hiru hartzak eta begi urdin

12
1.- Behin batean baziren hiru hartz. Hirurak etxe berean bizi ziren. Hartz bat handia zen, bestea ertaina eta, azkenengoa, txikia.

Upload: errotetxea

Post on 08-Jul-2015

1.022 views

Category:

Documents


17 download

TRANSCRIPT

Page 1: Hiru hartzak eta begi urdin

1.- Behin batean baziren hiru hartz. Hirurak etxe berean bizi ziren. Hartz bat handia zen, bestea ertaina eta, azkenengoa, txikia.

Page 2: Hiru hartzak eta begi urdin

2.- Bakoitzak bazuen gosaltzeko katilu bat. Hartz handiaren katilua handia zen. Hartz txikiaren katilua, txikia zen eta hartz ertainarena, ertaina zen.

Page 3: Hiru hartzak eta begi urdin

3.- Bakoitzak bazuen ere aulki bat. Hartz handiaren aulkia handia zen, hartz ertainarena ertaina eta hartz txikiarena, txikia zen.

Page 4: Hiru hartzak eta begi urdin

4.- Egun batean, Begi Urdin izeneko mutiko bat hartzen etxera joan zen. Atea irekita ikusi zuen eta barrura sartu zen.

Page 5: Hiru hartzak eta begi urdin

5.- Hiru hartzen katiluak ikusi zituen, eta goseak zegoenez, katilu bakoitzetik edan zuen; katilu handitik, katilu ertainetik eta txikitik ere bai.

Page 6: Hiru hartzak eta begi urdin

6.- Gero, hiru aulki ikusi zituen eta guztietan eseri zen baina dena hankaz gora utzi zuen.

Page 7: Hiru hartzak eta begi urdin

7.- Azkenean, goiko gelara joan zen eta han hiru ohe ikusi zituen; handia, ertaina eta txikia. Guztietan saltoka ibili zen nekatu arte.

Page 8: Hiru hartzak eta begi urdin

8.- Halako batean, hiru hartzak basotik itzuli ziren.- Baina, nork edan du nire katilu handitik

– oihukatu zuen hartz handiak. - Eta nire katilu ertainetik ere edan dute – erantzun zuen hartz ertainak.- Eta nire katilutik – gehitu zuen hartz txikiak.

Page 9: Hiru hartzak eta begi urdin

9.- Gero, egongelara joan ziren eta han hiru aulkiak lurrean botata ikusi zituzten.- Baina nork bota du nire aulki handia? – protesta egin zuen hartz handiak.

- Ba, begira nirea, norbaitek bota du ere! – Esan zuen ertainak. - Eta nirea! – Bukatu zuen txikiak.

Page 10: Hiru hartzak eta begi urdin

10.- Azkenean, logelara igo ziren eta han egundoko desastrea ikusi zuten.- Kontxo demontre! – harritu zen hartz handia – Begira zer egin duten nire ohean!

- Eta nirean, dena desordenatu dute! - errepikatu zuen ertainak.

Page 11: Hiru hartzak eta begi urdin

11.- - Ba, begira nire ohean, norbait dago lo! Harrituta esan zuen txikiak.

Page 12: Hiru hartzak eta begi urdin

12.- Orduan, Begi Urdin esnatu zen, hiru hartzak ikusi zituen eta korrika etxetik atera zen.