ekonomia-jarduera burdinibarra

2
5. GAIA EKONOMIA-JARDUERA 1. Zer da ekonomia-jarduera? Gizakiok gauza ugari behar ditugu: elikagaiak, arropa, osasun- laguntza, etxebizitza… Ekonomia-jarduera esaten diogu behar horiek asebetzeko produktuak eta zerbitzuak lortzeko edozein prozesuri.Ekonomia-jarduerek hiru fase dituzte: behar dugunaren (a)ekoizpena, (b)banaketa eta (c)kontsumoa a. Ekoizpena: ekonomia-jarduerak sortzen dituen ondasun eta zerbitzu guztiak dira. b. Banaketa: ekoizpen hori kontsumitzaileei hurbildu behar zaie. Beraz, ondasunak eta zerbitzuak saltokietan banatzeko dira, haien bitartez merkaturatzeko. c. Kontsumoa: jendeak bere beharrak asebetetzeko erosten ditu produktu horiek. Horrixe esaten zaio kontsumoa. 2. Ekonomia-sektoreak Ekonomia-jarduerak hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu: Lehen sektorea : naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerek biltzen dira; esaterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena. Bigarren sektorea : naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak eta energia- iturrien ustiapenak Hirugarren sektorea : jarduera asko biltzen dira. Gizarteari zerbitzua emateaz arduratzen dira horko jarduerak. Sektore horretan biltzen dira meatzaritza, garraioa, osasuna… Monopolio : Enpresa bakar batek kontrolatzea produktu baten ekoizpena eta salmenta; egoera horretan, enpresa horrek

Upload: mikelmarin

Post on 02-Aug-2015

22 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

5. GAIAEKONOMIA-JARDUERA

1. Zer da ekonomia-jarduera?Gizakiok gauza ugari behar ditugu: elikagaiak, arropa, osasun-laguntza, etxebizitza… Ekonomia-jarduera esaten diogu behar horiek asebetzeko produktuak eta zerbitzuak lortzeko edozein prozesuri.Ekonomia-jarduerek hiru fase dituzte: behar dugunaren (a)ekoizpena, (b)banaketa eta (c)kontsumoa

a. Ekoizpena: ekonomia-jarduerak sortzen dituen ondasun eta zerbitzu guztiak dira.

b. Banaketa: ekoizpen hori kontsumitzaileei hurbildu behar zaie. Beraz, ondasunak eta zerbitzuak saltokietan banatzeko dira, haien bitartez merkaturatzeko.

c. Kontsumoa: jendeak bere beharrak asebetetzeko erosten ditu produktu horiek. Horrixe esaten zaio kontsumoa.

2. Ekonomia-sektoreakEkonomia-jarduerak hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu:

● Lehen sektorea : naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerek biltzen dira; esaterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.

● Bigarren sektorea : naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak eta energia-iturrien ustiapenak

● Hirugarren sektorea : jarduera asko biltzen dira. Gizarteari zerbitzua emateaz arduratzen dira horko jarduerak. Sektore horretan biltzen dira meatzaritza, garraioa, osasuna…

❏ Monopolio : Enpresa bakar batek kontrolatzea produktu baten ekoizpena eta salmenta; egoera horretan, enpresa horrek zehazten ditu produktuaren prezioa eta kantitatea merkatuan. Esaten da enpresa produktuaren monopolioa duela.

❏ Oligopolio : Produktu baten kontrola enpresa gutxi batzuen eskuetan dagoenean. Enpresa horiek ados jar baitaitezke komeni zaizkien prezioak eta baldintzak zehazteko.