e0911lib lana altxor bat da

1
Irailak 11: LANA ALTXOR BAT DA Bere bizitza amaitzear zegoela antzeman zuenean, gizon batek bere semeak nekazaritzara bidera zitezen nahi izan zuen. Bildu zituen eta esan zien: Semeok: mundu hau utzi beharra daukat; saia zaitezte mahastian ezkutatu dudana bilatzen, eta garrantzitsua den zerbait aurkituko duzue. Altxorra lurpean izango zelako ustetan, aita hil ostean ondorengoek mahastiko lurra xehe-xehe jorratu zuten. Ez zuten altxorrik aurkitu, baina mahastia jorratua izan zenez, hurrengo urteko uzta ehun bider ugaritu zen. Ohartu al zara zure eguneroko lana altxor bat dela? OTOITZA Ene Jainko, lagun iezadazu dagokidan ibilbidea aurkitzen, sendotu nire arima, bideratu nire pausoak, eta bidetik aldenduko banintz ez zaitez nigandik urrundu; izan zaitez beti alboan dagoen itzalaren antzera. Susta ezazu nire bizitza, ilunpeetan argi izanez, bakardadean adiskide eta nire pausoen norabide. Izan zaitez beti nirekin, bete ezazu nire bizitza zure maitasunaren neurriz.

Upload: adrian-pisabarro-garcia

Post on 03-Apr-2016

230 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: E0911lib lana altxor bat da

Irailak 11: LANA ALTXOR BAT DA

Bere bizitza amaitzear zegoela antzeman zuenean, gizon batek bere semeak nekazaritzara bidera zitezen nahi izan zuen. Bildu zituen eta esan zien: “Semeok: mundu hau utzi beharra daukat; saia zaitezte mahastian ezkutatu dudana bilatzen, eta garrantzitsua den zerbait aurkituko duzue”. Altxorra lurpean izango zelako ustetan, aita hil ostean ondorengoek mahastiko lurra xehe-xehe jorratu zuten. Ez zuten altxorrik aurkitu, baina mahastia jorratua izan zenez, hurrengo urteko uzta ehun bider ugaritu zen.

Ohartu al zara zure eguneroko lana altxor bat dela?

OTOITZA Ene Jainko, lagun iezadazu dagokidan ibilbidea aurkitzen, sendotu nire arima, bideratu nire pausoak, eta bidetik aldenduko banintz ez zaitez nigandik urrundu; izan zaitez beti alboan dagoen itzalaren antzera. Susta ezazu nire bizitza, ilunpeetan argi izanez, bakardadean adiskide eta nire pausoen norabide. Izan zaitez beti nirekin, bete ezazu nire bizitza zure maitasunaren neurriz.