estefanía beltrán de heredia · 2017-07-05 · azkenik, ertzaitzaren belaunaldien arteko...
Post on 20-Jul-2020
0 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Azkenik, Ertzaitzaren belaunaldien
arteko ordezkotza, beharrezko
berriztapena era ordenatu eta
mailakatuan, emakumeari merezi
duen presentzia nabarmena emango
diona.
Nazioen arteko mugak geroz eta
lausoagoak diren XXI. mende
honetan, gure herrian ideien,
kulturaren eta ohituren hartu-emana
errealitate bat da, berebizitasun
guztien errespetuan oinarritutako
gure bizikidetza ereduan gizarteratu
nahi duten pertsona guztiei irekia
dagoena.
Hazten ari den herriaz eta
etengabeko garapena duen
Ertzaintzaz ari gara, aurrezaintzan eta
ikerketan azken aurrerapen
teknologikoak ezarriz eta
komunikazio teknologia berriei
zabalik.
Asko izan dira 36ko “Ertzañatik” gaurko Ertzaintzara emandako
pausuak, baina beti hiritarrak
zerbitzera bideratuak eta delituaren
biktimak babesteko kemen
berberarekin. Eta horrelaxe jarraitu
behar du.
Estefanía Beltrán de Heredia
Barne Saileko Sailburua
Eusko Jaurlaritza
Gure omenaldirik hunkigarriena Miguel
Echaguibel Urizar jaunari, 1936ko azken
“Ertzañari”, Arrasaten, azaroaren 14 an
hil zena 94 urte zituenean.
“Ertzañak” ereindako hazia, konpromisoa eta eredua
izango dira gaurko Ertzaintzaren pausoak zuzenduko
dituzten erreferente eta gidariak.
88,45%
11,85%
uskal Polizia eredu berri bat
gauzatzeko, aurrezaintzan eta hurbiltasunean oinarritutako berriztatze
prozesua garatu da aurreko
legealdian. Mugape bakoitzerako,
Udaltzaingoen eta ertzaintzaren
lankidetzan sustatutako aurrezaintza
egitasmo zehatzak diseinatu dira,
EAEan delitu eta biktimen kopuruaren
murrizketan eraginkorki lagundu
dutenak.
Legealdi honetan, zuzentzen dudan
Segurtasun Sailaren ibilbide-orriak,
hiru helburu nagusi begiztatzen ditu.
Lehenengoa, Euskadin segurtasun
publikoan inplikatuta dauden
erakunde eta agenteekiko kudeaketa
partekatua eta erantzunkidea
garatzea, gizarteak segurtasunarekiko
duen hautematea hobetzeko asmoz.
Bigarrena, garatzen ari garen polizia
modeloa finkatu, inteligentziaz
gidatuz, ikerketan oinarrituz eta
aurrezaintzara bideratuz euskal
gizartearen eskakizunetara egokitu
dadin, finean eraginkorra eta
efizientea izan dadin.
top related