downsindromea

14
DOWN SINDROMEA

Upload: boli

Post on 22-Jul-2015

3.281 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Downsindromea

DOWN SINDROMEA

Page 2: Downsindromea

• Down sindromea 21. kromosoman gertatzen den anomalia dela eta garatzen da (kromosoma bikoitza izan ezik hirukoitza delako), horregatik 21. trisomiatzat ere ezaguna dugu.

• Sindromea Sir John Langdon Downek definitu zuen lehen aldiz 1866. urtean; baina 1959. urtera arte ez zen erabat argitua izan.

• Anomalia kromosomiko honek zenbait organoren funtzionamenduan eragiten du. Burmuinean duen eragina da ezintasun intelektuala sortzen duena. Baina eragin honen intentsitatea ez da berdina izaten pertsona guztiengan.

• Bizirik jaiotzen diren 1000 umetatik 1 DS-arekin jaiotzen da. Espainian, gutxi gora behera 32.000 pertsona daude sindrome honekin.

• Gaur egun dauden medikuntza abantailei esker hauen bizi itxaropena 60 urte arteko izatea lortu da. Aldi berean, honi egotzitako arreta psiko hezgarri jarraiak, jaiotzatik aurrera hasten dena, pertsona berezi hauek dituzten gaitasun anitzak sendatu eta garatzeko aukera ematen digu.

• Era honetan, bizitzako edozein arlotan integrazio osoa lortzeko gai direla esan dezakegu; familian, lanean, eskola arruntean, kiroletan, arteetan eta baita giza harremanetan ere.

Page 3: Downsindromea

Down Sindrome duten umeen % 40- 50ak bihotzeko gaixotasunak izaten

dituzte

Page 4: Downsindromea

Down Sindromea duten pertsonen artean oso arrunta izaten da desoreka hormonalak eta inmunologikoak izatea. Sarritan hesteetako arazoak, leuzemia eta Alzheimerra ere izan dezakete.

Page 5: Downsindromea

Down Sindromea duten umeak zirraraz beterik daude; beraien joko eta “maltzurkerietan” sortzailek eta irudimen handikoak dira. Helduak izatera heltzen direnean, laguntza minimo desberdinei esker era independente batean bizitzera hel daitezke.

Page 6: Downsindromea

Gaur egun esan dezakegu Down Sindromea duten umeen garapenaren mugak ezarri barik daudela; izan ere, garapen mota hau estimulazio arina deitzen diren programekin erlazionatzen da eta oraindik programa hauek azterketa prozesuan daude.

Page 7: Downsindromea

Gaitasun intelektualen testak oinarritzat harturik, DS duten umeek atzerapen mental ahulez sailkatuak izaten dira, beste zenbait aldiz, gaitasun normal baxuaz.

Page 8: Downsindromea

Hala ere test hauek ez dira ume hauen gaitasunak aztertzeko erabiltzen diren erreferentzia bakarrak. Sarritan haien oroimenarekin, intuizioarekin, kreatibitatearekin… harritzen gaituzte.

Page 9: Downsindromea

Pertsona askok pentsatzen zuten eta agian oraindik pentsatzen dute DS duten pertsonak “izozketa” intelektuala jasatera destinatuta daudela hau da, 5-8 urte bitarteko adina duten umeak bezalako garapen intelektuala izatera. Baina hori ez da egia.

Page 10: Downsindromea

Mundu osoko espezialistak harrituta agertzen dira pertsona hauek duten garapenerako

ahalmena ikusita; izan ere inork ezin pentsa zezakeen aurrerapauso hau eman zitekeenik.

Page 11: Downsindromea

DS duten umeen %75-a eskola arruntetara doa.

Page 12: Downsindromea

Argi dagoena zera da: ume hauengan hezkuntza, gizarteratzeko aukera eta atentzio afektibo on bat, beraien bizitzako lehenengo urteetan esaten denean, oso onuragarria izango dela beraien bizitza osorako.

Aldaketen garaian bizi gara DS dutenei buruz hitz egiten dugunean; izan ere, medikuntzaren arlotik ere lan asko egiten ari dira pertsona hauen bizitza maila hobetzeko, bai osasunari dagokionez baina baita bizitza zoriontsu batetaz gozatzeko aukera emanez.

Page 13: Downsindromea

DS definitu dezakegu munduan egoteko eta pertsona izateko modu berezi eta genetikoki determinatua bezala. “ Aurruntak” deitzen garenok ikuspegi honetatik asko ikasi behar dugu.

DS duen pertsona bat gizartearentzat onuragarria dela esan dezakegu, balore berriak transmititzen eta berpizten dituelako.

Hauen bazterpena da gure porrota!

Page 14: Downsindromea

AMAIERA