2008 gizarte zerbitzuen txostena · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere,...

42

Upload: others

Post on 11-Jul-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

1

Page 2: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

3

Page 3: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

4

AURKIBIDEA

06 AURKEZPENA08 ZUAENDARITZA TALDEA10 AURREKONTUAK12 KOKAPENA ETA ORDUTEGIA14 OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

28 PREBENTZIOA ETA GIZARTERATZEA

42 ETENGABEKO HOBEKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

17 ZUZENEKO ARRETA ZERBITZUA

20 PRESTAZIO EKONOMIKOAK

21 UMEAK, NERABEAK ETA FAMILIA

25 ETXEKO ARRETA ZERBITZUAK

26 MENDETASUN LEGEAREN KUDEAKETA

26 ALOJAMENDU ALTERNATIBOA: BABESTUTAKO APARTAMENTUAK

26 KOLABORAZIOAK

30 BOLUNTARIOTZA

32 ANIZTASUN FUNTZIONALA

33 DROGAMENDEKOTASUNEN KOMUNITATE PREBENTZIOA

35 INMIGRAZIOA ETA KULTURARTEKOTASUNA

40 NAGUSIEN ETXEA

Page 4: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

5

Page 5: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

AURKEZPENA

Page 6: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

7

Memoria honen bidez, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak 2008an egin dituen proiektuen berri eman nahi dizugu.

Lehenik eta behin, beren esfortzuarekin sail hau hobetzen eta aurrera ateratzen laguntzen duten pertsonei nire es-kerrona azaldu nahi diet. Haiek dira gure zerbitzuak behar dituzten pertsonei helarazten dizkietenak. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiet saileko pertsona guztiei, boluntario guz-tiei (ez naiz haien lana goraipatzeaz nekatuko), baita gure helburuarekin bat egiten duten eta eguneroko lanean la-guntzen diguten enpresei ere.

Gure zerbitzuak Getxoko herritarren, pertsonen, zerbit-zutan ipini nahi ditugu, haien bizi-kalitatea hobetzeko. Horregatik, jendearen gizarte ongizatearen, bizi-proiek-tuen eta beharrizanen aldeko apustua egiten dugu.

2008. urtea berrikuntzen eta aldaketen urtea izan da Gizarte Zerbitzuen eremuan. Izan ere, balio anitzeko gizar-te arreta profesionalizatua ematen segitzeaz gain, onartu berri diren lege berriak betetzeari ekin diogu. Lege horiek gizarte zerbitzuen eremuan aro berri bat markatu dute.

Aldaketa hauek gizarte zerbitzuak, biztanleria osoarent-zako zerbitzu gisa, berriro planteatzearekin batera, gure

helburu nagusia lortzen laguntzen digute: gizarte zerbitzu erreferenteak eta kalitatezkoak eskaintzea, geure jarduke-ta eremuan. Gainera, 2009. urtean prebentzioa, diagnos-tikoa eta arreta hobetzen jarraitzera garamatzate.

Azken urteetan, Gizarte Zerbitzuak unibertsalizatzeko joera bizitzen ari gara, araudi berriak indarrean sartzen ari direlako, hala nola, Mendetasunaren Legea edo Gizarte Zerbitzuen Legea. Lege horiei Sarrerak Bermatzeari eta Gizarteratzeari buruzko Legea gehitu behar zaio. Ondorioz, beharrezkoa izan da gure sailera etorri diren erabiltzaileei erantzun eta irteera berriak ematea. Aldaketa horien au-rrean neurria emateko lan egin dugu, erabiltzaileak dato-zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez.

Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak neure alboan izaten segitu nahi dudala. Proiektu hau gauzatzea posible egiten duten pro-fesional-taldearen lana ezinbestekoa da. Eta azkenik, gu-gana datozen pertsona guztiek gure sailarengan erakusten duten konfiantza derrigorrezkoa dugu.

Eskerrik asko,Elena Coria

Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzia

Page 7: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

8

ZUZENDARITZA TALDEA

LANGILEAK

ARDURADUN TEKNIKOA: Mikel Kerexeta.

GIZARTE ZERBITZUETAKO TEKNIKARIA: Gotzon Zulueta.

KOORDINATZAILEAK: Igone Blanco, Arantza Laka y Kitty Rebolledo

ADMINISTRAZIO LAGUNTZAILEA: Pilar Lerma.

Page 8: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

9

Arduradun Teknikoa

Zinegotzi Arduraduna

Plangintza eta Berrikuntza

Gizarte Zerbitzuetako Teknikaria

Informazio Batzordea

Prebentzio eta Gizarteratzeko Programak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

OGZAreeta-Romo

OGZAndra Mari

OGZAlgorta-Neguri

Zuzendaritza Taldea

Page 9: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

AURREKONTUAK

I KAP Langileen ordainsaria

II KAP Ondasu eta zerbitzuen erosketa

IV KAP Transferentzia arruntak

VI KAP Inbertsio errealak

VII KAP Kapital-transferentziak

GASTUAK

Gizarte Zerbitzuetako Aurrekontu Orokorra 10.035.915 €

Getxoko Udalaren Aurrenkontu Kontsolidatua 104.339.951 €

DIRU-SARRERAK

Erakunde Publikoetatik Jasotako Dirulaguntzak 2.607.550 €

Page 10: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

11

Page 11: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

12

KOKAPENA ETA ORDUTEGIA

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK, ROMO-AREETA

Gorbea 10

T 944 660 153F 944 660 154

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK, ALGORTA-NEGURI

Foruak 8

T 944 660 101F 944 660 155

JENDEARI ARRETA EGITEKO ORDUTEGIA astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara

POSTA ELEKTRONIKOZ [email protected]

Page 12: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

13

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK, ANDRA MARI (ALDI BATERAKO EGOITZA), ETA PREBENTZIOA ETA GIZARTERATZEA

Martikoena 16

T 944 660 130F 944 660 133

NAGUSIEN ETXEA

Lope de Vega 12

T 944 660 150F 944 660 156

Page 13: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

14

LANGILEAK

KOORDINATZAILEAK: Igone Blanco y Kitty Rebolledo.

GIZARTE LANGILEAK: Amaia Arango, Marisa Díaz, Isabel Gil, Karmele Basañez, Lorena Iglesia, Naiara Intxaurraga, Maribi Martínez, Itziar Morla, Conchi Peña, Carolina Rodrigo, Ixone Ugarte, Estibaliz Urquijo y Matxalen Vicuña.

ADMINISTRAZIO LAGUNTZAILEAK: Unai Alonso, Maite Amezaga, Izaskun Atxurra, Susana Barrenkua, Belen Bolivar, Marian Carpintero, Kaitin Ochandiano, Begoña Ranero y Gloria Zearra.

MANDATARIA: Jesús Ortega

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

Page 14: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

15

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA BALIO ANITZEKO ETA DIZIPLINA UGARITAKO ARRETA UNITATEA DA, UDALEKO GIZARTE ZERBITZUETAN INTEGRATUA. GIZARTE ZERBITZUETAKO EUSKAL SISTEMAREN LEHENBIZIKO SARRERA DA ERABILTZAILEENTZAT.

ZERBITZU HONEN FUNTZIO NAGUSIA GIZARTE ZERBITZUEN EREMUAN ARTATU BEHARREKO GIZARTE BEHARRIZANAK DETEKTATZEA ETA ARTATZEA DA, BERE JARDUKETA EREMUAREN BARRUAN. JENDEA GIZARTE ZERBITZUEN EUSKAL SISTEMAKO INSTANTZIA EZBERDINETARA BIDERATZEA KOORDINATZEN ETA KUDEATZEN DU.

Page 15: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

9.250 PERTSONARI EMANDAKO ARRETA

Page 16: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

17

[ 1 ] ZUZENEKO ARRETAKO ZERBITZUA[ 1.1 ] BANAKAKO ETA FAMILIAKO ESKU HARTZEAKOinarrizko Gizarte Zerbitzuek 4.304 famili unitate hartu di-tuzte; guztira 9.250 pertsona izan dira, famili unitate bakoi-tzeko kide guztiak kontuan izanez gero. Horrek esan gura du Getxoko biztanle guztien %11,2ak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen arreta jaso duela.

Zuzeneko arreta eman duten gizarte langileen kopurua kontuan izanik (12 gizarte langile), haietako bakoitza 359 familiaren arduradun eta erreferente da, batez beste.

Egindako esku-hartze motei dagokienez:Kasu berriak: 1.649Etxean eginiko bisitaldiak: 513Jarraipen elkarrizketak: 3.541Kasuak koordinatzeko batzarrak: 82Programatu gabeko jarraipenak: 1.081Larrialdiak: 25

[ 1.2 ] ERABILTZAILEEN PROFILADatu hauek erakusten dute erabiltzaileek ez daukatela profil jakin bat. Horrek erakusten du Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ere askotarikoak direla, udalerriko biztanle guztiei zuzenduta baitaude.

Page 17: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

18

[ 1.3 ] ESKAERAREN ARRAZOIA

[ 1.4 ] TXERTATZE HITZARMENAKTxertatze hitzarmena programa-dokumentua da. Errefe-rentziako gizarte langileak eta erabiltzaileak gizarte izae-rako ekintza zehatzak adosten dituzte, txertatze pertsonala, soziala eta lanekoa lortzeko edo bazterketa-arriskua pre-benitzeko asmoarekin

Aurten 211 txertatze-hitzarmen berri sinatu dira.

[ 1.5 ] LEGE AHOLKULARITZAKO ZERBITZUAZerbitzu hau lege kontuei buruzko informazioa behar duten gizarte zerbitzuen erabiltzaileei zuzenduta dago, informa-zio hori zerbitzu pribatuen bidez edo dohaineko lege aho-lkularitzaren bidez jaso ezin dezaketenean. Aholkularitza zerbitzua baino ez da; ez da bigarren iritzi bat jasotzeko zerbitzua.

Zerbitzu hau eskuratzeko, ezinbestekoa da gizarte langi-leak erabiltzailea aldez aurretik bertara bideratu dezala.

Page 18: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

GIZARTE LANGILEAK

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako gizarte langileak

Page 19: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

20

[ 2 ] PRESTAZIO EKONOMIKOAK[ 2.1 ] OINARRIZKO ERRENTAOinarrizko errenta aldiroko prestazio ekonomikoa da, bizi-rauteko oinarrizko gastuei aurre egiteko baliabide ekono-miko nahikorik ez daukaten pertsonen premiak asetzeko.

Finantzazioa eta gehienezko zenbatekoa ezartzea Eusko Jaurlaritzaren kontura doaz. Ordainketa Bizkaiko Foru Aldundiaren kontura egiten da eta tramitazioa udaleko Gizarte Zerbitzuek egiten dute.

Ekainaren 25eko 8/2008 Legearen bidez Gizarte Bazterketaren Legea eta Gizarte Eskubideen Gutunaren Legea aldatu ziren. Lege hori onetsi zenetik aurrera, oi-narrizko errentaren jasotzaileen artean pentsiodunak eta jendea oro har bereiztu behar ditugu.

Grafikoan ageri diren 252 jasotzaileen artean, Pentsioen Legea onetsi ondoren prestazioa jasotzen hasi ziren pent-siodunak eta legea onetsi aurretik prestazioa jasotzen zu-tenak sartzen dira.

Datu ekonomikoei dagokienez, oinarrizko errentaren batez besteko zenbatekoa, bizikidetza unitate bakoitzeko, nabar-men igo da aurten, Eusko Jaurlaritzako ezarritako oinarri-zko errentaren zenbatekoa bera igo delako.

[ 2.2 ] GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZAKGizarte Larrialdiko Laguntzak aldirokoak ez diren presta-zio ekonomikoak dira, diru-laguntza izaerakoak. Gizarte bazterketa egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintze-ko beharrezko diren gastu zehatzei (arruntak nahiz aparte-koak) aurre egiteko baliabide nahikorik ez daukaten pert-sonentzat dira.

Finantzazioa EAEko Aurrekontu Orokorren kontura egi-ten da. Hortik, udalerri bakoitzari asignazio ekonomiko bat egiten zaio. Udaleko Gizarte Zerbitzuek ordainketak trami-tatzen, ebazten eta betearazten dituzte.

2008. urtean, gizarte larrialdiko 976 laguntza eman ziren guztira, 1.873.303 eurotan guztira.

Partida horri bideratutako dirua (447.164 euro) udal au-rrekontuaren %23,9 izan zen. Horri esker, ez zen gelditu erantzun gabeko eskaerarik.

Page 20: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

21

[ 2.3 ] ALDIROKOAK EZ DIREN LAGUNTZAKAldirokoak ez diren laguntzak arautzen dituen udal arau-diaren arabera, laguntza hauek honela definitzen dira: izaera ekonomikoko laguntzak, gastu zehatzei aurre egi-teko baliabide nahikorik ez daukaten Getxoko bizilagunen-tzat. Gizarte bazterketako premiazko egoerak behin-behi-nean arindu edo saihesteko asmoz ematen dira.

Bestalde, udalak finantzatzen dituen prestazio ekonomiko bakarrak dira eta izaera subsidiarioa dute.

2008. urtean, aldirokoak ez diren 24 laguntza eman ziren, guztira 23.370 eurotan.

[ 2.4 ] GIZARTERATZEKO LAGUNTZA BEREZIAKGizarteratzeko laguntza bereziak aldiroko laguntza eko-nomikoak dira, gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea errazteko eta oinarrizko premiak asetzeko ematen dira. Laguntza hauek bi mota-takoak izan daitezke: banakoak edo familiakoak.

Finantzazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren kontura egiten da eta tramitazioa Udaleko Gizarte Zerbitzuek egiten dute.

[ 3 ] UMEAK, NERABEAK ETA FAMILIA[ 3.1 ] GIZARTE ETA HEZKUNTZAKO ESKU HARTZEKO PROGRAMAGizarte eta hezkuntzako esku hartzeko programa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen lana laguntzeko eta osatzeko baliabidea da. Arrisku egoerak, babes eza, gizarte desabantaila edo gizarte eta famili zailtasunak prebenitzea eta konpentsat-zea da haren xedea.

Programa honen helburua adingabekoei, nerabeei, hel-duei eta familiei hezkuntzako esku hartzea edota gizarte eta hezkuntza esku hartzea eskaintzea da. Laguntza eta orientazioa gaitasun pertsonalak, guraso gaitasunak eta gizarte gaitasunak garatzean oinarritzen dira.

Programa ondoko hauei zuzenduta dago:

Udalerriko adingabeak eta gazteak, gizarte eta famili zaurgarritasun egoeran.

Udalerriko familiak eta helduak, batez ere adingabeak zaindu behar dituztenak.

2008. urtean, programak guztira 146 famili unitateri eman zien arreta. Guztira, 270 erabiltzaile izan ziren.

>

>

Page 21: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

22

Aurten 51 famili unitate berri bideratu dira. Guztira 86 pert-sona izan dira (47 guraso eta 39 adingabe).

[ 3.2 ] HEZKUNTZARAKO ESKUBIDEA BERMATZEKO PROGRAMAEusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren eta EUDELen artean eginiko eta adostutako programa. Prebentzio eta antolake-ta neurrietan oinarriturik dago, eta hartan parte hartzen duten erakunde ezberdinen artean adostutako jarduketa-protokoloa du.

Oinarrizko gizarte zerbitzuek udalerriko 5 ikastetxetako absentismoaren 11 parte jaso dituzte. Dagokion ikaste-txearekin koordinaturik eskola absentismo larriko 3 kasu-tan jardun dute.

[ 3.3 ] HIRUSTAArriskuzko jokabideak dituzten gazte eta nerabeentzako (14-21 urte) eta euren familientzako laguntza eta preben-tzio programa da, Gizakia Fundazioak sustatua. Getxoko Udalak lankidetza hitzarmena du fundazio horrekin.

Hirustak trebakuntza planetan ere parte hartzen du Gizarte Zerbitzuekin, ikastetxeetako irakasle-klaustroekin eta zu-zendaritza-batzordeekin, eta aisialdi taldeetako gizarte eta gazte bitartekariekin.

Page 22: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

HEZKUNTZARAKO ESKUBIDEA BERMATZEA

Page 23: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzailea, arreta ematen dion etxeko laguntzailearekin

Page 24: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

25

[ 4 ] ETXEKO ARRETA ZERBITZUAK[ 4.1 ] ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAKEtxez etxeko laguntza zerbitzua zerbitzu integrala, balio askotakoa eta komunitarioa da. Eguneroko bizitzako jar-duerak egiteko arazoak dituzten pertsonei eskaintzen zaie. Etxean bertan zuzeneko arreta eskaintzen du, esku hartze zehatzen bidez, erabiltzaileak bere ohiko inguruan jarrait-zea eta integratzea mesedetzeko eta haren autonomia fun-tzional eskasa konpentsatzeko helburuarekin.

[ 4.1.1 ] ARRETA EMAN ZAIEN ETXEBIZITZEN ETA ERABILTZAILEEN URTEKO BILAKAERA

[ 4.1.2 ] ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAK GUZTIRA EMANDAKO ORDUEN URTEKO BILAKAERA

[ 4.1.3 ] EELZren KOSTUAREN URTEZ URTEKO BILAKAERA

[ 4.1.4 ] ETXE BAKOITZEKO URTEKO

KOSTUAREN ETA ORDUKO KOSTUAREN EBOLUZIOA URTERIK URTE

[ 4.1.5 ] LAGUNTZA TEKNIKOAK EMATEA

Ohean egon behar duten pertsonei eta ezintasun larriak dituzten pertsonei etxez etxeko laguntza zerbitzuaren bi-dez laguntzea oso zaila da. Horregatik, etxeko laguntzai-leen lana errazten duten eta artatutako pertsonen segur-tasuna hobetzen duten laguntza teknikoak beharrezkoak dira. Laguntza teknikoak hauek dira: garabiak, ohe artiku-latuak, etxerako gurpildun aulkiak, eskaren aurkako kol-txoiak, e.a.

Zerbitzu hori aldi baterako prestazioa da. Dohainik ema-ten da, laguntza jasotzeko premiak irauten duen bitartean, eta premia bukatzen denean, itzultzeko konpromisoa dago beren-beregi.

2008. urtean 28 laguntza tekniko eman ziren. Horietako 17 urtean egindako eskaera berrietarako izan ziren.

Page 25: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

[ 4.2 ] ADINEKOEI LAGUNTZEKO PROGRAMABakarrik bizi diren adineko pertsonei behar duten lagunta-suna emateko, eta pertsona horiek egunero zaintzen dituz-ten pertsonei atseden hartzeko aukera emateko da zerbit-zu hau. Zerbitzu hau eskaintzeko helburuarekin, Getxoko Udalak eta Cáritas Diocesana-k lankidetza hitzarmena si-natu zuten.

[ 4.3 ] TELELAGUNTZATelelaguntza tresna berezia da, larrialdietan edo egoera arraroetan dei bat egiten duena. Deia SOS DEIAKek jaso-tzen du, eta arazoa konpon dezakeen pertsonarekin edo zerbitzuarekin harremanetan sartzen da.

Norentzat: Adinekoei edo minusbaliodunei lehentasuna ematen zaie, bestelako bakardade egoerak edota osasune-rako egoera arriskutsuak baztertu gabe.

[ 5 ] MENDETASUN LEGEAREN KUDEAKETAAbenduaren 14ko 36/2006 Legea, mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko eta haien autonomia pertsonala sustatzeko, onetsi zenetik, Getxoko Gizarte Zerbitzuek 2008. urtean 467 eskaera tramitatu dituzte. Hau da, aurreko urtean tramitatutako eskabide kopurua (335) baino %40 gehiago.

2008an tramitatutako eskaera guztien artetik, 94k (hau da, %20) famili inguruan zaintza emateko prestazio ekono-mikoa eta zaintzaile ez-profesionalentzako laguntza eska-tu zituzten. Horietatik 87 onartu ziren. Gainerako eskaerak legearen zerbitzu katalogoan dauden beste zerbitzu bat-zuetarako ziren, hala nola, etxez etxeko laguntza, egoitzan edo eguneko zentroan sartzea, eta telelaguntza.

[ 6 ] ALOJAMENDU ALTERNATIBOA: BABESTUTAKO APARTAMENTUAKKomunitatean bizimodu independentea bizi ahal izate-ko, kausa ezberdinak direla bide, baliabide hau behar du-ten adineko pertsonen kolektiboaren etxebizitza-premiari erantzuteko dira babestutako apartamentuak.

Norentzat: Bere kasa moldatzen diren, eta egoera fisiko eta psikiko onean (eguneroko bizitzako jarduerak egin ahal izateko moduan) dauden adineko pertsonentzat dira. Baita etxebizitzarik ez daukatenentzat ere (edo etxebizit-za daukatenentzat, etxeak bertan bizitzeko gutxieneko bal-dintzak betetzen ez baditu). Betiere, funtzionamendurako araudian azaldutako betekizunak bete behar dira aparta-mentua eskuratzeko.

Gaur egun, Getxok 39 plaza dauzka babestutako aparta-mentuetan. 2008. urtean apartamentu horiek okupatzeko prozesuarekin jarraitu genuen, 8 apartamentu adjudikatuz.

[ 7 ] KOLABORAZIOAK

[ 7.1 ] HELDU – ETORKINENTZAKO LAGUNTZA JURIDIKOA. GIZARTEAN ERROTZEARI BURUZKO TXOSTENAKOrientazio juridikoko zerbitzua agiririk gabeko etorkinentzat, Eusko Jaurlaritzak sortua, EAEko udalerri guztiekin sarean lan egiten duena.

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

26

Page 26: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

27

Sarbide bakarra du. Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuetatik bideratutako pertsonei bakarrik egiten die arreta, bideraketa fitxa jaso ondoren.

Heldu-k Getxotik bideratutako 300 kasu jaso ditu guztira.

Bestalde, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek gizartean errotuta egoteari buruzko 243 txosten izendun egin dituzte. Horrelako txostenak ezinbestekoak dira egoitza baimenaren eskaera tramitatzeko.

[ 7.2 ] UDALTZAINGOARI ETA ERTZAINTZARI LAGUNTZEAUdaltzaingoak eta Ertzaintzak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara esku hartzeen parteak bidaltzen dituzte, zer-bitzu hauek lagundu dezaketen gizarte arazoren bat atze-maten duten kasuetan.

Horrela, 2008. urtean, oinarrizko gizarte zerbitzuek 22 ka-sutan parte hartu dute, polizi kidego biek bidaliak.

Bestalde, gizarte zerbitzuek zalantzazko 201 erroldatze-egoera atzeman dituzte, Udaltzaingoarekin lankidetzan, bi-zikidetza ziurtagiri eta txostenen sistemaren bidez (baliabi-deak eta zerbitzuak eskatu dituzten pertsonen kasuetan).

[ 7.3 ] BEHARGINTZA, LAN ETA GARAPEN EKONOMIKOKO ZENTROAREKIN EGINDAKO LANKIDETZAOinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Behargintza Laneko eta Garapen Ekonomikoko Zentroak lankidetza protokoloa ja-rraitzen dute, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen duenez, pertsonekin eta familiekin esku hartze integrala egiteko helburuarekin. Horrela, haien arazo psikosozialak eta tre-bakuntza eta lan zailtasunak aztertzen dituzte.

Lankidetza honetan gehien nabarmendu beharreko datuak grafiko honetakoak dira:

Bestalde, koordinazio egituratua dago eta 3 programa mota lantzen dira batera, gizarte desabantaila egoeran, bazter-keta egoeran edota bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzenduta. Horrela, parte hartzen duten pertsonak gizarte zerbitzuen erabiltzaileak dira.

2008. urtean, oinarrizko gizarte zerbitzuen programak eta erabiltzaileak hauek izan dira:

Auzolan. Lan eta trebakuntza programa. 2 programa landu dira, “garbiketa zerbitzuen behargina” eta “man-tentze zerbitzuetako behargina” profilekin. 16 lagunek parte hartu dute.

Getxo ekinean III. Trebakuntza teoriko eta praktikoko programa, bekarekin. 3 ikastaro egin dira, “administra-zio laguntzailea”, “tresnak merkaturatzeko eta kudeat-zeko laguntzailea” eta “esku hartze psikosozialeko tek-nikariak” profilekin. 28 lagunek parte hartu dute.

Laneratze enpresak. 27 lagun kontratatu dira laneratze enpresetan lan egiteko.

>

>

>

Page 27: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

28

LANGILEAK

BOLUNTARIOAK ETA ANIZTASUN FUNTZIONALA: Isabel Barrenetxea

INMIGRAZIO TEKNIKARIA: Ekain Larrinaga.

NAGUSIEN ETXEKO TEKNIKARIA: Santiago López de Eguílaz

NAGUSIEN ETXEKO MANDATARIAK: Andoni Gabiola, Iñaki Markaida y José Souto.

ADMINISTRAZIO LAGUNTZAILEA: Marian Martín

PROGRAMAK

ANIZTASUN FUNTZIONALA: Mugikortasun murriztuko pertsonei arreta egitea.

BOLUNTARIOTZA: Lokalak lagatzea, diru-laguntzak eta hitzarmenak entitate lankideekin, ekimen boluntarioa sustatzea eta hedatzea.

DROGAMENDETASUNEN PREBENTZIO KOMUNITARIOA: Drogamendetasunak prebenitzeko eta osasunerako hezkuntzako programen kudeaketa eta plangintza.

IMMIGRAZIOA: Programen kudeaketa eta plangintza eta Inmigrazioko Tokiko Plana.

NAGUSIEN ETXEA: Nagusien Etxea eguneko zentroaren kudeaketa eta dinamizazioa.

PREBENTZIOA ETA GIZARTERATZEA

Page 28: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

29

PERTSONAK GIZARTERATZEAN EDOTA PREBENTZIOAN LAGUNTZEKO SORTZEN DIREN PROGRAMA, PROIEKTU ETA EKINTZA MULTZOA, PERTSONA HORIEK EUREN KOMUNITATEAN PARTE HARTZEA ERRAZTEN DUTENAK.

BERAZ, OSO EREMU EZBERDINAK SARTZEN DIRA HEMEN: BOLUNTARIOTZA, INMIGRAZIOA, PREBENTZIOA, ANIZTASUN FUNTZIONALA ETA NAGUSIEN ETXEA.

Page 29: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

30

[ 1 ] BOLUNTARIOTZAGetxoko Udalak boluntariotza sustatzen du, hiru jarduketa lerroren bidez:

Gizarte Zerbitzuen lankide diren entitateekin hitzarme-nak eginez eta diru-laguntzak emanez.

Elkartegintzan parte hartzea bultzatuz. Parte hartze hori Getxoko Boluntario Entitateen Federazioaren bidez la-guntzen eta bultzatzen dute.

Urtero Boluntarioen Topaketak antolatuz. Topaketa ho-rietan elkarte sareak osatzen dituzten entitateek parte hartzen dute.

Gizarte Zerbitzuen lankide diren entitateen jarduerek Gizarte Zerbitzuen helburuak betetzen laguntzen dute: besteak beste, baztertutako kolektiboak gizarteratzea eta bazterketa prebenitzea, eta minusbalioa edo bestelako arazoak dituzten pertsonen bizi-baldintzak hobetzea.

[ 1.1 ] DIRU-LAGUNTZAK ETA HITZARMENAK ERAKUNDE LANKIDEEKIN42 diru-laguntza eman zaizkie Gizarte Zerbitzuen lankide diren entitateei, guztira 65.000 €.

Bestalde, 14 lankidetza hitzarmen sinatu ziren guztira, eremu ezberdinetako erakundeekin:

Horrela, diru-laguntzen eta hitzarmenen batura hauxe da:

>

>

>

Page 30: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

URTEKO BOLUNTARIOA

Inés Orella,ASEBI elkarteko boluntarioa

Page 31: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

32

Gizarte Zerbitzuen lankide diren entitateen jarduketa eremuen arabera, emandako diru-laguntzen banaketa hauxe da:

[ 1.2 ] EKINTZA BOLUNTARIOA ZABALTZEABOLUNTARIO ENTITATEEKIN LAN BATZARRAK11 lan bilera egin dira boluntario elkarteekin, Getxoko Boluntarioen Entitateen Federazioaren (FEGEVOL) ku-deaketan eta dinamizazioan aurrera egiteko eta Getxoko Boluntarioen XV. Topaketak antolatzeko asmoz. Batzar ho-rietan 11 elkartek parte hartu dute batez bestez.

GETXOKO BOLUNTARIOTZAKO XV. TOPAKETAKXV. Topaketa hauek aurreko edizioetako ideia azpimarrat-zen dute, hau da, udalerriko boluntarioen elkarteak dina-mizatzea, komunitatean protagonismoa izatea errazten duten arloetan eta edukietan trebakuntza jasotzen lagun-duz.

“Geure burua zaindu, hobeto zaintzeko” lelopean, topaketak 2008ko abenduaren 4an egin ziren. 100 lagun etorri ziren.

Topaketa hauetan urteko boluntarioaren saria ASEBI elkarteko Inés Orellari eman zitzaion. Ibilbide osoaren saria AVIFES elkarteko Pilar Uribek jaso zuen. Era be-rean, AECC-Bizkaia elkartearen lana sartu zen, boluntario erakunde bati emandako sariarekin.

[ 2 ] ANIZTASUN FUNTZIONALA

[ 2.1 ] MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUTEN PERTSONEI ARRETA EGITEKO PROGRAMAGetxoko Udalak, Gurutze Gorriarekin duen lankidetza hitzar-menaren bidez, programa hau garatu du, autonomia pertso-nalik ez duten pertsonei zuzendua, etxean egotea komeni zaiena eta kalera irteteko arazo handiak dituztenak.

Kultur, kirol eta aisialdi programetan parte hartu nahi duten pertsonak garraiatzea eta mugitzea errazten du programa honek, ibilgailu egokituak erabiliz. Horrela, programan dau-den pertsonei laguntasuna eta laguntza eskaintzen zaizkie, komunitate-programetan sartzea erraztuz, eta haien zaint-zaile eta familiei atsedena emanez.

Programak ematen dituen zerbitzuen eboluzioa grafiko ho-netan islatzen dena da:

[ 1.3 ] EZINTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO APARKATZE TXARTELAKGorputz edo adimen ezintasun larriak dituzten pertsonen-tzat aparkatzeko txartelak tramitatzea udalaren eskume-na da. Txartela eman ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Atalak eskatzailearen aldeko iriz-pena idatzi behar du. Txartelaren titularrak ibilgailua gidat-zen duenean edo ibilgailuan doanean bakarrik erabil daiteke txartela.

2008. urtean 123 txartel eskatu dira (63 txartel berri, 20 be-rrikuntza eta 40 eskaera ukatuak). Gaur egun 658 aparkatze txartel daude erregistratuta gure udalerrian.

Page 32: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

33

[ 3 ] DROGAMENDETASUNEN PREBENTZIO KOMUNITARIOA

[ 3.1 ] HEZKUNTZA INGURUNEKO PREBENTZIOALehen hezkuntzako ikastetxeei (4 eta 12 urte bitartean), bi-garren hezkuntzako ikastetxeei (12 eta 16 urte bitartean) eta derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikastetxeei laguntza ematea, osasunerako hezteko eta drogamendetasunak pre-benitzeko programak diseinatu eta garatu ditzaten, eskola inklusiboari lehentasuna emanez.

Proiektua ondoko hauetan gauzatzen da: aholkularitza te-knikoa, diseinua, egokitzapena, elaborazioa, ikasmateriala-ren banaketa eta irakasleen trebakuntza.

Udalerriko 21 zentro, guztira, modu sistematikoan lanean ari dira, irakasleen inplikazio maila ertain edo altuarekin.

NEURRIRA EGINDAKO DOSSIERRAKLaguntzazko baliabideak dira, ikastetxe ezberdinek eskatuta egiten direnak, gai zehatzak eta atzemandako beharrizanak tratatzeko. Etorkintza Fundazioak egiten ditu eta lanerako oinarrizko agiriak dira.

SOZIODRAMATeknika dramatikoa. Hemen, pertsonaia ezberdinek parte hartzen dute, eguneroko rol eta egoerak jokatzen dituztenak. Osagai ludiko garrantzitsua dauka. Umeek eszenen gara-penean aktiboki parte hartzen dute. Horrek guztiak egoerei eta talde-presioari aurre egiten laguntzen du, ezetz esateko modu ezberdinak asmatzen irakasten du, eta enpatia eta en-tzuten jakitea lantzen ditu.

Lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetako ikasleei eta haien tu-toreei zuzenduta dago. 2008. urtean 5 ikastetxek parte hartu zuten, 275 ikaslerekin.

ZINESKOLA – BALIOETAN HEZTEA 3 pelikulako ziklo baten bidez, irakasleei analisi elemen-tuak eta unitate didaktikoak emango zaizkie, pertsona izaten irakasteko lana errazteko.

Derrigorrezko Hezkuntzaren Ondoko hezkuntzako balioren programara 242 ikasle etorri dira aurten, 3 ikastetxetatik.

ZINESKOLA – OSASUNERAKO HEZKUNTZAZinea lan gida batekin erabiltzea, nerabetasunaren zenbait ezaugarri aztertzeko eta ulertzeko, substantzien gehiegizko kontsumo ekar dezaketenak. Ikastaro honetan 4 pelikula daude, osasunerako hezkuntzaren barruan.

SEXUALITATEA ETA HIESAREN PREBENTZIOA NERABEEN ARTEANDBHaren eremuan, udalerriko ikastetxeetan sexualitateari eta HIESari buruzko hezkuntzako proiektua egiten da, udala-ren eta guraso elkarteen federazioaren arteko lankidetza hit-zarmenaren bitartez.

Page 33: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

GURASOEN ESKOLA

Gurasoen Eskolako saioa

Page 34: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

35

[ 3.2 ] PREBENTZIOA FAMILIANGetxon guraso elkarteen hiru federazio daude: FAPAG (le-hen hezkuntza, publikoa), ELKARGARRI (bigarren hezkunt-za, publikoa) eta Federación EL PUPITRE (pribatua). Horri esker, guraso eskolako programa azken 10 urteetan baino luzaroago eman da Getxo udalerrian.

2007-2008 ikasturtean, 141 saio egin dira. 13 ikastetxetako 547 gurasok parte hartu dute. Gai hauei heldu zaie: fami-lian komunikazioa hobetzea, gurasoentzako psikologia, es-tresa eta kontrol pertsonala nola bideratu, adimen emo-zionala, sexualitateaz hizketan, familian arauak eta mugak jartzea, drogez hitz egitea.

Seme-Alabak argitalpenak gurasoen eskolen trebakuntza jarduerak osatzen ditu. Haren izaera dibulgaziozkoa da eta urtean hiru zenbaki argitaratzen dira, 6.700 aleko tirada-rekin.

Aurten aztertu diren gaiak hezkuntzako aisialdia eta den-bora librea, nerabezaroa, eta jokoak, jostailuak eta opariak izan dira.

[ 4 ] INMIGRAZIOA ETA KULTUR ARTEKOTASUNAGetxoko biztanleria osoa, 2008ko abenduaren 31n, 81.792 pertsonakoa zen, Biztanleen Udal Erroldako datuen ara-bera. Pertsona horietatik 5.253k atzerritar naziotasuna daukate. Beraz, biztanleria osoaren %6,42 dira. EAEn atze-rritarrak hartzen dituzten udalerrietatik garrantzitsuene-tako bat izaten jarraitzen du Getxok.

Atzerritarren ezaugarri nagusietako bat da gehienak Europako Batasunaren kanpotik datozela, batez ere Amerikatik (Bolivia, Paraguai, Kolonbia eta Ekuador). Halere, Errumaniatik gero eta jende gehiago datorrela na-barmendu behar dugu. Errumania Europako Batasunaren barruan dago, eta 2008ko abenduaren 31n bukatu zitzaion erkidegoko askatasunen araubide iragankorra. Udalerrian dagoen 4. naziotasuna da, Kolonbiaren atzetik. Era be-rean, Getxoko etorkinen beste bi ezaugarri aipagarri dira emakumeak gehiengoa direla (%60) eta kolektibo gaztea dela oro har.

Getxok atzerritarrak hartzeko udal sarean parte hartzen du 2004. urteaz geroztik. Sare hori Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak sustatzen du EAEn, Inmigrazioko I eta II. Euskal Planen barruan, eta bere tresna ezberdinekin koordinatuta (HELDU, BILTZEN, IKUSPEGI eta FORO). Sare horretan dauden udalerri eta mankomunitateek erakun-deen egokitzapena sustatzen dute, aniztasuna hobeto ku-deatzeko asmoz. Tresna ezberdinen bitartez, errealitate askotariko bat aintzat hartzea bultzatzen dute, garapena-ren eta gizarte kohesioaren ikuspegitik garatu behar dena. Getxoko Udalaren kasuan, 2008-2011ko Legegintzaldi Planaren eskutik helduko zaio honi. Plan honetan, asko-tarikotasunaren kudeaketa zeharlerro gisa islatzen da eta jarduketa programa eta lerro ezberdinak biltzen dira.

Inmigrazio eta Kultur Artekotasun Atalak funtsezko ildo hauetan sartzen diren ekintza eta programak garatzen ditu:

Page 35: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

36

[ 4.1 ] ERREALITATEA EZAGUTZEAGetxoko inmigrazioaren errealitateaz, ezaugarriez eta era-ginaz informazioa sortzeko, zabaltzeko eta erabiltzeko sis-tema dago 2003. urteaz geroztik, eboluzio ikuspegi batekin. Inmigrazioaren Tokiko Behatokia da horretarako diseina-tutako plataforma.

2008. urtean, Getxoko inmigrazioaren lehenbiziko pano-ramika argitaratu da, IKUSPEGI Inmigrazioaren Euskal Behatokiarekin lankidetzan. Azterketa horrek erakusten digu etorkinak gehienetan emakumeak direla, gazteak (etorkinen erdia baino gehiago 25 eta 44 urte artekoak dira) eta udalerri osoan berdintsu barreiatuta daudela.

[ 4.2 ] HARRERALehenbiziko harrera oso garrantzitsua da etorkinentzat, gerora sor daitezkeen txertatze prozesuetarako.

2008. urtean ELKARGUNE, Getxoko etorkinak hartzeko programa marka jaio zen. Udalaren esku hartze guztiak batzen ditu honek. Helburua, atzerritarrak geureganatzea eta gizarteratzea, Getxo udalerrian kultur arteko bizikidet-za, kohesioa eta gizarte garapena errazteko.

www.KaixoGetxo.net baliabide gida

KaixoGetxo.net-ek 62.477 bisitaldi jaso ditu 2008. urtean zehar. Datu horrek on-line informazio baliabide hori era-biltzaileen, erakundeen eta gizarte mugimenduen artean sendotzen du. Gainera, 2008. urtean ELKARGUNEren li-buruxka berriaren 6.000 ale argitaratu dira. Gida-planoaren 1.500 ale berrargitaratu dira, 7 hizkuntzatan, www.kaixoge-txo.net on-line formatuaren osagarri.

Taldeko informazio saioak, atzerritartasun legeriari buruz

Behargintza Laneko eta Garapen Ekonomikoko Zentroarekin eta CEAR Euskadirekin lankidetzan, 150 lagun inguru joan ziren saioetara, gaiaren arabera bloke bereizietan sailka-tu zirenak: lan egin aurreko trebeziak, atzerritartasuneko modulu juridikoak eta lan sektoreen araberako arauketa.

Getxon Bizi, Vivir en Getxo: Etorkinak gizarteratzea, sustatzea eta trebatzea.

Munduko Medikuak Elkarteak apiriletik abendura arte emandako programaren bigarren edizioa. Zenbait tre-bakuntza modulutan egituratzen da, 12 eta 16 ordu arte-ko iraupenarekin bakoitza: udal baliabideak ezagutzea, elikadura eta sukalde moduluak, ostalaritza, zaharrak eta gaixoak zaintzea, eta oinarrizko informatika. Ingurunea ezagutzeko irteerak eta kultur ekitaldietan parte hartzea ere antolatzen dira. 2008. urtean, trebakuntzako 4 ibilbide eskaini ziren, guztira 105 plazarekin, eta Euskal Herriaren ingurunea, historia eta kultura ezagutzeko 5 irteera egin ziren (53 plaza autobusean, haietako bakoitzerako). Kasu bietan eskainitako plaza guztiak bete ziren.

Getxoko emakume etorkinentzako topaketetako asteko taldea.

Gune honetan, emakume etorkinak elkarrekin egoten dira eta harremana sortzen dute. Diziplina askotako eta kul-tura ugaritako lantalde batek hainbat tresna lantzen ditu helburu hauekin: estresa bideratzea, autoestimua sendo-tzea, famili egoera berriei heltzea (batez ere familia be-rriro elkartzen denean), sexu eta ugalketa osasunarekin zerikusia duten kontuak, familiaren rolak migrazioan, ba-liabideak ezagutzea eta esperientziak trukatzea udalerrian dauden emakume taldeekin.

2008-09ko edizioan 15 emakumek parte hartzen dute.

Hizkuntz harrera eta euskara sustatzea

Ekintza plan hau Euskara Zerbitzuak eta Inmigrazio Unitateak koordinatzen dute. Hauek dira helburu zehatzak: migrazioaren errealitate sozialari modu eraginkor eta in-tegratzaile batez ekitea, etorkinak euskarara erakartzeko bidea irekitzen duten hizkuntz planak garatzea, eta uda-lerrian euskara zabaltzeko eta sustatzeko ekintzei kultur arteko ikuspegia eranstea.

AISA ikastaroak, jendea euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko: HABEk eta Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak antolatutako ikastaro hauek zabaltzea, sustatzea eta eskaera egokitzea. 2007-08ko edizioan 7 talde sortu ziren, guztira 88 ikaslerekin.

Umeak hezkuntza eredu elebidunetan matrikulatzea sustatzeko kanpaina: Informazio materialak prestatzea eta zabaltzea.

>

>

Page 36: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

WORLD KAFEAImmigrazioari buruzko kafe-solasaldia

Page 37: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

Martxoaren 21eko ospakizuna

ARRAZA BAZTERKETAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Page 38: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

39

[ 4.3 ] KULTUR ARTEKO BIZIKIDETZAN SENTSIBILIZATZEAUrtean zehar zenbait ekintza egin dira, udalerrian kultur arteko bizikidetzaren kultura sustatzeko.

Herritarren eremuan esku hartzea

Aniztasunari buruzko jardunaldiak, bazterketaren aurka, martxoaren 21a dela-eta (Arraza Bazterketaren Aurkako Nazioarteko Eguna).

Etorkinen astea, abenduaren 18aren inguruan (Etorkinen Nazioarteko Eguna).

Kultur arteko karpa eta Munduko Terrazen programa, Médicos del Mundo GKEarekin, Kultur Etxearen Getxo Folk Nazioarteko Jaialdiaren barruan.

Kultur arteko sukalde tailerrak gazteentzat, Delicias del Mundo. Malen Etxea GKEak ematen ditu, Gazteria Zerbitzuarekin lankidetzan.

EUSKARASHOWA kultur arteko karaokearen 3. edizioan, Euskararen Astearen barruan.

Kultur arteko egutegia.

Eusko Jaurlaritzak beste udalerri batzuekin batera sustatu-tako kanpaina eta programetan parte hartzea:

Erroldatze kanpaina: Eskubidea eta betebeharra

Isiltasunak ez zaitu babesten kanpaina: tratu txarren bikti-mei arreta emateko telefono zerbitzua (hizkuntza ugari-tan) hedatzea.

Hiri espazio publikoen gizarte erabilera berriei buruzko jardunaldiak.

Hezkuntzaren eremuan esku hartzea

Udalerriko ikastetxeetan ikasgelan esku hartzea, BILTZEN Integrazio eta Kultur Arteko Bizikidetza Zerbitzuarekin lan-kidetzan. Helburua nortasunaz, estereotipoez, aurreiritziez eta gatazkak konpontzeko gakoez gogoeta egitea da. 2008-09 ikasturtean 8 ikastetxek parte hartzen dute.

[ 4.4 ] LANAREN EREMUABEHARGINTZA Laneko eta Garapen Ekonomikoko Zentroarekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin koordinatu-ta, zenbait ekintza egin dira, atzerritarrei lan munduan sart-zen laguntzeko. Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzarekin izandako koordinazioa nabarmendu behar dugu, AUZOLAN laneratze eta gizarteratze programetan.

[ 4.5 ] FAMILIAK BERRIRO ELKARTZEKO BIZIGARRITASUN TXOSTENAKAtzerritartasun Legeak EB-tik kanpoko atzerritarrentzat familiak berriro elkartzeko prozedura ezartzen du. Bertan, bere familia ekarri nahi duen pertsonak frogatu behar du, ziurtagirien bidez, etxebizitza egokia daukala horretarako.

Getxoko Udalak ziurtagiri horiek ematen dizkie eskatzen dituzten pertsonei. 2008. urtean 35 bizigarritasun txosten egin eta onartu ziren.

[ 4.6 ] HERRITARREN PARTE HARTZEAInmigrazioko eta herritarren parte hartzeko taldea. Inmigrazioarekin lotura daukaten elkarteekin bilerak hiru hilean behin, prestatutako programak garatzeko, batez ere herritarrengan sentsibilitatea sortzeko. Elkartegintza di-namizatzeko ekintzak hasi dira inmigrazioaren eremuan, Ellacuria Fundazioarekin.

>

>

>

>

>

>

>

>

>

Page 39: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

40

[ 5 ] NAGUSIEN ETXEANagusien Etxea Eguneko Zentroa udalarena da, bai-na IBAR – Nagusien Etxea adinekoen elkarteak kudeat-zen du. Batzorde hori zentroko bazkideek osatzen dute. Erabiltzaileen eskaera eta beharrizanen araberako jar-duerak eskaintzen dituzte. Antolatutako jarduera horiek ez ezik baditu beste batzuk ere: kafetegia, jatetxea, podologia, gimnasia eta ile-apaindegiak.

Norentzat

Nagusien Etxeko bazkide izan daitezke ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsonak, udalerrian erroldatuta ba-daude: 60 urtetik gorako pertsonak, eta ezintasun pent-sioa, aurreratutako erretiroa, alarguntasuna edo antzeko pentsioren bat kobratzen duten 50 urtetik gorako pertso-nak, baldin eta lan-jarduerarik (euren kontura zein beste-ren kontura) egiten ez badute.

2008. urtean 230 bazkide berri lortu genituen. Gaur egun, Nagusien Etxeak 5.475 bazkide ditu.

[ 5.1 ] ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAKGizonezkoen eta emakumezkoen ile-apaindegiak eta taber-na-jatetxea eskaintzen dira, bazkide direnentzat nahiz ba-zkide ez direnentzat, belaunaldi arteko harremanak mese-detzeko helburuz. Prezioak Nagusien Etxeko Zuzendaritza Batzordeak ezartzen ditu urtero, kalitatezko zerbitzua prezio merkean eman ahal izateko moduan. Podologia Zerbitzuak oso eskaera handia du, oinetako arazoak oso ohikoak direlako adineko pertsonen artean. Gainera, zen-troak gimnasio bat dauka, errehabilitazio apartuekin, bi billar-mahairekin, liburutegiarekin, Interneten dohainik sartzeko gunearekin, prentsa maileguarekin eta jokoekin.

[ 5.2 ] JARDUERAK2008. urtean ondoko jarduera hauek egin ziren:

Egun bateko 7 irteera eta 15 eguneko 2 irteera. Guztira 466 lagunek parte hartu zuten.

11 ibilbide naturan barna. Parte hartzaileen ezaugarri fi-sikoei egokitutako ibilbideak. 251 lagun etorri ziren.

14 dantzaldi, orkestrarekin, urte osoan banatuta.

Gimnasia jarduerak 73 parte hartzaile izan zituen, 3 tal-detan sailkatuta.

2 informatika ikastaro (BBKrekin lankidetzan). 48 lagun etorri ziren. Oroimena suspertzeko ikastaroa, 17 partai-de izan zituena.

2 hitzaldi eman ziren bazkideentzat interesgarri ziren gaiei buruz (Mendetasun Legea eta prebentzioa osasun gaietan).

Areto dantzen ikastaroa. 36 lagun etorri ziren.

Briska, tute, mus, igel-joko, domino, xake, billar eta pe-tanka txapelketak. Guztira 89 bazkidek parte hartu zuten.

Euskara ikastaroa (BBKrekin lankidetzan). 15 lagun eto-rri ziren.

Pintura eskolak, Nagusien Etxeko tailerretan. 32 lagu-nek parte hartu zuten. Gainera, argazkigintza ikastaroa egin zen.

Senidetze bazkaria egin zen, Nagusien Etxea IBAR abes-batzaren XV. urteurrena ospatzeko. Abesbatza sortzen eta garatzen parte hartu duten pertsona guztiak etorri ziren. Gainera, abesbatzak 10 emanaldi izan ditu jendaurrean.

Norbere burua zaintzeko eta etxea antolatzeko tailerra, 55 urtetik gorako gizonei zuzendua. Tailer hau Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin batera antolatzen dugu. Helburu nagusia norbere burua zaintzea da, osa-sunaren, bizi-kalitatearen eta autonomia pertsonalaren ikuspegietatik. Guztira 11 gizonek parte hartu dute taile-rrak iraun duen 20 orduetan.

Azaroaren 21ean Nagusien Etxearen XXI. Urteurrena os-patu zen. Etorri ziren pertsonei luntx bat eskaini zitzaien. Gainera, inauteriak ospatu ziren, dantzaldia eta mozo-rro txapelketa barne. Romoko jaietan ate irekien eguna egin zen.

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

Page 40: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

IBAR-NAGUSIEN ETXEA ABESBATZA

Page 41: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

42

ETENGABEKO HOBEKUNTZA ETA BERRIKUNTZA

[ 1 ] BARNE PROZESUEN HOBEKUNTZA ETA KOLABORAZIOAK

[ 1.1 ] ARLOKO BARNE PROZESUEN HOBEKUNTZA:Ekimen hauek egin ditugu, Gizarte Zerbitzuak erabat eta etengabe hobetzeko asmoz:

Gizarte Zerbitzuek nerabeekin eta haurrekin egin dituz-ten esku hartzeen barne-ebaluazioa egin eta eztabaida-tu dugu. Hobetzeko proposamenak sartu dira ebaluazio-an, betetzeko egutegiarekin.

Espedienteak artxibatzeko protokoloa onetsi eta abiatu dugu.

Behar ez dela kobratutako dirua itzultzeko prozesua (au-rreko urtean onetsi zena) abian ipini dugu, udaleko beste sail batzuekin koordinatuta.

5 informazio hitzaldi antolatu ditugu, ekainaren 25eko 8/2008 Legetik (pentsioen osagarria) sortutako eskae-rari erantzuteko. Lege horrek gutxieneko pentsioen ja-sotzaileak kolektibo berezitzat hartzen ditu oinarrizko errentaren onuradunen artean.

Udal araudi eta irizpideak eguneratu ditugu (GLL, AEDL, egoitzetako plazetarako diru-laguntza, EELZren jarraibi-deak).

Hitzorduak gogorarazteko eta ausentziak kontrolatzeko sistema, itxaron zerrendak murrizteko, eta hitzorduetara zergatik hainbeste jende ez den etortzen ikertzeko.

Aplikazio informatiko bat sortu eta hobetu dugu, fami-lia berriro elkartzeko prozesuetan etxebizitza edukitzeari buruzko txostenak kudeatzeko.

EELZ eta zaintzaileentzako prestazioa ekonomikoa bate-ragarri egiten dituen lan-jarraibidea onetsi dugu.

[ 1.2 ] BESTELAKO HOBEKUNTZAKGizarte Larrialdiko Laguntzen analisia egin dugu. Laguntza horien justifikazioa ebaluatu da analisi horre-tan. 881 espedienteen %96ak jasotako GLLak modu ego-kian justifikatu ditu. Hau da, GLLetarako emandako di-ruaren %98 justifikatu egin da.

Aplikazio informatiko bat sortu eta hobetu dugu, fami-lia berriro elkartzeko prozesuetan etxebizitza edukitzeari buruzko txostenak kudeatzeko.

Gazteria Atalarekin batera, droga-kontsumo arazotsuak dituzten gazte eta nerabeekin esku hartze programa bat abiatu dugu, ingurune irekian.

[ 1.3 ] KOLABORAZIOAKBehar ez dela kobratutako dirua itzultzeko prozesua (au-rreko urtean onetsi zena) abian ipini dugu, udaleko beste sail batzuekin koordinatuta.

Eusko Jaurlaritzarekin kolaborazioa: Nagusien Etxea ONA osasun txartela eskuratzeko tramiteak zabaltzeko eta kudeatzeko gune bilakatu da.

[ 2 ] BARNE TREBAKUNTZAUrtean trebakuntza prozesu hauek egin dira:

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

2008GIZARTE

ZERBITZUEN TXOSTENA

42

Page 42: 2008 GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA · zenean eraginkortasunez erantzuteko, eta batez ere, goxo-tasunez. Beraz, berretsi nahi dut gurekin lan egiten duten eta la-guntzen diguten pertsonak

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

43

[ 3 ] ERABILTZAILEEN ASEBETETASUNA NEURTZEA: ASEBETETASUN INKESTAKGetxoko Gizarte Zerbitzuek asebetetasun inkestak egiten dituzte bi urtean behin, erabiltzaileen premiak eta espe-ktatibak ezagutzeko batetik, eta gure zerbitzuen prestazioa zuzeneko informazioarekin erkatzeko bestetik.

Neurketa hau EFQM kalitate ereduaren “bezeroen emait-zak” irizpidearen barruan sartzen da, Getxoko Udalak erre-ferentziako kudeaketaren eredutzat hartu duena.

Metodologia eta helburua: 570 elkarrizketa pertsonal Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileei egin zitzaizkien 2008ko urtarrilean eta otsailean. Helburua haien iritzia jakitea izan zen: Gizarte Zerbitzuen Arloaren zerbitzuei buruz oro har, eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari eta Nagusien Etxeari buruz zehazki.

Helburu zehatzak: Elkarrizketetan, arretaren kalitatea eta eskainitako zerbitzuak, isilpekotasuna eta tratu pertsonala aztertu ziren, besteak beste. Gainera, elkarrizketetan gi-zarte Zerbitzuen erabiltzaileen profil sozio-demografikoa azaldu zen.

Ikerketaren emaitzak:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

Gizarte Zerbitzuetara estreinako aldiz etorri ziren erabil-tzaileen portzentajea nabarmen handitu zen, baita biga-rren aldiz etorri ziren pertsonen kolektiboa.

Erabiltzaileen gorakada, zerbitzua balizko onuradun as-korengana zabaldu delako.

Zerbitzuaren balorazio orokorra 7,86 da, 0-10 puntuko balorazio batean.

Telefonoz emandako zerbitzuarekin oso pozik daude era-biltzaileak.

Gizarte langilearen lanaz balorazio ona egin da. Azalpenetan argitasuna, profesionaltasuna eta gaita-suna, eta ematen duen konfiantza nabarmendu dira.

Hobetu beharrekoak: dependentzietako instalazioak, zerbitzua jasotzeko itxaron behar den denbora, eta aset-zen ez diren betebeharrei buruzko kontuak. Etorkizun hurbilean, Gizarte Zerbitzuaren jarduketa lerro nagusiak horiek izango dira.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

Zerbitzuaren balorazio orokorra 10 puntutatik 8,6koa da. %70ak zerbitzua “oso positiboki” baloratzen du.

Etxez etxeko laguntzaren asebetetasun indize altua (0-10 puntutatik, 9,17).

Inkesta egin duten pertsonen %60 baino gehiagok ontzat eman dute zerbitzuaren kostu ekonomikoa.

Hobetu beharrekoak: laguntzailea ez aldatu, ahal izanez gero.

NAGUSIEN ETXEA

Zentroaren zerbitzuei eta jarduerei buruz balorazio ona egin da; guztiak 8 baino gehiagokoak dira, 0-10 puntuko balorazio batean.

Nagusien Etxeak balio sozial handia dauka, adineko pert-sonak elkartzeko gune gisa.

Hobetu beharrekoak: zentroko instalazioak hobetu behar dira, erreforma integrala eginez.

>>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

>

2008GIZARTE ZERBITZUEN TXOSTENA

43