europan barrena · nondik datorkio izena? gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara europan? zenbat...

14
Jokin Santutxuko AEK 2. Maila EUROPAN BARRENA

Upload: others

Post on 29-Sep-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

Jokin

Santutxuko AEK

2. Maila

EUROPAN BARRENA

Page 2: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

2

EUROPA EZAGUTU NAHI AL DUZU? GOGOAN HARTU:

HIZKUNTZAK EDONORAKO GILTZA DIRA

Ikastunitate honetan Europan barrena ibiliko gara eta ibilbidean, Europako

hiri batzuen ezaugarri kulturalei buruz dugun ezagutza zabalduko dugu,

euskaraz. Bidaia ona egin!

Ikastunitatearen helburu nagusiak:

• Europan elkarren ondoan bizi diren kulturak ezagutzea

• Euskal Herrira bisitan datorrenari gure kulturaren inguruko aholkuak

ematea.

Bidaia honetan, halaber, aztergai hauek ere jorratuko ditugu:

• Hiztegi-mailako ariketak

• BAIT partikularen erabilera

• BAINO ....-AGO egitura, konparazioak egiteko

IKASTUNITATEA

Page 3: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

3

Harira joan baino lehenago,galdetegitxo bat beteko duzue Europaz zenbat dakizuen ikusteko.

Nondik datorkio izena?

Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan?

Zenbat herrialdek osatzen dute europa?

Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da bien arteko aldea?

Eman hurrengo herrialdeen jentilizoak.

Alemania: Errumania: Espainia : Euskal Herria: Zipre: Azerbaijan: Kazakhstan: San Marino: Monako: Gales:

Orain, saia zaitezte jentilizioak osatzeko araua.

Page 4: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

4

Europa oso konplexua da eta haren inguruan eztabaida handia eta asko daude. Guk bi jorratuko ditugu: 1. Europar Batasuna bai/ez 2. Eurotik irten bai/ez

Europar batasuna Aldeko argudioak Aurkako argudioak

Eurotik irten Aldeko argudioak Aurkako argudioak

Page 5: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

5

ABIA GAITEZEN!

Maletak pronto al dituzu? Zeren zain zaude, bada? Ea orain hasiko dugun abentura honetan gauza asko ikasteko parada duzun! Lehenik, eta bidaia hasi aurretik, pentsatu piska batean: zuk zer sartuko zenuke maletan? Bidaiatzeko behar-beharrezkoak ditudan gauzak:

ZER? ZERGATIK?

Gogoratu, arrazoiak emateko erabiltzen ditugun formarik arruntenak, hauek dira:

1. Nire pelutxea, beharrezkoa zaidalako lo egiteko 2. Paperezko mukizapiak, alergikoa bainaiz. 3. Poltsikoko telefonoa, horrelakoetarako erosi nuen eta. 4. ……..

Page 6: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

6

Bigarren formari erreparatuko diogu orain. BAIT + Aditz laguntzailea edo trinkoa. Euskaltzaindiak hala gomendatuta, BAIT partikula aditzari atxikita idatzi behar da, baina nola?

BAIT + NAIZ =

BAIT + DU =

BAIT + LUKE =

BAIT + DABILTZA =

BAIT + DOAZ =

BAIT + GINTUEN =

BAIT + NENBILEN =

BAIT + HINTZEN =

BAIT + LITZATEKE =

BAIT + GARA =

BAIT + HAIZ =

BAIT + ZUEN =

BAIT + DATOR =

BAIT + GENTOZKE=

BAIT + NATOR =

BAIT + LETORKE =

Arrazonamenduekin jarraituz, eta idatzi dituzun formei erreparatuz, jakingo al zenuke esaten zein diren idaztarauak? T + D = ...... T + N = ......

T + L = ...... T + G = ......

T + H = ...... T + Z = ......

Page 7: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

7

TOPIKOAK HAUTSI NAHIAN Bisitatuko ditugun hirietako biztanleak ezagutzen ez baditugu ere, zabaldu dira gure artean hainbat topiko. Ikus ditzagun ADJEKTIBOAKAtseginak IsilakGarbiak Hiztunak Zuhurrak Eskuzabalak Puntualak Langileak Zuzenak Alaiak Serioak Bizkorrak Boteretsuak Aurreratuak Gozoak Tripontziak ….......... ……………… Guk, euskaldunok, zelan ikusten ditugu europearrak? Zelakoak dira ?

o Suediarrak

o Italiarrak

o Ingelesak

o Espainarrak

o Alemaniarrak

o Frantsesak

o Greziarrak

o Turkiarrak

o Errusiarrak

o Errumaniarrak

Page 8: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

8

Dena dela, beharbada errazagoa gertatuko litzaizuke konparazioak egitea eta honelako adierazpenen bat idaztea:

Italiarrak alemaniarrak baino hiztunagoak direla entzun dut; hala ere, alemaniarrak euskaldunok bezain isilak garelakoan nago.

Bai? Orduan, ereduari jarraituz, saia zaitez lauzpabost esaldi idazten:

1.

2.

3.

4.

5.

Page 9: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

9

EGOERA ALDREBESAK PARIS, Oh la la! Bi lagun Parisera iritsi berriak. Eguerdiko ordu biak eta goseak amorratzen. Ez batak ez besteak ez daki apenas frantsesez baina jatetxe batera hurbildu eta saiatu dira zerbitzariarekin hitz egiten. Honek, hasieran patxadaz baina gero eta haserreago, adierazi die ez dagoela tokirik. Gure lagunak harrituta daude, jatetxea ia hutsik baitago. Zer ari da gertatzen?

ERROMA, BELLA CITÁ Erroman gaude, gauean. Sartu gara taberna batera eta edateko zerbait eskatu nahi dugu baina zerbitza- riak ez dizu kasurik egiten. Beraz, aizu, aizu! Txistuka hasi zara bere arreta lortu nahian. Denbora puska bat igaro ondoren, denak zure aurretik atenditu dituela ohartu zara. Zer ari da gertatzen?

MUNICH, BIHOTZA DUEN HIRIA Jatetxetik tabernara eta tabernatik “Oktoberfest”eko karpa batera. Aurten lortu dugu azkenean mundu- ko garagardo-festarik ospetsuenean parte hartzea! Milaka lagun bildu gara bertan eta gu, koadrila handi samarra izanik, mahai batzuk elkartzen hasi gara, elkarren ondoan saltxitxa batzuk jan eta gara- gardo freskoa edatera. Berehala etorri zaigu norbait, ezinezkoa dela esatera. Baina, zergatik ezin?

Page 10: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

10

• Frantzian beti eskatu behar dira gauzak mesedez eta edukazio handiz. Beraz, ezinbesteko hitzak dira:mesedez (s’il vous plaìt), barkatu (pardon) eta eskerrik asko (merci). • Asko estimatzen dute frantsesez zerbait esaten saiatzea, oso ongi ahoskatzen ez badugu ere. • Ez ahaztu, beraz, eta saia zaitez joan aurretik gutxieneko hizkuntz molde batzuk ikasten. Zure fran- tsez apurra berriro ere gogora ekarri eta bidaia egin aurretik praktika ezazu ispiluaren aurrean. • Ikusiko duzu, uste baino hitz gehiago gogoratuko dituzu! • Norbait aurkezten dizutenean, berriz, ohitura da hiru muxu ematea; beraz, badakizu, hasi ingurukoak muxukatzen!!

• Taberna gehienetan aldez aurretik

kaxan ordaindu behar da gero hartuko duguna. Beraz, aldez aurretik pentsatu zer eskatuko duzun eta dirua prest eduki. • Beharrezkoak izango zaizkizun moldeak: prego, scusi, eta grazie dira. Ongi ikas itzazu! • Pasta eta izozkiak gustuko ez badituzu, hobe duzu beste norabait aldegitea. • Gure artean bezalaxe, ohikoa da bi muxu ematea jende aurrean aurkezten zaituztenean.

• Aholku honek ez du balio Alemanian praktikatzeko soilik baina Alemanian ere balio du: besteek egi- ten dutena egin ezazu zeuk ere. Ez badakizu nola jokatu begiraiezu ondokoei eta gauza bera egiten saiatu. Uste baino errazagoa da! • Alemaniarrak oso puntualak dira. Beraz, ordu jakin batean geratu bazarete norbaitekin ez zaitez ez lehenago eta ez beranduago azaldu, esandako orduan baizik. • Zerbait eskatu eta ateratzen dizutenean, momentuan ordaindu. • Hemen ere beharko duzu hiztegitxoa: • Danke • (Es) tut mir leid • Bitte

Page 11: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

11

AHOLKUAK Bukatu dugu ibilbidea. Gustuko izan al duzu? Gure ustez, gutxienez, hasiera batean izan zenitzakeen topikoak hausteko balioko zuen, ezta? Ez. Ez duzu benetan bukatuko azken lantxo bat egin arte. Pentsa dezagun zure lagun bat Euskal Herrira etortzekoa dela. Ez da sekula gure artean izan eta hauxe du bere lehen etorraldia. Atarramendu onik izango badu, zure laguntza beharko du. Idatz itzazu jarraian lagun horrek estimatuko lituzkeen aholkuak. Eginkizun honetarako ikastunitate honetan irakurri dituzun Aholkuei erreparatu eta saia zaitez balioko dioten batzuk idazten. Kontuan izan aholkuak emateko dauden modu ezberdinak. AHOLKUAK

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.......................................................................

.............................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

Page 12: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

12

Zuzenketa-orria BAIT + NAIZ = BAINAIZ BAIT + DU = BAITU BAIT + LUKE = BAILUKE BAIT + DABILTZA = BAITABILTZA BAIT + DOAZ = BAITOAZ BAIT + GINTUEN = BAIKINTUEN BAIT + NENBILEN = BAINENBILEN BAIT + HINTZEN = BAIHINTZEN BAIT + LITZATEKE = BAILITZATEKE BAIT + GARA = BAIKARA BAIT + HAIZ = BAIHAIZ BAIT + ZUEN = BAITZUEN BAIT + DATOR = BAITATOR BAIT + GENTOZKE = BAIKENTOZKE BAIT + NATOR = BAINATOR BAIT + LETORKE = BAILETORKE IDAZTARAUAK T + D = T T + N = N T + L = L T + G = K T + H = H T + Z = TZ

Page 13: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

13

EGOERA ALDREBESA 1 Azalpena erraza da, Frantzian eguerdiko ordu bietan bazkalduta daude denak, hamabiak alde- ra izaten baita eguerdiko otordua. EUROPAN JAIOA Badirudi kantaren protagonista den gazteak ez duela Europan bizitzeko ilusiorik eta horrega- tik mundua ezagutzera doala, kontinentez kontinente, beste kulturen berri izatera. EGOERA ALDREBESA 2 Italian, beste toki askotan bezalaxe, ezin diozu zerbitzariari txisturik egin edo builarik. Seguruenik, ez dizu kasurik egingo isil-isilik behatza altxa eta lasai itxaroten ez duzun bitar- tean. EGOERA ALDREBESA 3 Zerbitzari bakoitzak mahai batzuk dauzka bere kargu. Zerbitzari desberdinen ardurapean dau- den mahaiak elkartzen baditugu, ezin jakin nori dagokion kasu egitea. Horra hor arrazoia. AHOLKUAK EMATEKO MODUAK: Kontuz ibili .........- R ekin Erne ibili Komeni da..........-t(z)ea Ez ahaztu..........-t(z)ea Galerazita dago..........-t(z)ea Gomendagarria da..........-t(z)ea Garrantzitsua da..........-t(z)ea Ez da erraza..........-t(z)ea Ohitura da..........-t(z)ea Hara joaten bazara, ............ gertatuko zaizu

Page 14: EUROPAN BARRENA · Nondik datorkio izena? Gutxi gorabehera, zenbat biztanle gara Europan? Zenbat herrialdek osatzen dute europa? Europa = Europar Batasuna? Alderik balego, zein da

EUROPAN BARRENA

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

Jokin

14

Saia zaitez ............... -t(z)en Joan zaitez Egin/Bisita ezazu Galdetu Ez ezazu 8 aldizkaria 314