munizioa banatzeko biltegien...

10
Guadalupeko gotorlekua. Bisita Birtuala Lokal multzoa, munizio gordelekua dena, gotorlekuan denbora jakin batean barruti multzo horren zerbitzurako pie- zek erabil lezaketen munizioa seguru (kopuru nahiko) gordetzeko. Guada- lupeko gotorlekuan, proiektuaren ara- bera, denbora epe hori hamabost egu- nekoa da. Biltegiak batez ere munizio biltegitxoei ematen die zerbitzua. Oso babestuta egon behar dutenez, piezen biltegitxoak edo kokalekuak bai- no kota baxuagoan egon behar dute, eta hori dela-eta munizio muntagailua behar dute munizioa bertikalean batetik bestera eramateko. Erdiko eta Eskui- neko Obretakoak lau gangez osatuta daude: komunikazio ganga, bi biltegi, eta karga gela (han betetzen ziren jaur- tigailuak eta proiekzio kargak bolboraz). Ezkerreko Obrako biltegiak (1) ganga bakarra du, oso handia, eta haren osa- garri beste ganga bat, gainean; bigarren horretan zegoen munizio-muntagailutik munizioa jasotzen zeneko kokagu- nea. Biltegitxoen kasuan bezala, zo- rua eta hormak gangak hasten ziren lerroraino egurrez estalita zeuden. Ar- giztapena argiztatze leihoen bidez edo argietarako horma-hobien bidez lortzen zen, eta aireztapena hodi sistema baten bidez; sistema hura giroa ahalik eta le- horrena izan zedin aire korrontea sort- zeko zen. MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENA MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIA 1 3 2 1 Ezkerreko Obrako Biltegia. 2 Eskuineko Obrako Biltegia. 3 Erdiko Obrako Biltegia.

Upload: others

Post on 17-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Guadalupeko gotorlekua. Bisita Birtuala

Lokal multzoa, munizio gordelekua dena, gotorlekuan denbora jakin batean barruti multzo horren zerbitzurako pie-zek erabil lezaketen munizioa seguru (kopuru nahiko) gordetzeko. Guada-lupeko gotorlekuan, proiektuaren ara-bera, denbora epe hori hamabost egu-nekoa da. Biltegiak batez ere munizio biltegitxoei ematen die zerbitzua.

Oso babestuta egon behar dutenez, piezen biltegitxoak edo kokalekuak bai-no kota baxuagoan egon behar dute, eta hori dela-eta munizio muntagailua behar dute munizioa bertikalean batetik bestera eramateko. Erdiko eta Eskui-neko Obretakoak lau gangez osatuta daude: komunikazio ganga, bi biltegi,

eta karga gela (han betetzen ziren jaur-tigailuak eta proiekzio kargak bolboraz).

Ezkerreko Obrako biltegiak (1) ganga bakarra du, oso handia, eta haren osa-garri beste ganga bat, gainean; bigarren horretan zegoen munizio-muntagailutik munizioa jasotzen zeneko kokagu-nea. Biltegitxoen kasuan bezala, zo-rua eta hormak gangak hasten ziren lerroraino egurrez estalita zeuden. Ar-giztapena argiztatze leihoen bidez edo argietarako horma-hobien bidez lortzen zen, eta aireztapena hodi sistema baten bidez; sistema hura giroa ahalik eta le-horrena izan zedin aire korrontea sort-zeko zen.

MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENA

MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIA

1

3 2

1 Ezkerreko Obrako Biltegia. 2 Eskuineko Obrako Biltegia. 3 Erdiko Obrako Biltegia.

Page 2: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Arma Plaza Fundazioa

Eskuineko Obrako munizioa banatzeko biltegia (2). Komunikaziorako ganga. Ezkerrean eta eskuinean biltegietara joateko sarbideak antzematen dira.

Ezkerreko Obrako munizioa banatzeko Biltegiak (1) oso ganga handia du, eta sarbideak ditu, alde batetik patiotik, eta bestetik kuarteletik. Bi argi-nitxo eta munizio-muntagailu bat ditu. Goiko kasamatak munizio-muntagailuko goi

estazioa eta munizioa banatzeko burdinbidea zituen

Page 3: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Guadalupeko gotorlekua. Bisita Birtuala

Erdiko Obrako munizioa banatzeko biltegia. Biltegietako baten barru aldea. Parean argi-nitxoa antzematen da, eta eskuinean komunikazio gangatik dagoen sarbidea.

Erdiko Obrako munizioa banatzeko biltegiaren planoa, proiektuaren araberakoa. Eskuineko Obrakoa oso antzekoa da, baina beste bi barruti ditu.

ERDIKO OBRAKO MUNIZIOA BANATZEKO

BILTEGIA

1 Erdiko Obrako patioa.2 Sarbideak angeluan.3 Karga gela.4 Igarobide-ganga.5 eta 6 Munizio biltegiak.7 Munizio muntagailua.8 Armatu gabeko hormigoia9 Hezetasunetik isolatzeko harria.10 Aireztatze hodiak.11 Argiztatzeko leihoa

Page 4: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Arma Plaza Fundazioa

Jasogailu mekanikoa; haren eginkizuna jaurtigaiak eta bolbora biltegitxoetaraino edo gerrarako adarbeak zeuden kota-raino garraiatzea zen. “Karga-jasogailu” izen orokorra ere eman ahal zaie.

Guadalupeko gotorlekuan lau munizio-muntagailu egon ziren aurreikusita edo instalatuta: Hiru, Obra bakoitzeko mu-nizioa banatzeko biltegietan, eta beste bat Ezkerreko Obrako kasamatadun baterian zegoen su kurboen bateriako biltegitxoan, baina azken hura ez zen instalatu. Munizio-muntagailuak bi es-taziok osatuta daude: beheko estazioa, munizio biltegien kasuan haien erdiko gangan jarria, eta goiko estazioa, mu-nizioak jaso eta biltegitxoetara edo pie-zetara banatzen zituena, eskorga edo bagoneten bidez.

Dirudienez 1916 urtean Victor Carrasco Amilibia artilleriako kapitainak proiektu

bat idatzi zuen Gotorlekuan munizio muntagailu bat edo zenbait instalatze-ko.

Gaur egun Erdiko Obrako banaketa-bil-tegiari dagokion munizio-muntagailutik geratzen dira pieza gehien. Izan ere, XX. mendearen amaiera arte munizioa jartzeko saskiak eta muntagailua mu-giarazteko esku-mekanismoa geratzen ziren. Gaur egun bakarrik saskiak joa-ten zireneko errailei eusten dieten me-talezko egiturak geratzen dira, horien artean poleak eta lubaneko egituran ze-goen muntagailuaren kutxa.

Gainerako munizio-muntagailuetatik ez da metalezko piezarik geratzean, eta zenbait bao eta zenbait kutxa bakarrik geratzen dira, haietan kokatuta egon ziren piezen lekuko (munizio munta-gailuak kutxa haietatik ibili ziren edo ibiltzea zegoen aurreikusita).

Mortero bateriako munizio-muntagailuko goi estazioa, kasamatadun baterian. Ez zen instalatu, baina kutxa

geratzen da, hartarako prestatua.

Goi estazioa, kasamatadun bateriako ekialdeko gangan. Kutxa bakarrik geratzen da.

Goi estazioa, Eskuineko Obrako ekialdeko fronteko

erdiko lubanarroaren barruan. Kutxa bakarrik

geratzen da.

MUNIZIO-MUNTAGAILUA

Page 5: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Guadalupeko gotorlekua. Bisita Birtuala

Erdiko Obrako banake-ta-biltegiko munizio-muntagailuaren Behe Estazioa.

Ikusten da XX. mendea-ren amaieran desagertu zen mekanismoa: meta-lezko bi saski, gurpil-dunak, gidari bertikalen gainean mugitzeko, eta biradera bidezko trakzio mekanismoa.

Erdiko Obrako banake-ta-biltegiko munizio-muntagailuko Goi Estazioa.

Zortzi errailen meta-lezko egitura geratzen da -metalezko profilekin parekatuta daude-. Era berean munizio munta-gailuak zituen bi saskie-tarako polea bana ere geratzen dira.

Eskudel bat du, eta haren aurrean bi orriko gidaridun ate bat irris-tatzen zen; ate hartatik bakarrik errailak eta gai-neko kanala (gangan) geratzen da.

Page 6: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Arma Plaza Fundazioa

MUNIZIORAKO BILTEGITXOABabestua den lokala, munizioa modu seguruan artilleria piezetatik hurbil gordetzeko; mota honetako gotorle-kuetarako honako kalkulua egiten da, erabakitzeko zenbat biltegitxo ezarri: egun oso batean etengabe tiroka arituz artilleria piezek kontsumitu lezaketen munizio kopururako adinako biltegitxoa. Ondorioz bere edukiera bere zerbitzura dituen piezen tipologia eta kopuruaren araberakoa da, baita piezen tiroketa ka-dentziaren eta kalibrearen araberakoa ere. Normalena da jaurtigailu kargatuak eta proiekzioko kargadun zakutxoak gordetzea bertan, eta ez bolbora kutxak edo jaurtigai hutsak.

Guadalupeko gotorlekuan bonben aurka prestatutako eremuak dira, oro har gangadunak, baina batzuek meta-lezko errailekin egindako dentelak di-tuzte (Ezkerreko Obrako lubanek). Go-torlekuan guztira hogei biltegitxo daude, honela banatuak:

Erdiko Obran: bi biltegitxo, alboko luban bakoitzean bana.

Ezkerreko Obra: hiru biltegitxo kokagu-ne zirkularra mugatzen duten lubane-tan, eta biltegitxo bat kasamatadun ba-teriako su kurboen bateriarako (beheko solairuko biltegien eremuan dago).

Eskuineko Obra: Biltegitxo bat su kur-boen baterian (ganga berezituak ditu bolbora eta jaurtigaietarako), beste bil-tegitxo bat ipar frontean, eta beste hiru gainerako fronteetarako.

Lubanarro-babesetan: bost biltegitxo. Lubanarro-babeserdietan: bi biltegitxo.

Biltegitxoetako zorua eta hormak (gan-gak hasten diren abiaguneraino) egu-rrez estalita zeuden, eta aireztatze ho-diak eta itxitura atea dituzte. Batzuek argiztatzeko leiho bat dute (adibidez golako lubanarro-babesekoek eta Eskuineko Obrako su kurboen bate-riakoek).

MUNIZIORAKO BILTEGITXOAK

Page 7: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Guadalupeko gotorlekua. Bisita Birtuala

Eskuineko Obrako su kurboen bateriako biltegitxoa. Bi gangak osatua da, batek 1.200 jaurtigai gordetzeko edukiera du, eta bestea bolbora gordetzeko da. Neurri handia du, munizioa ba-natzeko zenbait biltegitxok baino handiagoa. Bolborarako biltegiak argi nitxo bat du, hain zuzen ere argazkian ageri dena.

Ezkerreko Obrako su kurboen bateriako biltegitxoa. Duen berezitasuna zera da, horrek ere bi biltegitxo dituela eta bateria dagoen solairuaren azpiko so-lairuan dagoela. Kutxa zilindriko bat du munizio-muntagailu bat instalatzeko.

Biltegitxoaren barru aldea Es-kuineko Obrako ipar frontearen lubanaren azpian.

Mendebaldeko lubanarro-babe-serdiko biltegitxorako irispidea. Atearen bi aldeetan biltegitxoa inguratzen duten aireztatze ho-diaren muturrak daude adierazi-ta; hodi hori komunikatuta dago barruan dituen antzeko beste zenbait zulotxorekin.

Page 8: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Arma Plaza Fundazioa

Golako lubanarro-babeseko mendebaldeko kasama-

tari dagokion munizio biltegitxoa. Lubanarro-

babesetarako eta lubanarro-babeserdietarako diren

7 biltegitxoetatik, golako lubanarro-babesari dago-zkion biak dira argi nitxoa

duten bakarrak, argazkian ageri den bezala.

Ezkerreko Obrak bi luban bakarrik ditu, eta horien az-pian hiru munizio biltegitxo

daude. Ezberdinak dira Go-torlekuko gainerako barru-tietako biltegitxoen aldean,

izan ere ez daude gangekin estaliak, metalezko profilak baitituzte dentel gisa. Biek irispidea lubanean dagoen

babeslekuan dute, eta horietako batek sarbidea

zuzenean kanpo aldetik du. Argazkia babeslekutik es-

kura dagoen biltegitxo bati dagokio, eta biltegitxoaren

barrutik egina da.

Page 9: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Guadalupeko gotorlekua. Bisita Birtuala

Horien bidez munizio biltegien eta be-reziki bolbora biltegien barru aldea ar-giztatu zitekeen sugar argiaren bidez.

Bao bat du, oro har bi muturretarantz txaranbeldua den ganga txikiaren tankera duena, eta bao horrek argiztatu beharreko gela segurua den beste gela batekin komunikatzen du. Biltegiaren dagokion alderdia material zeharrargiz edo gardenez egindako xafla batez es-talita dago. Alderdi segurua argia pa-satzen uzten duen beste material batez egindako atexka batez itxita dago.

Haren barrutik hodi bat edo bi ateratzen dira: batek leihoko zorua segurua den gelarekin komunikatzen du, sugarraren

errekuntzarako airea emateko. Biga-rren hodia (ez da beti izaten) lanpara kokatu behar den tokiaren goiko alder-ditik abiatzen da, eta haren eginkizuna aireztatzen laguntzea eta barruti txiki horretako kea ateratzen laguntzea da; bigarren hori gela seguruarekin edo aireztatze sistemarekin komunikatuta egon daiteke.

Guadalupeko gotorlekuan bederatzi argi nitxo daude, honako eremuei da-gozkienak: munizioa banatzeko biltegi-txoei (bina), golako lubanarro-babeseko bi munizio biltegitxoei (bana), eta Eskui-neko Obrako su kurboen bateriako bol-bora biltegiari (nitxo bat).

ARGIZTAPEN LEIHOA (edo argi nitxoa)

LEIHOEN EDO ARGI NITXOEN KOKAPENA

Page 10: MUNIZIOA BANATZEKO BILTEGIEN KOKAPENAhondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe/e20depositosmunicion.pdf · KOKAPENA. Arma Plaza Fundazioa Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa

Arma Plaza Fundazioa

Argi nitxoaren eta bere bi hodien sekzioa. Goi aldekoa keak kanporatzeko eta behe-

koa airea sartzeko.

Munizio biltegitxo bat argiztatzeko leihoa. Be-heko zuloak nitxoaren

barru aldea aireztatzeko balio du.

Erreflektoredun lanparen adibidea; Munizio biltegia argiztatzeko da. Modelo

ezberdinak zeuden.

Eskuineko Obrako su kurboen bateriako bilte-

gitxoko argiztapen leihoa edo argi nitxoa.

Eskuineko Obrako su kurboen bateriako biltegitxoko argiztapen leihoa. Kanpo aldeko ikuspegia. Itxiturako egurrezko

markoa desagertu egin da.