k46 2005 12

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 26-Jul-2016

238 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: K46 2005 12
Page 2: K46 2005 12
Page 3: K46 2005 12

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

E D I T O R I A L A

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-8

Bi hitzetan 9-11

Komikixa 11

Gizartia 12

Egutegia 14-15

Kulturia 17

Karenka 18-19

Lan giruan 20-21

Gazterixa 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

URTEA AMAITZEAR dugula, atzera begiratzen dugu guztiok eta Kalaputxik erebai. Hamaika zenbaki atera dira 2005 urtean, Kalaputxi hasi zenetik laugarrenurtea beteta. Hamaika zenbaki, bost laguneko lan-taldeak eta lau kolaboratzaileiraunkorrek egindakoak. Eskerrik asko guztiei, batez ere Joxe Angel, Jon, Gotzoneta Iñigori, zuen denbora eta lana eskaintzearren.

Erakundeen laguntza ekonomikoa ere ezinbestekoa izan zaigu, honelako gai-nerako argitalpen guztietan bezala, eta bereziki Udalaren laguntza eskertu behardugu urteroko kopuruari eutsi diolako. Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak, berriz, iazemandakoaren erdia eman digute. Erakundeen laguntza ekonomikoa aipatuta,guretzat horiena baino garrantzitsuagoa dena eskertu behar, herriko iragarleena.Eskerrik asko zuoi ere hor egotearren.

Hilero buzoian aldizkaria jasotzen duzuen irakurleoi, berriz, eskerrak emannahi dizkizuegu hor egotearren eta Kalaputxi, batzuetan gustatu ez arren, zeue-na ere badela pentsatzearren.

Urte berriari begira, adierazi nahi dizuegu hileroko zitari eutsiko diogula etazuen gogokoak izan daitezkeen gaiak lantzen jarraituko dugula.

Besterik gabe, ondo pasa Gabonak eta... Eguberri eta Urte Berri Zoriontsua opadizuegu guztioi.

Page 4: K46 2005 12

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa ..........................943 60 3143

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)

ABENDUA

12tik 18ra Jabier Otxagabia

19tik 25era Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)

26tik 31ra Lon Apraiz

URTARRILA

1ean Lon Apraiz2tik 8ra Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)9tik 12ra Jabier Otxagabia13tik 15era Lon Apraiz16tik 19ra Riveiro

OTXAGABIA: 689 58 57 59 - APRAIZ: 630 05 50 97- ZALDUEGI: 669 26 22 01 - RIVEIRO: 667 33 88 90

Page 5: K46 2005 12

5zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahizeta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu.

Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

GORDOAREN KONTUA.

Igez Euskal Herrian 29.000 milioitik gorapezeta jokatu ziran “El Gordo” loterian. Sa-ri nagusietan 250 milloi pezeta jaso ziranEuskal Herrian. Espainiar estatuak 128.000milloi pezeta garbi irabazi ebazan estatuan“El Gordo” loteriaz.

KATU

ERREFERENDUMARENALDE 1000 SINADURA!

Berandu baina bagatoz! Gutun honenbidez sinadura bilketaren balantzea jakina-razi nahi dizuegu.

Dakizuenez, asteburuko akanpadarekinhasi genuen sinadura bilketa hau. Ondoren,bi asteburutan mahaiak jarri eta herritarrakjendaurrean sinatzeko presioa zutela ikusi-ta, etxera bidali genituen firmatzeko orriak.

Lan honen emaitza oso positibotzat jo-tzen dugu 1000 sinadura pasa lortu ditugu-larik.

Beraz, lehenik eta behin, ESKERRIK AS-KO zuen eskaera Gazte Asanbladaren eskuuztearren eta jakizue konpromisoa hartzendugula zuen hitza ahalik eta urrunen iriste-ko.

Hala ere, jakin jorratuko dugun bideaoztopoz beteta dagoela. Dagoeneko Arar-tekoaren bulegoan, Ingurumen sailean etaudaletxean entregatu ditugun arren, ez du-gu erantzunik jaso. Bestalde, udaletxean al-katearekin batzar egun bat eskatu eta ezdugu onarpenik jaso. Hau al da herritar ba-tek merezi duen atentzioa?

Zergatik ez da erreferenduma egin be-har? Ze beldur dute bai lehengo eta baioraingo udalek? 1000 sinadura eta hala erekasurik ez? Noraino iritsi behar gera demo-krazia garai honetan? Non daude abertzale-ak? Franco hil zela 30 urte dira.

Diktadurarik EZ!!!!!!!! InposaketarikEZ!!!!!!!!!

ERREFERENDUM-a ORAIN!!!!!!!!!!!!!!!Bukatzeko, berriz ere Eskerrik Asko si-

natu duzuen guztioi; ahalik eta esfortzuhandiena egingo dugu 1000 sinadura horieiahotsa emateko.

EMAN HERRIARI HITZA!Mutrikuko Gazte Asanblada

MUTRIKUKO ALKATEARI

Udaleko burukide zarenez gauzatxo ba-tzuk adierazi nahiko nizkizuke azkenaldianjustifikaezina defendatzen ikusi zaitudala-ko. Benetan, ez dakit zer gertatzen zaienhorrelako postuetan kokatzen diren gizon-emakumeei, derrepentean hain urrun ger-tatzen baitzarete herritarrongandik, etabeste batzuengandik hain hurbil.

Ederra izan behar da aldaketa pertsonalhorren truke eskaintzen dutena, bestelaezin dut ulertu zure pentsaera eta jokaerapertsonalaren aldaketa.

Nik beti ulertu izan dut ez dela berdinamutrikuarren alkatea izatea eta Mutrikukoalkatea izatea, herritarren interesak defen-ditzen direnean edo ezkutuko intereseiamen egiten zaienean batez ere.

Guk Mutriku Natur Talde bezala sortuginen momentutik udaleko talde guztiekproposatzen zuten etorkizuneko Mutrikurifrente egitea tokatu zitzaigun, momentuhartan ez baitzegoen “pentsaera bakar” ho-rri aurka egiteko beste talderik.

Gure txikitasunetik, errekurso ekonomi-korik gabe, lokal miserable bat ere udale-txetik ukatuz, eta honetaz gain, ia beti uda-leko informazio publikoa lortzeko Ararte-koari eskatu beharrean izaten gara, gure es-kakizunei udaletik ez diezuelako erantzu-ten.

Garapen eta Hirigintza batzordeetarajoateko prest agertu ginen ikuspuntu des-berdin bat adierazteko intentzio bakarrare-kin, baina honetan ere gure eskakizunakerantzun ere ez ziren egin, bai oraingo eta

bai aurreko legealdian, zeozer ezkutatzeko-tan zabiltzate ala?

Baina badirudi ez geundela hain erratu-ta gure pentsakeretan, adibidez, MutrikuSasiola bideari alternatibak aurkeztu geni-tuenean, horixe izan baita Diputazioko “es-pertuen” gomendioa eta azken proposame-na, orain azken erabakia lan ilunen menpedagoela ere badakigunez.

Portuko sarrera hobetzeko aurkeztu zi-ren alternatibak, legeak agintzen duen be-zala, aztertu eta probatu izan baziren argiikusiko zen proiektu ofiziala hobetuko zute-la, bai koste ekonomikoaren aldetik, bai al-de sozialetik eta, noski, ingurumenaren al-detik.

Askotan entzun dizuet proiektu ofizialateknikoki probatu diren proiektuetatik one-na dela. Egia esanda, 450 metroko luzeraeta 17 metroko altuera daukan pareta batoso baina oso gaizki kokatu behar da olatuaez gelditzeko, baina hori al da ingenioa era-biltzea? Ingenioa erabiltzea gauza txikienaeta etekin handiena lortzeko ondoen koka-tua aurkitzea da. Baina zer esango dizuet,ba, bizitza guztian moila zahar atzeko ola-tua pasatzen ikusi duzuenean eta orain lauharri kokatu ondoren problema guztia kon-pondu dela ikusi ondoren?

Baina ze ingeniero klasek kendu du pis-zina alboko harribotea eta paret batez or-dezkatu? Inork ez du dudan jarriko portukosarrera eta inguruak inoiz ez direla haintxarto eta arriskutsu egon. Paretaren “efek-tu espejo” deitzen dena apropos egina delaere pentsatzekotan nabil.

Zerrenda luze bat beteko genuke bainaespero dut denbora eta aukera egotea au-rrerago denak aztertzeko.

Lekeitioko Gazte asanbladakoek Hitzanazaroaren 30ean argitaratu zuten gutunairakurtzea gomendatzen dizuet, eta kon-tuan hartu orain hartzen diren erabakiakera bateko edo besteko etorkizuneko Mu-triku bideratuko dutela. Hau ez al da nahi-koa arrazoi erreferendun bat antolatzeko?

Agur eta aupa Mutrikuko Herria!Rafa “Txanbolin”

Page 6: K46 2005 12

6 puri-purixan

Azken aldian Lurreko Telebista Digitalari (LTD) buruz entzun edo irakurriduzu ziur aski, eta baita honek ekarriko duen itzalaldi analogikoari buruz ere.Itzalaldia gertatzen denerako, betiko kanalak jasotzen jarraitu nahi izanezgero, telebista seinalearen sistema hartzailea aldatu edo birmoldatu beharkodugu. Hurrengo lerroetan, telebista digitala ikusteko Mutrikun dauzkagunaukerak aztertuko dira.

Telebista digitalerakobehin-betiko jauzia

Ekaineko lehenengo igandea. Arratsaldeko hiru etaerdiak. Roland Garros tenis txapelketaren finala.«Azkenean!». Besaulkian eseri, zangoak luzatu;ezkerreko eskuan, Franziskaner garagardo botilaireki berria eta eskuinekoan, urrutiko kontrola. Tele-bista piztu eta “kaxa tontoko” imajinak dardarkadabiltza interferentziak direla medio, eta hasitadagoen partiduan ez dago pilota bereizterik. «Apa-ratu madarikatua!».

Hauxe da telebista analogikoaren desabantaila han-dienetarikoena, hots, batzuetan jasotzen den seina-leak zarata daramala eta ondorioz jasotako imajinaez dela garbi ikusten. Telebista digitalarekin okerhau ez litzateke gertatuko.

Segi aurretik, eta inor ez nahasteko asmoz, darabil-gun terminologiari buruzko argibide bat. Telebistaanalogiko edo digitala diogunean ez gara ari tele-bista aparatua berari buruz (plasma, LCD edo apara-tuon beste edozein teknologia berriez), kateek igor-tzen duten eta erabiltzaileok jasotzen dugun seina-le motari buruz baizik.

Telebista seinale digitalaren igorpena ez da berriabaina Lurreko Telebista Digitala (LTD) izan da, batikbat, gai hau jendaurrean aurkeztu duena. Horrela,seinale digitalaren igorpenak onura dezente dakar-kigula jakin izan dugu. Interferentzia arazorik ezduenez, irudi kalitatea analogikoarekin lortzendena baino hobeagoa da, DVD batenaren parekoa.Gainera, soinu estereofonikoa edota hizkuntzaanitzeko soinua ahalbidetzen du.

Nolanahi ere, telebista digitalaren ezaugarri aipaga-rriena interakzionatzeko duen gaitasuna da. Aldebatetik, arlo askotako informazioa eskatu ahal izan-go diogu telebistari (burtsa, eguraldia, aireportuenegoera, etab.). Bestetik, lehiaketa eta zozketetanparte hartzeko aukera ere eskainiko digu.

Bada telebista digitalerako jauzia jada emana due-nik, baina, oro har, telebistako irudi eta soinua sei-nale analogikotik jasotzen ditugu oraindik. Hauzure kasua bada, adi ibili. Seinale analogikoen itu-

rria desagertzear dago; azkeneko informazioen ara-bera, 2010eko apirilaren 3an igorpen analogikoguztiak bukatutzat emango dira. Une honi itzalal-di analogikoa deritzote (gazteleraz ezagunagoaden apagón analógico). Ordurako telebista digitale-rako jauzia emana izan behar dugu, telebista ikus-ten jarraitu nahi badugu behintzat.

Digitalerako jauzia emateko prest bazaude, jakizuez daukazula bide bakarra. Seinalearen igorpenmodua kontuan hartuz gero, lurreko, satelitebidezko, kable bidezko edo ADSL bidezko telebistadigitala duzu aukeran. Mutrikun, lau aukera horie-tatik batzuk oraindik ez dira posible baina epe labu-rrean izango direla espero da. Azter dezagun auke-ra bakoitza.

LTD EDO LURREKO TELEBISTA DIGITALA

Edo Televisión Digital Terrestre (TDT), gazteleraz.Ofizialki azaroaren 30ean hasi ziren kate publikonahiz pribatuak beraien kanal digitalak sistemahonen bidez igortzen.

Seinalea: Mutrikuren kasuan, seinale digitala Jaiz-kibelgo emisoretik dator eta teilatuan dugun betikoantenatik jasotzen dugu.

Page 7: K46 2005 12

7puri-purixan

Zer behar da? Lehendabizi, estaldura edo kobertu-ra duzula ziurtatu antena teknikariari galdetuz.Bigarren, zure antena seinale digitalak jasotzekoprest ote dagoen jakin. Antenasistema berria baduzu (1998 edogeroagokoa) ziur aski seinalea jaso-tzeko prestatuta egongo da. Prestez badago, antena teknikariak sei-naleak anplifikatzeko modulubatzuk jarri beharko dizkio. Etaazkenik, zure telebista aparatua ezbada digitala, deskodegailu baterosi beharko duzu. Merkatuanprezio anitzekoak aurkituko ditu-zu, 50 eta 120 euro bitartekoak,gutxi gorabehera.

Doan al da? Bai. Sistema honekinjasotzen diren kanalak ikusteko ezda hileko kuotarik ordaindu behar.

Kanalak: Estatu mailan, kanal digi-talak igortzen dituzten kateak haue-xek dira: RTVE (TVE1, La 2, Canal 24horas, Teledeporte, Klan Tv/Canal 50aniversario); TELECINCO (Tele5, Tele5Sport, Tele5 Estrellas); ANTENA3(Antena3, Antena3 Neox, Antena3Nova); SOGECABLE (Cuatro, CNN+,40 Latino); VEOTV (Veo TV1, VeoTV2); NET TV (Net Tv, Flymusic). GureErkidegoari dagokionez, Euskal Tele-bistak lau kanal igortzen ditu (ETB1,ETB2, ETB-SAT, Canal Vasco).

Egoera Mutrikun: Mutrikuko etxeaskotan kokatutako antenek herri-ko errepikagailutik jasotzen duteseinalea, Jaizkibelgo emisoretik ezbaitute garbi hartzen. Errepikagai-lu hau ez omen dago seinale digi-tala igortzeko prestatuta momen-tuz eta, beraz, etxe horiek ez luke-te seinale digitalik jasoko. Denaden, gerta liteke Jaizkibeltik dato-rren seinale digitala analogikoabaino indartsuagoa izatea etalehen seinalea kaxkar jasotzenzutenek orain garbi jasotzea. Gau-zak horrela, gure gomendioa zeralitzateke, antenari edozein molda-keta egin aurretik eta, batez ere, deskodegailuaerosi aurretik, kontsultatu zure antena teknikariare-kin bakoitzaren kasu partikularra baloratzeko.

ZUNTZ OPTIKO BIDEZKO TELEBISTA DIGITALA

EUSKALTEL azken urteotangure herriko kale azpitik bota-tzen aritu den zuntz optikoa-

ren bitartez helduko litzaiguke etxera telebistarenseinalea. Telebistaz gain, Interneteko sarbidea etatelefonia ere eskaintzen ditu.

Seinalea: Zuntz optikoaren bidez iritsiko zaigu.

Zer behar da? Jakin dugunez, EUSKALTEL herrikohainbat etxebizitzatan izan daberaien zerbitzua eskaintzeko etafirmatu ere firmatu dute beraie-kin zenbait herritarrek. Kontrata-tuz gero, fatxadan zehar doankablea eta etxeko linea dohainikjarriko dizkizute eta alta ematekoere ez duzu ezer ordaindu behar-ko.

Doan al da? Ez. Internet, telebis-ta eta telefoniako oinarrizkopaketeagatik, 14 euroko kuotahilean. Pakete honetan hogeirenbat telebista kanal sartzen dira.Nahi izanez gero, kanal gehiagokontratatzeko aukera dago.

Kanalak: 14 euroko paketeandatozenak hauexek dira: Deneta-rikoak (ETB1, ETB2, TVE1, La 2,Tele5, Antena3, Cuatro, Canal Eus-kadi), albistegiak (BBC World, Blo-omberg, EuroNews), dokumenta-lak (Natura), nazioartekoak (TV5,CNBC Europe), herri-telebistetakokanalak (Tele Donosti, TeleBilbao,Canal Gasteiz, Localia, etab.), tele-denda eta promoziozkoak. Gaine-ra, EUSKALTELen Arreta Zerbi-tzuan jakinarazi digutenez, aben-duaren 15etik aurrera LTD-akeskaintzen dituen kanal berberakeskainiko ditu aipatutako kanalsortarekin batera. Kanal horiekikusteko, deskodegailu bat behar-ko litzateke (konfirmatzeke bada-go ere, Euskaltel berak modelozehatz bat eskainiko luke).

Bestalde, ordainpeko kanalak ereeskaintzen ditu EUSKALTELek:Oinarrizko eta Premium kanalsorta. Hauez gain, badituzu ikus-taldiko ordaindu beharreko zine-ma eta futbol saioak ere. Kanalaukera guztiak eta horien prezio-ak xehetasun osoz jakin nahi badi-tuzu, begiratu euskaltel.es gune-

an edo deitu Bezeroentzako Arreta Zerbitzura(1717).

Egoera Mutrikun: Ez dira oraindik zerbitzua ema-ten hasi. Kontratuak firmatu dituztenen arabera,EUSKALTELek Gabonetan ematen hastea nahikoluke baina ziurrenik zertxobait atzeratuko da. Hauargitzeko asmoz, 1717ra deitu eta haiek data zeha-tzik ez dutela ezarrita erantzun digute eta hurbilke-tarik ematera ere ez dira ausartu. Hori bai, zerbitzuaemateko oraindik zurekin harremanetan jarri ezbadira eta kontratatzeko asmoa baduzu, dei egiezu

Page 8: K46 2005 12

8 puri purixan

lehenbailehen kontratua firmatu eta beharrezkoaden azpiegitura prest izan dezazun zerbitzua ema-ten hasten direnerako.

ADSL BIDEZKO TELEBISTA DIGITALA

TELEFONICAk telefono-hariarenbidezko telebista zerbitzuak ema-ten ditu (Imagenio). EUSKALTELek

bezala, Internet eta telefoniako zerbitzuak ereeskaintzen ditu.

Seinalea: Telefono-haritik helduko litzaiguke etxe-ra.

Zer behar da? Modem router bat eta telebistarakonektatuko den kanpoko errezeptorea. Zerbitzuakontratatzean, operadoreak berak emango dizkizubeharrezkoak diren gailu guztiak.

Doan al da? Ez. Kontratatzen duzun paketearenarabera hilean kuota jakin bat ordaindu beharkoduzu.

Kanalak: Estatuko kanal publiko eta pribatuez gain,kanal tematikoak eta ikustaldiko ordaindu beharrekozinema eta futbola dituzu aukeran. Honetaz aparte,eskaripeko sail, dokumental, albiste eta musikaeskaintzen ditu. Begiratu telefonicaonline.com webgunean xehetasun gehiago jasotzeko.

Egoera Mutrikun: TELEFONICAren Arreta Pertso-nalerako Lineara (1004) deitu dugu eta Imageniozerbitzua oraindik ezin omen da kontratatu Mutri-kun bertoko telefonogunea ez baitago horretarakoprestatuta. Euren helburua zerbitzua estatu guztiraahalik eta azkarren hedatzea litzateke bainamomentuz ez dute informaziorik epeei buruz. Halaere, datu interesgarri bat eman digute. Zerbitzuaeremu batean martxan jartzeko gune horretako jen-dearen eskari kopurua hartzen omen dute kontuan,beraz, zerbitzu honen zain bazaude, deitu lehen-bailehen TELEFONICAra zure interesa jaso dezaten.

SATELITE BIDEZKO TELEBISTA DIGITALA

Kasu honetan, seinalea satelitetik jasotzen da, antenaparaboliko baten bitartez. Sistema hau erabili nahibaduzu bi aukera dituzu: bata, DIGITAL+ kontratatuordainpeko kanalak ikusteko; bestea, zeuk zerorrekinstalatu behar den guztia eta satelitetik datozenkanal libreak hileko kuotarik ordaindu gabe ikusi.

Seinalea: Antena parabolikoaren bitartez jasotzenda sateliteek igorritako telebista seinale digitala.

Zer behar da?: Antena parabolikoa eta deskodegailudigitala. DIGITAL+ kontratatuz gero, beraiek ekarrikodizute behar den guztia. Ezer kontratatzen ez baduzu,antena parabolikoa eta deskodegailua zerorrek erosieta instalatu beharko dituzu. Kasu honetan, antenasatelite batetara zuzendu eta satelite horrek igortzendituen kanal libre guztiak ikusi ahal izango dituzu. Bilaezazu sateliteen eta hauen kanal libreen zerrenda. Harezazu kontuan baduzula antena satelite bat bainogehiagotara zuzentzea, foku anitzeko antena edoantena bat baino gehiagoz jabetzen bazara.

Doan al da? Ez, DIGITAL+ kontratatzen baduzu.Zeure kontura eginez gero, ez zenuke hilekorikordaindu beharko baina kontuan izan kodetutakokanalak ezin izango dituzula ikusi.

Kanalak: DIGITAL+ kontratatuz gero, kanal kopurueta prezio askotako paketeak dituzu eskura, ikustaldi-ko ordaindu beharreko zinema eta futbola barne.Galde egiozu hurbilen duzun banatzaileari edo sarzaitez plus.es web gunean informazio gehiago jaso-tzeko. Izan gogoan ordainpeko kanalez gain, satelite-ak igortzen dituen kanal libre guztiak ere ikus ditza-kezula.

Egoera Mutrikun: Ez dago inongo arazorik Mutri-kun zerbitzu hauetaz baliatzeko.

OHARRA: Norbaitek testuan okerreko informaziorik aurkituko balu,eskertuko genioke zuzenketa helaraziko baligu, hurrengo alean argi-taratu eta horrela irakurleak jakinaren gainean jar ditzagun.

Page 9: K46 2005 12

9bi hitzetan

GABONETAKO errezeta goxoak

Intxaur-saltsa

Osagaiak: 250 gramo intxaur garbi, litro bete esne, 250 gramoazukre, kanela zotz bat

1. Zanpatu intxaurrak mortairuan edo egurrezko mailuarekin,ore fina bihurtu arte. Antzina, eragiketa hau lihozko bi zapirenartean egiten zen.

2. Egosi esnea kanelarekin, atera zotza eta gehitu intxaur oreaeta azukrea.

3. Utzi egosten, eztiki-eztiki, 20 minutuz, krema arina bihurtuarte. Arinegi baldin badago, egosi gehixeago. Lodiegi agertze-kotan, erantsi esne pittin bat, sutatik kendu aurretik.

4. Atera eta banatu lau ontzitan. Epel zein hotz har daitekeintxaur saltsa.

Gabonetako konpota

Osagaiak: litro bete ur, litro erdi ardo beltz, 200 gramo azukre, kanelazotz bat, 125 gramo orejoi (melokotoi hezurgabetu idorrak) 125 gramoaran pasa, 125 gramo piku melatu, 125 gramo mahaspasa, kilo laurden“errezil” sagar, kilo laurden neguko madari edo udare

1. Egosi ura eta ardoa, azukre eta kanelarekin. Irakiten hastean, sartuorejoiak eta egosi ordu erdi batez, ongi samurtu arte.

2. Erantsi orduan aranak, pikuak eta mahaspasak eta eduki horrela orduerdi batez.

3. Azkenean, zuritu eta ebaki sagarrak eta udareak eta gehitu eltzeko-ari. Irakin beste ordu erdi batean. Zerbitzatu konpota epel edo fresko.

LAN ISTRIPUAK

Kezkaturik hasi genuen urtea, lan istripuetan izandakohildakoen kopurua zela eta. Ez dugu nahi kopuruetaraitzuli baina hildakoen zerrenda gehituz doa eta, antzadenez, ez da hori geldiaraziko duen neurririk ikusten.Oraintsu hasi dira Eusko Jaurlaritzak izenpetutako iragar-ki batzuk agertzen telebistan, norberaren ardurari aldabajotzen. Baina, nahikoa ote?

Sindikatuetako ordezkariek, behin eta berriz, errepi-katzen dute lan egoera prekarioak direla istripuen oina-rrizko eragileak. Kostoak murrizte aldera, azpikontrateneta autonomoen orduko prezioak merketzen direla, etahauek prebentzioak beharko lukeen denboratik oreka-tzen dutela beren beharrak edo esku lan merkeagoak aur-kitzen dutela. Horrela, kualifikaziorik gabekoak, atzerri-tarrak, lan mugaturako enpresak eta abar izaten dira istripuen subjetu nagusiak.

Beste alde batzuetatik esaten da dagoen legeria ondo dagoela baina ez dela betetzen. Eta zergatik? Zer-gatik ez dira beste arazoei aurre egiteko moduko neurriak hartzen? Zergatik ez dira hobeto gainbegiratzenerabili beharreko baldintzak? Zergatik ez da heziketan gehiago inbertitzen? Zergatik…? Zergatik…? Gal-derak eta galderak, eta horien artean, denoi burura datozkigunak: Zergatik balio du politiko baten bizitzaklangile batenak baino gehiago? Zergatik ez dute langile baten emazte eta haurren malkoek terrorismoenbiktimenak beste balio? Nork du hauen erantzuna?

Denona da ardura, baina ez maila berdinekoa.

Page 10: K46 2005 12

10 bi hitzetan

ABENDUAREN BATA, egun seinalatua

Asko egin bada ere, oraindikgehiago dago egiteko. Osasuna-ren Munduko Erakundeak 1988.urtean horrela izendatu zuenetik,abenduaren 1ean HIESAREN AUR-KAKO NAZIOARTEKO EGUNAospatu da.

Ahaleginak eta bi egin arren,egungo egoera ezin negargarria-goa da, bost milioi lagun ingurukutsatu baitira aurten Giza Inmuno-eskasiaren Birusaz(GIB), Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez.

Lehenengo kasua agertu zenetik (1981) inoizko lagungehien kutsatu da aurten HIESak eragiten duten birusez.1981 urtetik hona 25 milioi lagunetik gora hil ditu HIESakmunduan.

Egun, 40 milioi pasa lagun bizi dira GIB birusak kutsatu-ta, duela hamar urte baino bi aldiz gehiago. Asiako tsu-namiak eta beste hondamendi naturalak baino jendegehiago hil ditu HIESak aurten.

Saharaz hegoaldeko Afrikan zabaldu da gehien HIESa.Adinari buruz esan, 25 eta 44 urtekoen artean bikoiztuegin dela HIESarekin hildakoen kopurua. Tratamenduaridagokionez, berriz, Afrikan eta Asian hamar gaixotatikbatek jasotzen du tratamendua.

AURKIKUNTZA Miruaitzen

Babes moilaberria egitekolanak hasita,bertan egitenari diren bete-lana egitekoharri txikiaa t a r a t z e k oOlatzen dago-en Miruaitzkanteran lane-an hasitadaude.

Lanean diharduten langileen harridurarako, mendiajaten ari den makina batek harria apurtu eta han nonagertu zen kobazulo baterako sarrera. Makinak bereha-la geratu eta barruan begiratzen hasi direnean, hezurraketa antzinako gizakien lanabesak agertu omen ziren.Hormetan ere, pinturak diruditenak agertu omen ziren.

Aurkikuntzaren tamainari erreparatuta, Arantzadikoadituei eta Jaurlaritzako Kultur saileko teknikariei deituzieten aurkitutakoa baloratzeko.

Litekeena da, beraz, Miruaitz kantera moduan ixtea etaindusketa arkeologikoak hastea bertan. Momentuz, adi-tuen eta teknikarien esanen zain egon beharko da. Hilhonen hogeita zortzian espero da horiek Miruaitzeraetortzea.

OKELAR bertso paper sariketa2005

Beste behin, hutsik egin gabe, aurten eregogotsu aritu da Mutrikuko Bertso EskolaOkelar Bertso Paper sariketa antolatzen.

Heldu mailan mutrikuarren parte hartzea osoapala izan bada ere, Euskal Herrian zeharbarreiatuta dago Okelar sariketaren sona etaherrialde desberdinetako partaideak diragurera hurbiltzen direnak eta aurtengoan erehurbildu direnak.

Aurtengo edizioko irabazleak honako hauekizan dira

Gazte mailan:

Lehenengo saria: “Gauez hiriko argiei” lana-rekin, Elgoibarko Mikel Olaizola.

Bigarren saria: “Badakit momentua dela”

lanarekin, Beasaingo Ainhoa Mujika.

Baita ere esan, maila honetan parte hartuduten mutrikuar bakoitzak sari bana jasokoduela.

Heldu mailan:

Lehenego saria: “Aizkorriko maratoia” lana-rekin, Urretxuko Gorka Azkarate.

Bigarren saria: “Bizitza bete damu” lanarekinOiartzungo Alaia Martin.

Saritu gabeko lehen mutrikuarra, berriz,Xabier Astigarraga izan da “Iraileko arratse-an” bertso sortagatik.

Eta lerro hauetatik gure agurrik beroenaluzatu nahi diogu “Kaialde”ri ez diolakohutsik egin urteroko hitzorduari. Bejondeizu-la “Kaialde”!

Page 11: K46 2005 12

11bi hitzetan

komikixa gotzon santander

KIROLA EUSKARAZ programako fitxa didaktiko berriak

Duela hamar urtetik ari dira udal euskara etakirol teknikariak, Debarroko gainerako teknika-riekin batera, Kirola euskaraz lan mahaianparte hartzen, lan mahai horretan, besteakbeste, kirolean euskararen erabilera sustatzealderako neurriak lantzen direla. Beharbadaegintza ikusgarrienetakoa urtero argitaratzendiren fitxa didaktikoak dira, kirol jakin batekosaioak lantzeko bideak erakusten dituztenak.

Aurtengoan, bi kirol modalitate berriko fitxadidaktikoak argitaratu dira: Aquagym (uretakogimnasia) eta Hirugarren adineko gimnasia.Kirola Euskaraz programaren bi argitalpen berrihauen egile Amets Maiztegi eta Yune Gonzalezirundarrak izan dira.

Aurretik, hamar urtetan zehar argitaratu direnbeste hogei fitxak bezalaxe, Kirol horien hasta-peneko irakaskuntzarako oso erabilgarriak diraentrenatzaile, begirale eta irakasleentzat.

Fitxa argitaratu berriak eta Kirola Euskaraz pro-graman argitaratutako gainerako materialaeskuratu nahi duenak galde dezala udal euska-ra eta kirol zerbitzuetan.

Bestalde, paperezko ohizko euskarriaz gain, internet bidez ere egin daiteke orasin arte argitaratutako fitxadidaktiko guztien kontsulta ondoko helbidean: www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz.

Page 12: K46 2005 12

gizartia12

HATOR HATOR ETXERA!Kaixo lagun!

Garai hunkigarriak dira. Gabonetan mahai inguruan elkartzearen garrantziaareagotu egiten da, baina Euskal Herrian milaka familiak ezin izango dituzte jaihauek ospatu, kideren baten gabezia dela eta. Erbestearen ezbaiak edo espe-txearen gogortasunak bete ezinak diren hutsuneak uzten dituzte.

Giza eskubide zein eskubide kolektiboetan oinarritutako etorkizun itxaro-pentsuak ezin estali ditu egunez egun sufrimendua eragiten duten egoerak. Eus-kal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialen gehiengoak Euskal Preso Politi-koen eskubideak errespetarazteko apustua egiten duen bitartean, Estatu espai-niar eta frantseseko agintariek ez dute beraien politika zanpatzailea aldatzekoinolako borondaterik azaltzen. Adibiderik argiena dispertsioan daukagu, urte-tan zehar mantendu eta gaur egun ere indarrean jarraitzen duena.

Dispertsioa, senide zein lagunentzat, izugarrizko dirutza galarazten dienzigor ekonomikoa izateaz gain, astero-astero ehunka kilometrotako bidaiaarriskutsuak egitera behartzen dituen zigorra ere bada. Adiskide baten bisita,senitarteko eta lagunen besarkadaren goxotasuna zein asistentzia juridikoa etaosasun asistentzia izateko eskubidea arestian aipatutako dirutza horren menpe-kotasunaren adibideak ditugu.

Hau guztia kontuan izanik, egun hunkigarri hauetan zure elkartasuna ezin-bestekoa dugu berandu baino lehen etxean izan ditzagun.

Adierazi ezazu zure elkartasuna antolaturiko mobilizazioetan eta gogoratuzure aportazio ekonomikoa ezinbestekoa dugula.

Zorionak eta urte berri on!!

Abenduak 17Santo Tomas eguna: azokan bizkotxo, txorixo, sagardoeta material salmenta 13,00etan Konzentrazioa Goiko plazan ESTATUSPOLITIKOA ORAIN lemapean

Abenduak 24Olentzero: arratsaldeko 17,30etan Olentzeroren irtee-ra ZubixatikPreso eta iheslari politikoak etxera!

Abenduak 27tik 30eraPresoen aldeko Itxialdi baraualdia Beheko plazan!Agertu zure elkartasuna 24 orduko itxialdi baraualdiaeginez!egunero: konzentrazioak, bideo emanaldiak,hitzaldiak, presoei idazteko mahaiak...

Abenduak 31Giza katea goiko plazatik beheko plazara arratsalde-ko 19,00etan Aski da! Etxean nahi ditugu! Lema-pean

Urtarrilak 1Goizeko 1,30etan Preso eta iheslari politikoen aldekobrindisa Beheko plazan.

Urtarrilak 7Presoen aldeko Manifestazio nazionala Bilbon

EuskalPresoakEuskal

Herrrira!

GABONETAKO EGITARAUA

Page 13: K46 2005 12
Page 14: K46 2005 12
Page 15: K46 2005 12
Page 16: K46 2005 12
Page 17: K46 2005 12

kulturia 17

Durangoko Kultur Topagunea,

Azoka

ADISKIDE MAITEAAskoren artean.Txalapar-ta. Gutun liburuaHemezortzi idazlek euskalpresoiei idatzitako gutu-nak eskaintzen dizkiguteliburu honetan. Era ezber-dinetako gutunak : inti-moak, gogoetak, irekiak,fikziozkoak…Elkartasun keinu bat da...hitzaren aldeko aldarrika-pen bat... burdinen etabortxaren garaia pasatueta solasaren aroa iritsikoden nahia.

RIOMUNDOJon Maia. Txalaparta. Ele-berriaGogoaren kontra, egoerakbehartuta, herria, sendia,etxea utzi behar duena ezda inmigrantea, erbestera-tua baizik. Bertolt Brecht.Euskal Herritar askorena

ez ezik, euskaldun askore-na izan daitekeen biogra-fia dugu honakoa.

POEMAARGITARAGABEAKBitoriano Gandiaga. Elkar.PoesiaOrain arte argirik ikusi ezzuten Gandiagaren poe-mez osatutako lau liburudira. Gaika antolatuak: Bi-ziminez, Izadiminez, Jain-kominez eta Euskalminezdihardute.

EGIZU LOAskoren artean. Elkar. Ipuinak, poesiak eta sehas-ka kanten letrak dira libu-ruaren osagaiak. Honekinbatera, sehaska kanten CDbat ere argitaratu da. Hitzbatean esateko altxor batda.

EHUNGARRENEAN HA-MAIKAAskoren artean. Gaztelu-peko Hotsak.Lauaxeta idazlearen tes-tuetatik abiatuta, euskalkantagintzan modu akti-boan aritzen diren hamai-ka konpositoreekin osatu-tako diskoa.

XORIEK 17Mikel Laboa. Elkar.Distira, transgresioa, iden-titatea eta modernitateherrikoi hurbila darizkio,ohi bezala azken lan honiere.

RIP – 25 urteko punka-ren historia biziaGaztelupeko Hotsak.80. hamarkadan irekitakobidea eta sasoi hartakokantu eta bizipenak jaso-tzen ditu DVD honek.

ZEBRAAnari. Metak.Bost urte ondoren Habiakizeneko lanak utzitakoaho zapore goxoari jarrai-pena eman nahi dio.

MAITE ZAITUTPirritx eta PorrotxAnakleto eta Romiren la-gunak egin dira Pirritx etaPorrotx. Ijitoekin ikasi di-tuzten kontu pila bat da-kartzate oraingoan CD ho-netan.

40. edizioa izan da aurtengoa. Azoka sendotu bat ikusteko aukera izan dugu. Ekitaldiz betetako egitarau mar-dula eskaini dute: Argizaiola saria Gotzon Garateri eman diote, bere bizitzan zehar euskalgintzan egin duen languztia saritu nahi izan dute horrela. Hitzaldi, liburu aurkezpen, mahai-inguru eta tailerrik ez da faltatu bost egu-netan zehar, ezta kontzertu eta bertso saiorik ere Plateruena Kafe Antzokian.

Beste Azoka mota baten aldarrikapenerako ere tartea egon da, VI. Azoka Ez Komertziala antolatu dute Sapue-txe Gaztetxekoek beste kolektibo batzuekin batera.

Aurtengo edizioak bisitari gutxiago izan duela diote, baina salmentak mantendu direla...Gurean ere, Sto Tomaseko ferian ez da liburu, ipui, diskarik faltako beraz hor izango duzue aukera Durangora

hurbiltzerik izan ez duzuenok. Gu gure aldetik, denak ezin eta aurtengo nobedadeetako batzuk erakustera ausar-tu gara.

Page 18: K46 2005 12

18 karenka

Epifania hitza grekeratik datorkigueta “agerpena” esan nahi du.Ospakizun liturgikoetanzaharrenetakoa omen da; Gabonakbaino lehenagokoa, itxura denez.Ekialdean hasi ziren gertaera horiospatzen III. mendean eta gureartera, mendebaldera, zabalduzenerako IV. mendean sartutageunden. Aspaldiko ospakizuna,beraz!

Gure herrian mendeak ez, baina urteak, bai,badira Errege Egun bezperako kabalgata antola-tzen dutela. Aztarren garbirik atera ez baduguere, badirudi 40ren bat urte edo izango direlazahar, gazte eta haurren ilusioa piztu eta bizi-tzen dutela. Katekistak izan dira horren arduradun fineta saiatuak.

Kontatu digutenez, hasieran, moilako loja bateanzeukaten euren prestaketarako txokoa eta bertatikateratzen ziren Hiru Erregeak. “Hasierako errege haiekapaizaren barruko tunika zuria eta, gainetik, sobreka-ma bistosoren bat eramaten zuten”. Hiru ErregeakTomorrotoren kamionean joaten ziren eta musikabanda izaten zuten lagun.

Behin hasiera eman ondoren, urtero saiatzen zirenhobekuntza txikiak egiten. Han ibiltzen ziren: batak,josi; besteak koroiak egin eta pintatu, tela granate

fruntzituarekin kamiona apaindu eta izar distiratsuakerantsi…”Tela granate haiek Aste Santuan altaran era-biltzen zirenetakoak izaten ziren; tronoak, berriz, uda-letxetik hartzen genituen. Eta bukatzeko, dena globozeta opariz betetzen genuen.” Elkarri lagunduta ibil-tzen ziren eta horrelaxe jarraitu dute berrogei urtehauetan.

Errege hutsak ateratzetik, laguntzaileak-eta erama-tera pasatu ziren. “Laguntzaileak jazteko, berriz, bate-ko trapu bistosoa, besteko kurtina-telak… eta horrelamoldatzen ginen.” Larruak ere nahi izaten zituzten etasasoi hartako gabardina-forroak erabiltzen zituzten;eta horrretarako, jakina, batari eta besteari eskean ibilibehar!

Hasieran hirurak elkarrekin, baina gerora hasi zirenErrege Magoak bakarka ateratzen: arrantzaleekin,Gaspar; baserritarrekin, Meltxor; eta, ekialdekoak, Bal-taxarrekin. Lanak izaten ziren laguntzaile haientzatguztientzat jantziak topatu edo prestatzen. “Katekis-ten artean lana banatu eta batzuek, telak erosi; beste-

ii

Erregeak datoz,erregeak datoz…i

i

Gure herrian badira 40 bat urteErrege Egun bezperako kabalgata

antolatzen dutela

i

Page 19: K46 2005 12

19karenka

ek, josi… eta baita inguruko baserrietako aintzinakoarropak eskatu ere.” Errege bakoitzak bere bidea egi-ten du txistulari, soinujole eta bandaren laguntzarekin.

Denborak aurrera egin ahala beste hobekuntzabatzuk ere egin zituzten. Jesus Mari apaiz zegoenekoaomen da Goiko Plazan egiten den kontaketa: erregeeiongi etorria eta gertaeren azalpenak ematea. BehekoPlazako antzezlana, ostera, Jose Agustin apaiz zelahasitakoa da: Herodesen pasartea antzeztea, alegia.

Horrek guztiak sortutako gastuei aurre egiteko etakatekisten lana eskertzeko, badira urte batzuk Udalakdirulaguntza ematen duela. Eta guztia behar, gainera!Arropa berriak egiteko materiala dela, lastargi edoantortxak direla, goxokiak direla, zaldiak direla, zal-diak jende artera ateratzeko behar diren aseguruak…

“Lanik handiena Baltasar Erregearen laguntzaileguztiak nola jantzi izaten zen. Baserritar eta arrantza-leena errazagoa izan da beti arropa aldetik, behintzat.Gero, beti zaindu izan dira detaileak ere: barazkiakotarratxoetan, arkumeak lepoan… Orain bene-beneta-ko arkumetxoak eramaten dituzte, baina ibilitakoakdira untxi larruak bete eta josten ere! “Gero berogai-luaren ondoan lehortu, talko hautsez ondo igurtzi etalisto lepoan hartu eta eramateko”. Pena handia emanzieten harategietan untxiak hiltzeari utzi ziotenean;zeren, harrezkero, ezin izan baitute larrurik lortu.

Olentzero ere hantxe eramaten dute eurekin bate-ra. Lasai asko joaten da, gainera, bere lan guztiakamaituta izaten baititu ordurako. Ama Birjina, Jesus

Haurtxoa eta San Jose ere bene-benetakoak izatendira. Urtero izaten dute haur jaioberria duten guraso-ren batzuen laguntza ere.

Meltxor Erregeak etentxo bat egiten du bere bide-an Zaharren Egoitzara bisitatxo bat egiteko. Olentzerolagun duela egiten du sartu-irtena: zaharrak besarka-tu, euren eskaerak entzun eta errege opilak eramatendituzte. Emozioz beteta egon ohi dira bertako aitona-amonak. Komendura ere urtero joaten ziren mojakbertan zeuden artean.

Aldaketa eta berritze guztietan azkena hauxe izanda: Baltaxar margotu beharrik ez izatea! Etorkin afri-karrei geure ospakizunetan parte hartzeko aukeraematea oso pausu hunkigarria izan da. Iluntze horre-tan, behintzat, adiskide artean daudela ikusiko dute,eta gure umetxoak euren magalean hartuta, familiahandi baten parte direla sentituko dute. Lastima, biha-ramunean…!

Guretzat pare bat orduko ikuskizun “magikoa”denak makina bat lan eta arazo sortzen ditu horretazarduratzen direnen artean. Katekistek, bukatu aurre-tik, euren esker ona agertu nahi diote urte luzeetanarropak garbitu, plantxatu, gorde eta beste hainbateginkizunen ardura izan duen Sor Rufinari. Izango aldira eskuzabal Errege Jakintsuak zeruko tronoetatik,katekista hauen antzera, borondate osoz lan egitenduten guztiekin!

Olentzero ere Erregeekin baterajoaten da, bere lan guztiak amaituta

izaten baititu ordurako

Pare bat orduko ikuskizun magikoaren atzean makina bat ordu,arazo eta lan dago, katekistek ondo

dakitenez

Page 20: K46 2005 12

lan giruan20

HegaztiengripeaTxoriak bezala, hegaz hurreratzen zaizkigubirusaren inguruko berriak. Jakina da AsiatikEuroparako bidea hartua duela hegazti-gripeak.Hong Kongen agertu bazen ere, Errusia, Turkia,Grezia eta Ingalaterra zeharkatu ditu jada, etahemen, ondorio izugarriak izan daitezkeelakokezkatuta alde batetik, eta aiduru, bestalde,agintarien mezu lasaigarriak entzunda.Goazen bada, arazo honen inguruan zerbaitgehiago sakontzera.

GAIXOTASUNA

Animalia ornodunen eta gizakien arte-an berezko eran igarotzen diren gaixota-sunei zoonosiak deitzen zaie. MundukoOsasun Erakundeak ehundik gora agente,birus eta bakteria erakoak, ditu kataloga-tuta mantenimendu zikloaren arabera,hau da, animaliengandik gizakiarenganatransmititzean tartean behar direnen ara-bera: ornodun bat, bi ornodun, ornoduneta ornogabea, eta abar. Honek esan nahidu, ez dela gertatzen erraza animalien-gandik gizakiengana eta gizakiengandikbeste gizaki batengana, birus eta bakteriahoriek igarotzea.

Gaurko bizimoduak, gizaki eta anima-lien mugikortasunak, biztanleriaren den-tsitateak, merkataritzak, animalia honda-kinen manipulazioak eta abar luze batekegia da erraztu egiten duela zoonosihauek azaltzea. Horregatik kezkatzen gai-tuzte gehiago hain maiz entzutzen ditu-gun albisteek, ondorio bezala pandemia(gaixotasun batek gizaki askori batera era-giten dionean) bat gerta daitekeela diote-nak.

Hegazti-gripea orain dela ehun urteantzeman zen lehen aldiz Italian. “A”motako birus batek eragindako gaixota-sun oso kutsakorra da, eta hegazti motaguztiei eragin diezaiekete. Mota honeta-ko hogeita lau azpitipo ezagutzen dira,baina H5 eta H7 motatakoak dira arazolarrienak sortu dituztenak. Uretako hegaz-ti migratzaileak dira birusaren eramalehandienak, ahatea batik bat, eta baita,birusaren aurka, erresistentzia handienadutenak ere. Eskortako hegaztiak dira,ostera, ahulenak.

Arazoa birusek aldatzeko duten gaita-sunagatik larriagotzen da, hildako pertso-nei egindako azken ikerketetan frogatu-tzat eman denez. Horrek esan nahi du sor-tzeko dauden bakunak ere egoera berrie-tara moldatzen joan beharko direla.

Ez da erraza gaixotasuna animalietatik gizakiengana

igarotzea

Page 21: K46 2005 12

MUNDUAN

1997tik dakigu hegazti-gripeakgizakiarengan eragina duela. HongKongen A(H5N1) birusak hegazti etagizakiei eragin zien. Hemezortzi per-tsona ospitaleratuak izan ziren etahaietatik sei hil. Milioi eta erdi oilaskohil behar izan zuten epidemia geldia-razteko.

Urte batzuetara, 1999an eta HongKongen berriro, bi haurren kasuakezagutu ziren A(H9N2) birusak era-ginda, baina onik atera ziren biak.

2003. urtean Txinara bidaiatu etaA(H5N1) birusak eragindako bi per-tsona tratatu zituzten eta haietakobat hil egin zen. Urte berean, Holan-dan, A(H7N1) birusak eragindako lau-rogei kasutik gorako informazioa jasozen, gehienak begietako infekzio etaarnas arazoak eraginda. Bakarra hilzen, granja bat bisitatu zuen albaita-ria.

Iazko urtean eta aurten, Asia alde-ko Vietnam, Indonesia, Thailandia,Kanputxea, Kanbodia eta TxinanA(H5N1) birusa gogor joten ari da.Ehun eta berrogei bat pertsona kutsa-tu eta hirurogeitik gora hildako konta-tu dira eta, azken albisteek diotenez,Txinan 24 eta 35 urteko bi emakumehil dira hilabeteko tartean. Hil osteanegin zizkieten frogek erakutsi omendute hegazti gripearen birus aldaeragaiztoenaren mutazio batek hil zitue-la. Hildako bi lagunen gorpuetan aur-kitutako A(H5N1) birusa ez da Vietna-men hegaztien gripeak kutsatutako

gizakietan aurkitutako A(H5N1) aldae-raren modukoa. Hala ere, ez kezkatze-ko esan du Pekinek, ez delako gizakienartean igaro.

EUSKAL HERRIAN

Gure etxean, alde guztietatik gai-lendu den mezua lasaitasunarena izanda. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza,Arrantza eta Elikadura sailburuak adie-razi bezala “zehaztasun zientifikoan

oinarrituz, euskal gizarteak ez du kez-katuta egoteko arrazoirik, beraz, neu-rrigabeko eta, batez ere, zentzugabe-ko giza alarma sortu da eta ez daegiazko arriskuen ezaugarri”. Aldiz,arduratsu azaldu da hegazti ekoizleekjasan ditzaketen kalteak direla medio.Izan ere, eurak izango dira aurreran-tzean arreta gehien jarri beharko dute-nak, neurriak hartu beharko dituzte-nak eta, azken finean, galtzeko gehiendutenak.

Prebentziorako alerta protokoloaegia dela jada dio sailburuak, eta aler-ta goreneko epea urriaren 1etik2006ko martxoaren 31ra luzatukodela. Ehun eta hogeitasei esplotazio-tan lagin analitikoak jasoko dira. Aste-ro-astero albaitariek berrikuste inspek-zioak egingo dituzte. Aire librea ekidi-nez, hegaztiak eremu itxietan egotekobeharra azpimarratu du eta hezegune-en eta hegazti migratzaileen bideankokaturiko esplotazioetan, arriskuhandiagoa izateagatik, prebentzioneurri bereziak aplikatuko direla. Esa-terako, hegazti guztiak giltzapetzekoegokitutako nabeak derrigorrezkoakdirela eta, izan ezean, txoritegiak ohialbatekin estali beharko direla, bertakohegaztiek igarobidean diren hegaztie-kin kontakturik izan ez dezaten. Baitaere, hezeguneen inguruko autokon-tsumorako diren hegazti esplotazioengainbegiraketa gauzatuko dela eta,

gainera, gripe arruntaren txertoahartu beharko dutela hegaztiekinharremanetan daudenek.

MUTRIKUN

Hurbilago, Mutrikun bertan, JoxeArrietaren granjara joan da Kalaputxieta Joxe, bere emazte Sagrariok, etaMaite alabak egin digute harrera.Hegazti-gripearen berri jakiteko,komunikabideei adi egoten dira. EuskoJaurlaritzatik korreoz jaso zuten gripe-ari buruzko informazioa, non, besteenartean, gaixotasunaren sintomak ereagertzen diren.

Oraingoz ez dute sumatu jarraipenberezirik. Urteroko lau-bost aldietakoikuskaritzak egiten jarraitzen duteOsasun sailetik. “Agian, analitika sako-nagoak egingo dituzte“ dio Maitek.Joxerenean ohikoak diren beste jarrai-penak egiten dituzte, GipuzkoakoOilategi Elkartearen partaide direnez,bai oiloen osasuna bai arraultzen kali-tatea mantentzearren.

Ez daude kezkatuta. Badakite gau-zak oker joanez gero oilo guztiak hilbeharko lituzketela baina, granjadagoen tokian kokatuta egonda etaoiloak itxitako nabean egonda, arris-kua urrunago ikusten dute.

Prebentzioa da pandemia bateragozteko bidea. Nahiko al dirahartutako erabakiak? BretainiaHandian hartu dituztenak terroris-moaren aurka hartutakoen maila-koak direla diote.

2121lan giruan≠ 21

Euskal Herrian alarmarako arrazoirik

ez dago

Page 22: K46 2005 12

e-gazte!!22

Sexu transmisiokog a i x o t a s u n a kEz da asko hitz egiten

jendartean sexu bideztransmititutakogaixotasunez, sexuaz egitenez den bezala. Etahorregatik, jasotzen duguninformazioa oso urria da.

Sexu Transmisioko Gaixotasunak (STG) jar-duera sexualaren bitartez (bagina, uzki edo ahobidezko harremanak) eta azalaren elkar ukitzebatzuen bidez kutsatzen diren infekzioak dira.

Sexualki aktiboa den edozein pertsonak izandezake STG bat, eta babesik gabeko sexu harre-manak izan badituzu, STG bat daukazun jakite-ko modu bakarra medikuarengana joatea da.

STG GARRANTZITSUENAK

- Gonorrea. Sintoma arruntenak ondokoakdira: baginako fluxua gehitzea, jariakinak zaki-lean edo erresumina pixa egitean.

- Chlamydia. Gonorrearen tankerako sinto-mak ditu eta gaixotasun hori bezala bagina,uzki eta aho bidezko sexu harremanetan kutsa-tzen da.

- Sifilia. Hau konplexua da, sintoma desber-dinak eragiten dituen bakterio batek sortzenbaitu. Hasieran, minik ez da izaten ukimen-gunean (genitalak, ahoa edo uzkia) eta zenbai-tetan ez da ikusten.

- Erpesa edo genitaletako garatxoak.Bagina, uzki edo aho bidezko sexu harremane-tan eta lesionatutako larruazalarekin kontaktuintimoa izatean trasmititzen diren birusek eragi-ten dituzte gaitz hauek.

- B hepatitisa. Gibela modu kronikoan erasan dezakeen birusbatek eragiten du. Sexu eta odolaren bidez edo amarengandik hau-rrarengana trasmititzen da.

- GIB/HIES. Organismoaren defentsa sistemari eraso egiten dion biru-sa da HIESA. GIBa izatea eta HIESA izatea ez da gauza bera. HIESArenbirusa odolean, esperman, baginako jariakinetan eta amaren esneandago. Koitodun sexu-harremanak GIB kutsatzeko arriskuzko jardue-rak dira. Aho bidezko harremanetan arriskua txikiagoa den arren,kutsa daiteke.

NOLA BABESTU SEXU GAIXOTASUNETATIK?

Sexu gaixotasunetatik babesteko antisorgailu eraginkorrena kondoiaedo preserbatiboa da. Sexu harreman guztietan erabili behar da,hasieratik bukaerara arte. Gizonezkoen preserbatiboa (denontzatezagunenak direnak) eta emakumezkoenak daude. Biek eraginkor-tasun berbera dute, baina kasu batzuetan emakumezkoena egokia-goa izan daiteke. Bi preserbatibo mota hauek ez dira inoiz bateraerabili behar.

Beraz, amaitzeko, hona hemen STGik ez harrapatzeko hiru aholku:• Ondo informatu.• Arduratsu jokatu.• Behar den guztietan preserbatiboa erabili edo erabiliarazi.

Egileak: Institutuko Prentsa Tailerrekoak

“Preserbatiboa da haurdunaldiak, HIESAeta sexu bidezko beste gaixotasuetatik

babesten dituen metodo bakarra”

Page 23: K46 2005 12

23e-gazte!!

- Nor da Lukas Rodriguez?

Lukas Rodriguez da ume eta gazteizan zena eta orain zuzendaritzalanetan dabilena. Berez donostiarranaiz, baina Mutrikura etorri nintzenorain dela 14 urte. Bertan jaio zitzai-gun semea eta handik aurrera hemengelditu gara bizitzen.

- Zergatik irakasle?

Betidanik gustatu izan zait hezkun-tza, nahi gabe; egia esan, karreraegin nuenean, historiako karrera eginnuenean ez nuen pentsatzen irakasleizaterik, baina lehenagotik ere euska-rako klaseetan aspaldi hasi nintzen.16-17 urte nituela, lehendabiziko kla-seak ematen hasi nintzen, euskarako-ak, gaueskoletan eta horrela. Etaorduz gero, historia egin nuenez etahistoriak, berez, irakaskuntzan ezbada, irteera gehiegirik ere ez dauz-kanez, suposatzen dut horregatiksartu nintzela. Eta hor jarraitzen dut.

- Zuzendari izateko arrazoiak...

Pixka bat denetik. Batzuk pertsona-lak, beti ardurak ikusi ditudanean,neronek hartu ditzakedanak edo,beti izan naiz joera horretakoa. Eznaiz ezkutatzen diren horietakoa edonormalean ez naiz izaten horrelakoa,eta nire erabakia izan zen. Ikusi nuenlehengo zuzendaritzak uzten ziolaeta orduan... Horretan, gainera, iritzigarbi bat daukat, hau da, nire ustezfinko garenon artean txandakatubehar dugu zuzendaritzako lanetan.Normalean ez da oso maitea izatenlanpostu hau baina eraman beharre-

koa da eta, orduan, gai sen-titzen garenon arteanbehintzat txandakatze pro-zesu bat eraman behardugu zuzendaritza aldaketa dagoenmomentuan. Ikusi nuen hartzekoprest nengoela eta hartu egin nuen.

- Zein da zuzendari baten lana?

Ba... denetikoa. Akademikoa, estraakademikoa... denetik egiten dugupixka bat. Orokorrean da Institutuanmugitzen den guztia kontrolatzea.Adibidez, gaur goizean berogailuenasuntoarekin egon naiz, formakuntzaproiektuekin (bai irakasleenak baisarbidetzaren ingurukoak direnak).Nolabait, antolaketa lana da gehiena,eta baita ere, nola ez, zuzendaritzakotaldea zuzendu; azken finean, denonartean egiten dugu hemengo lana, ezneuk bakarrik. Ondo antolatu beharda dena Institutuak funtzionatudezan eta hori izaten da gure eginki-zuna.

- Inoiz pentsatu al duzu lanbidezaldatzea?

(Barre algara baten ondoren...)Bueno, ba egia esan, irakaslea ezbanintz, musikari izango nintzatekee-la edo artista lanak burutuko nituzke-ela uste dut. Egia esan beharko banu,ez dut ikusten aldatzeko interesik.Pozik nago nagoen lekuan.

- Gaur egungo gazteria etalehengoa...

Gazteak beti gazte eta, orduan, kon-paraketak... Gure sasoia ez da gaur-koa. Beste arazo batzuk genituen,

gehienbat politikoagoak. Niri tokatuzitzaidan gazteria, 80ko hamarkada-koa izan zen. Garai hartan, bai EuskalHerrian bai Espainia mailan, politikanagusitzen zen; oraindik diktadurabatetik gentozen, demokrazia bideakzabaltzen ari ziren, denak baliozuen... Nire gazte garaia oso politaizan zen. Aukera asko izan genituen,eta oraingoa ikusten dut pixka batmediatizatuagoa dela, telebista delaeta. Orain, erantzukizun gutxiagore-kin ikusten ditut. Horrek ez du esannahi erantzuteko prest ez dagoenikedo erantzuten ez duenik. Gaztedia-rekin bat egiten saiatzen naiz ni beti,baina gero eta urrunago nabil, nor-mala den moduan. Ia.. 17 urteak nirioso urruti gelditzen zaizkit eta, halaere, uste dut, oso gazte onak zaretelaeta... gazteria bizia zaretela eta ondoegiten duzuela. Gazteak beti gazte...(barre algarak).

- Noiz arte zuzendari lanetan?

Berez, hiru urterako dut hitza eman-da. Onartu nuen eta 2008ra arte.Orduan, 3 urterako epea sinatu nueneta 3 urte aguantatzea pentsatzendut, gauzak ondo badoaz, eta denenonerako izan dadila.

Egileak: Asier Juaristi, Ander Esnal,Norma Ageitos eta Julen Exposito(Institutuko Prentsa-tailerrekoak)

Aurten zuzendaria aldatu dugu gure MutrikukoInstitutuan eta honi elkarrizketa bat egitea erabakidugu. Gure zuzendariak gauzak aldatzeko prestdagoen zuzendaria dirudi eta ziur gaude oso ondokonponduko garela elkarrekin. Hona hemen LukasRodriguezek gure galderei emandako erantzunak.

I n s t i t u t u k o z u z e n d a r i a r iee ll kk aa rr rr ii zz kk ee tt aa

Page 24: K46 2005 12

zorion agurrak

ANERAbenduaren 14an, 8urte beteko ditu gu-re etxeko txapeldu-nak. ZORIONAK etamuxuk etxeko guz-tion partez.

NORAAbenduaren 29anZorionak gure etxe-ko printzesitari, berehirugarren urtebe-tzean eta muxuhaundi bat zure ai-tatxo eta amatxorenpartez.

NAHIAAbenduaren 24anZorionak zure seiga-rren urtetbetetzeaneta muxu haundibat osaba-izeba etabatez ere Noran par-tez.

AINHOAMadariagako rubi-xiari bere 9. urtebe-tetzean, abenduaren14an, Zorionak!Etxeko denon partezbatez be Ionen par-tez.

IRAITZAbenduaren 19an 9urte beteko dituengure etxeko mutil ja-torrari Zorionak! ai-ta, ama eta Unairenpartez. Ondo pasaeta opari asko jaso.

JONALZorionak zeuri ere!Ez pentsa zure urte-betetze eguna pasa-tuko zitzaigunik!Hola segi, zintzo-zin-tzo... Olentzero por-tatuko da ta!

IDURREAbenduaren 15ean,zure 11. urtebete-tzean, Zorionak!etxeko denen par-tetik ondo pasatueta bi muxu haundi-haundi aitaren par-tez.

denborapasak

Page 25: K46 2005 12

argazki zaharrakargazki zaharrak

MUTRIKU F.T.1963-1964denboraldia,Hirugarrenmailara igozenekoaAtotxan, 1964komaiatzaren 24aGoian: Bernardo,Albizu, Zamakola,Maidagan I, Basterre-txea, Garagarza etaManolo.Behean: Lizaso, Ame-tza, Arrieta, Maida-gan II eta Galdos.

Page 26: K46 2005 12

2626 agenda

abenduaKalaputxi, 46. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

abenduak 17, zapatua

SANTO TOMAS AZOKAGoizean zehar, abere eta barazki erakusketa etasalmenta.Eguerdian, Urrezko aizkoraArrospide eta Fausto Mugerza Vs. Senosiain II etaVicenteMugerza anaiak Vs. Otaegi eta Larretxea II

Gaueko 22:00etan, ParrokianGABON KONTZERTUAUdal Musika eskolak antolatuta

abenduak 23, barixakua

Umeentzako antzerkia Hankatxo taldearen eskutikLana: Cantervilleko mamua.Zabielen, arratsaldeko 18:00etan

BODY-PUMP erakustaldiaKiroldegian, arratsaldeko 19:00etan

abenduak 24, zapatua

OLENTZERO Mutrikuko kaleetan zeharOndoren, afaltzera erretiratu eta... lotara!

abenduak 25, domeka

Etxez etxe, Olentzerok lagatako opariak jaso etazabaltzea.

abenduaren 26tik 30era

Gabonetako Haur Parkea Txantxangorii AisialdiTaldearen eskutik

abenduak 30, barixakua

OTEhITZAri BIRAKA ikuskizunaKUKAI Dantza Taldearen eta Ttanttaka antzerkitaldearen eskutikMiruaitz pilotalekuan, 22:30etan

urtarrilak 1, domeka

Goizean goiz, ARNOra igoera.Tontorrera heldu direnentzat, salda, txorixoa eta edaria.Burumendi Mendi Elkarteak antolatuta.

urtarrilak 5, eguena

Errege Kabalgata Mutrikuko kaleetan elizaraino.Udaletxeko arkupeetan Erregeek umeen gutunakhartuko dituzte.

urtarrilak 6, barixakua

Erregeek lagatako opariak jaso eta zabaltzea.

urtarrilak 15, domeka

Jesus Nazarenoaren omenezko kontzertuaMutrikuko Musika BandaZabielen, eguerdiko 13:00etan

Musika kontzertuaOrquestra de cambra del AmpurdáUrte Berriko kontzertua: Valsak eta Polkak

urtarrilak 21, zapatua

Musika kontzertuaEuskadiko Orkestra Sinfonikoaren soka-taldeaVivaldiren Lau Urtaroak

Page 27: K46 2005 12
Page 28: K46 2005 12