marka uzten diguten istorioak - bakeaz

172

Upload: bakeola-ede-taldea

Post on 04-Apr-2015

97 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Biktimen inguruan Bakeaz materiala

TRANSCRIPT

Page 1: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz
Page 2: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

© Ricardo Arana, SusanaHarillo eta Jesús Prieto, 2006,lehenengo argitalpenerako

© Bakeaz, 2006, lehenengo argitalpenerako

© Bakeaz, 2010,berrikusitako eta zabaldutakobigarren argitalpenerako,euskarri elektronikoan

Arriquibar plaza, 3-1. esk.48008 Bilbo Tel.: 94 4790070 Faxa: 94 4790071Posta elektronikoa:[email protected]://www.escueladepaz.org

Diseinua: Cryn Creativos, S. L.

Lan honetan azaltzen direniritziak ez dira nahitaez batetorriko Bakeaz erakundeakdituen iritziekin.

Bakeaz 1992an sortutako gobernuz kanpoko erakundea da eta ikerketanaritzen da. Unibertsitateekin, bakezaletasunarekin, giza eskubideekin etaingurumenarekin lotutako pertsonek sortu zuten, eta haren helburua hain-bat gairi buruzko gogoetarako eta gizalegezko ekintzarako irizpideak ema-tea da; hala nola, nazioarteko harremanen militarizazioari buruz, segurta-sun politikei buruz, armen ekoizpen eta salerosketari buruz, ekonomia etaekologiaren arteko lotura teorikoari buruz, politika hidrologikoari eta urarenkudeaketari buruz, tokiko Agenda 21eko prozesuei buruz, kooperaziopolitikei edo bakerako heziketari buruz eta giza eskubideei buruz. Jardue-ra horiek garatzeko, liburutegi espezializatu bat du; aditu sare zabal batenparte hartzeari esker, azterketak eta ikerketak egiten ditu; hainbat liburueta berripaper teoriko sortatan, bere ikerketak eta nazioarteko erakundeenikerketak argitaratzen ditu —besteak beste, Worldwatch Instituterenak,ICLEIrenak eta Unescorenak—; ikastaroak, mintegiak eta hitzaldi zikloakantolatzen ditu; elkarte, erakunde eta komunikabideei aholkuak ematendizkie; egunkarietan eta aldizkari teorikoetan artikuluak argitaratzen ditu;eta mintegietan eta biltzarretan parte hartzen du.

Bake eskola elkartzeko eta elkarrizketan aritzeko toki bat da, bai etaprestakuntzarako eta ikerkuntzarako institutu bat, informazioko eta doku-mentazioko gune bat, hezkuntza-arloan aholkularitza, bitartekotza etaesku-hartzeko lanak egiteko talde bat, azterketa kritiko eta jendaurrekosalaketarako tresna bat ere. Bake eskolaren helburua bakearen kulturanoinarritutako hezkuntza da, betiere, giza eskubideak eta oinarrizko aska-tasunak, garapen iraunkorra, herritartasun demokratikoa eta kosmopolita,eta tolerantzian eta kultura arteko elkartasunean oinarritutako herritar etikaabiaburutzat hartuta.

Gida didaktiko hau berrikusi eta zabaldu dugu, eta, orobat, euskarri elek-tronikoan argitaratu dugu, gaztelaniaz eta euskaraz, honako hauekemandako finantziazioari esker: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Uniber-tsitate eta Ikerketa Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza, etaEusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren Terrorismoaren BiktimeiLaguntzeko Zuzendaritza.

Page 3: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

3or.

© HITZAURREA, Xabier Etxeberria 05

© SARRERA 13

Gidaren edukiak 15

Kasuak hautatzeko irizpideak 17

© HELBURUAK, EDUKIAK, GAITASUNAK, GALDETEGIA,

IBILBIDEAK ETA ALDIAK 19

Helburu orokorrak 19

Edukiak 19

Oinarrizko gaitasunak 20

Galdetegia eta ibilbideak 20

Proposatutako aldiak 21

© GIROAN SARTZEKO JARDUERAK 23

1. Galdera-sorta 24

2. Balioen barometroa 26

3. Xingola horia 28

4. Lankidetzan aritzeko arazoa 30

5. Desberdina denari buruzko estereotipoak: egia edo fikzioa? 32

Aurkibidea

Page 4: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

© TERRORISMOAREN BIKTIMEN KONTAKIZUNAK LANTZEKO JARDUERAK 39

1. Bizitza berregitea 42

2. Hezetasuna eta isiltasuna tortura gisa 56

3. Heriotza eta kalumnia 62

4. Ezin dut gorrotatu, ez dut gorrotatu behar 66

5. ‘Un grito de paz’ (Bake-oihu bat): ETAren biktima baten

hil ondoko autobiografia 72

6. Nork hil zuen nire senarra? 82

7. Jazarpeneko indarkeriaren eta beldurra sozializatzearen

ondorio ezkutuak 86

8. Indarkeria arbuiatzeak dakarren ordaina 92

9. Ideologien gainetik pertsonak daude 98

10. Zorigaiztoko halabeharra 102

11. Inoiz ez dugu jakin nork egin zuen, ezta zergatik egin zuen ere 106

12. Kalumnia eta zurrumurrua mehatxu gisa 110

13. Oihuka eskatu nuen laguntza…, baina inork ez zigun eman 114

14. Nahaste bat, hutsegite bat, zorigaiztoko errakuntza bat 118

15. Estatuaren terrorismoaren gaiztakeria 122

16. Sufrimenduaren sozializazioa deitutako laztura 126

17. Nire aitaren hilketak sentiberago bihurtu nau era guztietako

sufrimenduen aurrean 132

© KONPROMISOAK 141

© ERANSKINAK 145

1. Testuinguru historikoan kokatzea 146

2. Zinema-foroko jarduerak 150

3. Soziodrama 162

4. Rol-jokoak 164

5. Argitalpenak eta baliabide didaktikoak 168

Page 5: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

HITZAURREA

Lan honetan eskaintzen den gida pedagogikoak bi helburu ditu: 1) Indarkeriaren biktimakhartu nahi ditu bake-hezkuntzaren ardatz gisa; hala, bada, bake-hezkuntzak biktimak izan-go ditu abiaburu gisa, baina biktimekin batera garatuko da. 2) Onartu nahi du, gure artean,terrorismoaren biktimak —gizartean oso gertu egon arren— ez direla azaldu bakea xedegisa zuten hezkuntzako ekimenetan, eta, hortaz, jarraibide batzuk mahairatu nahi ditu bik-tima zehatz horien agerpena bultzatzeko eta sustatzeko. Bi helburu horiek ondo argitubehar ditugu, haien irismena behar bezala uler dadin. Horretarako, galdera hauei erantzun-go diegu: zergatik izan aurrean biktimak, zein biktima, nola eta zein ikuspegi pedago-gikorekin.1

1. Has gaitezen, bada, lehen galderarekin: zer dela-eta izan behar duten biktimekbake-hezkuntzako lanaren ardatza. Oinarrizko hiru arrazoi nabarmenduko ditugu, gureustez, horiek izan baitira gida hau ekarri dutenak; hala ere, ez dira tartean dauden arra-zoi bakarrak.

Lehenik eta behin, biktimek hezurmamitzen dute hala indarkeriak dakarrena, nola bakeakeskatzen duena. Hezkuntzako lanean biktimazio generikoez hitz egiten badugu, bakeari lotu-tako balioetan bakarrik oinarritzen bagara, arriskua izango dugu indarkeriak dakarren suntsi-pen gizagabeaz bizitasunez ez arduratzeko eta abstrakzioan geratzeko. Indarkeria zer den ezda definizio soil baten bidez ikasten. Indarkeriaren biktimen aurrean begiak zabaltzen ikastenda, eta, horretarako, aurrean izan behar ditugu. Bestalde, bakeak zer esan nahi duen sakoneta errotik adierazi nahi badugu, zaurtutako biktima horien aurrean egon behar dugu. Haiek

5or.

1. Gogoan ditut aurrez egin diren lan pertsonal batzuk —bertsio berrien bidez—, bereziki hauek: La educaciónpara la paz vertebrada por las víctimas, Bilbo, Bakeaz, 2009 (Escuela de Paz, 21); La presencia de las víctimas delterrorismo en la educación para la paz en el País Vasco, Bilbo, Bakeaz, 2005 (Galo Bilbaorekin); «Las víctimas delterrorismo: quiénes son, qué implica serlo», hemen: Antonio Duplá eta Javier Villanueva (koord.), Con las víctimasdel terrorismo, Donostia, Gakoa, 2009, 15-32.

Page 6: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

aurrean egonik, ezin izango dugu bakea indarkeriaren desagerpenarekin berdindu besterikgabe. Haiek aurrean egonik, bakea, dena delakoa, indarkeriarik gabeko etorkizunari begiradagoen zerbait da, jakina; baina onarpen eta justiziako orainaldian kokaturik dago, eta iraga-nean errotzen gaituen memoriarekin uztartzen da. Itxaropena izan dezakegu adiskidetzekoprozesuak lortzeko, horrelakoak klasikoak baitira bakerako hezkuntzaren proposamenean.Gure erronka bide horretatik doa. Alabaina, prozesuak onarpen, justizia eta memoria horrenbidez egongo dira modulatuta; eta, aldi berean, adiskidetzearen aldeko erronkak onarpen,justizia eta memoriaren moldeak modulatuko ditu.

Bigarrenik, biktimen aurrean egonik, abstrakzioaren arriskuetatik askatzeaz gain, gurasoke-riaz ere askatuko gara. Haiek benetan hor badaude —fisikoa ez den era batean ere horbadaude—, ezin izango dugu haien izenean hitz egin. Aurpegira botako digute, arrazoi osoz.Unea iristen denean, haiekin hitz egin beharko dugu, haiei buruz ere hitz egin beharko dugu,baina, batez ere, entzun beharko ditugu. Hala, bada, bake-hezkuntzan, funtsezkoa da hasie-ratik jarrera irekia izatea —hau da, begirada alderdikoi guztien aurreiritziak gainetik kentzekogai den pertsonak baizik ez duen jarrera hartzea—. Eta hori hezkuntza-prozesuetan daudenbiktimek eskatzen digute, biktima diren aldetik, beren oinarrizko eskubideak nola urratu diz-kieten sufritu duten pertsona gisa.

Azkenik, biktimak bake-hezkuntzan agertzen badira, eta ikasle orok hezkuntza horretanparte hartu behar badu, horrek esan nahi du eskolak egoki ematen duela biktimek eskubi-dez jaso behar duten onarpen eraginkorra eta benetakoa, dagokion zatia eman ere. Gizar-teko eztabaidan kritikatu den baieztapen hori ondo ulertzeko, alde hauek hartu behar ditu-gu aintzat:

• Eskolak onarpen horren alde batzuk baizik ez ditu bere gain hartu behar, guztiz era-bakigarriak diren beste alde batzuk beste toki batzuetan gauzatuko baitira.

• Onarpen horiek ondo egokituta egongo dira hezkuntza-lanera, eta, beraz, hezkun-tza-lana desitxuratu beharrean, areago indartuko dute.

• Era horretan, lasai adierazi ahal izango dugu eskola lankidetzan aritzen dela bikti-mei zor zaien ordaina emateko lanetan. Ez hitzaren zentzu judizialean, hori ez bai-tagokio eskolari, baizik eta beste zentzu batean: alde batetik, ikasleak ohartuko dirabiktimei ordain hori zor zaiela justiziari jarraiki, eta, bestetik —bigarren zentzuan—,«zauriak sendatu» ahal izango dira, eta, ildo horretan, eskoletan harrera ona eskai-niko zaie biktimei (ez da harrera bakarra izango, baina).

• Bestalde, horrez gain, eskolan emango den ordainaren alderdi batek hurbil du«zor bat kitatzeko» zentzua, eta hori ondo gogoan izan behar dugu: biktimakaurrean egonik, azkenik konponduko da hezkuntzan denbora luzez egin zaien ezikusia.

Page 7: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

7or.

Orain arte esandakoa laburbiltzeko:

• Biktima eskolan egoteak, hasteko, zera esan nahi dio biktimari: «Hemen ere biktimagisa onartzen zaitugu, eta, orain arte behar adinako sakontasunez eta egokitasunezonartu ez zaitugunez, hori konpondu nahi dugu».

• Biktima eraginkortasunez eskolan egoteak —fisikoki edo birtualki— zera gaineratu nahi du: «Gainera, ekimen bat duen biktima gisa onartzen zaitugu; ekimen hori hez-kuntza-prozesuan txertatzen da, eta zuk oinarrizkoa den zerbait eskaintzen diozu hezkun-tza-prozesuari».

• Zentzu judizialetik hurbilen dagoen bigarren zentzu horren alderdi konpontzailearidagokionez, eskolak oso zeregin garrantzitsua egiten du, biktimen kontakizunariharrera egiten dionean. Gutxi gorabehera, zera esaten die biktimei zeharka: «Eskolan,gure errealitatearen ikuskizuna eta kontakizuna eraiki ahal izan ditugu zuei ez ikusia-rena eginez; orain, berriz, entzungo zaituztegu, eta, horrela, barneratuko zaituztegu,eta, era berean, bultzada emango dugu gizarteko memorian egon zaitezten».

Jakina, hori ez diete nerabeek esango biktimei, hori gizarteak esango die, hezkuntza-pro-zesuak antolatuko eta garatuko dituzten pertsonen bidez. Eta, batez ere, ekintzen bidezesango diete, biktimak haien artean sarriago egon daitezen bultzatze aldera. Eta era horre-tan adierazteak oso ondorio ona du, ez bakarrik biktimentzat, ikasleentzat ere bai, ikasleakherritar bihurtzeko prozesuan eta heltzeko prozesu moralean. Hala, bada, eginkizun peda-gogikoa ez da itxuraldatuko, eta, gainera, bete egingo da.

2. Biktimak aurrean egoteko dagoen arrazoia argitu ondoren, bigarren galderara joko dugu:zein biktima egongo den aurrean. Hasteko, hezkuntzako eginkizuna osotasun baten gisahartuta, mota guztietako indarkeriaren biktimek egon behar dute aurrean, behar den moduanegon ere. Gure ustez, biktimak dira beste gizaki batzuen esku-hartzea bidegabekeriaz sufri-tzen dutenak —zuzenean edo zeharka, zapaltzeko egituren bidez—, eta, hortaz, duintasune-ko subjektu gisa dagozkien eskubideak urratzen dira. Eskolak biktima batzuei harrera egitenbadie eta beste batzuei, berriz, ez, bereizkeriaz jokatuko du. Ez du beteko lortu behar denbake onuragarria, justizia eta elkartasuna unibertsal bihurtzeko eskakizun morala.

Zoritxarrez, biktimen espazioa indarkerien espazioa bezain zabala da. Nola egongo diradenak aurrean? Nola egongo dira aurrean, gainera, oraintxe kritikatu dudan abstrakziora jogabe? Bada, indarkeria-mota handiak aintzat hartuta, eta indarkeria-mota bakoitzeko per-tsona eredugarriak ekartzeko ahalegina eginez. Indarkeria-mota horietako bat hautatukodut dena hobeto azaltzeko, hain zuzen, genero-indarkeria: eskolan harremana eduki ahalizango dugu pertsona zehatz batzuek pairatu duten mota honetako biktimazioekin, hartara,kasuaren berezitasunak indarkeria hezurmamitu dezan, baina, aldi berean, era horretan,

Page 8: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

pertsona guztiek —eta, bereziki, indarkeria-mota hori pairatu duten emakume guztiek—beren burua islatuta ikusi ahal izango dute bertan. Hortik aurrera, kopuruak jarri ahal izan-go ditugu, kopuru horiek ez baitira zenbaki hutsak izango: zenbaki abstraktu horietan naha-sitako pertsona bakoitzak «bestearen begiekin» begiratuko digu, Levinas-ek zioenez, hun-kitu gintuen biktima jakin horren begiekin.

Ikuspegi horiekin bat etorrita, esan liteke aurkezten dudan lan honek ez duela baldintza horibetetzen, terrorismoaren biktimak baizik ez baititu kontuan hartzen. Hala ere, lanaren egi-leek ikuspegi unibertsalista hori dute —haien ibilbideari begiratuta ikus daitekeenez—. Izanere, lan honen bidez, kontu garrantzitsu bat erakutsi nahi digute: unibertsalismo hori lortze-ko, absentziarik nabarmenenak aurkitu eta zuzendu behar ditugu ardura handiz. Eta, gureartean, Euskal Herrian, gure errealitateari loturiko terrorismoaren biktimena izan da absen-tziarik deigarriena. Hurbil-hurbilenak diren biktimak, gure eskolen barruan ere izan direnak.Onartu behar dugu, haiei loturik gizartean zegoen giroa ikusita, ez zela erreza hezkuntza-arloan aurrean izatea. Alabaina, aldi berean, nolabaiteko utzikeria historikoa egon da, halahezkuntzako instituzioen aldetik, nola talde hezitzailearen aldetik, biktima horiekiko enpatiaoso urria baitzen. Zailtasuna inhibizio bilakatu zen —sektore batek justifikatu zuen eta orain-dik ere justifikatzen du—, adiskidetasunez gainditu beharreko erronka bilakatu beharrean.Hargatik, honen moduko gidak ezinbestekoak dira: hutsune hori hartu nahi dute beren gain,eta ekimenak eskaini nahi dituzte, absentzia zegoen lekuan biktimak agerrarazteko.

Etorkizun unibertsalista horretan, Euskal Herriari lotutako terrorismoaren biktimak hezkun-tzan ager daitezen proposatzen hasita, jakina denez, arlo horretako indarkeriaren biktimaguztiak hartu behar ditugu barne. Gizartean badago eztabaida bat, terrorismoaren biktimazer den zehazteko; oin-oharrean aipatu dudan azken lanetako batean jaso dut, eta kon-tzepzio zabalago baten alde egin dut. Hala ere, neure iritzia alde batera utzita, nire ustez,zein biktimari buruz ari garen ondo zehaztu ahal izateko, aski baliagarria izango zaigu EuskoLegebiltzarrean 2007. urtean terrorismoaren biktimei osoko laguntza emateko legea propo-satu zenean egin zen bereizketa: ETAren eta kale-borrokaren biktimak, kontrol-gabeko tal-deek, eskuin muturreko taldeek eta GAL taldeak egindako terrorismoaren biktimak, etaarrazoi politikoz egindako indarkeriaren ondoriozko giza eskubideen urraketen biktimak (hau da, Estatuaren instituzioei berariaz loturik dauden horiek sorrarazitakoak). Bereizketahorretan, lehenengo bi taldeak, behintzat, terrorismoaren biktimak dira; eta, horrez gain,Bakearen Aldeko Koordinakundeak «jazarpeneko indarkeria» deitu duena ere gaineratubehar dugu. Eta hirugarren taldea sailkapen honetatik ateratzen badugu, beste nonbaitsartu beharko dugu, indarkeria-mota bat den aldetik.

Biktimen ikuspegi horri aurre egiteko, hezitzaileek, hezitzaile garen aldetik, alderdi hauekizan beharko ditugu kontuan: 1) Biktima guztiak enpatiaz barne hartzeko gai den ikuspegia-

Page 9: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

9or.

ri eman beharko diogu lehentasuna. 2) Hortaz, ez gara hasiko zenbait logika erabiltzen —jakinaren gainean egonda edo jakinaren gainean egon gabe—, hain zuzen, gutarren arteandauden biktimak aipatuz, gutarrek eragindako biktimak zuritzeko. 3) Horren ondorioz, ezditugu nahastuko berez biktima diren horiek, eta Estatuaren legezko eta beharrezko indar-keria sufritzen dutenak, hau da, haiek sortu duten indarkeriak eragin duen eta giza eskubi-dearen parametroak betetzen dituen indarkeria sufritzen dutenak. 4) Litekeena da hiltzaile-biktimaren irudia agertzea, eta irudi hori oso konplexua da pedagogian onartzeko.2

3. Hasieran egin dugun hirugarren galdera hauxe zen: bake-hezkuntzan —edo, halanahiago bada, herritartasunerako hezkuntzan— biktimek nola agertu behar duten. Eran-tzunaren funtsa aurreko gogoetetan aurreratu dugu: biktimek subjektu aktiboak izan behardituzte. Nire ustez, funtsezko iritzi hori ondo kontuan izan behar da, hitzaurre honi dagokiongida liburua irakurtzerakoan. Zehaztu dezagun baieztapen horren irismena.

Biktimek prozesuan eraginkortasunez jokatzen badute, jakina, biktima horiek ez dira pasi-boak izango. Hau da, ez dira hor egongo behatu eta aztertu behar den «zerbait» bezala,haiek abiaburutzat hartuta —baina haiek gabe—, erreakzio moral jakin batzuk pizteko, nahizeta zenbait arreta ere eskaini bitartean. Alderantziz. Hezkuntza-prozesuak sustatu beharduena, hain zuzen, biktimaren interpelazio aktiboa da. Biktimak harrera egin diezaioteneskatuko duenez, bidea zehaztu eta finkatuko du, eta guk ez dugu aurrez horren kontrolerabatekorik edukiko. Badugu haren lehenengo bertsioa, hitzetan mutua baina sakona,bera aurrean egote hutsak ekartzen diguna, bidegabekeria ikaragarri larri baten aztarnarenisla bezala «hor egoteak» dakarrena. Hala ere, hori erabakigarria izan arren, ez da aski. Bik-tima hil ez badute, oinarrizko mezu horri jarraipena eman behar diote nahitaez haren bera-riazko hitza adierazten dutenek, elkarrizketako prozesuei ekinez.

Biktimaren agerpen aktiboaren modurik nabarmenena biktima hezkuntza-prozesuan fisiko-ki egotea da. Oso garrantzitsua da hari zabalik egotea. Hala ere, ikasgelara joaten den bik-timak argi jakin behar du hezitzaile gisa joaten dela, eta koherentzia izan behar du horrekin.Biktima dinamika jakin batean txertatuko da, eta dinamika horrek duen izaera errespetatubeharko du. Biktima hor aurrean fisikoki egoteak dakarren abantaila «aurrez aurre» dagoe-la da, eta, era horretan, adierazkortasuna eta aurrez antolatu gabeko elkarrizketak zabal-tzen direla. Nolanahi ere, batzuetan biktima ez dago fisikoki aurrean, baina hezitzaileak harenaurkezpena egingo du eta era zehatz batean gidatuko du, haren agerpena eraginkorra izandadin. Ikasleek idatzizko, entzunezko edo ikus-entzunezko euskarritan dauden lekukotasu-nen eta kontakizunen bidez izango dute biktimen berri. Hala ere, kasu horietan, nola edo

2. Ikusi Galo Bilbaoren lan iradokitzaile hau: Jano en medio del terror. La inquietante figura del victimario-víctima,Bilbo, Bakeaz, 2009 (Escuela de Paz, 17).

Page 10: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

hala lortu behar dugu «testu» horiek aginpide morala izan dezaten ikasleen aurrean, erahorretan, interpelazioa egin dezaten. Bestela esanda, agerpena aktiboa izango da, interpe-lazioaren oinarrizko ekimena biktimarengandik sortzen bada, berdin dio biktima fisikokiaurrean dagoen edo haren agerpena «objektibatzen» duten euskarrietan dagoen —objektubilakatu gabe—. Agerpen-modu bakoitzak baditu bere abantailak eta mugak, eta, beraz,prozesurik aberasgarrienak bi moldeak barne hartzen dituztenak dira. Horixe da, hainzuzen, gida didaktiko honek egin duena, nahiz eta gero, normala denez, fisikoki ez daudenmoldeak ere eskaini.

Biktima aktiboa eta hezitzailea izan arren, horrek ezin du inola ere ordezkatu hezitzaile pro-fesionalaren lana. Izan ere, hezitzaile profesionala izango da beti prozesua koordinatzeazarduratuko dena. Berak zehaztuko ditu helburuak eta gaitasunak, aldiak, metodologiak,ebaluazioak eta bestelakoak, eta, era horretan, egokiak diren praktikak bideratuko ditu.Hemen proposatzen duguna, hala ere, zera da: biktima molde jakin batean ager dadin, eta,horrela, diseinu oso hau eta gauzatzeko moldea modu erabakigarri batean kutsa dezan.Izan ere, neurri handi batean, gida hau hezitzaileek egindako diseinu pedagogiko hori da,eta orain beste hezitzaile batzuei eskaintzen diegu askatasun sortzailez balia dezaten. Bik-timak prozesu osoan egin beharreko zeregin nagusia sufritu duen indarkeriaren lekukomorala izatea da, horrek ekartzen duen guztiarekin, guztiz erabakigarria baita.

4. Orain, azken galdera baizik ez dugu aztertu behar: zein diren biktimak ardatz gisa har-tzen dituen bake-hezkuntzari dagozkion ikuspegi pedagogikoak. Nire ustez, hiru ikuspeginabarmendu behar dira, eta —hau ohar garrantzitsua da— era egituratuan edo dialektikoanonartu behar dira. Nire iritziz, gida hau elikatzen duten atzealdeko ikuspegiak dira.

Lehenik eta behin, harmenaren pedagogia izan behar du, lehen iradoki dugunez. Beharbada,horrek pasibotasuna ekarriko digu gogora. Eta, ildo, horretan, beharbada, hezitzaileak arbuia-tu egingo du. Izan ere, eredu pasibo klasikoei aurre eginez —eredu horiei jarraiki, maisuak ira-kasten baitzuen eta ikasleak ikasten baitzuen—, agian hezitzaileak eredu eraginkorrak hauta-tu ditu, eta eredu eraginkorretan ikaslea bera da bere ikaskuntza prozesuaren protagonista.Hala ere, kontuak ez doaz hortik. Hemen aztertu nahi dugun kontua da ikasleek eta irakasleekegingo duten lehenbiziko «jarduerak» alde batera utzi behar dituela aurreiritzi guztiak, biktimakbiktima gisa ikustea galarazten duten aurreiritziak. Modu horretan, biluzik egongo dira bikti-men aurrean, eta, horrela, guztiz hunkitu ahal izango dira. Hala, bada, jarduera hau harmenalantzeko da. Izan ere, harmena «ikaskuntza konprometituaren» akuilu nagusia da. Eta, jakina,zintzotasun moralez harrera egiteko prest egon ondoren, eta harrera egin ondoren, elkarrizke-tari ekingo diogu; eta elkarrizketa, berez, ez da itxita egongo biktimak esaten dituzten kontue-kiko desadostasunei. Era berean, hausnarketa-prozesuetan sartuko gara, azterketa egokiakegiteko, jarrera hartzeko, biktimekiko ekintza solidarioa sustatzeko.

Page 11: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

11or.

Bigarrenik, sentimenduko pedagogia izan behar du. Hau da, sentimenduak hezi nahi dituenpedagogia izango da, eta batez ere irismen morala landuko du. Hemen ere gardentasunekoprozesuak egin beharko dira, hala behar izanez gero, biktima aurrean izan aurretik. Aurreikus-penen arabera, litekeena baldin bada ikasleek biktimen aurkako mespretxuzko, arbuiozkoedota gorrotozko sentimendu nabarmenak izatea, «etsai» gisa hartzen edo identifikatzendituztelako, orduan, hezitzaileak aurretiazko lan bat egin beharko du, ikasleak egoera horreta-tik ateratzeko, biktimei deitu aurretik. Batez ere, aurrean fisikoki izan aurretik. Bestela, berrizbihurtuko dira biktima, eta arazoak ageriko dira berriro beren dolu-prozesuetan. Ikasleen arteanoldarkorra ez den axolagabetasuna edo antzeko sentimenduak nagusitzen badira, orduanbiktimak aurrean izateko moldeak prestatu ahal izango ditugu, sentimendu horiek desagerra-razteko. Eta, azkenik, eta beti, galderak, jakin-mina edo lausotutako enpatiak baldin badau-de, prozesu zehatz batzuk eratu beharko ditugu, justizia, elkartasuna, enpatia irmoa bezalakosentimenduak azalarazteko, garatzeko, ondo sendotzeko, eta, azkenean, ekintzak sorraraziahal izateko.

Azkenik, biktimak aurrean izateko, pedagogia narratiboa behar dugu, prozesuaren erdikoaldietan. Gogoan izan behar da egindako indarkeria kontakizunen bidez ematen dela aditze-ra. Gogoan izan behar da biktimaren lekukotasuna, sufritu duen indarkeria islatzen duena,kontakizunetan islatzen dela. Gogoan izan behar da memoriari eusteko, onarpena eta justizialortzeko, eta adiskidetzerako zabalik egoteko egin behar diren eraldaketak kontakizunetanagertzen diren ekintzen eta konpromisoen proiekzioa direla. Pedagogiak hori guztia hartubehar du bere gain, hori, gainera, oso egokia baita arreta erakartzeko. Gaitzaren eta ongiarenkontakizunak daude, eta haietako bakoitzari ereduak eman behar dizkiogu, behar den eran.Ondo dakigu geure kontakizuna eraiki behar dugula, geure istorioa kontatuz. Izan ere, peda-gogia narratiboaren bidez, gertatutakoari buruzko kontakizunak interpretatuko ditugu, eta egi-teko moduko kontakizunak irudikatuko ditugu —hitzaren zentzurik jatorrenean—. Biktimakkontatzen duen kontakizunak biktimaren bizipenean barneratzeko atea izan behar du ikaslea-rentzat; baina ikaslea errealitate horretan barneratzen denean, bera den moduan sartuko dahor. Biktimaren «mundua» eta ikaslearen «mundua» era horretan aurrez aurre jartzean, eralda-keta izan behar da, neurri batean biktimaren baitan, eta, era berean, ikaslearen baitan —bereerara— izango den eraldaketa.

Nahiko nuke orain arte aipatutako iritziak argigarriak izatea, hitzaurre honi dagokion gidakdituen hatsapenei eta oinarriei dagokienez. Era berean, nahiko nuke argigarriak izatea gida—sormena baliatuz— erabili nahi duen hezitzailearentzat. Nolanahi ere, garrantzitsuena zeraizango da: biktimen agerpenak adoretuta, hezitzaileak eta bere ikasleek egiten duten hori.

Xabier EtxeberriaBilbo, 2010eko azaroaren 2a

Page 12: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz
Page 13: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

SARRERA

Orain dela gutxi arte, Euskal Herrian landu den bake-hezkuntzak ia ez du kontuan hartuterrorismoaren biktimak gure hezkuntza-sisteman zuzenean agertzeko aukera. Hutsunenabarmen horrek, besteak beste, argi erakusten du biktimekin dagoen enpatia eza, koldar-keria morala, nahasmen teorikoa, miseria politikoa edo, besterik gabe, beldurra. Ezaugarrihoriek guztiak ondo aztertu beharreko gaitz sozial baten zantzuak dira.

Gure iritziz, bake-hezkuntzak, bere zentzurik sakonenean, ezin uko eginezko helburupedagogikoak eduki behar ditu biktimei dagokienez. Bake-hezkuntzak indarkeriazko egoerei egin behar die aurre, bereziki indarkeria horren biktimei eta haien biktimazio-espe-rientziari; eta, horretarako, indarkeria pairatu dutenen lekukotasuna jaso behar du. Beste-tik, biktimei zor zaizkien eskubideen artean, besteak beste, onarpena egin behar zaiegizarteko hainbat arlotan, bai eta hezkuntza-arloan ere. Eta zein onarpen izango ote dahobea, rol nagusia ematea baino? Hirugarrenik, bake-hezkuntzak helburu hau izan behardu: justiziaren eta, ahal dela, adiskidetzearen bidez, baketutako gizartea eraikitzea. Ala-baina, justizia horren irismen zehatza zentzuz ulertzeko, eta adiskidetzeko prozesuetarantzera zuzenean bideratzeko, elkarrizketa enpatikoa egiten hasi behar dugu eragin gehienjaso duten horiekin, hau da, biktimekin. Hortaz, arrazoi berri hori dela-eta, aurrean egonbehar dute eraginkortasunez.

Aurrekoa egia bada ere, hezitzaileak —saiatzen baldin bada— oztopo handiak aurkitukoditu, ingurune eta pedagogia aldetik, biktimak hezkuntza-sisteman agerian jartzeko lan zailhorretan. Ezin dugu patuaren mende utzi. Erantzukizun argia du, baina taldeka egin behardio aurre besterenezina den ekimen eta rol nagusi horri. Era berean, eskubidea du horreta-rako dauden laguntza zehatzak jasotzeko.

Gida didaktiko honek, berrikusitako eta zabaldutako bigarren edizioan, laguntza horietako batizan nahi du. Azken batean, proposamen pedagogiko hau bere garaian «La presencia de las

13or.

Page 14: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

víctimas del terrorismo en la educación secundaria. Propuestas teóricas y pedagógicas» izen-burupean atera genuen proiektu orokor baten barruan dago. Proposamen honen oinarri teo-rikoa La presencia de las víctimas del terrorismo en la educación para la paz en el País Vascoizeneko azterketan dago jasota.3 Azterketa horretan, hiru aldi finkatu ziren, hausnarketarenizenburuan adierazitako xedea lortzeko. Lehen aldian, argi zehaztu nahi zen zein ziren gureherrialdeko bake-hezkuntzan ezinbestez azaldu behar ziren terrorismoaren biktimak. Bigarrenaldian, biktima horiek zergatik azaldu behar zuten argitzen zen, eta argudio etikoak eta peda-gogikoak ematen ziren horretarako. Eta, hirugarren aldian, biktimek nola agertu behar zutenaipatzen zen, eta zenbait jarraibide pedagogiko eskaintzen ziren ildo horretan.

Azterketa horretan egiten den biktimaren definizioa eta biktimak hezkuntzan azal daitezenematen diren argudioak oinarritzat harturik, gida didaktiko honen bidez areago zehaztu nahiditugu azterketan aipatzen diren jarraibide pedagogikoak, eta material pedagogiko berriakaurkeztu nahi ditugu, hezitzaileek —sormenerako baliabide eta pizgarri gisa— erabiltzekoprest izan ditzaten.

Gida honetako proposamen guztien dinamizatzaile nagusia biktimen kontakizunak edo isto-rioak dira. Hori dela-eta jarri diogu izenburu hau gidari: «Marka uzten diguten istorioak». Ezdute modu generikoan markatzen; gutako bakoitzari uzten digute marka: gida honek hezi-tzaileei egindako dei bat izan nahi du, dagokigun erantzukizunaren zatia hartu behar baitugugure gain, herritarrei istorio hauen marka hartzea galarazten dien koraza babesle hori kenduahal izateko. Horrez gain, istorio hauek markatzen gaituzte, markatu behar gaituzte, hitzhorrek dauzkan hiru zentzuetan. Alde batetik, markatzen gaituzte, haien aztarna —marka—uzten digutelako: biktimen kontakizunek beren inpaktuaren aztarna utzi behar dute gugan,enpatia, harrera eta elkartasun bilakatuta. Bigarren ikuspegitik, istorioek markatzen gaituzte,halako erruduntasun-dosi batekin identifikatzen gaituztelako: biktimazioaren istorioek berrizaztertzen dute guri dagokigun erantzukizuna, maiz, eta batez ere, gure jokabideen bitartezparte hartu ez dugulako eta horrek indar gehiago eman dielako indarkeria erabiltzen dutenei.Azkenik, hirugarren ikuspegitik, istorioek markatzen gaituzte, zerbaitek edo norbaitek «jarrai-tu beharreko bidea» edo norabide egokia markatzen digulako: kontakizun hauek aipamenbazterrezinak izango dira, indarkeria pairatu duten pertsonen eskubideak aztertzen ditugu-nean (pertsona horien eskubideak onartzeko, memoria, onarpena, ordaina eta justizia hartubehar ditugu aintzat), eta baketutako gizarteak eraikitzeko orduan.

Gure ustez, eskaintzen dugun gida hau eredu bat da —gehiago behar ditugu—. Izan ere,gida honek argi adierazten digu zein bidetatik joan behar den bake-hezkuntza bultzatzeko,

3. Galo Bilbao eta Xabier Etxeberria, La presencia de las víctimas del terrorismo en la educación para la paz en elPaís Vasco, Bilbo, Bakeaz, 2005.

Page 15: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

15or.

betiere, terrorismoaren biktimak era nabarmenean agerraraziz, biktimek berek dituzteneskubideei jarraiki, eta hezkuntza-prozesuak berak dituen eskakizunak betez.

Gidaren edukiak

Gida didaktiko hau 2006. urtean prestatu eta ezagutzera eman genuen gidaren bertsioberria da.4 Bigarren edizio berrikusi eta zabaldu honetan, Xabier Etxeberriaren hitzaurreluzea, girotzeko jarduera berriak, eta biktimen kontakizun berriak jaso ditugu. Gainera, alda-keta batzuk egin ditugu eranskin batzuetan, eta testu osoa berrikusi eta gaurkotu dugu.

Gidaren bertsio berri honek tresna egokia izan nahi du, aurreko hitzaurrean azaldutako oina-rriak gauzatzeko. Lehenengo bertsioaren egileek eta bigarren argitalpen honetan partehartu dugun Bakeaz erakundearen Bake eskolako taldeko kideek5 ondotxo dakigu lan hauez dagoela amaituta. Izan ere, hezitzaileekin eta biktimekin batera egin beharreko ibilaldia-ren hasiera baizik ez da. Hortaz, bada, lan honen jarraipena eta ebaluazioa egiteaz gain,berriz elikatu beharko dugu, behar bezala doitze aldera.

Gida honetako aktore nagusiak bi hauek dira: hezitzailea eta terrorismoaren biktima. Biekala biek aurkituko dituzte zailtasunak, eta ezaugarri jakin batzuk eduki beharko dituzte:

• Lekukotasuna ematen duten biktimek, batez ere aurrez aurre egiten duten horiek,ezaugarri hauek eduki beharko dituzte: a) adorea eta ausardia, bereziki ikasle batzuekhiltzaileekiko enpatia izan dezaketela aurreikus daitekeenean; b) sendotasun pertso-nala, horrelako baldintzetan bizipen horiek berpiztea haientzat suntsigarria izan ezdadin; c) beren hautu pertsonalak isilean uzteko gaitasuna; eta d) komunikazio etapedagogiako dohainak.

• Hezitzaileak, berriz, ezaugarri hauek eduki beharko ditu: a) egoera desegokiak onar-tzeko adorea, horrela behar baita harmena erraztu eta sor daitezkeen gatazkak eraonuragarrian bideratu nahi duen esku-hartzean; b) bere hautu pertsonalak alde baterauzteko gaitasuna; c) neutraltasuna, talde zehatzek egindako proposamenen aurrean;

4. Ricardo Arana, Susana Harillo eta Jesús Prieto, Historias que nos marcan. Las víctimas del terrorismo en la edu-cación para la paz. Guía didáctica para educación secundaria, Bilbo, Bakeaz, 2006 (Escuela de Paz, 11).

5. Gida didaktikoaren lehenengo bertsioa Ricardo Aranak, Susana Harillok eta Jesús Prietok prestatu zuten, haus-narketa-talde baten esparruan; eta talde horretan Xabier Etxeberriak, Galo Bilbaok, Teo Santosek eta Josu Ugar-tek ere esku hartu zuten. Hasierako gida hori berrikusteko eta gaurkotzeko lana Bakeaz erakundearen Bake esko-lak egin du; Susana Harillok, Jesús Prietok eta Josu Ugartek koordinatu dute lana, eta honako hauek parte hartudute: Martín Alonso, Galo Bilbao, Vicente Carrión, Xabier Etxeberria, Javier Merino eta Jesús María Puente.

Page 16: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

eta d) beligerantzia, giza eskubideetan oinarritutako funtsezko balio unibertsalen aur-kako aukeren kontra, hezitzaileak guztiz engaiatuta egon behar baitu giza eskubi-deekin.

Gida didaktiko honen oinarria den liburuan —La presencia de las víctimas del terrorismo enla educación para la paz en el País Vasco izenekoan—, Galo Bilbaok eta Xabier Etxeberriakpedagogia jakin bat eskaintzen digute biktimen agerpena bideratzeko, sentimendu eta har-menaren pedagogia izenekoa. Pedagogia horrek estrategia narratiboa erabiltzen du, hauda, kontakizunak biltzen ditu, eta, kontakizun horien bidez, biktimek beren nortasuna era-tzen dute biktima gisa eta aditzera ematen digute gainerakoei. Horrez gain, pedagogiahorrek biktimekiko enpatiako ekintzak eta keinuak baliatzen ditu.

Proposamen pedagogiko honen bidez, jarraibideak eskaini nahi dizkiegu hezitzaileei, terro-rismoaren biktimak bigarren hezkuntzako ikasleen artean ikusgai jartzeko, biktimen begira-da onartzeko, haiekiko elkartasuna eta onarpena sustatzeko, eta justiziaren eskakizunaindartzeko.

Horretarako, era askotako materialak erantsi ditugu, lagungarriak izan ahal baitira —horibaita gure asmoa— gure hezkuntza-erkidegoentzat erronka handia izango den zereginhonetan:

• Lehenik, giroan sartzeko bost jarduera daude (galdetegi bat, balioen barometro bateta hiru jarduera: «Xingola horia», «Lankidetzan aritzeko arazoa» eta «Desberdinadenari buruzko estereotipoak: egia edo fikzioa?»). Jarduera horien bidez, aurreiritziaketa aurretiazko iritziak azaleratu nahi ditugu, eta kontzientzia harrarazi nahi dugu bik-timei loturik agertzen diren gaiei buruz.

• Gero, kasu batzuk agertzen dira, denak benetakoak. Biktimek berek edo haien ingu-rune hurbileko norbaitek (eta, beraz, biktima ere badenak) emandako lekukotasuneanoinarrituta daude, edo biktimaren agerpen objektibatuaren bidez ematen dira ezagu-tzera (ikus-entzunezko moduan, biktimari eginkizun nagusia emanda).

Aurrez, zinema-foroko jarduerak egitea proposatzen dugu, prestakuntza gisa, terrorismoa-ren biktima aurrez aurre zuzenean izatea barne hartzen duten jarduerak egin baino lehen.Bigarren eranskinean, dagokigun gaiarekin zerikusia duten film batzuen lan-fitxak jasoditugu.

Azkenik, kasuak testuinguru historikoan kokatu ditugu, hori beharrezkoa izan baitaitekegure ikasleak kokatzeko, eta Euskal Herriko indarkeriaren arazoa sortu eta garatu zen espa-rrua azaltzeko (ikusi 1. eranskina).

Page 17: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

17or.

Kasuak hautatzeko irizpideak

Terrorismoaren biktimen esperientzia askotarikoa denez, errealitate horretara hobeto hurbil-tzeko, era askotako kasuak hautatu ditugu. Aintzat hartu ditugun egoeretan, joera desber-dinetako indarkeria terroristek sorrarazi dute pertsona baten heriotza, edo ondorio larriakekarri dizkiote. Era berean, honelako kasuak izan ditugu kontuan: bahiketak, xantaiak,xaxatzeak, mehatxuak, jazarpenak, maiteen eta adiskideen bazterketa pairatu dituztenak,eta, azken batean, Euskal Herritik joan behar izan dutenak.

Hautatu ditugun kasuen bidez, ahalik eta erarik egokienean onartu nahi izan ditugu indar-keria terrorista larruazalean pairatu duten pertsonen egoera eta izaera. Biktima guztiek izae-ra bera dute —indarkeria terroristaren subjektu pasiboak baitira—. Hala ere, indarkeriak era-gin desberdina izan du haiengan, eta, era berean, eragin desberdina izan du biktima horieneta hurbilekoen bizitzan.

Bestalde, biktimen lagin txiki honen bidez, indarkeria terroristaren helburuen zabaltasuna isla-tu nahi izan dugu nolabait. Hala, bada, aukeratu ditugun pertsonen artean, honelakoak ditugu:ideia politikoengatik hautatutakoak, indar armatuetako edo segurtasun-indarretako kideak iza-teagatik hautatutakoak, edo pertsona horien ingurunean egoteagatik kaltetutakoak —adibi-dez, atentatua izandako lekutik hurbil zeudenak edo leku jakin batean lanean ari zirenak—. Eraberean, gida honetan jaso ditugun kasu batzuetan, ustez terroristekin zuten loturagatik hau-tatu dute biktima (Estatuaren indarkeria terroristaren biktimak), edo gaztigu gisa aukeratudute, militantzia alde batera utzi nahi duten horiek birgizarteratzeko eskubidea erabil ez deza-ten. Horrez gain, hautetsi askok pairatzen duten jazarpeneko indarkeria jaso dugu. Azkenik,sartu ditugun zenbait kasuren eragile nagusia estortsioa edo mehatxua izan da, eta, heriotza-ren ondoren, hildakoa iraintzeko eta haren izen ona belzteko prozesua zabaldu da.

Kasu guztietan, biktimek aditzera ematen digute nola jokatu duten samina gainditzeko, etazenbat desiratzen duten justizia egin dadin —hitz horren zentzu demokratikoa hartuta—.Hala, beraz, haietako inork ez du gorrotoaren edo mehatxuaren apologiarik egiten. Gaine-ra, batzuk barkamena emateko prest agertzen dira, nahiz eta —bidezkoa denez— zenbaitbaldintza jarri aurretik horretarako.

Ikuspegi horrexetatik aztertu behar ditugu jarraian eskaintzen ditugun jarduerak. Nahikogenuke haien emaitza emankorra eta lagungarria izatea, baketze eta adiskidetzeko proze-suak gure gizartean zabaltzeko.

Page 18: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz
Page 19: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

HELBURUAK, EDUKIAK, GAITASUNAK, GALDETEGIA,IBILBIDEAK ETA ALDIAK6

Helburu orokorrak

• Hausnarketa egitea indarkeria terrorista erabiltzeak Euskal Herrian dituen ondorioeiburuz, eta pertsonengan eta gizartean bertan dituen ondoreei buruz.

• Eztabaida eta elkarrizketa bultzatzea, gure euskal gizartea hainbat hamarkadez isila-razi duen beldurra kanporatzeko.

• Gure ikasleak bakea, tolerantzia, elkartasuna, justizia eta desberdinak diren pertsonenarteko elkarbizitza bezalako balioetan heztea.

• Barneratzeko guneak kudeatzea ikasgelatik, eta aniztasun ideologikoari buruzko ikus-pegi ona eta aberasgarria bultzatzea.

• Indarkeria terroristaren ondorioak pairatzen dituzten pertsonen bizipenekin mina etapoza enpatikoki sentitzen ikastea, eta haien sufrimendura eta beharrizanetarahurbiltzea.

• Biktimei zor zaien onarpena eta elkartasuna erakustea, eta justizia eta ordaina jaso-tzeko duten eskubidea bultzatzea.

Edukiak

• Terrorismoaren biktima kontzeptua azaltzea.• Terrorismoa epaitzeko eta hari aurre egiteko baliatu behar diren irizpide moralak

argitzea.• Terrorismoak gure ingurunean sorrarazi duen biktimazioaren irismenera hurbiltzea eta

aztertzea.

19or.

6. Gida didaktiko hau garatzeko, lehenik, derrigorrezko bigarren hezkuntzako (DBH), lehen eta bigarren zikloko,eta, orobat, derrigorrezkoa ez den hezkuntzako mailetara egokitu behar da.

Page 20: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

• Terrorismoaren biktimei enpatia adieraztea, biktima izate hutsagatik.• Biktimen eskubideak agerian jartzea.• Era guztietako idazkiak eta ikus-entzunezkoak interpretatzea, banaka edota lankide-

tzan arituta.• Hausnartzea eta idazlanak egitea.• Elkarrizketan oinarrituta dauden ikasketa-prozesuak ezagutzea eta gauzatzea; ildo

horretan, elkarrizketarako behar diren jardueren multzoa lantzea, eta biktimak eragin-kortasunez entzuteko gaitasuna (harmena) bereziki bultzatzea.

• Biktimei elkartasuna, laguntza, onarpena eta ordaina emateko jokabideak gauzatzea.• Biktimekiko justizia kontzeptua ezagutzea, eta etorkizunean gizartean izan daitekeen

adiskidetze-prozesuari zabalik egotea.

Oinarrizko gaitasunak

Gida didaktiko honetan azalduta dauden jardueren bidez, oinarrizko gaitasun hauek landuahal izango ditugu:

• Ikasten ikasteko gaitasuna.• Hizkuntzazko komunikazioa garatzeko gaitasuna (euskaraz eta gaztelaniaz).• Informazioa eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.• Gizarteko eta herritartasuneko gaitasuna.• Gaitasun humanistikoa eta artistikoa.• Autonomia eta garapen pertsonala lortzeko gaitasuna.

Galdetegia eta ibilbideak

Gida didaktiko honetan jasotako jarduerak egin aurretik —denak edo egokitzat jotzen dire-nak— eta, halaber, jarduerak egin ondoren, aurrerago, giroan sartzeko 1. jarduera gisa aur-kituko duzun galdetegia egitea proposatzen dugu. Helburua erraza da: hemen azaldutadauden jardueren bidez gaia landu aurretik ikasleek terrorismoaren biktimekin duten senti-beratasun-maila ezagutzea, eta jarduerak egin ondoren ea aldaketarik izan den behatzea.

Jakina, ikasgelako kideek errealitatearen berri badute, ikastetxean eztabaidak egin badira,edota ikasleen edo irakasleen artean terrorismoaren biktimen senideren bat badago, auke-ra gehiago egongo da lan egiteko. Aurretiazko lan horren emaitzen arabera, beharbadabeste jarduera batzuk egin ahal izango ditugu, hemen proposatutako jarduerak gainditzendituztenak.

Page 21: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

21or.

Hala ere, beste kasu batzuetan, eskola batzuetako ingurune zehatzetan, beharbada, aurre-rapauso handia izango da jarduera bakar bat egitea. Kasu horietan, proposatutako urratsedo ariketa zehatz batzuk hautatuko ditugu, hain zuzen, aurreikusitako helburuak azaltzekoeta garatzeko batasun eta adierazkortasun aski duten horiek.

Hortaz, nolabait esan genezake badirela bide luzeko eta bide laburreko bi lan-ibilbide.Zalantzarik gabe, jarduera hau dinamizatzeaz arduratzen den pertsonak jakingo du hobetonoraino iritsi ahal den bere ikasleekin, Euskal Herriko indarkeria terroristaren errealitaterahurreratzeko eta indarkeriak pertsonengan eta gizartean bertan dituen ondorioetara hurbil-tzeko proposamen honi dagokionez.

Proposatutako aldiak

• Parte hartzea bultzatzen duten jardueren bidez, ikasleek dituzten pertzepzioak, aurreiri-tziak, eta uste osoak azalaraztea.

• Ikasleak indarkeria terroristaren errealitatearekin harremanetan jartzea, biktimen leku-kotasun zuzenaren bidez, ahal dela biktimak bertara eramanda edo, bestela, hemenproposatzen ditugun kontakizunak erabiliz.

• Lekukotasun hori hausnartuz onartzea, behar bezala koordinatutako taldeko elkarriz-keta baten bidez, eta idatziz paratutako hausnarketa pertsonal baten bidez.

• Ikastetxean proposamen bat egitea biktimei omenaldia egiteko edo onarpena emate-ko; ikasturte bukaerako jaiarekin batera, edo indarkeria ezaren eta bakearen eskola-egunarekin batera (urtarrilaren 30ean) antolatu ahal da.

• Biktimen lekukotasuna abiaburutzat hartuta, geroagoko konpromiso bat lortzea haienerrealitatearekin, haien existentziarekin, eta haien beharrizanekin eta interesekin.

Page 22: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz
Page 23: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

GIROAN SARTZEKO JARDUERAK

Jarduera hauen bidez, ikasleen aurreiritziak eta aurretiazko iritziak azaleratu nahi ditugu, etakontzientzia harrarazi nahi diegu biktimei loturik agertzen diren gaiei buruz.

1. Galdera-sorta

2. Balioen barometroa

3. Xingola horia

4. Lankidetzan aritzeko arazoa

5. Desberdina denari buruzko estereotipoak: egia edo fikzioa?

23or.

1

2

3

4

5

Page 24: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Galdera-sorta

Jarduera honen bidez, aztertu nahi dugun errealitatea-ren aurrean kokatu nahi ditugu ikasleak eta irakasleak.Hasiera (pre-test) gisa erabiltzea proposatzen dugu,gure ikasleek terrorismoaren aurrean eta terrorismoarenondoriorik zuzenenen aurrean duten pertzepzio subjekti-boa abiaburutzat hartzeko. Era berean, amaiera (post-test) gisa baliatzea proposatzen dugu, gida honetandauden jarduera guztiak edo haietako batzuk egin ondo-ren. Aurretiazko eta ondoko galdera-sortaren artean sor-tuko den kontrastea baliagarria izango zaigu ikasleaketa, orobat, ezarritako helburuak ebaluatzeko.

Metodologia

1. Ikasleek bana-banan irakurriko dituzte galdetegikoesaldiak; esaldi horiek era jakin batean jokatzera bul-tzatzen gaituzten buruko eskemen isla dira.

2. Ikasleek zirkulu bat egingo dute haien pentsaerarekingehien bat egiten duen zenbakiaren inguruan; horre-tarako, kontuan izango dute 5 zenbakiak esan nahiduela neurri handi batean bat egiten dutela esaldiare-kin, eta 1 zenbakiak, berriz, adostasun-maila txikia-goa dela.

1

Giroan sartzekojarduerak

Page 25: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Adostasun-maila1. Bakea indarkeriarik ez egotea da. e d c b a2. Gatazkak borroka esan nahi du, eta, beraz, beti da txarra. e d c b a3. Gizaki modura nire burua gauzatzea galarazten didan guztia indarkeria da. e d c b a4. Egoeran batzuetan pertsonok ondo edo gaizki jokatzen dugu. e d c b a5. Pertsona batzuk onak dira eta beste pertsona batzuk txarrak dira. e d c b a6. Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu. e d c b a7. Indarkeriaren zuzeneko erabilerak haserretzen nau. e d c b a8. Helburu politiko bat lortu nahi izatea indarkeria erabiltzeko justifikazioa izan daiteke. e d c b a9. Beharrezkoa da pertsonen artean begirunea izatea. e d c b a

10. Pertsona batzuek begirune gehiago merezi dute beste batzuek baino. e d c b a11. Estatuak ez du indarkeria erabili behar eraso bati erantzuteko. e d c b a12. Atentatu bat dagoenean gaizki sentitzen naiz. e d c b a13. Atentatuak nork egin duen jakin ondoren, atentatua hobeto edo okerrago

dagoela pentsatzen dut. e d c b a14. Pertsona edo talde batzuek benetan merezi dute gertatzen zaiena. e d c b a15. Nire ustez, terrorismoaren biktimek arrazoirik gabeko indarkeria ankerra

jasan dute, eta jasaten ari dira. e d c b a16. Terrorismoaren biktimek gure elkartasuna merezi dute. e d c b a17. Atentatu batzuk ulertu edo azaldu ahal ditut. e d c b a18. Nire ustez, indarkeria baliatuz erantzuteak indarkeria gehiago sortzeko baizik

ez du balio. e d c b a19. Zaila egiten zait terrorismoaren biktima den pertsona baten lekuan jartzea. e d c b a20. Nire ustez, garrantzizkoa da pertsonak haien lanbidearen arabera epaitzea. e d c b a21. Nik uste dut pertsona guztiok jaso behar dugula tratu bera. e d c b a22. Batzuetan, justifika dezaket pertsonak baliatzea lortu nahi dudan helburua

erdiesteko. e d c b a23. Nire ustez, terrorismoaren biktimei justizia zor zaie. e d c b a24. Nire ustez, terroristak modu horretan jokatzen duenean, beste hautabiderik

ez duelako jokatzen du horrela. e d c b a25. Nire ustez, terrorismoa da hala Estaturenak ez diren taldeek egiten dutena,

nola Estatuak berak egiten duena. e d c b a26. Nik pentsatzen, sentitzen eta jokatzen dudan moduan jarduten ez duten

pertsona guztiak nire aurkariak dira eta, neurri batean, nire etsaiak ere bai. e d c b a

25or.

Page 26: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Balioen barometroa

Komunikazioa lantzen duen joko honetan, hasierakoproposamen batzuk azaltzen ditugu, eta, hasiera ba-tean, jarrera zorrotza hartu behar dugu horien aurrean.Balio-epai horiek zuzeneko harremana dute gida didak-tiko honetan aztertuko ditugun jokaerekin eta edukiekin.Horrez gain, esaldi batzuk paratu ditugu, gure hasierakojarrera zehazteko edo pixka bat aldatzeko.

Metodologia

Jardueraren dinamizatzaileak abiaburuko esaldia esan-go du. Ikasleek fisikoki jarri beharko dute esaldi horrenalde edo aurka (aurrez, argi adieraziko diegu non koka-tu behar duten batzuek eta besteek). Horren ondoren,beste esaldi batzuk esango ditugu; beharbada, ikasleekhasieran zuten jarrera aldatuko da.

1. Hasierako esaldia honako hau izan liteke: «Indarkeriaoro bidegabea da». Hona hemen gure hasierako jarreraalda ditzaketen esaldi batzuk:

• Indarkeriaren bidez lortu denari indarkeriarenbidez baizik ezin zaio eutsi.

• Bestelako irtenbiderik ez badago, bidezkoa daindarkeria erabiltzea.

2

Giroan sartzekojarduerak

Page 27: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

• Pertsona guztiak izaki bakarrak eta errepikaezinak gara.• Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu.• Helburu oro dago bitartekoetan, zuhaitza hazian dagoen bezalaxe.• Demokraziak hiltzen badu, demokrazia hilko da.• Beste gizaki guztiei gertatzen zaiena ikusita mina eta poza sentitzen ikasi behar dugu.• Batzuetan gizakiak trukerako txanponak besterik ez dira.

2. Hauxe izan liteke abiaburuko beste esaldi bat: «Zerbait bidegabea dela iruditzen bazait,oldartu egiten naiz». Hona hemen gure hasierako jarrera alda ditzaketen esaldi batzuk:

• Belaunaldi hau ez da gogoratuko pertsona maltzurrek egindako ekintza maltzurrakoroituta, baizik eta jende onak egindako isilune harrigarriak gogoan hartuta.

• Zailtasunak aukera bilakatu behar ditugu.• Beldurrak izaki modura ezabatzen gaitu.

3. Honako hau ere izan liteke hasteko esaldi egokia: «Aniztasunak aberasten gaitu». Honahemen nire hasierako jarrera alda ditzaketen esaldi batzuk, besteak beste:

• Ohikoa denak indartzen nau, desberdina denak akuilatzen nau.• Oroz gain, nire herrialdekoa sentitzen naiz.• Beldurra ematen dit beste pertsona batzuen ideiek eta jarrerek nire pentsaera, sentie-

ra eta jokaera alda ditzaten; hargatik, nahiago dut pertsona horiei ez entzutea.• Nire erlijioa besterik ez dut ulertzen; gainerakoak berdin zaizkit.• Beste hizkuntza eta beste ohitura batzuk ezagutzea lagungarria da nire burua hobe-

to prestatzeko, eta mundua eta gizakia hobeto ulertu ahal izateko.

27or.

Page 28: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Xingola horia

Dinamika honen bidez, ahalegina egingo dugu gizarteakdesberdina balitz bezala hartzen duen pertsonarenlarruazalean jartzeko. Pertsona bat ezagutzen ez badu-gu, eta berari buruz asma dezakegun zera bakarra berefisikoak adierazten diguna edo talde jakin bateko kidegisa nabarmentzen duen bereizgarriren bat bada,orduan, talde horretan kokatzeko joera izango dugu,eta, besterik gabe, talde horrek dituen ezaugarriak lepo-ratuko dizkiogu, gizaki bakar eta errepikaezina den alde-tik bera benetan ezagutzeko kezkarik hartu gabe. Pro-zesu horri orokortzea esaten zaio. Desberdin gisa jotzenditugun horiei, gure ustez bestelakoak diren horiei, eti-ketak jartzen dizkiegu, eta sartu dugun taldeak jokatzenduen moduan jokatuko dutela uste dugu. Horren ondo-rioz, aukera txikia dago komunikazioa eta elkar ulerme-na lantzeko. Izan ere, ez gara pertsona horrengana hur-biltzen, eta, beraz, gizaki gisa duen aberastasuna etaberezitasuna galtzen ditugu. Gainera, gure artean dau-den desberdintasunak sakondu egiten ditugu eta,horrela, areago urrutiratzen gara harengandik, bateraditugun gauzak ikertzen gelditu gabe. Jarduera honenbidez, pertsona horren larruazalean jarriko gara, beremokasinak jantziko ditugu. Hala, bada, jarduera hau egi-ten duenak hobeto ulertu ahal izango du zer sentitzenduen pertsona batek, arrazoi bat edo bestela tarteandela, gainerakoek desberdina izango balitz bezala har-tzen dutenean. Eta, bereziki, honen bidez, zera lortu

3

Giroan sartzekojarduerak

Page 29: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

nahi dugu: ikasleek hobeto uler dezaten zer sentitu duten indarkeria terroristaren biktimek,seinalatu, etiketatu eta desberdinak balira bezala hartu dituztenean.

Metodologia7

La actividad consiste en llevar una cinta amarilla en el brazo, todo el rato (dentro y fuera delcentro), durante un determinado tiempo.

1. Materiala: xingola horia eta ohar-liburuxka bana, parte-hartzaileek erreakzioak jasoditzaten.

2. Abiaburuko aginduak: ez kendu inoiz xingola horia ariketak irauten duen bitartean, eta ezerakutsi ariketa egiten ari dela.

3. Garapena: denbora zehatz batez (adibidez, aste batez), ikasleek xingola horia eramangodute besoaren inguruan lotuta, era nabarmenean. Parte-hartzaile bakoitzak liburuxka ba-tean jaso beharko ditu gertaera horrek sorrarazten dituen erreakzioak.

4. Ebaluazioa: nola sentitu dira xingola horia eraman dutenak? Zein motatako erreakzioak izandira? Zuen ustez, zer sentitzen eta bizitzen dute beste arraza batekoak diren edota azalabeste kolore batekoa duten pertsonek?

29or.

7. Seminario de Educación para la Paz-Asociación Pro Derechos Humanos, La alternativa del juego II. Juegos ydinámicas de educación para la paz, Madril, Los Libros de la Catarata, 1994, 85.

Page 30: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Lankidetzan aritzeko arazoa

Jarduera honi esker, parte-hartzaileek kontzientzia hardezakete desberdina dena edo haiekin bat ez datorrenaonartzeak duen garrantziaz. Era berean, ohartuko dirazein garrantzitsua den gizakiek eratutako talde guztiakelkarren artean lankidetzan aritzea —nahiz eta desberdi-nak izan— guztion helburua lortzeko.

Metodologia

1. Irakasleak edo dinamizatzaileak orri bat jarriko du are-toaren mutur batean paratutako mahaian. Orri horretanmatematikako problema errez bat egongo da (hezkun-tza-aldi edo -maila bakoitzari egokituta). Problemarenondoan, puntarik gabeko arkatza eta zorrozkailu bategongo dira.

2. Lau neska-mutilen talde bat antolatuko dugu; horiekmahaian (aretoaren beste muturrean) jarritako proble-ma argitu beharko dute. Erraz ken daitekeen zinta baterabiliz, hiru parte-hartzaileen eskuak eta oinak lotukoditugu. Era horretan, nekez moldatuko dira ondo ibil-tzeko, nekez erabili ahal izango dituzte eskuak gauzakhartzeko.

3. Taldeko laugarren kideak aske izango ditu hankak etaeskuak. Horri zinta beltz bat jarriko diogu begietan,ezer ikus ez dezan.

4. Taldeko kideek elkarrekin ibili beharko dute mahairainodagoen tartea. Hara iritsi ondoren, matematikazko

4

Giroan sartzekojarduerak

Page 31: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

problema irakurri beharko dute, eta erantzun zuzena eman. Erantzuna orrian bertan jaso-ko dute.

5. Taldeko kideek elkarri eman beharko diote laguntza mahairaino iritsi ahal izateko. Izan ere,haietako hiruk ez dute ibiltzerik, eta laugarrenak, berriz, ezin ditu oztopoak ikusi. Mahairai-no iritsi ondoren, batzuk problema irakurtzeko gauza izango dira, baina ezin izango duteidatzi, ez eta arkatzari punta zorroztu ere. Idatzi ahal duenak, berriz, ezin izango du iraku-rri. Hortaz, irakurri ahal dutenek problema irakurriko dute, eta itsu dagoen kideari azalpe-nak emango dizkiote, erantzuna non idatzi behar duen jakin dezan.

6. Problema argitu ondoren, lau kideek hasierako tokira itzuli beharko dute; adiskideak etadinamizatzailea hantxe egongo dira zain.

Eztabaida eta ondorioak

Taldeko kideei begietan, oinetan eta eskuetan zituzten lokarriak askatu ondoren, eztabaidatze-ko saioa antolatuko dugu. Nahi izanez gero, galdera hauek erabil ditzakegu eztabaida pizteko:

• Zer sentitu duzu oinez ezin zinela ibili ikustean? Zer sentitu duzu ezin zenuela ezer ikusinabaritzean? Zer sentitu duzu ezin zenuela idatzi sumatzean?

• Egoera horietan, nola moldatu zarete problema arrakastaz burutzeko?• Zein izan dira proba zuzen bukatu ahal izateko gakoak?• Dinamika honen bidez ikasi duzuena hitz bakar baten bidez laburbildu beharko bazenu-

te, zein hitz aukeratuko zenukete?

Bukatzeko, lortutako hitzak horma-irudi batean idatz ditzakezue, eta, gero, horma-irudia ikas-gelan jarri. Horrela, gogoan izango dugu jarduera egitean desberdinak diren pertsonen arteanlankidetzan aritzeko hartutako konpromisoa.

31or.

Page 32: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Desberdina denari buruzko estereotipoak:egia edo fikzioa?

Lan egiteko bi fitxa desberdin aurkeztuko ditugu. Lehe-nengo fitxan, estereotipo fisikoak eta jarduerekin zerikusiaduten estereotipoak landuko ditugu. Bigarren fitxan,berriz, giza talde jakin bati lotutako guneei eta paisaieidagozkien estereotipoak aztertuko ditugu.

Jardueraren helburua hauxe da: pertsona bat ezagutugabe hari buruzko balio-epai bat egiten dugun bakoi-tzean, egiten ari garen hutsegiteaz hausnartzea.Estereotipoak oso kaltegarriak dira desberdinak direnpertsonak hurbil daitezen, zapuztu egiten baitute kultu-ra, ikuspegi, ideologia eta erlijio desberdinak elkartzekoaukera.

Metodologia

1. Dinamizatzaileak neska-mutilei eskatuko die arretazbegira ditzaten 1. eta 2. fitxak. Neska-mutilak taldekajarrita egongo dira.

2. Hausnartzeko minutu batzuk utzi ondoren, ikasleekizen bat jarriko diote argazki bakoitzari, haien ustezdagokien izena.

3. Irakasleak edo dinamizatzaileak erantzun zuzenakdituen fitxa banatuko die taldeei (edo ikasgelako pan-taila digitalean proiektatuko du, orriak aurrezteko), etaazalpena emango du. Esate baterako, ikasle gehienek

5

Giroan sartzekojarduerak

Page 33: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

pentsatuko zuten arrantzalea galiziarra dela, hango itsaskiengatik eta arrantzaleengatikbaitu sona Galiziak. Aitzitik, ohartuko dira fitxan agertzen dena Huelvako andaluza dela, horalmadraba izeneko moldea baliatzen baitute arrantzatzeko: hegaluzea harrapatzeko antzi-nako arrantza-molde bat da.

4. Ikasgelako batzarrean edo talde handian jarrita, bateratze-lana egingo dute; eta aditzeraemango dute lan-taldeetan emandako erantzun batzuek eragin dieten harridura edo txun-didura. Azkenik, ikasleei eskatuko diegu hausnarketa egin dezaten, zerbaiti edo norbaitiburuz dauden estereotipoei edo aurreiritzien gainean.

33or.

Page 34: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

1. fitxa. Estereotipoak: pertsonak

Hauetatik zein da…?

Andaluza

Gaztelarra

Galiziarra

Euskal herritarra

Page 35: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

35or.

1. fitxa. Estereotipoak: pertsonak Erantzuna

Hona hemen erantzun zuzenak

Gaztelarra (Guardo, Palentzia) Euskal herritarra (Araba)

Andaluza (Huelva) Galiziarra (Lugo)

Page 36: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

2. fitxa. Estereotipoak: paisaiak

Non daude aterata argazki hauek?

Andaluzia · Etiopia · Maroko · Nafarroa · Segovia · Valentzia

Page 37: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

37or.

2. fitxa. Estereotipoak: paisaiak Erantzuna

Hona hemen erantzun zuzenak

Andaluzia (Cazorla mendilerroa) Valentzia (Onteniente)

Maroko (Nador) Etiopia (Gondar)

Nafarroa (Errege Bardeak) Segovia (Duero ibaia)

Page 38: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz
Page 39: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

TERRORISMOAREN BIKTIMEN KONTAKIZUNAKLANTZEKO JARDUERAK

Terrorismoaren biktimen lekukotasuna objektibatu ahal da, biktimen kontakizunak hainbateuskarritan jarriz —testuak, audioak, bideoak eta abar—, hezkuntza-esparruan beste erabateko indarkeriekin egin den bezala. Hala ere, batzuetan egokia izan daiteke biktima aurreanizatea zuzenean, ikasleekin lor daiteken elkarrizketa aberasgarria izan daitekeelako.

Kasu zehatz batzuk hautatu ditugu, biktima aurrean egon gabe lantzeko modukoak direnak.Horiek azaldu aurretik, baina, oso egokia iruditzen zaigu oinarrizko uste eta pista batzuk fin-katzea, biktima bat aurrean izatea errazagoa izan dadin, hezitzailea harekin harremanetan jardadin,8 eta biktimarekin egin daitekeen hezkuntza-jarduera bideratu dezan. Izan ere, ez duguahaztu behar ekimen hau bereziki labaina dela, baina aldi berean komenigarria ere badela.Hala, beraz, ahal den guztia egin behar dugu ekimen hau gauzatzeko, betiere, behar den guz-tia ondo bermatuta, hezkuntza aldetik emankorra izan dadin eta —oinarrizkoena— biktima-rentzat berarentzat ere onuragarria izan dadin.

Indarkeria terroristak eragindako biktimen esperientziak talde baten aurrean zuzen adieraz-teko, alde batetik, biktima bera izan dezakegu aurrean —hau da, indarkeriazko ekintza horipairatu duen eta bizirik iraun duen pertsona bera—, eta, bestetik, biktimarengandik hurbildagoen pertsona bat ekar dezakegu, hau da, biktimazioa bertatik bertara ikusi duen etaelkartasuna erakusten duen pertsona bat, edota biktimazioa aurrez aurre ikusi ez badu erebenetan sentitzen duen eta laguntzen ahalegintzen den pertsona bat. Zuzeneko agerpenhoriek, bata zein bestea, pedagogikoki ondo bideratzen badira, akuilu onak izan daitezkehezkuntza aldetik. Nolanahi ere, ondotik datozen oharrak hezitzaileari zuzenduta daude

39or.

8. Lekukotasuna emateko prest dagoen biktima batekin harremanetan jartzeko, Eskola Bakeguneri deitzea daonena: Eskola Bakegune, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Zumalakarregi, 21 •48903 Barakaldo • Tel.: 94 4902300 • Faxa: 94 4970068 • Posta elektronikoa: [email protected] •Web: <http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>).

Page 40: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

gehienbat, lehenengo bi motatako pertsonen aurrean suertatzen denean kontuan izan di-tzan; hain zuzen, hauekin: indarkeriaren biktima zuzenak edo hurbilekoak —hurrekoakdirenez, biktimatzat ere har ditzakegu—. Talde baten aurrean zuzenean egotea guztizbaliagarria eta onuragarria izan dadin, ahalegina egin behar da biktima bere kasuaren berriemateko gai izan dadin —baina hori suntsigarria izan gabe berarentzat—, eta behar denkomunikazio-gaitasuna izan dezan hori kontatzeko. Proposamen hauek diseinatu dituentaldeak bere burua eskaintzen du zuzeneko agerpen hori lortzen saiatzeko, hala egiteabideragarria dela erabakitzen bada.

Terrorismoaren biktimak indarkeria sufritu du bere larruan, edo oso hurbil sentitu du, leku-ko gisa. Hortaz, adeitasun handiz hartu behar da, eta, lehenik eta behin, ahalegina eginbehar da hurbilpen enpatikoa lortzeko. Horrenbestez, giro hurbila sortzen saiatu behardugu, hala alde fisikoan (biktima urrutiratzen duten oholtzak edo plataformak baztertuz, etaargi eta zarata desegokiak saihestuz), nola adimen aldetik (biktimazio-kasua aurretiaz eza-gutuz) eta moral aldetik (elkartasunezko giroa piztuz). Hala ere, zuzeneko harreman horre-tan, biktimak euskarri fisiko bat izan behar du (mahai bat); horren bidez, errazago eta ero-soago erantzungo die iruzkinei, eta lasaiago eta seguruago sentituko da. Era berean,komenigarria da elkarrizketa bideratuko duen moderatzaile bat egotea (ahal dela, hezitzai-lea), eta taldeko beste pertsona bat egotea, biktimaren aurkezpena egin dezan eta une orobere ondoan egon dadin, sartzen denetik irteten den arte. Onuragarria izango litzateke bik-timari argi uztea zer lortu nahi den bere kontakizunaren bidez: gertaera testuinguruankokatzea; gertaera (atentatua, bahiketa, estortsioa, torturak…) eta haren ondorioak (per-tsonalak eta familiarrak, fisikoak, psikologikoak, ekonomikoak…) deskribatzea; ekintzaterroristak biktimarengan eta bere hurbilekoengan piztu zituen sentimenduak; jasotakosostengu, laguntza eta elkartasunaren balioespena; esperientziari buruzko hausnarketagaurkotua… Gai horiek guztiak ez dira ezinbestez ageriko hasierako kontakizunean. Bikti-mari egoki iruditzen bazaio, ondoko solasaldirako atzeratu ahal dira. Horrela erabakiz gero,ondo antolatu beharko dira gai horiei buruzko galderak egingo dituzten parte-hartzaileaketa hori egiteko unea.

Azkenik, garrantzizkoa da amaieran biktimarekiko keinu bat egotea, adibidez, taldearen etakide guztien enpatia adierazten duen adeitasun-seinale bat, hausnarketaz beteriko isilaldi batedo esker ona erakusteko txaloak.

Jardueraren gidoia

Hona hemen finkatu dugun gidoia, terrorismoaren biktima baten zuzeneko lekukotasunaribegira aintzat hartzeko modukoa:

Page 41: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

41or.

• Aurretiazko jarduerak eginez, taldeak terrorismoaren biktima bati elkartasunez harreraegiteko duen gaitasuna egiaztatzea.

• Biktimaren lekukotasuna hautatzean, irizpide hauek aintzat hartzea: adorea, gainditzekokemena eta komunikatzeko gaitasuna.

• Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Eskola Bakeguneri dei-tzea biktimarekin harremanetan jartzeko (Zumalakarregi, 21 • 48903 Barakaldo • Tel.: 94 4902300 • Faxa: 94 4970068 • Posta elektronikoa: [email protected]• Web: <http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>).

• Biktimari aurrean izango duen taldearen ezaugarriak ematea, eta, era berean, espe-rientzia onuragarria izan dadin berak biktima gisa bete beharko lituzkeen baldintzakzehaztea.

• Toki egokia hautatzea —isila, abegitsua, hurbila eta biktimaren edo lekukoaren lekuko-tasuna aurkezteko baliabide fisiko aski duena—, eta aurretiaz iraupena mugatzea.

• Biktimari eskerrak emateko formulak eta amaierako seinalea aurretiaz presatzea (edolekuko baten bidez zeharka helaraztea).

• Biktimaren ondoan une oro egongo diren pertsonak (edo pertsona) hautatzea eta pres-tatzea.

• Biktima edo lekukoaren ibilbideari dagokionez, ondo saihestea hiltzaileei laguntza ema-teko dauden erakusgaiak edo elkartasun ezaren erakusgaiak, horrelakorik bada.

• Biktimaren aurkezpena egitea, lekukotasuna entzungo duten entzuleen aurrean.• Hala behar denean, lekukotasuna eta elkarrizketa antolatzea, eta, jarduera bukatzean,

aurretiaz finkatutako esker oneko seinalea adieraztea.

Bukaerako jarduera gisa, giroan sartzeko jardueren artean paratu dugun galdetegia atzeraberriz egitea proposatzen dugu (ikusi «Helburuak, edukiak, gaitasunak, galdetegia, ibilbideaketa aldiak» atala eta «Giroan sartzeko jarduerak», galdetegia aurkitzeko). Biktimen kasuei lotu-tako jarduerak egin ondoren, galdetegia lehenengo aldiz egitean lortutako emaitzak eta orainateratakoak erkatuko ditugu. Hori ebaluazioko tresna egokia izango da, ikasleek beren buruaazter dezaten, eta, orobat, aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren jakiteko.

Page 42: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Bizitza berregitea

Helburuak

• Ohartaraztea atentatu terrorista batek eragin larriaizan dezakeela pertsona batengan eta pertsonahorren bizitza-itxaropenetan.

• Ikustea ekintza terroristek biktimak sorraraz ditza-ketela, heriotzarik ez eragin arren.

• Bizipenak eta emozioak partekatzea terrorismoarenbiktima batekin.

• Elkartasun pertsonala mugiaraztea.

Metodologia

1. Kartoi mehe edo paper zurrun baten gainean plastifika-tutako sei karta banatuko ditugu, DIN A5 edo antzekotamaina batekoak. Kartaren gainaldean testua agerikoda, eta zailtasunik gabe irakurri ahal izango dugu. Atze-aldean, berriz, irudi bat azalduko da binilo batez estalita,eta binilo hori erantsita egon arren, erraz askatu ahalizango da. Gazteek testua irakurriko dute,9 eta, gero,ezkutatuta dagoen atzealdea aurkituko dute. Bertan,istorio honetako protagonistaren argazki bat egongo da.

1

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Irene Villa Gonzálezenkasua: ETAk atentatubatean zauritu zuen, 1991ko urriaren 17an, María Jesús GonzálezGutiérrez bere amarekinbatera zegoela. Berekontakizuna jaso dugu.

9. Txarteletako testuak eta irudiak liburu honetatik jaso ditugu: Saberque se puede. Recuerdos y reflexiones de una víctima del terrorismo,Irene Villa (Madril, Martínez Roca, 2004). Bakanketa egin dugu, jato-rrizko testua zainduz, eta haien hurrenkerari jarraitu diogu.

Page 43: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Testuek erraz azaldu nahi dute kasua, lehen pertsona erabiliz, bizitzan astindua jaso duenpertsona baten ikuspegitik; eta biktimarekiko enpatia sorrarazteaz gain (jardueran partehartzen duten gazteen adintsukoa baita), harekiko elkartasuna ere piztu nahi dute (biktimakhautematen duen laguntzaren garrantzia).Irudiak lagungarriak dira biktima ikusgai jartzeko, baina testuak irakurri ondoren ikusi behardira beti. Bestalde, ez dugu kasuari buruzko datu zehatzik eman behar, fitxa guztiak irakur-tzen bukatu arte.

2. Sei kartak irakurri ondoren, hezitzaileak kasua laburbilduko du, aurkeztutako testuetan uler-tu ez den zalantzaren bat ba ote dagoen galdetuko du, eta ikasleak akuilatuko ditu haiensentsazioak, emozioak, iritziak eta abar adieraz ditzaten.

3. Jarduera bukatzeko, ikasle bakoitzak idazki labur pertsonal bat prestatuko du (bost etahamar lerro bitartekoa). Eztabaida dinamizatzen aritzen den pertsonak testu horiek bildukoditu, hitzaurrea jarriko die, eta, gero, biktimari bidaliko dizkio.

43or.

Page 44: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

1. fitxa: Irene Villaren lekukotasuna

Ikastetxean, urtero egiten ziren jokoak maite nituen gehienbat, ikastetxe osoakparte hartzen baitzuen horietan. […]Hiru talde zeuden. […]Ikasleek genuen xederik handiena taldeko kapitaina izatea lortzea zen. Hala ere,horretarako, zortzigarren mailara iritsi beharra zegoen [gaur egun, DBHko biga-rren maila den horretara]. […] Abantaila handia. Eta ilusio horrekin hasi nintzenzortzigarren mailan, 1991. urte hartan. Nire taldeko kapitaina izan nahi nuen.[…]Era berean, urte hartan, saski-baloiko liga irabazteko ideia piztu zitzaidan. Azke-nik, bihotzean nuen arantza kendu ahal izango nuen. Izan ere, aurreko ligan,azken partidua bukatzeko segundo gutxi falta zirela eta markagailuan berdinketazegoela, falta bat egin nuen, eta horren ondorioz, talde arerioak bi puntuko jaur-tiketa bat lortu zuen. […][…] Opor gehienak saski-baloian jolasten emanak nituen, neure burua gogorprestatzen. […]Urte horretan bereziki pozik nengoen, azkenik pibot modura jokatuko bainuen.Horixe izan zen nire ametsa, taldean sartu nintzenetik. Uda hura erabakigarria izanzen: bat-batean luzatu egin nintzen, eta, hala, taldeko kiderik garaiena nintzen.[…]Urriaren 17a iritsi zen azkenean: egun horretan jokatu behar genuen ligako parti-durik garrantzitsuenetako bat. Osteguna zen, eta gimnasia neukan. […]Ohetik jaiki nintzen jauzi batez, iratzargailuak jo aurretik. […]

Irene Villa, Saber que se puede. Recuerdos y reflexiones de una víctima del terrorismo, Madril, Martínez Roca, 2004, 31-32.

Page 45: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

45or.

1. fitxa: irudia

Europako mendietan, 1991ko udahartan.

Page 46: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

2. fitxa: Irene Villaren lekukotasuna

[…] Goizeko ordu horietan ohiz kanpokoa den energia batez, sukaldera jo nuenkorrika amari egun on esatera. […] Zurrustan ateratzen ari zen energia horri minu-tu gutxi batzuk geratzen zitzaizkion. Izan ere, gosaltzen nuen bitartean, goiz har-tako lehenbiziko leherketa entzun nuen […].—Ama, zer izan da hori? […]—Badirudi atentatu bat izan dela, alaba —hotzikara batek hartu ninduen goitikbehera. Une batez, beldurrez egon nintzen. […]—Baina… guri inork ez digu kalterik egin nahi, ezta?—Bai zera, nola pentsa dezakezu hori? Hori jende garrantzitsuari baizik ez zaiogertatzen, eta gu ez gara horrelakoak.[…]—Eta guri ere lehergailu bat jarri baldin badigute? —galde egin nuen, atea zabal-tzen nuen bitartean, autora igo aurretik.—Alaba, ez esan lelokeriarik eta igo autora, berandu iritsiko zara-eta.[…]Gogoratzen dudan hurrengo gauza argi gogaikarri batzuk dira, eta aurpegi osotiknituen hodiak. […]Esan zidatenez, hiru egun eman nituen koman. […][…]Hainbat urte igaroak ziren gurasoak banandu zirenetik, eta, hortaz, Virginia ahiz-pa eta biok amarekin bizi ginen, Aluche-ko betiko pisuan. Aitak, berriz, aparta-mendu bat partekatzen zuen alokairuan, auzoan bertan. Udazkeneko osteguneder bat zen, metrailaz eta odolez tindaturik, goiz hartan bi lehergai gehiagok eginbaitzuten eztanda: teniente bat hil zen, eta beste bat ni bezala gelditu zen, han-karik gabe. […]

Irene Villa, Saber que se puede. Recuerdos y reflexiones de una víctima del terrorismo, Madril, Martínez Roca, 2004, 32-38.

Page 47: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

47or.

2. fitxa: irudia

Madrilgo igerileku batean, 1991ko urtehartan.

Page 48: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

3. fitxa: Irene Villaren lekukotasuna

Gaur egun ere, Portellano doktorea ikusten dudanean, zera esaten dit, mirari batnaizela. […] Dioenez, «hezur eta haragizko nahaspila bat eginda» iritsi nintzen, hitzez hitz. Eta ipurmasailean dudan zauria ea zer moduz dagoen galdetzen dit.Zauri horrek bai baitu bere istorioa. Lehergailua eserlekuen azpi-azpian zegoenez,eserlekuaren zatiak sartu zitzaizkidan ezkerreko ipurmasailean, eta The Beatles-en kasete-pusketa batzuk ere bai. Pentsa, amaren talderik gogokoena: «Imagineall the people living life in peace».Txertaketei esker, alde hori berreraiki ahal izan zidaten… eta beste hainbat gauza.[…][…]Kontua da medikuek modu eredugarrian jokatu zutela. Nire ustez, modu ezinhobean […]. Halako baldintza txarretan egon arren, medikuek zehaztasunezaztertu zuten nola jokatu, besterik ez bazen ere, belaunetako bat gorde ahal iza-teko. […][…] Oso zaila izan zen belauna gorde ahal izatea. Eskuineko hankako zaurien jarraipena egiten zidaten egunero, edo, hobeto esan-da, hanka horretaz geratzen zenaren jarraipena. Horrez gain, makina bat laser-saio hartu behar izan nituen, hura ez baitzen inoiz ixten. Atzealdean txertaketak ezziren itsasten, eta aurrealdea nekez birsortzen zen.[…] ezin nituen gainetik kendu minak eta erremina. […][…] Azalak denbora luze behar izan zuen birsortzeko, bazirudien zauriak ez zirelasekula itxiko. Baina azkenean itxi ziren.Gero, aldirik mingarriena heldu zen, ez gogorrena baina: errehabilitazioa. […]

Irene Villa, Saber que se puede. Recuerdos y reflexiones de una víctima del terrorismo, Madril, Martínez Roca, 2004, 59-61.

Page 49: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

49or.

3. fitxa: irudia

Bere adiskideekin, lehen bisitak izan ondoren.

Page 50: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

4. fitxa: Irene Villaren lekukotasuna

Gelara lekualdatu ninduten egunean jakin nuen «berria» [hankak moztu zizkidate-la]. Ordurako inork ez zuen uste nire bizitza arriskuan zegoenik. Une hura oso tris-tea izan zen. Beharbada, nire bizitzako unerik mingotsena, sekula bizi izan dudan—eta, ziurrena, inoiz bizi izango dudan— unerik gogorrena.[…]Ohean eserarazten ahalegindu nintzen, eta zerbait arraro sumatu nuen. […]Hobeto mugi nezakeen eskua luzatu nuen hainbeste erretzen zidan gorputz-atalhori ukitzeko, baina han ez zegoen ezer. Larrituta eta nahastuta, berriz saiatu nin-tzen. Alferrik, baina. Azkenean burua altxatzea lortu nuenean, zerbait falta zelaikusi nuen. […]Une hartan nire gorputzaz jabetu ziren sentsazioak hain izan ziren sakonak, nonziur nago nire gogoak txikiagotu zituela, bizirik iraun nezan. Ziur nago nire burmui-nak oinazearen zati bat ezabatu zuela, erabat suspertu ahal izan nendin, bestelaezin izango bainuen hainbesteko minik jasan. Nire gogoak eraldatu behar izanzuen, eta hain gogorra ez zen zerbait bihurtu, bizirik iraun ahal izan nezan. […][…]Negar eta oihu egin nuen ahal izan nuen gehiena. Negar egin nuen, malkorik gabegelditu nintzen arte. Ezin nuen sinetsi nire gorputza betiko aldatuta egongo zenik.Eta are gutxiago halako era basati batez aldatuko zenik. […][…]Burura etorri zitzaidan lehenengo kontua zera izan zen […] ezin izango nintzeneskolara joan. Ezta saskibaloian jokatu ere. […][…]Guztiz aztoratuta eta amorratuta nengoen. Oihuka hasi nintzen etsi-etsian, ea nonote zeuden nire hankak.

Irene Villa, Saber que se puede. Recuerdos y reflexiones de una víctima del terrorismo, Madril, Martínez Roca, 2004, 62-65.

Page 51: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

51or.

4. fitxa: irudia

Ospitalean, atentatuaren ondoren.

Page 52: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

5. fitxa: Irene Villaren lekukotasuna

[…] Jende asko nuen ondoan, laguntza emanez; eta egin behar nuenaren adibi-de bat nuen oso gertu. Ibiltzen ikasi behar nuen, nire amak egin zuen bezalaxe.Baina, ziurrena, denbora luzeago eman beharko nuen. Artean, goizegi zen prote-siak probatzen hasteko. Eta oso larriak ziren zauriak sendatu behar nituen.[…][…] amak esandakoa bete nuen. Hark zera esan zidan:—Irene, bi aukera ditugu. Lehenengo aukera da beti mikaztuta bizitzea, sufritzen,hau egin digutenak madarikatzen, eta gelan ixtea negar egiteko. Bigarren aukera,berriz, aurrera begiratzea da, eta ausardiaz eta baikortasunez borrokatzea geurebizitzak berreskuratzeko.Ez nuen bi aldiz pentsatu ere egin, eta […] zera erantzun nion:—Ama, bigarrena aukeratuko dut. Nire bizitza hemen hasiko dela erabaki dut.Hankarik gabe jaio naizela.[…]Uste dut jendea batez ere harritzen zela beti irribarre egiten genuelako. […]Horrez gain, uste dut aski harrigarria egin zitzaiela ez genuela negarrik egiten.Nahiz eta negar egiteko eskubide osoa eduki. Ezin genituen indarrak era horretanalferrik galdu. […] Geure buruaz errukitzeko ere ez genuen denborarik. Lan askogenuen egiteko. Ibiltzen ikasi behar genuen. […]

Irene Villa, Saber que se puede. Recuerdos y reflexiones de una víctima del terrorismo, Madril, Martínez Roca, 2004, 72-77.

Page 53: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

53or.

5. fitxa: irudia

Amarekin berriz elkartu eta handik egun gutxira.

Page 54: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

6. fitxa: Irene Villaren lekukotasuna

Hau ere entzun nuen behin: «Orain, oso indartsu dago, baina etxera joaten de-nean, han, bisitek ematen duten laguntzarik eta oparirik gabe, eta hankarik gabe,ez du irribarrerik egingo». Ez dakit, bada; beharbada horrekin nolabait prestatunahi ninduten hel zitekeen egoerarik makurrenari aurre egiteko, baina nik hondo-ratzeko ahalegin gisa sentitu nuen. […][…]Beste senide eta lagun batzuek ere asko akuilatu ninduten ohar gogor horienaurrean. Berriz egin ahal izango nuen guztia esaten zidaten. […][…]Bultzadarik handiena nik bezalaxe anputazioak jasan zituzten pertsonek emanzidaten. Era guztietako ebakitzeak jasan zituzten lagunak etorri zitzaizkidan bisi-tan. […][…]Horrez gain, harrituta geratu nintzen, «Irene Villa neskaren alde» dirua biltzekozenbat eta zenbat futbol-partida, antzezlan, jai, maratoi, zozketa, loteria eta bes-telako ikuskizun egin ziren ikusita. Jakina, nire senideek dohaintzan eman ziotendiru hori Terrorismoaren Biktimen Elkarteari (Asociación de Víctimas del Terroris-mo). Ordutik aurrera, ohartu ginen biktimei laguntza emateko bide bat ginela. Ala-baina, inoiz ere ez genuen gainerakoek baino diru gehiago izango, ez genuennahi. Ezin ziguten abantailarik eman inola ere ez. Kontu bat argi zegoen: jendeakosorik eman zuen bere burua terrorismoaren biktimen alde. Izan ere, guk paira-tu genuen atentatua zuzenean izan zen, eta alderik alde korritu zuen mundua.Hala ere, ezin genuen inola ere abantailarekin jokatu, ez genuen horretarakoeskubiderik.Biktima guztiak berdinak gara, beti errepikatuko dut hori, nekatu gabe. Denekizan behar ditugu eskubide berberak. […] Bagenekien guk betebehar bat genue-la, gainerakoek ez zutena. Izan ere, une horretatik aurrera, biktima guztien begi-tartea eta ahotsa islatu beharko genuen. Konprometituta geunden, biktimen ban-dera eramango genuen. Eta bakearen bandera ere bai.

Irene Villa, Saber que se puede. Recuerdos y reflexiones de una víctima del terrorismo, Madril, Martínez Roca, 2004, 79-91.

Page 55: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

55or.

6. fitxa: irudia

Irene Villa, atentatua jasan ondorenegindako lehen irteeretako batean.

Page 56: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Hezetasuna eta isiltasuna tortura gisa

Helburuak

• Bahiketara, eta bahitutako pertsonengana etahaien familiengana hurbiltzea; eta jardute hori indar-keria terrorista eta tortura-mota bat dela onartzea.

• Bahitutako pertsona batek gatibu eman dituenegunetan izan dituen sentimenduei buruz hausnar-keta egitea, haren sufrimendura hurbiltzeko asmoz.

• Ikasgelan eztabaida piztea, eztabaida egitea etapolemikan aritzea, betiere, nireak bezalakoak ezdiren jarrerekin begirunea eta tolerantzia izanda.

• Beren borondatez kontra, maite dituzten pertso-nengandik urruti suertatu diren pertsona horiensufrimenduarekiko enpatiazko jarrerak sustatzea.

Sentibera bihurtzea

Ikasle batek, edo jardueraren dinamizatzaileak, gainerakokideei eskatuko die ahalegina egin dezaten bahitutakopertsona baten larruazalean jartzeko. Gogoratu behardute pertsona hori gogoz kontra atera dutela maite dituenpertsonen artetik. Beharbada, emaztearen edo seme-ala-ben begitarte izutua ikusi du, negar artean agurtzen zutenbitartean. Gero, anestesiatzeko substantzia baten bidezlogaletu dute, eta gelaxka heze eta txiki batean esnatuda. Gogoan izan behar da, Jaime Caballerok gatibu eman

2

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Jaime CaballeroUrdanpilletaren kasua:ETAk bahitu zuen 1986koabenduaren 10ean. Berelekukotasuna jaso dugu.

Page 57: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

zuen denboraldiaz egin zuen deskribapenari jarraiki, zuloaren tamainak klaustrofobia larriasorrarazi ahal diola gatibu dagoenari:

Zabalera aldetik, doi-doi ukitzen nuen ukondoekin bi alboetan; luzerari dagokionez, bimetro inguruko lastaira bat sartzen zen; eta, garaiera aldetik, bi metro inguru zituen tokihark: kaxoi bat.10

Metodologia

1. Dinamizatzaileak lankide bati eskatuko dio ahots ozenez irakur dezan bahitutako pertsona-ren lekukotasuna (dinamizatzaileak gogora ekarri ahal du, gainera, hori borondatezko ekin-tza bat dela, eta bahitutakoak, aldiz, ez duela aukerarik hautatzeko, gogoz kontra dagoe-la gatibu toki horretan). Grabatutako zinten bidez, soinuak erreproduzitu ahal ditugu, halanola, zabaltzen diren ateak, erortzen diren tantak, ahopean hitz egiten duten bi pertsona…,eta etengabe berritzen den musika errepikakor bat.

2. Ahots ozenez egindako irakurketa bukatu ondoren, ikaskide guztiek beren kabuz eta isi-lean irakurri beharko dute Jaime Caballerok kontatzen duen esperientzia, jarduera honenbukaeran azaltzen dena.

3. Ikasle guztiek testua entzun eta irakurri ondoren, eta minutu batzuk utzi ondoren bakoitzakberez kabuz hausnarketa egin dezan, galdera hauek egingo dizkiegu:

• Zer sentitu duzu lekukotasun hau entzutean? Azaldu hitz baten bidez, hain zuzen, bihilabete leku horretan itxita eman dituen pertsona batek sentitzen duena azaltzeko ego-kia izan daitekeen hitzaren bidez.

57or.

10. Cristina Cuesta, Contra el olvido. Testimonios de víctimas del terrorismo, Madril, Temas de Hoy, 2000, 143.

Page 58: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

• Sarritan, torturak soilik min fisikoari lotuta daudela uste dugu, eta ez gara ohartzen kaltepsikikoa dela tortura edo tratu txarren zati garrantzitsu bat. Zuk zer uste duzu? Tankerahorretako zulo batean egotea, beharbada, ez da hain txarra izango? Hilgarria izan lite-ke? Zer izango zen gogorrena? Azaldu erantzun hori emateko arrazoiak.

• Gogoratzen al duzu bahitutako pertsona ezagunen baten izena? Prentsako ebakietan,liburuetan edo Interneten bila dezakezu.

Jarduera hau banaka edo lankidetzako lan moduan egin daiteke, ikasleak lau laguneko talde-tan banatuta. Bestalde, 1-2-4 izenekoa jarduera gomendatzen dugu: ikasleek galderei eran-tzungo diete, lehenik banaka (1), gero binaka (2) eta azkenik taldean erantzuna adostuz (4);gero, talde handiari jakinaraziko diote.

Page 59: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

59or.

Nire leihotik nire zuloa ikusten dut

1986ko abenduaren 10ean bahitu ninduten,eta 1987ko otsailaren 7an askatu ninduten:59 egun eman nituen bahituta. Hamabi urteigaro dira harrez geroztik, eta ondo nago,suspertuta, ez dut batere traumarik. Geratuzaidan ondorio bakarra lo falta da; loaldiahankaz gora jarri zidaten. Medikuek pilulakhartzeko esan zidaten, eta noizean behinkasu egiten diet. Bahiketak nerbio-sistemanahastu zidan. Nik lasai eta ondo nagoelauste badut ere, beharbada ez da horrela.Gainerakoan, ez dago bestelako ondoriorik,guztiz gaindituta daukat.Ez naiz talde bateko kidea, herritar arruntbat naiz, egoera berezi batean suertatuzena. Tarteka, gogoeta egiten dut horretaz,eta kito. Orain dela gutxi izan da nirebahiketaren urteurrena, eta oharkabeanjoan da. Nire familia eta ni ia ez gara ohartuere egin. Alabari galdetu nion ea gogoratzenzen, eta baietz esan zidan, baina ez zidalaezer esan nahi. Bahitu nindutenean, berak13 urte zituen.[…]Egunero igarotzen naiz nire zulo aurretik.Nire enpresaren parean dago, nire

bulegotik ikusten dut. Santi Potrosharrapatu zutenean, 1987ko irailaren30ean, zuloa non zegoen jakin genuen, etabahitzaileak zein izan ziren ere bai. Zur etalur gelditu nintzen. Harritzekoa zenenpresatik hain gertu egotea bahituta.Itxita egon nintzen lokalaren jabea atxilotuzuten. Garbiñe Biurrun epaileak deituzidan, ikustera joan gintzan, eta, egia

esan, gogoan nuena baino askoz eretxikiagoa iruditu zitzaidan. Ematen duenez,hor barruan sartuta egonda, nonbait,etxekotuta nengoen tokiarekin. Zabaleraaldetik, doi-doi ukitzen nuen ukondoekin bialboetan; luzerari dagokionez, bi metroinguruko lastaira bat sartzen zen; eta,garaiera aldetik, bi metro inguru zituen tokihark: kaxoi bat. Ez nintzen oinez ibiltzen.Ni bezala egon ziren beste batzuek, berriz,egin zuten. Niri ikaragarri gustatzen zait

Jaime Caballeroren lekukotasuna

© Zuloa non zegoen jakin nuenean,zur eta lur gelditu nintzen.Harritzekoa zen enpresatik haingertu egotea bahituta

Page 60: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

mendira joatea eta ibiltzea, baina hanbarruan, ez. Julio Iglesias eta EmilianoRevilla, berriz, oinez ibiltzen ziren berenzuloen barruan. Argia gau eta egun egotenzen piztuta. Egunez bonbilla zuria, etagauez bonbilla berdea. Eta musika neukanjarrita, eguneko hogeita lau orduetan. Haneman nituen berrogeita hemeretziegunetan, musika, gau eta egun. Ezzidaten kentzen, fabrikako zarata entzunez nezan. Ebakitako egunkariak,gurutzegramak eta irakurketaren batematen zizkidaten, baina ezer gutxi.Hasieran, beldur handia izan nuen. Urdurijartzen nintzen nitaz zer gertatuko zen

gogoeta egitean. Gero, denbora luze izannuen horretaz pentsatzeko: egunekohogeita lau orduak. […] Hiru lagunek

© Argia gau eta egun egoten zenpiztuta. Egunez bonbilla zuria, eta gauez bonbilla berdea. Etamusika neukan jarrita, egunekohogeita lau orduetan. Han emannituen berrogeita hemeretziegunetan, musika, gau eta egun. Ez zidaten kentzen, fabrikakozarata entzun ez nezan

EL

CO

RR

EO

ETA erakundeak 1986. urtean bahitu zuen Jaime Caballero, eta 59 egunez edukizuen bahituta, Caballerok lan egiten zuen enpresaren aurrean zegoen zulo batean.

Page 61: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

61or.

zaintzen ninduten. Denetik zegoen, bizitzanbezalaxe. Bahitzaileetako batek ondo jokatuzuen nirekin, beste batek hala-hola, etahirugarrenak oso gaizki, mespretxuzerantzuten baitzidan. Batek lagun egitenzidan, mendiari eta kirolei buruz hitz egitenzidan. […][…]Denboraren nozioa galdu nuen. Han, ehuneta lau egun igaroak nituela uste nuen;baina berrogeita hemeretzi izan ziren. […][Egun batean] kontuak ondo zihoazela esanzidaten, edozein unetan joateko moduan

egongo ginela. Horrek konfiantza emanzidan. Krudelegi iruditzen zitzaidan kontuakkonponduta zeudela esatea, eta gerohorrela ez suertatzea. Botila bat xanpainireki zuten, eta kopa bat eskaini zidaten,baina ez nuen hartu. […]Zuhaitz bati lotuta utzi ninduten […].Anbulantzia bat etorri zen Donostiatik etxeraeramateko. Nire familiak ez zekien ezer. […]

Iturria: Cristina Cuesta, Contra el olvido.Testimonios de víctimas del terrorismo,Madril, Temas de Hoy, 2000, 142-144.

Page 62: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Heriotza eta kalumnia

Helburuak

• Biktimen errealitatera hurbiltzea, Olaciregui familia-ren oinazearen bidez.

• Gure aita edo lagun bat izan zitekeen herritar bathiltzea zein absurdoa den hausnartzea.

• Pagaburuaren irudiaz eztabaida egitea. Pertsonakutun baten heriotza bortitzak saminetan uzten dufamilia, baina oraindik bero dagoen gorpu batengainera botatako kalumnia beste sufrimendu gehi-garri bat da, biktimek nozitu duten urraketari gaine-ratu beharreko beste oinaze bat.

Metodologia

1. JARDUERA

Proposatzen dugun lehenengo jardueraren abiaburua MiguelOlacireguiren lekukotasuna da. Lekukotasun horrek atze-rantz eramaten gaitu, bere anaiaren, hau da, Eugenio Olaci-reguiren atentatu izugarria izan zen 1997. urtera. Hainbat gal-dera egingo ditugu, aberasgarriak izan baitaitezke guregizartean dauden oinarri etikoei buruz eztabaida egiteko:

• Ba al du garrantzirik hildakoak Ertzaintzari deitzeakedo ez?

3

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Eugenio OlacireguiBordaren kasua: ETAk hilzuen, 1997ko urtarrilaren30ean. Hemen bereanaiaren lekukotasuna jasodugu, MiguelOlacireguirena.

Page 63: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

• Beharbada, bere dendatik igaro zen ETAko kideak aginduko zuen bere hilketa. Heriotzabeti da izugarria, baina, kasu honetan, zer lortu nahi zuten hiltzaileek Eugenioren hilke-tarekin?

• Hiltzeaz gain, handik egun gutxira, erakunde terroristak jakinarazpen bat argitaratuzuen, eta, bertan, «estatu espainiarraren zerbitzuan zegoen salatari bat» zela leporatuzion. Nola ulertzen duzu hori? Zer lortu nahi da hori zela leporatuta?

1. Talde txikian jarrita, ikasle bakoitzak erantzuna emango die galderei. Minutu bat emango daesku-hartze bakoitza egiteko.

2. Erantzun bat aukeratuko dute hiru galdera horietako bakoitzari erantzuteko, ahal badatalde txikiko kide guztien artean adostuta.

3. Gero, talde handian bilduta, hautatutako erantzunen bateratze-lana egingo dute, eta, dina-mizatzaile baten laguntzaz, galderetarako azken hiru erantzunak adosten saiatuko dira.

4. Erantzunak txartel batean itsatsiko dira, ikasgelako toki agerian.

2. JARDUERA

Bigarren jardueraren oinarria hildakoaren familiak argitaratu zuen jakinarazpena da:

1. Ikasle batek jakinarazpena irakurriko du.2. Dinamizatzaileak ikasleei eskatuko die esaldi bakar bat azpimarra dezaten, haien ustez tes-

tuaren mezu nagusia biltzen duena.3. Txandaka, esaldia hautatzeko arrazoia argituko dute.4. Azkenean, hausnarketa egingo dute taldean.5. Boluntario batek azken hausnarketa idatziko du, letra handiz, txartel batean. Denon artean,

bakoitzak marra batzuk eginez, irudi bat egingo dute, grafiko baten bidez hausnarketa iru-dikatzeko.

63or.

Page 64: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

[Eugenio Olaciregui] bizikleten enpresabateko langilea zen, ezkonduta zegoen, etabi alaba zituen. Apolitikoa zen,txirrindularitza maite zuen, bere auzoanondo gizarteratuta zegoen, eta ELAsindikatu abertzaleko kidea zen. Ez zengehiegi kezkatzen bere familiarekin,lagunekin, lanarekin edota bizikletarekinzerikusirik ez zuten gaiez. Eta hau, zergatik?ETAk, atentatua aldarrikatzeko 1997kootsailaren 19an atera zuen jakinarazpenean,Valentin Lasarte etakidearen atxiloketaleporatu zion Eugenio Olacireguiri: harenlaguntzari esker, Ertzaintzak «eragiketa»antolatu zuen, eta, azkenik, Lasarte atxilotuzuen. […][…] Hasiera-hasieratik, espekulazioak izanziren: beharbada Eugenio izango zenErtzaintzari deitu ziona, eta Valentin Lasartealde hartan zegoela salatu zuena.Kazetarien galderei erantzunez, lagunek etaezagunek zera esan zuten: «Honeknahasketa bat izan behar du». […]Beharbada, Valentin Lasartek bizikleta baterosiko zuen Eugeniok lan egiten zuendendan. Beharbada, Eugeniok laguntzaemango zion bizikleta autoan sartzeko,Lasarte atxilotu zuten egun berean.

Valentin Lasartek nola edo hala mendekuahartu behar zuen, eta, espetxeratutazegoela, hiltzeko zuen botereaz baliatuzen. Eugenio izan zen antolatutakomendekuaren pagaburua. Sekula ez dugujakingo Eugeniok Ertzaintzari deitu zion

edo ez. Ziurrena, ez zuen egingo, askiarretagabea eta axolagabea zelako. […]Baten batek deitu zion Ertzaintzari alderdihorretatik. Baten batek zerbitzua egin zionerkidegoari, eta, hari esker, hiltzaile batatxilotu zuten; aurrerantzean, ez zen askeibiliko, erosketak egiten lasai ederrean.ETA ez dago ohituta Euskadiko herritarraklankidetzan aritu daitezen, eta Eugeniokordaindu egin zuen.

Iturria: Cristina Cuesta, Contra el olvido.Testimonios de víctimas del terrorismo,

Madril, Temas de Hoy, 2000, 64-65.

1. jarduera: Eugenio Olacireguiren anaia zen Miguel Olacireguiren lekukotasuna

© Eugenio izan zen antolatutakomendekuaren pagaburua. Sekulaez dugu jakingo EugeniokErtzaintzari deitu zion edo ez

Page 65: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

65or.

Non daude auzibidezko bermeak? Nondago biktimak defentsarako dueneskubidea? Hau al da herri honi eskaintzendioten hautabide demokratikoa? Eugeniokegin zuen delitu bakarra hauxe izan zen:ohiz kanpoko pertsona bat zen, berefamiliari buru belarri emana, kirolerako

bizitzen ohituta, langile eredugarria izan nahizuen, geratzen zitzaion asti urria auzorakohaur-jarduerak antolatzen ematen zuen.Hala, bada, jakin beza euskal iritzi publikoakETAk balaz hiltzen duela lehenik, etakalumniaren bidez gero, ondo baitakitehildakoek ezin dutela beren burua babestu.Era berean, jakin beza iritzi publikoak,erakundeak, Euskal Herria askatu nahiduela esan arren, familia honensufrimenduaren bidez, errugabe bat erabiliduela pagaburu gisa, euskal gizarteabeldurrarazteko.[…] Jende baketsua eta tolerantea gara,tinko babesten dugu bizitzarako eskubidea,baita inguruabar mingarri hauetan ere. Halaere, justizia egiteko itxaropena dugu,hiltzaileak eta bere lankideek ekintzakriminal honengatik Legeak ezartzen duenzigorra ordain dezaten. Krimen hau euskalherriari egindako eraso zuzena besterik ezbaita, euskal herriak berriz galdu baitu beresemeetako bat, armen bidegabekeriarenondorioz.

Iturria: Cristina Cuesta, Contra el olvido.Testimonios de víctimas del terrorismo,

Madril, Temas de Hoy, 2000, 68.

2. jarduera: Eugenio Olacireguiren familiaren jakinarazpena

EL

DIA

RIO

VAS

CO

Eugenio Olaciregui bizikletak saltzen zituenenpresa batean ari zen lanean 1997. urtean,ETA erakundeak hil zuenean.

Page 66: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Ezin dut gorrotatu, ez dut gorrotatu behar

Helburuak

• Gure elkartasuna eta hurbiltasuna erakustea terro-rismoaren biktimei, kasu honetan, Garrido jenerala-ren familiari.

• Familia bereko hiru kide hiltzea zentzugabekeria etabasakeria bat dela onartzea, eta hausnartzea ume-zurtz geratutako haurrek beren kabuz atera behar-ko dutela amesgaizto horretatik.

• Hausnarketa egitea Garrido familiako kideek bar-katzeko duten gaitasunari buruz, eta ikustea nolaurrutiratzen diren gorrotozko edo mendekuzkojarreretatik, azken batean, maitasunezko irakaspenhandi bat emateko: barkamena emateko aukeraonartzen baitute.

Metodologia

1. Zure familiako hiru kide horrela galtzea, lau anaia-arreben ondoan umezurtz geratzea, esperientziagogor-gogorra izango da, zalantzarik gabe. Hala ere,bigarren zatian irakur daitekeenez, Fernando Garri-dok laztura gainditu nahi du, ez du nahi lazturagorroto bilaka dadin. Hiru lekukotasunak irakurriondoren, ikasleek galdera hauei erantzuna emangodiete:

4

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Gipuzkoako gobernadoremilitarra zen RafaelGarrido Gil-en, DanielaVelasco de Vidaurreta bereemaztearen eta DanielGarrido Velasco semearenkasua: ETAk hil zituen1986ko urriaren 25ean. Eraberean, María TeixeiraGonçalves-en kasua:handik egun gutxira hilzen, atentatu bereanizandako zaurienondorioz. Kasuareneuskarriak Danielarenneba den SilverioVelascoren eta senar-emaztearen beste semeazen Fernando Garridorenlekukotasunak dira.

Page 67: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

• Zure ustez, arrazoi gehiago egon daiteke polizia, guardia zibil edo militar bat hiltzeko,kazetari, enpresaburu edo gidari bat hiltzeko baino? Zergatik?

• Zaila da Garrido familiaren larruazalean jartzea, baina, zuk zein erreakzio izango zenukehorrelako egoera batean?

• Hain une zailetan, zer izan liteke lagungarri mina gainditzeko?• Barkamena eman ahal izango zenieke zure familia hil dutenei? Zer eskatuko zenuke

hainbesteko sufrimendua eragin zizuten horiei egunen batean barkamena eman ahalizateko?

2. Hirugarren zatian, fakultateko pintadaren berri izan dugu, «Garrido familia kandeletako keabezala joan zen». Ikasleek pintada horri buruz duten iritzia emango dute, beren erantzunakarrazoituta.

3. Denok ezagutzen ditugu era horretako gertakariak orain dela gutxiko historian. Jarduerak,oihuak, pintadak edo adierazpenak, biktimen eta haien senideen zauriak sakondu baizikegiten ez dutenak. Dinamizatzaileak ikasleak bultzatuko ditu, liburuetan, hemerotekan,Interneten eta beste leku batzuetan informazioa bila dezaten, eta zerbait idatz dezatenmota honetako ekintzei buruz, hau da, beren ustez biktimekin iraingarriak diren jarduereiburuz.

67or.

Page 68: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

1975. urtetik bizi naiz Euskal Herrian.Hamaika urte neramatzan lurralde honetanbizitzen, nire arreba, koinatua eta iloba hilzituztenean; María ere hil zuten. Une hartan,gidaria ere bazihoan autoan. Hala ere,kanpora atera ahal izan zuen, nire koinatuakohartarazi baitzion, eta, hola, bizirik atera zen.Oso larri egon zen, baina bizirik atera zen. […]Rafael oso lasai bizi zen, ez zuen ematenbeldur zegoenik. Jakina, bazekien arriskuanzegoela. Gobernu Militarrean hainbat pintadaazaldu ziren. ETAk beste gobernadore militarbat hil zuen lehenago: Gonzalo Vallés,emaztearekin Kontxatik pasieran zebilela.[…]

[…] Atentatua izan eta handik ordu gutxira,familiako lehengusu batek zera esan ziongure amari: «Zerbait egin behar dugu. Ezindugu hilketa hau jasan». Gure amak, ilobaribegiratu, eta zera esan zion: «Mendekuahartzea ez da kristauen jokabidea».Harrotasunez esaten dut, horixe izanbaitzen gure amak atentatuaren eguneanbertan izan zuen erreakzioa […].[…][Nik] institutu batean ematen nituen eskolak[…]. […] Jarrai erakundeko ikasleak nituen[…], eta irribarrezko keinuak ikusi nituen, etapopatik-keinua ere bai; hori ikusi nuen.Amorrazioa eman zidan, eta harritu ere egin

Biktimen senideen eta beste lagun batzuenlekukotasunak

Hiltzaileek Gipuzkoako gobernadore militarra zen Rafael Garrido Gil jeneralaren autoan jarrizuten bonba itsatsia. Donostiako Boulevard erdian egin zuen eztanda, eta, horrenbestez,jenerala, Daniela Velasco bere emaztea, 21 urte zituen Daniel semea eta handik gertu zebilenMaría Teixeira andrea hil ziren.

Seme-alaba gehiago geratu ziren bizirik (beharbada, Fernando Garrido izango da ezagunena,mendizale gisa egin dituen jarduerengatik), baina basakeria hark hondatuta utzi zituen. Zerga-tik? Rafael militarra zen.

Silverio Velasco, biktimen koinatua, neba eta osaba da, eta ezin du gorrotatu. Bere lekukota-suna maitasunezko kantu eder bat da:

Page 69: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

69or.

1999ko irailaren 20an Zaragozako egunkaribatean argitaratutako elkarrizketa batean,Silverioren iloba zen Fernando Garridok zeraesan zuen: «Eskuzabal jokatu beharkodugu». Su-etenaren berri oso era baikorreanjaso du, eta txalotzen du, hoztasunez badaere. Aitortzen duenez, bere itxaropenikhandienetako bat da hauxe da: berealabatxoari atentatu haren berri eman ahalizatea «naturaltasunez, gertatu zen kontuizugarri triste bat izan zela esanez. Kontatunahiko nioke iraganeko kontu bat izangobalitz bezala, belaunaldi berriei Espainiangerra zibila izan zela esaten dieguneanbezala. Gorrotorik gabe, gorrotoa ez baitzaitardura. Horrek esan nahiko luke terrorismoairaganeko kontua dela, eta gure herrialdeakgainditu duela arazo hori».

Iturria: Cristina Cuesta, Contra el olvido.Testimonios de víctimas del terrorismo,

Madril, Temas de Hoy, 2000, 34.

ninduen, ez bainuen ikasleengandikhorrelakorik espero. […]Hilabetez, sudur-hemorragiak izan nituen[…]. Hiruhilekoa amaitu nuenean, zerbitzu-

eginkizun bat eman zidaten, Euskal Herritikkanpo. Joan behar nuen, ez bainengoenondo. Ezin nuen jasan besteen minarekinhain sorgorra zen jende horri eskolaematea […]. [Baina] argi eta garbi izannuen beti itzuliko nintzela, Euskal Herriamaite dut.[…][Nire ilobek] ez dute gorrotatzen, osoausartiak eta eskuzabalak dira, barkamenaeman nahi dute. […]

Iturria: Cristina Cuesta, Contra el olvido.Testimonios de víctimas del terrorismo,

Madril, Temas de Hoy, 2000, 31-34.

© Jarrai erakundeko ikasleak nituen,eta irribarrezko keinuak ikusinituen, eta popatik-keinua ere bai;hori ikusi nuen. Ezin nuen jasanbesteen minarekin hain sorgorrazen jende horri eskola ematea,baina argi eta garbi izan nuen betiitzuliko nintzela, Euskal Herriamaite dut

EFE

Rafael Garrido Gil Gipuzkoako gobernadoremilitarra zen, eta ETA erakundeak 1986. urteanhil zuen.

Page 70: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Familia bat suntsituta, gizartea asaldatuta,zaurituak, kalte materialak eta isiltasunhandia. […] Zorroagako Filosofia

Fakultateko Areto Nagusian […], denboraluzez, pintada handi-handi bat gailendu zenekitaldi publikoetan eta pribatuetan:«Garrido familia kandeletako kea bezala

joan zen». Alboko atearen aurrean jarrita,gauza beldurgarri hori ikustea ignominiariegindako monumentu bat ikustea bezalakozerbait zen. Ez zen aski hiltzea, familiabereko hiru kideren eta langile portugaldarbaten desagerpen basatiaren aurreansorgor geratzea. Gainera, besteen minazegin behar zen barre. Besteen minaz beti,jakina. […][…] Pintada hori eta «Ordóñez, itzuliezaguzu bala» oihua izan dira biktimenduintasunaren aurka egon diren gorrotozkoadierazpenik lazgarrienak.

Iturria: Cristina Cuesta, Contra el olvido.Testimonios de víctimas del terrorismo,

Madril, Temas de Hoy, 2000, 30-31.

Garrido jeneralaren senideen lekukotasuna nabarmendu behar dugu. Giro militarrean heziakizan arren, ez dute errebantxa edo mendekua hartzeko asmorik, eta horrek areago handitzendu haien jarrera. Ez Silveriok ez bere bilobek ez dute inoren heriotza desiratzen, ez dute gorro-to-izpirik haien bihotzetan. Haien sufrimendua handiegia izan zen, ulertzera hurbildu ahal iza-teko; eta, hala ere, mugarik gabeko eskuzabaltasuna erakusten dute, eta prest agertzen dirahiltzaileei barkamena emateko. Cristina Cuestak zera esaten du, 1986ko urriaren 25 hariburuz, Contra el olvido liburuan:

© Ez zen aski hiltzea, familia berekohiru kideren eta langileportugaldar baten desagerpenbasatiaren aurrean sorgorgeratzea. Gainera, besteen minazegin behar zen barre

Page 71: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

71or.

Page 72: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

‘Un grito de paz’ (Bake-oihu bat): ETArenbiktima baten hil ondoko autobiografia

Helburuak

• Begirunezko eta elkartasunezko sentimenduetansakontzen duten balioak eta jarduerak sustatzea.

• Gure herrialdean terrorismoaren biktimekiko enpa-tia eza egoteko eragina izan duten aldagaiak edoinguruabarrak aztertzea.

• Enpatiako jarrerak sortzea indarkeria terroristazuzenean nozitu duten pertsonekiko, eta eraginko-rrez entzutea.

• Indarkeriaren biktimekiko harreman-esparru berriakamesteko gaitasuna sustatzea, behar bezain hurbilsentitu ez zuten gizartearekiko konfiantza berresku-ra dezaten.

• Gure desberdintasunei erantzuteko indarkeria era-biltzeari uko egitea beharrizan bezala bizitzea; ondoaztertzea zein ondorio izango duen horren alde egi-teak; eta gatazkak era baketsuan eta sortzaileankonpontzeko gaitasunak ikastea eta abian jartzea.

• Kontzientzia hartzea biktimen gaia gure historiarikberrienaren zati gisa hartzeko dagoen beharrizanaz.

• Gure proiektu politiko, pertsonal eta erlijiosoetan,legezkoa denaren eta legez kanpokoa denarenartean dagoen muga bereizteko eta zehaztekolaguntza ematea.

• Batera duguna zehazten ikastea, eta desberdintzengaituena aberasten eta bultzatzen gaituela jakitea.

5

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Ramón BagliettoMartínezen kasua: ETAk hilzuen 1980ko maiatzaren12an Azkoitian. Kasuhonetara hurbiltzeko,Pedro Mari Baglietto anaiakemandako lekukotasunajaso dugu, hildakoaren hilondoko autobiografiamodura erabili baitzen.

Page 73: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Metodologia

1. Irakasleak astiro irakurriko du testua, dramatizazioa eginez ia, eta, bitartean, ikasleek era-ginkortasunez entzungo dute kontakizuna. Hobe da ondo aireztatuta dagoen gela bateanegitea, zarata eta argi gutxi duen gela batean. Oro har, testuan arreta biltzeko lagungarriaizan daitekeen giroa sortzen ahaleginduko gara.

2. Ikasleei testua banatuko diegu, beren kabuz irakur dezaten.3. Gero, lau edo bost laguneko taldetan banatuko dugu ikasgela. Talde horietan, gai hauek

aztertuko dituzte (ez da beharrezkoa hemen paratu dugun ordenari jarraitzea; hobe dalehentasuna ematea sakonago iritsi zaien edo hunkitu dituen horri):

• Zehaztu eta idatzi, alde batetik, zein unetan nabaritzen den larridura, eta, bestetik, zeinunetan nabaritzen den itxaropena. Egin ezazu tristura- eta poz-egoera horiekin lotzendituzun sentimenduen zerrenda paralelo bat.

• Zure ustez, zein arrazoi zuen Ramón Bagliettok beldur izateko? Eta zein arrazoi zuenitxaropena eta konfiantza izateko?

• Une batzuetan, jazarpena nozitzen duen pertsonak giza bereizgarriak ematen dizkiejazarleei. Bila itzazu une horiek, eta eztabaidatu gainerako kideekin: zuen ustez nolaikusten dute Ramón bere jazarleek? Zuen ustez, pertsona gisa hartzen al dute, edo lortunahi duten helburua betetzeko xede edo bitarteko hutsa al da?

• Testuko pasarte batzuetan, gero eta nabarmenagoa da protagonistaren ondoeza. Sei-nalatu une horiek, eta idatz itzazu.

• Ramón Baglietto 1980. urtean hil zuten. Bila ezazu informazioa hainbat iturri baliatuz:hemerotekak, Internet, liburuak, familia… Nola sumatzen zen urte haietan Euskal Herri-ko egoera? Kontakizunean bertan, datu ugari aurkituko dituzu. Nola hitz egiten zen garaihartan indarkeriaren biktimei buruz? Gizarteak zein erreakzio izaten zuen giza galerahorien aurrean?

73or.

Page 74: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

• Ramón basatiki hil zuen pertsonaren benetako izena ez da Basilio. Zure ustez, zer lortunahi du liburuaren egileak goitizen hori sortuz bere anaia hil zuen pertsonari deitzeko?Zure ustez jartzen ari al da krimena egin zuen pertsonaren tokian? Pentsatzen ari al dazein gogorra izan daitekeen pertsona horrentzat markatuta geratzea bizitza osorako?

• Une batzuetan protagonistak arerio gisa ikusten ditu jazarleak; beste une batzuetan,berriz, onartzen ditu haiek eta berak batera dituzten gauzak. Aurkitu pasarte horiek, etaidatz itzazu.

• Egin gogoeta hausnarketa honetaz: «zera galdetzen diot neure buruari: nork esango otezion Basiliori ni bere etsaia naizela». Idatz itzazu burura etortzen zaizkizun erantzunak.

• Egin hausnarketa Ramónek une jakin batean bere autoaz duen ikuskerari buruz. Nolasentitzen da auto barruan? Zergatik?

• Zein unerekin edo protagonistaren zein ezaugarrirekin identifikatu zara gehiago kontaki-zunean barrena? Zergatik?

• Pasarte batean, protagonistak bere buruari galdetzen dio ea zergatik egokitu zaion horiberari, eta ulertzen ez dituen beste gai batzuk aztertzen ditu. Bila ezazu pasarte hori.Zure ustez, ba al dago arrazoirik gizaki batek beste gizaki baten bizitzari buruz erabakidezan azaltzeko?

• Testuko une askotan, protagonista kexatu egiten da, bere lagun batzuek izan dutenpatua ikusita. Bilatu lagun horien izenak. Ba al duzu egoera zailetan dagoen adiskiderenbat? Zein neurritaraino ulertzen duzu nola sentitzen den protagonista bere lagunensamina ikustean eta sentitzean?

• Zehaztu zein diren protagonistak dituen kezka nagusiak bere familiari, bere herrialdearieta bere buruari begira.

• Horren ondoren, talde bakoitzak egin dituen hausnarketen bateratze-lana egingo dugu,eta, gero, eztabaida egingo dugu, atera diren ideia nagusiak jasota. Rol joko bat ere egindezakegu: ikasle batzuek testuko protagonisten rola jokatuko dute, eta ikasgelako gai-nerako kideek behatzaile-lana egingo dute eta, hortaz, idatziz jasoko dituzte besteenjokabideak, jarrerak, jarrera horiek izateko oinarriak…

• Dramatizatu gertatutakoa, eta, soziodramaren teknika baliatuz (ikusi 3. eranskina),asmatu beste irtenbide bat, geure arteko desberdintasunak konpontzeko. Bila ezazuesormenezko hautabide bat, indarkeria eza bultzatzen duena, hartara, ondorioak hainlarrik izan ez daitezen, gauzak indarrez egin ez daitezen, alde batek gal ez dezan, etahalako prezio garestia —bizitza galtzea— ordaindu behar izan ez dezan.

• Egin hausnarketa aipu honen gainean: «Gizaki bat hiltzen denean, gizaki hori dena haus-teaz gain, gizaki hori izan zitekeena ere hausten da».

Page 75: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

75or.

Autoa Azkarateko gainerantz zuzentzendudanean, nire gogo-aldarte ezin hobea da.Badirudi, aldatzeko ditudan asmo onhutsekin, nire bizitza hobetzen ari dela.Mendatearen hasieran dagoen haran ederrabegiesten dut, lehenengo aldiz ikusiko banubezala; eta, erlijio-kantu bat ahopekakantatzen hasten naiz, zergatik ez dakidala[…]. […] gogoberotasun ezezagun batenondorioz, bizitza ederra dela pentsatzenhasten naiz.Hala ere, bat-batean, nire umore onadesegiten da, eta nire gogo-aldartea lur jotageratzen da: atzerako ispilutik, urruti samar,auto bat begiztatzen dut, eta deserososentitzen hasten naiz. Beharbada, obsesiobat besterik ez da izango, baina susmoadut: Azkoitian dudan etxetik Elgoibarrendudan dekorazioko saltokiraino joatekoegunero ezertan aldatu gabe egiten dudanibilbidean, une batzuetan disimuluan jarraikadudan Renault 4 urdin berbera dela ustedut. […] Ahaleginak egin ditut horrigarrantzia kentzeko, sorrarazten didanbeldurra saihesteko, oinarririk gabekobeldurra baita zalantzarik gabe. Hala ere,autoaren irudiak obsesiboki jarraitzen nau,baita ametsetan ere. Sinetsi nahi dut dena

dela Euskal Herrian dagoen kezka etaindarkeriazko giroaren ondorioa. Hala ere,buruan gaiari bueltak ematen jarraitzen dut,eta azkenean susmo harrigarriak hartzenditut. Jose Txiki nire laguna bi atentaturenbiktima izan da honezkero. Bi aldi horietan,ni berarekin nindoan. […] Nire gogotikaldentzen ahalegintzen naizen arren, ezindut ideia makabro hori burutik kendu. Etaauto madarikatu hori nire atzetik.

Atzerako ispilutik begiratzen dut berriz, etaez dut inor ikusten. Horrek pixka batlasaitzen nau, baina berehala ohartzen naizbihurgune itxiak daudela etengabe, etahorrek ikuspena zailtzen duela. Zalantzakargitu behar ditut. Abiadura moteltzeaerabakitzen dut, eta, ia geldirik nagoela,goragunearen ertzetik, leihatilatik begiratzendut. Ez dago huts egiteko aukerarik:

Pedro Mari Bagliettoren lekukotasuna, ETA erakundearen biktima den Ramón bere anaiak

autobiografia modura idatzia

© Atzerako ispilutik, urruti samar,auto bat begiztatzen dut, etadeseroso sentitzen hasten naiz.Auto horren irudiak obsesibokijarraitzen nau, baita ametsetan ere

Page 76: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

oraindik urrun samar, han dator ditxosozkokotxea. Nire egonezinak gora egiten du,bihotza ere aztoratuta dut, eta zakarkiazeleratzen dut. Zantzu txarrak etortzenzaizkit gogora berriz, nahasten naiz, etahurrengo bihurgunean irrist egiten dut ia.Ahaleginak egiten ditut lasaitzeko, laguntzaeskatzen diot Jaungoikoari, eta ahots urratuzberreskuratzen dut tonua [lehen gogora etorrizaidan erlijio-kantarena]. […] Etsia hartutanago, ezin saihets daitekeena estoikokijasateko; eta nire buruan ziztu handian doazpentsamenduak, elkarren ondotik, eraantolatu batean, nire bizitza, nire aurrekoaketa nire inguruabarrak berraztertzen egongobanintz bezala. Bitartean, auto urdinahurbiltzen ari da. (34-36 or.)

Nire oroimenetan murgilduta, ia ez naizohartzen jarraiki dudan autoa aski atzeangeratu dela. Ez dut atzerako ispilutikikusten. Beharbada, azkar-azkar ibili naiz,edo autokoek amore eman dute; edo,ziurrena, haluzinazio bat izango da dena:Renault 4 horrek nik egiten dudan ibilbidebera egingo du eta normala izango da maiztopatzea, kito, ez besterik. (45 or.)

Orain patxada pixka batekin gidatzen arinaiz, hainbeste kezkatzen ninduen autoaoso atzean geratu baita. Badirudi ez delajazarle bat, bidaide bat baizik. Lasaitasunhorri esker, malenkonia apur batezbegiztatu ahal dut inguruan dudan paisaiabikaina, hainbeste aldiz zeharkatu dudana.Ibilbideak berez duen edertasunarekinkontrastea sortuz, pintada askok errepideertzean dauden baserrietako fatxada zuriakitsusten dituzte. […]

Berehala joaten zait lasaitasuna: berriz ereerrealitatea dut atzean joka, eta bihotzaazkar-azkar hasten zait taupadaka. Izan ere,auto urdina nire atzetik metro gutxiraedukitzeaz gain, argi ikus dezaket gidariarenbegitartea, nire atzerako ispiluan islatuta,eta Basilio da, ez beste inor. Berehala azeleratzen dut, baina Renault-ak,abiadura handiagoz datorrenez, harrapatuegingo nau. (51-52 or.)

Autoa gainera eror ez dakidan, bolante-kolpe zakar bat jotzen dut eskuinerantz, etaerrepidearen arekan sartzen naiz. Hala ere,harritzekoa izan arren, autoak aurreratuegiten nau, eta ziztu bizian jarraitzen dubidean aurrera. Geldiarazita eta nahastutageratzen naiz, Renault-a —itxuraz, niribatere kasurik egin gabe— nola urrutiratzenden ikusiz.[…] Zalantza pizten zait berriz ere: egia daibilbide berbera egiten ari garela biak azkenegunetan, eta egia da Basilio dela besteautoa gidatzen duena, baina gainerakoondorioak neuk ditudan susmoak dira.Autoa desagertu da, ezin dut ikusi, eta ezdu mehatxuzko inolako jarrerarik erakutsi.

© Etsia hartuta nago, ezin saihetsdaitekeena estoikoki jasateko; etanire buruan ziztu handian doazpentsamenduak, elkarren ondotik,era antolatu batean, nire bizitza,nire aurrekoak eta nireinguruabarrak berraztertzenegongo banintz bezala

Page 77: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

77or.

Azkenean, ohartzen naiz zer den benetankezkatzen nauena: Basilio agertzea. Batezere nire garajean ustekabez harrapatunuenetik zorigaiztoko «Hilko zara!» huraidazten. (61-62 or.)

Hausnarketako une horiek igaro ondoren,abian jartzea erabakitzen dut, astiro-astiroeta arreta handiz jokatuz. Alde batera uztendut nire lehenengo asmoa, hau da, Azkoitiraitzultzea. María Pilar larritu, ez nuen besteriklortuko; eta ez dut argudio zehatzikkoldarkeriatik hurbil dagoen jarrera hauzuritzeko. Gainera, ezin atzeratuzko gaiakaztertu behar ditut bulegoan.[…]Oso astiro gidatzen dut. Zehatz-mehatzaztertzen dut bihurgune bakoitza, edozeinustekaberen beldur. Orain arte nire atzeanizan dut Basilioren autoa, baina, hemendikaurrera, bideko edozein tokitan egondaiteke zelatan jarrita. Ez dut ukatuko,beldur naiz. Beharbada absurdoa izangoda, baina ezin dut beldurra menderatu.Ramón eta Ciriaco nire semeak eskolatiketxerako bidean egongo dira honezkero,eta, haietaz gogoratzean, nire kezkak goraegiten du. Zer egingo dute niri zerbaitgertatuz gero! Eskerrak esku onetandauden. […]Urdailak solidoa den zerbait jateko eskatzendit. Gailurretik gertu nago, eta mendatearengoialdean dagoen askaldegian bazkatzekoohitura dut. […] (64-66 or.)

Gainaldera iritsi aurreko azken bihurguneannago. Gosegarri bat jateko unea hurbildago; eta irrikaz nago autoa alde baterauzteko, tarte batez besterik ez bada ere,

orain espetxe-tranpa larrigarria delairuditzen baitzait. Gailurrera iristen naiz,baina beste frustrazio bat izango dutberehala. Madariagako askaldegiaren ateanbertan, atsekabea eragiten didan autoadago aparkatuta. Zalantzarik gabe, Basilioketa berarekin doazenek nik izan dudan ideiabera izan dute, eta indarrak berritzen aridira. Isil-gordean aparkatzen dut, iritsi bainometro batzuk lehenago, arekako zuhaitzenartean erdiezkutaturik. Horrela, nik berenibilgailua ikus dezaket, baina haiek ezinnaute ikusi. Urdailean dudan larritasunaluzatuko dut, haiek bidean aurrera jarraitzendutela ikusi arte.

[…] Sentitzen dudan tristuraren ondorioz,gehiegi gozatzen dut begi aurrean dudanpaisaiaz liluraturik, eta, bitartean, Iparragirrebardo karlistak konposatu zituen ahapaldiaketortzen zaizkit gogora, Marisa nirearrebaren senarrari —Enrique koinatuari—hainbeste aldiz entzun dizkiodanak: Ara nundirak / mendi maiteak / ara nun dirak,Selaiak / Baserri eder, txuri txuriak… […]… eta, bat-batean, malko lodi ugariakhasten zaizkit masailetatik behera erortzen,eta atsekabe larriz lehertzen naiz, eustekoahaleginik egin gabe. Ziurrena, nire itxuraerdiragarria izango da, baina, negarrariesker, nire aldartea arintzen da; hala,

© Benetan kezkatzen nauena Basilioagertzea da. Batez ere niregarajean ustekabez harrapatunuenetik zorigaiztoko «Hilko zara!»hura idazten

Page 78: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

zuhurtasunik gabe uzten diot negarrariisurtzen.Basilio eta harekin doazenak askaldegitikateratzen direnean, errealitate gordineraitzultzen naiz. Autoan sartzen direnbitartean, malenkonia sakon bateanmurgilduta nagoela, zera galdetzen diotneure buruari: nork esango ote zion Basiliorini bere etsaia naizela. Nork esango ote ziengazte-multzo horri José Txiki haien etsaiadela. […][…][…] Azkenik autoa utzi eta hankak luzatuahal ditut, eta, hala, askaldegirantz jotzendut, urrats motelak eta geldiak eginez. (73-78 or.)

Bazkariak ahuldadea kentzen dit, etaindarberritzen nau. Aitortu behar dut txorizoegosiz egindako ogitartekoarekin bateraedan ditudan bi edalontzi ardok izugarrilagundu nautela gogo-aldartea hobetzeko.[…]José Txiki lagunarekin gogoratzen naizenbakoitzean, larritasunezko ziztako batsentitzen dut, bera Zainketa IntentsiboetakoUnitatean makal-makal dagoela jakinda,

bizirik ateratzeko borrokatzen. Gorabeheraasko bizi izan ditugu elkarrekin, zaletasunasko ditugu batera, estu-estu lotzengaituztenak. […] (87-88 or.)

Autoa Elgoibarreko kaleetatik barruratzendenean, arinduraz hartzen dut arnasa. Ustedut herri barruan ez naizela arriskuanegongo. Izan ere, Basilioren ibilgailuak,jaitsiera osoan orpoz orpo jarraiki izandudanak, abiadura moteldu du biztanle-gunea ikustean, jazarpenarekin amoreemanez bezala. […]Autoa aparkatzen dut, saltokian sartzennaiz, eta aurpegiera irrikorra jartzenahalegintzen naiz. Arantxak, dudanenplegatu bakarrak, begikotasunezagurtzen nau. […] Ohi bezala, bazkalduaurretik poteo-ibilbidea egitera ateratzennaiz, poteo izena erabiltzen baitute gazteektxikiteoari esateko. Jaime Arrese,Elgoibarreko alkate ohia, [ohiko kidea da]errondan; […] aurki, ETAren beste hildakobat izango da. (102-103 or.)

«Airea behar dut —esaten diotidazkariari—. Buelta bat ematera aterakonaiz.» Zalantzak argitu nahi ditut, etaaurrez aurre ikusi nahi ditut Basilioren etabere lagunen aurpegiak. Ez dut inorikusten, baina susmoa ziurtasun bilakatuzait ia. Hainbestekoa da sentitzen dudanlarridura, non saltokira itzultzen bainaiz etazera esaten baitiot Arantxari: «Ez zaitpasatzen. Atzeratuko naiz pixka batean,itzuli aurretik». Egia aitortzeko zorian egonnaiz […]. […]Ahul nago fisikoki, baina indartsu adorealdetik. Giza sakrifizioen Jaungoiko horrekin

© Bat-batean, malko lodi ugariakhasten zaizkit masailetatik beheraerortzen, eta atsekabe larrizlehertzen naiz, eusteko ahaleginikegin gabe. Ziurrena, nire itxuraerdiragarria izango da, baina,negarrari esker, nire aldarteaarintzen da; hala, zuhurtasunikgabe uzten diot negarrari isurtzen

Page 79: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

79or.

hitz egin nahi dut, eta galdetu nahi diot eazergatik eta zertarako, ea zergatik niri eta eanoiz. […][…]Arimako indar batzuek kanpora bultzatzenzaituzte, ekintzara, baikortasunera; bestebatzuek, berriz, barrurantz uzkurtzenzaituzte, geldirik egotera, ezkortasunerantzbultzatzen zaituzte. Orain, honelaxe ikustendut neure burua: uzkur, barrurantzbultzatuta, eta, gainera, amildegiarenertzean, geldiarazita, nola saihestupentsatzeko ere indarrik gabe. Argia faltazait; zulo beltz bat baizik ez dut ikusten. […](121-123 or.)

Saltokitik ateratzen naizenerako, ilundu dueta etengabe ari du euria. Korrika joatennaiz autoraino. Ikaragarrizko gogoak ditutetxera iristeko; koadrilakoek egiten dutentxikiteo-saiora ere ez naiz joango. Nirefamiliarekin egon nahi dut, egunekogertaerek nostalgia mugagabea sentiarazibaitidate. Une honetan, buruan dudanasmo bakarra Azkoitira lehenbailehenheltzea da.Egia esan, behar nuena baino denboralaburrago ematen dut familiarekin, iaasteburuetan bakarrik, bestelako hitzordurikagertzen ez bada. […]Erabakitasunez zeharkatzen ditutElgoibarko kaleak, eta Txarridunatabernara iristean, Azkoitiko norabiderantzjotzen dut. Hala ere, senez moteltzen dutabiadura, Basilioren autoa ikusten baituttabernako espaloian, aparkatuta eta hutsikdagoela. Ez dakit zergatik, baina buruzikasten dut matrikularen zenbakia. Unebatez gelditzen naiz, orri-pusketa batean

jasotzen dut, eta jakaren eskuinekopoltsikoan gordetzen dut. Zehatz-mehatzbegiratzen dut inguruetatik, baina ez dutezer susmagarririk ikusten, eta bideanaurrera jarraitzen dut. Basilioren irudiaagertzen zait gogoan berriz ere. […]

Elgoibarretik urruntzen naiz, eta Kalbariokoaldapa igotzeari ekiten diot; barkatu,Azkarateko aldapa esanahi nuen. (Hau dahau inkontzientearen kapritxozko jokoa,paralelismo hori egitera eraman nauena!)Egun eguzkitsua dela, alderdi haupintoreskoa, ikusgarria eta zoragarri badaere, honen moduko gau euritsu etailunetan goibela eta zorigaiztokoa da.Abiadura ederrean noa, bainaarduragabekeriarik egin gabe. Azkaratekomendatea benetan arriskutsua da euria ariduenean, eta nik, batez ere, iritsi nahi dut.Ni baino ausartagoak diren bi autokaurreratzen naute, eta izu-ikara eragiten dithaietako bakoitzak.

© Arimako indar batzuek kanporabultzatzen zaituzte, ekintzara,baikortasunera; beste batzuek,berriz, barrurantz uzkurtzenzaituzte, geldirik egotera,ezkortasunerantz bultzatzenzaituzte. Orain, honelaxe ikustendut neure burua: uzkur, barrurantzbultzatuta, eta, gainera,amildegiaren ertzean, geldiarazita.Argia falta zait; zulo beltz batbaizik ez dut ikusten

Page 80: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

[…] Harritzekoa bada ere, autoak ez nauaurreratzen; nire atzean jartzen da, ondo-ondoan ezarririk. Begirada zorrozten dutatzerako ispilutik, eta horra nire beldurrak!Basilioren begitartea bereizten dut argi etagarbi. Bakarrik gidatzen du nire atzetik doanautoa; zalantzarik gabe, zorigaiztokoaizango da.[…] bat-batean azeleratu egiten dut, etatinko heltzen diot bolanteari. Nire autokogurpilek kirrinka egiten dute hurrengobihurgunean, lantu luze bat joz, baina,

berehala, tarte handia ateratzen diotBasilioren autoari. Keinua uzkurtuta,lasterketa bizian aurrera jarraitzen dut.Gero eta ziurrago nago Basiliok ezinizango nauela ibilbide horretan harrapatu.Gero eta tarte handigoa ateratzen diot,baina ETAko kume hauek dena dutekontrolpean haien zeregin odoltsuaburutzeko. Gainera, ondo hezita daude…Izan ere, hurrengo bihurgunea osonabarmena da, eta abiadura moteldubehar dut ezinbestez arriskurik ezhartzeko. Hortxe daude zelatan jarrita,behar bezala armatuta, Basilioren beste biadiskideak. Basilioren zeregina, oraingoz,hauxe izan da: erbia harrotzea, eta bereadiskideei hasteko seinalea ematea. Horiez zitzaidan burutik pasa ere egin.Ohartzen naizenerako, bala batzuek talkaegiten dute autoan eta haietako bikbularrean sartzen zaizkit. Bat-batekobolante-kolpea jotzen dut, eta, kontrolagalduta, autoak bortxaz jotzen du arroilandagoen zuhaitz baten aurka.

Kordea galtzen dut erabat, ez dakitzergatik; beharbada, jasotako balengatik,edo talkaren bortizkeriagatik. Ez dakit hildanagoen edo ez. Baina nire erasotzaileek ez

EL

DIA

RIO

VAS

CO

ETA erakundeak 1980. urtean hil zuen Ramón Baglietto.

© Urrats tinkoak eta irmoak eginezibiltzen da. Aberriko heroienzerrendan sartuko da azkenik.Hoztasunez jartzen du nire lokiabere pistolaren tirabidean, etaharrotasunezko keinu batez egitendu tiro

Page 81: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

81or.

dute zalantzarik izan nahi. Renault 4-a nireautoaren atzean gelditzen da, eta Basiliolasai-lasai ateratzen da bertatik. Pozezgainezka dago. Badirudi nire hitzak dituelagogoan: «Seko hilda utzi beharko nauzu!».Etxeko markako pistola bati heltzen dioeskuarekin: 9 milimetro Parabelum. Urratstinkoak eta irmoak eginez ibiltzen da.Aberriko heroien zerrendan sartuko daazkenik. […] Hoztasunez jartzen du nire

lokia bere pistolaren tirabidean, etaharrotasunezko keinu batez egiten du tiro.1980ko maiatzaren 12a da. Gauekobederatziak dira. Goian behean ari du euria.(133-136 or.)

Iturria: Pedro Mari Baglietto, Un grito de paz. Autobiografía póstuma de unavíctima de ETA, Madril, Espasa Calpe,

1999, 34-136.

Oharra: Jarduera osatze aldera, Pedro Mari Bagliettok Biktimekiko Elkartasunerako IV. Jardunaldietan esku hartuzuen uneko irudiak biltzen dituen bideoa ikus dezakegu. Jardunaldi horiek Euskal Herriko Bakearen AldekoKoordinakundeak antolatu zituen, eta Bilbon egin ziren 2005eko ekainaren 22an. Jardunaldietan egindako esku-hartzeak biltzen dituen DVDa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Eskola Bakegu-nean dago eskuragarri (Zumalakarregi, 21 • 48903 Barakaldo • Tel.: 94 4902300 • Faxa: 94 4970068 • Postaelektronikoa: [email protected] • Web orria: <http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>).

Page 82: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Nork hil zuen nire senarra?

Helburuak

• Indarkeriazko gertakari batzuk onartzea, terroris-mo gisa sailkatu behar baitira zalantzarik gabe,giza eskubideen urraketa larria sorrarazi baitutegure herrialdean.

• Biktimen sufrimenduarekiko enpatia bultzatzea,Laura Martínen lekukotasunaren bidez.

• Estatuak egiten duen indarkeriari buruz hausnar-keta egitea, eta terrorismoaren aurka borrokatze-ko berak erabiltzen dituen baliabide berberak era-biltzea hutsegite larria dela ikustea, era horretanEstatuaren ekintza terrorismo bilakatzen baita.

Metodologia

1. Lehenik eta behin, dinamizatzaileak dagokion testu-inguruan kokatuko du Laura Martínen adierazpena.Horretarako, urte hartako historia berrikusiko du, eta go-gora ekarriko du GAL (Grupos Antiterroristas de Libe-ración) izenez ezagutzen den zorigaiztoko taldea zeinegoeratan agertu zen.

2. Horren ondoren, ikasle bakoitzak bere kabuz irakurri-ko du testua.

3. Ikasle batek ahots ozenez irakurriko du adieraz-pena.

6

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Juan Carlos GarciaGoenaren kasua: GALtaldeak hil zuen 1987kouztailaren 24an. Hemen,bere alarguna den LauraMartínek emandakolekukotasuna jaso dugu.

Page 83: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

4. Azkenik, dinamizatzaileak eztabaidari ekingo dio, eta aurrerago agertzen diren galderakegingo dizkie ikasleei. Interesgarria izan daiteke aurrez liburu honen pasarte batzuk irakur-tzea: Estigma, Erving Goffman (Buenos Aires, Amorrortu, 2003 [jatorrizko argitalpena,1963]). Iruzkinak egiten hasi aurretik, galdera hau egin dezakegu: ba al dago desberdinta-sunik terrorismo-moten artean?

83or.

Page 84: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Siglek ez dute garrantzi handirik. Niresenarra hil zutenak terroristak direla onartubehar dugu, besterik gabe. GAL taldearenbiktimak garenok ezin izango dugu biktimaerrugabe gisa dugun izaera aldarrikatu,aurrez, ETA talde terroristak egin dituenatentatu guztiak gaitzesteko gauza ezbaldin bagara. Izan ere, gizartearenaurrean justizia aldarrikatzen jarraitzekoeduki behar den aginpide moral aski izan nahi badugu, ETA zorrotz gaitzetsi behar

dugu. Batzuek ETAren krimenak zuritzekoerabili nahi naute; beste batzuek, berriz,nire senarraren heriotza justifikatzen dute,ETAren existentzia oinarritzat hartuz. Deihau egin nahi diot Hendaiako Presoen etaErrefuxiatuen Aldeko Batzordeari: ETArenterrorismoa gaitzets dezan,anbiguotasunik gabe, eta alde batera utzdezan datorren larunbatean nire senarrariomenaldia egiteko duen proiektua.

Iturria: El Diario Vasco,1997ko uztailaren 25a.

Juan Carlos García Goenaren alarguna den Laura Martínen lekukotasuna

AP

GAL taldeak 1987. urtean hil zuen Juan CarlosGarcía Goena.

© GAL taldearen biktimak garenokezin izango dugu gizartearenaurrean justizia aldarrikatzekobehar adinako aginpide moralikeduki, aurrez, ETA erabatgaitzesteko gauza ez baldin bagara

Page 85: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

85or.

Eztabaidatzeko galderak

1. Cristina Cuestaren Contra el olvido… izeneko liburuan jasotako lekukotasunean, LauraMartínek —GAL taldeak hildako Juan Carlos García Goenaren alargunak— zera esaten du:

Heriotza guztiak ezin zuritu daitezkeen akatsak dira, baina guri dagokigunean, terroristabihurtu zuten, eta horrek min handia ematen du.*

Beste kasu batzuetan bezala, talde hiltzaileak hildakoaren oroimena zikindu nahi izan zuen.Hori bigarren heriotza psikologikoa bezalako zerbait da familiarentzat.

• Hausnarketa egin ahal duzu estigmari buruz?• Zer da, zer esan nahi du estigma hitzak?• Nola sentitzen dira estigmatizatuta dauden norbanakoak?• Nork banatzen ditu sonaren eta estigmaren ikurrak Euskal Herrian?

2. Bila ezazu Estatuaren indarkeria terminoa hemeroteketan:

• Zer da Estatuaren terrorismoa?• GAL talde terroristari izen hori ezarri ahal zaio?• Ezagutzen al duzu Estatuaren indarkeriaren edo Estatuaren terrorismoaren beste adibi-

deren bat?

3. Bestalde, Laura Martínek hauxe adierazten du:

Vera eta Barrionuevo indultatu zuten eguna izan zen nire bizitza osoko bigarren eguniktxarrena, Juan Carlos hil zuten egunaren ondotik.**

Terrorismoaren biktima askok bat egiten dute era horretako baieztapenekin. Kexatzen dira,indarkeria eragin dutenak nola tratatzen dituzten ikusita: indultuak, zigor arinak, omenaldiakberen sorterrietan, eta abar.

• Zure ustez, mota horretako gertaerak beste umilazio bat al dira biktimentzat?• Egoera horietan, zure ustez, biktimek zer eskatu behar dute? Mendekua edo justizia?

Arrazoitu zure erantzuna.

* Cristina Cuesta, Contra el olvido. Testimonios de víctimas del terrorismo, Madril, Temas de Hoy, 2000, 87-95, 91.

** Ibidem, 95.

Page 86: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Jazarpeneko indarkeriaren eta beldurrasozializatzearen ondorio ezkutuak

Helburuak

• Jazarpeneko indarkeriaren biktimekiko enpatia piz-tea eta eraginkortasunez entzutea.

• Gure gizartean zenbat pertsona edo talde daudenmehatxatuta jakitea.

• ETA erakunde terroristak mehatxatutako pertsonenartean egoteak ekartzen dituen ondorio sozialaketa pertsonalak zehaztea.

• Alderdi eta ideologia politiko jakin batekoak direnpertsonak, ideia horiek bide baketsuak eta demo-kratikoak erabiliz babesteagatik, hiltzeko mehatxu-pean egoteak gizarte demokratiko batentzat duengarrantzia jakitea.

Metodologia

1. Jardueraren amaieran, jazarpenaren biktima batenkontakizuna agertzen da. Kontakizun hori irakurriondoren, ikasle bakoitzak bukaera desberdin batidatziko du testuari amaiera emateko, Koldoklaguntza eta maitasuna jaso zituela irudikatuz edo,bestela esanda, gizartearen besarkada jaso zuelapentsatuz.

2. Rol joko bat egingo dugu, Koldok nozitzen duenenpatia eza eta presiopeko egoeretan parte hartzen

7

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Jazarpeneko indarkeriarenbiktima baten kasua.Hemen, Bakearen AldekoKoordinakundeko kideaden Barse MedinaCarballok egindakodeskribapena jaso dugu.Benetan jazotakogertaeretan oinarritutadago.

Page 87: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

duten pertsonaiekin. Adibidez, ikastetxera seme-alabak jasotzera joaten denean agertzendirenak, edo adiskideek politikan zergatik jarraitzen duen ulertzen ez dutenean azal-tzen direnak aintzat hartuta.Ikasleek kontuan izan behar dute rol jokoetan ondo hausnartu behar direla pertsonaia jakinbat modu zehatz batera jokatzera bultzatzen duten arrazoiak. Kasu honetan, beldurrakgarrantzi handia du. Besteak beste, pertsonaia hauek sar daitezke:

• Koldo: ETA talde terroristak mehatxatutako pertsona; ETAren ikuspegiarekin bat ezdatozen ideiak dituen alderdi politiko bateko kide izateagatik dago mehatxupean.Gogoan izan behar dugu pertsona horiek, beren ideologia politikoa babesteagatikarriskuan egoteak sorrarazten dien beldurra gainditzen dutenean, kultura demokrati-koa bermatzen ari direla.

• Gurasoak: Koldorengandik urrutiratzen dira, eta zail egiten zaie egoerarekiko enpatiaerakustea, ziurrena, ETAk Koldoren aurkako atentatua eginez gero, horrek haien seme-alabengan eta beraiengan eragina izango lukeelako, eta horrek beldurra ematen diela-ko. Ezin dugu atzendu, jende askoren ustez, jazarpeneko indarkeriaren biktima direnhoriek, nolabait, nozitzen duten egoera sorrarazi dutela, bestela, ez baitzuten berenburua politikan sartuko.

• Adiskideak: ezin dute ulertu zer dela-eta jarraitu behar duen Koldok politikan sartuta,bere eta bere senideen bizitza arriskuan jarriz.

• Emaztea: urduri eta obsesionatuta dago, gogoa menderatuta, testuan aipatu ditugunsegurtasun-neurriak betetzeko, eta telefonoaren mende beti.

• Seme-alabak: ahal duten heinean aita pairatzen ari den egoera ezkutatzen dute, estig-marik ez hartzeko edo etiketatuta ez sentitzeko.

Egokitzat jotzen diren pertsonaia guztiak sar daitezke. Hala, hautatutako pertsonaien rolajokatuz, rol-jokoa antzeztuko dugu. Gainerako ikasleek behatze-lana egingo dute.

87or.

Page 88: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

3. Ikasleei testua banatuko diegu, eta banaka erantzungo diete galdera hauei; gero, galderahoriek baliagarriak izango zaizkigu eztabaida bideratzeko:

• Zer iruditzen zaizu Koldok, laguntzarik ez izateaz gain eta gizartearen elkartasuna ezjasotzeaz gain, bere burua erruduntzat hartzea, ikastetxean bere seme-alabekin bateradauden gainerako neska-mutilak arriskuan jartzeagatik? Zuk zein jarrera hartuko zenu-ke, aita edo ama horietako baten larruazalean egonez gero? Eta Koldoren larruazaleanegonez gero?

• Ba al zenekien zein ziren ETAren mehatxupean dagoen pertsona batek hartu behardituen segurtasun-neurriak? Zer iruditzen zaizu?

• Testuaren arabera, zein ondorio nozitu du Koldok talde terroristaren mehatxupean ego-teagatik? Zure ustez, zenbat jende dago egoera horrexetan? Ikertu ezazu.

• Bat egiten duzu esaldi honekin, edo zugandik urruti dagoela uste al duzu?: «Mehatxuegiten badizute, eraso egiten digute». Zergatik?

Page 89: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

89or.

Koldoren istorioa orain dela hainbat urtehasi zen, berak hogeita hamar urte ere ezzituela. Ordurako ezkonduta zegoen, eta bihaurtxoren aita zen. Hala berak nolaemazteak lan finkoak zituzten, eta aitita-amamek laguntza ematen zieten haurtxoakzaintzeko.Orain arte esandakoak antza handia dugure herrialdeko lagun askoren bizitzarekin.Gizartean, urte gogorrak ziren haiek, etaindarkeria terroristaren ondorioz norbaithiltzen zenean, Bakearen AldekoKoordinakundeak kale-agerraldiak egitenzituen hurrengo egunean gure udalerrian.Kale-agerraldi haietan Koldorekin topatzennintzen maiz, biek gure arbuiorik handienaadierazi nahi baikenuen. Pixkanaka-pixkanaka, harreman hasi berrihori finkatzen joan ginen. Egun batean,kaletik gurutzatu ginen, eta harrituta geratunintzen, aldamenean bi pertsona zituelaikusita, bere urratsak gertutik jarraitzenzituzten bi pertsona. Bizkartzainak ziren!Arrazoi bat dela edo bestea dela, ETAkareriotzat hartzen zituen pertsonen arteanzegoen ordurako. Pertsona horien kopuruagero eta handiagoa zen, eta herio-mehatxupean zeuden.

—Ez nekien PPko zinegotzia zinenik! —esan nion.—Ez zaitez kezkatu, ia inork ez daki-eta —erantzun zidan, ziurrena tristurahandiz, bizkartzainak beren urrats guztieijarraiki ikustean handik aurrera jendeajakinaren gainean egongo zelako, osonabarmena baitzen.

Ohartzen zen zigor hura ETAk ezarri ziola,baina uste zuen gizarteak ez zekiela zigorhorri bidea eragozten. Aitzitik, jendearenaxolagabetasunak areago handitzen zuenzigorra, eta horrek ematen zion min gehien.

Jazarpeneko indarkeriaren biktima baten kasuaren kontakizuna

© Egun batean, kaletik gurutzatuginen, eta harrituta geratu nintzen,aldamenean bi pertsona zituelaikusita. Bizkartzainak ziren! Arrazoibat dela edo bestea dela, ETAkareriotzat hartzen zituenpertsonen artean zegoen ordurako.Pertsona horien kopurua gero etahandiagoa zen, eta herio-mehatxupean zeuden

Page 90: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Haren bidez eta bera bezalako bestebatzuen bidez jakin nuen zein egoeramingarriari egin behar zioten aurre egunero:intimitatearen galera, jazarpen etengabea,familiaren presioa. Gizarte gehiena, gainera,ez zen ohartzen egoera horretaz.Familia osoak ikasi behar izan zituen bizirikirauteko oinarrizko arauak, eta, aldi berean,familia arrunt baten moduan jokatzenjarraitu behar izan zuen. Oheak leihoondotik urrutiratzea, gauero eskuoihalhezeak leiho azpian jartzea, postontzia ezukitzea, norberaren ibilgailua ez erabiltzeaezinbestekoa denean izan ezik… Zerrendaamaigabe bat: eguneko arretak,txikienentzako aholkuak eta aitaren lagunberriei buruzko azalpenak.Behin Koldok zera esan zidan, guztiznahigabetuta: gurasoen talde bat kexatuzela, eta seme-alaben bila arratsaldez ezjoateko eskatu ziola, zentrora hurbiltzenzenean arriskuan jartzen baitzuengainerako haurren bizitza. Bestalde, berelagun, auzoko eta senide batzuek ez zutenulertzen kargu publikoari eusteko zuentema, azken batean hori baitzen bereatsekabeen iturria.Egoera larriagotzen joan zen apurka-apurka. Lagunen eta adiskideen hilketakizan ziren.Azkenik, gogoz kontra, Euskal Herritik kanpozegoen beste hiri batera joateko erabakia

hartu behar izan zuen. Lekualdaketa eskatuzuen lantokian, eta bizitza berri bati ekiteaerabaki zuen. Berak itxaropen handiakzituen jarriak bizitza horretan, ustebaitzuen bizkartzainik gabe ibili ahal izango zela, eta, azkenean, intimitate pixkabat lortu ahal izango zuela familiarenondoan.

Urte pare bat baizik ez dira igaro, eta orainKoldo bere hiritik kanpo bizi da, berefamiliarik gabe.Inoiz ez zuen lortu ETAk —eta osolagungarria, atsegina edo ulerkorra ez zengizarte-inguruneak— triskatu zuen familiaberriz osatzea.

Iturria: Barse Medina Carballorenkontakizuna (Bakearen Aldeko

Koordinakundeko kidea).

© Familia osoak ikasi behar izanzituen ‘bizirik irauteko’ oinarrizkoarauak, eta, aldi berean, ‘familiaarrunt’ baten moduan jokatzenjarraitu behar izan zuen. Zerrendaamaigabea zen: eguneko arretak,txikienentzako aholkuak etaaitaren lagun berriei buruzkoazalpenak

Page 91: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

91or.

Page 92: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Indarkeria arbuiatzeak dakarren ordaina

Helburuak

• Ekintza terrorista alde batera utzi duten pertsonenberri izatea, eta erakundeak horri eman dionerantzuna zein den jakitea.

• Bizitza babesteak duen balioa nabarmentzea,bizitza kentzearen aurrez aurre jarririk.

• Giza eskubideak pertsona guztiei onestea, sal-buespenik gabe.

• Hausnarketa pertsonala piztea, gure banakakoerantzukizunari buruz gogoeta egin dezagun.

Metodologia

1. Lehenik eta behin, ikasleei gonbidapena egingodiegu hitz hauek koka ditzaten 0 eta 10 arteko eska-la batean (0: oso txarra; 10: oso ona): atzera egitea,iritziz aldatzea, damutzea.

2. Gero, solasaldi labur bat egingo dugu, taldearenguztizko balioespenean ateratako emaitzak aztertze-ko.

3. Solasaldiaren ondoren, kontakizuna irakurriko dugu,zalantzak argituko ditugu, beharbada atalen bat ezbaita behar bezala ulertu, eta, gero, eztabaida txikiaegingo dugu galdera hauen inguruan:

8

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

ETAko kidea izan zenMiguel Solaun Angulorenkasua: ETAk hil zuen 1984kootsailaren 4an. Hemen,hilketa izan baino urtebetelehenago familiaribidalitako gutunak, etahilketa gertatu etaberehala argitaratu zirenzenbait lekukotasun jasoditugu.

Page 93: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

• Zuen ustez, erakunde terrorista bateko kidea izan den pertsona bat beti egongo al dabehartuta erakundearekin lankidetzan aritzera?

• Mikel Solaun arriskutsua al zen ETArentzat? Arriskutsua bazen, zergatik zen arrisku-tsua?

• Mikel Solaunek mehatxuak jaso zituen, jo zuten, eta, azkenean, hil egin zuten. Terro-rismoaren gainerako biktimekin erkatzen badugu, zerbaitetan desberdintzen al da?

• Haren hilketa justifikatuta al dago? Ba al dago salbuespenik, pertsona baten aurkakoerasoak edo hilketa justifikatzeko?

• Ezagutzen al duzue horrelako beste kasuren bat, ETAren barneko desadostasunarenadierazgarri dena?

4. Jarduera bukatzeko, parte-hartzaile bakoitzak idazlan labur bat idatziko du banaka(bost eta hamar lerro bitartekoa). Eztabaida zuzendu duen pertsonak testuak bildukoditu, hitzaurrea harriko die, eta denon artean banatuko ditu.

93or.

Page 94: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Miguel Francisco Solaun Anguloklehergailuak lapurtzeko ekintza bateanparte hartu zuen 1969. urtean, ETAkobeste hiru kiderekin batera. Bilboko LaSalveko Guardia Zibilaren kuartelarenondoren zeuden eraikuntza-obretan eginzuten lapurreta. Lehergailu horiek hainbatatentatutan erabili zituzten. Era horretan,erantzuna eman nahi zioten diktaduragaraiko poliziak erakundeko hainbat kideatxilotuz egindako ekintzari.

Geroxeago atxilo hartuko zuten ingeniari hauizan zen ETAren historian sekula izan denihesik arrakastatsuenaren arima: ETAkohamar kidek ihes egin zuten Basaurikoespetxetik, bost preso arruntekin batera.Bere ezagutza teknikoak baliatzeaz gain (ihesegiteko erabili zuten tunelaren egilea izanzen), iheslari guztiak biltzeaz arduratu zen.

Horren ondoren, demokraziaren garaian,Mikel Solaunek ETA utzi zuen,jendaurrean azaldu gabe. Horri buruzkoisiltasuna gordetzearren, Venezuelaraerbesteratuta joatea ere onartu zuen.Gero, Euskadira itzuli zen, eraikuntza-arloko enpresa bateko gerente gisaaritzeko. Enpresak jaso zituenenkarguetako bat hauxe izan zen:Algortan etxebizitza-multzo bat eraikitzeaGuardia Zibilarentzat.Solaunek sarritan berrikusten zitueneraikuntza-lanak. 1980. urtean, berelagun zahar batek, ETAko kidea ereizandakoak, berarengana jo zuen, etaGuardia Zibilaren konplizea izatealeporatu zion. Horren ondoren, erakundeterroristako bi kide azaldu ziren obran,igeltsero-lanetarako kontratatu zitzan.Solaunek ezetz esan zien, bainaterroristak ingeniariaren alabenikastetxeko datuak bilduta itzuli ziren, eta,horiek horrela, ingeniariak sarbideaerraztu zien.Bi lagun horiek hiru egun eman zituztenlanean, informazioa bilatzeko. 50 kilokodinamitako lehergailua jarri nahi zutenhabe nagusietako batean. Eraikinaren

Miguel Solaun Anguloren kasuaren kontakizuna

© 50 kilogramoko dinamitakolehergailua jarri nahi zuten habenagusietako batean. Eraikinareninaugurazioko ekitaldianleherrarazi nahi zuten

Page 95: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

95or.

inaugurazioko ekitaldian leherrarazi nahizuten. Helburu nagusia Sáenz deSantamaría Guardia Zibilaren jenerala zen,baina ekitaldira joango ziren gainerakoguztiak ere bai.ETAk lehergailua sistema elektrikoarekinlotzeko ardura eman zion Solauni;lehergailua jarri ondoren bete beharkozuen lan hori. «Ez nuen ezer ukitu, zegoenbezala utzi nuen dena, konektatu gabe»,adierazi zien senideei. Erakundeterroristak dei egin zion berriz, etaingeniariak gezurra esan zien, dena prestzegoela ziurtatu baitzien. Handik aurrera,zenbait zuhurtzia-neurri hartu zituen,lehergailua jarri zuten ETAko bi kideekaurkitu ez zezaten.Gero, indar gutxiko lehergailu batek eginzuen eztanda obretan, eta, hortaz,Solaunek poliziari adierazi zionkomenigarria zela instalazioak ikuskatzea,lehergailuak aurkitzeko trebatutako txakurbatekin. Dinamita aurkituko zuela esperozuen. «Zoritxarrez, txakurra ate aurretikigaro zen, baina ez zuen ezer usaindu»,azaldu zuen Solaunek berak handikdenbora batera. Berriz eskatu zien poliziei dena ikuska zitzaten, baina alferrikizan zen.1981eko azaroan, lehergailua jarri zuten biekintzaileak atxilotu zituen poliziak, eta,azkenean, lehergailua aurkitu eta Solaunere atxilotu zuen. Soriako espetxean sartuzuten, ETAri lankidetza ematea leporatuta,eta han preso zeuden lau terroristek jipoibat eman zioten: saihets bat hautsi, etahiru ebaki egin zizkioten buruan.

Espetxetik familiari bidali zizkion bigutunetan, Mikel Solaunek onartzen zuenherio-mehatxupean sentitzen zela.1982ko martxoaren 21eko data duengutuna hitz hauekin bukatzen da: «Gutunhau idazten dizut, bihotza eskuan jarririk.Beldur naiz, beldur naiz! ETA pm-koek*nolabait babesten naute, etafuntzionarioek eta Polizia Nazionalakgertatzen zaidanaren berri dute, bainaezin dut ideia hau burutik kendu: haietakobatek deskuidu txiki bat edukiz gero,hilotz izango naiz».

Mikel Solaunek laguntza eskatu zien garaihartan Eusko Jaurlaritzako Justiziasailburua zen Juan Porresi eta gaur egun[2006] senataria eta sailburua den JosebaAzkarragari. Bien artean, Solaun askazezaten lortu zuten, eta izapideak egitenhasi ziren, pasaporte bat emateko. 1984ko otsailaren 4an, Bilboko tabernabatean zegoela, komando batek tiro eginzion ahoan. ETAk «traidorea eta poliziarenlankidea» izatea leporatu zion, eta harenhilketa zuritu zuen, «beren egoerariirtenbide pertsonala bilatu nahi diotenpresoei egindako ohar bat» zela esanez.

* ETAren adar politiko militarreko kideak, hau da, geroxeago armak alde batera utzi zituen adarrekoak.

© Soriako espetxean sartu zuten,ETAri lankidetza ematealeporatuta, eta han preso zeudenlau terroristek jipoi bat emanzioten: saihets bat hautsi, eta hiruebaki egin zizkioten buruan

Page 96: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Hilketa hori izan aurretik eta horrenondoren ere bai, erakunde terroristakETAko kide ohi zahar batzuk hil ditu,batzuetan atentatuak saihesteko, eta,beste batzuetan, kide horienikuspegiarekin bat etortzen ez zelako.

Iturria: Ricardo Aranaren kontakizuna(Bakeaz erakundearen Bake eskolako

kidea, 2006).

EFE

Miguel Solaun Angulo ETAko kideaizandakoa 1984. urtean hil zuen erakundeterroristak, «traidorea eta poliziaren lankideaizatea» leporatuta.

© ETAk «traidorea eta poliziarenlankidea» izatea leporatu zion, etaharen hilketa zuritu zuen, «berenegoerari irtenbide pertsonalabilatu nahi dioten presoeiegindako ohar bat» zela esanez

Page 97: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

97or.

Page 98: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Ideologien gainetik pertsonak daude

Helburuak

• Hausnarketa egitea estortsioak eta xantaiak berezduten indarkeriazko ekintzari buruz.

• Gogoan izatea bizitza salbatzeko dirua eskatzealegezkoa ez den indarkeria erabiltzeko era krudelbat dela.

• Hausnarketa egitea mehatxu terroristaren beldurrakEuskal Herriko industrian eragin dezakeen gizabaliabideen galeraz eta izan dezakeen kostu eko-nomikoaz.

• Sabinoren diskurtsoa entzunda, adiskidetasunak etamaitasun pertsonalak gorrotoa gainditzeko dutengarrantziaz ohartzea.

Metodologia

1. Dinamizatzaileak Sabino Izaren lekukotasuna banatu-ko die ikasleei; ikasleak taldetan jarrita egongo dira.Testuaren irakurketa dramatizatua egin daiteke.

2. Ikasle bakoitzak bere kabuz irakurriko du Sabinorenlekukotasuna, eta gehien hunkitu duen esaldia hauta-tu eta idatziko du.

3. Minutu batzuk igaro ondoren, eztabaida hasiko da, jaso-tako esaldi guztien artetik, benetan garrantzitsuak etataldeak jasotzeko modukoak zein diren erabakitzeko.

9

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Sabino Izaren kasua.Arabako EnpresarienSindikatuko burua izan zenhainbat urtetan. Indarhandiz bizi zituen ETArenmehatxupeko etaestortsiopeko urteriklatzenak. Oso gogorra eginzitzaion Jose Maria Kortalagunaren hilketa gertutikikustea. Hala ere, ereduzkolekukotasuna eskaintzendigu, adiskidetasunareneta maitasunaren bidezgorrotoa gainditzeko.

Page 99: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

4. Talde handian, bateratze-lana egingo dute, talde txikietan aztertutako esaldiak lantzeko, etahaiei buruzko eztabaidari ekingo diote. Eztabaida dinamizatzeko, hezitzaileak galderahauek egin ditzake:

• Zuen ustez, xantaia indarkeria-mota bat al da?• Xantaiak edo estortsioak egoera zailik, eta gaitz fisiko edo psikologikorik eragin al deza-

kete nozitzen dituztenen baitan?• Sabinok aitonaren esperientziari buruz esandako hitzak irakurri ondoren, zuen ustez,

adiskidetasuna estrategia egokia izan daiteke benetan gorrotoa gainditu ahal izateko?

5. Bukatzeko, dinamizatzaileak galdera hauek egin ahal dizkio taldeari:

• Xantaia edo estortsioren bat jaso al duzue ikastetxe barruan nahiz kanpoan?• Nola bizi izan duzue; eta, hala bada, nola gainditu duzue?• Ulertu ahal duzue estortsioa jasotzen duen pertsonaren sufrimendua?

99or.

Page 100: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Une zailetan gehien mintzen ninduena —etaorain ere mina ematen dit— zera zen:hizkuntza nola gaiztotu dugun ikustea. Zergairaultzailea hitzak erabili ditugu, xantaia edoestortsio bat zenari deitzeko. Zein zergairaultzaile! Hori xantaia eta estortsioa besterikez da. Dei diezaiogun gauza bakoitzaridagokion izena erabilita. Eta natural bezalaikusi ditugu horren moduko kontu asko,baina ez ziren naturalak. Eta askotan irabazigaituzte. Horretan ere bai: hizkuntzaren etadialektikaren perbertsioan ere bai. Horrela,gizarteari azpiak jaten joan da, etaegindakotzat eman dugu. Beste egoeretako bat, zera… Nik bizkartzainaizan nuen, jakina. Jose Mari Korta hilondoren, bost urte, hiru hilabete etahemezortzi egun eman nituenbizkartzainarekin, 2000ko irailaren 3tik2005eko abenduaren 21era arte. Epai batematen du, bost urte hiru hilabete etahemezortzi egun horiek ikaragarri gogorrakizan baitziren, horrek zure ingurunean, familiei,adiskideei begira dituen ondorioengatik…Hala ere, bizkartzaina izateak duen alderikgogorrena ez da bizkartzaina hor egotea, ezeta horrek baldintzatzen zaituena ere.Gogorrena zera da: sorrarazten dizun errusentsazioa. Une batean, zera pentsatu nuen:

nik neuk bilatu nuela bizkartzaina izatea. Jendegutxi zegoen… Lehenik, Laudion —ni Laudionbizi bainaiz—, normalean, goiz erdian, zerbaitegitera ateratzen zinenean, jendea ez zenzurekin gelditzen hizketan aritzeko, beldurraematen ziolako zure ondoan egoteak. Aldeegiten zuten. Eta sentsazio hori zen, zera…baina, nik zer egin dut? Azkenean, geratzenzinen… ematen zuen zuk bilatu zenuelaegoera hura, eta merezi zenuelako zeneukalabizkartzaina. Oso jende gutxi zegoen… osojende gutxi… Batzuk, bai, hurbildu ziren, etaesan zidaten… Laguntza eta hurbiltasun horiadierazi zidaten une horietan…

Nire aita gudaria izan zen. Nire aitonakLaudioko batzokia zuen bere taberna-jatetxean, gerra aurretik. Aitonari hiruseme-alaba hil zizkioten: seme bat Arabagudarostean hil zuten, eta bi alababonbardaketa batean. Sei seme-alabetatik,hiru geratu ziren. Gero espetxean egon zen,

Sabino Izaren lekukotasuna

© Azkenean, jendeak adierazi nahizizun zuk bilatu zenuela egoerahura, eta merezi zenuelakozeneukala bizkartzaina

Page 101: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

101or.

eta, gerra bukatzean, Orozkoko kuartelerajoan behar zuen. Ez dakit hamabosteanbehin zen-edo, kuartelera joan behar zuenikuskatu zezaten, baldintzapekoaskatasunean zegoelako. Eta han zegoenguardia zibil bat sarjentua zen, eta Orozkokokuartel hartako postuko komandantea zen.Eta nire aitona hamabostean behin hanjoaten zen, azaltzen zen, sinatzen zuen etahori guztia. Eta handik bi edo hiru hilabetera,gizon horrek ikusi zuen aitona pertsonaarrunta zela, Laudioko nekazari bat, eta zeraesan zion: «Ez etorri gehiago hona, Braulio.

Ni handik, Aretatik, igarotzen naizenean…, ni igaroko naiz handik, eta orduan sinatukodidazu. Ez etorri gehiago Orozkoraino».Aretatik Orozkoraino joan behar baitzuen, etasei kilometro ziren, oinez egitekoak. Tira, ba, bipertsona horiek, bi pertsona horiek… Bat LaSalveko postuko komandantea izatera iritsizen, eta teniente koronela ere bai… Ba, bereauto ofizialarekin, txoferra eta guzti, Orozkotikigarotzen zenean, alde honetako kuartelakikuskatzeko ibilbidean, aitonarenean gelditzenzen. Lagun minak izan ziren biak. Hori kontatunahi nuen, horrela izan zelako. Ni gogoratzennaiz haiekin askaldu nuela batzuetan, aitonakbeste taberna bat izan baitzuen Aretan. Etahona etortzen zen, eta aitonarekin askaltzenzuen, eta elkarrekin egoten ziren biakhizketan. Bat La Salveko kuarteleko tenientekoronela zen, eta nire aitona, berriz, gudariizandakoa. Eta laguntasuna egon zen haienartean, garrantzitsuena pertsonak baitira. Nirifamiliak inoiz ez dit gorrotorik irakatsi, kontatududan guztia jakinda, oso gaizki pasabaitzuten gerra ondorenean. Baina, hala ere,ez didate gorrotorik helarazi, haiek ezbaitzuten gorrotorik, nahiz eta gaizki pasatu.Eta adiskidetasun sakona izan zen bienartean, lagunak izan ziren, pertsonakbaitzeuden ideia eta pentsamendu politikoengainetik. Hori gailentzen denean, kontu askodaude aurretik bizitzeko, eta bizitza emateko.

Iturria: Biktimekiko ElkartasunekoJardunaldiak, Bakearen Aldeko

Koordinakundea, 2010.

EL

CO

RR

EO

Sabino Iza Arabako EnpresaburuenSindikatuko burua izan zen hainbat urtetan,eta ETA erakundearen mehatxua eta estortsioapairatu zituen.

Oharra: Jarduera osatze aldera, Sabino Izak Biktimekiko Elkartasunerako IX. Jardunaldietan esku hartu zuenuneko irudiak biltzen dituen bideoa ikus dezakegu. Jardunaldi horiek Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordina-kundeak antolatu zituen, eta Gasteizen egin ziren 2010eko ekainaren 16an. Jardunaldietan egindako esku-har-tzeak biltzen dituen DVDa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Eskola Bakeguneandago eskuragarri (Zumalakarregi, 21 • 48903 Barakaldo • Tel.: 94 4902300 • Faxa: 94 4970068 • Posta elektro-nikoa: [email protected] • Web orria: <http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>).

Page 102: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Zorigaiztoko halabeharra

Helburuak

• Hausnarketa egitea halabeharrez, bereizi gabe etaapetaren arabera egindako ekintza baten ondoriozindarkeriaren biktima izateak esan nahi duenaz.

• Eztabaida egitea indarkeria erabiltzeak berez duenizaera makurrari buruz, eta biktimei eragiten dienminari buruz, haien etorkizuna aldatzen eta bal-dintzatzen baitu.

• Biktimen sufrimenduarekiko enpatiazko jarrerabultzatzea.

• Giza eskubideen urraketaren aurkako jarrera per-tsonala sustatzea.

• M.ª Jesúsen kasua abiaburutzat hartuta, ikasgelaneztabaida eta iritzi-trukea sortzea, terrorismoakdituen ondorioei buruz.

Metodologia

1. Dinamizatzaileak boluntario bat eskatuko du M.ª Jesúsenlekukotasuna ahots ozenez irakur dezan, ahal dela dra-matizatuz.

2. Taldeka jarrita, ikasleek esaldi batzuen esanahia ezta-baidatuko dute, eta haien iritziz egiazkoak edo gezu-rrezkoak diren erabakiko dute. Hona hemen esaldiak:

10

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

El Corte Inglés-eko langileaden M.ª Jesús Oteizarenkasua. Ez zuen inolakoafiliaziorik, zorigaiztokoegun batean kaletikpasieran zebilen bilbotarbat besterik ez zen. ETArenlehergailu batek goitikbehera aldatu zuen berebizitza. Kasuaren oinarrianbere lekukotasuna jasodugu.

Page 103: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

• Kasu hau askoz ere mingarriagoa eta lazgarriagoa da politikari edo ertzain baten kasuabaino, errurik gabeko biktima bat delako.

• Oso gogorra izan behar du goizean bizitasunez gainezka altxatzeak, eta, banku batenondotik igarotzeagatik, zure bizitza erabat aldatzen dela ikusteak, laztura zure bizitzazjabetzen dela ikusteak.

• Lehergailua jarri zuenak beharbada ez zekien kale horretatik jendea ibiliko zela.• Honen moduko gertaera baten ondorioak nekez ezabatuko dira, eta biktimak ahalik eta

laguntza gehien jaso beharko du senideengandik, lagunengandik, auzokoengandik eta,oro har, gizarte osoarengandik.

3. Azkenik, ikasleak zirkulu handi bat osatuz eseriko dira. Talde bakoitzean lortutako emai-tzak aurkeztuko dituzte, eta txandak hasiko dira azaldu diren gaiei buruz eztabaidatze-ko. Nahi izanez gero, azken emaitzak bil daitezke, eta, horiek abiaburutzat hartuta, idaz-lan bat, arte-lan bat edo aurkezpen bat egin dezakete PowerPoint-en. Gero, aurkezpenbat egin daiteke horrekin ikasgelan, edo, bestela, pasilloetan edo ikastetxeko web-eaneskegi daiteke.

103or.

Page 104: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Nire istorioa kontatuko dizuet, hogeita seiurte igaro dira ia… [M.ª Jesús hunkituegiten da.] Ni orain ikaragarri ondo nago,jende guztiak esaten dit ondo nagoela…Ni neska bat nintzen, hogeita hamar urtenituen. Gaztea nintzen, eta bi urte beteberriak zituen seme bat nuen… [M.ª Jesúsberriz hunkitzen da.] Lan ona nuen, pozik nengoen, dena ondo zihoan. Etagau hartan, lau adiskide eta lagun bilduginen, eta Eguberriko afaria egitera joan ginen.Sortzez Garbiaren bezpera zen. Pozakalean dagoen La Sotera jatetxera joanginen mahaiaren erreserba egitera. Hantxegeunden geldituta beste lagun batekin,seigarrenarekin. Eta iristen ez zenez,ardotxo bat hartzera joan ginen. Irtetean,Banco de Bilbao ondotik igarotzen ariginen, eta… Ikusten denez, ni paretarenondoan egongo nintzen, zeren, bostgindoazen, baina niri tokatu zitzaidan dena.Korderik gabe egon nintzen hainbategunez. Bi besoak hautsita, hanka ere bai,begi bat galdu nuen. Masaila ere hautsitaizan nuen, eta aurpegia hondatuta…Orduan, nire bizitza goitik behera aldatuzen, ospitaletik atera ondoren, nire

gurasoen etxera bizitzera joan behar izanbaikenuen… hirurok: senarrak, semeak etahirurok. Hortaz, gure bizitza errotik aldatuzen. Pixkanaka-pixkanaka gainditzen joannintzen, nire gurasoei esker, ikaragarrilagundu baininduten. Txarrena da ezgenuela inolako informaziorik izan, eztalaguntzarik ere. Garai hartan Gobernuarenordezkaria zen Ramón Jáureguirentelegrama jaso nuen, eta ezer gehiagorik ez.Bertan, lehenbailehen susper nendin opa

zidan. Eta, tira, ni gaztea nintzen, bizitzekogogoak nituen; eta hala, apurka-apurka,gainditzen joan nintzen. Gertatzen dena da… tira… Gero arazoakbesterik ez zeudela, zeren, lanerako

M.ª Jesús Oteizaren lekukotasuna

© Korderik gabe egon nintzenhainbat egunez. Bi besoakhautsita, hanka ere bai, begi batgaldu nuen. Masaila ere hautsitaizan nuen, eta aurpegiahondatuta… Txarrena da ezgenuela inolako informaziorik izan,ezta laguntzarik ere

Page 105: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

105or.

bidean gertatu ez zenez, ez baitzen lan-istripua izan. Hala, bada, urte eta erdieman nuen lanerako ezgai-egoerangaixotasuna dela-eta, anginak dituenakbezalaxe. Ez nuen kalte-ordainik jaso,bankuak ez baitzuen bere gain hartu, nikaletik pasieran zihoan pertsona batnintzelako. Kontua da nik semea edukinuenean lanaldi murriztua eskatu nuela,semea zaindu ahal izateko, eta arratsaldezbaizik ez nintzela lanera joaten. Hala ere,

kasu honetan, ezin izan nuen hori egin.Istripua izan nuenean haurtzaindegi bateraeraman behar izan genuen semea, aholkuhori eman baitzidaten, [berriz hunkitzenda]: etxetik eraman nezan, ni hainbestesufritzen ez ikusteko. Eta nahiko nuke haudena behingoz buka dadin…

Iturria: Biktimekiko ElkartasunekoJardunaldiak, Bakearen Aldeko

Koordinakundea, 2010.

Oharra: Jarduera osatze aldera, M.ª Jesús Oteizak Biktimekiko Elkartasunerako IX. Jardunaldietan esku hartuzuen uneko irudiak biltzen dituen bideoa ikus dezakegu. Jardunaldi horiek Euskal Herriko Bakearen AldekoKoordinakundeak antolatu zituen, eta Gasteizen egin ziren 2010eko ekainaren 16an. Jardunaldietan egindakoesku-hartzeak biltzen dituen DVDa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko EskolaBakegunean dago eskuragarri (Zumalakarregi, 21 • 48903 Barakaldo • Tel.: 94 4902300 • Faxa: 94 4970068• Posta elektronikoa: [email protected] • Web orria: <http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>).

Page 106: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Inoiz ez dugu jakin nork egin zuen, ezta zergatik egin zuen ere

Helburuak

• Indarkeriazko gertakari batzuk onartzea, terrorismogisa sailkatu behar baitira zalantzarik gabe, gizaeskubideen urraketa larria sorrarazi baitute gureherrialdean.

• Maríaren lekutasunaren bidez, biktimen sufrimen-duarekiko enpatia bultzatzea.

• Estatuak egiten duen indarkeriari buruz hausnarke-ta egitea, eta terrorismoaren aurka borrokatzekoberak erabiltzen dituen baliabide berberak erabil-tzea hutsegite larria dela ikustea, era horretan Esta-tuaren ekintza terrorismo bilakatzen baita.

Metodologia

1. Saioaren dinamizatzaileak taldeko neska bati eskatukodio Maríaren lekukotasuna irakur dezan. Musika ego-kia bila daiteke, atzealdean jartzeko.

2. Irakurri ondoren, ikasleek minutu batzuk emangodituzte banaka gertaera horretaz gogoeta egiten,eta ahalegina egingo dute Maríaren larruazaleanjartzeko.

11

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

José Antonioren kasua:ilusioz eta bizitasunezbeterik zegoen gazte batzen, posta-zerbitzuan lanegiten zuena. Lehergailu-pakete batek eztanda egin,eta hil egin zuen, berahartzaileari ematerazihoala. GAL taldeak sekulaez zuen ekintza bere gainhartu. María bere arrebak11

bere esperientziaren berriematen digu: sentitu zuenmina, etsipena etagertatutakoa gainditzekoegin zuen lan eredugarria.

11. Berriemaileak berariaz hala nahi izan duelako, ez dugu berebenetako izena jarri, haren izengabetasuna gordetzeko.

Page 107: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

3. Banakako hausnarketa egin ondoren, ideien zaparrada egingo dugu; arbelean idatzikodituzte ideiak, edo, bestela, post-it teknika erabiliko dugu (ikasle bakoitzari kolore des-berdinetako bi post-it emango dizkiogu). Parte-hartzaile bakoitzak hitz bat esan edoidatziko du, kolore batez margotuta, lekukotasunean ikusi duen alderik txarrenari edokrudelenari loturik; eta beste hitz bat paratuko du, beste kolore batez margoturik, leku-kotasunean dagoen alderik baikorrenari edo itxaropentsuenari loturik.

4. Parte-hartzaileek iruzkinak egingo dituzte arbelean ageriko den mapari buruz. Iritzi guz-tiak errespetatu behar dira, betiere, begirunez, hezibidez eta besteak iraintzeko asmorikgabe egiten badira. Hitz egiteko txandak gorde behar dira, parte hartzen duenari ez zaioetenik egin behar, eta moderatzailearen erabakia onartu behar da.

5. Nahi izanez gero, lortzen diren emaitzekin horma-irudi bat presta daiteke, eta gero ikas-gelan jarri. Hor idatzitakoa osatzeko, Maríaren lekukotasunean ikasitakoari buruzko arteplastikoko lan bat egin daiteke, edota prosaz nahiz bertsoz eratutako idazlan bat. Ondoegongo litzateke dinamizatzaileak ikasleei helaraztea Maríaren azken hitzek duten mezubaikorra.

107or.

Page 108: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Nire nebak Correos-en lan egiten zuen,behin-behineko langilea zen. Arratsaldehartan, lehergailu baten eztanda entzungenuen. Nire amak zerbait sumatu zuen,berehala atera baitzen kalera, eta ni bereatzetik. Auzoko batzuek esan ziguten nebalarriki zaurituta zegoela. Iñigo Iruin abokatuezagunaren postontzian pakete bat sartzerazihoala, paketeak eztanda egin baitzuen.Ospitalera iritsi ginenean, albiste lazgarriaeman ziguten: neba hilda zegoen, eztandakeragin zizkion zauri larrien ondorioz hil zen.Izugarria izan zen. Bera gazte lasaia zen,inorekin eta ezertan sartuta ez zegoena,erabat errugabea, Eta, bat-batean horrelatxikitu zuten… Nire amak pasa zuenokerrena, ikaragarri sufritu baitzuen. Nikuste dut ezin izan zuela sekula gainditu.Pozik bizi zen familia bat gainbehera joanzen, iluntasunean eta tristuran murgildurikgeratu zen. Eta hala izan zen, nire seme-alabak jaio ziren arte, orduantxe hasibaitzen ama berriz irribarre egiten, orduanaurkitu baitzuen bizitzeko arrazoi bat berriz.Biktimei laguntza ematen dien erakundebatean sartu zen ama, eta, hortik aurrera,sostengua ematen ziotela, eta entzutenzutela ohartzen hasi zen; laguntza

psikologikoa ere jaso zuen. Horrek laguntzahandia eman zion, baina beti geratzen zenazken galdera hau zintzilik: Nor izan da?Zergatik?

Herrian manifestazioak izan ziren atentatuagaitzesteko eta familiari laguntza emateko,baina politikoki manipulatuta egiten zirenbeti. Onartu behar dut lagun askok,hurbileko jende askok laguntza etasostengua eman zizkidatela. Hori onartu etaeskertu behar dut. Baina, azken batean,bakarrik sentitzen nintzen.Orain, senarrari eta seme-alabei esker,ondo nago. Hala ere, oroimenak betiirekitzen du zauri hori. Inoiz ez dugu jakin

Posta-zerbitzuko langile gazte baten kasuarenlekukotasuna

© Herrian manifestazioak izan zirenatentatua gaitzesteko eta familiarilaguntza emateko, baina politikokimanipulatuta egoten ziren beti.Lagun askok laguntza etasostengua eman zizkidaten. Horionartu eta eskertu behar dut.Baina, azken batean, bakarriksentitzen nintzen

Page 109: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

109or.

nork egin zuen ekintza hori, nire nebarenbizitza hondatu zuena. Izan ziren paper etaproba batzuk, GAL taldearen sumarioa izanzenean argitara emandakoak; baina sekula

ez zuten inor atxilotu. Ezintasunez beterikosentsazio izugarria dugu. Nik neuk nahikonuke egia ezagutzera ematea. Hala ere, eznau horretara bultzatzen mendekuzkodesirak. Justizia egiteko behar hutsa da.Berriz esango dut: ez dut mendekurik nahi,ez dut gorrotorik sentitzen. Aldaketaren batsumatuko banu, damua ikusiko banu, nikuste dut barkatzeko gauza ere izannintekeela, hainbesteko mina eragin zigutenpertsonei edo pertsonari barkatzeko.

Iturria: Maríaren lekukotasun zuzena,Gipuzkoa, 2010eko urriaren 14a.

© Ez dut mendekurik nahi, ez dutgorrotorik sentitzen. Aldaketarenbat sumatuko banu, damua ikusikobanu, nik uste dut barkatzekogauza ere izan nintekeela,hainbesteko mina eragin zigutenpertsonei edo pertsonaribarkatzeko

Page 110: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Kalumnia eta zurrumurrua mehatxu gisa

Helburuak

• Jazarpeneko indarkeriaren biktimekiko enpatia piz-tea eta eraginkortasunez entzutea.

• Gure gizartean zenbat pertsona eta/edo talde dau-den mehatxatuta jakitea.

• ETA erakunde terroristak mehatxatutako pertsonenartean egoteak ekartzen dituen ondorio sozialaketa pertsonalak zehaztea.

• Alderdi eta ideologia politiko jakin batekoak direnpertsonak, ideia horiek bide baketsuak eta demo-kratikoak erabiliz babesteagatik, hiltzeko mehatxu-pean egoteak gizarte demokratiko batentzat duengarrantzia jakitea.

Metodologia

1. Dinamizatzaileak lau taldetan banatuko ditu parte-har-tzaileak (lau edo bost laguneko taldetan, gutxi gorabe-hera). Kasu honetan, puzzlearen teknika erabiliko dugu.Talde bakoitzari fotokopia bana emango diogu; bertanPilarren lekukotasuneko lau paragrafoetatik bat baizikez da egongo.

2. Talde bakoitzak dagokion paragrafoa irakurriko du, etaelkarrizketan oinarritutako iruzkin bat egingo du horri

12

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Pilar Zubiarrainen kasua:EAJ-PNVko zinegotziaGipuzkoako udalerribatean. Mehatxuak,hertsatzeak, irainak,kalumniak eta erasoakpairatu ditu, hala beraknola bere familiak. Halaere, Pilarrek zintzo eustendie bere oinarriei; etaegoera zail horretan izandiren alde onaknabarmentzen ditu.Kasuaren oinarrian, berelekukotasuna jaso dugu.

Page 111: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

buruz. Galdera hauek erabil daitezke: zein esaldirekin identifikatzen zara gehiago? Zeinbaieztapenekin ez zatoz bat?

3. Talde handian jarrita, talde txiki bakoitzeko ordezkariak beren paragrafoa irakurriko du, etataldean egindako iruzkinak adieraziko ditu. Azkenean, talde handiak lekukotasun osoa etatalde txiki bakoitzean egindako iruzkinak jasoko ditu. (Ondo egongo litzateke paragrafobakoitza arbel digitalean proiektatzea, edo fotokopiatutako testua banatzea, denek lekuko-tasun osoa ikus dezaten.)

4. Bukatzeko, talde txikietan egindako iruzkinei buruzko eztabaida egin dezakegu.

111or.

Page 112: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Pintadak, paskinak eta auto-karabanak egindituzte nire aurka. Kale-agerraldiak egindituzte nire lantoki eta etxe aurrean, nikjardueraren bat egiten nuen tokian. Jende-aldrak etorri zaizkit atzetik pankartekinTolosako kaleetatik. Telefono-deiak egitendizkidate mehatxu egiteko. Etxean egindakolehergailuak jaso ditut lan egiten dudanbulegoan, eta lehergailu-abisu faltsuak erebai. Egun batean autoa erre zidaten. Besteegun batean, familiako baserria, gurasoaketa izeba ezindu bat barruan zeudela.Sugarretatik ihes egin ahal izan zuten denek,ez genuen kalte pertsonalik jaso, bainabertan suntsitu ziren gure jabetza guztiak:gure altzariak eta gauzak, gure aipamenaketa oroimenak, gure historia, azken batean,gure zati bat. Hala ere, jazarpenekoindarkeria ez da soilik aipatu ditudan ekintzazehatz horiek sufritzea. Horrez gain,norberaren ospearen galera dakar, horriloturik zurrumurruak zabaltzen hastenbaitira, norberaren aurkako gaitzespenak,erabat baldintzatzen zaituzten txutxu-mutxuak, landa-inguruneetan, herri txikietan,eguneroko bizitzan are latzagoak direnak.Badakizu guztien ahotan zaudela, gehieneksaihestu egiten zaituztela, agurtzen zaituzten

pertsona bakan horiek ezkutuka egitendutela, zurekin harremanetan jarriko dituztenbeldur direlako. Eta, horiek horrela,zurrumurruak ugaltzen dira —egiazkoak nahigezurrezkoak—, gaitzespen pertsonalak etakalumniak. Hesi ikusezin batek isolatutauzten zaitu, eta ezin duzu hori gezurtatu,ezin duzu zure burua babestu.

Batzuek euskal abertzaleen arteanbiktimarik ez dagoela esaten dutenean, edoeuskal abertzale guztiak terroristatzathartzen gaituztenean, mindu egiten naute.Era berean, mintzen naute terrorismoaren

Pilar Zubiarrainen lekukotasuna

© Badakizu guztien ahotan zaudela,gehienek saihestu egitenzaituztela, agurtzen zaituztenpertsona bakan horiek ezkutukaegiten dutela, zurekinharremanetan jarriko dituztenbeldur direlako. Eta, horiekhorrela, zurrumurruak ugaltzendira —egiazkoak nahigezurrezkoak—, gaitzespenpertsonalak eta kalumniak

Page 113: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

113or.

biktima izateagatik batzuek aski abertzaleaez naizela esan didatenean. Izan ere, horienustez, terrorismoaren biktima izanez gero,zerbait egingo zenuen oker euskal auziarenaurka, beldurraren mende horrela egoteko.Nire ustez akatsa hauxe da: euskalnazionalistatzat, abertzaletzat hartzeafaxista baizik ez diren horiek, legezkotasun

politikoaren bidez jarrera mafiosoak zuritunahi dituzten horiek.Dena dela, kontu txar guztietan beti dagoona den zerbait, eta gauza asko ikasi dituthonekin. Ikasi dudan lehenbiziko gauza dazein diren nire benetako lagunak, eta zeindiren nigana hurbiltzen direnak bereninteresen arabera. Lehen esan dudanez,gauza asko ikasi ditut, esaterako, pertsonenkalitatea dela benetan axola duena. Alderdiguztietan aurkitu dut jende ona eta jendemanipulatzailea, beren interesen atzetikzebilena. Hala ere, biktimek dugun zorteahauxe da: beti izango dugula benetan onaden jendea ondoan. Biktima izateak duenalde ona hauxe da: aukera izan dudala osojende ona ezagutzeko alderdi guztietan. Nik uste dut memoria ezinbestekoa dela,oro har, gizarte osoari eskatu behar zaiolaahantz ez dezan, atzera berriz akatsberberak ez egiteko. Era berean, eskatubehar zaio gehiegikeriak, mehatxuak,hilketak, hertsatzeak… direnean, beste aldebati begira ez geratzeko. Hiltzaileak etafaxistak berak lotsa daitezen, tankeraguztietako indarkeriei zilegitasuna kentzeko.Intentsitate guztietako indarkeriei, hala lehenmehatxuari nola azken lehergailuari.

Iturria: Gipuzkoako Batzar Nagusiak,biktimei laguntza emateko gunea, Donostia,

2009ko apirilaren 1a.

Pilar Zubiarrain EAJ-PNVko zinegotzia daGipuzkoako udalerri batean. Mehatxuak,hertsatzeak, irainak, kalumniak eta erasoakpairatu dituzte, hala berak nola bere senideek.

EL

CO

RR

EO

Oharra: Jarduera osatze aldera, Pilar Zubiarrainek bi hitzalditan esku hartu zuen uneko irudiak biltzen dituenbideoa ikus dezakegu; hona hemen esku-hartzeak: Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2009ko apirilaren 1ean egin-dakoa, eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak 2009ko ekainaren 9an antolatutako «Atentatuenondorio psikologikoak» hitzaldian egindakoa. Esku-hartze horiek biltzen dituen DVDa Eusko Jaurlaritzaren Hez-kuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Eskola Bakegunean dago eskuragarri (Zumalakarregi, 21 • 48903Barakaldo • Tel.: 94 4902300 • Faxa: 94 4970068 • Posta elektronikoa: [email protected] • Weborria: <http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>).

Page 114: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Oihuka eskatu nuen laguntza…, baina inork ez zigun eman

Helburuak

• Gure herrialdean terrorismoaren biktimekiko enpa-tia eza egoteko eragina izan duten aldagaiak edoinguruabarrak aztertzea.

• Enpatiako jarrerak sortzea indarkeria terroristazuzenean nozitu duten pertsonekiko, eta eraginko-rrez entzutea.

• Indarkeriaren biktimekiko harreman-esparru berriakamesteko gaitasuna sustatzea, behar bezain hurbilsentitu ez zuten gizartearekiko konfiantza berresku-ra dezaten.

• Kontzientzia hartzea biktimen gaia gure historiarikberrienaren zati gisa hartzeko dagoen beharriza-naz.

• Gure proiektu politiko, pertsonal eta erlijiosoetan,legezkoa denaren eta legez kanpokoa denarenartean dagoen muga bereizteko eta zehaztekolaguntza ematea.

Metodologia

1. Irakasleak, dinamizatzaileak edo taldeko neska-mutilbatek Sandraren lekukotasuna irakurriko du.

2. Ikasleei eskatuko diegu minutu batzuk eman ditzatenentzundakoari buruz hausnarrean, eta Sandraren

13

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Isaías Carrascoren kasua:bost tiro eginda hil zutenGipuzkoako herri batean2008ko martxoaren 7an.Sandra alabak —amarekinbatera— kontsolatu zuenaita azken hatsetanzegoela, eta familiarenbozeramailea bilakatu zenohiz kanpoko ausardiaerakutsita. Gazte honekaditzera emango dizkigugertaera izugarri horigertatu zenetik izan dituenbizipenak, sentimenduak,absentziak eta irainak.

Page 115: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

lekuan jar daitezen. (Hausnarketa horri lagunduz, musika instrumentaleko entzunaldi arinbat egin dezakegu.)

3. Gero, ikasleei esango diegu biktimaren kontakizuna entzutean sentitu dutena adieraz deza-ten. Eztabaidari ekingo diogu, eta hauxe izango da baldintza bakarra: hitz egiteko txandakzaintzea, eta ikaskideekin edo haien iruzkinekin iraingarria ez izatea.

4. Azkenik, nahi izanez gero, horma-irudi batean islatu ahal ditugu hausnarketak, eta aretoanjarri gero (azken ekoizpena prestatzeko, honelakoren bat balia dezakegu: dramatizazio bat,lan poetiko bat, bideo bat grabatzea, margo bat ekoiztea edozein teknika baliatuz, haus-narketak biltzen dituen PowerPoint-eko aurkezpen bat, etab.).

115or.

Page 116: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Nire bizitza eta nire familiaren bizitza erabasatian aldatu zen orain dela urtebete.Goiz arrunt bat zen, eta aita txantxetan arizen gurekin. Irtetera zihoala, Hodeiri —nebari— eta bioi galdetu zigun ea bagenekien non zegoen bere ogitartekoa.Handik gutxira, tiro batzuk entzun genituen—gero jakin genuen bost tiro izan zirela—.Leihora hurbildu nintzen, eta aitaren autoaikusi nuen, geldirik, eta aita autotikateratzen ari zela zailtasun handiz. Barrez,zera pentsatu nuen: tripa horrekin kostaegiten zitzaiola ateratzea. Orduan odoletanzegoela ikusi nuen, eta egoeraz ohartunintzen. Ama eta biok korrika jaitsi ginen.Lurrean zegoen. Bera lasaitzen ahaleginduginen, egoera horretatik aterako zela esangenion. Nik oihu egin nuen, manta bat,anbulantzia bat eskatu nuen… baina inorkez zigun ezer eman. Anbulantzia iritsizirenerako, hamabi minutu igaro ziren. Nik

Sandra Carrascok 20 urte zituen aita nola hilzuten ikusi zuenean.

EL

CO

RR

EO

Sandra Carrascoren lekukotasuna

© Kalera ateratzen zaren bakoitzean,presoen kartelekin egiten duzutopo, pankartekin, zure aita hilzutenak gogora ekartzendizkizuten gauzekin

Page 117: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

117or.

neuk estali nuen nire txabusinarekin, etazauriak buxatzen ahalegindu nintzen…baina odola baizik ez nuen ikusten.Ospitalean, albistearen berri eman ziguten.Ezin nuen sinetsi. Denbora gutxi zen harekinhitz egin nuela, barre egin genuela,txantxetan aritu ginela… Berriz galdetunuen. Eta zera erantzun zidaten: «Bai, hilegin da».Hurrengo egunak oso zailak izan ziren,baina jende askoren laguntza jaso genuen.Deiak, gutunak, besarkadak… Baina herrihonetan bizi gara, eta egunero-egunerohorrekin bizitzea zaila da, oso zaila. Kalera

ateratzen zaren bakoitzean, presoenkartelekin egiten duzu topo, pankartekin,zure aita hil zutenak gogora ekartzendizkizuten gauzekin. Alkatea atxilotuzutenean, herri osoa mobilizatu zen. Nireaitaren heriotzaren aurrean, berriz, isiltasunaizan zen nagusi. San Joan egunean, nirekoadrilako lagunek berek zeramatzatenalkatearen aldeko pegatinak. Eta hilikzegoen aita, zer?

Nire bizitza eta nire familiaren bizitza erabataldatu ziren. Oso gogorra da, ikaragarrigogorra. Eta negar egiten dut, negar askoegiten dut, bakarrik edo amarekin. Baina ezdut nahi haiek negarrez ikus nazaten. Ez dut nahi hala ikus nazaten. Gauzabakarra dut buruan: nirekin ezin izangodute. Hari zor diot.

Iturria: Gipuzkoako Batzar Nagusiak,biktimei laguntza emateko gunea, Donostia,

2009ko apirilaren 1a.

EL

CO

RR

EO

Isaías Carrasco zinegotzi sozialista izan zenArrasaten 2003. eta 2007. urteen artean. ETAerakundeak hil zuen 2008an.

Oharra: Jarduera osatze aldera, Sandra Carrascok Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2009ko apirilaren 1ean eskuhartu zuen uneko irudiak dituen bideoa ikus dezakegu. Esku-hartze hori biltzen duen DVDa Eusko JaurlaritzarenHezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Eskola Bakegunean dago eskuragarri (Zumalakarregi, 21 • 48903Barakaldo • Tel.: 94 4902300 • Faxa: 94 4970068 • Posta elektronikoa: [email protected] • Web orria:<http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>).

© Oso gogorra da, ikaragarri gogorra.Eta negar egiten dut, negar askoegiten dut, bakarrik edo amarekin.Baina ez dut nahi haiek negarrezikus nazaten. Ez dut nahi hala ikusnazaten. Gauza bakarra dut buruan:nirekin ezin izango dute. Hari zor diot

Page 118: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Nahaste bat, hutsegite bat, zorigaiztokoerrakuntza bat

Helburuak

• Gure elkartasuna eta hurbiltasuna erakustea te-rrorismoaren biktimei, kasu honetan, Juan Cruzenfamiliari.

• Gizon bat hiltzea zentzugabekeria eta basakeria batdela onartzea, eta emaztearen eta semearen bizitzazapuztuei buruz hausnartzea.

• Hausnarketa egitea hilketa batek dakarren atzerae-zintasunaz, hiltzaileen ekintzaren ondorioak zuzen-tzeko ezintasunaz. Ekintza terrorista baten bidezbizitza kenduz gero, ezin da osatu, ezin da horrenordainik eman.

Metodologia

1. Ikasle boluntario batek ahots ozenez irakurriko du tes-tua. Minutu batzuk utziko ditugu hausnarketa pertso-nala egiteko.

2. Gero, ikasleak taldeka elkartuko dira, eta esaldi zehatzhoni buruzko eztabaida egingo dute (fotokopia banaeman ahal diegu): «Hilketa bat konpondu ezin denbidegabekeria da beti. Alabaina, kasu honetan, aregogorragoa da, nahasketa baten ondorioa delako, hauda, hildakoa guztiz errugabea zelako».

14

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Juan Cruz MontoyaOrtuetaren kasua. Atezainazen Gasteizko sona handikoikastetxe batean. Arabandagoen Zambrana herrikoazen, ezkonduta zegoen, etaseme bat zuen. Ikastetxekoikasleen aurrean hil zuten1979. urteko abenduaren18an. ETA talde terroristakguardia zibil erretiratubatekin nahastu zuen. Izanere, ikastetxe bereanbazegoen guardia zibilerretiratu bat atezain-lanetan aritzen zena.Taldeak inoiz ez zuenjendaurrean onartu berehutsegitea. Kasu honenoinarrian, Juan Cruzek lanegiten zuen ikastetxekoantzinako ikasle batenhitzak daude.

Page 119: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

3. Bukatzeko, taldeka aztertutakoaren bateratze-lana egingo dugu ikasgelako batzarrean.Talde bakoitzeko ordezkarien ekarpenak hausnarketa honen ingurura bideratu ahal ditugu:«Terrorismoaren biktima guztiak errugabeak dira, biktimak diren aldetik. Berdin dio zein denhaien lanbidea, edota zein diren haien ekintzak. Inork ez du merezi hilketaren ondoriozkoheriotzarik. Hilketa, berez, bidegabekeria handia da, ez baitu batere aukerarik ematen, etaate guztiak ixten baititu egindakoa zuzentzeko, ordaina emateko. Une horretatik aurrera,hildakoa —berdin dio aurreko bizitzan zer egin duen— biktima bilakatuko da, bere gogozbestera».

119or.

Page 120: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

2006ko abenduaren 18an, Marianistenikastetxeko antzinako ikasle batek gertaerahorretaz gogoratzen zuena idatzi zuenorduan eurodiputatua zen Rosa Díezenblogean:Juan Cruz Montoya Ortueta gizon on batzen. Gasteizko Marianisten ikastetxekoatezaina zen. Hil baino ordubete lehenago,nik zera esan nion, arratsaldeko zazpiakaldera ateratzen bainintzen entrenamendutik:«Bihar arte, Juan Cruz». «Gero arte, motel»,esan zidan. Arratsaldeko zortziak aldera,ikastetxe aurrean hil zuten Juan Cruz,traizioz, hainbat tiro eginda. Ikastetxekoikasle guztiek berehala jakin genuengertatutakoa. Ikastetxeko beste atezainbatek denbora gutxiago zeraman lanean…Zurrumurruen bidez jakin genuen horiguardia zibila izan zela, atezaina izan aurretik.Hemezortzi urte inguruko mutikoen arteanzabaldutako zurrumurru hiltzaile horrek ekarrizuen Juan Cruzen heriotza. Juan Cruzerabat ahaztuta geratu da. Eta batzuek zera

esan zuten, beren kontzientziak lasaitzeko:«Nahastu dira-eta».

Horrela gertatu ziren kontuak… Inork ezzuen ezer jakin beste atezainari buruz…Hango lana utzi, eta alde egin zuen. Nikuste dut bere bizitza bitan zatituko zela1979ko abenduaren 18 hartan.

Iturria: Rogelio Alonso, FlorencioDomínguez eta Marcos García Rey,

Vidas rotas. Historia de los hombres,mujeres y niños víctimas de ETA,

Madril, Espasa Libros, 2010, 251.

Juan Cruz Montoyaren kasuaren kontakizuna

© Ikastetxeko ikasle guztiek berehalajakin genuen gertatutakoa.Ikastetxeko beste atezain bat,lanean denbora gutxiagozeramana, guardia zibila izan zenatezaina izan aurretik

Page 121: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

121or.

Page 122: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Estatuaren terrorismoaren gaiztakeria

Helburuak

• Biktimak eta gizartean mina eta zauriak sorraraztendituen antolatutako indarkeriazko jarduera bakoitzajarduera terrorista dela onartzea, ideologia edoharen ustezko justifikazioa zeinahi delarik ere.

• Gure historiaren denboraldi jakin bat ezagutzea,aldi horretan indarkeriak krudelkeriaz urratu baitzi-tuen herritarren hainbat belaunaldi.

• Hausnarketa egitea hilketa, estortsioa, bahiketa etadesberdina dena xaxatzeko jarduerak justifikatzeakdakarren gaiztakeria etikoaz, kasu guztietan, ideo-logia desberdinen bidez azaldu arren.

• Zigorgabetasuneko guneak aztertzea, eta terroris-moaren kolpea jaso zutenek nozitu zuten biktima-zioari gaineratu beharreko osagai gisa ikustea.

• Hurbiltze enpatiko eta eraginkorra bultzatzea, terro-rismoaren mota guztien biktimekiko, giza eskubi-deen aldeko jarduera eraginkorrak sustatzeko asmoz.

Metodologia

1. Ikasleak bost laguneko taldetan banatuko dira. Dina-mizatzaileak testu bana emango dio talde bakoitzari,beren kabuz irakur dezaten eta horren gaineko iruzki-nak egin ditzaten.

15

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Eskuin muturreko taldeen,kontrol-gabeko taldeen etaGAL taldearen jarduerarenkasua. Azalpenarenoinarrian, EuskoJaurlaritzako TerrorismoenBiktimei LaguntzekoZuzendaritzarenordezkaritzan TxemaUrkijok egindako solasadago. Esku-hartze honenbidez, hausnarketa egitekoeskatzen du, motahonetako ekintza terroristaasko zigorrik gabe geratubaitira.

Page 123: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

2. Taldeei eskatuko diegu ikerketa- eta dokumentazio-lan bat egin dezaten, diktadura frankis-ta bukatu zenetik Euskal Herrian izan diren indarkeria terroristaren mota desberdinei buruz.Horretarako, Internet, ikastetxeko liburutegia, hainbat erakunderen dokumentazioko zen-troak, hemerotekak eta antzeko baliabideak erabili ahal izango dituzte.

3. Lanaren azken emaitza taldeak erabakitzen duen euskarrian aurkeztuko da. Esaterako,euskarri hauek erabil daitezke: horma-irudi bat, ahozko azalpen bat, idazlan bat, ikus-entzunezko aurkezpen bat (PowerPoint-en), soziodrama bat, terrorismoaren biktima batenzuzeneko lekukotasun bat, harekin harremanetan jarri ondoren, etab.

4. Azkenik, talde guztiek beren lana aurkeztu ondoren, eztabaida piztuko dugu, mota guztie-tako terrorismoek berez duten gaiztakeria etikoari buruz. Ekarpen guztiak izango dira balia-garriak, betiere, hitz egiteko eta esku hartzeko txandak gordetzen badira eta begirunezjokatzen bada.

123or.

Page 124: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Eskuin muturreko taldeek, kontrol-gabekotaldeek eta GAL taldeak egindakoindarkeriaren biktimen eskubideak ere aipatubehar ditugu. Ez dira terrorismo-mota horienbiktimak baztertu edo ahaztu behar.Zorionez, terrorismo-mota horiek orain delaurte batzuk desagertu ziren, baina, hala ere,haien biktimak gure artean daude, eta ETAkobiktimek dituzten eskubide berberak dituzte,bidezkoa den moduan. Eusko JaurlaritzakoTerrorismoen Biktimei LaguntzekoZuzendaritzakoak beti ahalegindu gara argieta garbi uzten terrorismo-mota guztietakobiktimei zuzenduta gaudela.

Diktadura bukatu ondoren, indarkeriabaliatzen zuten jokabide edo jarduerapolitikoko moldeak azaldu ziren. Sektorenazionalisten aurka jotzen zuten, edoterrorismoaren aurkako ekintzak egitenzituzten, eta nola-halako lotura zuten

poliziarekin, Estatuaren aparatuekin, eta,batzuetan, alderdi politiko batzuenaparatuekin ere bai. Modu lausoan edotaantolatu gabean aurkezten ziren maiz. Haienbiktimak terrorismoaren biktimak dira. Horiargi zehaztuta dago estatuaren esparrukoterrorismoaren biktimekiko elkartasunariburuzko 32/99 Legean. Lege horrek 2.1. artikuluan zehazten duenez,terrorismoko ekintzen biktimek eta, orobat,talde armatuetan sartutako pertsonek edotagizarte eta herritarren bakea aztoratzekoasmoz jarduten duten taldeek egindakoekintzen biktimek eskubidea izango dutedagokien ordaina jasotzeko. BiktimenZuzendaritzak egin duen txosten batenarabera (2008. urtekoa), 74 ekintza terroristaizan ziren guztira, eta Triple A, BatallónVasco Español, Grupos Anti ETA eta GALbezalako talde kriminalek egin zituzten.Horren ondorioz, 65 pertsona hil zituzten, 64 zauritu zituzten, eta bahiketa bat ere izanzen. Lehenbiziko hilketa Iñaki EtxabeOrobengoa hil zutenekoa da, 1975. urtekoa.Azken atentatuan, berriz, Josu Muguruza hilzuten, 1989. urteko azaroaren 20an.Jarduera horien grafikoak aztertuz gero,nabaria da talde horiek 1979. eta 1980.

Eskuin muturreko taldeek, kontrol-gabeko taldeeketa GAL taldeak egindako indarkeriaren biktimen

kasuen kontakizuna

© Ez dira terrorismo-mota hauenbiktimak baztertu edo ahaztu behar,haien biktimak gure artean baitaude,eta ETAko biktimek dituzteneskubide berberak baitituzte

Page 125: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

125or.

urtean egin zituztela ekintza gehienak. Aldihorretan, ETA taldeak ere ekintza ugari eginzituen, eta, beraz, nolabait esan daiteketalde horien terrorismoa ETAren ekintzariemandako erantzuna zela. Gero berriz piztuzen, 1984 eta 1985. urteetan, GAL taldeakekintzak egin zituen garaian. Horrenondoren, urte batzuetan desagertu zen; eta1989. urtean berriz azaldu zen, lehen aipatudugun Josu Muguruzaren hilketa urtehorretan izan baitzen, eta Errenteriakopostaria zen José Antonio Cardosarenhilketa ere bai. Ekintza terrorista horietatik,hogeita bederatzi Euskadin eta Nafarroanizan ziren, 44 Frantziako lurretan izan ziren,eta bat Venezuelan izan zen.

Legea Nazioarteko Zuzenbidean dagooinarrituta, eta egia, justizia eta ordainaeskatzen ditu biktima guztientzat. Egiaridagokionez, gertaera hauen ikerketa-mailaguztiz urria da. Kasu guztietan halakosusmoak zeuden: garai hartako poliziaren

aparatuekiko konplizitate-mailak bazeudela.Horrez gain, oso ardura eta zuzemen gutxizjardun da ekintza horiek ikertzean. Izan ere,ez da ikerketa egokirik egin justizia egin ahalizateko. ETAko krimen batzuk ere ez diraepaitu, baina kasu horiek ezin diraterrorismo-mota honetako kasuekinparekatu: ETAko krimenei dagokienez,ikertzeko borondatea eta inbertsioa eginzen, eta hauetan, berriz, ez. Egia eta justiziaestu-estu lotuta daude. Ildo horretan, aipatuditugun 74 kasu horietatik, 33 auzi judizialzabaldu dira Audientzia Nazionalean.Bestalde, auzi horietatik, 17 kasutan baizikez da epai irmoa eman, eta, horietatik, 16 auzitan askatasuna kentzeko zigorrakfinkatu ditu zigortzeko erabakiak. Hala,bada, argi esan dezakegu nolabaitekozigorgabetasuna izan dela kasu hauetan, etahorrek hausnarketa egitera eraman behargaitu. Biktimak onartzeak, biktima guztiakonartzeak tresna egokia izan behar dueuskal gizartearentzat, adiskidetzerantzibiltzeko. Ildo horretan, biktima guztiek duteindar hau, ETA, GAL edo Batallón VascoEspañol taldeek eginak izan: sufrimenduaongarri bihurtu ahal dute, mota honetakohain ekimen gutxi dituen gizarteanbizikidetza emankortzeko ongarri.

Iturria: Biktimekiko ElkartasunekoJardunaldiak, Bakearen Aldeko

Koordinakundea, 2010.

Oharra: Jarduera osatze aldera, Txema Urkijok Biktimekiko Elkartasunerako IX. Jardunaldietan esku hartu zuenuneko irudiak biltzen dituen bideoa ikus dezakegu. Jardunaldi horiek Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordi-nakundeak antolatu zituen, eta Gasteizen egin ziren 2010eko ekainaren 16an. Jardunaldietan egindako esku-hartzeak biltzen dituen DVDa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Eskola Bakegu-nean dago eskuragarri (Zumalakarregi, 21 • 48903 Barakaldo • Tel.: 94 4902300 • Faxa: 94 4970068 • Postaelektronikoa: [email protected] • Web orria: <http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>).

© ETAk egindako krimen batzuk ereez dira epaitu, baina kasu horiekezin dira terrorismo-motahonetako kasuekin parekatu: ETAkokrimenei dagokienez, ikertzekoborondatea eta inbertsioa eginzen, eta hauetan, berriz, ez

Page 126: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Sufrimenduaren sozializazioa deitutakolaztura

Helburuak

• Gure herrialdean erasoen eta jazarpenaren biktime-kiko enpatia eza egoteko eragina izan duten alda-gaiak eta/edo inguruabarrak aztertzea.

• Jazarpeneko indarkeria zuzenean nozitu dutenpertsonekiko enpatiako jarrerak sortzea eta eragin-kortasunez entzutea.

• Indarkeriaren biktimekiko harreman-esparru berriakamesteko gaitasuna sustatzea, behar bezain hurbilsentitu ez zuten gizartearekiko konfiantza berresku-ra dezaten.

• Kontzientzia hartzea biktimen gaia gure historiarikberrienaren zati gisa hartzeko dagoen beharriza-naz.

• Gure proiektu politiko, pertsonal eta erlijiosoetan,legezkoa denaren eta legez kanpokoa denarenartean dagoen muga bereizteko eta zehaztekolaguntza ematea.

Metodologia

1. Irakasleak, dinamizatzaileak edo taldeko kide batekJoxean Rekondoren lekukotasuna irakurriko du.

2. Ikasleei eskatuko diegu minutu batzuk eman ditzatenentzundakoari buruz hausnarrean, eta Joxean Rekon-

16

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Joxean Rekondoren kasua.Gipuzkoako udalerri batekoalkatea izan zen garaian,eta horren ondoren,jazarpeneko indarkerianozitu zuen. Hala ere,ausardiaren,zentzutasunaren etazuhurtziaren eredua izanda beti. «Sufrimenduarensozializazioaz» egitenduen azterketa gizarte-azterketa interesgarria da.

Page 127: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

doren edo haren senide baten lekuan jar daitezen. (Hausnarketa horri lagunduz, musikainstrumentaleko entzunaldi arin bat egin dezakegu.)

3. Gero, ikasleei esango diegu biktimaren kontakizuna entzutean sentitu dutena adieraz deza-ten. Eztabaidari ekingo diogu, eta hauxe izango da baldintza bakarra: hitz egiteko txandakzaintzea, eta ikaskideekin edo haien iruzkinekin iraingarria ez izatea.

4. Azkenik, nahi izanez gero, horma-irudi batean islatu ahal ditugu hausnarketak, eta aretoanjarri gero (azken ekoizpena prestatzeko, honelakoren bat balia dezakegu: dramatizazio bat,lan poetiko bat, bideo bat grabatzea, margo bat ekoiztea edozein teknika baliatuz, haus-narketak biltzen dituen PowerPoint-eko aurkezpen bat, etab.).

127or.

Page 128: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Elkartasunaren etikak gure elkartasunabehar duen dramaren edo mehatxuarenizaera eta irismena ezagutzekoerantzukizuna dakar berarekin, bai etaitxaropena adierazteko erantzukizuna ere,horixe baita elkartasunaren esparruaneraginkorra izan nahi duen ekintza orokbehar duen oinarria. Biktima duinbihurtzeko, sozializatu behar da. Horribehar bezala aurre egitea lagungarriaizango da gizartearen arima sendotzeko.Baldintza hori alde politikoaren aurretikdago, politikaren aurrekoa da. Bere kideensufrimenduaz ahazten den gizartea iraupengutxikoa izango da, alde gizatiarretikikusita. Haren nortasuna baldintzatutaegongo da, eta politikoki gaitasunik gabegeratuko da.

Nire esperientzian ez da bukaera tragikorikegon, baina estutasun larrian egon naiz.Nire esperientzia hauxe baita: egunerokobizitzan ETAren inguruan dagoenmunduaren jazarpen pertsonala pairatuduen pertsona baten esperientzia. Nireaurka izan den jazarpena sekula ez daizan diziplina handiko eta ondoantolatutako ekintzetan behar den motahorietakoa. Nire aurkako jazarpena egindutenak alderdikoikerian eta fanatismoanmurgildutako giroan heziak izan dira.Jazarpeneko indarkeria deitzen zaio, hauda, indarkeria lausoa, kale borroka edobehe-mailako intentsitateko terrorismoa.Beldurrezko erakustaldi hori eguneroegiten zutenen bultzatzaile politikoek,zinismo handiz, sufrimendua sozializatzeazela esan zuten. Hona hemensufrimendua sozializatzeaz arduratzendirenek gehienbat baliatzen dituztenekintzak: era guztietako mehatxuak etapresio morala, era askotako jarraipenaketa jazarpena bide publikoan, ondasunenaurkako atentatu etengabeak, hertsatzeaketxean —seniderik hurbilenakbeldurrarazteko asmoz—, etengabekoerasoak, eta abar.

Joxean Rekondoren lekukotasuna

© Bere kideen sufrimenduaz ahazten den gizartea iraupengutxikoa izango da, aldegizatiarretik ikusita. Harennortasuna baldintzatuta egongoda, eta politikoki gaitasunik gabegeratuko da

Page 129: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

129or.

Azkenean, jazarpena nozitzen duenakbehar den prebentzioa hartzen du, bereburuaren eta familiaren segurtasunabilatzen du; eta, horretarako, gizartekobizitza nabarmen murriztu behar du.Esperientzia horrek arazo asko ekarrizizkidan lan-arloan. Lehenik eta behin,niretzat eta nire familiarentzat izugarrigogorra zen egoera bati egin behar izannion aurre; alabaina, horrek aurre egitekoespiritua indartu baizik ez zidan egin.Bigarrenik —ezin bestela izan—,gatazkako egoera hori nozitzeak erabatbaldintzatu du nire jarrera politikoa moduerabakigarrian. Eta, hirugarrenez, bialderdi horiek interes berezia piztu zutennigan, ETAren munduak, bere ekintzaterrorista eta bere logika estrategikoalegezkotzat jotzeko etaautolegezkotzeko, baliatu duendiskurtsoa aztertzeko eta horrenjarraipena egiteko. Sistematikaterroristarekiko interesa piztu zitzaidan,eta hauek dira azterketatik atera nituenondorioak: jazarpeneko indarkeria horiaurrez hausnartutako lan baten barruanzegoela, izaera estrategikoa zuen eta

erakundeak berak bultzatzen zuen lanbaten barne. Indarkeria hori hedatuz, hainbat helburulortu nahi zituzten. Lehenik, beldurrarenagerpena biderkatu nahi zuten euskalgizartean, eta erantzukizun kriminalabarreiatu, deszentralizatu. Bigarrenik,gizarte-kontrola areagotu nahi zuten, etaberen aldekoak ziren tokietan ordenasoziala eta politikoa aldatzen saiatu ziren.Hirugarrenik, indarkeria ulertzearen aldekogiroa hedatu nahi zuten. Bazirudienindarkeria hori gazte erreboltari batzuenbat-bateko ekintzaren emaitza zela, baina,hala ere, xede hau zuen: belaunaldi berrienaurrean indarkeria erabiltzeak duen balioahanditzea.

Hargatik, eta beste kontu askorengatik,gaur atzo bezalaxe, ezinbestekoa daETAk eta bere ingurukoek dituztenbaliabideak eta xedeak zalantzan jartzea.Terrorismoaren mota guztien aurkakogatazka demokratikoa gauzatzeko,justizia eta indar publikoaeraginkortasunez engaiatu behar dira.Zalantzarik gabe, ETAn sartzekogaitasuna ahultzea, orain egiten ari denmoduan, arrakasta demokratikoa da.Alabaina, horrek ez du esan nahiindarkeria iraultzaileak gazte askoren

© Niretzat eta nire familiarentzatizugarri gogorra zen egoera batiegin behar izan nion aurre;alabaina, horrek aurre egitekoespiritua indartu baizik ez zidanegin. Gatazkako egoera horinozitzeak erabat baldintzatu dunire jarrera politikoa moduerabakigarrian

© Terrorismoaren mota guztienaurkako gatazka demokratikoagauzatzeko, justizia eta indarpublikoa eraginkortasunezengaiatu behar dira

Page 130: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

begietan sortzen duen lilura desagertukodenik. Azken batean, ETA zera baizik ezda: gure gizarteko sektore batek —geroeta txikiagoa denak— kultura horrieskaintzen dion kultuaren ondorioa.Hargatik, garrantzi handikoa dahautestontziak eta pistolak aldi bereanbaliatzea bidezkotzat jotzen dutenideologia guztiei legezkotasuna kentzeagizartean.

Iturria: Biktimekiko Elkartasuneko IX. Jardunaldiak, Donostia,

2009ko ekaina.

Oharra: Jarduera osatze aldera, Joxean Rekondok «Atentatuen ondorio psikologikoak» hitzaldian esku hartuzuen uneko irudiak biltzen dituen bideoa ikus dezakegu. Hitzaldi hori Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordi-nakundeak antolatu zuen, eta 2009ko ekainaren 9an egin zen. Jardunaldietan egindako esku-hartzeak biltzendituen DVDa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Eskola Bakegunean dago esku-ragarri (Zumalakarregi, 21 • 48903 Barakaldo • Tel.: 94 4902300 • Faxa: 94 4970068 • Posta elektronikoa:[email protected] • Web orria: <http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>).

Joxean Rekondok jazarpeneko indarkeriarilotutako hainbat eraso pairatu ditu.

EL

CO

RR

EO

Page 131: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

131or.

Page 132: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Nire aitaren hilketak sentiberago bihurtunau era guztietako sufrimenduen aurrean

Helburuak

• Gure elkartasuna eta hurbiltasuna erakustea terroris-moaren biktimei, kasu honetan, Sara Buesa gazteari.

• Pertsona bat eta bere bizkartzaina hiltzea zentzu-gabekeria eta basakeria bat dela onartzea (Fernan-do Buesarekin batera, bere bizkartzaina hil zuten,Jorge Díez Elorza ertzain gaztea); eta hausnartzeabat-batean hondatutako bizitza horietaz, amak etaseme-alabek borroka egin beharko dutela ames-gaizto horretatik ateratzeko.

• Hausnarketa egitea Buesa familiako kideek berenburua gainditzeko duten gaitasunari buruz, eta ikus-tea nola urrutiratzen diren gorrotozko edo mende-kuzko jarreretatik, justizia aldarrikatuz, beren biktima-zio-egoeratik atera ahal izateko.

• Gertaera mingarri eta traumatiko bat gainditzeko,gizartearen sostengua, adorea eta laguntza jasotzeafuntsezkoa dela onartzea.

Metodologia

1. Lehenik eta behin, ikasleek Pálpitos de vida bideoarenzati bat ikusiko dute, Sara Buesaren lekukotasunaridagokiona. Bestela, lekukotasun horretako esaldirikgarrantzitsuenak biltzen dituen testua irakurriko dute.

17

Terrorismoaren biktimenkontakizunak lantzeko jarduerak

Fernando Buesa Blancopolitikari sozialistaezagunaren kasua: 2000kootsailaren 22an hil zuten.Arratsalde hartan, SaraBuesa, bere alaba, berehalaohartu zen bere bizitza etabere familiaren bizitzalehertu egin zirela. Bonba-auto baten eztandak hilzuen aita, eta oinazehandia eragin zion familiaosoari. Duintasunaren etagainditzeko prozesuarenirakaspen bat da berelekukotasuna. Bere mezuaoso argia da: egoeragainditu ahal da; biktimekborroka egin behar duteberen esperientzia krudelhorrek duen alde onaaurkitzeko, eta,gertatutakoa ahaztu gabe,biktimazioa gainditzeko.

Page 133: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

2. Metodologia honi dagozkion oharrak oinarritzat hartuta, dinamizatzaileak ondo azalduko duzer esan nahi duen erresilientzia hitzak.

3. Taldeka jarrita, ikasleek kasu honen amaieran agertzen diren jarduerak egingo dituzte. Jar-duera horien bidez, Sararen eredura hurbildu ahal izango dira, eta ondo ohartuko dira zeingarrantzitsua den gizartearen sostengua jasotzea dolu- edo biktimazio-prozesu bat gaindi-tu ahal izateko.

4. Talde handian jarrita, ikasleek hausnarketa egingo dute jarduera honetako urrats bakoi-tzean lortutako emaitzei buruz.

Erresilientzia kontzeptuari buruz

Erresilientzia hitza Fisika arlokoa da, eta, presio handiak jasan ondoren, material batek hasie-rako egoerara itzultzeko duen gaitasunari dagokio. Ihia dugu horren adibide argi bat: haizeakjo arren, ez da puskatzen; tolesten da, eta beti irauten du zutik.

Psikologia positiboaren esparruan, bizitzan aurkitzen ditugun zailtasunei aurre egiteko etaegoera horietatik ikasteko dugun gaitasunari dagokio erresilientzia hitza. Zoritxarren aurrean,pertsona batzuk adoregabetzen dira. Jarrera determinista hartuta, ainguratuta geratzen dira,bizitza guztian zoritxarrekoak izango direla pentsatuz, haiei egokitu behar zitzaiela uste baitu-te, nahiz eta ez jakin oso ondo zergatik izan behar zuen horrela.

Erresilientzia da pentsamendu deterministaren aurrean dagoen hautabidea. Erresilienteakdiren pertsonak gai dira beren burua berriz asmatzeko edo eraikitzeko, zauriak gorabehera.Pentsamendu erresilientea lagungarria izango zaigu egoera gogorrari aurre egiteko, eta, oro-bat, etorkizun hobe baterako ilusioak piztu eta helmugak zehazteko.

133or.

Page 134: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Azken iruzkina

Ez da erraza nortasun erresilientea garatzea eta moldatzea. Ordu asko eman behar diralanean, gizakiarekiko desilusioak maiz sorrarazten digun etsipenari eta adoregabetasunariaurre egiteko. Sara bezala, pertsona asko aritu dira borrokan, isilean, beren familien altzoan,pertsonengan eta justizian atzera berriz sinetsi ahal izateko. Garai batean, terrorismoarenbiktimek ezin zioten eutsi ezta gizartearen laguntzari ere; eta zutabe hori oso garrantzitsuada, Sara Buesaren lekukotasunean eta bizitzan ikusi dugunez. Garai ilun horietan biktimakbakar-bakarrik sentitu ziren, gizartearen laguntzarik gabe eta gizartearen oroimenetik bazter-tuta. Lekukotasun honek agerian uzten du Sarak izan dituen adorea eta kemena; eta, eraberean, argi erakusten du indarkeriaren biktimek gizartearen laguntza eta sostengua merezieta eskertzen dituztela.

Page 135: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

135or.

Aita hil zutenean, nik 19 urte nituen, etakarrerako bigarren ikasturtea egiten arinintzen. […] Urte asko igaro dira, bainaegun hori atzo izan balitz bezala gogoratzendut […]. Beti dut gogoan, hori betikomarkatzen zaituen gauza bat baita.Erabateko haustura da, dena aldatzen baitu.Egun batetik bestera, ohartzen zarapertsona erabat desberdin bat zarela. Zureadineko edozein pertsonak izan ditzakeenohiko kezkak, nik neuk bezperan izannituenak, bat-batean desagertzen dira, etatxorakeria bat direla iruditzen zaizu, zentzurikez dutela. Ematen du bat-batean harlauzabat jarri dizutela gainean, urte mordo baterori zaizkizula gainera. […] Zure buruaaurkitzeko bidea topatu behar duzu berriz.Nor ote naizen ni, Sara, egoera honetatikkanpo. Eguneroko gauzetan, zentzuaaurkitu behar duzu berriz, poza, ilusioak…Une horietan, horrelako zerbait gertatzendenean, burua zulo batean sartu nahikozenuke, eta hortik ez atera. Beldur zarabizitzari aurre egiteko. Nik ez nuen ateranahi. Kalera irteten nintzenean, lurrari begirajoaten nintzen, lotsa bezalako zerbaitsentitzen nuen. Hala ere, gure familian argigenekien […] ez ginela horregatik

hondoratuko; aurrera egin behar genuela,bizitzak gauza eder asko baitzituen artean,eta merezi baitzuen horiek bizitzea […].Atentatua izan eta handik lau egunera,amarekin atera nintzen pasieran ibiltzera.Neguko egun eguzkitsu bat zen, egunederra; eta amak zera esan zidan:«Gertatutakoak gertatu ondoren, hala ere,nik uste dut bizitza ederra dela, gauza ederasko dituela».

Lehenbiziko egun horietan, gizartearensostengua ordainezina da: ezagutzen ezduzun jendeak telegramak edo gutunakbidaltzen dizkizu, […] loreak edo kandelakeramatera joaten dira. Atentatu bat izanondoren, kale-agerraldiak egiten direnean,baten bati entzuten baldin badiot esaten«Ba!, zertarako joan, ez du ezertarako balio-eta», nik zera pentsatzen dut: «Horixe balio

Sara Buesaren lekukotasuna

Ikusi bideoa: <http://www.fundacionfernandobuesa.com/inmemorian08-victimas.htm>.

© Zure adineko edozein pertsonakizan ditzakeen ohiko kezkak bat-batean desagertzen dira, eta txorakeria bat direla iruditzenzaizu, zentzurik ez dutela

Page 136: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

duela! Horixe da, hain zuzen, une horretanbihotza arintzen dizun gauza bakarra!». Ezzait ezer ikaragarriagorik etortzen burura,une horiek bakarrik igaro behar izatea baino.Inoiz ez naiz babesik gabe edo bakarriksentitu. Hori gertatu zenetik, nik uste dutaingeru zaindari bat dudala. […] Norbait niribegira dagoela han goitik, eta pozten delanire arrakastak ikustean, edo keinua egitendidala ustekabeko zerbait ondo ateratzenzaidanean, edo babesten nauela gaizki

nagoenean. Lotura hori, nire aitaren babeshori nabaritzen dut.Hau gertatu zitzaidanetik, askoz erebihozberagoa naizela iruditzen zait. Hobetouler dezaket beste pertsona batzuensufrimendua, enpatizatu ahal dut sufritzen

ari direnekin, eta horrek balio handia du nireustez. Ikaragarria iruditzen zait hotzepelaizatea. Era guztietako indarkerienzentzugabekeriaz ohartzen zara. […] Nireustez, ikaragarrizko garrantzia du bakeak,gauzak arrazoitu ahal izateak, etatolerantziak ere bai, desberdina denarekikobegiruneak. […] Nik uste dut orain lehenbaino toleranteagoa naizela, ez dudalaarinkeriaz epaitzen.Beti egongo da itxaropena. Izan ere,sufrimenduzko bizipenek gauza askoirakasten dute […].

Iturria: Pálpitos de vida. Testimonios dehijos e hijas de víctimas del terrorismo,

Fundación Fernando Buesa BlancoFundazioa, 2008 [bideoa].

Sara Buesak 19 urte zituen aita hil zutenean.

EL

CO

RR

EO

Oharra: Testu honetan, Sara Buesaren lekukotasuneko zatirik garrantzitsuenak jaso ditugu. Lekukotasuna osorik ikus-teko eta entzuteko, jo helbide honetara: <http://www.fundacionfernandobuesa.com/inmemorian08-victimas.htm>.DVDaren kopia bat eduki nahi izanez gero, eskatu doan Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioari (Posta kalea 15, 1. ezk. • 01001 Vitoria-Gasteiz • Tel.: 945 234047 • Faxa: 945 233699 • Posta elektronikoa:[email protected] • Web: <http://www.fundacionfernandobuesa.com/>).

© Hau gertatu zitzaidanetik, askozere bihozberagoa naizela iruditzenzait. Hobeto uler dezaket bestepertsona batzuen sufrimendua,enpatizatu ahal dut sufritzen aridirenekin

Page 137: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

137or.

Sara Buesa, jarrera erresiliente bat: nola ikasi ur-lasterraren kontra igeri egiten, nahiz eta urak

gogor jo gure gorputzaren kontra

ETAk 2000ko otsailaren 22an hil zuen Fernando Buesaren alaba da Sara Buesa. Berejokabidea jarrera erresilientearen adibide argia da, gizaki bati gerta dakiokeen egoerarikgogorrenetako baten aurrean egon arren: maite dugun pertsona baten heriotzarenaurrean.

1. Pertsona erresilientea emozioaz jabetzen da, azaldu dugun egoeraren moduko egokieragogorretan izaten diren emozio mordoa sentitu ahal ditu, eta argi ikusten du emoziohoriek bere gorputzean duten adierazpena. Bila itzazu lekukotasunean Sarak aitaren hil-ketaren ondoren izan zituen emozioak. Lotu emozio horiek Sarak berak deskribatzendituen pentsamenduekin eta gorputz-jarrerekin.

2. Emozio horietaz jabetu ondoren, era egokian bideratzen ikasi behar da, hala pentsamen-duaren ikuspegitik, nola ekintza aldetik. Sufrimendua jasateko dagoen modu bat hauxe da:sufrimendu hori aldatzea, eta edertasun, konpromiso politiko edo gure bizitza zentzuz bete-ko duen zerbait bilakatzea. Sarak eta bere familia osoak bizirik iraunarazi nahi izan zutenaitaren oroimena. Ildo horretan, denbora, maitasuna eta jakintza eskaini zituzten, Buesaren

Emozioa Sentimendua Gorputzaren jarrera

Page 138: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

izena duen fundazioa sortzeko. Neurri handi batean, horrek zentzua eman zien atzeraberriz beren bizitzei. Sorkuntza baita sufrimenduari aurre egiteko dagoen lehen modua.*

Hutsunea eta ulermen gabezia atzera elikatzen duten egoeretan hondoratuta geratu beha-rrean, jarrera erresilientea duen pertsonak zutabeak bilatuko ditu, bere konfiantza eraikitze-ko edo berreratzeko, eta bere burua berreraikitzeko eta sendotzeko. Bila ezazu lekukota-sunean ondoko galderen erantzuna:

• Zein izan ziren zutabe horiek Sararenzat?• Zer sentiarazi zioten?

3. Bestalde, Sarak bere bizitzan egon den beste zutabe handi bat aipatzen du. Aita fisikokigaltzea izugarrizko ezbeharra izan zen berarentzat. Hala ere, lotura bat sortu ahal izan zuenaitarekin; era horretan, ondo ohartu zen aitak sekula ez zuela utziko, eta berak beti izangozuela gogoan.

Pertsona erresilienteak, gainera, esker ona erakusteko gai izaten dira, aurrera egiteko inda-rra ematen dieten gauza guztiak eskertzeko. Batzuetan, adorea emateko hitz bat, agur bat,irribarre bat, edo bostekoa ematea ohiz kanpoko balioa duten keinuak dira.

Orain, badakizu zenbateko garrantzia izan zuen Sararentzat gizartearen sostengu horijasotzeak. Hala, bada, erantzun galdera hauei, eta arrazoitu zure erantzuna:

• Une haietan zein sostengu eskertu zuen Sarak bereziki? • Zer iruditzen zaizkizu gure gizartean egoera zail batean daudenei enpatia, sostengua

edo maitasuna erakusteko dauden bideak? • Horiez gain, zein bide bururatzen zaizu helburu hori betetzeko?• Zure ustez, une horietan, garrantzitsua al da sufritzen ari den pertsonari gure hurbiltasu-

na eta sostengua erakustea?

4. Sarak 19 urte zituela pairatu zituen zuzeneko indarkeriaren ondorioak, indarkeriarik ikusga-rrienaren adierazpena. Hala ere, Sarak dioenez, gorrotozko eta mehatxuzko sentimenduakeduki beharrean, izan zituen bizipenen ondorioz, bihozberagoa da orain, hurbilago senti-tzen ditu gizakien oinaze guztiak, eta toleranteagoa da beste era batera pentsatzen dutenhoriekin. Prozesu hori ez da batere erraza, eta argi adierazten du pertsona erresilientebaten aurrean gaudela, ezbeharra gainditzeaz gain, gai baita egoera horretan hazteko. Har-gatik, haren lekukotasunaren oinarrian, erresilientzia eta eskuzabaltasuna dira nagusi.

* Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren webgunean, informazioa eskuratu ahal duzu, bakean oina-rritutako kulturaren alde egite duten lanari buruz (http://www.fundacionfernandobuesa.com/).

Page 139: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

139or.

Sararen lekukotasuna eta egindako jarduerak abiaburutzat hartuta, bete ezazu ondoko koadroa:

Fernando Buesa Euskadiko AlderdiSozialistako kidea zen.

PS

E

Zer ikasi duzu,kontzeptuei dagokienez?

Zein emozio sentitu duzu?

Zein konpromiso hartuko zenuke Sarak bezala zuzeneko

indarkeria pairatu duen pertsona batekin?

Page 140: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz
Page 141: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

KONPROMISOAK

Bake-hezkuntzak dituen oinarri nagusietako bat hauxe da: gatazka giza izaerari berez dago-kion zerbait dela onartzea. Ohitura gehiegi dugu kaltegarria den eta saihestu behar den zer-bait balitz bezala hartzeko. Hargatik, bake-hezkuntzaren bidez lortu nahi dugun helburuetakobat hauxe da, hain zuzen: gaiari ondo heltzen bazaio, lor daitekeen indar pedagogiko guztiaaskatzea.

Sarritan, inguruan ditugun errealitateek ez gaituzte erabat asebetetzen, baina ez ikusiarenaegitea erabakitzen dugu; eta geure buruari esaten diogu horrek ez duela eragin zuzenikgugan, eta, beraz, ez dela gure arazoa, hau da, ez dugula indarrik xahutu behar hori kon-pontzeko lanetan. Gida didaktiko honetan, ahalegina egin dugu errealitate horietako baterahurbiltzeko: gure ingurune hurbilean indarkeria terrorista —hala ETArena nola Estatuarena—zuzenean nozitu duten pertsonen errealitatera. Haien aurrean jarri behar dugu, haien erreali-tatea eta horren ondorioak ezagutu behar ditugu, bai eta errealitate horiek sorrarazi dituztenbeharrizanak ere, sarritan adierazi ere egiten ez direnak. Orobat, etorkizunari begira dutenitxaropena zein den ere jakin behar dugu. Izan ere, hori da dagoen modu bakarra haiekinbatera sentitu ahal izateko, haien larruazalean jartzen ikasteko, haien begietatik errealitateaikusteko. Nork bere sentimenduak adierazi behar ditu, eta besteen ikuspegira hurbildu behardu. Era horretan, gure buruko eskemak pixkanaka aldatzen joango dira, eta dagokion eranjokatuko dugu, hau da, asebetetzen ez gaituen eta dagoeneko saihestezina den errealitatehori aldatzeko urratsak egingo ditugu. Zalantzarik gabe, indarkeria zuzenean pairatu dutenpertsonek atzera berreskuratu behar dute ondoan duten gizartearekiko konfiantza. Bestelaesanda, pertsona horiek haien herrikideen berotasuna sentitu nahi dute. Gure lurrean, gizar-tearen besarkada hori oso dosi txikietan jaso dute, hain zuen, haien errealitatearekin oso sen-tiberak diren herritarrek eta taldeek eman dietena. Izan ere, ez dugu lortu harrera egiteko etalaguntza emateko prest dagoen gizarte modura azaltzen. Sarritan, indarkeria terroristarenbiktimek axolagabekeria eta mespretxua sumatu dituzte, hurbiltasuna, maitasuna eta ulerpe-na jasotzea espero zuten pertsonengandik.

141or.

Page 142: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Gure ustez, bakean oinarritutako balioak erakusten dituen hezkuntzak gure jardueran islatubehar du argi eta garbi. Gure jarduerak elkartasuna erakutsi behar die indarkeria zuzeneanpairatu dutenei. Jarduera zaindu baten bidez, etorkizunerako agertoki atseginagoak sortubehar ditugu, era sortzailean eta baketsuan, kaltea hartu duten pertsonek konfiantza izandezaten berriz gizakiarengan. Izan ere, elkargunea bultzatzen duen pedagogiaren azken hel-burua pentsaera eta sentiera solidarioago bat eraikitzea da, horrek ezinbestez eramango bai-kaitu konpromisorantz.

Pertsona bakoitzak eguneroko bizitzan aurkituko du zein diren modurik egokienak bidegabe-keria edo hemen aipatu dugun tolerantzia eza ezabatzeko konpromisoa hartzeko. Hala ere,hemen konpromiso batzuk proposatuko dizkizuegu, ikastetxean balioets ditzazuen, bide ego-kiak izan baitaitezke zuen elkartasuneko sentimenduak adierazteko.

Konpromisoen hartzaileek hurbilen sumatzen dituzten heinean, sendatzeko indar gehiagoizango dute hartzaileengan eta beren familiengan. Batzuetan, errealitate horiek zure auzoan,zure ikastetxean edo zure ikasgelan bertan egongo dira. Lehenengo konpromiso eraginkorra,beraz, sentiberatasun-maila handia izatea izango da, hartara, ezkutatuta dauden errealitatehoriek aurkitu ahal izateko.

Esperientzia honetan aipatu ditugun hausnarketa eta sentimendu guztiak ikusita, ondo egon-go litzateke geure buruari galde egin diezaiogun: zer egin ahal dut nik deserosoa den eta arro-tza ez zaidan errealitate hau onerako aldatzen hasteko. Jarraian, burura etorri zaizkigun kon-promiso batzuk paratu ditugu. Ziurrena, zuei are sortzaileagoak diren beste konpromisobatzuk bururatuko zaizkizue. Besteak beste, konpromiso hauek har daitezke:

• ETAk edo beste talde terrorista batzuek gure ingurune hurbilean hildako pertsonabakoitzeko zuhaitz bat landatzea. Ingurumenaren Nazioarteko Eguneko ospakizuna-rekin batera egin dezakezue jarduera hau, hau da, ekainaren 5ean. Ikastetxe askokurteak daramatzate soilduta zeuden alderdietan zuhaitzak landatzen, ekitaldi horrijarraiki. Hala, oroimenari, memoriari eta elkartasunari lotuta dagoen beste balio horigaineratuko diogu.

• Zuhaitz bat sortzea ikastetxeko toki ageri batean, era askotako materialak baliatuz, eta,hosto bakoitzetik, indarkeria terrorista pairatu duen pertsona baten izena zintzilikatzea.Ondo egongo litzateke, horren ondoan, beste zuhaitz bat jartzea, eta, bigarren zuhaitzhorren hostoetan, etorkizunerako itxaropenezko mezuak jartzea —mezu horiek zuekproposatu ahal dituzue—.

• Zuhaitzaren irudiari jarraiki, ikasturtean barrena konpromisoak asmatzea, eta, horienbidez, zuhaitza elikatzeko eta ureztatzeko ekintza sinbolizatzen duten ekintzak egitea.Horrela, gure eguneroko konpromisoaren irudi bizi eta dinamiko bat izango dugu ber-

Page 143: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

143or.

matuta. Konpromiso horiek ikastetxe barruan egingo diren ekintza bilaka daitezke; edo,bestela, ikastetxeak bultzatu ahal ditu, baina gizartean oihartzun gehiago izan nahian.Adibidez, gutunak bidali ahal ditugu egunkarietara, datak gogoratzeko edota terroris-moaren biktimekiko oroimena eta enpatia erakusteko. Gutun horiek beste komunikabi-de batzuetara ere bidali ahal ditugu (irrati, telebista, aldizkarietara), bai eta gure herrikoudaletxera, edo une horretan egoki iruditzen zaigun erakundeari edo pertsonari ere.Egokia iruditzen bazaigu, biktimaren familiari ere berari bidaliko diogu.

• Ikuspegi kritikoz berrikustea indarkeriaren bidez lortu diren helburu guztiak, edo xedebat lortzeko pertsona bat baliatzen duten helburu guztiak.

• Gure arbuioa erakustea norbaitek pertsona bati bizitza kentzen dion bakoitzean, ideolo-gia bera edo iritzi bera ez duelako. Hori isilezko ekintza txiki baten bidez egin dezakegu:elkartasunezko giza kate bat osatuz, pertsona batzuek eskolako patioan bake-ikurrakmarraztuz. Bestela, marrazkiak edo esaldiak prestatu ahal ditugu, gure desadostasunaerakusteko, eta hautabide sortzaileak eta baketsuak proposatu ahal ditugu gatazkakkonpontzeko.

• Gai honen inguruan sortzen diren albisteak jasotzea, eta aztertzea, alde batetik, kazeta-ritzaren ikuspegitik, komunikabideek gatazkak tratatzeko duten modua ikusita (nola tra-tatzen dituzten, erabilitako izenburuak eta hizkuntza), eta, bestetik, gatazka bera azter-tuz (tartean dauden pertsonak edo protagonistak, beharrizanak, ondorioak, gatazkariheltzeko erabilitako moduak).

• Kontakizun baikor eta sortzaile bat eratzea dagokigun gatazka aztertzeko, eta, horreta-rako, ildo horretan doazen ekitaldi eta ekintza onuragarriak biltzea. Horrez gain, agendabat sortu ahal dugu, gure ingurunean aurreikusita dauden ekitaldiak jasota.

• Indarkeriaren inpaktua jaso zuten pertsonen bizipenak eta lekukotasunak ezagutzeraematea. Dramatizazioen, marrazkien eta antzeko baliabideen bitartez gida didaktikohonetan aipatutakoa hedatuz gero, konpromiso-maila altua izango dugu.

• Eraginkortasunez parte hartzea bakearen eta giza eskubideen alde. Horretarako, siste-matikoki edo noizean behin, esku hartu ahal dugu ikastetxean, elizan eta gizartean dau-den erakundeekin, erakunde bakezaleekin… Haiekin benetan gauzatu ahal izango dugugida didaktiko honetan teoria gisa aurkeztutakoa.

Page 144: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz
Page 145: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

ERANSKINAK

Eranskinen kapitulu honetan, testu hauek jaso ditugu: Euskal Herriko indarkeriaren kiribila tes-tuinguru historikoan kokatzen duen testu labur bat, zinema-foroko lau jarduera, jarduera peda-gogikoak egiteko bi proposamen, eta argitalpenen eta baliabide didaktikoen hautaketa bat.

1. Testuinguru historikoan kokatzea

2. Zinema-foroko jarduerak

‘Trece entre mil’‘Asesinato en febrero’‘Yoyes’‘Perseguidos’

3. Soziodrama

4. Rol-jokoak

5. Argitalpenak eta baliabide didaktikoak

LekukotasunakFikzioaSaiakerak, txostenak eta baliabide didaktikoak

145or.

1

2

3

4

5

Page 146: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Testuinguru historikoan kokatzea

ETA (Euskadi Ta Askatasuna) 1959. urtean sortu zen,gazte-talde batek EAJ-PNVrekin zuen harremana hautsizuenean. Diktadura frankistaren zapalkuntza eta tradi-ziozko nazionalismoaren ekintzarik eza ikusita, borrokaarmatuari ekiteko arrazoiak aurkitu zituzten.

Lehenengo batzarrean (1962an), askapen nazionalerakoeuskal mugimendu iraultzaile gisa agertu zuten berenburua. Hirugarren Munduan piztutako iraultzen eraginhandia izan zuten, eta Euskadi Espainiaren eta Frantzia-ren kolonia zela zioen tesia adierazi zuten.

Laugarren Batzarretik aurrera (1965etik aurrera) estrategiahau onartu zuten: ekintza-zapalkuntza-ekintza. Euskalherriaren aurkako zapalkuntza piztu zedin nahi zuten, horre-la erakundeak erantzuna eman ahal izango baitzion horri,gero eta ekintza indartsuagoak eginez, beti gorantz zihoankiribil baten moduan. Nolanahi ere, hirurogeita hamarrekohamarkadaren lehen urteetan, ETAk gero eta ekintza gehia-go antolatu zituen (pintadak, atrakuak eta abar).

1966. eta 1967. urteetan V. Batzarra egin zuen. Batzarhorretan, Euskadiren independentziarekin batera uztartuzituen azterketa marxista eta sozialismoaren xedea. ETAlau frontetan egituratu zen: militarra, politikoa, kulturalaeta langilea. Teorian, azken fronteari eman zion lehenta-suna, baina lehenengo frontea nagusitzen hasi zen. Ba-

1

Eranskinak

Page 147: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

tzar horren ondorioz, bestalde, sektore bat kanporatu zuen, «espainolistatzat» jo baitzuen.Horiek ETA-berri izenpean jarraitu zuten, baina ekintza armaturik egin gabe.

1968tik 1970era bitarteko hiru urteak oso garrantzitsuak izan ziren. 1968. urtean eragin zituenlehen hildakoak, nahita eragindakoak. Diktadura garaiko poliziaren zapalkuntza basatiarenondorioz, ETAren sonak gora egin zuen. Hala, 1970. urtean Burgosko Gerra Kontseilua izanzen ETAko 16 kideren aurka, eta horrek elkartasunezko eztanda izugarria eragin zuen, halaEuskadin, nola bertatik kanpo. Urte horretan beste bereizketa bat izan zen: VI. Batzarrean,gehiengoak gutxiengoa kanporatu zuen, nazionalistegiak zirela jo baitzuen. Hala, ere, ETArenizena gutxiengo horri loturik geratu zen (ETA V izena hartu zuen, aurreko batzarreko oinarrieieusten zietelako). Gehiengoa biltzen zuen sektoreak, bestalde, Liga Komunista Iraultzaileare-kin egin zuen bat, eta, azkenean, alde batera utzi zituen armak.

ETA V sektorea handituz joan zen pixkanaka, batetik, kide gehiago zituelako, eta, bestetik, jarduera armatua ere ugaldu zelako. Ildo horretan, aktibismo hori gorenera iritsi zen 1973.urtean, orduan gobernuko presidentea zenaren aurkako atentatua egin baitzuen: Carrero almi-rantea eta berarekin zihoazenak hil zituen.

Urte horietan, ETAk teoria hau bereganatu zuen: borroka armatuak ez du goi mugarik, masenborrokak, berriz, goi muga du. Gero, 1974. urtean beste zatiketa bat izan zen, itxuraz arrazoitaktikoek eraginda —borroka armatuarekin batera lan politikoa sartzearen ondorioz—, eta,hala ETA militarra eta ETA politiko-militarra sortu ziren.

Franco 1975. urtean hil ondoren, demokraziara igarotzeko trantsizio politikoa jarri zen abian.

1977. eta 1979. urteen artean, hauteskunde politikoak izan ziren, Konstituzioa eta GernikakoAutonomia Estatutua onetsi ziren, eta amnistien bidez ETAko preso guztiak espetxeetatikatera ahal izan ziren.

147or.

Page 148: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

1981. urtean ETA pm-k su-etenaldi bati ekin zion, eta 1982. urtean desegin egin zen, eta ETApm-ko kideak birgizarteratzeko prozesuarekin hasi ziren. Dena dela, VIII. Batzarra izeneko sek-tore txiki batek borroka armatuarekin jarraitzea erabaki zuen, baina, jarduteko autonomia gutxizuenez, azkenean, ETA (m) barruan sartu zen.

ETA militarrak, hau da, gaur egun hortxe irauten duen erakundeak, alderdi politiko bat sortzeaeta talde armatuarekin jarraitzea proposatu zuen; talde armatuaren eginkizuna erasotzaileaizango zen erabat. Hala, ETA militarrak ekintzak egiten jarraitu zuen, eta, batez ere 1977. urte-tik aurrera, hildakoak eragin zituen eta atentatuek nabarmen egin zuten gora.

1977. urtera arte ETAren ekintzak 70 hildako eragin zuen. Urte horretatik 1986. urtera arte,berriz, 450 hildako izan ziren, mota eta izaera guztietakoak, erakunde barruko disidente ba-tzuk barne hartuta.

Denboraldi horretan, ETAren aurkako hainbat taldek hogeita hamar lagun hil zituzten ia, gehie-nak Frantzian. Talde hauek, hain zuzen: lehenik, ATE (Antiterrorismo ETA), Batallón Vasco Espa-ñol (BVE), eta gero GAL (Grupos Antiterroristas de Liberación). Hildako horietaz gain, hainbatlagun zauritu, mehatxatu eta bahitu zituzten. Estatuaren segurtasun-indarretako zuzendarieketa kideek erantzukizun handiak izan dituzte GAL taldearen jardueran eta haren finantziazioan.Garai horretan, gainera, segurtasun-indarretako kide batzuk hainbat ekintzetan sartuta ibiliziren, eta, ekintza horien ondorioz, torturak, tratu txarrak eta heriotzak ere izan ziren.

Laurogeiko hamarkadaren bukaeran, GAL taldea desagertu zen, eta Frantziak eta Espainiakakordioak egin zituzten jarduera terroristari aurre egiteko. Laurogeita hamarreko hamarkadan,kale borroka hasi zen. ETArekin kidetasuna zuten gazteek egiten zuten. Erakunde terroristak irau-pen luzeko bahiketak egin zituen, baita hilketak ere, batez ere Alderdi Popularreko eta PSOEkoburuzagien eta hautetsien aurka. Herritarrek erantzuna eman zieten bahiketa horiei, eta, hala,manifestazio jendetsuak eta elkartasuneko kanpainak izan ziren. 1997. urtean Ermuko AlderdiPopularreko zinegotzia zen Miguel Ángel Blanco bahitu eta hil zuen, eta horrek herritarren protes-ta eragin zuen, ordura arte terrorismoaren aurka sekula izandako protestarik handiena.

1998. urteko irailaren 16an, ETAk su-etena iragarri zuen, baina handik hamasei hilabetera hau-tsi zuen. Horren ondoren, Antonio García Blanco teniente koronela hil zuen Madrilen (2000kourtarrilaren 20an) eta, handik hilabete eta bi egunera, Fernando Buesa Blanco buruzagi sozia-lista eta bere bizkartzaina, Jorge Díez Elorza ertzaina, hil zituen (2000ko otsailaren 22an).

Hilketa horiek egin zituenetik su-eten iraunkorra iragarri zuen arte, hau da, 2006ko martxoa-ren 22ra arte (2004. eta 2005. urteetan geldialdi bat eginda), ETAk 43 pertsona hil zituen, bes-teak beste, politikari, epaile eta enpresaburu nabarmen batzuk. Bitartean, 2001eko irailaren

Page 149: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

149or.

11n Dorre Bikien aurkako atentatuak izan ziren New Yorken, eta 2004ko martxoaren 11n aldi-rietako tren baten aurkako atentatua izan zen Madrilen. Bi gertakari horiek goitik behera alda-razi zuten nazioarteko erakunde eta gobernu askok terrorismoari buruz zuten jarrera.

2006ko abenduaren 30ean, ETAk lehergailu indartsu bat leherrarazi zuen Barajasko T.4 termi-nalean. Atentatu horretan, Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio hil ziren, eta eus-kal gizarte gehienak bakea lortzeko zituen itxaropenak hondatu ziren.

2007. urtean, ETAk ahaleginak egin zituen atentatuei berriz ekiteko, baina poliziaren ekintzakgalarazi zion. Hala ere, 2007ko abenduaren 1ean, ETAk bi guardia zibil hil zituen Capbreton-en, Frantzian (Raúl Centeno eta Fernando Trapero). Gero, 2008. urtean, ETAk pertsona hauekhil zituen: Isaías Carrasco zinegotzi ohi sozialista Arrasaten, Juan Manuel Piñuel guardia zibi-la, Luis Conde de la Cruz militarra eta Ignacio Uria enpresaburu azpeitiarra.

Azkenik, 2009. urteko ekainaren 19an, Eduardo Puelles polizia bizkaitarra hil zen, autoarierantsitako lehergailuak eztanda egin zuenean; eta handik aste batzuetara, hain zuzen, uztai-laren 30ean, Carlos Sáenz de Tejada eta Diego Salvà Lezáun guardia zibil gazteak hil zirenMallorcan egindako atentatu batean. ETAren basakeriak lurralde espainiarrean eragin dituenazken biktimak dira horiek. Egia esan, ETAren azken hildakoa Jean-Serge Nérin da, Frantzia-ko lurrean tirokatutako jendarmea.

2010eko irailaren 5ean, erakundeak «ekintza erasotzaileen su-etena» iragarri du. Hala ere,pertsona askok «jazarpeneko indarkeria» izenekoa pairatzen dute oraindik. Jazarpena eta irai-nak nozitzen dituzte; eta, maiz, beren sorterritik kanpo egin behar dute gizarte-bizitza, edo biz-kartzainaren laguntzaz bestela, segurtasuna zaintzeko. Era berean, enpresa txiki eta handie-tako enpresaburu askok estortsioa eta mehatxua pairatzen dituzte, eta erakunde terroristarilaguntza ekonomikoa eman behar diote.

Ez da adostasunik lortu biktimen kopurua zenbatzerakoan. Dena dela, kopuru hauek emanditzakegu: ETA (m), ETA (pm) eta CAA (Comandos Autónomos Anticapitalistas) taldeek 850pertsona baino gehiago hil dituzte; GAL, BVE eta Triple A taldeek 50 pertsona baino gehiagohil dituzte; eta bahitutakoak 40 baino gehiago izan dira. Kalkuluen arabera, 42.000 pertsonabaino gehiago dira —edo izan dira— indarkeria zuzenaren edo jazarpeneko indarkeriaren bik-tima, eta enpresaburu askok estortsioa pairatzen dute. Gaur egun, lan hau argitaratzekodagoela, euskal gizartea zain dago, armak behin betiko noiz isilduko diren.

Page 150: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Zinema-foroko jarduerak12

Jarduera hauek prestakuntza gisa egitea proposatzendugu, terrorismoaren biktimak ikasgelan aurrez aurrezuzenean izan aurretik ikasleak prestatzeko.

‘Trece entre mil’

1. Filmari buruzko datuak

• Iraupena: 95 minutu gutxi gorabehera.• Ekoiztu zen urtea: 2005.• Zuzendaria: Iñaki Arteta (Leize Producciones).• Aktore nagusiak: gaur egun hitz egiteko aukerarik

ez duten pertsona horien gurasoak, senarrak,emazteak, seme-alabak, lagunak, anaia-arrebaketa abar.

2. Laburpena

Zuri-beltzean dauden irudi zaharrekin batera, kolore-tan dauden irudiak agertzen dira. Horiek, gaur egun-goak izan arren, ez dute pozik islatzen. Dokumentu

2

Eranskinak

12. Lau film hautatu ditugu gida didaktiko honen gairi loturik dagoenekoizpen zabaletik.

Page 151: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

grafiko osoa lausotuta dago, eta hori nahita eginda dago, zorigaiztoko aura batek kamera-ren objektiboa bera inguratuko balu bezala.

Toki guztietako biktimak igarotzen dira kameraren aurretik: euskal herritarrak, madrildarrak,katalanak, Leongoak eta abar. Haien lekukotasunean ez dago gorrotozko edo mendekuzkozamarik. Saminetik eta urraduratik sortutako adierazpena dira, eta bihotzeraino iristen dira.

Film hau malko artean baizik ezin da ikusi. Malkoak ez dira Hollywood-eko estiloko melo-drametan bezala sortzen. Pantailatik hitz egiten diguten horiek sentitu duten bakardadeaeta ahanzturaren emaitza dira. Hainbat aldiz hil direnen kontakizun lazgarria. Terrorismoa-ren biktimena.

3. Gaia

Filmak dokudramaren formatua du, eta biktimen lekukotasun batzuk aurkezten ditu. Aten-tatu batetik bizirik atera zen pertsona bat agertzen da, bala batek burezurra txikitu baitzion.Bera kenduta, gainerako guztiak ETA talde terroristak hildakoen senideak dira.

Filmak hasieran eta bukaeran baizik ez dio eusten argumentuaren ildoari. Pasarte horretan,Jesús Ulayar-en senidea agertzen dira. Terrorismoaren biktimen aldeko erakundeen lagun-tzaz, edukiontziak kentzen ari dira haien aita eta senarra hil zen lekutik, kandelak eta loreakjartzeko.

4. Adina

Ez dago gomendatuta 13 urtetik beherakoak diren lagunentzat.

151or.

Page 152: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

5. Eztabaidatzeko iradokizunak

Iruzkindu daitezkeen eszenak

• Etxarri Aranatzen ETAk hildako pertsona baten emazteak eta seme-alabek nola hilzen azaltzen digute, eta horren ondoren sentitu zuten hutsunea aipatzen dute. Haienetxe aurreko pintadak, leiho azpian entzun zituzten «Gora ETA!» oihuak. Malkoakbegietan. Senarra eta aita izandakoa hilda erori zen lekuan, herriko edukiontziakdaude jarrita.

• María Ángelesen guraso zaharrek beren alabari buruz hitz egiten dute. Neska gazte etaederra zen María Ángeles, ikaslea. Mahaia gordetzen ari zen bere lagunentzat, MadrilgoRolando kafetegian. Atentatu batean hil zen, bizitzaren lorean zegoela, eta gurasoakbakarrik… eta hilik geratu ziren bizitzan. Malkoak.

• Alianza Popular alderdiko militantea izan zen Alberto López Jaureguizarren emazteakbere senarraren hilketa azaltzen du. Bera euskal herritarra sentitzen da, maite-maite dubere euskal lurra, baina galdera hau egiten dio bere buruari: «Ezin nuen han jarraitu, ala-bengatik. Hartu nituen, eta Euskaditik joan nintzen. Askotan, zera galdetzen diot neureburuari: koldarra izan ote nintzen?». Malkoak.

• Vicente Zoritaren alargunak senarrari buruz hitz egiten du. Nor zen senarra, bere seme-alaben aita, berak hainbeste maite zuena. Alianza Popular alderdiko militantea zen.Bahitu zuten. Kaputxa bat jarri zioten buruan, eta Espainiako bandera bat sartu ziotenahotik. Gero, tiro batzuk egin zizkioten buruan. Esaten digunez, senarra hil ondoren,bera eta bere alaba iraindu zituzten kaletik zihoazela. Euskal Herritik alde egitea eraba-ki zuten. Malkoak.

• Pilar UCD alderdiko militantea zen Ramón Bagliettoren alarguna da. Berak aditzeraematen digu nola jarraitzen duen senarrak egiten zuen lan politikoa egiten, nola ahale-gintzen den senarraren oroimena eta duintasuna bizirik iraunarazten.

• Ramónen anaiak azaltzen duenez, 1962. urtean Ramónek haur bati salbatu zionbizitza, kamioi batek harrapa ez zezan lortu baitzuen. Handik urte batzuetara, haurhorrek —gizona zela— tiro batzuk egin zizkion eta hil zuen. Malkoak.

• Francisco Marañón bizirik dago, ohean sartzen duen eta bertatik altxatzen duen pertso-nak ematen dion laguntzari esker. Asteburuan, pertsona horrek egun librea duenean,ezin da ohetik altxa. Francisco bizirik dago. Bala batek txikitu zion burua, eta, horrenondorioz, egoera makal horretan dago, eszenan argi ikusten denez. Almirante batentxoferra zen: horra bere bekatua. «Balak burezurra zeharkatu zidan… Zergatik ez otenaiz hil?… Begiak dituen haragi-puska bat besterik ez naiz.» Malkoak.

• Álvaro Cabrerizok gogora ekartzen du emaztea eta bi alabak galdu zituen eguna:Bartzelonako Hipercor-eko atentatuaren eguna. Familiako bideoaren irudietan haiekikusten dituenean, berriz zabaltzen zaio zauria.

Page 153: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

153or.

• Vic-eko kuartel-etxean sarraski bat izan zen. Vanesa Ruiz-en amak eta ahizpak zorigaiz-toko egun hura ekartzen dute gogora. Malkoak.

• Luis Andrés Samperioren alarguna senarra hil zuten egunaz gogoratzen da. Familiakosekuentziak agertzen dira ondoz ondo: senarra, bera eta alaba txikia. ETAk Samperiohiltzeaz gain, familia honen poza ere hondatu zuen. «Nik ez dut errukirik jaso nahi, ezdut nahi errukiz begira nazaten, eta esan dezaten “gaixoa!”. Nik nahi dudana zera da:gizarte honek behingoz “Aski da!” esan dezan». Malkoak.

Eztabaidatzeko esaldiak

• Begira. Gure aita erori zen lekuan, omenaldi gisa, zera dago… zaborraren edukiontzieder batzuk.

• Ia bakarrik geunden lurperatu genuenean, ezagun asko ez baitziren ausartu eztaetortzera ere.

• Gaztea eta ederra zen. Adin horretan, zein neska ez da ederra, ezta? Eta egun hartan…,kafetegian…, alde egin zuen. Eta hemen utzi gintuen bakarrik. Zergatik?

• Nik uste dut koldar bat naizela, alabak neurekin hartu eta Euskal Herritik alde egin duda-lako.

• Nire senarra hil zuten, eta, gainera, alabarekin pasieran ibiltzen nintzela, iraindu egitengintuzten.

• Haur txiki bati bizitza salbatu zion, eta haur horrek, handitu zenean, hil egin zuen.• Nire senarra hil zuena hor parean bizi da, berarekin gurutzatzen naiz kaletik noa-

nean.

6. Metodologiako iradokizunak

1. jarduera

• Filma ikusi ondoren, minutu batzuk utziko ditugu hausnarketa pertsonala egiteko.• Isilean, ikasle bakoitzak gogoeta egin beharko du filmak iraun duen bitartean bere begi

aurretik igaro den guztiaz.• Orri batean esaldi bakar bat idatzi beharko du, eta, hor, galdera hauetako bati eman

beharko dio erantzuna: zein esaldik laburbiltzen du hobeki filma ikusi bitartean zuk sen-titu duzuna? Zer egin dezakegu guk bere mina arintzeko?

• Horren ondoren, txandaka, ikasleek ahots ozenez irakurriko dute idatzi duten esaldia,eta nahi duenak oharrak edo iruzkinak egin ahal izango dizkio.

• Eztabaidaren ondoren, saioa bukatutzat jo aurretik, ikasle bakoitzak bere orri-puskaerantsiko du ikasgelan jarriko den horma-irudi batean.

Page 154: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

2. jarduera

• Dinamizatzaileak eztabaidarako esaldi bat hautatuko du; aurrez, zenbakia jarriko zaieesaldiei.

• Esaldia arbelean idatziko du. Minutu batzuk utziko ditu hausnarketa egiteko.• Gero, eztabaida hasiko da, esaldia eta barruan biltzen duen mezua aztertzeko.• A posteriori lan egiteko, ikasle guztiek saiakera, ipuin, poesia edo antzeko idazki labur

bat idatzi beharko dute esaldiaren inguruan sortutako hausnarketei buruz (inoiz ez orribat baino luzeagoa).

‘Asesinato en febrero’

1. Filmari buruzko datuak

• Iraupena: 95 minutu gutxi gorabehera.• Ekoiztu zen urtea: 2001.• Zuzendaria: Eterio Ortega.• Gidoia: Elías Querejeta.• Aktore nagusiak: Jorge Díez Elorza eta Fernando Buesa Blancoren senideak

eta lagunak.

2. Laburpena

Egun arrunt bat, hiri txiki eta eder batean. Udaberria hurbil dago, nabaria da zuhaitzetan,muinoetan eta inguruko zelaietan. Egunero bezala, bi gizonek lantokirantz jotzen dute,ingurune txukuna zeharkatuz. Ehunka urteko zuhaitzen artetik doazen bitartean, hil egitendituzte. Bere begitartea erakustera ia ausartzen ez den edertasunaren barruan, larderiabihozgabea. Zergatik? Nork egin zuen? Zertarako?

2000ko otsailaren 22an, ETA erakunde terroristak bonba-auto bat jarri zuen, eta Fernan-do Buesa Blanco politikari sozialista ezaguna eta haren bizkartzaina zen Jorge Díez Elor-za ertzain gaztea hil zituen.

Buesaren emaztea den Natividad Rodríguez Lajok adierazi zuenez, ez ziren hil arrazoibatengatik. Bizitza kendu, harrapatu, lapurtu egin zieten.

Page 155: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

155or.

Filmak otsail goibel hartako gertaerak kontatzen ditu, hildakoak maitatu zituzten pertsonenbidez, eta hiltzaileen jarrera adierazten duen off-eko ahots baten bitartez.

3. Gaia

Filma dokudrama gisa dago filmatuta, eta Fernando eta Jorge maite zituzten pertsonensamurtasuna jasotzen du. Hainbat tokitako paisaiak agertzen dira hurrenez hurren: Gasteiz,Arabako Harana ibarra, Landak. Batetik, Buesaren emaztea, seme-alabak eta lagunak, eta,bestetik, Jorgeren gurasoak, aitona-amonak eta lagunak agertzen dira. Hautsitako maita-sunaren adierazpen zintzoen ondoren, terroristen modus operandi-aren hoztasuna nabar-mentzen da. Maitasuna gorrotoaren aurrean. Samurtasuna zakartasunaren aurrean. Bero-tasuna hoztasunaren aurrean. Bizitza heriotzaren aurrean.

4. Adina

Ez dago gomendatuta 13 urtetik beherakoak diren lagunentzat.

5. Eztabaidatzeko iradokizunak

Iruzkindu daitezkeen eszenak

• Fernando Buesa bere familiarekin elkartuta jasotzen duten irudiak. Familiaren edo lagu-nen irudiak Fernando gabe.

• Jorge Díez bere familiarekin elkartuta jasotzen duten irudiak. Familiaren edo lagunen iru-diak Jorge gabe.

• Natividad bakarrik pasieran Landetako hondartzetatik.• Buesa familiaren autokarabana.• Jorgeren gurasoak, Haraneko Done Bikendiko hilerrira autoz doazela.• Jorgeren lagunak, herriko txokoan bera gogora ekartzen.• Jorgeren aitona-amonek iloba gogora ekartzen dute herriko ohiko lanak egiten dituzten

bitartean.• Hiltzaileak ekintza nola garatuko den azaltzen du.

Eztabaidatzeko esaldiak

• Berak ez zuen bizitza arrazoi baten alde eman, indarrez kendu zioten. Ez dezagunnahastu. Bizitza kendu zioten, maite zituen pertsonekin bizitzeko aukera lapurtu zioten.

Page 156: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

• Trajea jantzita ateratzen ikusten nuenean, nik zera pentsatzen nuen: «Zein eder dagoen!».Hain gaztea zen, hain altua, hain…

• Jaungoikoak ni eraman izan banu, zaharra bainaiz dagoeneko… Baina gaztetxo bat…bizitzaren loretan dagoela. Haiei gauza bera egin diezaieten! Ederki ikusiko genuen…

• Taldeko kideek helburua behatzen dute, eta ekintza nola egin aztertzen dute.

6. Metodologiako iradokizunak

• Dinamizatzaileak filmean azaldu den esaldiren bat errepikatuko du, iradokitzeko.• Denen artean aztertuko dute hautatutako esaldia, eta, hala, eztabaida sortuko da ikas-

gelan.• Azkenik, bakoitzak hausnarketa pertsonal bat idatziko du; eta, gero, erdialdeko pasillo-

ko horma-irudian itsatsiko dute. Denen artean filmak helarazi nahi duen mezua ondoazaltzen duen kanta bat aukeratuko dute. Gero, ikasgelan entzungo dute, gorrotoarenondorioz hildakoen omenez.

Horretarako, galdera hauek hartu beharko dituzte aintzat:

• Zer lortu da bi heriotza horiekin?• Zer sentituko du bonba-autoa leherrarazi zuen terroristak film hau ikusiz gero?• Nola hurbildu ahal gara familia horien minera, elkartasun eraginkorra izanik?

‘Yoyes’13

1. Filmari buruzko datuak

• Iraupena: 99 minutu gutxi gorabehera.• Ekoiztu zen urtea: 1999.• Zuzendaria: Helena Taberna.• Aktore nagusiak: Ana Torrent, Ernesto Alterio, Florence Pernel, Iñaki Aierra, Ramón

Langa, Isabel Ordaz, Juan Jesús Valverde, Laura Ballesta.

13. Bakearen Aldeko Koordinakundeak landutako proposamena.

Page 157: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

157or.

2. Laburpena

Oraina eta iragana korapilatu egiten dira, puzzle bateko piezak emanez, ikuspegi berriaketa paisaia ez-ohikoak agerraraziz, Yoyesen harremanen munduari buruz, eta gizonenmundu batean emakume gisa egin zuen borrokari buruz. Yoyes, ETA barruan erantzukizu-neko karguak izan zituen lehenengo emakumea, Mexikoko erbestetik itzultzen da, eta berebizitza berreraikitzen saiatzen da. Bere itzulera ez da erraza, baina. Berak barne-bilakaeraizan du, karrera bat ikasi du unibertsitatean, Nazio Batuen Erakundean aritu da lanean,ama izan da… Bitartean, bere herrialdean oraindik ere indarkeria da egunkarietako orrial-deak betetzen dituen argudio nagusia. Yoyesek ahaleginak egin ditu ahazteko eta ahaztuaizateko, baina kanpoan eman dituen urteetan mito bilakatu da. Lehen erakunde armatuanbere kide zirenek traiziotzat jotzen dute itzulera. Berak maite du bere lurra, paisaiarekin bategin nahi du, baina udazkenak orbela baino zerbait gehiago ekarriko du.

3. Gaia

ETA erakundearen barruko katramilek, GAL taldeak egindako atentatuek, Espainiakogobernuaren interesek eta prentsaren jazarpenak sare bat josiko dute; eta, azkenean,horren ondorioz, erakunde armatuko kide zaharren jomuga bilakatuko da Yoyes. Hala ere,berez, Yoyes ez da film politiko bat. Izan ere, argumentuaren ardatza, protagonistaren bar-neko gatazka da: barre eta negar egiten duen, maitatzen duen emakume bat, bilakatuzaldatzeko eta bere bizimodua aukeratzeko eskubidea aldarrikatzen duen emakume bat.Gizakiaren kontraesanik sakonenak hezurmamitzen dituen emakume bat.

Yoyesen istorioa biografia moduan dago landuta, baina filma intrigaren eremuetan sartzenda. Era horretan, ikusleak urratsez urrats suma dezake tranpa hilgarri bat dagoela protago-nistaren gainean. Yoyes filmean, ekintzako sekuentzia ikusgarriak ikusiko ditugu, prota-gonistaren bizitzako gatazka aztertzeko hartzen duen tratamendu poetikoz txirikordatuta.

Filmean, ETA talde terroristaren bilakaera ikusten da. Hasieran, Frankoren diktadurarengaraian, oso nabarmena zen aukera ideologikoa eta politikoa. Denbora aurrera joanahala, berriz, joera hori aldatuko da, eta indarkeria itsua azaleratuko da existitzeko moldebakar gisa.

4. Adina

Ez dago gomendatuta 13 urtetik beherakoak diren lagunentzat.

Page 158: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

5. Eztabaidatzeko iradokizunak

Iruzkindu daitezkeen eszenak

• Yoyesi ongietorria egiteko bazkaria, familiaren etxean egindakoa. Yoyes pozik dago,etxean baitago berriz, eta atzean utzi nahi du iragana. Nebak agiraka egiten dio, etagogora ekartzen dio hemen arazo politiko bat dagoela konpondu gabe, eta berak eran-tzukizuna duela konponbidea aurkitzeko. Aitak amaiera ematen dio errietari, eta argitzendu bere etxean ez dela gehiago politikaz hitz egingo.

• ETAko goi karguek bilera egiten dute, eta Yoyesekin zer egin aztertzen dute. Taldeare-kin zuen lotura ideologikoa asko ahuldu da. GAL taldearen atentatuek dardarka jarridituzte erakundearen oinarriak. Yoyes Gobernuaren gizarteratze-planetan sartuz gero,atea zabalik geratuko da: litekeena da gainerako kideak arrapaladan barreiatzen hastea.Irtenbide bakarra zuten: Yoyesi ereduzko zigorra ematea, kide guztiei ohartarazteko zeinbide jarraitu behar zuten.

• ETAren biktima baten emaztea Yoyesekin topatzen da etxeko atarian. Emakumeak agi-raka egiten dio Yoyesi. Senarraren heriotza leporatuta, iraintzen du, eta zera esaten dio:«Nik sufritu dudan beste sufrituko ahal duzu!».

• Yoyesi buruzko albistea argitaratzen duen kazetariaren jarrera. Berak jendea irakurri nahiduena bilatzen du. Morboa oso ona da egunkariak saltzeko. Yoyesi buruzko dokumenta-zioa jaso eta argitaratzea erabakitzen duenean, badaki zer egiten ari den —«lehoietarabota dut»—. Hala ere, aldi berean, mailaz igotzeko izan ditzakeen aukerak ikusten ditu.

Eztabaidatzeko esaldiak

• Etorkizunean, gudari gutxiago eta politikari gehiago beharko dira.• Nik herriaren alde borrokatzea aukeratu dut, hala behar bada bizitza emango dut herria-

ren alde; aske naiz, horrela erabaki dut.• Orain jende gazteagoa etorri da gauzak egiteko gogoekin; orain gehiago jokatzen da eta

gutxiago hausnartzen da.• Beharbada izango da asko sufritu dugulako, baina kontua da orain jendeari negar egi-

narazi besterik ez dakigula egiten.• Borroka armatuaren eztabaida politikoa, horixe da gure helburua.• Ez nuen etorri behar; orain ez didate bakerik emango, ez batzuek, ez besteek.

6. Metodologiako iradokizunak

Lehenik, taldea handia bada, deigarri egin zaizkien esaldien edo eszenen iruzkina egingodute, filma proiektatu bitartean jaso dituzten esaldi horiena. Gero, aztertu nahi ditugun esal-

Page 159: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

159or.

dien edo eszenen orria banatuko dugu (lehen iradoki ditugunak erabil daitezke), eta haienesanahia aztertuko dugu talde txikitan jarrita (zer esan nahi dute?, zergatik gertatzen dira?…).

Gure errealitatera hurbilduz

• Ikasleek adieraziko dute haien ustez filmak benetan gertatutakoa islatzen duen edo ez.• Gero, egoera horren erantzuleak zein diren aztertuko dute, eta egon daitezkeen hauta-

bideak azalduko dituzte.• Ikasle bakoitzak orri batean idatziko du zer egingo lukeen Yoyesen tokian egonez gero

eta zergatik egingo lukeen (Yoyesen egoera aintzat hartuta, hau da, senarra, alaba,lurrarekiko maitasun handia… barne hartuta). Sortzen diren aukeren aniztasunaren ara-bera, hainbat gai aztertu ahal izango ditugu, hala nola, barkamena, damutzea…

• Eztabaidari buru emateko, guk zer egin ahal dugun aztertuko dugu.

‘Perseguidos’

1. Filmari buruzko datuak

• Iraupena: 86 minutu gutxi gorabehera.• Ekoiztu zen urtea: 2004.• Zuzendaria: Eterio Ortega.• Ekoizpena: Elías Querejeta.• Aktore nagusiak: benetako bost aktore, aktore ezezagunak, jazarpeneko

indarkeriaren bost adibide direnak.

2. Laburpena

Ezezagunak dira. Inork ez ditu ezagutzen. Mugitzen diren ingurune txikian ere —hau da,auzokoen eta lankideen artean—, haiek saihesten dituzten begiradak nabaritu dituzte.Haien lagunen zirkulua, gizarteratzeko eta, azken batean, bizitzeko duten zirkulua, gero etatxikiago ari da egiten.

Goizeko lehen ordutik, lanera joateko prestatzen ari diren une horietatik, ondoan dituztenbi bizkartzainen esku utzi behar dute beren burua. Lanaldia bukatzen denean eta etxekoatarira iristen direnean, egiten duten azken keinua haien bizitza babesten duten pertsonahoriei zuzenduta dago. Bihar arte!

Page 160: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Haien familia, haien oroimenak, maitasunerako galdutako guneak, haien ilusioak…

Jazarrita, etxean preso bizitzeko esperientzia izugarria.

3. Gaia

Filma dokudrama gisa dago filmatuta, eta jazarpeneko indarkeria deitutakoa sufritzen dutenbost pertsonaren eguneroko bizitza azaltzen du. Bizkartzainen esku utzi behar dute berenburua, bizi ahal izateko, heriotza ziurretik ihes egin ahal izateko. Filmean barrena, tortura-mota krudel horren berri jasoko dugu. Askatasun eta mugimendu ezaz gain, familiako etalagunekiko harremanak erabat baldintzatuta geratuko dira, aurrez hartu beharreko neurrienondorioz, eta beren bizitza babesten duten bizkartzainen lanen ondorioz. Hurbilpen bat,askatasun eza zer den jakiteko.

4. Adina

Ez dago gomendatuta 13 urtetik beherakoak diren lagunentzat.

5. Eztabaidatzeko iradokizunak

Iruzkindu daitezkeen eszenak

Talde bakoitzari eskatuko diogu bereziki hunkigarria iruditu zaien eszena bat hautatze-ko. Taldeko kideek eztabaida egingo dute eszena bakar bat adosteko.

Eztabaidatzeko esaldiak

Talde bakoitzari eskatuko diogu bereziki hunkigarria iruditu zaien esaldi bat hautatzeko. Tal-deko kideek eztabaida egingo dute esaldi bakar bat adosteko.

6. Metodologiako iradokizunak

• Dinamizatzaileak filmean azaldu den esaldiren bat errepikatuko du, iradokitzeko.• Denen artean aztertuko dute hautatutako esaldia, eta, hala, eztabaida sortuko da ikas-

gelan.

Page 161: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

161or.

• Azkenik, bakoitzak hausnarketa pertsonal bat idatziko du; eta, gero, erdialdeko pasillo-ko horma-irudian itsatsiko dute. Denen artean, filmak helarazi nahi duena ondo azaltzenduen kanta, margolan edo testu bat aukeratuko dute. Gero, ikasgelan entzun, ikusi edoirakurriko dute, beldurrez eta hiltzaileen jomugan egoteko ziurtasunez bizi behar dutenpertsona horien omenez.

Horretarako, galdera hauek hartu beharko dituzte aintzat:

• Zuk zer egingo zenuke, bost lagun horiek nozitzen duten egoeraren batean egonezgero?

• Filmeko zein sekuentziak hunkitu zaitu gehien?• Nola hurbildu ahal gara pertsona horien eta beren familien egoerara, elkartasun eragin-

korra izanik?

Page 162: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Soziodrama14

Helburuak

• Pentsamendu kritikoa garatzea gizarteko errealita-terik hurbilenarekiko.

• Elkartasunezko jokabideak izatea.• Kontzientzia hartzea kultura desberdinak onartzeko

dagoen beharrizanez, eta horrek dakarren aberas-tasunez.

Metodologia

Jarduera honen bidez, tolerantzia ezaren adierazgarridiren eta gure ingurune hurbilean izaten diren egoerakaztertuko ditugu. Hona hemen orientabide batzuk:

1. Lau edo bost laguneko taldetan jarrita, xenofobian etaarrazakerian oinarritutako jarrerak agerian dituen egoera bat asmatuko eta antzeztuko dute. Jarrerahoriek jokabide toleranteak izateko modukoak izangodira, hau da, desberdintasunekiko begirunea azaltzekomodukoak.

2. Egoera horiek antzeztuko dira, eta amaieran betiegongo da galtzaile bat.

3

Eranskinak

14. Bakearen Aldeko Koordinakundeak landutako eranskina.

Page 163: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

3. Gero, bukaera aldatuko dute, eta arazoaren konponbidea bilatuko dute. Konponbide horiaurkitzeko, ahalik eta gehien erabili behar da irudimena. Horrez gain, elkarrizketa baketsuanoinarritutako jarrera izan beharko da, desberdintasunarekiko begirunea oinarritzat hartuta.Antzezpenaren iraupena 15 edo 20 minutukoa izango da.

4. Proposamen horren ondorioz, elkarrizketari ekingo diote.5. Beste ikasle batzuek bestelako amaierak proposatuko dituzte, edo arrazakerian, indarke-

rian edota tolerantzia ezan oinarrituta dauden eta antzezpenak gogora ekarri dizkien joka-bideak azalduko dituzte.

Baliabideak

• Papera.• Apaintzeko material soila.

163or.

Page 164: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Rol-jokoak15

Helburuak

• Pentsamendu kritikoa garatzea, dagokigun gaiariburuz gure inguruan sortzen diren egoerei begira.

• Gure gizartean dauden kultura desberdinen ondo-rioz, eta bakoitzak errealitatea ulertzeko duen eradesberdinaren ondorioz, sortu diren edo sor daitez-keen gatazkei buruzko kontzientzia hartzea; etadesberdintasun horiek arazo gaindiezina direla pen-tsatu beharrean, gizarteak aurrera egiteko duenmoldea direla pentsatzea.

• Ondo ezagutu ondoren, gatazka horiei modu onu-ragarrian heltzeko ahalegina egitea, eta irtenbidebaketsuak eta sortzaileak bilatzea.

• Gainerako pertsonekiko dugun enpatia erakustea,hau da, eraginkortasunez entzuten ikastea, haienlekuan jarriz, eta egia absolutuaren jabeak garelasinetsi gabe.

• Aurrekoari loturik, gure jarrerarik irmoenak erlatibi-zatzen ikastea.

Metodologia

1. Paperen zozketa egingo dugu. Bakoitzari pertsonaiajakin baten papera egokituko zaio. Pertsonaia horren

4

Eranskinak

15. Bakearen Aldeko Koordinakundeak landutako eranskina.

Page 165: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

munduan kokatuko da, hau da, pertsonaia horren arazoak, beldurrak eta kezkak barnera-tuko ditu.

2. Pertsona batek pertsonaiei dagozkien egoeraren berri irakurriko du. Bestela, egoera horrenberri banatu ahal diegu idatziz ikasleei.

3. Parte-hartzaile bakoitzak minutu batzuk izango ditu bere pertsonaiaren lekuan jartzeko, etadagokion jarrera aurkitzeko.

Jarduerak

1. JARDUERA

© Egon daitezkeen pertsonaiak. Magrebeko etorkin bat, kaskamotz bat, etorkin batekinezkondu nahi duen gazte baten aita, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako erakundebateko kide bat, politikari bat, segurtasun-indarretako kide bat, eskulan merkea kontrata-tu nahi duen enpresaburu bat, langabetu bat, kantautore engaiatu bat.

© Egoera. Legez kanpoko etorkinen talde bat iritsi da Algecirasera. Hango Algeciras Acogeerakundeak harrera egin die, ostatu eman die, eta ahaleginak egin ditu haientzako lan bataurkitzeko, hartara, haien egoera legeztatu ahal izan dezaten.

Ceutan liskar batzuk egon ondoren, gobernuak erabakitzen du legez kanpoko etorkinakhaien jatorrizko herrialdera bidaltzea, nahiz eta ondo jakin herrialde horietan erregimendemokratikorik ez dagoela eta oinarrizko giza eskubideak betetzen ez direla. Etorkinaklegez kanpo eramaten dituzte beren sorterrira, isiltasun osoa gordez. Giza eskubideenaldeko erakunde batzuen ustez, etorkinak kanporatzerakoan ez dira etorkinen oinarrizkogiza eskubideak bete, eta, beraz, gobernua salatzen dute.

165or.

Page 166: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

2. JARDUERA

© Egon daitezkeen pertsonaiak. Erronda egiten duen polizia, auzokideen talde bat, kalekopatruilen aurka dagoen auzoko bat, magrebtarren talde bat, delituaren biktima bat, arraza-keriaren aurkako talde bateko kide bat, ijitoen erkidegoko kide bat, kale-garbitzaile bat…

© Egoera. Hiri handiko auzo batean, droga-trafikoarekin zerikusia duen delitu bat izan da.Auzo horretan ijitoen erkidego bat dago, eta drogekin trafikatzea leporatzen diete. Poliziakez du auzoa gehiegi kontrolatzen, eta, hargatik, auzokoek justizia beren kabuz egitea era-bakitzen dute.

3. JARDUERA

© Egon daitezkeen pertsonaiak. ETAko preso baten senide bat, GAL taldeko biktima batensenide bat, ertzain bat, gazte bakezale bat, indarkeria helburu jakin bat lortzeko bide gisajustifikatzen duen gazte bat, herritar epel bat —arazoaren konponbidea bere esku ez da-goela uste duena—, politikari bat, atzerriko kazetari bat.

© Izan daitezkeen egoerak

• Orain dela bi egun, odol-delituak zituen ETAko kide batek birgizarteratzeko neurrieiheldu zien. Hala, zigor osoa bete ez badu ere, borroka armatuari uko egin dionez, etxe-ra itzultzeko aukera izango du.

• Astelehen batean liskarrak sortzen dira plaza batean. Plazan, batera elkartu dira Bakea-ren Aldeko Koordinakundekoak —bahitutako pertsona baten askatasuna eskatzen aridirela—, eta «Euskal Herria askatu» izenpeko agerraldikoak. Ertzaintza agertzen da, isti-luen aurkako materialez hornituta, eta ekin egiten dio.

• Kalean zaude ostiral arratsalde batean. Bat-batean txanodun batzuk agertzen dira,autobus bat gurutzatzen dute kalean, su ematen diote, eta kalea oztopatzen dute zabo-rrerako edukiontziak jarriz. Horrez gain, irainak eta mehatxuak botatzen dituzte haienjarrera arbuiatzen dutenen aurka. Ertzaintzaren patruila bat agertzen da, liskar horretanparte hartu duten batzuen aurka jotzen du, eta atxilo hartzen ditu.

• Bakearen Aldeko Koordinakundeak ekitaldi bat antolatzen du GAL taldearen biktimenoroimenez. Ekitaldia egin bitartean, lagun-talde bat agertzen da, eta irainak botatzenhasten da. Era berean, pankarta kentzen ahalegintzen dira, arrautzak botatzen dizkiete,jotzen dituzte, eta zera oihukatzen diete: «Ez ukitu gure hildakoak».

Page 167: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

167or.

Page 168: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Argitalpenak eta baliabide didaktikoak16

Lekukotasunak

BAGLIETTO, Pedro Mari: Un grito de paz. Autobiografíapóstuma de una víctima de ETA, Madril, EspasaCalpe, 1999.

EUSKAL HERRIKO BAKEAREN ALDEKO KOORDINAKUNDEA: BakeHitzak/Palabras de Paz (aldizkari honen hainbat aletan,biktimen lekukotasun interesgarriak agertzen dira;ikusi: <http://www.gesto.org>.)

CUESTA, Cristina: Contra el olvido. Testimonios de vícti-mas del terrorismo, Madril, Temas de Hoy, 2000.

PORTELL, Verónica: Y sin embargo te entiendo, Donostia,Hiria, 2006.

VILLA, Irene: Saber que se puede. Recuerdos y reflexionesde una víctima del terrorismo, Madril, Martínez Roca,2004.

5

Eranskinak

16. Argitalpenen eta baliabide didaktikoen aukeraketa hau ez da guz-tiz sakona edo zehatza. Argitalpen guztiak Eusko Jaurlaritzaren Hez-kuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Eskola Bakegunean daudeikusgai (Zumalakarregi, 21 • 48903 Barakaldo • Tel.: 94 4902300 •Faxa: 94 4970068 • Posta elektronikoa: [email protected]• Web: <http://www.eskolabakegune.euskadi.net/>). Haietako batzukeuskarri elektronikoan eskuratu ahal dira.

Page 169: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

Fikzioa

ARAMBURU, Fernando: Los peces de la amargura, Bartzelona, Tusquets, 2006.

CARRIÓN, Vicente: Padre patria, Donostia, Hiria, 2010.

ETXENIKE, Luisa: El ángulo ciego, Bartzelona, Bruguera, 2008.

GONZÁLEZ SAINZ, J. Á.: Ojos que no ven, Bartzelona, Anagrama, 2010.

LERTXUNDI, Anjel: Zorion perfektua, Irun, Alberdania, 2002.

ZUBIZARRETA, Patxi: Pikolo, Irun, Alberdania, 2008.

Saiakerak, txostenak eta baliabide didaktikoak

ALONSO, Rogelio, Florencio DOMÍNGUEZ eta Marcos GARCÍA REY: Vidas rotas. Historia de loshombres, mujeres y niños víctimas de ETA, Madril, Espasa Libros, 2010.

ANTOLÍN, Matías: Agur, ETA. Soares Gamboa. El adiós a las armas de un militante histórico,Madril, Temas de Hoy, 2001.

ARANA, Ricardo: Respuestas educadoras frente a la intolerancia, Bilbo, Bakeaz, 2005 (Escue-la de Paz, 8).

AULESTIA, Kepa: Días de viento sur. La violencia en Euskadi, Bartzelona, Empuries, 1993.

AZKARATE, Gorka, Lourdes ERRASTI eta Maite MENA: Materiales para la educación en derechoshumanos. Educación Secundaria: ESO y Bachillerato/Giza eskubideen hezkuntzari buruz-ko baliabideak. Bigarren Hezkuntza: DBH eta Batxilergoa, Vitoria-Gasteiz, Ararteko, 2000.

169or.

Page 170: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

BILBAO, Galo: Jano en medio del terror. La inquietante figura del victimario-víctima, Bilbo,Bakeaz, 2009 (Escuela de Paz, 17).

— eta Xabier ETXEBERRIA: La presencia de las víctimas del terrorismo en la educación para lapaz en el País Vasco, Bilbo, Bakeaz, 2005.

— Cristina de la CRUZ eta Pedro M. SASIA: Víctimas: todas iguales, todas diferentes, Bilbo,Bakeaz, 2010 (Escuela de Paz, 22).

BLOOMFIELD, Sir Kenneth: Las recordaremos. Informe de Sir Kenneth Bloomfield, Comisiona-do sobre Víctimas de Irlanda del Norte, Gernika-Lumo, Gernika Gogoratuz, 2001.

CALLEJA, José María: La diáspora vasca. Historia de los condenados a irse de Euskadi porculpa del terrorismo, Madril, El País-Aguilar, 1999.

CIUDADANÍA Y LIBERTAD/HIRI LIBERTATEAK: Guía de recursos para la libertad, 2003, Vitoria-Gas-teiz, Ciudadanía y Libertad/Hiri Libertateak, 2004.

EUSKAL HERRIKO BAKEAREN ALDEKO KOORDINAKUNDEA: Carpeta didáctica. Educarnos en la tole-rancia, Bilbo, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea, 1997.

ETXEBERRIA, Xabier: «Lo humano irreductible» de los derechos humanos, Bilbo, Bakeaz, 1998(Cuadernos Bakeaz, 28).

— La educación ante la violencia en el País Vasco, Bilbo, Bakeaz, 1999 (Cuadernos Bakeaz,31).

— La noviolencia en el ámbito educativo, Bilbo, Bakeaz, 2000 (Cuadernos Bakeaz, 37).

— Ignacio Ellacuría: testimonio y mensaje/Ignacio Ellacuría: testigantza eta mezua, Bilbo,Bakeaz, 2001 (Cuadernos Bakeaz, 47).

— La educación para la paz ante la violencia de ETA, Bilbo, Bakeaz, 2003.

— Sobre la tortura: perspectiva ética y propuesta pedagógica, Bilbo, Bakeaz, 2006 (Escuelade Paz, 10).

— Educación sentimental en la ciudadanía, Bilbo, Bakeaz, 2008 (Escuela de Paz, 14).

— La educación para la paz vertebrada por las víctimas, Bilbo, Bakeaz, 2009 (Escuela dePaz, 21).

— Virtudes para la paz, Bilbo, Bakeaz, inprimatzen (Escuela de Paz, 24).

FERNÁNDEZ SOLA, Susana: Actitudes y comportamientos hacia la educación para la paz enEuskadi, Bilbo, Bakeaz, 2004 (Escuela de Paz, 2).

FITZDUFF, Mari: Más allá de la violencia. Procesos de resolución de conflicto en Irlanda delNorte, Bilbo, Bakeaz/Gernika Gogoratuz, 1998.

Page 171: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz

171or.

GALTUNG, Johan: Tras la violencia, 3R: reconstrucción, reconciliación, resolución. Afrontandolos efectos visibles e invisibles de la guerra y la violencia, Bilbo, Bakeaz/Gernika Gogora-tuz, 1998.

GARMENDIA LASA, Elixabete, eta beste batzuk: Yoyes, desde su ventana, Iruñea, Garrasi, 1987.

HERNÁNDEZ, Carmen: «Testimonio», hemen: EQUIPO DE EDUCACIÓN DE ALBOAN eta CENTRE D’ES-TUDIS CRISTIANISME I JUSTÍCIA: La reconciliación. Más allá de la justicia, Bartzelona, Cristianis-me i Justícia, 2003.

JARES, Xesús R.: Educación y derechos humanos, Bilbo, Bakeaz, 1998 (Cuadernos Bakeaz,29).

— Educar para la paz después del 11/09/01, Bilbo, Bakeaz, 2002 (Cuadernos Bakeaz, 49).

— Educar para la paz en tiempos difíciles, Bilbo, Bakeaz, 2004.

— La educación para la convivencia como proceso de alfabetización en conflictos. Propues-tas de formación, Bilbo, Bakeaz, 2004 (Escuela de Paz, 1).

— Josu UGARTE, Mikel MANCISIDOR eta María OIANGUREN (koord.): El papel de la investigaciónpara la paz ante la violencia en el País Vasco, Bilbo, Bakeaz/Gernika Gogoratuz, 2006.

LEDERACH, John Paul: Construyendo la paz. Reconciliación sostenible en sociedades dividi-das, Bilbo, Bakeaz/Gernika Gogoratuz, 1998.

LEVIN, Leah: Derechos humanos: preguntas y respuestas (Plantu-ren ilustrazioak), Bilbo,Bakeaz/Ediciones UNESCO, 1999.

NOVALES, Félix: El tazón de hierro, Bartzelona, Crítica, 1989.

OIANGUREN IDIGORAS, María, eta Karmele SOLIÑO QUEIRUGA (koord.): Experiencias pedagógicasen torno a la memoria de las víctimas del terrorismo y las dictaduras, Bilbo, Bakeaz/Ger-nika Gogoratuz, 2010.

ROSENBERG, Marshall: La comunicación no violenta, un lenguaje de vida, Buenos Aires, GranAldea Editores, 2009.

SÁEZ DE LA FUENTE, Izaskun: La opinión pública vasca ante la violencia de ETA. Una miradaretrospectiva, Bilbo, Bakeaz, inprimatzen (Escuela de Paz, 23).

SAN SEBASTIÁN, Isabel: Los años de plomo. Memoria en carne viva de las víctimas, Madril,Temas de Hoy, 2003.

VARONA, Gema, eta beste batzuk: Atención institucional a las víctimas del terrorismo en Eus-kadi, Vitoria-Gasteiz, Ararteko, 2009.

Page 172: Marka Uzten Diguten Istorioak - Bakeaz