agenda_semana_santa_viernes_6_eu

10
ASTE SANTUKO AGENDA APIRILAREN 6A, OSTIRALA “ANFITRIOIAK” ANTZEZPEN BIDEZKO BISITA GIDATUAK + FAMILIA PLANA Gozatu antzerki-erako bisitaz eta ikuskizunaz Bilbon eta Ibaian. Txango honetan, iraganera bidaiatuko duzu, hiriaren eta bere herrien historia deskubritzeko. Oinez eta itsasontziz egingo den ibilaldi honetan, “Anfitroiek” hiriaren eta bertako biztanleen bereizgarriak azalduko dituzte, eta Bilbo posible egin zuten pertsona guztien aztarnen berri emango dute. Ordua: 11:30 Prezioa: 10 euro helduak eta 5 euro umeak (toki-kopuru mugatua) Irteera: San Anton eliza Ibilbidea: San Anton eliza, Donejakue Katedrala, La Bolsa Eraikina, Arriaga Antzokia, Areatza Pasealekua, Udalaren Zubia eta, animatzen direnentzat, Ibaian bidaia. Sarrerak Bilbao Turismoren bulegoetan eros daitezke aldez aurretik. Informazio gehiago: www.bilbokokalealdia.com/kaleszena www.bilbao.net “HOSTOAK” EUSKAL MUSIKA ETA DANTZA IKUSKIZUNA Euskal ohiturek arte garaikideekin bat egiten dute “Hostoak” ikuskizunean. Dantza, musika eta kantu ikuskizun honen partitura Euskadiko perkusio-instrumentu tradizionalaren erritmoari jarraiki idatzi da, txalapartaren erritmoarekin, hain zuzen. Ordua: 21:30 Plaza Barria

Upload: jon-salvidea

Post on 27-Mar-2016

219 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Euskal ohiturek arte garaikideekin bat egiten dute “Hostoak” ikuskizunean. Dantza, musika eta kantu ikuskizun honen partitura Euskadiko perkusio-instrumentu tradizionalaren erritmoari jarraiki idatzi da, txalapartaren erritmoarekin, hain zuzen. “HOSTOAK” EUSKAL MUSIKA ETA DANTZA IKUSKIZUNA + FAMILIA PLANA www.bilbokokalealdia.com/kaleszena www.bilbao.net Prezioa: 10 euro helduak eta 5 euro umeak (toki-kopuru mugatua) Ordua: 21:30 Ordua: 11:30 Informazio gehiago: Plaza Barria

TRANSCRIPT

Page 1: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

ASTE SANTUKO AGENDA

APIRILAREN 6A, OSTIRALA

“ANFITRIOIAK” ANTZEZPEN BIDEZKO BISITA GIDATUAK

+ FAMILIA PLANA

Gozatu antzerki-erako bisitaz eta ikuskizunaz Bilbon eta Ibaian. Txango honetan, iraganera

bidaiatuko duzu, hiriaren eta bere herrien historia deskubritzeko. Oinez eta itsasontziz egingo

den ibilaldi honetan, “Anfitroiek” hiriaren eta bertako biztanleen bereizgarriak azalduko

dituzte, eta Bilbo posible egin zuten pertsona guztien aztarnen berri emango dute.

Ordua: 11:30

Prezioa: 10 euro helduak eta 5 euro umeak (toki-kopuru mugatua)

Irteera: San Anton eliza

Ibilbidea: San Anton eliza, Donejakue Katedrala, La Bolsa Eraikina, Arriaga Antzokia, Areatza

Pasealekua, Udalaren Zubia eta, animatzen direnentzat, Ibaian bidaia.

Sarrerak Bilbao Turismoren bulegoetan eros daitezke aldez aurretik.

Informazio gehiago:

www.bilbokokalealdia.com/kaleszena

www.bilbao.net

“HOSTOAK” EUSKAL MUSIKA ETA DANTZA IKUSKIZUNA

Euskal ohiturek arte garaikideekin bat egiten dute “Hostoak” ikuskizunean. Dantza, musika eta kantu ikuskizun honen partitura Euskadiko perkusio-instrumentu tradizionalaren erritmoari jarraiki idatzi da, txalapartaren erritmoarekin, hain zuzen.

Ordua: 21:30

Plaza Barria

Page 2: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

Informazio gehiago:

www.bilbokokalealdia.com/kaleszena

www.bilbao.net

PILOTA EXPERIENCE

+ FAMILIA PLANA

Euskal pilota gure kultura-ondasunik handienetako bat da. Aste Santuan esperientzia

paregabea bizi dezakezu jokoaren historia ezagutuz eta pilotari handiekin batera jokatuz:

FRONTAINERRA (PLAZA BIZKAIA) Bizkaia Plazan Euskal Pilotaren jokoa ezagutzera emateko eta

sustatzeko pilotaleku eramangarri bikain bat dago. Bertan aurkituko dituzu:

- Parte-hartze tailerrak: Euskal Pilotan adituak diren bi monitorek Frontainerrera doazen

guztiei irakatsiko diete jokatzen.

- Pilotaren erakusketa: Euskal Pilotaren tresnen eta historiaren erakusketa.

Tokia: Bizkaia Plaza

Ordutegi jarraitua, 11:00 - 19:30

PILOTA-EXPERIENCE TAILERRAK (ITXAROPEN KALEKO PILOTALEKUA) Tailer hauetan, pilotaren

modalitateak erakutsiko dira, baita bakoitzaren sorrera eta jatorria azaldu ere. Erakusketa

txikiak egingo dira, eta ikusleek pilotari adituekin parte hartu ahalko dute.

Tokia: Itxaropen kalea, 4. (Zazpi Kaleak)

Ordutegia: 16:00 - 19:00

ESKUTARTIE ARTISAU AZOKA

+ FAMILIA PLANA

Bigarren aldiz egingo den azoka honetan, euskal arte eta tekniken arabera landutako

produktuak ezagutzeko eta ikusteko aukera egongo da. Aste Santu osoan egongo da zabalik.

Tokia: Areatza Pasealekua

Page 3: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

Ordutegia: 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 21:00

DANTZAK

+ FAMILIA PLANA

Euskal Dantza tradizionalen parte-hartze ikuskizuna. Animatu Patxi eta Konpaniarekin batera

dantza egitera.

Tokia: Guggenheimeko zabaldegia, Puppyren ondoan.

Ordutegia: 12:00 - 14:00

BISITAK OINEZ

+ FAMILIA PLANA

Ezagutu Bilbo gidari profesionalekin bi ibilbide adierazgarri hauen bitartez: Zazpi Kaleak eta

Zabalgunea-Abandoibarra.

- Zazpi Kaleetan, 10:00etan. Topalekua: Bilboko Turismo Bulegoa, Arriaga

Antzokiko beheko aldean. Prezioa: 4,5 €

- Zabalgunea-Abandoibarran 12:00etan. Topalekua: Bilboko Turismo Bulegoa,

Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan. Prezioa: 4,5 €

Iraupena: 90 minutu.

Hizkuntzak: Gaztelania – Ingelesa.

BUS TURISTIKOA

+ FAMILIA PLANA

Bilboren gaineko begirada erosoa eta desberdina. Bus turistikoak hiriaren panoramika

pribilegiatua eta osatua eskaintzen dizu.

Ordutegiak: 11:00, 12:00, 13:00,15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00.

Page 4: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

BISITAK UDALETXERA ETA IBAIGANE JAUREGIRA

+ FAMILIA PLANA

Ezagutu xehetasunekin Bilboko bi eraikin enblematiko: Udaletxea eta Ibaigane Jauregia,

Athletic Cluben egoitza ofiziala. Udaletxeko bisitan hainbat gela ikus daitezke, hala nola, Areto

Arabiar ikusgarria nahiz Bilkura Aretoa. Bestalde, Ibaigane Jauregiko bisitak estilo

neoeuskalduneko eraikin garrantzitsu bat ikusteko aukera ematen du.

Ordutegia: 11:00etan.

Iraupena: 2 horas aproximadamente

Idiomas: euskara-gaztelania-ingelesa.

Prezioa: 3€

Sarrerak: Bilboko Turismo Bulegoa, Arriaga Antzokiko beheko aldean.

BILBON NABIGATZEN

+ FAMILIA PLANA

Ezagutu Bilboren historia Ibaian nabigatuz, eta deskubritu hiriaren ikuspegi bikain bat.

Bilboats-ekin abangoardiako arkitekturan eta paisaietan nabigatzeko aukera izango duzu, baita

hiriaren iragan industrialean murgiltzeko eta Bilborik jatorrena ezagutzeko ere. bere Ibaiarekin

estuki lotuta hazi den hiriko gertakizunik, tradiziorik eta tokirik azpimarragarrienak ikusiko

dituzu.

Bilbon Nabigatzen

Ordutegiak: 13:00 – 16:00 – 17:30 – 19:00

Itsasora nabigatzen

Ordua: 10:30

www.bilboats.com

[email protected]

Tel.: 94 642 41 57 eta 644 442 055

HIRIAREN BISITA PANORAMIKOA

+ FAMILIA PLANA

Page 5: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

Bilboren panoramikarik onenetako bat Artxanda mendian aurkituko dugu. 1915etik martxan

dagoen funikular historikoan igo gaitezke. Hortik, hiriaren puntu arkitektoniko garrantzitsu

guztiak ikus ditzakegu, eta ibaiaren bihurguneak beha ditzakegu. Gainera, gune berdeez

gozatzeko, kiroletan aritzeko nahiz plater tradizionalak dastatzeko toki aparta da.

365 JAZZ BILBO

“¡ZAS! Trío”. Espainiako Jazzaren arloko hiru musikaririk garrantzitsuenetakoen kontzertua.

Tokia: Silken Gran Hotel Domine Bilbao.

Ordua: 22:45

ANTZERKIA

KALESZENA

+ FAMILIA PLANA

Kaleszenaren VI. edizioak hiriaren hainbat lekutan egingo diren kale-antzerki eta musika

ikuskizunak barne hartzen ditu.

Tokia: Plaza Barria

Ordutegiak: 18.00 /20.30

Circovito (Andaluzia): `Equilibrando ilusiones´

Cie. Bris de Banane (Frantzia): `Meurtre au motel´

Mr. Jones (Holanda): `Mr. Jones & Fred´

Ganso & Cia. (Euskal Herria)

Informazio gehiago: www.bilbokokalealdia.com/kaleszena

www.bilbao.net

Page 6: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

ERAKUSKETAK

“BRANCUSI-SERRA” GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

+ FAMILIA PLANA

www.guggenheim-bilbao.es

“Brancusi-Serra” XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetako biren arteko elkarrizketa

artistikoa da, eta “Ispilua alderantziz: La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea”

Europako arte garaikidearen bi bildumarik garrantzitsuenetakoen funtsekin dago eginda.

“MALETA MEXIKARRA” BILBOKO ARTE EDER MUSEOA

+ FAMILIA PLANA

www.museobilbao.com

“Maleta mexikarra” erakusketa nahitaez ikusi beharrekoa da. Bertan, lehenengoz ikusi ahalko

dira Robert Capak, Gerda Tarok eta David Seymour “Chim”ek Espainiako Gerra Zibilaren

garaian hartutako argazkiak. Galdutzat jotzen ziren eta 1995ean Mexikoko Hirian agertu ziren

hiru negatibo-kutxatako argazkiak dira.

BILBOKO ALONDEGIA

+ FAMILIA PLANA

www.alhondigabilbao.com

AlhóndigaBilbaok “Memoriaren Topografiak” erakusketa aurkezten du. COFF-TEA

Fundazioaren funts aukeratu batzuk dira, eta argazkilari eta artista bisualik

garrantzitsuenetako batzuen erreferentziazko lanak hurbiltzen dizkigu, beren begiradarekin

argazkilaritza garaikidearen oinarri kontzeptualak eta bideo-sorkuntzarenak ezarri dituztenak.

Gainera…Xake partidak Eguna: apirilak 6 Tokia: Mediatekako Laborategi Aretoa Ordua: 18:30 (Sarrera Librea)

Page 7: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

BILBOKO EUSKAL MUSEOA

+ FAMILIA PLANA

www.euskal-museoa.org

Bilboko Zazpi Kaleetako estilo barrokoko eraikin batean dagoen museo bat da, eta bertan aurki

ditzakegun erakusketen helburua da euskal gizartearen bilakaera historikoa eta kulturala

erakustea. Bilduma iraunkorraz gain, gaur egun, “Wilder Mann” erakusketa dago, Charles

Fréger argazkilari frantziarraren lanez osatua, eta Europako inauterietako pertsonaiak ikus

daitezke bertan.

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA

+ FAMILIA PLANA

www.museomaritimobilbao.org

Euskalduna ontziola zaharren dikeen inguruan, Abandoibarran, Itsas Museoak honako

egitaraua eskaintzen du:

“BOGA. Itsasoarekin lehian”

Bideo interaktiboen bitartez, erakusketa honetan, arraunaren munduan ibilaldi bat egiten da,

itsasoko ogibideak jatorri dituzten traineruen estropaden sorreratik gaur egunera arte.

“Bikondoa, Paul Valery-ri omenaldia”

Alfredo Bikondoa artista euskaldunak “Paul Valeryren itsas hilerria” olerkian oinarrituta

askotariko tekniken bidez egindako eskulturak, argazkiak eta lanak biltzen ditu.

ATHLETIC CLUB MUSEOA

+ FAMILIA PLANA

www.athletic-club.net

San Mamesen bihotzean dagoen museo honek ehunetik gora urteko clubaren historian

sakontzeko aukera ematen du. Museoak, gainera, beste erakusketa batzuk ditu:

“Mende bateko Kromoak”. Erakusketa antologiko horretan, gure herrialdeko futbol kromoen

historiaren errepasoa egiten da, 1911tik.

Page 8: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

“Lezama”. Lezamako instalazioak talde nagusiaren lantoki eta jokalari gazteen futbol eskola

dira, baita Athletic-en bihotza ere.

BERREGINEN MUSEOA

+ FAMILIA PLANA

www.museoreproduccionesbilbao.org

Museo honek Europako berregin bildumarik onena du. Garai guztietako eskulturarik

garrantzitsuenen kopiak ditu. Aste Santuan, gainera, “Greziar simetria. Edertasuna biluzik”

aldi baterako erakusketa ikus daiteke.

ELEIZ MUSEOA

+ FAMILIA PLANA

www.eleizmuseoa.com

500 bat lan ikus daitezke, erromanikotik arte garaikidera, eta, beraz, Bizkaiko arte erlijiosoaren

inguruko oso ikuspegi osatua eskaintzen du.

ZABALGUNEKO ERAIKINA

+ FAMILIA PLANA

Eleiz Museoak azken hirurogei urteotako Bizkaiko arkitektura erlijiosoari buruzko argazkien

erakusketa bat prestatu du, eta Aste Santuan ikusgai egongo da Zabalguneko Eraikinaren

atrioan.

Informazio gehiago: 94-479 57 60

Tokia: Zabalguneko eraikina.

Ordutegia: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:30

ARKEOLOGI MUSEOA

+ FAMILIA PLANA

Page 9: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

Museoak bisitak antolatzen ditu “Piztien artean ibiltzen” aldi baterako erakusketa eta

Museoko erreferentziazko erakusketa, “Herri baten sustraiak: Bizkaia, Historiaurretik Garai

Modernora” izenburukoa, ikusteko.

BENEDICTO MUSEOA

+ FAMILIA PLANA

Museo honek pintura argiduna barne hartzen du, baita Benedicto Maisuaren margolanetan

oinarritutako brontzezko eskultura garrantzitsuak ere.

www.museo-benedicto.net

REKALDE ARETOA

+ FAMILIA PLANA

Areto honetan Rufo Criadoren “Uraren Soinuak” erakusketa ikus daiteke, baita Rosa Parmaren lana ere. www.salarekalde.bizkaia.net

PROZESIOAK OSTIRAL SANTUA. Isiltasunaren Prozesioa. 05:30 Irteera: Bariko San Nikolas Eliza Goizaldeko topaketa harrigarri honetan, kofradiakideek segizio serio eta isil batean Zazpi Kaleetako komentuetatik eta elizetatik igarotzen dira.

Santo Vía Crucis (Gurutze Bide Santua). 07:30 Irteera: Miguel de Unamuno Plaza. Santa Vera Cruz Kofradiaren altxor espiritualetako bat eramanez egiten da, Lignum Crucis delakoa, hain zuzen. Ebanozko gurutze ba da, plataz bozeldua. Irudia: Lignum Crucis. Topaketaren Prozesioa. 12:00

Page 10: Agenda_Semana_Santa_Viernes_6_eu

Irteera: Pilarreko Andre Mariaren Elika Eskola Jainkotiarren Jainkoaren Amaren kofradiako kideen gorri eta zuri koloreko jantziak ditu bereizgarri, eta beren zutoihala urre-koloreko harizkoa eta zetazkoa da. Irudia: Topaketa Ehorzketa Santuaren Prozesioa. 19:30 Irteera: Joan Santuen Eliza Bilboko prozesiorik antzinakoena da, 1553tik baitago dokumentatuta. Aukera aparta da kalean Bilboko Aste Santuko irudi bikainak ikusteko. Aste Santuko irudiak: Eccehomo, Santa Maria Magdalena, Gure Aita Jesus Nazaretekoa, Barkamenaren Kristo Santua, Gurutzea Lepoan, Topaketa, Umiltasunaren Kristo Santua, Hiru Gurutzea, Kristo Hirikoa, Pietatearen Andre Maria, Eraispena, Kristo Etzana, San Joan, Lignum Crucis eta Bakardadearen Andre Maria.