hezkuntza : altxor ezkutua

15

Upload: nagoikasle

Post on 12-Jul-2015

102 views

Category:

Education


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Hezkuntza : altxor ezkutua
Page 2: Hezkuntza : altxor ezkutua
Page 3: Hezkuntza : altxor ezkutua

• XXI. Mendean informazioa transmititzeko baliabide berriak egongo dira.

• Hezkuntzak ezagutza teoriko eta tekniko-ebolutiboak transmitituko ditu.

• Etengabe aldatzen dagoen mundura egokitzeko baliabideak eman behar ditu eta horretarako oinarrizko lau ikasketetan oinarritzen da, pertsona bakoitzarentzat ezagutzaren zutabeak izango direnak.

Page 4: Hezkuntza : altxor ezkutua

Hezkuntzak 4 ikasketetan oinarritu:

• Ezagutzen ikastea

• Egiten ikastea

• Elkarrekin bizitzen ikastea

• Izaten ikastea

Page 5: Hezkuntza : altxor ezkutua

• Eskolako irakaskuntza, batez ere “ezagutzen ikastean” eta “egiten ikastean” oinarritzen da.

• Aldiz, Batzordearen ustez, gizarte bakoitzak Hezkuntza Curriculumean lau gaitasun hauek sartu behar ditu.

• XXI. Mendeko erronkei aurre egiteko, hezkuntzari, helburu berriak eman behar zitzaizkion, horregatik, beharrezkoa zen lau zutabe horiekin jardutea.

• Beraz, hezkuntzaren bitartez, pertsona bakoitzak bere sormen ahalmenak garatu behar ditu.

• Hau da, hezkuntza ez dela bideratuta egon behar helburu jakin bat lortzeko, baizik eta pertsonaren errealizaziora bideratuta egon behar da.

Page 6: Hezkuntza : altxor ezkutua

EZAGUTZEN IKASTEA

• Munduaren ulermena

• Duintasunezko bizitza

• Gaitasun profesionala

• Komunikazioa

Kultura orokorra

Inteligentzia intelektuala

Page 7: Hezkuntza : altxor ezkutua

• Pertsonak mundua ulertzeko, duintasunez bizitzeko, gaitasun profesionalak garatzeko eta besteekin komunikatzeko gaitasuna emango du.

• Inguratzen gaituen guztia hobeto ulertzeko, jakinduria handitu behar da, alderdi intelektuala garatu behar dugu.

• Aitzitik, ezagutza oso zabala denez, ezinezkoa da guzti-guztia ezagutzea.

• Hori dela eta, kultura orokorra irakastea erabaki zuten, alderdi guztietako ezagutzak izateko, beste jakinduria batzuk ikasteko aukera ematen duelako.

Page 8: Hezkuntza : altxor ezkutua

• Ezagutzen ikasteko, ikasten ikasi eta ulertzen ikasi behar da lehenengoz, oroimena eta pentsamenduaren bitartez.

• Txikitatik, umeak arreta jarri behar du eta ondoren, oroimenaren bidez, informazioa barneratu behar du. Horregatik, eskolan zenbait gauzaki buruz ikastea nahitaezkoa da.

• Bestetik, pentsamendua garatzeko, gurasoekin hasten da eta ondoren irakasleekin.

Page 9: Hezkuntza : altxor ezkutua

EGITEN IKASTEA

• Lanbiderako teknika

• Kalifikazio profesionala

• Elkarlanean aritu

Page 10: Hezkuntza : altxor ezkutua

• Ezagutzen ikastearekin lotuta dago, baina lotura handiago bat du lanbidearekin.

• Lan merkatuan, XX.mendean, makinek langileak ordezkatzen zituztenez, lanbideak “ezagutzarekin” erlazioa zuten. Lanbideak intelektualagoak ziren.

• Orain, lanbidean aritzeko teknikak irakatsi beharko dira.

• Orokorrean, kalifikazio profesionala lortzeko, elkarlanean aritzeko eta egoera ugariri aurre egiteko balioko du, ikasitako kontzeptuak praktikan jartzearen bitartez.

Page 11: Hezkuntza : altxor ezkutua

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI

• Errespetua

• Balorazioa

• Bateratzea

• Parte hartzea

• Ezagutza

Page 12: Hezkuntza : altxor ezkutua

• Gizakiek, bakoitzaren eta haien taldeen kualitateak gehiegi baloratzeko joera dute eta gainerakoenak aldiz gutxiesteko.

• Taldeen arteko tentsioek, nazioak eta mundua zatitzen dute eta hezkuntza egoera hobetzen saiatu behar da, harmonia lortu behar du.

• Horretarako, hezkuntzari bi orientazio eman behar zaizkio. Batetik, talde desberdinetako kideak elkartzea eta ezagutzea eta bestetik, proiektu komunetan parte hartzea.

Page 13: Hezkuntza : altxor ezkutua

• Bestea ezagutzeko, lehenik eta behin, bakoitzak bere burua ezagutu behar du eta ondoren, besteak ezagutzeko aukera izango du.

• Gainerakoen lekuan jartzeko gai izango da, enpatia garatuko duelako.

• Beraz, txikitatik gainerakoak errespetatzen ikasi behar dute.

• Horretaz gain, proiektu komunetan aritu behar dira, berdintasun soziala lortzeko eta elkarrekiko errespetua garatzeko.

Page 14: Hezkuntza : altxor ezkutua

IZATEN IKASTEA

• Pentsamendua

• Iritzia

• Autonomia

• Ahalmenak

• Sormena

Page 15: Hezkuntza : altxor ezkutua

• Gizaki guztiek pentsamendu eta iritzi autonomoa izan behar dute, bizitzako zirkunstantzietan haiek bakarrik erabakiak har ditzaten.

• Bakoitzak bere ahalmenak garatu behar ditu eta bere patua aukeratu behar du.

• Hezkuntza beraz, gizakiaren SORMENA pizten ahalegindu behar da, eremu guztiak kontuan izanda.

-Artistikoa

-Estetikoa

-Kiroletakoa

-Zientzietakoa

-Kulturala

-Soziala