txostena

22
2012-2013 ikasturtea JOLAS-IKAS ZEIN DA NIRE ANIMALIA? Sara Mansilla, Ane Mujika, Beñat Martiarena, Mikel Motos, Amaia Martin SABA TALDEA

Upload: saba5

Post on 03-Jul-2015

138 views

Category:

Documents


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Txostena

2012-2013 ikasturtea

JOLAS-IKAS ZEIN DA NIRE ANIMALIA?

Sara Mansilla, Ane Mujika, Beñat Martiarena, Mikel Motos, Amaia Martin

SABA TALDEA

Page 2: Txostena

AURKIBIDEA

1. SARRERA……………………………………………………………………………………………………………………1

2. EGUNEROKOA……………………………………………………………………………………………………………2

3. JOLASA……………………………………………………………………………………………………………………..14

4. BIDEOA……………………………………………………………………………………………………………………..16

5. ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK………………………………………………………………………..18

6. ESTEKAK…………………………………………………………………………………………………………………….19

Page 3: Txostena

1. SARRERA

Jolas ikas proiektua aurrera eramateko “Zein da nire animalia” jokoa sortu dugu.

Honekin haurrek animalien ezaugarriak ikasiko dituzte ondo pasatzen duten bitartean.

Hurrengo informean jokoaren nondik norakoak azalduko ditugu, bai eta jokoaren

muntatzea eta bideoa nola egin ditugun ere.

1

Page 4: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.11.26 Noiz hasi: 11.30 Noiz bukatu: 13.00

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Portfolioaren gida jarraituz, 2. puntua (eguneroko hau) eta 3.a (Jolasa) lantzen hasi gara.

2.- ADOSTUTAKOAK

Egunerokoa egunero betetzen joan.

Portfolioa betetzen joan.

Bideo egiteko behar duguna adostu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

3. puntua garatu, jolasaren nondik norakoak zehazteko (jokoaren deskripzioa, arauak, helburua …).

Gaurko egunerokoa egin.

4.- JAZOERAK

Praktikak bukatu ondorengo lehenengo eguna izan da gaur, eta beraz, lanean asteko mentalizatu egin

behar izan gara.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Portfolioaren 3. puntuaren barruan, gure jolasaren kontzeptuaren inguruan hausnarketa egin dugu (

jolasa hezitzailea den ala ez, transmititzen dituen baloreak …)

2

Page 5: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.11.27 Noiz hasi: 9.00 Noiz bukatu: 13.00

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Portfolioaren 3. puntua

Jokoaren diseinua

2.- ADOSTUTAKOAK

Etxean gaurko egunerokoa egin.

Bakoitzak etxean bere 7-8 animalien irudiak bilatuko ditu interneten, eta ondoren jokoan sartzen diren 24ak aukeratuko ditugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Jokoa egiteko behar ditugun materialak zerrendatu eta leihatilan utzi.

Jokoan agertu daitezkeen animaliak aukeratu brain storming baten bidez.

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

4. puntuarekin hasi gara, bideo. Hau nola egingo dugun pentsatzen aritu gara, zer musika aukeratu

etab. Honi buruzko lehen ideiak atera ditugu.

3

Page 6: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.11.28 Noiz hasi: 12.00 Noiz bukatu: 12.30

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Jokoaren diseinua

2.- ADOSTUTAKOAK

Egunerokoa egin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Atzo etxean zenbait animalien marrazkiak bilatu behar izan genituen interneten, eta gaur pendrive

batean ekarri ditugu. Momentu batean, irudi guztiak dropbox-era igo ditugu, eta genituenetatik batzuk

jokoan erabiltzeko aukeratu ditugu.

4.- JAZOERAK

Gaur ez da lan modularra egiten uzteko klaserik egon, eta beraz ez dugu gehiegi egin.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

4

Page 7: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.11.29 Noiz hasi: 08.30 Noiz bukatu: 16.30

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Jokoaren diseinua

Musika

2.- ADOSTUTAKOAK

Egunerokoa egin.

Joko originalaren kutxa daukagun arren, guk sortutako bat egitea pentsatu dugu.

Bideoaren musiketako bat Lourdesek esandako “Astoak jajaja” abestia izango da.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Jokoan erabili behar ditugun irudiak aukeratzen bukatu dugu, eta batzuei paint-arekin ukitu batzuk eman dizkiegu.

Jokorako behar diren 3 txartel mota ezberdinak egin ditugu, kolore ezberdineko kartulinak erabiliz, eta ondoren aukeratutako irudiak bertan itsatsi eta plastifikatu ditugu.

Jokorako kutxa egiten hasi gara, kartoia erabiliz.

Abestia bideorako jotzen hasi gara; xilofonoa, piano, gitarra eta pandereta erabiliz.

4.- JAZOERAK

Atzo ez bezala, gaur klase guztiak lan modularra egiten jarraitzeko erabili dira, eta beraz aurrerapen

asko egin ditugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Beste abesti pare bat sartzea pentsatu dugunez, honekiko gogoeta hurrengo klasean egingo dugu,

astelehenean.

5

Page 8: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.11.30 Noiz hasi: 11.30 Noiz bukatu: 13.30

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoa.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideoan stop motion teknika erabiliko dugu.

Bideoaren hainbat eszena adostu ditugu.

Egunerokoa egin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Astebururako lana: Bideorako bakoitzak bere etxean jokoan erabili behar ditugun animali ezberdinen

panpinak bilatzea.

4.- JAZOERAK

Gaur bakarrik IKT-ko klasea izan dugu, eta bertan Aingeruk bideoa egiteko moduaren inguruan

hainbat azalpen interesgarri egin ditu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Bideoan zer agertuko den pentsatu dugu eta ideia orokor bat hartu dugu.

6

Page 9: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.12.03 Noiz hasi: 9:00 Noiz bukatu: 13.00

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren gidoia amaitu.

Musika entseatu eta bi abesti gehiago prestatu bideoari gehitzeko.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideoaren gidoiko zatiak adostu eta zati bakoitzarentzako musika egokitu.

Egunerokoa egin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Taldekide baten etxean bideoa grabatu.

Bideoa egiteko materiala (animalitxoak) bilatu.

4.- JAZOERAK

Musika gehiago entseatu behar dugu grabatu baino lehen, pianoa, adibidez, ez baitu inork jotzen eta abestia ikasteko denbora behar dugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

7

Page 10: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.12.04 Noiz hasi: 9.00 Noiz bukatu: 13.00

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoa eta musika.

2.- ADOSTUTAKOAK

Kutxa bukatu eta musika hobetu.

Egunerokoa egin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Kutxa aste honetan bukatu. Musika entseatzen jarraitu hurrengo astean grabatzeko.

4.- JAZOERAK

Kutxa ezin izan dugu gaur bukatu pintura ez delako lehortzen eta beste kapa bat eman behar diogu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

8

Page 11: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.12.05 Noiz hasi: 9.00 Noiz bukatu: 13.00

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Materiala eta musika.

2.- ADOSTUTAKOAK

Kutxa bukatu, lanaren izena finkatu eta musika entseatu hurrengo astean grabatzeko.

Egunerokoa egin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Kutxa gaur bukatu.

4.- JAZOERAK

Kutxa margotzen bukatu eta lehortu denean, animalien irudiak pegatu ditugu eta hauen perfila errotulagailuarekin errepasatu. Bukatzean, kola eta ura nahasketa eman diogu gainetik animaliak eta kolorea finkatzeko. Hau ematean errotulagailuaren kolorea kolarekin nahasi da baina azkenean ez da kutxa hondatu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

9

Page 12: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.12.10 Noiz hasi: 9.00 Noiz bukatu: 13.00

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Musika eta materiala.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bihar animali guztiak elkartu.

Mikelen etxean grabatuko dugu bideoa bihar, berak duen kamara batekin.

Egunerokoa egin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Gaur musika grabatu.

4.- JAZOERAK

Ez genuen arazorik izan.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

10

Page 13: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.12.11 Noiz hasi: 10.00 Noiz bukatu: 14.00

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoa

2.- ADOSTUTAKOAK

Bideoa nola grabatu pentsatu dugu. Gidoia egina daukagu baina zer gelan eta nola erabaki dugu.

Egunerokoa egin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bideoaren eszena guztiak gaur bukatu eta ostegunerako bideoa montatu.

4.- JAZOERAK

Kameraren bateriarekin arazoak izan ditugu, oso azkar deskargatzen delako eta honek asko moteldu du gure lana.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

11

Page 14: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.12.12 Noiz hasi: 9.00 Noiz bukatu: 13.00

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren muntaia.

2.- ADOSTUTAKOAK

Bakoitzak bideoaren zati bat montatuko du (lau zati daude) eta gero guztiak elkartu.

Egunerokoa egin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

4.- JAZOERAK

Movie Makerrekin arazo asko izan ditugu. Nahiz eta bideo guztiak eskritorioan pegatu ditugun eta ez pendrive-tik, askotan, batez ere trantsizioak jartzerakoan abisu mezu bat azaltzen zen eta programa itxi egiten zen. Horregatik, zatiak beste zatiekin pegatzeko zuzenean pelikula zatiak publikatu behar genituen, eta ondorioz gero audioa egokitzeko arazo asko izan ditugu. Honengatik ezin izan dugu muntaia gaur bukatu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

12

Page 15: Txostena

“Jolas-Ikas” EGUNEROKOA 2012-13

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

SABA TALDEA

Ane Mujika, Mikel Motos

Amaia Martin

X Sara Mansilla

Saioa: 2012.12.13 Noiz hasi: 9.30 Noiz bukatu: 14.30

Beñat Martiarena

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoa: muntaia bukatu eta elkarrizketak grabatu.

2.- ADOSTUTAKOAK

Musika zati bat berriro grabatzea.

Egunerokoa egin.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bideoa gaur bukatu eta bidali behar dugu.

4.- JAZOERAK

Liburutegira joan gara elkarrizketak grabatzera, eta ondoren Magisteritzan bideoa bukatu dugu.

Azken zatian, bongo-ekin grabatua zegoen musika oso gaizki entzuten zen, horregatik momentu batean berriro grabatu dugu, perkusio gutxiagorekin eta audioa garbiagoa geratu da.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Bideoa muntatzen hasi ginenean atzo, izan genituen arazoak direla eta, uste genuen bideoa ez zela oso ondo aterako, baina efektuekin, aldaketekin eta musikarekin azkenean oso ondo geratu zaigu.

13

Page 16: Txostena

3. JOLASA

“Zein da nire animalia” joko bezala definitzen da, lehia eta irabazle zehatza

duelako. Baina, joko bat izatea ez du esan nahi hezitzailea ez denik. Kasu honetan,

animali ezberdinen ezaugarriak ikasteko balio du, eta gainera, gero aipatuko ditugun

hainbat balore bermatzen ditu.

Jokoa osatzen duten materialak hauexek dira: jokoaren kutxa, taula, taula

bakoitzarentzako kartak eta karta komunak. Taulak joko originaletik hartu ditugun arren,

kutxa eta kartak guk eginak dira.

Bi taula daude, bata gorria eta bestea urdina, eta bakoitzak kartak altxa eta

jaistea ahalbidetzen duten 24 euskarri ditu.

Kutxa kartoiarekin sortua da, eta kapa txuri bat eman eta gero, berdez eta

urdinez margotu dugu, belarra eta zerua imitatuz. Animalien irudiak eta jokoaren

izenburua itsatsi eta kutxaren perfila errotulagailu batekin errepasatu ondoren, dena

finkatzeko kola txuriko kapa bat eman diogu.

Kartak egiteko, Internetetik irudiak hartu eta inprimatu ondoren, atzetik kolore

ezberdineko kartulina itsatsi diegu. Ez apurtzearren, plastifikatu egin dugu. Animali

bakoitza hiru aldiz agertzen da: bat, kartulina gorriarekin, taula gorriarentzat; beste bat,

kartulina urdinarekin, taula urdinarentzat; eta azkena, txuria, asmatu behar den

animaliaren karta hortik aukeratzeko.

Jolasa honela eramaten da aurrera:

1. Bi partaideak, bata bestearen aurrean jartzen dira, bakoitza taula batekin.

2. Euskarrietan jarrita dauden kartak altxatu eta karta txurietatik bat hartzen da.

14

Page 17: Txostena

3. Bakoitzak hautatutako animali-karta taulan jarriko du, besteak ikusi gabe.

4. Lehenengo partaideak galdera bat botako du animaliaren ezaugarri zehatz bati

buruz, eta beste partaidearen erantzunaren arabera, (bai edo ez) karta batzuk edo

beste batzuk jaitsiko ditu. Adibidez:

- Hegoak ditu?

- Bai.

Orduan hegorik ez dituzten animalien kartak jaitsiko ditu.

- Ilea dauka?

- Ez.

Orduan ilea duten animalien kartak jaitsi behar dira.

5. Ondoren, beste jolaskidearen txanda izango da.

6. Bost animali karta edo gutxiago altxata geratzen direnean, jokalariek galdera zuzena

egiteko aukera dute, besteak zein duen asmatzen saiatzeko, taulan geratzen zaizkien

animalien artean. Adibidez:

- Txakurra al da?

- Bai!/ Ez!

7. Irabazlea bestearen animalia asmatzen duen lehenengo jokalaria izango da.

Joko hau, hasieran aipatu dugun bezala, animali ezberdinen ezaugarriak

ikasteko balio du; beraz, joko didaktiko bat kontsideratu daiteke. Bere eduki didaktikoa

kontuan harturik, lehenengo zikloko ikasleei zuzenduta egongo litzateke. Hala ere,

denbora pasatzeko ere oso egokia da, eta beraz, aurreragoko zikloetako ikasleek ere

bikain pasa dezakete joko honetara jolasten.

Baloreen aldetik, laguntasuna eta lehiakortasun osasuntsua azpimarratu nahi

dugu gehienbat; txandak errespetatuz, errespetuz hitz eginez, besteen lorpenak

miretsiz … Eta nola ez materiala zaintzen ikastea.

15

Page 18: Txostena

4.BIDEOA

Jokoa, “Zein da nire animalia?”, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago (6

urtetik aurrera), eta animaliak beren ezaugarrien bidez ikastea du helburu didaktikoa,

eta bide batez hainbat balore transmititzea.

Azkeneko hauen aldetik, laguntasuna eta lehiakortasun osasuntsua azpimarratu

nahi ditugu gehien; txandak errespetatuz, errespetuz hitz eginez, besteen lorpenak

miretsiz… Eta nola ez, materiala zaintzen ikasi.

Jokoa “Nor da nor?” edo gaztelaniazko ¿Quién es quién? Jokoaren mekanika

jarraitzen du: bi taula daude eta hiru karta multzo animali berdinekin. Bi multzo tauletan

eutsiak daude, bideoan ikusiko duzuen bezala, eta hirugarren multzotik bakoitzak karta

bat hartzen du jokoaren hasieran. Helburua bestearen animalia asmatzea da.

Horretarako, ezaugarrietan oinarritutako galderak egingo ditugu, horrela kartak

baztertzen joateko.

Bideoa 3 atal nagusietan bereizi dugu:

Lehenengoa, jolasaren sorreraren zergatia da. Bertan, bi haur agertzen dira

ordenagailu pantailaren aurrean animali desberdinak ikusten, eta ikus daiteke

zailtasunak dituztela hauek bereizteko.

Orduan, hurrengo atalean, jokoaren sorrera ematen da. Hemen, Stop Motion

teknika erabiltzen dugu jokoaren sorrera honi ukitu magiko bat emateko. Eta azkenik,

hirugarren atala, jokoarekin jolastean, Amaiak esan dituen hainbat baloreen

transmisiora eskaintzen diogu.

Txosten honen bukaeran, esteketan, orain azaldu dugun gidoi teknikoaren

taula aurkituko duzue.

16

Page 19: Txostena

Baita ere aipatu behar dugu, guk hasiera batetik garrantzia jokoari eman diogula,

eta hau bideoaren bi alderditan nabaritzen da: bata irudian, xehetasunezko planoa asko

erabiltzen dugu, jokoarenganako garrantzi hori adierazteko; bestea soinuan,

elkarrizketak hasieran bakarrik sartu ditugu, jokoaren sorreraren zergatia azaltzeko, eta

gainontzekoa guk egindako 3 musika ezberdinekin bete dugu.

Musikaren aldetik, esan bezala, hiru muska atal sartu ditugu. Hauetako bi,

‘Astoak ja ja ja’ abestiaren bertsio ezberdinak dira, bat, xilofonoz ukituta bakarrik, eta

bigarrena, piano, xilofono eta gitarraz. Hirugarrena berriz, perkusioz egindako erritmo bat

da.

Aipatzekoa da ere egindako kutxa eta animalien kartak, eskuz egindako osagai

plastikoak baitira. Kutxa, etxetik hartutako kartoiz eginda dago; ondoren, kolore

desberdinez margotu eta apaingarriekin apaindu genuen; bukatzeko, kola disoluzio

batekin bernizatu genuen.

Kartak berriz, internetetik hartutako animalien irudi ezberdinak koloretako

paperean inprimatuz eta gero plastifikatuz egin genituen.

Bukatu aurretik, lan modular honen balorazio orokorra egin nahiko genuke.

Taldeak zenbait zailtasun izan ditu lana hasi genuenetik; izan ere, ez ginen musikan

oso trebeak ez eta eszenak grabatzerakoan. Hala eta guztiz, taldeak esfortzu handia

egin du oztopo hauek gainditzeko: taldekide bakarra instrumentu jotzailea izanik

besteak instrumentuak modu sinplean jotzen ahalegindu gara, adibidez. Esfortzu hau

dela medio, lan polita egin dugula iruditu zaigu.

17

Page 20: Txostena

Bukatzeko, beste taldeek egindako lan batek zirrara sorrarazi digula esan behar

dugu. Besteak beste, Goierrikuak taldeak egindako Hakuna Matata jokoa gustukoa izan

dugula esan beharra dago. Bideo originala eta dibertigarria izan dela uste dugu, eta

gainera soinu efektu nabarmenak izan dituela. Honetaz aparte, baloreak (laguntasuna,

eta helburu konpartituak lortzea) bideoan oso era argian transmititzen dituztela iruditu

zaigu.

5. ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK

- Bideoa grabatzeko behar

den IKT-ko gidoi

teknikoaren txantiloia.

- “¿Quién es quién?” jokoa.

18

Page 21: Txostena

6. ESTEKAK

19

SEKUENTZIA

PLANOA

DENBORA

EZAUGARRI TEKNIKOAK IRUDIA SOINUA

ENKUADREA ANGULAZIOA MUGIMENDUA

1

1

00:00– 00:25

(25 seg.)

Xehetasun Planoa

2 haur animalia ezberdinak

ikusten Ari dira

ordenagailuaren aurrean eta arazoak

dituzte bereizterako

garaian.

Elkarrizketa

2

1

00:25- 00:34

(9 seg.)

Xehetasun

Planoa

Traveling

Ohera joan nahi dutela

esanez pasillotik gelarantz

doaz

Elkarrizketa

3

1

00:34– 00:40

(6 seg.)

Xehetasun Planoa

Gelara iristean bi

haurrak ohera sartzen dira

Elkarrizketa

4

1

00:40 – 1:02 (22

seg.)

Plano Orokorra

Pikatua tarteka

Zoom eta Traveling

Animali-panpinak tiraderatik

atera eta karta zuri batzuetan sartuz jokoa sortzen doa

“Astoak jajaa”

abestia xilofonoarekin

2

1:02 – 1:11 (9 seg.)

Xehetasun

Planoa

Pikatua tarteka

Traveling

5

1

1:11 - 1:27

(16 seg.)

Xehetasun

Planoa

Panoramika

Haurretako bat esnatzean jokoa ikusi eta hartu egiten

du

Oilarraren soinua

6

1:27 – 2:46

(79 seg.)

Xehetasun Planoa

Traveling

Egongelan

daudelarik bi haurrak jolasean hasten dira, eta tarteka, hainbat

balore azpimarratzen dira idatzizko

irudien bitartez

“Astoak jajaja” abesti

instrumentala

7

2:46 – 3:03

(17 seg.)

Xehetasun Planoa

Pikatua

Jokoaren kutxa ageri da eta bere inguruan

animalien kartak mugitzen

doaz.

Perkusioa

Page 22: Txostena