joanes etxeberri sarakoaren saiakera- lanak eta latina ... · • escuararen hatsapenac atala...

822
Joanes Etxeberri Sarakoaren saiakera- lanak eta latina ikasteko gramatika: edizioa eta azterketa Jakintza-arloa: Filologia Egilea: GIDOR BILBAO TELLETXEA Urtea: 2006 Zuzendaria: JOAKIN GORROTXATEGI TXURRUKA Unibertsitatea: UPV/EHU ISBN: 978-84-8438-562-2

Upload: others

Post on 24-Dec-2019

14 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • Joanes Etxeberri Sarakoaren saiakera-lanak eta latina ikasteko gramatika: edizioa eta azterketa

    Jakintza-arloa: Filologia

    Egilea: GIDOR BILBAO TELLETXEA

    Urtea: 2006

    Zuzendaria: JOAKIN GORROTXATEGI TXURRUKA

    Unibertsitatea: UPV/EHU

    ISBN: 978-84-8438-562-2

  • Hitzaurrea

    1989an lortu nuen Filologia Klasikoko lizentzia; 1990ean Euskal Filologiakoa; 2006ko uztailaren 4ra arte ez nuen defendatu tesi hau Gasteizko Letren Fakultatean; beste bederatzi urte behar izan ditut osorik argitaratzeko. Baten batek esango du, urrats bakoitzean horrenbeste itxaronarazi ondoren, orijinaltasun handirik gabeko lana dela gaur aurkeztuko duguna:

    In terris maxima exspectatio.At ille murem peperit.

    Lurrean egundoko itxarobidia.Ta, hara, sagu bat erdi.

    (Juan Anjel Etxebarria estimatuaren itzulpenean).

    Izan ere orijinaltasun handirik gabeko gaia da, edozein filologiatako doktore-tesirako, autore jakin baten lanen edizioa eta azterketa egitea. Filologoaren lanetan klasikoena da, hain zuzen, eta filologo-izena mereziarazteko aproposena, gure ustez, edizio filologikoa prestatzea. Halako milaka egin dira, eta, hautaturiko autorearen corpusak gutxieneko neurria izanez gero behintzat, doktoregaiak erraz jakin lezake egin beharrekoa zer den.

    Gure tesi-lanaren egitura, beraz, horietako edozeinen antzekoa da: lehenengo, editaturiko lanaren azterketa, eta gero, edizio-lana bera. Azterketaren barruan, Etxeberri Sarakoaren bizitzari eskaini diogu lehenengo atala, haren proiektua azaltzeari bigarrena eta edizioaren inguruko argibideei hirugarrena. Egitura horretan ez dago ezer berririk.

    Guk hautaturiko autoreak baditu, ordea, Filologia Klasikoaren tradizioan berezia egiten duten ezaugarriak: batetik, XVIII. mendekoa izatea (ez baitira hain ugari mende horretako latinaz arduratu diren ikertzaileak), eta, bestetik, corpusaren zati handi bat elebiduna izatea, euskaraz eta latinez.

    Bestalde, Joanes Etxeberri Sarakoa, doktore-tesiaren ikergai legez hautaturiko lanaren autorea, ez da ezezaguna, baina Euskal Filologiaren ikuspegitik abiatu dira orain arte haren lana ikertu duten guztiak. Idazleak berak euskaraz eta latinez idatzi duen prosa-lanaren kasuan, esan liteke ez dela jokabiderik egokiena, baina onargarria izan liteke; larriagoa da hutsunea (eta esan liteke norabide okerretik eraman dituela ikerketak) gramatika-lanaren kasuan, izan ere latin-gramatika baita (eta ez gramatica bascongada, ezagutzen den eskuizkribu bakarraren bizkarrean norbaitek idatzi duen moduan), Etxeberri Sarakoak argitaratu gura izan zuena. Hortaz, Joanes Etxeberri Sarakoaren lana bere osotasunean ulertu nahi bada, ezinbestean hurbildu behar da harengana hala Filologia Klasikoak nola Euskal Filologiak eman dituzten urratsak ezagututa.

    Gure lehenengo eginkizuna, hortaz, Joanes Etxeberri Sarakoaren idazlan ezagun guztien testua finkatzea izan da, hala euskarazkoa nola latinezkoa, dena irizpide beretsuen arabera osaturiko edizio filologiko bakar batean bildurik.

    Testuaren atal bakoitzeko ezaugarriek, alabaina, edizioaren antolaketa berezia eskatu dute:

  • • Escuararen hatsapenac atala oso-osorik da elebiduna, euskaraz eta latinez, eta bi zutabetan antolatu ditu Etxeberri Sarakoak eskuizkribuko orrialdeak; guk ezkerreko orrialdean eman dugu Etxeberriren ezkerreko zutabea, eta eskuinean Etxeberriren eskuinekoa, baina biak orrialde-zenbaki berarekin.

    • Escual Herriari eta escualdun guztiei escuarazco hatsapenac latin ikhasteco liburuaren lehenengo bi parteetan zutabe bakarra dagoenez, orrialde-segida bakarra hartu dute edizioan; hirugarren partean, ordea, berriz ere bi zutabe dira eskuizkribuan, ezkerrekoa euskarazkoa eta eskuinekoa latinezkoa; hortaz, eskuineko orrialdean eman dugu gure edizioan euskarazkoa, eta, horren parean, eskuineko orrialdean, dagokion latinezko testua.

    • Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna, jakina, euskara hutsez inprimatu zenez, orrialde-segida bakarrean eman da.

    Corpusa eskuizkribu bakar batean eta edizio bakar batean oinarritua denez, edizio kontserbadorea egin behar izan da, jatorrizkoetan ikusten denaren berri ahalik eta zehatzena eskainiaz, eta editorearen eskuari ahalik eta gutxien eraginez (eta, jakina, ibili den guztietan oharretan nabarmenaraziz). Puntuazioa, halere, editorearen ardurapean geratu da, edizio ez paleografiko orotan bezala.

    Testua finkatzeko tresna lagungarri gisa erabili ditugu, bestalde, eranskinetan bildu ditugun hitz-zerrendak:

    • Prosa-lanetako latinezko hitz-zerrenda.

    • Prosa-lanetako euskarazko hitz-zerrenda.

    • Prosa-lanetako euskarazko aditz-zerrenda.

    Modu erdiautomatikoan sortu ditugu hala latinezko nola euskarazko hitz-zerrenda alfabetikoak, eta eskuz antolatu ditugu eranskinetan aurkeztu diren eran.

    Bestalde, testua bere osotasunean ulertzeko helburuarekin, eta lana Europako garai hartako paradigmetan kokatzearren, goitik behera berrikusi da 1907an Julio Urkixo euskalariak Etxeberri Sarakoari buruz idatzitakoa.

    Honekin guztiarekin, tesi honetan eskaintzen denarekin, gure ustez, bide berriak zabaltzen dira Etxeberri Sarakoaren inguruko azterketa zehatzagoak egiteko: batetik testua finkatu gura izan dugu eta bestetik Europako parametroetan kokatu Etxeberriren lana. Alde horretatik, etorkizunean ezin izango da Etxeberriren prosa-lana aztertu aurreko bi mendeetako produkzioa kontuan hartu gabe: Aldrete bezalako autoreak, baina baita latinezko enciclopedie rinascimentali deiturikoak (Lange, Polidoro Virgilio, Zwinger, Bercheure), eta inventio-rako erabilitako hiztegiak (Covarrubias, Broissinière, Moréri). Gramatika-lanarentzat eta hiztegi-lanarentzat ere azterbide berriak zabaltzen dira, gramatikalari edo hiztegigile handiei begiratu beharrean eskola-maisu eta eskola-testugileei begiratuta: Hannibal Codret, François-Antoine Pomey eta Valeriano Requejoren lanek argi berria eskainiko diote Etxeberri Sarakoaren proiektua hobeto ulertu gura duenari.

  • Tesian defendaturiko zenbait ekarpen han-hemenka argitaratu dira:

    Bilbao, Gidor, 1991, “Larramendiren garaikide bat: zenbait xehetasun Joanes Etxeberri Sarakoaz”, ASJU XXV-3, 751-768.

    Bilbao, Gidor, 1997, “Joanes Etxeberri Sarakoa Okzitaniako Tolosan ikasle”, Uztaro 23, 25-30.

    Bilbao, Gidor, 2004, “Joanes Etxeberri Sarakoa, sendagilea eta letra-gizona”, Lapurdum IX, 67-82.

    Bilbao, Gidor, 2006a, “Hannibal Codret eta Etxeberri Sarakoa: latina euskaraz irakasteko ikasliburua XVIII. mendearen hasieran”, in B. Fernández & I. Laka (arg.), Andolin gogoan. Essays in honour of Professor Eguzkitza. Bilbo: UPV/EHU, 179-204.

    Bilbao, Gidor, 2006b, “Eztut jeusic neure baitharic ekharri, ez eta ere autoretan causitcen ezten gauçaric isquiribatu: Etxeberri Sarakoaren asmatze-lanerako iturriak”, in Joseba Lakarra & Juan Ignacio Hualde (arg.), Studies in basque and historical linguistics, in Memory of Larry Trask. Ikerketak euskalaritzaz eta hizkuntzalaritza historikoaz, Larry Trasken oroitzapenetan. Bilbo: UPV/EHU, 161-220.

    Bilbao, Gidor, 2010, “El Manuscrito de Zarauz de Etxeberri de Sara: notas para la historia del texto”, in Aurelia Arcocha-Scarcia, Javier Lluch Prats, María José Olaziregi Alustiza (koord.), En el taller del escritor: génesis textual y edición de textos. Bilbo: UPV/EHU, 209-238.

    Argitaragabe segitzen zuten, orain arte, edizioak eta eranskinek. Argitalpen honetarako, ez dugu tesiko testua berrikusi; defentsa-egunean aurkeztu zen moduan argitaratzen da hemen, errata nabarmenen bat zuzenduta.

    Urte luze hauetan erditu duguna sagu txikia baino izan ez bada ere, izango al da, behintzat, sagu bizia, jostaria, zirikatzailea, hau baino lan hobeak egingo dituztenen gogo-pizgarri.

    Gidor Bilbao TelletxeaLegution, 2015eko irailaren 30ean

  • Joanes Etxeberri Sarakoaren

    saiakera-lanak eta latina ikasteko gramatika:

    edizioa eta azterketa

    Doktore-tesia

    Doktoregaia: Gidor Bilbao Telletxea

    Tesi-zuzendaria: Joakin Gorrotxategi Txurruka

    Ikasketa Klasikoak Saila

    Euskal Herriko Unibertsitatea

    Vitoria-Gasteiz, 2006

  • I

    Doktore-tesiaren aurkibidea1

    Azterketa eta eranskinak

    Aurkibidea I 0. Lanaren helburuak eta metodologia V 1. Galdera berriak Joanes Etxeberri Sarakoaren bizitzaz XI

    1.1. Lehenengo galderak: izena eta jatorria XII 1.2. Jesuitekin egin zituen lehenengo ikasketak, baina non? XIV 1.3. Dokumentu berriak medikuntzako ikasketez: Joanes Etxeberri

    Sarakoa Okzitaniako Tolosan ikasle XVII 1.4. Gizon heldua berriz Euskal Herrian XX

    2. Sarako Etxeberriren proiektu hirukoitza XXIX

    2.1. Prosa-lana XXXVI 2.1.1. Escuararen hatsapenac: euskararen balioa frogatzeko

    metodo zientifikoa XXXVI 2.1.2. Gomendiozco carta: “hau da mandatari bat” LXIII 2.1.3. “Eztut jeusic neure baitharic ekharri, ez eta ere autoretan

    causitcen ezten gauçaric isquiribatu” LXVIII 2.1.4. Del origen y principio de la lengua castellana o

    romance-tik Escuararen ethorquia eta Escuararen hatsapenac-era LXXV

    2.2. Gramatika-lana CI

    2.2.1. Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco: “latinezco declinacinoac, bai halaber conjugacinoac, eta lehenbicico hatsapen guztiac” CI

    2.2.2. Etxeberri Sarakoaren Hatsapenac, Hannibal Codreten Rudimenta CVI

    2.2.3. Hannibal Codreten Octo partium orationis accidentia eta Regulae concordantiarum et constructionis aliquot latinez eta euskaraz CXXII

    2.2.4. Les particules, La platiquilla de las oraciones eta Syntaxa CL

    2.3. Hiztegingintza-lana CLXI

    2.3.1. Etxeberri Sarakoaren Hiztegi Laukoitza eta Sbarbi-Urkixo Eskuizkribua CLXI

    2.3.2. Sbarbi-Urkixo Eskuizkribua XIX. mendekoa da CLXIV 2.3.3. Sbarbi-Urkixo Eskuizkribua eta Etxeberri

    Sarakoaren hitzak CLXVIII

    1 Orrialde-zenbakiei buruzko oharra: zenbaki erromatarrez adierazi dira azterketari eta eranskinei dagozkien orrialdeak. Edizioari dagozkionak, zenbaki arabiarrez adierazi dira; zati elebidunetan (Etxeberri Sarakoak bi zutabetan eman dituenetan), ezkerreko orrialdean jarri da Etxeberriren ezkerreko zutabea, eta eskuinean Etxeberriren eskuinekoa, baina biak orrialde-zenbaki berarekin.

  • II

    3. Joanes Etxeberri Sarakoaren prosa-lanaren eta gramatika-lanaren edizioaz CLXXXIII

    3.1. Zarauzko Eskuizkribua CLXXXIII 3.2. Gomendiozco carta-ren 1718ko edizioa CXCV 3.3. Bi hizkuntza eta edizio bat CXCIX

    4. Ondorioak CCXV 5. Bibliografia CCXXV 6. Eranskinak CCXXXVII

    6.1. Irudiak CCXXXVII I. irudia: Etxeberriren sinadura Okzitaniako Tolosako

    Unibertsitatean (1696) CCXXXIX II. irudia: Filigranak I CCXL III. irudia: Filigranak II CCXLI IV. irudia: Etxeberriren autografoak CCXLII V. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHats 24) CCXLIII VI. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHats 45 eta EHats 46) CCXLIV VII. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHats 174) CCXLV VIII. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHLI 307) CCXLVI IX. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHLI 324) CCXLVII X. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHLI 325) CCXLVIII XI. irudia: Zarauzko eskuizkribua (EHLI 326) CCXLIX XII. irudia: Gomendiozco carta-ren hiru aleak CCL XIII. irudia: Gomendiozco carta (GC 3) CCLI XIV. irudia: Sbarbi-Urkixo eskuizkribua (Sbarbi-Urkixo 127) CCLII XV. irudia: Sbarbi-Urkixo eskuizkribua (Sbarbi-Urkixo 128) CCLIII

    6.2. Prosa-lanetako hitz-zerrendak CCLV

    6.2.1. Prosa-lanetako latinezko hitz-zerrendaren helburuak eta ezaugarriak CCLV

    6.2.2. Prosa-lanetako latinezko hitz-zerrenda CCLIX 6.2.3. Prosa-lanetako euskarazko hitz-zerrendaren eta

    aditz-zerrendaren helburuak eta ezaugarriak CCCLVII 6.2.4. Prosa-lanetako euskarazko hitz-zerrenda CCCLXI 6.2.5. Prosa-lanetako euskarazko aditz-zerrenda CDXLIII

    Edizioa

    Escuararen hatsapenac 001

    Escual Herriari eta escualdun guztiei escuarazco hatsapenac latin ikhasteco 117

    Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna 329

  • III

  • IV

  • V

    0. Lanaren helburuak eta metodologia Esan liteke orijinaltasun handirik gabeko gaia dela, edozein filologiatako doktore-tesirako, autore jakin baten lanen edizioa eta azterketa. Filologoaren lanetan klasikoena da, hain zuzen, eta filologo-izena mereziarazteko aproposena, edizio filologikoa prestatzea. Halako milaka egin dira, eta, hautaturiko autorearen corpusak gutxieneko neurria izanez gero behintzat, doktoregaiak erraz jakin lezake egin beharrekoa zer den. Beste kontu bat da egin beharreko hori ondo egiteko gaitasuna izatea eta jakin beharrekoa jakitea. Guk hautaturiko autoreak baditu, ordea, Filologia Klasikoaren tradizioan berezia egiten duten ezaugarriak: batetik, XVIII. mendekoa izatea (ez dira hain ugari mende horretako latinaz arduratu diren ikertzaileak), eta, bestetik, corpusaren zati handi bat elebiduna izatea, euskaraz eta latinez. Bestalde, Joanes Etxeberri Sarakoa, doktore-tesiaren ikerketagai legez hautaturiko lanaren autorea, ez da ezezaguna, baina Euskal Filologiaren ikuspegitik abiatu dira orain arte haren lana ikertu duten guztiak. Idazleak berak euskaraz eta latinez idatzi duen prosa-lanarentzat ez da jokabide egokiena, baina onargarria izan liteke; larriagoa da hutsunea (eta esan liteke norabide okerretik eraman dituela ikerketak) gramatika-lanaren kasuan, izan ere latin-gramatika baita (eta ez gramatica bascongada, ezagutzen den eskuizkribu bakarraren bizkarrean norbaitek idatzi duen moduan), Etxeberri Sarakoak argitaratu gura izan zuena. Hortaz, Joanes Etxeberri Sarakoaren lana bere osotasunean ulertu nahi bada, ezinbestean hurbildu behar da harengana hala Filologia Klasikoak nola Euskal Filologiak eman dituzten urratsak ezagututa. Dena den, 1907. urtean argitaratu zuen Julio Urkixok Obras vascongadas del doctor labortano Joannes d'Etcheberri (1712) izenburuarekin, guk orain ikergai dugun idazlearen lanen euskarazko zatia; edizio onargarria egin zuen bere garairako, eta azterketa zinez txalogarria erantsi zion aurretik. Hark hasitako lana osatzea izan da gure lehenbiziko helburua: euskarazko lanaren edizio berria eta latinezko zati argitaragabearen lehenengo edizioa egitea; uste dugu soilik horrela, testua bere osotasunean hala euskaraz nola latinez aztertuta, uler daitekeela Etxeberri Sarakoaren lana. Testua finkatzearekin batera, hor dugu beraz gure bigarren xedea: Etxeberri Sarakoaren lana bere testuinguruan ulertzea (zergatik idatzi zuen halako lan bat? zertarako? zein ziren bere helburuak? zergatik euskaraz eta latinez? ba al zuen eredurik?). Testua latinez eta euskaraz finkatzeko lanari ekin baino lehen, testu-kritikak kodize bakarreko tradizioentzat ezarritako jokabidea aztertu behar izan dugu, horren inguruko bibliografia irakurrita. Izan ere eskuizkribu bakar bati esker ezagutzen ditugu Etxeberriren Escuararen hatsapenac eta Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco lanak (Zarauzko Eskuizkribua deitu zaio, Zarauzko frantzizkotarren komentuan aurkitu zelako), eta soilik 1718ko edizioari esker Gomendiozco carta. Euskal Herriko Unibertsitatearen Koldo Mitxelena Bibliotekak eskuizkribuaren kopia mikrofilmatua zeukan gu lanean hasi ginenean, eta haren papereko kopia baliatu dugu transkripzioa egiteko; transkripzioa osorik egin ondoren, Zarauzko frantzizkotarren komentuan bertan egin dugu lan jatorrizko eskuizkribuarekin, ezaugarri materialak aztertzeaz gain (filigrana edo ur-markak, tinta, azala...), mikrofilmean ondo ikusten ez

  • VI

    diren zati batzuk osatzeko. Eskuizkribuaren ezaugarri materialetatik abiatuta ahalegindu gara, hain zuzen, eskuizkribuaren historia eta datazioa zehazten; ur-marken azterketa egin dugu paperaren jatorria muga batzuen barruan zehazteko, eta eskuizkribuaren testuan idatzitako zuzenketa eta emendaketak baliatu ditugu, realia motako datuekin gurutzatuta, eskuizkribuaren idazketa-prozesuarentzat post quem data ezartzeko. Eskuizkribuarekin lanean ari ginen bitartean, jakina, ez genuen baztertu beste eskuizkriburen bat agertzeko aukera; eta bilatu ere bilatu dugu, ikertzaileak bere burua zoriaren mende laga gabe bila dezakeen lekuetan: biblioteketan eta artxiboetan, ohiko giltza-hitzekin (Etxeberri, eusk-, latina, XVII, XVIII, gramatika...) eta halako lanak “ezkutatzeko” balio ohi duten estalkiekin (varia, paper solteak, ezezaguna...). Gomendiozco carta-ri dagokionez, 1718ko edizioaren ale bakarra ezagutzen zen (Baionako Udal Bibliotekakoa) guk lehenengo transkripzioa egin genuenean haren fotokopia batean oinarrituta, baina geroztik beste bi ale aurkitu ditugu; Loiolako Bibliotekan agerturiko bi ale horiekin alderatu dugu Baionakoa, eta ikusi dugu berdin-berdinak direla. Bestalde, 1718ko edizioa argitaratu zuen moldiztegiaren inguruko informazioa bilatu dugu, XVII-XVIII. mendeetako Euskal Herriko eta Frantziako hegoaldeko inprenten inguruko bibliografian; inprimatzaileak berak edizio-prozesuan izan zezakeen parte hartzearen neurria aztertzea zen helburua, baina, alde horretatik emaitza esanguratsurik lortu ez den arren (ez delako ezagutzen inprenta horretan euskaraz argitaraturiko beste alerik), baliagarria izan da Etxeberrik bere gainerako lanak argitaratzeko izan zituen arazoentzat azalpen bat gehiago bilatzeko, Lapurdiko XVIII. mendeko erakundeen axolagabekeria aipatuaz gain. Edizio-lanerako lagungarri izan daitekeen neurrian aztertu ditugu testuetako hizkuntzak, hala euskara nola latina; grafia-kontuak dira, hortaz, zehatzen aztertu direnak, horiek baitziren edizioa gehien baldintzatzen zutenak. Arreta handiagoa eskaini genion hasieran latina bera aztertzeari, hizkuntza-ezaugarriak latin estandarizatuarekin alderatuz deskribatzeak idazlearen zorrak eta kokagunea argitzen lagunduko zuelakoan, baina, lanean aurrera egin ahala, ikusi dugu bide horrek ez duela emaitza esanguratsurik eskaintzen. Testua finkatzeko tresna lagungarri gisa erabili ditugu orobat, ohiko zuzenketa eta berzuzenketez gain, hitz-zerrendak. Modu erdiautomatikoan sortu ditugu hala latinezko nola euskarazko hitz-zerrenda alfabetikoak, eta eskuz antolatu ditugu orain eranskinetan aurkeztu diren eran. Edizio-moldea hautatzeko, testu-kritikari buruzko liburu orokorrez gain, Maestreren eta Ijsewijnen oharrak (Maestre 1997; Ijsewijn 1998: II, 377-422 eta 472-473) izan ditugu batik bat gogoan, XVIII. mendearen hasierako latin-testuentzat balio lezaketen neurrian. Gure bigarren helburua betetzeko, hots Sarako Etxeberriren lana bere testuinguruan ulertzeko, Etxeberriren beraren bizitzako zertzeladak argitzen ahalegindu gara lehenbizi, arreta berezia eskainiaz ikasketa-garaiari. Horretarako Urkixok XX. mendearen hasieran egindako bidea berregin dugu, hark azterturiko dokumentuak berraztertuaz, eta dokumentu berriak bilatu (eta aurkitu) ditugu Urkixo ibili gabeko lekuetan. Lana hobeto ulertzeko baliagarri diren neurrian aztertu ditugu agiri horiek guztiak: lanaren datazioarekin gurutzatu ditugu bizitzari buruzko data eta lekuak, eta Etxeberrik ezagutu

  • VII

    ahal izan zituen jesuiten ikastetxeetako ikasketa-planetan kokatu dugu berak idatzitako gramatika-lana. Etxeberriren lanak ulertzeko bidean bigarren urratsa testua bera berrirakurtzea izan da, prosa-lana, gramatika-lana eta hiztegigintza-lana dena proiektu hirukoitz batean kokatzeko. Etxeberriren hitzetan bilatu dugu gure baieztapenen euskarria, proiektu hirukoitza gure asmakizuna barik Sarako medikuaren zinezko egitasmoa dela erakusteko. Lan funtsezkoa izan da prosa-lana bera ulertzea, Escuararen hatsapenac eta Gomendiozco carta-ren arteko erlazioa argitzea, eta are lan bakoitzaren egitura azaleratzea. Baina, aldiberean, beti izan dugu gogoan ezinbestekoa dela Etxeberriren garaiko eta aurreko bi mendeetako Frantzian eta Espainian bilatzea ereduak, Etxeberriren proiektuaren aurrekariak zein diren ikusteko. Hizkuntza-ideien historiari buruzko bibliografia irakurri dugu, batik bat Frantziari eta Espainiari dagokiona, garaiko lan-ereduak zein ziren ezagutzeko. Hor azterturiko antzeko proiektuak nola gauzatu ziren jakiteko, bigarren mailako bibliografiaren bitartez ezaguturiko lanik interesgarrienak irakurtzeari ekin genion gero; osotasunean Etxeberriren proiektu hirukoitzarekin bat zetozen autoreekin hasi ginen, baina proiektu partzialak ere interesgarri iruditu zitzaizkigun gero (frantsesaren nahiz gaztelaniaren apologiak, latin-gramatikak eta herri-hizkuntzetako gramatikak, herri-hizkuntzetatik abiaturiko hiztegi eleanitzak...). Lan-ereduak bilatzen genituen, eta ez Etxeberriren testuen hitzez hitzeko iturri zuzenak, gure hasierako hipotesietan ez zelako sartzen halakorik izatea, sarri aipaturiko Axularrez landa. Baina Etxeberriren lan egiteko estrategiak ezagutu ahala, ohartu ginen hitzez hitzeko iturriak bilatzea ere ez zela alferreko lana izango, eta horrek erabat aldatzen zuela Etxeberriren lanetan azaltzen diren hizkuntza-ideien aurreko jarrera. Prosa-lanari dagokionez, aipuen ugaritasuna zen hasieratik pentsarazi ziguna aipu horiek guztiak zuzenean autoreetatik hartuak izan beharrean bitarteko iturrietatik hartuak izan zitezkeela. Bitarteko horiek identifikatzeko, XVI-XVII. mendeetako lan egiteko moduei buruzko bibliografia irakurri dugu, batik bat inventio edo asmatze-lanerako erabiltzen ziren iturriei buruzkoa. Europa osoko zabalkundea izan zuten latinezko lanen inguruko informazioa eskuratzeko funtsezkoak izan dira Serrai 1988 eta Serrai 1991; XVII. eta XVIII. mendeetako lan interesgarri gehienak zuzenean erabiltzeko eta aztertzeko aukera eman digu, gainera, Loiolako Bibliotekak. Fumaroli 1980 lan trinkoan ikasi ditugu Frantziako lan egiteko moduak eta lan-tresnak. Edozelan ere, Etxeberriren testu jakin batentzat iturri zehatza bilatzea baino interesgarriagoa iruditu zaigu erabili zituen lan-tresnak identifikatzea eta lan egiteko estrategiak ezagutzea, asmatze-lanean erabilitako iturriek Europako garai hartako zein paradigmatan kokatzen duten erabakitzeko. Lan horren ondorio izan da —hasieran ez genuen halakorik bilatzen, baina gure lan-prozesuko une batetik aurrera jakinaren gainean aritu gara halako liburu baten bila— Etxeberriren Escuararen hatsapenac liburuttoaren eredua identifikatzea gaztelaniazko liburu batean. Gramatika-lanari dagokionez, benetako ereduetatik oso urruti ibili ginen Colombat 1999 ezagutu arte. Azkenik hor aurkitu genuen deskribaturik Etxeberriren gramatika-lana (Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco eta ondoren egin asmo zuena) kokatzeko balio duen paradigma, hain zuzen latina irakasteko Frantzian XVII-XVIII. mendeetan erabili

  • VIII

    diren irakasbide eta liburu jakin batzuena. Lana paradigmen barruan kokatu ondoren, liburuak eurak eskuratzea ere lan eskerga izan da, ikerketan eskuliburu-mota horri eman zaion garrantzi eskasaren ondorioz ez baitira biblioteketan gorde eskurik esku ibili bide ziren milaka ale haietatik gutxi batzuk baino. Baliagarritasun bereziki aipagarria izan dute gure lanaren aldi horretan biblioteketako online katalogoek. Etxeberriren Hiztegi Laukoitza nahita utzi genuen tesi-proiektutik kanpo, saiakera-lanek eta latina ikasteko gramatikak osatzen duten corpusa aski dela doktore-tesirako pentsatuta, Sbarbi-Urkixo Eskuizkribua izenarekin ezagutzen den hiztegiaren edizioa eta azterketa bera bakarrik izan baitaiteke beste tesi bat. Halere hiztegia proiektu bakarreko hirugarren oinarri legez ulertuez gero, ezinezkoa zen hura aipatu gabe aztertzea Etxeberriren lana. Hortaz, Etxeberriren hiztegiari buruz ezagutzen dena bildu gura izan dugu, eta Sbarbi-Urkixo Eskuizkribuari buruz idatzi denarekin alderatu, bien arteko erlazio posiblea zehazteko. Bigarren urrats bat emanez, post quem data zehazten ahalegindu gara Sbarbi-Urkixo Eskuizkribuarentzat, hori ere argigarri izan litekeelakoan Etxeberriren egiletasun zuzena erabat eta behin-betiko baztertzeko; Sbarbi-Urkixok berak eskaintzen dituen datuak erabili ditugu horretarako. Eta, azkenik, berriro ere erlazio posible hori argitze aldera, Sbarbi-Urkixo Eskuizkribuko euskarazko eta latinezko ordainak Etxeberriren prosa-lanetako euskarazko eta latinezko ordainekin konparatuez gero ikerketa-ildo hori noraino iritsiko litzatekeen erakusten ahalegindu gara. Hortaz, esan liteke doktore-tesi klasiko bat egin gura izan dugula: era guztietako ikerketetarako fidagarria izango den testua finkatzeari eman diogu lehentasuna, eta lana bere osotasunean ulertzeko giltzarriak argitzen ahalegindu gara azterketaren bitartez; Joanes Etxeberri Sarakoaren lanaren kasuan, Frantziako eta Espainiako XVI-XVII. mendeetako paradigmetan bilatu behar izan dira ereduak, Sarako medikuak egin gura izan zuena ulertzeko.

  • IX

  • X

  • XI

    1. Galdera berriak Joanes Etxeberri Sarakoaren bizitzaz Zer dakigu Joanes Etxeberri Sarakoaren bizitzaz? Funtsean Julio Urkixok duela ehun urte irakatsi ziguna. Haren lan itzelari esker ezagutzen ditugu Etxeberriren bizitzako gorabeherarik gehienak (Urquijo 1907a: XI-XXXIX). Hark irakatsi dizkigu Etxeberriren bizitzako data eta leku garrantzizkoenak. Etxeberri Sarakoari buruz geroztik idatzi dutenek, Urkixoren argitalpenean plazaraturiko datuak erabili dituzte beti.1 Batzuetan hipotesi berriak mahaigaineratu dira (Okzitaniako Tolosan edo Montpellierren ikasi zuela medikuntza, adibidez, Lafittek idatzi zuen 1965ean), baina, guk dakigula, artxiboetan edo iturburuetan lan gehiago egin gabe. Gero batak besteari hartu dizkio datuak, eta, eskurik esku ibiltzeak eragiten duen higaduraz, egia bezala biribildu dira uneren batean inork frogatu gabeko hipotesi hutsak zirenak. Hala gertatu da, esate baterako, lehenengo ikasketen garaiarekin. Orripeko ohar bat baino ez du ematen Julio Urkixok (Urquijo 1907a: LXXIII oh.), testu nagusitik kanpo esanez Sarako doktor medikuak bildu dituen Axularren aipuak Guero liburuaren lehenengo ediziotik hartuak direla, eta Paueko jesuiten ikastetxe zaharrekoa zela horretarako erabili bide zuen alea; eransten du ondorioz ez litzatekeela harritzekoa izango Etxeberri ikastetxe horretan ikasitakoa izatea:

    El ejemplar de ese libro [...] perteneció al colegio que los Padres Jesuitas tenían antiguamente en Pau. Como Joannes d'Etcheberri nos dice que estudió gramática con los hijos de San Ignacio, no sería extraño se hubiera educado en aquel mismo colegio (Urquijo 1907a: LXXIII oh.).

    Halako zuhurtasunez aipatzen du Urkixok hipotesia. Gero, ordea, zalantzarik gabeko egia gisa aurkeztu dute literaturaren historia idatzi dutenek. Ikus, adibidez, oraintsukoenetarik bat aipatzearren, Luis Haranburu Altunak paraturiko Etxeberri Sarakoaren edizio berrienaren hitzaurrea (Haranburu 2002: 9).2 Gure ikerketa, arlo honetan, bi bidetatik abiatu da, arkeologoek irakatsi digutenari jarraituta: batetik, aurreko ikertzaileak utzitako hondakindegiak aztertzea; bestetik, bereziki interesgarriak ziruditen eremuetan azterketa berriei ekitea. Beste era batean esanda, Urkixo ibili zen lekuetara joan gara berriro, hark utzitakoak ea ezer berririk

    1 Gaztelaniaz argitaratu zuen Urkixok 1907ko azterketa-lan mardula, baina dirudienez euskaraz ere argitaratzeko asmoa izan zuen noizbait. Izan ere Donostiako Koldo Mitxelena Bibliotekako Julio Urkixo Bilduman (ms. 3345), ikertzaile horren paperen artean hain zuzen, bada 1907ko argitalpenaren hitzaurrearen euskarazko itzulpen oso bat, Martin Landerretxek eskuizkribatua eta sinatua: Traducción al vasc. de la introducción de Don Julio Urquijo a las obras de Joanes de Etcheberri. Eskuizkribu horrek ez du data zehatzik, baina jatorrizko testuaren moldiztegiko probekin batera dago aipaturiko Bilduman, eta badirudi horiek erabili zituela Landerretxek bere lana egitean. Gero Urkixok bere argitalpenaren hitzaurreko azken orrian sartuko zuen ohar bat ere (Michel d'Abbadie eta Antoine d'Abbadie aita-semeen izenen nahasketari buruzkoa) bere itzulpenaren orriekin batera bidali zion Martin Landerretxek nagusiari, beste ohar batzuekin batera, eta, ondorioz, zalantzarik gabe baiezta dezakegu moldiztegiko probak zuzentzen ari zen garaian eskatu ziola Julio Urkixok lapurtarrari hitzaurrearen euskarazko itzulpena. 1906ko urriaren 30eko data darama hitzaurreak bai gaztelaniazko eta bai euskarazko bertsioetan, eta argitalpena 1907an burutu zenez, ez da azalpen handirik behar lapurterazko itzulpen hori noiz egina den asmatzeko. 2 «Saratik Pabera joan zen bere ikasketak burutzera eta medikuntzaz kanpo filosofia eta literaturaren arloetan ere saiatu zen bere obraren zehar agertzen dizkigun ezaguerak nabarmentzen dutenez».

  • XII

    eskain dezakeen ikusteko; eta, bigarrenik, Etxeberriren ikasketa-garaia hautatu dugu ikerketa berria abiarazteko eremu interesgarri gisa, Urkixok ez baitzuen garai horren inguruko froga argirik bildu artxiboetan, idazlearen lana ulertzeko garai arras garrantzizkoa izan arren. Gure lanaren ondorioak aurreratuz esan genezake datu berri bakar bat (ez nolanahikoa, baina bakarra) eta galdera berri asko erdietsi ditugula. Gure aurkikuntza nagusia Etxeberriren goi-ikasketen aldiari dagokio: orain badakigu ziur, aurrerago aurkeztuko dugun dokumentazioaren arabera, Okzitaniako Tolosan burutu zituela ikasketa horiek. Galdera berriak banan-banan ikusiko ditugu, Sarako doktor medikuari buruz dakigun guztia gogoratu ahala. 1.1. Lehenengo galderak: izena eta jatorria 1668aren inguruan jaio bide zen Joanes Etxeberri. Ez da data ziurra, baina bai egiantzekoa, 1748ko dokumentu batetik abiatuta.1 Azkoitiko Udalaren dokumentu horrek Etxeberriren sendagile lanetako erretiroaz dihardu, eta argumentuen harira aipatzen du laurogei urte baino gehiago dituela gizonak. Dokumentuaren izaera ezaguturik, eta idazten duenaren ahalegina sendagilearen erretiroa hainbat arinen behartzea dela jakinda, pentsa liteke adina aldatzekotan goraka egingo zuela, aguretxoa are gehiago aguretuz; hortaz, zentzurik zabalenean post quem izango litzateke 1668ko data, eta pentsatuko dugu data berririk proposatzekotan horren ostekoa beharko litzatekeela izan, eta ez lehenagokoa, Azkoitiko Udalak sinestarazi nahi zuena baino gazteagoa zatekeelako 1748an herriko sendagilea. Jaiotze-dataren lekuko ukaezina, jakina, bataio-agiria litzateke, eta badakigu Saran bilatu behar genukeela, besteak beste Etxeberrik berak dioelako Saran bataiatua dela. Axular goraipatzen ari da, ondoko hau dioenean:2

    [...] ni partida beçala bainaiz, ceren harc bere demboran manajatu eta bere gomendioan iduqui çuen bathajo-harrian errecibitua baitut ene bathajoco ur saindua (EHats 171).

    Zalantzarik gabe ulertu behar da Saran bataiatua izan dela.3 Ez dago arrazoirik zalantzarik izateko, orobat, berak bere burua aipatzeko duen moduaz: «Saraco dotor miricua». Horrela aipatzen du bere burua Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco liburuaren azala izango litzatekeenean (EHLI 305), Gomendiozco carta-ren azalean (GC 1) eta liburutxo argitaratuaren amaieran (GC 40), sinadura gisa edo. Aurrerago ikusiko

    1 Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia. Subfondo histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa. Papeles indiferentes sobre varios asuntos. Consulta y parecer sobre poner sustituto a Don Juan de Echeverria médico asalariado de esta villa de Azcoitia por sus achaques y avanzada edad, Leg. 25, nº 57 (kopia mikrofilmatua dago Irargi Zerbitzuan). 2 Zarauzko Eskuizkribuko orrialdeak aipatuaz emango ditugu erreferentziak, Escuararen hatsapenac (laburduraz EHats aipatuko dugu) lanetik edo Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco gramatika-lanetik (laburduraz EHLI) hartuak direnean. Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna lan argitaratutik hartuak direnean (laburduraz GC, hots Gomendiozco carta), 1718ko edizioko orrialdea aipatuko da. Guk honekin batera eskaintzen dugun edizioan ere bilduak dira, jakina, hala Zarauzko Eskuizkribuko orrialdeak nola 1718ko argitalpenekoak. 3 Sarako bataio-harriaz gain beste batzuk ere izan zituela Axularrek bere gomendioan esan lezake norbaitek, baina testuinguru honetan ezin da Sara baino gogoan hartu, hain zuzen «P. Axular, Saraco errotora» izeneko kapituluan txertatuak baitira hitz horiek.

  • XIII

    ditugun ikasle-garaiko dokumentuetan ere «Joannes d'Etcheberry oriundus e loco Sarensi»1 eta «Joanne Etcheverry Sarensi» aipatzen dira. Zoritxarrez galduak dira Sarako San Martin elizan 1624tik 1708ra bitartean bataioa hartu zutenen bataio-liburuak, eta ezin da gehiago zehaztu, beraz, 1668an kokatu dugun jaiotze-data. Zergatik eman dizkiogu hainbeste lerro, ordea, Pernandoren egia dirudien horri, hots Joanes Etxeberri Sarakoa Saran jaioa dela egiaztatzeari? Hain zuzen izena bera delako zalantzak sorrarazten dituena. Izenarekin eman daitezkeen ia aldaera guztiak aurkitu ditugu, Etxeberrik berak nolabait konpultsatuak. Hona hemen, hurrenkera kronologikoan:

    • «Juan d'Etcheberry» sinatzen du 1696an, Okzitaniako Tolosan bere eskuz sinaturiko dokumentu batean.2 • «Jean d'Etcheberri» deitzen zaio, berak sinatzen ez duen arren, Sarako parrokiako bataio-liburuan, 1710. urtean, Marie izeneko alabaren bataioaren egiaztagirian (Urquijo 1907a: XIII oh.). • «J. D'Etcheberria Saraco dotor miricua» idatzi du Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco liburuaren azal modukoan (EHLI 305). Eskuizkribuan argi ikusten da, alabaina, geroago erantsia dela deituraren bukaerako -a. • «J. D'Etcheberri Saraco dotor miricua» agertzen da Gomendiozco carta liburuaren 1718ko edizioaren azalean (GC 1). • «J. D'Etcheberry Saraco dotor miricua» agertzen da Gomendiozco carta liburuaren 1718ko edizioaren amaieran, sinadura gisa edo (GC 40). • «D. Juan de Echeverria» sinatzen du 1724an eta 1725ean Hondarribian, bere sendagile-lanarekin zerikusia duten dokumentuetan.3

    Badirudi, beraz, grafia gaurko ohituretara egokiturik, Etxeberri deitura nahi zuela beretzat Pirinioetatik iparrera bizi izan zen aldian, eta Etxeberria hartu zuela Pirinioetatik hegoalderako bidea egin zuenean. Hor ez dago ezer harrigarririk. Deigarriagoa iruditzen zaigu, ordea, ponte-izenarena: J., Jean, Joannes (latinez idatziriko Tolosako egiaztagirietan) eta Juan azaldu zaizkigu. Hor ere ez litzateke ezer harritzekorik izango, lehenengo agerpena ez balitz hain zuzen Juan, ustez bere eskuz sinatua, guk dakigunaren arabera Frantziako Erresumako lurretan zehar Saratik Okzitaniako Tolosarako bidea soilik ezagutzen zuenean datatua.4 1 Bibliothèque Universitaire. Toulouse. ms. 34 (ancien 121). Bacheliers en Théologie et en Médecine (13 octobre 1674 - 10 juillet 1724), 206 vº. 2 Bibliothèque Universitaire. Toulouse. ms. 18 (ancien 16). Registre des testimoniales ou certificats d'études des étudiants de l'Université de Toulouse. 29 août 1692 - 2 août 1724, 29 vº. 3 Karpeta bakar batean bilduak dira Hondarribiko Udal Artxiboan Joanes Etxeberri Sarakoari buruzko dokumentu guztiak: Archivo del Ayuntamiento de Hondarribia. Fondo municipal de Hondarribia. Subfondo histórico. Administración Municipal. Sanidad. Médicos y boticarios. Documentos relacionados con el notable médico Don Juan de Echeverría cuya biografía escribió Don Julio de Urquijo ..., Lib. 1; reg. 4. Horietatik hiru dira Etxeberrik berak bere eskuz idatziak: 1724ko ekainaren 21ekoa (errubrikadun sinadura ere badu), 1725eko otsailaren 7koa (honek ere errubrikadun sinadura dauka) eta 1725eko urriaren 31koa (sinadura gabekoa, baina autografoa). 4 Etxeberriren garaiko lekukotasunak kontuan hartzekoak dira, jakina, baina akatsa litzateke soilik horietan oinarrituta hautatzea gaurko erabilerarako forma estandarizatua. Kontuan izan behar dira baita geroko tradizioan agertu diren erabilerak ere: Joannes d'Etcheberri forma aukeratu zuen Julio Urkixok,

  • XIV

    1696ko dokumentu horren azpian Juan d'Etcheberry agertzeak (Juan, eta ez Joannes edo Jean) gogorarazten digu Lekuberri dela Etxeberritarren Sarako etxearen izena (Urquijo 1913), eta etxe-izen hori ez dela agertzen Sarako etxe zaharren artean, ez 1505ko zerrendan, ez 1630ekoan, 1673koa baita etxea zutik zela adierazten duen lehenengo agiria (Elosegi 2005: 270), hots, idazle izango zena umetxoa zenekoa. Horrek guztiak pentsaraz lezake agian familia ez zela jatorriz Sarakoa, Pirinioez beste aldetik hara aldatua baino, eta horregatik zuela hogeita hamar urte inguruko gizonak Juan izena, familiaren sorterritik ekarria. Galdera zabalik geratzen da, baina aurrerago ere aurkituko dugu Frantzia eta Espainiaren mugen irazkortasunaren gaia.

    1.2. Jesuitekin egin zituen lehenengo ikasketak, baina non? Ziur dakigu, Etxeberrik berak aitortzen duelako, jesuitekin egin zituela lehenengo ikasketak. Ignazio Loiolakoaren eta Frantzisko Xabierkoaren handitasuna goraipatzen ari da, eta ondokoa jakinarazten digu (EHats 111-112):

    Ordea, halarican ere, orai parada hunetan ene centçu appurraren eredura hetaz ez mintçatcea iduritcen çait liçatequela eçagutça gabeco marcca, ceren çordun bainaiz hequien alderat, hequien semeen escoletan musatic ergorainocoan ene gaztetasunean errecibitu tudan escola eta hazcuntça onen cariaz. Halatan, beraz, dut obligacino ene antce appurraren eredura ene eguinbidearen parte baten bedere satifatceco, edo beren baratceco arbolaren fruitua, edo berenganic errecibituriccaco loretaric flocca bat bederen offrendatceco, esperantçarequin cernahi escasia, huts eta falta ene aldetic içan dadin, hec guztiac hauquien caritate handiac estalico tuela.

    Nihilominus modo in hac opportunitate, penes exiguam mentem meam, nunc de illis non conferre verba, accepti beneficii immemor futurum esse mihi videtur, quia multis magnisque beneficiis erga eos devinctus sum, ob doctrinam probasque consuetudines quibus eorum filii in iuventute mea, a musa usqueadeo in ludis literariis, imbuerunt me. Propterea teneor ergo, penes meae industriae levitatem, fructum arboris eorum horti, seu ex floribus quos ab ipsis recepi unum saltem sertum offerre, et hoc facto munus meum saltem partim expleam, spe tamen ductus quicquid peccati, errati et defectus a me procedat, ea omnia ab horum magna charitate corrigenda atque occultanda esse.

    Etzana geurea da, orain dagokigunerako gehien interesatzen zaiguna nabarmenarazi nahi izan baitugu: zordun da Jesusen Lagundiaren sortzaile eta aitzindariekin, haien semeen eskoletan egin dituelako gaztetako lehenengo ikasketak. Pasartea ez da nahi genukeen bezain argia adina zehazteko: «gaztetasunean / in iuventute mea» esatearekin ez da asko mugatzen adina, eta «musatic ergorainocoan / a musa usque adeo in ludis literariis» esaldiarekin esan gura duena ere ez da begibistakoa. Edozelan ere, badirudi adina baino gehiago ikasketa-maila zehazten duela adierazpen horrek. Jakin ere badakigu garai horretako eskoletan, XVIII. mendean oso aurrera egin arte, ez zirela adin-talde homogeneoak izaten, eta XVII. mendean ohikoa zela ikasgela berean zortzi urteko mutikoak eta hamabostekoak (edo are hogeita laukoak) batera

    Joanes Etxeberri adibidez Luis Villasantek (Villasante 1953), Joannes Etxeberri Sarakoa Xabier Kintanak (Kintana 1972), Sarako Joanes Etxeberri eta Etxeberri Sarakoa Koldo Mitxelenak (Mitxelena 1965)... Joanes Etxeberri Sarakoa erabiltzen dugu guk gehien (Etxeberrik berak Ignacio Loiolacoa eta Francisco Xavierco erabiltzen dituen antzera), gaurko arauetara egokitua eta tradiziotik hurbilekoa delakoan.

  • XV

    izatea, eta ikasketetako progresioa bakoitzaren aurrerapenaren araberakoa izatea, taldearen zain egon gabe (Dainville 1978: 110-112; Kagan 1974: 32-33). Jesuiten irakaskuntza-jarduna antolatzen duen Ratio atque institutio studiorum Societatis Iesu arautegiak1 ere horrela ezartzen du:

    Multiplicandae interdum scholae, non gradus: Quando autem dicimus scholas grammaticae non plures esse debere quam tres, et omnes inferiores non plures quam quinque, intelligimus non tam de scholarum et magistrorum numero, quam de numero graduum, quos modo descripsimus. (Ratio Studiorum 13)

    Ratio Studiorum-ak berak zehazten du zelan banatzen den lehenengo maila hori (scholae inferiores):

    Scholae inferiores quot: [...] una rhetoricae, altera humanitatis, et tres grammaticae.

    Eta, gero, hirutan banatzen du gramatikakoa (Ratio Studiorum 95 eta 153-174):

    • Suprema Classis Grammaticae. • Media Classis Grammaticae. • Infima Classis Grammaticae.

    Goragoko mailetara joez gero, Philosophi eta Theologi aipatzen dira Ratio-an, guretzat orain ez hain interesgarriak. Gero ere argigarri izango denez, komeni da hemen biltzea mailaketaren egokitzapen batzuk biltzen dituen koadroa. Hiru bertsio bilduko ditugu, ahal den neurrian elkarrekikotasuna erakutsi nahian: Ratio-an ikusi duguna, Dainvillek XVII-XVIII. mendeetarako erabiltzen duena (Dainville 1978: 113) eta Paueko ikastetxean 1690ean erabilitakoa, urte horretan argitaraturiko afixa batetik (Lacaze 1884) hartua: Ratio Studiorum (1599) Frantzia XVII-XVIII.

    mendeak (Dainville 1978tik hartua)

    Paueko ikastetxea (1690)

    Theologia Schola Theologiae ScholasticaeSchola Theologiae Moralis

    Philosophia Physici Logici

    Schola Physicae Schola Logicae Schola Mathematicae

    Rhetorica Rhetores Rethorica Humanitas Humanistae Schola Humanitatis Suprema Grammaticae Tertiani Prima Grammaticae Media Grammaticae Quartani Secunda Grammaticae Infima Grammaticae Quintani Tertia Grammaticae Sextani Grisez ilundu dugu lehen mailari dagokion ikastaldia (scholae inferiores), hori baita, gure ustez, Etxeberrik berak dioenaren arabera, jesuitenean egin zuena.

    1 Napoliko 1599ko argitalpena erabili dugu, eta Ratio Studiorum aipatzen dugun guztietan edizio horri buruz ari gara, bestelakorik adierazten ez bada.

  • XVI

    Honela ulertzen ditugu guk, hortaz, berriro ere Etxeberriren hitzetara itzulita, haren euskarazko hitzak: musa musae, hots latineko lehenengo deklinabidea, latin-ikasleak beste ezer baino lehen ikasten duena irakasten denean sartu zen jesuiten eskolan; eta han iraun zuen ergo-raino, hots logika-ikasketetaraino, logikako ariketetan latinezko ergo-ren bidez adierazten diren baldintza-ondorioak lantzen direnera arte (Logici / Schola Logicae). Latinezko bertsioan euskarazkoan baino are ilunagoa izango zen ergo hori, zentzu horretan tradizio idatzirik gabea, eta horregatik hautatu du beste esamolde bat: «usqueadeo in ludis literariis», erran nahi baita ‘oinarrizko mailako eskoletan iraun bitartean’. Batezbestean (goian aipaturiko salbuespen guztiekin) zortzi-bederatzi-hamar urterekin hasten ziren ikasleak Gramatikako eskoletan, lauzpabost urte behar izaten zituzten hiru maila horiek gainditzeko, eta beste hiru-lau humanitate eta erretorikako mailak gainditzeko. Bereziki garrantzizkoa da hori guztia zehaztea, hain zuzen ikasketa-aldi horren hasieran (Infima classis Grammaticae / Quintani / Tertia Grammaticae) latina ikasteko pentsatua baita, gero erakutsiko dugun moduan, Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco eskuliburua. Behin argitu ondoren zein zen Etxeberri Sarakoak Jesusen Lagundiarekin eman zuen ikastaldia, ona litzateke jesuiten zein ikastetxetan ikasi zuen jakitea ere, Etxeberri bere lekuko ikasketa-giroan kokatzeko, hango biblioteka, liburuak, metodoak, ariketak... aztertuta. Asmo horrekin denbora asko eman diogu ustez litezkeen lekuetako dokumentazioa aztertzeari, baina emaitza ez da positiboa izan; ezin dugu esan badakigula halako eta halakotan ez zuela ikasi ere; gaur soilik esan genezake ez dakigula zein ikastetxetan ikasi zuen. Aipatu dugu gorago, baina berriz ekarriko dugu hona, Urkixoren susmoa:

    El ejemplar de ese libro á que me he referido en la nota de la página 149 [Axularren Guero liburuaz ari da] perteneció al colegio que los Padres Jesuitas tenían antiguamente en Pau. Como Joannes d'Etcheberri nos dice que estudió gramática con los hijos de San Ignacio, no sería extraño se hubiera educado en aquel mismo colegio. (Urquijo 1907a: LXXIII oh.)

    Badirudi susmoa bide onekoa izan litekeela, orduko jesuiten ikastetxeen artean Saratik hurbilen zena Pauekoa baitzen, eta izan ere inguru zabal batean hirugarrena baitzen, garrantziari dagokionez, Bordelekoaren eta Poitierskoaren ondoren (Delattre 1949-1956: 1459). Badakigu, gainera, ez zela ohikoa urruneko ikastetxeetara joatea, hurbilenekoetara baino:

    Les aires de recrutement son plus étendues au seizième siècle, soit que les collèges soient moins nombreux, soit que l'on recherche la sécurité religieuse de certains d'entre eux. Elles se restreignent à des cercles de 40 à 50 kilomètres de rayon (une journée de voiture) au cours du dix-septième siècle pour les collèges d'humanités. C'est un recrutement de terroir entraînant une mentalité homogène. Les classes de philosophie ont un recrutement plus large, interrégional, favorisant un brassage des provinciaux. [...] La multiplication des collèges de plein exercice au dix-huitième siècle réduisit l'étendue de leur influence. On perçoit nettement la préoccupation des parents de conserver leurs enfants le plus près possible d'eux. (Dainville 1978: 159)

  • XVII

    Paueko jesuiten ikastetxearen historia aski sakonki aztertua izan da (ikus, besteak beste Delfour 1890), gaur ere zutik eta lanean den Paueko Lizeoaren eraikina baita haren oinordeko, baina zoritxarrez ez dugu XVII. mendearen amaierako ikasleen zerrendarik aurkitu. Alferrikakoa izan da Paueko Udalaren Artxiboan (Archives Communautaires Pau Pyrénées) eta Departamentuaren Artxiboan (Archives Departamentales) Paueko garai hartako jesuitekin zerikusia izan lezakeen paper oro arakatzea. Gainerako ikastetxeetan ez dugu hain bilaketa sakona egin; kasu honetan, soilik bibliografiaren bitartez ahalegindu gara ikasle-zerrenden berri bilatzen, aurrez baikenekien arras gutxi direla gureganaino iritsi diren halako zerrendak:

    La source privilégiée, lorsqu'on peut en disposer, est le catalogue d'élèves, que devaient tenir les préfets des collèges: il indique, en effet, les nom et prénom de chaque élève, son lieu d'origine, son âge, la condition de son père, le jour de l'admission et la classe en laquelle il était admis. Le nombre de ces registres, qui nous sont parvenus est, hélas, fort réduit. (Dainville 1978: 158)

    Nondik bideratu dugu bilaketa? Bordelen, jakina, bilatu behar zen, Guienako ikastetxerik ospetsuena hangoa baitzen. Bi arrazoi dira Okzitaniako Tolosara ere begiratzeko: bat, gero ere han ikasi zuela medikuntza jakitea (orain dakigun bezala, aurrerago ikusiko denez); eta bestea, Iraultzara arte Guiena Gaskoniarekin administratiboki bat eginik egon zela jakitea. Une batean ez genuen baztertu Hegoaldeko ikastetxeetan bilatzea ere (Iruñea, Bergara, Tutera...), eta hala aritu ginen ikastetxe horiei buruzko bibliografia aztertzen (ikus, oroz gain, Malaxechevarria 1926), baina gaur uste dugu, aurrerago ikusiko dugunez Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco liburuaren oinarrian den eskuliburua Frantziako jesuiten tradizioarekin lotua delako, eta ez Espainiako jesuitenarekin, arrazoi gehiago dagoela Frantziara begiratzeko. 1.3. Dokumentu berriak medikuntzako ikasketez: Joanes Etxeberri Sarakoa

    Okzitaniako Tolosan ikasle

    Joanes Etxeberri Sarakoaren bigarren ikasle garaiari buruzkoak bilatzean, lana errazagoa izan ez bada ere, argi eta erabakiorragoak izan dira ondorioak.1 Julio Urkixori esker (Urquijo 1907a: XIII) bagenekien, Hondarribiko Udalaren 1722ko irailaren 22ko batzar-agiriari kasu eginez gero, Etxeberrik ez zituela medikuntza-ikasketak Espainian egin. Juan de Echeverria (hain zuzen gure Joanes Etxeberri Sarakoa) sendagilearen soldataz ari dira eztabaidan, «después de haberse informado de la literatura y práctica y créditos del doctor don Juan de Echeverria, médico asalariado de la villa de Vera». Orduan, aurka agertzen da bilduetako bat:

    A que el dicho señor regidor Don Pedro de Echeveste dixo que siente no combiene que al dicho Don Juan se le asalarie, por no allarse aprobado en el Protomedicato de Castilla.2

    Hortik Vinsonek (1907) ondorioztatu zuen Montpellierren ikasi bide zuela, eta Lafittek (1965) Montpellier eta Okzitaniako Tolosa aipatu zituen. Geroztik, bi horien baieztapenetan oinarrituta nonbait, bi hiri horiek aipatu dituzte Etxeberriren bizitzari buruz jardun dutenek.

    1 Atal honetan bildu dugun informazio gehiena Bilbao 1997n eman genuen argitara. 2 Gorago aipaturiko karpetan (Hondarribiko Udalaren Artxiboa, Lib. 1; reg. 4) dagoen transkripzioa erabili dugu.

  • XVIII

    Zorionez Montpelierreko unibertsitateak argitaraturik du bere kartularioa.1 Okzitaniako Tolosako unibertsitatearen artxiboa (Archives universitaires), bestalde, aski osoa da. Montpellierreko izendegietan ez dela Etxeberririk agertzen ikusi ondoren (Montepellierretik hasi ginen, soilik moldiztegiko letra irakurtzea errazagoa delako), Tolosako agiritegiak aztertu genituen. Lehenik Udal Artxiboa (Archives Municipales. Toulouse), hor ere ikasle zerrenda bat gutxienez badagoelako,2 eta gero unibertsitatearena. 1680tik (mutil koxkorra zen orduan Joanes Etxeberri) 1713ra bitarteko agiriak (Saran bizi zela ziur dakigun urtea) arakatu genituen. Bi agiritan aurkitu ditugu zalantzarik gabe Joanes Etxeberri Sarakoari dagozkion aipamenak. Kronologikoki lehenengoa 1694koa da. Tolosako Unibertsitatearen bibliotekako eskuizkribuen artean ms. 34 (121) signatura du eta batxilerren errolda da. Hona hemen 206 vº orrialdean dakarrena:3

    d'Etcheberry, in Medicina. Discretus vir Ioannes d'Etcheberry, oriundus e loco Sarensi Dioecesis Bayonensis, liberalium artium magister huius academiae, fuit factus baccallaureus in medicina sub Domino Ioanne de Gaillard professore. Die prima mensis Novembris, anno Domini millesimo sexcentessimo nonagessimo quarto.

    Ez dago zalantzarik: 1694ko azaroaren lehenean medikuntzan batxiler izendatu zuten Joanes Etxeberri Sarakoa Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean. Beste bi datu interesgarri ere eskaintzen ditu agiriak, bide batez: unibertsitate horretan eginak zituela liberalium artium magister izateko ikasketak, eta Joanes Gaillard zela bere irakaslea.4 Bigarren dokumentua ez dagokio Etxeberriri berari, baina bere sinadura agertzen da lekuko gisa. Hau ere Tolosa Okzitaniako Unibertsitatearen Bibliotekako agiri bat da, ms. 18 (16), ikasleen egiaztagiriak biltzen dituena.5 Hona 29 vº orrialdean dioena:

    Etchecapar, Nicolas. Anno quo supra [1696] et die vigesima nona mensis augusti, discretus vir Dominicus Etchecapar e loco d'Ideaux, dioecesis Oloronensis, Tolosae studens ut continuus studens sine fraude fuit registratus et descriptus in praesenti regesto, exacto prius pro corroboratione praemissorum iuramento a discretis viris Iacobo de Soccobie Isturissensi, dioecesis Bayonensis, et Ioanne

    1 Cartulaire de l'Université de Montpellier, publié sous les auspices du Conseil Général des Facultés de Montpellier, Montpellier 1890 (repr. 1912). 2 Archives Municipales - Toulouse. Fonds de l'Instruction publique. Registre des inscriptions de médecine. 1702-1720. 3 Bibliothèque Universitaire. Toulouse. ms. 34 (ancien 121). Bacheliers en Théologie et en Médecine (13 octobre 1674 - 10 juillet 1724), 206 vº. 4 Jatorriz Foix hirikoa zen Jean Gaillard. Montpellierreko Medikuntza Fakultatean egin zen doktore, eta 1660.eko ekainean hasi zen Tolosa Okzitaniako Unibertsitatean lanean, laguntzaile (aggregatus) gisa (Barbot 1905: I, 164-165). 1668ko abuztuan Arte Fakultateko irakasle (professeur) izendatu zuten, eta 1677tik 1706ra bitarteko agirietan agertzen da batxilerren irakasle gisa. 5 Bibliothèque Universitaire. Toulouse. ms. 18 (ancien 16). Registre des testimoniales ou certificats d'études des étudiants de l'Université de Toulouse. 29 août 1692 - 2 août 1724, 29 vº. Ikusi dugu orobat ms. 17 (ancien 102), hots Registre des testimoniales ou certificats d'études des étudiants de l'Université de Toulouse. 2 mars 1682 - 29 août 1692, baina ez dugu ez batean ez bestean aurkitu Joanes Etxeberri Sarakoari berari dagokion egiaztagiria. Dena den, ms. 17 eskuizkribuaren izenak beste zerbait badio ere, soilik 1682-03-02tik 1682-11-30era bitarteko egiaztagiriak aurkitu ditugu liburu horretan, eta hurrengo liburua (ms. 18) 1692-08-29an hasten da. Beraz, bada tarte bat, 1682-11-30etik 1692-08-29ra bitartekoa, egiaztagiririk gabe.

  • XIX

    Etcheverry Sarensi, dioecesis eiusdem, Tolosae studentibus, qui, ab anno Domini millessimo sexcentesimo octuagesimo nono et in mense iulio, usque ad diem praesentem, sigillatim vidisse ipsum Dominicum Etchecapar actus scholasticos exercuisse sive exercere in praesenti Universitate et Studio Tolosano, in Theologiae Facultate, sub RR. PP. dominis doctoribus regentibus in praesentia regentis pariterque mei secretarii deposuerunt in quorum [fidem hic]1 subsignaverunt. Soccobie. Juan d'Etcheberry. Ego, Dominicus Etchecapar, e loco d'Ideaux, dioecesis Oloronensis, artium magister academiae Tolosanae, fidem meam et obsequium obstringo. Etchecapar.

    Hemen irakurri dugunaren arabera, zalantzarik gabe, 1696ko abuztuaren 29an (hori baita agiriaren data ziurra, «anno quo supra» laburtzailearen atzean ezkutatua) oraindik Tolosan zegoen Joanes Etxeberri Sarakoa ikasten («Tolosae studentibus»). Sinatzen duen lekukotasunaren arabera, gainera, pentsatu beharko genuke 1689rako han zela, adiskidea eskoletara joaten ikusi duela egiaztatzen baitu («vidisse [...] actus scholasticos exercuisse sive exercere»). Egiaztagiria bera ulertzeko, ezinbestekoa da Tolosa Okzitaniako Unibertsitatea XVII. mendearen amaieran zelakoa zen ezagutzea, bere historiaren testuinguruan. Unibertsitate horren hastapenak XIII. mendean kokatu behar dira (Barbot 1905: I, 3-18). Hasieran hiru alor hartzen zituen Arte Fakultateak: gramatika, logika eta medikuntza. XVII. mendearen amaieran, ordea, lau fakultate ziren: Zuzenbide Fakultatea, Medikuntza Fakultatea, Teologia Fakultatea eta Arteetako Fakultatea. Zuzenbidekoa zen orduan fakultaterik indartsuena, eta Medikuntzakoa ahulena. Etxeberri hango ikasle izan zen garaitsurako, unibertsitatearen egoeraz 1668an idatzitako txostena da informazio-bide aberatsena.2 Tolosako eta Montpellierreko unibertsitateen egoera hain zen negargarria non, Frantziako erregeak, horren jakitun izanik, konponbidea bilatu nahian, azterketa egin eta beharrezko neurriak hartzeko eskatzen baitu 1667ko urrian.3 1668ko txostenean agertzen diren kexak era guztietakoak dira: Medikuntza Fakultatean irakasle eta ikasle gutxi dira (hiru irakasle eta hogeita hamar bat ikasle guztira; Etxeberri Sarakoa medikuntzan batxiler egin zen urtean, adibidez, soilik beste bost ikaskideren egiaztagiriak daude), ikasleek askatasun larregi dute eta ez dute ikasten, irakasleek askotan huts egiten dute eskolara joan gabe (gehienetan ordezkorik jarri gabe, eta, jartzen dutenean, ezjakinen baten eskuetan utzita irakasle-lana), opor luzeegiak dituzte (bost hilabete)... Baina guri orain gehien axola diguna graduak lortzeko moduari buruzkoa da (apud Barbot 1905: 159):

    Que les degrés s'obtenoient sans avoir estudié le temps porté par les statuts, ou pour mieux dire, sans avoir estudié, sans que les scoliers fussent obligés de représenter leurs cayers escrits de leurs mains, des leçons qu'ils avoient prises, mais sur des simples certificats de deux de leurs

    1 Testuan ez dakar fidem hic, baina ezinbestekoa da ohiko formula osatzeko. 2 “Rapport sur l'état de l'Université de Toulouse et des collèges qui en dépendent, présenté par Charles d'Anglure de Bourlemont, archevêque de Toulouse, et Claude Bazin, seigneur de Bezons, intendant de Languedoc, commisaires du roi pour recevoir la réformation des Universités de Toulouse et de Montpellier”, M. Jourdain arg., Revue des sociétés savantes 1862, 314-335, 406-435. 3 Ikus Registres du Conseil d'Etat, 1667-10-24, apud Barbot 1905: 155.

  • XX

    compagnons qui attestoient les avoir veu fréquenter les scoles: les bedeaux et secrétaires de la dite Université, qui ne prenoient pas le soin d'escrire le nom des scoliers sur le registre de la matricule, donnant lieu à la fausseté de tous ces certificats que les dites escoliers se donnoient les uns aux autres. Que l'on donnoit le degré de bachelier sur un examen fait par un seul docteur en particulier et sur son certificat, sans qu'il fût besoin d'estre maistre ès arts, et qu'en un mot, on accordait le doctorat à toutes sortes de personnes indifféremment, pourvu qu'ils portassent la quitance du bedeau pour le payement des droits.

    Labur esanda: inolako bermerik gabe ematen ziren graduak, soilik ikaskideen lekukotasunaren eta ordainketaren pentzura. Graduak lortzeko erraztasun horrek badu garrantzia gure 1696ko dokumentutik atera daitezkeen ondorioei dagokionez. Han irakurtzen dena estu-estuan ulertuz gero, Etxeberri Sarakoaren 1689tik 1696ra bitarteko aztarna izango genuke Tolosa Okzitanian. Baina lekukotasun horien fidagarritasun eskasa kontuan hartuez gero, 1696koa da, nire ustez, data ziur bakarra. Izan ere, bistan da adiskideak direla hemen ere lagunen egiaztagirietan sinatzen dutenak: Okzitaniako Tolosan ere euskaldunak euskaldunekin elkartzen ziren, eta Idauzeko zuberotarraren lekukoak Isturitzeko eta Sarako lapurtarrak dira. Garai hartako ikasketa-curriculum ohikoaren arabera, lehen gradua liberalium artium magister da, eta 1694ko agiriak dioenaren arabera Tolosa Okzitanian lortu zuen Etxeberrik maila hori, horren egiaztagiri zuzenik aurkitu ez dugun arren. Bigarren gradua batxilerrarena da, eta 1694ko agiria da Etxeberrik hori Tolosan eskuratu zuela erakusten duen froga zuzena. Hirugarren gradua, lizentzia eta doktoregoa, dena aldiberean eskuratu ohi zen 1668ko txostenak salatzen duenez eta 1707. urtera arte iraun zuen ohituraren arabera. Etxeberriren sinadurak 1696. urtean Tolosa Okzitaniako ikaslea zela dioenez, pentsatu behar dugu gradu hori eskuratu bidean zela unibertsitate hartan. Baina horren frogarik ezin izan dugu aurkitu, sasoi horri dagozkion egiaztagiriak galdurik baitaude.1 Edozelan ere, hogeita hamar urte inguru izan bide zituen Etxeberrik, mediku lanetan hasteko gertu izan zenerako. 1.4. Gizon heldua berriz Euskal Herrian Okzitaniatik Euskal Herrira itzuli zen Etxeberri Sarakoa. Hurbiletik jarraitu zion Urkixok, hortik aurrera, Etxeberriren arrastoari, eta hari esker ezagutzen dugu ibilbidea (Urquijo 1907a: 15-43): 1713an Saran bizi zen, baina Berako sendagile-lanetan ziharduen; 1716an ere oraindik Berako sendagilea zen, baina ordurako han bertan bizi zen; 1722an Hondarribira aldatu zen, hango sendagile izateko; lau urte baino ez zuen iraun hor ere, eta 1726tik aurrera Azkoitian izan zen lanean. Berako Udal Artxiboan, Hondarribiko Udal Artxiboan, Azkoitiko Udal Artxiboan, eta Azkoitiko Notari-Artxiboan aurkitu zituen Julio Urkixok Etxeberriren mediku-lanarekin

    1 Soilik 1673ra arteko lizentziatu-doktore egiaztagirien liburuak daude Tolosa Okzitaniako Unibertsitatearen artxiboan.

  • XXI

    erlazionaturiko dokumentuak.1 Izendapenen inguruko gorabeherak, soldata eta ordainketei buruzko auziak, ondo eginiko lanengatiko goraipamenak eta txarto eginikoengatiko kexak agertzen dira agiri horietan. Familiari buruzko aipamenak ere behin eta berriro agertzen dira agiriotan. Hondarribian izan zen denboran batik bat, askotan aipatzen ditu familia handiak sorrarazten dituen gastuak. Badakigu Catalina de Issasgarate (Sarako alaba) zela emaztea, eta bost semealabaren izenak ezagutzen ditugu: Agustin, Maria Magdalena, Catalina eta Rosa ezagutzen zituen Urkixok,2 baina guk badakigu, Xabier Elosegik Sarako agirietan egindako azterketei esker (Elosegi 2005), bazuela Margarita izeneko alaba bat ere, Martin Lehetxipiarekin, Lehetxipia etxeko nagusiarekin, ezkondu zena. Agustin semearen lanbideaz dakigunak pentsarazten digu medikuntza-ikasketak amaitu eta laster ezkondu zela. Hain zuzen badakigu Agustin Etxeberria mediku-lanetan ari zela 1726an Mutrikun (cf. Urquijo 1907a: 39-40). Ordurako gutxienez hogeita bost urte izango zituela pentsatzen badugu (aitak hogeita hamar urte ingururekin amaitu bide zituela ikasketak ikusi dugu gorago), 1700.aren inguruan jaioa izan behar da Agustin.

    1 Zerrenda osoa ere eman du Urkixok (Urquijo 1907a: 40-43), eta zati luzeak transkribatu zituen bere liburuan. Guztien testu osoa ikusi gura duenarentzat biderik errazena Urkixorentzat eginiko kopiak ikustea da: Documentos referentes al Doctor Juan de Echeverria - Joannes d'Etcheberri de los Archivos de Azcoitia, Fuenterrabía y Vera (copias), Donostiako Koldo Mitxelena Biblioteka, Julio Urkixo Bilduma, ms. 9789. Bilduma horretan dago are jatorrizko agiri bat ere (Berako Udal Artxiboan izan beharko lukeen 1721.eko maiatzaren 15ekoa). Hondarribiko eta Azkoitiko Udal Artxiboetako dokumentuen kopia mikrofilmatuak badira Bergarako Irargi zerbitzuan ere. Hona hemen zerrenda, Irargiko erreferentziekin:

    • Archivo del Ayuntamiento de Hondarribia. Fondo municipal de Hondarribia. Subfondo histórico. Administración Municipal. Sanidad. Médicos y boticarios. Documentos relacionados con el notable médico Don Juan de Echeverría cuya biografía escribió Don Julio de Urquijo ..., Lib. 1; reg. 4. • Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia. Subfondo histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa. Libros. Libro 15 de decretos de esta villa desde el año de 1712 hasta el de 1732. • Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia. Subfondo histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa. Libros. Libro 16 de decretos de esta villa desde el año de 1732 hasta el de 1757. • Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia. Subfondo histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa. Papeles indiferentes sobre varios asuntos. Memorial de Don Agustín de Echeverria, médico titular de la villa de Motrico ofreciendo a esta villa de Azcoitia poner un sustituto de su padre que también era titular de esta villa, mediante su avanzada edad con que de propios de la villa se le diesen cien ducados añales, Leg. 25, nº 56. • Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia. Subfondo histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa. Papeles indiferentes sobre varios asuntos. Consulta y parecer sobre poner sustituto a Don Juan de Echeverria médico asalariado de esta villa de Azcoitia por sus achaques y avanzada edad, Leg. 25, nº 57. • Archivo del Ayuntamiento de Azkoitia. Fondo municipal de Azkoitia. Subfondo histórico - Zavala. Papeles tocantes a la villa. Papeles indiferentes sobre varios asuntos. Ayuntamiento general de esta villa de Azcoitia de 15 de septiembre de 1748, en que jubilaron a Don Juan de Echeverria señalándole el salario de 150 ducados de vellón añales que gratuitamente consignaban en los efectos de la sisa de esta villa para que los gozase en la quietud y descanso de su casa durante su vida, Leg. 25, nº 58.

    2 Maria Magdalenaren bataio-agiria aurkitu zuen Urkixok Berako Parrokian, eta horri esker ezagutu zituen emaztearen izena eta jatorria. Catalina eta Rosa ahizpak Azkoitiko Udalaren batzar-agirietan agertzen dira 1749an, aita zenari zegokion dirua eskatzen. Agustin semea Etxeberrik berak aipatzen du Gomediozco Carta-n, eta Azkoitiko Udalari bidalitako txostenari esker dakigu Mutrikuko sendagilea zela; izan ere, 1726tik 1754ra izan zen Mutrikun sendagile, eta gero Deban; 1738an ezkondu zen eta gutxienez hamaika semealaba izan zituen Maria Bautista de Zigaran emaztearekin (Urquijo 1907a: 40).

  • XXII

    1696tik 1713ra bitarteko froga ziurrik ez dugun arren, badirudi arrazoizkoa dela pentsatzea Sarara itzuliko zela ikasketak amaitu ondoren eta han ezkondu, hangoa baitu emaztea eta han baitago bizitzen 1713an. Azkenik, Etxeberriren heriotza-agiria ere ez da ezagutzen, baina ondo zehaztuta utzi zituen Urkixok post quem eta ante quem datak, bien arteko tarte oso estuarekin: badakigu 1749ko urtarrilaren 11an bizirik zela, txosten bat aurkeztu baitzion egun horretan Azkoitiko udalari (orduan ere diru-eske), eta badakigu, orobat, 1749ko ekainaren 29an hila zela, egun horretan Catalina eta Rosa alabek eskatzen baitiote Udalari aita zenarekiko zorra ordaintzeko. Interesgarria da, galdera berriak sortzen direlako, Etxeberriren bizitza-tarte honetako data eta toki horiek guztiak bere lanei buruz ezagutzen dugunarekin gurutzatzea. 1712an, gramatika-lanari ezarri zion datan eta hiztegia moldatzen hasia zela dakigunean, ezin dugu ziurtatu non eta zertan ari zen. Baina badirudi Saran bizi zela, besteak beste «Saraco dotor miricuac» (EHLI 305) sinatzen baitu gramatika bera. Edozelan ere, zalantzarik gabe, hurrengo urtean Saran bizi zen, eta Beran zuen lana. 1718an, Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna Baionako Roquemaurel inprentan argitaratu zuenean, Beran bizi zen. 1727an, bere lana argitaratu ahal izateko Lapurdiko Biltzarrari dirua aurreratzeko eskatu zionean, Azkoitiko sendagilea zen eta han bizi zen. Hots, badirudi ez dagoela beretzat Frantzia eta Espainiaren arteko muga zurrunik. Mugaz gaindiko ibilbide honetan, esanguratsuak dira hark ematen dituen Euskal Herriko “presunaja ohoratu eta ospe handitacoen” zerrendak. Bi lekutan ematen ditu, eta bietan geratu dira zerrendak zabalik, aurrerago osatzeko asmoarekin. Eta bietan geratu dira orriaren zuriuneak, orrialde osoak, bete gabe. Gainera, argi ikusten da bigarren idatzaldi batean idatziak direla hor agertzen diren izenak: Etxeberrik aipatzen duen «Lardizabal ippizpicua» 1722an egin zutela apezpiku dakigunez, hor dugu lerro hauendako post quem data. Lehenengo zerrendan, euskara noblea dela erakusteko, euskaldunak orohar eta banan-banan ohoratuak direla frogatu behar du (EHats 87-89):

    [...] ahalaz entsejatuco naiz bat bedera bere adineco edo mendeco herroncaren eredura icendatcera:

    [...] operam dabo ut unumquemque nominem secundum suae aetatis ac saeculi ordinem:

    D. Antonio Oquendo Almirante Generala, eta bere seme D. Miguel Oquendo Generala, eta halaber hunen seme D. Miguel Carlos Oquendo San Miliango Marquesa, eta hauquien bertce aitcineco hainitz.1

    1 Donostiako familia ezaguna da okendotarrena, eta XVI-XVII. mendeetan eman zituen gizonik ospetsuenak. Etxeberrik aipatzen dituenak hiru belaunalditakoak dira, baina are almirante jeneralaren aita ere jeneral ospetsua izan zen: Migel Okendo Segura (Donostia 1534 - Pasaia 1588) Indietan aberastu zen, Donostiara itzuli eta hala ontzigintzan nola merkataritzan jardun zuen, Gaztelako erregeren zerbitzari leial; Donostiako alkate, Gipuzkoako eskoadraren jeneral eta Armada Garaiezinaren kapitain nagusietako bat izan zen. Guztietan ospetsuena aipatzen du Sarako Etxeberrik lehenen: Antonio Okendo Zandategi (Donostia 1577 - A Coruña 1640); Espainiako itsas armadan eman zuen bizitza osoa, eta itsasoko eta gerrako buruzagi bikaina zela erakutsi zuen (Lisboan, Pernambucon, Brasilen, Mantxako kanalean...), hala itsaslapurren kontra nola atzerriko armaden aurka. 1623an erdietsi zuen almirante jeneralaren maila. Maria Lazkano Sarria emaztearekin barik, Ana de Molina Estrada maitalearekin izandako seme onartua da Migel Okendo Molina (Madril 1627 - 1681). Donostiako alkate izan zen hau 1655ean eta 1656an erdietsi zuen jeneral maila, Etxeberrik aipatzen duena. Aitaren biografia argitaratu zuen 1666an (El héroe

  • XXIII

    ... Hemendic consideratuco duçu nolacoac içan ciren lehenagoco escualdun ohoratu hec. Ordea, hequien ondocoec ere eztute hequinganiccaco ethorquiaz ukhatu, ez hequien ohorea eta loria bathere guibelatu. Ceren egungo egunean ere causitcen baitira hambat presunaja handi, batçuec escualdun fin eta natural garbiac, eta bertceac escualdunen leinu ohorezcotic eta arraça garbitic ethorquia dutenac, hala batçuec nola bertceac bere merecimenduen bidez baitaude ohorez, errespetuz eta ontasunez gaindi eguinac, hala nola baitira:

    Quinam illi viri illustres fuerint Cantabri, hinc existimabis. Sed neque posteri discesserunt ab eis, neque eorum honorem nec gloriam removerunt. Eo quod hodierno quoque die tot illustres vigeant viri, alii Cantabria nati indigenae nitidi, et alii qui eadem stirpe ac honorifico genere orti sunt. Tam illi quam isti propter sua merita omni copiarum genere circunfluunt, ut:

    Lardizabal ippizpicua1 D. Juan de Idi[a]quez D. Thomas de Ydiaquez2

    cántabro. Vida del señor D. Antonio de Oquendo) eta La vida de Santa Brígida, 1676an, Lasarten ama brijidatarren moja-komentua fundatzearen justifikazio gisa. Hamabi seme-alabetariko bat aipatzen du Etxeberrik: Migel Karlos Okendo San Millan (Donostia 1659 - ?). Itsas kapitaina izan zen, baina San Millango markesaren titulua erdietsi zuelako aipatzen du Etxeberrik. 1688an hartu zuen markesaren errege-agiria. (Okendotarrei buruz ikus Donostia Kultura 2005 eta García Carraffa 1949: 72. l., 184-200). 1 Ikus zer dioen Borja Aguinagaldek lardizabaldarren familiari buruz (Aguinagalde 2003: 209): «Oraindik gaur ere agian ospe handieneko izena Seguran. Lardizabaldarrak XVII. mende bukaeran eta XVIII. lehen herenean aberastu ziren, hala merkataritza eta industri aberastasunen sinbiositik (burdinolen ustiapena, Indietako merkataritza) nola administrazio karreratik (Ameriketako Apezpikutza eta Gobernuak, Monarkiaren epaitegi administrazioko aparatuan karguak). Lardizabaldarrak, Seguran euren jauregi ederrean bizitzeaz gain, beren pareko familien ikusirako eredugarri izango dira Erregimen Zahar osoan zehar, probintziako gizarte nahiz politika alorrean gorakada azkarra egin zuten familietariko eredu gisa, probintzia horretako gizarte-gailurra “betidanik” osatuko dutelarik». Juan Antonio Garrok ematen du hemen aipaturiko apezpikuaren berri (Garro 2003: 255): «Lardizabal Elorza, Juan Antonio. (Segura 1682 - La Puebla de los Angeles (Mexiko) 1733). Salamankan San Bartolomeko kolegiala izan zen, Unibertsitateko Eskotoren katedraduna eta maisu-kalonjea. Erret Maiestatearen Kontseiluko kidea. 1722an La Puebla de los Angelesko (Mexiko) apezpiku izendatu zuten, eta, ondoren, Mexikoko artzapezpiku. Mexikon misiolari etxe bat sortu zuen eta gogo-jardunetarako hainbat etxe. Vida y virtudes del P. Gerónimo Dutari (1720) idatzi zuen». Hemen, Segurako familia izateaz gain, apezpikutza eskuratu zueneko data da garrantzizkoena: 1722an izendatu badute apezpiku, eta Zarauzko Eskuizkribuan «Lardizabal ippizpicua» aipatzen bada, horrek esan gura du ohar hori gutxienez 1722a baino geroago idatzia dela, edo are 1723a baino geroago, zeren eta Carmina Ramírez Mayak aztertu baititu lardizabaldarren Ameriketako aztarrenak, eta, horren arabera, 1722an hartu baitzuen izendapena, baina 1723ko urrira arte ez baitzuen hartu kargua (Ramírez Maya 2005): «Ya entrado el siglo, las autoridades eclesiásticas nombraron a Juan Antonio de Lardizábal y Elorza como obispo de la diócesis de Puebla de los Ángeles en la Nueva España, para cubrir la vacante que dejara con su muerte Pedro Nogales Dávila. Juan Antonio recibió el nombramiento de obispo de Puebla de los Ángeles en 1722, tras el deceso del obispo Pedro Nogales Dávila, muerto el 9 de julio de 1721. El rey autorizó su salida en Aranjuez, el primero de mayo de 1723, y se embarcó para la Nueva España el 28 de junio de 1723 en el puerto de Cádiz. El Obispo Juan Antonio entró en la ciudad de Puebla de los Ángeles para tomar posesión del obispado el 11 de octubre de 1723, y llegó con un grupo de treinta y seis personas, entre canónigos, familiares y sirvientes». 2 XVIII. mendean Gipuzkoa osoan lurrik gehien zuen familia zen idiakeztarrena. Azkoitian, Beasainen, Hernanin, Aian, Ermuan eta Mutrikun zeuzkaten oinetxeak. Badakigu Azkoitiko Idiakez etxea (orain Etxe Beltza ere esaten zaiona), gutxienez XV. mendekoa dela (Aldabaldetrecu 1979: 38). XVII. mendean eta XVIII.aren hasieran bat baino gehiago dira Juan Idiakez izeneko gizon ospetsuak, baina ziurrenik guztien artean gailentzen dena Madrilen 1540an jaio eta Segovian 1614an hil zena da. Genoan eta Venezian enbaxadore izan ondoren, Felipe II.aren eta Felipe III.aren estatu-ministro eta idazkari izan zen. Gipuzkoako Batzarretako eta Diputazioko idazkari izendatu zuen Felipe III.ak, bai eta Aramaioko konde

  • XXIV

    D. ....................... Armendariz1 D. Francisco de Emparan2 Los Gerenas3 Escalona4 D. Gabriel de Zuloaga5 ...

    “Cientcietacotçat gai onac” direla euskaldunak erakutsi nahi du bigarren zerrendan (EHats 103-104):

    Arroçoinamendu hunen eredura, ecin erran diteque, beraz, escualduna burugogor eta

    Secundum haec ergo argumenta, inferri debet Cantabrum esse capacem ac studendo

    eta Nafarroako erregeorde ere. Tomas Idiakez, bestalde, Espainiako armadako teniente jenerala izan zen, eta Andaluzian kapitain jenerala, Beticako agintari gorena Felipe V.aren garaian. 1 Gutxienez hiru dira Armendariz deitura duten XVI-XVIII. mendeetako euskal “presunaia handiak”. Hurrenkera kronologikoan aurkeztuez gero, Migel Diaz de Armendariz da lehenengoa. Baztanen jaio zen 1507an. Erregeren aginduz Ameriketara joan zen, enkomiendak ezabatu eta lege berriak ezartzeaz arduratzera. 1547an Gobernadore egin zuten. Francisco Alonso Armendáriz Enríquez de Toledo (Nafarroa 1543 - Sirimbo 1628) elizgizon nafarra da. Bikario Nagusia izan zen Perun, eta gero, Espainian, Sidoniako gotzain eta Burgosko elizbarrutiko gotzain laguntzaile. 1610etik 1623ra bitartean Cubako apezpikua izan zen, eta istilu handiak izan zituen orduko agintariekin. Relación de lo espiritual y temporal del Obispado de Cuba liburua eman zuen argitara garai horretan. 1624an Valladolid de Michoacángo apezpiku izendatu zuten, eta 1628an hil zen Sirimbon. Hirugarrena Jose Armendariz Perurena militar nafarra da (Ribaforada 1670 - Madril 1740). Ondorengotza-gerran borboien alde borrokatu eta teniente jeneral maila lortu zuen (1709). Villaviciosan zauritu zuten hurrengo urtean, eta Felipe V.ak Castelfuerteko markesaren titulua eman zion (1711). Sardinia eta Siziliako kanpainetan parte hartu zuen eta kapitain jeneral egin zuten 1719an. 1723tik 1736ra bitartean Peruko erregeorde izan zen. Handik itzulitakoan Gipuzkoako kapitain jeneral izan zen eta Felipe V.ak Urrezko Ahari-larruaren Ordenako kide egin zuen 1736an. Ziurrenik azken hau da Etxeberriren zerrendan diren gainerakoen ezaugarrietara gehien hurbiltzen dena (ikus Harluxet eta Auñamendi entziklopediak). 2 Francisco José Enparan (Azpeitia 1676 - Santa Cruz de Tenerife 1740) infanteriako kapitaina izan zen Napolin, Gipuzkoako oinezko erregimentuko sarjentua ere izan zen, brigadier maila erdietsi zuen Berwickeko dukeak Hondarribia setiatu zuenean, eta bere ardurapean izan zen hiria, errenditu arte. Kontuan izan 1719 eta 1721 bitartekoak direla gertakizun horiek, eta 1722an hartu zuela Etxeberrik Hondarribiko sendagile-lana, gertaturikoaren oroitzapena bizi-bizi zegoenean, hain zuzen. Teniente jeneralaren maila lortu zuen gero Francisco Jose Enparanek, eta Santa Cruz de Tenerifen hil zen 1740an (Auñamendi Entziklopediatik hartu dugu informazioa). 3 Jerenako (edo Gerenako) kondeez ari da Etxeberri zalantzarik gabe. Pedro de Ursua y Arizmendi Larragoyen y Mearín baztandarra izan zen titulu hori eskuratu zuen lehenengoa. Felipe III.aren eta Felipe IV.aren zerbitzutan egin zuen lan, itsasgizon gisa, Indietara 27 joanetorri eginez. 1650ean eman zion Felipe IV.ak konde titulua. Semeak ere izen eta titulu bera hartu zituen. Bigarren Pedro de Ursua y Arizmendi horrek lan garrantzizkoak izan zituen Estatuaren Funtzionario gisa: besteak beste Zaragozako Txanzilleria Berriko presidente gisa 1707an, eta gero Gaztelako Ganbera eta Kontseiluan (ikus Auñamendi Entziklopedia eta Caro Baroja 1969: 28). 4 Halako aipu zehaztugabeak bide asko uzten ditu zabalik, baina aurreko jerenatarrak Jerenako dukeak badira, zilegi bekit pentsatzea escalonatarrak aipatzean ere noble-tituluaz jardun litekeela Etxeberri. Hain zuzen Escalonako Dukea (eta Villenako markesa) da Juan Manuel Fernández Pacheco (1650-1723). Etxeberriren zerrendan sartzeko baldintza guztiak (eta bat gehiago) betetzen ditu gizon honek: nafarra da jaiotzez eta Etxeberri Sarakoaren garaikidea, ekintza militar garrantzizkoetan parte hartu zuen (Hungarian eta Italian, besteak beste), kargu politiko handiak izan zituen (Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako erregeorde izan zen, eta gero Napoliko erregeorde, Felipe V.aren agindupean), eta gainera Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademia sortu zuen 1713an (ikus Cotarelo y Mori 1914). 5 Gabriel José de Zuloaga y Moyúa (Hondarribia 1684 - Madril 1764) militarra zen (teniente koronelaren maila erdietsi zuen), eta Espainiako administrazioaren ordezkaria kolonietan. Compañía Guipuzcoana de Caracasi lagundu zion, eta Venezuelako Caracas probintziako gobernadore eta kapitain jeneral izendatu zuten 1736an. Berak eraikiarazi zituen La Guayrako eta Puertocabelloko gotorlekuak, eta britainiarren aurka defendatu behar izan zituen portu horiek; ordainetan Torrealtako kondearen titulua eta teniente jeneralaren maila eman zioten (ikus Pikaza 1963 eta Garmendia 1988).

  • XXV

    har-aira gaitcetacoa dela, baina bai gai ona eta escoletacotçat behar beçalacoa. Eguia hau exempluz hala eracutsi içatu dute Escual Herritic herri arrotcetarat ilkhi diren bakotchetaric hainitcec, hala nola:

    D. Navarro Baztan Aspilcoeta semeac, Aita Eliçalde, Jesusen Compainiaco

    Jesuistac, eta halaber Etchelarco semeac,

    Aita Geronimo Echenique, Urdaçubico conventucoac, eta Erratçuco semea,

    ...

    idoneum, minime vero stolidum ingeniique hebetem, imo optima indole ingenioque naturae praeclaro. Haec veritas sic comprobata est a plurimis qui ex Cantabria in extraneas discesserunt patrias, ut:

    a Doctore Martino de Navarra, oriundo e

    oppido Aspilcoeta vallis Baztanensis,1 a Patre Eliçalde, Societatis Iesu, nato

    Etchalar,2 a R. P. Hyeronimo Etchenique, ordinis

    praemonstentium, conventus Urdacensis,3

    ... Deigarria iruditzen zaigu aukeraturiko izen guzti-guztiak Hego Euskal Herrikoak izatea, gipuzkoarrak eta nafarrak. Data eta tokien gurutzaketara itzuliez gero, pentsa genezake Hego Euskal Herrian bizi zen garaian idatziak direla zerrendak (gogoan izan, gainera, bigarren idatzaldikoak direla), baina ezin dugu ahaztu 1727an Lapurdiko Biltzarrari eskatu ziola diru-laguntza. Agian hegoaldeko erakunderen bati ere aurkeztu zion proiektua, edo aurkezteko asmoa zuen? Erantzunik ez dugun arren, jokabide horren argitan (liburuan dagoen testuinguruan egonda, Etxeberrik berak beste ideia baten zerbitzuan erabili arren), beste zentzu bat ere hartzen du orain hona ekarriko dugun zatiak (EHats 93-94), eta badirudi Sarako sendagileak ere bat egiten duela Felipe V.a Espainiako errege koroatu zutenean (1700ean) erabili ohi zen «il n'y a plus de Pyrénées» harekin:

    Eta hala, guisa hunetan, frogantça clara da Tubal escualduna munduco bi khoroaric handienetara igan dela, ecen gauça jaquina

    Hoc itaque modo patet Tubal Cantabrorum in duo orbis amplissima diademata ascendisse. Omnibus enim manifestum est

    1 Martín Azpilcueta Jaureguizar, Doctor Navarrus izengoitikoa (Barasoain 1492 - Erroma 1586), teologo eta jurista ezaguna da, bere garaiko intelektualik ospetsuenetakoa. Alcalá de Henaresen hasi zen teologia ikasten, eta Okzitaniako Tolosan zuzenbide kanonikoa eta zibila ikasi zuen. Cahorsko eta Tolosako zuzenbide kanonikoko irakasle izan zen. Nafarroara itzuli eta Orreagan hartu zituen agustindarren ordenak. 1533an Salamancako Unibertsitateko katedradun izan zen, eta gero, 1538tik 1554ra bitartean, Coimbrako Unibertsitateko katedradun. Erretiratu ondoren, idazteari ekin zion. Ondoko lanak argitaratu zituen, besteak beste: Comentario resolutorio de usuras (Lizarra, 1565), Manual de confessores y penitentes (Lizarra, 1566), De redditibus beneficiorum Ecclesiaticorum, (Valladolid, 1568); eta lan guztien bilduma: Compendium horum omnium Navarri operum (Venezia, 1598) (ikus Recondo 1987 eta Varii 1988). 2 Miguel de Elizalde (Etxalar 1617 - Donostia 1678) erretorika, filosofia eta teologiako irakasle handia izan zen. Valladoliden, Salamancan eta Erroman irakatsi zuen lehenbizi, eta gero Napolin, San Frantzisko Xabier ikastetxean lehenengo, eta Collegio Massimon gero (ikasketa-buru gisa). Handik Valladolidera aldatu zen, San Anbrosio Ikastetxeko ikasketa-buru izateko. Bi lan argitaratu zituen: Forma verae religionis quaerendae et inveniendae (Napoli, 1662) eta De recta doctrina morum quatuor libris distincta (Lyon, 1670). Argitaratu gabeko lanak ere ezagutzen dira, batik bat gutunak, horietako batzuk Valladolideko Unibertsitatearen Santa Cruz Bibliotekan (ikus Sommervogel III, 381-383, Cruz 2003 eta Portillo 1923). 3 1675ean jaio zen Erratzuko Etxenikea etxean Jerónimo de Echenique izeneko umea, baina ez dakigu ezer haren bizitzari buruz. Aurreko belaunaldian, ordea, bada etxe horretan etxeniketar bat Etxeberriren zerrenda honetan izateko merituak dituena: Bartolomé de Echenique (Erratzu 1646 - Salamanca 1685) hain zuzen premonstratensea izan zen, Etxeberrik aipatzen duena bezala; are gehiago, ordenako jenerala izatera iritsi zen. Filosofiako katedraduna ere izan zen Salamancako Unibertsitatean. Idazle gisa aipatzen du Irigoyen Olóndrizek (Irigoyen 1890), baina ez dugu lan argitaraturik ezagutzen, ordenakoei idatzitako gutunez kanpo.

  • XXVI

    da, ceren munduan asco habarrots eguin baitu, Luis gure erregue handiac erreguina handi harenganic ethorquia baduela, eta handican deitcen dela Ludovicus XIIII, Dei gratia Francorum et Navarrae rex, “Franciaco eta Naffarroaco erregue”. Ceren Henrri Laurgarrena andre haren illobasoa baitcen, eta Henrrirena Luis, gure erregue handia. Manera berean, Philippe Quinto, Luis handiaren illobasoa eta Espainiaco erregue dena, da leinu eta ethorqui bereticcacoa. Halaco guisaz non baiterraquet Noec Japhet bere semeari eman cioen benedicino profeciazco hura hemen complitu dela [...]. Profecia hau complitu da ossoqui, noiz eta ere Tubal escualduna bi erregue handi eta Eliçaco seme fidel eta leyal hauquien majestateari juntatu baitçaje. Hargatic, beraz, egun arroçoin du Iruñeac handirozqui loriatceco, ceren den munduco bi monarkha handienen ama, bai halaber Espainiaco eta Franciaco erresumen artean erreguina beçala.

    (eo quod maximas in orbe turbas fecerit) Ludovicum Magnum, regem nostrum, ex illa generosa regina originem ducere, indeque nominari Ludovicus XIIII, Dei gratia Francorum et Navarrae rex. Quia Henricus Quartus erat illius dominae nepos, et Henrici Ludovicus Magnus, noster rex. Similiter Philippus Quintus, Ludovici Magni nepos Hispaniaeque rex, ab eisdem regiae stirpis maioribus ortum repetit. Adeo ut affirmare queam eam vaticinam benedictionem, quam Noe impertivit Iaphet nato suo, hic adimpletam fuisse [...]. Haec ergo vaticinatio plena absoluta est tempore quo Tubal Cantaber horum duorum regum supremorum Ecclesiaeque filiorum maiestati se adiunxit. Ob id ergo hodierna die merito glorianda ac praedicabilis est Pampilona, quia matrix duorum orbis supremorum principum, necnon inter Hispaniae et Galliae regna quasi regina.

  • XXVII

  • XXVIII

  • XXIX

    2. Sarako Etxeberriren proiektu hirukoitza XVI. eta XVII. mendeetan beste hizkuntza batzuek ere ekindako bidetik (gogoan izan, adibidez, Nebrija gaztelaniarentzat, Bembo italierarentzat edo Oudin frantsesarentzat, beste maila batean bada ere), osagai anitzez biribildutako proiektua da Etxeberri Sarakoarena: saiakera-lanak, gramatika-lana eta lexikografia-lana. Euskal Herrian ere ez zen bakarra izan proiektu hirukoitza abiarazten (guztien artean, jakina, Larramendi da arrakasta handiena erdietsi zuena).1 Frantziako kasuak balio digu lana bere testuinguruan kokatzeko, eta erakusteko frantsesarentzat beste batzuek egindakoa egin gura izan zuela Etxeberrik euskararentzat:

    Tout au long du siècle [XVI. mendeaz ari da] se multiplient les manifestes pour la “deffence” et “illustration” de la langue française, de G. Tory (Champ Fleury, auquel est contenu l'art et science de la deue et vraye proportion des lettres antiques, 1529) à H. Estienne (Projet du livre intitulé: De la précellence du langage Française, 1579), en passant par J. Peletier du Mans, A. Mathieu (Deuis de la langue françoise, 1572) et Du Bellay dont l'ouvrage (1549) est très largement inspiré du Dialogo delle lingue de l'italien Sperone Speroni (1542). Le point commun de ces textes est leur insistance sur le décalage entre le rôle sthétique, culturel, diplomatique d'une langue «parvenue au plus haut point de son excellence» (Peletier du Mans, Apologie à Louis Meigret, 1549) et le manque de manuels ou de traités destinés à la «réduire en art», à achever donc, et à systematiser sa description, dans des ouvrages de consultation maniable, fixant à la fois l'usage et le bon usage, choisissant entre formes concurrentes et fixant de lois générales. (Auroux & Clerico 1992: 361-362)

    Etxeberriren proiektuaren hiru oinarriak banan-banan aztertzen hasita, saiakera-lanetan bi izenburu aipatu behar dira. Lehena, bi zutabetan idatzia, euskaraz eta latinez, ez zuen Sarakoak argitaratuta ikusi, ez baitzuen argia ikusi 1907n Urkixok euskarazko zutabea argitara eman arte; Escuararen hatsapenac izena erabiliko dugu liburu horrentzat.2 Latinezko zutabea luzaro izan da lo Zarauzko Eskuizkribuan, horrela deitu baitzaio Etxeberriren lanen eskuizkribu bakarrari. Aurrerago eskainiko dugu edukiaren azterketa sakonagoa, baina oraingoz aski izan bedi esatea hizkuntzen apologia eta defentsen ildoan kokatzen dela. Saiakera-lan horretako azkenengo bi atalek (“Escual Herrico gazteriari” eta “Iracurtçailleari”) lotura handia dute, generoari dagokionez, bigarren saiakera-lanarekin. 1718ko argitalpena da Lau-urdiri gomendiozco carta edo guthuna, Etxeberrik berak moldiztegira eraman ahal izan zuen bakarra. Bere lan osoaren eta asmoen aurkezpen

    1 Larramendiren eta Etxeberriren arteko kidetasunak edo gogaidetasunak ikusteko oraindik oso baliagarri da Lakarra 1985. Gainera, Mitxelenak aipatua zuen (Mitxelena 1960: 88) Etxeberriren lanaren proiektu-izaera («Es el autor de una tentativa tan bien razonada como entusiasta para convertir la lengua vasca en el instrumento principal de la enseñanza que podemos llamar secundaria en el País Vasco»), baina Lakarraren artikulu hori da izaera hori, Larramendiren lanarenarekin era paraleloan, azpimarratzen duen lan nagusia: «Ez dut uste, beraz, gehiegi esatea litzatekeenik Etxeberri mirikuarena kultur proiektu argi eta garbi bat dugula, euskal proiekturik zahar eta zuhurrenetarikoa» (Lakarra 1985: 17). 2 Laburdiri escuararen hatsapenac erabili zuen Julio Urkixok, hemen behean aipatuko den Lapurdiko Biltzarrean eman zitzaion izenburua egokituta: «un livre intitulé Labourdiri escoüararen hastapena, ecrit en lattin et basque». Xabier Kintanak Eskuararen ethorkia proposatu zuen izenburutzat, Etxeberrik berak eginiko aurkibidearen lehenengo epigrafetik hartuta; gure ustez soilik epigrafe horri dagokio hain zuzen izen hori, eta ez liburu osoari. Escuararen hatsapenac erabiliko dugu guk, Urkixok zabalduriko bidetik larregi ez urruntzearren, baina aldi berean Lapurdiren aipua soilik Uztaritzeko erakundeari zuzenduriko eskabide horretarako erants