uzta gorria - erein argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala...

37

Upload: others

Post on 22-Jan-2021

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu
Page 2: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

uzta gorria

20

Page 3: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena,legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu,

jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

Jatorrizko izenburua:Todo esto te daré

Saila eta azalaren diseinua:Cristina Fernández

Maketazioa:Erein

© Dolores Redondo Meira, 2016Pontas Literary & Film Agency adostasunarekin

© Itzulpenarena:Koro Navarro

© EREIN. Donostia 2017ISBN: 978-84-9109-206-3

L. G.: SS-374/2017EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107

20018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311

e-mail: [email protected]

Inprimatzailea: Itxaropena, S. A.Araba kalea, 45. 20800 Zarautz

T 943 835 008 F 943 130 822e-mail: [email protected]

www.itxaropena.net

1. argitalpena: 2017ko martxoan

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.

Page 4: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

erein

DOLORES REDONDO

ITZULPENA:Koro Navarro

Page 5: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Eduardorentzat, beti.

Aitari, zentzu guztietan baitzen hura galiziarra.Amari, eta nire gurasoek familiaren desirenkontra ere elkarri zioten maitasunari,maitasun hark sendotu baitzidanniretarrenganako harrotasuna, eta ezingaraituzko maitasunean dudan fedea.

Page 6: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Auzokoak zer esango ote duen kezkatzen da jen-derik gehiena, ez ordea arloteak eta aristokratakesan dezaketenez. Arloteek eta aristokratek go-goak ematen diena egiten dute, izan daitezkeenondorioetan pentsatu gabe. Ez naiz goi-mailakoburgesiaz ari, beren fortuna festetan xahutzen du-ten horiez, baizik eta belaunaldiz belaunaldi bes-teren iritzia mespretxatuz hezi direnez.

Agatha CHRISTIE, Chimneysko sekretua

Etxeko gehien-gehienek egin ahal izan dute.Agatha CHRISTIE, Etxe okerra

Michael Corleonek neurriak hartu zituen gerta zi-tezkeen guztien kontra. Haren planak biribilak zi-ren, eta bazekien pazientziaz eta xehetasun oro go-goan hartuta jokatzen; uste zuen urte osoa izangozuela gauzak prestatzeko, baina patuak esku hartuzuen, eta ez haren alde. Akats baten ondorioz,denbora laburtu egin zen. Eta akatsa aitajaunaizan zen, don Corleone handia.

Mario PUZO, Aitajauna

Zure ondoan biziko dira, eta hitz egingo dizute,nirekin zaudenean bezala.

Isolina CARRILLO, Bi gardenia

Page 7: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

SALBAGAILUA

Agintea adierazten zuen ateko deiak. Zortzi joaldi, seguruak,bizkorrak, segituan arreta emango zaiola espero duenarenmodukoak. Gonbidatu baten, langile baten edo banatzaile ba-ten deiarekin sekula nahastuko ez litzatekeen dei-mota. Az-ken finean, halaxe espero izaten duela batek poliziak deitzeapentsatuko zuen gero.

Pentsakor geratu zen pare bat segundoz, azken esaldiarenamaierako kurtsore ñirñirkariari beha. Ondo ari zen goiz har-tan, azken hiru asteetan baino hobeto, zeren, ametitu nahiez bazuen ere, gusturago lan egiten baitzuen etxean bakarrikzegoenean, ordutegirik gabe aritzen zenean, bazkaltzeko edoafaltzeko ohiko etenetatik libre, gorputzak eskatzen ziona egi-nez besterik gabe. Halaxe izaten zen beti idazkeraren fase har-tan, pare bat astean bukatua edukiko baitzuen Tebasko eguz-kia, baita lehenago ere, dena ondo joanez gero. Eta unehartaraino istorio hura izango zuen bizitzako gauza bakarra,obsesioa, hark hartuko zuen gau eta egun, hartan baizik ezzuen pentsatuko. Halaxe izan zen nobela bakoitzarekin, sen-tsazio suspergarria eta suntsigarria aldi berean, adoratzeneta aldi berean ikaratzen zuen immolazio bat bezalakoa.Ekintza pribatua zen, eta lehendik ere bazekien egun haie-tan ez zela konpainiarik hoberena gertatzen. Begiak jasota,begiratu bizkor bat egin zuen idazten ari zen egongela eta sa-rrerako atea bereizten zituen korridorearen aldera, eta kur-tsoreari erreparatu zion ostera ere: pilpiraka ari zela ematen

9

Page 8: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

zuen, hurrena idatziko zituen hitzez zamaturik ordurako.Isiltasun engainagarri batek hartu zuen gela, eta itxaropenfaltsu bat sortu zuen une batez, desorduko bisitariak amoreeman balu bezala. Baina ez zuen amore eman; antzematenzion, atearen beste aldean, haren energia agintzaile eta gel-diaren presentziari. Kurtsorera bihurtu zuen berriz begira-tua, eta eskuak teklatura inguratu zituen, esaldia bukatzekoerabakia hartuta. Ondorengo segundoetan, berriz ere ha-rrera-gela txikian temaz durundatzen zen deiari kasurik ezegiteko aukera ere ibili zuen gogoan.

Ernegatzen, etenarengatik baino areago deitzeko modu lo-tsagabe harengatik, sarrerara abiatu zen eta eskutokiari amo-rruz tiraka ireki zuen atea, etxeko atezainari zuzendutako bi-rao bat murmurikatuz hortzen artean, behin baino gehiagotanesan baitzion ez zitzaizkiola batere gustatzen etenak lanean arizen bitartean.

Bi guardia zibil ziren, gizona eta emakumea, uniformezjantzita biak, eta pauso bat egin zuten atzera gizonak atea irekizuenean.

–Egun on. Hemen bizi al da ÁlvaroMuñiz de Dávila? –gal-detu zuen gizonak, begiratu bizkor bat eginez segituan es-kuaren ahurrean desagertu zitzaion txartel txiki bati.

–Bai –erantzun zuenManuelek, haserrea bertatik ahaztuta.–Senidea zara?–Senarra naiz.Guardia zibilak begiratu bizkor bat egin zion bere lagunari,

Manueli eskapatu ez zitzaion keinua, baina haren paranoia na-turalak heldua zuen ordurako halako keinu bati garrantziakentzeko moduko maila.

–Zerbait gertatu al zaio?–Ni Castro alfereza naiz, eta nire laguna Acosta sarjentua.

Utziko diguzu sartzen? Barruan hobeto hitz egingo dugu.

10

Page 9: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Manuel idazlea zen, eta neke handirik gabe gara zezakeeneszena hura; bi guardia zibil uniformez jantziek, etxean sar-tzen uzteko eskatuz esan beharrekoa esatera, ezin zuten albisteonik ekarri.

Manuelek baietz egin zuen eta albo batera apartatu zen.Ikaragarri handiak ageri ziren guardiak, beren uniforme ber-deekin eta bota militarrekin, harrera-gela estuan. Zolek ki-rrinka egin zuten parketaren berniz ilunaren gainean, mari-nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekarieutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu zituenManuelek, non laneko mahaia baitzeukan; baina guardiak so-fara eraman ordez, kolpetik gelditu, atzera jiratu, ia-ia haie-kin txoke eginez, eta setaz errepikatu zuen:

–Zerbait gertatu al zaio?Ez zen galdera; uneren batean, sarreraren eta egongelaren

arteko bidean, zera hark galdera izateari utzi zion eta ia erregubihurtu zen, erretolika astun bat, Manuelen gogoak behin etaberriz errepikatzen zuena: “Mesedez, ez; mesedez, ez; mese-dez, ez”. Eta errepikatu egiten zuen, ondo jakin arren erreguakez zuela ezertarako balio. Ez zuen balio izan minbiziak bede-ratzi hilabete eskasean arreba irentsi zionean. Arreba, sukarrakerretzen eta leher egina, baina berari adorea emateko eraba-kia hartuta beti bezala, kontsolatzeko, zaintzeko, burkoarenbiguntasunean murgilduta aurpegia, jadanik heriotzarenmendeko, txantxetan aritzen zitzaion: “Mundu honetara hel-tzeko behar izan nuen denbora berbera beharko dut munduhonetatik joateko”. Erreguka jarraitu zuen Manuelek, umi-liatuta, botere goragoko eta alferreko bati hizketan, eta harixeerrezitatzen zion formula zaharra, oinak arrastaka zerbitzarilausengari baten moduan, sendagileak bere arreba ez zelagau hartatik igaroko esan zion bulego txiki eta epel hartarai-noko bidean. Ez, alferrik zen, nahiz eta eskuak lotu eskaera

11

Page 10: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

mutu batean, eusteko erabakia hartuta, hitzak entzuten zituenbitartean, ezin saihestuzko epaia, inongo gobernariren deirikespero ez zuena.

Egongelako bi paretak osorik estaltzen zituen liburutegi bi-kaina miresten entretenitu zen alfereza, begiratu bat eginzion lan-mahaiari eta gero berriz ere Manueli erreparatu zion.

–Hobe zenuke esertzea –esan zuen guardiak, keinu bat egi-nez sofaren aldera.

–Ez dut eseri nahi, esadazu behingoz esan beharrekoa –esanzuen Manuelek, eta konturatu zen gordin samar ari zela;hala, biguntzeko, hasperen bat egin eta erantsi zuen–: mese-dez…

Guardiak zalantza egin zuen, deseroso. Manuelen besa-buruaren gaineko puntu batera eraman zuen begiratua, etagoiko ezpainari kosk egin zion hitz egiten hasi aurretik.

–Begira, zure, zera…–Zure senarra –isilarazi zuen emakumeak, egoeraren ar-

dura hartuz, begi-bazterretik lagunaren arindura gaizki ez-kutatuari igartzen zion bitartean–. Asko sentitzen dugu, bainaalbiste txarrak dauzkagu. Sentitzen dugu jakinarazi beharraÁlvaro Muñiz de Dávila jaunak trafiko-istripu larri bat izanduela gaur goizaldean. Anbulantzia heldu denerako hila zen.Asko sentitzen dut, jauna.

Sarjentuaren aurpegiak obalo akasgabea eratzen zuen, ilealepondoan jasota zeukan moduak azpimarratua, xerlo batzukitzuri egiten hasiak ziren moño batean. Primeran aditu zuenManuelek, Álvaro hila zen; alabaina, zenbait segundoz, etabere buruarekin harrituta, emakume haren edertasun bareazaritu zen gogoetan, eta gogoa osorik hartu zion ideia aztora-tzaile hura hitzetan adierazteko zorian ere egon zen. Osoederra zen, nahiz eta ez zuen ematen bere hazpegien simetriamiragarriaz jakitun, eta ezjakin hark ederragoa ere egiten

12

Page 11: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

zuen. Geroago berriz pentsatuko zuen hartan, txunditutakonturatuz nola topatu zion buruak, bere zentzu ona salba-tzeko eginahalean, larrialdietako irtenbide bat; nola eman zi-tuen segundo batzuk aurpegi femeninoaren marrazki bikai-nean babesturik. Huraxe izan zen, Manuelek oraindik ezbazekien ere, eutsi zion lehen salbagailua. Une bat besterik ezzen izan, une baliotsua, baina aski ez jadanik gogoan eratzenari zitzaion galdera-oldeari eusteko. Alabaina, gauza bakarraesan zuen:

–Álvaro?Sarjentuak besotik heldu zion –atxilotuei heltzen zaien be-

zalaxe heldu ziola pentsatuko zuen Manuelek gero–, eta ha-ren erresistentziarik gabe, gidatu zuen sofaren aldera, egin zionbultzada arin bat besaburuan, eta, eserita geratu zenean, al-damenean jarri zitzaion.

–Istripua goizaldean gertatu da. Autoa atera egin da non-bait errepidearen tarte zuzen batean, ez zen ikusgaitasun--arazorik, ez dirudi beste ibilgailurik izan denik tartean, eta,Monfortetik honen berri eman diguten lankideek diotenez,bolantean lo geratu dela adierazten du denak.

Adi-adi zegoen Manuel, eginahalak eginez emakumearenazalpenaren xehetasunak bereganatzeko, eginahalak eginezbarnean gero eta ozenago oihu egiten zion ahots-korua ez adi-tzeko: “Álvaro hil da”, “Álvaro hil da”, “Álvaro hil da”.

Emakumearen aurpegi ederra ez zen jadanik nahikoa.Begi-bazterretik alfereza ikusten zuenManuelek, entretenitutabere lan-mahaiaren gaina betetzen zuten objektuei begira.Baso bat kafe-kondarrekin eta koilara barruan, sari literarioospetsu baten zeremoniarako gonbidapena baso-azpikotzaterabilia, ordu batzuk lehenago Álvarorekin hitz egiteko era-bili zuen sakelako telefonoa eta kurtsore irrikatsua goiz har-tan idatzi zuen azken lerroaren amaieran ñirñirka, pentsatuz,

13

Page 12: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

ergel gizajoa, oso ondo ari zela. Eta orduan erabaki zuen ezzuela jadanik inporta, ezerk ez zuen inporta Álvaro hila ba-zen, eta hala behar zuen, sarjentu hark halaxe esan zion-eta,eta halaxe errepikatzen zuen isildu gabe buruan sartu zi-tzaion koru grekoak, crescendo gorgarri batean. Orduan, bi-garren salbagailua heldu zen.

–Monforte esan duzu? Baina hori, zera…–Monforte, Lugoko probintzian. Hango kuarteletik deitu

digute, nahiz eta istripua, berez, Chantadako udalerri txiki ba-tean gertatu den.

–Ez da Álvaro. –Adierazpidearen biribiltasunak alferezarenarreta erakarri zuen, eta, idazmahaiko objektuenganako in-teresa galduta, Manuelengana jiratu zen, harrituta.

–Zer diozu?–Ezin litekeela Álvaro izan. Nire senarra Bartzelonara

joan zen herenegun, bezero batekin elkartzera. Enpresa--marketinean aritzen da. Zenbait astez hotel-talde katalan ba-tentzat lanean aritu da, zenbait sustapen-ekitaldi egin beharzuten, eta gaur goizean, lehen orduan, aurkezpenerako bilerazeukan, eta hortaz, ezin zen inola ere Lugon izan, gaizki uler-turen bat izan behar du. Bart arratsean hitz egin dut berare-kin. Gaur goizean ez dugu hitz egin, lehen orduan bilera batzuelako, eta ni ez naizelako goiz jaikitzen, baina deitu egingodiot.

Zutitu zen eta aurrera egin zuen alferezaren aldamenetikigaroz, kasurik egin gabe guardiek trukatu zituzten begiratugurutzatuetan beruna bezain astuna zen barkaberatasun-za-mari. Idazmahaira ailegatu zenean, esku traketsekin hasi zenmahaiaren gainean zeuden traste guztien artean bila, koilararisoinua atereaz kafearen kondarrek jadanik ezin ezabatuzkoazen arrasto bat marraztu zuten basoaren ertzaren kontra.Telefonoa hartu zuen. Pare bat tekla jo eta adi geratu zen,

14

Page 13: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

sarjentuari begia kendu gabe. Aurpegi abailduaz begiratzenzion guardiak.

Manuel zain geratu zen, deiaren seinalea agortu zen arte.–Bileran egongo da, horregatik ez du hartzen… –saiatu

zen azaltzen.Sarjentua zutik jarri zen.–Manuel duzu zuk izena, ezta?Gizonak baietz egin zuen, zama bat onartuz bezala.–Manuel, zatoz hona, eseri zaitez nire ondoan, faborez.Gizona sofara itzuli zen, telefonoa esku artean zuela orain-

dik, eta emakumeak eskatutakoa egin zuen.–Manuel, ni ere ezkondua nago –esan zuen, begiratu la-

bur bat eginez bere ezkontza-eraztunaren urre ia mateari–, etaondo asko dakit, nire lanagatik batez ere, behin ere ez dugulaseguru-seguru jakiten zertan ari den gure bikotekidea. Horiikasi egin behar da, horrekin bizitzen ikasi behar da, zeure bu-rua segundoero segurtasun-faltagatik torturatu gabe. Izangoda arrazoiren bat, nola ez da izango, azaltzen duena zergatikzegoen zure senarra han eta zuri ez dizun esan, baina bada-kigu seguru bera dela. Inork ez dio telefonoari erantzun gureMonforteko lankideek daukatelako zaintzapean. Zure sena-rraren gorpua Lugoko Institutu Anatomiko Forentsera era-man dute, baina horrez gainera senide baten identifikazio po-sitiboa ere badaukagu. Dudarik batere gabe, Álvaro Muñiz deDávila da, berrogeita lau urteko gizona.

Buruarekin ukatu zuen Manuelek Acosta sarjentuarenarrazoibide bakoitza, Álvarori buruzko okerra eraztun harendistira galduari egozten zion bitartean, bikote-harremaneiburuzko balio absolutuak aldeztera bultzatzen baitzuen sar-jentua. Ordu batzuk bakarrik pasatu ziren Álvarorekin az-kenekoz hitz egin zuenetik, eta Bartzelonan zen, ez Lugon,zer demontre ibili behar zuen Álvarok Lugon. Manuelek

15

Page 14: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

ezagutzen zuen bere senarra, bazekien non zegoen, eta ezzegoen Lugoko errepide zikin batean. Gorroto zien biko-teei buruzko absolutuei, gorroto zien gauza guztiei buruzkoabsolutuei, eta hasia zen sarjentu marijakintsu hura go-rrotatzen.

–Álvarok seniderik ez du –ezeztatu zuen.–Manuel…–Tira, senideak izango ditu, mundu guztiak bezala, baina

inolako harremanik ez dauka senideekin, erlaziorik batere ez.Halaxe zen Álvaro eta biok elkar ezagutu baino askoz ere le-henago ere, Álvaro, oso gaztea zela, independizatu zenetik.Oker zaudete.

–Manuel, zure senarraren telefonoan zure izena eta zure te-lefono-zenbakia ageri dira Aa erreferentziarekin –azaldu zionemakumeak eramankor.

–Aa erreferentzia… –xuxurlatu zuen Manuelek.Ondo gogoratzen zen, aspaldiko gauza zen. Aa erreferen-

tzia, “Abisatu”, DGTtik bidalitako gomendioa zen, istripu batizanez gero nori jakinarazi jakiteko. Bere telefonoko agendakotekla zanpatuta, hango Aa ikusi zuen, Álvaro. Segundo batzukeman zituen izena osatzen zuten letrak banaka-banaka berri-kusten, eta begiratua lainotzen sumatzen zuen begietan pila-tzen hasitako malkoen pisuarekin. Orduan, beste salbagailubat heldu zen.

–Baina inork ez dit deitu… Deitu beharko zidaten, ezta?Alferezak ia-ia pozik ematen zuen hitza hartzeko abagunea

zuelako.–Halaxe egiten zen duela pare bat urte arte, telefonoz ja-

kinarazten zitzaion zegokion pertsonari, eta, halakorik ez ba-zen, “etxea” edo “gurasoak” markaturiko telefonora deitu etaalbistea ematen zen… Baina oso traumatikoa zen, eta behinbaino gehiagotan dei haiek bihotzekoak eragin zituzten,

16

Page 15: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

istripuak… edo desiratzen ez ziren erreakzioak… Hobetzensaiatzen gara. Protokoloak identifikazio positiboa eskatzen duorain, zenduaren etxetik gertuena dagoen kuartelera abisatzenda eta bi guardia joaten gara beti, bat goi mailakoa, kasu ho-netan bezala, eta albistea zuzenean ematen dugu edo identi-fikaziora laguntzen diogu dagokion pertsonari.

Orduan, dantza hark, eseri, zaude geldi, dantza hark guz-tiak beste helbururik ez zeukan: protokoloa zen, munduko al-bisterik txarrena emateko antolatua; hango hiru lagunetakobik bakarrik ezagutzen zuten protokoloa zen, eta harentzat,orain bazekien, ez zen inolako errekurtsorik.

Zenbait segundoz geldi eta isilik geratu ziren guardiak, al-ferezak emakumeari presa-keinu bat egin zion arte.

–Senideren bati edo lagunen bati deitu nahiko diozu be-harbada, zurekin egon dadin… –iradoki zion emakumeak.

Erdi ergelduta begiratu zion Manuelek sarjentuari. Nekezailegatzen zitzaizkion haren hitzak, beste dimentsio batetikhitz egingo balio bezala, edo urpetik.

–Orain zer egin behar dut? –galdetu zuen.–Esan dizudan bezala, gorpua Lugoko ospitaleko Institutu

Anatomiko Forentsean dago. Han esango dizute zer urratsegin behar duzun, eta gorpua emango dizute hobiratzeko.

Inondik ere ez zuen adorea itxuratuz, Manuel zutik jarrizen eta sarreraren aldera abiatu zen, bere atzetik joatera be-hartuz guardiak, bakarrik geratu orduko arrebari deitukoziola aginduz. Ondo jakinik lasai behar zuela egon guardiakgainetik kendu nahi bazituen, bostekoa eman zien. Agenteenbegiratu miatzaileari igarri zion, eta ez zen ondo adostenagurtzean egin zituzten keinu atseginekin. Eskerrak eman ziz-kien berriz ere, eta atea itxi zuen.

Zenbait segundoz zain geratu zen, zur epelean berma-tuta, guardiak ere adi egongo zirela beste aldean pentsatuz.

17

Page 16: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Inoiz behar adina gelditu ez zen angelu hartatik beha geratuzen, nola korridore txikia irekitzen zen egongelara eta argita-sunez lehertzen zen beste muturrean, zurtoinetan estututakolore-sorta bat balitz bezala. Azken hamabost urtean Álvaro-rekin partekatu zuen etxebizitza zen, eta, etxeko behatoki eze-zagun hartatik ikusita, ikaragarri handia iruditu zitzaion. Ar-gia oldeka sartzen zen leihoetatik eta altzarien angeluaklausotzen zituen, haien zuritasuna urtuz eta pareta eta sa-baiarenarekin bateratuz; eta une hartan bertan, lurralde mai-tatu hark, lurralde ezagun hark, beraren etxea izateari utzi zioneta eguzki izoztuzko ozeanoa bihurtu zen, gau islandiar dea-bruzkoa, eta Manuel umezurtz sentitu zen berriz ere, ospita-leko beste gau hartan bezala.

Arrebari deitu. Irribarre mikatz bat egin zuen hartan pen-tsatzean, oxala deitu ahal balio. Ondoeza sumatu zuen, ba-zetorkion bularrean gora, altzoan pausatu nahi zitzaion ani-malia bero eta zital baten moduan, eta begiak malkoz betezitzaizkion konturatu zenean hilak zirela deitu nahi liekeen bipertsonak.

Negarra egiteko gogoari eutsiz, egongelara itzuli zen, le-hengo leku berean eseri zen eta telefonoa hartu zuen mahaitxikitik. Pantaila aktibatu zuenean, Álvaroren izena agertu zendei-aukera moduan. Une batzuetan hari beha egon ondoren,hasperen egin eta beste izen bat bilatu zuen agendan.

Meiren emakume-ahots gozoak erantzun zuen beste al-dean. Álvaroren idazkaria zen Mei Liu, bazeramatzan hamarurtetik gora postu hartan.

–A, kaixo, Manuel, zer moduz zaude? Nola doa zure az-ken nobela? Dagoeneko irakurtzeko irrikaz nago. Álvarokesan dit sinestezina izango dela…

–Mei –eten zuen Manuelek neskaren erretolika–, Álvaronon dago?

18

Page 17: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Pare bat segundoko isilune bat izan zen linearen beste al-dean, eta orduan Manuelek jakin zuen Meik gezurra esangoziola, eta argitasun-une horietako bat ere izan zuen, zeinean,istant batez ikus baitezake batek mundua mugiarazten duenmakineria, gure begietara, errukitsu, ia bizitza osoan ezkuta-tzen zaion hori.

–Álvaro? Ba… Bartzelonan dago.–Ez niri gezurrik esan, Mei –eskatu zion Manuelek, za-

karkeriaz baina xuxurlaka ia.Lineako isiltasunak neskaren egonezinaren segurtasuna

ekarri zion, eta argi sumatu zuen nola baliatzen zuen etenaaitzakiaren bat etsi-etsian bilatzeko, era horretan segundobatzuk gehiago izango baitzituen pentsatzeko.

–Ez dizut gezurrik esaten, Manuel… Zergatik esan beharnizun nik gezurra? –Zorrotzagoa zen orain Meiren ahotsa, ne-garra egiteko puntuan balego bezala. Aitzakiak, galderak…Disimulu-bide guztiak, erantzun zuzena saihesteko–. Zera…Bartzelonan dago, hotel-kate katalan horren zuzendaritzako-ekin daukan bileran.

Behatz-kozkorrak zuritu zitzaizkion arte estutu zuen Ma-nuelek telefonoa eskuan, begiak itxi eta eginahalak eginezeutsi zion telefonoa urrutira bota, txiki-txiki egin, mila pus-katan hautsi eta lineatik iristen zitzaizkion gezurrak isilaraz-teko desirari. Hizketan hasi zen, doinua menderatzen saiatuz,amore ez emateko behintzat garrasi egiteko gogoari.

–Oraintxe bertan atera dira nire etxetik bi guardia zibil,eta esan didate Álvaro ez zegoela Bartzelonan, gaur gaueanhil dela trafiko-istripu batean eta Lugoko gorpu-biltegiandagoela… Beraz, utzi alukeriak eta esadazu, zuk nahitaez ja-kin behar zenuen-eta, Álvaro non zegoen? –Arrastaka esanzituen hitz bakoitzaren silabak, xuxurlatuz, amorrazioarieusteko.

19

Page 18: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Emakumearen ahotsa ulu batean hautsi zen, eta Manue-lek ia-ia ezin izan zuen ulertu zer esaten zuen.

–… Asko sentitzen dut, Manuel, asko sentitzen dut.Manuelek telefonoa eskegi zuen, eta Mei, hirugarren sal-

bagailua izan zitekeen hura, ez zen salba-gerriko gertatu.

20

Page 19: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

EGUZKI ISLANDIARRA

Tristura-usaina zerion itxarongelari. Parez pare jarritako plas-tikozko aulkien bi ilarek justu-justu uzten zioten tokia husgunekomun estu bati, non hatsak eta gorputz-humore arreek lurrinkiratseko hodei batean flotatzen baitzuten, zain zeudenenaurpegi minduetan lausotuz. Arrunt atsekabetuta, korridore-aren aldera jo zuenManuelek berriz, eta begiratuarekin segituzion atezainarengana, eta hark, baietz eginez, ostera ere adie-razi zion han itxoin behar zuela. Baztertu egin zuen espazio es-tua eserleku libre bakarreraino gurutzatzeko ideia, zain zeu-denen belaunak eta oinak saihestuz ibili beharko baitzuen, etaaitzakia-arrosario bat aletuz hezur haien artean aurrera egiteko.Zutik geratuko zela erabaki zuen, eta, ez baitzuen jarraitu nahibegiratu guztien ardatza izaten, paretan bermatu zen, sarre-ratik gertu, arnasa hartzeko moduko aire-kopuru bat eskuratuahal izateko, nahiz eta hartara zaindariaren arau zorrotzarenkontrolaren mende jarraitzearen prezioa ordaindu behar.

Areto haren luzapena balitz bezala, ur kloratuaren gisanilundurik egin zion harrera Lugoko zeruak hirira heldu ze-nean. Harrera hotza, eta harekin batera hogei gradu eskas;Madrilgo bero astunarekiko eta argitasun itsugarriarekikokontrastean, ia-ia aurrez antolaturiko gauza iruditu zitzaion,giro estutzaile eta lazgarria sortzeko xedea zuen baliabide li-terario bat balitz bezala.

Aireporturik ez zen Lugon. Santiago de Compostelarainojoatea hegazkinez pentsatu zuen, hura baitzen hurbilena, eta

21

Page 20: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

auto bat alokatu gero Lugoraino; baina barruan zeukana,oraindik izendatzeko gauza ez zen zera hura, ezin zen zainegon hurrengo hegaldirako falta ziren bi orduz, eta ez zen ka-bitzen hegazkin baten kabinan.

Jantzitegia irekitzea izan zen zailena, bien trajeen artetik bi-daia-zorro txiki bat ateratzea eta zalaparta batean derrigo-rrezko gauzak hara botatzea, hala iruditu zitzaion Manueli.Geroago ikusi zuen lau gauza alferreko arrastatu zituela bereihesaldian, beharrezko gehienak ahaztuta. Ihes-sentipena are-ago egin zitzaion buruan berrikusi zituenean etxean eman-dako azken minutuak. Madrildik ateratzen ziren hegaldienkontsulta bizkorra, presaka prestaturiko zorroa eta komoda-ren gainean zegoen bien argazkiari ez begiratu nahi izana.Orain ezin zuen gogotik atera. Bion lagun batek hartu zuenaurreko udako arrantza-egun batean. Manuel distraiturik ze-goen itsasoaren azal zilar-koloreari begira; Álvaro, gazteagoa,mehea, are argiagoa eguzkiarekin ile gaztaina argia, berari be-gira zegoen, irribarrez, bere irribarre sekretu eta txiki harekin.Álvarok jarri zuen lauki batean, baina berari ez zitzaion hain-beste gustatzen. Irudi haren aurrean, irudipena zeukan, betibezala, despistatuegia zela, une baliotsu bat galdu zuela, esa-nahiz zamatua eta sekula berriz ezin berreskuratuko zuena.Bere bizitza propioan guztiz inoiz egon ez zelako susmoa be-rresten zion kamerak harrapatu zuen istant labur hark, etaideia hura gaur epaia zen ia-ia.

Areto hartan itxoin beharraren gelditasunak bat-batekobalaztatze baten irudipena sortzen zion, errepidera sartu zenabiadarekiko kontrastean, minutu bat gehiago edo gutxiagoizateak aldatuko balu bezala Álvaro hila egotearen egitatea.Ametsetan bezala korritu zuen etxea, begiratua gela bakoi-tzean pausatuz, Álvarorenak izan ziren, nolabait ere Álvaroziren gauzen presentziaren egiaztapen bizkorrean; haren

22

Page 21: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

argazkigintzako liburuak, haren marrazketa-koadernoak ma-hai gainean, eserleku baten bizkarretik zintzilik zegoen jertsezaharra, etxean egoteko janzten zuena eta bota nahi ez zuena,nahiz eta kolorea galdua izan eta eskumuturretan urratuaegon. Ia harrituta egon zen objektu bakoitzari beha, han ja-rraitzen zutelako Álvaro ez bazegoen ere, hura faltatzean, ob-jektuek existitzeari utzi edo lurrindu beharko balute bezala.Begiratu azkar bat egin zion bere mahaiaren gainari, auto-matikoki hartuz bere zorroa, sakelako telefonoa eta karga-gailua. Tebasko Eguzkia eta goiz hartako lana –ondo egiten arizela uste izan zuen hura– gorde ez zituelako segurtasuna zenagian gauza guztietan harrigarriena. Gero, zorigaiztoko hiriharen izena bere autoko nabigatzailean sartu behar izanarenzama higuingarria. Ia bostehun kilometroko isiltasuna, lauordu eta erdi eskasean korrituak, erantzun gabe galtzen utzizituen Meiren deiek bakarrik etenak. Etxeko argi guztiakitzali ote zituen ere ez zekien seguru.

Aztoratuta aditu zuen gizon baten negarra. Emaztea izanbehar zuenaren lepoan ezkutatzen zuen aurpegia, eta Ma-nuelek ezin ulertu zituen hitzak xuxurlatzen zituen. Ikusi zuennolako neke-keinuz laztantzen zion emakumeak lepondoa gi-zonari, baita aretoan zeuden batzuen begiratuak ere, nola ar-nasa sakon hartzen zuten, ezpainak estutuz, arnasestuka, oina-zeari eusten dioten umeen moduan.

Berak ez zuen negarrik egin, ez zekien hori normala zenedo ez. Une jakin batean, guardiak etxetik joan zireneanhain zuzen ere, negarra egitekotan egon zen, bere begi ikara-tuen aurrean ikusi zuenean nola lausotzen ziren bere etxearenmugak taxutzen zituzten lerroak. Baina negarra egiteko be-rotasuna behar zen, edo bai behintzat nolabaiteko suharta-suna; eta bihotzaren parte bat ere izoztu zion etxeaz jabetu zen

23

Page 22: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

hotz ikaragarriak. Osorik izoztea nahiko zuen, etxea inbadituzuen mamu izotzezkoa gauza izatea urratzeko bularrean tau-padaka ari zitzaion badaezpadako giharraren zuntzak ere.Baina, haren ordez, lozorro kimiko moduko bat ipini zionodolaren isuriaren lekuan; bizitza-hari miserable bat, zeken-keriaz zamatua, une hartan segurtasunak baino gehiago za-lantzak garraiatzen zituena.

Batere akatsik gabeko trajez jantzitako bi gizon zeuden zainmostradorearen ondoan. Manuelek ikusi zuen nola haietakobat zenbait pauso atzerago geratzen zen, eta bitartean besteakhitz batzuk murmurikatzen zituen, hain isilka non atezainaaurrera makurtzera behartu baitzuen aditu ahal izateko. Bu-ruaz baietz eginez, bisitariengan zuen interesa ezkutatu gabe,itxarongela seinalatu zuen.

Zaindariari galdetu zion gizonak hitz batzuk trukatu zi-tuen bizkor-bizkor bestearekin, eta biak joan ziren aretora.

–Manuel Ortigosa?Doinu ongi heziak eta traje garestiek aretoan zain zeuden

guztien arreta erakarri zuten. Manuelek baietz egin zuen,pentsatuz gizon haiek ondoegi jantziak zeudela medikuak edopoliziak izateko.

Hitz egin zuen gizonak eskua luzatu zion.–Eugenio Doval naiz, Adolfo Griñán jauna aurkezten di-

zut –esan zuen.Azken honek ere bostekoa eskaini zion, eta hitza hartu

zuen:–Hitz egingo al dugu pixka batean?Aurkezpenak ez zuen ezertxo ere argitu, eta Manuelek

susmatu zuen bezala, bi gizon haiek ez zirela sendagileakbesterik ez zion jakinarazi. Manuelek keinu bat egin zuen are-toaren eta bere ingurukoen aldera, heldu berriak sartzeragonbidatuz.

24

Page 23: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Begiratu lotsagabeak kontuan hartu gabe, hodei lurrin-tsuaren gainetik jaso zituen Griñánek begiak, sabaiaren zatieder bat hartzen zuen arrasto hori ertz-ilun batean pausatu zi-tuen arte.

–Jainkoarren! Hemen ez. Egiaz sentitzen dugu lehenago ezailegatzea eta trantze honetatik zu bakarrik pasatu beharizana. Etorri al da inor zurekin? –galdetu zuen, nahiz eta, Ma-nuelen inguruko pertsona ilunak aurrenekoz azterturik, gauzasegurutzat eman zuen ezetz.

Manuelek ezetz egin zuen buruarekin.Griñánek ostera ere sabaiko arrastora jaso zituen begiak.–Goazen kanpora.–Baina hemen itxoiteko esan didate… –esan zuen Ma-

nuelek.–Horregatik ez kezkatu, oso gertu egongo gara, eta jakin

behar dituzun alderdi batzuen berri eman ahal izango dizugu–esan zuen Dovalek, solaskidea lasaituz.

Erantzunen aginduak Manuelen uzkurtasuna gaindituzuen, eta haien atzetik atera zen aretotik, aretokoen begiratuhezeak bizkarrean lerratzen sumatuz, eta galdezka bere arteanzein demontre ote ziren bi gizon haiek. Hitzartuta baleude be-zala, isilik abiatu ziren hirurak, igaro ziren kontroletik –hirugizonei begia kendu gabe jarraitzen zuen atezainak han– etakorridorearen amaierara heldu ziren, non espazioa gune bi-ribil batean irekitzen baitzen, eta freskagarri-makina bat etakafe-makina bat sartu zituzten nola edo hala. Dovalek keinubat egin zuen, presentzia argitsu haiek seinalatuz.

–Zer edo zer hartu nahi?Manuelek ezetz egin zuen, aretoaren aldera jiratuz ur-

duri.Griñán izenekoa jarri zitzaion aurrean.

25

Page 24: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

–Notarioa naiz, zure senarraren auziez arduratzen nintzeneta, gainera, haren testamentu-betearazlea naiz. –Serio-serioerreparatu zion Manueli, gerrako ohoreak errezitatu berribalitu bezala.

Manuel txundituta geratu zen. Batere asaldatu gabe be-hatzen zion gizona aztertu zuen zenbait segundoz. Dovalen-gana eraman zituen orduan begiak, erantzun bat aurkitukozuelakoan harengan, edo, agian, burla-zantzu bat, broma ba-ten biktima zela adieraziko zion zerbait.

–Badakit hau dena sorpresa dela zuretzat –onartu zuenGriñánek–. Don Álvaroren ondarearen kudeaketaren eran-tzule gisa, badakit zuen harremanaren gorabeheren berri.

–Zer esan nahi duzu? –galdetu zuen Manuelek irudikor.Eramankor ametitu zuen Notarioak Manuelen errezeloa.–Badakit urte batzuk direla ezkondu zinetela, eta askoz

gehiago elkarrekin bizi zinetela. Esan nahi dizudana da, hainzuzen ere, badakidala orain azaldu behar dizkizudanak berriakdirela zuretzat.

Manuelek hasperen egin zuen eta besoak gurutzatu zituen,defentsazko keinu argian. Ez zen Manuelen egunik onena,inondik ere. Meirekin izandako elkarrizketan galdu zuen Ál-varoren heriotzaren berri izan ondoren geratzen zitzaion ke-men eskasa, baina prest zegoen armistizio bat sinatzeko argipixka bat ematen zionarekin, ulertu ahal izateko zergatik ze-goen bere senarra munduko bazter urrun bateko gorpu-bil-tegiko mahai metalikoaren gainean hilik. Mostradorearenaldera jiratu zen une batez, urrutitik miatzen jarraitzen zuenatezainaren aldera, eta berriz ere bi gizonen aldera erreparatuzuen.

–Esango al didazue zer ari zen Álvaro hemen? Zer ari zenordu horietan errepide horretan? Baduzue horretarako eran-tzunik?

26

Page 25: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Griñánek Dovali begiratu zion une labur batez, eta honek,kopetilun, pauso bat eman zuen haren aldamenean jartzeko.

–Álvaro hemen zergatik zegoen azaltzen duen arrazoia dahementxe jaio zela, eta hementxe dagoela haren familia-etxea.Ez dakit nora zihoan istripua izan zuenean, baina Guardia Zi-bilak esango zizun bezala, ez dirudi beste ibilgailurik na-hastu zenik istripuan, eta bolantean lo geratu zela adieraztendute datu guztiek. Lastima da, berrogeita lau urte, bizitza osoaaurretik, mutil zoragarria zen eta nik estimazio handia nion.

Gogora etorri zitzaion orduan Manueli irakurri zuela Ál-varoren NANean bere jaiolekuaren izena. Sekula lotua egonez zen tokia. Ez zitzaion iruditzen inoiz aipatu zuenik. Izanere, zertarako aipatu behar zuen? Elkar ezagutu zutenean, argiesan zion familiak ez ziola onartzen homosexuala izatea, eta,beste askok bezala, Madrila ailegatu eta askatasunean bizitzenhasi zenean, iraganarekiko lotura oro urratu zuela.

–Bartzelonan egon behar zuen ordea, zer ari zen hemen?Nik dakidala urteak dira bere familiarekin harremanik ezduela.

–Zuk dakizula… –esan zuen Griñánek isilka.–Zer esan nahi didazu? –galdetu zuen idazleak minduta.–Begira, Manuel, horrela dei diezazuket? Beti aholkatzen

diet nire bezeroei zintzoak izateko, egia esateko batez ere se-narrari edo emazteari, azken finean haiekin bizituko dira etahaiek pairatuko dituzte lagunaren heriotzaren gorabeherak.Álvaroren kasua ez zen salbuespena izan, baina ni ez naiz norjokatu zuen moduan jokatzera bultzatu zuten arrazoiak etamotiboak epaitzeko. Neure gain hartu dut tsarraren posta-riaren eginkizuna, eta zuretzat daukadan informazioaren ga-rraiatzailea izateak ez nau zure begietan atsegina egingo,baina hauxe da nire lana, hitza eman nion Álvarori, eta bu-kaera arte beteko dut. –Eten dramatiko bat egin eta jarraitu

27

Page 26: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

zuen–: Álvaro Muñiz de Dávilak Santo Toméko markes-ti-tulua hartu zuen duela hiru urte, aita, aurreko markesa, hil ze-nean. Markesgo hau Galiziako titulurik zaharrenetako bat da,familiaren pazoa istripua gertatu zen tokitik kilometro gutxiradago, eta oraingo honetan nik ez banekien ere hemen zenik,zalantzarik gabe esan diezazuket maiz bisitatzen gintuela,bere betebeharrez arduratzera etorrita.

Manuelek, liluratuta aditu baitzuen notarioaren hitz ba-koitza, ezin izan zuen burlazko keinu bat ezkutatu esan zue-nean:

–Zuk adarra jo nahi didazu.–Benetan esaten dizut, egiazkoak dira esan dizkizudan

hitz guzti-guztiak, eta aurkeztuko dizkizut frogak, ezeren du-darik baldin baduzu.

Manuel atzera jiratu zen urduri, atezainari begiratu zion,eta ostera ere Griñáni.

–Esaten didazu, beraz, nire senarra noblea zela, zer esanduzu, markesa? Etxaldeak, pazoak eta nik berririk ez dudanfamilia bat zeuzkala; emaztea eta seme-alabak ere bazituelabesterik ez da falta –esan zuen ironiaz.

Gizonak eskuak jaso zituen suminduta.–Ez, Jaunaren izenean! Esan dizudan bezala, Álvarok aita-

ren titulua heredatu zuen hura hil zenean, duela hiru urte. Or-duan ezagutu nuen nik, familiaren auziez arduratzen hasi ze-nean. Ulertu behar duzu nobleziako titulu bat arreta emanbeharreko betekizuna dela, eta Álvarok arreta eman zion.

Manuelek kopeta zimurtua zeukan. Begien atzean mailukahasi eta burezurretik laba beroaren gisan zabaltzen ari zi-tzaion buruko mina arindu nahian, behatz izoztuen puntakkopetaren erdira eraman zituenean nabaritu zuen.

–Guardia zibilek esan didate senide batek ezagutu duelagorpua.

28

Page 27: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

–Bai, haren anaia Santiagok, hiru anaietan erdikoak. Ál-varo zaharrena zen. Francisco, gazteena, aita hil eta handik gu-txira hil zen; depresioa izan zuen eta arazoak zituen nonbaitdrogekin, gaindosi bat hartu zuen. Suerte txarrak gogor as-tindu du familia hau azken urteotan. Ama bizi da oraindik,baina ez dago batere ondo.

Buruko mina okerrera zihoakion Manueli.–Sinestekoa ere ez da… Nola izan liteke hori dena hain-

beste denboran gordeta edukitzea? –xuxurlatu zuen, zehazkiinori mintzatu gabe.

Dovalek eta Griñánek goibelduta begiratu zioten elkarri.–Ezin dizut lagundu, ez dakit zergatik erabaki zuen Álva-

rok horrela jokatzea, baina oso xedapen argiak utzi zituen hil-tzen bazen egin behar zenaz, zoritxarrez gertatu den bezala.

–Zer esan nahi duzu? Zer adierazi nahi duzu, Álvarok hilbehar zuela uste zuela nolabait ere? Mesedez, argi hitz egin,kontura zaitez zer egoeratan nagoen, oraintxe jakin dut niresenarrak, zeina oraintxe hil baita, nik ezagutzen ez nuen fa-milia bat zeukala. Ez dut ezer ere ulertzen.

Griñánek baietz egin zuen, abailduta.–Konturatzen naiz, Manuel, oso gogorra izan behar du ho-

nek zuretzat. Alegia, bada testamentu bat Álvaroren azken bo-rondateak arautzen dituena, eta hori, bestalde, ohiko gauza daharen posizioko pertsonen artean, segurtasunagatik egiten da.Bere betekizunak onartu zituen unean idatzi genuen lehentestamentua, eta urteotan zenbait aldiz aldatu da dokumen-tua, zer egoeratan zegoen ondarea. Beste xehetasun batzuk ereutzi zituen Álvarok zehazturik, hau da, nola nahi zuen gau-zak egitea hiltzen zenean. Dagokion unean irakurriko da tes-tamentua, jakina, baina esana utzi zuen hil eta handik hogeitalau ordura gutun bat irakurri behar zela bere azken boron-dateak azaltzeko, eta horrek, esatea atrebentzia ez bada, asko

29

Page 28: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

errazten dizkie gauzak oinordekoei eta senideei, lehen iraku-rraldi horretan testamentua publikoa egin baino lehen jakingobaitute xedapenen berri, eta testamentua osatzen duen klau-sulan ageri denez, hiru hilabete barru izango da irakurraldipubliko hori.

Manuelek begiratua jaitsi zuen, harrimena eta ezintasunanahasten zituen keinu batean.

–Gela bat erreserbatzera ausartu gara, hiriko hotel ba-tean, zuk ez zenuen denborarik izango-eta halako gauzetarako.Dei bat egin dugu familia osoa bihar goizean nire bulegoanbil dadin, dokumentu hau irakurtzeko xedeaz. Automobil batbidaliko dugu hotelera zure bila. Etzi lurperatuko da gorpua,As Grileiras pazoko familia-kanposantuan.

Lehertuko zitzaion Manueli burua.–Baina zer lurperatze eta lurperatzeondo? Zeinek erabaki

du hori? Niri ez dit inork ezer galdetu. Esan beharko dut nikere zer edo zer, ez? –esan zuen ahotsa pixka bat jasoz, inportagabe atezainak aditzen ote zion ala ez.

–Familiaren tradizioa da… –hasi zen Doval azalpenakematen.

–Inporta zaizkit asko niri tradizioak eta alukeria horiek,zein uste dute horiek direla…? Ni senarra naiz.

–Ortigosa jauna –eten zuen Griñánek–, Manuel –esanzuen adiskidetu nahian bezala–, horixe da Álvaroren xeda-penetako bat, haren nahia zen bere familiaren kanposantuanhobiratzea.

Ia bortizkeriaz ireki ziren une hartan Griñánen eta harenidazkariaren atzean itxita zeuden ate kulunkariak, eta begi-ratzera bueltatu beste erremediorik ez zuten izan hiru gizonek.Berriz ere, bi guardia zibil. Oraingo honetan, bi gizon, batamutikoa ia, bestea berrogeita hamarrak ondo paseak. Gaztea,mehe-mehea; adinekoa, berriz, guardia zibil baten parodia

30

Page 29: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

izan zitekeen. Metroa eta hirurogeita bost ere ez zituen neur-tuko, agian beste garai batzuetako aztarrena, polizia hain zo-rrotza ez zenekoa bere kideen altuerari zegokionez, bainaorobat zen duda egitekoa utziko ote zizkion gaur egun Úbe-dako Akademiako sarrera-proba gogorrak gainditzen uni-forme primeran lisatuaren itxura martzialaren azpian nekezezkutatzen zen sabel irtenak. Eta, erramate gisa, hari zuri ugarisumatzen hasten ziren bibote bat ageri zuen goiko ezpaina-ren gainean; hari zuriak ageri zituen halaber lokietan eta pa-tilletan, zeinak, itxura guztien arabera, mozketa-erakusgaiakaspaldian berriztatu ez zituen bizargin batek moztuak baitzi-ren, labanaz seguru asko.

Guardia zibil zaharrak mespretxuzko begiratu bat eginzuen Doval eta Griñánen trajeen aldera, eta galdetu bainogehiago, ia-ia berretsi zuen:

–Nogueira tenientea, guardia zibila. Álvaro Muñiz de Dá-vilaren senideak?

–Beraren lege-ordezkariak gara –jakinarazi zion Griñánek,guardiak jaramonik egin ez zion esku bat luzatuz–. ManuelOrtigosa –esan zuen, esku berarekin seinalatuz– senarra da.

Guardiak ez zuen harrimenezko keinua ezkutatu.–Senarra, zerarena…? –esan zuen, behatz lodia besabu-

ruaren gainetik jasoz eta atzealdeko toki hipotetiko bat seina-latuz. Nazka-begiratu bat egin zion beste guardiari, baina, orrigarbi baten bila baitzebilen hura bere ohar-koaderno txikian,ez zuen desiraturiko babesa izan. Ez zion itxuraz adorerikkendu–. Ez genuen besterik behar –esan zuen ahopean.

–Arazoren bat duzu horrekin? –galdetu zion Manuelek,kokotsa jasoz.

Erantzun ordez, lagunaren konplizitatea bilatu zuen osteraguardiak, eta hark, oraingo honetan, besaburuak jaso zituen,ez baitzuen oso ondo entenditzen zer zen hura dena.

31

Page 30: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

–Zaude lasai, forentsearen mahaiaren gainean dagoenada hemen arazoak dituen bakarra –esan zuen, legegizonen dis-gustua sorraraziz eta are gehiago iltzaraziz Manuelen begira-tua bere begietan–. Galdera batzuk egin behar dizkizut.

Manuelek baietz egin zuen.–Noiz ikusi zenuen azkenekoz?–Herenegun, arratsaldeko azken orduan, bidaian abiatu ze-

nean. Madrilen bizi gara.–Madrilen… –errepikatu zuen tenientek, gazteak oha-

rrak behar bezala hartzen zituela segurtatuz aldi berean.–Noiz egon zinen azkenekoz berarekin harremanetan?–Atzo gauean, ordu batak aldera, telefonoz deitu zidan, eta

hamar edo hamabost minutuz aritu ginen hizketan.–Atzo…, gauean… Esan al zizun non zegoen edo nora

zihoan?Manuelek segundo batzuk hartu zituen erantzun aurretik.–Ez, hemen zegoenik ere ez nekien, Bartzelonan zela uste

nuen, bezero batekin bilera batean elkartzeko. Publizistada… zen, kanpaina bat egin zuen hotel-kate batentzat eta…

–Bezero batekin.Krudela eta iraingarria gertatzen zitzaionManueli guardiak

bere hitzak errepikatzen zituen modu nekatu hura, nahiz etaulertzen zuen, guardiaren doinu arin burlazkoagatik bainoareago, engainatu zutela agerian jartzen zuen froga ageriko-aren krudelkeriagatik zituela sentipen haiek.

–Zertaz hitz egin zenuten? Gogoan duzu zer esan zuen?–Ez genuen gauza jakinez hitz egin, oso nekatua zegoela

esan zidan, eta etxeratzeko gogoz zegoela…–Igarri al zenion bereziki urduri, ernegatuta, haserre ote ze-

goen?–Ez, nekatua besterik ez…–Esan al zizun eztabaidaren bat izan ote zuen inorekin?

32

Page 31: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

–Ez.–Zure… senarrak… ba al zuen etsairik, mendekatu nahi

zuen norbait edo?Manuelek nahasirik erreparatu zien legegizonei erantzun

aurretik.–Ez. Ez dakit. Ez, nik dakidala. Zer dela-eta galdera ho-

riek? –erantzun zuen Manuelek leher eginda.–Ez, berak dakiela… –errepikatu zuen tenienteak.–Ez al didazu ezer esan behar? Zergatik galdetzen didazu

Álvaroren etsaiez? Baina zuk uste duzu…?–Berrets al dezake inork zu gaur goizaldeko ordu batean

Madrilen zinela?–Esan dizut Álvarorekin bizi nintzela, eta hura Bartzelo-

nan omen zen. Bakarrik bizi ginen eta atzo ez nintzen atera,ez nintzen inorekin egon, eta, hortaz, ez, ezin dut justifikatuMadrilen nintzenik, nahiz eta zure lankideek baietz esan ahalizango dizuten, hantxe nintzela albistea ematera etorri dire-nean. Baina hau guztia zergatik?

–Gaur egun jakin genezake zein den telefono baten ko-kagunea deia beste batekin gurutzatzen den unean, ehun batmetro gorabeherarekin. Ba al zenekien?

–Primeran iruditzen zait, baina ez dut entenditzen haudena zertara datorren, esango al didazu zer pasatzen den? Zurelankideek esan didate Álvaro lo geratu zela bolantean, zati zu-zen batean errepidetik atera zela eta ez zela beste ibilgailurikistripuan nahasirik. –Etsipenezkoa zen kasik Manuelen doi-nua, erotu egiten zuen guardiaren jokamoldeak, beti beste gal-dera batekin erantzun behar hark.

–Nola ateratzen duzu bizimodua?–Idazlea naiz –erantzun zuen Manuelek nekatuta.Guardiak, burua alde batera makurtuta, irribarre txiki

bat egin zuen.

33

Page 32: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

–Oso afizio polita. Eta bizimodua ateratzeko zer egitenduzu?

–Oraintxe esan dizut, idazlea naiz –esan zuen Manuelekberriz, pazientzia galtzen hasita. Morroi hura ergel hutsa zen.

–Idazlea… –errepikatu zuen–. Zer kolore eta modelotakoada zure autoa, jauna?

–BMW urdin bat da. Esango al didazu gauza susmagarri-rik izan ote den nire senarraren heriotzan?

Erantzun aurretik, gazteak azken oharra hartu zuen arteitxoin zuen guardia zaharrenak.

–Pertsona bat trafiko-istripu batean hiltzen denean, to-kian bertan dekretatzen du epaileak hilotza jasotzea, ez daautopsiarik egiten, ez bada aski zantzu badela bestelako kau-sak izan litezkeela susmatzeko. Zure… senarraren –hasperenegin zuen– autoaren atzealdean bada mailatu txiki bat, duelagutxi egina, beste ibilgailu baten pinturaren transferentzia-rekin, eta…

Ate kulunkariak Manuelen atzean zabaldu ziren, eta besteguardia uniformedun bat sartu zen, guardia lodiaren azalpe-nak etenez.

–Zertan ari zara, Nogueira?Bi guardia zibilak nabarmen tenteago jarri ziren.–Kapitaina, hau Manuel Ortigosa da, zenduaren senidea,

oraintxe heldu da Madrildik. Deklarazioa hartzen ari nintzen.Kapitainak pauso bat gehiago eman zuen, bi guardiak

baino aurrerago jarriz, eta esku sendo bat luzatu zionManueli.–Ortigosa jauna, asko deitoratzen dut izan duzun galera

eta Nogueira tenienteak bere presarekin egin ahal izan dizuntraba –erantsi zuen, erantzukiz betetako begiratu bat eginezguardiari–. Nire lankideek esan dizuten bezala, batere duda-rik ez dago zure senarraren heriotza istripuzkoa izan dela, etaez dela beste ibilgailurik izan tartean.

34

Page 33: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Bere gainekoaren irudi zabalak partez ezkutatzen zuenarren, ikusi ahal izan zuen Manuelek Nogueiraren bibotearenazpian agertu zen nahigabe-keinua.

–Baina oraintxe bertan esan dit-eta tenienteak gauza sus-magarririk izan ez balitz ez zutela hona ekarriko…

–Tenientea okerreko konklusiora heldu da –esan zuenkapitainak, aipaturikoari begiratzera makurtu gabe ere–. Bereposizioaren eta familiaren begiramenez ekarri dute hona, osofamilia ezaguna eta estimatua baita eskualde osoan –azalduzuen gizonak.

–Autopsia egingo diote?–Ez da beharrezkoa izango.–Ikus nezake? –erregutu zuen Manuelek.–Jakina, nik lagunduko dizut –esan zuen kapitainak.Esku bat besaburuan ipinita eta pixka bat bultzatuz, lau gi-

zonen artean igaroz gidatu zuen kapitainak Manuel ate ku-lunkarien aldera.

Zuria zen hoteleko gela. Dozena-erdi bat burko zabaltzen zenia ohearen erdiraino. Argi-sorta osoa zegoen piztua –argipuntualak, argi zenitalak, giroko argiak–, eta ohea distira-razten zuen eta ia-ia espejismora heltzen zen sentipen bat era-giten zuten. Goiz hartan etxeaz jabetu eta, itsugarri, Lugo-rainoko ia bostehun kilometroetan lagundu zion eguzkiislandiarraren luzapen mingarria zen argi hura. Lugon, zeruarreak pausaldi bat eman zien Manuelen begiei, eta, migrai-nan gertatzen den bezala, mundua ehunka aurpegiko –aur-pegi lausoak, faltsuak denak– prisma batean zehar ikusten arizelako sentipenari.

Ia argi guztiak itzali zituen, erantzi zituen zapatak, eta,minibar urria miatu ondoren, whiski-botila bat eskatu zuen

35

Page 34: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

gelen zerbitzura. Ez zion itzuri egin zerbitzariaren doinu mu-turtuak ezetz erantzun zionean, galdetu baitzion nahi al zuenbotila osatu jateko zerbaitekin, ezta nolako keinuaz aztertuzuen gela sorbaldaren gainetik whiskia ekartzera etorri zenean,zer bezerok ekarriko dituen arazoak dakienaren begi trebea-rekin.

Lehentxeago, ospitalearen eta hotelaren arteko bide osoanjarraitu zuen Griñánen erretolika atergabeak, notarioak ho-teleraino lagundu nahi izan zion-eta, Manuelen hutsune,zulo guztiak, hark jakin behar zuen eta Álvarok kontatu ezzion guztia osatzeko eginahal alferrekoan. Manuelek hotelekoharrera-mahairaino egin zituen pauso guztiak zaindu zituennotarioak, eta zain zuten Doval, gauza guztiez arduratu on-doren. Oraindik ere luzatu ziren bi legegizonak igogailuenaurrean, halako batean Griñán konturatu bide zen arte Ma-nuelek ikaragarri nekatua behar zuela egon eta seguruena ba-karrik nahiko zuela geratu.

Logelan bakarrik, errazio bikoitza zerbitzatu zuen Ma-nuelek likido horixkatik, eta, oinak arrastaka eramanez,oheraino joan zen. Ohea ireki gabe, bizkarralde lodi bat era-tuz ipini zituen burko guztiak, haien gainean etzan eta bi zu-rrutadatan edan zuen basoaren edukia, botika balitz bezala.Agondu zen, joan zen berriz idazmahaira eta beste kopa batzerbitzatu zuen. Ohera itzuli aurretik, berriz pentsatu eta bo-tila ere eraman zuen. Begiak itxi eta birao bat bota zuen. Be-tazalak estututa ere, gaueko eguzki madarikatu hura bereiz-ten zuen, erredura baten arrastoa erretinan, arrastodistiratsua eta lausoa, ektoplasma zital baten presentzia ba-litz bezala.

Borrokan zebilkion gogoa, pentsatzeko premiaren eta ezpentsatzeko erabaki sendoaren artean. Berriz bete zuen basoa,eta halako abiadaz hustu zuen, non goragale batek emanda

36

Page 35: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

justu-justu eutsi baitzion botaka hasi gabe. Begiak itxi zituen,eta arinduta ikusi zuen desagertzen hasia zela eguzkiaren dis-tira. Ordain gisa, egun hartan izandako elkarrizketa guztienoihartzuna etorri zitzaion berriz burura, nahasturik denakegiazko oroitzapenekin eta eratuz zihoazkion beste batzuekin,garrantzirik gabeko dozenaka xehetasun, bere unean kasurikegin ez ziena, edo agian bai, zentzua hartzen hasten ziren neu-rrian. Álvaroren aita hil zenetik igarotako hiru urteak, harenanaia gaztearen heriotza handik egun gutxira…

Behin, irailean, hiru urte lehenago, mundua bukatzenzela uste izan zuen, seguru uste izan zuen Álvaro betiko galduzuela. Xehetasun guztiekin bizi zitzakeen ostera ere minutuguztiak: haren aurpegi desitxuratua, munduak bezala pisatzenzuen zama baten adierazgarri, eta nolako baretasun diskor-danteaz jakinarazi zion egun batzuetarako alde egin beharrazela. Neurritasun ezin aztoratuzko hura, arduraz tolesten zi-tuen bitartean maletan ipiniz zihoan arropak. “Nora zoaz?”.Isiltasuna galdera guztiaren ondoren, keinu goibela eta begi-ratu urruna bizitza partekatzen zuen gizonaren presentziagaindituz. Alferrik izan ziren erreguak, eskaerak, mehatxuak.Sarreran jadanik, beregana itzuli zen. “Manuel, ez dizut behinere ezer eskatu, baina orain nitaz fidatzea eskatu behar dizut.Fidatzen zara nitaz?”. Baietz esan zion Manuelek, ederki ja-kinik bizkorregi esan zuela, eta ez zela erreserbarik gabekobaietza, ez zela osorik zintzoa hura esatean. Zer egin zezakeenbestela? Maite zuen gizona etxetik zihoan, behatzen artean ur-tzen zitzaion, gatz bustia nola. Une hartan ez zegoen seguruazen beste gauzarik, ez bazen ezerk ez ziola Álvarori eutsiko,joan egingo zela nolanahi ere, eta tratu bat onartzeko kon-promisoa zela hura lotzeko balioko zion euskarri bakarra, ha-rekin lotuko zuen gauza bakarra une hartan luzatzen zion as-katasun eta konfiantzazko katea izatea arriskatuz.

37

Page 36: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Maleta txiki bat hartuta atera zen Álvaro etxetik, eta emo-zio-ekaitz bortitz batean murgildua utzi zuenManuel, zeineankezka eta beldurra, itzuliko ez zelako segurtasuna nahastenbaitziren. Azken egunetan egindakoen berrikuste gaixobera,oreka hautsi zen une hauskorraren bila, bien arteko zortzi ur-teko aldearen zama sumatuz, bere liburu eta bizimodu la-saiarenganako nahitasun gehiegizkoari leporatuz kulpa, agiangehiegitxo izan baitziren Álvarorentzat, gazteagoa, guapoagoa,zeragoa izanik; eta mundua bere inguruan nola erortzen zenikusteko izan zuen gaitasun-falta madarikatuz. Bost eguneman zituen Álvarok kanpoan, eta gaueko, presakako deien,erdizkako azalpenen egunak izan ziren, azkeneko unean aterazion konfiantzazko aginduan babestuak.

Ziurgabetasunaren ondoren frustrazioa eta oinazea etorri zi-ren, txandaka-txandaka bata eta bestea, eta, arreba hil zenez ge-roztik, Manuelek betiko joana zuela uste zuen emozioen kon-trol-falta erabatekora heldu zen. Laugarren gauean zain egonzen guztiz etsita, ausartu gabe une bakar batez ere telefonoaaskatzera, etsi gaiztoaren mende erabat, dena galdutzat emaneta azken errematetzat lepoa eskaintzen den puntu horretan.

Deiari erantzun zionean ohartu zen bere ahotsean ageri zenerreguaz.

–Pare bat egun esan zenuen… Laugarren eguna da gaur.Álvarok hasperen egin zuen erantzun aurretik.–Zerbait gertatu da, espero ez nuen zerbait, eta gauzak na-

hasi egin dira.Adorea hartuta, xuxurlaka, galdetu zuen:–Álvaro, itzuliko zara? Egia esan.–Jakina itzuliko naizela.–Ziur zaude?… –Apustua bikoiztu zuen, dena gal zeza-

keela jakinik, eta aukera bat oparitu zion–: ezkonduak gau-delako baldin bada…

38

Page 37: uzta gorria - Erein Argitaletxea · 2018. 8. 2. · uzta gorria 20. ... nel mozkorrak balira bezala barku txikiegi batean orekari eutsi nahian. Korridorean barna, egongelara gidatu

Linearen beste aldean, Álvarok airea sakon barneratu etaozen eta mantso kanporatu zuen, ezin nekatuago. Edo erne-gatua ote zegoen? Haserre, traba egiten zion zerbaiti aurre egineta irteera bat eman behar ziolako?

–Itzuliko naiz hori delako nire tokia, hori delako egin nahidudana. Maite zaitut, Manuel, eta zurekin egon nahi dut.Munduko beste edozer gauza baino gehiago nahi dut etxeraitzuli, eta gertatzen denak ez du zerikusirik batere gurekin.

Hainbesteko desesperazioa zegoen ahots hartan, non Ma-nuelek sinetsi egin baitzion.

39