herria 3054
Post on 06-Mar-2016
269 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
2010eko Apirilaren 29koa - 29 avril 2010 - 1,15 E - N° 3054- ISSN 0767-7643
Gezurti batentzat egia guziakpozoinak dira.(Louis Guilloux)
Egun guzietako hitzekinBiltzar nagusitik landa meza bat guziz hunkigarria emana izan da Gerezietako elizan. Pochelu eta Algueyru apezak aldarean, Laurent Pochelu izanki Léon Pochelu zenaren iloba. Berak oroitarazi dauku nor izan zen kalonje jakintsun hori, Gerezieta Etxemendiko semea, 1912an sortua, 1987an zendua, luzaz eta luzaz erakasle izana, gazteriaren formakuntzaz axola handihandia bazuena. Bera jakitate handiko gizona, ainitz arizan zena besten argitzeari, zientzia sailetako gai frango lantuz, konprenitzeko arras zailak izaiten ahal diren gauzak ere xinpleki esplikatuz, egun guzietako hitzekin, izan atomoen mundua, jendearen ilargirat heltzea edo kolorezko telebixtaren agertzea. Gisa hortako zernahi artikulu argitaratu zuen HERRIA astekari huntan, Garralda izenpetuak, ez hain aspaldi Euskaltzaleen Biltzarrak bilduak “Jakitatez jakitate” titulupean. Apez kartsua bestalde eta guziz jendekina.
Esker onezko kantu batMeza bururatueta denak elgarretaratu dira pilota plazan. Beste hitzaldi zonbaiten tenora baitzen. Han zen bixtan da Etxemendiko familia nasaia, han auzoko jende eta herritar frango, han Lekorneko hautetsi multxo bat, han euskaltzale andana
ederra, batzu Azkoitiatik etorriak… Eta denen artean esker onezko kantu suhar bat diote eskaini Léon Pochelu kalonjeari. Haren mereximenduak gogoan, haren lanak, traba guzien gainetik ereman zuen sail paregabea. Lucien Betbeder Lekorneko auzapezak gaingainetik goretsi du Léon Pochelu, gisa berean Piarres Aintziart Euskaltzaleen Biltzarraren elkarteburuak, bi aldiz gelditu behar izan dena haatik, eguerdi keinka hartan, elizako ezkilak uzteko anjelusaren joiterat! Lekukotasun hunkigarria ere Etiennette Etcheto lekondarrrarena, azpimarratzen zuela herritarrek euskararen alderat duten atxikimendua, oroitaraziz ere Euskaltzaleen Biltzarra jadanik izana zela behin Gerezietan eta gero ere berriz untsa gogotik eginen zaiola ongi etorri beroena.. . Horien denen gainerat, Fermin Miuraren zonbait bertsu pollit eta jendea lorietan zagon! Herriak eskainirik zintzur butstitzeño bat, elgarretaratze sano hori segitu da beraz Etchebarne ostatuan. Jateko hautak, giro arraroa, berriz ere zonbait bertsu eta kantu, Fermin Miura eta Manex Pagola denen aitzindari, zer behar zen gehiago!Egun ederra burutik buru eta horren oroitgarri hor dugu ere liburuño bat, Piarres Aintziartek xarmanki prestatua, han berean banatu dena, kondatzen duena nor ginuen Léon Pochelu, lekukotasun bikain batzuekin, besteak beste Eñaut Larralde bere ikasle ohiarena…
Zinez egun goxoa eta kartsua iragan dugu joanden igandean, lehenik Gerezietako kaxko hartan eta gero Lekorneko Etchebarne jatetxean. Karia hortarat, mundu huntan bizi zeno ukan etzuen omenaldi ederra eskaini zaio Léon Pochelu kalonje zenari. Euskaltzaleen Biltzarra antolatzaile Lekorneko herriarekin eskuzesku. Egun argia bihi bat hala izaitekotan. Euskaltzaleen Biltzarrak bere biltzar nagusia eginez hasi dena. Elkarte hori dugu IparEuskalHerrian gure kulturaz arduratzen diren guzien amatxi xaharra bainan beti erne dagoena. Azken denbora hotan ere ez da segur alfer egona. Hala nola eta besteak beste plazaratu duen sei urte huntan muntatu omenaldietan egin hitzaldien bilduma aberatsa, gaitzeko itzulia Heletatik Santa Grazirat, Itsasu, Sara, Aldude eta Beskoitzen gaindi! Aurtengo ere badu xede asko, ez baita joanden igandeko horrekin gelditzekoa.. Berriz ere, jaz bezala, Durangoko azokan parte hartzea bixtan da bainan lehentxago beste ateraldi bat Hegoalderat, Urretxu eta Zumarraga alde hortarat hain xuxen. Eta Piarrres Narbaitz kalonje zenaren omentzea, haren sortzearen mendeburua ospatuz.
Gerezietako plazan denak bilduak Léon Pochelu zenaren ohoratzeko eta eskertzeko…
Euskaltzaleen Biltzarra Gerezietan
Leon PocheluKALONJE ZENA OMENDUZ
Gure Hitza
Geroa gureJoan den larunbatean, Baionako unibertsitatean Euskal Kultur Erakundearen biltzar nagusira gomitatuak ziren Iparraldeko herrien ordezkariak, prefeta, Akitaniako kontseilua eta departamenduko kontseilu orokorra, bai eta kultur batasunak.Mikel Erramouspek ongi etorria denei, Pantxoa Etxegoinek jazko ekintzak, Frantxoa Cousteauk konduak, denak aho batez onartuak izan direnak, denbora berean ospatzen zirela Euskal Kultur Erakundearen hogei urteak. Aho batez ere hautetsien laudorioak.Hogei urte, ez da guti. Euskal Kultur Erakundea geroari buruz bideratua. Geroa gure eta jo aitzina !
Mundu zabalean
EragileEuskaltzaindiak argitaratzen duen Pla-zaberri aldizkarian, berrikitan irakurtuak ditut lerro hauk, Andres Urrutia euskal-tzainburuaren solas batzu, ohorezko eus-kaltzain berriak agurtzen zituela: “ Eragile, horra hor hitza. Hori dut nik gostukoa. Hori duzue zuek ere gostukoa. Horixe erakutsi duzue, eragin handikoak zaretela euskal kulturan eta eragin luzekoak nahi zaituzte-gu Euskaltzaindian eta euskal munduan”.Eragile. Hitz ederra segur. Aitortu behar dut haatik arras berria dela gutarik asko-rentzat. Luzaz eta luzaz, Iparraldean guti erabili dugu. Arrunt guti edo baterez. Bai-nan orai hartua dugu, arras guretua eta gure gosturat baliatzen. Gisa berean era-gin eta eraginkor, erro beretik heldu zaiz-kigunak.Eta denen buru nor da eragile? Bere sailean azkar eta sanoki bermatzen dena gauzak aitzin-arazi beharrez, mugitzen dena gure nortasuna eta gure ondarea be-giratzea gatik, kartsuki ari dena funtsezko garapen zerbaiten axola handiarekin…Eremuak zabal daude eta bada beraz ainitz eragile mota. Herri-Urrats hurbiltzen ari-eta, nola ez aipa konparazione ikastolak sortzen dituztenak eta gero bizi-arazten, traba guzien gainetik, ikusiz badela hor bide bat guziz egokia euskarak iraun de-zan gure herrietan. Eta hori da alor balios bat beste ainitzen artean. Erakaskuntzan berean, beste adar batzuetan ere, badira eragile xintxoak, lan ederra egiten dute-nak. Eta badugu funtsean denen beharra gaurko egunean. Kulturan, ekonomian, ki-roletan berdin, zernahi gisetarat eragileen lanak munta handi-handia dauka, hori nork ukatzen ahal du? Kulturaren mundu hortan eman dezagun, zertan gintazke ez balire ba eragile kartsu eta jarraikiak kantua, dantza, bertsularitza, literatura, antzerkia, musika eta gaineratikoak bultzatzeko, lehengoa begiratuz eta denbora berean sorkuntzak sustatuz, Henri Duhau euskaltzale bikai-nak aski ederki dion bezala berriki plaza-ratua duen liburu batean. Gure gazteek laneko segida manerako bat segurta deza-ten herrian berean, horri buruz ere zonbat urrats ez da egiten, frangotan aski egoera zaila izaiten delarik, hor ere badira behar-rik eragile erneak eta ausartak…Gauden bada ahal bezen eragile. Erran nahio baita langile bero eta jarraiki. Sail guzietan. Sail premiatsuenetan kausi di-takeelarik gure gostuko segurik Batera-k sustatzen duen hori, Ipar-Euskal-Herriak ukan dezan egitura berezi bat bere norta-sunaren legezko ezagutgarri…
Janbattitt Dirassar
Gehexan Pontto
• Kataluñako ehun bat herritan bozkatze berezi bat bazuten j o a n d e n i g a n d e a n . Independentziaren aldeko dei bat zabaldua izanik karia hortarat. Parte hartzea % 20ekoa izan da, bozen % 92 baiaren alde. Beste herri b a t z u e t a n duela zonbait denbora gisa bereko boz
katzea egina izanik, orotarat miliun erdi bat boz izan da independen tziaren alde. • Herri aberatsek pobreeri laguntzak emendiotan dituzte beti, %0,7 ez goratuz denaden gaurko mailean. Laguntza horiek 90 miliar euro jo dute 2009 urtean edo 119 dolarretan eta huna zein izan diren gehienik eman dutenak beharretan ziren he rrieri: Amerikar Estadu Batuak (29,48 miliar dolar), Japonia (16,40), Frantzia (15,26), Alemania (13,25) eta Inglaterra (11,70). Dinamarka, Luxenburg, Norvegia, Holanda eta Suedak beren herriko e rrebenio osotik % 7 emaiten dute laguntza horretan. Aldiz, herri hauek dira beren emaitzak emendiotan dituztenak aurten: Belgika (+ 11,5%), Dinamarka (+ 4,2%), Finlandia (+ 13,2%), Frantzia (+16,9%), Inglaterra (+ 14,6%) eta Sueda (+ 9,4%). Gauza ederra hori, ez duenari duenak laguntza bainan beti eskasa haatik, ikusiz pobreek duten gibelatzapena. Gainerat, krisia ekonomiko honek ere ez du onik egin.• Brasilia: Brasilgo kapitala berritsuak bere sortzearen ospakizunak egin ditu behar ziren bestekin. Duela ehun urte izan zen zelai ordoki huts bat erabaki baitzuten hor izanen zutela herri hortako kapitala berria. Delibero hori zen lanik errexena, nazio hortako jendetzea ulia bezala emandatzen ari zen mende hortan. Bizpahiru urte eman zuten hiri hortako etxe nagusien altxatzen 50 mila langile loturik obran. Orai hori da Brasilgo hirugarren hiria jendetzez 2,6 miliun biztanlerekin baina ahal bezala bizi da inguru haietako jendea eta familia metatuak, nahaskeria ainitz eta krima frangorekin, erran nahi baita Sao Paulo eta besteak badituela Brasilek Brasilia baino hobeak ainitz gisatara.• Alemaniak ere badu kanpotiar jende asko bere lurrean, langile emigratu eta beste. Zerbaitetarat helduak diren batzu
ere bai haietan jadanik. Huna orai badutela kanpoko zeren ministerioan ere turkiar andere bat, 38 urtekoa eta musulmana, Ayül Özkan bere izenez, eskolatua bixtan dena eta abokata Angela Merkel anderearen idekitasuna erakusten duena. Hots, ez direa 15 miliun migrante orai Alemanian!• Aita Sainduak Mediterraneo itsasoko Malte ugartean egin duen bisita hunkigarrian berrikatu ditu bere mintzaldietan Elizak bere hastapenetan horgo arbasoekin izan zituen lokarriak. Deitu ere ditu girixtinoak hor leial egon diten beren fermutasuna beiratuz haurraren biziaren alde bai hau sortzerakoan eta bai bere familiari zaion sustenguan, bide beraz agertzen zela Elizaren buruzagia abortuaren kontra eta dibotzioa baztertzen duen familia leialaren alde, kuraiarat deituz bereak. • Benazir Bhutto anderea ez dugu ahantzia, 2007ko abendoaren 27an Islamabaden hil zutena. Bi aldiz Pakistango gobernuaren buru izana 1990ko urteetan lanjer haundian utzi izana toki haietan ziren egunetan. Alabainan doidoietarik hutsegina izan berria zen 139 hil izanak ziren jauzketa suizidio batean. Huna orai preseski ONU nazioartekoaren inkesta batek orduko gobernua akusatzen duela Perez Mucharrafena, zertako etzuten andere ministroa hobeki zaindu, eta hilketa gertatzearekin ere Talibana zutela gehiagorik gabe akusatu hiltzaile bezala. Oraiko gobernuak aldiz, ONU honen aitzinean, erantzun du berak duela beregain har tzen bere inkesta. Gisa guziz eztabada hor dago, beti bizi.• Ekuadorean, bi Ameriken erditsu hortan, Rafael Correa president sozialista ez dabila ados batere petrolio konpainiekin. Joanden astean jakinarazi ere du herriz kanpoko petrolio konpainieri, mehatxu molde batekin: espropiaturik kanpo ezarriko dituela konpainia horiek ez badute tratuberritze bat onartzen beste kondizio berri batzu onartuz eta sinatuz. Biga zituen hor auzibegitan, har edo utz: Penrenco frantses konpainia eta Oxy amerikarra.• Al Qaidak libro igorri ditu Mali iparrean italiar senaremazte batzu joan den abenduaren 18an bahituak zituenak, Mauritaniako mugetan. Islamista armatu horiek badauzkate oraino bestalde bi humanitario español joan den hazaroaren 29an Mauritanian bahituak zituztenak.• Austrian, beren presidentaren hauteskundeak zituzten eta Heinz Fisher presidentak berak ditu aisetasun haundian irabazi bere 71 urtetan ehuneko 78 bilduz bere alde. Kontra zuen Barbara Rosenkraz eskuinburuko andereak ehuneko 16eko bat bildu izan behar du.• Mahmud Abbas palestinarrari gomita egin dio Barak Obama Estadu Batuetakoak bere Amerikarako bisita batentzat elgarrekin solastatzeko eta baia eman dio bere ihardespena arabeak.• Liban nazioko zenbait mila manifestalari ibili dira Beyrut kapitalean protestaz eta gorago adiarazi beren herriko gidaritza laiko baten deia araba erlisioneko gidaritzatik libraturik.• Inglaterrak bere lehen ministroaren hautatzeko bozak beharrak baititu helduden maiatzaren 6an, huna Nik Clegg demokrata liberalaren buruak galde hau egiten duela: Gordon lehen ministroak ez dezan gehiago bere kargu horren luzatzeko baimenik izan.
2
Han eta HeMen
Denbora nola daien! Aspaldiko ixtoria dela iduri luke Ezterenzubi Mendiburuko familiatik lehenbiziko haurra edo gaztea Ameriketarat juan zela 1949 agorrilaren 24 zen Manez anaia zaharrena etxetik abiatu zela delako Amerika hartarat buruz eta gaur gibelerat begiratu eta iduritzen zaut berrikiko gertakari bat dela urteak juaiten dira ohartu gabe!Urteak joan eta urteak jin Mendiburuko familiatik bost haurride joan ziren Ameriketarat, azkena 1961 buruilean eta geroztik denak han bizi dira. Manez lehenik juan zen Arizonako estaturat bere aitaren anaia bat « otto Eñaut », Arizonako artzaina baitzen eta ardura gertatu den bezala bere iloba bat eremanarazi baitzuen artzain berdin Euskal Herrian gertatzen den bezala familiako izen bera artaldearekin jarraikaraziz Arizonako basa mortu eta mendi haundietan.Urte zonbait osabarentzat artzain egonik Manezek eta bere auzoko Juanes Arriaga Ezterenzubi Ottarreneko semeak beren artaldea erosi zuten eta xoria bezain kontent bi adixkideak abiatu ziren Arizonan beren artaldearekin, mendebaleko euskaldun artzainen ixtorioa aintzina jarraikaraziz.Gazte gaztetik biak arras adixkideak ziren, eta biak ahantxu
batean juanak Arizonarat. Elgarrekin ardiak erostearekin biak loriatuak ziren beren eginbideaz. Manezek erraiten du bultaka zernahi lan egin behar ukaiten zutela, bainan elgarrekin zonbait arralleria eta irri ere badutela eginik. Arratsetan mendi zabal ixil hetako gau eztiak kantuz xoratzen zituztela. Bortuari alegrantzia batekin bizi berri bat kuraiaz betea sendiaraziz.Urte zonbaiten buruan 1959 ekainaren seia Manezek hartu zuen Louisa Flagstaff Arizonako andere gaztea espos laguntzat.Bi gazteak artalde batekin hasiak zirenak orai bazituzten bi artalde, eta Manez ezkontzearekin pentsatu zuten behar zutela bakotxak bere gain joan ea ondoko larrazkenean biak berexi ziren, bakotxa bere artaldearekin geldituz.Geroztik biak artzaingotik bizi izanak dira, Manez orai lauetan hogoi urtetarat hurrantzen ari da bainan oraino bere artaldea badauka. Artalde bat arras maite duena.Juanes duela zonbait urte bihotzeko ukaldi batek ereman zuen. Biak beti arras adixkide egonak dira.Euskal Herrian gelditu zen anaia Eñaut Etxamendi, urte berean ezkondu zen Tolosa herrian Jenny andere gaztearekin.
Geroztik, mende erdi bat juan da eta pentsatu dute behar zutela Bakersfield Kalifornian elgarretaratu sei aurrideak elgarrekin urrezko ezteien ohoratzeko.Zoritxarrez zazpigarren arreba Kattalin Lecumberri Menddiko Etxekandereak begiak hetsi zituen duela zonbait urte.Gelditzen diren seiek, familiako elgarretaratze bat egin dute Anne Marie arrebaren etxean, jendaki eta adixkide zonbaitez lagundurik.Beren egun ederra euskaraz kantatu meza batekin hasi dute arrebaren etxe aintzineko zuhaitzen azpian. Meza emailea apeza eta adixkidea Father Graig Amerikanoak ez du eskuararik mintzatzen bainan a rras gustatzen zaizko euskaraz kantatu mezak, euskal kultura arras maite du.Meza bururatzean Graig apezak sei bikoteak elgarrekin buruz buru ezarri ditu eta ezkontza berritze bat eginarazi deie. Hori hemengo usaia bat da.
Ondotik, Johnny Kurutxet Mendiburuko auzoa eta adixkideak pertsu batzu kantatu ditu egun horren karietara.Gero, denak gaitzeko giro goxoan egon dira elgarrekin. Han ziren jende multxoan denak kantua maite dutenak baitziren, gure euskal kantuek ez dute huts egin. Han kantatu diren xaramela zonbaitzuk ereman gaituzte (naski amentsetan) berriz Baxaxaharreko xokoraino, denboran han iragan ogi joiteak, arto xuritzeak edo herriko besta egunak, berriz biziarazi dauzkigute. Eta bixtan da Ezterenzubiko mendi eder eta bazter xoragarriek hartu dutela aipa aldi onik.Guzien haurrak eta haurren haurrak han ziren « urrezko eztei doblen » airosteko.Agur zueri Manez eta Louisa, Eñaut eta Jenny. Atxik hola hola osagarri eta omore on hori ainitz urtez, berriz ere elgarretara gaiten atseginekin.
M.E.P.S. Ni ere gonbitatua nintzan!
Bakersfield Kaliforniatik Urrezko ezteiak
Gazteagoen ahotik euskara eder zaigu. Hizkuntzaren geroa hortik badabila. Haatik aitor dezagun denetarik entzuten dugula gaur egun. Huts bakar batera mugatuz, mugagabekoaren beherakada deitoratzen dut gutun honetan.Mugagabekoan (à l’indéfini), izena artikulurik gabe doa. E tsenplu oker eta makurtzat egun hauetan errepikan aipatu dira tren lasterraren bide berriaz bozketa bat antolatu duten bederatzi lapurtar herri. Hona maiz entzun dudana : « Lapurdiko bederatzi herriek LGV xedearen kontra bozkatu dute. » Eta hona erdarazko itzulpen zuzena : « Les neuf communes du Labourd ont voté contre le projet de LGV. » Iduri luke Lapurdin ez dela bederatzi herri baizik. Ainitzez gehiago dira ordea : berrogeita bat xuxenxuxena !Beraz ez zen mugatuan (au défini) mintzatu behar, e artikuluarekin (erdaraz les), baina mugagabekoan, artikulurik gabe : »Lapurdiko bederatzi herrik LGV xedearen kontra bozkatu dute », hots erdaraz itzuliz, « Neuf com
munes du Labourd ont voté contre le projet de LGV. » Gisa berea deklinabideko beste kasuetan : herritako, herritan, herritara, herritarik…Halaber eman dezagun Etxegarai batek hau edo hura egin duela aipatzean, « Etxegaraiek egin » duela erraten bada, heldu da « Les Etxegarai » erraten dela pluralean, Etxegaraik bakarka egin duelarik.Gazteagoei aholku ematera ez naiz ausartuko, haatik bai nire adinekoei. Eiki txarrena da batzuetan ni bezalako xaharrek ere huts berri horiek errepikatzen ditugula, lehenago sekula santan egiten ez genituelarik. Halere hutsen kopiatzeko makur eta oker horrek gauza bat onik bederen badu : ikasteko ahala ez dugula joana. Beraz lehenbizikorik ohiko euskara ez dezagun ahantz, alderantziz gazteagoei irakats diezagula, familiakoei bederen, eta gainera hitz berriak haienganik ikas, gazteek dakizkiten hitz berrien beharra baitagu gauza berrien errateko. J L D euskaltzaina
Mugagabekoa galtzear ?
3
HeGoaldeanGernikan, ez dute ahanzten...Duela 73 urte, 1937ko apirilaren 26an, Alemanek funditu zuten
Gernika, Francoren agindu pean. Izigarria izan zen gertakaria! Urte guziz, orduko hil eta zaurituak gogoan, izaiten dira ospakizun hunkigarriak. Aurten ere bixtan da, eta bildutasun handienean...
Euskaldunon Egunkariaren eskerrakBilboko Euskalduna Jauregian antolatu ekitaldian auzipetuek eskertu dute, auzia aintzin ala auzi denboran, gizartearen aldetik urte luzeetan izan duten sostengu anitza eta zabala. Joan Mari Torrealdaik eskerrak eman ditu, Euskaldunon Egunkariako zuzendaritza ala ogibidea galdu zuten 100 bat langilen izenean. Xabier Mendigurenek gauza bera egin du Egunkaria sustengatu duten taldeak eskertuz bai Euskal Herrian, bai Katalunian bai eta Estatu Espainiarrean. Musikari, bertsulari, dantzari, giro ederrean iragan da ekitaldia, bi milako bat jenderen aitzinean. Besteak beste, Jon Maia dantzaria, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso bertsulariak, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza bertsulariak gitarraz lagunduta, Gose eta Katamalo taldeak, Ubeda anaiak, Aitor Gorosabel Su Ta Garreko abeslaria eta Juan Mari Beltran aritu ziren taula gainean. Alderdi politikoetarik ere sostengu zabala errezebitu du egunkariak, PNVEAJ, EA, EB eta Ezker abertzaletik. Ondoko egunetan egitekoa den auzi ekonomikoa oroitarazi du Joan Mari Torrealdaik
Ezker abertzaleak ETAri ala Espainiako Gobernuari galdea ETAri su eten iraunkorra eskatu zion Bruselako Adierazpena deituari, nazioarteko pertsonalitateek izenpetuari, ETAk ala gobernu espainiarrak erantzun baikorra eta eraikitzalea eman behar diotela galdegin du ezker abertzaleak. Karmele Aierbek
eta Txelui Morenok ezker abertzaleko beste berrehun bat kiderekin luzatu dute deia Iruñan egin agerraldian.
Adierazpen hortan ETAri sueten iraunkor eta egiaztatzeko modukoa eskatu zioten nazioartean izen handia duten 21 pertsonalitatek . Espainiako Gobernuari, berriz, neurri bereko e r a n t z u n a galdatzen zioten .
Bruselako Adierazpena martxoaren 29an nazioartean izen handia duten 21 lagunek aurkeztu zuten, eta gatazka konponbidean jartzeko ETAri sueten iraunkor eta egiaztatzeko modukoa galdegin zioten.Espainiako Gobernuari, berriz, neurri bereko erantzuna eman dezala. Brian Currin nazioarteko bitartekari hegoafrikarrak gidatu zuen adierazpena, eta, besteak beste, Frederik Willem de Klerck, Albert Reynolds eta Mary Robinson gobernuburu edo presidente ohiek eta John Hume, Betty Williams eta Desmond Tutu Nobel saridunek sinatu zuten adierazpena.
Alderdi gehienek urrats gehiago egin dezan galdatu diote ezker abertzaleariEzker abertzalearen adierazpenak erreakzio politiko asko eragin ditu. PSEk eta PPk ez dute aldaketarik ikusi. EAJk eta EBk baikorki hartu dute deklarazioa, baina urrats gehiago egin behar dela jakinarazi diote; EAk aldiz uste du egoera politikoa argitzen ari dela.
Eusko legebiltzarrak 30 urteDuela 30 urte sortu zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Legebiltzarra. Hogoitahamar urte hauetan Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan direnek parte hartu dute ekitaldian salbu Ardantzak,osasun arrazoinak izanez. Juan Jose Pujana, Joseba Leizaola, Jesus Egiguren eta Izaskun Bilbao. Legebiltzarreko president ohiek ere parte hartu dute salbu Juan Maria Atutxak Legebiltzarreko presidente ohiak, ez baitzuen jarri nahi Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz Sozialista Abertzaleak taldea ez disolbatzeagatik «desobedentzia» leporatu ziotenen
ondoan Enrique Casas, Santi Brouard, Gregorio Ordoñez eta Fernando Buesa atentatuetan hildako legebiltzarkideak gogoratu dituzte
Paul Bilbao : Kontseiluko idazkari nagusi berriaBilboko Euskalduna Jauregian egin ekitaldian, Xabier Mendiguren eskutik, Kontseiluko idazkari nagusiaren lekukoa hartu du Paul Bilbaok. Hamabi urtez Kontseiluko idazkari nagusi izan ondoan Xabier Mendigurenek erretiroa hartu du eta esker za
balak lortu ditu euskararen alde lan egiten duten erakundetako ordezkarietarik
Urriaren 25a besta buru ofiziala hegoaldean1979ko urriaren 25ean onartua izan zen Gernikan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako akordioa hiru euskal probintziei autonomia estatutoa onartzen ziena. 1979ko erreferendumean jendartearen %58,8ak parte hartu, eta boza eman zutenen artetik %90,3k estatutuaren alde bozkatu zuten. Alde ez zirenen artean AP eta HB ziren.
Urriaren 25a autonomia estatutoaren besta burua ospatzearen alde bozkatu dute PSE, PP eta UPDk. Aldiz, alderdi abertzaleak kontra agertu dira, besteak beste Espainiar Estatutuko 40 bat eskumen Euskal Gobernuari ez baititu onartuak, nahiz eta 30 urte pasatuak izan.
Garzonen epailearen aldeko manifestaldiakMilaka lagunek manifestatu dute Espainiar estatuko hogei bat hiritan Baltasar Garzon epailearen alde eta frankismoaren zigorgabetasunaren kontra. Ezke rreko alderdi, sindikatu ala kultur munduko ordezkari askok parte hartu dute manifestaldietan Espainiako Justiziarentzat salbuespena salatuz.
Manifestatzalek azpimarratu dute 1977ko Amnistiaren Legea Konstituzioaren aitzinekoa dela Varela Auzitegi Goreneko epaileak ideki auzia Espainiako demokraziaren adingabetasunaren froga dela.
Garzonen auzipetzea erabaki du Varela epaileak, frankismoaren biktimen inguruko ikerketak berabiatzea gatik, untsalaz amnistiatuak izanak direnak
Batasuna eta PNV-ren arteko bilkuraIragan martxoaren 18an bilkura egin zutela EAJko buruzagiek
eta ezker abertzaleko ordezkariek onartu du Joseba Egibarrek PNVko ordezkariak. Bilkuran berak ala alderdi buru den Iñigo Urkulluk parte hartu zutela baieztatu du
Montxo Armendariz Nafarroko Unibersitateak omenduaMontxo Armendariz zinegilea doktore Honoris Causa izendatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Miguel Sanz Nafarroako pre
sidenteak parte hartu du ekitaldian. Armendarizek esker onez hartu du izendapena, idaien elkartrukea eta mestizaia artistikoaren bidez herriaren kultur aberastasuna emendatzea dela bere helburua deklaratuz
Txernobileko 262 gazte uda Euskal Herrian iragaiteraTxernobiletik jitekoak diren 262 gaztek, helduden uda Euskal Herriko familietan iraganen dute. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko familietan egonen dira ekainaren 21 etik agorrilaren 23a arte, gero Ukrainara itzultzeko. Txernobil Elkarteak antolatu egonaldia ez da lehenbizikoa. Duela 24 urte gertatu zen Txernobileko ez beharra eta Euskal Herrira jinen diren gazte hoietan gehienak ez ziren sortuak
Urkullu ETAren jo mugan ?Poliza iturriek diotenaz, eta hegoaldeko prentsa gehienak zabalduaren arabera, azken poliza operazioan arrastatuak izan diren abokaten paperetan aurkitua lukete Urkullu, PNVko alderdi buruaren kontrako atentatua egitea aholkutua liokela abokatu hoietako batek ETAri. Urkulluk berak harriduraz aitortu du, prentsaren bidez jakin duela horren berri eta ez barne ministeritzatik.
Xabier Mendigurenek lekukoa Paul Bilbaori pasa tzen dio kontseiluaren idazkari karguan.
4
1 – « Hila zen eta huna nun berriz bizi den. Galdua zen eta huna nun berriz aurkitu dutan »Hitz horiek erran ditazke San Frantses Jatsukoaz. Ebanjelioko seme gaztearen gisa, Frantsesek beste ametsik bazuen Pariserat joan zelarik. Diplomak nahi zituen eskuratu gero erakasle handi bilakatzeko eta bixtan den bezala ohore eta diru ainitz irabazteko. Bainan Iñaki bere euskaldun lagunak gogoeta seriosak egin arazi ziozkan egun batez Jesusen hitz hauk aipatuz : « Zertarako du gizo-
nak mundu guziaren irabaztea bere bizia galtzen badu. Bere bizia salbatu nahi duenak gal-duko du ; bere bizia nerega-tik galduko duenak aurkituko du ».Plazerretan edo ohoretan denborarik galdu gabe, bere indar guziaz, batere gibelerat itzuli gabe, emeki emeki, huna arras bihotz berritua gure gizona. Jesusen mezulari paregabea bilakatuko da.Indietarat heldu zenean huna zer oihu egin zuen GOA hiritik. « Hemen badira ainitz jende prest direnak girixtino bilakatzeko bainan nehor
ez da heieri BERRI ONAREN emaiteko. Zonbat aldiz ez dut pentsatu Pariseko zuen eskola handi horietarat joaitea gazteeri erraiteko zonbat jende galtzen diren heien faltaz. Jainkoak kondu galdeginen diote egun batez xahutu dituzten dohainez ! Beren abantaila bilatu orde erran balezate Jainkoari : Huna ni ! Zer nahi duzu egin dezadan ? Nahi baduzu prest naiz Indietarat joaiteko ez lukete batere Jainkoaren jujamenduaren beldurrik ! Eta orduan zer bakea eta zer bozkarioa ! Paganoak miliunka giristino bilaka litazte
Ebanjelioaren mezulariak balizte. Hemen egunak osorik pasatzen ditut bataiatzen eta aratsean besoak nekatuak ditut ».Ez duzuea uste oihu hori guretzat dela egun ? Iduritzen zaut gu ere lur huntako ontasuneri eta ere plazerreri hainbertze josiak girela nun ez baitugu denborarik gehiago gure haurren fedearen hazteko edo gazteeri Jesusen ezagutarazteko. Ez ote da gure fedea, gure burrasoek, Elizak eman daukun ontasunetan aberatsena, epeltzen ari edo berdin hozten. Nuntik izanen dira apezak gure Euskal Herrian zuek burrasoek eta gu denek ez badugu hazten eta azkartzen gure sinestea. Bai, San Frantses bezala bihotz berri gaitezen !
2 – Seme gaztea xutitu zen eta joan, gose baitzen, bere Aita-ren ganat erranez : Aita bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra ! Eta Aita ikusi orduko besarkatu zuen eta besta egin. Hori gertatzen da kofesatzen giren aldi guziez.Bainan egia erran Sakramendu paregabe hori ez ote dugu ainitzek abandonatua. Ez omen dute jendeek bekaturik : ez dut hil, ez dut nehor kolpatu, ez dut
nehori deus ebatsi. Eta beraz ez dut bekaturik. Holakoeri behatu eta ari naiz nere gogoarekin: zer xantxa dukan holako jende sainduekin bizitzea. Hobenik gabe dira denak ! Eta bizkitartean zonbat familia deseginak, zonbat herra partimenen ondotik, zonbat jelosia !Zer zion San Frantsesek kofesioaz ?Bere misionesteri huna zer kontseilu emaiten ziozkaten : gure herrietan jendeak kofesatu aitzin gogoetak egin araz bizpahiru egunez eta gero kofesatuko direlarik, eman bekatuen barkamendua hiru egunen buruan penitentzia egin dezaten eta nigar egin beren bekatuez. Haatik ez beldurra sarraraz heien bihotzean bainan mintza Jainkoaren miserikordiaz eta amodioaz. Bertzela ez dute ahalgez aitortuko egin duten gaizkia.Ez dezagun bazterrerat utzi sakramendu handi hori. Segur gira Jainkoaren barkamendua ardiestea gu ere xutitzen bagira parabolako seme gaztea bezala eta Aitaren ganat joaiten : bai, bekatu egin dut, nahi dut bihotz berritu eta fededun bilakatu.
J. P. Etcheverry
Jainkoa bizia Jendea
eGun eta biHar
SaboianLekuaren gainean ezin egonarekin, Nicolas Sarkozy presidenta Saboian izan da, Annecyhirian, hango hautetsi eta kargudun askoren aitzinean mintzaldi baten egiten . Biziki itzuli laburra haatik, zerbait gisaz egunkarietan eta telebixtan a rras guti aipatua izan dena…Zertarat joana zen Saboiarat? Saboiarreri dena lausengu eta konplimendu artzerat, biziki frantses xintxoak direlaeta… Bainan zergatik holako perekaldi goxoak? Saboia ez baita hain aspaldi sartua Frantzian bainan duela xuxen 150 urte. Ordu arte ardura bere gain egonik. Egia erran, eta ez gira xehetasunetan sobera sartuko bainan gauza batzu ez dira aise uzten ahal batere aipatu gabe, Saboia herrialde gotorra izana da, eta bere kondu zagoena, Frantzia, Italia eta Suisaren arte hortan. Gorabehera ainitzekin. Lehen ere frantsesek sei aldiz menperatua, azkenik Iraultza handiaren keinka hartan eta Napoleonen denboran. Gero, beste Napoleon batek, Napoleon IIIak, lagundu zuela Italia bere batasunaren egiten, hitzarmen bat finkatua izan zen, laguntza horren alderat preseski, Saboia Frantziari lotzeko, hango jendeak berak
ere ados izaitekotan.
Gehiengo harrigarriaEta bozak muntatu ziren. 1860eko apirilaren 22an hain xuxen. Urtebetetze hori da joanden egunean ospatu, Sarkozy bera ere espresuki harat joanik. Duela 150 urte 130.523 bozemaile agertu ziren Frantziari juntatzearen alde. 235 bakarrik kontra, kasik nehor ez beraz! Eta bospasei mila egon bozik eman gabe. Bainan badakizue zer kondatzen duten historialari batzuk? Bozak arras bitxiki iragan zirela. Boztokietan, paperak ba omen ziren baiarekilakoak, bainan ezarekilakorik ez! Horiek hola, orai ere badira, mende bat eta erdiren buruan oraino, Saboiaren nortasunari errotik atxikiak diren batzu. Askok galdetzen dute Saboia lurralde bezala ekarria izaitea, Akitania bezala konparazione. Beste batzu, arras guti denen buru, bainan batzu ba halere, aise urrunago johan dira. Saboiarentzat beregaintasun osoa, independentzia beraz, eskatzeraino! Liga izeneko alderdi bat ere badute muntatua xede hortarat! Sarkozyk ez du haatik holakorik batere aipatu!
IhauteriaIragan asteburu hortan, gaitzeko
bestak izan dira Nantesen, karro apaindu eta gaineratiko. Ihauteria zuten ospatzen. Frantzia guziko ihauteria jendetsuenetarik, Nizakoaren ondotik lehena omen! Bainan zer da ihauteria hori, hoin berant heldu dena? Pazko ondoan eta ondoan! Betiko ohidura berme, ihauteria bururatzen da untsalaz Hauste bezperan, garizumaren hasteko keinkan. Muga horri ez hanbat kasu egitea, hori bat da, bainan hoinbeste denbora berantago ospatzea ihauteria, arrunt sasoinkontran, ez dea ba hor halere zerbait arras oker dagoena?
Hauxe da ixtorioa!
Hau ere Nantesetik jin zaukun berria bainan ihauteriarekin deus ikustekorik ez duena! Polizak larderiatu du 31 urteko emazte gazteño bat, 22 euroko ixuna ere emaiten ziola, bere autoa gidatzen zuelakotz niqab delakoa zoinean. Hori da
a rropa berezi bat gorputz guzia estaltzen duena begiak baizik ez ageri. Emazte musulmano batzu dira hola beztitzen. Kaxketadunentzat, holako jauntzia soinean ez duzu autoa plantan gidatzen ahal, trabatua izan zitazke, bixta ere ttipitua. Emazteak ezetz, soineko horrekin ere berdin ibiltzen dela auto baten gidari eta denak berdin untsa ikusten direla. Bera bederatzi urte huntan hola dabilala, orai arte nehork deusik erran gabe… Ixtorio hori nehork etzuen denen buru batere aipatuko ere emazteak berak ez balu kondatu berriketari batzueri, joanden egunean, gertatueta hiru asteren buruan. Geroztik, bada horren gainetik ikaragarriko saltsa. Azen ontzeko, Brice Hortefeux barneminixtroak nahi daizkio emazte horren senarrari frantses paperak kendu. Sortzez Aljeriakoa den gizon horrek ez duela hemengo legeetaz axola handirik, lau emazte badituela, legez bat baizik ezin ukan, hamabi haur denetarat, diru laguntza batzu ere zuzenkontran altxatzen, eta nik dakita zer oraino! Hastean, untsa ixtorio xumea bainan azkarki hantu dena, bazter guziak airean ezarriz politikarien mundu nahasi hortan!
J-B D
San Frantsesen beilaAtsegin handia dut egun hemen San Frantses Ja-tsukoaz mintzatzea. Bada-kizue mila bost ehun eta berrogoian martxoaren 14-ean Frantsesek Iñaki Loio-lakoaren galdeari ihardetsi ziola Indietarat joaiteko misionest bezala. Ez zen batere hura izendatua, bai-nan hautatu misionest bat eritu zen azken mementoan eta horra nola hasi den San Frantses Jatsukoaren ibilal-dia ASIAn.
Begiak doi doia
ageri
5
koStaldeanAbbadiako jauregian
Hendaian, urte huntan guzian asko gisetarat ospatzen dute Antton d’Abbadie d’Arrast jakintsun handia eta euskaltzale guziz suharra. Ja erran ukan dugun bezala, duela xuxen berrehun urte sortu zena. Berak eraikiarazi zuen Abbadiako jauregi hortan bereziki, bada eta aitzina izanen ere ainitz mugimendu. Berrikitan hor paratuak dituzte tresna berezi batzu itsasoaren mugimendu guziak hurbiletik segitzeko bai eta den gutieneko lurikara guziak. Noiz nahi gertatzen baitira lurikarak, ardurenean hain arinak haatik nun jendea ez baitzaiote batere ohartzen! Bestenaz ere Pirinio mendi lerroa biziki minbera da eskualde hortarik… Bestalde, eta hori herriko mediatekan, hitzaldi bat eginen da ortzirale huntan, aratsaldeko 6etan, Antton d’Abbadie d’Arrast gogoan, haren denborako beste jakintsun handi bat, idazle ezagutua gainerat, Jules Verne, aipatuz, kondatuz haren bizia eta haren lanak. Hizlaria, fama handiko erakasle bat, gai hori errotik ezagutzen duena, Lionel Dupuy, Pauetik etortzekoa dena..
Hendaiarren krakadaLanetik Egina elkarteak muntatzen du elgarretaratze berezi bat, Hendaian, maiatzaren lehenean, larunbatean beraz, goizeko 11ketarik aitzina, Ondarraitz kirolzelaian. Hori da Hendaiarren Krakada. Besta alegera izanen da, dena kantu eta musika, txalapartariekin hasiko dena. Jatekoa bakoitxak ekarri behar, arroltze moleta, entsalada, bixkotxa ala zernahi, edatekoa han berean segurtatua.
Elebitasunaren sail baliosa…“Zer diozu?” aldizkariak hori da Miarritzeko hiriak euskalgaieri buruz zabaltzen duen aldizkaria jakinarazi dauku be rria, oraidanik burutan hartu behar den hitzordu batena: Mia rritzen, maiatzaren 17tik 20erat akulatuko da sail berezi bat argitan ezartzeko elebitasuna zoin baliosa den, bereziki ikastegietan. Hortaz adituak diren batzu etorriko dira, eskoletan ibiliko, eta biltzar bat izanen da hiriko mediatekan. Aditu horiek dira Gilbert Dagalian, psikohizkuntzalaria, Jean Duverger, “L’enseignement en classe bilingue” liburu baliosa idatzia duena, eta Stéphane Borel, hizkuntzalari ezagutua hau ere. Antolatzaile, Miarritzeko hiria eta Euskararen Erakunde Publikoa.
Sulzbach-erat itzuliño batUrruña hogoitahamar urte huntan parekatua da Alemaniako Sulzbach herriarekin. Lehen urratsak zonbait urte lehenago eginik, Airoski taldea, Ramuntxo Mugica akulatzaile, adixkidetu zelarik hango elkarte batekin, elgarren ezagutzak eginik festibal herrikoi batean. Hilabete huntan, hogoitahamar bat urruñar izan dira Sulzbachen bi herrien arteko harremanak oraino azkartzea gatik, opari asko ere eremaiten zituztela hango adixkideentzat.
Jendea jarria da bainan…Donibane Lohizunen, borobilgune bat muntatu zuten Azkaine alderat ateratze hortan, burdinbidearen gaineko zubiaren ondoan. Urtats irian estreinatua izana da, obrak udazkenean akulaturik. Orai, jendea ederki jarria da. Artetan
halere, badira arrangura batzu. Berrikitan itsasuntzi berri bat karreatzen zuen kamiun erraldoi batek zernahi ikusi du bide junta hortan, zonbait oren egon da nehorat ezin abantzatuz. Nola borobilgunea pataraire bat baduen tokian egina den, batzuen griña da ere gutien ustean kamiun batek zerbait arazo kausi dezakeela, bera ez izanikan ere joanden aldiko hura bezen handia. Bideetaz arduratzen direnek diote haatik hein bat arraposki eta kasu eginez ibiltzekotan ez dela deusen irriskurik…
Trein batzu berriz geldituko Bidarten?Bidarten aspaldi du treinik ez dela gehiago gelditzen. Batzuk geldialdi labur bat egiten dute Getarian eta bihi batek ez haatik Bidarten. Geltokia beti hor da bainan zerratua dago. Ez hain aspaldi, ondo hartan bazen belar tzarra frango, artetan haatik norbaitek garbialdi bat emaiten dio horko bazterrari. Dena den, herriko kontseiluaren bilkura batean zabaldua izan da berria, herriko etxeak dei egina diola Akitaniako lurraldebatzarrari TER delako treinak ez litazkeenetz berriz gelditzen ahal Bidarten, denak ez bada zonbait bederen…
Nola gero eta gehiago jendeari galdetua zaion bakoitxak beti bere autoa hartzeko partez treinez eta autobusez ibiltzea, gisa hortako indarra laguntzea gatik on litakeela treinak Bidarten ere gelditzea. Ageriko zer ihardetsiko duen Akitaniabatzarrak. Entsegu bat bederen egiten ahal litake orobat. Egia erran, trabaño bat ere agertzen da: Bidarteko geltokia herritik frango urrun da, askok eranen dute hain segur oinez jiteko u rrunegi. Oharpen bera entzuna dugu Errobi alde hortan ere, Kanbon eta Uztaritzen konparazione treinen geltokia herritik urrunegi dela jende askok baliatzeko…
Chopin eta haren garaikideakDonibane Lohizunen, ederki hasi dira Udaberriko musikaldiak. Ortzegun huntan, bururapena, Ravel entzuntegian, Frédéric Lodéon musikatzale jakintsunak eginen duen hitzaldiarekin, gaia “ Chopin eta haren garaikideak”. Musikaldi horietan beti ohoratzen da Maurice Ravel bixtan da, sortzez ziburutarra, Donibanerat ere usu heldu zena Parisen edo alde hetan bizi zen urtetan ere, bainan aurten ohoratzen dute ere Frédéric Chopin, duela xuxen berrehun urte sortu zena.
Borobilgune pollita, bainanpatar-aireño batekin…
barku xaharrak andeatzen ari!
Iragan astean sail huntan berean aipu ginuen “Patchiku” arrantzale untzia hamar urte huntan gelditua bainan artoski atxikia izana geroztik eta orai dena xaharberrituko dutena Zokoan, gure i tsasondarearen lekuko. Badira haatik beste barku batzu mentura hortan berean begiratuak izanak eta arrunt andeatzen ari direnak. Ez baitira batere aterbean alabainan. Euriarekin, bai eta iguzkiarekin ere, arrunt histen ari dira beraz Ziburuko kirolzelaiaren bazter batean. Hor dira, besteak beste, “Boga-Boga” eta “Euskal-Herria”, beren denboran aski ezagutuak izanak. Itsas-Begia elkarteak nahi zituen salbatu, gure ondarearen erakustegi bat ere muntatuz. Xede hori ez da orainokoan gauzatu eta delako untziak hor daude, aski planta txarrean, a rrunt funditzen ari…
Peningarri ere da barku horiek holako planta txarrean ikustea!
6
koStaldean
Carrefour saltegian mugimendu sozialak jarraianCarrefour deitu super merkatuak inarrosaldi sozialak ezagutzen ditu azken aste hauetan. Duela guti 120 langilek ezarri auzibidean kondenatua izan da smic, legezko soldat apalena integralki pagatzera, pausa denborak lan tenoretatik kentzen baitzituen orain arte. Urteko soldaten negoziaketa jitearekin egin dituen proposamenak ezin onetsiak iduritu zaizkie langileei ; aurtengo ehuneko bateko emendioa du soldatetan proposatua, barne ezarriz 77 euroko prima bat, aldeko langilea ez hor izanez langilek egiten duten lan gehituaren ordain. Beren ezin egona erakutsi dute greba eginez joan den larunbatean. Lana utzi dutenak, ehun bat ezbaian, bildu dira supermerkatuko sartzean, goizeko bederatzitan, tenoreko jiten diren bezeroek ongi ikusteko gisan ; goizeko bostetan erreserbak betetzen hasten direnek greba egitearekin, apal andana bat erdi hutsik egon dira larunbat egun osoan. CFDT sindikatuak biltzen du langile gehiengoaren boza Carrefoureko hauteskunde sozialetan. Sindikatu hori estatuko beste supermerkatuetako sindikatuekin bildu da apirilaren 30ean berriz grebara deitzeko.
izurde bat hondartzan Donibane Lohizunen, izurde bat hila atxeman dute Erromardiko hondartzan. Artetan gertatzen dira holakoak. Izurde hori ez hain handia, bi metro luze nunbait han. Nihun kolperik ez ageri, bainan hortakoak direnek, itsasaberearen hortzak miaturik, erran dute a rrunt xaharra izan behar zela.
Hendaiak ukanen du bere trinketaHendaian, herriko kontseiluaren bilkuran, joanden egunean, erabaki dute trinket baten eraikitzea Beltzeneko ezkerparetaren ondoan, miliun bat euro baino gehixago gostako dena. Ez da trinket hori hain handia izanen, ez Baionako Moderne hori edo Donibane Garazik duenaren heinekoa baina “heziketatrinketa”, gazteak trinketeko jokoari ohartzeko, nornahi ere bere gosturat pilotan artzeko, fran tsesez “éducatifs” deitzen dituzten trinket horietarik. Gehiengoan ez diren batzuk nahiagoko zuten, trinket bat egiteneta, handiagoa, bainan ainitz gehiago gostako zen eta aise dirulaguntza gutiagoren menturarekin… Denak ados aldiz erraiteko arkitektoak lan ederra egin duela trinketarentzat berexi eremua biziki untsa baliatuz, paperean segurik arras itxura ona daukala proiektu horrek.
itsas-feriak arrakasta handiaHendaian, hiru egunez segidan, itsasferia edo saloina, Nautiko festibala deitua, iragan da Bidasoa plazan. Lehen egunean, aro hitsa eta jende gutixko. Ondoko bietan aldiz, aro hauta eta mundu bat, ttipi eta handi denak loriatuak. Bazen zer ikus eta ere zer eros, zernahi ausagailu bestalde!
Miarritzen
Xabier Soubelet artista kantari
Joan den larunbatean, apirilaren 24an, Biarri tzeko Mediatekan, Xabi Soubelet «Xubiltz»ek aurkeztu ditu BIZI ETA OLDAR» bere liburutik poema eta kantu aukeratu zenbait, Joseba Aurkenerena eta Begiraleko soinujoile eta txalaparta jokalarien laguntzarekin. Ordu berean iragaiten zen Errugbiaren matxa konkurrentzia izanik ere, jende multxo pollit batek preziatu du Xabi eta Joseba Aurkenerena ren ekitaldia. Milesker Mediateka ri eta Biarritzeko Gau
Eskolari, elgarrekin sustraitzen eta sustatzen baitute Biarritzeko irakurkluba.
baiona/angelu/MiarritzeURBASER enpresa hautatua Batzeko hondakin lanarentzatURBASER taldeak du Baionako Batz guneko berziklatze zentroa eraikiko 2013rako. Biltagarbik jakin arazi du hori. Berziklapen gune hau Ipar Baionan kokatuko da, zazpi hektarako eremuan, autobidetik hurbil 117 errepide nazionalaren ondoan. Lau hektara eta erdi hartuko dituen bastizara nazional errepidetik sartuko dira egun oroz larogei kamioi hondakinez beteak. Urtean larogeitahiru mila tona hondakin tratatuko dira hor eta beste hamabost mila tona berziklatuko. Hondakin kopurua apaldu bada %14ez azken lau urtetan, zentro honekin ere bereizketa egiten segitu beharko da. Horrelako lantegi proiektuak arrangurak sortu ditu auzotarren artean : bizitegiak frango hurbil baitira. Biltagarbik argiki azaldu du Urbaser taldeak kontutan hartu behar zituela puntu horiek : Usainik ez dela izan behar ez eta soinurik, ura eta airearen kalitatea fermuki zaindu beharko direla. Urbaser taldeak irailan aurkeztu beharko luke proiektua zehazki. Baina lehenago prefetak lehen inkesta publikoaren balorizazioa egin behar du eta proiektu honi bere baimena eman.
Hondakin sailean ekin eta jarraiBaiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoko kargudunek plazaratu dituzte joanden urteko hondakin bereizketaren zenbakiak. Estalki bilketa goiti joan da zazpi tantoz, jendekal 72 kilo paper bildurik izan baita, paperezko eta kartoinezko estalitan, baina beste urte bat barne jendekal ehun kilo biltzea da helburua, hots ez da xinple izanen e rronkaren betetzea. Aurtengo hobekuntza horiek dena den, Baiona/Angelu/Miarritzeren ustez Biltagarbi sindikatuak ezarri dituen sei aholkularien lanari esker kausitu dira. Hauek hamahiru mila herritar bisitatu dituzte atez ate, lau milarekin mintzatu dira bekoz beko, hiritar jende guzia ez da aparantziarik ere konbentzitua hondakinak bereizi behar direla ; funtsean aurtengo ezarria zaie beste hamahiru mila herritarren bisitatzea, gisa berean atez ate.
Biltagarbiko aholkulariak
“basamortuko lorea” Hendaian, helduden astelehenean, maiatzak 3, aratseko 9etan, Variétés zinegelan , ikusten ahalko du filma bat guziz aipagarria, Amnesty International elkartearen eskutik. Filma hori, “Basamortuko lorea”, frantsesesez “La fleur du désert”. Ondotik, eztabada deneri idekia, emazteen egoeraz, hemen ala nun nahi zertan den…
zorionak, Jakes !
Jakes Abeberry biziki ezagutua da EuskalHerri guzian. Oldarra elkartearekin, dantzaren eta kantuaren alde, nolako saila ez du akulatu! Abertzale bezala, « Enbata » astekariarekin bereziki, zenbat urrats! Eta Miarritzeko hautetsi kondu, zenbat lan egundainokotan! Joanden igandean, Arrangoitzen, bere adixkideek besta bat biziki alegera eta kartsua eskaini diote, 80 urte betetzen zituela eta! Zorionak, Jakes! Gogoz eta bihotzez, zaude beti gazte!
7
Herriz Herri
Sarako ondarea : Lehengoen gainera talde berri bat sortu da, Sarako Ondarea. 10 bat lagunen artean pentsatu dute ez ote zuten elkarte bat egiten ahal lehengo Saraz, hala nola duela mende bat edo bi Sara nolakoa zen, argazki zahar batzu badituzte, etxean balinbadituzue ekarri Henri Errando-nea lehendakariari, gibelera eman aitzin kopiak eginen ditu, lehengo laneko tresnak bai ere jende adinekoen orroitzapenak. Gauza horiek nahi luzkete artxibatu, ondoko egunetan beharbada zerbeit ikusgarri egiten ahalko dute. Milesker zuen laguntzaz.
Kaperak : Larunbat batez Lapurdiko eta Baxe Nafarroako haur batzu hemen gintuen, Saran beren lekuetako apez eta katixima egile batzuekin. Saran baditugu 10 kapera Santa Katalinarekin. Badire bertze 4, bainan gure denboran eginak. Lehengoek badute beren historioa. Guk beti aditu dugu lehengo zaharrek errana, kapera horiek egin araziak zituztela arrantzaleek. Itsasoan tenpesta batek hartzen balinbazituen, egiten zuten botu bat beren sainduari, kaperak hola eginak dira, zaharren errana. Ihalar auzoan denboraz arrantzaleak bizi ziren eta gaten ziren bakalau arrantzara Ter-nuarat. Oraiko estudioekin ez omen dira gauza horiek arras egiak, bainan nork zer daki, kapera egileak ez dira gehiago mundu huntan. Dena den haur horiek kapera batzu ikusi eta ondotik entzun dute meza Janpierre Etcheverry gure apezak emana San Martin elizan.
Zorionak : Urrats urratska 100 urte joan dira, 1910rean apirilaren 23an sortua Arbukobordan, gure Marie-Jeanne Chapartegui ezkontzaz Barberon, 9 haurridetaik 5 garrena. Zorionak zuri eta zure familia guziari. Beratar mutil gazte eder batek eman zautzun begia Hilarion eta 1936an urtarrilaren 11an eskondu zirezten. Joantzinezten Landesetako oihaneta
rat lanerat, orduan mutil gazte ainitz gatentzen bezala. Ondotik egon dira bordari Aldagaraia ontasunean, Izan dituzte bi seme Josepe eta Antton. Maluruzki Marie-Jeanne bortxatua izan zen Aldaigaraitik aldatzea zeren 1954 azilaren 29an bere senara Hila-rion 48 urtetan galdu baitzuen, berak 44 urte zituen, Josepek 14 urte eta Antton 10 urte. Etorri ziren karrikat Dorrea etxerat. Hortik aritu lanean Arraya ostatuan eta Donibane Lohizunen Maitagarri Hotelean. 1968 an
Hegiamereko auzora karrikatik aldatu zira Bidartea izena duen e txean atezain bezala, zure bi semeekin, etxe hortan bizitua zen Barrandiarran apeza. Omordiako zelaian 1979an bi semek egin dituzte bakotxak beren e txeak. Seme zaharrenak Josetek hartu zaitu berekin eta geroztik elgarrekin bizidira, bainan Antton ez du urrun auzo auzoan du, ganbarako leihotik ikusten du. Josepe eta Fran-tsika espos laguna, izan dituzte alaba Therèse eta JeanMichel semea. Theresek baditu hiru haur Sandra 19 urte, Kevin 17 urte eta Maxime 10urte. Antton eta Manuela espos laguna, horiek alaba bat bakarrik izan dute Isabelle, mutiko ttiki bat Thomas izan du duela 7 hilabete. Baditu 2 seme, 3 seme autxi eta 4 seme autxi ttiki. Janbattit Laborde auzapezak bere konseiluko batzuekin ohore ederrak eman zauzkitzute zuri Marie-Jeanne eta zure familia guziari. Beraz nik ere erraiten zaitut pasa bertze urte on batzu zure familian goxotatsunean eta osasunean.
Abisu : Eskola publikoak polikiroltegian antolatzen du Selauru Huste bat maiatzaren 2an goizeko 9 orenetaik aratsaldeko 6ak arte. Selauru Huste ori partikularentzat da eta ez profezionalentzat. Zuen lekua atxikitzeko behar duzue deitu 0681547506, deitu fite. Desiratzen diotet ganden otsailekoak bezin errekesta handia izanen duela.- Maiatzaren 19an goizeko 9 orenetaik eguardi arte Herriko Etxean izanen da inposetako presuna bat laguntza egiteko zuen deklarazionen betetzeko.-Oroitarazten zaiote sasoinean apartimenduak alokatzen dituzten jende guzieri, behar dituztela deklarazioneak egin. Behar ditutzue paperak artu Herriko Etxean. Zaldi ibilaldia: Igandean Zaldi ibilaldia egin da Turismo Bulegoak anto
l a t u a t z e n . A b i a d u r a goizeko 9 orenetan, 70 zaldizko baziren 13 taldetan Suhalm e n d i k o gainak ikusiz eta joko batzu egin eta eto rri dira g i b e l e r a t aratsaldeko 5ak aldean. Krakada egiteko denbo
ran deneri opariak partitu diozkate. Denbora xoragaria izan dute, izigarri kontet ziren denak.
Esku Lanak: Apirilaren 8an bukatu dute beren errakusketa Lur Berrin. Ganden urtean baino jende gutixago ibili zaiote bainan Brigitte Sasias lehendakaria aski kontent zen. Gauza bazu ederrak baziren, balio zuen heien ikustea. Bertze erakusketat bat eginen dute abuztuan 1tik 8 arte Lur Berri gela hortan. Ganex
Sara
Marie Jeanne familia
baigorriNafarroaren eguna eder eta jendetsuGoizetik iguzkiak bere karesa eztia ekarria zuen gure herrira, hori dela eta, eguna ezinago hobeki iragan da. Goiz goizetik jendea trumilka etorri da, uhainen pare, xoko guzietara. Elizako plazan, ikusgarri ederra erakutsi daukute, hor parte hartu duten bertsulari, dantzari, zigante eta soinulari oroek. Artetik, Basaizea eta gaiteroen izenean Patxi Bidartek, Nafartarrak eta euskaltzale guziak agurtu ondoan, Oscar Zapatak salatu du Nafarroako Gobernuak eremaiten duen euskararen zapaltze desmartxa, ondotik Ana, Lodosako ikastolaren lehendakariak, bere lekukotasuna ekartzen zuela, hango egoera txarra aipatuz. Hiruek deitu dute horri buruz maiatzaren 15ean Iruñan iraganen den manifestaldira. Aratsaldea goizaren idurikoa izan da. Xoko guzietan, edan leku, jateko leku, ikusgarri tokietan, jendea gostura egon da besta giroan. Dantza, bertsu, kantu, soinu, solas, bakotxak atxeman du bere gozoa nahi zuen gunean. Hizkuntza, anaitasuna, elkartasuna, ha rremanak, hamarkadetan kulturaldia eta Nafarroaren Eguna antolatzen ibili diren kideen elkartzea, Merindade guzietako lagunak bil tzea, hauek zauden Nafarroako arma rrien gateak dauzkan erraztunetarik zonbeit. Horien aurpegia sendo dagola frogatu du aurtengo besta egun hunek.
Kulturaldia, manera ederrean iraganik, aipatzen dugun Nafarroaren Egun ospetsuarekin bururatu zauku. Ekitaldi guziek arrakasta ona ukan dute, berak kalitatezkoak ziren eta jendeak ere ederki parte hartu du. Apirilaren 17an Karrakirri irri emanaldian, jendea ez da segur encatu, hor zauden jokolari treberekin. Ondoko igandean Irulegin, Joseba Tapiak, Iparraldeko musikari batzuek lagundurik, kontzertu goxoa eskaini du. Haurren eguna ere berdin lasaia izan da. Larunbat aratsean zagon aurtengo berrikuntza : Biel Majoral eta Pep Gimeno « Botifarra » katalandar kantariekin, beren herrialdeko kultura jastarazi bai daukute. Kultura eta hizkuntzaren alde egiten diren ekitaldiak eta holako besta eguna antolatzea eta ongi iraganaraztea ez da errexa, lan eta langile ainitz galdegiten du. Ez dira denak bestan izaiten. Baisaizekoak, Baigorriko gaiteroak, Garazi, Ortzaize eta Baigorriko ikastoletako burrasoak eta hauekin laguntzaile diren guziak, beroki eskertzekoak eta agurtzekoak dira egiten duten lan haundiarentzat.ErrugbiaIgande arratsaldean Garaziko zelaian, US Nafarroak irabazle baliosa ardietsi du Gimonteko taldearen kontra 23 – 13.
Herriko etxaitzinean jendea biltzen
Oscar Zapata bere mintzaldian
8
Herriz Herri
Garazi Baigorriko Sokorri Katolikoak bere helburua du beharduneri laguntza ekartzea eta xede hori obretan ezartzea gisa berezietan. Joanden martxoaren 7 eta 21ean, lehengo gazte talde batek, negu guzian prestatzen arizan ondoan, eman ditu bi antzerki: « Nork hil du Oyanalde » eta « Sehi berria ». Aldi bakotx, Donibaneko Vauban zinegelarat ikuslierrak jin dira nonbre haundian, sala betetzen zutela, nunbait han 580 bat lagun etorriak arratsalde goxo baten pasatzerat bai eta ere obra balios batean parte hartzerat. Erran bezala, Afrikako Burkina Fasoko leku idor heietako jendeen laguntzeko uraren lurpetik ateratzen xutik emanak ziren antzerki horiek.Hortan bildu dira 5.400 Euros, ikuslier eta aktore guzieri esker, eta igorriak xuxenki behar den lekurat. Sokorri Katoliko horrek, lekuan ere ekartzen ditu laguntzak ahalaren arabera eta segur badira ainitz behardun. Hortakotz, idekia da, Crédit Agricolaren ondoan, Boutique Solidaire delakoa, zointan eros baititazke arropa eta beste eta
hor biltzen dute diru poxi bat gero bester partikatzeko.Bertzalde, aspaldiko urtetan, Sokorri Katolikoak errezebitzen ditu udan Iparraldeko haurrak hilabete batentzat eta ezartzen familietan. Joanden udan baziren 20 bat familia gogotik beren etxean haur horier eman baitute parada eskas duten goxotasun puxka baten ukaiteko, baitute segur beharra. Aurten, aintzina segi, 30 bat haur badira hunarat jin nahi luketenak, salbu, mementoan 10 bat leku eskas dira oraino. Dei berezi bat egina da Garazi Baigorriko bihotz oneko ait’etamer, parte hartzeko zinez obra balios hortan. Xehetasun guziak emanen ditu, eskualde huntako arduradun den Mayie Harlouchet Buzunaritzekoak, zuen beha dago eta agian mezu hau entzuna izanen da haur horien fagoretan.
Garazi baigorriko Sokorri katolikotik
GerezietanLeon Pochelu zenaren omenaldia ederki iragan da, Gerezieta xoko pollitean, apirilaren 25ean.Euskalzaleen biltzarrak 25 lagun bildu ditu hor bereko beharra den ikastolan. Piarres Aintziart lendakariak aipatu ditu iragan urteko gorabeherak, eta, osasunak laguntzen badu bide beretik segituko duela. Milesker euskalzale guzien izenean. Hortik landa, elizkizun alaiak Pochelu Laurentxo iloba apeza, meza emaile eta predikari, aldean zuela Algeiru, gure apez jarraikia. Gero ongi etorri beroberoa ukan dugu Jaun Betbeder Auzapezaren ganik, herriko euskara garbian. Bide beretik segitu du ere Piarres Aintziartek, goresten zuela Leon Pochelu kalonje apez argitua eta eskaini dauku urririk liburutxo mamisua!Eta huna Etiennette Etxetok zuela mintzaldien bukaera, eta zoin polliki euskara goretsi duen. Gure lekuko mintzaira beroa, aipatu, gure iguskimendi eliza, eskola,
eta herriari atxikiak diren gizon eta emazte maiteak eta hemen dugun gazteria sanoa, guziz euskara menperatzen duena! Eta herriak eskaini daukun zintzur bustitzea azpimarratzekoa zen! Bazkaria Hau ere aipatu behar, alabainan. Bai, Etxebarne ostatuan egin dugun bazkaria gostu onekoa zen, nasaiki eta alegeraki iragan dena! Fermin Mihurak pertsutan gogotik arizan dena Manex Pagola soinulari eta 45 kantari, tripa betebeterik !Bai, eskerrak guzieri eta gure Ama euskarak, iraun dezala, menderen mendetan heldu diren haurño guzien onetan! P. I.
Makea-lekorneUrteko lehen baten bila Apirilaren 30 an, 21:00etan: Heddy Boubaker (saxofoian) eta Soizic Lebrat (txeloan) etortzen zaizkigu , Xuriaterat, urteko lehen Baten Bilaren karietarat. Heddy Boubaker eta Soizic Lebrat, 2010ko Baten Bila sasoineko lehen gomitak dira. 2005ean sortu den Baten Bila programarekin, Eihartzea kultur etxeak momentu goxo bat proposatu nahi du, topaketa berezi batzu antolatuz bizpahiru artisten artean. Bere helburua emanaldi bakar baten sorraraztea da, eta publikoa harritzea, adierazpen artistikoak nahasiz. Lehen hitzorduan, musika inprobisaketa munduan goi maila duten bi ar
tista izanen dira : Bapateko musikaria, Soizic Lebrat (Nantes), txelo joleak eta Heddy Boubaker (Tolosa), saxofoi joleak, engaiamendu handi batekin hitzegiten dute. Zorrotza den musika bat bizitzen dute, haien keinuak eta mugimenduak zehatzak dira, arinak, airean diren ezpata kolpeak bezala.Libreki dabiltzan soinu testuratuak sortzen dituzte, dena hats eta ufakoz eginak. Soinu tresnak nahasten dira musika berezi bat sortzeko garratz eta goxoa, zentzumenennabarduren adierazpenean.
Abisu Hazparneko pesta komiteak antolatzen du bazkari herrikoi bat, helduden maiatzaren 8 an, Elizaldeko ezker paretan. Jondonaneko ospakizunak aintzin, gaztek, nahi izan dituzte herritarrak bildu pesta giro batean ekainaren idurikatzen laguntzeko. Bazkaria « Kantuz » Baigorriko soinulari eta kantari taldeak alaituko du. 20 euro izanen da eguerdiko janaldia jende helduentzat eta 8 euro haurrentzat.Orori idekia den bazkari hortan parte hartzeko, Herriko etxean eman behar dira izenak eta bazkari saria. Aste undar huntan bukatzen dira izenen hartzeak, beraz hiru egun gelditzen dira bazkaltiarren zenbakitzeko.
Elhuyar kolegioko ikasleak Az-peitian Elhuyar ikastetxeko 6 garren eta 5 garreneko gazteak Azpeitian ziren apirilaren 7, 8, eta 9 an. Pidaia hori egin ahal izan dute, Euskal hizkun tzaren erakundeari eta Hazparne Azpeitia parezkatzearen elkarteari esker. Ikasleak ele bidun klasetakoak ziren, beren bi erakaslekilan zirenak pidaia hortan: Iracabal andere euskararen eraskaslea eta Vennin anderea frantsesaren erakaslea.Gaztek ikusi ahal izan dute, Azpeitia eta Azkoitia, bi herri hauen izana eta gaur dauzkaten industrial maileko aldaketa haundien ondorioak. Azpeitian berean ohartu ahal izan dira, ingurame
nari buruz obratuak diren ekintza batzueri, bertzalde, uraren gaiean erakusketa bat ikusi ahal izan dute. Urola Ikastolan izan dira ere bisitaz, hau Hazparneko kolegioaren haineko ikastetxe bat da. Apirilaren 14 an Urola Ikastolako gazten aldi zen Hazparnerat etortzea eta hemen hartuemanetan sartu dira geroari buruz elkartze huni ondorio baten emaitea gatik. Bi kolegioetako zuzendariak eta Daniel Camblong HazparneAzpeitia elkartearen Lendakaria elgarrizkatu dira bi ikastetxe hauen elkartzeari buruz erabaki batzuen hartzeko..
Elhuyar kolegioko elebidunak Azpeitian pidaiaz.
Hazparne
Bataio Edgar Staub haurrak, Bastien eta Kevin SaintLan haurrek ukan dute sakramendu hori. Bizitze uros bat haurreri, zorionak familieri.Heriotze - Léon Parise jauna ehortzia izan da joanden astean. Doluminak familieri.Maiatzaren lehena - Larunbat goizean eskoletako haurrek Azkaingo bidetan salduko dituzte ezkon gai loreak.Selauru hustea - Maiatzaren 8an, (8:00 – 18:00) gure plazan. Izen emaitea: tel. 05.59.54.00.84. Egun hortan berean eskola pu
blikoak antolaturik paella saltzea, partea 6 euro. Haiti herri aldeko beharrentzat. Izenak eman: tel. 06.24.37.21.43. Appel détresse Elkarte horrek joan arazi du kamiun bat Nantes hirirat bi mila kilo gauza garreatzen zituela beti miseriaren urrun arazteko xedetan. Lenakia bereziki, estalkien egiteko eta ere lokarri paketen estekatzeko eta leku heietan baliatzen dute ere arrantzako sareak egiteko. Sail hortan bermatzen diren guzieri eskerrik hoberenak. M. L.
azkaine
9
Herriz Herri
arrosaHeriotze - Aste berean, hiru ehorzketa izan ditugu herrian: Jean Iribarren zendu dena 84 urtetan, Michel Liciaga 68 urtetan eta Marie Anne Errotabehere 84 urtetan. Orroitzen gira ere arrosatarrak ziren René Rodrigues, Ziburun pausatu denaz eta Pierre Idiart « Kalonja » Senperen, biak adin berekoak, 82 urte. Familieri helarazten ditugu gure doluminak.
donoztiriSelauru husteMaiatzaren 1ean, larunbatez, selauru huste bat beharra da Sanoki ezkerparetan. Hirurogoi erakusle (partikular eta profesional) igurikatuak dira. Izanen da ere tokian berean jateko eta edateko. Erakusmahain bat atxiki nahi lukeenarentzat, 17 euro gostako zaio barnean eta 8 euro kanpoan, izena aitzinetik emanez (tel. 05.59.70.27.41 edo 06.83.50.64.49). Antolatzaile: eskola publikoko Haurrentzat elkartea.
donaixtiDolu Lehenik, Xarlo Elizeiri Intxauspe zendu zen 75 urtetan eta azken egun hauetan Georgette Golphe, 97 urte zituena. Penetan direnekin gaude.
larzabaleEhorzketa Marie Jeanne Capitainek mundua utzi du 61 urtetan.Doluminak haren familiari.
azkarateDoluApirilaren 17an izan dugu herrian doluzko eguna.Jeanne ArrabitMoulinOsiarte, Indartean sortua duela 91 urte itzali zauku.Bere bizia, Baiona eta Kanbo eskualdean eginik, Jainkoak bere ganatu du. Jendaki eta adixkideak lagun, ehortzia izan da bere sortherriko azken egoitzan.Dolumin beroenak joaite horrek penetan uzten dituen guzieri.
C. M.
ezpeletaBasaburu aldetikBasaburuko berriak ere nahi ditugu aipatu zeren baitira frango jakin gabean egoiten direnak.Orai duela 40 bat urte abiatu ziren gero eta gehiago 4x4 handi batzu muntatuz beren ibilaldiak, berdin hamar bat lerroan, Ainhoatik Ezpeletan barna Itsasu Behandotze alde hortarat. Orduan Kontseiluak hartu zuen delibero bat a rrasta bat emaiteko tropaka ibilki ziren karrosa handieri bideak ere funditzen baitzituzten eta herriari deusik ez uzten; pano batzu e manak izan ziren, han hemenka, eta berehala konprenitua izan zen, arras gelditu ere bai, eta gu geroztik herritar gisa gostuan ibilki ginen aspaldian gure 4x4 edo panda koxkorekin.Ez dakigu nundik edo nola berriz sua piztu den lehengo lege xaharren xokuan baliatuz behar direla berbalak egin, eta hain xuxen ihiziko guarda batek atxeman du gizon gazte bat joana erdi ihizi eta pottoken ikusterat herriko bidean. Bai eta segidan eman zion 300 euroko ixuna. Eta pagatu behar
izan du, hori gauza pisua da ; gizon hori da Xan Noblia bi haurren aita, Basaburuko bideak eta mendiak ongi ezagutzen eta errespetatzen dituena. 300 euroko hori ez ote zen Xanen eskutan hobeki izanen bere haurren hazteko.Herriak beharko du zerbait berritu utziz bideak libro beren mendian kabalak dituzteneri edo ontasunak dituzteneri edo ihiztarieri ere heien lanak ere sos alde bat sarrarazten baitu herriari, berdin 4 edo 5 mila euro.Horra beraz zer eta nola ikusten dugun. Aipatzen didugun horiek behar dute ezagutuak izan beren lanerat joaiteko beren 4x4 edo traktorrekin Ezpeletako bide guziak libro. Kontseiluak beharko du zerbait finkatu bertzenaz itsusi laiteke herritar bat bere lanetan ibilki delarik mendian, penalizatua izatia, beraz utzi Basaburuko bide guziak bururaino libro beren lanean ari behar duten Ezpeletarreri, ageri berezi zerbait emanez eta nahas bideeri bortak hetsiz. S. N.
SenpereHeriotzeAstelehenean, bere azken egoitzarat segitua izan da Jeanne Marie Delcoru Hiruak Bat lotizamenduan bizi zena. Senarra galdua zuen duela lau urte. Bere etxean bi urtez bizi izan da bakarrik Parisen duen alabaren ager aldi zonbeitekin. Bainan gero, gehiago bere ber egoiteko ez on izanez, Arbonako Xahar etxean sartua zen duela bi urte. Han pausatu da 97 urtetan.Jende horiek Frantzia Iparraldekoak ziren. Beren opor denboretan gure eskualdea ezagutua zuten. Beren erretretako hemen egin zuten beren egoitza. Hunat jin eta laster osoki herrikoiak egin ziren. Auzoekin beti har eman hoberenak izan dituzte. Berrogoi bat urtez arras goxoki bizi izan dire Jaun zerukoak bere gana deitu arte. Parisen bizi den alabari gure doluminak eskaintzen ditugu.
itsasuHeriotze - Joanden ostegunean zendu da Raymond SCHNEIDER jauna, 79 urtetan. 1985ean jinak ziren senaremazteak Itsasura, erretretarako, Farmazia ondoan egin zuten egoitza. Ehorzketak astelehenean iragan dira Lohitzun herrian, Amikuzen. Doluminak emazteari eta familia osoari.Atharriko lehiaketa Joko Berrin - Lehiaketa hunen 6. edizioa hasi da joanden ostiralean: bi partida bata bestea bezain ederrak ikusi ditugu. Lehen partidan Etcheverry eta Be ssonart nagusitu dira kintze batez Ibarrola eta Ducassouri, 40 eta 39. Eta bigarrenean kasik gauza bera: Bielle eta Harismendy nagusitu dira bi kintzez Olçomendy eta Ezcurra IIri.Ostiral huntan jokatuko dira bi finalerdiak: lehenik, aratseko 7etan, E tcheverry eta Bessonart ariko dira Sorhuet eta St Estebenen kontra, eta ondotik Bielle eta Harismendy ariko dira Monce eta Oçafrainen kontra. Finala jokatuko da maiatzaren 2an, igandez, goizeko 11.30etan. Haatik finala handia aintzin ariko dira « izar ohiak »: Panpi Laduche eta Dominique Aguerre alde batetik, Beñat Inchauspé eta Gabi Urrutia bestetik.Lore merkatua - tsasuko San Josep eskolak antolatzen du lore merkatu hau maiatzaren 8an, Posta aitzineko aparka lekuan, goizeko 9etarik aratseko 6ak arte.
donapaleuAiretik-en barnetik zeru aldeIgande goizean zeru gostu bat bazagon Donapaleuko Airetik kiroldegiko barne handian, mezako tenorean oraino betezen ari zen barnean, milako bat jende bildurik bost parropien izenean otoitz eta kantu egiteko. Parropia bakarrak zaukala karreatzale batekin bere ageria, bere haur eta gaztekin ekarriz aldererat buruz beren ikusgarri eta lanak, bereziki katixima lanak, ondotik apezak, meza emaile zelarik Barnetche San Bladi Baigura aldeko erretorra, bestalde Amikuze aldeko bost parropiak biltzen dituen elkartearen arduraduna.Bokazionen igandea izanki, jendea xutik bihotzez kantari « Artzain ona bortuz bortu dabila » Ostibarreko kantari eta beste asko heier juntaturik Ttotteren manupean. Predikuan meza emaileak sustatuz bokazioneak erakutsi du ez dela lehengo mendetako lan bera gaurko apezarena. Arseko erretorraren egun guzia kofesatzen eta gaurko egin moldekin. Bururatu aintzin gaztetxoen kantu ederra « Nahi dugu bizi xutik kurritzen ahal ez direnean erdian, eta bizi esperantza galduen erdian » xoratu gaituzte, « Zeru lurren erregina»tik lekora denak gomit ziren mahain inguruan baso bat edatean segitzera gure elgartasuna. Hor dauku ere San Bladi Baigura aldeko parropianter Barnetche erretorrak jakin arazi bere izendatzea Uztaritzeko erretor, ez da oraino tenorea esker milen erraitekoa, heldu den buruilean baizik ez baitu hartuko Baigura hegalean barna Lapurdiko kapitalerako bidea, anartean badugu denbora gure gogo bihotzen prestatzeko bai horren joaiteari, bail heldu zaukun ordainaren jiteari, ez gaiten lotuak egon egungoari, bainan beha biharrari et nik bihotzez goraintzi bieri. J.-P. C.
Heriotze - Joanden astean lagundu dugu bere azken egoitzarat Pilale Laxague Oihantxelaikoa, 97 urte zituen eta laborantxan iragan du bere bizi guzia. Doluminak familia guziariPilota solas - Aurten ere Perkain batasunak antolatutako trinketeko lehiaketak arrakasta pollita bildu du eta pilotari gazte eta xahar hurbildu dira eskualde guzietarik finaletako txartela lortu nahiz. Bainan hor ere lekua estu eta denak ez izaiten ahal irabazle. Ibiakoitzean, maiatzaren lehenean, jokatuko dira beraz aurtengo trinketeko finalak. Hirugarren mailan A 15etan, Mathieu Esain Mickael Hualde. Orai hauen kontrarioak ez ezaguturik partida hunen irabazdunak izanen dira edo Franck Elgart Mattin Iribarren edo Xabi Etchecolena Inaki Albistur Bigarren maila B 16etan, Pierre
Cubiat Francis Hualde ; Mattin Laba tSebastien Gorostiague. Biga rren maila A 17etan, Mathieu Ospital Guy Saldubehere, Xavier Goyeneche Mixel Ourthiague. Lehen maila B 18etan, Fréderic Ibañez Benat MinhondoXavier Argain Bixente Cubiat. Lehen maila A 19etan, Inaki Goikoetxea Sebastien Barnetche ; Battitt Mayte Gratien Camino. Betiko zozketa antolatua izanen da xingar, argazki hartzeko tresna bat eta bertze ainitz gauza irabazteko eta partiden ondotik aperitifa eskainia izanen da deneri. Ondotik, gaua ongi bukatzeko Baillea ostatuan afari on bat eskainia izanen zauzue. Nahi duenak apairuan gelditu, deitu Baillea ostaturat edo Peio Ardantz : tel. 06.74.58.27.74. G. S.
aldude
10
Herriz Herri
HeriotzeJoan den astean ehortzi dute Olorueko elizan, Alain Lassalle 52 urteko herritar ohia. Herritar multxo pollit batek nahi izan dio azken agur bat egin. Frango eri izanez, bihotzeko kolpe batek ereman du.Familiari eta bereziki Jon eta Céline bere haurreri, gure dolumin bizienak.
Finalean galduJoan den igandean, Uztaritzeko trinketean iragan dira Union Basque batasunak antolatu trinketeko xapelketaren finalak. Helduetan pare bat baginuen Abarratia pilota batasunaren izenean ari zaukuna : David ETCHEVERRY eta Manu BISCAY. Hastapenean irabazten bazuten, eta 26.ponduan ados baziren, azkenera amor eman dute. Joan den urteko xapeldunek Lionel LAMBERT eta Michel
DAGUERRE Uztariztarrek dute xapela ereman, 4034 nagusiturik, partida zinez eder baten ondotik.Goresmenak mehexi dituzte 4 plekariek.
Herriko EtxetikBudxeta bozkatu dute eta aurtengo xahutze larrienak 849 050 EUROetara helduko dira, horietan trinketeko obren bukaera, bide lanak, apez etxeko 2 apartamenduen eraikuntza, ostatuokindegi baten proiektua, herri erdiko azenizamendua eta beste barne direlarik .Trinketeko obrak 677 147,39 EURO tarat helduko dira azkenean, TVAz kanpo. Haatik arazoak badira mahasturiarekin… eta ondorioz estrenatzea gibelatua da.Azkenean, herritarrer igorri galdezketak (ostatuokindegi baten proiektuaz), arrakasta izan du, herritarren %71ek arrapostua eman baitute. Ondorioz proiektuari segida emanen diote, eta estudioa hasiko komertsio ganbararekin. Hauiek dira Apirilaren 2ko herri kontseiluan aipatu diren gai garrantzitsuenak
aiherra
ezkerretik eskuinera : Germain Esponda, Mayi Uhart, David Etcheverry, Mañu Biscay, Michel Daguerre, Lionel Lambert eta J- Pierre Lasaga
Herriko bozakJoanden igandean, berriz ere herriko bozak gintuen, aldi huntan lau alkirentzat bakarrik, Henri Daguerre auzapez ohiak eta hunekilakoek utzientzat. Otsailean baino bozemaile gutixago, bozaren emaiteko gai ziren 547etarik 374 orotarat. Laueko hautagai zerrenda osatzen zutenak hautetsiak izan dira airezaire, Maite Aspirot, Claude Gomet, Laurent Lagarde eta Nathalie Lamote. Horra beraz herriko kontseilua osatua, gorabehera asko eta asko izanik aitzineko hilabete horietan…
ainhoa
JutsiEzker pareta ohoratu ta benedikatuApirilaren 18an herritarrak elgarretaratu dira 2008an egina izan den ezker paretaren ospatzeko eta benedikatzeko. Hoieri juntaturik baziren gomita ukana zuten hautetsi, administrazionekoak eta lan egin duten enpresa buruak. Hor entzun izan da mintzaldi andana bat. Mixel Arrosa Oztibarreko erretorraren hitzaldia igurikatu behar izan dugu azkenean euskara plazara jalgitzen ikusteko. Gainera, hitzaldi
ezinago aberatsa eskaini dauku kirolari buruzko ebanjelioko pasarteak orroitaraziz, artikulu hunekin juntaturik aurkituko dituzuenak. Benedizionearen ondotik pilotaren aldi ginuen. Hor xarmanteko pilotariak jokatu zauzkigu. Lehenik kostaldetik jin zauzkigun lau neska gaztek erakutsi daukute ainhitzek sekulan ikusia ez ginuen frontenis jokoa. Partida hori frango ernea eta pollita izan da 20/19 emaitza ttinkirat heltzeraino. Gero esku kuskaren aldi ginuen. Hor hemen gaindiko gazte hoberenetarik ginituen. Jokatu dira alde batetik Etxebers Bixente Donibane Lohitzunekoa eta Erreka Benoît Baigorri aldekoa parrean zituztela Diribarne Bardozekoa eta Behola Donibane Lohitzunekoa. Jendea loriatu da horier beha zeren joko oso pollita agertu baitute Etxebers Erreka nausitzen zirela 22/16. Gero aperitifaren aldi zen zointan jendea solastatu ahal izan baita mahain on baten aintzinean jarri aintzin. Hor bazkari bat arras ona xerbitxatu daukute Larzabaleko Thierry Olharan kozineraren eskutik. 130 bat baginen eta denek estimatu dute apairu hori. Nolaz Jutsin baditugun ainhitz haur eta gazte agian beren deskantsu parte on bat atzemanen dute plaza eder hortan. Huna benedizione denboran irakurtu testoetan entzun ahal izan diren pasaia zonbait :Jainkoak eman dauku gorputz bat, bere indararrekin, bertzen la-guntzeko eta Jainkoari ohore emaiteko. Gure lan-arteak eta atsede-naldiak, Jainkoaren gogokoak dira segur. Kirolaren bidez gure gorputzak azkartzen ditugula, bertzekilako atxikimendu eta kurutza-menduak ere azkartzen eta barnatzen ditugu hola.
.../...Zure oneziari hertsatzen gira: kirola eta deskantsu leku hok, izan ditezen gorputz guziaren aberasgarri. Kirolatzerat jinen diren guziak, elgarrekin, beti adixkidantza bidean bil ditezen eta hola, Jainkoari atsegin eman.
.../...Jainkoaren argia jauts dadila gu guzien gainerat, gure egin beha-rretan laguntzeko eta azkartzeko; denak izan gaitezen beti bihotzez bat, anaiak bezala.
P.L
Xuriz direnak dira Etxebers Bixente eta Erreka BenoitUrdinez aldiz Diribarne eta Behola.
irisarri
Mutxiko eguna iragan da lorioski gure herrian. Besta horren karietara, herriko haurrak gogotik arizan dira dantzan. Huna argazkitan gure haur dantzari taldea.
11
Herriz Herri
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
herria@wanadoo.frimprimerie.labourd@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai AugustinChaho
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42
Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques5-garreneko erakasleen formakuntzarako programari buruzko bilkura eginen da maiatzaren 5ean arratsaldeko lauetan fakultateko liburutegian (azken salan). Ikustekoak direnak: ereman lanen jorra, hizkuntzaren erreforma (ofizialtasunaren bidea). Orori idekia.
AVIS DE CONSTITUTION
Avis est donné de la constitution de la société dont les caractéristiques sont :
- Dénomination : « ORREAGA ».- Forme : Société Civile Immobilière.- Capital : 1000 EUROS, constitué
uniquement au moyen d’apports en numéraire.
- Siège social : SAINT JEAN PIED DE PORT 64220, 1 route d’Arnéguy, Maison Hegui Gorri.
- Objet : La société a pour objet dans un cadre strictement civil :
L’acquisition, la construction, la rénovation, l’aménagement, la gestion, l’administration, l’entretien et l’exploitation par voie de location ou autrement, de tous immeubles que ce soit à usage d’habitation ou professionnel,
L’obtention de tout emprunt, de toute ouverture de crédit avec ou sans garantie hypothécaire en vue de réaliser l’objet social et de permettre à la société d’acquitter toutes les sommes dont elle pourrait être débitrice à quelque titre que ce soit et pour quelque cause que ce soit.
- Durée : 99 ans.- Gérant : est désigné statutairement
en qualité de gérant de la société, pour une durée illimitée, Monsieur GOYHENETCHE JeanBernard, né le 3 avril 1952 à SAINT JEAN PIED DE PORT (64), de nationalité française, demeurant à UHART CIZE 64220, Route de Lasse, HAIZPEA.
- Cession de parts : les parts sociales ne peuvent être cédées qu’avec l’agrément des associés donné dans la forme d’une décision collective extraordinaire.
- RCS : TRIBUNAL DE COMMERCE DE BAYONNE.
La gérance
Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea
Association des Producteurs Fermiers du Pays Basque
Ama oporren ordezketa(8.5 hilabete)
2010ko uztailetik 2011ko martxo undarrerat
Idoki elkarteak bere sanitario eta tekniko arloaren eta beste hainbat arloren animatzeko animatzaile bat xekatzen du :Egintzak :- Sanitario mailan laborarien jarraikitzea Araudiak zaintzen dituen batzordearen animatzea eta gai huni lotuak diren ekintzen burutzea- Promozio ekintzetan : lekuan den animatzaile baten laguntzea (feiria, ate ideki eta merkatu desberdinetan). Idoki tresnen eguneraketaren egitea.Formakuntza eta ezagutza bereziak:- Baxoa + 2 urte edo gehiago (Ekoizpenen kalitatearekin zerikusirik duten laborantxa saileko formakuntzak) Ekoizpenen kalitatean eta sanitario mailan ezagutzak. Europar legedi berriaren ezagutza eta aplikapen zehatzaren ezagutza hobe litaike.Galdeginak diren konpetentziak : Sanitario mailan konpetentziak Taldeen animazioarako eta talde lanerako gaitasuna, Giza harremanetarako eta antolakuntzarako errextasunak, Autonomia, dinamismoa eta berritasunen ekartzeko gaitasunak, Laborantxa munduko elkarte lanerako motibapena, etxe ekoizpenentzat interesa, Informatikan oinarrizko ezagupenak.Baldintzak :- 8 hilabete eta erdiko ordezketa, denbora osoz. Frantses eta euskaraduna desiratua da. Gidabaimena behar da.
CV eta motibapen gutuna (eskuz idatzia) igortzekoak dira helbide
huntarat : IDOKI – 32 Bidouze/Lapitz Hotza
karrika- 64120 DonapaleuMaiatzaren 15a- aitzin.
lan eskaintza
Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko lehen frogak
maiatzaren 22an
Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.
Izen emateko azken epea maiatzaren 10a
EEPren Interneteko www.mintzaira.fr gunean berean izen emate orria bete.
Baldintzak : 2010an 17 urte betetzea eta Iparraldean sortu, bizi edo lan egitea.
Izen emate saria 17 €
Euskararen Erakunde PublikoaPlatanondoen etorbidea, 2- 64100 BAIONA
AVIS DE CONSTITUTION
Avis est donné de la constitution de la société dont les caractéristiques sont:
-Dénonciation: « MUGAÏRE ».-Forme: Société Civile Immobilière.-Capital: 1000 euros, constitué uni
quement au moyen d’apports en numéraire.
-Siège social: SAINT JEAN PIED DE PORT 64220, 1 route d’Arnéguy, maison Hegui Gorri.
-Objet: La société a pour objet dans un cadre strictement civil:
l’acquisition, la construction, la rénovation, l’aménagement, la gestion, l’administration, l’entretien et l’exploitation par voie de location ou autrement, de tous immeubles que ce soit à usage d’habitation ou professionnel.
l’obtention de tout emprunt, de toute ouverture de crédit avec ou sans garantie hypothécaire en vue de réaliser l’objet social et de permettre à la société d’acquitter toutes les sommes dont elle pourrait être débitrice à quelque titre que ce soit et pour quelque cause que ce soit.
-Durée: 99 ans.-Gérant: est désigné statutairement
en qualité de gérant de la société, pour une durée illimitée, Monsieur GOYHENETCHE JeanBernard, né le 3 avril 1952 à SAINT JEAN PIED DE PORT (64), de nationalité française, demeurant à UHART CIZE 64220, route de Lasse, HAIZPEA.-Cession de parts: les parts sociales ne peuvent être cédées qu’avec l’agrément des associés donné dans la forme d’une décision collective extraordinaire.-RCS: TRIBUNAL DE COMMERCE DE BAYONNE.
La gérance
AVIS DE CONSTITUTION
Avis est donné de la constitution de la société dont les caractéristiques sont:
-Dénonciation: « AÏTA SEMEAK ».-Forme: Société Civile Immobilière.-Capital: 1000 euros, constitué uni
quement au moyen d’apports en numéraire.
-Siège social: SAINT JEAN PIED DE PORT 64220, 1 route d’Arnéguy, maison Hegui Gorri.
-Objet: La société a pour objet dans un cadre strictement civil:
l’acquisition, la construction, la rénovation, l’aménagement, la gestion, l’administration, l’entretien et l’exploitation par voie de location ou autrement, de tous immeubles que ce soit à usage d’habitation ou professionnel.
l’obtention de tout emprunt, de toute ouverture de crédit avec ou sans garantie hypothécaire en vue de réaliser l’objet social et de permettre à la société d’acquitter toutes les sommes dont elle pourrait être débitrice à quelque titre que ce soit et pour quelque cause que ce soit.
-Durée: 99 ans.-Gérant: est désigné statutairement
en qualité de gérant de la société, pour une durée illimitée, Monsieur GOYHENETCHE JeanBernard, né le 3 avril 1952 à SAINT JEAN PIED DE PORT (64), de nationalité française, demeurant à UHART CIZE 64220, route de Lasse, HAIZPEA.
-Cession de parts: les parts sociales ne peuvent être cédées qu’avec l’agrément des associés donné dans la forme d’une décision collective extraordinaire.
-RCS: TRIBUNAL DE COMMERCE DE BAYONNE.
La gérance
SARL XILKOSociété à Responsabilité Limitée au
capital de 7.500 eurosSiège Social: 38, rue des Tonneliers –
64100 Bayonne443 868 880 RCS Bayonne
Clôture de liquidation
Les associés de la Sarl XILKO, société en liquidation, réunis le 24 avril 2010, ont approuvé les comptes définitifs de liquidation au 31 octobre 2009, donné quitus à Monsieur Gilles HARAN, liquidateur, de sa gestion et constaté la clôture de la liquidation à compter du même jour.
Le dépôt sera effectué au RCS de Bayonne
Le liquidateur
12
telebixta leihotik
aSteburuko Hitzorduak
euSkal irratiak 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6
Bahituak : Frantses bi kasetariak beren Afganistar lagunekin bahituak dira aspaldi honetan. Badu orain 120 egun nonbait direla nehork ez dakielarik non. Orotara lau hilabete, ez baita guti, haientzat lehenik, haien familientzat gero. Kasetari ofizioa lanjerrez betea da eta ez dezatela erran ausartagiak izan direla. Gogoan ditugu.
Des racines et des ailes : Ondarea dela eta ibili gara Paca eskualdean (Provence, Alpes, Côte d’Azur, P.A.C.A. labur bilduz). Santa Margarita ugartean ari dira lizeoetako ikasle batzu gaztelu baten berrritzen, hau bertze lekutan bezala Vaubanen obra. Horiek utzirik Marseillan lan gabezian diren batzuk gauza berbera egiten dute gaztelu batzu erreberrituz. Egia da ez dela gauza haundirik egin haien zaintzeko eta lan horiek beharrezkoak direla. Dituen zorrekin hobe liteke salditzan holako gazteluak hala nola egin duen Baionan, gaztelu berrian eta eremuetan kokatu baitira kontseilu orokorra, unibertsitatea eta zenbait batasun, haien artean Euskaltzaindiaren ordezkaritza eta Iker deritzan euskal ikertzaileen taldea. Militarren ordez, erakaskuntza eta euskal kultura. Ez dea hobe!
Et de Gaulle créa la cinquième : Gau berean, astezkenean France 3 gateak zabaldu duen emankizuna ikusi dut, orduko lekukotasunei esker. Oroitzapenak enetzat, gaztea nintzelarik orduan, Algeriako gerla ezin bururatuz nahiz MendesFrance ministroak konpondu zituen Indotxinako aferak eta ere Marroko eta Tunisiakoak. Algeriari esker de Gaullek hartu zuen boterea eta V. Errepublika sortu. Harentzat egina zen lege nagusia ez dute bertzeek behar den bezala segituz, hanitz gauza aldatuz. Gaurko egunean ikus daiteke beharrezkoa dela bertze lege nagusi bat eta VI. Errepublika sortu, diputatu eta senadoreei botere gehiago eman, ez ditezen izan, orai bezala, esku makilak.
Maya jendearen idazkera : Bazakiten idazten, bazakiten kondatzen Espainiolak etorri dira eta emeki emeki hizkuntzaren idazkera galdu dute, nagusitu da espainola bere alfabetoarekin nahiz ez duten galdu hizkuntza zaharra. Berrikitan Maya delakoen oroitharrietan diren idazkiak irakurriak izanak dira eta Maya jendeak berreskuratzen du bere historia. (Arte gatean, larunbatean).
Errugbia : Top 14 delakoan, azken eguna. Biek galdu dute: Baionak Montaubanen (22 eta 8), Miarritzek etxen Clermonten kontra (26 eta 19). Nor jautsiko da bigarren mailara: Montauban 12garren, bainan diruaren gatik, ala Baiona 13garren delakotz. Azken berrien arabera, Baiona egonen da goreneko mailean… J. H.
ortziraleanAnhauzen, Irulegiko Irratiaren fagoretan (20.00), Festi Ga’Ga musikaldia.Baionan, Luna Negra kabaretean (20.30), Rue de la Muette taldea.Donibane Lohizuneko elizan (21.00), kantaldia elbarrituen aldeko elkartearen fagoretan, Jesus Aured, Kantuz koroa eta beste asko.
larunbateanHazparnen, LAB sindikata Iparraldean ere sartua delako hamargarren urteburua, hitzaldi, bazkari eta kontzertu.Donoztirin, selauruhustea Sanoki ezkerparetan.Hendaian, Ondarraitzeko kirolzelaian (11.00), Hendaiarren Krakada, antolatzaile Lanetik Egina elkartea.Kanbon, herriko etxean (18.30), hitzaldia aztertuz
otxotearen historia EuskalHerrian gaindi, hizlariak Joseba Gotzon eta Jordi Freixa.Miarritzen, geltoki xaharrean (19.00), NewYorkeko Metropolitan operatik xuxenean zabaldu ikusgarria, Rossiniren Armida opera. Santa Eugenia elizan (21.00), Adixkideak koroa.
igandeanMiarritzen, Kasino aitzineko plazan (11.30), mutxikoak. Kasinoan (17.00), kontzertua David Grimal xirribikalariarekin.Ziburun, Ttoro kofradiaren biltzarra eta besta
asteburuanBaionan, DantzariEguna. Ortziralean, OraiBat elkartearen biltokian (19.00), hitzaldia dantza jauzietaz, Xabier Itzaina eta Claude Iruretagoienarekin. Larunbatean, San Andres plazan (17.00), “Goazen”,
Apirilaren 30 : Ostiralea, • 07.00: Goiz berri..• 16.00: Kantaire• 19.00: Aitzur eta jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna
Maiatzaren 1 : Larunbata• 10.00 : Emanaldi berezia Eltzarruze egunetaz eta T.Danz festibalaz • 11.00 Maiatzaren leheneko manifestaldiak xuxenean Baionatik eta Mauletik
Maiatzaren 2 : Igandea • 09.30: Gure bazterrak Haltsutik 2• 10.30 : Donapaleuko meza.• 13.00 : Gure arbasoak.Sarako Ganex Etxeverrygaray• 14.00 : Hegoaldeko ostatua• 15.00 : Errubia
Maiatzaren 3 : Astelehena • 19.00 : Zer dioxu, Beatrice Urruspil idazlea.
argitasun bat edo…
Duela 2 aste, HERRIA kasetan Donibaneko kantuaren egunaz lehen orrialdean artikulua egin duenak galdatzen zuen Bordaxuri galerianoaren kantuan 12. bertsu bat bazitaikela eta ezagun ote zen. Nere partetik orroitzapen bat atxiki dut, frangotan nere aita zenari kantatzen entzunik, harek emaiten zuela liburetan den bertsionean diren 8. eta 9. bertsuen artean beste bertsu hau :
Arreba bat badut nik Izuran seroraBihotza guria du harria bezala
Hak lagundu banindu ezarriz maneraEtxean nindukezun duela denbora
Galerianoak bertsu batean arreba bat aipatzen du, hura bera edo bertze arreba bat ote zuen? Bertsu hau xuxena ote den? Kantu horrena ote den? Ez dut nihun liburuetan idatzia atxeman (eskuz idatzi kahier batean zegoen).Iker lan bat gehiago egin gabe ez naiz atrebituko baieztatzen edo ezeztatzen. Galerianoaren gainean iker lanak eginak izan dira lehen ere. Plazer izanen dut hemendik balego norbait bere iritziaren emaile. Ondoko egunak arte.
Beñat Soulé
Baterak 2014rako Euskal Lurralde Elkargoa sortzeko prozesu politikoa idekitzen du, aitzineko larunbatean Ezpeletan burutu biltzar nagusian zehaztu dute partaidek elkarrekin. 2014ean Euskal Lurralde Elkargo bat zutik izan dadin ahalbideratzeko prozesua plantzan ezartzea, hara orientabide nagusia. Plataformaren ustez, gaur egun baldintza objektibo aski bada Euskal Lurralde Elkargo baten sortzerako bidean fase berri baten idekitzeko, eta fase edo prozesu horri lau urteko bidea ikusten diote. Lehen bi urteak, 201011 Frantses gobernuaren engaiamendua kausitzeko, Iparraldeko eragile politiko eta sozialekin eztabaida zabala izaiteko eta frantses estatuak plantan ezarri nahi duen lurralde erreformarako legean emendakin bat ezartzeko, gerora Euskal lurralde elkargo bat bidera lezakeena. Eragileekin eginiko eztabaidak lagunduko duelarik euskal lurralde elkargo horren osaketan, agian Kortsikarra eredutzat hartu eta egokituz. Hori dena lortuz geroz 2012 ondarrean herri galdeketa ofiziala egin nahi luke BATERAk. Eta honetan emaitza onak lortuz gero, hau da gehiengoa alde izatea parte hartzea %25a baino gehiagokoarekin, lege eta arauen osaketari lotzeko prest legoke. 2014ean liteke azken fasea, Frantses lurralde erreformarekin batera, Euskal lurralde elkargoa osatuko luketeen kontseilarien bozketarekin.
baterak lau urteko programa pikoan
Zarena Zarelako konpainiaren ikusgarria. Igandean, goizetik arats, dantzari elgarretaratze nagusia, bi mila dantzari, ibilaldia hirian gaindi, ikusgarria kirolzelaian. Bestalde, Glain auzoaldeko elkartetxean, larunbatean eta igandean, Baiona Banda taldeak ospatzen airoski bere 30 urteak.Ospital
eta Carrere kantariak igande arasaldeko ikusgarrian. Miarritzen, bestak Bibi auzoaldean.Hazparnen, larunbatean eta igandean, Urkoiko arrapesta, igandeko ospakizunak Paxkoeneko plazan.Larribarren, herriko bestak.
13
Han eta HeMen
Emazteak Euskal Herrian (4)
Maite Lafourcaden entzutea aski da hortaz jabetzeko, erraten duelarik «Au Pays Basque la femme était juridiquement l’égale de l’homme.» Nolaz daki hori ? Aitzin e ko men deetako Lapurdiko notarioen aktak aztertu dituelako. Gauza bera ikus genezake Euskal Herriko edozein lurraldeetan, baita u rrunago. Adibidez, Pirinioetan Comminges eta Couserans eskualdeko ohiduretan, Isaure Gratacos ikerlariak aipatu dituenak liburu batean : Fées et Gestes, Femmes Pyrénéennes : un statut social ex-ceptionnel en Eu-rope (Privat, 1987). Azpima rratzen du e makumeen sexual askatasuna, baita bi sexuen arteko berdintasuna, eta etxearen lehentasuna antolaketa so
zialean. Beretzat ez da dudarik euskal zibilizazioaren ezaugarriak aurkitu dituela hor.
Hain zuzen, i k e r k e t e k agerian utzi dute etxondoaren garrantzia gure jendar tean , baita balio zuela jendeen izenda tzeko. 2000. urtean, Gatuzain arg i t a l e t x e a n agertu nuen liburu bat gai
honi buruz : Euskal D e i t u r e n K r o n i k a k . Orain onartua da eusk a r a z k o deitura guziak etxe izenak direla. Baita erran nahi bat dutela, gehien batean zerbait
ikusteko duena toponimiarekin (leku izenekin), baina batzuk antroponimoak (jende izenak) direla eta horietan emazteenak badirela. Adibidez : Otxandabaratz edo Mariluz, Otxanda eta Mari emakume izenez osatuak.
Gutxiago aipatzen da, haurrek amaren domonimoa (domonimoa etxe izena da) hartzen zutela, prima zelarik eta emaztekiak ez zuela senarrarena hartzen, baizik eta kasu horretan alderantzizkoa gertatzen zela. Ikerlari gehienak, izan daitezen kanpokoak edo he
mengoak, dokumentuetan ez dute holakorik ikusten, mentalitate sexista batek itsutzen dituelako. Frantzian, ezkonduak diren emazteek, ohitura dute senarraren izena hartzeko –nahiz eta ez den legerik horretara behartzen dituenik eta beren deitura eman ahal izateko haurrei, XX. mende amaiera arte beha egon dira. Beraz neska batek etxaldearen ondorengoa ukaiteak ekartzen zituen ondorioetan, duela 20 mende Estrabonek (Geogra-fia) deia aipatzen zituen berak dira : ondoko batekin ezkontzeak, dotea ekartzea dakarrela, beraz gizonak ere horretara behartuak zirela, emaztea zelarik etxekoa. Orain, garbi geldi dadila, ez zela baitezpada andereesposaren dotea ; “La Noce Basque” deitu ekitaldietan edo liburu batzuetan errepikatzen diguten bezala ; “etxesartzea” aipatzen dutenean. emazteak zituela etxeari lotu eskubideak : adibidez bozkatzekoa. Frantses estaduan 1944ean lortua izan dena.
Notarioen aktak eta estatu zibila
Etxesartzea
Liburu eder bat plazaratu du Agurtzane Ortiz Lopetegi irundarrak Manex ErdozaintziEtxart gure poeta handiaz, Manex Er-dozaintzi-Etxart herriaren poeta izenburuarekin (Elkar). 19911992 urteak arte ez zuen batere ezagutzen oztibartar olerkaria irundar honek. Manexen lagunak, Manex gogoan eta Zabalik elkartekoak, garai hartan bildu ziren, frantsizkotar ezagutuaren obra nasaia biltzeko, ikertzeko, argitzeko, ezagutarazteko. Orduan zen irundar ikerle gaztea lan horri lotu, geroztik “nere Manex” deitzen duenaren bizia eta obra errotik sakonduz. Liburuan bi atal dauzkagu. Lehenean, Manex ErdozaintziEtxarten bi
zia (19341984) zaigu aurkeztua, Ibarla herrian sortu zenetik, familia, istudioak, frantsizkotar bilakatze eta gainerateko ibilbide ongi betea, nahiz eritasunak gazterik ereman. Bigarrenean, ikerleak idazlearen azterketa literararioa egiten dauku, obraren hiru dimentsioak
barnatuz, poesia naturalista, humanista eta soziala. Duela 25 urte zendua da Manex bainan oraindik atxikimendu handi bat badago hari buruz, ez bakarrik Oztibarren eta Amikuzen bainan Euskal Herri osoan. Liburuaren sarhitza, idazlearen adiskide handia izaniko Joxe Azurmendiri zor diogu (250 orrialde, 19,5 euro).
Herriaren poeta
Marikita Tambourin (gero beretik)
Duela 2 urte argitaratu zuen Anuntxi Arana angeluar antropologoak “Euskal mitologiaz Jentilak eta kristauak” euskarazko liburu argia (Elkar, “Terre et gens” kolekzioa). Liburu bera heldu zaiku oraikoan, bainan frantsesez, Edurne Alegria urruñarrak segurtaturik itzulpena : De la mythologie basque - Gentils et Chrétiens. “Publiko zabalari eskainia den obra sinple, argi eta egokia”, Peio EtcheverryAinchart argitaratzaileak dionaz.Eta hala da, nornahiren meneko den liburu bat dugu hor, ezinago argia, Euskal Herrian nola bizi izan diren tokiko sinesmen zaharrak, kristautasunarekin gurutzaturik. Hots bien arteko sinkretismoa zaiku aurkeztua. Elizak nahi izan du bere bidea egin sinesmen zaharrak desagertaraziz, mitologiako pertsonaiak ahalaz deabrutuz ; bainan ez du helburu hori ardietsi,
ondorioz sinesmen zaharretako pertsonai batzu beretu ditu, nolazpait saindutuz. Anuntxi Aranak “deabrutzesaindutze” bikoiztasun hori ongi esplikatzen dauku. Eta liburuaren azken zatian, idazleak jende askoren l e k u k o t a s u n a k agertzen ditu, hor ere sinkretismo
hori agerian u tziz. Euskal Herrian gertatu dena mundu osoan gertatu dena baizik ez dela e rran daukute bai Anuntxi Aranak bai Edurne Alegriak. Historiaren unibertsaltasuna. Eta testuaren frantseste lana arazo berezirik gabe egin du urruñarrak, behar zen guziz “iturrirat zuzenki joz”, bereziki gauzak zehazki esplikatu behar direlarik, interpretatu gabe. Eta “irakurlearen buruan nolazpait sartuz, itzulpen on bat egiteko”. Hots, idazlearen eta irakurlearen arteko zubi lana egin du itzul tzaileak (120 o rrialde, 15 euro).
euskal mitologiaz
14
GarateneanIbarrola - Kurutcharry ........ 50Oyhenart - Harizmendy ..... 11Ez dugu izan asteheneko partidaren ikusteko xantzarik. Baina xantza izanen zena ote? Ikusi duten jendeek ez daukute deus haundirik erran partidaz bainan zer erran ote? Guk bederen ikusten dugu hor bere mugak ere badituela Heguiabeherek, hoinbertze aldiz laudatu dugunak. Eta ez omen du Oyhenartek ere osatu haren eskasa. Ibarrolari gaude gu aldiz, noiz ukanen dituen partida batzu bere beteko pilotariekin. Gauden halere ixilik: bat behareta Waltari ukanen dute hor berean Harizmendyrekin aste huntako irabazleek. Hea zer ikusiko dugun orduan? Garaziko trofeo horrek aurten ere eman behar luke berea.
BaionattipianTellier - Jeannots ............... 50Lavielle - R. Dermit ............ 40Goratzen ari da denaden ikusle kopurua trinket zahar hortan, Ezcurrak kudeantza hori bere gain hartuz geroz eta hobe. Eta partidak ere bazuen zerbait onik ortzegunean, bereziki Tellier urruñar gaztea prezatu baitu jendeak bere bizitasunarentzat. Zenbaitek ikus omen lezazkete gogotik bi landestarrak elgarrekin Lavielle osatuz Jeannotsen beso azkarrak.Egiaren erraiteko egin dute beren partidañoa hola ere, oren bat eta hogei iraun baitu partida horrek. Agian heldu den maiatzak zerbait ekarriko du berekin.
Itsasun jokoberriEtcheverry - Bessonart ..... 40Ibarrola - Ducassou ........... 39
kirolak
pilotaGaltzaleen aste txarra pilotan
Atharriko ezkerpareta trinket eginik lehenagoko Ximunen taularekin, horra Jokoberriko Trofeoaren jokatzen hasi direla ortziral aratsean bi partida ontto jokatuz. Ducassou herritarrak ordaindu du partida hortan Kurutcharry ezin etorri dena, eta ondarrean Hervek eta Senpertar gazteak dituzte doidoietarik auzoko Ibarrola eta herritarra garaitu.Helduden ortzirale huntan, Sorhuet eta SaintEsteben herritarrarekin izanen dituzte konduak goragoko partida horren irabazleek. Eta finala maiatzaren 2an jokatuko da igandean, bazkariarekin ondotik, ahusagailu izanen dituztela denbora berean Etcheverry eta Sorhouet kantariak. Izenak eman: tel. 05.59.29.87.97.Bielle - Harizmendy ........... 40Olçomendy - Ezcurra II ..... 38Partida pollit hau ere izan dute Itsasun, orai bere burua ezagutarazten duen Mattin Olçomendy BaigorriGermiatar gaztearekin. Badugu ba gazte batzuen beharra.
Pilotarienak AngelunTrofeo hori ere jokatuko da oraino Haitzpean heldu den maiatzaren 7tik 12ra. Lehen finalerdia, 7an 7 orenetan: E tcheverry Harizmendy eta Waltari Etcheto. Aldiz, bigarren finalerdia Ibarrola Oçafrain eta Sorhuet Ezcurra. Beraz, hoberenekin.
Hegoaldean, buruzburuka irriskutsuekinEibarrenYves Xala ........................... 22Xebaxtien Gonzalez ............. 5Berasaluze IX - Laskurain . 22Olazabal - Pascual ............... 9
Apezetxea - Larrinaga ....... 22Ongay - Urbenaga ............. 16Horiek ziren asteleheneko partidak. Lehena zaluegi joana buruz buru Xalaren 7 sakerekin, hau 8 – 1, hasita laster. Han zuten Waltari ikusleetan.Aimar kolpatu IruñeanPatxi Ruiz ............................. 8Aimar Olaizola ..................... 5
Saralegi - Apraiz ................ 22Berasaluze VIII - Begino.... 17
Diaz - Eskudero ................. 22Belloso - Zabala ................. 18Aimarrak serioski kolpatu du belauna eta hortan gelditu.CalahorranI. Perez - Zezilio ................. 22Cabrerizo - L. Galarza ....... 21
Titin – Meririo ..................... 22Idoate – Goñi III ................. 11
LizarranIdoate - Pascual ................. 22Aritz Lasa - Eulate ............. 18
Julen Retegi ....................... 22Iñaki Leiza .......................... 17
HernaninOlaetxea - Oteiza ............... 22Mendizabal I - Argote ........ 21
Iñaki Beroiz ........................ 22Mendizabal II ..................... 18
Bego
Sara-Azkaingo Xapeldunak
erruGbilari Gazteen leHiaketa HazParnen
Iragan apirilaren 17 an, Xapitaleko zelaian izan da, Minimes errugbilari gazteen zoingehiagoka. 12 jokolarietako 24 talde arizan dira lehiaketa hortan: Angelu ; Arrangoitze ; Larresoro; Argelès/Gazost; Azkaine/Sara; Bardotze; AS Baiona ; Miarritze ; Bidarte ; Kanbo ; Grenade S/ Garonne ; Hazparne ;
Hernani ; Mugerre ; Nafarroa ; Ondrese ; Ordizia ; Ortzaize ; St Médard en Jalle ; Donibane Lohizune ; Donapaleu /Sauveterre; Senpere ; Hendaia ; Urruña/Ziburu; Ustaritze.Egun osoa jokoan arizan ondoan Azkaine/Sara taldea atera da xapeldun. Isabelle Pargade, kirolaz arduratzen den andere Axuantak eman ditu sariak irabazduneri. Hac elkarteko bi errugbilari eta Miarritzeko bi jokolari gaztek : Baptiste Roidot eta Paul Raffault, bere aldetik eman dituzte opari zenbeit merezitu dituzten talde batzueri. Antolatzailek eskertzen dituzte Herria eta Garbiki sindikata beren laguntzarentzat eta ere saltegiak eta ofizialeak, aldi bat gehiago emankor agertu baitira pesta egun huni buruz.
errugbia
union basque : uztaritzeko finalakIragan asteburuan, Uztaritzeko Kiroleta trinketean jokatu dira Union Basque batasunak pilotan muntatu bederatzi lehiaketaren finalak. Huna emaitzak:
eskubaloiaIrisarriko Airoski gelan, herritarrak eta Tolosakoak elgarren bete izan dira eta berdinean gelditu, 27ra, hiru ehun bat lagunen aitzinean jokatu duten partidan. Tolosan, hangoek irabazia zuten azken puntan eta doidoietarik. Aldi huntan, irisartarrak hobeki heldu dira. Partida erditan, aitzinean ere ziren, 1513, alta Florian Ranza esku batean kolpatua izanik. Ondarrerat, denak ere azkar jokatu dira, Irisartarrentzat Frantxoa Jaureguy eta Marius Kovacs bereziki, balentria pollitak
eginez. Horiek hola, bi minuto partida bururatu aitzin, Tolosarrak ziren bi tantoren abantzuarekin bainan BaxeNabartarrek, erne eta kementsu, ardietsi dute berdintzea, Simon Perez eta Alexandre Melloukeri esker, bai eta aski erne egon beste tantorik ez uzteko kanpotiarreri.
eskubaloia
GEROAK B ÑAPURRAK LAPEYRE Enit VIART PierreJean .............................40IRISARRI SISSOKO Iban OILARBURU Julen ............................39
GEROAK A URRUÑA ONGARET Xan ZUBIETA Hugo .................................40BAIGORRI ERRAMUZPE Iñaki CASEMAJOR Patxi .....................29
XORIAK BUHALDEAN DETCHEVERRY Thom – BIDART Thibaud ..................40OZTIBARRE AIZAGUER Peio – OLHARAN Baptiste ........................19
XORIAK A KAPITO HARRI ETCHEVERRIGARAY Baptiste PECHBERTY Antoine ..................................................40ITSASU MONCE Victor LESPADE Alexandre .........................24
ARINAK BSARA PREVOST Axel VIDAL Baptiste ................................40NOIZBAIT LAFITTE Benoît DOUALET Xabi ................................18
ARINAK – A URRUÑA LARRETCHE Eñaut BIDEONDO Vincent ..................40ITSASU LARTEGUY Maxime LARTEGUY Rémi ......................03
GAZTETXOAKNOIZBAIT LARRONDO Maxime DOYHENART Guillaume .........40BAIGORRI ERNAUTENE Fabrice LABAT Mattin ........................10
CADETSJUNIORSSENPERE LOPEZ Peio TELLECHEA Jon ...................................40B.A.C. ITURBE Jon ELIZAGOYEN Xabi ................................24
SENIORS KAPITO HARRI LAMBERT Lionel – DAGUERRE Michel .......................40ABARRATIA ETCHEVERRY David – BISCAY Emmanuel ................34
15
Aste berezia da hau urte guziz munduko hainbat euskal etxetan, astelehen huntan Gernikako bonbardaketaren 73. urteurrena izan delarik anitz baitira egun hortaz oroituz eta Gernikan hil zirenak gogoan atxikiz Bakea eta Euskal Herriak populu eta gizarte gisa dituen eskubideak aldarrikaturik ekitaldi ofizialak egiten dituzten euskal etxeak. Asteburuan irakurtzen genuen Estatu Batuetako Salt Lake Tribune egunkarian Madalena eta Jaime Sangronizen lekukotasuna, aspalditik Salt Laken bizi baina gernikarra den bikotea.Egun 80 urtetarik goiti dutelarik atzo balitz bezala dute gogoan hegazkinek heien herria birrindu eta suntsitu zuten eguna, astelehena hura ere eta merkatu eguna, hainbat lagun garbiturik. Gernikan eta Euskal He rrian berean ezezik, Diasporako hainbat he rritan diren Gernikako Arbolen aitzinean egin dira ekitaldiak, Uruguai, Venezuela, Txilen... eta partikulazki Argentinako anitz herri eta hiritan. Gai seriusaren ondotik, beste urtebetetze bat, baina hau alageragoa: Uruguain, Co
lonia departamenduko Carmelo herrian, 15 urte bete ditu ‘Ibai Ondoko Etxea’ (sic) Euskal Etxeak. Jaialdi eder batez ospatu dute eta karia hortara dantzariak ekarrarazi dituzte Rio de la Plata bestaldean den Buenos Airestik, Ekin taldeko dantzariak hain zuzen, heien dantzariekin batera ikuskizun ederra eskain zezaten apirilaren 17an Uama antzokian. Jaialdia baliatu dute elkarteko bi lehenengo lehendakariak ohoratzeko, Julio Ariztia eta Mirta Isoco. Zorionak heieri gu ztieri. Barnealderago, eta Argentinan, Cordoba probintzian, Rio Cuartoko Gure Ametsa Eus
kal Etxean Imanol Bilbao izan da omendu dutena, 1994ean euskal etxea sortu zutenen taldekoa eta elkarteak ukan zuen lehenengo presidenta. Izan ere, euskal etxeko ohorezko lehendakari izendatu dute. Eman dakoten plakan, hauxe du erraiten, hitzez hitz, euskara hutsean: «Imanol Bilbaori, Ohorezko Lehendakaria, nekaezin eta betiereko lanagatik. Gure Euskal Etxean, 2010eko Martxoaren 30ean». Zorionak zuri ere, Imanol. Eta ondarrean, larunbateko hitzor duak, horietarik bi bederen:
Mexiko hiriburuan, Euskal Etxean, Baztango Eguna ospatuko dute, urte guziz bezala Maiatzaren lehenean. Eta frango hurbilago, Irlandako Belfasten, Bertsu afaria edo Ber-tsoDinner deitu duten ekitaldia eginen dute, euskalirlandar elkarte batek antolaturik, hau ere heldu den larunbatean, Maiatzaren lehenaren egunean. Maialen Lujanbio Euskal Herriko txapelduna eta Jon Maia arizanen dira. Langileen eguna manera berezian ospatu nahi duenak, ahal baldin badu, badu non hauta.
inbido
Gernika gogoan, biba Maiatzaren lehenaeuSkal diaSPora
Joxeba Etxarri
Su-mendiek hautsa burrustan botatzen dutelarik…
Duela bost aste batbatean “iratzartu” da Islanda hegoaldeko sumendi bat, Eyjafjöll deitzen dena eta geroztik ukaiten du zonbait eta zonbait aipaldi! Azken bi aste horietan bereziki, sumendi horrek botatu hautsak hedatzearekin Europan gaindi, haizeak gisa hartakoak izanez…Ikaragarriko buruhausteak izan dira hor gaindi hegazkinen mugimendua arrunt trabatua aldika, eta lekuka arrunt gelditua ere, aski barreatzearekin hautsa xehe xehea izanik ere kaltekor izan ditakeela hegazkinen motorrentzat… Etzela baitezpada hainbeste lanjer, Europako gobernuak sobera beldurti agertu direla, hortaz ere izan dira haatik gaitzeko eztabadak… Ikerle eta jakintsunak ez denak ados gainerat…Islandan berean badira 130 sumendi ez direnak arrunt “hilak”, artetan “iratzartzen” ahal beraz… Joanden hilabete hortan kolpez “kexatu” den hori aspaldian geldirik zagon. 1823an “iratzartua” azken aldia, badu beraz kasik berrehun urte! Geroztik, Islanda toki hotza baita, arrunt Europa iparraldean, horma edo izotz “xapel” lodi batek estalia zaukan, estali horrren izena Eyjafjallajökull, orai ai
nitzek mendia bera ere hola deitzen bere ohiko izena aitzina luzatzen diotela…Xuxen erraiteko, nehork ez daki nolako makurrak izan ziren 1823ko iratzaraldi hartan. Berriak etziren orai bezala jakiten. Bestalde, denbora hetan, hegazkinik etzen. Mendeak jin, mendeak joan, frangotan gertatu da haatik, eta ez bakarrik Islandan, sumendiek hauts erakitua burrustan botatzea, inguruko bazterrak estaliz, bainan batzuetan gertatu da ere, azken aste hotan bezala, oldarrean zeru alde biziki gora bota hautsak urrun hedatzea haizeak azkar joitearekin…
Pinatudo kexatu zenean
Gisa hortako gertakarietan, ai
pagarriena orobat 1783koa, Islandako beste sumendi bat, Laki deitua, asko denbora arizan zelarik hautsa bota eta bota, zernahi jende hil baitzen Europan gaindi (ehun milaz goiti, diotenaz), zernahi abere ere ba,
zaldi, ardi eta behi, hautseuri tzar batek Frantzian ere bazterrak fundituz Iparraldetik haste eta kasik Bordeleraino! Hau aldiz ez da hain aspaldikoa: Filipinetan, 1991n, Pinatudo sumendia kolpez hasarretu zen, hautsa bota eta bota, bost ehun bat urte “geldirik” zagoela! Zonbait hilabete lehenago, alimaleko lurikara izana zen eskualde berean, 1450 lagun hil ere baitziren. Ainitzen gostuko, lurikara horren karietarat, gaitzeko eremuak harrotu ziren lurpez eta ondorioz, ondoko urtean, hola zen “iratzartu” Pinatudo mendia. Ondo hetan bizi ziren zonbait ehun
lagun hil ziren ( kasik mila ere, berriketari batzuen arabera). Makur handihandiak izan ziren, Asia hegoekialdea arras luzaz egon zen hodei ilun baten mehatxupean…Eta sumendiaren iratzaraldiak iraun zuen bost hilabete… Zonbat iraunen ote du Islandako horrenak? Iduri du azkarki eztitu dela jadanik azken egun hotan. 19. mendekoak segitu zuen nunbait han urte osoa, artetan eztituz eta gero berriz azkartuz… Beste arrangura bat badute haatik han gaindi. Hurbilhurbila bada
beste sumendi bat, deitzen dena Katla. Historialariek diote Eyjafjöll “iratzartzen” den aldi bakoitx denbora poxi bat goiti beheiti “iratzartzen” dela ere Katla hori eta ardurenean bortizkiago berdin! Muslaria
Pinatubosumendi, Filipinetako sumendiarengatik lurra bi urtez hoztu zen gradu batez
Islandako sumendiaren kexaldia…
Uruguaiko Carmelo herriko Euskal Etxearen urtebetetze besta, dantzariak Aitor Alava zu zendari dantzari. Arg. EuskalKultura.com
16
top related