arte zuzendaritza lana

7
ARTE ZUZENDARITZA PUBLIZITATEA ETA HARREMAN PUBLIKOAK ARROLA, HODEI BILBAO, JONE 20132014 ikasturtea 4. maila Irakaslea: Ainara de Miguel

Upload: hodei-zandategi

Post on 01-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Hodei Arrola Jone Bilbao

TRANSCRIPT

Page 1: Arte zuzendaritza lana

         

ARTE    ZUZENDARITZA  

PUBLIZITATEA  ETA  HARREMAN  PUBLIKOAK  ARROLA,  HODEI  BILBAO,  JONE  

   

2013-­‐2014  ikasturtea  4.  maila  

Irakaslea:  Ainara  de  Miguel                                            

Page 2: Arte zuzendaritza lana

 

LANDUTAKO  BRIEFINGAK  

1. Swarovski.  Pieza  mota:  Print.  

2. Industry  Trust.  Pieza  mota:  spot.    

   

Page 3: Arte zuzendaritza lana

   

1.  Briefing:    

Swarovski  Swarovski   enpresak   bi   urtetan   behin   kristalezko   bitxiez   osatutako   bilduma   distiratsua,  delikatua  eta  elegantea  merkaturatzen  du.  Aurten  bezeroa  audientzia  berri  eta  gazteagoa  lortzean   interesaturik   dago.   Hain   zuzen,   20   urtetik   30   urtera   doazen   neskak.   Swarovski  neska  hiritarra  da,  bitxiak  eramatea  gustatzen  zaio,  eta  baita  modan  dagoena  jakitea  ere.  Estilo   airosokoa,   dotore   jantzita   doa,   eta   arropa   eta   bitxiak   bere   burua   adierazteko  erabiltzen  ditu.    Swarovskik  hainbat  euskarritara  egokitu  daitekeen  printa  eskatu  du.  Print  honetan,  lehen  aipatutako  ezaugarriez  gain,  argazkilaritza   lantzea  eskatu  digu.  Argazkia   izan  beharko  da  kartelaren  funtzezko  elementua,  begi  kolpe  bakarraz  mirestu  behar  dena.  Gainera,  lanak  markaren  identitatearekin  bat  egin  behar  du  eta  Swarovski  taldearen  logoa  agertu  behar  da  derrigorrez.      

                                                           

Page 4: Arte zuzendaritza lana

 

LOOK  YOUR  OWN  WAY

Page 5: Arte zuzendaritza lana

LOOK  YOUR  OWN  WAY

Page 6: Arte zuzendaritza lana

 2.  Briefing:  

 

Industry  Trust    

Erresuma   Batuko   ikus-­‐entzunezko   industriak   sortutako   erakundea   da   Industri   Trust.  Erakunde   honen   egitea   jabetza   intelektuala   bultzatzea   eta   babestea   da.   Hau   da,  Erresuma   Batuko   telebista   eta   zinemazaleak   serie   edo   pelikula   originalak   ikustera  animatzea   da;   pelikula   deskargatzea   edo   DVD   pirata   erosi   baino,   ikusteagatik  ordaintzeko  prest  egon  daitezen.    Bezero   honek   jorratzea   eskatzen  digun   ideia   honako  hau  da:   zinemazale   batek   filma  ofiziala  eskuratzeagatik  ordaintzea  erabakitzen  duen  bakoitzean,  dirua  sortzaileengana  bueltatzen   da,   eta   beste   pelikula   batzuk   ekoizteko   erabiltzen   da.   Horrela,   denek  irabazten  dute:  sortzaileek  eta  zinemazaleek.    Copyrightarenganako   errespetua   bultzatzeko   ideia   zabaltzea   da   erronka.   Ez   dute  pirateriaren   kontrako   ikuspuntua   zabaldu   nahi,   baizik   eta   Copyrightaren   aldekoa.  Jendea   sormena   eskatzen   duten   lanak   baloratzera   bultzatzeko   eskatu   ditu.   Labur  esanda,   publikoa   copyright-­‐aren   alde   eta   film,   telebista   serie   eta   bideo   ofizialak  ordaintzearen  alde  jartzeko  bide  berriak  aurkitzea.    Ikerketen   arabera,   16-­‐25   urteko   gizon   gazteak   dira   deskarga   ilegal   gehiago   egiten  dituztenak,   horregatik   gehienbat   haiei   zuzentzeko   esan   digute.   Bestetik,   talde  kreatiboari   zinema   tailerra,   telebista   iragarkia   edo   birala   izan   daitekeen   iragarkia  eskatzen   zaio.   Bestelakoak   aurkezteko   abagunea   ematen   digu   bezeroak,   hala   nola,  kartela  edo  prentsa  eta  aldizkarietarako  argazki  edo  ilustrazioak.  

                                         

Page 7: Arte zuzendaritza lana

 Gidoi  literarioa  –  Industry  Trust  

   

Barnean – lokalean – Arratsaldez

(20 urteko artista gazte bat kantuan hasten da. Kanta geldoa da, mutilaren aurpegiak tristura eta amorruaren emozioak islatzen ditu. Mutilak abestuko duen azkenengo kantua da. Edo ez? Hori da eszena bukatzean azaltzen den Copy edo testuaren ideia. Testua agertzen da pantailan. Irudiaren azalpena ematen du).

“If you take away an artist's voice away, you will stop listening to him. You will see.”

(Izan ere, ez da izango azkenengo kantua ikusleek ala nahi badute. Haien esku dago artistaren ibilbideak aurrera jarraitzea. Zinema eta kultura orokorrean bultzatzen dutenak kontsumitzaileak dira. Horregatik zera esaten da piezaren bukaeran: artista bati ahotza kentzen badiozu ez duzu entzungo. Ikusiko duzu).

                                             

   SPOTA  Bideoa  YouTube  plataforman  ikusi  daiteke.  Sakatu  hemen:  http://www.youtube.com/watch?v=5H2cBANggsQ&feature=youtu.be