froga4

40
0 jarduera " Zer izan da hori! Zer susmatu duzue eskutitz hori irakurtzean?... Bada, istorio beldurgarri baten hasiera da... gutuna

Upload: bego-gomez

Post on 12-Jan-2015

755 views

Category:

Education


7 download

DESCRIPTION

ipuin beldurgarriak

TRANSCRIPT

Page 1: Froga4

0 jarduera

" Zer izan da hori! Zer susmatu duzue eskutitz hori irakurtzean?... Bada, istorio beldurgarri baten hasiera da...

gutuna

Page 2: Froga4

" Gustuko dituzue istorio beldurgarriak? Ezagutzen duzue baten bat?

" Seguru gaude askotan elkartu zaretela istorio beldurgarriak kontatzeko, ezta? Udaleku edo kanpamentuetan; edo udako gau epeletan, etxera beranduago joateko baimena duzuenean; edo suaren inguruan, tximiniaren aurrean, elkarren ondoan... bero-berotan, baina dardarka...

Nork atsegin ditu istorio beldurgarriak? Ea, jaso eskua! Eta nork ez ditu gogoko?

Zer gustatzen zaizue gehiago: istorioak entzutea ala kontatzea?

Page 3: Froga4

" Eta Halloween? Zer dakizue jai horri buruz? Bila ezazue informazioa honako web-helbide honetan: http://es.wikipedia.org/wiki/Halloween, http://www.32rumbos.com/monograficos/Los Mitos de Halloween-31-10-2001.mp3 Eta apur bat jolasteko, egin itzazue honakoak: ! Ezagutu pertsonaiak . ! Asmatu istorioak . ! Jolastu ikusi-makusian. ! Ikusi Halloweeni buruzko hainbat bitxikeria, eta gehiago.

Ea zer ikasi duzuen!!! Binaka jarrita Halloweeni buruzko zenbait galderari erantzuten saiatuko zarete, konforme? Zalantzarik izanez gero, jo ezazue lehen aztertu dituzuen informazio iturrietara. Hauta ezazue bi jokalari izateko aukera, eta ekin! Jakingo zenukete mapamundi batean adierazten Halloween tradizioak zer bide egin duen, eta gaur egun non ospatzen duten? Wikipedian lehenago irakurri duzuen informazioan hainbat toki aipatzen dira. Zerrendatu tokiok eta topatu Mapa honetan. Gero, jarraian duzuen beste mapa honetan koloreztatu toki horiek, eta idatzi beren izenak.

Page 4: Froga4

MAPAMUNDI POLITIKOA

Page 5: Froga4

Geuk ere horrelako istorioak kontatuko ditugu? Ea, bada! Zer iruditzen zaizue gure proposamena? Zeuek ere ideiak eman!

Lan proposamena ZER EGINGO DUGU? ZERTARAKO? ZER IKASIKO DUGU? " Istorio beldurgarriak asmatu

eta idatziko ditugu. " Beldurrei buruzko foro batean

hitz egin.

" Halloween zer den, nondik datorren, nola ospatzen duten, eta horri buruzko informazioa non bila dezakegun aztertu.

" Istorio zatiak kontatu

narratzailea aldatuz.

" Istorio bera moldatu askotariko

entzuleei kontatzeko (amari, zuzendariari, ume txiki bati, gelakide bati...)

" Ipuinaren egitura aztertu.

" Halloween egunean 1. zikloko ikasleei kontatzeko.

" Beldurrei aurre egiteko

baliabideak konpartitzeko.

" Halloween jaia hobeto ezagutzeko.

" Konturatzeko istorioen

aldaera polit eta originalak lortu ditzakegula narratzailea aldatuz.

" Konturatzeko ez diogula berdin kontatu behar lau urteko ume bati edo irakasle bati.

" Gure ipuina ondo

" Istorio beldurgarriak asmatzen eta idazten.

" Beldurrei nola aurre egin.

" Halloween tradizioa kokatzen munduko toki batzuetan. " Aditzen pertsona eta

denbora nahiz narrazioaren ikuspuntua aldatzen.

" Entzulearen tokian jartzen.

" Ipuinaren zatiak

Page 6: Froga4

" Ipuinaren sarrera eta amaierako

zenbait esapide landu. " Narrazioan denbora

antolatzeko erabiltzen diren hitzak topatu, ulertu eta sailkatu.

" Errepikapenak saihesteko trikimailuak ezagutu.

" “katila palati moti” eta

“telebistako aurkezlearena” erako ariketak burutu.

" Jendaurrean hitz egiteko aholkuak eta trikimailuak jorratu.

" Gure istorioak politago,

egokiago eta aberatsago izateko baliabide batzuk ikasi eta praktikatu: pertsonifikazioak, onomatopeiak...

" ...ezer gehitzekorik? Proposatu

zuek!

ordenatzeko, ezer ahaztu gabe.

" Entzuleak erakartzeko moduko esapide politak erabili ahal izateko eta baliabide gehiago izateko ipuinak kontatzerakoan.

" Istorioari ordena eta argitasuna emateko.

" Kontakizunari arintasuna emateko.

" Intonazio egokia ematen

saiatzeko, egoeraren arabera.

" Istorioak eta bestelakoak kontatzean lasai eta trebetasunez aritzeko.

" Ipuina ondo baino hobeto

idazteko eta kontatzeko.

" ...

identifikatzen: hasiera, korapiloa eta amaiera.

" Ipuinak hasi eta bukatzeko zenbait esapide erabiltzen.

" Denbora antolatzaileak identifikatzen.

" Erakusleak eta sinonimoak

erabiltzen. " Intonazioa, tinbrea eta

tonua egoki kudeatzen. " Jendaurrean hitz egiteko

trebetasunak kudeatzen: begirada, espazioa nola erabili...

" Hainbat hizkuntza-baliabide erabiltzen: pertsonifikazioak, onomatopeiak...

" ...

Page 7: Froga4

taldean mintzatu

idatzi

tekleatu

elkarri entzun

grabazioa entzun

irakurri

antzeztu

azaldu

sarean bilatu

Erabiliko ditudan

IKURRAK

Page 8: Froga4

1. jarduera " Testu batzuk irakurri edo entzun egingo ditugu. (hasierako eskutitza, gaur eguneko albiste bat, azalpen-testua Halloweeni buruz , Jack o`lantern , hau da Halloween kalabaza, edo bola magiko bat egiteko jarraibideak, ipuintxo bat) " Hausnartu ea horietariko bakoitzak zertarako balio duen: horretarako, hirunaka elkartu eta honako txantiloi hau beteko duzue:

Zertarako erabiltzen dira...? ...azalpen testuak? “Halloween”

• • Urrun dagoen lagun bati zerbait kontatzeko.

...eskutitzak? “Gutun misteriotsua”

• • Gertatutakoaz zehatz-mehatz informatzeko.

...jarraibide testuak? "How to make a jack-o'-lantern" edo "Egingo ditugu bola magiko batzuk?"

• • Pausoz pauso irakasteko lan bat nola egiten den.

...ipuinak? “Iturralaba”

• • Gai baten atal garrantzitsuenak azaltzeko.

...albisteak? “Berria egunkariko azaleko albistea”

• • Asmatutako istorioak kontatzeko.

Istorioak kontatuko ditugula erabaki dugu, baina...nondik hasiko gara?

Lehenengo eta behin, istorio edo ipuin bat zer den aztertuko dugu:

Page 9: Froga4

" Emandako testuen artetik, har ezazue ipuina eta aztertu hirunaka nolakoa den, hau da: zer dauka narrazioak, beste testu motek ez daukatena? (Inprimatu eta eskuz bete; gero, kortxoan iltzatu.)

Ipuinaren ezaugarriak Ariketa hau egiteko, lehen entzun duzuen ipuina aztertuko duzue, eta lehenagotik

ezagutzen dituzuen beste ipuin batzuk ere kontuan hartuko dituzue. Zertarako erabiltzen da? Nolako forma du? Atal ezberdinak ditu? Zeintzuk dira?

Egiazkoa da? Zer formatutan dator?

Zer-nolako gaiak aipatzen ditu?

Beste ezaugarriren bat

Page 10: Froga4

2. jarduera " Ea ulertu duzuen! Zeuok ere ipuinak egiten saiatuko zarete:

a. Ahoz: txartelen jolasa1 erabilita. b. Idatziz: Ietherpad programatxoarekin. c. Sortu dituzuen ipuinak ere aztertuko dituzue.

Hasiko gara?

d.

1 Txartel-bilduma bat erabiliko dugu tokiak, pertsonaiak, ekintzak, objektuak eta denbora irudikatzeko.

a. TXARTELEN JOLASA:

1. Gelakideak ordenan jarriko zarete txartelak hartzeko. 2. Txartelak lau multzotan daude, adierazten dutenaren arabera:

tokiak, denbora, pertsonaiak eta (akzioak) ekintzak. 3. Lehenengo ikasleak txartel bat hartu eta ipuina hasiko du:

“Bazen behin …” egiturako esaldi bat egingo du. 4. Bigarrenak gelditzen diren txarteletako edozein hartu eta

istorioari beste esaldi bat gehituko dio. 5. Horrela, bata bestearen segidan, guztiok parte hartu arte.

b. IETHERPAD (jarraibideak) Honetarako, ordenagailuak behar ditugu:

1. Zabaldu zuen e-posta. 2. Mezu bat jaso duzue: klikatu esteka. 3. Pantailan lauki bat daukazue: hor ipuina idatziko duzue

gelakide guztiok, zerrenda-zenbakiari jarraituz, bai? 4. Hasi!

Page 11: Froga4

Zuen lana hasi da! Nahiz eta ipuina geroago idatzi, honezkero zuen buruan forma hartzen hasiko

zen. Horregatik OSO GARRANTZITSUA DA gordetzea burura etortzen

zaizkizuen ideia guztiak , erabiltzen ikasten dituzuen baliabide, trikimailu eta elementu guztiak, azkenean erabiltzeko. Horretarako ohar-taula erabiliko duzue.

Inprimatu eta paperean eduki edo ordenagailuan bete, nahi duzuen modura. Lasai, laguntzeko den-dena gogoratzen jarduera bakoitzean ikur hau topatuko

duzue :

Irakurri ondo eta zure oharrak hartu!

c. Ipuinaren ezaugarriak Bukatzeko, hartu lehen jardueran ipuinaren ezaugarriak aztertzeko erabili duzuen txantiloia eta osatu.

OHARRAK HARTU!

OHARRAK HARTU!

Zabaldu taula hau, eta apunteak

hartzen hasi!

Hasteko:Zertarako izango da zure

ipuina?

Page 12: Froga4

3. jarduera

NORK eta NORI? Ez da gauza bera amatxori paga eskatzea edo dendariari ogia, ezta? Zelan egingo zenuke ondorengo kasu hauetan? Ikusten duzue? Tonu ezberdina erabiltzen dugu egoeraren eta entzuleen arabera. Kontu honetaz errazago jabetu zaitezten, antzerki pixka bat egingo duzue. Hemen testu bat daukazue; irakurri, buruz edo ikasi, eta ahoz kontatuko duzue, baina...

Zer aldatu da aurreko egoera horietako bakoitzean? Fitxa hau deskargatu eta bete gelaxkak hiruko taldetxoetan jarrita. Nola izan da

kasu bakoitzean...?

eskolako zuzendariari

neba/arreba txikiari aitari

gelakide bati ...?

tonua

keinuak

hitzak

begirada

azalpenak

errepikapenak

Lehenengoak eskolako zuzendariari kontatuko dio. Bigarrenak bere neba/arreba txikiari. Hirugarrenak aitari. Laugarrenak gelakide bati. Bosgarrenak... berak erabakiko du, eta besteok asmatu egin beharko dugu nori kontatu dion!

ADI!

Sartu okindegian eta eskatu bi ogi

Azaldu eskolako zuzendariari ikasgelan duzuen arazoren bat.

Eskatu aitatxori zinemara joateko dirua

OHARRAK HARTU!

Nire entzuleak zeintzuk izango

diren eta nola hitz egingo diedan

pentsatu.

Lehen esan dugunez, ez da gauza bera amatxori paga eskatzea edo dendariari ogia... Ipuina kontatu aurretik, zeuek ere ongi pentsatu entzuleak nolakoak diren, eta horien ezaugarrietara egokitu kontakizuna.

Page 13: Froga4

4. jarduera Nor da narratzailea? Gogoratzen duzue nor den narratzailea? Narratzailea istorioa kontatzen duena da. Guztiok dakizuenez, istorio bat modu askotara konta dezake narratzaile horrek:

Istorio ezagunak, ezta? Baina, nor da narratzailea testu bakoitzean?

Nor da narratzailea testu bakoitzean?

a b c d e

“Bazen behin familia bat: aita, ama eta hiru txerrikume. Zoriontsu bizi ziren, egun osoan kanta eta dantza. Baina batzuetan beldur ziren: handik hurbil neu bizi bainintzen... “

¿? e

“Bazen behin familia bat: aita, ama eta hiru txerrikume . Zoriontsu bizi ziren, egun osoan kanta eta dantza. Nik ezin nuen lorik egin. Batzuetan beldur ziren: handik hurbil otsoa bizi baitzen... “

¿? d

“Oso familia ederra zen zurea: aita, ama, zure bi anaiak eta zu, txerrikume txikitxo! Zoriontsu bizi zinen, egun osoan kanta eta dantza. Baina batzuetan beldur zinen: handik hurbil otsoa bizi baitzen... “

2. pertsona c

“Garai hartan aita, ama eta nire anaiak eta ni elkarrekin bizi ginen. Zoriontsu bizi ginen, egun osoan kanta eta dantza. Baina batzuetan beldur ginen: gugandik hurbil otsoa bizi baitzen... “

1. pertsona b

“Bazen behin familia bat: aita, ama eta hiru txerrikume . Zoriontsu bizi ziren, egun osoan kanta eta dantza. Baina batzuetan beldur ziren: handik hurbil otsoa bizi baitzen... “

3. pertsona a

Page 14: Froga4

Orain zuei heldu zaizue narratzailearena egiteko txanda Rol-jokoa ® Jar zaitezte 4 edo 5 partaideko taldetan. ® Taldekide bakoitzak rol-txartel bat hartuko du: bertan “pertsonaia” baten egoera azaltzen da;

adibidez: “Seigarren mailako neska baten estutxean bizi den arkatza naiz; kokoteraino nago zorroztu gabe egoteaz, eta erabaki dut neure burua mahaitik behera botatzea, ea beste ikasle batek hartzen nauen eta hobeto zaintzen nauen”.

® Minutu bat daukazue txartelean dakarren egoera irakurri, ulertu eta horretaz gogoeta egiteko.

Jarraian, antzezpen txiki bat prestatuko duzue. Kontuan izan ez duzuela esan behar nortzuk zareten! ® Talde bakoitzeko partaideok batak bestearen ondotik antzeztuko dituzue zuen egoerak. ® Bitartean, beste guztiok ikus-entzuleak izango gara. ® Antzezpenak ikusten ditugun bitartean, fitxatxo bana beteko dugu.

Klikatu hemen fitxa inprimatzeko

Zein da egoera?

Nork kontatzen

du? a taldea b taldea c taldea d taldea

Seguru gaude narratzaile profesionalak zaretela honezkero!

OHARRAK HARTU! Nor izango da nire

ipuinaren narratzailea?

Egoerak a taldea b taldea

c taldea d taldea

Page 15: Froga4

1. Klasean taldetxoak egingo dituzue, lau edo bost partaidekoak.

2. Ondoko hiru koadroetan dagoena ikusiko duzue. 3. Horiek ikusi eta gero, elkarri kontatu noiz izan

zareten beldur, nola sentitu zineten, zeren beldur zineten eta nola uxatu zenuten beldurra.

4. Eta denon artean, beldurrari aurre egiteko trikimailuen zerrenda osatuko duzue.

5. Bukatzeko, talde bakoitzean esandakoak beste gelakideei azaltzeko modu bat aukeratu beharko duzue: kanta, horma-irudia, olerkia antzezpen txiki bat... Zeuok erabaki.

5. jarduera Beldur naiz!

Jonasi gertatutakoa inoiz gertatu

zaizu? Horrela

sentitu zara?

Begira dantzari hauek beldurra nola adierazten duten gorputzaren mugimenduaz!

Edo kanta hau entzun, ea inoiz sentitu duzun esaten duena!

Baten batek nahi badu, ipuin hau irakur dezake: Mister Daffodil eta bere denda. Asun Balzolak, ipuin honetan, bi gai edo mezu darabiltza: lehenengoarekin, beldurrari nola aurre egin diezaiokegun esatera datorkigu. Edo hobe esan, amesgaiztoak uxatu egin behar ditugula agintzera. Ninak, gehientsuenok bezala, etxean gordeta dauka amesgaiztoa. Eta Mister Daffodilek etxean bilatzeko eskatzen dionean, amesgaiztoak hauts malutak direla konturatuko da. Asunek amesgaiztoak identifikatzen laguntzeaz gain, amesgaizto horiek nola desagerraraz ditzakegun ere esaten digu: tiragomarekin ilargira bidaliz. Ipuina

Lehen konturatu gara ipuin beldurgarriak gustuko dituzuela... Baina beldurra pasatzea beste kontu bat da, ezta? Eta zuek, zer? Beldur izan zarete inoiz? Zeren beldur? Egon lasai, oraintxe ikasiko duzue horri aurre egiten.

Page 16: Froga4

Niri umetan ipuinak

kontatzen zizkidaten /ez zizkidaten kontatzen. Niretzat politenak ……………………………………… ziren.. ……………………..k kontatzen zizkidan. ………………………………………………………

6. jarduera Ipuinak, istorioak, modaz pasatutako zerbait?

Baina, zertan ari gara? Ipuinak txikientzat dira, edo lehengo ohitura bat... Gaur ez zaizkio inori gustatzen... Zuek ere horrela pentsatzen duzue? Orduan irakurri ipuin-kontalari batek dioena: “ipuinak kontatzean beste pertsonaia baten barruan nago”. Eta zuek, zer uste duzue? Ea zer deritzozuen elkarrizketa honetan Ines Bengoa ipuin-kontalariak esaten duenari. (sakatu irudian albiste osoa irakurtzeko)

&&&&&&&&&& • Ea bada! Zuei ere ipuinak kontatzen zizkizueten umetan?

Zer-nolako ipuinak?

Eta gaur egun, kontatzen dizuete ipuinik? Egin hiruko taldeak eta komentatu elkarri ea nolakoak ziren umetan entzuten zenituzten ipuinak: nork kontatzen zizkizueten, nolakoak ziren, zer atsegin zenuten gehien... Gero, papertxo txikietan (post-itak) idatziko dituzue umetan kontatzen zizkizueten ipuinei buruzko gorabeherak, eta ikasgelako kortxoan kokatuko dituzue.

• Eta orduan, zer? Ipuinak entzutea eta kontatzea gustuko duzue ala ez?

Bozketa egingo dugu!

BAI EZ

Gustukoa dut ipuinak ENTZUTEA

Gustukoa dut ipuinak KONTATZEA

OHARRAK HARTU! ipuinetan niretzat

gustukoena …

Page 17: Froga4

7. jarduera Txikitatik ipuinak entzuteaz gain, eskolan idatzi ere egin dituzue, ezta? Badakigu hainbat aldiz landu duzuela ipuinaren egitura. Seguru gaude begirada batez identifikatuko duzuela ipuina zein den, eta bai beste testu batzuk ere. Hona hemen testu mota batzuek duten “itxura”; jakingo zenukete esaten hauetako bakoitza zein testu motari dagokion?

-----,--- -- --- ---,---: ------ ------ --- ----- ----- ------ --------- ----.? ----------- -- - -- ---- ------ - -- --- ----- --- --- ---------. --------¡ ----------- --- ----- -- ---- --- --- ---- -- --. ---- ----¡ --------- --: - - -- ----- - --

a

ttttt

ooo oooo oooo ooo lll lll lllll ll llllllll l lllllll l lll llllll llll l gggg _____________

Aa aa aa a aaaaa a a a aaa aaaaaa a aaa aaaa aaaaaaaaaa aaa a aaaa aaaaaaaa aa aaaaa aaa aa aaa aaa aaaaaa aa.

b ANIMALIAK

Ugaztunak Oooo oo oo oooo ooo ooo oo oooo. Oooo o ooooo ooo. Ooo oooo. Ooooo ooooooo Oooo oo oo ooooo oo.

Anfibioak Uuu uuu, uuu uu uuuu uuu uu Uu uuuu uu. U uuu uuuuu uu Uuu uuu uuu uuuuu uu.

Ooo oooo oo oo ooo ooo oo ooo. Ooo oooo ooo ooo

e ooooooo ooo oooo.

ooooooooo, ooo ooooo ooooo

ooo, oooooo ooooo oo oooo o ooooo oo ooo oo

ooo.

c

Uuu uuu uuuu

Uuu uuuuu uu uu uuuu uu uuuu uuu uuuu uuuu . Uuuu uuuu uu uuuu uu uuuu u uuuu uuuu.

Uuu uuu uu uuuuu uuu uuuuuu uuuu uu, uuuauu:uuu, uuu, uuu, uuu uuuu. Uuuuu uuu uuuuu.Uuuuuuuu uu uuu uuuu:

- Uuuu uu uu? - Uu uuu uu. - Uu!

Uu, uuuuuu, uuu uu uu uuuu uuuuu uuuu. Uuuuu, uuuu, uuu uuuuu uu uuu uu.

Uuu uu uuuuuu uuuuuuu uuu., uuuuuu uuuuu uuu. “Uuuu uu uuu uuu”.

d

f

HHHH HH HHH

Hhhhhh Ooooo ½ 4 ooooo ooooo ooo oo 2 oooo ooooo ___________ Oooo ooooo ooo oo ooooo oo: 1. oooo oooo oooo oo oooo oo. 2. ooo oo oooo ooo oo.

Page 18: Froga4

Ikus dezagun aurreko ariketa egiteko nola moldatu zareten:

Taulatxo honetan bi gauza falta dira: testu moten izenak eta letrak eta izenak lotzeko geziak.

Lehenik, osatu itzazue hitzak, eta gero, lotu gezien bidez hitz bakoitza dagokion letrarekin (horretarako, hirunaka jarriko zarete).

a • • • (gezian • klikatu) • •

• • • • • •

al................. b ip................. c ol................. d g.................. e j................... f az................

(testu moten izenak ez badituzue ondo gogoratzen, hemen daukazue salataria) Lortu duzue? Ondo lotu dituzue denak? Konturatu zarete testu ezberdinak direla, ezta? Eta ez soilik forma aldetik, jakina! “Tripak” ere oso ezberdinak dituzte: testu batzuk lagun bati gure gauzak kontatzeko dira, beste batzuk ahal denik eta zehatzen kontatzeko gertatutako zerbait jende askori, beste batzuk... ...baina...

...ez gara hemen hasiko testu mota guztiak aztertzen, ezta?

Page 19: Froga4

...ez, arrazoi duzu!

Gu geurera! Hau da, IPUINA jorratzera! Hau izan da aukeratu duzuen testua, ezta?

Bada, hona ipuinaren egitura:

Gogoratu atal bakoitza zer den eta nolako informazioa eduki behar dugun bertan. Horretarako, azalpentxo hau erabili. (Irakurri testua eta ikusi bideoa, gero “leer más“ sakatu, eta segi irakurtzen.)

Bagoaz, apurka-apurka, ipuinen inguruko hainbat kontu ikasten, ezta? Baina oraindik ez dugu amaitu! Gehiago ikasi nahi duzue? Bada, goazen aurrera!

OHARRAK HARTU!

Gogoan hartu ipuinaren egitura, eta egin

eskematxoa.

& SARRERA. & KORAPILOA. & AMAIERA

Uuu uuu uuuu

Uuu uuuuu uu uu uuuu uu uuuu uuu uuuu uuuu . Uuuu uuuu uu uuuu uu uuuu u uuuu uuuu.

Uuu uuu uu uuuuu uuu uuuuuu uuuu uu, uuuauu:uuu, uuu, uuu, uuu uuuu. Uuuuu uuu uuuuu.Uuuuuuuu uu uuu uuuu:

- Uuuu uu uu? - Uu uuu uu. - Uu!

Uu, uuuuuu, uuu uu uu uuuu uuuuu uuuu. Uuuuu, uuuu, uuu uuuuu uu uuu uu.

Uuu uu uuuuuu uuuuuuu uuu., uuuuuu uuuuu uuu. “Uuuu uu uuu uuu”.

Ea ondo ulertu duzuen! Bukatzeko, zuen ipuinaren atalak kokatzeko eta azaltzeko taula hau betetzen hasiko zarete; hau da: pertsonaiak, tokiak, arazoak eta abar aukeratzeari ekingo diozue. Baina lehenago, praktika modura, beste IPUIN BATEKIN trebatuko zarete. Beraz, aukeratu bat webgune honetan (adibidez, Grimm anaien Otsoa eta zazpi antxumeak), eta bete lehentxeago aipatutako taula.

Page 20: Froga4

8. jarduera

HAS BEDI IPUINA!

Iratxo, ipotx eta sorgin... IREKI IPUINA sorgina ager dadin! Ipuina kontatzera joaten zaretenean, edonora zoaztela ere, hasiera-hasieratik lortu behar duzue entzuleak zuenganatzea. Horrela, bada, lehenengo hitz horiek kontatuko duzuen ipuinaren sarrera izango dira, ataria.

Ipuina irekitzeko hitzak aukeratzeko, kontuan izan beharko dituzuenak: Ñ Nolakoa da ipuina? (beldurgarria, gure kasuan) Ñ Nola gustatuko litzaizueke kontatzea? (zutik, mozorroturik, proiekzio bat erabiliz, beste

efektu batzuk...) (ipuin kontalari batzuen bideoak: Mari ipuin kontalari, Mikel Martinez, Haizederren ipuinak, eta beste hainbeste horien ondoan)

Ñ Norentzat da ipuina? Hemen dituzue sarrera egiteko eredu batzuk:

Beno! Luze aritu gara ipuinen inguruan hausnartzen: zer diren, nolako egitura daukaten, nola egokitu behar diren entzule ezberdinen arabera...

Era berean, partekatu dugu zerbait bestelako kontu batzuez ere: beldurrei buruz, gustuko ditugun ipuinei buruz, Halloween ospakizunari buruz... ...Jirabira horiek guztiok egin ondoren... Zer deritzozue ipuinari EKITEN badiogu?

Page 21: Froga4

Eta gehiago, hasteko eta bukatzeko: http://issuu.com/itxaurdi/docs/ipuina_lantzeko_gida, joan 21.orrialdera, ea baten bat gustuko duzun! Bestela zeuk asma dezakezu! Zuek ere aurkitu edo asmatu ditzakezue sarrera egoki asko... Nola emango diozue hasiera kontakizunari? Ipuina “abiatzeko” ideia gehiago nahi badituzue, webgune honetako testua irakur dezakezue.

Jar zaitezte binaka eta: 8 Zabaldu www.ikasbil.net webgunea. 8 Zabaldu ezkerreko zerrendan “ikasmaterialak” leihotxoa. 8 Sakatu “Argitalpenak” hitzaren gainean. 8 Eskuin aldean ikusten dituzuen izenburu guztien atean, topatu “Solasean eta jolasean” izenekoa, azkena da.

8 Sakatu bertan eta “Ipuinen kontaketa-eranskinak” hitzen ezkerrean ikonoan klikatu. 8 23. orrialdera joan eta “Ipuinak kontatzeko hainbat baliabide” atala irakurri. Ea ideiaren bat jasotzen duzuen!

Edo joan zuzenean beste honetara: http://ipuinak.wordpress.com/2010/01/

Ñ “Guri orain iruditzen ez bazaigu ere, hasieran gauza guztiek zekiten hizketan: lurrekoek, uretakoek eta airekoek. Landareetan goroldioa zen hitz egiten ez zuen bakarra... Ñ “Antzina, telebista, ordenagailu eta bideojokorik ez zegoen garaian, ibiltari zahar batek orain kontatuko dizuedan historia kontatu zidan...” Ñ “Iratxo, ipotx eta sorgin...IREKI IPUINA sorgina ager dadin!...” Ñ “Kontatu behar dizuedana... inoiz ez duzue ahaztuko. Agian gezurra da, agian asmakizun hutsa... ez dakit... entzun eta zuek erabaki!” Ñ — Nahi duzue ipuina entzun?

— Bai. — Ba, nik "di" esandakoan, zuek erantzun "da", eta ipuinarekin hasiko gara. — Di! — Da!

Behin batean... Eta ipuina hasten da. Ñ “Eguzkia irten eta... ipuina hasi zen”.

OHARRAK HARTU!

Nola hasiko duzue Ipuina?

Eta nola bukatuko?

Beste ideiarik erabiliko duzue?

Page 22: Froga4

9. jarduera

Dagoeneko buruan "egosten" daukazue ipuina, ezta? Laster hasiko gara zirriborroa egiten. Baina lehenago trikimailu batzuk erabiltzen ikasiko duzue, zuen ipuina dotore gera dadin!

1. trikimailuak: erakusleak eta sinonimoak: Adi irakurri testu hau ea zerbait deigarria egiten zaizuen: “Bazen behin neska txiki bat. Neska basoko etxe batean bizi zen bere amarekin. Etxea oso polita zen. Amak neskari kapa polit bat egin zion, eta, era berean, txano gorri polit bat josi zion neskaren kapari...” Zer antzeman duzue? “Bazen behin neska txiki polit bat. Neska basoko etxe batean bizi zen bere amarekin. Etxea oso polita zen. Amak neskari kapa polit bat egin zion, eta, era berean, txano gorri polit bat josi zion neskaren kapari...” Konturatu zarete, ezta? Hitz jakin batzuk errepikatu egiten dira. Zeuoi ere beste horrenbeste gertatzen zaizue idaztean? Horrela bada, lasai! Badaude eta hori ekiditeko bideak: sinonimoak edota erakusleak erabiltzea, adibidez. Zuek badakizue horiek erabiltzen; dena dela, oraingo honetan trikimailu bat emango dizuegu, ordenagailuz idazten duzuen bitartean erabili dezazuen. Adibidez, lehengo testua aztertuko dugu, eta bertan errepikatzen diren hitzak ordezkatzeko, sinonimoak bilatuko eta erabiliko ditugu:

Page 23: Froga4

“Bazen behin neska txiki polit bat.

Neska basoko etxe batean bizi zen bere amarekin. Etxea oso polita zen. Amak neskari kapa

polit bat egin zion, eta, era berean, txano gorri polit bat josi zion neskaren kapari...”

Bazen behin neska txiki polit bat.

Neska basoko etxe batean bizi zen bere amarekin. Etxea oso

.......... zen. Amak neskari kapa .......... bat egin zion, eta, era berean, txano gorri bat josi

zion neskaren kapari...”

! Egiaztatu Euskalbar tresna zabalik duzula. (bestela laguntza eskatu irakasleari) ! Idatzi polit hitza leihatilan. (polit, eta ez “polita”, e!) ! Honelako koadrotxoa zabalduko zaizu: zuk polit hitza aukeratu. ! Hor sinonimo batzuk ikusiko dituzue, eta horien ondoan zenbait laburdura (hitzok non erabiltzen diren jakiteko); adibidez: bitxi, eder, galant eta majo hedadura handiko hitzak dira, baina eijer Iparraldean baino ez dute erabiltzen, beraz, ez da oso egokia zuen lanerako. Gainera, hobeto ulertu nahi baduzue, sinonimo bakoitzak esteka du beraren esanahia argitzeko, eta beste sinonimo batzuk bistaratzeko. ! Ulertu duzue? Erabil dezagun, bada! Hartu lehengo testua eta idatzi sinonimo bat polit hitzaren ordez. ! Erraza, ezta? Orain, jolastu pixka baten: Binaka jesarrita, esan hitzak elkarri, txandaka, eta horien sinonimoak topatu. Post-itetan idatzi, eta kortxora!

“Bazen behin neska txiki polit

bat. .......... basoko etxe batean bizi zen bere amarekin. Etxea oso

polita zen. Amak .......... ri kapa polit bat egin zion, eta, era

berean, txano gorri polit bat josi zion .......... ren kapari...”

ETA ERAKUSLEAK? ! klikatu erakusleak estekan. ! Koadrotxo bat zabalduko zaizue: bertan topatuko dituzue erakusleak deklinatuta. ! Orain, saiatu neska hitzaren ordez erakusleak idazten. ! Baietz testua politago geratu!

polit izond. [ederra] bitxi, eder, galant, majo, karan Ipar., galai Heg., pitxi Heg., marot Bizk., eijer Zub., guapo Heg. beh., berregin Ipar. zah., totil Ipar. zah. [aski handia] eder, galant

Page 24: Froga4

1. SINONIMOAK topatu Aukeratu adjektiboak eta substantiboak zure ipuin beldurgarrian erabiltzeko; horien sinonimoak topatu; nahi beste hitz bilatu, horrela ipuina idazten duzuenerako bilduma ederra izango duzue: ariketa

sustantiboak sustantiboen sinonimoak beldur (eta ez “beldurra”, e!) ikara, izu

munstro

adjektiboak adjektiboen sinonimoak beldurgarri ikaragarri, izugarri

OHARRAK HARTU!

Hasi zuen ipuinerako hitz zerrenda osatzen, eta sinonimoak

topatzen.

Ea ondo ulertu duzuen! Ariketa pare bat egingo dituzue, zuen ipuina prestatzen laguntzeko:

Page 25: Froga4

2. ERAKUSLEAK “desestali”:

Erakusleak erabiltzen trebatzeko, hemen duzue “Hankabeltz detektibe” gazteentzako istorioaren pasarte bat. Erakusleak letra lodiz eta berdez idatzita daude. Asma ezazue bakoitza zer hitzen ordez dagoen:

Zelan? asmatu dituzue? Detektibe onak zarete gero!

ZER? semaforoak ZEREKIN?...................... NORK?...................... ZER?........................ NOR?........................

Herriko semaforoak desagertu ziren. Zertarako behar ote zituzten lapurrek gauza haiek? “Hankabeltz” taldea lanean hasi zen. Berek argituko zuten desagertze misteriotsua. Ane eta Andoni berandu zihoazen etxera. Uste baino gehiago luzatu zen entsegua eta, irteterako, gautu zuen. Hark beldurra zuela adierazi zuen, baina mutilak, gauza bera sentitu arren, linterna poltsikotik aterata esan zion:

- Lasaitu zaitez, honekin ez gara galduko. Abiatu ziren argi izpiaren atzetik, baina hura gero eta ahulagoa zen, pilak agortzen ari baitziren. Andonik esan zuen orduan: - Ane, atera itzazu poltsan dituzun pilak, aldatu egin behar dizkiot

eta. Hark eskua poltsikoan sartuz, bi pila atera zituen. Orduan Andonik: - Hauek dira guztiak? - Besteak laborategian uzteko esan dit irakasleak. - Hura ikusi nahi nuke orain honela.

NORK? “Hankabeltz” taldekoek NORK?................. ZER?...................

Page 26: Froga4

10. jarduera

Oraindik ipuinak idazteko baliabide bila jarraituko dugu. Inoiz esan dizue irakasleak "gero", "eta" eta halako hitzak hainbestetan ez errepikatzeko?

Hemen dituzue zuen testua aberasteko hitzak eta hitz multzoak: antolatzaileak. Asko direnez, batzuk nabarmenduta daude, zuek erabiltzeko; hala eta guztiz ere, ez daukazue denak erabili beharrik; nahi dituzuenak erabili. Beharbada, ez duzue jakingo guztien esanahia. Lasai! Tresna egokia daukagu orain ere: euskalbar, berriro. Lehen sinonimoekin egin bezala, oraingoan, esanahiak topatzeko erabiliko duzue:

• Lehenik, leihotxoaren ezkerreko aldean daukazuen gezitxoari sakatu, eta bertako menuan "EU>ES"

aukeratu, (hau da, euskaratik espainierara). Gezitxo horri sakatuz gero, hau agertuko zaizue:

EU>ES ES>EU EU>FR

FR>EU EU>EN

EN>EU LA>ES

EU>JA • Hitza sartu eta sakatu "Elhuyar" botoiari.

kurtsorea gainean ipini eta berak esango dizue zer esan nahi duen.

Page 27: Froga4

Adibidez: eman dezagun "antzina" zer den ez daukazuela oso argi:

1. Idatzi "antzina" hitza Euskalbarreko leihatilan.

2. Sakatu ezkerretara daukazuen gezitxoari eta aukeratu EU>ES. 3. Sakatu eskuinetara daukazuen Elhuyar aukerari 4. Sakatu ENTER botoiari.

Hortxe duzue esanahia!

Praktikatuko duzue beste berba batzuekin? Arazoren bat baduzue, irakasleari galdetu!

Page 28: Froga4

Erabili testu ANTOLATZAILEAK ! Ipuinari forma ematen jarraituko duzue oraingoan ere. Horretarako, testu-antolatzaileak eskeleto modura kokatuko dituzue; hau da, ipuinaren gorputzari eusten dioten hezurrak bailiran. Ekin, bada: Zabaldu ipuinaren egituraren eskema, eta atal bakoitzerako hiru edo lau antolatzaile aukeratu ondoren, idatzi itzazue taula horretan:

Testu-antolatzaileak ipuinaren egituran

ATALAK Atal bakoitza osatzeko ondo pentsatu behar dituzun

galderak

TESTU ANTOLATZAILEAK

Ipuin guztiek izan ohi dute antzeko hasiera: ekintza gertatuko den lekua eta denbora adieraztearekin batera, zenbait pertsonaiaren berri ematen digute (nortzuk diren, zer egiten duten...)

SARRERA pertsonaiak

ekintzen eszenarioa: non noiz

Zeintzuk dira pertsonaiak? Zein da protagonista? Non bizi d(ir)a? Noiz gertatzen da istorioa?

Baina bat-batean zerbaitek hasierako egoera aldatzen du. (Aldaketa horren eragileari arazoa deituko diogu.) Eta pertsonaiek, orduan, ekintza batzuk burutuko dituzte arazoa konpontzeko.

KORAPILOA EDO GERTAERAK

arazoa

ekintzak

Zein d(ir)a egoera aldatzen du(t)en arazoa(k)? Arazoari aurre egiteko, zer ekintza burutuko ditu protagonistak?

Baina bat-batean zerbaitek hasierako egoera aldatzen du. (Aldaketa horren eragileari arazoa deituko diogu.) Eta pertsonaiek, orduan, ekintza batzuk burutuko dituzte arazoa konpontzeko.

AMAIERA

konponbidea

Nola konpontzen da arazoa? Zer aldatu da? Pertsonaiek izan dute aldaketarik ipuinaren hasieratik amaierara bitartean? Azaldu aldaketa zertan den.

OHARRAK HARTU!

Aukeratu zuen ipuinerako antolatzaile

batzuk.

Page 29: Froga4

11. jarduera

Goazen aurrera, bada! Hemen dituzue lau ariketa TONU eta TINBRE egokia erabiltzen trebatzeko:

1. Bata bestearen atzetik, eta gelakideei begira, esan ezazue “katila palati moti” ondorengo tonu hauetan:

o Galdera egiteko tonuan. o Harridura adierazteko tonuan. o Agindua emateko tonuan. o Ikara adierazteko tonuan.

2. Oraingoan, berriz, irakur ezazue testu hau proposatutako lau tonuotan:

katila palati moti!

katila palati moti?

Abesten bezala, baina abestera heldu gabe.

Tonu egokian: zuen ustez irakurri beharko

litzatekeen bezala.

Tonu aspergarrian: monotonoa, inongo aldaketarik gabea.

Tonu bihurrian: tonua igo, jaitsi … nahi

duzuena egin.

Ipuin-kontalariak izateko, zuen ahotsak eta hizkerak entzuleengan sentsazioak eta interesa pizteko gai izan behar du. Hala, bada, irakurtzen jakiteaz gain, esan nahi duzuena egoki adierazten jakin behar duzue. Eta hori lortzeko, lehenik, era

askotako tonuak erabiltzen ikasi behar duzue. Izan ere, ez dugu tonu bera erabiltzen galderak egiteko, baieztapenak egiteko, aginduak emateko edota

zerbaitek harritzen gaituela adierazteko, ezta?

Page 30: Froga4

Hona beste adibide bat, ingelesez oraingoan, ipuinei tonu egokia nola ematen zaien entzuteko: Dark dark wood.

3. ETBko aurkezlearena egingo duzue, orain: Albiste bat topatu eta irakurri begiak altxatuz, telebistako aurkezleek egiten duten bezala.

“egiten duten bezala?”

EITB tik hartuta

Bazen behin otso nagi bat, alfer hutsa zena. Beti zegoen etzanda, aharrausika. Eta, jakina, ehizarik egiten ez zuenez, beti zegoen gosez.

Egun batean hamarretakoa jaten zegoen nekazari batekin egin zuen topo. Baserritarraren ogia ikusirik, adurra zerion otsoari. Nekazariak ogia eskaini eta otsoak jan.

- «Uhmm, ederra dago. Aizu, zer egin behar da ogia egunero jateko?»

- «Garia erein. Erraza da. Ogia egiteko, lehenengo eta behin lurra landu...»

- «Ogia lurrean hazten da?»

Beste adibide bat, bosteko taldetxoetan irakurtzeko: - Aita etorri da. - A, bai? (beldurtuta) - A, bai! (harrituta) - A, bai (jakinaren gainean) - A, bai (axolarik gabe)

Page 31: Froga4

4. Tinbrea zer ote den pentsatzen egongo zarete, beharbada. Gogoratzen duzue umetan ipuinak kontatzen zizkizuetenekoa? Nolako ahotsa jartzen zuen eta zelako zaratak egiten zituen aitak otsoarena imitatzeko? Bada, horretan ere entrenatzeko, jo ezazue berriro Webgune honetara. Bertan, ahots-tinbrea egoki erabiltzen ikasteko hainbat eredu topatuko duzue. Adibidez, entzun ezazue arretaz “Otsoa eta zazpi antxumeak” grabazioa, eta gero ahalegindu zaitezte hura imitatzen: entzun zatika, etenalditxoa egin eta errepikatu (ahal denik eta antzekoen egiten saiatu).

12. jarduera

Ipuin bat ondo kontatzeko, intonazioa egoki erabiltzea behar-beharrezkoa dela konturatuko zineten, ezta? Bada, baliabide gehiago ere erabil ditzakegu ipuinari kolorea eta musika emateko. Bai, ondo irakurri duzue! Kolorea eta musika. Honezkero pentsatzen egongo zarete irudiak, marrazkiak, grabazioak, mp3-ko abestiak, youtubeko bideoak edo horrelako tramankuluak erabiliko dituzuela... Ez, bada ! Beste era batera lortuko dituzue musika eta kolorea. Honetara:

Onomatopeiak eta pertsonifikazioak (edo prosopopeiak)

Onomato...zer? Prosopo...? Zer zabiltza, grezieraz ala?

OHARRAK HARTU!

ispiluaren aurrean

entseatu duzu?

Page 32: Froga4

Onomatopeiak Zer dira?

Zeuok ikertuko duzue oraingo honetan, eta galderaren erantzuna bilatuko. Horretarako, Wikipedia erabiliko duzue. Ezer baino lehen, kontuan izan zer den wikipedia, eta nork egiten duen. Zergatik hori? Ikus Wikipedia zer den: Hau da, erabiltzaileek berek egiten dute wikipedia, entziklopediagileak izan gabe; beraz, wikipedia informazio-iturritzat erabiliz gero, komeni da hango informazioa bestelako iturrietakoekin kontrastatzea. Eta nola erabili? Onomatopeiak zer diren jakin nahi duzue, ezta? Bada, bi bide dituzue aukeran: edo euskalbarren bilatu (barraren eskuinaldean dagoen wikipedia aukeran sakatuz), edo nabigatzailea erabili, honela:

! Sartu Interneten Mozilla Firefox bilatzailea erabiliz. ! Nabigazio tresna-barran web-helbidea idatzi: http://eu.wikipedia.org/ ! Wikipediak euskeraz duen orria zabalduko da:

Wikipedia entziklopedia aske bat da, erabiltzen dutenek idazten dutena. Wiki izena duen diseinuaz eginda dago lankidetza sustatzeko. Jende asko ari da Wikipedia une oro hobetzen, ehundaka aldaketa egiten orduro. Aldaketa guztiak "historia" izeneko erregistroan gordetzen dira eta aldaketa berrietan. Proiektuari buruz gehiago ezagutzeko, ikus Wikipediari buruz.

Page 33: Froga4

! Aztertu orria: hitzak bilatzeko leihatila, hasierako mezua, ezkerraldeko barra... ! Sartu onomatopeia hitza leihatilan; hor hitzaren esanahia aurkituko duzue, eta nola erabiltzen den

ohartzeko adibide batzuk, besterik ez. Dena dela, informazioa zabaldu nahi baduzue, ezkerreko zutabeko ”beste hizkuntzak” atalean, español topatu eta bertan sakatu. Horrela, informazio gehiago irakurri ahal izango duzue.

Bilatu nahi dituzun hitzak idazteko leihatila

Begira zenbat hizkuntzatan bila

dezakezuen!

Edozeinek parte hartzeko, lan asko egin

eta gero.

Page 34: Froga4

! Aurrean esandakoak ulertu dituzuela ziurtatzeko, osatu ezazue hainbat onomatopeiako zerrenda bat. (ideiak hartzeko, begiratu hemen , edo, nahi baduzue, hemen)

onomatopeia esanahia glu, glu, glu itotzen, edaten

dar-dar ikaraz dzunba uretara jaustean

kar-kar-kar barrezka puf! nazka ulu otsoa

kukurruku! ... ... txakurra

dan-dan ... taupa-taupa bihotza bizkor

pum-pum! ... ... tiroak

dinbi-danba! ... plas! ...

tarrat! ...

! Eta orain, pertsonifikazioak. Zer da hori? Oso erraza da: pertsona ez denari pertsonaren ezaugarriak

ezartzea da. Adibidez:

“...esaiozu euriari berriz ez jausteko,

esan bakardadeari gaur ez etortzeko...” Ilargia (Ken zazpi)

“...Itsasaldeko haizeak dakarren arnasak...” Infinituaren amaiera (Zea Mays)

“...Eguzkia ateratzeko beldur da...” Negua joan da (Zea Mays)

“...egunak joaten dira...” Gogoak (Esne beltza) “...hiria gorriz jantzi zaigu...” Katu baltzak (Mikel Urdangarin)

TZAST!

DAR-DAR

Euriak entzun egiten du?

Eguzkiak beldurra eduki dezake?

Haizeak arnasa hartzen du?

DANBA!

Page 35: Froga4

Baina horretaz guztiaz jabetzeko, praktikatzea duzue onena. Beraz, bi zutabe egingo dituzue: batean, ipuinetan agertu daitezkeen zenbait elementu zerrendatuko dituzue (pertsonak ez direnak); bestean, berriz, pertsonok egiten ditugun gauzak. Eta gero, bikoteak egin eta esaldiak asmatuko dituzue: Arkatza Armiarma Zapata Hodeia Ilargia Gehiago idatzi

Amets egin Triste egon Jantzi Pentsatu Barre egin

O Arkatzak marradun alkandora hori-beltza jantzi du... O Hodeia triste dabil joan zinenetik... O ... O ... O ...

13. jarduera Ahoz jardun behar duzuenerako, ondo etorriko zaizkizue jendaurrean mintzatzeko aholku batzuk:

OHARRAK HARTU! pertsonifikazioren bat asmatu zure

ipuinerako

Page 36: Froga4

Lantegira!

14. jarduera

111... Zorroztu arkatza edo piztu ordenagailua, zuek nahi duzuena.

222... Irakurri astiro, pausoz pauso, bete duzuen txostena; hemen txantiloia hutsik duzue, baina zuena bete-beterik izango duzue, ezta?

Honezkero hainbat tresna bildu dituzue. Ipuina eraikitzeko ordua heldu da!

Beraz, har itzazue erreminta guzti-guztiak, eta EKIN!

Lanik politena orain dator eta!

Page 37: Froga4

Ipuina egiteko osagaiak: ideiak, baliabideak... Zertarako izango da nire ipuina?

Nolakoa nahi dut izatea?

Nori kontatuko diot? Kontuan izan beharko dut...

Narratzailea aukeratu behar dut: 1., 2. edo 3. pertsona, pertsona edo animalia, objektua...

Umetan kontatzen zizkidaten ipuinetatik, zer dut gogokoena? gaiak, ahotsak, keinuak, marrazkiak...

Ipuinaren egitura (beste dokumentura joan eta han bete)

Nola hasiko duzue ipuina?

Eta nola bukatuko?

Beste ideiarik erabiliko duzue?: jazkera bereziren bat (txanoa, kapa...), objekturen bat, ekintzaren bat (kandela piztu, kutxa zabaldu...)...

Erabiliko ditudan hitz batzuk eta haien sinonimoen zerrenda.

Testu-antolatzaileak aukeratu ipuinaren atal bakoitzerako.

Ispiluaren aurrean saioak egin. Kontuan edukitzeko elementuren bat?

Ipuinerako onomatopeiak aukeratu.

Ipuinerako pertsonifikazioren bat idatzi.

...

Era askotako ideiak...

Page 38: Froga4

333... Idatzi zirriborroa!

444... ZUZENDU! Horretarako pauso hauei jarraitu:

1. Irakurri idatzitakoa. 2. Jarri hirunaka eta irakurri ezkerretara daukazuen gelakidearen lana. Egin iruzkinak kontrol zerrenda erabiliz. 3. Komentatu elkarri. 4. Konpondu bakoitzak bere lana. 5. Ortografia akatsik ez egoteko, "Xuxen" zuzentzailea erabili. Oso erraza da: estekari sakatu eta jarraibideak bete; testu osoa sartzen ez bazaizue, zati txikietan banatu. 6. Azkenik, irakasleari eman, berak testua biribiltzen lagunduko dizue eta.

Page 39: Froga4

555... Badago! Hurrengo pausoa ipuina ahoz kontatzeko prestatzea da: horretarako, jarraitu beste pausooi:

1. Irakurri ipuina behin eta berriro, buruz

ikasi arte edo. 2. Gogoratu lehenago egindako

entrenamenduak: aurkezlearena, ispiluaren aurrekoa, “katila palati moti”, eta batez ere ipuina kontatzeko aholkuak.

3. Jarri berriro hirunaka eta lagunen aurrean saioak egin.

4. Etxean egin dezakezue saioren bat gurasoen edo neba-arreben aurrean.

5. Erabaki orain honelakorik erabiliko duzuen: janzkera bereziren bat (txanoa, kapa...), objekturen bat edo ekintzaren bat (kandela piztu, kutxa zabaldu...)…

Page 40: Froga4

666... Ia-ia bukatu duzue; azken erabakia hartzea baino ez zaizue falta: ipuinaren formatua zein izango den. Horretarako:

• ipuinari lotutako marrazkiak egingo dituzue, kontatzen duzuen bitartean erakusteko? • marrazkiak egin eta eskaneatu edo horien argazkiak aterako dituzue eta ipuina kontatzen

duzuen bitartean PowerPoint modura proiektatu? Agian musika beldurgarri batekin lagunduz?

• edo ahoz kontatuko duzue... objektuen, janzkeraren eta mugimenduaren laguntzaz?

Erabaki eta... kontatu ipuina!

zuen esku dago!

IRAKASLEAK EBALUATZEKO