bkbb091

4
Zumaiako flora Kuletoa, Gorringoa Argazkia: Luis Llavori Izen zientifikoa: Amanita Caesarea Izen arrunta: Kuletoa Jateko BIKAINA, askorentzat perretxikorik onena. Perretxiko zaleak etengabe ibiltzen dira bila, baina ale gutxi batzuk baino ez dira jasotzen. Udan eta udazkenean hazten da, intxaurrondo, haritz edo pagoen basoetan. Txapela 20 cm bitarteko diametrokoa izan daiteke eta haragitsua. Hasieran hemisferio itxurakoa, gero konbexua eta azkenean zapala. Kutikula laranja edo gorri-laranja kolorekoa da, gutxi batzuetan bolbaren arrastoez beteta. Orriak horiak--urre kolorekoak dira, askeak, eta estu-estu jarrita. Hanka urre kolorekoa, 8-15 cm garai eta 2 cm lodi, haragitsua, kotoi itxurako batez betea. Eraztun zabala, hauskorra, hankaren kolore berekoa. Bolba zabala, gotorra, altua, zuria. AMANITA MUSCARIA edo KULETO FALTSUArekin eta AUREOLArekin nahas daiteke (guztiak ere pozoitsuak), nahiz eta bi horietan txapela gorri kolorekoa izan, bolbako ezkatatxo zuriekin. Pozoitsuen orriak eta hanka erabat zuriak dira; AMANITA CAESAREAn (KULETOA), berriz, hori--urre kolorekoak dira.

Upload: baleike-aldizkaria

Post on 06-Mar-2016

226 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Zumaiako flora Izen zientifikoa:Amanita Caesarea Izen arrunta: Kuletoa Ar gazkia: Luis Llavori minutuak edo orduak, norberaren gogoaren arabera. 14 Xabier Aranguren Baleike 2001eko urriak 5/91.zenb. Mapa: Testuak eta argazkiak:

TRANSCRIPT

Zumaiako flora

Kuletoa,Gorringoa

Arg

azki

a: L

uis

Llav

ori

Izen zientifikoa: Amanita CaesareaIzen arrunta: Kuletoa

Jateko BIKAINA, askorentzat perretxikorik onena. Perretxiko zaleak etengabeibiltzen dira bila, baina ale gutxi batzuk baino ez dira jasotzen. Udan etaudazkenean hazten da, intxaurrondo, haritz edo pagoen basoetan.

Txapela 20 cm bitarteko diametrokoa izan daiteke eta haragitsua. Hasieranhemisferio itxurakoa, gero konbexua eta azkenean zapala. Kutikula laranja edogorri-laranja kolorekoa da, gutxi batzuetan bolbaren arrastoez beteta. Orriakhoriak--urre kolorekoak dira, askeak, eta estu-estu jarrita. Hanka urre kolorekoa,8-15 cm garai eta 2 cm lodi, haragitsua, kotoi itxurako batez betea. Eraztunzabala, hauskorra, hankaren kolore berekoa. Bolba zabala, gotorra, altua, zuria.

AMANITA MUSCARIA edo KULETO FALTSUArekin eta AUREOLArekin nahasdaiteke (guztiak ere pozoitsuak), nahiz eta bi horietan txapela gorri kolorekoaizan, bolbako ezkatatxo zuriekin. Pozoitsuen orriak eta hanka erabat zuriak dira;AMANITA CAESAREAn (KULETOA), berriz, hori--urre kolorekoak dira.

Trenbide zaharretik kostalderantz

Urriko egun gardenak aprobetxatuz kostalderantz abiatuko gara, Deba eta Zumaiaartean kokatzen diren lurmutur eta harrizko hondartza basatien bila. Nahiz eta harahurbiltzeko bide anitz egon, alternatiba interesgarri bat proposatzen dizuegu: duelaurte batzuk trenbideak erabiltzen zuen bidea erabiliko dugu. Trenaren ibilbidearen zatibat desbideratu egin behar izan zuten lur mugimenduak eta itsasoak tunela eta bideaneragindako kalteak zirela-eta. Horrela, trenak zuen kostaldeko ikuspegi ederrenakgaldu ziren trenbidea barnealdean kokatu zenean. Txango honen bidez ikuspegi etasentipen haiek berreskuratuko ditugu Euskal Herriko kostaldeak duen paisaia ederre-netarikoan.

14 2001eko ur r i ak 5/91.zenb .

Debatik aterako gara, errepidetik, Itziaraldera. Itziarko amaren behalekurahelduko gara, kostaldeko ikuspegiadastatzeko leku aproposa. Laster bidebat topatuko dugu errepide alboan,ezkerrean, marka txuri-gorriz seina-latuta. Aldapan behera ur araztegirahelduko gara. Aurrerago, trenbidearentunel zaharrean sartuko gara. Tunelhonetan lurraren mugimenduakeragindako hondamendia ikusi daiteke,paretak pixkanaka beherantz baitoaz.Tunela pasatu eta bidea bidegorriparegabea bihurtu zaigu, landarediakinguratzen gaituela. Ibilera lasaia da,

garai batean lurrean iltzekatutakoburdinbiderik gabe. Aitzuri mendiaaurrean dugula, ibiltzen segituko dugu.Ibilbidea laua da eta baratzeak etatunelak atzean utzita, itsasoaren orroakanimali basati bat gogoratzen digu.Aitzuri parera heltzen ari garenean,Aitzuriko hondartzara jaisteko aukeradaukagu, ezkerretik jaisten den bidetxobatetik. Harri leun eta biribilez betetakohondarrik gabeko hondartza honetanitsasoak dakartzan hondakinak miatuzedo Aitzuri mendiaren oinean aurkitzendiren kobak ikertzen pasa dezakegu

minutuak edo orduak, norberarengogoaren arabera.

Aitzuri mendia zeharkatzen duen tunelapasatu eta trenbide berriarekin topatukogara eta hor amaituko da bidegorria.Ondoren, berriz, itsasorantz jaitsiko garaMendata errekatxoaren albotik. Horrela,itsas amildegira helduko gara, Mendata-txikiko kala eta Sakonetako hondar-tzaren ikuspegiak begi bistan ditugula.Badago soka bat hondartzara jaisteko etaitsasbeheran labarretan ibiltzeko aukeradaukagu, eta, nola ez, eguraldia lagunizanez gero, bainatzeko.

8. DEBA-MENDATA

Testuak eta argazkiak:Xabier Aranguren

Mapa:Baleike

Deba - Mendata

152001eko ur r i ak 5/91.zenb .

"Deba ez" lemapean Zentral Nuklearraren kontrako aldarri-kapena, gogora dakarkigu paraje hauek jasan izan dutenmehatxurik larriena, duela hogei bat urte. Garai hartanEstatuko plan energetikoan aurreikusten zen proiektuan,Mendata, Ea-Ipazter eta Basordas-Lemoizen zentral nukle-arrak eraikitzeko asmoak herria altxarazi zuen. Mobiliza-zioak lortu zuten Mendata eta Ipazterretik energi nuklea-rraren mamua aldegitea. Lemoizen zoria ezberdinasuertatu zen eta, nahiz eta zentrala inoiz ez den funtziona-menduan jarri, Basordaseko Kala betiko galdu egin da.Geroago, Diputazioak Mendata, Sakoneta eta Elorriaganhainbat terreno erosi zituen, eremu babestua bilakatzekoasmoan, berde eta ekologikoaz aurkeztu nahian bereburua. Zoritxarrez, ekologia hitzan bakarrik gelditzendenean ez du ezertarako balio. Sasi babes horrek ez dituMendata edo Sakoneta Itziarko poligono industrialaren ur-isurkin toxikoez babesten edo gehiegizko giza ustiapenamurrizten.

Luzeera: 4 km.Igo beharrekoa: 80 metro Amabirgiñabistaraigotzen, gero, laua.Oharra: Gomendagarria da ura eramatea,bidean ez baitago iturririk

Deba (geltokia): 0 km.Amabirgiñabista: 2 km.Aitzuri: 3,5 km.Mendatako hondartza: 4 km.

Nuklearrik ez!

Ezaugarriak

Erreferentziak

ingurugiroa

"Kulixka txiki" hauek Afrikatik etortzen dira. Afrikako bero etajanari ezarengatik iheska iparraldera etortzen dira. Janari ugaridagoen tokietara eta beraien umaldia aurrera eramateko garai hauaprobetxatzeen dute. Zumaian hegazti bisitari izateagatik aparte,hemen umatzen dutelako dira ezagunak. Lurrean umatzen dutenez,zenbait tokitan kontu handiarekin ibili behar da, zapaltzea errazabaita. Beraien habia lurrean egiten dute, konkabitate txikietan.Harrak habi batzuk egiten ditu eta gero emeak bat aukeratzen du.

Bere lehenengo umaldian lau arrautza jartzen ditu. Normalean,bigarren umaldian hiru arrautza jartzen ditu. Umaldi bakoitzean,arazorik ez bada, hegan bik bakarrik egiten dute. Nidifugoak dira,hau da, jaio eta segituan korrikan hasten dira. Gurasoen jokaera ezda berdina izaten arrautzak dituztenean edo umeak dituztenean:

- Arrautzak dituztenean, bat inkubatzen egoten da eta bestea ernearrisku guztiei so. Arriskua dagoenean, erne dagoena mugituegingo da. Habitik urrundu egingo da. Inkubatzen dagoenakmomentu hori aprobetxatuko du alde egiteko. Hori dena kantatugabe egiten da.

- Jaiota daudenean, atentzioa deitzeko, ez dira isilduko, eta beharraizanez gero, zaurituarena egingo du. Hori gertatzen denean, umetxikia lehenengo ezkutalekuan sartu eta geldi--geldirik egoten daberaien gurasoek deitu arte.

Gipuzkoan oso gutxik umatzen dutenez, babestutako hegaztia da,eta baita beraien habitata ere. Horregatik, Zumaian hegazti honekgarrantzi berezia du. Umatzeko ez da oso exigentea, bainahartxintxar, harri txiki asko, landaretza gutxiko guneak eta uretatikoso gertu egotea behar du.

Beduan, Ayra Durexen atzean, Egurko eta aurten lehenengo aldizSantixon umatu dute, hondartzako parking bezala erabiltzen dengunean. Horretaz konturatu ginenean, Zumaiako Natur Taldekokideak mugitu egin ginen umaldi hori salbatzeko. Horretarako,Udalari eskaera egin genion. Santixoko bikoteak oraindik arrautzakzituen. Parkinga irekitzeko eskaera egin behar zenean jaio zirenumeak. Udala prest agertu zen hesi batzuk alokatu eta kanaberazkopantaila bat egiteko. Pantaila hori jartzean tarte batzuk utzigenituen azpitik umeak pasatzeko. Horrela kotxeren bat sumatuzgero, beste aldera pasatzen ziren. Lehenengo umaldia aurreraeraman zuten, baina bigarrena ez zuten egin.

Bazen garaia Zumaiako Udalak zerbait egiteko izadiaren alde. Osopozik gaude, zeren hau lehenengo aldia izan baita, eta kasu zehatzhau adibide gisa hartuta, animatzen dugu ekintza gehiago egitera.

Oraindik lan handia gelditzen da, Udalak ateratako babesteko planhura aurrera eramatea (Artadia, duna, Santixo eta Beduako padura,Algorri…). Hau da benetako erronka udal batentzako. Animo!!

Txirritxo txikia Zumaian

Argazkia: Joxe M

ari Llavori