xalbador bertsolaria · lekuonak ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin...

20
1 Xalbador bat bakarra da munduan. Ez du beste izen beharrik Urepeleko bertsolariak. Jakin ere inork gutxik daki Ferdinand Aire izen deituraz zerrendatu zutela bere gurasoek herriko jaiot-agirian eta elizako bataio- agirian. Baina "Xalbadorrenea" baserrian jaio zenez, berak aitortzen duen bezala, sortetxeak eman zizkion "izana eta izena". Bertsolaritza indarberritzen ari zen garaian, Basarri eta Uztapide bezalako bikotearen ondoan hazi zen Xalbador, lagun paregabea zuelarik Mattin: herriz-herri, plazaz-plaza, jaialdiz- jaialdi, txapelketaz-txapelketa. Euskal Herri osoan ezaguna, miretsia eta maitatua, lehen ere behin baino gehiagotan omendua, 1969an Donostian, 1976ko uztailean Donibane Lohizunen, bere sorterrian nahi zen omendu azkenik. Hain zuzen ere, 1976ko azaroaren zazpia zen. Arima ere ebakitzen duen haize horietakoak jotzen zuen egun seinalatu hartan. Jendetza haundia egoen bildurik Urepelen Xalbadorren ohoretan, Meza Nagusian, lagunarteko AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza XALBADOR bertsolaria Ferdinand Aire XALBADOR (1920-1976). bazkarian eta arratsaldeko jaialdian. Bertsolariekin eta lagun zahar guztiekin umoreko eta adeitsu ibili zen

Upload: others

Post on 26-Aug-2020

20 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

1Xalbador bat bakarra da munduan.

Ez du beste izen beharrik Urepelekobertsolariak. Jakin ere inork gutxik dakiFerdinand Aire izen deiturazzerrendatu zutela bere gurasoekherriko jaiot-agirian eta elizako bataio-agirian. Baina "Xalbadorrenea"baserrian jaio zenez, berak aitortzenduen bezala, sortetxeak eman zizkion"izana eta izena".

Bertsolaritza indarberritzen ari zengaraian, Basarri eta Uztapide bezalakobikotearen ondoan hazi zen Xalbador,lagun paregabea zuelarik Mattin:herriz-herri, plazaz-plaza, jaialdiz-jaialdi, txapelketaz-txapelketa. EuskalHerri osoan ezaguna, miretsia etamaitatua, lehen ere behin bainogehiagotan omendua, 1969anDonostian, 1976ko uztailean DonibaneLohizunen, bere sorterrian nahi zenomendu azkenik.

Hain zuzen ere, 1976ko azaroarenzazpia zen. Arima ere ebakitzen duenhaize horietakoak jotzen zuen egunseinalatu hartan. Jendetza haundiaegoen bildurik Urepelen Xalbadorrenohoretan, Meza Nagusian, lagunarteko

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

XALBADOR bertsolaria

Ferdinand Aire XALBADOR (1920-1976).

bazkarian eta arratsaldeko jaialdian.Bertsolariekin eta lagun zaharguztiekin umoreko eta adeitsu ibili zen

Page 2: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

2

Xalbador egun osoan. Bainabapatean, inor ohartzerako, harenomenez gogotsu kantari ari zirenbertsolarien artetik erretiratu beharreanizan zen. Omenaldiarekin bateraamaitu zen Urepeleko bertsolariarenbizia ere.

OMENALDIAN HIL

Honela gogoratzen du JoxemariAranaldek: "Bazkalondoko bertsosaioa ari zuen. Bera ohorezko lekuan

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

zegoen jarrita. Jeiki, lagunak han utzieta kanpora atera zen. Metro batzukaldarka-maldarka egin, eta han bertanerori zen. Kanpoan, jaialdira sartugabe, haurrak zaintzen eta abarzeuden norbaitzuek ikusi eta jasozuten eta frontoiaren pareko udaleku-etxera eraman.

Handik ordubete bat ingururagorputz zen. Doi-doi izan zuen astiaemazteari enkarguren bat emateko.Ondoan gertatu zen batek esandadakit, "ez dizkiat erremertsiatzen ahal"

Ohitura haundia zuen Xalbadorrek jarrera barnekoi honetanegoteko, egun horretan, ordea, heriotzaren zain erebazegoela dirudi, berak aldez aurretik adierazi bezala.

Joxean Artze. Xalbadorreneko ateakzabalik izan ohi zituen Usurbilgopoetaren txalapartaren doinuhunkigarriz ehortzi zen Xalbador.

Page 3: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

3

Xalbadorren hiru oihu: "Ezin bertzean"egiten zuen bertsotan, "Odolaren

mintzoa"k, "Herria gogoan", beharturik.

esaten omen zuela. Ezin izango zuela,alegia, jenderik eskertu. Ez zuenjendearekin kunplitzerik izan. Alferrikizan ziren Labegerie abeslari etamedikuaren ahaleginak, eta herrikomedikuarenak. Astinaldi ederrik emanzioten, baina ez zuten bihotza martxanjarri ahal izan. Gelditua zen betirako.

Hura iluntzea! Zer zen hura! "Nik hildut" errepikatzen zuen behin eta berrizMixel Itzainak, bera izan baitzenomenaldi-antolatzaile nagusi. "Zer?Zer?" galdetzen zuen Lazkautxikik,zerbait entzun zuenean. Mattinekberriz ez zekien zer esan. Zer zenhura!

Page 4: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

4

Euskal Herrian ezezik Ameriketan eta Parisen ere kantatuzuen Xalbadorrek, Eiffel-en 1961ean egindako argazki honekederki adierazten duenez.

Xalbador Ameriketan, Californiara artzain joan zitzaion Mixelseme zaharrena bisitatzen.

Eta zer zitekeen hura, baldin etajendetza hura enteratu izan balitz,autoa arrankatzen zuen une haretanbertan eta handik metro gutxitara,Xalbador hiltzen zegoela, edo etaiadanik hilda? Eskerrak jendea bideanirratiz enteratu zen, edo etxeanetxekoen bidez. Urepeletik alaizetorren frankok aurkitu zuen aurpegitristerik. Hori marka!

Ez zuten uste hartantxe antolatuomenaldi hura Mixel Itzainak etaabarrek, eta ez ginen gu ere ustehartantxe bildu Urepelen hainbat etahainbat bertsozale, euskaltzale eta

Page 5: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

5abertzale. Iparraldean egundaino eginzen euskaldun bilerarik haundienazioten hangotarrek. Nola mikaztuzitzaigulako gero, goizean izotz xuritanegin genuen gosari alai hura! Ez, ezgenuen halakorik espero.

Egun hark kezkatzen zuen bakarra,nik uste, omendua zen. Hark bakarrikzion beldur omenaldiari. Behin etaberriz adierazia zeukan, bere bihotzaez oten zen gauza izango egun haribuelta emateko. Baina haren kezkazinor ez zen jabetu. Nola bada? Ez alzuen mekiduak esaten gaitza,bihotzean ez baina, buruan zeukala?Irudipen hutsak zirela haren ustetakobihotzeko minak? Ai, medikua,medikua!

Beldur zen, eta han isildu zen harenahotsa betirako. Azaroaren zazpia zeneguna; 1976 urtea: iluntzeko seiakordua"

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Mattin eta Xalbador jaialdi eta txapelketa gehienetako saltsaeta biperra, argazkietan ere elkarren ondoan jartzen ziren iabeti.

BETI GOGOAN IZANGO DENBERTSOLARIA

Otaño eta Xenpelar bezalaxeahaztuko ez den bertsolaria izango daXalbador, bere bertsoen ederrez etasakonez beti gogoan izango denbertsolaria, alegia. Ateraldiengatik,xelebrekeria eta txisteengatik gogoratuohi da zenbait. Urepeleko artzaina erekontalari ona zen. Hamaika pasadizo,ipuin eta txiste kontatu ohi zuenlagunartean. Urrutira ematen zuenbaino hiztunagoa eta alaiagoa zenXalbador. Parisa egin zuten bidaianisildu ere ez zela egin kontatzen duBasarrik: "itxura kontrakoa zen...barru-barruan oso alaia eta jolastiazen. Aparteko grazia zuen txisteak etagertaerak kontatzen... zenbat gozatugenuen!"

Hala ere, bertsoengatik gogoratukoeta miretsiko da Xalbador mendezmende. Izan ere, Odolaren mintzoaliburuan bilduma paregabea utzi zigun.

Page 6: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

6

Xalbador, etxeko atarian, Leoni emaztearekin eta Mikei Atxagaadiskidearekin, 1974eko udaberrian.

Joxemari Aranaldek dioenez,"bertsolari bakar batek inoiz idatziduen bertso libururik onena". Bainaidatzizkoetan bakarrik ez da maisua,eta Mattinek zioen bezala "parekorikgabea", baita bapatekoetan ere.Bertsozaleak buruz kantatu ohi dituUrepeleko artzainaren zenbait bertso.Nork ez ditu gogoan emazte zenarensoinekoari 1965eko txapelketanAnoetan kantatutako bertsoak?"Egundo geure denboran kristauarenaotik entzun ditugun bertsorik onenak,Txapelketa egunean Xalbadorrekkantatutakoak izan ziran, emaztezanaren soñekoari kantatutakoakalegia" idatzi zuen Basarrik ZerukoArgia astekarian.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Pentsa zazue alargundu bat ez daike izan urusa, dolamen hunek, oi!, ez dezala ainitz gehiago luza, orai urtea ziloan sartu andreñoaren gorputza, haren arropa hantxet dilindan penaz ikusten dut hutsa.

Geroztik nihaur ere nabila guzia beltzez jantzirik, ez dut pentsatzen nigar eiteko ene begiak hersterik, ez pentsa gero, andre gaixoa, baden munduan besterik zure arropa berriz soinean har dezaken emazterik.

Edo jendearen haserrea eta txistuaktxalo bihurtarazi zituen hura? Zer delaeta ardaila eta istilu hura Anoetakofrontoian? Batetik, Xalbadorreneuskara arrotz samarra eta ulertzekohemengoena baino zailagoa gertatzenzen; bestetik, Lazkao-Txikiren aldekojende asko etorri zen, batez ere

Page 7: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

7

Goierritik. Txapelaren bilaUztapiderekin neurtzeko epaimahaiakXalbador aukeratu zuenean sortu zeniskanbila. Edozer gerta zitekeen unelarri hartan. Bertsolariak erabatzapuzturik etxera alde egin zezakeenedo beroturik sekulakoak esaten hasi.Baina Xalbadorren apaltasunak etasentiberatasunak jendea isiltzea etatxaloka hastea lortu zuen.

Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa neure gustura nagonik, poz gehiago izango nuen albotik beha egonik; zuek ezpazerate kontentu errua ez daukat, ez nik, ...

Jendearen txaloek bertsoa ezinbukaturik utzi zuten Xalbador. Txaloakisildu zirenean amaitu ahal izan zuenbere bertsoa, negar malkotan.

zuek ezpazerate kontentu errua ez daukat, ez, nik, txistuak jo dituzute bainan maite zaituztet orainik!

Bertso hori bakarrik aski litzateke battxapeldun izendatzeko. Baina ez zenegun hartako bertso on bakarra izan.Hala ere, gertatutakoa gogoan,epaimahaia ez zen txapela Xalbadorriematen ausartu. Eta 1967ko ekainarenhamaikagarren egun hartan ereUztapidek jantzi zuen txapela, naiz etaXalbadorrek irabazi bertsozaleenbihotza betiko.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Odolaren mintzoa liburuan ezezik,txapelketetako saioekinargitaratutakoetan eta 1969an EzinBertzean eta 1981 ean Herria GogoanXalbadorren bertsoz osatutakobildumetan aurkituko du bertsozaleakale ederrik. Izan ere, hark ez zuenerraxkeriarik maite, beti zerbait berria,ederra eta sakona esan nahi izatenzuen eta esan behar zuena, doinu,kantu eta abots egoki-gozoanaldarrikatzen.

Antonio Zabalak Herria Gogoanliburuan kontatzen digunez Xalbadorbetoskoarekin zebilen Elizondon,astebete lehenago Joan Mari

Haritscheihar eta Emile Larre, euskaltzainburu eta euskaltzainbaigorriarrak, Xalbadorren bi adiskide eta miresle haundiak.

Page 8: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

8

Lekuonak Oiartzunen jarritako gai beraeman ziolako Mariano Izetak, hirubertso kanta zitzan. Pasadizo horikontatzerakoan Xalbadorren jokabidehauxe gogoratzen digu Zabalak: "Ni eznintzan Xalbadorren asarreaz baterearritu. Ez baitzuan bere gogoko, gaibera bein baino geiagotan erabiltzea.Askotan entzun izan nion ori. Bideortatik bertsolaria errexkerira erortzendala esaten zuan. Berari, aldibakoitzean esakizun berria billatzeagustatzen zitzaion. Leen eta azkenagurra ere, berri-berria kantatuko zuanarek beti. Ori zala eta, ederki estutzenzuan gizagajoak bere burua".

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Xalbador Jorge Oteizarekin, Zeruko Argiaren idazkolan,1975ean. Antton Elizegiren argazkian ederki nabarmentzendira bi munduak, bien tartean dagoen atearen bidez. Oteizakbertsolariaren arima ezagutu nahi izan bazuen ere,Xalbadorrek ez zuen haren beharrik sumatu.

Oiartzunen eta Elizondon, 1973koekainaren 10ean eta 17an, "Amatxi"rikantatu beharrean gertatu bazen ere,desberdinak kantatu zituen batean etabestean, gai berdina izanik ere, bestealderdi batetik jorratzen saiatzenbaitzen. Baina berritasuna bakarrik ezzuen maite, besteak beste, Joan MariLekuonak Ahozko euskal literaturaliburuan idazten duenez, "eraginhaundia baitu Xalbadorrek gaiazehazteko eta banatzeko eretan".

Zerbait berezia badu Xalbadorrekurtero haren heriotzaren urtemuganbere adiskideak Urepelen bilduzjarraitzeko eta omenaldia eskaintzekoHamargarren urteurrenean, gainera,Jose Maria Zirarda, Iruñekoartzapezpiku eta guzti eman zen mezanagusia, hil zen lekuan eta bizi izanzen kaxkoan oroitarriak ezarri aurretik.Baina adiskide eta bertsozaleenmundutik kanpora ere badaXalbadorren oihartzunik, liburudendaketa ikastolak zabaldu izan baitira"Xalbador" izenez Iruñean etaKanbon, sariketak eta txapelketakantolatu han eta hemen, pastoralakidatzi eta antzestu haren bizitzazZuberoko Larrañen eta olerkiak,bertsoak eta kantuak egin harenoroitzapenez, Xabier Lete, MattinTreku, Ernest Alkhat, JoxemariAranalde eta abarrek.

Page 9: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

9

HAURTZAROTIK EUSKALTZALE

Ferdinand Aire 1920ko ekainaren19an jaio zen. Euskal Herria etaNafarroa bitan banatzen dituen Frantziaeta Espainiako estatuen muga-mugan.Xabadorrentzat, ordea, Euskal Herribakarra eta Nafarroa bakarra izangodira beti. "Seiak bat" kantatuko du beti.Eta ez du sekulan onartuko "frantsesa"deitzerik. Euskaldun da Xalbador etakitto.

Txikitan eskolara joan zenean maistraedo errients euskaldunarekin topoegiteko zoria izan zuen. Eta harekin hornonbait kopontzen zen, "behar orduaneuskaraz mintzatzen" zitzaionez.Horregatik ez zitzaion "hura hainarrotza iruditzen". Baina eskolahaundira heldu zenean maisu edoerrient fransesarekin ez zen ongikonpondu. "Errientaren eta ene arteanaldiz, frantses hizkuntzak egiten zuenharresi bat ikaragarria. Etzen eznuelakotz konprenitzen; bainan ez nuendeus ere egiten haren ikasteko. Eznuen nahi ene burua frantsesez mintzoaditu; eta frantsesez mintzo zelakotzeta euskara hastio, nuen nik ere enealdian gure errienta hastiatu" kontatzendigu Odolaren mintzoa liburuan.

Eta maisuaren kontrako amorruakeskolarako gogaitu zuen erabat.Aurrena piper edo sasi-eskola egitenhasi zen. 11 urterekin, berriz, erabat

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

"Mendian sortu bainintzan, laguntzat ene bizitzan artaldea dut nik izan; haur nintzaneko, aitak erranik

ardiak goberna nitzan, plantatu nintzan artzaintzan, mundu hunetan gabiltzan gizon xumeen langintzan".

utzi zuen. Alferrik izan zirenmaisuaren eta gurasoen ahaleginak.

Eskola betiko utzi bazuen ere,katixima ez zuen utzi, ordea, nahiz etaUharriet erretorea apaiz zorrotza izan.Baina maisua ez bezala euskaldunaeta euskaltzalea, "katiximarekinbatean entseatzen baitzen gurieuskararen ere erakusterat. Jaunertoraren eta ene artean bazen gauzabat haren karguaren eta ene

Page 10: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

eginbidearen arteko korropiloa laxatzenzuena: hura zen gure hizkuntza maitea.Eskola ere euskaraz egin balaukute,ikasi beharrak errex ikasiko nituen nikere".

Euskara baztertzeak arrunt mintzenzuen Xalbador. Zabarkeriaz baztertzeakbezalaxe nahigabetzen zuen iraultzarenedo beste edozein arrazoiren izeneanarbuiatzeak.

Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa: izaite bat ez daike hezur hutsez osa; herria da gorputza, hizkuntza bihotza; bertzetik berextean bitarik bakotxa, izaite horrendako segurra hil hotza.

Batzu herriaz orroit, euskaraz ahantzi;bertzek euskara maite, herria gaitzetsi; hizkuntza ta herria berex ez doatzi, berek nahi daukute konpreniarazi bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

KANTU ETA BERTSOZALE

Hamalau urtetarako bere gain zituenXalbadorrek ardien lan guztiak.Artzantzako lanak ikasi samartuakbaitzituen ordurako aitaren ondoan.Hala ere, artaldea bere gain hartu arteelizara joan behar izaten zuen kanturaeta gogotsu joan ere, "kantuz gostubainuen ordukotz". Eta eliz-kantuetatikeuskal kantuetara jo zuen berehalaxe,artzain lagunek eta batez ere izebaMarianak erakutsirik.

Hamalau urterekin hartu zuen artaldea bere gain Xalbadorrek,hala ere, berak nahi baino beranduago.

"Iparretik hotzik datorken aizearen gordabian, etxetik urrun handago artzain etxola mendian".

Page 11: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

11

Hemeretzi urterekin galdu zuenXalbadorrek bere aita. Hala ere,harekiko eta Aldudekiko (hangoabaitzen aita) atxikimendurik ez dusekulan galduko. Oroitu ere oroitukoda aita ez ezik aitona ere bertsozaleaeta kantuzalea izan zela. Biak erebertsotan zerbait egiten zutenak,noski, "ez naiz gure arrazan ni lehenapertsutarako gogoa izan dutana"aitortzen baitu Xalbadorrek. Aita,gainera, "kantari gaitza" zuen, eta "ageri zen ariman zuela kantua".

Baina bertsozaletu Piarre aldudetarartzainak bertsozaletu zuen. "Gizonhorrekin elekatzen nintzan guzizhautemaiten nuen nihaur pertsulariizaiteko tirria bizi bat" argitzen baitigu.

Xalbadorrek aurrekoengandik hartuzuena ez zuen beretzat bakarrik hartu,haren lau seme-alabak ere bertsozaleezezik, bertsolari, kantari eta olerkariere badirenez. Gostua eta moldeaeman zizkien, nonbait, kanturako etabertsotarako.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LEHEN BERTSOA

Lehen bertsoa 16 urterekin kantatuzuen Xalbadorrek. Ostatuan bertsotanari zirenei kanpoko leihotik erantzunazkantatu zuen, hain zuzen ere. Mutikomukizu haren lotsagabekeria gaizkiiruditu zitzaien, nonbait, "zakur batzubezala oldartu baitzitzauzkitan". Eta"zerbait gaizki egin izan banu bezalaihes egin nuen mendi aldera".

Geroztik bertso asko kantatu zuenXalbadorrek ostatu horretanlagunartean, baita bakarrik ere,bapatean kantatuz batzutan, "denborahartuz" besteetan, "hobexago batzuenmoldatzen". Baina 19 urte zituenean,

Leoni, "Ferranddo"ren emazteak, lau seme-alaben etaetxearen arduraz gainera, ardi eta behien lanak hartu beharizaten zituen bere gain, Xalbadorrek bertsotan egin zezan.

Page 12: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

12

bi gertakarik jo zuten Xalbador,bertsozaletasuna ia itzaltzeraino:aitaren heriotzak eta Frantziako gerlak.

Dena utzi samarra zuen garaianTeodoro Ernandorena heldu zitzaionetxera 26 urteko artzainari, 1946anDonibane Lohizunen antolatu zuentxapelketaren berri ematera. Ordurakohila zen 21 urterekin Luhosonbertsotan neurtu zuen Panpele. IsilduaAldudeko Harriet bertsolaria. Iriarte etaZubikoarekin joan zen Xalbadortxapelketara eta hantxe ezagutu zituenMattin, Etxahun eta Errexil.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Xalbador eta Mattin: Bata haundia eta lerdena, bestea ttikiaeta potxoloa, bata serioa eta bestea irri arazlea, Kixote etaSantxo ziruditen.

Hamasei bertsolaritatik zazpigarrengeratu zen Urepeleko gaztea. Halaere, egun hori "munta haundikoa izanzen" Xalbadorrentzat, hor ezagutubaitzuen Mattin eta hortik aurrera hasibaitzen bien arteko bertso-ibilia. 1960aldera antolatzen hasi zirenhegoaldeko txapelketetara etajaialdietara ere biak etortzen zireniparraldearen ordezkari.

Xalbadorrenean bazen eskubetelan, noski, artzantzatik lau seme-alabeko familia hazten eta aurreraateratzen. Urepeletik bertsotarakoatzera-aurrerak egitea ere ez zenberriketa autorik ez zen garaietan.Bere emazte Leoniri esker egin ahalizan zituen Xalbadorrek bertso-ibilitxar haiek denak. Izan ere, gorputz etaarima bizi zuen bertsoa. Arrazoi osozesaten du, noski, Mixel semezaharrenak: "aita baino artzain hobeanaiz, baina aita baino bertsolaritxarragoa". Xalbadorrek, jakina,"etxaldeari egin kalteaz eta etxekoeripairarazteaz du bakarrik damu; ezosagarriaren mendratzeaz, hogoi urtelaburtu banu ere ene bizia".

Page 13: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

13

MATTIN ETA XALB ADOR

Hegoaldean dena debekaturikzegoen aldi hartan Iparraldeanantolatu ziren bertsolari txapelketak.Eta haiei esker erne zenbertsozaletasun apur bat bertsolaritzagaltzear zegoen lurralde horretan ere.Orduan "hasi zen jendea guri deiegiten, herriko bestak zirela edo toberaedo zerbait holako zela" oroitzen daXalbador.

Iriarte, Zubikoa, Etxahun etaErrexilekin ere kantatu zuen hasierahartan. Geroxeago baita Xanpun etaEzpondarekin ere. Gehienahegoaldean ibili zenez, Basarri-Uztapide gipuzkoar bikotearekin etaAzpillaga-Lopategi bizkaitarrarekinasko kantatu zuen aldi batean.Lazkao-Txiki, Joxe Lizaso, JoxeAgirre, Imanol Lazkano eta abarrekinere askotan, jakina. Baina han etahemen, Mattin Treku izan zuenuztarlagun, Ahetzeko bertsolari ttiki,umoretsu eta irrintzilaria. Bata haundiaeta lerdena, bestea ttikia eta potxoloa,bata serioa eta bestea irri arazlea,Kixote eta Santxo iruditzen zitzaizkionJoxemari Aranalderi.

"Mattin izan da ene ardurenekolaguna, edo kontrarioa? Noiz nola!Badugu zonbait ibilaldi eginikelgarrekin, eta zonbait pertsukantaturik ote? Ba ote da gu

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Xalbador eta Mattin, Usurbilgo plazan, Joxean Artzek hainfamatua egin zuen elizaren dorrearen aurrean.

ezagutzen ez gaituen euskaldunikmugaz bi aldetan? Guti ba hainsegur".

Xalbadorrek ongi daki oso ezagunakdirela Mattin eta biak. Hala ere,horretan ez du baieztapen borobilikegin nahi. Baina Mattinekin uztartzeakzuen nekeaz ez du galderarik eginbeharrik.

Page 14: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

14

"Ez naiz ni beti errexki ari izanaMattinekin. Ez ginuen artzeko moldebera. Nik ez nuen balio irri eginarazteko. Hala beharrez entseatubanaiz ere, maiz gaizki heldu izannaiz. Mattinen harmarik hoberena,berriz, hori izan da beti.

Nihaurek ere irri egin dut frangotan,horren ateraldiak entzun eta. Ez ordea,bertzeri irri egin arazteagatik, nihaurjoiten ninduelarik! Horrek ez dualabainan nehor errespetatzen.Badauzkit ximiko bakarrak eginakbihotzean.

Beharrik, aspaidi ikasi nuen hobezela horrekin ez gaitzituarena egitea.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

"Xalbador" baserria, Ferdinand Aire bertsolariari "izana etaizena" eman zizkion sortetxea.

Bertzenaz, hainbat gaixto: loriatzen danorbait hunkitua ikusteaz etahaundiagoak botako dauzkitzu.Orduan etzaizu gelditzen zuhaur irrizhasteaz bertze erremediorik. Zer eginbada bertzerik? Badaki ba berak ereetzaiola nehor jotzen hasiko, ahalgezere!

Hortik kanpo, Mattin nor nahi bezaingizon ona eta atsegina da; lagunguztiek maite dugu".

Hori da Xalbadorren Mattinekikoiritzia. Beretsua du Mattinek ere bienharremanekiko. "Hau beti gizonseriosago, ni berriz arrailerian, bestabatean bikote ona biek egiten ginian"kantatzen dio Urepelen, omenaldiegunean, "guk hain maite dugunharendako" bildu zirela aitortuondoren. Aheztarrak aitortu ereaitortzen dio urepeldarrari, bera izanzuela "gidari beti edo gehienian". Eta"arrazoina bazuela" esaten zionean"deabru mutiko ergela!", Xalbadorrekezartzen baitzuen "beti bidezuzenian".

Eta omenaldiko egun hartanhaundiagorik ere aitortuko ziokeenMattinek Xalbadorri, honek ez baliodebekatu. Hain zuzen ere, hauxe nahibaitzion kantatu: "hura zela iguzkia tani, berriz, haren itzala". Baina soberafamatzen zuela iruditurik, "hoi ez diatnahi kantantzea" erantzun zion.

Page 15: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

15

INGURUAREKIN BAT EGINIK

Inguruarekin bat eginik bizi daXalbador. Bertsolaritzan ere bizitzakogorabeherak zaizkio atsegin. Ez dubertsotarako alegiazko gairik maite.Bere inguruarekin eta bere buruarekinelkarrizketan ari da etengabe: aita etaama, emaztea, seme-alabak,adiskideak, Euskal Herria, euskara,eliza, fedea, Jainkoa... Bizidunak etahiztunak balira bezala mintzo dagauzekin ere: sortetxearekin, artzainetxolarekin, ohearekin eta abarrekin.

Hona nola mintzo den beresortetxearekin:

Oi gure etxe maitea, orroitzapenez betea, zorionaren atea!Zure altzoan iragana dut sortzetik orai artea. Izanagatik pobrea, bertzeak baino hobea ni sortu nintzan etxea.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Urepel eta Aldude, Xalbadorrek bihotzean eta begietan ezinahazturik dituen bi herrien arteko lurraldea.

Amak, munduratekoan, etxea, zure xokoan hartu ninduen besoan. Geroztik hunat eduki nauzu zure geriza goxoan.Nabilarik kanpoan ez naiz sosegu osoan,beti etxea gogoan.

Dudalarik zerbait pena zu zaitut lagun lehena ihes leku hoberena.Zure alderat inguratzen naiz ahalik eta maizena.Munduko leku maitena, zuri zor dautzut naizena: Izana eta izena.

Bere etxearekin elkarrizketan ontzenditu Xalbadorrek "Sortetxeari"eskainitako 8 bertsoak.

Page 16: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

16

BIHOZPERA ETA KEZKATIA

"Xalbadorren bihotza! Zuk, gizon hauezagutu ez duzuna, begira zazuazalaren latza edo begiaren ilunabaino barrenado, edo berari ezinbegiratuan, irakur edo abestu, goragora, liburu honetako kantuak. Bihotzbat, Xalbadorren bihotza, duzu hemenaurkituko bero beroa, hitz eta gogoetaguzietan jo eta jo ari. Jo, bai, egitendu, eta panpaka, edo pilpiraz. Horranun dagoen hor bihotz hori dardaratuaeta inarrosia, eta bihotzarekin, bihotzabezain bizi eta minbera, gizona bereosoan" idazten du Emile Larre,euskaltzain bertsozaleak Odolarenmintzoa liburuaren aintzin solasean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bihotz hori bere gurasoekin, bereemazte eta haurrekin, bere etxearekin,bere hizkuntza eta herriarekin eta bereadiskideekin agertzen du. Nolagogoratzen, eskertzen eta maitatzendituen denak! Baina bere maitasunaez zen bere ingurukoetara bakarrikmugatzen, mundu guztira zabaltzenbaizik. Besteak beste, hor daudeEzpeletako mendietan, hotzak etagoseak hildako hiru gizon beltzeieskainitako bertsoak. "Arrotz horiekhorrela hiltzen ikusiz gure artean,nolaz eduki genezake guk kontzientziabakean?" galdetzen du.

XalbadorrekLeoniri: "Ikusten dut

beti ta hobe zoazala,armairu-xokoan dan ardoa bezala".

Xalbador, bertsotan hasi berria zen Mixelsemearekin eta Lopategi eta Azpillagabizkaitar bikote famatuarekin.

Page 17: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

17

Maitasunak, gainera, bestearenaskatasuna eta nortasunaerrespetatzera behartzen du.Xalbadorreneko andre-nagusiakbakarrik geratzen ari ziren. Hainbestemaite zuten etxea nork zaindurik gabe,seme zaharrena Ameriketan baitzenartzain, eta besteak kanporaezkonduak. Halaxe idazten diobertsotan: "gure etxean sendi duk udaazkena, hi haiz uda berria ekarhezokena". Hala ere, Xalbadorrek ezdio etortzekorik aginduko.

Baina ez nikek nahi, o seme maitea, desafia dezakan kontrako haizea: sort-etxearen karga bortxaka hartzea; hobe baituk hi baino etxea galtzea, nahiz trixtea izan gure zahartzea.

Eta familiarekiko, herriarekiko etagizon-emakumeekiko duen maitasunbero hori berbera du Jaikoarekiko ere.Ez zen "santujale" horietakoa. Bainaharreman sakonak zituenJainkoarekin, beldurrezkoak, gaztetan,gozoak, gerora. "Jankoa eta ni" eta"Ortzirale Saindu bateko gogoetak"bertsoak irakurtzen dituena lasterohartuko da horretaz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Henriette, Leoni etaXalbadorren alabazaharrena, aitabezalaxe olerkirakotrebea.

Daniel eta Helene. seme-alabarik gazteenak eskolan,haundiak egindakoan, bata kantuan eta bestea ikastolanirakaskuntzan arituko zirenik asko pentsatu gabe.

Page 18: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

18

SARIAK ETA OMENALDIAK

Euskal Herriko BertsolariTxapelketetan gora egin zuenXalbadorrek etengabe. 1960anlaugarren gertatu zena, 62 eta 65eanhirugarren suertatu zen. 1967an,berriz, txapeldunorde izatearekin etsibehar izan zuen, jo zitzaizkiontxistuekin epaimahaia ez baitzenausartu Xalbadorri txapela ematera.Bertsolariek eta bertsozaleek askotan

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

aipatu izan dute geroztik egun hartanUrepeleko artzainarekin egindakobidegabekeria. 1968ko otsaileanantolatu zen sariketan, ordea, Basarrieta Xalbadorren artean banatu zenehun mila pezetako lehen saria.

Bapatekoetan ez zuen merezi zuentxapelik jazterik izan, zoritxarrez.Bertso-paperetan, berriz, askotanirabazi zuen lehen saria.

Donibane Lohizunen 1976ko ekainaren 20aneskainitako omenaldian, Uztapide, Bordari,Xalbador eta Lafitte.

Page 19: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

19

Euskaltzaindiak urtero antolatzenzuen "Xenpelar" bertso-paper saria laualdiz irabazi zuen: "Sortetxeari"izenekoekin 1972an; "Gure artzainetxolari" eta "Mendian galdu direnei"sortekin 1973an; "Ortzirale Saindubateko gogoetak eta otoitza" sailarekin1975ean; "Ene ama zenari" deituekin1976an. Urepeldarrak irabazi zuenGipuzkoako Pelota Elkarteak1975ean, bere urrezkoeztaietan antolatutakosaria ere, "Pilota,euskal jokoa" bertso-paperekin.

Omenaldiak, berriz, hirujaso zituen: lehenengoaDonostian 1969an BertsolariEgunaz; bigarrena, DonibaneLohizunen 1976ko uztailaren20an. Urrezko domina eskainizioten egun hartan "herrikoseme kuttun" ere izendatu zutendonibandarrek, ordurako begi batgaldua eta bihotza eri zituenXalbadorri. Hirugarren omenaldia,Urepelen bertan egin zitzaion 76koazaroaren 7an. Hil ondoan, berriz,herri askotan egin zitzaizkion.Sorterrian, berriz, urtero. Izan ere,Xalbador bera eta Xalbadorrenbertsoak gogoan izango dira mendezmende.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Xalbadorrenheriotzaren X.

urtemugan, hil zen plazan etabizi izan zen etxearen ondoanoroitarriak ezarri zitzaizkion.

Page 20: XALBADOR bertsolaria · Lekuonak Ahozko euskal literatura liburuan idazten duenez, "eragin haundia baitu Xalbadorrek gaia zehazteko eta banatzeko eretan". Zerbait berezia badu Xalbadorrek

20

Eta bere hilobira inguratzen deneuskaldunak oihu ozen eta larri hauentzungo du:

Ama Euskal Herriaz naiz naigabetua, uzterat doalakotz betikotz mundua, bere seme alabez abandonatua; nork barka dezaguke gure bekatua?

Bata dela eskuina, bertzea ezkerra, euskaldunen artean hazi dugu herra, ahantziz, Ama, zure maitasun ederra; horra zure seme hok dautzugun eskerra.

Baztertu dugulakotz zure maitasuna, desegin da betiko gure batasuna; gu baitan aditzen da gudu oihartzuna, hau da zuri bizia ekendu dautzuna.

Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza, zure etxe nagusi jartzean arrotza; halere etzitzauzun gelditu bihotza; etxekoen eskutik duzu heriotza.

Hil hobi huntan noizbait norbait balabila, zure izaitearen herrestoen bila, lurpetik entzunen du deiadar bipila: Hemen dago ama bat bere haurrek hila!

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza