2009-10_2egina (1)

12
UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAK LURRAREN ETAINGURUMENAREN ZIENTZIETAKO AZTERKETA 2009/2010IKASTURTEA BIAUKERETATIK BAT HARTU BEHAR DUZU (A EDO B) AAUKERA 1. aztergaia (2,5 puntu) Energia-baliabideak 1.1. Zerrenda itzazu energia berriztagarriek dituzten abantailak eta desabantailak. Eguzki energiaren zer alderdi nabarmenduko zenuke, gainerako energia berriztagarrien ezaugarrien aldean? A.- Energia berriztagarriak orokorrean a) Abantailak Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten. Ez dute kutsatzen. Oso ugariak dira. Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira. Ingurumenarekin adeitsuak dira. Errespetatu egiten dute. Ingurumenean eskuratu daitezke. b) Eragozpenak Energia hauek instalatzeko inbertsio oso handiak egin behar dira. Baliabide naturalen ustiaketa suposatzen dute. Etekin txikia ateratzen da. B.- Eguzki energia: a) Mota hauek dira: Eguzki-arkitektura: irtenbide arkitektonikoak argi izpien aprobetxamendu termikoa lortzeko. Etxearen orientazioa, leiho handiak hegoaldean eta beroa metatzen duten hormak. Fotoboltaikoa: Siliziozko beira erdieroaleari (gela fotoboltaikoa) argiak eragiten dionean elektrizitatea sortzen da. Eguzki energia termikoa: Plastiko beltzezko zurgatzaile termikoak, zirkuitu hidraulikoarekin elkartuta. b) Ezaugarri bereziak: Erabilpena: Potentzia handikoa sare nagusiarekin konektatzen da, etxalde eta baserriak elektrifikatzeko eta berariazko erabilpenak: faroak, ziurtasun aereoa,errepideko telefonoak, sateliteak, erloju eta kalkulagailuak... Abantailak: Autoktonoa, agortezina eta garbia. Kalitate energetiko handia. Kanpokoarekiko independentzia. Inpaktu ekologiko baxua. Eragozpenak: Irregularra eta sakabanatua. Gehiegizkoa ezin da metatu. 1.2. Zerk kutsatuko du gehiago: erregai fosiletatik ateratako energiak edo energia nuklearrak? Zein du nahiago herri iritziak? Arrazoitu erantzuna. A.- Kutsadura a) Energia nuklearra energi ahalmen handia: 1 kg uraniok 1 kg ikatzek baino 10 6 aldiz energia gehiago.

Upload: cristina

Post on 21-Dec-2015

237 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2009-10_2egina (1)

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAK

LURRAREN ETAINGURUMENAREN ZIENTZIETAKO AZTERKETA

2009/2010IKASTURTEA

BIAUKERETATIK BAT HARTU BEHAR DUZU (A EDO B)

AAUKERA

1. aztergaia (2,5 puntu)

Energia-baliabideak

1.1. Zerrenda itzazu energia berriztagarriek dituzten abantailak eta desabantailak. Eguzki energiaren zer alderdi nabarmenduko zenuke, gainerako energia berriztagarrien ezaugarrien

aldean?

A.- Energia berriztagarriak orokorrean

a) Abantailak

• Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo

batere kalterik ez dute eragiten. Ez dute kutsatzen.

• Oso ugariak dira.

• Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.

• Ingurumenarekin adeitsuak dira. Errespetatu egiten dute.

• Ingurumenean eskuratu daitezke.

b) Eragozpenak

• Energia hauek instalatzeko inbertsio oso handiak egin behar dira.

• Baliabide naturalen ustiaketa suposatzen dute.

• Etekin txikia ateratzen da.

B.- Eguzki energia:

a) Mota hauek dira:

⇒ Eguzki-arkitektura: irtenbide arkitektonikoak argi izpien aprobetxamendu termikoa

lortzeko. Etxearen orientazioa, leiho handiak hegoaldean eta beroa metatzen duten hormak.

⇒ Fotoboltaikoa: Siliziozko beira erdieroaleari (gela fotoboltaikoa) argiak eragiten

dionean elektrizitatea sortzen da.

⇒ Eguzki energia termikoa: Plastiko beltzezko zurgatzaile termikoak, zirkuitu

hidraulikoarekin elkartuta.

b) Ezaugarri bereziak:

� Erabilpena: Potentzia handikoa sare nagusiarekin konektatzen da, etxalde eta baserriak

elektrifikatzeko eta berariazko erabilpenak: faroak, ziurtasun aereoa,errepideko telefonoak,

sateliteak, erloju eta kalkulagailuak...

� Abantailak: Autoktonoa, agortezina eta garbia. Kalitate energetiko handia.

Kanpokoarekiko independentzia. Inpaktu ekologiko baxua.

� Eragozpenak: Irregularra eta sakabanatua. Gehiegizkoa ezin da metatu.

1.2. Zerk kutsatuko du gehiago: erregai fosiletatik ateratako energiak edo energia nuklearrak? Zein du nahiago herri iritziak? Arrazoitu erantzuna.

A.- Kutsadura

a) Energia nuklearra

• energi ahalmen handia: 1 kg uraniok 1 kg ikatzek baino 106 aldiz energia gehiago.

Page 2: 2009-10_2egina (1)

• Ez du atmosfera CO2 eta S-rekin kutsatzen. Garbiagoa da, beraz

• Kutsadura termikoa edo bero kutsadura besterik ez du sortzen

b) Erregai fosiletakoa: gehiago kutsatzen du

• Zikina da, CO2 eta SO2 sortzen dituelako.

• Petroliontzi istripuak: itsas kutsadura, marea beltzak…

• Gainera bero kutsadura sortzen du, besteak bezala.

B.- Herri iritzia: Erregai fosiletakoa nahiago du honengatik:

• Istripu nuklearrek oso ondorio larriak eta iraunkorrak dakartzatelako

• Erradiaktibitateak oso kalte larriak sortarazten dituelako

• Hondakin nuklearren arazoa: iraunkorrak dira eta kentzeko irtenbide txarrak

daude, beren biziraupena edukinontziena baino handiagoa delako.

• Zentral nuklearrek iraungitze data dute eta ezin dira desmuntatu, betirako hilerri

nuklearra sortarazten dutelako

2. aztergaia (2,5 puntu)

Kanpoko sistema fluidoak. Atmosfcra.

2.1. Deskriba ezazu atmosferaren osaera gutxi gorabeherakoa, eta eman bera osatzen duten geruzen izenak eta ezaugarriak.

A.- Osaera: Gas arinenen (H2 eta He) kanporanzko ihesagatik eta azaleko beste sistemekin

(hidrosfera, litosfera eta biosfera) gertatzen diren oreka-erreakzioengatik osaketa oso sinplea

da, %78 N2, %21 02, %0,93Ar, %0’03 C02 eta gainontzekoa beste gas batzuk, bereziki

H2O eta hautsa.

Sumendiek denbora geologikoetan zehar eta gizakiak azken hamarkadetan gas kopuru

garrantzitsuak sartu dituzte atmosferan eta honek berehalako ondorio klimatiko eta

ekologikoak dakartza.

Gasen konprimagarritasunagatik atmosfera gehiena azaleraren ondoan dago, bere pisuak

konprimitua; lehenengo 6 Km-etan masaren %50 dago eta lehenengo 15 Km-etan %95.

Gasen proportzioa (airea) ez da aldatzen lehenengo 80 Km-etan (homosfera). 80 Km-etatik

gora aldakorragoa da (heterosfera) eta bi geruzen arteko azalera homopausa da.

B.- Geruzen izenak eta ezaugarriak

a) Homosfera:

Troposferaren goiko muga, tropopausa, poloetan 9 Km-etara eta ekuatorean 18 Km-etara

dago. Konbekzio-fluxu bertikal eta horizontal (haizea) garrantzitsuak daude, lurralde

desberdinetan dauden presio eta tenperatura desberdinetatik sortuak. Hidrosfera biosfera eta

litosfera ukitzeagatik H20 eta C02 kopuru garrantzitsuak eta hautsaren kopuru aldakorra

dauzka, azken hau bereziki lehenengo 500 m-etan kontzentratuta (geruza zikina).

Altuerarekin tenperatura jaitsiz doa, 1ºC 150 m-ko, tropopausan -70ºC-koa izanik.

Troposferan fenomeno meteorologikoak (bereziki hodeiak eta prezipitazioak) gertatzen dira.

Estratosferan ez dago fluxu bertikalik, baina horizontalen abiadura 200 Km/ordu maiz

izaten da. Hemen tenperatura handituz doa altuerarekin, 50-60 Km-etan 15ºC heltzen

direlarik; hemen estratopausa edo gaineko mesosferarekin daukan muga dago. Badirudi

oxigenoaren fotodisoziazioagatik sortzen den 03-ak eguzki izpiak zurgatuta tenperatura

igotzen dela. Ozono honek izaki bizidunentzako pantaila babeslea osatzen du; estratosferaren

goiko erdia hartzen du eta ozonosfera deritza.

Mesosfera homosferako azken geruza da, 50 eta 80-85 km artean. Tenperatura berriro jaitsi

eta –142ºC lortzen dira mesopausan, termosfera edo ionosfera deritzan hurrengo

geruzarekiko mugan. Geruza honetan bereziki meteoritoak sartzean marruskaduragatik gori-

Page 3: 2009-10_2egina (1)

gori jartzen dira (izar-usoak). 80 Km-tan, hodei noktiluzenteak (mesosferako Polo

hodeiak)sortzen dira, klima aldaketarekin erlazionatzen direnak.

b) Heterosfera:

Termosfera edo ionosfera: 80-85 km-tik 640 km-raino hedatzen da. Molekula gehienak

ionizatuak daude energia handiko eguzki izpiengatik. Gas ionizatuek erradiazio ultramorea

zurgatu eta tenperatura igotzen da, 1000ºC gainditzen direlarik. Geruza honetan aurora

borealak sortzen dira, Eguzkitiko zatiki atomikoak iritsi eta lur eremu magnetikoak

bideratuta zona polarretan kontzentratzean.

Exosfera: 10.000 km-raino heda daiteke. Atmosferako atomo eta molekulak espaziora alde

egin dezakete. Gas arinenek, hidrogeno eta helioa gehien bat, eratzen dute geruza hau

2.2. Irudika ezazu, eskema baten bidez, atmosferaren zirkulazio orokorraren sistema. Azaldu zirkulazio sistema horrek Lurraren klimaren

gainean duen eragina.

Lur sistema berogailu erraldoiaren antzekoa

da. Eguzkia erregaia da, tropikoen arteko

ozeanoak ur-galdarak, atmosfera hodi

eroaleak eta prezipitazio mota guztiak

erradiadoreak (ur molekulek egoeraz

aldatzean, kondentsatzean, beroa askatzen

dute).

Zona ekuatoriarra berotu eta goranzko

korronteak sortzen dira, haizea bertara

abiatzen da, depresio gune iraunkorrak

(konbergentzia zona tropikala) sortzen

direlarik. Hadley konbekzio zelula da.

Igotako airea zona azpitropikaletan jaisten

da, antizikloi iraunkorrak eta ondoriozko

basamortuak sortzen direlarik.

Tarteko latitudeetan, fronte polarraren aldean

beste konbekzio zelula dugu, horra

iparraldeko haizeak eta mendebaldeko

Westerlies abiatzen direlarik (konbergentzia

zona)

3. aztergaia (2,5 puntu)

Ur-baliabideak.

3.1. Egin ziklo hidrologikoaren eskema eta azaldu zergatik den garrantzizkoa plangintza hidrologikoa.

A.- Ziklo hidrologikoa

• Uraren hedapena ehunekotan azaldua hau litzateke: %97,2 ozeano eta itsasoetan, %2,2

glaziarretan, %0,6 lurpeko uretan, %0,02 ibai eta lakuetan eta %0,001 atmosferan.

• Ur metakinak konektatuak daude, ura horietan zehar mugitu eta zirkuitu itxi bat (ziklo

hidrologikoa) eratzen duelarik. Eguzki beroak ozeano, laku eta ibaietako ura lurrintzen du,

bereziki zona intertropikaletan. Kondentsatuta hodeiak eratzen dira eta hauek hozten

direnean ura askatzen dute, euri edo elur moduan hozteko graduaren arabera. Honela ibaiak

edota glaziarrak sortzen dira eta hauek isurketaren bidez ozeanora jotzen dute. Uraren

mugimendua ziklo bat da: lurrinketa = prezipitazioa + isurketa.

• Ozeanoen bolumena (1,35 x 109 km

3) = 36.000 urte, egonaldiko denbora*

3,7 x 104 km

3/urte (ibaien ekarpena = lurrinketa)

Page 4: 2009-10_2egina (1)

B.- Plangintza hidrologikoaren garantiza uraren erabilerak dakartzan arazoetatik dator:

1. Baliabide hidrikoen gainustiapena:

Gero eta eskaera gehiago dagoenez gero honetara irits daiteke:

Ustiatutako baliabidea > 1

Baliabide berriztagarria

Honek ibaien emaria eta lakuen maila jaitsarazi ditu. Itsas aldean, gainera, ur gazia akuiferoetan

sartu egin da. Beste arazo bat, akuiferoak gehiegi ustiatzeagatik lurra hondoratzea da.

2. Uraren kutsadura: Uraren Legeak honela definitzen du: “materia edo energia formak uretan

sartzeko jarduera eta ondorioa, edo geroko erabilera edo eginkizun biologikoari dagokion

kalitatea kaltetzen duten baldintzak zuzenean edo zeharbidez eragitea”

Kontsumoa arrazionalizatu eta aurrezteko neurriak

1- Orokorrak

a) Ibaiak, uharrak, akuiferoak kutsadurarengandik babestea

b) Uraren birziklapena eragitea

c) Basoa babestea

d) Baliabide sakonak ez berriztagarriak erregulatzea (Mediterraneoan akuiferoa

gainustiatuta daude)

2- Aurrezpena erabileran arloka

a) Nekazaritza:

� Ureztatzeko sistema txarrak (uholdea eta aspertsioa lurrinketa). Hobeto tantaz-

tanta.

� Pestizidak eta ongarriak, eta abeltzaintzak lurpeko urak kutsatu.

⇒ Erregadioa sekano bihurtu behar da.

⇒ Erregadioan, ureztaketa ona erabili eta ubideetako galerak saihestu.

b) Industria: Kutsadura gutxitu, birziklapena eta kontsumo txikia eragin.

c) Hirikoa: Kontzientziazioa, kontsumo gutxiko elektratresnak egin, kuotan gastuak sartu...

3- Neurri teknikoak:

Page 5: 2009-10_2egina (1)

Urtegiak, putzuak eta zundaketak, trasbaseak. Neurri osagarriak: a) Maila freatikoa kontrolatzea,

b) euri ura hartzea, d) desgazitzea.

4- Neurri legislatiboak:

Ura hartzea, isurketa, akuiferoen ustirapena ... arautzea.

3.2. Gainazaleko uraren kontrola: urtegiak. Zer printzipiotan oinarrituko da gizakiaren parte hartzea?

Aurreko galderan azaldutakoaren arabera, plangintza hidrologikoa beharrezkoa da eta neurrien

artean, neurri teknikoak garrantzizkoak dira eta bereziki urtegiak.

Ziklo hidrologikoan, urtegien bitartez ur kontinentalen itsasoratzea erregulatzen da, “herenaren

legean”, isurketaren gutxitzea helburua delarik. Gogoratu herenaren legeak dioenez, eroritako

uraren heren bat lurrindu, beste bat lur gainetik isuri eta azken herena iragazi egiten dela. Beraz, bi

gauza lortzen dira:

1. Ur kontinentalaren egonaldia luzatu egiten da eta urtean zehar modu erregularrago

batean banatu, agorraldian kopuru hori handituta.

2. Herenaren legean, lurgaineko isurketa, galera eta higadura suposatzen dituena

gutxiagotu egiten da, uholdeak saihesten direlarik.

4. aztergaia (2,5 puntu)

Hiri-ekosistema.

4.1. Hiri-hondakinen konposizioa. Hiri-hondakinak berrerabiltzearen, birziklatzearen eta

balioztatzearen abantaila ekonomikoak eta ingurumen abantailak.

A.- Konposizioa

HHS-ren jarduera sortzailea HHS mota

Etxekoa Etxeko zaborrak

Komertziala eta zerbitzuak Bulegoko materiala, bildukinak,

merkatuetako hondakinak, eta abar.

Osasun gunetakoa Erietxetako zaborrak, eta abar.

Bide garbiketa, lorategiak, aisialdikoak Garbiketa aztarnak, orbelak, eta abar.

Utzitako animali hildakoak, altzariak,

tresnak eta autoak

Handiak (elektratresnak, altzariak, eta abar)

Industrialak Olioak, hondar organikoak, idorkinak, ...

Nekazaritzakoak Hondar organikoak

Etxegintza Obra-hondakinak, egurra, eta abar.

Osaera heterogeneoa da, baian hondar organikoak (% 40) eta paper-kartoia (% 22) nagusi

dira. Plastikoa, egurra eta oihalak (% 17), beira-metalak (% 11) eta beste batzuk (% 7)

osatzen dute hondakinen osaera.

B.- Hiri-hondakinak berrerabiltzearen, birziklatzearen eta balioztatzearen abantaila

ekonomikoak eta ingurumen abantailak

• Berrerabiltzea: berrerabiltzeko hautatuta jasotzean datza. % 85 berrerabil daiteke,

papera, plastikoak, metalak eta bereziki beira. Arropak, botilak, altzariak, jostailuak,

elektratresnak, beren balio ekonomikoa dute.

• Birziklatzea: Hondakinen osagaiak, jatorrizko produktuak edo bestelakoak lortzeko

erabiltzean datza: Horra hor adibide batzuk:

Page 6: 2009-10_2egina (1)

MATERIALA MATERIAL BIRZIKLATUA

Papera eta kartoia Papera eta kartoi birziklatuak

Egurra Paper orea

Zerrautsa

Erregaia

Oihal-zuntzak Zuntz birziklatuak

Gai energetikoak

Gai organikoa Konposta

Beira Beira birziklatua

Metalak Metal birziklatuak

Plastikoak Plastiko birziklatuak

Gai energetikoak

Olioa Erregai ekologikoak (biodiesela), xaboiak

• Konpostajea: hondakin organikoa hartu eta prozesu biologiko aerobikoen bidez ongarri

organikoa egitean datza. Etekina % 30-40koa da.

• Baliotze energetikoa:

a) Tratamendu biologikoen bidez biogasa edo bioalkohola lortzea da

b) Tratamendu termikoekin (errausketa, pirolisia eta gasifikazioa), energia lortzen da.

Prozesu hauekin, guztiekin bi gauza lortzen dira:

1. Hondakinen ekoizpena gutxitzea

2. Sortutako hondakinen bolumena gutxitzea.

3. Etekin ekonomikoa atera eta beraz, aurreztea.

4.2. Aipa itzazu hiri-hondakin solidoak sortzen dituzten bi jarduera. Zein beste

hondakin mota ezagutzen dituzu? Eman, gutxienez, bi adibide. Aipa itzazu

hondakinen sorrera eta metaketa gutxitzeko neurri orokor batzuk.

HHS-ren jarduera sortzailea HHS mota

Etxekoa Etxeko zaborrak

Komertziala eta zerbitzuak Bulegoko materiala, bildukinak,

merkatuetako hondakinak, eta abar.

Osasun gunetakoa Erietxetako zaborrak, eta abar.

Bide garbiketa, lorategiak, aisialdikoak Garbiketa aztarnak, orbelak, eta abar.

Utzitako animali hildakoak, altzariak,

tresnak eta autoak

Handiak (elektratresnak, altzariak, eta abar)

Industrialak Olioak, hondar organikoak, idorkinak, ...

Nekazaritzakoak Hondar organikoak

Etxegintza Obra-hondakinak, egurra, eta abar.

1. Hondakin ekoizpena gutxitzea

� Gutxitzea: bolumena eta kopurua gutxitzean datza.

Page 7: 2009-10_2egina (1)

� Berrerabiltzea:Metalak eta beirak bereziki. Lehengaiak eta energia aurrezten dira.

� Birziklapena: papera, kartoia, beira eta metalak, bereziki.

2. Suntsipena

� Metatzea: botatzea edo lurperatzea, lurzoruan edo uretan

� Erraustea: energia lortzen delarik ala ez.

� Biltegiratzea: biltegi, edukinontzi edo zona berezietan, hedapena saihesteko.

B AUKERA

1. aztergaia (2,5 puntu)

Ingurumen arriskuak eta inpaktuak.

1.1. Arrisku geologikoak: lurrikaren jatorria eta zergatikoak.

A.- Arrisku geologikoak, sismikoak, sumendien ondoriozkoak eta higaduraren ondoriozko arriskuak

dira

B.- Lurrikaren jatorria: Faila batean denbora pasa ahala metaturiko tentsioa askatuta sortzen da.

Jatorrizko gunea hipozentroa da, lurrazalaren barnean. Horren bertikalean dagoen azaleko tokia

epizentroa da. Hipozentrotik P eta S uhinak hedatzen dira eta epizentrotik, azaleko uhinak,

suntsitzaileenak.

C.- Zergatikoak:

• Zona sismikoenak plaka tektonikoen arteko mugak dira, plaka hauen

elkarrenganako presioek sortzen dituzten hausturengatik. Lur mailan, azpiratze zonak,

ertz dibergenteak, kontinente barneko Rift-ak eta faila transformakorrak dira zona

sismiko garrantzitsuenak.

• Lurrikaren beste zergati bat sumendi gertaerak, jaurtiketak esate baterako dira.

1.2. Lurrikarak iragartzeko metodoak eta aurretik neurriak hartzeko mekanismo zuzentzaileak.

a) Aurreikusteko metodoak: estatistikoak (lurraldearen historia sismikoan

oinarrituta, erritmoak aurreikusteko) eta aitzindari sismikoak aztertuz, zona sismikoak

defini daitezke eta ereduen arabera lurrikarak iragarri.

Hauek dira aitzindari sismikoak:

• Mikrolurrikarak ugaritzea, zartadurak sortzean.

• Lurra altxatu eta malda aldatzea, bolumena handitzean.

• Uhin sismikoen abiadura aldatzea, zartadurengatik.

• Harrien eroankortasun elektrikoa aldatzea (zartadurekin jaitsi egiten da baina

gero handitzen da, uraren edukieragatik).

• Irrati uhinak gutxitzea, lurzoruaren eroankortasun elektrikoa handitzeagatik.

• Eremu magnetikoa aldatzea.

• Radon gasa jaurtitzea.

• Iragarle biologikoak: animaliak dardara nabaritzen dute, guk baino lehen.

b) Aurrezaintzeko eta zuzentzeko mekanismoak. Arau sismorresistenteak.

• Arrisku sismikoen mapak egitea.

• Lurralde antolaketa, arrisku zonetan populazioa ez metatzeko.

• Hiritar babesa, jakinarazi, iragarri eta zona husteko.

Page 8: 2009-10_2egina (1)

• Araudiak Espainiako zona sismikoak definitzen ditu: lehenengo zona,VI

isosistak mugatzen duena, bigarren zona, VII isosistak mugatua eta VIII isosistaraino

doana eta hirugarrena, VIII isosistaren gainekoa. Araudiak arriskuaren arabera obrak

sailkatzen ditu eta bestetik eraikuntzan erabilitako egiturak eta zona kontutan hartuta,

eraikin mota bakoitzean erabili behar diren egiturak (metalezko egiturak eta ormigoi

armatuzkoak jarkikorrenak dira, zimenduetan zurruntasuna ekidin behar da, dardarak

zurga ditzatzen...

• Laburbilduz, gomendio batzuk hauek dira:

o Planta simetrikoak (bi ardatzen arabera) eraikitzea.

o Masa berdin banatzea altueraren arabera.

o Atalen arteko lotura lauak.

o Ubideak ez dira bloke batetik bestera pasako.

o Zimentazio homogeneoa bloke bakoitzean.

o Eskailerak ez dira bobeda tabikatuen gainean eraikiko ezta hormetan enpotratu

eta zintzilikariak ere.

2. aztergaia (2,5 puntu)

Hidrosfera.

2.1. Deskriba ezazu hidrosfera. Nolakoa da bere funtzio erregulatzailea?

A. Hidrosfera: Lurreko Zientzietan, Lurpean, azalean eta gainazalean dagoen urak osatzen duen sistema materiala deskribatzen du. Hidrosfera Lurrazalaren uren multzoa da bai solido,

bai likido moduan. Bere kantitate osoan konstante kontsidera daiteke (1.386 × 106

Km3

).

Uren biltegiak hauexek dira: ozeanoak, glaziarrak, lakuak, lurpeko urak eta ibaiak.

Uraren hedapena ehunekotan azaldua hau litzateke: %97,2 ozeano eta itsasoetan, %2,2

glaziarretan, %0,6 lurpeko uretan, %0,02 ibai eta lakuetan eta %0,001 atmosferan.

Ur metakinak konektatuak daude, ura horietan zehar mugitu eta zirkuitu itxi bat (ziklo

hidrologikoa) eratzen duelarik.

B. Funtzio erregulatzailea:

o Atmosferarekin: Bero hartuzteak uraren bero espezifiko handiagatik. Lurrinketan urak beroa

jasotzen du eta kondentsazioan askatu.

o Ozeano korronteak:

• Azaleko korronteak:

o Korronte beroek, “Gulf Stream”, adibidez,

kostaldeko ingurunea berotzen dute (Europako

Mendebaldea)

o Korronte hotzek, “Nekazariarena”, adibidez,

kostaldea hozten dute (Ipar Amerikako Ekialdea)

• Korronte sakonak: Azaleratzen diren tokietan ozeanoa

hoztuta klima baldintzatzen dute. Azalekoekin batera zirkuito handiak

eratzen dituzte

2.2. Zein da ozeanoek klimaren gainean duten eragina, kontuan harturik urak oso bero espezifiko handia duela?

• Urak oso bero espezifiko handia duela eta orokorrean, uraren tenperatura aldatzeak

energi hartuzte handiak eskatzen ditu eta ondorioz, tenperatura konstanteari eusten dio.

Honexegatik, kostaldeko klima leunagoa da eta tenperatura aldaketak ez dira handiak, klima

ozeaniarra sortarazten duelarik.

• Korronte beroak eta hotzak ukitzen dituzten kostaldeak hoztu eta berotu egiten dituzte,

Page 9: 2009-10_2egina (1)

hurrenez hurren.

• Azkenik, korronte sakoneko ura azaleratzen denean, itsasoaren tenperatura jaitsita,

lurrinketa gutxitu eta klima lehorra eragiten du (Atakama basamortua).

3. aztergaia (2,5 puntu)

Kanpoko sistema fluidoen dinamika.

3.1. Dinamika atmosferiko horizontala: atmosferaren zirkulazio orokorra.

Lur sistema berogailu erraldoiaren antzekoa

da. Eguzkia erregaia da, tropikoen arteko

ozeanoak ur-galdarak, atmosfera hodi

eroaleak eta prezipitazio mota guztiak

erradiadoreak (ur molekulek egoeraz

aldatzean, kondentsatzean, beroa askatzen

dute).

Zona ekuatoriarra berotu eta goranzko

korronteak sortzen dira, haizea bertara

abiatzen da, depresio gune iraunkorrak

(konbergentzia zona tropikala) sortzen

direlarik. Hadley konbekzio zelula da.

Igotako airea zona azpitropikaletan jaisten

da, antizikloi iraunkorrak eta ondoriozko

basamortuak sortzen direlarik.

Tarteko latitudeetan, fronte polarraren

aldean beste konbekzio zelula dugu, horra

iparraldeko haizeak eta mendebaldeko

Westerlies abiatzen direlarik (konbergentzia

zona)

3.2. Gertakari atmosferikoak: haizea. Haize-motak.

A.- Haizea: Presio gradienteagatik sortzen den mugimenduan dagoen airea da.

B.- Haize-motak:

Azaleko eta altuerako haizeak

a) Azaleko haizea: lau indarren ondorioa da:

• Presio indarra, airea depresiorantz eramateko joera duena

• Coriolis-en indarra, aurrekoa okertzen duena.

• Marruskadura indarra, erliebearen eraginez

• Indar zentrifugoa, antzikloietatik airea ateratzea errazten duena eta depresioetan sartzea

eragotzi.

Hauen ondorioz, antizikloietan haizea erlojuaren arabera mugitzen da eta depresioetan

alderantziz.

b) Altuerako haizea edo geostrofikoa

Troposferako goi mailetan presio indarrak eta Coriolis-ekoak orekatuak daudenez, sortzen den

haizea isobaren paraleloa eta oso azkarra da, ez baitago marruskadurarik eta bihurguneak

jarraitzen ditu.

Haize motak

a) Iraunkorrak: jatorri dinamikoa dute eta atmosferako zirkulazio orokorraren ondorioa dira;

adibidez, alisioak.

b) Aldizkakoak: Jatorri termikoa dute.

Page 10: 2009-10_2egina (1)

• Urtarokoak: adibidez, monzoiak, kontinente eta itsasoen arteko bero desberdintasun

handiagatik sortzen dira.

• Egunerokoak: itsas brisak edo mendi-brisak bezalakoak.

d) Tokikoak: eskualde batekoak dira eta jatorri termiko ala dinamikoa izan dezakete; adibidez,

ziertzoa, tramontana, mistrala, pagurrina,...

4. aztergaia (2,5 puntu) Lurraren fasearteak: lurzorua.

4.1. Lurzorua: definizioa eta garrantzia.

A.- Lurzoruaren definizioa

Lurzorua, geosfera, hidrosfera eta atmosferaren arteko interfasea da. Ama harria meteorizatuta sortutako

zatikiez (harez, limoz eta buztinez), eta humusez osatua dago; aurrekoez gain, bizidunak eta hauek

bizitzeko beharrezkoa den ura eta ioiak ere, ezinbesteko osagaiak dira.

B.- Garrantzia

• Elikagaien sorleku eta biltegia: materiaren zikloa, bertan gauzatzen da, gai

organikoa usteldu eta ioiak askatzen dituelarik.

• Landare biomasaren ekoizpena: ekoizleen euskarria da.

• Arazketa funtzioa: poluitzaileak xurgatu egiten ditu eta airea eta ura iragazi.

• Erreserba energetikoa.

• Azpiegitura: gizakiarentzako asentamendua.

• Lehengaien iturburua: buztina, harea, legarra eta mineralak.

• Nekazaritza: gaur egun potentzialki landu daitezkeen lurren portzentaia oso

txikia da, % 11 inguru.

4.2. Lurzoruak izan ditzakeen erabilerak eta lurzoruaren hauskortasuna. Erabiltzearen ondorioak.

A.- Erabilerak: Nekazaritza, abeltzaintza, meatzaritza, etxegintza, komunikabideak.

B.- Lurzoruaren hauskortasuna:

• Degradazio biologikoa: humusa gutxitzea. Basoak mozteagatik eta gehiegizko nekazal

ustiapenagatik.

• Degradazio fisikoa:

o Higadura (azaleko materialak apurtu eta geruzak galtzea): euria eta

haizeagatik, bereziki eta mendiko aldean, izotza eta elurragatik. Giza jarduerek

eragiten dute: basogabetzeak, errepideek (mendia moztea…), goldatzeak, eta abarrek.

o Trinkotzea: Porositatea gutxitzea, makina astunengatik edo abereen

zapalkuntzagatik.

• Degradazio kimikoa:

o Azidotzea: euriagatik, nekazaritzagatik (ongarri desegokiak…), koniferoak

landatzeagatik, euri azidoagatik.

o Kutsadura: Ongarri eta pestizidengatik (nekazal jarduerak), industriagarik.

o Gazitzea:

� Ureztatzean, ur txarra erabiltzeagatik

� Klima lehorrean gehiegi ureztatzeagatik (gatzak igo egiten dira).

� Drainatze txarreko lurrak ureztatzeagatik.

� Hondakin ur gaziak isurtzeagatik

Page 11: 2009-10_2egina (1)

� Akuifero gaziko ura erabiltzeagatik.

C.- Gizakiaren eragina: Lurzorua erabiltzearen ondorio kaltegarri batzuk, aurreko atalean ikusi ditugu.

Orokorrean, hauek dira lurzoruari eragiten dioten giza jarduerak:

• Oihangabetzea edo desforestazioa, lurzoru higadura eragiten baitu.

• Gehiegizko abeltzaintza: lurzorua agortu, zanpatu eta higatu egiten da.

• Nekazal jarduerak: goldatuta, higadura handitzen da eta monolaborantzak

ezegonkorrak dira ekoizpen handikoak, baina naturalena baino sustrai txikiagoekin.

• Meatzaritza eta obra publikoak: indusketak higadura handitzen du.

• Lurzoruaren ixtea: lurzorua etxe edo garraiobidez estaltzea da.

Page 12: 2009-10_2egina (1)

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAK 2009/2010IKASTURTEA

IRAKASGAIA: LURRAREN ETAINGURUMENAREN ZIENTZIAK

ZUZENKETA, EBALUAZIO ETA KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK

Azterketaren egitura.

Lurraren eta Ingurumenaren Zientziei dagokien azterketa egiteko, proposatzen diren bi

aukeretako bat garatu beharko - da. Aukera bakoitzak lau aztergai ditu, eta aztergai bakoitzaren

barruan bi galdera egiten dira. Aztergai bakoitzak 2,5 puntu balio du. Aztergai barruko galdera

bakoitzak ez du puntuazio zehatzik, eta puntuazio orokorra emango zaie biei.

Balioesteko irizpideak

Edozein delarik ikasleak aukeratzen duen azterketa, ondorengoa hartuko da aintzat bereziki:

a. Argitasuna eta ordena, erantzun

beharreko aztergaiari erantzutean. Balioespen

positiboa emango zaie ikaslearenak diren ekarpen edo iruzkinei, ongi arrazoitzen

badira.

b. Erantzunetan erakutsitako gaitasun kritikoa ere balioetsiko da.

c. Terminologia zientifikoa egoki erabiltzea.

d. Galderako gaiarekin lotura duten gaurkotasuneko gertakizunak ekartzea edo/eta

aipatzea.

e. Kontzeptuak azaltzean zehatza izatea.

f. Galderako gaia ulertzen edo azaltzen lagunduko duten eskemak edo irudiak egitea.

Ez da onartuko testua, irudia edo eskema erabiltzea, galderarekin loturik ez dauden

gaiei buruzko ezagutzak edo bazterreko ezagutzak erakusteko.