zuzendaritza estiloak
DESCRIPTION
Breve powerpoint sobre los estilos de dirección en euskera.TRANSCRIPT
2012-13kurtsoa
Zuzendaritza estiloak
2
Zuzendaritza mota asko egon daitezkeen arren, guk bost joera bereiztuko ditugu:
Zuzendaritza estiloak
> Aurkezpenaren izenburua: atalaren izenburua
Autokratikoa:
• Buruzagiak arau guztiak finkatzen ditu, bere irizpideak inposatzen ditu, lana planifikatu eta diseinatu egiten du eta nork egin behar duen erabakitzen ditu.
• Jokaera tinko bat mantentzen du, bere menpekoei disziplina obedientzia eskatuz.
• Taldeko kideen lana pertsonalki goraipatzen edo kritikatzen du, baina ez du parte hartzen talde horretan.
3
Zuzendaritza estiloak
> Aurkezpenaren izenburua: atalaren izenburua
Autokratikoa:jarraipena
• Arazoak bere kabuz konpontzen ditu eta ez du beste inoren iritzia entzuten.
• Buruzagiaren jokaera guztiz inpertsonala izaten da eta sortzen duen giroa ez da oso gratifikantea izaten.
4
Zuzendaritza estiloak
> Aurkezpenaren izenburua: atalaren izenburua
Demokratikoa
• Arauak taldeko kide guztien artean eztabaidatzen dira.
• Buruzagiak bere proposamenak egiten ditu, ondoren taldeak ebaluatu ditzan. Azken erabakia berak hartzen du, taldekideen ekarpenak kontuan edukiz.
• Lanak objetiboki epaitzen ditu eta lan-giro atsegina sortzen du, elkarrenganako komunikazioan eta konfiantzan oinarrituta.
5
Zuzendaritza estiloak
> Aurkezpenaren izenburua: atalaren izenburua
“Laissez faire”= dejar hacer
• Taldeak erabakiak askatasun osorekin hartzen ditu, buruzagiaren iritzia kontuan hartu gabe. Kasu honetan ez dago aitzindaritasunik.
• Buruzagiak informazio guztia jasotzen du eta ondoren taldekideen eskuetan uzten du, hauek erabakiak hartzeko eta emaitzak kontrolatzeko askatasun handia dutelarik.
• Buruzagiak ez ditu taldearen emaitzak komentatzen eta ez da ere taldearen aktibitatean parte hartzen. Lan-giro nahiko kaotikoa sortzen du, inolako zuzendaritzarik ez dagoelako.
6
Zuzendaritza estiloak
> Aurkezpenaren izenburua: atalaren izenburua
Paternalista
• Buruzagiak bere menpekoekiko jokaera babesgarri bat finkatzen du. Langileen arazo pertsonal eta profesionalengatik arduratzen da, aita batek bere seme-alabekin egiten duen bezala.
• Autonomia gutxi uzten die.
7
Zuzendaritza estiloak
> Aurkezpenaren izenburua: atalaren izenburua
Burokratikoa
• Eraginkortasuna bilatzen du, horretarako helburu formalei benetako helburuei baino garrantzia gehiago emanez.
• Buruzagiaren ardura nagusia finkatutako arauak zorrotz betetzea izaten da.
• Buruzagiaren eta langileen artean harreman hotz bat sortzen da, giza faktorea kontuan eduki gabe.
• Estilo administrazioarekin lotutako erakundeetan ematen da.
8
Zuzendaritza estiloak
> Aurkezpenaren izenburua: atalaren izenburua
Ariketak
Zuzendaritza-estiloen sailkapenaren arabera:
a) Zein da zure pertsonalitatearekin lotura gehien duen zuzendaritza estiloa?
b) Lanaren munduan, zein da zuzendaritza estilorik eraginkorrena?
www.mondragon.edu/enpresagintza
eskerrik asko