wittgenstein (euskeraz)

13
WITTGENSTEIN

Upload: andeka

Post on 28-Jun-2015

4.698 views

Category:

Education


3 download

DESCRIPTION

Wittgensteinen pentsamenduaren laburpen bat.

TRANSCRIPT

Page 1: Wittgenstein (Euskeraz)

WITTGENSTEIN

Page 2: Wittgenstein (Euskeraz)

DATU BIOGRAFIKOAK ETA TESTUINGURU HISTORIKOA

• Ludwig Wittgenstein Viena jaio zen, 1889an.• Ingeniaritza ikasi zuen Berlinen eta, Manchesterko Unibertsitatean, aeronautika-

ingeniaritza.• Wittgensteinek interes handia izan zuen beti matematikan eta haren oinarrietan.• Russellek logika ikastera ahulkatu zuen.• Lehen Mundu Gerran, 1917an, presu hartu zuen Italiarrek eta bederatzi hilabete eman

zituen kontzentrazio esparru batean. • 1920tik 1926ra, irakasle-lanetan aritu zen Austraiako Alpeetako herri txikietan.• 1925etik 1927ra, maiz elkartu zen Wittgenstein Vienako Zirkuluko analistekin.• Bizirik zegoela, liburu bat baino ez zuen argitaratu: Tractatus logico-philosophicus.• Wittegenstein kexu da bere filosofia ulertzen ez delako, eta gaizki-ulertzeak aurreikusten

ditu.• Wittgensteinek erabakitzen duenez, existentziaren egintza eta horrek sortzen duen

harrigarritasun-sentimendua ezin dira ez adierazi ez justifikatu era logiko edo zientifikoan.• Wittgenstein gertakari historiko azkar eta konplexuen lekuko izan zen. Zientziaren eta

teknologiaren garapen dardarazkoak mundu mailako bi gerra eragin zituen.• Gerra Handiak ondorio lazgarriak izan zituen Europan, eta kalte morala eta gizarte-galerak

neurtezinak izan ziren.• Viena Europako hiri distiritsuenetako bat zen, eta pertsona garrantzitsu asko erakartzen

zituen: musikariak, margolariak eta zientzalariak.

2Wittgenstein. Laburpena

Page 3: Wittgenstein (Euskeraz)

• Vienako langileen egoera latza zen benetan, Europako beste industria-eremuetan bezala. Langileen sindikatu iraultzaileen aurka borrokatzeko, alderdi politiko bereziak sortu ziren Vienan, Nazismoa kasu.

• Joan zaitez Wikipediara informazio gehiago eskuratzeko: Vienako zirkulua (erdaraz), nazismoa, Lehen Mundu Gerra.

3Wittgenstein. Laburpena

Page 4: Wittgenstein (Euskeraz)

FILOSOFIA ANALITIKOA

• Ingalaterrako filosofia analitikoak (XIX. Mendearen amaieran) tradizio enpiristaren elementuak bereganatzen ditu.

• G. Moorek (1873-1958) 1903an argitaratu zuen “Zentzu komunaren defentsa” artikulua filosofia analitikoaren hastapentzat hartzen da. Artikulua idealismoaren aurkakoa da. Gizakiaren arazoen analisia mintzairaren bitartez baino ezin daiteke egin.

• Filosofia analitikoak azpikoz gora jarri nahi du filosofia tradizionala. Esan daiteke Idealismoaren kontrako erreakzioa dela, baita Ingalaterrako tradizio enpirista berreskuratzeko ahalegina ere.

• Filosofia analitikoak hizkuntzaren alderdi logikoak aztertuko ditu sakon.• Erreala ez da pentsamenduak sortzen duena, gertakariak baizik.• Unibertsoa ez da osotasuna, zatiketa baizik, eta elementuen bidez eratzen da,

atomoen bitartez.• Metafisikaren enuntziatuak faltsuak dira, sasiproposizioak eta zentzugabeak.• Filosofiaren objektua hizkuntzaren analisia da.

Wittgenstein. Laburpena 4

Page 5: Wittgenstein (Euskeraz)

LEHEN ETA BIGARREN WITTGENSTEIN

• Tractatus eta Ikerketa filosofikoak idazlanen edukiak desberdinak direnez, bi filosofia desberdinen aitatasuna leporatzen diote Wittgensteini.

• Batzuek etendura logiko bat ikusten dute Tractatus eta Ikerketa filosofikoak idazlanen artean:

– Lehenengo idazlanean, Wittegensteinek monismo esentzialista aldezten du (hizkuntzak esentzia bat besterik ez du: logika); bigarrenean, aldiz, pluralismo linguistikoa baieztatzen du.

– Tractatusean, logika da hizkuntza perfectu eta ideal bakarra; Ikerketa filosofikoaken, aldiz, hizkuntza arruntaren defentsa egiten da.

– Wittgensteinek berak Tractatus kritikatzen du Ikerketa filosofikoaken hitzaurrean.

• Beste batzuentzat, Ikerketa filosofikoak aurreko lanaren zuzenketa baino ez da.• Beste batzuentzat, jarraipen bat dago idazlan batetik bestera.• Dena dela, ezinbestekoa da bi lanen arteko diskontinuitate metodikoa aipatzea ere:

1. Tractatusek hizkuntza perfektua du ardatz, logikoki perfektua.2. Ikerketa filosofikoek, aldiz, hizkuntza arrunta aldezten du.

Wittgenstein. Laburpena 5

Page 6: Wittgenstein (Euskeraz)

“TRACTATUS”a

• Mundua, pentsamendua eta hizkuntza: Wittgensteinek, lehen fasean, Russellen atomismo logikoaren jarraitzailetzat aurkezten du bere burua.

• Logika matematikoa hizkuntza ideala da, beste hizkuntzen prototipoa, edukirik ez badu ere.

• Tractatusen helburua egia logikoen izaera argitzea da. Horrez gain, ikuspegi oso bat eskaintzen digu hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen arteko erlazioari buruz.

• Wittgensteinek filosofiaren arazoak konpondu nahi ditu: hizkuntza gaizki erabiltzeak sortzen dituen arazoak. Azalpen jarduera bat behar da, analisi logikoa, proposizioen forma logikoa agertzeko, eta hizkuntza arruntaren hutsegite engainagarriak saihesten dira hori eginez gero.

• Hizkuntza arrunta akastuna da, eta konfiantza osoa jartzen da ondorioz sortutako hizkuntzetan, artifizialetan (zientziaren arlokoak).

• Liburuaren esanahia honela laburbil daiteke: Esan daitekeen guztia argitasunez esan daiteke; mintza ezin daitekeenaz, ordea, hobe isilik egotea.

• Hizkuntzak mundua osatzen duten gertakariak “marrazten” edo deskribatzen dituzten proposizioak ditu.

• Lotura dago hizkuntzaren eta munduaren artean eta hizkuntzaren eta pentsamenduaren artean: forma logikoa.

• Baina, zer da mundua? Gertakari atomikoen osotasuna da; hots, independenteki jazotzen diren gertakariena.

Wittgenstein. Laburpena 6

Page 7: Wittgenstein (Euskeraz)

• Nola ezagut daiteke, beraz, mundua? Mundua pentsamenduaren bidez ezagutzen da, munduaz pentsatzen dugu, eta pentsamendua hizkuntzaren bidez adierazten da.

• Egitura logiko bati jarraituz hitzak konbinatzen ditugunean, proposizio bat osatzen dugu, eta proposizio hori pentsamenduaren adierazpenik onena da.

• Horrexegatik esan daiteke munduaren eta hizkuntzaren arteko harremanak isomorfikoak direla: objektu bati hura izendatzen duen izena dagokio, gertakari bati hura margotzen edo irudikatzen duen proposizioa dagokion modu berean.

• Proposizio egiazkoak, proposizio zentzudunak eta pseudo-proposizioak

• Proposizio batek forma logiko bera eduki behar du gertakari atomiko bat adierazteko, eta forma logikoa zentzua da.

• Teknika logiko batzuen laguntzaz, mota askoko proposizioak analiza daitezke. Baina proposizio batzuetan horrelako analisirik egin ezin daitekeenean, proposizio horiek pseudo-proposiziotzat hartzen dira. Horien artean, filosofia-proposizioak daude.

• Proposizio baten egia bere zentzutik atera dezakegu, eta horrela, proposizio bat egiazkoa izango da baldin gertakari erreal bat adierazten badu. Hauek dira zientzia empirikoen proposizioak.

• Bestaldetik, proposizio batzuk egiazkoak dira nahitaez: zentzudunak edo tautologikoak. Proposizio horiek ez dira figuratiboak, eta ez dute munduari buruz ezer esaten, baina munduaren eta hizkuntzaren egitura logikoa erakusten dute.

Wittgenstein. Laburpena 7

Page 8: Wittgenstein (Euskeraz)

• Orduan, bi ezagutza mota ditugula esan daiteke: alde batetik, logikan erabiltzen diren proposizio tautologikoak; bestetik, zientzian erabil eta egiazta daitezkeen proposizio egiazkoak edo enpirikoak.

Wittgenstein. Laburpena 8

Page 9: Wittgenstein (Euskeraz)

IKERKETA FILOSOFIKOAK

• Ikerketa filosofikoaken hizkuntzan lengoai-jokoak erabiltzen ditugun ideia lantzen du Wittgenesteinek.

• 1929tik 1945era bitartean idatzitako lanek Tractatuseko hizkuntza-teoriak deuseztatzen dituzte.

• Zertan datza kritika? Alde batetik, hizkuntza arruntak proposizio lauso, zehaztugabe eta zalantzazgarriak dituela dio Wittgensteinek; bestetik, elkar komunikatzeko balio dutela.

• Hizkuntza arruntaren gramatika hizkuntza logikoarena baino zabalagoa da.• Wittgensteinek hizkuntza arruntaren abantailak neurtzen ditu; etorkizunari begiratzen dion

hizkuntza da, eta zentzua ez datorkio egiazkoa edo faltsua izatetik, pertsonen bizitzan funtzio bat bete eta berezko logika izatetik baizik. Beste hizkuntza bat onar daiteke; erabiltzen den hizkera. Horrek ez du mundua bakarrik islatzen, eta beste eginkizun batzuk ere baditu.

• Lehenengo idazlanean, hizkuntzak ez du esentzia ezkuturik Wittgensteinentzat, ezta proposizioek ere forma logikorik, eta beraz, ez du merezi bilatzea. Oraingo honetan, portaera linguistikoaren egitura legalak, hizkuntza ahalbidetzen duten erabilera-arauak bilatu behar dira. Hitzak ezin dira ulertu giza jarduera ez-linguistikoaren testuingurutik kanpo.

• Filosofia joko linguistiko bat besterik ez da, eta arazo filosofikoak ez dira horrelakoak, korapilo linguistikoak baizik. Idazlan honen zeregina joko linguistiko filosofikoak ulertzea da, arazo horiak desagerarrazteko.

• Hitzek ez dituzte soilik gauzak izendatzen, beste funtzio batzuk ere badituzte. Hitz edo proposizio baten esangura hitz horren erabilerak determinatzen du, hitz bakar batek milaka erabilera izan baditzake ere. Wittgensteinek joko linguistikoak edo hizkuntza-jokoak esaten die.

Wittgenstein. Laburpena 9

Page 10: Wittgenstein (Euskeraz)

• Hizkuntza-jokoak ugari dira eta bizipenak direla esan daiteke.• Hizkuntza-joko bakoitzak joko-arauen bidez funtzionatzen du. Joko-arauak

komunak eta publikoak dira, ez dagoleako arau pribaturik.• Mundu fisikoari buruz baino ezin gaitezke mintza.

Wittgenstein. Laburpena 10

Page 11: Wittgenstein (Euskeraz)

FILOSOFIAREN FUNTZIOA

• Filosofia jarduera da, teoria baino gehiago. Proposizioak argitzeko jarduera eta ohiko hizkuntzaren itxura engainagarriak ez desbideratzen laguntzeko jarduera.

• Tractatusen, filosofiak bizitzako arazoei erantzuten ez diela adierazten du Wittgensteinek. Proposizio filosofikoak, zentzugabeak direnez gero, hizkuntzaren ulermenik ezak sortzen ditu. Filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu, argi eta garbi egon dadin zer esan daitekeen zentzuz eta zer ez.

• Etikaren, estetikaren eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen dira, eta ez dute esanahirik, hizkuntzaren eta munduaren mugak gainditzen ahalengintzen direlako.

• Wittgensteinek isiltasun esparru bat zabaltzen du alderdi mistikoaren aurrean. Zientziaren hizkuntza da zentzua duen eta mintza daitekeen bakarra.

• Baina zerbait esanezin izateak ez du esan nahi erakuts ezin daitekeenik eta besteek ulertuko ez dutenik. Bestaldetik, errealitate esanezin hori da errealitaterik garrantzitsuena.

• Ikerketa filosofikoaken pentsalari austriarrak tesi filosofikoak izateko aukera ukatzen jarraitzen du.

• Zein da beraz filosofiaren zeregina? Filosofiaren zeregina hizkuntzaren jokoen funtzionalitatea aztertu eta ikertzea da. Filosofiaren funtzioa bikoitza da: Funtzio deskriptiboa eta funtzio terapeutikoa.

Wittgenstein. Laburpena 11

Page 12: Wittgenstein (Euskeraz)

ETIKA WITTGENSTEINEN PENTSAMENDUAN

• 1930eko urtarrilaren 2an, Wittgensteinek etikari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Egia bada ere bigarren Wittgensteinek moralaz ez duela ezer idatziko, egia da halaber inoiz ez diola ideia honi muzin egingo.

• Lotura bat dago etikari buruzko mintzaldi horren eta filosofo austriarraren lehenbiziko aroko planteamenduen artean. Tractatusen irakur daitekeenez, “Ezin egon daiteke etikazko proposiziorik”, ongiari eta gaizkiari buruz mintzatzea zentzuzkoa bada ere. Balio-judizioak adieraz ditzakegu egiazki, baina ez edonoiz, hori egitea zentzuzkoa den egoeretan baizik.

• Wittgensteinek beste era batean ikusten ditu gauzak Hitzaldi bat Etikaz idazkian. Ezin daiteke proposizio etikoen sistema bati buruz edo balio-judizioei buruz hitz egin. Etika hizkuntzaren mugak gainditzeko saialdi bat da, baina horrek ez du esan nahi hizkuntzaren erabilera txarrarekin identifikatu behar denik, hizkuntza haren toki naturala ez izatearekin baizik.

• Zenbat etika sartzen da hizkuntzan? Egia esan, gutxi.• Judizio etikoek balio absolutuko judizioak izan behar dute. Edozein balio-judizio

ulertzeko, ezinbestekoa da kulturaz zerbait jakitea, baita erlijioaz ere, eta baita beharbada ere formulatua izan den zirkunstantzia partikularrei buruz.

• Wittgensteinentzat ez dago Etika ikastea ahalbidetuko duen sistemarik. Etikoa, ezin adieraz daitekeena; modu bakarra da horren bidez txarra edo ona pentsatzeko gai naizen, nahiz eta erabilitako esaldiak ez-puruak edo zentzugabeak diren.

Wittgenstein. Laburpena 12

Page 13: Wittgenstein (Euskeraz)

• Hizkuntzaren muga gainditzeko bulkadaren izena mistikoa da.• Etika “nia izena duen munduaren erdigunean” aurkitzen dugu, eta errespetatu

beharreko zerbait da, giza espirituaren joera sakon baten agiri modura. Haatik, ezin daiteke zientzia izan, eta mundutik kanpo dagoena ezin daiteke adierazi; hots, mistikoa da.

• Etikarekin gauza bat baino ez zaigu geratzen: adieraztea edo erakustea.• Wittgensteinek dioenez, gizakiak badu etikoki jokatzeko joera bat, baina ez dago

etika absoluturik, besteei nagusitzen zaienik, ez dagoleako biziera pribilegiaturik, eta, gainera, etika bakoitza biziera batean dago.

Wittgenstein. Laburpena 13