joan bataiatzailea

6
JOAN BATAIATZAILEA

Upload: imeldabc

Post on 02-Aug-2015

587 views

Category:

Documents


8 download

TRANSCRIPT

JOAN BATAIATZAILEA

Gurasoak hil zitzaizkionean, Joan Judako basamortura joan zen otoitz eta barau egitera. Han hasi zen Jaunaren berri ona zabaltzen eta jendea Jainkoarengana hurbildu nahian; izan ere, Mesias iristear zegoen. Jordan ibaian batailatzen zituen bihurtu nahi zutenak.

Egun batean, Jesus hurbildu eta bataiatzeko eskatu zion. Mesias zela konturatu zenean, ez zuen bataiatu nahi izan . Baina Jesusek hala nahi zuela ikustean, bataiatu egin zuen.

Joanek gauzak argi eta garbi esaten zituen: Herodes Antipas erregeari diktadorea izateaz gain, bere emaztea ez zen emakume batekin bizitzea leporatzen zion. Erregeak, azkenean, atxilotu egin zuen.

Egun batean, jai handi bat antolatu zuen, eta berarekin bizi zen emakumearen alaba Salomek dantzatu zuen bertan. Erregea oso pozik zegoen, eta nahi zuena eskatzeko esan zion Salomeri. Horrek, amak eraginda, Joanen burua eskatu zion. Herodesek Joani lepoa mozteko agindu zuen.

Egilea: ibc.ikas

Ikasbidea ikastola

AMAIERA