bkbb085

4
Nifalidoen familiako tximeleta da, egunez hegan egiten duena eta 5- 6 cm-koa. Kolore desberdinak ditu (okrea, arrosa, beltza eta zuria). Klimaren arabera, gutxienez bi belaunaldi izaten ditu, Asunak eta kardoak dauden lekuan bizi izaten da. Udaberria eta uda artean egiten du hegan. Azkar egiten du hegan, batez ere norbaitek molestatzen duenean, baina abiapuntura itzuli ohi da. Erraz ikusten da Zumaia inguruan, batez ere kardoak eta asunak hazten diren lekuetan. Zumaiako fauna Vanessa Argazkia: Joxe Mari Llavori Izen zientifikoa: Vanessa Cardui Izen arrunta: Kardoetako Vanessa

Upload: baleike-aldizkaria

Post on 06-Mar-2016

214 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Zumaiako fauna Nifalidoen familiako tximeleta da, egunez hegan egiten duena eta 5- 6 cm-koa. Kolore desberdinak ditu (okrea, arrosa, beltza eta zuria). Klimaren arabera, gutxienez bi belaunaldi izaten ditu, Asunak eta kardoak dauden lekuan bizi izaten da. Udaberria eta uda artean egiten du hegan. Azkar egiten du hegan, batez ere norbaitek molestatzen duenean, baina abiapuntura itzuli ohi da. Erraz ikusten da Zumaia inguruan, batez ere kardoak eta asunak hazten diren lekuetan.

TRANSCRIPT

Page 1: bkbb085

Nifalidoen familiako tximeleta da, egunez hegan egiten duena eta 5-6 cm-koa. Kolore desberdinak ditu (okrea, arrosa, beltza eta zuria).Klimaren arabera, gutxienez bi belaunaldi izaten ditu, Asunak etakardoak dauden lekuan bizi izaten da.

Udaberria eta uda artean egiten du hegan. Azkar egiten du hegan,batez ere norbaitek molestatzen duenean, baina abiapuntura itzuliohi da.

Erraz ikusten da Zumaia inguruan, batez ere kardoak eta asunakhazten diren lekuetan.

Zumaiako fauna

Vanessa

Arg

azki

a: J

oxe

Mar

i Ll

avor

i

Izen zientifikoa: Vanessa CarduiIzen arrunta: Kardoetako Vanessa

Page 2: bkbb085

Otoio, ilunabarraren talaia

Itzurun hondartzatik ikus dezakegu Lekeitioko kostaldea eta nola Antzoritzmuturreko itsasargiak keinu egiten digun gainera. Bizkaiko itsasertzaren errefe-rentzia nabarmena izan da beti Zumaiako arrantzaleentzat eta orain herri arrantzalehorretara hurbilduko gara txango erraz eta interesgarria egitera. Giro garbiarekinikuspegi apartaz gozatzeko aukera izango dugu.

14 2001eko eka inak 15/85.zenb .

Lekeitioko herrian hasi eta SantaKatalinako itsasargira doan etorbideahartuko dugu. Bertara heldu baino 30bat metro lehenago, ‘Egurtegiaren’parean, ezkerretik doan bidea hartubehar dugu Lekeitio-Gernika errepideaaurkitu arte. Gure eskuinaldean ‘Otoiomendira’ dioen kartel bat aurkitukodugu. Zementuzko bide batera eramangogaitu, goraka malda gogorrak gaindituz.Horrela, hainbat hegaztiren haztegibatera helduko gara, eta iturri batera

zementuaren bukaerarekin batera.Aurrera segituz Talaiaren etxetxorahelduko gara. Ikuspegiak politak dira:itsasoa, amildegia, hegaztiak…

Ondoren, Talaia gainetik, mendi hegaletiksegituko dugu eta, sakon txiki bat pasatueta gero, tontorrera helduko garaintxaurrondo eta haritz amerikarrezinguratutako bide aldapatsutik.

Antena batek xarma kentzen dio inguru-neari, baina, hala ere, lurraren zatitxo

honen edertasunaz ‘mozkortzeko’ paradaez dugu galduko.

Jaisteko, antenaren pistatik segitukodugu 250 metro gutxi gorabehera.Ezkerrera bidezidor batek Zatika etaArtika baserrietara eramango gaitu.Hemen bi aukera ditugu abiapunturaheltzeko: batetik, errepideraino jaitsi etabertatik Lekeitiora joan, edo bestetik,Artikatik Bizkaiko biraren markak segitubidetxo polit batetik lehengo iturrira, etagero zuzenean beheraino.

6. OTOIO

Testuak eta argazkiak:Xabier Aranguren

Mapa:Baleike

Otoio

Page 3: bkbb085

152001eko eka inak 15/85.zenb .

Iraupena: 3 orduLuzeera: 7 km.Igo beharrekoa: 400 metro.Oharra: Bizkaiko birak aukera emango diguIzpazter herrira hurbiltzeko eta Ogellakohondartza bisitatzeko.

Lekeitio: 0 km.Talaia: 3 km.Otoio: 4,5 km.Zatika: 5 km.Lekeitio: 7 km.

Ezaugarriak

Erreferentziak

Kareharrizko tontorra da Otoio eta uraren bideak haitzuloak, osinak, dolinaketa iturburuak sortu ditu. Ia zatirik gehiena artadi kantauriarrez beteta dagoereinotz, zuhaixkak, arkasatza bezalako aihen belarra, txilar eta otearenondoan aurkitu dezakegu. Leku eguzkitsu eta lur gutxiko ekosistema da.

Labarretan, huntz tartean, armeria eta itsasoko arpin eta miluak hazten dira.Bertoko faunaren artean, zapelatza, belatz gorria, belatz erromesa,azkonarra, katajineta, orkatza eta azeria daude.

Paradisuak ere badu bere alde txarra eta pinudiak, antena eta pistak desitxu-ratzen dituzte lurralde hauek.

Natur eremu aparta

Page 4: bkbb085

ingurugiroa

Itsas dortoka bat gure arteanAurtengo Santelmotan Natur Taldekoek dei bat jasogenuen, Larrañagatar arrantzaleak itsasoan dortoka batbilatu zuela esanez.

Bertan azaldu eta itsas dortoka bat zela baieztatu genuenCaretta caretta espeziekoa, argazkiak ikus dezakezuenbezala.

Dortoka hau ‘oldiz’ (algaz) zeharo estalita zegoen etanolabaiteko gaixotasun bat zuela nabarmena zen. Donos-tiako Aquariumera bidali genuen eta azken albisteenarabera, arnas aparatuaren gaixotasuna zeukan etasendatu ondoren, orain oso ondo dago eta laster askatukoomen dute itsasoan.

Gure eskerrak ekarri zutenei, espezie hau desagertzekozorian dagoen animalia delako eta bizirik irauteko aukeraeman diotelako. Horrelako kasurik gertatzen denean, NaturTaldeko edozeinekin hitz egitea eskertuko genizueke.

Itsas dortokakItsas dortokak ederki egokituta daude ur bizitzara, uretanbizi baitira beti hondartzetako harean egiten dutenerrutaldia bitartean izan ezik. Aurrealdeko hankak igeri-ketarako gaituak ditu. Erdi Aroko armadura bat bailitzanbere arerioengandik babesten duen oskolak defentsabikaina ematen dio eta horri egotzi behar diogu higitzekohain dorpea den animalia honek milioika urtetan barrenairaun ahal izatea.

Animalia hauek berez tropikokoak dira eta noizbehinkairisten dira gure uretara, itsas trikuak, karramarroak etamoluskuak bezalako ornogabe bentonikoak edota algakere jaten dituen Caretta caretta espezie kosmopolita,adibidez; edota Chelonia midas edo dortoka berdederitzona, tropiko uretan ohikoa, eta haragi oso preziatuaduenez jazarpen etengabearen biktima dena.

Argazkia: Aitor Leiza