2015eko urteko txostena - tecnalia.com · aurrerapen handia dira alor horretan. hainbesteraino,...

37
1 2015EKO URTEKO TXOSTENA

Upload: buicong

Post on 11-Aug-2019

214 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

1

2015EKO URTEKO TXOSTENA

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

2

LEHENDAKARIAREN GUTUNA 03

04ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA 05FUNDAZIOKO PATRONATUA

07TECNALIA INSPIRING BUSINESS

13INFORMAZIO EKONOMIKOA

14ESTRATEGIA 2020

17KUDEAKETA-TXOSTENA

31TECNALIA PERSPECTIVES 2015

26TECNALIA VENTURES

29IKERKETA-BIKAINTASUNEKO TALDEAK (IBT)

30EZAGUTZA-KLUSTERRAK

35EGOITZEN KOKAPENA

33GIZARTE-AINTZATESPENA

Aurkibidea

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

3

Gure lehenengo ziklo estrategikoa osatu da. Garai bereziki zailetan, irmo eutsi diegu gure printzipioei, honela laburtuak misio batean: “Teknologia BPG bihurtzea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzako negozio-aukerak sortuz”. Eta, guztion artean, proiektu bakar eta bereizi bat sendotzea lortu dugu, 2015eko abenduan onartutako plan estrategiko berriak proposatzen duen etorkizuneko TECNALIAren oinarri izan dadin.

Eta ziklo-amaiera honetan, eskerrak eman nahi dizkiot bereziki Joseba Jauregizarri, azken zortzi urteetan TECNALIA proiektuan jarri duen ilusio eta energiagatik. Zortzi urte baino gehiagoz izan da TECNALIAko zuzendari nagusi, eta pertseberantziaz eta arduraz bete du bere kargua testuinguru zail eta zorrotz batean. Haren ondareak eta lanak gure erakundean iraungo dute, eta TECNALIAren etapa berriaren oinarrien parte izango dira.

Iñaki San Sebastiánek gidatuko du etapa berri hori, zeina zuzendari nagusi ondokoa izan baita 2011z geroztik. Zorte ona opa diot TECNALIAren zuzendari-lanetan, 2020a bitartean gure jarduera gidatuko duen plan estrategiko berriak ezarritako erronkak betetzeko.

Izan ere, plan horrek lagunduko digu, I+G+Bko bikaintasuna eta zerbitzu aurreratuak ematea oinarri direla, gure enpresak “4.0 Industria” bihurtzeko eraldaketan eragile izaten.

Kontua ez baita etorkizuna irudikatzea bakarrik, hura elkarrekin sortzea baizik; horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet TECNALIA osatzen duten langileei, enpresei, administrazioei, bazkideei eta gure kolaboratzaileei beren laguntza eta konpromisoagatik. Eskerrik asko denoi.

— JAVIER ORMAZABAL TECNALIAKO LEHENDAKARIA

Lehendakariaren gutuna

2015a oso urte berezia izan da TECNALIA Research & Innovation fundazioarentzat.

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

4

Zuzendari nagusiaren gutuna

Itxaropenez eta erabakitasunez aurrera begiratuz amaitu dugu 2015a.

Bat eginik osatu ditugun 5 urteek, 2011-2015, etorkizuneko historia bat burutu dute. Aldi horretan, fusio horren ondorioz sortu ziren egitura guztiak jada finkatuta, erakundea etapa berri bati begira jarri da, industriarekin, inpaktuarekin eta gailentasunarekin konprometitutako etapa bati begira. Gainera, emaitza ekonomikoak nabarmenki hobetu dira, eta ikerketa eta berrikuntza gehitu zaizkie testuinguru hobe bat adierazten duten parametro ekonomikoei.

Gaur TECNALIA erakunde ezaguna eta aintzatetsia da Europa osoan. TECNALIAren bezero-oinarri handiena osatzen duten ETE-etatik hasi, eta beren epe ertain eta luzeko estrategia teknologikoetarako osagarria gugan bilatzen duten enpresa handietaraino. Europako ospe handieneko unibertsitateetatik hasi, eta oso errotuta dauden ikerketa-zentroetaraino.

Baina garrantzitsuena zera da, TECNALIAk plan bat, asmo bat, helburu bat definitua duela Plan Estrategikoan, gure misioa birformulatzen duena: Teknologia BPG bihurtzen dugu. Oso argi definitu dugu zer posizio dugun ezagutzaren balio-katean, eta fusioaren ondorioz tamaina handia izanagatik ere, sare eta ekimenetan lankidetzan aritzea izango da inpaktu-ekimenak sortzeko modua. TECNALIAk nodo bat izan nahi du unibertsitateen, enpresen, beste ikerketa-zentroen, gobernuen eta gizartearen arteko harremanetan. Bikaintasun teknologikotik antolatzeko gaitasuna duen nodo bat.

XX. mendean sortutako zentroen muina biltzen du TECNALIAk, baina XXI. mendeko ikerketa-zentro baten modura proiektatzen da. Enpresekin konektatzeko modu berriekin, interes-talde berriak sartuz, hala nola business angelak edo I+Gko kapital inbertitzailea, ikerketaren orientazio- eta balorizazio-prozesu berriekin, ezagutzaren transferentziatik ezagutzaren zirkulaziora pasatuz. Industria eraldatzen laguntzeko ideiarekin beti ere.

Erronka eta desafio asko ditugu, baina horretarako, 30 nazionalitatetako giza talde bikain bat dugu, egunero ausarki lan egiten duena nahi horiek errealitate bihur daitezen. Etorkizunean sinesten dugu.

—IÑAKI SAN SEBASTIÁN TECNALIAKO ZUZENDARI NAGUSIA

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

5

Lehendakaria

JAVIER ORMAZABALOrmazabal Corporate Technology, A.I.E.

Lehendakariordea

ASÍS CANALESIberdrola, S.A.

Lehendakariordea

IGNACIOSÁENZ DE GORBEAGaldagileen Elkarteen Espainiako Federazioa

Idazkaria

FERNANDO IRIGOYENKutxabank, S.A.

Patrono bazkideak

ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA, A.I.E.Santiago RementerÍa

BATZ, S.COOP.Bingen Aranzabal

CIE AUTOMOTIVE, S.A.José Esmorís

CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES, S.A. (CAF)Eduardo Etxeberria

EUSKALTEL, S.A.Manuel Salaverria

FAGOR EDERLAN, S.COOP. Juan María Palencia

GALDAGILEEN ELKARTEEN ESPAINIAKO FEDERAZIOAIgnacio Sáenz de Gorbea

FÉLIX IRAOLA GAMESA INNOVATION AND TECHNOLOGY, S.L.José Antonio Malumbres

GERDAU INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO EUROPA, S.A.José Antonio Jainaga

GRUPO IGUALMEQUISA, S.A.José Andrés Gorricho

GRUPO TAMOIN, S.A.Antonio Barrenechea

IBARMIA INNOVATEK, S.L.U. Koldo Arandia

IBERDROLA, S.A.Asís Canales

IBERMÁTICA, S.A.Iñaki Rementería

INDRA SISTEMAS, S.A. Manuel Ausaverri

INGETEAM, S.A.Eduardo Giménez

KUTXABANK, S.A.Fernando Irigoyen

LUIS GOENAGA

ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY, A.I.E.Javier Ormazabal

PETRÓLEOS DEL NORTE, S.A. (PETRONOR)José Ignacio Zudaire

SOCIEDAD FINANCIERA Y MINERA, S.A. - CEMENTOS REZOLAJosé María Echarri

TUBACEX, S.A.Álvaro Videgain

VICINAY CADENAS, S.A.Jesús Navas

ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA, S.L.Norberto Santiago

Patrono instituzionalak

EUSKO JAURLARITZAEstíbaliz HernáezAdolfo MoraisLeyre BilbaoAlexander ArriolaAitor Patxi OregiMaría Aguirre

ARABAKO FORU ALDUNDIAJavier Hernando

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAJosé Mª Bilbao

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAGarikoitz Agote

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAAmaia Maseda

Izendapen-patronoak

EDUARDO ANITUA INÉS ANITUA IBON APERRIBAY JON AZUA PEDRO MIGUEL ETXENIKE Mª CARMEN GALLASTEGUI IÑAKI LÓPEZ GANDÁSEGUI ALFONSO VEGARA

Patrono osoak

BILBOKO UDALAMikel Álvarez

DONOSTIAKO UDALA Ernesto Gasco

GASTEIZKO UDALAÁlvaro Iturritxa

ADEGIPedro Mª Guibelalde

CEBEKIñaki Garcinuño

SEA - ARABAKO ENPRESARIAKPascal Gómez

Fundazioko Patronatua

TECNALIA Fundazioko Patronatuko kideak, 2015eko abenduaren 2an

Kideak 2016ko ekainaren 21ean

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

6

AIANOX, S.A.

AKABA, S.A.

AL AIR LIQUIDE ESPAÑA, S.A.

AMURRIO FERROCARRIL, S.A.

ARCELORMITTAL BASQUE COUNTRY RESEARCH CENTRE, A.I.E.

ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGIA, A.I.E.

BATZ, S.COOP.

BILBOMÁTICA, S.A.

BOSTLAN, S.A.

BURDINOLA, S.COOP.

CEMENTOS LEMONA, S.A.

CESA - COMPAÑÍA ESPAÑOLA DE SISTEMAS AERONÁUTICOS, S.A.

CIE AUTOMOTIVE, S.A.

COMPOSITES GUREA, S.A.

CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES, S.A. (CAF) ELECTRICIDAD MARTÍN, S.A.

EPTISA CINSA INGENIERÍA Y CALIDAD, S.A.

ESTUDIOS GIS, S.L. EUSKAL FORGING, S.A.

EUSKALTEL, S.A.

EXCAVACIONES VIUDA DE SÁINZ, S.A.

FAGOR EDERLAN, S.COOP.

GALDAGILEEN ELKARTEEN ESPAINIAKO FEDERAZIOA

FUNDACIÓN TECNALIA COLOMBIA FUNDICIÓN EN CÁSCARA, S.A.

FUNDICIONES DEL ESTANDA, S.A.

GAMESA INNOVATION AND TECHNOLOGY, S.L.

GERDAU INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO EUROPA, S.A.GRUPO AERNNOVA

GRUPO IGUALMEQUISA, S.A.

GRUPO TAMOIN, S.A.

GRUPO WISCO

GUASCOR POWER INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO, S.A.U.

HIDROELÉCTRICA DEL CANTÁBRICO (EDP ESPAÑA) IBARMIA INNOVATEK, S.L.U.

IBERDROLA, S.A.

IBERMÁTICA, S.A.

INDRA SISTEMAS, S.A.

INGETEAM, S.A.

INGENIERÍA Y TÉCNICAS DE CALIDAD, S.L. - ITC INTECA, S.L.

JAURE, S.A.

JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS, S.L.

KEREON PARTNERS, S.A.

KUTXABANK, S.A.

LAN MOBEL, S.COOP.

M. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES, S.A.U.

NICOLÁS CORREA, S.A.

ODEI, S.A.

PETRÓLEOS DEL NORTE, S.A. (PETRONOR)

PRAXAIR ESPAÑA, S.L. SAPA PLACENCIA

SOCIEDAD. FINANCIERA Y MINERA, S.A. - CEMENTOS REZOLA

TALLERES PROTEGIDOS GUREAK, S.A.

TRADEBE, S.A.

TUBACEX, S.A.

ULMA HORMIGÓN POLÍMERO, S.COOP.

VELATIA, S.L.

VICINAY CADENAS, S.A.

VITORIANA PLÁSTICA, S.A.

ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA, S.L.

BILBOKO UDALA

DONOSTIAKO UDALA

GASTEIZKO UDALA

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Zuzendari nagusiaIÑAKI SAN SEBASTIÁN

Zuzendaritza korporatiboakELENA SCHAEIDT Garapen Korporatiboa

FERNANDO QUERONegozio Garapena

JOSÉ MARÍA MÚGICAEkonomiko-finantzarioa

JOSEMA VARAEragiketak

JUAN CARLOS RODRÍGUEZAntolakuntza

RAFAEL RUIZPertsonak

Dibisio-zuzendaritzakJAVIER URRETA Eraikuntza Jasangarria

FERNANDO ESPIGAGorabideko Negozioak

LUIS PEDROSAEnergia eta Ingurumena

JOSEBA LAKAICT - European Software Institute

AGUSTÍN J. SÁENZIndustria eta Garraioa

JESÚS VALERO Osasuna

JOSÉ LUIS ELEJALDEZerbitzu Teknologikoak

TECNALIAKO ZUZENDARITZA KONTSEILUA

Fundazioko Bazkide Laguntzaileak

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

7

ASKO DUGU ELKARREKIN EGITEKO

—TECNALIA ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako lehen zentro pribatua da, eta Europako garrantzitsuenetariko bat.Elkartzen gaituen misio batekin eta bereizten gaituen ikuspegi batekin konprometitutako erakunde bat.

TECNALIA Inspiring Business

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

8

MISIOA IKUSPEGIA

TECNALIA Inspiring Business

Teknologia BPG bihurtzen dugu

Enpresei nazioartean lagundu nahi diegu, I+G+Ban eta zerbitzu aurreratuetan dugun ahalmena eskainiz; hala, aintzat hartzen da gure bikaintasun teknologikoa eta balioa ematen zaio antolatzeko dugun gaitasunari.

INDUSTRIA ERALDATZEKO ERAGILE GARA

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

9

Gure pertsonak

1.400*

LANGILE

2015eko abenduaren 31ko datuak1.400 adituk osatutako talde bat da TECNALIA, izateko eta gauzak egiteko modu bat duena, enpresekiko eta gizartearen ongizatearekiko konpromisoa betetzen laguntzen diguna. Pertsona ausartak, libreak eta arduratsuak, egunero zerbait berria proposatzera ausartzen direnak, beti bezeroa gogoan izanik eta TECNALIAren balioekin bat etorriz:

- Bezeroekiko enpatia. - Teknologiarako grina. - Ilusioz betetako eta konprometitutako pertsonak. - Lankidetza aktiboa. - Eraginkortasuna etengabe hobetzea eta gure jardueran eragitea.

GIZONEZKOAK% 56% 44EMAKUMEZKOAK

*TECNALIA: 1.341 pertsona (1.239 LOB 2015ean)TECNALIA Ventures: 15 pertsonaOrdezkaritzak atzerrian: 44 pertsona

41,8 URTEKO BATEZ BESTEKO ADINA

214 DOKTORE

30NAZIONALITATE

248 PERTSONA OTEB AKTIBOETAN

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

10

EKUADOR

ESTATU BATUAK

KANADA

MEXIKO

PANAMA

KOLONBIA

BRASIL

PERU

URUGUAI

TXILE

ARGENTINA

FINLANDIA

ESKOZIA

FRANTZIABELGIKA

HUNGARIA

BILBOITALIA

SERBIABULGARIA

PORTUGAL

EGIPTO

KOREA

TXINA

AUSTRALIA

Presentzia globala

MERKATARITZA-SAREA

EGOITZA NAGUSIABilbo, Bizkaia (Espainia)

ORDEZKARITZAK ATZERRIANKolonbia (Bogota eta Medellín)Ekuador (Quito)Frantzia (Montpellier)Italia (Pisa)Mexiko (Mexiko Hiria eta Monterrey)Serbia (Belgrad)

BERRIKUNTZA-ZENTRO ELKARTUAKBulgaria (Sofia) ESICenter Eastern Europe Egipto (Kairo) ESICenter SECC Frantzia (Angelu) Nobatek

ALIANTZAKCAAM: Txina CIDESI: Mexiko CLAUT: Mexiko JIIP: Belgika NUTES: Brasil SEI: AEB UNIVERSITY OF STRATHCLYDE: Eskozia

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

11

Erreferentzia Europan

TECNALIAK ESPAINIAKO 90 ENPRESAREKIN LANKIDETZAN DIHARDU HORIZON 2020ko 86 PROIEKTUTAN

PARTE HARTZEN DUEN PROIEKTUEN % 20ren BURU DA

Erreferentzia-posizio hori lortzeko, Europako 50 ekimen publiko-pribatu eta elkarte garrantzitsutan baino gehiagotan duen posizionamendua indartu du TECNALIAk. Europako plataforma teknologikoen zuzendaritza-batzordeetan parte hartu du, hala nola Manufuture, Construction, Industrial Safety edo Artemis plataformenetan; partaidetza publiko eta pribatuak egin ditu, hala nola Factories of the Future, SPIRE eta Energy Efficient Building; dagoeneko martxan dauden Innoenergy eta RawMatters KICeko kide da, eta beste batzuen merkaturatzean parte hartu du, hala nola Manufacturing-enean (2016) (EAEren apustu handia), Food4Future-ean (2016), eta Urban Mobility-renean (2018).

EARTOren Zuzendaritza Batzordean ere parte hartzen du TECNALIAk. EARTOk Europako 350 ikerketa-zentro baino gehiago ordezkatzen ditu, eta haren zenbait lantaldetan aktiboki parte hartzen du. Aipatzekoa da Eurotech, Europako RTO handienen taldea, non lehendakaritzan baitago TECNALIA.

Europako Batzordearen HORIZON 2020 Programaren lehenengo bi urteetan, Espainiako lehenengo erakunde pribatu gisa sendotu da TECNALIA, kontratazioei, partaidetzari eta gidatutako proiektuen kopuruari dagokienez.

Aldi horretan (2014-2015), TECNALIAk 86 proiektu lortu zituen —haietako 17ren buru izan zen—, eta 40 milioi euroko kontratazioa.

Proiektu horietan, TECNALIA EAEko 34 enpresarekin eta Espainiako beste lurraldeetako 56 enpresarekin lankidetzan aritu da. Bai gidatutako proiektuen ratioan (% 20), bai enpresekiko lankidetzaren ratioan, Europako RTO (Research and Technology Organisations) onenen artean dago TECNALIA.

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

12

Europako EUNICE proiektuan, berrikuntza teknologiko garrantzitsu bat garatu da ibilgailu elektrikoaren eremuan: gurpileko motorra. Hala, errazago lortuko da ibilgailuaren barruan leku gehiago izatea, eta horrek aukera emango luke gaur egun ibilgailu elektrikoari buruz dugun kontzeptua birdiseinatzeko, eta, horrez gain, gidatzea errazteko.

Gurpileko motorrean oinarritutako soluzioak aurrerapen handia dira alor horretan. Hainbesteraino, ezen auto elektrikoen belaunaldi berri bat sor baitaiteke.

Proiektua TECNALIAk gidatu du, eta hauek parte hartu dute 13 bazkidek osatutako partzuergo batean: GKN Driveline, Fundación CIE I+D+i eta AIC-Automotive Intelligence Center.

GURPILEKO MOTORRA

Europako COTEVOS proiektuak lankidetza estuan dihardu ibilgailu elektrikoko ekimenekin, ekipo-fabrikatzaileekin, zerbitzu publikoekin eta elkarte industrialekin. Hau da proiektuaren helburua: Europan ikuspegi bateratu bat lortzea, ibilgailu elektrikoak konektatzen eta kudeatzen dituzten sistemen interoperabilitatea ziurtatzeko, erabiltzaileen eskakizunetara eta sarearen beharretara egokitutako karga adimenduna izan dezaten.

Proiektuaren emaitza nagusiak eta egindako jarduerak “Business Opportunities for Interoperability Assessment for EV Integration” liburu zurian kontsultatu daitezke.

IBILGAILU ELEKTRIKOAK TXERTATZEA SARE ADIMENDUNETAN

Erreferentzia Europan

Europako BALANCE proiektuaren helburua da exoeskeleto robotiko bat garatzea, pertsonen oreka hobetuko duena zutik egoteko, oinez ibiltzeko, lan-baldintza espezifikoak egiteko edo, lesio neurologiko baten ondorioz oreka mantentzeko zailtasunak dituztenei errehabilitazio-saioak egiten laguntzeko, adibidez.

Exoeskeletoa gizakiarekin lankidetzan arituko da. Hau da, erabiltzailea exoeskeletoan bermatuko da, baina hark ez du kontrol osoa hartuko beharrezkoa ez denean. Europako zortzi bazkide garrantzitsuk osatzen dute partzuergoa, hala nola Frantziako CEA-list eta Imperial College London, eta TECNALIA da buru.

EXOESKELETO ROBOTIZATUAK

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

13

Informazio ekonomikoa

2015EKO DIRU-SARRERAK: 102,6 M€

% 51,5

% 17,6

% 30,9

KONTRATUPEKO FINANTZAKETA ETA BESTE BATZUK

FINANTZAKETA PUBLIKO EZ-LEHIAKORRA

FINANTZAKETA PUBLIKO LEHIAKORRA

2015eko abenduaren 31ko datuak

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

14

BEZEROA ERDIGUNEAN POSIZIONAMENDU LOKALA PRESENTZIA GLOBALA

MERKATUAREKIKO GERTUTASUNA

BIKAINTASUN TEKNOLOGIKOAESPEZIALIZAZIO BIDERATUA ETA BALIOZKOA ALIANTZAK ANTOLATZEAN

GARRANTZI TEKNOLOGIKOA

PERTSONA KONPROMETITUAGOAK, GAITASUN HANDIAGOKOAK ETA ARDURATSUAGOAK

PERTSONEN GAITASUNA BULTZATZEA

EZAGUTZA-FLUXUA LANKIDETZA-EKINTZA KULTURA

FINANTZAZIO- ETA JARDUERA-MIX OREKATUAHAZKUNDE ETA ERALDAKETA ERAGINKORRA

ERAKUNDE IREKI ETA BERRITZAILEA

JARDUERA-EREDU JASANGARRIA

HELBURU ESTRATEGIKOAK:ILDO ESTRATEGIKOAK:

Etorkizuneko plan partekatu bat

—Konpromisoa eta hobetzeko ahalegina.Horiek izan dira exijentzia handiko urte hauen giltzarria, testuingurua zaila eta aldakorra izan arren lortu baitugu egoerari egokitzea eta erronkak gainditzea. Gaur egun ere, hori dugu helburu: etorkizunari erantzukizunez eta ilusioz heltzea.

TECNALIA Research & Innovation Fundazioaren Patronatuaren 2015eko abenduaren 2ko bileran, 2020rako Plan Estrategikoa onartu zen. Plan horren abiapuntua TECNALIAren 2011-2014 lehen ziklo estrategikoaren balantzea da, eta, plana garatzeko, partaidetza-prozesu bat egin da, zeinean 400 pertsonatik gora aritu baitira gobernu-organoen, Zuzendaritza Kontseiluaren eta TECNALIAko langileen ordezkari, 20 lantegi monografikotan baino gehiagotan.

—ESTRATEGIA 2020

15

12 IBT (IKERKETA-BIKAINTASUNEKO TALDEAK)

HIRU ALDIZ LANKIDETZA GEHIAGO IZATEA ZTBES-KO BESTE ERAGILE BATZUEKIN

EUSKADIKO ENPRESETARA 300 IKERTZAILE TRANSFERITZEA ALDI HORRETAN

% 16 HANDITZEA PERTSONAKO BALIO ERANTSIA

100 IKERTZAILE GEHIAGO IZATEA

EUSKADIKO ENPRESEKIKO JARDUERA % 53 HANDITZEA

1.000 MILIOI EURO BAINO GEHIAGOKO ERAGINA BPG-AN

EAEKO 200 ENPRESA NAZIOARTEKO PROIEKTUETAN

DIRU-SARREREN % 33,7 NAZIOARTEKOAK

10ETIK 8,5 BEZEROEN GOGOBETETZEAN

130 MILIOI EURO FAKTURATZEA 2020AN

168 PATENTE ALDI HORRETAN

—ESTRATEGIA 2020

2020RAKO XEDEAK

LERROKATUTA EGOTEKO ERAIKI DUGUN PLAN BAT DA, ETA PLAN HORREK LAGUNDUKO DIGU MERKATUKO BEHARREI BIZKOR, MODU BEREIZGARRIAN ETA INPAKTUA ERAGINEZ ERANTZUTEN.

Etorkizuneko plan partekatu bat

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

16

TECNALIA INSPIRING BUSINESS

17

Kudeaketa-txostena

KONTUA EZ DA ETORKIZUNA IRUDIKATZEA BAKARRIK...ELKARREKIN SORTZEA BAIZIK

ETORKIZUNEKO ERRONKAK

FABRIKAZIO AURRERATUA

Laugarren industria-iraultzaren motorra diseinatzen dugu: etorkizuneko fabrika. Soluziorik adimendunena ekoizpen-eredu tradizionalak eraldatzera behartzen dituzten erronka sozioekonomikoen aurrean.

OSASUNA ETA ZAHARTZEA

Populazioaren zahartzeak ez du aurrekaririk.Soluzio bereziak garatzearen alde egiten dugu, bizi-itxaropena igotzeak eta jaiotza-tasa jaisteak sortzen dizkigun erronkei sistemikoki erantzuteko.

KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA

Gizarte jasangarriago eta eraginkorrago bat izateko. Ingurune globalizatu batean garapen sozioekonomiko jasangarri bat bermatzeko, funtsezkoa da energia berriztagarrien ehunekoa handitzea.

MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUAAurrera goaz mundu gero eta konektatuago eta interaktiboago baterantz. Testuinguru horretan lan egiten dugu, gure eguneroko bizitza hobetzeko gai diren negozio-aukerak garatzeko.

HIRI-HABITATA

Hiriak dira etorkizuna.Hiri adimendunaren (Smart City) alde egiten dugu, aurrera egiteko duen gaitasunean, berrikuntza-katalizatzaile gisa duen zereginean eta garapen ekonomikoa eragiteko duen gaitasunean sinesten dugulako.

KLIMA-ALDAKETA ETA BALIABIDE-ESKASIAKlima-aldaketaren inpaktuak errealitate dira jada.Klima-aldaketaren eraginak minimizatzeko soluzioak eta ekintzak martxan jarri behar ditugu: energia-efizientziaren hobekuntza, energiaren kudeaketa adimenduna, kostu-murrizketa, etab.

18

Fabrikazio aurreratua

3D inprimaketa edo gehikuntza bidezko fabrikazioa gure bizi-kalitatea hobetzeko, produktuak ahalik eta gehiena pertsonalizatzeko, ekoizpen-sarea eraldatzeko eta planeta babesten laguntzeko gaitasunik handiena duten hamar teknologien zerrendan dago. Teknologia horrek fabrikazio-prozesuak aldatuko ditu hainbat alor eta jarduera-sektoretan, eta Industry 4.0 estrategiari oinarria ematen dion funtsezko teknologietako bat da.

INDUSTRIARAKO 3D INPRIMAKETAKO MAKINARIK HANDIENA

IBARMIA, EHU ETA TECNALIAREN ARTEKO LANKIDETZARI ESKER, MAKINA HAU DAGOENEKO MERKATUAN DAGO, 9 HILABETEKO EPE LABURREAN.

ADD+PROCESS izeneko makina-erreminta bat da, horrelako bakarra da estatuan. Potentzial eta ibilbide handiko teknologia da, zerotik hasita pieza bukatu bat lortzen duen ekoizpen-zentro autonomo bihurtzen baita makina. Material-gehikuntza eta mekanizazioa konbinatzen dituzten teknologia hibrido bidez, dimentsio handiko prototipoak eta piezak fabrikatu ditzake—1,6 m-ko luzerainokoak—, bai eta, adibidez, automobilgintza, aeronautika, petrolioa eta gas naturala eta makina-erremintaren sektoreetan balio handia duten piezak konpondu ere.

Laser bidez gehitzeko teknologiak erabiltzen ditu makinak, eta piezak eskala handian fresatu eta torneatu ere egin ditzake. Ohiko teknologiekin alderatuta, gehikuntzako eta mekanizazioko teknologia hibridoak modu eraginkorrago batean erabiltzen du abiapuntuko materiala eta hura prozesatzeko behar den energia. Materiala eta energia aurrezteaz gain, materiala mikroeskalan manipulatuta, gainditu egin daitezke ohiko fabrikazioak gaur egun diseinuan ezartzen dituen mugak; hala, gaur egungo metodoekin fabrikatu ezin diren geometria, testura eta xehetasunak dituzten piezak fabrikatu daitezke.

LAUGARREN INDUSTRIA-IRAULTZAREN MOTORRA DISEINATZEN DUGU: ETORKIZUNEKO FABRIKA

I+G+BKO PROIEKTUAK

19

Karbono-emisio gutxiko energia

energia elektrikoa distantzia handietan eraginkortasun handiagoz eramaten dute; itsasoko parke eolikoetan, adibidez).TECNALIAk garatutako kontroleko hardware- eta software-elementuak ditu prototipoak, eta sare optiko pasibo batean oinarritutako komunikazio-sistema bat.

Energiaren alorrean erreferentzia bihurtu da TECNALIA, eta maila anitzeko bihurketa aplikazio-potentzial handiena duen teknologietako bat da, batez ere energia eolikoaren eta fotovoltaikoaren eta energia HVDCan transmititzearen alorretan.

AZPIESTAZIO ELEKTRIKO BERRITZAILE BATEN PROTOTIPOA, AERI IKERKETA-INSTITUTUARENTZATAUSTRALIAK AURRERA EGITEN DU ENERGIA BERRIZTAGARRIEN TEKNOLOGIEN IKERKUNTZAN TECNALIAREN ESKUTIK.

Sidneyko New South Walesko Unibertsitateko (Australia) AERI (Australian Energy Research Institute) ikerketa-institutu ezagunak 30 urteko esperientzia du energia berriztagarrietarako, sare elektriko adimendunetarako eta energia-efizientzia hobetzeko teknologien ikerkuntzan, besteak beste.

AERI taldeak ikerketa esperimentala egiten du, eta horretarako, bere azterketak baliozkotzeko azpiegitura sendoak eta teknologikoki aurreratuak behar ditu. Maila anitzeko bihurgailuak eta bihurgailu horiek bihurketa-teknologia eraginkorragoak lortzeko eskaintzen dituzten aukerak ikertzen dihardu AERIk.

Horretarako, TECNALIArekin aritu dira lanean. Sektorean duen esperientziari esker, ikerketa honetan haren hornitzaile teknologikoa izan da TECNALIA.

Hala, TECNALIAk VSC-MMC (Voltage Source Converter - MultiModular Converter) azpiestazio elektrikoaren prototipo bat diseinatu du eskalan. Laborategi malgu bat da, aukera ematen duena terminal anitzeko saiakuntzak eta VSC-HVDC sare elektrikoetarako loturen saiakuntzak egiteko (goi-tentsioko eta korronte zuzeneko sareak dira, eta

GIZARTE JASANGARRIAGO ETA ERAGINKORRAGO BATEN ALDE.

I+G+BKO PROIEKTUAK

20

Osasuna eta zahartzea

paralizatuaren mugimendua kontrolatu dezake exoeskeleto robotikoak eta neuroprotesiak kontrolatuz. Pazientearen goiko gorputz-adarrak mugitzeko asmoarekiko koherentzian gorputz-adar hori mugituko dituzten muskuluen estimulazio elektriko funtzionala da neuroprotesi horien oinarria.

NEURONA ETA MUSKULUEN ARTEKO ZUBIA

GAREZUR BARNEKO TEKNOLOGIA ERREHABILITAZIORAKO.

Garuneko hodietako istripuek (GHI) osasungintzako gastuaren % 7tik &  % 10era bitartean eragiten dute estatuko diru-kutxan. GHIrik ohikoena iktusa da, eta, kalkuluen arabera, munduan, 65 urtetik gorako populazioaren % 7k, gutxi gorabehera, iktus bat izan du.

GHI baten ondorio kronikorik ohikoena goiko gorputz-adarren funtzioen defizita da, batez ere esku eta atzamarrena.

Espainian, 300.000 lagun daude, iktus baten ondorioz, gaitasun funtzionalen mugaren batekin. GHI bat gertatu eta sei hilabetera, pazienteen % 65ek oraindik ezin du erabili kaltetutako eskua eguneroko jardueretan.

Paziente neurologikoen beharrak betetzeko merkatuaren soluzio-eskaeran oinarrituta, ISMORE proiektuaren helburua da goiko gorputz-adarren mugimendua berreskuratzea garun-makina interfaze direlakoak erabiliz (Brain Machine Interface [BMI]).

Zehazki, garun-jardueraren sentsore-sistema baten erabilera lantzen da kortex motorrean, mugitzeko asmoa erregistratzeko, denbora errealean prozesatzeko eta deskodetzeko, hala, pazientearen mugimenduak berreskuratzeko. Garun-Makina interfazea izena du sistema horrek, eta haren bidez, pazienteak gorputz-adar

POPULAZIOAREN ZAHARTZEAK EZ DU AURREKARIRIK.

I+G+BKO PROIEKTUAK

21

Mundu digital eta hiperkonektatua

ALIADAk mugak gainditu ditu; izan ere, nazioarteko zenbait erakunde ALIADAren bilakaeraren jarraipena egiten ari dira, hala nola Budapesteko Arte Ederren Museoa, Britainiar Liburutegia eta Qatarreko Liburutegi Nazionala, gutxi batzuk aipatzearren.

Orain arteko bilaketa-sistemek onartzen ez zituzten galdera konplexuak egin ahalko dira aurrerantzean. Adibidez, galdera hau: “Picassok egindako artelanak, Espainian inoiz erakutsi ez direnak”.

ALIADA, KULTURARI BURUZKO INFORMAZIOA MUNDURA IREKITZEN DUEN LEHENENGO TRESNABIBLIOGRAFIA-DATUAK ETA MUSEO-DATUAK DATUEN WEBEAN AUTOMATIKOKI ARGITARATZEN DITU.

Kode irekiko tresna berritzaile bat da. TECNALIAk garatu du, SCANBIT enpresarekin eta arte garaikideko ARTIUM museoarekin lankidetzan, besteak beste. Teknologia semantikoetan oinarritzen da, eta elkarrekin lotutako datuen paradigma ustiatzen du.

Aukera ematen du museo eta liburutegietako funtsak automatikoki argitara emateko, eta aurrez argitaratutako beste datu-multzo batzuekin erlazionatzeko (Linked Open Data Cloud edo Datu Ireki Erlazionatuen Hodei deritzonean).

Zenbait erakunderen iritziz —Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa, Carvajal & Portell, Sancho El Sabio Fundazioa, Bilboko Udal Liburutegien Sarea edo estatu mailako museo batzuk, hala nola ARTIUM, Bilboko Arte Ederrak edo Guggenheim Bilbao—, denentzako erronka da liburutegi eta museotako funts guztiak argitaratzea informazioa erraz eskuratzeko moduan egon dadin. Horrelako soluzioei esker, mundu guztiak jakin dezake erakunde bakoitzak zer duen, eta, horretarako, teknologiak zeregin garrantzitsua du.

AURRERA GOAZ MUNDU GERO ETA KONEKTATUAGO ETA INTERAKTIBOAGO BATERANTZ

I+G+BKO PROIEKTUAK

22

Hiri-habitata

Aplikatutako soluzio guztiek ekonomikoki errentagarriak izan behar dute. Hori horrela dela egiaztatzeko, etxebizitza horietan energia aurrezteko ezarritako neurri bakoitzaren inbertsio-itzulkina kalkulatuko da. Proiektu horren barruan, Portugaleteko eraikinaz gain, beste eraikin batzuk egin dira —etxebizitza-eraikinak eta bestelakoak— Malmön, Suedian.

ENERGIA-KONTSUMO IA NULUKO ERAIKINAK

ENERGIA-MENDEKOTASUNA ETA ATMOSFERARAKO EMISIOAK MURRIZTEA, HIRI ADIMENDUNAK ETA ENERGETIKOKI EFIZIENTEAK GARATZEKO.

Energia-kontsumo ia nuluko eraikin bat energia-efizientzia oso handia duena da. Behar den energia-kantitate ia nulua edo oso txikia, neurri handi batean, iturri berriztagarrietatik eratorritako energiak bete behar du, in situ edo inguruan ekoitzitako iturri berriztagarrietatik datorren energia barne.

Euskadin, eraikin baten energia-kontsumoa ia nulua izatea honen baliokidetzat jotzen da: gutxienez A energia-kalifikazioa edukitzea eta energia-kontsumoaren % 70 iturri berriztagarrietatik lortzea.

Horrelako eraikinak dira Eusko Jaurlaritzak Portugaleteko Errepelega auzoan (Bizkaia) berriki egin dituen 32 etxebizitza sozialak. Energia-kontsumo ia nulua lortzen duten fatxada-soluzio, produktu eta sistema berritzaile eraginkor batzuk instalatu dituzte.

Europako Buildsmart proiektuaren barruan eraikitako etxebizitza horiek —TECNALIAk gidatu eta koordinatu du proiektua— “froga-eraikintzat” jotzen dira etxebizitzaren sektorean egitea aurreikusten diren etorkizuneko araudietarako eredu izan daitezen eta 2020a baino lehen Europan soluzio berritzaileak ezartzeko eredu izan daitezen.

HIRIAK DIRA ETORKIZUNA.

I+G+BKO PROIEKTUAK

23

Klima-aldaketa eta baliabide-eskasia

Horrez gainera, aplikazio-prozesuan faktore erabakigarritzat jotzen dira esku hartzen duten eragileen analisia, egokitze-aukeren eta arriskua murrizteko estrategien artean lehentasunak ezartzea eta neurri horiek ezartzearen jarraipena eta ebaluazioa.

HIRI ETA AZPIEGITURA KLIMA-ALDAKETAREKIKO ERRESILIENTEAK

EGOKITZE-NEURRIEK HIRI BAKOITZAREN EGOERA JAKINEI ERANTZUN BEHAR DIETE.

RESIN (Climate Resilient Cities and Infrastructures) ekimenaren helburua tresna eta prozedura estandarizatuak garatzea da, haien bidez hirietako elementuen kalteberatasuna ebaluatzeko (gune eraikiena, gune publiko edo funtsezko azpiegiturena, hala nola garraio, energia, komunikazio, eta ur-hornikuntzakoenak) eta klima-aldaketara egokitzeko proposatzen diren neurrien eraginkortasuna aztertzeko eta zehazteko.

Testuinguru horretan, erabakiak hartzeko sistema espezifikoak garatzen ari dira, plangintza-arduradunei eta jarduera-estrategiak definitzeaz arduratzen direnei laguntzeko hiri bakoitzaren egoera espezifikoetarako egokitze-neurri egokienak eta eraginkorrenak erabakitzen.

RESIN ekimenean 8 herrialdetako 17 bazkide europarrek parte hartzen dute. Bazkide horien artean aipatzekoak dira Paris, Bilbo, Manchester eta Bratislava hiriak, “Field Lab” gisa izendatu baitituzte; hiri horietan aplikatuko dira erabakiak hartzeko garatzen ari diren tresnak.

Proiektuaren emaitzetan, hiru egoera konbinatzen dira, egokitzapenari lotuta, hiriaren funtsezko alderdi espezifikoak zehazteko: lehenik, hiri-motaren analisia; bigarrenik, klima-aldaketaren inpaktua eta harekiko kalteberatasuna analizatzeko tresnak; eta, azkenik, egokitze-neurrien datu-base bat, non sartzen diren neurria aplikatzearen kostu-onura eta inpaktu-murrizketa, egokitze-neurri bakoitzari lotua.

KLIMA-ALDAKETAREN INPAKTUAK ERREALITATE DIRA JADA.

I+G+BKO PROIEKTUAK

24

prozesuari eta ikuskapenari buruzko aholkuak eman ziren.

TECNALIAko adituek esperientzia profesional handia dute zubibide konplexuen soldadurari eta eraikuntza metalikoari buruzko aholkularitza-zerbitzuetan.

Profesional-talde horrek berak egin zuen lan abiadura handiko trenerako Archidonako zubididean ere. TECNALIAko taldearentzat erronka handia izan zen, oso berezia baitzen.

Cádizko Badiaren gaineko 1812ko Konstituzioaren Zubia galibo bertikalik handiena duen bigarren itsas zubia da munduan, San Frantziskoko Golden Gate zubiaren aurretik.

Sustapen Ministerioak azken urteotan martxan jarri duen azpiegiturarik konplexuena eta garestiena da.

Espainiako ingeniaritzaren mugarri bat. Cádizera sartzeko dauden zirkulazio-arazoak konpondu nahi dira biaduktu horren bidez. Javier Manterola ingeniariak diseinatu eta DRAGADOSek eraiki du, eta 650 langile ere aritu dira egunean.

Cádizko Zubiaren ABEEak TECNALIA kontratatu zuen, zati tenkatuko 61 dobelak soldatzeko jarraitu beharreko protokolo, metodo eta soluzioei buruz aholkuak eman ziezazkion.

Hiru lan-bloke handitan egin zen proiektua.Lehenengo blokean, erabiliko ziren altzairuen kalitatea eta soldadurarekiko portaera egiaztatu ziren; altzairua zer baldintzatan soldatu behar zen adierazi zen. Horretarako, altzairu-laginak hartu ziren eta, gero, TECNALIAren laborategietan saiakuntzak egin ziren. Bigarren blokean, soldadura-jarduerak kontrolatu ziren, prozesua aplikatu aurretik, aplikatu bitartean eta aplikatu eta gero. Hirugarren blokean, eraikuntza-

TECNALIAKO SOLDADURA-ADITUEK CÁDIZKO BADIAREN GAINEKO 1812KO KONSTITUZIOAREN ZUBIAN LAN EGIN DUTE

ZERBITZU TEKNOLOGIKO AURRERATUAK

AZPIEGITURA BEREZI HORREN DOBELEN SOLDADURETAN JARRAITU BEHARREKO PROTOKOLO, METODO ETA SOLUZIOEI BURUZKO AHOLKULARITZA.

25

Biosyncaucho, TECNALIA Venturesek inbertsio-irizpideekin kudeatzen duen oinarri teknologikoko aukerak hautatzeko prozesuaren bidez sortu da; aukera horietan, identifikatuak daude bai zer arazo konpontzen duten eta bai merkatuan posizionatzeko zer aukera duten, ekonomikoki bideragarriak dira, eta jabetza industriala sortzeko probabilitate handiak dituzte.

Biosyncaucho oinarri teknologikoko enpresa sortu berri bat da, Kereon Partners-ekin lankidetzan sortua eta lehengai berriztagarrietatik abiatuta balio erantsi handiko produktu kimikoak garatzea du helburu.

Biosyncauchoren jarduera TECNALIAk garatutako lau patente-familiak babestutako teknologia baten inguruan oinarrituko da. Enpresa berriari emandako teknologia horrekin, negozio-aukera bihurtu ahal izango dira lehengai ez-berriztagarrien arazoak (hala nola lurrunkortasuna, ingurumen-inpaktua eta lehengaiak ahitzea).

Teknologia horrek 1,3-butadienoa lortzeko arazoari erantzuten dio. Konposatu petrokimiko horren erabilera ezagunena pneumatikoak fabrikatzeko kautxuaren ekoizpena da. Merkatu horrek 22.000 milioi dolar baino gehiagoko balioa du, eta 2018an 32.000 milioi dolar arte hazteko itxaropenak daude.

Horrez gainera, eguneroko beste substantzia batzuk lortzeko oinarria ere bada 1,3-butadienoa, hala nola hagunak, euritakoak, oinetakoak eta gailu elektronikoen karkasak (beste askoren artean).

BIOSYNCAUCHO, PETROLIOTIK ERATORRITAKO KAUTXUAREN “BIO” ALTERNATIBA

INBERTSIO-AUKERAK

BALIO ERANTSI HANDIKO PRODUKTU KIMIKOAK GARATZEA LEHENGAI BERRIZTAGARRIETATIK ABIATUTA.

26

TECNALIAk NEM Solutions-en zuen partaidetza erosi du GAMESAk.

Horretarako, negozio-aukera bereizgarriak garatzera bideratu ditu gaitasun teknologikoak, ikertzaileek enpresetako arazo nabarmenetan oinarritu beharrean irismen teknologikoan oinarrituta garapen berritzaileak egiteko duten joera naturala saihestuz.

2015ean, TECNALIA Venturesek oinarri teknologikoko 60 aukera berri aztertu ditu, eta haietatik 14 aukeratu, inbertsio-irizpideak betetzen dituztela iritzita; hau da, konpontzen duten arazoa eta merkatuan posizionatzeko duten aukera identifikatu dituzte, ekonomikoki bideragarriak dira, eta jabetza industriala sortzeko probabilitate handiak dituzte. Gaur egun, TECNALIA Ventures 41 negozio-aukeraren inkubazioa bizkortzen ari da, haietan TECNALIAko ikertzailerik onenen gaitasun teknologikoak hedatuz eta haien balioa maximizatuz, ondoren horiek merkatura transferitzeko asmoz, horretarako oinarri teknologikoko enpresak (OTEBak) sortuz edo jabetza industriala salduz.

TECNALIA Ventures-ek 2015ean egin duen jardueraren laguntzaz, TECNALIAk 2015ean 3,9 milioi euroko sarrerak lortu ditu jabetza industrialaren salmentaren atalean.

18

3

6

378

PATENTE-FAMILIAK

94

ONARTUTAKO PATENTEAK

AKTIBO DAUDEN PATENTEAK

ESKATUTAKO PATENTE-FAMILIA BERRIAK

ESKATUTAKO SOFTWARE-ERREGISTRO BERRIAK

TECNALIA Ventures

27

TECNALIA Ventures

Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEBak)

TECNALIAk OTEB asko sortzen parte hartu du. Haietako 21 aktibo daude gaur egun, eta, 2015eko abenduaren 31n, haietako 12tan parte hartzen zuen oraindik.

21 OTEB horiek 30,5 milioi euro fakturatzen dituzte, eta 248 enplegu sortu dituzte.

2015ean, GAMESAk NEM Solutions enpresan TECNALIAk zuen partaidetza osoa (% 15) eta CAFek zuenaren zati bat (% 35) erosi zituen. NEM Solutions-ek 4,2 milioi euro fakturatzen ditu, eta 41 langile ditu. Hala, TECNALIA Venturesek NEM Solutionsen oinarri izan zen aktibo teknologikoaren bizi-zikloaren kudeaketa osoa ondo ixtea lortu du.

2015ean, bi OTEB sortu ziren:

•BIOSYNCAUCHO: Kereon Partnersekin lankidetzan sortua, lehengai berriztagarrietatik abiatuta balio erantsi handiko produktu kimikoak garatzea du helburu.

•GO4IT SOLUTIONS: Fundación Izarrarekin lankidetzan eratua, enpresei sistema informatiko zaharretatik gaur egungo sistemetara migratzen laguntzeko software-tresnak merkaturatzea du helburu.

21

248

12

OTEB AKTIBO GAUR EGUN

LANGILE OTEB AKTIBOETAN

30,5OTEB AKTIBOEN DIRU-SARRERAK (MILIOI EURO)

OTEB-etan PARTE HARTZEN DU TECNALIAK

28

TECNALIA Ventures

Ekintzailetza-Ekosistema

TECNALIA Venturesen 2015eko estrategia ekintzaileekin nahiz inbertitzaileekin harreman bat garatuz ekintzailetza-ekosistema bat eraikitzean oinarritu da. Hori dela eta, “Entrepreneurs’ Club” eta haren jarduerak finkatuz, TECNALIA barruko eta kanpoko ekintzaileengandik gertu mantendu gara. 2015ean, zazpi Pitch&Pintxo saio egin dira, Leadership Serie bat, Speed Dating bat eta mahai-inguru bat, eta 250 lagunek parte hartu dute. Gainera, 2015ean, besteak beste, nazioarteko aditu hauek igaro dira klubetik, beren esperientzien berri emateko: Paulo Andrez, EBAN Business Angels Networken Europako Sareko lehendakari emeritua; Monica Dodi, Women’s Venture Capital Funden sortzailea; Murli Bhamidipati, Business Angel eta Clockwork Business Solutions-eko partnerra eta zuzendaria, Julian Costley, Artlyst y SpreadCo-ko zuzendari ez-exekutiboa eta Fabius Limited-eko CEOa eta sortzailea; Yanire Braña, MET Community-ko sortzailea.

Bestetik, TECNALIA Venturesek tokiko inbertitzaileekin duen harremana etengabea da eta handituz doa, TECNALIAren barruko inbertsio-foroetan business angel-ak parte hartzen ari baitira, bai eta Inspiring Business Forum inbertsio korporatiboko foroan parte hartzen duten inbertitzaile korporatiboak ere.

Tokiko ekosistemarekiko harremana sendotzeaz gain, 2015ean TECNALIA Venturesek beste ekosistema batzuekiko —Europakoak nahiz Latinoamerikakoak— harremanak landu ditu, alde batetik, TECNALIAk garapen teknologikoan lagundu diezaiekeen kanpoko proiektu-ekintzaileak erakarriz, eta, bestetik, bide bat irekiz tokian bertan inkubatutako proiektuak nazioartean zabaltzeko.

IBF: Inspiring Business Forum

2015ean IBF inbertsio korporatiboko hiru foro egin ziren, eta haietan, besteak beste, osasuna, industria, garraioa, IKTak, energia eta ingurumenari lotutako 12 negozio-aukera aurkeztu ziren. Berritzeko eta dibertsifikatzeko gaitasuna duten erakunde eragile nagusietako ordezkariek parte hartu zuten foroetan.

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

29

UNE HONETAN OPERATIBO DAUDEN IBTak

– Big Data– Computer Vision– Itsas Energia– Green Concrete Design– Neuroerrehabilitazioa– Robotika– Gainazal Aurreratuak

– Cyber Security and Safety – Osagaiak - Bioprozesuak

“BIKAINTASUN-ZIGILUA” LORTZEKO PROZESUAN DAUDEN IBT-rako HAUTAGAIAK

Ikerketa-bikaintasuneko taldeak (IBT)

Ikerketa-bikaintasuneko taldeak (IBT) masa kritikoko taldeak dira, beren espezializazio zientifiko-teknologikoa fokuratu dutenak eta teknologia jakin batzuetan nazioarteko aintzatespena jaso duten bikaintasun-mailak lortu eta ziurtatu dituztenak. Beraz, ikerketa-talde selektiboak eta txikiak dira. 2015ean, beste bi taldek lortu zuten IBT zigilua: Big Data eta Computer Vision.

TECNALIAko IBTak oso ondo integratuta daude Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian (RIS3): manufaktura aurreratua, energia eta biozientziak/osasuna. Horrez gain, partaide garen EUSKAMPUSeko jakintzaguneetan lankidetzan aritzen dira (EHUren Nazioarteko Bikaintasuneko Campusa da EUSKAMPUS).

30

Nanoteknologia orain arte konponezinak ziren industria-arazoak konpontzeko eta oinarri teknologikoko produktu berriak garatzeko aukera ematen duen aldaketa-eragiletzat har daiteke.

IKTetako ezagutza-klusterrari lotutako jardueraren inpaktu ekonomikoa 75 milioi eurokoa izan da azken bost urteetan, eta TECNALIAk alor horretan eta denbora horretan egin duen inbertsioa, 25 milioi eurokoa.

TECNALIAk oinarrizko teknologia gaitzaileak (KETs, Key Enabling Technologies) ezagutza-klusterretan antolatzen ditu: erakundeen gaitasun guztia batzen duten komunitateak dira, adituak, taldeak zein laborategiak izan.

Gaur egun, bi ezagutza-kluster teknologiko daude, eta ia 500 ikertzaileren jarduera biltzen dute.

NANOTEKNOLOGIAK

Nanoteknologian oinarritutako material berriak eta balio erantsi handiko produktuak zenbait sektoretarako — industria, eraikuntza, energia, ingurumena, garraioa, osasuna...— garatzen dituzten 115 aditu baino gehiagok (erdiak baino gehiago doktoreak) osatzen dute. Haren I+Gko jarduerak gai hauei lotuak daude, batez ere: nanomaterialak lehengai gisa (adibidez, nanozelulosa eta grafenoa), nanoteknologian oinarritutako materialak eta produktuak (adibidez, produktu fotokatalitikoak, aerogelak, konposite polimerikoak, mintzak edo altzairu nanoegituratua) eta nanomaterialen EHS (Environment, Health & Safety) inpaktuaren eta nanoteknologiari lotutako erregulazioen azterketa. Nazioarteko bi bikaintasun-talde ditu: Green Concrete Design eta Gainazal Aurreratuak.

IKTak

350 adituk baino gehiagok osatzen dute —horietatik 40 doktoreak dira—, eta IKTek negozioen zerbitzura duten potentziala modu eraginkor eta efizientean maximizatzeko eta handitzeko helburua du. Taldeek TECNALIAren gaitasunen arabera zehaztutako hamar jarduera-alorretan lan egiten dute: datuen analitika; interakzio-sistemak; teknologia mugikorrak eta sozialak; edukien kudeaketa; hodeia eta IT sistemen arkitektura; software-ingeniaritza; zibersegurtasuna eta sistema seguruak; adimena, konektagarritasuna eta prozesaketa txertatua; sentsorika eta eragintza; eta robotika, kontrola eta sistema kognitiboak. Big Data, Robotika eta Computer Visioneko IBTak ditu, eta, bikaintasun-zigilua lortzeko prozesuan, Cyber Security and Safety izeneko IBTa. Industriaren (4.0 INDUSTRIA), garraioaren, energiaren eta osasunaren sektoreetako aplikazioak nabarmentzen dira.

Ezagutza-klusterrak

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

31

Ekainaren 24an, TECNALIA PERSPECTIVES 2015 egin zen, TECNALIA Research & Innovation Fundazioko Bazkide Laguntzaileen Batzar Nagusiaren ondoren.

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA:IKERKETA TRANSLAZIONALA, ZIENTZIATIK MERKATURA

TECNALIA PERSPECTIVES 2015

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

32

Hirugarren edizio honekin, non 200 lagunek baino gehiagok parte hartu baitzuten, I+G+Baren gaur egungo egoera eta etorkizunekoa lantzeko erreferentzia-foro gisa finkatzen ari da TECNALIA PERSPECTIVES.

2015ean, aztergai izan genituen industriaren eta teknologiaren arteko erlazioa eta haiek pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta osasunaren sektorean negozio-aukera berriak sortzeko dituzten aplikazioak, eta, bereziki, giza garunaren funtzionamenduaren gakoak sakonki ezagutzeak teknologia medikoen industrian izango duen eragina.

Foroa Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko auditorioan egin zen, eta Javier Ormazabal TECNALIAko lehendakariaren ongietorriarekin hasi zen.

Ondoren, Niels Birbaumer doktoreak parte hartu zuen (Tübingeneko Unibertsitateko irakaslea, Einstein (2001) eta Helmholtz (2010) ikerketa-sarien irabazlea, eta nazioarteko aditua neurozientzian) eta TECNALIAko ikertzaile Ander Ramos doktoreak (Alemaniako Ikertzaile Gazterik Onenaren sariduna 2014an, besteak beste).

Ondoren, Miguel Retolazak —FESIA ekimenaren sustatzailea— eta Julius Klein doktoreak —TECNALIAko ikerlaria—, berriz, “Estimulazio elektriko funtzionaleko gailua” eta “3Dko ikusmena eta ukipen-sentsazioak dituen robot kirurgikoa” aurkeztu zituzten. Bata, iktusa, bizkarrezur-muineko lesioa, garun-paralisia edo esklerosi anizkoitza, besteak beste, duten edo izan duten pazienteentzat; bestea, inbasiorik txikieneko kirurgia-ebakuntzetan erabiltzekoa.

Horrez gain, ekitaldia baliatu zen Derek Doyle “TECNALIAren laguna” izendatzeko. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuak eta Jon Darpón Osasuneko sailburuak eman zioten amaiera ekitaldiari.

TECNALIA PERSPECTIVES 2015

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

33

Gizarte-aintzatespena

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEAN SARTU DA TECNALIA

Azkoitiko Intsausti Jauregian egin zen elkartean sartzeko ekitaldia; hantxe sortu zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 1764an, Peñafloridako kondearen ekimenez. Gaur egungo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen enbrioitzat jo dezakegu. TECNALIAk, sarrera-hitzaldian, Korporazioaren konpromisoa agertu zuen “Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen lekukoa hartzeko, zientziatik, teknologiatik eta berrikuntzatik Euskadiren garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko”.

EUSKAMPUS NAZIOARTEKO HIRU BIKAINTASUN CAMPUS ONENEN ARTEAN

Nazioarteko batzorde ebaluatzaile batek gehienezko nota eman dio Euskampus proiektuari azken ebaluazioan; EHUk, TECNALIAk eta DIPCk gidatzen dute Euskampus. Ezagutzaren aurrerapenaren bidez gizartearen ongizatea areagotzeko

asmoz egiten den batze- eta lankidetza-esperientzia bat da. Espezializazio adimendunaren asmo handiko programa bat da, eta erronka sozialei eta globalei aurre egitea du helburu, Europa 2020 Estrategiarekin bat, zeinak elkarketa osatzen duten erakundeen bikaintasun-maila, haien nazioarteko proiekzioa eta Euskadiko ehun sozioekonomikoarekiko lotura handitzen baititu.

TRISPACE, ESPAZIOAREN INDUSTRIARAKO ALIANTZA BAT

CATEC, CTA eta TECNALIAk osatzen dute, eta helburu hau du: gaitasun teknologiko eta zerbitzu-gaitasun osoago eta erakargarriago bat eskaintzea, espazioaren industriarako negozio-aukerak sortzeko eta garatzeko ikerketa aplikatuaren bidez eta materialetan, fabrikazio-prozesuetan, sistemetan eta saiakuntzetan berrikuntzak egiteko inbertsio-gaitasunen sendotzearen eta koordinazio hobearen bidez. Horrez gain, aliantza honek espazioaren sektoretik industriako beste sektore batzuetarako transferentzia teknologikoa sustatzen du, eta Espainiako espazioaren industriaren posizionamendua eta berritzeko gaitasuna indartzen ditu.

HITZARMENA ORE CATAPULTEKIN ITSASOKO ENERGIEN ARLOAN

ORE Catapult Erresuma Batuko ikerketa-zentro aitzindaria da offshore energia eolikoaren, olatu-energiaren eta marea-energiaren teknologian eta berrikuntzan. TECNALIAk eta ORE Catapultek denbora asko daramate Europako proiektuetan elkarrekin lanean eta lankidetza-bide berriak arakatzen. Oraintsu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute itsasoko energiak aprobetxatzeko dituzten gaitasunak handitzeko,

hazkunde ekonomiko jasangarri bat izaten eta enplegu egonkorra sortzen lagunduko duen etorkizuneko sektore baten garapena bultzatuz.

ELAN NETWORK SARE IBEROAMERIKARRAK BERE HEDAPENA BIZKORTU DU

ELAN Network, TECNALIAk koordinatua, Europako Berrikuntza eta Ezagutza Zentroen Sarerik handiena da, eta Europako eta Latinoamerikako ETE-en artean teknologian oinarritutako negozio-aukerak sortzea du helburu nagusi. 2015ean, jarduera bizia izan du Latinoamerikan: zazpi ekitaldi antolatu ditu (Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Mexiko eta Peru). 2016rako herrialde horietan egiteko beste zazpi ekitaldi eta lau misio tekniko planifikatuak ditu, Latinoamerika, Karibe eta Europatik Argentina, Brusela, Finlandia eta Herbehereetara.

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEAN SARTU DA TECNALIA

EUSKAMPUS NAZIOARTEKO HIRU BIKAINTASUN CAMPUS ONENEN ARTEAN

TRISPACE, ESPAZIOAREN INDUSTRIARAKO ALIANTZA BAT

ORE CATAPULTEKIN HITZARMENA ITSASOKO ENERGIA BURUZ

ELAN NETWORK SARE IBEROAMERIKARRAK BERE HEDAPENA BIZKORTU DU

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

34

“MEDELLÍN INNOVATION” SARIA TECNALIARI

TECNALIAri atzerriko erakunde berritzailerik onenaren saria eman diote Medellínen (Kolonbia), berrikuntzari eta ekintzailetzari egin dion ekarpenagatik. “Landing Empresarial” programaren saria Medellíngo alkate Anibal Gaviriak eman zuen, eta Enrique Leónek jaso zuen, Kolonbiako TECNALIAko zuzendari nagusi ondokoak. “Landing Empresarial” programak enpresa berritzaile lokal, nazional eta atzerrikoen ezarpena erraztu nahi du, arreta berezia jarririk oinarri teknologikoko I+Gan eta ekintzailetzan, betiere energiaren, osasunaren eta IKTen sektoreetan eta zeharkako sektoreetan.

“BEST PAPER PRIZE DE STAM” NANOTEKNOLOGIAN

STAM aldizkari ospetsuak (Science and Technology of Advanced Materials) urteko artikulu onentzat hartu du “Dispersion and surface functionalization

of oxide nanoparticles for transparent photocatalytic and UV-protecting coatings and sunscreens” artikulua. Yolanda de Miguel doktoreak, TECNALIAko Nanoteknologia Klusterreko buruak, idatzi zuen artikulua Irune Villaluenga eta Gemma Berriozabal doktoreekin batera, zeinek doktoretza-tesia TECNALIAn egin baitzuten, Yolandaren zuzendaritzapean. Artikulua idazteko, Stockholmeko Unibertsitateko (Suedia) Lennart Bergstrom irakaslearen taldearen laguntza ere jaso zuten.

TALENTU EKINTZAILEAREN SARIA ANDER RAMOSENTZAT

Diario Vascok Talentu Ekintzailearen 2015eko Sari Nagusia eman dio Ander Ramos TECNALIAko ikertzaileari, iktus baten ondorioak dituzten pazienteak errehabilitatzera zuzendutako lanagatik. Lan horregatik beragatik, Alemaniako Ikertzaile Gazterik Onenaren saria eman zioten lehendik, eta sari hori lortzen zuen lehenengo ikertzaile ez alemaniarra izan zen. 2005eko azaroan sortu zirenetik, hainbatek jaso dute sari hori, hala nola Pedro Miguel Etxenikek, Benito Lertxundik eta Ángel Iglesiasek eta Unicef, Grupo Alfa eta Elhuyar Fundazioa erakundeek.

EXPANSION EGUNKARIAK TECNALIA SARITU DU BERE GAUZEN INTERNETENGATIK

TECNALIA saritu du, besteak beste, Expansión egunkari ekonomikoak, Gauzen Internet kategorian, 50 Ideia Digitalik Onenen I. Sarietara beren hautagaitza aurkeztu duten 450 enpresa eta erakunde baino gehiagoren artean. Beste erakunde sarituak Ericsson/Philips, Farsens, Indra eta Libelium izan dira. Teknologia sarituaren oinarria sarraila elektromekaniko bat da, gailu

baimendu batetik agindua jasotzean ate bat ixteko eta irekitzeko diseinatua.

TECNALIAREN MUGIKORTASUN JASANGARRIA SARITU DUTE

TECNALIA saritu dute bere egoitzen arteko joan-etorriak ibilgailu pribatuetan egin ordez enpresak langileen eskura jartzen dituen enpresako autoetan edo autobusetan egitea sustatzen duen ekimenagatik. Ekimen horren bidez, ingurumen-inpaktua murrizten da, eta laneko joan-etorrien segurtasuna handitzen. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak antolatutako 2015eko Mugikortasun Jasangarriaren Espainiako Asteko Sarien V. edizioan saritu zuten jardunbide egoki hori.

“MEDELLÍN INNOVATION” SARIA TECNALIARI

“BEST PAPER PRIZE DE STAM” NANOTEKNOLOGIAN

TALENTU EKINTZAILEAREN SARIA ANDER RAMOSENTZAT

EXPANSION EGUNKARIAK TECNALIA SARITU DU BERE GAUZEN INTERNETENGATIK

TECNALIAREN MUGIKORTASUN JASANGARRIA SARITU DUTE

Gizarte-aintzatespena

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

35

EGOITZA NAGUSIA BESTE EGOITZAK ORDEZKARITZAK ATZERRIAN

KOLONBIACarrera 18 No. 78-40 Edificio Témpora, Oficina 203 C.P. 110221 - BogotáT +57 1 236 7968

Calle 67 No. 52-20 Torre A, Oficina 3026 C.P. 050010 - MedellínT +57 4 516 7770

FRANTZIACSU - BÂTIMENT 6950, Rue Saint - Priest F-34090 Montpellier T +33 467 107 130

ITALIACERFITTViale Rinaldo Piaggio, 32I-56025 Pontedera (PI)T +39 0587 274 818

MEXIKOBatallón de San Patricio # 109, Piso 10Col. Valle Oriente - C.P. 66260San Pedro Garza GarcíaMonterrey, Nuevo LeónT +52 81 8625 6576

Torre Mariano Escobedo, Piso 12Calzada Mariano Escobedo 476Colonia Nueva Anzures C.P. 11590 - Ciudad de MéxicoT +52 55 4739 2652

SERBIAUl. Vladetina broj 13/6RS-11000 BelgradoT +381 11 3246 419

ARABA ARABAKO PARKE TEKNOLOGIKOA Albert Einstein, 28Leonardo Da Vinci, 11E-01510 Miñano

BIZKAIA BIZKAIKO PARKE ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA Ibaizabal Bidea, Edificio 101Laida Bidea, Edificio 204 Laida Bidea, Edificio 413E-48170 Zamudio

CÁDIZCENTRO TECNOLÓGICOLoma de Sancti Petri, s/nE-11139 Chiclana de la Frontera

GIPUZKOA GIPUZKOAKO PARKE ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA Mikeletegi Pasealekua, 1-3Mikeletegi Pasealekua, 2Mikeletegi Pasealekua, 7E-20009 Donostia - San Sebastián

POLÍGONO VENTASC/ Gabiria 82-84E-20305 Irún

Área Anardi, 5E-20730 Azpeitia

MADRILC/ Velázquez, 64-66 2ª pl.E-28001 Madrid

ZARAGOZARonda San Juan Bosco, s/n E-50100 La Almunia de Doña Godina

TECNALIA BIZKAIKO PARKE ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA C/Geldo, Edificio 700E-48160 Derio (Bizkaia)T 902 760 000*

Egoitzen kokapena

TECNALIA 2015EKO URTEKO TXOSTENA

36

TECNALIA

IMAJINATZEN JAKITEA ETA EGIA BIHURTZEA