lakioak
TRANSCRIPT
LAKIOAK
Hostore lamina bi Eztia (suabea izatea komeni da) Azukrea Ura
Osagaiak
1. pausoa
Hostorea luzatu. Lamina bat eztiz
ondo margotu (errazago izan dadin eztia aurretik apur bat berotu).
2. pausoa
Margotutako hostorea margotu gabeko hostorearekin estali (saiatu bi laminen artean airerik ez uzten).
3. pausoa
Hostore laminekin eta eztiarekin egindako “sandwich-a” moztu gutxi gora behera zabaleran cm 1-eko tirak lortuz.
Labeko erretilua prestatu: Erretiluko izkinetan olio apur bat jarri. Erretilua laberako berezia den paperarekin
estali. OHARRA:
Izkinetako olioa papera ez birrintzeko eta erretiluan itsasteko baliogarria da.
Paper berezi hau hostorea erretiluan ez itsasteko da.
4. pausoa
5.pausoa
“Sandwich-aren” tira bakoitza bere gainean bihurritu. Luzeraren arabera
behin edo gehiagotan bihurrituko da.
Bihurrituta dagoenean apur bat presionatu forma gal ez dezan.
6.pausoa
Eztia (apur bat berotuta) ur apur batekin nahastu.
Aurreko pausoan egindako lakioak eztia eta uraren nahasketarekin ondo margotu.
Gainetik azukre apur bat bota.
7.pausoa
Orain arte egindakoa hozkailuan sartu. OHARRA: ahal beste
denbora utzi hozkailuan, kasu honetan gutxienez labea berotzen den bitartean bertan mantendu.
Labea berotu 200oC 10-15 minutuz. Beroa behean eta
haizegailuarekin.
8.pausoa
Hozkailutik atera eta labean sartu. Labean:
Txigortu arte (10-15 minutu gutxi gora behera)
9. pausoa
Labetik atera eta erretiluan apur bat hozten utzi.
Apur bat hoztu direnean parrilla baten moduko erretilu batean jarri guztiz hoztu daitezen.
10.pausoa
AUKERAK (apaintzeko): Guztiz hoztu baino
lehen eztia eta urarekin egindako nahasketarekin lakioak ondo margotu.
Azukre-hautsa gainetik bota.
On egin!