etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · urte erdia igaro den honetan,...

16
Etxerat 0

Upload: others

Post on 05-Jul-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

0

Page 2: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

1

Sarrera Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian.

Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia ankerrek ez dute gure itxaropena hauspotzen, baina indarrean mantentzen den espetxe politika aldatzeko gehiengo politiko, sozial, sindikal eta instituzionalak duen borondatetik haratago, pauso berriak izango direlakoan gaude. Aldez aurretiko jarrera hobea antzematen dugu espainiar Gobernuaren partetik eta argi dugu gizarte zibilak egindako lana eta erakutsitako ardurari esker zabaldu dela orain arte PPko Gobernuak itxita mantendu duen bidea. Zoritxarrez, badira oraindik ere salbuespeneko politikak eta urrunketaren aldeko ahotsak.

Sakabanaketaren zutabe garrantzitsuenetakoa da urrunketa, euskal preso politikoen senide eta gertukoengan modu zuzenean eragiten duena, 16 hildako eragin dituena eta gu guztiok biktima potentzialak izatera kondenatu gaituena. Gure senide presoak bisitatzera joaten garen bakoitzean, biktima potentzialak gara. Urrunketaren aldeko hautua egitean, ehundaka euskal herritarron sufrimendua eta minaren aldeko apustu argia egiten dute, haien bizitza astebururo arriskuan jartzen dutelako eta milaka kilometro egiteko ezinbestekoa den gastu ekonomikoa eta osasun kaltea handitzen delako. Hau da urrunketaren egia.

Gaixotasun larriak pairatzen dituztenen egoeraren kudeaketa are krudelagoa da, haien gaixotasunean eta haien mina areagotzeko borondateak ongi erakusten du egungo espetxe politikaren helburua egunez egun sufrimendua eragoztea dela. Graduen progresioari dagokionez, euskal preso politikoen askatasuna oztopatu nahi dute, gaur egun indarrean dagoen blokeoa, salbuespeneko tresna den heinean, presoek haien zigorra guztiz betetzeko mantentzen dutelarik. Lehenengo graduaren eraginez, bizitza baldintzak zeharo krudelak dira eta horren eraginez isolamendua pairatzen dute urte luzeetan hainbat presok. Sufrimendua areagotzeko ere, 60 urte dituzten presoak espetxean jarraitzen dute eta bestetik, zigor pilaketari dagokionez, espainiar Gobernuak ez dio kasurik egiten Europako lege-markoari.

Ezinbestekoa izateaz gain, larrialdi egoera eutsiezin honi buelta eman behar zaio lehenbailehen. Benetako konponbidea lortzearen bidean, gehiengo zabal baten helburua izanik, EAE eta Nafarroako gehiengo instituzionala, politiko, sozial eta sindikalaren eskutik, gatazkak eragindako ondorio guztiak atzean utzirik sufrimendurik gabeko eta bakean eraikitako gizartea artikulatzeko garaia da. Biktima gehiagorik gabe, preso, iheslari eta deportaturik gabeko gizartea

Page 3: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

2

ezinbestekoa dugu. Bide luzeko helburua da dudarik gabe, zailtasun ugari izango ditugu bide horretan, baina oztopoen gainetik ahalegin guztia egitea merezi du.

Bake iraunkor horretarako zutabeak eraikitzeko egunero berriztatzen du bere konpromisoa Etxerat Elkarteak. Euskal gizarteak eskatzen duen, behar duen eta merezi duen bakea hain justu.

Page 4: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

3

1. DISPERTSIOA

1.1 Euskal Preso Politikoen Kolektiboa: DISPERTSIOA ETA URRUNKETA

• Estatu Espainola: 222 euskal preso politiko urrunduak • 148 (66, 67%), Euskal Herritik 1100-600 km-tara espetxeetan

• 57 (25.68%), Euskal Herritik 590-400 km-tara espetxeetan

• 17 (7.65% ), Euskal Herritik 100-390 km-tara espetxeetan

• Estatu frantsesa: 50 euskal preso politikoak • 25 (50 %), Euskal Herritik 1100-600 km-tara espetxeetan

• 7 (14%), Euskal Herritik 590-400 km-tara espetxeetan

• 17 (36%), Euskal Herritik 100-390 km-tara espetxeetan

DISPERTSIOA

URRUNKETA

280 Euskal preso politikoak:

• 277 euskal preso politiko 57 espetxetan eta Zentro batean • 3 euskal preso politiko euskal herriko 2 espetxetan

• Euskal preso politiko bat Arrasateko Aita Menni Zentroan • 222 euskal preso politiko espainiar estatuko 41 espetxetan

eta 4 ume haien amekin dispertsatuak • 50 euskal preso politiko estatu frantseseko 13 espetxeetan • Euskal preso politiko bat Portugalen

• 3 euskal preso politikoak espetxe arinduan: • 2 Hego Euskal Herrian gaixotasun larriagatik • 1 Iparraldean erabaki judizialagatik

Page 5: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

4

1.2 LEKUALDAKETAK / Traslados / Transferts

Nondik: / De: /De: Nora: / A: / À:

López Resina, Dolores 2018-04-06 Soto del Real (490 km) Brieva, Avila (470 km)

Sirvent Auzmendi, Ekaitz 2018-04-13 Tarascon, E.F. (750 km) Mont-de-Marsan (234 km)

Fernández Aspurz, Joseba 2018-04-13 Osny, E.F. (970 km) Muret CD (430 km)

Borrero Toribio, Asier 2018-04-20 Poyssi, E.F. (950 km) Mont-de-Marsan (234 km)

Iruretagoiena Lanz, Luis 2018-05-17 Alençon, E.F. (830 km) Mont-de-Marsan (234 km)

Oses Carrasco, Jose Javier 2018-05-25 Soto del Real (490 km) Soria (270 km)

Oiartzabal Txapartegi, Asier 2018-06-04 Saint Maur, E.F. (680 km) Lannemezan (330 km)

Palacios Aldai, Gorka 2018-06-06 Soto del Real (490 km) Murcia II (830 km)

Errazkin Telleria, Ugaitz 2018-04-08 Soto del Real (490 km) Algeciras (1100 km)

Ezeiza Aierra, Asier 2018-06-14 Tarascon, E.F. (750 km) Mont-de-Marsan (234 km)

1.3 ASKATASUNAK / Libertades / Libérations

Espetxea Prisión Prison

Urte espetxean Años en prisión Années de prison

Majarenas Ibarreta, Sara 2018-4-09 Soria 13 (1)

Albisu Hernández, Iñigo 2018-04-23 Soto del Real, Madrid 11 (1)

Sebastian Iriarte, Alfontso 2018-04-26 Valladolid 20 (1)

Lasa Mendiaraz, Sebas 2018-04-26 Villena, Alacant 20 (1)

Galarraga Arrona, Joseba 2018-06-11 Valladolid 19 (1)

Lejarzegi Olabarrieta, Endika 2018-06-13 Monterroso, Lugo 15 (1)

(1) Zigorra betea / Cumplimiento íntegro de la condena / Fin de la peine

Page 6: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

5

Page 7: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

6

2. ESPETXEETAKO EGOERA

JOSETXO ARIZKUREN BERRIRO ERE MURTZIAKO ESPETXEAN DA PREMIAZ OSPITALERATU OSTEAN

Josetxo Arizkuren Ruizen abokatu eta senideek euskal preso politikoa berriro ere Murtziako espetxean zegoela baieztatu zioten Etxerat Elkarteari, maiatzaren 5ean arratsaldez premiaz ospitaleratu ostean.

Hedabideek arratsaldeko lehen orduan albistearen berri emanda ere, presoaren senideek ezta abokatuek ezin izan zuten gertaeraren informazio gehiagorik jaso. Ordu askoren egonezinaren ostean, euskal presoak berak espetxetik egindako dei bati esker jakin ahal izan dute gertaeraren berri; bularreko angina batengatik ospitaleratu behar izan zuten Josetxo. Beharrezko frogak egin ondoren, alta eman zioten Murtziako ospitalean.

Gogorarazten dugu Josetxo Arizkuren Ruizek urritasun kardiakoa sufritzen duela eta egun gaitz sendaezina duten euskal preso politikoen zerrendan dagoela, beraien askatasuna eskatzen delarik beharrezko asistentzia eta jarraipen mediku egokiena izateko beraien eritasuna dela eta. Etxean eta bizirik nahi ditugu!

MIKEL ALBISU EUSKAL PRESO POLITIKOA BORTITZKI ERASOTUA REAU-KO ESPETXEAN

Apirilaren 14an, Réau-ko espetxean (Frantziar estatua - 930 km) den Mikel Albisu euskal preso donostiarra bat-batean bortizki erasotu zuen preso sozial batek, liburutegian zeudelarik. Erizaindegira, eta ondotik ospitalera eraman behar izan zuten Mikel Albisu. Ezker besoko kubitua hautsia zuen eta ebakuntza egin behar izan zioten. Aurpegian eta buruan ere zauriak izan zituen. Apirilaren 16an berriz eraman zuten espetxera. Dirudienez, bere trasladoa probokatzea zuen helburu preso sozial honek.

2.1 LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK

2.2 BESTE ESKUBIDEEN URRAKETAK

Page 8: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

7

ASTEBURUA ETXEAN IGAROTZEKO OHIKO BAIMENAREN ERAGINEZ, XABIER SAGARDOI ESPETXETIK ATERA DA

Asteburua kalean igarotzeko ohiko baimena jaso ondoren, Xabier Sagardoi euskal preso politikoa Soriako espetxetik atera zen apirilaren 6an. Bigarren graduan dago Barañaingo presoa eta Soriako espetxeko Tratamendu Batzordeak eman dio astebururako ohizko baimena. Espetxe Zaintzako Epaitegiak ez du horren kontra deus esan.

.

3. SENITARTEKOAK ETA ADISKIDEAK 3.1 ISTRIPUAK

Frantzian dagoen Arlesko espetxean (850 km) aurkitzen den Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren senideek ezbeharra izan zuten apirilaren 2an espetxera bidean zirenean. Urrunketak aurten eragindako hirugarren ezbeharra izan zen.

Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren bikotea eta 2 seme-alabak istripua izan zuten Toulouse inguruan, Arlesera bidean zirela. Aurreko autoak bat-batean galgatu eta ezin izan zuten ezer egin kolpea ekiditeko. Aurreko kotxea jo ondoren, atzetik zetorren autoak jo egin zien. Kotxean zihoazen hiru senideak ongi atera ziren, inongo zauririk gabe, baina autoa erabiltezin geratu zen.

Sakabanaketak ia hiru hamarkada bete dituen honetan, urteko hirugarren ezbeharra salatzeaz gain, urte luze eta gordin hauetan eragiten ari den sufrikario, odoluste ekonomiko eta biktimak oroitu genuen Dispertsio politikaren behin-betiko amaiera exijitu genien bai gobernu zein dispertsioaren alde agertzen diren indarrei, euskal gizartearen nahia delako.

2.3 ESPETXE POLITIKA

Page 9: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

8

2.3 BISITA ESKUBIDEEN URRAKETAK

ROANNE

Roanneko espetxeak (Frantziar estatua; 850 km) bisitak kudeatzeko enpresa pribatu bat azpikontratatzen du. Horren ondorioz, erregularki arazoak sortzen dira. Hala nola, adibidez, Lorentxa Beyrie euskal preso kanbotarraren senideek bisitak egin behar zituzten apirilaren 21eko asteburuan, larunbat eta iganderako “parloir”ak betiko moduan erreserbatu zutelarik. Larunbateko bisita normalki egin bazuten ere, igandean “arazo informatiko batengatik desagertu zelako haien izena” ezin zirela sartu esan zieten ateko funtzionarioek. Protesta eta azalpen guztiekin ere, bisita hori egin gabe etxera itzultzea behartuak izan ziren.

CASTELLÓ II

Maiatzaren 5ean, Castello II-n, Iñaki Bilbaoren senide bati bisita egitera zijoala arkoa pitatu zuelako, gelatxoan sartu eta galtzak jeitsi arazo zizkioten. Jarrera gaiztoa erakutsi zuten funtzionarioek. Salaketa ezartzeko asmoa adierazi zuten, bai presoak, bai senideak

Page 10: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

9

4. INSTITUZIOAK ETA ERAGILEAK

4.1: ESPETXE POLITIKAREN AURKAKO ADIERAZPENAK

URRUNKETAREN AURKAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA ONARTU DUTE BILBOKO UDAL TALDEEK

Bilboko EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbao udal taldeak ez datoz bat "urruntzeko espetxe politikoarekin" eta zentzu horretan, "ETAren behin betiko amaieraren ostean zabaldutako agertoki berriaren aurrean" ulertzen dute "beharrezkoa dela espetxe politika berri bat, espetxe zigorrak errotze sozial eta familiarraren lekuengandik urrun betetzea sahiesten duena, senideekin harremana erraztuz".

Ibon Goieaskoetxearen senideek joan zen astean pairatu zuten kotxe-istripuaren erantzunez onartu zuten apirilaren 10ean udal taldeek adierazpen instituzionala. "Urruntze politika horren ondorio saihesgarrietako bat da senideak diren presoak bisitatzera doazenek astero joan-etorri asko eta luzeak egin behar dituztela; eta nabarmentzen dute kontestu horretan istripu anitz izan direla errepidean" jasotzen da adierazpenean. PP kenduta gainontzeko udal talde guztiek elkartasuna eta gertutasuna adierazten diete istripu horiek jasan dituzten bilbotarrei.

URRUNTZE POLITIKA AMAITZEKO ESKATU DUTE ARABAKO BATZAR NAGUSIEK

Haien senide-lotura bermatze arren, euskal preso politikoak Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara ekartzea eskatu zuten Arabako Batzar Nagusietan EAJ, EH Bildu, PSE eta Podemos-Ahal Dugu alderdiek apirilaren 20an. PP eta Talde Mixtoan dagoen batzarkidea aldiz, proposamenaren aurka azaldu ziren.

Onartutako testuan, presondegietako Lege Orokorra betearazi dezaten eskatzen da eta aldi berean, presondegietako urruntze politikarekin desadostasuna agertu zuten aipatuko lau alderdiek.

Arabako Batzar Nagusietan lortu den akordioaren harira eta Foro Sozialaren ekimenez, euskal sindikatu guztiek bat egin zuten akordioarekin.

Page 11: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

10

4.2: FOROA ETA ERRESOLUZIOAREN ALDEKO EKIMENAK

DDR-A EUSKAL KASUAN APLIKATZEKO FORO SOZIALAREN ESKUTIK ETORRITAKO BAKE PROZESUETAN ESKARMENTUA DUTEN ADITUEI EKARPENA EGIN DIEGU

Nazio Batuek DDR (Desarmea-Desmobilizazioa-Gizarteratzea) erabiltzen dituzten estandarretatik abiatuta, Foro Sozialak antolatutako jardunaldiaren baitan egunotan nazioarte mailako bake prozesuetan adituak Euskal Herrira etorri direlarik, Filipinetako, Kongo Errepublikako, Kolonbiako eta Ipar Irlandako bake prozesuetan adituekin bildu zen Donostian Etxerat Elkartea apirilaren 11an. Etxerat Elkarteko ordezkariek euskal presoen senide eta gertukoek pairatzen duten egoera azaldu zien gonbidatuei.

Modu baikorrean baloratzen dugu bilera bera, bereziki DDR sigletan sakontzeko helburuarekin, mundu mailan bake prozesuetan eskarmentua duten adituen harrera izan dugulako, batez ere Euskal Herriko kasuan hausnarketa eta aurrera begira pausoak emateko guztiz baliogarria izango delakoan.

Gurekin izan ziren, Aaro Suonio, Ipar Irlandako Armagabetze Batzordeko presidentea izandakoa eta gatazken kudeaketan aditua; Omar Cortes, Kolonbiako Armada Nazionaleko ontzi-kapitain erretiratua eta Kolonbiako bake prozesuan partaidea; Jesus Florez, herri indigenen eskubideen aldeko ekintzailea eta Pazifiko Eskualdeko Koordinazio Batzordeko kidea; Justine Masika, Kongo Errepublikako ekintzailea; Kristian Herbolzheimer, Conciliation Resources izeneko GKE-ko Bakerako Transizioak programaren zuzendaria eta Filipinetako bake prozesuaren aholkularia Mindanaon; eta Veronique Dudouet, Berghof fundazioko programaren zuzendaria.

Izenburu horren bidez, gure artean dagoen eztabaida baten isla izateaz gain, saioaren helburua argi geratzen zen. Jardunaldiaren aurkezpenean Foro Sozialak esan zuenez, “ETAren desmobilizazioaren fase erabakitzailean sartu gara eta horren ondorioz, preso eta erbestean dauden erakunde honen militanteen gizarteratzearen gaiari heldu beharko diote batzuek eta besteek”.

ETAREN DESAGERPENAREN OSTEAN ZABALDUTAKO AGERTOKI BERRIAREN BAITAN FORO SOZIALAK, ETXERATEK ETA SAREK EGINDAKO AGERRALDIA

Foro Sozialak, Etxerat eta Sarerekin batera, agerraldia eskaini zuten maiatzaren 29an. Maiatzaren 3tik, ETAk Genevan bere desagerpena iragarri zuen

Page 12: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

11

egun beretik, eragile askok agenda politikoaren erdigunean jarri dute presoen afera. Interesa handikoa delakoan, hona hemen adierazpen hori:

Maiatzaren 3tik, ETAk Genevan bere desagerpena iragarri zuen egun beretik, eragile askok agenda politikoaren erdigunean jarri dute presoen afera. Foro Soziala barne gogoeta-prozesu betean murgilduta egon da eta orain, Sare eta Etxeratekin batera, bilera-erronda bat eta zenbait topaketa egiten ari da eragile instituzionalei, politikoei, sindikalei eta gizarte zibileko hainbat pertsona ospetsuri gogoeten berri emateko. Lehenik eta behin, adierazi nahi dugu gure iritziz presoen aferaren konponbidea ezinbestean lotuko zaiola biktimen erreparazio-dinamikari.

Erreparazio horrek konkrezio ezberdinak izan ahal izango ditu, eta horiek errespetua eta akordioa abiapuntu izanda eraiki beharko dira. ETAren desagerpenak denbora berri bat zabaltzen du, eta horri lotu beharko litzaioke espetxe-politika. Gogoeta horrekin bat dator herri honetako gehiengo politiko, sindikal eta soziala. Are gehiago, Espainiako Gobernuaren alderdiko zenbait euskal bozeramaile norabide horretan mintzatu dira.

Geure iritziz, gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak eratzeko unea da. Hiru erreiak behar ditugu, Iparraldearekin batera helmuga berera iristeko: gizarte bat bakean, preso edo ihesean diren pertsonarik gabe. Armagabetzearen kasuan bezala, gai honetan ere triangulazioan oinarritutako konponbide-eskema bat eraiki behar dela uste dugu: batetik Eusko Jaurlaritza eta Nafar Gobernua, bigarrenik EPPK eta hirugarrenik gizarte-zibila. Zentzu horretan, preso diren pertsonekin zerikusia duen edozein erabaki hartzean pertsona horien adostasuna lortzea komeni dela berresten dugu. Kontsentsua eragiten duen eskaeran oinarritutako konponbide-eskema bat planteatzen dugu: egungo espetxe-legedia arrunta aplikatzea baino ez. Ez dugu inolako kontraprestazio- ez pribilegio-estrategiarik defendatzen, jada gainditua dagoen egoera jakin batean –eta baterako– diseinatutako politika bat bertan behera uztea baizik.

Foro Sozial Iraunkorraren arabera, agertoki berri honetan, edozein erresoluzio agendatan premiaz landu beharreko bost alde daude:

1. Gaixotasun larriak dituzten presoak. Aplikatuko diren politikek zigorren humanizazio-printzipioa izan beharko dute ardatz; betiere saihestu behar da zigor-betetzeak gaixotasunarengan izan dezakeen eragin negatiboa, eta osasun-egoeraren arabera egokitu beharko da zigorraren betetzea.

2. Gerturatzea. Zigorra betetzeko indarrean dagoen politika gainditu beharra dago, presoak norberaren bizilekutik urrutiratzen dituena. Presoen familia-ingurunetik gertu dauden espetxeetara hurbilketa efektiboa lortu behar da.

3. Gradu-politika. Lehen graduari eusteko egoera gainditu behar da. Egun presoen %92 lehen graduan daude sailkatuta. Egiazki pertsona bakoitzaren zirkunstantzien arabera gradu progresioa aplikatuko duen politika berrira jo beharra dago, eta ez eutsi, egun egiten den moduan, zigortua izan zen delituen araberako edo bere espetxealditik at dauden baldintzen araberako politikari.

Page 13: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

12

4. Zigorren pilaketa. Beharrezkoa da, era berean, Europako Batasuneko beste estatu batzuetan ezarritako zigorrak pilatzen diren kasuetan, aplikatu beharreko irizpidea Europako araudiak eta ebazpenek ezarritakoa izatea espetxealdiari dagokionez.

5. Beharrezkoa da Euskadiko Autonomia Erkidegora eta Nafarroako Foru Erkidegora ekartzea espetxe-alorreko eskumenak. Beharrezkoa da,

baita ere, espetxe-zaintzaren ardura epaitegi naturaletara itzultzea Beharrezkoa da eragile instituzional, politiko, sindikal edota sozialek denek elkarrekin bultzatzea premiazko agenda hau konponbidean jartzeko.

«Premiazko agendaz» ari gara, jakin badakigulako aurrerago 7/2003 legearekin epaitutako pertsonen gaiari eda torturapean egindako aitorpenetan oinarritutako sententzien gaiari heldu beharko diogula. Errealistak gara, eta ulertzen dugu, kartzela alorrean, agendak garapen bat izango duela. Ez dugu keinu ikusgarririk espero. Jakin badakigu mugimenduak modu gradualean gertatuko direla. Begibistakoa da herri honetan inork ez duela kartzeletako giltza. Hala ere, ulertzen dugu, agertoki horretara iristeko, aldez aurretik hiru faktore gertatu behar direla: aipatutako akordio zabala hemen gertatzea, presoen beraien partehartzea eta azkenik Espainiako Estatuan kartzela-politika malgutzearen aldeko iritzi korronte bat sortzea.

Aro berri honek dinamika integratzaileak behar ditu. Bizikidetza eraikiko da sektore guztiak egiazki eroso sentituko diren espazioak eraturik. Soilik modu honetan gauzatu ahal izango da beharrezkoa den gizarte-adiskidetzea.

Zentzu horretan, eta biktimei dagokienez, Foro Sozial Iraunkorrak uste du euskal konponbide prozesuan biktimek funtsezko garrantzia dutela eta izan behar dutela. Gizarteak zor handia du biktimekin. Ahanztura eta aitorpen eza urte luzez ixil-ixilik pairatu badute ere, herri honetako biktima gehienak ez daude mendeku eta errebantxa-eskemetan, bizikidetza- eta adiskidetze eskemetan baizik.

Alor honi dagokionez, informatuta egon behar dute, entzun egin behar ditugu. Espetxe-politika berriak ezartzean kontrasterako mekanismoak artikulatu beharko dira biktima guztiekin, bai antolatuta daudenekin, bai antolatu gabe daudenekin ere. Azaldu, kontrastatu, entzun, baina horrek guztiak ez ditu politika publikoak baldintzatu behar izango.

Akordio politiko, sozial eta sindikal zabal bat defendatzen dugu, irtenbide orekatu eta arrazoizkoa ekarriko duena. Irtenbide horrek erantzun beharko die biktimen eskubideei eta arrazoizko epe batean presorik gabeko agertokia nahi duen gizarteko gehiengoaren nahiari.

Agerraldi berean, hauxe da Etxeratetik egin dugun ekarpena:

Joan den asteburuan, beste behin ere, azken 30 urteetan gertatu den bezalaxe, ehunka edo milaka kilometroko bidaia amaigabeak egin ditugu. Bidaiak egiteko ordu luzeak behar izateaz gain, itxaronaldi luzeak eta oztopo zein arriskuak jasan behar izan ditugu beste behin ere. Euskal preso politikoen senide eta lagunek sufrimendua atzean ezin dugula utzi gogorarazi behar dugu, gure sufrimendua orainaldiari lotuta jarraitzen badu hertsiki. Balizko biktimak gara gu.

Guk presa daukagu, berebizikoa, gainditutako egoera baten baitan diseinatutako salbuespenezko espetxe politika mantentzea onartezina delako. Ez dugu kontrapartidarik

Page 14: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

13

ezta abantailarik proposatzen. Kontrapartidataz hitz egitean, abantailak eta eskubideak nahastu egiten dira, baina eskubideak ez daude kontrapartidei lotuta. Eskubieak errespetatu egiten dira edo urratuak izaten dira eta espainiar Gobernuak urratu egiten ditu eskubideak oraindik ere.

Espetxe politikari dagokionez, larrialdirako agendak izaera ebolutiboa izan behar duela dio Foro Sozialak eta bat gatoz horrekin, baina berriro ere diogu, guztiz premiazkoa da urrunketarekin bukatzea eta gaixo dauden presoen askatasuna lortzea eta hori gauzatu nahian, euskal gizarteari deialdia egiten diogu eta bide batez, desberdinen arteko akordioak lortu ahal izateko lanean jarraitzeko batzen gaituenaren inguruan arituz eta, ez alderantziz, konponbidean urratsak ematen jarraitzeko.

ORAIN PRESOAK! PRESOEN ALDEKO INIZIATIBA BERRIA

Gizarte zibileko 46 lagunen iniziatibaz sortu den Orain Presoak dinamika aurkeztu zen ekainaren 2an Bilbon.

Horrela hasten zen Orain Presoak dinamikaren maniifestua. “Konponbiderako, elkarbizitzarako eta bakerako unea da. Pasa den maiatzaren 4an bizitako egun historikoaren ostean, parez pare ireki zaigu hainbeste sufrimendu sortarazi duen ziklo luze honi amaiera emateko aukera”

Etorkizunari begira “iraganetik datozen oinaze eta min guztiak sendatzea ezinbestekoa da” dinamikaren anuruz. “Bide honetan izan diren eta diren biktima guztiek merezi dute egia, memoria eta erreparazioa. Norabide horretan sakondu behar dugu. Herritar gisa, guztioi dagokigu ardura hau geure egitea, guztiok merezi baitugu elkarbizitzan eta bakean oinarritutako jendarte batean bizitzea”.

Manifestuan hauxe irakurtzen da ondoroen: Oraindik bada, ordea, sufrimendua sortzen jarraitzen duen auzi bat, askatu beharreko korapilo bat. Hain zuzen ere, gaur hemen batu gaituena. Egun, jadanik ETAk existitzeari utzi dion arren, 282 euskal preso daude euren senideengandik ehunka edo milaka kilometrora urrunduak. Espetxean dauden pertsona hauek euren eskubideen jabe izan arren, oraindik ere salbuespen- neurriak ezartzen zaizkie, Espainiako zein Europako legedien aurka doazenak, eta, presoa ez ezik, senideak, bereziki haurrak eta adin nagusiko pertsonak ere zigortzen dituztenak.

Lau lehentasun hauek dira, bereziki, lehenbailehen konpondu beharrekoak Orain Presoak dinamikaren iritziz:

Urruntzea. Asteburu oroz ehunka senide ehunka kilometro egitera behartzen dituena.

Larriki gaixo dauden presoak. Egun gutxiko bizia geratu aurretik, gaixorik dauden presoek behar bezala artatzeko eskubidea dute, hemen eta orain.

Europako Legediak dioen moduan, bi estatutako zigorren batuketaren aplikazioa.

Page 15: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

14

Lehen Graduen aldaketa. Euskal presoek, lehen graduan betetzen dute zigorraren %100, eta hori legearen kontra doa.

“Espetxe-politika hau iraganean kateatuta dago eta ez-ohiko lege batean oinarritzen da” haien esanetan, beraz, “gaur hemen batu garenok ORAIN PRESOAK dinamika jarri dugu martxan, eta guztioi dei egiten dizuegu, gure ametsarekin bat egiten baduzue, urriaren 20rako antolatzen ari garen manifestazioa herri honetan inoiz izan den mobilizaziorik handiena bilakatzen laguntzera”.

“EGUN BAT GEHIAGORIK EZ !”

Ekainaren 16an, Bagoaz kolektiboak antolatu zuen manifestaldian parte hartu genuen Baionan, “Egun bat gehiagorik ez!” lemapean, Unai eta Ion Kepa Parot, Frederik « Xistor » Haranburu eta Jakes Esnal euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko.

28 urte pasatu dira espetxeratuak izan zirenetik, 3 azkenak Frantziar estatuan, bizi osoko kondenarekin (perpétuité), 15 eta 18 urteko segurtasun epe batekin. Baldintzapeko askatasuna lortzea eskubidea dute duela 10 urte jadanik, eta legeak eskatzen dituen irizpide guztiak betetzen dituzte, baina haien eskaera guztiak ukatu egin dituzte epaile frantsesek, aitzaki politikoekin. 1.600 lagunek bildu ziren, “justizia justu eta humano” baten alde.

5. ETXERAT “ADIN NAGUSIKOAK/GAIXORIK DAUDEN SENIDEAK ETA DISPERTSIOA” EGITASMOA KONPARTITZEN ARI GARA

“Dispertsioaren haurrak” egitasmo igaz gauzatu ondoren, bigarren hegi bat abian jarri genuen joan zen urtarrilean, oraingoan; “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa”. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea dugu helburu; adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak direla medio, hain urrun dauden espetxeetara haien senide eta lagunak bisitatzera joan ezin direnak.

Lan hau herritarrekin konpartitzen ari gara Euskal Herriko auzo eta herrietan, eta horretarako hitzaldi sorta antolatu dugu. Sikologo, mediku eta senideak parte hartzen ari dira ekimen honetan. Hitzaldiekin batera, lekukotasunekin ekoiztutako bideo bat erakusten ari gara. Oraingoz, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Galdakaon, Etxarri Aranatzen, Lesakan, Laudion eta Sopelan izan ditugu hitzorduak, ehundaka lagun bildu direlarik eta hemendik aurrera ere honako egutegi hau osatu dugu.

.

Page 16: Etxeetxerat.eus/descargas/informes/mensual/2018/2018_02_eu.pdf · Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Sakabanaketak 30 urtez eragindako esperientzia

Etxerat

15

ETXERAT: PREMIAZKOA DA BAKE PROZESUA GELDITZEN DITUZTEN OZTOPOAK DESAKTIBATZEA SUFRIMENDU GUZTIAK ATZEAN UTZIZ

ETAren desagerpenaren ondoren zabaldutako agertokia baloratu genuen ekainaren 15ean.

Egun horretan eskainiko agerraldian esandakoaren arabera, “egoera politiko berri gisa izendatu dena ez da errealitatean, guretzako, nahi eta desio dugun egoera politiko berri hori, euskal gizarteak exijitzen eta iristeko lanean jarraitzen duen agertoki politiko berri hori. Egoera berri honetan bada berrikuntzarik: zenbait gertaera ez errepikatzeko ziurtasuna dago; hala eta guztiz ere, agertoki berberan, bake prozesua geldiarazten duten egoera batzuk indarrean mantentzen dira, 16 heriotza biktima eragin dituena, konponezinak diren kalteak eta gaur egun eragiten jarraitzen direnak, gu guztioi zein espetxean ditugun gure senideoi sufrimendu amaigabe bat eragiten duguna.

Balorazioan agertzen den bezala, “urrunketa ez da soilik “presoen aferan” kokatua dagoen korapilo bat, euskaldun askori eragiten dien neurria da eta bere ondorioak euskal gizartean bizkar gainean erortzen direnak.

“Iraganeko egoera baten baitan diseinatutako eta indarrean dagoen salbuespeneko espetxe politika gainditzeko berebiziko presa dugula adierazi beharra dugu” esaten zuen irakurketak eta horren harira, “Foro Sozialaren premiazko agendak adierazitakoarekin bat egiten du, gure elkarteak ere egitura honetan parte hatzen baitu. Agenda hori erakunde eta eragile politiko eta sozial ezberdinekin partekatzen ari da, presoak gizartean txertatzea lortzeko, hurbiltzea lortzeko, gaitz larri eta sendaezinak dauzkaten presoak askatzeko, presoen gradu aldaketa lortzeko dauden oztopoak ezabatzeko eta zigorren batzea Europako arauen arabera lortzeko. Berriz ere, presoen urruntzea bertan behera utzi behar dela eta gaixorik dauden presoak askatu behar direla adierazi nahi dugu”.

“Berriro diogu -esan genuen-, ez gaude onuretaz hizketan, ez gaude sarietaz hizketan, ez opari ez kontrapartidetaz: eskubideetaz eta horien urraketen ondorio lazgarrietaz hitz egiten dugu; balizko biktima potentzialetaz hitz egiten ari gara. Urrunketa indargabetu behar dela garbi asko adierazten duen euskal gizarteak dispertsio politikak eragindako biktima berri bat onartuko luke?”.