oihu 10.zbk
Post on 28-Mar-2016
245 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
HILABETEAREN ERREPASOA
(BIZKARTZE)
BARAKALDO: Barakaldori
dagokionez, lehenengo eta behin
Albertoren atxi loketa salatzea.
Otsailaren 8an bere bila joan ziren,
geratzen zaion kartzela zigorra
bukatzeko, ez zuten etxean aurkitu
eta epaitegian aurkeztu zenean
atxi lotu zuten. Bestetik Txutxinek
askatasuna berreskuratu du hilabete
honetan 26 urte kartzelan egon
ondoren. Otsailaren 1 ean eraso
sexista berri bat eman zela,
Lutxanako tuneletan berriro.
Berri Otxoak otsailaren hasieran
Lanbideren kontrako kanpaina jarri
zuen martxan gizarte laguntzak
jasotzeko jartzen dituen trabak
salatzeko. Gainera herriko
gainontzeko eragile sindikal eta
sozialekin batera udalaren gizarte
laguntzak eskatzeko epea zabaltzen
zela informatzeko kanpaina jarri zuen
martxan, baita udalaren
desinformazioa salatzeko. Hortaz
aparte etxegabekoentzako udal
"aterpearen" egoera eta honen itxiera
datozen egunetan salatzeko
mobil izazioa burutu zuen otsailaren
1 8an.
EUSKAL HERRIA: Euskaldunen eta
gazteen kontrako epaiketak eta
erasoak jarraitu dute, Burlatako
gazteen kontrako epaiketa adibide
gisa. Bestetik sakabanaketak istripu
berri bat eragin zuen, otsailaren 2an
Mikel Turrientesen lagunek izan
zuten.
Baina eraso guztien gainetik
gazteriaren antolakuntzak aurrera
darrai. Horrela iparraldeko gazteek
gazte dinamika berriari forma ematen
hasi ziren Ezpeletan burututako gazte
egunean. Bestetik Amurrioko gazte
asanbladak udalaren eraikin huts bat
okupatu zuen.
Espainiar parlamentuak
autodeterminazioaren inguruko
eztabaida burutzeari uko egin zion,
Amaiur, ERC, eta BNGren
proposamen baten ondorioz.
Kaleratzeak ematen jarraitu dira
Euskal Herrian ere bai eta hauen
ondorioz Basauriko auzotar batek
buruaz beste egin zuen otsailaren
1 2an desalojoaren ondorioz. Baina
esparru honetan guztiak ez dira izan
albiste txarrak, otsailaren 1 0ean
kaleratze bat gelditzea lortu baitzen
Trapagaranen.
Murrizketen aurkako mobil izazioak
ematen jarraitu dira, honela otsailaren
1 4an Raxoi eta Urkul luren maitasuna
murrizketengan irudikatu zuten
Bizkaiko eragile sozialek. Otsailaren
1 3an Melidan izandako lan istripu
batean langile batek bizitza galdu
zuen.
EAJk, PP eta UPyDren eskutik
euskararen normalizazioan atzera
pauso berria eman zuen gaztelera
bultzatuz haur-eskoletan. Iparraldean
aldiz, ikastolen aldeko manifestazioa
burutu zuten otsailaren 2an, hauek
diru publikoa jasotzeko debekuaren
kontra. Otsailaren 20 Euskaldunon
Egunkariaren itxieraren 20.urteurrena
bete zen eta honen harira ekimena
burutu zuten. Bestetik Bilboko eragile
sozialek salaketa jarri zioten udalari
sinbolo faxistak hirian
mantentzeagatik. Azkenik aipatzea
Askapenak brigaden kanpaina berria
martxan jarri du.
NAZIOARTEA: Otsailaren 3an
hauteskundeak burutu ziren Kuban
probintzietako delegatuak eta
diputatuak aukeratzeko, %86ko
parte-hartze batekin. Saharan aldiz
epaiketa politiko berria eman da
kartzela zigor gogorrekin: bizi
osorakoak, 30-25 urtekoak. . .
Otsailaren 1 3an PKKrekin lotura
omen zituzten 23 kurdu atxi lotu
zituzten espainiar eta frantziar
estatuetan.
Kaleratzeak aurrera jarraitu dute
espainiar estatuan eta hauen
ondorioz 4 pertsona buruaz beste
egin dute. Ustelkeria kasuen berri
izan ditugu egunero baita ere.
Andaluzian SATeko mil itanteen
kontrako kasuak; greba orokorraren
eta supermerkatuen ekimenen
ondorioz, artxibatu dituzte.
Otsailaren 11 an Bartzelonako Gracia
auzoko espazio l iberatu bat
desalojatu zuten. 1 2an aldiz Grezian
Tesalonika herriko lantegi baten
langileek hau okupatu zuten martxan
jartzeko berriz ere.
BGAren TXOSTENABARAKALDOKO KULTURA ETAAISIALDIAREN
PUNTU BELTZAK
INTRO
Hona gatoz beste behin ere
Barakaldoko gazte asanblada
herri honetan inposatzen
zaigun aisialdi mota salatzera,
bada, ez gaudelako konforme
udaletxetik eta kapital ismoko
azpiegituretatik eskaintzen
zaigun kontsumismo
basatiarekin.
Asanbladaren sorreratik 7 urte
pasa dira jada eta hamaika
izan dira bizi ditugunak (kultura
alternatiboko ekintzak, maniak,
protesta kreatiboak, gaztetxeak
eta desalojoak…). Gure bidea
oso heterogeneoa izan dela
begi bistakoa da, Barakaldoko
gazteon ezberdintasunak
bezala, gu gazte asanbladari
forma ematen diogunak
baikara. Baina, nahiz eta
alaitasun eta garaipen ugari
izan ditugun, ez da bide erraza
izan, kapital ismotik eta
udaletxetik hainbat traba eta
eraso jaso izan ditugu.
Baina utz diezaiogun iraganaz
hitz egiteari eta zentratu
gaitezen gaur egun daukagun
egoeran, hau da, Barakaldon
jasotzen dugun gazte
aisialdian, kontsumismoan
guztiz oinarrituta dagoena,
alegia.
Gure bizitzak bideratzen ari
dira, eta honekin batera
beraien patrikak betetzen ari
dira, baina gu ez gaude prest
haien jokora jolasteko, ez eta
haien giroan sartzeko, beraien
eskaintza nazka ematen baitigu
Sistema kapital istak eta
udaletxeak beraien pausuak
ematen dituzten bitartean, guk
ez daukagu geldirik geratzeko
inolako asmorik, gure bide
propioa eraikiko dugulako,
beraien erasoei eta aisialdi
inposaketei aurre egiteko, gure
alternatiba armatzat hartuta.
Gure bidea argi ikusten dugu,
Barakaldo okupazio
mugimendua gorpuztea eta
helburu hori lortzeko hiru
fasetan antolatu dugu
#BarakaGaztetxeBidean eratze
prozesu hau: lehenengoan
gazteen iritzien berri izan dugu
Barakaldoko aisialdiaren
inguruan, eta horretarako
teknologia berriez baliatu gara,
twitter (@OkupiBaraka) eta
tuenti (Barakaldoko Gazte
Asanblada) internet
plataformak, kasu. Horrez gain,
gure aburuz pribatizazio eta
kontsumo sistema hau
mantentzea helburu duten
Barakaldoko kultura eta
aisialdiaren puntu beltzen
analisia egiten dugu hurrengo
lerroetan.
MAX CENTER
Max Center, Barakaldo eta
hurbileko guneetan, urtetan
zehar garrantzia handien izan
duen merkatal eta “aisialdi”
gune erraldoia izan da.
Mondragón Corporación
Cooperativa (MCC)-ren
proiektu nagusienetarikoa
izanik hamaika izan ziren hau
eraikitzeak ekarri zituen
korrupzio arazoak.
Biztanleen aisialdira
bideraturiko merkatal gunea
badirudi ere, kontsumoan
oinarritutako proiektua baino ez
zen izan, diru kopuru handiak
mugitu behar zituen
NEGOZIOA.
Horrela, hasieratik agerian
geratu zen zeintzuk ziren
irabazi gehienak lortuko
zituztenak, honen antzeko kasu
guztietan gertatu den legez;
proiektua aurrera eramaten
duen enpresak (izugarrizko
irabaziekin) eta bestetik
udaletxeko zenbait karguk
(zeintzuk trikimailuen bitartez
poltsikoak betetzen dituzten).
1 992ko azaroan honen eredu
garbiak agertzen hasi ziren,
MCC-k, Crespo (PSE-EE) eta
Mendizabal (PNV) Barakaldoko
Udaletxeko zinegotzien
kontrako salaketa jarri zuen
estortsioa leporatuta, enpresari
1 00 mil ioi pezeta eskatu omen
zizkioten urbanizazio tramiteak
arintzekotan.
Urte bete geroago Jone
Goirizelaia abokatuak (HB)
Barakaldoko Auzitegian idatzi
bat aurkeztu zuen, zeinean
Crespo, Carlos Pera
Barakaldoko alkatea eta PSE-
EE-ko beste bi zinegotzik,
MCC enpresari, Udaletxearen
aldeko “ekarpen ekonomiko”-
en bitartez, Vega de Ansioren
(447.400m2) gestio
inmobil iarioa erosi nahi izatea
leporatzen zioten.
Ugariak izan ziren bi parteen
arteko liskarrak eta
trikimailuak. Barakaldoko
Udalak 41 4 mil ioi pezetako
isuna jarri zion Max Centerri ,
eraikitzeko ahalmendutako
azalera gainditzeagatik, baina
azkenean bien arteko interes
ekonomikoak ikusirik isuna
baliogabetu zuen.
Hurrengo urteetan,
negozioaren errentagarritasuna
ikusirik, Max Ocio eraikitzea
erabaki zuten Max Center
merkatal gunearen aurrean,
zubi batez konektaturik. Eraikin
berri honetan zineetaz aparte,
boloetara jolasteko pista,
McDonald's, Foster Hollywood,
Gambrinus etab. eraikiz,
horrela urtero 11 mil ioi bisitari
izatetik 1 5 mil ioi izatera pasatu
nahian.
Egun, hasiera baten aisialdi
aukera baten moduan saldu
nahi izan zuten proiektua
NEGOZIO hutsa besterik ez
dela argi geratu da, zinerako
sarrerak 7€ baino garestiagoak
dira eta boloetan aritu ahal
izateko pertsona bakoitzak 5€
baino gehiago ordaindu behar
ditu.
Honen aurrean udalak ez digu
inongo alternatibarik
eskaintzen, hau baita berak
nahi duen aisialdi eredua,
kapital ismoak eskaintzen
diguna, kontsumoan
oinarrituriko eredua eta azkenik
alienatzen gaituen aisialdi
eredua, horrela gazteok inongo
arazorik sortuko ez dugula
ziurtatuko baitu.
MEGAPARK
Ongi etorri Megaparkera. Ongi
etorri prekarietatea,
kontsumismoa, Ama Lurraren
suntsipena eta espekulazioa
batzen dituen oasi
xarmagarrira. 2004an
inauguratu eta 1 37.000 m2-ko
azalera komertziala (440.000
m2 osora) duen merkataritza-
gunea, Barakaldoko eraldaketa
ekonomikoaren eredu
aldaezintzat saldu digute.
Baina errealitatea baieztapen
honetatik nahiko urrun dago,
hurrengo lerroetan irakurri ahal
izango duzuen moduan.
Lehenik eta behin, Megaparkek
hartzen duen azaleran,
Kostaldeko Legeari jaramon
eginik, ezin daiteke eraiki,
Kastaños ibaiaren ibi lbidearen
babes eremuaren barruan
hedatzen bait da gehienbat.
Arazo hau konpontzeko,
Udaletxeak 20 metrotara
murriztu zuen aipatutako babes
eremua eta bertan zegoen
hezegunea, hainbat hegazti eta
beste animalien ekosistema,
lurrez estal i zuen. Gainera,
Barakaldoko 1 984ko Arau
Ordezkatzaileak, uholde
arriskuagatik eremu hori
urbanizatzea debekatzen
dutenak, alde batera utzita
Bilboko egituraketan erabil itako
1 964ko lege batean errefuxiatu
ziren eraikitzerakoan.
Confederación Hidrográfica del
Cantábricok (CHC) eta Euskal
Ur Agentziak (URA) ere
uholdeen arrisku honetaz
ohartarazi zuten Barakaldoko
udaletxea.
Jarraitzeko, proiektua aurrera
eraman zuten enpresei
erreparatuz, espekulazio
kiratsa nabarmena da. Arcona
Ibérica eta Baensaren
eskumena da MegaParkeko
proiektua, non hainbat
enpresariren izenek arreta
erakartzen dute. Jose Ignacio
Basañez da hauetan
aipagarriena, dirutza egin bait
du MegaParken eta San
Bizenteko Dorreen
eraikuntzarekin, baita Malagan
eremu bat 20,7 mil ioi euroren
truke saltzeagatik. Hala ere,
badirudi Gorostizako txaleten
eraikuntzarekin bildutako
dirutza galdu egin duela, izan
ere La Caixarekin zuen zorra
deuseztatzeko 60 mil ioi
eurotan tasatutako kuadro
kolekzio bat eman behar izan
zion. MegaParken eraikuntzara
bueltatuz, beste izen bat
agertzen da Basañezen
alboan, Jose María Rodríquez
Conchouso, hain zuzen.
Enpresari hau, urbanizazio-
baimenen ordez Kanariako
herri bateko alkate bati
ordainketak egitearekin
erlazionatuta dago eta Melchor
Gil , Patxi López lehendakari
ohiaren koinatuari, agian diru
publikoz ordaindutako eremu
baten salmenta leporatzen
zaio.
Bestalde, kezkagarria da bere
irabaziak mil ioi eurotan
zenbatzen dituzten enpresa
multinazionalek euren langileei
inposatzen dizkieten baldintza
prekarioak, krisiaren aitzakia
erabil ita. Datuei erreparatuz,
langileen egoera latza da:
•Soldatak 745 eta 355
eurokoak dira lanaldi osoa eta
lanaldi erdia egiten
dutenentzat, hurrenez hurren.
•Lan-kontratu gehienak
gehiegiz jota 3 hilabetekoak
(kasu batzuetan egun
bakarrekoak) dira 28, 20 edo
ordu gutxiagoko lanaldiekin.
•Pertsonalak aparteko orduen
akumulazioa jasaten du,
konpentsazio edo ordainketa
barik.
•Langileen kaleratzeak eta
ERE-en negoziazioak ohikoak
dira.
Baldintza hauen itzalean
dagoen langile kopurua
1 200etik gorakoa da eta
emakumeak gehiengo dira.
Modus operandi hau jarraitzen
duten enpresak Ikea, Leroy
Merlin, Media Markt,
Toys’R’Us, Decathlon eta
Yelmo dira, besteak beste.
Egoera zital hau salatzeko
herriko eragile sozialek eta
sindikatuek egindako lana
aipagarria da: prentsa-oharrak,
protesta kreatiboak… Betiere,
langileei babesa emanez.
Amaitzeko, aurretik azaldutako
eragin negatiboez gain, bada
MegaPark egotearen kausak
sortzen duen beste efektu bat:
auzoen itzaltzea. Hiri-inguruan
eraikitako kontsumo eremu
erraldoi honek, denetarik
saltzen dizuna (behar ez
duzuna barne), auzoetako
denda txikiak itotzen ditu bere
publizitate nonahiko eta
lehiakortasun mugagabearekin.
Honen adierazgarri dira, gero
eta sarriago gainera,
Barakaldoko kaleetan barrena
denden erakusleiho hutsetan
aurkitzen diren “Alokatzen da”
edo “Saltzen da” kartelak.
Ondorioa argia da: lana kendu
dizun eta prekario bihurtuko
zaituen horrengana joan behar
zara hipoteka, argia, ura eta
delakoak ordaindu ahal
izateko.
Laburbilduz, saltoki- edo
kontsumo-gune handi honek
herriari egindako ekarpena
negatiboa da, langileen
prekarietatea, Ama Lurraren
hondatzea, eredu
kontsumistaren indartzea eta
auzoko komertzioen
beherakada eragin duelako.
Baina, ziur aski MegaParkeko
enpresen jabeen eta proiektua
bultzatu duten instituzioen
ikuspuntua guztiz bestelakoa
da.
GAZTEGUNE
Barakaldoko gazte gunea
Udalak kontratatutako enpresa
bat da, hau da, ez da
Barakaldoko udalak zuzenki
kudeatzen duen zerbait, ez eta
zuzeneko ardura bat daukana
berak egiten dituen ekintzekiko,
hala ere gazte guneak aurrera
eraman nahi dituen ekintza
zein proiektu guztiak
udaletxearen begi zorrotzetik
pasa behar dira, haren
onespena jasotzeko.
Horretaz gain, kultura eta
gazteen inguruko ardurak
dauzkaten zinegotziek
maiztasun finko batekin gazte
gunetik pasako dira haien
inbertsioa kontrolatzeko.
Beraz, Barakaldoko udaletxeak
eta haien zinegotziek, gazteen
aisialdiaren kudeaketa beste
batzuen eskuetan uzten dute,
beraiek kontrolatzaile soil
batzuk izatera pasatuz. Hots,
gazteon aisialdiaren kalitatea
enpresa pribatu baten eskuetan
dago.
Enpresa honek ez du edozein
aisialdi kudeatzen, bada,
aisialdi kontsumista eta
pasibotik haratago zerbait
gehiago nahi duten gazteei
zuzenduta dago, hau da, sare
horretan jausten ez diren
gazteak kontrolpean izatea du
helburu. Zergatik kontrolatzea?
Gazteok arriskutsuak garelako,
kritikoak garelako eta
izugarrizko indarra
daukagulako, Historian zehar
demostratu dugun bezala.
Gazte gunearen metodologia
hurrengoa da: institutu
bakoitzean arduradun bat edo
bi kokatzen ditu (Barakaldoko
erdigunean 2, Beurkon 1 , eta
Gurutzetan beste bat) eta
hauek tai ler ezberdinak eta
erakargarriak antolatzen dituzte
gazteentzako (funky, rap,
graffiti , etab. . ), hori egin ostean,
Barakaldon barrena dituzten
lokaletara (sanbizenteko kultur
etxekoa, san juan kalekoa,
etab) eta institututik kanpo
antolatzen dituzten ekintzetara
(inauteriak, zinema, etab)
gonbidatzen dituzte gazteak.
Gazteek gazte gunearekiko
inpl ikazio bat daukatenean,
beraien asanbladetara (esan
beharra dago asanblada hauek
ez direla batere parte
hartzaileak, bakarrik gazte
guneak antolatzen dituen
ekintzak birpasatzeko eta
ebaluazio baikorrak egiteko
balio dute) gonbidatzen dituzte.
Azkenez, talde egonkortu
txikiak dauzkatenean, proiektu
bat aurrera eramatea
proposatzen diete, amaitzen
dutenean sari bat emanez.
Metodo hau erabil ita, gazteen
parte hartzea sustatzen dute
eta haien inpl ikazioa eta
fidel itatea garatzen dute gazte
gunearekiko.
Kritika modura, aipatu behar da
aurrera eramaten dituzten
ekintzen, proiektuen, eta
tai lerren gehiengoa mundu
komertzial eta publizitarioaren
adibide argiak dira, gure
herrian kultura arrotz, al ienante
eta sucedanioei lekua eta
sustapena emanez.
Bestaldetik, gazteen
partaidetza oso murriztua da,
bada, beraiek bakarrik ideiak
proposatzen baitute, eta
ekintzen metodologia,
antolakuntza, etab gazte
guneko begiraleek egiten dute,
udaletxearen zuzeneko
zentsura aipatzen ez badugu.
Beraz, nahiz eta gazteen
trebetasun kreatiboak garatu,
haien autonomia eta
antolatzeko gaitasuna
murrizten dute, eta nahi duten
aktibitateetara bideratzen
dituzte gazteak, azken finean.
Ondorioz, ez dute gazteri kritiko
eta errebelde bat sustatzen,
baizik eta mundu honetan
telebistatik eta komunikabide
nagusietatik eskaintzen zaigun
errealitatea onartuko duten
belaunaldia garatzen ari dira,
guztiz pasiboa eta kontrolatua,
bada, haien ikuspuntutik,
gazteok ez baikara gai gure
aisialdia kudeatzeko eta gure
errealitatea kontrol ik gabe
eraldatzeko.
TXOSTENAREN AMAIERA:
Aurreko analisia burutu ostean
atera daitekeen ondorio
bakarra hauxe da: gazteok ezin
dugu jarraitu kontsumismoan,
prekarietatean, ama lurraren
suntsipenean, pribatizazioan,
espekulazioan… oinarritutako
kultura eta aisialdi eredu baten
menpe. Labur esanda, ez dugu
nahi kapital ismoaren funtsak
gure kultura eta aisialdia
kontrolatzea. Honi aurre
egiteko,
#BarakaGaztetxeBidean
kanpainaren bigarren faseari
ekingo diogu, Barakaldoko
gazteriak kontsumismotik at
beharrezkoak dituen kultura
zein aisialdi ekintzak kaleetara
eta herriko espazio askeetara
eramanez. Honen bidez,
herriko gazteriari alternatiba
dagoela erakutsi nahi diogu
eta, bide batez, gurekin batera
lan egiteko eta indarrak
batzeko deialdia luzatzen
diegu.
Hau da gazte asanbladak
Barakaldoko gazteriari egiten
dion ekarpen eta eskaintza,
orain zuen eskuetan dago
etorkizunaren kolorea
erabakitzea.
GORA BARAKALDOKO GAZTE ASANBLADA!! !
GORA BARAKALDOKO GAZTERI KRITIKO ETAERREBELDEA!! !
SOS EZKERRALDEA, MUGI GAITEZEN!
(BIZKARTZE)
Azken datuen arabera, 22.000
pertsona baino gehiago
langabezian daude ezkerraldean,
honi gehitu behar zaio 41 .000
pertsona baino gehiago lan
prekarioa daukatela. Honen
ondorioz gero eta jende gehiago
arazoak dauzkate aurrera
ateratzeko, pobrezia areagotzen,
ezkerraldeko biztanleriaren %1 0
pobrezia larrian dago eta astero
1 2 famil ia gutxi gora behera
beraien etxetatik kaleratuak dira.
Honen aurrean sistemak eta hau
gestionatzen dutenen erantzuna,
herritarrak gehiago itotzea da:
murrizketa sozialak arlo guztietan,
kaleratzeak eta prekarietatea
baimentzen dituzten politikak,
bankeroak, enpresariak eta krisia
sortu dutenak babestu. . . Euskal
Herri mailan egoera nahiko
parekoa da. Gainera egoerak ez
da hobera joango behintzat ezer
egiten ez badugu.
Horregatik mobil izatu behar gara,
gure etorkizuna jokoan dagoelako
eta mobil izazioak bakarrik
geldituko dituelako politika hauek,
sistema berria eraikitzeko.
Datozen hilabeteetan horretarako
hainbat aukera izango ditugu:
Martxoaren 1 ean IKEA-n honen
prekarietatearen aurka,
Martxoaren 1 2an Gasteizen
aurrekontuen harira (nahiko
gogorrak izango direla
herritarrontzat), Martxoaren 1 6an
Bilboko Manifestazio nazionala
murrizketen aurka, Ekainaren
1 ean Ezkerraldeko betiko martxa.
Handitu beharko den mobil izazio
egutegiaren data batzuk baino ez
dira. Bertan eta gainontzeko
mobil izazio guztietan parte hartu
behar dugu, soil ik mobil izazioaren
bidez edukiko dugulako
etorkizuna: herriz-herri , auzoz-
auzo, ikastetxeetan, lantokietan. . .
SOS EZKERRALDEA,SOS EUSKAL HERRIA!
VIOMICHANIKI METALLEUTIKI (Vio.Me)LANGILEEK ANTOLATUKO DUTEN LANTEGI BERRIA
(BIZKARTZE)
2001 .urtean gutxi gora behera
Argentinan hasitako
esperientzia Europara heldu
zaigu, Greziara kasu honetan:
huts dauden fabrikak eta
lantegiak okupatu eta martxan
jarri berriro. Askotan okupazioa
aisialdiarekin eta
etxebizitzarekin lotzen dugu,
kasu honetan lana sortzeko eta
ogasun kolektiboa lortzeko
erabiltzen da.
Viomichaniki Metal leutiki
(Vio.Me) (Tesalonikan)
Langileak 2011 ko maiatzetik
kobratu gabe zeuden eta gaur
egun lantegiaren jabeek hura
baztertuta daukate. Honen
aurrean langileek, lantegia
okupatzea eta produkzioa
berrezkuratzea erabaki dute.
Produkzioa berrezkuratzeaz
aparte antoaluntza eredua
goitik behera aldatzea erabaki
dute, antolakuntza
demokratizatuz (erabakiak
goztien artean hartuz). Bestetik
soldatak parekatu dituzte,
errekurtsoen banaketa
berdintasunean oinarritzen da,
produkzioa ingurumenarekiko
errespetuan oinarrituko da. . .
Lantegi honetako langileak
Grezia osotik babesa jaso dute.
Proiektua martxan jartzeko
finantziazioa beharrezkoa da
eta hau lortzeko lanean daude
langileak eta sindikatuak.
Berriz ere erakusten da beste
mundu bat posiblea dela
borondatea badago eta
kolektiboan oinarritutako (eta
ez negozio pertsonalean)
proiektuak posibleak direla.
AEK-ri ELKARRIZKETA, KORRIKAREN HARIRA
Laburbildu aurtengokorrikaren ezaugarriak etazeintzuk diren aurtengoediziorako helburuak:
Korrika bi urterik behin egiten
den euskararen aldeko
lasterketa/manifestazio
erraldoia da. 1 980an Euskal
Herria Oñatitik Bilbora
zeharkatu zuen 1 . Korrika
antolatu zenetik, 1 7 Korrika eta
33 urte igaro badira ere,
Korrikaren helburuak ez dira
aldatu: batetik, euskara Euskal
Herri osoan zehar zabaltzea
eta bestetik, Gau Eskola zein
euskaltegiak laguntzea.
Jakina denez, Iparraldeko eta
Nafarroako ikasguen egoera
larria da, eremu administratibo
horietako euskaltegi eta gau-
eskolek ez dute inondik ere
behar dituzten diru laguntzak
jasotzen, eta EAEko diru
laguntza politika erabat okertu
da, krisialdi ekonomikoaren
aitzakian.
Zeintzuk dira aurtengo leloaeta kolektibo omendua, etazergatik?
Korrika 1 8k “EMAN EUSKARA
ELKARRI” dio. Zergatik? Bada,
euskarak euskal herritarrok
elkarrekin bizitzeko hizkuntza
izan behar duelako. Elkarri hitz
egiteko hizkuntza. Elkar
entzuteko eta ulertzeko. Azken
finean, AEK-k gure hizkuntza
kohesiorako lehengaia eta
tresna dela uste du, herritarron
elkarbizitzarako gakoa, alegia.
Korrika 1 8 eta AEK-k
euskalduntzen eta alfabetatzen
ari diren milaka eta milaka
pertsonak omendu nahi dituzte.
Beren ahaleginarekin euskaraz
bizi ahal izatea ahalbidetzen
eta, beraz, elkarbizitzarako
aukerak sortzen ari direlako.
Zeintzuk dira aurtengoediziorako berrikuntzak,korrikaren inguruan egingodiren ekimenak…
Korrika 1 8 berrikuntzez beteta
dator. Korrika Kulturalaren
barruan, omenduak ikasleak
direla kontuan hartuta, Euskal
Herri mailako ginkana erraldoia
antolatu da. Joko honen finala
Korrikaren 1 8ren azken jaian
egingo da eta talde irabazleak
bidaia zoragarria lortuko du.
Aipagarria den beste
berrikuntza sakelako
telefonoentzako Korrikaren
aplikazioa da. Honen bidez,
denbora errealean Korrikaren
ibi lbidea eta lekukoaren
kokalekua kontsultatua ahal
izango da, eta norberaren
kokalekutik Korrikarekiko
dagoen distantzia ezagutuko
dugu. “Lekukoaren bila” jolas
birtuala eta Korrika Kulturalaren
agenda ere hortxe izango
dituzue. Doakoa da eta App
Storetik (Apple) eta Google
Playtik (Android) deskargatu
ahal duzue!
Laburbildu pixka bat,
Korrikan parte hartzekodauden moduan
Korrikan parte hartzeko modu
asko eta asko daude: Herriko
edota auzoko Korrika
Batzordean parte hartzea,
arropa erostea, Korrika
Laguntzailea pina erosiz,
Korrikaren web-gunean eta
sare sozialetan parte hartuz,
Korrika kulturalak antolatuko
dituen ekitaldietara agertuz,
Korrika 1 8ren hasieran eta
amaieran parte hartuz, hau da,
martxoaren 1 4an Andoainera
eta martxoaren 24an Baionara
joanez eta nola ez, bizkarrekoa
jantzita korrika eginez; euskara
ikasi, hitz egin eta euskaraz bizi
nahi dugula erakusteko.
Azkenik nahi duzuenagehitzeko aukera ematendizuegu.
Barakaldarrak, animatu eta
parte hartu euskararen aldeko
lasterketa erraldoian.
Martxoaren 22an, 11 :00etan,
elkar ikusiko dugu eta euskara
elkarri emango diogu! !
70 AÑOS DEL COMIENZO DEL FIN
(TXINDOKI)
Este mes de Febrero se
cumplen 70 años de la victoria
de la batal la de Stal ingrado,
batal la que cambio el curso de
la historia, siendo un punto de
inflexión del avance de las
tropas nazis en los vastos
dominios de la URSS y que
marco el principio del fin del
nazismo.
El avance alemán tenía como
objetivo los pozos petrolíferos
del Cáucaso, muy necesarios
para poder seguir sustentando
su beligerante maquinaria de
guerra, para ello Hitler movil izo
al VI Ejército del general Von
Paulus para el asedio de la
ciudad de Stal ingrado y confió
la protección de sus flancos a
divisiones rumanas, ital ianas y
húngaras, consiguiendo así
una fuerza de más de 500.000
combatientes en el frente
permanentemente.
Stal in, consciente de la
importancia de mantener el
control de la ciudad y de los
pozos petrolíferos del Cáucaso
fuera del alcance de los nazis,
no dudo en ofrecer la mayor
resistencia conocida en la
historia, dándole así significado
a la conocida la expresión “¡Ni
un paso atrás!”. Consiguió
reunir en la ciudad y sus
alrededores a más de un mil lón
de combatientes.
La defensa de la ciudad, fue un
gran ejercicio de valentía por
parte del Ejército Rojo que
desde el principio de la batal la,
el 23 de Agosto de 1 942 hasta
el fin de esta el 2 de Febrero
de 1 943, lucho casa por casa y
piso por piso en intensos
combates urbanos y tanta fue
la intensidad de estos que los
alemanes llegaron a llamarla
«Rattenkrieg», «guerra de
ratas».
Así, Stal in, junto al general
Zhúkov, consiguió mantener la
resistencia de la ciudad y el 1 9
de Noviembre de 1 942 lanzó la
gran contraofensiva contra las
divisiones rumanas e ital ianas
que custodiaban los flancos del
VI Ejército Alemán,
consiguiendo así rodear por
completo a las tropas nazis y
dejarlas aisladas (sin
posibi l idad de recibir ni
al imento, ni munición, ni
ningún tipo de
aprovisionamiento).
Una vez envuelto y aislado
todo el VI Ejercito Alemán
mediante la táctica en “pinza”
desarrol lada por el Ejército
Rojo, estos iniciaron el último
asalto sobre Stal ingrado el 1 0
de Enero de 1 943 acabando
con la rendición de los
alemanes el 2 de Febrero de
ese mismo año. Por parte de
los invasores fueron más de
850.000 combatientes los que
murieron a lo largo de toda la
campaña (de los cuales
400.000 eran alemanes),
mientras que los soviéticos
tuvieron que soportar unas
bajas aproximadas de 750.000
combatientes e innumerables
víctimas civi les.La batal la
significó un punto de inflexión
en la guerra, después de
Stal ingrado, las fuerzas
alemanas no volvieron a
conseguir victoria alguna en el
Este y los soviéticos l levaron la
iniciativa hasta la toma de
Berlín el 2 de Mayo de 1 945,
acabando así con la Alemania
nazi y con Adolf Hitler.
top related