euskal alfabetatzea: euskararen erabilerak (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial...

32
UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 27 EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) Ana Eizagirre Sagardia Egun, alfabetatzearen azterketa historikoek daramaten ikerketa-ildo berriei jarraikiz, zeinek alfabetatze-prozesuaren ezagutza osorako eskolaratze-prozesua ikastearekin bat tokian tokiko hizkuntzaren ahozko zein idatzizko erabilera ikertzea derrigorrezkotzat joko duten, saiatu gara, artikulu honetan, 1970-1990 epealdirako euskal alfabetatzearen eredua marrazten, funtsean eta bereziki euskararen gizarte-erabileran oinarrituz. Lau izan dira 70.eko hamarkadan zein 80.ekoan ezagutu nahi izan ditugun esparruak: euskararen ahozko erabilera, irakurketa eta idazketaren gizarte-erabilera, hizkuntz estandarizazioaren maila eta euskararen modernotzea eta, azkenik, euskararako plangintzaren beharraren azterketa.

Upload: others

Post on 26-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 27

EUSKAL ALFABETATZEA:EUSKARAREN ERABILERAK

(1970-1990)

Ana Eizagirre Sagardia

Egun, alfabetatzearen azterketa historikoek daramaten ikerketa-ildoberriei jarraikiz, zeinek alfabetatze-prozesuaren ezagutza osorakoeskolaratze-prozesua ikastearekin bat tokian tokiko hizkuntzaren ahozkozein idatzizko erabilera ikertzea derrigorrezkotzat joko duten, saiatu gara,artikulu honetan, 1970-1990 epealdirako euskal alfabetatzearen ereduamarrazten, funtsean eta bereziki euskararen gizarte-erabileran oinarrituz.

Lau izan dira 70.eko hamarkadan zein 80.ekoan ezagutu nahi izanditugun esparruak: euskararen ahozko erabilera, irakurketa eta idazketarengizarte-erabilera, hizkuntz estandarizazioaren maila eta euskararenmodernotzea eta, azkenik, euskararako plangintzaren beharraren azterketa.

Page 2: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

Sarrera

Alfabetatze-era bakoitza kulturprozesu barruan eta kultur prozesu hauberriz epe sozio-historiko batzuetanepe hauek markatzen dituzten joerenbaldintzapean eraikitzen dela kontutanhartuz, saiatu gara 1970-1990epealdiko euskararen erabilerarenazterketaren bitartez euskal alfabeta-tzearen eredua marrazten laguntzen.

Haur zein helduen eskolaratze--fenomenoak euskal alfabetatzearen-tzat momentu honetan hartzen duengarrantzia azpimarratzekoa bada ere,derrigorrezko ikusten dugu euskarakizaniko gizarte-erabilerari so egitea,esparru zabal honetan garatuko baitadelako alfabetatze-prozesua.

70.eko hamarkada, euskararenerabilerari dagokionez, publikotasun--mailan euskararen erabilera ezarri etagaratzeko asmotan burutuko direnekintza eta proposamenen arloan etapainteresgarrienetariko bat dugu.

Ezin ahantz garai honetan bizi dentestuinguru politiko eta soziala EuskalHerriko kultur eta hizkuntz aldarrika-penetarako ongarri egokia dela.Francoren aurkako borrokak elementuhauek kuestionagaitzak egingo ditualdaketa politikoa planteatzekogaraian. Zentzu honetan kulturproposamen eta herri-erreibindikaziobizi eta anitzen epea da.

Aipatu behar da, halaber, fenomenohonek euskararen erabilpen pribatu etapublikoaren arteko bereizketa supo-satzen duela. Azken esparru honetan

izan ere galduko du garrantziahizkuntzarekiko errepresioak, gizarte--presio eta herri-aldarrikapenak direlamedio. Zentzu honetan isiltasunekokultura batetik euskal identitatearenezaugarrien erreibindikazio publikoraigaroko litzateke.

Epealdiaren bukaeraldean delakoerreibindikazio horiek beren ekintzakerregulatzen saiatuko diren erakundesortu berrietan hezurmamituz joangodirela ikusi ahal izango dugu.

Izan ere 80.eko hamarkadarenaurreko hamarkadan zehar luzaturikoeuskararen aldeko adierazpen sozialhorien bideratze, arautze, antolatze etaerakundetzearen garaia dugu.

Euskararen ezagutza eta erabilera-ren gizarteratze berria arautu etabideratu beharra, hain zuzen, bi joeraedo ikusmolde bereizi bezain garran-tzitsutan ikusten dugu: batetik,euskarak bizi duen ordezkapen--prozesua gainditu eta euskararenerabileraren berreskurapen pertsonala,soziala, kulturala eta lurralde-tasunezkoa bidera dezakeen normal-kuntzaren ardatzaren inguruan ekingoduten herri-erakundeetan eta, bestetik,testuinguru politiko berriak sorturikobanaketa geografikoan eta elebitasunsozialaren ereduan oinarrituz,euskararen ezagutza eta erabileraarautzen saiatuko diren erakundepolitiko-administratiboetan.

Euskara, diglosia zokoratzailearenegoeran egonik, suspertze-prozesuahasten ari den gertakari sozial,oraindik orain, zatikatu eta desegitu-ratu honetan, haur zein helduen

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 28

Page 3: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

euskalduntze- eta alfabetatze--prozesuak bultzatzearekin batera,euskara erabiltzeko gizarte-aukeradesberdinak eskaintzea eta euskaraerabilaraztea izango dira batzuen zeinbesteen helburu eta kezkarik nagusie-netarikoak.

Euskararen erabilpen sozialaridagokionez, hiru esparru bereiztenditugu:

1.- Hizkuntzaren ahozko erabilera,gizarte- eta komunikazio-esparruetatikabiatuz, bertsolaritza, kantagintza,antzerki zein zinemagintzarekikoerreferentzia bereziaz aztertua izangodena.

2.- Irakurketa eta idazketarenerabilera dei genezakeen bat, kulturgisa definituriko esparru baten barruan,euskal liburugintza, aldizkarigintza etaprentsaren bitartez aztertu ahal izangoduguna.

3.- Hizkuntz estandarizazio mailaeta euskararen modernotzea, hizkun-tzaren erabilera sozialarekin zuzeneanerlazionaturik ez egon arren,alfabetatze-prozesuan nola hizkuntznormalkuntzan ukaezinezko eraginaduena.

4.- Eta azkenik, plangintzarenbeharraren azterketa, berau egoerarenadierazle suertatzeaz gain euskalalfabetatzearen prozesurako proposa-tzen den irtenbide posible gisa ulertua.

Testuinguru moduan aintzakotzathartu beharko da, halaber, hezkuntzesparrua, non lehen mailakoalfabetatze-mailak lortuko diren. Beste

atal batean aipatu den bezala,ikastolaren fenomenoa euskararenahozko zein idatzizko erabilerabermatuz joango den mekanismo batizango dugu. Zentzu honetanoinarrizko suertatzen da eskolaratze--prozesua euskararen erabilpenarekikobehatzen den aurrerakuntza ulertzeko.

1. Herri-euskara

Hizkuntz normalizazioaren barneankontutan hartu behar dugun elementubat aho-kulturarena izango da,hizkuntzaren komunikazio-erabilpenaeta kultur erabilpena edo erabilpenerreibindikatzailea bereiztuko di-relarik. Honela, euskarak gizarte--komunikabideetan zenbaiterainokosarbidea izan duen batetik, eta bestetik,momentuan indar handiz adierazi direnahozko kultur erak zeintzuk izan direnaztertzea genuke helburu.

Ildo honetatik, bada, irratia, EuskalKanta Berria eta Bertsolaritza izangodira, aurreko urteetan sortutakoarijarraipidea emanez eta bakoitza bereberezko ezaugarriekin, 70.eko hamar-kadan ahozko kulturaren esparruaneuskara eta euskal kulturarenkontzientziatze- eta erreibindikazio--lanari gogorkien eutsi dioten arloak.

Zeharka, eta eskuartean ditugundatuetan oinarrituz, euskal alfabe-tatzearengan izan duten eraginamarrazten saiatu gara, fenomenozabalak izanik, eremu bakoitzakberean, bazterrezineko bultzada emandiotela uste baitugu euskararenidazketa- eta irakurketa-prozesuari:euskararekiko kontzientzia piztearekin

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 29

Page 4: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

batera, irratiek barne zein kanpoalfabetatze ahaleginak eginez; Bertso-laritzan, bertso-paperen bitartez, etakantagintzan diska, eta kanta-liburuenbitartez.

Halaber, Irratia, Telebista etaBertsolaritzarekin batera, euskalAntzerkia eta Zineman emango dahurrengo hamarkadan, gure ustez, etaahozko kulturari dagokionez, euskara-ren normalkuntzarako aurrerapausorikadierazgarrienetarikoak.

Zentzu honetan nabarmentzekoadira komunikabide-mailan sorturikoeuskara hutsezko programazioak, halanola, ETB, Euskadi Irratia; euskalzinemagintzaren sorrera; bertsolaritza--mailan sorturiko bertsolarienbelaunaldi berria eta honekin bateraemaniko gizarte-hedapen edo“boom”a; euskal antzerkigintzanburuturiko emankizun anitzak etasorturiko gizarte-ohiartzuna etab.,alfabetatzerako oinarrizko suertatzenden ahozko kulturaren mailakoeuskararen erabileran oraindainoezezaguna izan den bilakaerasuposatzen duten heinean.

1.1. Komunikabideak

Komunikabideen atal honetanaintzakotzat hartu beharko dituguentzunezko zein ikus-entzunezkoak,hots, irratia eta telebista, hauek gizaerlazioetan, kultur erlazioetan etaondorioz herriaren alfabetakuntzaneragingo baitute nahiz eta, idatzizkokomunikazioarekin konparatuz, zehar-kako eragina izan batipat hauena.

Euskararen erabilerari dagokionez,

telebistaren alorrean, ezer gutxi esanbadezakegu ere lehenengo hamar-kadarako, bestelakoa izango duguirratigintzan eramaniko bilakaera.

Euskara, folklore eta baserritarrenmailara soilik mugatuko litzatekeenfasearen (1966. urterartekoa gutxi gorabehera) ondoren, aztergai dugunepealdia bete-betean hartzen dituenbigarren fase bat (“maila diglosi-ko”koa, 1966-1976) eta hirugarren fasebat (“elebitasun maila”koa, 1976tikaurrerakoa) edukiko genituzke.1

Bigarren fase honen ezaugarriakLoiolako Herri Irrtiak 10 urteetan(1966-1976) zehar eramandako bideanikusi ahal izango ditugu hobekien.Irrati sendo, hedapen handiko (mo-mentu puntetan 300.000 biztanletikgorako entzulegoa eduki zezakeena)eta euskaran interesaturiko honetanesan daiteke egongo dela euskararennormalizazioa, egungo komunikabidebatean iharduteko euskara gaitzeaalegia.

Bertan, euskara nekazal ingurutikatera eta hiri-inguru industrialduneraeraman nahiko da, hizkuntzanormalizatu batean diharduen edozeinirratik eskainiko lukeen informaziougari eta zabala euskaraz eskaininahirik. Honek, bestalde, zenbait arazoekarriko du: tekniko-profesionalmailakoak (plantillako langilegoguztia, nahiz euskalduna izan, ez daerredakzio-lana euskaraz egiteko edoeta mikrofono aurrean behar bezalahitz egiteko gai izango) eta, euskararenbatasunaren eta entzulegoarenalfabetatze-mailaren arazoak, besterenartean. Arazo hauek direla eta, hasie-

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 30

Page 5: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

ran programazioaren % 20 besterik ezda eskainiko euskaraz.

Aipagarria da, bestalde, irratiakentzulegoan duen eraginaz eta berezikientzulegoak irratiarekiko duenkomunikazio idatziaz ohar gaitezen,irratikoek bertakoek zenbaitetandiotena:

“(...) Como prueba palpable de queel euskera en la emisora influye sobrelos oyentes, los de Loyola dicen que sien una temporada ellos utilizandeterminada expresión “agurtuaz” porejemplo, las cartas llegan diciendo lomismo. Y si cambian a “agurtuz”,durante otra temporada las cartastambién lo harán.”2

Hasieran apaiz batzuen idatziakbakarrik heltzen bazitzaizkien euska-raz, hamar urtetara irratira iristen direnidatzien erdia baino gehiago euskarazidatziak izango dira, gramatika--zuzenketa maila altuarekin diotenez.

“Cuando el entrevistado sabeeuskera nos pide que le entrevistemosen su lengua”3 diote Loiolako errepor-tariek. Jarrera-aldaketa hau, noski, ezda berehalakoan sortuko eta, zentzuhonetan aipatzekoa da ere barne- zeinkanpo-alfabetatzea bultzatzearrenirratiak berak eginiko ahalegina.

“En los primeros años, y todavíahoy, se insistía a los oyentes para queenviaran sus cartas en euskera,ayudándoles a ello dando los modos yclichés utilizados bien para pedir undisco o un rosario o bien para saludar aalguien (...)La propia alfabetización dela emisora ha hecho vencer el temor

del ridículo que en los primeros añosmanifestaban los oyentes al pedirperdón por su euskera incorrecto o porno hacerlo en esta lengua. Hoy es raroel que manifiesten esto.”4

Ondorengo fasea 1976ko Mar-txoaren 27an Donostia, Bilbo etaLoiolako Herri Irratiek eginiko “24orduak euskaraz” saioak markatuko dubereziki. Euskaldun herritarreneskaerari erantzunez eginiko saiohonetan ordurarteko marka guztiakhautsiko dira: egun osoa euskaraz,edozein gai jorratuz eta ondo hitzeginez, populazio garrantzitsu batekdefendatu eta arretaz harturiko saioa.

Emisora bakoitzak euskararekikojarrera berezia izan arren, maila bateanedo bestean euskara beren programa-zioan sartzera behartuak sentiarazikodira eta, urte batzuk lehenagohonelakorik planteatzen ez bazutenere, momentu horretan 17 emisoretatik10ek gutxienez jarriko dute gaia mahaigainean.5

Hasierako pausua emanik,pixkanaka-pixkanaka areagotuz joangoda euskararen presentzia irratietan,iraunkor diren arazoei aurre eginez:besteren artean euskaraz ondo hitzegiten eta idazten dakien, euskalmundu sozio-kulturala ezagutzen duen,eta kultur prestaketa maila duenlangilegoa aurkitzearena6.

Apostu garbia egin zuten irratiek(Donostia eta Loiolako HerriIrratiek...) gogor eutsiko dioteondorengo urteetan euskararenerabilpenari eguneroko programazioan,beste irrati pribatuek baino jarrera

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 31

Page 6: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

zabalagoa azalduz. Orohar, halere,Iparraldea zein Hegoaldea kontutanhartuz, 30 irratitik gorako kopuruaizanik Euskal Herrian entzulegoaduena (nahiz bertakoen esku ez egongehienak), euskaraz emaniko emisioaez da programazio osoaren erdira ereiritsiko; herrialde autonomikoetako 19irratiek ematen duten programazio--ordu guztietatik, zazpitik bat besterikez da euskaraz adibidez. Entzulegehien duten kateak (lau katearenartean entzulego osoaren erdia bainogehiago hartzen dutenak) kontutanhartzen baditugu, bestalde, euskaraagertu ere ez dela egiten ikusten da. 7

Irratigintzaren testuinguru orokorhonetan, hain zuzen, kokatu beharkodugu euskara hutsezko programazioosatua eskainiko duen irratigintzarensorrera eta bilakaera, fenomeno hauizango baita, aurreko hamarkadekinerkatuz, euskararen normalkuntza-rekiko ekarpen nagusienetarikoa.Zentzu honetan emaniko pausuak,halaber, azterketa bereizia eskatukodute (banaketa politiko-administrati-boa medio), euskararen normalkuntza-ren beste zenbait arlotan bezala,Nafarroak, Euskal Autonomi Elkarteaketa Iparraldeak.

Euskal Autonomi Elkartea izan da,administrazio mailan bederen, “Euska-di Irratia” sortzearekin aurrerapausorikgarrantzitsuena eman duena, eta,nolabait, beste euskal herrialdeetan ereeragina izan duena8.

Irratigintza ofizialean, edo hobeesanda populazio osoari zuzendurikoirratietan, emaniko aurrerapausoaukaezinezkoa da. Dena den, arlo

honetan euskararen alde eginikosaiakera anitzak aipatzekotan, 80.ekohamarkadan sorturiko “Irrati libre”deiturikoen fenomenoa ere ezin dugubazterrean utzi.

Herritarren borondatean susten-gatuz aurrera jo duten herriari zeinauzoari begira eginiko irrati txikihauetan euskararenganako jarrerapositiboa modu desberdinetan gauzatuarren (programazio osoa euskarahutsez ematen dutenak dexente izanik,denetan ez bada ere, euskara presentdagoelarik), irrati ofizialekin bateraeuskararen normalkuntzarako oinarribihurtu dira.

Telebistari dagokionez, bestalde,aspaldiko erreibindikazioa izan arreneuskarazko telebistaren eskaera (ikusbesteren artean, UEU-k 1979. urteanplazaratutako manifestua), 80.ekohamarkadaren hasieran indartuko daeuskal telebista eta irratiaren aldekoherri-presioa. Eskabidearen lekukodugu, zentzu honetan, Euskal HerrianEuskaraz herri-erakundeak buruturikokanpaina 9.

Euskal Telebista sortzen da goianaipaturiko legearen arabera, 1983kourtarrilaz geroztik programazioa ema-nez, eta hasiera bateko erdararen pre-sentzia pixkanaka gutxituz. Beronenhedapenari dagokionez, bestalde,Euskal Autonomi Elkarteari begira sor-tu zen eta herri-ekimenari esker, euskalzaletasunak zein abertzaletasunak bul-tzaturik, ahalbideratu izan da Iparral-dean nola Nafarroan ikusi ahal izatea.

Erdarazko komunikabideak mailadiglosikotik elebitasun-maila izatera

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 32

Page 7: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

igarotzeaz beste hainbeste esan beharda. Eusko Jaurlaritzak ETB2 kanalasortzearekin auzia konpondutzatematen badu ere, FR3 Akitaniarakoprogramazio berezia, Telenorte etaTelenavarra kanalen jokabideaikusirik10 ezin esango da elebi-tasuneranzko pausorik eman denik ezkantitate-mailan ez eta kalitate-mailanere.

1.2. Euskal Kantagintza, Antzerkia eta Zinema

Kantagintzak badu garrantzirikeskuartean dugun (Alfabetatze--prozesua) gaiaren azterketan, oinarrizahozko kulturan sustraiturikofenomenoa izaki, ahozkotasuneansoilik oinarrituriko helerazpen--prozesua gainditurik, ahozkoadierazpena hitz idatzi ere bihurtzenden unean.

Hitz kantatuaren idazte-prozesuarenazterketak duen garrantzia gutxietsigabe, prozesu honek momentudesberdinetan lituzkeen ezaugarripropio eta desberdinez oharturik,aurreragoko lan sakonago etazehatzago baterako aztergai egokideritzogu kantariaren alfabetatze-modueta motibazioen lanketari eta orain-goan, beraz, irakurketa-prozesuarenbilakaeran duen esanahiaz arduratukogara, erritmo eta musikaz baliatuzentzule-irakurleak bere irakurketa etamemorizaziorako gaitasunak lantzekoduen tresna garrantzitsua den heinean.Hor ditugu adibidez diska etakantutegiak, batean zein besteanmusikarekin batera kantaren testuidatzia eskainiz entzule-irakurleari,irakurtzen ikasteko zein praktikatzeko

aukera aproposa eskura dezakeelarik.Zer esanik ez, honelako fenomenobatek askoz ere garrantzi handiagoahartuko du kantagintza bera gizarte--fenomeno zabal eta sendoa denean.Hots, Euskal Kanta Berriaren kasua:komunikabide arinagoa, zuzenagoa etaulerterrazagoa, irrati eta kantarienmugikortasunari esker jende xehearenbaitan arrakasta beroa izanikoa.

Luis Iriondo jaunak dioena “Gureherrian, publikoa irakurtzeko premiatikaskatu duen bitarteko teknikoa izandela kanta, esatera ausartukonintzateke”11 hein batetan egia badaere, pentsa dezakegu, era berean,kantak (Kanta Berriaren fenomenoakbatez ere) eskaini diola euskaldunariirakurketarako motibazioa, etaeuskararen irakurketa erraz, arin etahedatuaren aukera Euskal Herriari.

Euskal Kanta Berriaren sorreran etaondorengo bilakaeran, alabaina,hainbat momentu edo eperekin egingodugu topo. Lehenengo epea (1965--1970 inguruko aldia), MichelLabéguerieren diskak edo NemesioEtxaniz bezalako gizonek eginikokantutegi-lanak erreferentzi puntuharturik, “Ez dok amairu” taldeareninguruan ihardun zuten kantari,musika-tresna jole eta zenbait artistekosatuko lukete.

Emanaldi gehien, eta denborazgehien iraun duen taldea hau bada ere,aipatzekoak dira Bizkaian, 1968ansorturiko Herrikoi, Beti Alai etaZintzoak taldeak (zenbait taldekiderengartzelaratzea eta erbesteratzea zirelabide, emanaldi bat edo beste eskainiorduko desegin zena), lehenengoarekin

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 33

Page 8: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

batera beraiek izan baitzirenmugimendu berriari bultzadarikhandiena eman eta talde-multzohandienak erakarri zituztenak.

1965. urtearen inguruan kokagenitzakeen lehen urratsetan asmonagusi bat nabarmentzen da besteguztien gainetik: hutsune bat betetzekoasmoa. Kantarien lana berreskurapen--lana izango zen, batipat. “Kantatzekoera herrikoi baten errekuperazioarekinbatera –kanta zaharrak ere jasoz–hizkuntzaren eta herriko kontzien-tziaren errekuperazioa.”12

Bigarren epe bat (1970-1975)13

asperdurak, kritikak eta konparaketekeragindako epealdia izango dugu.Azken urteetako joerek sorturikoasperdura eta monotonia gainditunahirik, estetika eta espresioarenlanketa paregabe bat eskainiz, sortukodu “Ez dok amairu” taldeak, J. A.Artzeren eraginez, “Baga, Biga, Higa”espektakulua, 1970. urtearen inguruan;“razionaltasuna” eta “profesional-tasuna” errebindikatuz, funtzional-tasun estetikoaren alde egindakoplanteamenduaren lehengo fruitua 14.Ekitaldi honek ez du Hegoaldeanparekorik izango, “Ez dok amairu”taldea desegina geratu ondoren, 80.ekohamarkadararte.

Kantari zein ekitaldiei herriakeginiko kritikak bultzaturik, erreflexioeta apaltasunezko jarrerak hartuko diraaurrerantzean, iraganari begiradabotaz, folklore-kantak aztertu, etaberauek ere protesta-moduko kanta-rekin batera lantzen hasiz. Epe honetansortuko dira, hain zuzen, herriaren

artistatzat hartuko diren hiruzpalaukantautore handiren inguruko onarpenpubliko orokorreko fenomenoak15.Errezital berezi eta kantaldi masiboengaraia, kantaldi landu, ongi antolatuak(Galeusca-k etab), frankismoarenhondamendiak sorturiko giroaskeagoan murgilduak 16.

Hirugarren garaia, Francorenheriotzaren ondorenak mugatuko luke.(1976-1977). Zentsura-ezak, politika-gintzarako askatasunak, etorkizuna-rekiko itxaropenak ekarriko dutekantarien ugalketa nabarmena.Edozein izan daiteke kantari unehauetan, disketxeak herriz herrikantarien bila, alderdi politikoak erelider liriko berriak bultzatuz ibilikodirelarik.

Egoera berriak eskaintzen duenpolitikagintzarako aukerak sortarazditzakeen ondorioak ere ikus ditzakegueuskal kantagintzan “Azken 2 urteeta-ko kantagintzaren hutsunerik handiena,mitinaren arriskuan erortzea izanda”17 Kantagintza politikakerianerortzearekiko kezka nabarmentzenhasiko da eta, honela, testuingurupolitiko nahasiak eragindako egoerahonetatik ihesi, Euskal Kanta Berriarenaldaketa kritiko baten beharrari lotukozaio aurrerantzean kantaria: ema-naldiak formaz zein edukiaz aberastuz,tematika zabal eta era bereanbarneratuago batera joz, kantenestetikari arreta handiagoa jarriz, etakantak, funtzionaltasun politikoarekikoizandako menpekotasunetik askatunahirik18.

Ezin ulertu izango dugu, alabaina,Euskal Kanta Berriaren fenomenoa,

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 34

Page 9: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

baldin eta ez baditugu aldi bereanikusten bere garaian ziren gizarte--bitartekari edo -baliabideak. Zentzuhonetan berezibiziko garrantziahartuko dute Euskal Herriko txokoguztietan, festak edo kultur asteakdirela eta, eratu eta antolatuko direnkantaldiek. Edozein arrazoi edo aitzakinahikoa izango da kantaldi batmuntatzeko. Beste inola ezin zenean,herritarrak elkarrekin biltzeko zutenaukera bakarrenetakoa izanik,herriaren erreibindikazioak agertzekobalio izan dute eta horiei esker ereikasi izan ditu herriak kanta-sail ugari,gaurdaino lagun-giro, famili zeineskolaren bitartez, idatziz zein ahoziraun duten kantak.

Era berean, irratiek eginiko lana(60.eko hamarkadan sorturiko Loiola,Segura eta Arrate irratiek eginikoabatez ere) ezin alde batera utzimomentu honetan. Euskal gizarteariburuzko lanari heltzeko borondatealehen aldiz agertzen delarik irratian,Euskal Kanta Berria gertutikjarraitzeko borondate eta ahaleginaazaltzen baitute19.

Halaber, euskal diskagintza izangoda eremu honetan aldaketarik nabar-menena biziko duen beste gertakaria:Euskarari arreta eskasa eskaintzetik,Euskal Kanta Berria beregana-tzearekin, diskagintzaren euskalduntzeoso edo ia osora iritsiko da.

Ildo honetatik, Siadeco-k eginikoazterketari jarraituz, 1960. urtea bainolehen euskararen presentzia (single--delakoetan) % 50era ez iristetik,70.eko hamarkadaren lehen erdian% 50 baino handiagoa eta 76. urtean

erabatekoa izatera igarotzen dela ikusdaiteke. 1965-1969 urteetan zehareuskaraz soilik diren diskek % 36’66osatzen dute, 1975-1976 bitartean,aldiz, euskaraz soilik diren diskak% 91’66 eta produkzio osoaren% 70’81 osatzen dute. Kontutan harera berean, bi urte hauetan aurreko 15urteetan baino diska gehiago izan zelakaleratua. Diska txiki edo “Single”delakoetan, bereziki, Kanta Berriarenlana aipatzekoa izango da %100euskaraz egitea lortzen baitu 20.

Euskal Kanta Berria azaldu baduguere 70.eko hamarkadako gizarte--fenomeno nagusienetariko etaadierazgarrienetariko gisa, bigarrenhamarkadan euskal antzerkigintza etazinemagintzan emaniko pausuakaipatuko ditugu, euskararen mo-dernotze nola normalkuntzarakoaurrerakadaren adierazgarri suertatzendiren heinean.

Zinemagintza dugu euskal kulturmunduan, oraindaino landu gabea izanden fenomeno berria. Beronen izaeraeta testuingurua ulertzeko, ordea, bialderdi bereizi beharrean gaude:euskaldunak filmeak euskaraz ikusi etaentzuteko duen aukera batetik, etaeuskaraz egiten den zinema bestetik.

Lehenengo alderdiari dagokionez,bistan da Euskarazko Telebista edu-kitzeak eskaintzen duen aukera,erdarazko filmeak euskarara itzuliakikus-entzuteko aukera alegia. Bestela-koa da ordea, euskarazko filmeenekoizpenaren kasua.

Euskarazko ekoizpenak duenerrentagarritasun ekonomiko ezari (oso

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 35

Page 10: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

merkatu murritza duen kostuarekinkonparatuz) Eusko Jaurlaritzak dirula-guntzak21 banatzeko garaian jarritakobaldintzak eransten badizkiogu22

bikoizketa nagusitzen eta nagusitukodela ikusten da, euskarazko zinema-gintzaren kaltetan.

Zinemagintza euskal munduanfenomeno berria izaki, lehenengopausuetan dagoela esan dezakegu,antzerkigintzarako, halabaina, gor-puzte- eta hedatze-garaia genuke80.eko hamarkada.

Inoiz baino gehiago, gutxi gorabehera 30 bat talde izango diraeuskarazko obrak ematen dituztenak,20ren batek egingo dutelarik soilikeuskaraz23. Testuinguru honetan,euskaraz diharduten taldeak kopuruzugaritzeaz gain, hauek gizarteanizaniko oihartzuna ere biziki areagotudela esan daiteke: kale-antzerki mailanizandako harrera onarekin batera hordugu “Ama begira zazu” antzerkiikuskizuna edo “Funtzioa” telebistaikuskizunaren inguruan emanikogizarte-fenomenoa lekuko. Ikuskizunhauek izaniko harrera masiboa berriakeuskaldungoarengan emaniko aldaketakoalitatiboaren berri emango liguke,hots, kultur ikuskizunen kalitateareneskaera (ez du edozer adierazpenkulturalik balio euskaraz eginaizateagatik), eta hizkuntzari dago-kionez ere, euskara batuaren ezarpenakzeharka sorturiko hizkuntza hotz,zenbaitetan arrotz eta urrunarenaurrean herri hizkerarengandik hurbildagoen hizkera fresko eta arinarenzeharkako eskabidea.

1.3. Bertsolaritza

Lehen kantagintzarako aipatu denzenbait ezaugarri aplika diezaiokeguere Bertsolaritzari, bakoitzari, noski,bere berezko eremua errespetatuz.Ahozko komunikazioan sartzen denheinean, eta gizarte-harrera etahedapen zabala duen heinean, euskalkulturaren helarazle eta sortzailegarrantzitsu egiten zaigu fenomenohau. Kultura idatziaren arloan, aldiz,bertso-papera izango da bertsoarenkomunikaziorako baliabide nagusia,beroni lehen diskarentzat aipaturikoezaugarri nagusiak aplikatukolitzaizkiekeelarik.

Gerraosteko isilaldiaren ondoren,60.eko hamarkadan indaberrituko dagure herrian hain tradizio luze zeingarrantzizkoa izan duen Bertsolaritza:Bertso-paperak, batetik, indartuko diraEuskaltzaindiak 1962. urtetik aurreraurtero antolatzen hasiko den “XenpelarSaria” bezalako lehiaketek bultzaturik.Giroa lasaitu zenean, bestalde, bertso--jartzaileak ere hasi ziren berenbertsoak zenbait euskal aldizkaritanargitaratzen24; halaber, lagungarriizango zaio Bertsolaritzari Auspoak67/68 aldera edizio bereziak ateratzeariekitea.

Bertsoaren adierazpen idatziareneremuan aurrepausuak eman izana-rekin, beronen adierazpen publikoa ereberrindartuz joango dela esangogenuke, Txapelketa Nagusia dena etajaialdia bereizi beharko genituzkee-larik 70-80 epealdirako. Lehenengokasuan, Txapelketa Nagusiaren kasuanalegia, etenaldia edo isilunea izango dahamarkada honetan nagusi, ez baita

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 36

Page 11: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

67/70 inguruan eginiko txapelketezgain besterik burutuko 1980.urterarte25; Txapelketen izaera,epaimahaiaren kalifikazio-sistemaetabarrez sorturiko istiluek ezinezkoaegingo dute hurrengo hamarkada artebeste Txapelketa Nagusirik antolatzea.Ez dira, halere, orduan txapelketareninguruan sorturiko eztabaidak hanbukatuko, aurrerantzean egingodirenetan ere berpiztuko baitira, nahizhamabi urteko geldialdia bizi izan.

Jaialdiei dagokienean, aldiz, ez daetenaldirik somatuko 67.urtetik aurreraugalduz joango direlarik espektakulu--baldintzetan eginiko bertso-jaialdiak.Herriz herri eginiko jaialdietan,bertsolaria bertsogintza soziala garatuzjoango da26 momentuko egoera sozio--politikoari egokituriko gaiak ikutuznabarmenki, izkutuan hasieran (hitzeta adierazpenen bigarren zentzuarihelduz) eta egoera politikoa aldatuahala era argiagoan. Bertsolariarenentzulegoa ere berria izango da:Franco-ren aurka dagoena, gazteriapolitizatuagoa, berak esan ezin duenaeta sentitzen duena bertsolariak esateaespero duena etab. 27. Honela, 60.ekohamarkadan hasten den Bertsolaritza-ren gorputz-hartze berri hau berehorretan mantenduko da 1980. urte-raino, aldaketa handirik gabe beraz.

Honela, 12 urteko etenaldiarenondoren 1980. urtean eginiko EuskalHerriko Txapelketa Nagusia izango dabertso-eskola berri baten abiadamarkatuko duen adierazgarritzathartua.28 Eta Amuriza izango da, hainzuzen, aldaketa historiko honenprotagonista nagusia, bapatekobertsolaritzan oinarrizkoak diren

elementuetan ekarpen propio bezainberriak emango baititu: gaien lanketabiribila literatur baliabide ugarizhornitua, hizkuntza landua eta batua,bertso-egituran teknika landu ugarietab.

Bertsogintzaren joera edo eskolaberri hau sendotuz29, hedatuz30 etaerrotuz31 joango delarik, bigarrengertakari nagusia 1985-86 urtekotxapelketa izango dugu. Honeninguruan sortu eta gauzatuko da, aldiz,bertsolarien artean elkartzeko premiaeta, ondorioz, 1987. urtean Bertsola-rien Elkartea martxan jarriko da, bes-teren artean, eskolatzearen koordina-tzea zein bertso-paper lehiaketakantolatzeko lanak hartuz bere gain.

Bertsogintzaren kontzeptzioberriak, eta espreski bertsolaritzaribegira sorturiko antolaketa berriakekarriko du, halaber, 80.eko hamar-kada honek ezagutu duen inoiz ezbezalako mailarik garaiena kalitatezein kantitate aldetik, bertsolaritzaren“boom”tzat har daitekeen fenomenoazhitz egingo delarik. “Boom”a diogu,gizarte-fenomeno gisa, esandakoarekinbatera, entzulegoarengan eman denaldaketa ere nabarmena izan baita:entzulego ugari saio berezi edosariketa-txapelketa modura ematendiren bertso-saio ugarietan zeinTxapelketa Nagusietan, gazte ugari(bertsolaritza ondo pasatzeko eraizateaz gain, hizkuntzan aurreratzekobide egoki bihurtu da) euskaldun-berrien zaletasuna ere gero etanabarmenagoa izan delarik (bertsokantari zein entzule gisa). Honela badajende gehiagok ezagutuko du bertsoazer den, nola burutzen den eta beraren

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 37

Page 12: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

teknika nolakoa den (lehen gutxibatzuen esku zegoena). Bertsolarienzein bertsozaleen belaunaldi berriaagertzen eta, hein berean, gailentzenhasten dela esan dezakegu.Bertsolaritza euforiaren gailurreanizango dugu, beraz, Kanta Berriarenbeherakadarekin bat.

2. Kultur euskara

Aurreko urteekin konparatuz gero,oraingo epealdi honetan (1970-90)garrantzi handikoa izango da euskara-ren produkzio idatzia eta bibliografiaz-koa koantitatiboki zein koalitatiboki,nabarmenduko direlarik argitaletxeberrien sorkuntza, aldizkari berriensorrera edota iraganekoen birmoldaketaeta, euskararekiko gizarteak hartzenduen jarreraren bilakaera.

Nahiz eta nolabaiteko irakurle--tipologia (zein populaziok irakurtzenduen euskaraz, bere joera politikoazein kulturala zein den etab.) eskain-tzen digun azterketa soziologikorikizan32, ez dugu epe honetarako euskalirakurlearen azterketa soziologikozehatzik: nola irakurtzen duen, zer-tarako eta zerk bultzaturik irakurtzenduen esango ligukeena hain zuzen.

Hutsuneaz jabetuz, puntu honetanaztertuko diren gaiak ekoizpenarenalderdia ukituko dutenak izango dirabatipat (liburu-ekoizpena, aldizkarizein prentsa-ekoizpena eta argitale-txeak), eta ez hainbeste kontsumitzaileeta erabiltzailearena.

Argitaletxeei dagokienez, bada,azpimarratu nahi genukeen aspektua

honako hau da: euskara bezalakohizkuntza minorizatuaren kasuanargitaletxe bat mantentzeak eskatzenduen esfortzua, militantzi mailahandiari heldu behar izatea suposatukoduelarik. Argitaletxeen tipologiaz,bestalde, euskara hutsean argitaratzendutenez gain euskal kultura erdararenbitartez bultzatuko duten argitaletxeenpisu gero eta handiagoa azpimarratukogenuke, azken fenomeno honekeuskalduntze- eta alfabetatze-prozedu-rengan eragin zuzena ez izan arren,euskararekiko eta euskal kulturarekikokontzientziaren pizkundean eragingoduen heinean.

Bibliografi ekoizpenaren eremuan,halaber, bi alderdi nagusi azpimarra-tuko genituzke: batetik, literaturekoizpena (ekoizpen konkretu honetazazterketak ugarituz doazelarik, kalitatezein kantitatearen alderdietatik), etaaldizkari eta prentsaren ekoizpena,bestetik.

Aldizkariei dagokienez, nolabaitekoaldizkari espezializatuen indar-tzearekin batera, azpimarratzekoa da,gizarte-eskaerak eraginda, lehendikzetozen zenbait aldizkariren birmolda-keta. Honela, 70.eko hamarkadansorturiko JAKIN, ARGIA etaELHUYAR aldizkarien errotze etaitxuraberritzearekin batera hedapenzabaleko zein murritzeko eta ezagutzaarlo desberdinak (literatura, politika,soziolinguistika, antzerkia...) landukoduen hainbat eta hainbat aldizkarirensorrera ikusiko da, berauen irakurlegoaere maila batean hazi dela baieztadaitekeelarik.

Euskal liburugintzaren azterke-

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 38

Page 13: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

tarako J.M. Torrealdai jaunak JAKINtaldearekin batera eginiko bilketa- etaazterketa-lanaz baliatuko gara, ez,noski, aldez aurretik gure eskerrikberoenak azaldu gabe eginikolanagatik; lehenik, bere, EuskalIdazleak Gaur33 liburuan eta JAKINaldizkarian ondoren, argitaratuz joanden bilketa-azterketa lana baitaoraingoz euskal liburugintzak izanduen bakarra. Bide batez aipatzekoa dalan honetan elkarte pribatu batek, etaez erakunde ofizialik (I.S.B.N. soilaegingo duenik), aritu behar izateaoraindik orain 1992. urtean. Euskalgizartean euskal produzio idatziarenzokoraketaren beste adierazgarri berauere.

Aldizkarien kasuan bezala, liburu-gintzan ere antzeko ugaltze-fenomenoaezagutuko dugu, urtez urte gehitukobaita euskal bibliografia eta hedatuzjoango baita ere, ezagutza-alordesberdinak pixkanaka-pixkanakaukituz. Zehazki liburugintzari dago-kionez, halere, badira aintzakotzathartu beharreko beste fenomenoak:haur- eta gazte-literatura sailak etairakaskuntza-sailak bereganatzen dutengero eta ekoizpen-proportzio handia-goa batetik, eta bestetik, itzulpen-gintzarako dagoen joera gero etanabarmenagoa. Joera hauek, hainzuzen ere, adieraziko digute sortzezeuskaraz zer eta zenbat idazten den,euskara idatziak, bestalde, zeinirakurketa-zirkuitu duen eta, bide batezere, zein den euskal liburuareneroslego eta, maila batean, irakurlegonagusia.

Aipatu joera hauek, noski,liburuaren merkatuaren eta zehazki,

argitalpengintzaren testuinguruanulertu beharko ditugu, azken bateanargitaletxeak baitira libururen batargitaratzeko garaian azken hitzadutenak eta, ondorioz, merkatuaneskaintza kontrolatuko dutenak.

Zentzu honetan hiru fenomenohartuko genituzke, 80.eko hamarka-dan, nagusi bezala: aurretik sorturikoargitaletxe batzuen sendotzearekinbatera argitaletxe txiki ugariren sorrerabatetik, erakunde publikoek finan-tzaturiko liburugintza bestetik eta,azkenik, euskal liburugintzarenmerkatuan Euskal Herritik kanpokoargitaletxeek izaniko sarrera.

Alabaina, aipatu joerek hamarkadahonetako idazketa eta irakurketarennondik-norako soziala ezaugarritzenbadute ere, ordea, guzti hauen gainetikbada bereziki azpimarratu nahi dugungertaera, euskal egunkari baten sorrerahain zuzen ere. Euskal alfabetatzearengizarte-prozesuaren oinarrizko klabeakezagutu ahal izateko Egunkariarensorrera (herrita-rra), izaera (ireki etapartehartzailea) eta beronen erabilera-ren (indibidual zein soziala) azterketakaukera aparta eta paregabekoa eskain-tzen duen heinean, garaiko gizarte--fenomeno adierazgarrienetarikotzateta euskal alfabetatzearen prozesurakofuntsezko elementutzat hartuko duguEgunkaria.

2.1. Argitaletxeak

70.eko hamarkadaren hasieranbiziko du Euskal Herriak argitaletxezein liburu ekoizpenean bultzadarikhandienetakoa, gerraostean osohedaturik zegoen egile argitaratzaile

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 39

Page 14: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

sistemaren aurrean argitalpengintzarenkultur politika baten beharra erreibin-dikatuko duten oihuak entzungodirelarik behin eta berriz34. Honela,1968-1975 epealdian sortuko daargitaletxe berri ugari: Gordailu(Donostian 1969; Lur (Donostian1969); Irakur Saila (Donostian 1969);Etor (Donostian 1970); Jakin (Aran-tzazun 1971); Iker (Bilbon 1973); Gero(Bilbon 1973); Elkar (Baionan 1973);Kardaberaz (Tolosan 1974); Kriselu(Donostian 1975);...Kultur politikarenbeharrak gidaturik militantzi lanhandia egingo duten kultur taldedesberdinek sostengatuak35. Argitale-txea liburu-argitaratzaile soila baino,animatzaile eta sortzaile izan beharduelako uste sendoaz, kreazio-lanabultzatzearekin batera obra ospetsuen(politika, filosofia, literatura etab.en)eta haur eta gazteentzako liburu--motaren itzulpengintzari helduko zaiobatipat. Garai honetan kaleratuko direntesi eta saiakera-liburuen kopurua, hainzuzen, ez da berriro errepikatukoeuskal liburugintzan ondorengourteetan.

1974-77 urte bitartean etorriko dajoera hedatzailearen murrizketa.Arrazoi desberdinak direla medio:egitura-mailako arrazoiak, ordurartekoeuforia aurreiraultzailea suntsitu etaproiektu kultural kolektiboekiko liluragaldu izana, diru-eskasia, merkatu--urritasuna, kantagintza eta idazgintzaksofrituriko beherakada etab., argitale-txe txikiak desagertuz joango dira eta,irauteko gai direnak alor jakinetanespezializatu beharrean aurkituko dira,ekoizpen-erritmoaren moteltzearenondorioz36.

Hasiera batean haustura politikoaargitaletxeetatik etorri bazen ere(merkatu bereizi eta argirik gabe,ikastolek eta alfabetatze-kanpaineksortuko zituzten aldaketen itxaropenakbultzaturik), kultur beharren araberaaldatuz joango dira ekite-irizpideakhamarkadaren bigarren erdialdeansartzen garen ahala. Ikastolek sorturikobeharrei erantzun nahirik gero etanabarmenagoa izango da irakaskuntza--liburuarekiko arreta berezia; jokabide--ardatz berritzat profesionaltasunahartuko da (artisauzko argitaletxeizatetik, argitalpen-enpresa izateraigaro); “tekniko” eta enpresarieneskuetan geratuko diren etxe hauetatikliburuak askoz ere arreta gehiagorekinargitaratuko dira, egile-eskubideakmodu gero eta sistematikoagoz ordain-tzen hasten dira, zenbait egileriprofesionaltasunaren bidea zabaltzenhasiko zaio. Baina bestetik, lehenagonabarmen zen idazleen inplikazioapixkanaka ia erabat galduz doa, nahizliteratur liburuen promozioa aintzako-tzat hartzen hasi, urteak pasa ahalairakaskuntzaren agindu eta eskaeretaramakurtuko direlarik. Eta agian gerta-turiko hausturarik funtsezkoena hauxeizango da: nahiz indarra eta sendo-tasuna lortu, kultur proiektuekikoeztabaida sustraitik etenda geratzen da.

Norabide berriaren adibide Elkar,Erein eta Hordago argitaletxeakditugu, azken bost urtetako panoramamarraztuko duten argitaletxeak hainzuzen. Egituraz, momentuan egondaitekeen edozein argitaletxe txikibaino askoz ere indartsuagoak, irakas-kuntza-munduak emango die, bereziki,merkatu-errentagarritasuna37.

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 40

Page 15: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

Arazo ekonomikoekin estuki loturikjoango da, bestalde, euskal irakurle-goaren egoera. Merkatu murritzarenaurrean, argitaletxe gutxi dago soilikargitaletxe izanik euskal liburuan lanegingo duena. “Con la edición de estetipo de libros, una editorial no puedesubsistir profesionalmente, a no serque se apoye en libros de aprendizajedel euskara o en libros para la ikasto-la.”38. Iraun ahal eta nahi izateak,eramango ditu argitaletxeak pixkana--pixkana irakaskuntzari begira eginikoliburuen ekoizpena indartzera.

Argitaletxeen kultur politikaerabakiorra izan bazen euskal liburu-gintzaren berpizkunderako, sorkuntza--lanaren garapenerako, era bereanerabakior suertatuko da berauenhizkuntz politika euskara batuarenfinkapen eta hedapenean, zuzendaritza--lana egitera beharturik, argitaletxeberaiek izan baitira euskara batuegokian irakurria izan dadin liburuazuzendu eta konpondu izan dutenakbehin baino gehiagotan; hizkuntzerabakiak finkatzen eta errotzenlagundu dutelarik, idazleekin batera.

“Pero como en la cultura vascatienen un peso normativo los libros,hay que cuidar con esmero las faltas.Por exigencias de comprensión (porfalta de alfabetización, el lector puedeleer con gran dificultad) el estilo y laforma de escribir hace que se cambienmuchas frases en las editoriales.”39.Zentzu honetan euskaraz soilikargitaratzeaz arduraturiko argitaletxeakizango dira, 70.eko hamarkadan,protagonismorik nagusia hartukodutenak; hizkuntzarekiko jarreraerabakiorra izango baita argitaletxean

eta ondorioz irakurlegoan. Hauenjoera garbi azalduko da: kulturhutsunea murriztu. Tamaina honetakoekimenean sartzeko izaniko motiba-zioak, bestalde, ederki ikus ditzakeguSiadeco-k eginiko azterketan40: Euska-rari zor zaiolako gure lana, EuskalHerriko eta bere kulturaren dinamikaeuskararen bitartez eraman nahi dela-ko, euskararen gaurkotasuna finkatunahi eta gure herriaren berrindartzeanparte hartu nahi delako, helburuaeuskaraz idaztea delako, etab. izangodira emaniko arrazoietako batzuk.Nahiz motibazio desberdinak izan,guztiak kulturari loturikoak ditugu.

Argitaletxe gehienek, bestalde,euskara batuan argitaratuko dituztelanak, nahiz eta tartean izan ezerabiltzeko erabaki garbia harturikoak(Auspoa, Etor, Kardaberaz, adb.) etairizpide garbirik gabe originalarekikoerrespetuan oinarriturik dihardutenak(Itxaropena). Guzti hau, noski,euskaraz maiz argitaratzen dutenargitaletxeen kasuari dagokio, noizeanbehineko euskal argitalpenak egingodituztenetan askoz ere toki gutxiagohartuko baitu euskara batuak.

Ondorengo urteetan, 70.eko ha-markadaren erdialdetik aurreranagusituriko ildoari jarraipena emangozaio: euskal liburuaz eta euskal gaiazarduratzen diren argitaletxe gutxiegonik (Elkar, Erein, Hordago...),batzuen esku geratuko da liburugintzanagusia. Eta, besteak beste, profesio-nalgintzan oinarrituriko argitaletxeakliratekeen hauek merkatu-premialarriei erantzutera bideratuko dutebereziki beren inbertsio nagusia (Elkar,Erein, Kriselu, Gero...).

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 41

Page 16: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

Bestalde, Elkar eta Erein argita-letxeak batipat, finkatuz eta sendotuzdoazen heinean41 egile argitaratzaile(X. Gereño,...) eta argitaletxe bihurtuezean argitaratzen duten taldeez gain,argitaletxe berri ugari sortuko da 1982.urtetik aurrera bereziki, hamarkadarenbukaeraldera editorial txiki, egileeditore kopuru dexente eta argitaletxehandien artean sakabanatua geratukodelarik liburugintza. Egitura eta indarekonomiko eskasekoak, ekoizpenmurritza eta estabilitate txikikoak izanarren gogor helduko diote, ordea,hamarkada osoan zehar beren lanari.

Euskal enpresa edo taldeen eskudauden argitaletxeen ugalketa etaaniztasun honi, halaber, 1987. urtetikaurrera indartuz doan kanpotarargitaletxeen fenomeno berria gehitubeharko diogu, berauek orain arte ezergutxi arduratu badira ere euskalliburugintzaz, euskal irakaskuntzakeskainiriko merkatuak erakarrita edoekingo baitiote euskal liburuaargitaratzeari. Hain zuzen ere, 1987.urteko euskal liburugintza osoan ia 50libururen argitalpena beren eskuegongo da. 1988.an, berriz, 12ren batargitaletxek argitaratuko du euskaraz,produkzio osoaren % 10 eta 1989an% 10-12 artean ibiliko da berauenprodukzioa, beste bi argitaletxegehiago ere sartuko delarik euskalliburuaren ekoizpenean42. Datu berrihonek aditzera ematen duenez, euskalirakurlegoa edo, euskarazko liburueneroslegoa behintzat, biziki igo delaesango genuke, kanpotar enpresakeuskaran inbertitzera erakartzeko adinabederen. Horrenbestez, piztua dadagoeneko jokabide berri honeninguruko eztabaida, merkatu-borroka

eta gatazka ideologiko politikoa43.

Argitalpengintzari erantsi beha-rreko beste datu bat hauxe izango da:erakunde publiko, finantzari zeinkulturalek euskal liburuaren argitalpe-nean eginiko inbertsioa, 1989.urtean,besteak beste, liburugintza osoaren% 25 berauen argitalpenek hartzendutelarik.

2.2. Aldizkariak eta prentsa

Aldizkarien atalean (astekari,hilabetekari, hamabostekari...) bifenomeno izango dira bereziki azpima-rratzekoak 70.eko hamarkadarako:gutxi edo gehiago iraungo duen aldiz-kari berri dexenteren sorrera batetik,eta aurreko urteetan sorturiko aldizkarizenbaiten sakoneko eraldaketa,bestetik. Azpimarratzekoak diogufenomeno hauek adierazten baitigute,nolabait, euskal gizartearen irakurke-tarako sentsibilizazio berria: euskarazeta Euskal Herriaz berri fresku, azkar,desberdin eta aldi berean sakonakirakurtzeko nahia eta aukera hainzuzen ere.

Aldizkarien irakurlearen tipologiaezagutzearen garrantziaz oharturik,halere, azterketa sakon baten faltak(zenbateko tirada izan duten aldizka-riek, zein motibaziorekin irakurtzenden, nola, etab.) ekoizpen-alderdiarenazterketara mugatzera eramango gaitu.Dena den, Siadeco-k eginiko azter-ketan ematen diren zenbait datubaliagarri izango zaigu irakurketarenlehen hurbilpenerako: eremu geogra-fiko konkretuei atxikiriko aldizkariakalde batera utzirik, hedapen zabalerabegira eginiko aldizkarien irakurlego

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 42

Page 17: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

gehiena Gipuzkoan, Donostialdeanbereziki, kokatzen dela ikusten da.

Koantitatiboki begiratuz, aurrekourteetan sorturikoei44 gehitu beharkozaizkie 70.eko hamarkadan sortuberriak45. Koalitatiboki emandakoaldaketak izango du, alabaina, eraginikhandiena euskararen erabilpen idatzia-ren normalizazio-prozesuan. Batetik,informazio-aldizkarien artean, infor-mazio erlijioso edo lokala utzirik,informazio orokorreko astekarilegeztatu bihurtzen dira, 1976. urtean,“Zeruko Argia” “Anaitasuna” eta“Goiz Argi”. Euskal prentsa funtzionalbaten alde eginiko apustu honetan,egiturazko arazoez gain, astekarienesku egongo da kazetaritzako hiz-kuntza prestatzeko lana, garaikoegunkariek (la Voz de España, ElDiario Vasco,...) baztertua izangobaitute euskara kazetaritzari dagokioneremu propiotik.

Prentsa funtzional berri honi Deiaeta Egin (1977) egunkarien eta PuntoY Hora, Garaia eta Berriak bezalakoastekari elebidunen sorrera gehitubehar diogu; Euskal Herriko arazoaketa informazioa lantzeko sortuak,elebidunak (nahiz eta euskararenpresentzia urria izan), planteamenduprofesionalaz sortuak, euskal gizar-tearen kontzientzian eragin zuzenaizango baitute. Ordurarte prentsaklandestinoak betetzen zituen helbu-ruetariko bat betetzera etorriko dira:prentsa legalak ematen ez zuen infor-mazioa eman, orain legalak izanik,eskuindarren esku zegoen prentsakematen ez zuen informazioa ematea(Egin-ek batez ere.)

Euskararen erabilpen idatziareneremuan beste aldaketa garrantzitsuaaldizkari espezializatuen eskutik dator.Zientzia arloko Elhuyar aldizkariarensorrerak eta ondorengo bilakaerakpaper nagusia jokatuko du zientzia etateknika arloko euskararen gaikuntzan.Kultur aldizkarien artean, berriz,frankismoak eginiko eraso etadebekuen garaitik atereaz, 1977. urteangorpuztuko dira aukera berriak, etaberaien artean Jakin; etenaldi askorenondoren, 1977. urtean, argitaletxeizaterari utzi eta gai monografikodunaldizkari bihurtuz, indar berriz aterakodena eta euskara eta euskal kulturarenbilakaeraren azterketan erreferentzipuntu bihurtuko dena. Aipatzekoakdira, Jakin-ekin batera Zabal etaZehatz aldizkariak, nahiz etalehenengoak bezainbeste ez iraun, beregaraian euskal kulturaren munduanitzal handikoak46.

Diru-laguntzak lortzeko bideakirekiz joan ahala, 1975-80 urteenartean pisuzko 4 aldizkari bazeuden,1980-88 bitartean 3 edo 4 aldizugarituko da kopurua47; Baionan,Iruñean, Bilbon, zein Donostiansortuak, informazio orokorreko zeinespezializatuak, literatura, antzerkia,zientzia eta teknika, soziolinguistika,soziopolitika etabarreko gai des-berdinak landuko dituztenak.

Geografi eremu zabalari begiraeginiko aldizkariekin batera, kontutanhartu behar dugu herri zein eskualdemailan sorturiko aldizkari mordoa,Euskal Herriko eskualde gehienetansortu baita iraupen motzeko edo luzekoaldizkariren bat: Arrasate Press, Akatz

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 43

Page 18: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

(Bermeo, 1990), Hots (Legazpi, 1982),Amilamia (Gasteiz, 1986), Plazara(Irun, 1985) har ditzakegu adibidetzat.Adibide gisa izendatzearekin azkenbatean adierazi nahi duguna, hauxe da:euskarazko idazketa eta irakurketarenerabilpen sozialaren gehikuntzakantitatez zein kalitatez.

Finean aipatu aldizkari guzti hauekosatuko dute, liburugintzarekin batera,helduen alfabetatzearen elikagairikoparo eta eskurakorrena. Zentzuhonetan aipatzekoak dira izendatu-takoaz gain zuzenean alfabetatze--euskalduntzeari begira sorturikozenbait aldizkari: AIZU! (AEK),HABE (HABE), HABE-komik(HABE); hauen helburu nagusiene-tarikoa, hain zuzen, euskara ikasten aridenaren irakurketari eta idazketarilaguntza zuzena ematea izango delarik,informazio orokorra eskainiz eta berauikaskuntza-maila bakoitzera egokituz.

Aldizkarien oparotasun erlatibo hauez dugu, tamalez, egunkarietan somatuere egingo. Erdara nagusi dueneguneroko prentsan eginiko zenbaitsaiakeraz gain ( Egin-ek ateratako 4orrialdetako “Egunon” gehigarria,Deia-k euskarari eskainitako orrialdea,Diario Vasco-ren “Zabalik” eta bestezenbait egunkaritan noizean behinagerturiko zenbait iritzi-artikulu etaberri) nabarmenduko dira, hasierabatean behintzat, Egin-ek 1986anargitaraturiko “Hemen” aldizkaria, etaDeiak-ek argitaraturiko “Eguna”euskal egunkari bat izan zitekeenarenlehen saiakera modura. Dena den,batzuk zein besteak harturik, garbiikusiko da euskarari ematen zaiontratamendu marginal eta bigarren

mailakoa: espazio gutxi, eta lantzendiren gaiek irakurlearengan sortaraztenduten interesa eskasa, besteak beste.

Izanak izan, esan daiteke, halere,azken hamarkada honek eskaini diolaeuskal kulturari inoiz eduki ez duen etaalfabetakuntzaren fenomenoarenprozesuan berebiziko eragina izangoduen elementu bat, EuskaldunonEgunkaria hain zuzen ere.

Euskarak bizi duen egoera di-glosiko, bazterreratuaren adierazlenagusienetariko bat dugu, izan ere,euskal egunkari sendo eta zabal bat1990. urterarte eduki ez izana eta behinsortu ondoren ere bizirauten duenegoeran egon behar izana. Herri--ekimenak sortu eta bultzatua (lanprofesionala eginez, ekonomikokilagunduz, jaialdiak antolatuz, etab),babes ofizialik gabe eta Eusko Jaurlari-tzak jarritako oztopo eta eginikoerasoei aurre egin behar badie ere,egunetik egunera sendotuz ari denfenomenoa dugula baiezta genezake48.

Euskal alfabetatzearen prozesua-rengan tamaina honetako fenomenoakduen eta izan dezakeen eragina, feno-meno berria den heinean ezin baduguere oraindik neurtu, halere, beronensortze beretik zenbait ondorio ateratze-ko moduan geundeke: Euskal Herriak,ez du jada euskara, ahozkoa zeinidatzizkoa, noizean behingo akonte-zimendutzat hartzen, aldiz, euskaldu-nak egun osoa eta egunero euskarazbizi nahi izatea errebindikatzen duelaesan daiteke, egunero euskara entzuneta hitz eginez eta egunero euskarazirakurriz.

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 44

Page 19: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

Bestalde, euskaldunak informatutaegon nahi du, bere ingurunean gerta-tzen denaren berri freskoa eskuratu etaeuskaraz eskuratu nahiko du. Etaazkenik, euskalduna gai da, mailabatean, aipatu gogo edota helburuhoriek betetzeko, hots, euskaraznormalki irakurtzeko eta noizean behinere euskaraz idazteko, euskal egunkaribat sortu eta erabiltzeko.

Kultura moderno bateko hizkuntzanormalizatu orok irakurketaren etaidazketaren gizarte-bilakaerarako duenoinarrizko tresnetariko bat da hamar-kada honek eman duena. Etorkizunakneurtu beharko du emaniko aurrera-pausu honen eraginaren zenbatekoa.

2.3. Euskal liburugintza

Ezinbesteko zaigu, bestalde,aldizkari zein argitaletxeen azterketa-rekin batera, euskal liburugintzarierrepasotxoren bat ematea, baldin etaeuskal alfabetatzearen prozesua bereosotasunean ezagutu nahi badugu,beronen azterketatik atera dezakeguninformazioa ugaria baita: zertazidazten den, zer irakur daitekeen,irakurleak ze gai-motarenganako joeraduen, euskara idatziak zein kultureremu hartzen duen etab. Gure oraingolana ez bada ere liburuaren, idazlearen,zein irakurlearen azterketa sakonaegitea, euskal alfabetatzearen hedaduraeta edukiaren indize bat agertzen duenheinean azaldu nahi genuke epealdihonetako euskal liburugintzarenzenbait ezaugarri.

J.M.Torrealdai jaunak eginikoazterketan oinarrituz49 hauek liratekeoraingo honetan nabarmendu nahi

genituzkeen fenomenoak: liburu--kopuruaren ugalketa, euskaraz jorra-turiko gaien zabalpena, literatura- etairakaskuntza-motako liburuen ingu-ruan emaniko bipolarizazioa, euskarabatuaren errotze-prozesua etab.

70.eko hamarkadan kokatuz, liburu--kopuruari dagokionez 1975. urteaizango da, 1968. urtearen ondoren,gorakada handiena ikusiko duen urtea.Ordurarte urtean 100 liburu argitara-tzera iristen ez bazen ere, oraingohonetan gaindituko da kopuru hau,igoerarako joera hau 1980. urterainonola hala mantenduko delarik.Bestelako arazoa da liburu hauekzenbat jendek irakurtzen dituen jakitea.Erostea eta irakurtzearen arteanlegokeen desberdintasuna kontuanizanik, tirada zenbatekoa izan denezagutzeak nolabaiteko aztarnaren bateman diezaguke. Zentzu honetan,Siadeco-k (1976) eginiko lanakeskaintzen dizkigun datuen arabera,oso seguruak ez izan arren, euskaraikasteko metodo-liburuek izangolukete tiradarik handiena: Cinsa-kargitaraturiko “Euskal Metodoa”k6.000 aleko argitalpena izan du,“Alfabetatzen” liburua, eginiko edizioguztiak kontutan hartuz, 50.000ren batale etab.; poltsiko-liburuek eta tesi--liburuek 1.200/1.500 aleko tiradak;haur eta gazteentzako liburuak3.000ren bat ale (nahiz zenbait kasutan4.000ra iritsi). Euskal irakurlepotentzialaren muga koantitatiboazjabetzeko orientabide gisa baliodezaketen datuak genituzke berauek.

Euskaraz lantzen diren gaienalorrean, halaber, zabaltze-joera nabarida batetik: gero eta gai gehiago lantzen

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 45

Page 20: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

da euskaraz nahiz eta liburu kopurugutxi argitaratu sail askotan; eta,bestetik, aldiz, gai zehatz batzueninguruan bipolarizatzen hasten daprodukzio gehiena: 1975. urtetik aurre-ra irakaskuntzari, haur eta gaztetxoenliteraturari, eta euskararen ikaskuntzaribegira eginiko liburuak nagusituzjoango dira liburu-ekoizpenean (liburufuntzionalak, kultur premiei atxiki-turikoak). Helduen literaturarennagusitasuna, halere, mantenduko da(1977 eta 1980. urteetan ezik) ia urteguztietan. Sail hauek, bestalde,hamarkada osoan zehar, ekoizpenosoaren % 70 baino gehiago hartukodute, bizitza publikoari, adminis-trazioari, bizitza ofizialari eta hainbatgairi dagozkion eremuak ukitu gabegeratuko direlarik. Zentzu honetan,aipa dezagun, beste batzuen artean,UEU-k egindako lana, 1977tik aurreraargitaratzen dituen zenbait idazlaniesker lortzen baita euskarak, ordurartesarbiderik ez zuen zientzi gaietan,nolabaiteko presentzia edukitzea.Horra, Torrealdaik berak esango duenbezala, euskararen egoera diglosi-koaren islada.

80.eko hamarkadari dagokionez,liburu-kopuruaren bilakaerari so egitenbadiogu bi fenomeno azpimarradezakegu: 1980. eta 1981. urteanematen den ekoizpenaren beherakadaeta ondorengo igoera.

Esan dezakegu 200 ingurukoliburu-ekoizpenaren egonaldi edokrisiaren ondoren (1979. urtean 242liburu argitaratu zirenetik 200 libururajaitsi da 1981. urtean) euskal liburu-gintzak goranzko martxa itzela hartuaduela, gutxi gora behera bi urtetik

behin, argitalpen-kopurua 100 liburu-tan handiagotzen delarik.

Baina hamarkadaren hasieran badakopuruaren beheraldiaz gain, aurreran-tzean nabarmenduz joango den bestezenbait fenomeno. Batetik, orotarikogai-saila (haur eta gazteei zuzendurikoliteratura bereziki) nagusituko da,ekoizpen osoaren % 25 bereganatuz(1980. urtean ere lehenengo postuaeskuratu zuen % 23arekin). Joera hau,1984. ,1985. eta 1986. urteetan ezik,iraunkorra izango da, eta are gehiago,ekoizpen osoaren gero eta portzentaiahandiagoa bereganatuz joango da(1990. urtean % 33’5). Sail honekikolehian, bestalde, irakaskuntza-sailaeta helduen literatur saila izangoditugu.

Irakaskuntzara espreski zuzen-duriko liburugintza hasiera bateansailkapenaren laugarren postuanazaltzen bada ere, bere ekoizpenarenportzentaia %15 - %25 inguruanibiliko da hamarkada osoan,bukaeraldera haur eta gazteenliteraturarekin batera ekoizpen osoarenerdia baino gehiago bereganatukoduelarik.

Helduen literatur sailak, aldiz,indarra galduko du. Nahiz eta1984-85-86. urteetan sail nagusi gisaazaldu, aurreko hamarkadako datuekinkonparatuz (1978.ean % 30, 1979.ean% 34’5) ez da ekoizpen osoaren% 30era iritsiko.

Hauekin batera ere, aipatzekoa daeuskararen ikaskuntzarako materiala-ren ekoizpenaren fenomenoa, 1977.urtean gertatu zen eran (osoaren %23,

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 46

Page 21: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

sailik argitaratuena izanik), 1981.urtean bereganatuko baitu galdurikotokia (ekoizpen osoaren % 21). Ez da,halere, horrelako portzentaiarik erre-pikatuko, izan ere, gero eta gramatikaeta ikasliburu gutxiago argitaratukobaita.

Haur- eta gazte-literatura, helduenliteratura, irakaskuntza edota euskarasailak izan badira ere hemenkomentatu izan ditugunak, ez du honekesan nahi beste gai-sailak ez direnikeuskaraz landuko. Baina nabarmendunahi izan duguna honako hau izan da:euskal liburugintzak hartu duenpolarizaziorako joera.

Aipaturiko lehen sail hauek 70.ekohamarkadan ekoizpen osoaren % 70inguru bereganatzen bazuten, 80.eanzehar, 1977. urteko % 76ko portzen-taiatik, % 80tik gorako ekoizpenaizango dute beren eskutan. Are gehia-go, irakaskuntza (Orotariko sailakbarne, 1990. urtean % 50tik gorakoekoizpena bereganatuko dute) zeinhelduen literatur arloa (narrazioabereziki) bihurtuko dira euskal liburu-gintzaren oinarri eta babes (1990.urtean sail hauetaz aparte oso gutxiidatzi da, 100 bat liburu). Torrealdaikberak esango duen bezala “Ez dadudarik euskal liburugintza sustatu,mugitu, indartu eta posible egin,irakaskuntzak egiten duela.”50.

Bestalde, argitaletxeen jokabidea-ren nondik norakoak ezagutzeaahalbideratzen diguten heinean,itzulpengintza eta berrargitalpengintzaelementu argigarriak suertatzenzaizkigu. Honela esan, klasikoenitzulpenari eta berrargitalpenari ekiten

bazaio ere (1976. urtean berezikinabarmentzen da honen pisua), geroeta nabarmenago egingo dela irakas-kuntza-liburu eta euskara ikastekometodo eta gramatika-liburuak itzulieta berrargitaratzeko joera; argitale-txeek ere, etorkizunerako kulturproiektuetan oinarrituriko lana utzi etamomentuko kultur premia larriei aurreegiteari ekingo baitiote.

Joera-aldaketa honetan, interes-garria da 1977. urtearen komentaketaritarte bat uztea, bertan azaltzen direndatuek momentuan biziriko egoeraberriaren adierazle diren mailan.Batetik, euskara ikasteko metodo,gramatika, hiztegi, etabarren edi-zioaren ugalketa nabarmentzen da.Aztergai ditugun 20 urteotan errepi-katuko ez den fenomenoa duguproduzioaren hain portzentaia handiabereganatu izana. Honen arrazoiagarbia da: Euskal alfabetatze--euskalduntze mugimendua indartzenden une honetan ikasle-ugalketakdituen premiei erantzutea. Euskaldun-tze-Alfabetatzeak sorturiko beharreierantzun nahi den bezala, aurreran-tzean ere honekin batera ikastoletatiksorturiko gero eta ikasle gehiagoreneskaerak hartuko du bereziki argitale-txeen arreta, merkatu-legeetara etadibulgazio lanetara makurtze hau,bestalde, aski kritikatu edo salatuaizango delarik bere momentuan zeinondorengo urteetan51.

A l f a b e t a t z e - E u s k a l d u n t z emugimenduaren indarberritzeak,aldizkari eta egunkari berrien sorreraketa erdarazko liburu sozio-politikoarenboom-ak, beste gertakari kultural etapolitikoekin batera, euskal idazleen

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 47

Page 22: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

arreta bereganatuko dute hein handibatean, iker-lanaren kaltetan.

70.eko hamarkadan, bestalde, azpi-marratu behar den beste fenomenoaeuskara batuaren errotze-prozesua da.Gero eta portzentaia handiagoanargitaratuko eta idatziko dira liburuakeuskara batuan (1979. urtean adb.produkzio osoaren % 79,5 batuanidatzia egongo da, eta lehenekoizpenari dagokionean, % 88.Euskalkian idatziriko liburuen artean,gipuzkera azaltzen da nagusi,bizkaieraz ia ezer idatzi ez delarik) 52.

Torrealdai jaunak 80.eko hamarka-darako emandako datuen arabera, bifenomenoren joera nagusiak liratekeaipatzekoak lehenik: sorkuntza berria-rena eta itzulpengintzarena. Euska-razko sorketa-lanari gagozkiolarik,hasierako beheraldia gainditurik(1980.ean % 50, 1981.ean % 48,5)goranzko joera nabarmenki azaltzen da1987. urtean beheraldira jotzen hastenden arte. Berriki sorturiko ekoizpenaez da, bestalde, berdin sentituko gai--sail guztietan: haur eta gazteenliteratura noizean behin tartekatuz,irakaskuntza eta helduen literaturasailak azalduko zaizkigu, hainzuzen, idazkintza berriaren gunenagusi.

Euskaraz sortzen da jakina, bainaazken urteetako datuei so egitenbadiegu argi ikus daiteke nolasorkuntza berriak duen portzentaiaadina bereganatzen duten itzulpen-gintzak eta berrargitalpengintzakelkarrekin. Berrargitaratzeko joeragutxituz doala esan badaiteke ere(portzentaia handieneko garaietan

irakaskuntza-liburu eta euskara ikas-teko liburuetan ematen da bereziki),itzulpengintzari dagokionez aurkakojoera ematen dela ikusiko genuke, geroeta indar handiago hartzen ari denjoera dugu hau. Ildo honetatik,aipatzekoa da ere zein sailetan hartzenduen itzulpengintzak pisurik handiena:irakaskuntzarako testugintzan batetik(1988ean, % 20 itzulia), baina berezikihaur eta gazteentzako literaturan(1978. urtean % 78 itzulia); azken hauitzulpenetik bizi dela esatera ausartukoginateke.

Aipatu datuekin bistan da euskalliburugintzarako merkatua egonbadagoela, ikastoletako goi-mailetaneta alfabetatze-euskalduntzekotankontzentratua hein handi batean,eskaria badela eta zentzu horretaneuskarazko irakurketaren gizartera-tzean garapen nabarmena eman dela,euskal irakurlegoa heziz eta hazizdoala (kalitate mailan jauzi koalitati-boa eman dela esan daiteke aukeragehiago eskaintzen den heinean,ideologikoki zein liburu-mota alde-tik...), joan den aurreko hamarkadatikhona.

Bestelakotzat har dezakegu,alabaina, euskarazko idazketarenfenomenoa, hots, argitaratzera iristenden idazkintzarena. Kasu honetan,euskal idazleak tradizioz izan duen, etabehar izan duen, borondate on, ofizioeta euskararekiko militantzia funtsezkoaldagai bilakatzen zaigu, oraindikorain, euskal liburuaren idazkintza etaargitalpengintzan.

Ildo honetatik, halere, aipatzekoakdira administrazio publikotik euskal

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 48

Page 23: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

liburugintzari eskaini izan zaizkionlaguntzak53, idazle zein argitaletxe-tzeentzako subentzio, lehiaketak etab,gerraz geroztik eman diren leheneta-riko saiakerak diren neurrian, eta,ondorioz, euskararekiko eta euskalkulturarekiko nolabaiteko ardura etabultzada adierazten duten heinean.

Diru-laguntzen banaketan ere,irakaskuntza, haur eta gazteentzakoliteratura, eta nolabait helduen litera-tura sailak izango dira nabarmenkibultzatuko direnak. Era berean,sorkuntza berria bultzatzeaz gain,behin baino gehiagotan azalduko diraitzulpengintza indartzera eramangoduten erabakiak. Bestalde, liburugin-tzaren sustapena indartuko bada ere,nabarmenak izango dira plangintzabaten beharra aldarrikatuko dutenoihuak, euskal liburugintza bereosotasunean hartu eta plangintza etaprograma orokor eta sendo bateneskaera luzatuko dutenak hain zuzen.

3. Hizkuntz normalkuntzarenbidetik

70.eko hamarkadan zehar Euskal-tzaindiak bere batzar desberdinetanhartutako helburuek alfabetatze--prozesurako erabateko eragina izangodute, idazkera, grafia edo eta euskarabatua arautzeari buruzko helburuekzein titulu eta agiri emateari buruz-koek. Iker Saila eta Jagon Saila izanikEuskaltzaindiak bere helburu anitzakbetetzearren sorturiko antolaketa-bideak, hauek, eta bereziki AlfabetatzeBatzordea, izango dira, zuzen alazeharka, euskal alfabetatzearen pro-zesuan eta mugimenduan eragingo

dutenak. Zehazki, garrantzitsua de-ritzogu Euskaltzaindiak 1972koEkainaren 30ean Alfabetatze Batzor-deari buruz hartutako erabakiari,bertan Alfabetatze Batzorderakooinarri arauak ezarriko baitira54.Oinarri hauen garrantzia bi mailatakoadela esan dezakegu: sortzen direnekoegoeraren zeharkako deskribatzailediren mailan eta Alfabetatzeaz ematenduten kontzeptualizazio eta beronenkontrolaren mailan.

Arau hauek sortzen direnekotestuinguruari dagokionez, alfabetatze--lanetan dihardutenengan alfabeta-tzearekiko kontzeptzio desberdinaksoma ditzakegu zeharka (zer gai landuikastaroetan, nola...), ustezko jarreradesberdinek bultzatuko luketelarikEuskaltzainddia Alfabetatzearekikojarrera argi eta garbi bat azaldu etaezartzera: alfabetatze literarioarenaalegia. Nabarmenki mozten da unehonetan, teorian behintzat, besteikuspegi baterako bidea. Kontzep-zioaz gain ere, garbi uzten da zer eginbehar den alfabetatze-ikastaroa mun-tatu eta aurrera eramateko: oinarriakbete.

Era berean, eta zeharka bada ere,egoera nahasia ikus daiteke irakas-learekiko: irakasle ugari kontrolikgabe, eta hauek kontrolatu beharra.Nahasketa-egoeratik irteteko oraingopausoa, beraz, ideiak argitzea etaprozesuaren kontrolerako lehenpausuak finkatzea izango da: gidaritza,Bulego eta Irakasle Sailen bidezeraman nahiko da. Azken Sail honi,Euskaltzaindiarekiko autonomoagoizan arren, arautegiko zenbait puntutanezarriko zaizkio, halaber, kontrolerako

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 49

Page 24: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

bideak: dossier-ak aurkeztu, karnetaeduki, galdeketak bete beharra, etab.

Esan behar dugu, halere, erabakihauen azpian soma daitezkeenalfabetatzearen kontzepzio desber-dinak, eta antolatzeko era desberdinakez direla amaituko arau hauekezartzearekin, aldiz, egundaino bizirikiraungo duten joerak izango dira,aurrerantzean ikusi ahal izango denez.

Bada hauetaz gain, alabaina,epealdi honetan pisu handia hartuzjoango den beste elementu bat eta alfa-betatzean zein euskararen gizarteratzeeta finkapenean garrantzia hartukoduena, hots: euskararen titulua.

Euskaltzaindia, bere helburueijarraikiz eta bere Gidaritza Sailarenbitartez, alfabetatze-irakasleentzakoazterketak egiten hasiko da EuskalIrakasle Titulua zabalduko delarik,berau eskuratzea aurrerantzean irakasleerrekonozitua izateko beharrezkobaldintza bihurtuz. 1972an zehaztenda, halaber, titulua lortu ahal izatekoirakaslegaiak jakin behar duena, 3maila bereiztuko direlarik: lehenengomaila, bigarren maila eta gorengomaila. Azken hau euskara irakastenbizimodua ateratzen duen irakaslearizuzendua 55.

Euskal Irakaslearen Titulua sortukoda momentuan dagoen beharrarierantzuteko bereziki: Alfabetatze etaEuskalduntze ikastaroetarako irakas-lego-beharra, eskoletan ere euskarasartu beharra; ordurarte irakasleakizandako amateurismo eta borondatehutsa gainditu nahi delarik prestaketahobea eskainiz. Garaiko beharrei

erantzutearren zenbait neurri hartzeakzilegizko badirudi ere, gisa honetakoerabakiak, bestalde, hain zilegizko edoonargarritzat hartuko ez direnondorioak ekarriko ditu: euskarairakatsi edo euskaraz irakasten dutenirakasleenganako presioa areagotzeaeta ikasleek beren euskara-ikaskuntzasoilik delako gaitasun-agiria lortzerabideratzea.

3.1. Hizkuntza estandard baten beharra

Urteetako errebindikazioa (euskaraestandarizatu baten beharra), berpiztenda, gerraosteko isilaldiaren ondoren,60.eko hamarkada inguruan (Krutwig-en 1950eko saiakerak; 64eko BaionakoBiltzarra) eta, batasunaren ideiakindarra hartzeaz gain onartuko da, nolahala, nork arduratu behar duenhizkuntzaren estandarizatze horretaz:Euskaltzaindiak.

Ildo honetatik, euskararen batasu-nerako bidea markatuko duten gunerikgarrantzitsuenetarikoak izango diraEuskaltzaindiaren 1968ko Arantza-zuko Biltzarra eta 1978 BergarakoBiltzarra, batean zein bestean hartuta-ko erabakiak edo eta oinarriak era-batekoak izango direlarik, irizpidenagusien finkapen gisa. Tarteko etaondorengo urteetan oinarriak xehetueta atal zehatzak landuko dira, ahaldenetan, zenbait erabaki hartu etaigorriz.

Hartutako erabakien artean, izanere, bi mota nagusi bereiz dezakegu,garrantzi berekoak biak:

Hizkuntz eredutzat, batasunerako

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 50

Page 25: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

oinarri, zein euskara-mota edo euskalkihartu behar den.

Hizkuntz atal desberdinentzakoarauak: ortografia (“H”), deklinabidea,aditza, etab.

1968-78 hamarkada esperimentugisa hartuko du Euskaltzaindiakeuskara batua, eta honekin batera “H”hizkia, euskal gizartean errotzendenentz ikusteko; bitarte horretanpoliki-poliki xehetuz joango direlarik1968ko oinarrizko irizpideak.

Zentzu honetan, 1968an eskainitakoeuskara batuak izaniko harrera aztertuahal izateko burututako zenbait inkestaedo galdetegitatik ateratako datuenarabera: idazleen artean % 30ak idaz-ten du euskalkian, % 61,3ak euskarabatuan. Oraindik 3tik batek berea dueneuskalkiari eusten diola ikusten da(nahi duelako edo batua ikastekoaukerarik izan ez duelako)56. Batuaerabiltzearen arrazoi nagusienetari-koak, aldiz, “Hizkuntza bakar batenbeharra” edota “kultur tresna” izateadirelarik. Hauetarik gehienak, bestalde,batuan lehen urratsak ArantzazukoBiltzarreko urtean hasi ziren ematen.Idazleak arau baten beharrean zeudeneta Euskaltzaindiak emanak onartuzituzten.

Irakasleen artean antzerako datuakazalduko dira: % 7,9ak ez du erabil-tzen batua irakaskuntzan, % 62,3akerabiltzen du batua globalki, % 90,9akbatean edo bestean erabiltzen dueladio57. Oraingo honetan, batuaren beha-rraren arrazoi nagusitzat “euskarareniraupen-arrazoiak” edota “kulturamodernorako tresna bihurtzea” hartuko

dira.

Esperimentatze-fasearen amaiera,edo beste modu batean esanda,hizkuntzaren estandarizazio etakodifikazioari zuzenduriko bigarrenerabaki-hartze nagusia 1978. urtekoBiltzarra dugu. Bertan, egindakoazterketetan oinarrituz, Arantzazuneskainitako batasun-asmoa eta arauekizandako onarpen eta eragina ikusirik,bide beretik jarraituz, euskararenbatasun-lanak aztertu, sakondu etaaitzinatzea hartzen du helburuEuskaltzaindiak. Dagozkien azterketa--batzordeen lanetatik abiatuz, H letrariburuzko, bustidurei buruzko,deklinabide eta erakusleei buruzkoerabakiak hartzen dira58.

3.2. Euskararen modernotzea: Alfabetatze teknikoa

Azken hogeitamar urteetan zehar,eta 80.eko hamarkadan bereziki,euskararen normalkuntza lortzea izandu euskal gizarteak helbururiknagusienetarikoa, hots, euskararenerabilpenaren berreskurapen osoa:pertsonala, soziala, kulturala etalurraldetasunezkoa. Ildo honetatik,euskarak bizi duen ordezkapen--prozesua gainditu nahian, euskarazbizitzeko eskubidea bermatzerazuzenduko dira herri-erakunde etaerakunde ofizial desberdinen ahalegi-nak Euskal Herriko sei herrialdeetan.

Euskararen modernotze-prozesuhonetan, eta ondorioz euskararennormalkuntzan, euskal alfabetatzeteknikoan eginiko lana aurrera-pausotzat hartuko dugu, bertan UZEI,Elhuyar eta UEU bezalako erakundeen

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 51

Page 26: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

lana azpimarratuz.

Bi maila desberdinetan kokatukogenuke goian aipaturiko hiru taldeenekarpen nagusia. Batetik, euskararengaikuntza linguistikoa genuke, hau da,euskara ezagutza-arlo desberdineiaurre egiteko prestatzea eta, honekinbatera, euskaldunak zeregin honetara-ko iaiotzea. Eremu honetan kokatukogenituzke UZEI erakundea etaELHUYAR taldearen ekarpenak bere-ziki; jakintza-arlo anitzen oinarrizkolanketa eta prestaketari dagokioneanlehenengoaren kasuan (hiztegigintza,ikastaroak...), eta zientzia zehatzen etateknikoaren alorra bigarrenarenean.

UZEI, Jakin taldearen eskutik,1977. urtean sortu zen. Talde teknikoeta profesional honek, bertako dis-ziplina desberdinak koordinatu etagidatuko dituen talde-lana ardatzizanik (500 lagunetik gora ihardun duUZEIren programetan), oinarrizkolexikogintza berezituari eta hiztegin-gintzari eustearekin batera, ikasliburu-gintzari ere ekingo dio erdi-mailakoirakaskuntzari eta, batez ere, uniber-tsitateko materialgintza idatziaribegira: UBI eta BBBrako Filosofia,unibertsitate-mailarako Psikologia,Ekonomia, etab.

Era berean, eratuz eta handituz joanda terminologia tekniko berezituarenbankua, 15.000 datu inguruko termi-nologi bankua sortuz jada 1985.urtean59 eta honekin batera, kontsulta-tegia, ikastaro bereziak, alfabetatzeteknikoa, itzulpen teknikoak etaba-rreko zerbitzuak eskainiko dituelarik.

Argitaraturiko testu-liburuak,

hiztegiak, euskal lexikologia etalexikografiari buruzko hainbat lan,datu-bankuak eta, beste eginkizunenartean ere, Diputazio eta udaletxeetakoitzultzaileekin batera administraziokoeuskararen lanketan eginiko ihardunekzentru nagusi bihurtu dute UZEIeuskararen modernizazioan etaeuskararen alfabetatze teknikoanbereziki.

Euskarazko liburuetatik atera etabildutako 20 mila termino teknikotikgora dituen datu-kutxa, ELHUYARaldizkaria, testugintza bereizia etab.dira ELHUYAR taldeak buruturikozenbait lan aipagarri, zientzia zehatze-tako alorrean zegoen hutsunearenbetetzea berari zor zaiolarik gehienbat60.

Alfabetatze teknikoaren alorrean,itzulpengintzan bereziki diharduenItzultzaile Eskola genuke, bestalde,UZEI eta ELHUYAR taldeek eginikolanarekin batera. Hain zuzen, 1980.urtean Euskaltzaindiaren babespeansortu eta 1982. urtetik aurrera L.H. 2mailaren barruan Arautu gabekoIrakas-Zentru bihurturiko Eskolahonen helburu nagusia gero etahandiago egiten ari den itzulpen--eskaerari gutxienezko gaitasun batezerantzun ahal izateko mailakoitzultzaileak prestatzea izango da61.IRALE, UZEI eta ELHUYARekikolankidetzan ekingo dio bere ira-kaskuntza-zereginari, azken bi hauekinbatera ere, 1984. urtetik aurrera“Senez” itzulpen eta teminologiazkoaldizkaria argitaratuko duelarik.

Bestetik, oinarrizko aurrelan honenerabilpen eta hedapenaren eremua

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 52

Page 27: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

genuke aztergai. Eta hemen kokatukogenuke UEUren ekarpen nagusiene-tarikoa, berau izango baita euskalunibertsitatearen biltoki zabalena,eztabaidarako ideien eta ezagumen-duen trukerako eta jendeak elkarezagutzeko gune garrantzitsua62

testuinguru honetan bereziki, euskarahelburu baino erreminta izanik,errotuko delarik UZEI talde teknikoakedota ELHUYAR taldeak eginiko lana.

Zentzu honetan kontutan hartze-koak dira urte osoko lanaren ondoriogisa, Iruñean egiten dituen udaikastaroak (23 sail desberdin, Zientzia,Teknika, Filosofia, Artea etab.alorretan), bertaratzen den ikaslegoa-rentzat63, besteak beste, murgiltze--metodologiarako aukera egokia izandelarik, erabateko euskal giroaeskaintzen duen heinean64.

Tradiziozko udako ikastaroez gain,bestalde, unibertsitate-mailako liburu-gintzaren hutsunea betetzen saiatu daUEU 1980. urtetik aurrera batez ere,euskal unibertsitatearen premia gorriarierantzuteko eta euskara berazientzietako alor guztietan gaitzearren,euskal liburutegiari hasiera emanzaiolarik65. Era berean, unibertsitatekoirakaskuntza euskaraz eman etahorretarako ikasleak gaitu eta euskarabera gaitzea izanik asmorik nagusiene-takoa, euskararen arazoan unibertsitateofizialen akuilu izan eta euskalunibertsitatearen biltoki dugu UEU66.

4. Euskara eta euskal Kulturarenplangintzaren beharra: EKB

70.eko hamarkadan zehar abiaturi-

ko euskararen eta euskal kulturarenezagutza eta erabileraren hedapena etazabalkunde-garaiaren bilakaera gisaeuskararen plangintzaren beharra etaberau bideratu ahal izateko eginikosaiakera desberdinak har genitzake80.eko hamarkadako ezaugarritzat.

1975. urtean Siadecok eginikolehen lanetan hizkuntz batasunarekinbatera hizkuntzaren normalizatzepolitiko eta sozialerako plangintzarenbeharra adierazten zenetik etengabekoeskabidea bilakatu izan da berau agintepolitikoaren aurrean. Honela, herri--mugimendu edo talde herritarrenekimenek, hemen ere, garrantzizkozeregina eta papera beteko duteeuskararekiko plangintzarik ezaerakutsiko duen aginte politikoarenkitzikatzaile diren heinean, batetik, etaeuskararen normalkuntzaz agintepolitikoak jarraitzen duen ikuspegia-rengandik desberdintzen duen oinarriteoriko eta sozio-politiko propioaagertzen duten heinean.

Zentzu honetan, eta herri- edobailara-mailan sortu eta helburuberetsuak dituzten taldeak (AED,Berreuskalduntze-taldeak etab) gu-txietsi gabe, Euskal Herrian Euskaraz(EHE) eta Euskarazko KulturarenBatzarrea (EKB) herri-erakundeakaipatuko ditugu bereziki, hauek izanbaitira, Euskal Herri osoa lan-eremu-tzat harturik, beste haibeste taldesortarazten edota biltzen nolabaitlagundu izan dutenak.

EHE 1979. urtean sortzen daasoziazio ireki gisa, helburu nagusitzateuskararen defentsarako herriarenprotagonismoa bizkortu eta eragiletza

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 53

Page 28: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

antolatzea izango duelarik. Euskararenborroka funtsean arazo politikoadenaren ustetan, irtenbidea, bakarrik ezbada ere, neurri handi batean politikoadela ikusiko dute, eta honela EuskalHerriko alderdietan eta administraziopublikoetan eragin izan nahiko dute,beren eguneroko politikan lehenmailako nazio-arazotzat har dezateneuskararena (...) eta, bide batez, EuskalHerriak euskalduna ala erdalduna izanbehar duen behingoz definitzea etahorren arabera borrokatzen hasteaeskatuko dutelarik67.

Zentzu honetan, herri-presioa etaantolaketa ardatz izanik, PlangintzaOrokorraren beharra izango da, beste-ren artean (komunikabideak euskaraz,udaletan euskaraz, etab), aurreraeramango duten errebindikazioetarikobat.

Bestalde ordea, aipatzekoa daelkarte honek, eginiko ekintza prakti-koen artean, leku publikoetako seinaleedo informazio-txartelak euskaldun-tzearren burutu lana68. Erdara hutseaneginiko inskripzioak estaliz, edo etaeuskarazko ordezkoa ipiniz, kontzien-tziatu dute herria honen beharraz etaduen eskubideaz, eta presionatu ereeuskarak debekaturik izan duen espazioeta informazio publiko arrunta, egune-rokoa, beregana dezan aginte politikoakbeharrezko neurriak har ditzan.

Euskararen normalkuntzarakoaurrerapausu garrantzitsua izanikemanikoa, nabarmentzekoa da, aldiberean eta bereziki, euskararenalfabetakuntzarentzat gertaera honeksuposatu duen aurrerakada. Gizarte--mailan batetik, testu luze zein ma-

mitsuetatik at gizarte-informaziorakofuntzio arruntak betetzera igarotzenden heinean, euskara idatziarenerabilpenean emaniko hedakuntzabazterrezina genuke. Eta, bestetik,gizabanakoaren mailan, egunerokalean zehar erdaraz ikusiriko seinaleeta informazio-txartel iraunkor zeinaldibatekoak euskaraz ere egondaitekeenaz eta egon behar dutenazohartaraztearekin batera, euskararenirakurketa funtzionalerako gaikuntzabidean geundeke.

1983. urteko Martxoaren 12an eginzuen UNEDen (Bergara) bere aurkez-pena Euskarazko Kulturaren Batza-rreak. Bertan, euskal kulturgintzakotalde, elkarte eta erakunde herritarren“konfederazio” gisa eraturik, eta“Gizartearen jaberazpena”, “Ekintzabateratua, “Eskakizunak” eta “Plangin-tza Orokorra” ardatzen inguruanmarkatuz euren eginkizuna, “Euskara-ren defentsa, berreskurapen etanormalkuntza eta euskal kulturareneragintza”69 hartu zuten azken helburugisa70.

Goian aipaturiko lau ardatzeninguruan, beraz, koka genezakeEKBren ekarpena hamarkada honetanzehar. Gizarte-jaberazpenaren arloan,lehenik eta behin, aipatzekoak diraegunkari zein aldizkarietan idatzirikohainbat artikulurekin batera, Hegoalde-ko lau hiriburuetan eginiko nazioarte-ko topaketak, europarlamentarieiluzaturiko eskakizunak, Publizitate etaHizkuntza Minorizatuei buruzkoIhardunaldiak, “BAT” soziolinguistika-ko aldizkaria, “Hizgabe”. Euskararendefentsarako eta berreskurapenerakoeginiko ekintza bateratuen artean,

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 54

Page 29: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

bestalde, Euskararen Eguna, EuskalTelebista euskaldunaren aldeko sinadu-ren bilketa, Bateginik kanpaina, etabesteren artean, 1990. urtean buruturi-ko Euskalduntze Alfabetagintzaren I.Ihardunaldiak.

Azken kasu hau, Euskalduntze--Alfabetagintzaren I.Ihardunaldienaalegia, 25 urtetan esparru guztietakopartaideak biltzen direneko lehen aldiaizanik, historikotzat hartua izango dengunea dugu. Arlo zehatz honi da-gokion problematikaz eginikoazterketatik, sailean dihardutenensakabanaketa, motibazioaren ahultzea(matrikula-kopuruaren beherakada),Alfabetagintza-alorrean dagoen hutsu-ne nabaria eta euskara ikastekoeskubideak ziurtatzeko baldintzarikeza agertuko dira, besteak beste, gairikkezkagarrien gisa.

Egoera horretara eramaniko fakto-

reen artean berriz, hauxe azpimarratukoda: lan planifikatu eta iraunkor batenfalta, koordinaziorik eza, euskalgintza-ko gainerako sailekiko harreman-falta,instituzio publikoek ezarri dutenlegeriaren desegokitasuna, euskaldun-tze-alfabetatzeak eskatzen dituenbitartekoak ezarri ez izana, euskaldun-tze-alfabetatze mugimenduarekikoelkarlanerako aukerarik ez eskainia71.

Horiek horrela, eta lehen topagunehonen ondorioz, iniziatiba soziala zeininstituzionalaren garrantzia azpimarra-tzearekin batera, sail berean dihardu-tenen arteko elkarlana funtsezkotzathartuko da. Bestalde, premiazkoaikusiko da, esandakoarekin batera,euskararen plangintza orokor batengainean eraikiriko euskalduntze--alfabetatzearen plangintza, horretarakobehar-beharrezkotzat joko delarikeuskalduntze-alfabetatze sistemarenberrantolamendua72.

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 55

Page 30: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

Oharrak

1 SIADECO (1976): Estudio socio-lingüístico del euskara. XI. tomoa. “Análisisde la radiodifusión y producción discográfica en el País Vasco”, III. Bol.: “Larecuperación del euskara. Proceso de normalización lingüística”.

2 Ibidem., 47. or.3 Ibidem., 48. or.4 Ibidem., 47.or.5 Ibidem.6 Zehaztasun gehiagotarako ikus SIADECOren azterketan azaltzen diren

zuzendariei eginiko inkestaren ondorioak.7 EKB (1985): “Euskararen Plangintzarako Oinarriak” in JAKIN 34, 111-112 or.8 1982ko maiatzaren 20ko 5/1982 legeak sortzen duen “Euskal Irrati-Telebista”

herri-erakundearen bitartez burutuko dira Euskadi Irratia zein Euskal Telebista.9 ZALAKAIN, J.M. (1982): “Komunikabidez komunikabide”in JAKIN 22,

63. or.10 Hiruren artean euskarak hartzen duen lekua programazio osoaren % 1,1 eta %

3,5 bitartean kokatzen da.11 IRIONDO, L. (1977): “Euskal kanta berriari hurbilketa kritikoa” in JAKIN 4,

29-44 or.12 LETE, X. (1977): “Kanta berria, erresistentzi abestia”, in JAKIN 4, 19. or.13 IRIONDO, L. op. cit.14 IZTUETA, P.: “Euskararen adierazpen soziala gerra ondoan (1937-1984), in

INTXAUSTI, J. (1985): Euskal Herria, errealitate eta egitasmo. II tomoa,399. or.

15 IRIONDO, L. op. cit.16 LETE, X., op. cit., 16-28 or.17 ZUBIZARRETA, I. (1977): “Kanta berria bide gurutzean”, in JAKIN 4.18 LETE, X., op. cit., 25.or.19 BELOKI, J.R. (1977): “Kanta berriaren ingurumaria”, in JAKIN 4, 55.or.20 SIADECO, op. cit.21 Zine-ekoizleek balioaren %25a jasotzen dute Jaurlaritzatik.22 1985eko maiatzaren 13ko agindua, zinemagintzaren ekoizpenari diru-

-laguntzak ematea araupetuz; bertan, beste baldinta batzuen artean, filmarenkopia bat euskaraz ematea derrigorrezkoa delarik.

23 EKB, op. cit., 106-108 or.24 LEKUONA, J.M.: JAKIN 44. zenbakian eginiko elkarrizketan. 1987, 21. or.25 Ibidem. 22-23 or.26 DORRONSORO, IN JAKIN 44, 1987, elkarrizketa, 22. or.27 Ibidem.28 LEKUONA, J.M., op.cit., 24. or.

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 56

Page 31: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

29 Bertsolaritzaren inguruko azterketa teorikoak ugarituko dira: LEKUONA, J.M.(1982): Ahozko euskal literatura. Erein. Donostia. Xabier AMURIZAkburuturiko hainbat lan didaktiko. Pedagogiaren ikuspegitik ere F.RODRIGUEZek eginiko Bertsolaritza: formarik gabeko heziketa ,doktoradutza-tesia. Euskal Telebistak egin berri duen bertsolaritzaren inguruko“Hitzetik hortzera” programa eta abar luze bat.

30 J.M. TORREALDAIk, elkarlanean, bertsolariei eginiko inkestaren ondorioetanazaltzen denez (JAKIN 44, 1987, 104-121 or.) gero eta gazte jende gehiagoarituko da plazaz plaza bertsotan.

31 Ikastetxeetan zein espreski ezarririko eskoletan irakatsiko dirabertsogintzarako teknikak.

32 SIADECOk eginiko azterketa sozio-linguistikoan zein TORREALDAIjaunaren Euskal idazleak gaur liburuan (1977, Jakin, Oñati) azaltzen direndatuen arabera, euskal irakurlegoa batipat Gipuzkoan kokatzen dela, hiri--girokoa, gaztea, erdi-mailako klasekoa eta ezkerraldekoa dela ikusten da.

33 TORREALDAI, J.M. (1977): Euskal Idazleak gaur. Jakin. Oñati-Arantzazu.34 SIADECO (1976): Estudio socio-lingüístico del euskara. X. tomoa, “El

euskara en las editoriales y revistas”, 3.bol.: “La recuperación del euskara.Proceso de normalización lingüística”, 63. or.

35 Ibidem., 64. or.36 Kriselu, Hordago eta Etor-ek literaturara joko duten bezala, Gero, Elkar, Erein

eta Gordailu bezalako argitaletxeek ikastoletarako lan egingo dute bereziki,testugintza nahiz sorkuntzaren bitartez.

37 LANDA, J. (1988): “Argitaratzaileen jokabidea” in JAKIN 49, 68. or.38 SIADECO op. cit., 41. or.39 Ibidem., 51. or.40 Ibidem., 73-75. or.41 1989. urtean liburu-ekoizpenaren % 30 Elkar argitaletxearen esku egongo da,

% 10-11 Erein-en esku eta, 10-15 libururekin ondorengo argitaletxe gehienak.42 Ikus 1987, 1988, eta 1989 urteetako liburugintzari buruzko JAKIN aldizkariak

(46, 50 eta 57 zenbakiak).43 TORREALDAI, J.M. (1989): “1988ko euskal liburugintza” in JAKIN 50, 120-

162 or.44 Euskera, Bulletin du Musèe Basque, Munibe, Fontes Linguae Vasconum,

Zeruko Argia, Herria, Anaitasuna, Príncipe de Viana, Goiz Argi, Jakin,Karmel, Egan, Olerti, Redención, Aranzazu, Othoizlari, Jaunaren Deia, etab.

45 Elhuyar 1974, Agur 1970, Hitz 1974, Punto y Hora de Euskal Herria 1976,Garaia 1976, Berriak 1976, Zabal 1973, Zehatz 1977, Gaiak 1976, Ustela1975, Iratzar 1976, etab.

46 Azterketa zehatzago baterako ikus IZTUETA, P.: “Euskararen adierazpensoziala gerra ondoan (1937-1984)”, in INTXAUSTI, J. (1985): Euskal Herria,errealitate eta egitasmo. II. tomoa, 393-398 or.

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 57

Page 32: EUSKAL ALFABETATZEA: EUSKARAREN ERABILERAK (1970-1990) · euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu. Euskararen ezagutza

47 Batzuk aipatzekotan: Susa 1980, Xaguxarra 1980-1981, Idatz & Mintz 1981,Maiatz 1982, Kandela 1983-84, Pamiela 1983, Korrok 1984, Ttu-Ttua 1984--85, Txistu y Tamboliñ 1984-86, Bat 1990, Larrun 1985, Antzerti 1982, Egats1989, Hemen 1986, Aburu 1982, eta abar luze bat.

48 15.000 aletik gora izan ziren banatuak bere lehenengo urtean, Egunkariarenlehen urtebetetze-egunean aldiz 40.000 ale.

49 TORREALDAI, J.M., op.cit.50 EKB, op. cit. 182. or.51 Ikus, adibidez, OTAEGI, J.A. (1977): “Euskal liburugintzaz gogoeta

inprobisatuak”, in JAKIN 4, 98-101. or.52 TORREALDAI, J.M. (1980): “1979ko euskal liburugintzaz”, in JAKIN53 Ikus adibide gisa Kultura eta Turismo Saileko 1985eko martxoaren 21eko

agindua, 1986ko apirilaren 24ekoa eta 1987 irailaren 3koa.54 EUSKALTZAINDIA (1972): “Alfabetatze batzordearen oinarri arauak”, in

EUSKERA XVIII, 218-219 or.55 EUSKALTZAINDIA (1972): “Euskal Irakasle Tituloa”, in EUSKERA XVII,

220-225 or.56 UGALDE, M.: “Idazleei egindako galderek izan duten erantzunen azterketa

laburra”, in EUSKERA XXIV (2. aldia), 481-501 or.57 MENDIGUREN, X.: “Euskara batua eta irakaskuntza”, in EUSKERA XXIV

(2. aldia), 523-531 or.58 EUSKALTZAINDIA (1979): “Bergarako biltzar ondoko erabakiak”, in

EUSKERA59 EKB, op. cit., 65-66 or.60 IZTUETA, P. op. cit., 400. or.61 Lanketa teorikoa eta batez ere literatur mailakoa nagusituko da.62 IRAZABALBEITIA, I.; MUJIKA, A. (1990): “Udako Euskal Unibertsitatea:

helburuak, historia eta egoera”, in JAKIN 57, 99-120 or.63 500-600 artean kokatzen da partaidetza-kopurua, hauetatik bizkaitar eta

gipuzkoarrek % 80a osatzen dutelarik. Gazte-jendea batipat, eta urte batzuetaneuskaldunberri ugari biltzen da bertan.

64 IRAZABALBEITIA, I.; MUJIKA, A., op. cit., 99-120 or.65 Bertan lantzen diren sailak ikusteko JAKIN 34, 1985, 97-98 or.66 IRAZABALBEITIA, I; MUJIKA, A., op. cit., 99-120 or.67 EKB, op. cit., 13. or.68 EGIN, 1979ko azaroak 7.69 EKB (1986): “Hiru urte t'erdiko balantzea” (Barne Txostena), 1go or.70 Ikus EKBren barne-antolaketa, oinarriak eta egituraren bilakaera ondorengo

barne-txostenetan: EKB (1986): “EKBren egituraketa”; “Hiru urte t'erdikobalantzea” (1986); “Batzarre nazionalerako txostena” (1987); “II. BatzarreNazionala” (1988)

71 EKB (1990): “Euskalduntze-alfabetagintzaren I. Ihardunaldiak”, EKBkoEuskalduntze-Alfabetatze Saila, 1. or.

72 Ibidem.

UZTARO, 9 - 1993, 27 - 58 58