2011 - internet

8
oan den urteak Interneten eman duena gainbegiratzean, konturatu gara sarearen jarioa hertsiki loturik dagoela Euskal He- rriko aktualitate sozio-politikoa markatu duten gertakariekin. Horien berri zuze- nean eman dute hedabide, kolektibo eta norbanako ugarik, euren webgune eta blogetan, Twitter eta Fa- cebooken, foroetan... Unean-uneko informazioa zin- tzilikatu dute, argazkiak, bideoak, audio artxiboak, grafikoak… bakoitza berean, baina elkar elikatuz. Zuzeneko narrazioak hartu du protagonismoa, gerta- tzen ari dena garrantzitsuagoa da gertatutakoa baino, eta ingurumari horretan, zeresan franko dute geroz eta baliabide gehiago eskaintzen dituzten gailu mu- gikorrek, smartphone eta abarrek. Pentsioen Erreformaren aurkako greba orokorra, Sortu legeztatzeko Bilbon egindako manifestazioa, Udal eta Foru Hauteskundeak, herritarrek Baionan Aurore Martin Batasuneko kidearen atxiloketa erago- tzi zutenekoa, Bilboko Kukutza gaztetxearen aurkako polizia operazioa, Donostian egindako Na- zioarteko Bake Konferentzia eta handik hiru egunera, urriaren 20an, ETAk bo- rroka armatuaren amaiera iragarri zuene- koa, azaro hasierako uholdeak, Espainiako presidentetzarako bozak, Amaiurren talde parlamentario propioaren afera... Horiek guztiak –eta beste zenbait– zuze- nean jarraitu ahal izan zenituzten ARGIA.com-en, etxe barruko kazetarien eskutik batzuetan, kolaboratzaile sare zabal batekin elkarlanean besteetan. Ez gara bakarrak izan, ezta gutxiago ere, eus- karaz lan egin duen komunitateak akti- boki parte hartu du etengabeko informa- zio jarioan. Eta horrexegatik hain justu, urtearen erre- pasoa egitean, zaila da egitasmo edo web- gune konkretu batzuk azpimarratzea. Izan dira ekimen aipagarriak, baina horiek ere handituz joan beharko litzatekeen kolek- tibo baten bultzadaz egingo dute aurrera. Twitter euskaratzeko kanpainak ditugu horren adi- bide. Otsailean ARGIAko kazetari Lander Arbelai- tzek atxikimenduak lortzeko egitasmoa abiatu zuen, Kataluniako ereduari jarraituz. Bederatzi hilabetetan ia 1.900 lagunek eman zioten babesa ekimenari, eta kopurua hazten doa oraindik. Bigarren kanpaina Jo- seba Kamiok hasi zuen azaroan, Maite zaitugu, maite gaitzazu zuk ere lelopean. Kanpaina abenduaren 3an amaitu zen, eta haren helburua zen euskal erabiltzai- leek egunero mezu bat bidaltzea Twitter-eko admi- nistratzaileei, haien itzulpen sistemak euskarari ere ateak ireki diezazkion. Hauxe zen mezua: "We love u. Please, do love us back". "One twit per day" campaign to get @twitter in basque language. Help us meet the future #basquetwitter Litekeena da, bestalde, ICANN erakundeak lehen mai- lako domeinu berriak eskatzeko aukera jada zabalik iza- tea. Ea ‘.eus’ domeinuak datorren Euskal Kulturaren Ur- tekari honetan merezi duen lekua hartzen duen... internet Jon Torner ARGIA. COM-eko kazetaria internet DANI BLANCO Zer ari da gertatzen? J

Upload: argia-astekaria

Post on 29-Mar-2016

230 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Internet, argiako urtekarian

TRANSCRIPT

Page 1: 2011 - Internet

oan den urteak Interneten eman duenagainbegiratzean, konturatu gara sarearenjarioa hertsiki loturik dagoela Euskal He-rriko aktualitate sozio-politikoa markatuduten gertakariekin. Horien berri zuze-

nean eman dute hedabide, kolektibo eta norbanakougarik, euren webgune eta blogetan, Twitter eta Fa-cebooken, foroetan... Unean-uneko informazioa zin-tzilikatu dute, argazkiak, bideoak, audio artxiboak,grafikoak… bakoitza berean, baina elkar elikatuz.Zuzeneko narrazioak hartu du protagonismoa, gerta-tzen ari dena garrantzitsuagoa da gertatutakoa baino,eta ingurumari horretan, zeresan franko dute gerozeta baliabide gehiago eskaintzen dituzten gailu mu-gikorrek, smartphone eta abarrek.

Pentsioen Erreformaren aurkako greba orokorra,Sortu legeztatzeko Bilbon egindako manifestazioa,Udal eta Foru Hauteskundeak, herritarrek BaionanAurore Martin Batasuneko kidearen atxiloketa erago-tzi zutenekoa, Bilboko Kukutza gaztetxearen aurkakopolizia operazioa, Donostian egindako Na-zioarteko Bake Konferentzia eta handikhiru egunera, urriaren 20an, ETAk bo-rroka armatuaren amaiera iragarri zuene-koa, azaro hasierako uholdeak, Espainiakopresidentetzarako bozak, Amaiurren taldeparlamentario propioaren afera...

Horiek guztiak –eta beste zenbait– zuze-nean jarraitu ahal izan zenituztenARGIA.com-en, etxe barruko kazetarieneskutik batzuetan, kolaboratzaile sarezabal batekin elkarlanean besteetan. Ezgara bakarrak izan, ezta gutxiago ere, eus-karaz lan egin duen komunitateak akti-boki parte hartu du etengabeko informa-zio jarioan.

Eta horrexegatik hain justu, urtearen erre-pasoa egitean, zaila da egitasmo edo web-gune konkretu batzuk azpimarratzea. Izandira ekimen aipagarriak, baina horiek erehandituz joan beharko litzatekeen kolek-tibo baten bultzadaz egingo dute aurrera.

Twitter euskaratzeko kanpainak ditugu horren adi-bide. Otsailean ARGIAko kazetari Lander Arbelai-tzek atxikimenduak lortzeko egitasmoa abiatu zuen,Kataluniako ereduari jarraituz. Bederatzi hilabetetania 1.900 lagunek eman zioten babesa ekimenari, etakopurua hazten doa oraindik. Bigarren kanpaina Jo-seba Kamiok hasi zuen azaroan, Maite zaitugu, maitegaitzazu zuk ere lelopean. Kanpaina abenduaren 3anamaitu zen, eta haren helburua zen euskal erabiltzai-leek egunero mezu bat bidaltzea Twitter-eko admi-nistratzaileei, haien itzulpen sistemak euskarari ereateak ireki diezazkion. Hauxe zen mezua:

"We love u. Please, do love us back". "One twit per day"campaign to get @twitter in basque language. Help us meetthe future #basquetwitter

Litekeena da, bestalde, ICANN erakundeak lehen mai-lako domeinu berriak eskatzeko aukera jada zabalik iza-tea. Ea ‘.eus’ domeinuak datorren Euskal Kulturaren Ur-tekari honetan merezi duen lekua hartzen duen...

internetJon Torner

ARGIA.COM-eko kazetaria

inte

rnet

DANIBL

ANCO

Zer ari da gertatzen?

J

Page 2: 2011 - Internet

i n t e rn e t K R O N O L O G I A

96

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Jarraikortasuna. 2011. urtea ez da aurrekotik gehiegi aldendu. Sare sozialak izan dira berriz ere jaun etajabe Interneten, elkar eragiteko erraztasunak eta komunikazioaren azkartasunagatik. Gainontzeko webguneeta ideia gehienek hauen filosofiatik edan dute eta erabiltzaileari parte hartzea bermatzea izan da zutabee-tako bat, itxuraz behintzat .Euskal Herrian gauzak ez dira oso bestela joan, eta horietako zenbait tresna eus-karatu dira, hala nola, Facebook eta YouTube.

ARGIAren dokumentalenkanala Interneteko euskalekarpenik bozkatuena

2011-01-10. Teknopataren txokoablogak abiatutako Interneteko euskalekarpenik onenak hautatzeko bozke-tan ARGIAren multimedia kanalekoDokumentalen kanala izan zen bozka-tuena, botoen %43rekin. Lehendik sa-rean dauden euskarazko dokumentalakbildu eta ekoizleak euren lanak digita-lizatzera bultzatzeko sortutako atala dahau. Bozketan, Berriketan.info sare so-ziala geratu zen bigarren lekuan, Toki-tan telebista hirugarrenean, etaARGIAren film laburren kanala lauga-rrenean.

Armiarma.com berritua

2011-01-11. Euskal idazleen eta eurenlanen inguruko informazioa eskaintzenduen Literaturaren Zubitegia datubasea berritu eta eguneratu zuen Ar-miarma webguneak. 2004ko apirilaren1ean jarri zen abian eta ehundaka idaz-leri eta milaka libururi buruzko infor-mazioa biltzen du.

Wikipediak hamar urte

2011-01-18. Wikipedia entziklope-diak hamar urte bete zituen. Euska-razko Wikipedia urte bereko abendua-ren 6an sortu zuten. Webguneanmundu osoko bolondresek idazten duteeta Interneteko gune bisitatuenetakoada, egunean 60 milioi bisita inguru ja-

sotzen ditu-eta. 2011ren amaieran in-gelesezko Wikipediak 3.8 milioi arti-kulu zituen eta euskarazkoak 106.000artikulutik gora.

Interneteko Argia Saria:Ahotsak.com

2011-01-28. Ahotsak.com Euskal He-rriko hizkerak eta ahozko ondarea jaso-

tzeko atariak jaso zuen Interneteko2011 Argia Saria. Euskal Herriko Aho-tsak egitasmoa 2003an lantzen hasi eta2008an aurkeztu zuten Ahotsak.comwebgunea. Ordutik hona 3.000 hizlaribaino gehiagoren ia 25.000 pasarte jasodituzte Euskal Herriko 180 herritan eta5.765 bideo-pasarte ere sareratu di-tuzte, libre eta doan, euren webgunean.

Gazteiraultza.info sortuzuten

2011-03-03. Gazte arabarren erreali-tateaz eta gazte mugimenduen jardue-raz informatzeko gazteiraultza.infowebgunea sortu zuten.

EiTBeko edukiak ʻnahieranʼ

2011-05-14. EiTBk bere eduki guz-tiak sarean kontsultagarri jarri zituennahieran zerbitzuarekin. www.eitb.tvhelbidetik zuzenean sar daiteke erabil-

Beranduegi Web Telebistaren lehen saioa

2011-01-15. Astero Interneterakopropio egindako ‘Beranduegi’ tele-bista saioari ekin zion ARGIAk. Eus-karazko saio berriak umore ukitua du,eta hamar minuturen bueltan ibiltzenda; azken batean, WebTB formatukosaioa da. Aktualitateari errepasoa,analisiak, elkarrizketa eta erreporta-

jeak, ARGIA.com-eko blogarien ida-tziak... atal ugari izango ditu saio be-rriak, baita internautei zuzendutakolehiaketa ere. Lehen denboraldianaurkezle bezala Gorka Bereziartuahasi bazen ere, irailetik aurrera UnaiBrea ere gehitu zitzaion lan honetan,biak ala biak, ARGIAko kazetariak.

Gorka Bereziartua eta Unai Brea saioa aurkezten, bigarren denboraldian.

2011-01-13. Gaeliko irlandarraren aldeko ekintzak sarean. Gaeliko irlandar hiz-kuntzaren ekintzaile batek DUP alderdi unionistaren hiru webgune hackeatu zi-tuen, eta denbora batez sarrera guztiak gaelikoz itzulita eduki zituzten. Unionis-ten webgune ofizialaz gain, peterrobinson.org eta jeffreydonaldson.org izan zirenitzuli zituen webguneak. DUPek Twitter bidez “gertaera gaizto” moduan defi-nitu eta gertatutakoa poliziaren eskuetan utzi zutela gehitu zuen.

2011-03-10. ARGIA.com Wikimedia Commonseko azalean Mundu mailako web-gune honetan ARGIAk euskal rapari buruz egindako bideoa izan zuten azalekoprotagonista bakar. Egunero eduki librez egindako bideo edo argazki bat hauta-tzen dute.

labur-labur

Page 3: 2011 - Internet

K R O N O L O G I A internet

97

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

tzailea, eta bertan ETBko saioak sailka-tuta aurki ditzake, eta hauen barneanarakatuz gero, zein saio ikusi nahi duenhauta dezake.

ʻ.eusʼ domeinua 2013rako

2011-06-21. PuntuEus elkartetik za-baldu zutenez, 2012ko urtarrilean za-balduko du mundu mailan Internetekodomeinuak esleitzen dituen ICANNerakundeak lehen mailako domeinuorokor berriak eskatzeko aukera.Azaldu zutenez, bertan egingo dute.eus domeinuaren eskaera. Domeinua-ren aukera aurkezteak ezer ziurtatzen ezduen arren, 2013a ‘.eus’ lortuta hasinahi lukete.

Euskal Encounterren 19. edizioa

2011-07-19. Informatika, Internet etateknologiarekin lotutako ekintzakprestatu zituzten Euskal Encounter to-paketen 19. ediziorako. BEC pabilioianegin zen. 6.000 lagunetik gora gertu-ratu ziren eta sarrera guztiak aurretikagortuta zeuden.

Interneteko deskargakjomugan Frantzian

2011-09-05. Frantzian zorrotz joka-tzen hasi ziren Interneteko deskargailegalen kontra. P2P sareak eztabaida-

2011-02-24. “Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz” Twitter sare soziala eus-karara itzul zezaten eskatzeko kanpaina abiatu zuen ARGIAko kazetariLander Arbelaitzek. Kataluniarrek egindako kanpaina batean oinarritu zeneta bere blogean “Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz” artikuluarekin urteosoan zehar luzatu zen kanpaina hasi zen. Une horretan Twitter lau hizkun-tzatara itzulia zegoen, eta antzeko kanpaina bat egin berri zuten katalunia-rrei Twitter itzuliko zuten hurrengo hizkuntzetan sartuko zituztela zin eginzieten –nahiz eta gero hitza jan, eta urtea amaitzean oraindik itzulpenik ezizan–. Twitter euskaratzeko kanpainak bi egunetan 1.200 atxikimendulortu zituen http://act.ly/35s helbidean eta sare sozialeko erabiltzaile eus-kaldunen artean babestutako eskaera izan zen. Urte amaieran 1.900 zituen.

2011-11-23. “Maite zaitugu, maita gaitzazau zuk ere”. Twitter euskaratzekobigarren kanpaina abiatu zuen. Joseba Kamiok “Maite zaitugu, maite gai-tzazu zuk ere” mezuarekin. Sortzaileak adierazi zuenez, helburua euskal era-biltzaileek egunero mezu hau Twitter-eko administratzaileei bidaltzea litza-teke, hauek itzulpen sistema euskarari ere ireki diezaioten. Hurrengoegunetan euskal erabiltzaileek zabaldu zuten mezua.

Twitter euskaratzeko kanpainak

Twitter euskaraz eskatuz ahots bateratua izan dute aurten euskaldunek sarean.

EiTB Nahieran

Page 4: 2011 - Internet

ren erdigunean jarri zituzten eta egileeskubideak dituzten artxiboak deskar-gatu eta partekatzeagatik hiru urteraluza zitekeen kartzela zigorra ezartzeaerabaki zuten, 300.000 euroko isunare-kin batera. Hadopi legeari esker (Inter-neten Sorkuntza babesteko eta Zabal-kundea sustatzeko Legea), BitTorrentbezalako aplikazioen bidez filmak des-kargatzea pertsona bat hiltzea bezainlarri bihurtu zen. Numerama webgu-nean, Frantzian hiru urteko kartzelal-diarekin zigortzen dituzten delituenzerrenda egin dute.

Amazon Euskal Herriraheldu zen

2011-09-15. Liburuak eta beste hain-bat gauza saltzen dituen sareko dendahandia Euskal Herrira iritsi zen. Ama-zon webguneak euskarazko liburuei es-kainitako atala ireki zuen eta bertaneuskarazko 18.000 tituluz osatutakokatalogoa aurkeztu zuten. Katalogoagenero ezberdinetan banatu dute; halanola, artea, zinema eta argazkilaritza,biografiak, egunkariak, literatuta etafikzioa. Atari berrian gaztelania nagusiizan arren, euskarazko liburuez gain,katalanezko eta galizierazko liburuen-tzat ere tartea egin zuten.

ARGIA.commugikorretarako egokituta

2011-09-23. ARGIA.com sakelako te-lefonoetatik kontsultatzeko plataformaeskuragarri jarri zen. Zerbitzu berriariesker, webgunea erabilterrazagoa dasmartphone edo sakelako inteligentearenpantailara egokitzen baita webgunea.Era honetan, letra tipoa gailuaren ta-mainak ezartzen du, webgunea handi-tzen eta txikitzen ibili beharrik gabe.

Uhinbak: Euskarazko

irratiak sakelakoan

2011-09-23. Euskara hutsean emiti-tzen duten irratiak sakelakoan entzu-teko aplikazioa aurkeztu zuten: Uhin-bak. Antxeta Irratiak garatu du FitBakenpresarekin batera, eta Berria Bekarenemaitza da. Lehen urratsa da aurkeztuzutena eta une horretan 12 irrati en-tzun ahal ziren:

i n t e rn e t K R O N O L O G I A

98

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Youtube euskaratu zuten

2011-09-29. Youtubek bere webgunea euskaratu zuen. Bideoak online bis-taratzen dituen webgunea, munduko orririk bisitatuenetakoa da, eta 2006anGooglek erosi zuen. Euskaratu zuten egunean, Youtube 51 hizkuntzataraitzulita zegoen. Munduko hiru webgunerik arrakastatsuenak euskaraz zeu-den jada: Youtube, Google eta Facebook.

Youtubek bere interfazea euskaratu zuen. Irudian ARGIAko bideo bat aipatu plataforman.

Page 5: 2011 - Internet

- Antxeta Irratia (Hendaia-Lapurdi)

- Bilbo Hiria Irratia (Bilbo-Bizkaia)

- Bizkaia Irratia (Bilbo-Bizkaia)

- Euskal Irratiak: Gure Irratia (Uztaritze-Lapurdi)

- Antxeta Irratia (Hendaia-Lapurdi)

- Xiberoko Botza (Maule-Zuberoa)

- Irulegiko Irratia (Donibane Garazi-Nafarroa Beherea)

- Euskalerria Irratia (Iruñea-Nafarroa)

- Hala Bedi Irratia (Gasteiz-Araba)

- Ttan Ttakun Irratia (Donostia-Gipuzkoa)

- Txolarre Irratia (Anoeta-Gipuzkoa)

- Xorroxin Irratia (Elizondo eta Lesaka-Nafarroa)

Wikileaksfinantza arazoek itota

2011-09-29. Wikileaksen sortzaileak,Julian Assangek, filtrazioen publika-zioa denbora mugagabe baterako gel-dituko duela jakinarazi zuen finantzaarazoak medio. Diru bilketan jarrikodituzte indarrak, Assangek azaldu zue-nez. Donazioen %95 jasotzeari utzizion Wikileaksek VISA, Mastercard etaPaypalek egindako blokeoagatik. Assangek salatu zuen “blokeoa bidega-bea eta ilegala” zela, eta “dozenakamiloi dolar” jasotzeari utzi ziotela. Fi-nantza blokeoari kontra egiteko “bil-keta kanpaina agresiboago” bat hasikozutela iragarri zuen.

Eguzki Bideoak-enwebgune berria

2011-10-27. Eguzki Bideoak kolek-tiboak webgunearen itxura aldatuzuen hamar hilabeteko lanaren ondo-ren. Bertan, azkeen urteetan eginikodokumentalak, grabazioak, kartelaketa dokumentuak jarri zituzten onlinebesteak beste. Kontrainformazioan etakultura eta Internet librean oinarri-tzen diren lan hauek euskarri fisikoanere eskuragarri daude orain, onlinedenda berriari esker. Eguzki BideoakEuskal Herrian proiektu erreferenteaizan da bideogintza kontrainformazio-rako erabiltzeko, baita lizentzia li-break erabili eta sustatzeko orduan ere.

Facebooken aurkari libreaireki zuten: Diaspora*

2011-11-02. Diaspora* erabiltzekogonbidapenak zabaltzen hasi ziren sa-rean, Facebooken alternatiba izan nahiduen sare soziala. Bere alderdirik in-dartsuenak “erabiltzaileen intimitate-ari errespetua” eta plataformaren iza-era irekia dira. Orriaren azala euskarazere bazegoen aurkeztu zutenean.Hiru zutabetan laburbiltzen dutewebgunearen izaera: hautaketa, jabe-goa eta sinplizitatea.

Susak 142 e-book jarrizituen salgai 3,52 eurotaneta formatu librean

2011-11-04. Susa argitaletxeak 142liburu jarri zituen salgai e-book for-matuan Internet bidez. Hasteko, Susa-ren katalogoko bi bilduma nagusiakdaude eskuragarri: poesia eta narra-tiba, bakoitza 3,54 eurotan. Horieta-tik bi euro idazlearentzat izango direla

jakinarazi zuten, bat argitaletxearen-tzat eta gainontzekoa BEZari dagokio.Susaren eskaintzaren beste berritasunbat deskarga librearen aldeko apustuaizan zen. Erabiltzaileak liburu elektro-nikoak pdf edo epub formatuan jaitsiditzake eta ondoren erabaki erosikoduen ala ez.

Google musikarenindustrian sartu zen

2011-11-20. Google-en musikadenda ireki zuten: Google Music Store.Google+ sare sozialean txertatua dagoeta Apple-en iTunes-i egin nahi diokonpetentzia. Zenbait hedabide espe-zializatuk zabaldu zutenez, Googlekmunduko lau diskoetxerik handiene-kin kontratuak egin ditu. Abestiek0,99 eta 1,29 dolar arteko prezioadute, iTunes lehiakidearen antzera.

K R O N O L O G I A internet

99

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Susaren e-bookak.

Page 6: 2011 - Internet

i n t e rn e t D A T U A K

100

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Page 7: 2011 - Internet

I R I T Z I A K internet

101

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

nternetek informazio mokaduak eskaintzen dizkigu, mezuak aldatzen di-tugu gure e-postan, Facebooken, Twitter-en, lotura ugari jarraitzen di-

tugu, baina horietan denbora asko egon gabe. Askoz superfizialago egiten gaitu,liburu fisiko bat irakurtzen dugunean baino kontzentratzeko, adi egoteko etagogoetatzeko gaitasun gutxiagorekin. (...) Guk geuk erakutsi behar diogu guregarunari pentsatzen. (...) Azken bostehun urteetan liburuak baldintzatu du gurepentsatzeko era, modu lineal, analitiko, sakon eta autonomoagoan; Internetekgure garunean duen efektuari heldu zaio txanda orain

Diario de Navarra, 2011-03-01

Informazio mokaduak

Nicholas CarrPentsalaria

avier Barrera 1001 Medios kaze-taritzaren laborategiko sortzai-

leak zazpi puntu aipatu zituen No-nick konferentzian, kazetaritzarenetorkizuna hizpide hartuta:

1. Erredakzio lisergikoak. Gauregun komunikabide baten bihotzaerredakzioan datza oraindik. (...) Lanegiteko modu hori zalantzan jartzendu Barrerak.

2. Kontaketa era berriak. Lehe-nago kazetari batek gertatu zena kon-tatzen zuen, orain ordea, gertatzen aridena kontatzen du.

3. Tresnak. Gaur egun asko diramugikortasuna eta kazetaritzarenlana errazten dituzten tresnak(Smartphonak, tabletak, ordenagailueramankorrak, modem USBak...).

4. Hartzaileak. Kazetariak gai izanbeharko luke kontakera era egokiaaukeratzeko informazioa zuzenduta

dagoen entzulearen arabera.

5. Jarrerak. Guzti horretan kazeta-rien jarrerak garrantzi handia dauka,edozein lanbideetan bezala azkenean.

6. Tresna sozialak.

7. Emaitzen azterketa. kazeta-riak jakin dezake arrakasta izan duenala ez, asmatu duen ala ez Nire ustez,hortik doa kazetaritzaren etorkziuna.Baliabide gehiago eskatzen dituela?Ez dut uste. Baliabideak beste era ba-tera kudeatu beharko lirateke (...)Gaur arratsaldean Aurore Martinezker abertzaleko kidearen atxiloketasaiakera horren adibide izan da sa-rean. Antolatu gabe zegoen modu ba-tean bazen ere, informazioa ia-iaunean bertan iristen zen Twitterreraedo web orrietara. Baina zuzenekokontaketa bat edo streamming bat fal-tan bota dut.

ZuZeu, 2011-09-02

J

J. Velez de MendizabalEusko Ikaskuntzaren kudeatzaile

zuzendaria

nternet izen eta abizeneko per-tsonengatik dago osatua eta ho-

riek –hau da, gu guztiok– iragar ezi-nak gara gure erreakzio etamotibazioetan. Gure ordenadorearenpantailaren atzean parapeteatzen garaeta bertatik zuzentzen ditugu gureekintzak, akzioko kasuetan, izan eregerta daiteke mundu birtualean ikuslesoil bezala aritzea, interaktibitaterikgabe. Eta ez da internauten kopurutxikia, bakar-bakarrik hartzaile gisakonektatzen direnak, ezelako bizitza-pultsurik apropos azaltzen ez dutenak.Eta erabat logiko eta zilegitzat hartubehar dugu jarrera hori.

Etorkizuna etorkizun bloga, 11-03-14

ZilegiaI

DA

NIB

LAN

CO

WIK

IPE

DIA

I

Gaurko kazetaritzaren egoera

Xan HarriagueKazetaria

Page 8: 2011 - Internet