txipristiñak
DESCRIPTION
Lizardi institutuko aldizkariaren lehenengo alea.TRANSCRIPT
Txipristiñak
Lizardi BHI-ko aldizkariaren lehenengo edizioa.
• Irakurri zak/n!
• Bukatutakoan eiak ipurdia garbitzeko erabili.
• Kurtso bukaeran beste ale bat izango dezue.
IKASTURTE HASIERAKO KOPLA
EGILEAK: 3.DBH-KO INFORMATIKAKO IKASLEAK
Parte hartu duten mintegiak: euskara, plastika, natur-
zientziak, gorputz hezkuntza, zuzendaritza...
Oporrak bukatu dira eta
Eskolara joateko
Ordua iritsi zaigu
Lanak egiten hasteko.
Etorri gea gu Lizardira
Lau urte luze egotera
Ondo pasatuz ta asko ikasiz
Lagun berriak itera
Lizardin ondo gaude pasatzen
Gure lagunekin hemen
Baita irakasleekin ere
Gehienbat Zarauzko eskolen.
Natur,Gizarte ta Gaztelania
ditugu guk gaur arloak
Asko aspertuz baina ikasiz
Bihar ditugu_azterketak
Lizardira etorri gea gu
Ikasteko asmuakin
Ta oso ondo pasatzen dugu
Gure lagun berriekin
Lehengo eskolan ez genituen
Examin asko egiten
Ta Lizardiko azterketakin
Ari gea gu nazkatzen
Lizardin gaude hiru hilabete
Azterketak in eta in
Gabonak datoz eta gu pozik
Lana ahazteko gogokin.
Opariak jaso eta eskola
Bukatu dira oporrak
Orain asko ikasi behar dugu
Bestela beti zeroak
San Tomas Jaiak 2011 San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21-ean —San
Tomas egunez— egiten den baserritarren feria eta jaia da. Donostian ospatzen
da bereziki, baina baita ere Bilbon, Azpeitian eta beste herri batzuetan. Histo-
rian baserri-feria eguna bazen ere, egun euskal baserriaren kultura jai bat bihur-
tu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan
jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira.
Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera.
Halaber, asko dira, hiritarrak barne, baserritar-arroparekin jantzita (haurrak
eta gazteak bereziki) jaia ospatzen dutenak.
Feriak XIX.mendean du jatorria. Baserritar asko maizter bizi
ziren euren baserrietan eta aldiro errenta ordaindu behar zio-
ten nagusi edo jauntxoari. Errenta ordaintzeko eguna San Mar-
tin (azaroaren 21) izaten zen, baina azkenean San Tomas egu-
neraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira
jeisten ziren errenta ordaintzeko eta bide batez, bere produktuak (barazkiak,
kapoiak, oilaskoak, ...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.
Bilboko irteera!!! Ikasleok egun zoragarria pasa genuen Bilbon. 3.mailakoak bi taldetan banatu ziren. Talde bat euskararen museora joan zen eta besteak Guggen-heim ingurura. Bertan ordu bat inguru egon gi-nen libre. Gero aldatu egin ginen. Euskararen museoan gauza asko “ikasi” zuten.
Hemen ditugu autobusean dbh3ko ikasle aplikatuenak
Argazkian ikusten den bezala ez zegoen inor Guggenheimen eta ikasleak kaso gutxien egin zio-ten.
Argazkian dago Bilboko “lehoia” suizidatzeko prest.
Bilbora irteera!!!!!
Pontarlier Zarauztik hamalau or-dutara dago. Suitza eta Frantziako mugen artean dagoen inguruko herririk handienetako bat da eta bertan hogei mila biztanle inguru bizi dira. Lizardik urtero elkartruke bat egiten du bertako ikastetxe bate-kin. Astebete inguruko egonaldia egiten dute eta ondoren han-go ikasleak Zarautzera etortzen dira bakoitza lehenago bere etxean egon denaren etxean geldituz. Horrela Zarauzko ikas-leek han frantsesa praktikatzen dute eta hangoek gaztelera.
Joan den abenduaren 2an abiatu ziren Lizardi Institutuko 41 ikasle eta 3 irakasle Pontarlier herrira elkartruke programari jarraipena ema-teko asmoz. 18 urte igaro dira dagoeneko el-kartruke programa hau martxan jarri zenetik eta 8 egun hauetan bertako kultura eta bizi-modua ezagutzeko aukera paregabea izan dute gure gazte bidaiariek. Datorren udabe-
rrian, frantziarrak etorriko dira gure herria ezagutzera eta das-tatzera. Hau guztia gauzatu bada, uda-letxearen, ikasleen, gurasoen eta Lizardi Institutuko irakas-leen lankidetza pa-regabeari esker izan da.
1- Ze kirol egiten duzu?
2– Zer irabazten duzu kirol hori egiten?
3– Noiz hasi zinen kirol hori egiten?
4– Ondo moldatzen zara? Ze maila daukazu?
5– Gustosko duzu egiten duzun kirola? Zergatik?
6– Astean zenbat entrenamendu egiten dituzu?
7– Egun batean profesionaletara iritsiko zarela uste duzu?
8– Idolorik badaukazu?
9– Irabazi al duzu konpetizioren bat ?
10– Ze herritan entrenatzen duzu? Zergatik?
11– Profesionaletara ez bazara heltzen ze lan egingo zenuke?
12– Zein da zure “punto fuertea”?
13– Zein(zeintzuk) da zure aurkaririk gogorrena?
Gure kirolariak ezagutzen
GILEN BERGARA
1- Futbola. 2– Osasuna.
3– Orain dela 7 urte. 4– Bai, kadete bigarren urtea. 5– Bai, gustatzen zaidalako.
6– Bi 7– Ez, jajaja
8- Gerard 9– Bai, zeoze bai, lagunekin pertxisean 10- Zestuan, herri horretkoa naizelako 11 Ba...... taberna batean edo hotel batean
12– Hanka jajajajaja 13- eeeeeee.... baaaaa..... Ikasberri
IMANOL EIZAGIRRE 1-Arrauna.
2-Osasuna eta dibertimendua 3– Duela 4 urte
4- Bai, kadete 2.urtea 5-Bai,ondo pasatzen dutelako
6– Bost 7– Ez dakit
8-Korta, kauen sos!! 9- Getariako estropada. eta euskadiko eta gipuzkoako txapelketan 4garren 10- Zarautzen, gimnasioa dagolako eta
aian kluba hor dagoelako 11– Oraindik ez det pentsatu
12– Ez dakit… ahoa 13- San juan, Oriyo
MAITE ILLARRAMENDI 1- Futbola. 2- Osasuna. 3- Txikitatik.
4- Sinmas, normala. 5- Bai. Sinmas, gustau itezait ta sinmas jajaja.
6- Hiru. 7- Ez. 8- Ez.
9- Bai, Salouen. 10- Zarautzen, Getarian ez dagoelako neskan
ekiporik. 11- Ba ezdakit, beste edozer jajaja.
12- Ezdakit jajaja ba pasea. 13- Arretxabaleta.
MARIA GUTIERREZ 1- Softballa
2– Osasuna eta lagunak 3- Orain dela bi urte
4– Bai, kadete lehenengo urtea 5– Bai , dibertitzen naizelako eta an-
biente ona dagoelako 6- hiru 7- ez 8- ez
9– Bai, Españako txapelketa 10– Orion, nire herriko ekipoa delako
11- jajajajja eztekit 12– Pasea
13– Villadecans
JOSU BERRUETE ETA MIKEL ALDANONDO
1-Pelota 2-Dibertzioa
3-Bost urte - zortzi urte 4- Bai, Cadete.
5-Bai,Ondo pasatzen dudalako-Bai,polita delako. 6– Bi aldiz.
7-Agian-espero. 8-Irujo - Olaizola.
9-bai,Gipuzkoako bigarrenak,Josukin.-bai,berdin,Mikelekin
10-Zarautzen, Zarautzen bizi nahizelako. 11-Harakina-Presidente. 12-Txokoa — Atzeko aldea.
13– Mikel—Josu
AITOR TELLERIA 1-Pelota egiten det
2-Ba, osasuna ta ondo pasatzea irabazteit 3-Ba, oaindela gutxi 2garren mailan 4- Bai, esperoet baietz, jubenila.
5-Bai, ba hasi nintzanen, hasi nintzanean ba gustau intzinzai-ten eta engantxau inintzan eta gero hortik aurrea segitu egiten
det 6- Astean 2 entrenatzen deu gehi partidoa
7- Ez det uste 8- Ez
9- Bai batzuk irabazi ditut, eee, pasadanurtean finalea iritzi nintzan baina enun bate irabazi ta oraindela 2 urte
10- Usurbilen. Ba, Zarautzen eztaolako klubik ta Zarautzko kluba desagertu zanian Usurbilea jun dia
11– Ba , jeje ezdakit, oraindikan hori ezdet erabaki 12- Ba , punto fuertia bolea dala ustet ta bestia ba
igual eskerra 13-Guipuzkoa mailan aurkari gogorrena Arkeaga, ta klubean
Jon Zentoia.
Azaroaren 4an Lizardi institutuko kiroldegian rokodro-
moa inauguratu zenetik Gorputz Hezkuntzako irakas-
leekin Spidermanen antzera aritzeko aukera daukagu!!
Rokodromoaren inaugurazioa
Karate ikastaroa
“Gustaten gastan gaztai gasta engasta”
Zein futbol taldetakoa zara?
Izan behar den bezela Athletic-ekoa noski! Ez
dut beste aukerarik kontenplatzen bizitza
honetan.
Athletic lehenengo mailan dauden beste
talde batzuekin konparatuta talde apala da,
noizbait 2.mailan ikusten duzu?
Ez dut uste! Atzetik daukan afizio horrekin
oso zaila da 2.mailara jaistea, gaitera gaur
eguneko futbolean gero eta diru gutxiago dago
eta guretzako onuragarria da.
Taldea sendotzeko “Neguko merkatuan”
norbait fitxatuko zenuke? Errealeko jokala-
riren bat agian?
Aduriz eta errealeko Griezmann adibidez.
Errealean ondarrutar batzuk badaude, eza-
gutzen dituzu?
Eñaut bai eta Iñigo Martinez bistaz ere.
Zer pentsatzen duzu beraietaz?
Ba Ondarrutarrak izanik Athletic-en egon
beharko liratekela, batez ere Iñigo, oso joka-
lari ona, gaztea eta etorkizun handikoa delako.
Kirolen bat egiten duzu?
Txirrindularitza.
Astean zenbat aldiz ibiltzen zara bizikletan?
Udaberri eta Udan 4-5 alditan.
Nire iturrien arabera “Quebrantahuesos”
proba denbora onarekin amaitu zenuen,
honen gainean zerbait esateko daukazu?
Oso gogorra dela, baina era berean pozgarria
izan zen nire buruari frogatzea horrelako
proba bat amaitu dezakedala.
Zure bizitza alde batera utzita. Azaroaren
20an hauteskundeak izan ziran. Gobernuko
Presidentea izango bazina, zein neurri har-
tuko zenituzke krisiari aurre egiteko?
Galdera oso zaila da, baina orain dauden politi-
kari guztiak kalera botako nituzke eta interes
pertsonalik ez duen jende berria bilatuko nuke.
Elkarrizketa amaitzeko, ondarrutarrez zer-
bait esango zenidake?
- Gustaten gastan gaztai gasta engasta.
- Arrigorriko arratoi gorri gorrixe ra.
Eskerrik asko zure denboragatik ta ondo segi!
Gaurko protagonista Joseba
euskarako irakaslea da. Joseba
ondarrutarra da, Euskal filolo-
gian lizentziatua eta urte bat-
zuk daramatza irakasle lanetan.
Ia zer kontatzen digan!
Zergatik aukeratu zenuen
Euskal filologia ikastea?
Letretako ikasgaiak gustatu
zaizkidalako beti, letretako karrera bat egin nahi nuen
eta euskal filologia gustatu zitzaidan, gainera irakasle
batekin hitzegin nuen eta azkenean hori aukeratu nuen.
Non ikasi duzu?
Bilbon dagoen Deustuko Unibertsitatean ikasi dut.
Ikasle ona zinan ala pira asko egiten zenituen
Pirarik ez nuen egiten eta gaitera ikasle ona nintzen.
Institutu garaiko lau urteetan ez-ohiko bakarra egin
nuen, 1go mailako lehen ebaluazioan.
Euskal filologia ikasteko asmoa daukaten ikasleei
zein gomendio emango zenioke?
Ba asko ikasteko, jajaja.
Irakaskuntza betidanik gustatu zaizu ala?
Nahiko kasualidadez hasi nintzen. Ordezkapenak egi-
ten hasi nintzenean gustatu zitzaidan eta horretan
jarraitzen dut.
Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzen da.
Zelan ospatuko duzu?
Aurten Errioxara joango naiz kuadrilako lagunekin
astebukaera pasatzera.
Zein uste duzu dela euskararen gaur eguneko egoe-
ra?
Euskararen egoera asko hobetu daiteke! Jende asko
dago euskara dakiena baina ez duena hitzegiten,
horren adibidea institutu honetan badago ere.
Ondarrukoa zarela esan didazu, zelan deskribatuko
zenuke zure herria?
Kostaldeko herri bat da, 9000 biztanle ditu, garai
batean portu garrantzitsua izan zuen, baina orain ga-
rrantzi hori galtzen doa, gero eta ontzi gutxiago dau-
delako. Azken aldi hontan etorkin asko ditugu gure
artean eta bueno, giro oneko herria dela esango nuke
nahiz eta politikaren ondorioz urte askotan baldintza-
tuta egon den.
Zergatik da hain berezia bertako Euskara?
Kostaldeko herri guztietako Euskara da berezia. Ber-
meo, edota Lekeitiokoa ere berezia da.
Kirol berria, Nordic Blading.Kirol berria, Nordic Blading.Kirol berria, Nordic Blading.Kirol berria, Nordic Blading.
Negu hontan elur gutxi egiten badu, kirol berri bat asmatu dute negua pasatzeko, haren izena “Nordic Blading” da. Es-kiatzeko makila erabiltzen da eta patin berezi batzuk ere.
Abenduaren 5etik 8ra Orioko
jaiak ospatu genituen. Urte ho-
netan gauza asko izan dira jai
h o r r e t a n : b u r u h a n -
diak,txistulariak, danborrada…
baina gazteentzako dibertigarri-
ena 3x3 saskibaloiko proba eta futbol txapelketa izan
ziren.
Nagusien artean berriz, 3x3 saskibaloiko txapelketa ere
izan da eta asto karrerekin, reggae eta salsa donuekin
eta beste hainbat gauzekin gustura ibili dira.
Festak ostegunean bukatu ziren arren, barrakak aben-
duak 11 arte egon ziren irekita.
Orioko San Nikolas jaiak
ZARAUZTAR KADETEA URTEBETE GALDU GABE
oso azkar zarauztarrek baloia lapurtu
zieten eta Mikel Aguilaren erdiraketa
bati esker, lehenengo minutuan Mikel
Muguruzaren burukadak zarauzta-
rrak markagailuan aurreratu zituen.
Partidua erraza eman zuen zarauzta-
rrentzat baina hogeigarren minutuan
Baskoniak markagailua berdindu zuen
jokaldi polit bati esker, oso berdindu-
tako partidua zen eta atsedenaldira
iritsi ziren partidua berdinduta zego-
ela.
Gero zarauztarrak gero eta gehiago
zuten baloia eta gero eta zarriago ari
ziren Baskonia taldearen atera gertu-
ratzen eta orduantxe iritsi zen za-
rauztarren bigarren gola Zarautzen
jokaldi eder bati esker Mikel Aguilak
gola sartu zuen eta hortik denbora
batera partidua amaitu eta zarauzta-
rrak irabazleak aldarrikatu ziren!!!
Zarautz kirol elkarteko kadete
txiki taldeak urte bat galdugabeko
muga gainditzea lortu du. Gainera
aurreko urtean Gipuzkoako kopa
irabazi zuten Iban Gonzalez-
Etxabarri (Gontxa) eta Raul Parmo
entrenatzaileen esker.
Urte honetan marka hori handi-
tzeko asmoz daude zarautzeko
jokalariak, urte honetan Fede Vi-
llar-ren eta Iñaki Agirre-ren es-
kutik.
Beraiek jokatu duten partidorik
zailena Gipuzkoako koparen finala
izan zen Baskonia F.C.-aren aurka-
koa, zarautzek irabazi zuena par-
tidu honen kronika txiki bat
egingo dugu momentu zoragarri
horiek gogorazteko:
Partidua hasi zen eta Baskonia tal-
deak baloia jokoan jarri zuen baina
Azaroaren 23a izugarri gustatu zitzaigun egu-
na izan zen. Laborategian, suteen arriskua oso
handia denez, Laborategi Teknikak ikasten
dugun ikasle guztiok Babesa Suzai enpresara
joan ginen, beti bezala, zerbait berria ikaste-
ko asmoz.
Osteratxo eder baten ostean, heldu ginen it-
sas-mendiko enpresa hartara. Oso adeitsua zen bertako langile batek,
hogeita zortzi ikasleri hainbat azalpen eman zizkigun suaren aurrean
nola jokatu azalduz. Horretarako, lehendabizi hainbat adierazpen egin
zituen, hala nola, zein su-mota dauden (A, B, C, D eta E), zein su-
itzalgailu erabili kasu bakoitzean eta baita nola jokatu suaren aurrean
ere.
Bi su-itzalgailu moten erabilera erakutsi zigun,
baita su-itzalgailu bakoitza nola hartu ere: bat
karbono dioxidoz betea eta bestea, hautsez.
Hori egin ondoren, bakoitzak ikasitakoa fro-
gan jarri genuen, nahita eginiko su baten au-
rrean karbono dioxidozko su-itzalgailua erabi-
liz.
Beldurrei aurre eginez, denok ondo egin ge-
nuela esan zigun bertako langileak.
Azkenik, irakasleak ere ondo egin genuela ikusi zuenean, laborategian ez
dugula arriskurik izango zirtatu zuen.
Besterik gabe, eskerrak eman behar dizkiegu bertako langileei gurekin
honen adeitsuak izateagatik, eta nola ez, Lizardi Institutuari beti gure
segurtasunean pentsatzen duelako.
Irteera hau oso egokia iruditru zaigu, oso ga-
rrantzitsua baita laborategi batean su-
itzalgailu bat nola erabiltzen den jakitea.
Horregatik irteera hau urtero egitea gomen-
datzen dugu
Laborategi Tekniketako ikasleen bisita
O R T W R A S A T L A B
D L E A C K T U K L N I
Y U E U S D I G A E B Z
A H L N A R Y A H G D A
F F A U T T H S I J Z R
O Ñ A T G Z E P F H X Z
P K O M F T E A E K C U
A O P H I Y G R D A L R
R A K K D L H U O N Ñ I
I D F H S I I M L U I Y
A G U Q A T N A J G G U
H S R O X T L E M A H R
Z A U C V G J U Y L T T
DenboraDenboraDenboraDenbora–––– Pasak Pasak Pasak Pasak
• Olentzero • Baltasar • Bizarzuri • Lagunak • Meltxor • Oparia
Sudoku
Zopa letra
Zer hobetu dituzte..?
Erantzuna:
_________________________
Gabonetan postre bereziren bat prestatu nahi duenarentzat intxaursaltsa flana
prestatzeko behar dena ikusiko dugu.
OSAGAIAK (6-8 pertsonentzat):
- 1l esne
- 500g intxaur
- 4 arrautz
- 2 kanela adar
- Natar txorrotada bat
DEKORATZEKO:
-Intxaur gehiago
-Mentaren ostro batzuk
NOLA PRESTATU:
Aurrena intxaursaltsa edo intxaur krema prestazten da. Intxaurrak zuritu eta txiki txiki egin
goilara edo mailu batekin. Jarri esnea eta nata irakiten, azukre beltza, azukre txuria eta ka-
nela. Gehitu intxaurrak eta utzi irakiten su motelean 30-40 minutuz (loditu arte). Gero utzi.
Jarri azukrea zartagian eta urtu karamelizatu arte eta kolore marroixka bat hartu arte. Gero
bol batean sartu. Beste bol batean, arrautzak batitu eta azukrea bota. Intxaursaltsa gehitu,
dena ondo nahastu eta dena aurre. Jarri labea “baño Marian” 25 minutu 200 gradutan.
Nata montatu azukre pixkatekin, eta pastelentzako funda batean jarri. Atera ezazu flana eta
adornatu natarekin. Azkenik bota intxaur batzuk eta menta hosto batzuk.
On egin!!!
ESKERRIK ASKO DIRU LAGUNTZAK EMAN DIZKIGUZUENOI:
COCA COLA %100 NATURALA
Gabon Kantak
Laster Gabonak direla-eta hona dakarkizkizuegu gabon kanta bat-
zuk. Eta Olentzeroren bertsio modernoa ere bai; Zibertzero !
Din dan don, din dan don!
Eguberri on!
Zorion, zorion!
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din dan don!
Eguberri on!
Zorion, zorion, Gabonak gabon!
Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu mun-
duan.
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo batean dago, lastoen gainean.
Din dan don...
Olentzero joan zaigu
Pentiuma erostera
intentzioarekin
modernizatzera.
Ikusi duenian
hura ez dabilela
antibirusa jarri
dio badaezpada.
Horra, horra
Gure Zibertzero
xagua eskuan duela
eserita dago
internet ere badu
e-posta helbidekin
gutunak jasotzeko
munduko saretik.
Inolaz ezin dugu
Olentzero ase
disko gogorrean du
leku pila libre
inpresora badauka
Gainera kolorez
zuen marrazki denak
inprimatzeko prest.