten.Hasi horrelaxe hasi nintzen,eta gero denok esaten dugunmoduan irratiak harrapatzenzaituen zerbait dauka etaezin duzu laga. Azken 14urteetan, beraz, irratianjarraitu dut eta tarte horretanirratsaio ezberdinak egin izanditut, orain AzkenMohikanoak egiten dut IonIñakirekin batera. Baina azpi-marratu nahi nuke, gauregun, Radixu, irratsaio bategitea baino gehiago dela,konpromiso bat da, militan-tzia. Koldo Azpiazu: Nik lau urtedaramatzat Radixu irratian,Alek baino urte batzukgutxiago. Aurretik ezagutzennuen Radixu baina ez neukanharreman zuzenik irratiare-kin. Ibanek gure irratikidebatek, arrauna gustukogenuenez, irratsaio bat egi-tea proposatu zigun, niri etaaurretik irratian ibilitako nirelagun bati. Ni bonbardeobatetara era apuntatuko nin-tzateke eta baiezkoa emannion, eta horrela hasi nintzen.Horrela hasi ginen eta geroikusi genuen oso harrera onaizan genuela, kalean hurren-go gonbidatua nor izangozen galdetzen ziguten, etaorduan ba jarraitu egin dugu.Alek esaten duen moduanirratsaioa egiten hasten zare-nean irratia bizi duzu, etairrati libre bat garenez, irra-tsaioak egiteaz aparte beste

zeregin batzuk egiteko kon-promezua ere hartzen dugu.Irratiak «engantxatu» edoharrapatu egiten zaituelaesan duzue, zergatik?AA: Ez dakit, zer daukan,baina zerbait bai.KA: Nik uste irratsaioa egitendugunean gonbidatua gus-tora ikustea eta gaineraentzuleek ondo pasatzendutela esaten badizute bahorrek bete egiten zaituelaeta «engantxatu» edo harra-patu egiten zaitu.Zenbat lagunek osatzenduzue Radixu irratia?AA: Normalean asanblade-tan 10-12 lagun elkartzengara baina Zapato Azule edoantzeko ekimen potoloakantolatzeko 18-20 lagun erebatzen gara. Taldean badira,irratsaioak egiten ez dituzte-nak ere, baina modu bateanedo bestean Radixuko partedira eta beste era batera egi-ten diote euren ekarpena.

Aspaldian jende gazte askoibiltzen da irratian. AA: Azken bi urteetako kon-tua izan da hori. Radixun betiizan dugun kezka izan dagazte jendea erakartzea,jende berria erakartzea kostaegiten zitzaigulako. Herrikoikastetxeekin batera lanketaburutu dugu eta orain esko-laz kanpoko jardueramoduan lantzen dute irratia,eta Zubi-Zahar, Zaldupe etaInstitutuko ikasleak etortzendira euren programa egitera. Zein motatako programakegiten dituzue Radixun etazenbat denbora darama-zue bertan?KA: Denetarik. Gehienak,beteranoak, musikari buruz-koak dira. Azken Mohikanoaketa Bon Vivant magazinakdira eta Toleta apurtu! kirolariburuzkoa. Horretaz aparte,gaztetxoek egiten dituztenirratsaioak ere baditugu. Zein da une honetan irra-tiaren egoera? Zenbat irra-tsaio daude? AA: Egiten ditugun irratsaio-ekin eta Arrosa saretik har-tzen ditugunekin goizeko8:00etatik gaueko 00:00etaraparrila betetzen dugu egune-ro, eta hori ez da gutxi.

Herrian Radixu entzutendela esango zenukete?KA: Nik baietz esango nuke,internet bidez zenbatekentzuten duten jakin geneza-ke baina irrati bidez ez daki-gu. Hala ere, kalean jendeakgaldetzen dizu, sare soziale-tan ere komentatzen da,horrek zerbait esan nahi du.Niri askok esaten didate gon-bidatuen arropa deskriba-tzen dudanean barre askoegiten dutela, entzuten denseinale izango da beraz. AA: Nik uste jende batek ohi-tura duela Radixu entzuteko,jakin badakigu tabernabatzuetako sukaldariekRadixu entzuten dutela izanere, komentatu izan didatebokatak prestatzen AzkenMohikanoak entzuten egonizan direla. Beraz, nik esangonuke herrian entzuten dela,eta entzuten ez badute ere,berdina egiten jarraitukodugu!Zapato Azule ere gauzatxiki bat izatetik oihartzunhandiko eguna izatera pasada Ondarroan. Nola bizi duRadixuk egun hori?AA: Guretzat Zapato Azule,biziraupenari begira dena da.Guk ez dugu inondik dirulaguntzarik jasotzen, ezdugulako nahi, irrati libre batgarelako eta horrela izatenjarraitu nahi dugulako beraz,finantzazioari dagokioneanZapato Azule dena da.Egunak berak guri lan handiaeskatzen digu, baina Radixubera ezaugarri hauetako jaibat antolatzeko gai dela ikus-tea ere polita da.KA: Gu saiatzen gara ahalden ondoen jaia antolatzen,jaia jaia izan dadin eta ezbeste ezer, baina gaudenokgaude eta dena kontrolatzeaez da erraza izaten.

Zergatik irrati librea?KA: Beti horrelaxe izan da etani Radixun nagoen bitarteanbehintzat ez dugu proposatusekula izaera hori aldatzea.Horretaz gain, irrati librebatek aukera gehiago ema-ten du nahi duzuna egiteko,lotuta egon barik baldintzaedo ideologia batzuetara. Aurrera begira zer nolakoerronkak dituzue Radixun?AA: Jarraitzea, bizirik jarrai-tzea. Irrati libre bat izatenjarraitzea eta posible denneurrian estudioko azpiegi-turak hobetzea.

105.5FMwww.radixu.info

> KOLDO AZPIAZU eta AITOR ALEGRIA ALE, Toleta apurtu! eta Azken Mohikanoak irratsaioetako kideak

«Guk esango genuke herrian Radixuentzuten dela, eta entzuten ez badute ere,

berdina egiten jarraituko dugu!»Urteen joan etorriak ez dio kalterik egin Ondarroako Radixu irratiari. 26 urte bete berri ditu herriko irrati libreak eta indartsu jarraitzen duoraindik. Azken urteetako martxa nolakoa izan den kontatu digute.

RADIXUIRRATIA

Gaur egun,Radixu, irratsaio bat

egitea baino gehiagoda, konpromisoa da,

militantzia.

«

Irrati libre batek aukera gehiago ematen du nahi duzuna egiteko,

lotuta egon barik baldintza edo ideolo-

gia batzuetara.

«

KULTURA> Zinegoak jaialdikofilmak ikusgaiOndarroanZinegoak zine jaialdiko filmakikusgai izan dira OndarroakoEtxelilan. ZinegoakHedapenaren helburu nagusie-tako bat festibaleko lanak uda-lerrietara zabaltzea da, oro harzaila dutelako mota horretakoedukiak eskuratzea. Zinegoakjaialdian izaten ditugun filmgehienak ez dira areto komer-tzialetara helduko, eta heldukodirenak, ohorezko salbuespenakkenduta, areto minoritarioetanegongo dira. Bigarren helburua,baina ez inportantzia gutxiago-koa, aniztasunarekin eta kultu-rarekin lotutako jarduera bateskaintzea da, urtero Zinegoak-ek sortzen dituen ikus-entzu-nezko edukiak aprobetxatuz.

ZERBITZUA> Ziklomotorrenazterketa teknikoaegiteko aukera,maiatzaren 3anZiklomotorren azterketa tekni-koa Ondarroan egiteko aukeraegongo da datorren maiatzaren3an. Azterketa 9:15etatik12:45etara egingo dute MusikaPlazan. Interesa dutenek aurre-tiaz hitzordua eskatu beharkodute 944 781 214 telefonora dei-tuta.

KIROLA> Kirol Batzordeakaukeratu ditu aurtengo KirolGalako sarituakHerritarren aldetik jasotako pro-posamenen artean, aurtengoKirol Galako sarituak aukeratuditu Ondarroako KirolBatzordeak. Denetara lau saribanatuko dituzte: urteko kirolariemakumezkoa, urteko kirolarigizonezkoa, urteko kirol taldeaeta aipamen berezia. Nagore Elutriatleta izendatu dute 2016urteko kirolaria emakumezkoe-tan eta Arnaitz Burgoa triatletabaita ere, gizonezkoen artean.Urteko kirol taldea, urte osoanegindako lanagatik, OndarroakoArraun Elkartea izendatu duteeta aipamen berezia berriz,Jabier Urkirirentzako «Kubillo»izango da neska eta mutilekinfutbola irakasten eta herri mugi-menduan egindako lana delaeta. Herritarrek egindako ekar-penak eskertu nahi izan dituudalak, asko izan direlako herri-tarren aldetik jasotako proposa-menak. Aurten saririk lortu ezdutenei ere aipamen bereziaegin nahi izan dio, horien arteanInar Urruzuno, Arantza Burgoa,Iraide Burgoa, Ager Solabarrieta,Eneko Azkarate, Aringainganjabekuntza tailerra eta ArtibaiJudo taldea.

Page 6: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK · 2017. 4. 12. · moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurreran-tzean

I.Kaixo herritar, kaixo Ondarru,badator Udalbarriaknahiz ta urtea gogor datorrenjarri adi belarriakborondatea, ilusioalana dira giltzarriakguk apostua argi daukagumerezi bait du herriak

II.Martxoak 8 pasa berri daez da egun bat gehiagogure borroka azaltzekotanjarriko naiz futbolerotxartel hori bat, bi txartel hori,ta gorria dator gerogure txartela morea duguta tolerantzia zero

III.Eguneroko txangoa eginKalamendira aurrenata hamar gailur, ehun lagunekEuskal herrian barrena;aurten ez dago erronkarikangomendiorik onenaeguneroko kirola duguerronkarik haundiena

IV.Gauza berriek buruhausteakzenbat kezka zenbat lainoaurten badator bostgarrengoaheldu da Ondarrurainoplastiko, kartoi, beira_organikoerrefuxa batzerainomundo hobe bat utzi dezagunjaso genuena baino

V.Umeak jolas egin behar dutxipli-txapla edo dantzaKamiñazpiko parkea nolaegin behar den zalantzaparte hartzea izatea nahidugu guretzat ardatzagure herria denona da tadenok daukagu ahotsa

VI.Gure zilborrai beti bezalaez gaitez gera begiralehen harrera protokoloabehar duten neurriraate guztiak zabal zabalikongi etorri herriraetorkin denak gutxieneangu bezalakoak dira

VII.Hiru turrunak entzun osteanantxoa badatorrelapla-pla eginda, ta binagretan,fritoetan mundialaantolatzaile aurten Udalaaldaketa naturalaantxoa eguna zaindu nahi duguaurreko denak bezala

VIII.Natura edo pertsona batzunerabakien gatibuurte oso bat eta oraindikgaude diruan esklabukaltetu denak, lehenbailehen guketxeetan nahi ditugudiru guztien gainetik, guk baipertsona dugu helburu

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2017ko apirila • 20. zk 6

EHBILDUAurrera begira

UDALBARRIAK ZABALIK DAGO TALDEEN IRITZIAK JASOTZEKO. Bidali idatzia helbide honetara: [email protected]

Udalean ordezkaritza daukaten talde politiko biek ereeuren tartea daukate txoko honetan

TALDEAK BERBETANHistoixiOndarrun bertso zaletasune,kantateko zaletasune modunaspaldittik egon da eta on bebixik da. Ofizialki esan leike azka-nengo dozenaka urtitan bi per-tsona euki dabezela bertsolari-tzik Ondarrun: Jon ArrizabalagaArri eta Jose Maria AranbarriBotx. Hamarkada bat inguru pasada bertsun afizinoiai serixua har-tzeko tentazinoi egon zala, bainedenpora gitxixin bertan beherageatu zan ahalegine, nahiz etabertsu entzuteko zein jarraitzekozaletasunak bere horretan iraun.Ausardi falti, lotsi, bilurre, egitu-raik eza, bertso eskola sendobaten falti eta abar ixan leikezhorren arduradunak.

Dana dala eta atxakixak albobatea lagata, on 5 ikasturte,2013ko udazkanin, Udaletxekokultura arlotik deialdi ofizial batein zan Ondarruko bertso eskoliosteabe martxan ipintteko. Esanleike Ondarruko histoixa garaiki-din mugarri sendo bat ixan zalakulturiai dagokixonez orokorrineta bertsolaritziai lotuaua etazehatzaua esanda.

Atxatutako ikasturtin Arri,Botx eta beste lau heldu bertara-tu ginan Guzurretxea, bakotxak

beran zaletasunak, lotsak etabilurrak motxilan zittuzela.Eneko Abarkas Bizkaiko bertsolaiospetsuaz hasi ginan biharrin,oinarri oinarrittik eta helburubakarra ixe-ixe ondo pasati etagiro ederra osatzi geunkanin.Ordutik pixkanaka garatzen,hobetzen eta sendotzen jun debertso eskoli. Urte bete giro onazeta grinaz irakasle baik egonostin, Oihane Enbeita ezauneeuki gendun bide-lagun etaberan arrastuai jarraiki, aurtengootsailin Eneko Arrate bertsolaibizkaittar gaztiaz hasi gaz biha-rrin. Momento bakotxe bakarrada eta holantxeik sartu gaskuzburu-bixotzetan euretako bako-txaz ikasittakuk. Adinan batazbesteku oso altu ixan da azkanbost urtiotan. Garbi da heldunbertso eskoli berreraiki gendule.Bertsutan oinarrixak hartu ahalapentsamenduk gorpuzten junzin eta kezka-ardurak helburueta ametsetan bilakatzen. Aldebatetik, gutaiko bakotxak berangarapen propixu euki dau etabide horretan, momentuzBizkaiko bertsolari txapelketatan(norbanakun eta aurten martzunbertan taldekakun) parte hartzeabe alla ga. Ondarruko jai ezberdi-

netan kanta dou eta talde ixake-ra propixo bat be garatu dou.Talde modun hainbat dinamika-tan parte hartu dou, Gure EskuDago ekimenin adibidez.Omenaldiren bateako be dei-ttuzkunin baiezkuaz eta poz-pozik erantzun dou. Arri-Botxbertso paper lehiaketi be mar-txan da ixe hiru urtin, bertso afai-ren bat be ein dou eta bestehainbat eta hainbat ekimen, hel-buru eta amets dakauz burun.

Ixakeri-FilosofixeIdatziz ez dou jaso gaur arte,baine guana etorten danak arinikusiko dau gure arteko giroberezi eta ederra. Lagun taldi,kuadrilli edo familixa txiki bat ga,geure hainbat zaletasun, kezka,ikuspuntu kontrastaten douze-nak, berba ein, ekimenak antola-tu, emoziona, neuronak dantzanipini, mundu konpondu etabatez be alkarreaz eraiki ettendou. Alkarreaz bixi etten dou.Alkarreaz ikasi etten dou.

Gure filosofixe erreza da uler-tzeko; alkar naturalki errespeta-ten dou, pentsaten douelakobakotxak beranetik emoti delapolitte eta bakotxak beranetikemonda bakarrik sortzen daladakauen taldi. Guri bost dakauenbertso mailik, arduri doskunegogu eta grine diz; ikasteko, bixi-txeko, elkarbanatzeko, euskeraz,euskeriaz, umorez geixenetanbaine batzutan serixo jolastengeure hizkuntzi tresna, baliabidemodun erabiliz; eta bertsoz etaalkarren babesaz gozateko gogupara baik elikatziaz arduratzenga.

PartaidikInoiz ez datozenak, inoiz etorri ezdizenak, etorteko aukeraik ezdaukenak, desiaten egon arrenondion ausartzen ez dizenak, zuzeu irakurle eta gu geu noski gapartaidik. Gu ez ga inor esatekobaten bat ez dala partaidi adibi-dez 5 urtin agertu ez dalako.Nahi daben edozein de bertso

eskolako partaidi. Azkanengohilabetitan 3 mutil bakarrikbatzen ga, gazten bat be hurrea-tu gazku, baine ondion jenteasko falta da; bardin zaharrakedo makarrak, helduk edo ber-tsuai inoiz heldu baikuk, gaztiketa gazte trastik, kritikuk eta tipi-kuk, eta batez be neskatilak, nes-kak eta emakumik.

Helburuk• Astin behin batzen jarraitzi

(momentuz eguaztenetan, guzuretxeko azken solairun, 19:30in)giru mantentzeko, ondo pasate-ko eta bertsolaritzin atxakixanpertsona edo bertsolai modungaratzeko, euskeri euskeratik etaeuskeriaz sendotzeko, alaitzeko,ikasteko.

• Bertso eskoliai egiturasendo bat emoti urte dexenteta-ko. Horretako adin eta generodanan parte hartzi bultzatzengabiz, eskoleta, zahar etxea,musika eskola edo kalea alla nahidou, herrixe eta herrittarrakgeure kulturin parte etteko.Bertsolaritzi, norbanako eta tal-dik, herrixak eta kulturik alkarre-az bixitxeko dauken harremanmodu baten eran ulertu eraitxinahi dou.

BERTSUTAN Bertso Eskoli

Ondarroa, 2017/03/28

Aurrekontuak aurkeztekosasoia heldu da eta halanegin dau Ondarroako

Udal Gobernuak; barikuan,azken orduan, emon euskuenguri datu batzuk, ez guztiak,astelehen goizean batzordeanaurkeztu eta egunean plenoraeroateko. Eta hori gitxi balitz,gaur, martitzena, Udalbarriakzarratu behar dabela eta idazte-ko gure iritzia. Oraingoan, aurrekontuak

doguz esku artean eta taldeanaztertzeko asti nahikorik ezdogu izan eta udaleko sailezberdinetan eta aurrekontueilotutako informazinoa guztiaoraindik ez doguz jaso, etagitxienez plenoa baino 48 orduarinago jaso beharko geun-kez....Aurrekontuak dira udalak

dituan tresnarik garrantzitsue-na politika publikoak aurreraeroateko, beraz, ondo aztertubeharrekoak dira, ondo begira-tu beharrekoak, ondo azaldubeharrekoak. Horretarako,informazinoa garrantzitsua daeta astia behar dogu bai azter-tzeko eta bai proposamenak. . Aitatu doguna oposizinoko

alderdi politiko lez aitatu dogubaina horrezaz gain, esan nahidogu Udal Gobernuak ez ditua-la aurrekontuak aldez aurretikaurkeztu arloka: Hirigintza obra

eta zerbitzuak, Pertsonala,Bardintasuna, Kultura, Hezkun-tza, Aniztasuna... batzordeetanez ditu aurrekontuen gainekoinformazinorik emon. Beraz,herritarren eta alkarteen partehartzea ez da gauzatu, udalGobernuak ez dauelako partehartze prozesurik bideratu.Guk, Ondarroako EAJ-PNV

udal taldeak, uste dogu bada-goala beste era bat gauzak egi-teko, hemen kasuan, aurrekon-tu prozesua aurrera eroatekoastia emonda.Adibidez, Udal Gobernuak

aurrekontu zirriborroa aurkeztueta hilabete bat emon leikealderdi politikoak, alkarteek etaherritarrek ohiko batzordeetanedo berezietan lantzeko, arlokalantzeko aukera izateko. Ekar-penak jaso ondoren, aurrekon-tua prestatu leike. Eta ostean,orduan bai, egin beharrekotxostenekin, plenora eroanleike.Esandako guztia kontuan

izanda, ez gagoz balorazinosakonik egiteko moduan, orain-txe gabilzalako aurrekontuendatuak aztertzen. Bai esan gein-ke konforme gagozala herrita-rrentzako zerbitzu publikoakmantentzeagaz, zalantza barik,eta jakina, hori ez dala errazaizango, igaz Kamiñaldekomendi magaleko lur jausiak era-gin zuzena izan dabelako aurre-

kontuetan. Horretan konforme.Guk ez dogu argi ikusten

aurrekontuetan udala tresnaegokirik jartzen dabilenik erron-kei eta arazoei aurre egiteko, ezdogulako planifikazinorik ikus-ten. Aldiz, kontraesan handiakikusten doguz egunero, etaudalak hartu beharreko eraba-kiak atzeratzen dabil.Planifikazino ezaren adibide-

rik argiena herriko garbitasunaeta mantenimendua da. Danokikusten dogu premia handiadogula, herria ez dagoala garbi,nabaria da mantenimendurikez dagoala. Aurrekontua bada-go, pertsonala be bai, azkenurteetan langile gehiago dabilkale garbiketan, orduan, zerfalta da?Erantzun zehatzak eta plani-

fikazinoa falta dira, garbitasunaeta mantenimendua ondoantolatzeko eta herriko itxurahobetzeko. Horretarako, udale-an, proposamen teknikoakeginda dagoz, zer falta da? UdalGobernuak erabaki politikoakhartzea, planifikazinoa aurreraeroateko. Gure ustez, horreekerabakiok ezin dira gehiagorikatzeratu, berehala hartu beha-rrekoak dira. Ondarroa eta ondarrutarren

alde.

Ondarroako EAJ-PNVkoUdal Taldea.

EAJAurrekontua, denbora eta parte hartzea 8ko handian

Doinua: Ilun ikarak

Page 7: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK · 2017. 4. 12. · moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurreran-tzean

7

24 ordutan martxan zure mezua lagateko!

TELEFONO BEREZIAZuen kritikak, kexak, ideiak

zein proposamenak jasotzeko,telefono zenbaki berezia daukazue. DEITU!

900 314 053

posta elektronikoz:[email protected]

[email protected]

HERRITXARREN BOZA

APIRILA• 4,martitzena/ 17:30/Berdintasun Saila- Etxelila HezkuntzaGURASO ESKOLAKSare sozialen erabilera gazteenartean: arriskuak eta aukerakHezkidetzako egitasmoakohezitzaileak.

• 6, eguena/ 19:00/ Etxelilan/ZINEGOAK: Arreta filma.Ondarroako Udala

• 14, barikua/ II. ZAHAR BERRI AZOKA

• 23, domeka/ 19:00/Etxelilan/ ZINEGOAK: Arretafilma. Ondarroako Udala

• 23, domeka/ Mendi ibilbidea BOGA! MENDI MARTXA.Ondarroa-Ondarroa. 3 ibilbide:Luzea, Motza eta Txikia.Irteerak, Zubi Zahar Herri ikas-tolatik. Tontorramendi AurreraMendi Taldea

• 26tik maiatzaren 24ra/Jabekuntza eskola/IkastaroaSEXUALITATEA, EDERTASUNAK ETA TRATU ONAKBerdintasun Saila- Etxelila

• 29, zapatua/ Erreka alboko paseoaONDARROAKO X. BARRADantzarte

• 29, zapatua/ 16:30/ Erreka eta badiaESKILANTXARRI SUP RACE 2017Eskilantxarri Kirol Elkartea.Laguntzailea: Ondarroako Udala

• 29, zapatua/ 16:30/ BERRITXUKO NEKAZAL ETAARRAIN AZOKArekin bateraGarapen Agentziatik LeaArtibaiko Ekintzaile Egunaantolatuko dugu (urtero herriaaldatzen joaten gara)

• 29, zapatua/ Udal liburutegia/3 MariakArantza UrretabizkaiaLIBURUEN AMUAK

• 30, domeka/Itsasaurre Plaza/LEA ARTIBAIKO RALLYAKastinparro Racing Taldea

MAIATZA• 2,martitzena/ GURASO ESKOLAK

• 2,martitzena/ HezkuntzaLIBURU AURKEZPENAMari Luz Esteban “Feminismoa eta politikareneraldaketak”

• 5, barikua/ 18:00/Berdintasun Saila- EtxelilaLIBURU AURPKEZPENAMari Luz Esteban « Feminismoaeta politikaren eraldaketak»

• 6, zapatua/ 11:00etatik 13:00etara kamiñazpiko parkeko partehartze prozesuaren azken Saioa

• 7, domeka/ Gure esku dagok deitutakoHERRI GALDERA.

• 11, eguena/ Berdintasun Saila- EtxelilaTOPAKETA/HITZALDIA18:00 HITZALDIAKubatar emakumeen ekarpenaKubako musikan eta herrialdearen garapenean20:00 KONTZERTUADUO JADE taldea

• 13, zapatua/ ANTXOA EGUNA

• 13, zapatua/ Ondarroako badianTRAINERILEN TXAPELKETATrainerilen Bizkaiko TxapelketaOndarroa Arraun Elkartea.Laguntzailea: Ondarroako Udala

• 14, domeka/ Ondarroako badianTRAINERILEN TXAPELKETATrainerilen Bizkaiko TxapelketaOndarroa Arraun Elkartea.Laguntzailea: Ondarroako Udala

• 16, martitzena / UXU Emakumeen taldeaHITZALDIA-DOKUMENTALAEuskaldunako emakumeenborrokak.Larraitz Zuazo (domumentala-ren zuzendaria) + testigantzak

• 19 eta 20 / Berdintasun Saila- Etxelila jabekuntza eskola ikastaroa.«Indarkeria matxista komtsumi-tzen dugu?»

• 21, domeka / GoizeanItsasaurren.HERRI KIROLAKAntolatzailea: Ikastola.

• 23, martitzena / 17:30Berdintasun Saila- EtxelilaHezkuntzaHITZALDIA Guraso eskolakSexu aniztasunaren gainekohitzaldia. Chrysallis + Guztiok

• 27, larunbata/ Udal liburutegia/Parranda, Eduardo Blanco Amor(Ramon Etxezarretaren itzulpena)LIBURUEN AMUAK

• Maiatza eta ekaina artean.Berdintasun Saila- EtxelilaIKASTAROAJaietan ere eraso sexistarik ez

EKAINA• 2, barikua/ KamiñazpiKAMIÑAZPIKO JAIAKOndarroako Udala

• 3, larunbata/ KamiñazpiKAMIÑAZPIKO JAIAKOndarroako Udala

• 3, larunbata/ Berdintasun Saila-Etxelila DurangoBizkaiko jabekuntza eskolentopaketa.

• 23, barikua/ San Juan bezperako suak etaospakizunak

• 24, zapatua/ San Juaneguna/ Gorozikako Jaiak

• 27, barikua/ 19:00HITZALDIA“Transexualitatea eta gazteak”Ares Piñeiro-Errespetuz taldea

• Ekainean, Bitxore Lakarenomenezko murala

UZTAILA• 1, zapatua/ XX. ZAPATO AZULE

ABUZTUA• 5, zapatua/ ONDARROAKO BANDERA ESTROPADA TRAINERUAK

• 5, zapatua/ BASERRIKO PRODUKTUENERAKUSKETA ETA SALMENTA.Dastaketa

• 13, domeka/ Ondarroako XXXIII. BANDERA

• 14tik 17ra/ANDRA MARI JAIAK(Leokadi, tanborradak, kukañasaltoa, herri kirolak, su artifizia-lak…)

URRIA• ONDAREARI BURUZKOEUROPAKO JARDUNALDIAK.Lea-Artibaiko herrietan

• 5, 6, 7 eta 8, eguenetikdomekara / 4. MARABILLI FES-TIBALA: idazleak, musikariak,zinegileak, antzerkilariak...

AGENDA900 314 053TFNOA.

+ BUZOIAK

http://www.udalbarriak.eus/ekitaldiak/

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2017ko apirila • 20. zk

1.Hola, da esateko hamen plaza ber-duran kartoin kontenedorak daz,ezta? Kartoinak, ezta?. Ba Ingurukotabernetako zamarrak hantxelagatetxuez. Ongo jaxetan inpre-sionanti eon da plaza berduri, danazamarrez beteta. Fruteixako aurreguzti zamarrakin. Nik eztaitx zei-nek lagatxuzen eta kartoin leku de. Erantzuna: Plaza berduran etaherrian dauden edukiontziakondo erabiltzea denon ardura da.Edukiontzi bakoitza hondakinmota bat biltzeko da eta horierrespetatzea denon ardura da,bestela nekez lortuko dugu herriatxukun eta garbi mantentzea.Hala ere, tabernariei ere beraienhondakinen kudeaketa erraztekoepe laburrean paperaren edu-kiontzien alboan edukiontzi grisajarriko du udalak eta kanpoandauden edukiontzien alboanbeira eta ontzi arinak biltzekoedukiontziak jartzeko asmoadauka udalak.

2.Aber gabon! Hamen nabil deitzenArtabide 50etik. Goxeko 3ak diz;hamen dabiz txakurrak zaunkara-ka para baik! Mesedez, udaletxekoordenantzik esaten daben modure,ezin leike txakurrak holanik euki…Kendu ein bihir dizela, kendu ia,kendu ia! Erantzuna: Gai hau txakur jabee-kin eta auzokideekin landu da etabitarteko konponbide batera iritsidira. Udalak bitartekaritza lanakegin ditu eta espero dugu aurre-rantzean bi aldeetatik arazorik ezegotea.

3.Egun on,Proposamen bat dut egiteko udala-ri: udala hainbat lan egiten ari daherriko txoko desberdinak txukun-tzen eta pintatzen eta idea bikainada. Historiazaleen lokalak (gaztele-kuko aurrean) nahiko itxura trake-tsa du kanpotik, pintura apur batondo etorriko zitzaion eta kristalakere behar bezala garbitzea, eta kar-telak ez jartzea edonon, kartelakjartzeko leku aproposak baitaude.Eta beste gauza bat, Artabidekoplaza gorrian zulo handi bat dagoeta kristalak edonon, ez dakit,plaza argiztatzen duten argienakdira, agian. Beraz, abisua emannahi diot udalari behar bezala kon-pontzeko plaza gorria.Erantzuna: Txukuntze lanak egi-ten ari gara, eta oraindik lan askodagoegiteko. Apurka-apurka egi-ten joango gara.

4.Egun on,Kiroldegiko freskagarri makina biekpuskatuta jarraitzen dute, urteosoa daramate horrela. Kirola egi-tean inguru horretan ez dago besteinon freskagarri bat erosteko auke-rarik. Mesedez, konpontzea lehen-bailehen eskatu nahi diot udalari. Bestalde, kafe makina bat ere ondolegoke, agian bi freskagarri makinaegon beharrean, bat kafearena etabestea freskagarriena, baina erabil-garri egotea, ez baitu ezertarakobalio bi makina izatea "NO FUN-CIONA" kartelarekin urte osoan.Uste dut gauza hauek Kiroldegikolangileek edo zuzendariak komuni-katu beharko lizkioketela udalariedo kudeaketa aurrera eramanhori konpontzeko, eta ez herrita-rrok ibili behar gauza hauek sala-tzen behin eta berriro. Erantzuna: Kiroldegiko janari etaedari makinen gaia bideratzen arida udala. Epe laburrean martxanizango dira berriro ere makinak.Gainera, makinak kudeatu etabertako etekinak jasotzeko auke-ra kiroldegia erabiltzen dutenkirol taldeei eskainiko dio udalak.

5.Eguerdi on!Gaztetxe eta arraun elkarte gaine-ko aparkalekun, hainbat arazodazela pentsaten dot. Eurixe etxendaben egunetan, nahiku potzohandixak formaten diz, eta ure ber-tan estankata geatzen da. Eta hotzhandixak etxen daben egunetan,hau urau izoztu, eta bertatik oinezpasati benetan arriskutsu bihur-tzen da, laprast ein eta aberixi etxe-ko lantxeik. Bestetik, aparkalekutikurteterakun, ezkerreta dan autobu-san geltokixan, autobuse ero bestekotxen bat parata gerta ezkio, eztaikusten bidin ezkerretik kotxeikdatorren edo ez. Ondo etorrikolitxake justo aurreko fatxadan ispi-llo bat ipintxi, sustuk ekiditeko. Taamaitzeko, aparkalekurako sarrerieta bidin artin, uran kanaleta handibat da, eta kotxe askorek barrenguzti arraskaten dabe hortik pasabakotxin. Ezin de ur kanalan formialdatu ero kanalai gañin rejilla batipini?Erantzuna: Arazo honi irtenbideaemateko udalak hotz handia egi-ten duen egunetarako gatza botadu inguru hauetan. Ispiluarengaiari dagokionean aztertukodugu, ea zein konponbide aurki-tzen dugun.

DOHAINIK!

Page 8: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK · 2017. 4. 12. · moan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurreran-tzean

UDALETXEAMUSIKA PLAZA z/g1.pisuan:Idazkaritza 94 6833674Alkatetza 94 6833676Bulego Teknikoa 94 6833677Kultura eta Kirol Saila

94 6833669Euskara Zerbitzua 94 6833668Berdintasun Saila 94 6833670

PLAZA AZPIKO BULEGOAKErregistro orokorra 94 6833672Udaltzaingoa 94 6833673Gizarte Zerbitzuak 94 6833671Kontuhartzailetza 94 6833666Kontsumo Bulegoa (eguenetan)

94 6830498Bake Epaitegia 94 6833679

BESTE UDAL ZERBITZUAKAntiguako Ama Jub. 94Artibai Egoitza 94 683 32 31EtxeLila 94 613 40 08Guzur EtxeaHHI - EPA 94 683 27 55Liburutegia 94 683 33 43Kiroldegia 94 613 42 09Maskulo Etxea 94 612 97 79Musika Eskola 94 613 40 63Turismo Bulegoa 94 683 19 51

UDALTELEFONOAKwww.ondarroa.eu

EZ PASA!-

Osasun Etxea 94 603 79 99Gurutze Gorria 94 683 19 29SOS Larrialdiak 112Suhiltzaileak 94 616 89 92Itsas Sanitatea 94 683 10 00Alkoholiko Anonimoak Elkartea

94 683 20 86Emakunde 945 13 26 13

Bizkaibusa 902 222 265Euskotrena 902 543 210PESA 902 101 210Taxi-Geltokia 94 683 26 86

Kofradia 94 683 01 50Txalupen sarrera 94 683 02 23 Enplegu Bulegoa 94 683 07 00

Butanoa 94 616 62 54Iberdrola 94 415 14 11Telefonika-Aberiak 1002Ura- Partzuergoa 94 487 31 87

Postetxea 94 683 15 01Parrokia 94 683 01 98Notaritza 94 683 00 83

Arraun Egoitza 94 683 33 35Zaldupe Zelaia 94 683 10 53KZgunea 94 683 33 45Lea-Artibai Amankomunazgoa

94 616 90 68Lea Artibai Garapen Agentzia

94 683 34 95

TELEFONOINTERESGARRIAK

Martitzeneko kalejira eguraldiak zapuztu bazuen ere, giro onean ospatu ziren Inauteriak

Emakumea protagonista izan da antolatutako ekimen guztietan

> KULTURA

> BERDINTASUNA

Inauteri koloretsuak izan dira Ondarroan

Bukatu dute Lilatoikolasterketa OndarroakoAringaingan jabekun-

tza eskolako emakumeek!Zorionak! Mokadutxo batjan ostean dantzan aritudira, aspertu arte dantzan,Antiguako Ama elkartean.Norbere burua besteenarenartean lehenetsi eta zenbatmaite dugun adieraztekoezkondu dira beste emaku-me batzuk. Musika kontzer-tuak, liburuen ingurukosolasaldiak, erakusketak…martxoan Ondarroan guz-tiek emakumea izan dutearkatz.

Martxoan Emakumeen NazioartekoEgunaren harira hainbat ekimen

Musika, antzerkia, dantzaeta umorea izan zirennagusi Ondarroako inau-

terietan. Egitarauko ekintza guz-tiak burutu baziren ere, aurtenere, martitzen eguerdiko kalejiraeta ondoren egitekoa zen musikaemanaldia, bertan behera laga-tzea erabaki zuten ikastetxeetakoordezkariek, eguraldi txarra zelaeta. Inauteri asteburuan bainaantzerkia, triki-pandero kalejira,kantujira eta inauterietako dan-tzak izan ziren herrian eta zapa-tuan Lantzoi jaunari harrera eginzioten hainbat herritarrek.

Domekan berriz, umeen antzer-kiak hartu zuen lekua eta marti-tzenean, Play-back txapelketa,inauterietako dantza emanaldiaeta Akularen enterrua izan ziren.Tabernak eta dendak ere

mozorrotu ziren. Gaztedi taber-nak eskuratu zuen tabernenapainketa lehiaketako lehenengosaria eta Xirulak, berriz, bigarre-na. Denden artean, berriz, IbiliGaltzerdiak eta Urrusolo Bitxiakizan ziren epaimahaiaren iritzizdotoreenak. Play-Back txapelketahasi aurretik guztiek jaso zituzteneuren sariak.