erreportajea dna

3
4 Diario de Noticias de Álava Domingo, 16 de junio de 2013 Euskaraz bai Euskaraz bai a raba [email protected] BEGOÑA MARTÍN GASTEIZ E USKARAREN normaliza- zioan eragiteko xedez, euskaraz hitz egiteko ohi- tura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dute- nekin) elkartzen dira. Hau da Min- tzapraktika programa. Araban parte hartzeko hainbat arrazoi eta motibo egon daitezke: euskara praktikatu nahi izatea, euskara maila hobetu nahi izatea, harreman eta lagun talde berria bilatu nahi izatea, euskara ikasten ari direnei prozesuan lagundu nahi izatea, euskara plazara ateratzeko norberaren ekarpen txikia egin nahi izatea, ikasitako euskara era- bili edo praktikatu nahi izatea, erdi ahaztuta duzun hizkuntza berreskuratu nahi izatea, … Orain lau urte Gasteizen jarri zen martxan Gurasolaguna aldaera eskola bereko guraso euskaldunen arteko harremanak sendotze alde- ra. Hasiera batean hiru eskoletan bakarrik eskaintzen zen; egun, aldiz, 19 ikastetxek (Zabalgana, San Viator, Ramón Bajo, Jesús Obrero, Ikasbidea, Armentia, Mendebal- dea, Landaberde, Umandi, Barru- tia, Olabide, Koldo Mitxelena, Lakuabizkarra, Urkide, Ibaiondo, Toki Eder, Sagrado Corazón, López de Guereñu, Luis Elejalde eta Pre- sentación de María) hartzen dute parte Gurasolagunean. 2012/2013 ikasturtean 79 gurasolagunek eman dute izena eta 12 taldetan daude banatuak. Normalean hitzorduak seme-ala- ben zaintza beharretara egokitzen dira eta bilerak ikastetxeen ingu- ruan egiten dira. Gurasolaguna gurasoei zuzendu- tako Mintzalaguna egitasmoaren aldaera da. Gasteizko ikastetxe des- berdinetako gurasoei zuzentzen zaie eta biltzeko ordutegia eta lekua ikastetxeen ingurura mugatzen da. Izena emateko, posible da www.gas- teizkomintzalaguna.com web orrial- dean. Gasteizko Mintzalagunaren arduradunek adierazten dute “euskararen transmisioa erronka dugu eta zentzu honetan gurasoen konpromisoa ezinbestekoa da etxeko hizkuntza-ohituretan eragin zuzena dutelako”. Ekimen honek, guraso euskaldu- nak edota euskara ikasten ari dire- nak, eta euren seme-alabak, egoera berdinean dauden beste guraso eta seme-alabekin harremanetan jarri- ko ditu, familia edo lagun giro era- bat euskaldunean murgilduz. Orain arte egindakoak indartu eta hobetzeko xedez, euskararen nor- malizazio prozesuan estrategikoak diren kolektiboak erakartzea ezin- bestekotzat du Gasteizko Mintzala- gunak. Hori dela eta, kolektibo horientzako aldaera bereziak jarri dira martxan. Horietako bat Gura- solaguna aldaera da. 80 GURASOLAGUNAK GASTEIZEN ELKARTZEN DIRA TALDEKA ASTEAN BEHIN EUSKARAZ HITZ EGITEKO ETA GURASO EUSKALDUNEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZE ALDERA GASTEIZKO MINTZALAGUNA > Euskaraz bai NORMALIZAZIOA Euskararen normalizazioan eragiteko xedez, Gasteizko Mintzalagunak hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar. Eskaintza ahalik eta erakargarriena lortzen da. Mintzalaguna programarekin erabilerari bultzada eman nahi zaio. ARGAZKIAK: DNA Gurasolagunak ikastetxe bereko gurasoak euskaraz hitz egiteko elkartzen ditu Normalean hitzorduak seme-alaben zaintza beharretara egokitzen dira

Upload: gasteizkomintzalaguna

Post on 12-Apr-2017

3.168 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Erreportajea dna

4 Diario de Noticias de Álava Domingo, 16 de junio de 2013

Euskaraz baiEuskaraz bai

[email protected]

BEGOÑA MARTÍNGASTEIZ

E USKARAREN normaliza-zioan eragiteko xedez,euskaraz hitz egiteko ohi-tura duten lagunak hitz

egiteko ohitura ez dutenekin (edozailtasuna edo aukera ez dute-nekin) elkartzen dira. Hau da Min-tzapraktika programa.

Araban parte hartzeko hainbatarrazoi eta motibo egon daitezke:euskara praktikatu nahi izatea,euskara maila hobetu nahi izatea,harreman eta lagun talde berriabilatu nahi izatea, euskara ikastenari direnei prozesuan lagundu nahiizatea, euskara plazara ateratzekonorberaren ekarpen txikia eginnahi izatea, ikasitako euskara era-bili edo praktikatu nahi izatea, erdiahaztuta duzun hizkuntzaberreskuratu nahi izatea, …

Orain lau urte Gasteizen jarri zenmartxan Gurasolaguna aldaera

eskola bereko guraso euskaldunenarteko harremanak sendotze alde-ra. Hasiera batean hiru eskoletanbakarrik eskaintzen zen; egun,aldiz, 19 ikastetxek (Zabalgana, SanViator, Ramón Bajo, Jesús Obrero,Ikasbidea, Armentia, Mendebal-dea, Landaberde, Umandi, Barru-tia, Olabide, Koldo Mitxelena,Lakuabizkarra, Urkide, Ibaiondo,Toki Eder, Sagrado Corazón, Lópezde Guereñu, Luis Elejalde eta Pre-sentación de María) hartzen duteparte Gurasolagunean. 2012/2013ikasturtean 79 gurasolagunekeman dute izena eta 12 taldetandaude banatuak.

Normalean hitzorduak seme-ala-ben zaintza beharretara egokitzendira eta bilerak ikastetxeen ingu-ruan egiten dira.

Gurasolaguna gurasoei zuzendu-tako Mintzalaguna egitasmoarenaldaera da. Gasteizko ikastetxe des-berdinetako gurasoei zuzentzenzaie eta biltzeko ordutegia eta lekuaikastetxeen ingurura mugatzen da.Izena emateko, posible da www.gas-teizkomintzalaguna.com web orrial-dean. Gasteizko Mintzalagunarenarduradunek adierazten dute“euskararen transmisioa erronkadugu eta zentzu honetan gurasoenkonpromisoa ezinbestekoa daetxeko hizkuntza-ohituretan eraginzuzena dutelako”.

Ekimen honek, guraso euskaldu-nak edota euskara ikasten ari dire-nak, eta euren seme-alabak, egoeraberdinean dauden beste guraso etaseme-alabekin harremanetan jarri-ko ditu, familia edo lagun giro era-bat euskaldunean murgilduz.

Orain arte egindakoak indartu etahobetzeko xedez, euskararen nor-malizazio prozesuan estrategikoakdiren kolektiboak erakartzea ezin-bestekotzat du Gasteizko Mintzala-gunak. Hori dela eta, kolektibohorientzako aldaera bereziak jarridira martxan. Horietako bat Gura-solaguna aldaera da.

80 GURASOLAGUNAK GASTEIZEN ELKARTZENDIRA TALDEKA ASTEAN BEHIN EUSKARAZ HITZEGITEKO ETA GURASO EUSKALDUNEN ARTEKOHARREMANAK SENDOTZE ALDERA

G A S T E I Z K O M I N T Z A L A G U N A >

Euskaraz bai

NORMALIZAZIOAEuskararen normalizazioaneragiteko xedez, GasteizkoMintzalagunak hainbatekintza antolatzen dituurtean zehar. Eskaintzaahalik eta erakargarrienalortzen da. Mintzalagunaprogramarekin erabileraribultzada eman nahi zaio.ARGAZKIAK: DNA

Gurasolagunakikastetxe berekogurasoak euskaraz hitzegiteko elkartzen ditu

Normalean hitzorduakseme-alabenzaintza beharretaraegokitzen dira

Page 2: Erreportajea dna

Diario de Noticias de Álava Domingo, 16 de junio de 2013 ARABA 5

G A S T E I Z K O M I N T Z A L A G U N A >

sigue en pág. 73

La Audiciencia Provincial deÁlava condena a una cuidadoraa dos años de prisión porapropiarse de 7.000 eurosde la anciana que cuidaba. P.7

Bestetik, gazteek ere kolektiboestrategikoa osatzen dute, etorkizu-nean kalean entzungo den hizkun-tza gazteek erabiltzen dutena izan-go baita.

GAZTEENAK Gaztelagunak ohikomintzalaguna egitasmoaren dina-mika antzekoa du baina egokitza-pen txiki batzuekin. Horrela, gaz-teentzako eskaintza ahalik eta era-kargarriena lortzen da (adibidez,surf ikastaroak).

Arduradunek adierazten dutena-ren arabera, Gasteizen gazte ugarihurbiltzen da mintzalagunera. Iaz,hain zuzen ere, 18–23 urte bitartekogazteen taldetxo bat sortu zen eta24–28 urte bitarteko 40 bat gaztekhartu zuten parte. Orotara 18–28urte bitarteko 46 gaztek eman zutenizena. “Datu hauek kontuan hartu-ta Gaztelaguna aldaerak Gasteizenarrakasta izan dezakeela aurrei-kusi genuen”, azaltzen dute ardu-radunek. Horiek horrela, 2012komartxoan Arabako Foru Aldundia-ren babesarekin Gaztelaguna aldae-ra martxan jarri zuten. Komunika-zio kanpaina berezitua abiatzeazgain gazteentzako erakargarriakizan zitezkeen hainbat ekintza anto-latu zituzten.

2012/2013ko datuei erreparatuzgero, Gaztelaguna aldaerak martxaona hartu duela esan daiteke. Aur-ten, 91 gaztek hartzen dute parteGaztelagunean (%34 igoera).Herrialde bakoitzean dagoen biz-tanle kopurua edota euskaldunkopurua kontuan hartuta Arabaneta Gasteizen Mintzalaguna egitas-moak duen arrakasta nabarmen-tzekoa da oso.

EZAGUTZA MAILA Euskararen ingu-ruko azken inkestek Araban eza-gutza maila nabarmen igo dela dio-te, ez ordea erabilera. Mintzalagu-na programarekin erabileraribultzada eman nahi zaio, izan ere,lagun askok eskoletatik kanpo ezdaukate hizkuntza praktikatzekoaukerarik bere ingurua erdaldunadelako. Horregatik jaio zen Gas-teizko Mintzalaguna, euskaraz egi-teko aukera edonork izan dezan.

Baldintzak dira 18 urtetik goraizatea eta euskaraz elkarrizketa batizateko maila nahikoa izatea (gutxigora-behera euskaltegiko 6. urratsaedota B1.1 maila gaindituta). 5–6laguneko taldeak sortzen dira, aste-ro euskaraz hitz egiteko elkartzendiren talde txikiak, hain zuzen ere.Honez gain, hilero ekintza osaga-rriak antolatzen dira taldeen artekoezagutza sustatzeko.

Mintzalagun talde gehienakberaiek aukeratutako tabernetan

Page 3: Erreportajea dna

6 ARABA Diario de Noticias de Álava Domingo, 16 de junio de 2013

elkartzen dira kafe edo pote bateninguruan, hala ere, eguraldiakhobera egiten duenean badira tal-de batzuk paseoak emateko edokanpoan bestelako ekintzaren bategiteko elkartzen direnak. Mintza-praktika saioak ez dira eskolak,beraz, inork ez ditu gaiak aurretiklantzen. Ahalik eta naturalena iza-tea da helburua. “Taldeak guztizautonomoak dira. Guk eskaintzenditugun ekintza osagarriez gain,beren kabuz ere zenbait txango etaekintza egiten dituzte”, adieraztendute arduradunek.

Programak hizketarako jarioalantzea, euskaraz mintzatzeko moti-bazioa sustatzea, ohitura txertatzeaeta harreman sare euskaldunakehuntzea ditu helburu.

2007an GEU elkarteak, Gasteizkoeuskalgintzaren eta beste hainbateragileren ekimenez GasteizkoMintzalaguna programa abian jarrizuten. Mintzapraktika programekgarapen izugarria izan dute EuskalHerria osoan, azken sei urteetanparte hartzea laukoiztu egin da.

Azken datu bilketaren arabera(2012/2013 ikasturte hasieran bil-dutako datuak dira), 5.487 mintza-lagun daude Euskal Herri osoan(Bizkaian 2.310, Gipuzkoan 1.407,Araban 970, Nafarroan 774, Ipa-rraldean 38). Aurtengoa 6. ikastur-tea da GEU elkarteak, Gasteizkoeuskalgintzarekin eta beste hainbateragilekin batera, Gasteizko Min-tzalaguna programa abiatu zuene-tik. Datuek adierazten dutenez,

Gasteizen oso beharrezkoa den pro-grama dago. Aurten zehazki 685lagunek eman dute izena (ikastur-te osoan) eta 86 mintzalagun taldeosatu dira. Horietatik, 79 lagunekGurasolaguna aldaeran (ikastolabereko gurasoak elkartzen saiatzendira) hartzen dute parte eta 91 lagu-nek Gaztelaguna aldaeran (18–30urte bitarteko lagunak).

MINTZALAGUNTZAILEAK Mintzala-guna egitasmoa euskara ikasten aridenari laguntza emateko sortutakoekimena da. Mintzalagunek euska-raz hitz egiteko erraztasuna eta ohi-tura har dezaten, mintzalaguntzai-learen zeregina taldeko eredu iza-tea da (inolaz ere ez maisu edo ira-kaslea). Hizkuntza menperatzenduen heinean taldeari bizitasunaeta freskotasuna eransten dio. Osogarrantzitsua da mintzalaguntzai-learen rola, horregatik, talde guz-tietan bat egotea izaten da helbu-rua. Euskaraz jariotasunez etahizkuntza erabiltzeko ohitura duenlaguna da. “Mintzalagunean partehartzen dutenen %10 bakarrik damintzalaguntzaile eta gehiagobehar ditugu, hemendik deia luza-tu nahi dugu”, eskatzen dute.

G A S T E I Z K O M I N T Z A L A G U N A

3 viene de págs. 4-5

Gurasoeklehentasunezkokolektiboa osatzendute etxeko hizkuntzaohituretan eraginzuzena dutelako

Euskararen ingurukoazken inkestekAraban ezagutzamaila nabarmenigo dela diote, ezordea erabilera

Hainbat mendi ibilbide prestatzen dira. ARGAZKIA: DNA

2013 urteari ongietorria Gorbeiamendiaren puntaneman ziotenmintzalagunekabenduaren 31n

B. MARTÍNGASTEIZ. Mintzapraktika progra-metako taldeak elkar ezagutzekoeta harremanen sarea zabaltzekonoizbehinka ekintza osagarrietanparte hartzeko aukera izaten da:ikastaroak, irteerak, bazkari etaafariak, ikuskizunak... Besteak bes-te, 2013 urteari ongi etorria Gorbeiamendiaren puntan eman ziotenmintzalagunek abenduaren 31n.Hortik aurrera ekintza osagarriandana eskaini dituzte: poteo ibil-taria, Lorenzo Rojo bidaiariaren“Munduan barrena bizikletaz” eta

Mintzalagunek pizza egiten ikasi dute Artepanen. ARGAZKIA: DNA

Asier Otamendi bertsolariaren“Mundugiro” diaporamak. Biga-rren urtez ere “Euskara Pil-Pil era-ra” sukaldaritza ikastaroak arra-kasta handia izan du. Artepanekinelkarlanean okindegia eta pastel-gintza lantegia bisitatzeaz gainpizza ikastaroa bat antolatu zuten.

Aurten Gasteizko museoak eza-gutzeko egutegia osatu dute, dagoe-neko euskarazko bost bisita gidatuegin dituzte.

Ikasturteari bukaera emateko,bigarren urtez, Zarauzko hondar-tzan surf ikastaroa egiteko aukeraizango dute gaztelagunek,Gauekoak programarekin elkarla-nean antolatutako ekintza bat dela-ko. Gainera, Arabako Mendialdeaezagutzeko BTT ibilbide gidatu batere antolatu dute.

Azkenik, gurasolagunei begira,“Euskaraz jolastu parkean” ekime-na martxan jarriko dute. Umeakparkean jolasten diren bitarteangurasoak elkartu nahi dituzte,haiek ere euskaraz solastu dai-tezen. Bestetik, aurten Elgoibarrenospatu dute Mintza Eguna ekaina-ren 1ean, larunbatean. EuskalHerriko mintzalagunen topaketanjai giroa bermatuta egon zen. Elgoi-barko Izarra kultur elkarteak 50urte bete ditu aurten eta urteurre-na mintzalagunekin ospatu nahiizan dute. Mintza Eguna urteroospatzen da. Helburua da EuskalHerriko mintzalagunak elkartzeaeta sarea sendotzea.

“Euskaraz jolastuparkean” ekimena

martxan jarriko duteUMEAK PARKEANJOLASTEN DIREN

BITARTEAN GURASOAKELKARTU NAHI DITUZTE

Zarauzko hondartzan surfikastaroa egiteko aukeraizango dute gaztelagunek