k55 2006 10

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 26-Jul-2016

256 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: K55 2006 10
Page 2: K55 2006 10
Page 3: K55 2006 10

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

Informazioa 4

Zeuk esan 5-6

e-gazte 7

Puri-purixan 8-9

Bi hitzetan 10-11

Auzoz auzo 12-13

Karenka 14-15

Hezkuntza 16-17

Historixa 18-19

Natura 20-21

Osasuna 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

IRITZIAINDIFERENTZIA

Indiferentzia sortzen ei da sinismenik ez dagoenean, ezerk erakartzen ez gaitue-nean, ezerk ez digunean deitzen noizbait ona eta zuzena uste genuena defenda-tzera. Era ezberdinean eman daiteke indiferentzia: uste osoz edota alperkeriaz.

Uste osoz indiferentea denak ideia bakar bat dauka: ez du inolako konpromisoriknahi. Horrek darama bere egoismoa indiferentzia maskararekin estaltzera.

Indiferentziak ez digu uzten auzoan gure beharrean dagoena ikusten: giza esku-bideen zapalketa emakumeen hilketa, ezinduak, gaixoak…; nazioarteko indife-rentzia ere bai gogorra dela…

Francisco Bilbaok esaten du “izakiak bere eskubide funtsezkoa Askatasuna duela,lege hori eragiten duena Berdintasuna eta lotune morala, bien artean, Anaitasu-na dela. Ez dugula onartu behar arduragabekeria eta nekea zerbaitek iruzur egin-dakoan”.

Arabiar esaera zahar batek honela dio: “begirada bat ulertzen ez duenak, inolazez du azalpen luze bat ulertuko”.

Maribel Urkiri Arruti

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Page 4: K55 2006 10

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 54. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)URRIA

27tik 29ra A. Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

30 eta 31 Lon Apraiz

AZAROA

1 eta 2 Lon Apraiz

3tik 5era Jabier Otxagabia

6tik 9ra A. Zalduegi

10etik 12ra M.C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

13tik 16ra Jabier Otxagabia

17tik 19ra Lon Apraiz

20tik 23ra M.C. Riveiro

24tik 26ra A. Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

27tik 30era Lon Apraiz

OTX

AG

AB

IA: 6

89 5

8 57

59

- A

PRA

IZ: 6

30 0

5 50

97

ZA

LDU

EGI:

669

26 2

2 01

- R

IVEI

RO

:667

33

88 9

0

Page 5: K55 2006 10

5zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahizeta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu.

Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

EUSKAL AGIRIEI BURUZ

Kalaputxiren 54. alean Euskal Herriko Naziotasun Aitormena(EHNA)ri buruz eginiko artikuluan, agiri hau zer den eta berejatorria Udalbiltzatik nola sortu zen adierazten da.

Bertan azaltzen dute, Udalbiltzako kide izanik, MutrikukoUdalean eskakizun ofiziala izapidetzeko zerbitzua martxanjarri zutela eta EAJko udal agintariek, bide horri jarraitu beha-rrean, EHNA tramitatzera ukatu egin direla behin eta berriz.

Adierazpen horiei darien mezua argitu nahian, azalpen hauekegin nahi ditugu:

Udalbiltzatik, arrazoi ezagunarengatik, Udalbide sortu zenbezala, aurrez Euskal Nortasun Agiria (ENA) ere bazegoen, etabadago. Bata zein bestea eskuratzeko aukera izaten jarraitzendugu. Kontua da agiri horiek entitate desberdinek gauzatzendituztela eta bakoitzak bere bidea duela horretarako. Horre-gatik, gure ustez, tramiteak egitea ez dagokio Udalari.

Gure Euskal Herri honetan gauza guztiak gutxienez bikoizte-ko ohitura dugu, eta Udal batzarrekin zein nortasun agiriekinere horixe gertatu da.

Mutrikuko Udal agintariok denak errespetatzen ditugu eta ezditugu ukatzen, baina pentsatzen dugu Udala ez dela norbaten edo besteen agiriak bultzatzeko. Udalbide sortu zene-tik, hortaz, guri ENA izapidetzea legokiguke eta ez duguhorrelakorik egin, uste dugulako udalaren egitekoetatikkanpo geratzen dela eginkizun hori.

EAJko Udal ordezkariak

DAGOZKIEN ESKUBIDEEN JABE

Azken hilabeteetan, euskal herritarrak gatibu dituzten pre-sondegietan ALARMA GORRIA piztu da.

Nabarmenki okertzen ari dira euskal presoen bizi baldintzakespainiar eta frantses kartzeletan.

ASKI DA! Esateko garaia da, euskal jendarteak indarrak bildueta kalera irten behar du euskal preso politikoen eskubideakerrespeta daitezen.

PSOEren gobernuari, inoiz baino bortitzago darabilen kartze-la politikarekin amai dezala exigitzen dugu. Dispertsioa eta

Parot dotrina deituriko zigor politiko gehitua bertan beherautzi eta gaixotasun larriak dituzten presoak legeak dioenbezala kaleratzea exigitzen diogu.

Norabide honetan pausoak eman ezean, argi geratzen da, nonkokatzen den PSOEren talante eta borondate politikoa.

Egoera honek premia eta larritasun gehitu bat darama bera-rekin. Iñaki de Juana Chaos euskal presoak bi hilabete eginditu gose greban. Ezinbestean, euskal jendarteak kalera ateraeta erantzun behar du.

Gure esku daudelako, zure esku daudelako, dagozkien eskubi-deen jabe, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!

Bai Euskal Herriari herri ekimena

HERRIAREN AURRERAPENERAKO EDOZERKBALIO AL DU?

Txanbolingo errebuelta zabaldu behar zela gauza jakina zeneta egin beharrekoa. Unea ailegatu zenean, jende guztia gera-tu zen egin behar zenaren zain. Halako batean hasi ziren erro-tonda berria egiteko obrak eta, aldi berean, errotondarenparean egongo diren etxebizitzak egitekoak.

Errotonda berria herriarentzat beharrezko zela argi dago, etagainera lur azpiko pasabidea badu, hobe. Etxe berriak ereondo etorriko omen dira herriarentzat. Bi kontu horien aurka-ko ezer ez dut esango nik.

Hala ere, iruditzen zait herrian hain garrantzitsua dengune horretan kontu piskat handiagoz ibili behar zela.Gaur artean ez da ezbeharrik gertatu, eta aurrerantzeanere ez dadila gerta. Malen aurretik dabil jendea gora etabehera kotxe, autobus eta kamioitzarren artean. Aldebatean oinezkoentzako espaloi bat badago, Madalenaauzorantz joateko, baina hesiz inguratuta; beste aldean,obra inguratzen duten hesiak daude. Konklusioa: Jendeakotxeen bidetik joan behar.

Jakina da obra garaian herritarrok eragozpenak jasan beharditugula, hori horrela da, baina seguridadea gehiago zaindubeharko litzateke. Hain zaila da oinezkoentzako pasilo batzukegitea, amona zaharrarentzat, haurdun eta beste ume txikia-rekin doan amarentzat, ezindu batentzat, ume txikientzat,zuretzat, harentzat, niretzat, danontzat?

Page 6: K55 2006 10

Eta eskatzen hasita, uste dut gabaz inguru ilun hori argitu-ko luketen foko batzuk ipintzea ere ez litzatekeela txarraizango. Laster zazpi terdietarako ilun egongo da eta jen-dea atzera eta aurrera.

Gure herrian ez dakit zenbat etxe berri egin behar dira.Obra garaian gogora gaitezen oinezko herritarrekin ere,mesedez. Nire ustez, herriaren aurrerapenerako edozerkez du balio.

Andiko

GUREAN EZ DAGO ATSEDENIK…

Gure etxe aurrean obrak hasi zituzten iazko urrian. Harres-kero lanean dihardue uztaila eta abuztuan ere atsedenahartu gabe. Azken hilabeteotan larunbat askotan lan egi-teaz gain, igande batzutan ere lanak jasan ditugu.

Gauez, berdin dio ordutegia, kamioiak eta gruak sartzendituzte. Astelehen goiz batetan goizeko 05:10etan hasizirenean ezin genuen sinistu!

Baina atzokoa –ostiraletik larunbatera- ikaragarria izan da:egunerokoa egiteaz aparte, goizeko 03:20ak arte ikaraga-rrizko zaratagatik ezin izan dugu atsedenik hartu. Eta goi-zean berriro 08:15etan ekin diote.

Mutrikuko alkateak, gure protestaren aurrean, “berari eregoizeko 06:45etan edo herria garbitzeko makinak esna-tzen diola” diñosku eta “obra hau berezia delako ezin delaezertxo ere egin”.

Noski obria berezia dela, lehen hondartza eta itsaso zaba-la genituen tokian, orain ez dakigu zer daukagun eta zeredukiko dugun.

“Mutrikuko gauzak ora pro nobis”.

Idoia Arrillaga Agirre

GALDERA BATZUKBaten batek badaki noiz amaitu behar diran eleiz atzekoetxiak? Baten batek badaki zela bizi leiken etxe bateneskrituratu gabe eta dana pagatu gabe? Baten batekbadaki noiz garbitxu bihar duten eleiz atzeko etxien aurre-ko plazoletia? Baten batek badaki ze arazo dauan etxehorrek amaitzeko eta ingurua ganoraz lagatzeko? Batenbatek badaki zerreitxio dauan, obra egin berri baten,eskaileta gainian zementozko txaplata bat plazan kotxiaksartzeko? Baten batek badaki noiz amaitxu bihar danrotonda? Mesedez, baten batek badakiz kontu horrek?

B. A.

GERRAKO KONTUAKGuztion iritziak errespetagarriak eta errespetatu beharre-koak direla aurretik esanda, lerro hauen bitartez azkenKalaputxin 36ko gerraren gainean argitaratutako artiku-luaren gainean jasotako iritzi batzuei erantzun nahi diet,iruditzen zaidalako eskatzen zaigun errespetua zor zaigu-la geuri ere.

Uler dezaket zenbaitentzat, alde batean edo besteanegondakoak, gaia ez izatea gustoko. Uler dezkaket mailapertsonalean aipatutakoak egokiak ez izatea eta hori delaeta barkamena eskatu beharra ere tokatu zait, arrazoizgainera. Hala ere, ezin dut ulertu gure herriaren historia-ren zati bat isildu nahi izatea, garai hura bizi izan ezgenuenoi urte haien oroitzapena ezabatu nahi izatea. Osogarrantzitsua iruditzen zait garai haiek gogoratzea, bestegarai guztiak bezala, eta ordukoetatik ikasgaiak ateratzea,gaizki egin ziren gauzetan berriro ez erortzeko eta elka-rrenganako errespetua nagusi den gizarte batean bizitzenikasteko.

Nire aurrekoek hamaika istorio kontatu zidaten urte haie-tan gertatu zenaz, gertatu zitzaienaz ere bai. Istorio haieketa historia hori oso baliagarria izan zait neuri, pertsonamoduan, neure izatea osatzeko. Eta nire ondorengoei ereurte haietako istorioak eta historia kontatuko diet, ahaldudan neurrian noski, istorio horiek eta historia hori gureaurrekoena izan zelako eta, hortaz, geurea delako etagure ondokoena ere izango delako.

Horrregatik, esku artean dugun Kalaputxin gustura iraku-rriko dut 36ko gerraren gaineko artikulua eta gero ez diotinori konturik eskatuko, horixe bakarrik behar genuen!Baina, mesedez, geuri ere ez konturik eskatu.

Joseba

UDALA, HERRITARREN ZERBITZURA?Jakingo duzuen bezala, iraileko udalbatzarrean Mutrikunhainbat etxe egiteko hasierako planteamenduak onartuziren. Honen berri ugari agertu da prentsan, baina inon ezda agertu Osoko Bilkura hori aurreratu egin zela Lurzo-ruaren Lege berria indarrean sartzekotan zegoelako. Bene-tan, ez zait axola hau eta ezta ere plenoetan gertatzendiren beste hainbat gauza garrantzitsu zergatik ez direnargitaratzen ezta plenoko aktetan agertzen ere. Bainabenetan uste dut udalean dauzkagun ordezkariek honenzergatiak adierazi beharko dizkiotela herriari.

Udaleko hiru taldeok planteamendu honi baietza emanzeniotenez, espero dut batek behintzat argitzea Lurzorua-ren Lege berria aplikatuz gero baimendutako etxe guztie-tatik zenbat izango liratekeen babestuak eta zenbat pre-zio tasatukoak.

Rafa “Txanbolin”

gutu

nak

Page 7: K55 2006 10

Iaz lehenengo urtea izan zenuten Prentsa tailerrean. Ira-kasle zaren aldetik, ze ondorio atera duzu?

Ikasgai berria zen guztiontzat eta horrek, hasieran, beldurpiska bat eman zigun. Ikusteko zegoen zertarako, noraino aile-gatzeko gauza izango ginen. Etorkizun ezezagun bat ikustengenuen aurretik. Denbora pasa ahala, irakaslearen eta ikasleenaldetik neurria hartu genion ikasgaiari eta uste dut oso pozikamaitu genuela ikasturtea ikasturtean zehar egindako lanarierreparatuta. Ikasturtean egindako lana aztertuta, hurrengoikasturtean, oraingoan, eskaintzarekin jarraitzeko animoaeman zigun.

Ikasleen aldetik, ze gogobete atzeman zenien?

Kolektibo guztietan gertatzen den moduan, Prentsa tailerreanjardun zuten ikasleen artean ere batzuk beste batzuk bainogogo handiagoz jardun zuten eta atarramendu egoki-egokiaatera zioten ikasturteari.

Ikasgaiaren planteamendua egiterakoan, maila teorikoangaldu gabe, praktikotasunari lehentasuna eman nahi zitzaioneta horrek ikasleak motibatzeko modua ekarri zuen. Ikasleekbalioa ikusten zioten egiten zutenari, egiten zutena jendea-rengana ailegatzen zen.

Egindako lana erakutsi ahal izatea, publiko egin ahal izateabeharbada aukera berri bat da ikasleentzat eta beharbadaikasleek horixe nahi dute, jendearentzat idatzi, beren kontuakpubliko egin.

Aurten ere Prentsa tailerrean egindako lanak argitara-tzeko asmorik...

Lan prozesu baten buruan lortzen den produktua, dela elka-rrizketa bat, dela erreportaje bat, dela beste edozein testu, ira-kaslearen kajoian geratzeak prentsa tailerra hankamotz utzikoluke, izan ere, prentsaren azken urratsa publikatzea baita. Horidela eta, iazko planteamenduarekin jarraitu nahi dugu eta,beharbada, publikazio guneak zabaldu ere bai.

Kalaputxin hilero pare bat orrialde, iazko ikasleek sortutakoXinberi aldizkariaren antzeko beste bat hiru hilero eta kurtsobukaeran Galanixan izango ditugu ikasturtean zehar egindakolanak argitaratzeko gune. Aurtengoan, gainera, Atxukale.comweb atariak eskaintzen digun aukera baliatuz, galanixan blo-gIean nahi dugu sakondu. Horrekin batera, Institutuaren web-gunea elikatzen jardungo dugu. Ikusten denez, ikasleek egitendituzten lanak ez dira irakaslearen kajoian geratuko.

Prentsa tailerrean ez dauden ikasleek ere izango al duteaukerarik hala nahi badute beren lanak argitaratzeko?

Iruditzen zait aukera hori edozein ikaslek izan behar duela.Kalaputxiko orrietan, lehen esandako webguneetako blogetanedota ikasturte bukaerako Galanixan aldizkarian badago nahi-koa aukera edozein ikasgaitan egindako lanak argitara emate-ko. Polita litzateke ikasleek egiten dituzten lanak herritar guz-tien begi aurrean jartzea.

e-gazte 7

Andoni Añorga, Mikel Arizaga, Jon Arruabarrena, Unai Azkarate, AinhoaAlberdi, Iera Naberan, Argiñe Ansorregi, Jon Pagoaga, Gorka Romeroeta Imanol Alberdi (irakaslea)

Maitane Madariaga, Maider Lazkano, Ane Gomez, Garbiñe Maizte-gi, Asier Ramirez, Jon Arrizabalaga, Iñaki Iriondo, Unai Nuñez, AneDoval, Miaider Gorritiberea, Aiora Salgi, Usua Antia eta Imanol (ira-kaslea).

Aurten ere, prentsa tailerra“Ikasleen lanak irakaslearen kajoian geratu gabe, jendaurrera aterako dira”

Iaz hasi zen Mutrikuko Institutua Prentsa tailerraren eskaintza egiten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mai-lako ikasleei. Aukerako beste ikasgaien artean sartuta, hainbat ikasgairen parean jarri zen prentsagintzaren has-tapenetan abiatzeko aukera. Hamasei ikaslek eman zuten izena Prentsa tailerrean jarduteko, eta ikasturtean zeharburututako lanaren fruitu izan ziren, besteak beste, Kalaputxiko bi orrialde hilero, Institutu barrurako Xinberi fan-zina eta Institutuko Galanixan aldizkarirako hainbat lan. Hori produzitutakoari begirakoa.

Aurtengoan 21 ikaslek eman dute izena Prentsa tailerrean parte hartzeko eta dagoeneko, bi taldetan banatuta,hasita daude lanean, Imanol Alberdiren gidaritzapean, idazte prozesuaren urratsak aztertzen. Ekaina artean izan-go dugu aukera Kalaputxiren bitartez Prentsa tailerreko ikasleen lanaren berri izateko. Kalaputxiren bitartez etabeste bide batzuen bitartez ere bai.

Kalaputxik Imanol Alberdi irakaslearekin egoteko aukera izan du eta iazkoaz eta aurtengoaz hitz egin dugu.

Page 8: K55 2006 10

8 puri-purixan

Aurreko legealdiaren bukaeran, duelalau urte hortaz, hasitako prozesuluzearen ondoren, uztailaren 18anGipuzkoako Foru Aldundiak onartu eginzituen Mutrikuko Arau Subsidiarioberriak. Aurrerantzean gure herrianegingo diren hirigintzako aktuazioguztiak, ondorioz, Arau horien baitanjasotakoaren arabera burutu beharkodira. Datozen zortzi-hamar urteetanegingo denaren eta egin litekeenarenaurreikuspena jasotzen da arauhorietan.

Gaur egun hainbat etxebizitza eraikitzeneta amaitzen ari dira, adibidez, Eleizatzean, Txanbolinen edo San Agustinkalean. Eraikuntza horiek onartu berriakdiren arauen aurrekoetan daudeoinarrituta. Hemendik aurrera,Mutrikuko udalerriaren mugartekolurretan datozen urteetan egingo direnjarduketak arau berrietan oinarritubeharko dute.

ETXEBIZITZAK

Onartu berriak diren arau subsidiarioek 724 etxebi-zitza berri aurreikusten dute Mutrikun datozen urtee-tan egiteko, eta, eremuaren arabera, kopurua %15handiagoa izan daiteke. Etxebizitza horietatik 180inguru, Madalena eremuan kokatuak, babes ofiziale-koak izango dira eta beste 24, Olatzerako bide hasiera-ko Urreizti inguruan, udal sustapeneko prezio tasatukosalmenta modalitatekoak. Gainerakoak, prezio libreko-ak izango dira.

Madalena eremuan ekimen publikoz egingo direnetxebizitzen artean hiru motakoak izango dira: Babesofizialez erostekoak, alogeran hartzekoak eta epealuzerako kontzesio bidez eskuratzekoak. Etxe horienadjudikazioa Jaurlaritzako Etxebide zerbitzuak kudea-tuko du, eta, diotenez, datorren urtean lurrak mugi-tzen hasiko dira.

Merkatu libreko etxebizitzei dagokienez, berriz,ondoko eremu nagusienetan kokatuko dira aurreikusi-tako etxebizitzak, hirigunean besteren batzuk ere joanlitezkeen arren: Etxe Txiki (18 etxebizitza), Turruntegi(16), Urasandi (59), Azkiaga (42), Komentua (46), egun-go futbol zelaia (21), Dentici (6), Arrasate (21), Caloge-ro (54), Yurrita (32), Bernabe (32), Goiko Arba (51) etaBurumendi (132, horietatik 45 ekimen publikoko hote-la).

Arau subsidiarioak onartuta, dagoeneko martxandira etxebizitzak eraikitzeko prozedurak herriko bosteremutan: Bernabe eremua, Kai aurreko etxeen albotikBatzokiaren atzeko parerainokoa; Goiko Arba, Batzo-kiaren atzeko paretik Samikolla gaineko ingururaino;Burumendi, Samikolla gaineko paretik Santa Bata pare-raino; Yurrita, kontserba fabrika zegoeneko eremua;Calogero, Calogerotarren etxean hasita eta, Telefonica-

Arau subsidiarioak onartuta,Mutriku berria marraztuta

Page 9: K55 2006 10

9puri-purixan

ren atzetik gora hartuta, Entzus bidean dagoen Azpia-zutarren etxerainoko eremua. Eremu bakoitzean eginnahi diren urbanizazioen planteamenduak hasita daudeegiten, plan partzialak edota xehetasun azterketak, adi-bidez, eta horietan jasotzen dira nolako etxeak, auzoak,sortuko diren, lur azpiko kontenedoreak, berdeguneak,parkeak eta jolasguneak, aparkalekuak eta abar nonkokatuko diren eta urbanizazioarekin zerikusia duenguztia. Azpimarratzekoa da, bataz beste, eremu horie-tan eraikitzekoa den etxebizitza bakoitzeko ia bi plazaeta erdi aparkaleku egin behar direla etxeei dagozkie-nak eta kalekoak batuta.

Hortaz, laster ikusiko ditugu gaur egun mendi etabaratz diren inguru horietan makinak sartzen eta erai-kuntzak hasten.

EKIPAMENDUAK

Gorago esan den bezala, etxebizitzak eraiki behardiren eremuetan arau subsidiarioek, hiri antolaketakoarauek, espazio irekiak ere aurreikusten dituzte etaetxebizitza sustatzaileak behartuta daude berdeguneak,parkeak eta jolasguneak ezartzera.

Bestalde, lurzoru hiritargarriko hiru sektoretan, Ber-naben, Goiko Arban eta Burumendin, udalak lur erreser-ba egin du etorkizunean sor litezkeen beharrei erantzunahal izateko. Horrelako erreserbetan komunitatearen-tzako intereseko eraikuntzak egin litezke, osasun, hez-kuntza, kultur edota kirol beharrak asetzeko, inola ereez etxebizitzarik.

Beharbada, Arauetan aurreikusten den ekipamen-du garrantzitsuena, bai bere izaeragatik bai bere egu-

nean sortu zuen eztabaidarengatik, gaur egungo fut-bol zelaian egiteko asmoa dagoen parkea da. Parkehorrek egungo futbol zelaia eta komenduko lurrakharremanetan jarriko lituzke eta herritarrentzakoespazio ireki handi bat sortuko luke. Parkearekin bate-ra, herri-erabilera izango lukeen ekipamendua egingolitzateke bi obra horiek finantzatzeko egingo litzate-keen eraikinean.

Aktuazio horren ondorioz, futbol zelaia Ondabarroraeramango litzateke, eta bertan kirolgune berri etamodernoa egingo litzateke.

INDUSTRIA

Industriarako lurra prestatzeko eginbideak ere hasitadaude Mijoako industrialdea handitzeko. Jakin ahal izandugunez, datorren udazkenean eremu horietan lurrakmugitzen hasita egongo dira. Herrian hain eskas dugunindustriaren sektoreak, horrela, bultzada berri bat izanlezake mutrikuar guztion mesederako. Hala ere, erraze-na lurra prestatzea dela ematen du, lurra prest dagoela,enpresak erakarri beharko baitira herrira.

Mijokoarekin batera, arauetan jarduera ekonomiko-tarako aurreikusten diren beste eremuak Txirritxa etaAntzomendi dira.

AZPIEGITURAK

Azpiegitura handietan udalak eskumenik ez duenez,arauek ez dituzte horiek ikutzen, baina bai jasotzen, besteerakunde batzuek aurreikusita dituzten neurrian. Horrela,Mutrikuko portu berria eta Mutriku-Sasiola errepideajasotzen dira arauen dokumentuan. Gainera, errepidea-ren parean bidegorria egitea ere aurreikusita dago.

INGURUMENA

Dena eraikuntzarekin lotutakoa izan gabe, arauekingurumenarekin lotutako gaiak ere jasotzen dituzte,ingurune fisikoa eta naturala babesteko.

Horiek guztiak Hiri Antolaketa Arauek edo Arau Sub-sidiarioek dakartzaten puntuetako batzuk dira. Norbai-tek gehiago jakiteko interesa izango balu, udaletxekohirigintza sailean galde lezake, hantxe baitago, papere-tan idatzita eta planoetan marraztuta, Mutriku berriaizango denaren aurreikuspena.

“724 eetxebizitza bberri aaurreikusten ddiraMutrikun hhurrengo 88-10 uurteetan

Page 10: K55 2006 10

Urteroko legeari eutsita, Mutrikuko BertsoEskolak egin du dagoeneko aurtengo “Okelar”Bertso paper sariketarako deia. Hortaz, herrikobertsozale guztiek badute langaia hemendik etaazaroaren 20ra arte, orduantxe amaitzen baitalanak aurkezteko epea.

Aurkezten diren lanak bi multzotan banatu-ko dira, egileen adinaren arabera. Horrela,hamasei urte arteko gazteen maila eta hama-zazpi urtetik aurrerako helduen maila izangodira. Gazteek, gutxienez, hiru bertso edo seikopla egin beharko dituzte eta helduek, berriz,gutxienez sei bertso. Bai gazteentzat bai hel-duentzat, bertsoen neurria, doinua eta gaialibreak izango dira.

Maila bietan hiruna sari izango dira: Lehenen-goa, bigarrena eta saritu gabeko lehen mutrikua-rra. Hala, gazteen artean lehenengoak txapela,hirurogei euro eta oparia eramango ditu; bigarre-nak, hogeita hamar euro eta oparia; saritu gabe-ko lehen mutrikuarrak, azkenik, hogei euro etaoparia. Helduen artean lehenengoak txapela etalaurehun eta berrogeita hamar euro eramangoditu; bigarrenak, berrehun eta berrogeita hamareuro; saritu gabeko azken mutrikuarrak, berriz,ehun euro.

Honelako sariketetan ohikoa izaten denez,bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiagojasoko eta, bestalde, epaimahaiak hala iritzizgero, sariren bat eman gabe utzi daiteke.

Izenordez sinatu beharko diren bertsoak jato-rrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabe-ak izango dira. Sorta osatzen duten bertso bakoi-tzari bere ordena zenbakia jarriko zaio eta bertsosorta bakoitzaren ostean doinua jartzea komenida, epaimahaiaren lana erraztearren.

Bertsoekin batera izenordea agerian duengutunazal baten barruan egilearen izenorde, izen,helbide, adina eta telefonoa adieraziko dira.Lanak eta gutunazala gutunazal handiago batenbarruan sartu eta ondoko helbidera bidaliko dira,azaroaren 20a baino lehen:

OKELAR bertso paper sariketaMutrikuko Bertso EskolaLuardo etxea (Barrenkalea, z/g)20830 Mutriku (Gipuzkoa - EUSKAL HERRIA)

Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxi-bo bidaliko ditu WORD formatoan. Artxibo bate-an bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu; bes-tean, bere datu pertsonalak: izenorde, izen, helbi-de, adina eta telefonoa. Posta elektronikoa:[email protected].

Sari banaketa, sariketaren hasieratik ohituradenez, Mutrikuko Santo Tomas ferian izango da.

Saritutako zein saritu gabeko lan guztien jabe-tza antolatzaileen esku geratuko da eta, horrekinbatera, lan guztiak argitaratzeko eskubide osoaizango dute.

bi hitzetan10

“OKELAR” BERTSO PAPER SARIKETA

Page 11: K55 2006 10

bi hitzetan 11

komikixa gotzon santander

ANTZERKIAZ BLAI 2006

Burumendi mendi Elkarteak, GipuzkoakoGoi Mendi Eskolarekin batera, GPS ikastaroaantolatu du nahi duten mendizale federatuguztientzat.

Ikastaroaren helburua mendian sateliteenbitartez posizionatzeko eta ibiltzeko teknikaezagutzea eta horretarako erabili hori direnGPS nabigatzaileen erabilpena ikastea etahorretan trebatzea.

Ikastaroak alderdi teorikoa eta praktikoaizango ditu. Teoria Luardon emango da aza-roaren 9an eta 10ean, iluntzeko zazpi etaerdietatik bederatzi eta erdiak artean. Saiopraktikoa, berriz, Pagoeta parke naturaleanizango da jakinaraziko den egunean etaorduan.

Ikastaroa gehienez hamabi laguneko taldebatentzat izango da eta 45 euro balio izangodu. Urriaren 31ra arte eman daiteke izena646217784 telefonora deituta.

Aurtengo udazkenean, urtero legez, antzerkizaleek gus-tura egoteko arrazoia dute, “Antzerkiaz Blai” jardunaldietannahi beste antzerki saio ikusteko aukera izango dute eta.Azaroaren 10etik eta 19ra arte, sei emanaldi taularatuko diraZabielen eta “kafe antzerkiak” izango dira herriko hainbattabernatan. Emanaldi hauetatik bi, umeei edo gaztetxoeizuzenduak izango dira eta besteak helduei (ikusi Kalaputxikoagenda).

Oraingoan antzerki talde profesionalen aldeko apustuaegin da, eta emanaldi gehienak antzerki talde hauen eskujoango dira, herriko “Goizeko Izarra” eta Azpeitiko “Lakri-kun”en emanaldiak izan ezik.

Ea animatzen garen Zabielera eta tabernetara hurbiltzenantzerkiaz gozatzera, aukera paregabea dugu eta. Jarritakoordutegia ere erosoa gertatuko da.

GPS IKASTAROA BURUMENDIREN ESKUTIK

Page 12: K55 2006 10

12 auzoz auzo

Sekulako etxalde berria egin duzue baserriondoan...

Bai. 2003 urtean hasi ginen eraikitzen. Gure semeBeñat jaiotzen den aberea aurrera atera zalea da, etaerabiltzen genuen korta txiki antzera gelditzen zitzai-gun; handitzen hastea baino berria egitea egokiagoaizango zelakoan, bai guretzat bai abereentzat, etxal-de berri hau egitea erabaki genuen. Baina ez pentsa,geureak kostatu zaizkigu!

Arazo asko izaten al dira honelako eraikin bategiteko?

Batzuentzat, agian, ez dira izango; baina, gu bezala-ko jendearentzat izaten dira, noski; hasi arkitekto eta

planoekin, industria zerbitzuaren baimena, osasunzerbitzuaren oniritzia, eraikitze lanak, ikuskaritzarenbisitak, birmoldaketak... Buruhauste gehiegi berriroere errapeei tiraka ibiltzeko.

Bukatuta ikustean, hala ere, izango da barnepoztasunik...

Bai. Hori ere ezin da ukatu. Geuk egina da eta hortxedago. Hala ere, ez gara inoiz dagoenarekin asetzen,eta hau dela, hura dela, hortxe gaude beti, hobekun-tza hau edo beste egitearen komenigarritasunaz pen-tsatzen.

Zein abere mota duzue?

Baserriari dagokionez denetik pixka bat: behi, oilo,eta abar; baina ardietara dedikatzen gara ia osoki:Etxaldea ere horrexetarako prestatua dugu, gaztagin-tzan jarduteko.

Azaroaren erdialdera edo hasiko dira bildotsak jaio-tzen, eta ordutik eta maiatzera arte jarduten dugu lanhorretan. Urte erdia.

Lan gogorra izaten al da?

Erditze denboran eskatzen du ardura gehien, egunezzein gauez, beti ibili behar zara erne: laguntza beha-rrean izaten baitira askotan eta horrek ez du ordurik.Bestela lana da, baina, beste edonon bezalakoa, bereorduak eta erritmoak gordeta aurrera ateratzekomodukoa. Pakistandar morroiarekin oso ondo kon-pontzen naiz lan horiek menderatzeko. Gero, beti iza-

Goienetxebaserrian gaztagintzan

Olatz bailaran zehar joan da oraingoan Kalaputxi eta, zezenak eta bisoiak atzean utzi-ta, Goienetxe baserriaino hurbildu gara bertakoen jarduerari buruz jakin nahian.Baserrira iritsi arte ez gara jabetu atzeko aldean duten etxaldeaz. Mila Albizu etxe-koandreak abegi onez hartu gaitu, eta laster hasi zaigu kontu-kontari.

“Beñat ggure ssemea iizan dda ggaurko jjarduerarabultzatu ggaituena”

Page 13: K55 2006 10

auzoz auzo 13

ten dugu senar eta semearen laguntza tailerretik irte-ten direnean.

Pakistandarra esan duzu. Nolatan?

Eusko Jaurlaritzaren bidez etorri zen gurera, eta hiruhilabetetan edo gurean bizi ondoren, paperen batfalta zuela eta, alde egin behar izan zuen, eta bestebat bidali ziguten ordekotzat. Handik hilabete batzue-tara berriro gure etxera ekartzeko aukera izangenuen, eta hemen dago bera pozik eta gu ere bai.Oso mutil jatorra da.

Orain ez zabiltzate gaztagintzan, baina kusi alditzakegu instalakuntzak?

Bai noski. Goazen!

Prozesu guztiaren berri eman digu Milak: Ardienbazka, hamabinaka jeizteko lekua, bi egunetan esneagordetzen den hozkailua, esnea berotu eta gatzariagehitzen zaion aska, xehetu, gatzura kendu, zatitu etamoldeetan sartzen den lekua; prentsatu, salmueranipini, atera eta sikatu, azalaren babeslea eman etakontserbazio kamerara. Pausu guztiak beren denboraeta tenperaturarekin. Urte bete eduki ondoren saltze-ko prest dituzte.

Honetan ari ginela, Joxe Manuel Egaña agertu da,Milaren senarra, Danobateko beharrak bukatuta. Ezdugu ikusi emaztearen Etxerre baserriko zezenaksokatik manejatzen ezagutu genuen bezain arin; horjarraitzen du lanean baliogabetasun maila batekin, etasemearengatik izan ez balitz, ez zela horrelako etxaldebatean sartuko esan digu.

Larrean ari ziren ardiei dei egin die eta, hauek, azkarasko etorri dira korrika beren bazka lekura. Joxek, sis-tema mekanizatu baten bitartez eman dien artalegoxoa jatera. Eskerrak dio, automatizatuta ditugunzenbait gauza, bestela ezin izango nuen askorik egin,

eta emazteak eskatuta, xehetasun gehiagorekin emandigu prozesuaren puntu batzuen berri. Nabaritzen dalanpostu kualifikatua duela makina erremintarenmunduan eta ondo ezagutzen dituela eskuarteandarabiltzan sistemak.

Gaztak erraz egin ditugu, baina orain saltzerajoan behar. Nola konpontzen zarete?

Gaztak geure zigiluarekin saltzen ditugu, zigiluanhonakoak agertuta: “GOIENETXE ARDI GAZTA”, gurebaserriaren kokagunea “OLATZ (MUTRIKU)” eta tele-fonoaren zenbakia 943603564; eta, noski, osasun arlo-ko erregistroaren zenbakia 15.05730-SS.

Salmenta lekuak Mutrikun “Maritxunean” etaLekeitioko harategi batean ditugu urte guztian,baina kopuru handiena etxetik bertatik saltzendugu, eta herrian, Santo Tomas inguruan egitenden ferian. Egia da baserrira etortzen zaigunjende gehiena ez dela mutrikuarra eta hori, agian,ez gaituztelako ezagutzen izango da, ez dakitela-ko gure lanaren berri. Kalaputxin izango dugunagerpen honekin seguru gaude gehiago etorrikodirela, dio irrifarrez; guk harrera ona egingodiegu, etortzen diren orduan etortzen direla.

Besterik Kalaputxiren orrietatik mutrikuarreiesateko?

Ondo bizitzen ahalegintzeko, eta hemen gaudela gugazta zati batez gozatu nahi dutenerako.

“Salmenta bbaserrian bbertan zzuzenean eegiteadugu ggogoko”

Page 14: K55 2006 10

karenka14

Nolakoa zen zuk atzera laga zenuen Bulgariahura?

Ni ezkonberria nintzen Bulgariatik alde egin nuene-an; 20 urte neuzkan. Sofian bizi nintzen, hiriburuan.1989. urteko udazkena zen. Garai hartan BerlingoHarresia eraitsi zuten eta hori mundu osoan zabalduzen. Bulgariako egoeraz, berriz, ezer gutxi zekien kan-poko jendeak. Orduko Alderdi Komunistaren barruanzenbait aldaketa eman, eman ziren; baina gauzak ezziren asko aldatu. Hori zela eta hiritarren arteko pro-testak ugaritu egin ziren. Ni, artean, unibertsitateannengoen (Filologia Hispánica ikasketak egiten) eta ikas-leek antolatutako greba batean parte hartu nuen. Parebat hilabetetan lurrean lo eginda eta jendeak eramatenziguna janda egon ginen (hiritar disidenteen lagun-tzaz). Timisuarako gertaerak izan berriak ziren eta Erru-maniako mehatzarien lanuzteei emandako erantzungogorrak… Une latzak ziren eta, gainera, gobernuaktankeak kalera ateratzeko agindua emango zuelazabaldu zuten prentsan (ikasle errebeldeak mendera-tzeko, jakina!).

Pasatu zen lehen urte hura, protesta eta huelgaartean eta, azkenean, hauteskundeak deitu zituzten:lehen hauteskunde libreak! Gauza handia zen huraguretzat; ilusio eta esperantzaz bete ginen zerbait alda-

Hamasei urte dira Nadiak jaioterria (Bulgaria) utzizuela, Jeremias bere senarrarekin batera; ondoren, asilopolitikoa eskatu eta Madril eta Leonen bizi izan ziren,hasieran; baina, badira dozena bat urte gure artean bizidirela.

Iaz sari garrantzitsua eman zioten Nadiari bere ikerke-ta lanengatik: Estatu mailako ikerketa historikorik onena-ri ematen diotena, hain zuzen ere. Hizkuntzalaria da bera,baina Erdi Aroko historia eta literatura ditu gogoko etainteres berezia du Kristautasunaren Historia eta Protes-tantismoaren Teologian. Bada gai bat biziki erakartzenduena: Europako ekialde eta mendebaldearen artekoeten kultural eta erlijiosoaren iturburua; Constantinoplaeta Erromako elizen arteko haustura noiz eta zergatikgertatu zen argitu nahi du. Ez du, gero, lan makala hartu!

Bere ikerketen haria jarraitzeko aditua izan beharradagoenez, guk beste kontu batzuez hitz egin dugu bera-rekin.

erdi aaroko hhistoria eeta

literatura iikertzailea

NA

DIA

ER

EM

IEV

A

Page 15: K55 2006 10

raziko genuelakoan… Baina lehengoek irabazi zuten.Izan ere, gobernukoen aginduz, denda eta antzekoleku guztiak hustu zituzten eta zer janik ez zeukala utzizuten herri guztia. –Ez zenuten, ba, demokrazia nahi?Esanez bezala. Jendeak beldurrez erantzun zuen eta,berriz ere, lehengoei eman zieten botua.

Zer egin zenuten?

Izugarrizko atsekabea jaso eta handik alde egiteaerabaki genuen. Gainera, gazte gutxi eta gero etazahar gehiagoko herrialdea zen Bulgaria. Han emaku-meak etxetik kanpo lan egiten zuen, antisorgailuakeskura zituen, abortua librea zen (ia eguneroko kontua)eta, asko jota, bi seme-alaba izaten zituzten… Gauzakhorrela izanda, biztanleria zahartzen zihoan, eta gazte-ak urritzen.

Erlijioak debekatuta zeuden, guztiak; ezin zen jen-daurrean horrelako konturik aipatu, eta nahikoa zenelizaren batean sartzen ikustea eskolatik botatzeko…Elizetan turistak baino ez ziren sartzen, edo zer galdu-rik ez zuten agure batzuk.

Horrekin guztiarekin zeharo dezepzionatuta geun-den eta, gainera, beste susmo bat ere bageneukan:aldaketa giro hura ezer-ez-aldatzeko-maniobra-batbesterik ez zela izango eta gauzak okertu baino ez zire-la egingo guretzat…

Horrela, beraz, dena laga eta alde egin genuen. Ezzen erraza, ez uste izan! Guk gaztelaniaz ikastengenuelako lagun batzuk geneuzkan Espainian, eta gon-bidapen bat bidali ziguten bisitaldi bat egiteko. Turistakbagina bezala etorri ginen, inori ezer esan gabe (esku-titzak eta telefonoa kontrolatuta geneuzkalako), etabeldurrak jota, jakina!

Aldi baterako izango zelakoan atera ginen…

Aldatu al da Bulgariako egoera hamasei urtehauetan?

Bai, orain izugarri ari da hobetzen; pentsa: Europa-ko Batasunean sartuko da Gabonak ondoren!. Hori osoberri ona izan da guretzat eta, nire ustez, onuragarriaizango da gure herriarentzat; nahiz eta arazo eta ozto-po askorekin sartuko garen! Izan ere, Europako herrial-derik pobreena gara; gainera, Bulgarian dagoen ustel-keria politikoa eta ekonomikoa konpontzeko oso ondoetorriko zaizkigu Europar Batasunak ezarritako kontroleta arauak.

Han, unibertsitateko irakasle batek, adibidez,berrehun eta gutxi euro irabazten ditu, hilean (han,levak dira). Eta hori, han, sekulako soldata da, gero!Nire amak bizitza osoa lanean eman ondoren, hileanberrogeita hamar euro inguruko pentsioa dauka. Batezbesteko soldata ehun eta laurogei euro ingurukoa da…Eta bizimodua hemen bezain garestia da!

Hara itzultzeko gogorik, bai?

Ni neu iaz itzultzekotan ibili nintzen; lana lagata etanenbilen, eta itzultzeko gogoa sartu zitzaidan. Bainagure seme-alabek ezinezkoa izango lukete hara egoki-tzea; eta atzera egin behar izan genuen. Hemen osogustura bizi dira eta bertako eginda daude. Senarraketa biok ondo aterako genuke han bizimodua, hemen-

go enpresekin lan eginda; baina, umeentzat ezinezkoada: ez dute hizkuntza ondo menderatzen eta ez dakiteez irakurtzen eta ez idazten, han beste alfabeto baterabiltzen da eta.

Ikasketak bukatu gabe etorri zinen Bulgaria-tik…

Sofian egin nituen Filologia Hispanicako lehen biurteak. Hona etorri nintzenean berriro ekin nahi izannuen, baina oso luzea eta zaila izan zen han egindakobi urteak konbalidatzea. Luzaroan paperak aurrera etaatzera ibili ondoren, lortu nuen, halako batean, aurrezegindako ikasgaiak balioztatzea eta Bergarako UNEDenmatrikulatu nintzen 2003an. Oso gustura aritu naizUNEDen ikasten eta, gainera, bertako irakasleek anima-tu ninduten Doktoradutza egiteko.

Eta saria ere irabazi duzu…

Bai, azken orduko kontua izan zen. Sariketahorren berri izan nuenean presaka-presaka bidalinuen eskatzen zuten guztia eta, halako batean, ahaz-tuta ere baneukanean, etxera deitu zidaten. Ni etxe-ko lanak egiten ari nintzen, eta ezin nuen sinistu ereegin! –Baina, neuri; seguru zaudete? Esan nion saria-ren berri emateko deitu zidanari. Baietz esan zidaten,orduantxe bertan zabaldu zutela lan irabazlearendatuak gordetzen zituen sobrea, eta eurak ere erabatharrituta zeudela emakumea eta atzerritarra nintzelaikusi zutenean…

Sari hori irabazi izana gauza handia izan da nireikerketa lanerako. Orain badakit eta nire teoria zuzenadela. Bultzada handia izan da Doktoradutza Tesiarekinaurrera jarraitzeko.

Planez beteta dauka Nadiak burua: orain, saritutakobere lana noiz argitaratuko zain dago, Doktoradutzatesia ere bukatzear dauka, itzulpenak egiten ditu etapoesia arloan ere eman ditu pausotxo batzuk, ikertzenjarraituko du… eta astirik ateratzen badu, euskarari ereheldu nahi dio. Ikaste kontuez gain, Bulgaria eta EuskalHerria lotu nahi lituzke nolabait, eta bateratze horinola egin pentsatzen ari da; agian, Bulgariako Lagunakedo horrelako elkarteren bat sortuko du. Animo, ba,Nadia!

karenka 15

Page 16: K55 2006 10

16 hezkuntza

Curriculuma da komunitate jakin bateko kideguztientzako oinarrizkoa eta komuna izango denkultur ibilbidearen hautaketa. Zer partekatu nahidugu Euskal Herrian bizi eta geure burua euskaldun-tzat dugunok? Bi hitzetan, jendarte eraikuntza dacurriculuma eta, alde horretatik, jendarteko indarkorrelazioen arabera lortzen den negoziazio etaproposamenen emaitza. Jakina, aipatu proiektuakeskola eremua gainditzen du, eta egun garatzen ariden proiektua derrigorrezko eskolaldian emangoden Euskal Curriculuma da.

Aspaldiko proiektua da Curriculuarena...

hezkuntza arautuan berezko edukiak landukodituen planteamenduaren aldarrikapena ez daoraingoa. 1991 urtean Sortzen plataformak Euskal

Eskola Publiko Berriaren oinarriak zehaztu etacurriculum propioa eraikitzearen beharra agertuzuen. 1998tik aurrera, Euskal Herriko IkastolenKonfederazioak ikastola kontzertatu eta publiko-ak bildu zituen 96ko III. Ikastolen Batzarrean curri-culum propioa aurkezteko hartutako konpromiso-ari heldu eta “marko teorikoa” izenburuko txoste-na osatu zuen.

2001 urtean, Udalbiltzak Euskal Herriko Curricu-luma eraikitzeko aukera aztertzeko erabakia hartuzuen, eta, horretarako, proiektua partekatu zezake-ten hainbat hezkuntza eragilerekin jarri zen harre-manetan. Harreman horietan zenbait irizpide jarriziren mahai gainean, eta horietan lehena, curriculu-maren euskal dimentsioaz haratago, Euskal Herriansortu eta Euskal Herri osorako baliagarria izango zencurriculum proposamena izatea.

2002 urtean Udalbiltzak Ikastolen Konfederazioa-ri eta Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteari Euskal Curriculu-

Euskal curriculumahizpide

“Curriculuma kkomunitate jjakin bbateko kkide gguztienhezkuntza aaukeren bberdintasuna bbermatzeko eetaoinarri kkultural kkomuna zziurtatzeko iizango dda

Aspaldiko kontua izanik ere, pil-pilean dagoen gaia da EuskalCurriculumarena. Milaka orri ida-tzi dira honen inguruan bainaoraindik ez dago ezer zehaztuta.Gaia interesgarria iruditu etainformazio mordoa aurkitu duguhonetaz. Modu xalo edo xamurbatean jakinarazteko asmoz, Eus-kaltzale aldizkarira jo dugu etabertan Sortzen-Ikasbatuaz elkar-teko kide Marije Fullaondoriegindako elkarrizketaren pasar-teak dakarzkizuegu.

Udalbiltza, Ikastolen Konfedera-zioa eta Sortzen-Ikasbatuaz diraEuskal Curriculumaren inguruanburu-belarri ari diren erakunde-ak, baina zer ote da Euskal Curri-culuma...

Page 17: K55 2006 10

17hezkuntza

maren proiektua zuzentzeko proposamena luzatuzien eta hiru eragileok Euskal Curriculuma eraikitze-ko egitasmoa hitzartu genuen 2003ko urtarrilean.

Prozesu horren zama hiru erakundeon gain joanbazen ere, bagenekien hezkuntza komunitate oso-aren gogoeta eta ekarpenak ezinbestekoak zirela,horregatik hezkuntza eta herri eragile guztienparte hartzea ezinbestekotzat jo zen. Horrela, Eus-kal Herriko Ikastolen Konfederazioak eta Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak abiatutako lankidetzari eskeremandako urrats honetan, 2005eko martxoan Eus-kal Herri osoko 22 hezkuntza eragilek eta EAEkoHezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak oina-rrizkoa eta komuna izango den eskolaldirako Eus-kal Curriculuma garatzeko, bebesteko, bultzatze-ko, aplikatzeko eta ebaluatzeko konpromisoa

hartu zuten. Herri eragileei dagokienez, 350 ingu-ru dira proiektuaren berri izan eta hari ekarpenakegiteko eskaera jaso dutenak.

Proiektua abiatzearen zergatia...

Curriculumaren proiektuak gure herriak dituenhiru beharri erantzun nahi die; Batetik, Euskal kultu-ra bizirik irautea eta suspertzea; bestetik, euskararenberreskurapena errotzea; eta azkenik, gure artekobizikidetza sustatzea.

Euskal Curriculumaren ezaugarriak…

Derrigorrezko hezkuntzaz ari gara, eskola popu-lazio osoari dagokionaz, beraz, edozein proposame-nek izaera hezitzaile nabarmena izan behar du, per-tsonari hiritar gisa ekiteko beharrezkoak dituen kon-petentziak garatzen lagundu behar dio. Euskal Herri-ko ikasle guztiek bereganatzeko modukoa, Oinarriz-koa eta komuna izango den Curriculuma. Dena den,ikasteko balizko ahalmena izateak ez du, derrigo-rrez, ikasiko dela ziurtatzen. Ahalmen hori gauzatze-ko beste osagai batzuen laguntza, ikaslearen moti-bazioa, irakaslearen gaitasuna, ikasmaterialen lagun-tza, eskolaren antolaketa, gurasoen inplikazioa…beharko ditu.

Euskal Curriculuma Euskal Herriko ikastetxe-etan...

Orain artean bezala joanez gero, 2006/07 ikastur-terako egongo delakoan nago.

Euskalgintzak Euskal Curriculumari egin die-zaiokeen ekarpena...

Euskal Herri osorako baliagarria izango den erre-ferentzia kultural eta pedagogikoa osatzen ari gara.Zalantzarik gabe, euskara da gure ondarearen adie-razpenik nabarmenena. Alor horretan euskalgintzakzeresan handia du, batez ere euskarazko hezkuntza-tik hezkuntza euskaldunerako jauzia ziurtatukoduten ekarpenak eginez.

(Iturria: Euzkaltzale aldizkaria, 2005 abuztua-iraila)

“Euskarazko hhezkuntzatik hhezkuntza eeuskaldunerajauzia zziurtatu

Page 18: K55 2006 10

“Han datoz, han datoz! Bidia ez da zabal-zabala bainanahiko betian etorri zian soldaduak.” 1936ko irailaren27an, ilunabarrera, Irixarretik iritsi ziren oinez zetozensoldaduak, armekin leihoetara apuntatuz. Tartean tiroere egin zuten “gure etxeko miradoretik bala sartu zaneta gero, koltxoiak eta… jartzen genduzen balak ez sar-tzeko. Amona oso zaharra zan, aurreko gerra karlistaezagututakoa, eta –hau gurian aldian gogorra da– esatenzoan tiruak entzuten zitxuanian”. Entzusetik behera jaitsiziren kamioiak eta tankeak, eta goiko plazan batu zirenguztiak. “Zortzirak aldea izango zan eta amak esan zigun–orain danak etxera– eta komenduko etxera joan ginandanok. Nere ikusmiña beldurra baino haundixaua zan etabestiak etxera juan zianian, Goiko Plazara jun nintzan.Hango festa, argirik ez zauan ba, alde egin aurretik gorri-xak moztu egin zeuen-eta. Hango “Viva” eta hango jol-gorixua. Gero, Te Deuma kantatu bihar zala: herritarraketa apaizak kantauko zeuen, behartu egingo zitxuzteneta. Que remedio! Ni etxera abiatu nitzan eta tropakzatozen Barrenkaletik. Orain Aparra denda dauan horre-tan, pasadan, ofizial bat gelditxu eta esan zian “VivaEspaña”, ni ixilik; berriz ere “Viva España”, ni ixilik etahirugarrenian “Viva España” eta nik suabe-suabe “Viva”,esan egin bihar. Orduan beste edozer esan balie ere, ber-din. Ni ez nintzan hasarre, etxeko portalian sartu nitza-nian”.

“Soldadu asko etorri zan eta ondo preparatuta. For-mauta sartu zian: TRA, TRA, TRA, TRA, TRA, TRA… eurenbanderak aurrian zitxuztela: erreketienak eta falange-kuak eta… bandera asko ekarri zitxuen. Batzuk Beko Pla-zan jarri zeuen kanpamentua eta bestiak Goiko Plazarajun zian. Goiko Plaza bete-bete eginda zauan; eurenaldekuak, eskumiñeko guztiak erten zeuen etxetik, txiñu-rririk ere ez zan gelditxu etxian. Eskerrak argirik ez zauaneta inor akordau gabe etxea jun nitzan”.

“Ondorengo egunetan, astebetian, egunero egotenzan musikia plazan. Musikia eta dantza. Gu orduan ere,oraintxe bezelaxe, errosaixoa juten ginan egunero etaertendakuan ikusmiran geundela, bat etorri zitzaten,soldau bat: 18 kurutze ta medailla ta estanpa bazaka-

historixa18

Mutrikura ere iritsi zengerra (II)

Mutrikura ere iritsi zengerra II kronikatxo hauzuzenketa bat eginaz hasibehar dut. KALAPUTXI 54.alea argitaratutako kroni-kan Itziarren hildako apaiza-ren izena Jose Maria Laski-bar azaltzen da, izena ondodago baina abizena ez; Itzia-rren hildako apaiza JoseMaria Alcibar izan baitzen.Eta behin zuzenketa egindakontaketarekin jarraitukodut.

Page 19: K55 2006 10

191919historixa

zen paparrian alde danetan txintxilizka, errosaixuakburutik sartuta. Eta esan zian: “morena, bailamos?”.Nik: yo no bailo. “Si hubiera sido rojo ya hubierasbailado?”. Eta nik: aquí ya han estado los rojos y nohemos tenido música por respeto a los muertos (urtehorretan, ez zen festarik egin Madalenetan eta Kal-baixotan). “Eres roja?” eta ospa nik, sartu nitzanjende artian eta, harrapazak oain ama! Herriko jen-dia, eskumiñekuak, aiton-amonetatik hasi eta titiku-meak arteko danak juten zian plazara harro-harroeginda. Irabazi egin zeuen. Ahura zan triunfalismuazakaena!”

Astebe inguruan festan ibili ziren Mutriku hartuzuten tropak eta haien aldeko herritarrak. “Gerobakoitza bere lekura bueltatu zan. Zabielen zakaenintendentzia, mulak eta kamioiak-eta. Jatekuak ekarrieta jatekuak egin-eta, hortxe eitxen zitxuen. Behekoplazan ere eitxen zitxuen jatekuak eta gero mulataneramaten zitxuen frentera. Frentia hemendik urrezauan, Markiña baiño honuntzo, Santa Kutz aldianedo”.

“Gu udazkenian hasita baserriz baserri ibiltzengiñan artua zuritxu eta maluta apartatzen. Setienbrianazkenetara izango zan, ni Koostei baserrixan nauaneta Pedro Koosteikua kanpotik etorri zanian esan zoan–Abaria hil deue–. Eta esan omen zion abariak kapitai-ñari: –Zuk ez dakazu inolako motiboik ni hiltzeko,

baiña zu 48 ordu baiño lenuo hilko zea–. Eta bixamu-nian granadak jota hil omen zan kapitaiña. AbariaElordin edo egoten zan baina ez zan Mutrikukua. Nikbai ikusi nitxun frentiak. Udazkenian hasi eta udaberrialde arte eon zian Santa Kutz alde hortan, baitxaOndarruako kanpoaldeko partian ere, erreketiak. Sol-daduak herritxik juten zian Mutrikutik jatekuakin etaikusten giñuzen. Bestiak Berritxu aldian edo egongozian. Kañonazuak somatzen zian Lekeitxio aldetikAlkolea alderaiño. Bannnn! entzutzen zan eta itxasokoura harrotzen zoan”.

Eta soldaduak frentean gerran ari ziren bitartean,herrian salaketak eta atxiloketak hasi ziren. Urrian atxi-lotu zuten Alejandro Arrizabalaga “San Juan Txiki”.“Goizeko 11:30etan etorri ziran bi guardia zibil eta herri-ko bat bidia erakusten. Aldabia jo zeuen. Begiratu gen-dun eta galdetu giñun ia ze bihar zeuen. Ia Alejandronun zauan (aitxak Alejandro zoan izena). Gaztaiña sasoiazan eta gaztaiña batzen ari zan “etxe atzian” Luis Ola-bekin. Hola esaten zitzakon Yurritaneko atzean zauanzelaixari. Eta halaxe jun zian eta bueltan etxea ez zeuenekarri, ni ez nai akordatzen behintzat, eta Debara era-man zeuen. Debako koartelera, eta gero han zer eginzixuen nik ez dakit. Handik Mutrikuko kartzelara ekarrizeuen. (Mutrikuko kartzelia Laxaron abarketeixanzauan, Erdiko kalian, orain mertzerixa dauan etxe hor-tan.) Han “Errebiro” aguazilarekin egon zan.

Arantza Ugarte

“Amonak, aaurreko ggerra kkarlista eezagututakoa, ––haugurian aaldian ggogorra dda– eesaten zzoan.

“Frentia hhemendik uurre zzauan, MMarkiña bbaiñohonuntzo, SSanta KKutz aaldian eedo.

Page 20: K55 2006 10

Natura20

Zein da harri horien esanahia?

Istripuz izan den heriotza baten inguruan gurutzeakedo beste nolabaiteko oroigarriren bat jartzea gaurarteraino iraun duen ohituretako bat dugu. Gure erre-pide alboetara begiratzea besterik ez dugu hortaz jabe-tzeko; baina, gaur errepideak direnak, lehen medibide-ak ziren eta horien inguruetan aurkitzen ditugu guru-tzea zizelkatuta duten harriak. Zenbaitek oraindik ere“kredoarriak” deitzen diete eta, albotik pasatzeangurasoen ohiturei jarraituz, errezuak egiten dituztenakere badira. Horixe izan daiteke harri horien zentzu edofuntzioa, baina ni neu ez nau guztiz asetzen ustehorrek.

Nire ikuspuntutik, eta lan hipotesi bat besterik ezda, estela harri hauen kokaguneak barne eta kanpoeremu bat markatzen du. Kostestu horretan, estelakbidaria ohartarazten zuen barne aldera sartuz geroarriskuak izan zitzakeela. Agian horixe izan da Arno,gaur arte, menderaezina mantendu izanaren arrazoia,bere leienda eta mitologia misteriotsuekin. Bestalde,harri hauek ez dute idazkunik, batek izan ezik, norenedo zeren oroimenez ezarriak diren esaten digutenik.Beraz badugu oraindik, nire iritziz, zer landurik.

Batek idazkuna duela diozu. Zer esaten du idaz-kun horrek?

Ez da erraza izan bere esanahiaz jabetzea, denboraluzea igaro nuen maiatzeko data bat aurkitzen zelako-an, baina buruari bira asko eman eta kontsulta batzukegin ondoren, uste osoa dut “Sel de Goostola” jartzen

duela. Ez du beraz inoren izenaren berri ematen, baiziketa Korostolako “korta” edo “sarobea”ren berri; hauda, artzantzan erabiltzen ziren lursail edo itxura boro-bileko eremu baten berri (sarobeak erdaraz “sel” duizena). Ezagutzen diren mota honetako eremuen lehendatek, hamabigarren mendera garamatzate.

Kortarri hauek baserri inguruan daude kokatutanormalki, eta handik distantzia batera (ehun metrota-tik ia hirurehun metrotara) kokatzen dira baztermuga-rriak. Harri hau, Abeletxetik hirurehun metrora aurki-tzen da, Olatz bidera doan bide ertzean; beraz, bazter-mugarri baten kokalekua izango luke eta nik dakidanezinoiz ez da aurkitu kortarri bat baztermugarri batenkokagunean. Pentsa daiteke, beraz, harri hau mugitutadagoela; agian, heriotzaren bat zela bide.

Esango al diguzu estela-harriak non daudeneta beren xehetasunak?

Sei estela-harri ezagutzen ditugu gaur egun etahorietatik bost Mutrikuko lurraldean daude, seigarrenaMendaroko mugatik oso hurbil, Sahatsu baserriareninguruan. Hauexek dira:

“ARRIKRUTZ” Abeletxetik 300 metrora, arestianaipatu duguna, 250 metroko goitasunean, karearrizkoada eta 106 cm.ko garaiera du. Gurutze bat du grabatu-ta goierliebean, era zarpailean, eta itxura ia antropo-formoa du oinak zabal eta arku forman. Behean duidazkuna eta goialdean burdin zati bat du zulo bateansartuta (agian noizbait gurutzea izandakoa).

“APAIN” Aparaingo lepotik 100 metro hegoaldera,340 metroko goitasunean. Bidetik 5 metrora. Karearriz-koa da eta 90 cm.ko garaiera du. Goierliebean era esti-lizatuan grabatutako gurutzea du, goi aldeak buruitxura duelarik. Gainaldean zuloa du, baina ez du bur-din arrastorik.

“SAHATSU” Mendaroko Azpilgoeta auzotik 2,3Km.ra, 330 metroko goitasunean eta Sahatsu baserritik

Arnok naturaren aldetik duen garrantziaz gain, historia eta etno-grafia aldetik ere kontuan izateko gauza asko ditu, agian, gaurartean garrantzi handirik eman ez zaienak. Horien artekoak dirabertako bideetan aurkitzen ditugun estela edo hilarriak. Agian,mendeetan daude aldakuntza handirik izan gabe. Zer dago harrihorien atzean? Zein misterio ezkutatzen dute? Bidelapurren ekin-tza bortitzak? Animalien erasoak? Istripuak? Ala beste zerbaitdute ezkutaturik? Galdera horiei erantzuna eman nahirik Javi Cas-trorengana jo dugu, Aranzadi elkartean etnografia alorrean ari-tzen den donostiarrarengana, eta solas bukaezinean aritu garagure herrian ditugun harriez eta abarrez.

“Javi CCastro. DDonostia, 11953. KKimikan llizenziatua.Hori ddu oogibide. AAranzadin ddihardu eetnografia ddepar-tamenduan aafizioz. DDeban bbizi dda 11983tik. 11986tikargitaratzen dditu jjasotako ddatuak.

Arnoko hilarriake d o e s t e l a k

Page 21: K55 2006 10

Natura 21

400 metrora dagoen zabalunetik 50 metro ezkerretara.Harearrizkoa da eta 80 cm.ko garaiera du. Beheerliebeangrabatutako gurutzea du oin mailakatu batekin eta,honen azpian, idazkun leku bat, hutsik; gurutzearenezkerrean 4,5 cm.ko zulo bat du. Harria zartatuta dagohorizontalki.

“AMEIKUTZ” Ezagunena eta argitaratuena. Ameikolepoan, bide ertzean aurkitzen da 480 metroko goitasu-nean eta 95 cm.ko garaiera du. Karearri ilunean, beher-liebeko zirkulo bat duen gurutze bikoitza du grabatuta,idazkunik gabe. Barandiaranek argitaratutako liburubatean Juan San Martinen argazki bat azaltzen da JuanMari Arrieta (Bernabe) estelaren alboan jarrita.

“ARRIKRUTZ” Agian ezezagunena. Kostolamendibaserritik iparrekialdera eta Armetxa baserritik hegoe-kialdera, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko lepoan, 415metroko goitasunean aurkitzen da. Karearrizkoa da eta54 cm.ko garaiera du. Goierliebean grabatutako gurutzebat du. Goialdean 4 cm.ko zulo bat du burni arrastorikgabe. Bi herrialdeetako inizialak ere, “G” eta “V”, gra-batuta ditu.

“ALDOZKA” Ameikutzetik 250 metro mendebaldera,Kostolamendira doan bide ertzean. Goitasun handienadu 486 metrotan. Karearrizkoa da 67 cm.ko garaierare-kin eta beste bostak baino itxura modernoagoa du.Gurutze bat du grabatuta beherliebean eta gainaldeanburdinezko gurutze bat du harrian sartuta.

Zer gehiago esango zenieke mutrikuarrei?

Altxor asko dituztela beren lurretan eta ahalegintze-ko ezagutzen, maitatzen eta ondo gordetzen.

““Badago ooraindik zzer iikasirik eestela hhauetatik”

Ameikutz

Arrikrutz

Arrikrutz (Abeletxe) Sahatzu

Apaingurutze

Aldozka

Page 22: K55 2006 10

osasuna22

Loditasuna edo gehiegizko pisua dutenen kopu-rua gero eta handiagoa omen da...Egungo bizitzeko moduak, sedentarismoak eta jate-ko ohitura txarrek loditasunera garamatzate. Kirol-degian aspalditik genbiltzan gai honi bueltaka etaazkenean jarri dugu martxan proiektua. Nutrizio etadietetika zerbitzuak arlo desberdinak landuko ditu.Garrantzi berezia du guretzat heziketak. Pertsonakez du dieta bati lotuta zertan egon, nola eta zer janbehar duen erakutsi behar zaio. Euskal Herrian ondojaten dugunaren ospea daukagu baina koipe gehiegi,proteina gehiehi eta hidrato gutxiegi kontsumitzenditugu. Loditasuna osasun arazoa da. Loditasunakdiabetesa, hipertentsioa eta bihotzeko arazoakdakartza.

Jateko ohituren garrantzia gaixotasunean…Jaten dugunaren ispilua omen gara. Gero eta garran-tzi txikiagoa ematen zaio jateari. Eguna beteta dau-kagu, korrika batean bizi gara eta horrek azkeneanfaktura bidaltzen digu. Elikadura sano eta on bate-kin, gorputza orekatzeaz gain, gaixotzeko aukeragutxiago izango dugu.

Ez dago mirariak egiten dituen dietarik...Ongi elikatuta egotea oso garrantzitsua da. Bakoi-tzak jakin behar du zer komeni zaion eta zein kopu-rutan, hortik gora jaten badugu loditu egingo gara.

ELIKADURA SANOA +KIROLA = OSASUNAKomunikabideek behin eta berriz adie-razten digute zein garrantzitsua dengorputza zaintzea. Gorputz ederrak etalirainak dira modan daudenak eta itsukisaiatzen gara moda horri jarraitzen.Baina dena ez da itxura. Osasuntsu ego-teak uste baino lan gutxiago eskatzendu. Jateko ohitura onak eta kirola egi-teak helburura iristera eramango gai-tuzte.

Mutrikuko kiroldegiak kirola eta osasu-na uztartu ditu oraingoan ere, hilabetebatzuetan honen inguruan teorizatzenaritu ondoren, elikadura eta nutrizioariburuzko zerbitzua jarri baitu martxan.Argibide gehiagoren bila jo dugu berta-ra eta giza elikaduran eta dietetikandiplomatu eta elikagaien zientzia etateknologian lizentziatu den Ainhoa Sui-nagarekin mintzatu gara.

Page 23: K55 2006 10

osasuna 23

Norbanakoaren dieta egiteaz gain kirola egitea erederrigorrezkoa da. Janari kontuan bezala, kirola erenorberari egokitu behar zaio; gustuko zerbait egite-az gain, bihotza eta hankak mugitzen badituzu hain-bat eta hobe.

Egoera edo adin bakoitzak elikatze modu des-berdina eskatzen du...Talde desberdinen nutrizioa zainduko dugu: Haur-dun dauden emakumeak, umeak, kirolariak, adine-koak... Bakoitzaren beharrak eta bizitzeko moduakgarrantzia dute elikatzeko orduan. Umeen ohiturakerabat aldatu dira. Ume lodien kopuruak gora egindu eta ez da ona. Umeak goiz ateratzen dira etxetiketa askotan gosaldu gabe. Askok eskolako jantokie-tan bazkaltzen dute eta ateratzen direnean ogitar-tekoa jan beharrean gozodendara jotzen dute opilindustrialak erostera. Ogia jateko ohitura, ogitarte-koak jateko ohitura galdu egin da neurri handibatean. Egun, umeak dirua du nahi duena erostekoeta nahi duen hori ez da berari komeni zaion elika-gaia. Finean, loditasuna osasun arazo bilakatzen da.

Edadean sartuta dagoen pertsonak ere beste elika-dura mota eraman behar du eta garrantzitsua dazaintzea.

Zerbitzuak hiru alor izango ditu...Kirol, nutrizio zein fisioterapia mailan egingo dugulan. Honekin ez dugu esan nahi hiru arloak landubehar dituenik guregana datorrenak. Kirol arloalandu nahi duenak berarekin izango du kiroldegikomonitorea berari zer dagokion azaltzeko. Kontuanhartzen dira bakoitzaren zaletasunak eta gaitasunaeta horren arabera programa bat jarraituko dumonitorearekin. Nutrizioa landu nahi duenak ni

izango nau astean behin berarekin. Bere datu antro-pometrikoak, kontsumo motak, ordutegiak-eta kon-tuan hartuta, berari ondo doakion plana egingodiogu, eta era berean aholku nutrizionalak eta hezi-keta landuko ditugu asteroko bisitan. Fisioterapiahonen guztiaren lagungarri gisakoa izango da.

Hemen aipatutakoaz gain kiroldegian bertan jasokodu informazio gehiago interesatuta dagoen edo-nork.

Apain Estetika eta Terapia Institu-tuan ere badute dieta eta elikaduraarloa. Dietista etortzen da asteroeta, neurriak eta pisua hartu ondo-ren, makina batek ematen du per-tsona horrek izan beharko lukeenperfila. Horretarako dieta berezi bategiten zaio eta hamabostero kontro-la izango du. Dieta hori ematekoorduan kontuan hartzen dira bezero-aren ezaugarriak, gaixotasunik duenala ez, adina, ohiturak... Elikadurazgain, masajeek eta antzeko trata-menduek ere izaten dute eraginikpisua galtzeko orduan.

Badakigu herrian badaudela bestezenbait zentru antzeko zerbitzuakeskeintzen dituztenak eta bertarajotzea besterik ez du elikadura sano-az gehiago jakiteko interesa due-nak.

“Dieta mmiragarririk eez ddago, jjateko oohitura oonak eetakirola ddira ooinarriak.

“Euskal HHerrian ooso pproduktu oonak ddauzkagu eetahoriei eetekin hhandiena aateratzen iikasi bbehar ddugu.

Page 24: K55 2006 10

IREAGure etxeko printzesatxikiak 4 urte betekoditu azaroaren 7an.Zorionak Irea eta matxohandi-handi bat etxekodanon partez eta batezere Unairen partez!

NATXOZorionak Aitite! Urteberri bat beteko duzuazaroaren 18an eta baz-kari ederra egin beharkodugu ospatzeko e! Erre-galu onena Athleticekirabaztea, baina gukbeste zeozer errazagoaegingo dizugu bale?Zorionak!

IDOIAAmatxori hiru matxohandi-handi bere urte-betetzea izan delako…eta opari ederrena bera-rentzat hain ona izatea-rren gurekin. ZorionakAma!

ANDONIZorionak gure etxekomutil haundixai! Ondoondo pasatu eguna etahiru belarri teinkadaAinara eta Maiderrenpartez.

ROSARITOZorionak gure izekomartxosiari urriaren 9anzure urtebetetzia izandelako. Txokolate ederbat prestatu eh! Muxuhaundi bat zure ilobenpartez.

AITZIBER

Zorionak urriaren 16anzure urtebetetzea izanzelako. Prepara ezazuafari eder bat lagun-txuai eta familixari!

JOAKINAitxonak urtiak betebihar ditxu eta Zorio-nak, Aitxona! ZorionakJoakin, Zorionak lanki-de!

AUROGure Aurok urte berribat eta Zorionak zeuriere lankide! Afiziuazeuria, ezin geldik ego-tekua! Eskerrak holakuazean! Zure egunianatsedena hartu e!

AITZIBERUdazkenian tristuriadatorrela esaten deue...zu ezagutzen ez zai-txuenak. Zorionak zeuriere, merezi dezuz eta!

IRATIUrriaren 28an 7 urtebeteko dituen gureetxeko neska jatorrariZorionak eta musuhaundi bat Mikel, aitaeta amaren partez.

KALAPUTXIBost urte beteko zendu-nik ere...! Aurrerantzianere, Jalgi hadi plazara!Zorionak Kalaputxi!

NAIARAZorionak urriaren25ean 13 urte bete di-tuzulako. Txokolata-dia zure kontura. JoseMª, Marije, Denis,Christian eta Olatzek.

Urriaren 25ean 13 urtehandi! Zorionak! Me-rixendia zure kontura.Aita, ama, aitona Zezi-lio, amona Aureli etaosaba Tomasek

zorion agurrak

ANE ETA NAGOREEtxeko erregiñak eta printze-siak urte berri bana... Zorionaketa Zorionak bixoi! Pastel eda-rra jango deu ospatzeko, bale?

Page 25: K55 2006 10

argazki zaharrakargazki zaharrak

1942ko Santa XexiliegunaHerriko Musika Banda, Pako Arrie-ta zuzendari zela.

1920 urte inguruanHerriko Musika Banda, Blas Ulaziazuzendari zela.

Page 26: K55 2006 10

2626 agenda

urriaKalaputxi, 55. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

Urriaren 29ra arte

ARGAZKI ERAKUSKETAJose Roncoren irudiakZabiel kultur etxeanLanegunetan, 19.00–21.00Jai egunetan 12.00–14.00Mutrikuko Argazki Taldeak antolatuta

Urriaren 28tik azaroaren 1era

GABA BELTZA

Azaroak 9 eta 10, eguena eta barixakua

GPS ikastaroaLuardon, 19.30etatik 21.30ak arte Federatuentzat bakarrik.Izena emateako epea urriaren 31 arte 646217784telefonoan.Burumendik eta Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak anto-latuta

Azaroak 19, domeka

Mendi irteera: Laudio-Ganekogorta-Pagasarri-BilboBurumendi Mendi Elkarteak antolatuta

Azaroaren 20ra arte

OKELAR Bertso paper lehiaketara lanak aurkeztekoepea.Lanak Mutrikuko Bertso Eskolara bidaliLuardo etxea (Barrenkalea, z/g)

Abenduak 3, domeka

Mendi irteera: Markina-MarkinaBurumendi Mendi Elkarteak antolatuta

ANTZERKIAZ BLAI! 2006

Azaroak 10, barixakuaHaurrentzako ikuskizuna: “Asto bat hipodromon” Taldea: Gorringo, S.L.Zabiel Kultur Etxean, 17.00etan

Azaroak 11, zapatuaHelduentzako antzezlana: “Zintzilik”Taldea: LakrikunZabiel Kultur Etxean, 20.00etan

Azaroak 12, domekaHelduentzako antzezlana: “Larru haizetara”Taldea: Biko teatroaZabiel Kultur Etxean, 20.00etan

Azaroak 17, barixakuaHaurrentzako ikuskizuna: “Igandeetan piratak jai”Taldea: MarkeliñeZabiel Kultur Etxean, 17.00etan

Kafe antzerkia. Antzezlan laburrak: “Kumunean”,“Begi luzea” eta “Kontuz tren gorriarekin”Taldea: Goizeko Izarra Antzerki TaldeaGaueko 23:00etan herriko hainbat tabernatan

Azaroak 18, zapatuaHelduentzako antzezlana: “Erreleboa”Taldea: Txalo TeatroaZabiel Kultur Etxean, 20.00etan

Azaroak 19, domekaHelduentzako antzezlana: Dario Foren “Hiru baka-rrizketa”Taldea: Goizeko Izarra Antzerki TaldeaZabiel Kultur Etxean, 20.00etan

Page 27: K55 2006 10
Page 28: K55 2006 10