5. zer toki du jainkoak neure bizitzan?

2

Upload: baldo-calmaestra

Post on 04-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

Bakarka eta taldean lanegiteko fitxak. Fedeari oinarria jartzeko

TRANSCRIPT

Page 1: 5. Zer toki du Jainkoak neure bizitzan?

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzen

Jesus eta Frantzisko:nortasun-iturriak egungo munduan.I. Blokea

Asis Sarea

Jainkoaz gauza asko esaten eta pentsat­zen dira, baina lehenago edo geroagogaldera hau egin beharko diogu geureburuari: zein da Jainkoa niretzat?

Fitxa honek ez gaitu jarri nahi Jainkoazdakigunaren aurrean, Hartaz daukagunala ez daukagun esperientziaz dakigu­naren aurrean baizik. Norberaren bizi­tzan zer toki duen edo zer interes sorra­razten duen ikustea da inportantea.Existentziari dagokion auzia da, ez ideo­logiari dagokiona.

Horrela, bada, Jainkoa izan daiteke eraaskotara bizitua:

Pertsona askorentzat Jainkoa hau bes­terik ez da: txikitan hartaz hitz egiten� zuzenxeago edo okerxeago � entzunzuten hura, eta Hartaz duten distortsiohandiago edo txikiagoko irudia. Izandezakete Jainko zorrotzaren irudia, de­na ikusi eta juzkatzen duenarena; edoalderantziz, Jainko �aiton� eta onbera­rena, edozer gauza egiten uzten eta denaondo iruditzen zaionarena. Dena den,inolako interesik sortzen ez dien Jainkoada: autoritarioegia onartu ahal izateko,edo onegia erreala izateko, haurrentzatez beste guztientzat.

Beren bizitzan Jainkoak tokiren batduen haien artean, batzuek funtzio huts

gisa bizi dute: kausa sozialen baten sin­bolo dute; norbere buruarekin gusturasentitzeko baliabide psikologikoa; aurreegin nahi ez zaien gatazken estalgarria;existentziako enigmen erantzulea (non­dik gatoz, nora goaz � ).

Beste batzuentzat bizitzaren zentzuare­kin du zerikusia, geure baitako mugata­sunean suma dezakegun haratagoko ho­rrekin, zorion sakonagoaren iturri biladabilen giza bihotzaren nostalgiarekin�

Jainkoak eduki dezake zerikusirik aipa­tutako gauzaren batzuekin, baina ezerbaino lehenago presentzia pertsonalada, ezagutuz joan naitekeen �zu� errealeta bizia, gutako bakoitzarekin harre­manean jar daitekeen eta jarri nahi duenAbsolutu pertsonala.

Haren aurkikuntza azken era honetanegiten denean, dena bestelakoa da �

Garrantzi handia dauka, Jainkoak geurebizitzan zer leku duen benetan kontuanhartzeak; bestela, Harekin egiaz aurki­tzerantz bide egin ordez, Haren ideiabatekin gelditzeko arriskua daukagu.Denok dakigu zein erraza den geureneurriko Jainko bat, geure esperoeierantzuten diena, asmatzea � (Ik Ex32).

5. Zer toki du Jainkoak neure bizitzan?

Page 2: 5. Zer toki du Jainkoak neure bizitzan?

Jesus eta Frantziskorentzat, Jainkoa ez da

ezeren sinbolo eta ezeren erantzun, Norbait

baizik, bidera atera zitzaien �Zu� bat.

Jainkoa da beren bizitzen ardatza; eta hori

halako moduan, ze esan daitekeen ezinezkoa

dela haien bizitza Jainkoarekiko erreferen­

tziarik gabe ulertzea.

Izan ere, Frantziskoren itxurazko zentzu­

gabekeriak, haren Pobrezarekiko maitasun

gartsua, harri eta harrei zien begirunea,

lepradunekiko adiskidantza � ulertezinak

dira Jainkoaren esperientziarik gabe.

Jainkoa zen dena Frantziskorentzat (�ene

Jainko eta enetzat guztia), konfiantza osoa

jartzeko norbait, doako maitasun hutsa,

bere burua ematen duena. Halako puntu­

raino izan zen hau horrela harengan, halako

punturaino bizitu zen Jainkoa Frantzisko­

rengan, non bere bizitza osoa abandonu

huts bihurtu baitzen, bizitzaren eta norbere

izatearen iturria aurkitu duenaren abando­

nua, beretzat ezer behar ez duenarena.

Bere-berea izan zuen alaitasun hura, Eban­

jelioak dioen altxorra aurkitu duenarena

da.

Jesus bera ere Jainkoaren erabateko adie­

razpen da, libreki guregana hurbildu eta

gurekin maitasunezko historia aparta egin

nahi izan duen Jainkoaren adierazpena.

Testiguen artean bakarra den Jesus hori

Jainkoaz mintzo denean, iruditzen zaigu

jada ez dagoela ezer gehiago esaterik:

Jainkoa zeru-lurren Jauna da, erabat trans­

zendentea, baina aita/amarik txeratsuenak

bezala zaintzen gaituena; historian sartzen

den Jainkoa da, baina hori behetik eta

barrutik egiten du, legamiak ore barrutik

bezala edo hazi txiki-txiki bezala; azken

batean, Jesusentzat Aita, Abba, den

Jainkoa, eta denentzat hori bera izan nahi

duena.

Zer iradoki dizu fitxa hau irakurtzeak? Aurkitu duzu ezer berririk? Argitu dizu zerbait?

Sentitzen duzu barne gonbiteren bat pausoren bat ematera?

Helarazi dizuten Jainkoari buruzko ideia albora utzita, nor da zuretzat Jainkoa gaur, ideia

bat ala pertsona den norbait? Zein harreman-irudiren bidez deskribatuko zenuke (aitona,

adiskidea, urrutiko norbait, mehatxu egiten duen norbait, baldintzarik jartzen ez duen

Maitasuna, �nire� Jainkoa, erabat Aita, Salbatzaile leiala)? Nondik datorkizula uste duzu

irudi hori?

Joan zaitezke Jainkoaren egiazko aurpegira hurbilduz Bibliako testu batzuen bidez: Ex

3; Has 18; Lk 11, 5-13; Sal 16 (15); Dt 7-8; Ir 24; 32-33; Os 1-3; Lk 22, 14-23; Is 44; Mt

4, 1-11.

Zer sentsazio esnatzen dute zuregan testu horiek: harridura, errebeldia, esker ona, txundidura,

nahasmena, poza, amorrua, bakea �? Eman dizute argirik Jainkoaz zenuen ideiaz edo

Harekin duzun esperientziaz?

Bakarka eta taldean lan egiteko

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzenJesus eta Frantzisko: nortasun-iturriak egungo munduan.I. Blokea

Asis Sarea