ira - wordpress.com€¦  · web viewcree que la iglesia debería mostrarse más abierta, aunque...

3
[email protected] Elizarekin topo egin dugu Osteguna. 2011ko irailak 22 egun. Udazkena. Campo de Calatravan – Ciudad Real–, gauzak gordin daude Pardo familiarentzat. Senar- emateak, lau seme-alabak eta haurren amona bota egin dituzte bizi ziren etxetik. Ciudad Realeko Elizbarrutiaren Seminarioa da etxe horren jabe. Gotzainak, Antonio Algora jaunak, isilean egin nahiko zituen gauzak, baina nahi baino oihartzun handiagoa izan du gertaerak. Ez zaio beste erremediorik gelditu: komunikatua atera du, ekintza judiziala justifikatzeko. Konprenitzen dut tentu handiz tratatu behar dela gai korapilatsu hau, errealitatearen zati asko elkartzen dira eta: legea, etika, erlijioa, estetika, agrabio konparatiboa... Noski, otzaina eta erakunde erlijiosoa tartean izateak bereziago bihurtzen du kasua. Atzetik aurrera hasiko naiz: agrabio konparatiboa. Ez dago ukatzerik kristau eta katoliko izeneko jende asko ari dela, momentu honetan, krisia dela kausa, edo aitzakia, familia asko etxerik gabe uzten, miserian murgilarazten. Ikuspegi horretatik, agrabio konparatiboa da Ciudak Realeko gotzainari bakarrik kargu hartzea. Armiarma-sare horretan "Ebanjelioaren ordezkari bat" harrapaturik dagoenean, logikoa da, ordea, eskandalua handiagoa izatea. Ez dugu zalantzan ipintzen gotzainaren jokabidea legezkoa izan dela; zalantza da gizalegezkoa izan ote den, etikoa izan ote den; dakiguna da ez dela batere estetikoa izan. Uste dugu Eliza barruko beste erakunderen

Upload: others

Post on 21-Jul-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ira - WordPress.com€¦  · Web viewCree que la Iglesia debería mostrarse más abierta, aunque se muestra escéptica, pues «a mí me ha pasado esto, pero otra mujer del pueblo,

[email protected] topo egin dugu

Osteguna. 2011ko irailak 22 egun. Udazkena. Campo de Calatravan –Ciudad Real–, gauzak gordin daude Pardo familiarentzat. Senar-emateak, lau seme-alabak eta haurren amona bota egin dituzte bizi ziren etxetik. Ciudad Realeko Elizbarrutiaren Seminarioa da etxe horren jabe. Gotzainak, Antonio Algora jaunak, isilean egin nahiko zituen gauzak, baina nahi baino oihartzun handiagoa izan du gertaerak. Ez zaio beste erremediorik gelditu: komunikatua atera du, ekintza judiziala justifikatzeko.

Konprenitzen dut tentu handiz tratatu behar dela gai korapilatsu hau, errealitatearen zati asko elkartzen

dira eta: legea, etika, erlijioa, estetika, agrabio konparatiboa... Noski, otzaina eta erakunde erlijiosoa tartean izateak bereziago bihurtzen du kasua. Atzetik aurrera hasiko naiz: agrabio konparatiboa. Ez dago ukatzerik kristau eta katoliko izeneko jende asko ari dela, momentu honetan, krisia dela kausa, edo aitzakia, familia asko etxerik gabe uzten, miserian murgilarazten. Ikuspegi horretatik, agrabio konparatiboa da Ciudak Realeko gotzainari bakarrik kargu hartzea.

Armiarma-sare horretan "Ebanjelioaren ordezkari bat" harrapaturik dagoenean, logikoa da, ordea, eskandalua handiagoa izatea. Ez dugu zalantzan ipintzen gotzainaren jokabidea legezkoa izan dela; zalantza da gizalegezkoa izan ote den, etikoa izan ote den; dakiguna da ez dela batere estetikoa izan. Uste dugu Eliza barruko beste erakunderen baten bidez, esate baterako Caritasen bidez, konpondu behar zuela arazoa, erabaki drastiko hori zetorrela ikusita.

Dena dela, partikular gisa ez dut uste obligaziorik daukagunik horrelako problema bati erantzuteko, ezta mediorik ere, baina gatazka askoz hobeto gestionatzeko modua bai. Adibidez, erakunde publikoei exijitzeko obligazioa bai, eta gotzaina oso dorpea izan da.

Gainera, ez da ondo ulertzen, gotzainak komunikatuan dioenez, Ciudak Realeko parrokiek behartsuen aldeko akintzak antolatzen badituzte, nola ez duten zerbait egin familia horren alde, haur txiki eta guzti kalera bota aurretik. Elizara joateak putza ez du balio, horrelako baten aurrean bestaldera begira igaro behar badugu elizara joateko. Gotzainaren esaldi hau ez dator bat bere jokabidearekin:

(...) poniendo todos los medios a su alcance para que en las situaciones de necesidad y pobreza la persona y su familia puedan vivir dignamente y encontrar su lugar en la sociedad.

Kasu honetan, ez dute hori bete. Gainera, esplikazio bat falta da: miseria estrukturalaren kontra zer egiten duten ere azaldu beharko lukete.

Page 2: ira - WordPress.com€¦  · Web viewCree que la Iglesia debería mostrarse más abierta, aunque se muestra escéptica, pues «a mí me ha pasado esto, pero otra mujer del pueblo,

Gotzain horrekin fidatzen ez banaiz, baditut arrazoi gehiago ere. Orain hiru urte, Abenojar-ko emakume bat bota zuen kogradia batetik lesbiana zelako. Jakina, ez zitzaion debalde atera. Jende askok, protesta egiteko, emakumearen izena kamisetan zuela hartu zuen parte hurrengo eguneko ekintzan. Baditugu afektatuak egindako deklarazioak ere:

La afectada ha dicho a EFE que se siente defraudada por la decisión adoptada por la Iglesia y que le entristece que hayan hecho eso con ella porque viene de una familia de tradición cristiana y siempre se ha sentido muy cristiana. Cree que la Iglesia debería mostrarse más abierta, aunque se muestra escéptica, pues «a mí me ha pasado esto, pero otra mujer del pueblo, divorciada, tampoco podrá ejercer como Hermana Mayor, lo que da muestras de cuál es el talante del Obispado».

Joan den igandeko ebanjelioa egoki datorkigu, argiak nondik jotzen duen ikusteko. Honela amaitzen da "Seme bien parabola":

Jesusek esan zien: «Benetan diotsuet, zerga-biltzaile eta prostitutak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. Izan ere, etorri zitzaizuen Joan Bataiatzailea, Jainkoaren nahiari dagokion jokabidearen berri ematera, eta ez zenioten sinetsi; zerga-biltzaile eta prostitutek, ordea, sinetsi zioten. Eta zuek, hori ikusita ere, ez zarete aldatu; oraindik ez diozue sinetsi».

Histórikoki,«publikanoak eta prostituak» bekatari eta herexeen prototipoak ziren. Eta, hala ere, Jesuek eredutzat hartzen ditu, haienganako miresmena azaltzen du. Zer egiten dugu guk –zer egiten du Elizak– bekatari- eta herexe-etiketa ezarririk daramatenekin?