3ud_hezurrak

39
3. UNITATEA HEZURRAK

Upload: irakaslube

Post on 30-Oct-2014

118 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3UD_HEZURRAK

3. UNITATEA

HEZURRAK

Page 2: 3UD_HEZURRAK

1.SARRERA

● Hezurrak ehun konektiboz osatutako egitura zurrunak dira.

● Giza eskeletoaren atal nagusia dira, lokomozio-aparatuaren atal pasibo gisa.

● Gorputzari zutik eusteaz arduratzen dira.● Gizaki helduaren sistema eskeletikoa 205

hezurrez osatuta dago.

Page 3: 3UD_HEZURRAK

● Sistema eskeletikoa 2 atal nagusitan bana daiteke:

1. ESKELETO AXIALA:● Garezurra● Bizkarrezura● Toraxa

● Bularrezurra (esternoia)● Saihetsezurrak

Page 4: 3UD_HEZURRAK

2. ESKELETO APENDIKULARRA● Sorbalda-gerria (gerri eskapularra)● Sabel-gerria (pelbis-gerria)● Gorputz-adarrak

Page 5: 3UD_HEZURRAK

● Hezurrak dituzten funtzio nagusiak:– Bizi-egituren babesa (bihotza eta birikak

esaterako).

– Gorputzaren euskarria.

– Mugimenduaren oinarri mekanikoa.

– Hematopoiesia: odoleko zelulen ekoizpena (hezur-muin gorrian)

– Gatz mineralen biltegia (kaltzioa, fosforoa eta magnesioa batez ere)

Page 6: 3UD_HEZURRAK

2.HEZURREN SAILKAPENA

● Hezurrak izan daitezke:

1. HEZUR LUZEAK

2. HEZUR LAUAK

3. HEZUR LABURRAK

4. HEZUR PNEUMATIKOAK

5. HEZUR IRREGULARRAK

Page 7: 3UD_HEZURRAK

2.1. HEZUR LUZEAK● Hauen luzera lodiera baino handiagoa da.

● Gorputz-adarrak osatzen dituzte.

● Hezur hauek 3 atal nagusitan bana daitezke:

– DIAFISIA: Erdiko atal zilindrikoa

– METAFISIA: Diafisiaren eta hezur-buruen artean kokatzen den egitura.

– EPIFISIA: Hezurren muturreko zatiak (hezur-burua).

Hezur baten atalak bereiz daitezke: diafisia (1), metafisia (2) eta epifisia (3).

Page 8: 3UD_HEZURRAK

2.2. HEZUR LAUAK● Bi geruza trinkoz eta hauen artean kokatzen den gai

harroz osatuta daude. Hauen artean ondorengoak ditugu: garezurrak, eskapula, etab.

Page 9: 3UD_HEZURRAK

2.3. HEZUR LABURRAK● Geruza gogor batez inguratutako gai harroz eratuta

daude.

● Luze-zabaleko neurriak berdintsuak izaten dira.

● Hona hemen zenbait adibide: karpo edo tartsoko hezurrak.

Page 10: 3UD_HEZURRAK

2.4. HEZUR PNEUMATIKOAK● Barnealdean barrunbeak dituzte eta hauek mukosaz

inguratuta daude.

● Hauen artean, garezurrean agertzen diren hezur batzuk daude. Barnealdetan sinuak dituzte,: maxilarra, etmoidea, frontala eta esfenoidea esaterako.

Page 11: 3UD_HEZURRAK

2.5. HEZUR IRREGULARRAK● Aurreko taldeetan sartu ezineko hezurrak dira, ornoak

esaterako.

Page 12: 3UD_HEZURRAK

3. HEZURREN OSAERA ETA EGITURA

● Osaera kimikoari begiratuz, bi eratako osagaiak dituzte: organikoak eta inorganikoak, 1:2 proportzioan.

A) GAI ORGANIKOA: ● Hezur-zelulek eta zelulen

arteko gaiak edo matrizeak osatzen dute.

● Hezur biziaren masaren %33

● Matrize organikoaren % 90 zuntz kolagenoak dira eta hauek elastikotasuna ematen diete hezurrei.

Page 13: 3UD_HEZURRAK

Hezur-zelulen artean ondokoak ezberdindu behar dira:

● Osteoblastoa: osteogenesia eragiten du, hau da, matrize organikoa ekoizten du, osteoide deitzen zaio honi eta, kaltzifikatu ondoren hezur, bihurtzen da.

● Osteozitoa: behin osteoblastoak osteoidea eratu eta hau kaltzifikatu ondoren, matrize organikoaz osatutako egitura batez inguratuta geratzen da eta orduan osteozito izena hartzen du.

● Osteoklastoa: hezurren azalean agertzen diren zelula multinukleatuak dira. Hezurra desegiteko gaitasuna dute hauek.

Page 14: 3UD_HEZURRAK

B. GAI INORGANIKOA:● Hezurrei gogortasuna

ematen die.

● Materia inorganikoa bizirik dagoen hezur baten hezur-ehuneko % 67 da.

● Gatz mineralez osaturik dago, kaltzioz eta fosfatoz nagusiki, baina beste gai batzuk ere badaude, esaterako: magnesioa, sodioa, hidroxiloa, karbonatoak eta fluoruroak.

Page 15: 3UD_HEZURRAK

Hezurrak hezur-ehunez daude osatuta, histologian aipatu dugun bezala. Hezurraren ebaketa egingo bagenu, honelako egitura agertuko litzaiguke:

● Kanpoaldeko geruza

● Hezur-ehun trinkoa

● Hezur-ehun harroa

● Hezur-muin gorria

● Hezur-muin horia

● Periostioa

Page 16: 3UD_HEZURRAK

Hezur luzeetan hiru motatako irrigazioa dago:

● Arteria epifisiarioak: kartilago artikularren barnealdea irrigatzeaz arduratzen dira.

● Arteria nutrizio diafisiarioak: nutrizio-zuloetatik hezurrera sartu eta hezurraren ertz bietara zuzentzen dira.

● Sistema benosoa: arterien kontrako bidea egingo dute.

Page 17: 3UD_HEZURRAK

4. GIZA ESKELETOA

Page 18: 3UD_HEZURRAK

4.1. BURUHEZURRA

● Burmuina babesteko kutxa bat eratzen dute.

● Hauetako batzuk bakunak dira eta erdialdean kokatuta daude; beste batzuk bikoitzak dira eta aldamenetan daude.

● Bi talde bereiztuko ditugu:

A) GAREZURRA

B) AURPEGIKO HEZURRAK

Page 19: 3UD_HEZURRAK

A) GAREZURRA● Garezurra eratzen duten hezurrak honako

hauek dira:

– HEZUR FRONTALA: kopeta eta betzuloen goialdea eratzen du.

– ESFENOIDE HEZURRA: garezurra azpitik ixten du.

– OKZIPITALA EDO GARONDO-HEZURRA: esfenoidearen, parietalaren eta tenporalaren artean dago kokatuta. Bizkarrezurreko muina irteteko zulo handi bat dauka.

– HEZUR PARIETALAK: garezurra goialdetik ixten dute.

– TENPORALA EDO LOKI HEZURRA: bere barnean harkaitza izeneko hezur bat dago eta belarri-organoak daude bertan.

Garezurreko hezurrak: hezur frontala (1), esfenoide hezurra (2), okzipitala edo garondo hezurra (3), hezur parietala (4) eta tenporala edo loki hezurra (5).

Page 20: 3UD_HEZURRAK

Garezurreko hezurren artean joskurak agertzen dira eta hauek dira garrantzitsuenak:

● JOSKURA KORONALA: hezur frontalen eta parietalen artean dago.

● JOSKURA SAGITALA: hezur parietalen artean.

● JOSKURA LANBDOIDEOA: okzipitalen eta bi hezur parietalen artean.

● Joskura eskamosoa: hezur tenporalaren eta hezur parietalaren artean.

● Joskura metopikoa: hezur frontalean.

Jaiotzean hezurrak ez daude elkarrekin lotuta eta garapenean zehar lotuz joango dira. Beraz, haurrengan mintz-espazioak agertzen dira buruko hezurren artean, fontanela deritzenak.

Garezurreko joskurak: koronala (1), sagitala (2) eta lanbdoideoa (3).

Fontanelak: bregmatikoa (1), lanbdoideoa (2) esfenoideoa (3) eta mastoideoa (4).

Page 21: 3UD_HEZURRAK

B) AURPEGIKO HEZURRAKAurpegiko-hezurrak eratzen dituzten hezurrak hauexek dira:

● ETMOIDE HEZURRA: sudur zuloen ondoan dago kokatuta.

● MALKO-HEZURRAK: betzuloen beheko aldean daude.

● MASAILEZURRA: goiko baraila eratzen du. Goiko hortz-hagin guztiak bertan kokatzen dira. Bestalde, masailezurrak hezur palatinoa eratzen du, ahosabai gogorraren atzeko atala, alegia.

● BOMER HEZURRA: sudurraren erdiko trenkada eratzen du.

● SUDURRAREN HEZUR PROPIOAK.

● BARAILA: aske agertzen da. Hitz egiteko eta murtxikatzeko mugitzen ditugu. Beheko hortz-hagin guztiak bertan daude.

● HEZUR ZIGOMATIKOA: masailezurrarekin batera goiko baraila eratzen du.

Aurpegiko hezurrak: etmoide hezurra (1), malko-hezurra (2), masailezurra (3), hezur palatinoa (4), bomer hezurra (5). sudurraren hezur propioak (6), baraila (7), hezur zigomatikoa (8), eta esfenoide hezurra (9).

Page 22: 3UD_HEZURRAK

4.2. GORPUTZ-ENBORRA

● Orno izeneko 33 hezur txikiz osaturik dago, eta hauek elkarren artean ehun kartilaginosoz aldenduta daude (ornoarteko diskoak).

● Lehen eta bigarren ornoak (atlas eta axis) izan ezik, orno mugikorrek (goi eskualdekoek) antzeko egitura aurkezten dute. Edozein ornotan atal hauek bereizten dira: aurrealdean gorputza, atzealdean orno-zulo bat eta hiru apofisi (zeharkako apofisia, arantza-apofisia eta saihets-apofisia).

● Orno-zuloek bizkarrezur-muinarentzako hodi bat eratzen dute (nerbio-sistema).

A) BIZKARREZURRA

Page 23: 3UD_HEZURRAK

Bost aldetan banatzen da bizkarrezurra:

● LEPOALDEA: lepoa eratzen du. Zazpi lepo-ornoz edo orno zerbikalez osaturik dago, lehenengoa atlasa eta bigarrena axisa deitzen dira. Hauek buruaren eta lepoaren arteko higidura ahalbidetzen dute.

● BIZKARRALDEA: bizkarrean kokaturik dauden hamabi bizkar-ornoz edo orno torazikoz eratua. Bakoitzetik bi saihetsezur irteten dira, aurretik bularrezurrarekin lotzen dira, bular-kaiola eratuz.

● GERRIALDEA: giltzurrunaldean kokaturik eta bost gerri-ornoz edo orno lunbarrez osatuta dago.

● ERREINALDEA: bost ornoz eraturik dago, errainezurra (sakroa) izeneko hezur bakar batean. Honek triangelu itxura dauka, oinarria gorantz dauka eta aldeak aldaka-hezurrari (iliona) lotuta ditu.

● UZKORNOALDEA: lau orno txikiz eraturik dago eta hezur bakar bat eratzen dute uzkornoa (kokzixa).

Page 24: 3UD_HEZURRAK

● Lehenengo zazpi bikoteak bularrezurrarekin lotzen dira eta egiazko saihetsezurrak direla esaten da. Hurrengo hiru bikoteak kartilago baten bidez lotzen dira eta saihetsezur aizunak deritze.

● Gelditzen diren bi bikoteak oso laburrak dira eta aske daude, hots, ez daude lotuta ez bularrezurrari eta ez euren artean ere, eta saihetsezur lokak dira.

● Bizkarrezurrarekin batera bular-kaiola (kutxa torazikoa edo toraxa) eratzen dute. Birikak eta bihotza babesten ditu honek.

B) SAIHETSEZURRAK

Bular-kaiola: egiazko sahietsezurrak (1), sahietsezur aizunak (2) eta sahitsezur lokak (3).

Page 25: 3UD_HEZURRAK

● Hiru atal ditu: manubrioa,lehenengo bi saihetsezur bikoteak kokatzen diren lekua, gorputza, sei benetako saihetsezur bikoteak lotzen diren lekua eta xifoide apofisia.

C) BULARREZURRA EDO ESTERNOIA

manubrioa

gorputza

Xifoide apofisia

Page 26: 3UD_HEZURRAK
Page 27: 3UD_HEZURRAK

● Honako 4 atal hauek bereizten dira:

a) GERRI-ESKAPULARRAb) BESOAc) BESAURREAd) ESKUA

4.3. GORPUTZ-ADARRAKA) GOIKO GORPUTZ-ADARRAK

Page 28: 3UD_HEZURRAK

a) GERRI ESKAPULARRA edo SORBALDA-GERRIA

● Eskapulak edo omoplatoak eta klabikulak eratzen dute.

● Gerri-eskapularra, adar bakoitzean, klabikula batez eta eskapula edo omoplato batez dago osatuta. Klabikula S itxura duen hezur luze bat da eta eskapula humeroaren buruari lotzen zaio. Eskapula laua da, triangelu itxurakoa, eta bizkar gainaren atzealdean dago kokatuta.

Sorbalda-gerria: eskapula dorsal aldetik ikusita (A), eskapula albotik ikusita (B) eta klabikula (D).

Page 29: 3UD_HEZURRAK
Page 30: 3UD_HEZURRAK

b) BESOA

● Gerri-eskapularraren ondoren besoa dator, eta honen hezur bakarra humeroa da.

● Ukondoan kubitua eta erradioa hezurrekin artikulatzen da. Giltzadura honetan dauden bi hezur hauei esker, besondoaren bi mugimendu egin ditzakegu, eskua gorantz eta beherantz ibiliz (supinazioa eta pronazioa).

Besoa: umeroa (A) eta besaurrea: kubitua (B) eta erradioa (D)

Page 31: 3UD_HEZURRAK

● Besaurrean bi hezur ditugu: kubitua eta erradioa

● Kubitua garatuagoa dago ukondoan eta erradioa, berriz, eskumuturrean.

● Bereizteko, hartu kontuan erpuruaren aldean dagoen hezurra erradioa dela. Kubituak ukondoan gako itxurako irtengune bat dauka, humeroaren zabalgune batean sartzen dena, besoa luzatzean atzeko alderantz joan ez dadin.

c) BESAURREA

Page 32: 3UD_HEZURRAK
Page 33: 3UD_HEZURRAK

● Eskuko hezurtzak hiru atal ditu: karpoa, metakarpoa eta falangeak.

– Karpoak zortzi hezur ditu: eskafoidea, semilunarra, piramidala, pisiformea, trapezioa, trapezoidea, handia eta gako-hezurra.

– Metakarpoak esku-ahurra eratzen du eta hatz bakoitzarentzat hezur metakarpiano bat du.

– Hatzak hiru falangez daude eratuta: proximala, erdikoa eta distala; hala ere, erpurua salbuespena da bi hezur baititu.

d) ESKUA

Page 34: 3UD_HEZURRAK

Honako hezur hauek eratzen dituzte:

a) SABEL-GERRIA

b) IZTERRA

c) ZANGOA

d) OINA

B) BEHEKO GORPUTZ-ADARRAK

Page 35: 3UD_HEZURRAK

● Sabel-gerria, alde bietatik, koxalek osatzen dute eta koxal bakoitza, berriz, hiru hezurrek: ilionak, iskionak eta pubisak.

● Koxalak bizkarrezurrarekin errainezurrean elkartzen dira.

● Sabel-gerriak itxura ezberdina dauka emakumeengan eta gizonengan.

a) SABEL-GERRIA

A. Koxala: iliona (1), iskiona (2) eta pubisa (3). B. Emakumeen sabel-gerria. D. Gizonen sabel-gerria.

Page 36: 3UD_HEZURRAK
Page 37: 3UD_HEZURRAK

● Izterrean femurra edo izterrezurra dago eta gorputzeko hezur luzeena da.

● Goialdetik buru bat dauka, koxalarekin lotuz aldaka eratzen duena.

b) IZTERRAK

c) ZANGOAK

● Zangoan bi hezur ditugu, tibia eta peronea.

● Tibia lodiagoa da, triangelu-prisma itxurakoa.

● Belaunaren aurrealdean disko itxurako hezur bat, belaunezurra edo errotula dago, zangoa aurrerantz toles ez dadin.

Page 38: 3UD_HEZURRAK

A. Femurra edo izterrezurra. B. Errotula edo belaunezurra. D. Tibia. E. Peronea.

Page 39: 3UD_HEZURRAK

● Oinak, eskuak bezala, hiru atal ditu: tartsoa, metatartsoa eta falangeak.

● Orkatila edo tartsoak zazpi hezur ditu: kalkaneoa, astragaloa, nabikularra edo eskafoidea, kuboidea eta hiru kuneiformeak (I, II eta III).

● Behatz bakoitza hiru falangez osaturik dago, behatz lodia izan ezik, honek bi besterik ez baitu.

d) OINAK