beruna patrikan
DESCRIPTION
Nota de prensa (en euskera) sobre la publicación de Beruna patrikan, de Ander Izagirre y Julen Gabiria.TRANSCRIPT
-
BADATOR: BERUNA PATRIKAN
Julen Gabiriak euskaratu du Ander
Izagirreren liburu txirrindularia
-
Libros del K.O. argitaletxeak Plomo en los bolsillos liburuaren zazpigarren
edizioa atera du gazteleraz eta, aldi berean, euskarazko lehenengoa ere bai:
Beruna patrikan. Ander Izagirre kazetariaren liburua, Frantziako Tourreko
txirrindularien abenturak, harropuzkeriak, traizioak, pozak, balentriak eta
sorpresak kontatzen dituena, Julen Gabiriak euskaratu du. Bi edizio berriek,
bai gaztelerazkoak eta baita euskarazkoak ere, Patxi Gallegok marraztu duen
Tourmalet komikia dakarte.
Plomo en los bolsillosek Kirol Literaturaren Marca saria irabazi zuen
2004an. 2012an, Izagirrek hiru atal berri idatzi zituen, eguneratutako lana Libros
del K.O. argitaletxearekin atera zuen, eta biraka hasi zen: Donostiatik Madrila
bizikletaz joan zen, liburua hiriz hiri aurkezten, bidean errelebuak eman
zizkioten txirrindularien laguntzaz. Besteak beste, egilearekin batera izan ziren
Peio Ruiz Cabestany, Pedro Horrillo eta bidean gehitu zitzaizkion hainbat
irakurle eta zikloturista despistatu, bai eta Indurainek sinatutako bisera zeraman
mutil sinpatiko bat ere. Berunezko Tour gehiago ere egon ziren, eta K.O.
taldearen tropelak haize-babesak antolatu zituen Zaragozako estepan,
Montserratera bidean galdu egin zen, eta Sabadelleko industrialde batean
hamaika buelta eman zituen, Gerardo Fuster jaunarekin batera pedalei eragin
zien Fusterrek 80 urte zeuzkan eta haren lagun Fausto Coppik 1957an
oparitutako bizikletarekin zihoan, eta Soriako herrixka bateko elizaren
aldarean ere aurkeztu zuen liburua, kanpai-hotsekin herritarrei abisua eman eta
gero.
-
Liburua kilometroak eta berrargitalpenak pilatuz joan zen. Orain
zazpigarrena dator, beste poz handi batekin batera: Beruna patrikan,
euskarazko itzulpena. Iheslari bakartien tradizioari jarraituz, Julen Gabiria idazle
eta itzultzailea bere kasa hasi zen liburuaren atalak euskaratzen, inori ezer
esan gabe. Egun batean, Aian eta Zarautzen barrena elkarrekin bizikletaz
zihoazela, Gabiriak eskua sartu zuen mailloteko patrikan eta USB bat eman
zion Izagirreri, itzuli zituen lehen atalekin. Hilabete batzuk geroago, Donostiako
Klasikoaren egunean, Gabiria Jaizkibelgo bide bazterrean zegoen
txirrindularien zain, eta superheroiak marrazten dituen ziklista izerditsu bat
igotzen ikusi zuen: Patxi Gallego. Beruna patrikan liburuari buruz hitz egin zuten
eta Gallegok esan zion beti izan zuela gogoa liburu horren atalen bat
marrazkitan jartzeko. Libros del K.O.-ko editore madrildarrak, euskaraz eutsi
Abraham! besterik esaten ez dakitenak, berotu egin ziren ideiarekin, inork ez
zien abisu zuhurrik eman, eta hementxe gaude denok orain, Plomo en los
bolsillosen zazpigarren edizioa, Beruna patrikan eta Tourmalet komikia batera
kaleratzen.
-
BERUNA PATRIKAN: SINOPSIA
Plissier, 1923ko Tourraren irabazlea, araudiaren gogortasunaren aurka hasi zen
protestan: Laster beruna jarriko digute patrikan. Robic txikiak, 47ko irabazleak,
berunez zamatzen zuen bizikleta, mendateak azkarrago jaisteko. Tourrak dakarren
sufrimendua berunezkoa da, baina txirrindularien ahalegina ere halakoxea da.
Oreka horretan mugitzen dira liburu honetako atalak. Istorio hauen bitartez ezagutuko
dugu Frantziako Tourraren B aldea, garaipen eta porrot sonatuenetatik hasi eta
aurreneko karreristen abenturetaraino; bertan topatuko ditugu istorio tragikoak
(adibidez, Tom Simpsonek Mont Ventouxen hil baino lehen emandako azken 40
pedalkadei buruzkoa) zein dibertigarriak (besteak beste, Vicente Blanco bilbotar
herrenarena, bakailaoarekin dopatzen zena eta Pariseraino joan zena bizikleta
gainean, Tourrean parte hartu ahal izateko); Coppi eta Bartali, Anquetil eta Poulidor,
Kbler eta Koblet, Merckx eta Ocaaren arteko borroka gogoangarriak, Indurainen eta
Hinaulten balentriak, Armstrongen nagusitasunaren urteak eta goitik behera erori
zitzaion gezur handia; eta beste hainbat gorabehera ere bai: hor ditugu Walkowiak,
Tourra irabazteaz damutu zena, edo Zaaf aljeriarra, Tourreko etapa bat irabaziko zuen
lehen afrikarra izateko puntuan zegoenean, mozkortu eta zorabiatuta erori zena.
-
EGITARAUA
APIRILAK 7, ASTEARTEA. DONOSTIA 19.30. Aurkezpena, jendaurrean, Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan. Alegia: kriptan. Sarrera San Jeronimo kaletik, Alde Zaharrean.
Julen Gabiria, Patxi Gallego eta Ander Izagirre egongo dira batailatxoak
kontatzen. APIRILAK 8, ASTEAZKENA. DONOSTIA-ZARAUTZ
Etapa bizikletaz. Donostia-Igeldo-Orio-Aia-Zarautz (40 km). 15.15. Sinadura kontrola Kursaalen. 15.30. Irteera. Martxa neutralizatua Ondarretaraino; ezin da erasorik jo bidegorrian. 16.45. Orio. Andatzatik igoera Aiara. Alferrak zuzenean joan daitezke Oriotik Zarautza. 18.00. Helmuga Zarautzen, Narros jauregian. Lehenengoak merienda ordainduko du. 19.00. Aurkezpena, jendaurrean, Garoa liburu-dendan. Trinitate kalea, 7.
Julen Gabiria, Patxi Gallego eta Ander Izagirre egongo dira. Hankak bezperan
baino nekatuago, baina burua argiago.
-
EGILEAK
Ander Izagirre (Donostia, 1976) anbizio handiko txirrindularia izan zen 20 urte bete zituen arte. Zehazki, tropeletik oso atzera gelditu eta, herri bat bakar-
bakarrik zeharkatzen ari zela, ama batek bere semeari, ziklistaz jantzitako
mutiko bati, esan ziona entzun zuen arte: Horren moduan ibiliko bazara, hobe
duzu ez irtetea, e?. Jendeak uste du ziklistek ez dutela entzuten, ala?
Hasperen egin, bizikleta utzi, idazteari ekin zion eta pedalkadaka idatzitako
liburu honekin Kirol Literaturaren Marca saria irabazi zuen. Libros del K.O.
argitaletxean Mi abuela y diez ms eta Los stanos del mundo lanak ere
kaleratu ditu.
www.anderiza.com | Twitter: @anderiza
Julen Gabiria (Galdakao, 1973). Bere lehen posterra Laurent Fignonena izan zen, betaurrekodunen arteko enpatiagatik. Txirrindularitza maite arren, berandu
samar konturatu zen bera ere bizikletarekin gozatzeko gai zela, Alex Zlle
laubegiaren moduan lurretik bueltaka ez zebilenean. Ondorioz, idazle bihurtuta,
eta erortzeko arrisku gehiagorekin beharbada, Han goitik itsasoa ikusten da
ziklismo-giroko nobela idatzi zuen 2004an eta Tourreko kronikak idatzi zituen
Berria egunkarian.
Patxi Gallego (Errenteria, 1973). Marrazkilaria, komikigilea eta irakaslea da,
dena tarteka-marteka, baina ezertan kontzentratu gabe (horrela ez da urrutira
helduko). Orain arte egin duen lanik ezagunena Xabinaitorren abenturak dira,
helduentzako komiki-trilogia bat, euskal superheroi txapeldun bati buruzkoa,
(auto)kritika soziala, erotismo pixka bat eta geure buruaz (euskal izaeraz) barre
egitea nahasten dituena. Azkenaldian nerabeak hezten saiatzen da ikastetxe
publikoetan, eta horrela gizarteari on egiten diola iruditzen zaio. Haurrentzako
ipuinak ere ilustratzen ditu (gehienak euskaraz), gero eta dotoreagoak eta ez
berak hala diolako, eta horrekin sentitzen du gehien gustatzen zaion lanarekin
ere jarraitzen duela: marraztea, alegia.
-
Fitxa teknikoa
Plomo en los bolsillos Beruna patrikan 228 orrialde 264 orrialde Lehen edizioa: 2012ko maiatza Lehen edizioa: 2015eko apirila ISBN 978-84-940101-7-0 ISBN 978-84-16001-36-1 14,90 (papera); 5,99 (ebook) 14,90 (papera); 5,99 (ebook)
Banatzailea: UDL (www.udllibros.com)
Harremanetarako
Libros del K.O. [email protected]
Ander Izagirre. [email protected]
Julen Gabiria. [email protected]
Patxi Gallego. [email protected]