26ekarpena

2
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Zuen iritzia ikasgaiaren inguruan Izenak, hirunaka: Aitor Bereziartua Ekarpenaren helburua: Ikasleen iritzia eta feed-backa jasotzea ikasgaiaren inguruan. Eginbeharrekoa: Egin duzuen lana berrikusi behar duzue, azaletik behintzat. Horretarako sartu zuetako baten blogean eta ekarpenak gainetik errepasatu (Bost minutu). Hau egin ondoren galdera hauek erantzun: 1. Ze jarduera edo gai gustatu zaizkizue? Egia esan, orokorrean interesgarria iruditu zait kurtso hau. Bilaketak egiterako orduan, emaitza egokiak bilatzeko aukera zabala irekitzeaz gain, interneteko munduan nabigatzeko erraztasuna ere lortu dugula pentsatzen dut. Lan hauekin, informazio iturri eta formatu ezberdinak bilatzen ikasi dugu. Gehien gustatu zaizkidan gaiak irudi- bankuenak eta lizentzienak izan dira. Lehena, ez nekielako google-ena ez zen beste bilatzailerik, eta horrenbesteko aukera zabalduta, bide berriak zabalduta bilaketak hobeak egiteko aukera izan baitut. Eta bigarrena, behingo interneten barruan nolabaiteko eskubideak ikusi ditudalako. 2. Zer aldatuko zenuke? Zer hobetu daiteke zuen ustez. Gustatu ez zaidana berriz, hainbat ariketen luzetasuna izan da, askoz era laburragoan berdina ikasteko aukera ikusi baitut. Adibide gisa, Google-en bilaketa

Upload: aitor-bereziartua

Post on 19-Mar-2016

220 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

26EKARPENA

TRANSCRIPT

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zuen iritzia ikasgaiaren inguruanIzenak, hirunaka: Aitor Bereziartua

Ekarpenaren helburua: Ikasleen iritzia eta feed-backa jasotzea ikasgaiaren inguruan.

Eginbeharrekoa:Egin duzuen lana berrikusi behar duzue, azaletik behintzat. Horretarako sartu

zuetako baten blogean eta ekarpenak gainetik errepasatu (Bost minutu). Hau egin

ondoren galdera hauek erantzun:

1. Ze jarduera edo gai gustatu zaizkizue?

Egia esan, orokorrean interesgarria iruditu zait kurtso hau. Bilaketak egiterako orduan, emaitza egokiak bilatzeko aukera zabala irekitzeaz gain, interneteko munduan nabigatzeko erraztasuna ere lortu dugula pentsatzen dut. Lan hauekin, informazio iturri eta formatu ezberdinak bilatzen ikasi dugu. Gehien gustatu zaizkidan gaiak irudi-bankuenak eta lizentzienak izan dira. Lehena, ez nekielako google-ena ez zen beste bilatzailerik, eta horrenbesteko aukera zabalduta, bide berriak zabalduta bilaketak hobeak egiteko aukera izan baitut. Eta bigarrena, behingo interneten barruan nolabaiteko eskubideak ikusi ditudalako.

2. Zer aldatuko zenuke? Zer hobetu daiteke zuen ustez.

Gustatu ez zaidana berriz, hainbat ariketen luzetasuna izan da, askoz era laburragoan berdina ikasteko aukera ikusi baitut. Adibide gisa, Google-en bilaketa aurreratuaren kasuan, atal bakoitzean esplikazioa emateaz gain adibideak jartzea gehiegizkoa iruditu zait. Zenbait ariketetan denbora gehiegi pasa dugula iruditzen zait.