ttip-eu.pdf

Upload: aritzlopez

Post on 04-Feb-2018

229 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    1/10

    1

    eh

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    2/10

    2

    eh

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    3/10

    eh

    TTIP akronimoa Transatlantic Trade and InvestmentPartnership izen ingelesetik dator eta euskaraz

    Europa eta Amerikako Estatu Batuen artekoMerkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena da.

    AEBko presidentea den Barack Obamak 2013ko otsaileanburututako Batasunaren Egoeraren diskurtsoan aipatuhitzarmenerako negoziaketak abiatzekoak zirela iragarrizuen. Aste batzuk beranduago, Europako estatuetako bestepresidenteek erabakia berretsi eta beren babesa azaltzen

    joan ziren, horien artean Rajoy eta Hollande.

    Negoziaketa horiek era sekretuan burutzen ari dira etaeuren azken helburuak soilik azaldu dituzte: merkatuakireki eta oztopo ez arantzelarioak gainditzea edodesagerraraztea. Honekin batera, nola ez, garapenekonomikoa eta enplegua sortuko dela esan dute.

    Negoziaketak sekretuak izatearen arrazoi ofiziala, jokoandauden interes ekonomikoen garrantzia eta tamainalitzateke, ustez, publikotasunak negoziatzaileei kalte egindiezaiokeelakoan.

    Edonola ere, denbora honetan negoziatzen ari diren gaieninguruko filtrazio garrantzitsuak egon dira eta horrekEuropako Batzordeari zein AEBko gobernua adierazpenakegitera behartu ditu. Noski, adierazpen horietan informazio

    gutxi eman eta eman diren filtrazioetatik iragartzen zirenarriskuak (adib. pribatizazio prozesuak bultzatuko dituela...)ukatzeaz gain, aipatu bezala, ekonomiaren garapenerakoeta enplegua sortzeko izango omen dituen onurakazpimarratzera mugatu dira.

    Negoziaketak 2015ean zehar ere burutuko dira eta bialdeen helburua 2016ren bueltan Hitzarmena sinatzea

    eta martxan jartzea litzateke.

    Garrantzitsua da hasieratik, denek onartzen duten gauzabat azpimarratzea: Hitzarmen honen helburu esplizituaez da merkataritzaren alorrean izan diren bestelakohitzarmenen parekoa. Hau da, helburua ez da inportazioedo esportaziorako dauden arantzel edo presio fiskalaarintzea, hori berez jada oso txikia baita, merkatuakbateratzeko gaur egun bi aldeetan egon daitezkeenegoera eta arautze ezberdinekin amaitzea baizik:ekonomiaren globalizazioaren baitan, urrats handi bateman eta merkatu handi eta bakar bat osatzea.

    Akordio honen inguruan orain arte ezagutzen ditugunezaugarriak onartezinak dira Europarentzat, Europasozialarentzat, Ongizatearekin, aniztasun kulturalarekin etabiodibertsitatearekin konprometitutako Europarekin etabere herritarrekin.

    Helburua orokorra eta handia izanik, TIPP ez da tresnabakarra. Hala, EBk eta Kanadak joan den urrian filosofiaberari erantzuten dion CETA ituna adostu zuten. Bestalde,TTIPen osagarriz EB, AEB eta munduko hamarnakaherrialde finantza zerbitzuen merkatua liberalizatzeko TISA(Trade in Services Agreement) tratatua negoziatzen ari

    dira, era sekretuan baita ere.

    1 Zer da TTIP?

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    4/10

    4

    eh

    2Kokapen historiko eta politiko-ekonomikoa

    Gaur egungo ekonomiaren paradigma nagusia liberalismoanoinarritzen da. Era laburrean azaltzeko, liberalismoaren aldekoek,merkatuak berak, eta berak bakarrik, ekonomia arautzeko duengaitasunean sinesten dute eta beraz, euren iritziz, Estatuak ahaliketa gutxien sartu behar du eskua ekonomiaren alorrean.

    XVIII. eta XIX. mendean paradigma hauerabat nagusia izan zen ekonomiarenalorrean eta gaur arte kapitalismoarenoinarri ideologiko eta praktiko nagusienaizan da: (teorian) Estatuak ez du, oro hareta teorian, esku hartzen eta merkatuarenindarrek bereziki finkatzen duteekonomiaren norabidea.

    Sobiet Batasunaren sorrerak eraiki zuenerreferentzia batetik eta AEBko 1929kokrisiak bestetik, keynesianismoaren sorreraeta garapena ekarri zuen: funtsean,estatuaren interbentzio handiagoadakarren ekonomia politikoa da.

    Keynesianismoak politika sozialdemokratengarapena ekarri zuen eta, oro har, Europa

    osoan hedatu zirela esan dezakeguongizate estatua deritzonari bide emanez.

    1989an ordea, Berlinekoharresiaren erorketasinbolikoarekin , sozialismo errealadeiturikoa bat-batean desagertueta erreferentzia horren amaierazjabeturik liberalismoak, berrizere, bere lekua aldarrikatu zuen,oraingoan neoliberalismoarenizenarekin.

    Reagan eta Thatcherrek, multinazional handiekfinantzatutako lobbyek suspertu eta bultzatutakoneoliberalismoa bere egin eta hamarkadetakoborroken ondorioz lortutako langileen eskubideeneta ongizate estatuaren kontrako ofentsibaneoliberalari ekin zioten, era berean, ekonomiarenarautze prozesuak baztertuz eta pribatizazio zeindesarautze prozesuei ekinez.

    Arautze eza horren ondorioak larrutikordaintzen ari gara ordea. Arautze ezahorrek adibidez, finantza zein higiezinenburbuilak eragin ditu eta horrelakapitalismo basatiena areagotzeko etainoiz egon diren multimillonario kopururikhandienak sortzeko baliagarria delaerakutsi digu. Alta, 2008an burbuilakeztanda egin zuenean, neoliberalismoa,azken hamarkada hauetan sortu den krisi

    sozial eta ekonomiko luze eta gordinenasortzearen arduraduna ere badela esanbeharra dago.

    Arautze eza horrek, kontrol publikoeta sozial eza horrek, eskuak libreutzi zizkien kapitalismoaren helburuden langileen bizkar kapital metaketaareagotzeko eta negozio espekulatiboaribide emateko. Burbuilaren eztandakordea, sistema kapitalistaren ezintasuneta kontraesanak ageri-agerian utzi ditu.

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    5/10

    5

    ehAitzitik, ez dirudi botere ekonomiko nagusia dutenek,erosita dituzten komunikabide nagusiek eta, oro har, interesekonomiko oligarkiko horien mesedetan diharduen klasepolitikoak sistema aldatzeko inongo borondaterik duenik.

    Orain arte aplikatutako politikek ekarri gintuzten oraingo krisiegoerara eta orain arteko politika berberekin, atera nahi omengaituzte zulo beltz honetatik. Agerikoa da ordea, zein zailtasundituzten egoera ekonomikoa iraultzeko eta berriz ere goranzkojoerari ekiteko.

    Atal honetan ere esan beharra dugu, besterik gabe, goranzkojoera edo garapen ekonomiko amaigabea bilatzen duten horiekez dutela kontutan hartzen ari baliabide naturalen agorpenaedota garapen eredu honek eragiten duen aztarna ekologikoaeta etorkizunari begira ere izan ditzakeen ondorioak.

    Edonola ere, goranzko joerarik egon ez izanak ez du esan nahiguztioi berdin doakigunik. Azken urteotan, neoliberalismoakindarrez jo du AEBn eta Europan eta pribatizazio prozesuak,lan merkatuaren desarautzea bilatzen duten lan erreformak,bankuen erreskateak, aberastasuna dutenen aldeko zergaerreformak, zor publikoaren burbuila eta negozioa... horiekguztiak oso presente izan dira ekonomia politikoan. Helburuteorikoa: merkatuari bidea zabaltzea eta oztopo eta trabakkentzea. Helburu praktikoa eta ikusi-paratu duguna: azkenurteotan langabezia eta pobreziak gorantza egin duenbitartean, aberastasun handien kopurua eta tamaina erehanditu egin da.

    Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen honek europarespazioaren babes legitimoak deuseztatzen ditu, hala nola,araudi ekologiko eta sozialak: lan eskubide, gizarte babesa etazerbitzu publikoei dagozkionak eta ingurumen, elikadura etaosasun araudiak.

    Hitzarmen honek orain arte ezagutu ditugun terminoetangiza eta ingurumen dumping-a bultzatzen du, Hezkuntza etaOsasuna bezalako funtsezko arloak merkatu bihurtuz, eskubideizatetik produktu izatera pasatuko litzatekeelarik.

    Ikuspegi honen oinarrian dago gizarte eredua zalantzanjartzea, Ongizatearekin konpromisodun europar ereduazalantzan jartzea. Herrien eta herritarren Europari eraso berribat egitea. Austeritatea eta merkatuaren liberalizazioa, krisitikateratzeko errezeta moduan aurkeztea nahiz eta errealitateakkontrakoa erakutsi digun; bakarrik krisian sakontzeko etapobrezia eta ezberdintasuna handitzeko balio izan dutela.Austeritateak eta merkatuaren liberalizazioak korporaziohandiak eta ekonomia espekulatiboa bultzatzeko balio dute,langabezia eta lan ezegonkortasuna handituz, pobrezian etagizarte bazterketan sakonduz.

    Neoliberalismoa beraz, eta hau bultzatu, kontrolatu eta hedatzen duten banku,multinazional, lobby eta teknokratek jaun eta jabe ageri da eszenatoki politiko-ekonomikoan eta finantza oligarkia honek bahituta dauka praktikan, EuropakoBatzordearen eta estatuen politika ekonomikoen lema. Europako estatu gehienakdituzte honetarako konplize gainera. Adibidez, horren isla dugu bankuen erreskatea,haren ondorioz herritarrek urtetan ordaindu beharko baitituzte bankuei emandakodiru-laguntzak eta horixe ordaintzeko egiten ari dira murrizketa sozial guztiak.

    Eta hain zuzen, azken urteetanegin duten guztia eta gero, neoliberalismoarenurrats berria dator, EEBB eta Europaren arteko merkataritza eta inbertsioetarakohitzarmena. Zergatik? Bada funtsean esan dezakegu bi arrazoiengatik:

    Batetik, neoliberalismoaren garapena globalizazioarekin batera eman delako: biakdira moneta beraren bi aldeak. Globalizazioa bera, merkatu handi bat sortzekourratsa izan da eta merkatu handi eta bakar hori osatzeko botere ekonomikonagusiek dituzten traba eta oztopo nagusiak desagerrarazteko prozesuak burutudituzte. Amerikaren kasuan, Kanada, AEB eta Mexikoko merkataritza hitzarmenakburutuz (Hego Amerika osoan ere burutzea zuten helburu baina bertako askapenprozesuek oztopatu dute) eta Europan, nola ez, merkatu bakarraren bidezglobalizazio hori bultzatuz. Okzidentea deritzon bi alde horietan jada bi merkatuhandi sortu direlarik, merkatu bakarrera saltoa emateko ordua iritsi dela ustedute batzuk. Nortzuk? Merkatuaren hedapen edo areagotzetik beren negozioakareagotzea lortzen dutenek, bereziki multinazional handiek.

    Bestetik, bada ere bestelako arrazoi bat. Hain zuzen ere, ikuspuntu geopolitikobaten ikuspuntutik BRICS (Brasil, Rusia, India, China eta Hegoafrika) delakoakmunduko ekonomian hartzen ari diren indarra eta horrek occidentekomultinazional askorentzat suposatzen duena. Horien aurrean, konpetituko

    duen merkatu bakar handi bat osatzea da beraz, besteak beste, helburua,munduan zehar negozio hutsa helburu duen dinamika ekonomiko harrapakari batareagotzeko.

    Ondorioz, Hitzarmen hauneoliberalismoaren bultzadaberri baten ondorioz ematenda, beronen garapenadu helburu, azken bihamarkadetan EEBB etaEuropan eman diren prozesuintegratzaile, pribatizatzaileeta desarautzaileei segida

    eman nahi die eta helburubakarra gutxi batzuen etekinekonomikoak direlarik,ondorioak oso larriak izandaitezke ondoren aipatukodugun alorretan.

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    6/10

    6

    eh

    1ZERGAPETZEA

    Egia esan, beste merkataritza hitzarmenak ez bezala, ez dauste zergapetzea murriztea edo arantzelak desagerrarazteaizango denik helburu nagusia. Une honetan,bai AEBn eta bai Europako Batasuneandaudenak oso baxuak dira eta horretanere urratsak eman nahi izango badituzteere, hor ez dago koska nagusia,merkataritzari eragiten dioten bestelakoarauak edota kontrol politikorako tresnakindargabetzean baizik.

    2ELIKADURAREN DESARAUTZEA

    Bai nekazaritzan zein abeltzaintzan eta, oro har,elikaduraren alorrean, AEBn eta Europan dauden arauakoso bestelakoak dira. Europan, azken urteetan adibidez,hormona, pestizida eta genetikoki eraldatutako produktuugari debekatu dira minbizia eragin dezaketelakoan. Arlohorretan Europan, zuhurtzia printzipioaz jokatzen denez,posible da hainbat produkturen inguruko arautzea aurretikburutzea, kaltegarriak ez direla frogatu bitartean. AEBnaldiz, arautu nahi duenak aldez aurretik frogatu behar dukaltegarria dela.

    Ondorioz, hitzarmenaren helburu nagusietako bat Europandagoen arautzearekin bukatzea eta AEBko nekazaritza etaabeltzaintzako elikagaien industria erraldoiari Europakomerkatua ere irekitzea da. Gaur egun, eta adibide gisa,merkataritza hitzarmen librearen ondorioz, Mexikon

    jaten den artoaren ehunekorikhandiena, AEBtik inportatutako

    arto transgenikoa da,nahiz eta Mexikon,mendeetan zehar,artoa nekazaritzareneta bere kulturaren

    oinarri nagusietakoaizan.

    3INGURUMENARENALORREKO DESARAUTZEA

    IIngurumenaren alorrean esan behar da EuropakoBatzordeak berak jada onartu duela Hitzarmenarengarapenak ondorio negatiboak izan ditzakeelaingurumenarekiko. Batetik, ibilbide luzekomerkataritzaren garapenak kutsadura handia eragitenduelako eta bestetik, jakin badakielako egun Europandagoen ingurumenarekiko arautzea kaltetua aterakodela.

    Lehen aipatu dugun zuhurtziaren printzipioa desegitenbadute, ingurumenaren alorrean kalte izugarriakekar ditzake. Egun, oraindik orain, Europako industriakimikoak milaka produktu erabiltzeko zailtasun edodebekuak dituen bitartean, AEBn arautzea askoz eremugatuagoa da ingurumenarekiko eta zalantzarikez dago hitzarmenaren ondorioak desarautzearenalde joko dutela, Europako multinazional nagusiekaspaldidanik salatu baitute Txinarekiko atal honetanduten desabantaila eta arautzearekin amaitu beharradagoela aldarrikatu dute.

    Hori guztia gutxi balitz, une honetanEuropan indarra hartzen ari den,baina AEBn jada oso garatua

    dagoen frackingarenerabilpena ere jokoandago. Europan ez bezala,AEBn 11.000 putzu bainogehiago irekitzen dira urteaneta noski, alor honetako enpresahandiek, urteetan sistema honenalde milioika dolar inbertitudutenek, orain Europa dute

    jomuga eta hemen dagoenarautzea bere hedapenerako traba edo oztopo nagusiada.

    Zalantzarik ez dago beraz, TTIPak ondorio oso larriakeragin ditzakeela ingurumenaren alorrean.

    3Zein atal lantzen ari dira?

    Lehenik eta behin kontutan hartu behar da, esan bezala, burutzen ari diren negoziaketak sekretuak direla. Ondorioz,informazioa lortzea oso zaila suertatzen ari da. Edonola ere, hitzarmenaren helburuak zeintzuk diren jakinik etabatetik filtrazioen, adituen edo funtzionarioen iritzien ondorioz, zein bestetik bi administrazioek jada onartu dutenakontutan hartuz, honoko gaietan eragina izan dezakeela jada jakina da.

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    7/10

    7

    eh

    4OSASUNA

    Osasunaren alorrean ere ugariak dira jada aurreikustendiren ondorioak. Lehen aipatutako elikaduraren alorrekodesarautzeari, osasunarekin bestelakoharremanak izan ditzaketen produktukimikoen desarautzea eregehitu behar zaio. Lehenaipatu dugun Europakozuhurtzia printzipioaeta AEBn aplikatzen denarrisku printzipioarenartean milaka eta milakaprodukturen arautze eta

    desarautzearen arteko tarteluzea dago. Adibide soil batek zertaz hitz egiten ari garenulertzen lagunduko digu: Europan, adibidez, produktukosmetikoak ekoizteko 12.000 produktu erabiltzeadebekatuta daude minbizia edo bestelako gaixotasun larriakeragin ditzaketelako. AEBn zerrenda hori 12 produkturenabesterik ez da.

    Era berean, hitzarmen honetan, industria farmazeutikoenbestelako interes batzuk ere badaude jokoan. Aipatuproduktu kimikoen desarautzeaz gain, patenteeneskubideen inguruko urteak, ondoren patenteenesklusibitatearekin amaitzeko prozedura eta abar aldatunahi dituzte. Horrek guztiak eragin handia izan dezakeegun medikamendu generikoak deritzaten horietan etanola ez, industria farmazeutikoen mesedetan.

    Azkenik, kontutan hartu behar da AEBnosasungintza publikorik ez dagoen neurrian, osasungintzapribatuak garapen oso handia izan duela. Egun Europanematen ari diren osasungintzaren pribatizazio prozesuetanordea nekez aurkeztu daitezke AEBko osasungintzapribatuko enpresak. Aurrera begira, merkatu bakar batenbaitan dauden trabak eta oztopoak kentzea bilatzendenean, erraza izan daiteke hemen pribatizatutako zerbitzu

    bat AEBko enpresa baten eskutan gelditzea. AEBko edo

    EBko enpresak izan, edonola ere, guztiok dakigu eskubidesozialak bermatzen dituzten zerbitzu publikoen pribatizazio-

    prozesuek zein ondorio larri dakartzaten bizitzarenjasangarritasunean, bereziki zaintza-lanak behar dituztenkolektiboengan (haurtzaroa, zahartzaroa, mendekotasunaduten pertsonak...) kalte handia eraginez, zuzenean edozeharka jendarte osoari eragiten baitiete. Hala, TTIPeansakondu eta AEBko sistemari geroz eta gehiago begiratuahala, jada abiada bizian doazen pribatizazio-prozesuakatzera bueltarik gabekoak bihurtzeko arriskua biderkatukoda.

    Eta azken adibide hau osasungintzaren alorrekoabada ere, bestelako zerbitzu publikoen pribatizazioaren

    esleipenetan ere AEBko enpresa handiek sartzeko izangoduten aukera azpimarratu behar da. Nola ez, kontutanhartu behar da, enpresa multinazional horiek zein indareta eragin izan dezaketen, egun zuzenean eskaintzendiren zerbitzu horiek pribatizatuak izan daitezen.

    5LAN HARREMANAK

    Jakina den bezala, Europako lan-harremanen arautzeaAEBen arautzea baino zorrotzagoa da, azken urteetan lanerreforma deiturikoek langileen eskubideen murrizketanabarmena ekarri badute ere. Mundu mailan lehiatu nahiduten multinazionalek askotan salatu izan dute Europakolangileriaren eskubideak lehia horretarako traba etakostu handia direla. Horregatik, negoziaziokolektiboarekin amaitzeko ematen ari direnetengabeko urratsen baitan, ondorioztatzenda aztertzen ari garen Europa eta AEBenarteko Hitzarmena bera ere baliatukodutela langileen eskubideenaurka joateko eta lan-harremanen desarautzeprozesu etengabekoaribultzada berri bat emateko.

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    8/10

    8

    eh

    6FINANTZA SISTEMA

    Atal honetan, besteekin alderaturik, ezberdintasunnabarmen bat agertzen da: AEBn bankuek eta oro

    har finantza sistemak arautzezorrotzagoa du egun Europanbaino eta beraz, ikusi beharkoda bi finantza sistemen artekoezberdintasunak zein aldetarajoko duen.

    Edonola ere, jakinada mundu mailan dauden

    paradisu fiskalei aurre egiteko borondaterik ez dagoen

    neurrian, finantza sistemak benetan arautzeko aukerakeskasak direla, bankuen kontrolerako aukerak ugariakdirelako eta iruzurrerako aukerak ere amaigabeak.

    7ESTATU ETA MULITINAZIONALENARTEKO AUZIAK

    Gai hau azkenerako utzi badugu ere, ziurrenikgarrantzitsuenetarikoa izan daiteke. Lantzen ari denhitzarmenaren baitan badirudi multinazionalen edotanazioarteko korporazio eta estatuen artean sortzen direnauzi eta salaketen argipenerako ISDS (inbertitzaile etaestatuen arteko arazoen erresoluziorako disposizioa)delakoa sartu nahi dela.

    Horrek dakarrena zera da: estatu batek demokratikokihartutako erabaki batek, ustez nazioarteko korporazio batekonomiko kaltetuko balu (adibidez, jarduera ekonomiko bat

    legez kanpo utziz), aipatu multinazionalak, nahi izanez gero,herrialde horretako justizia administrazio guztiaren gainetiknazioarteko arbitrajerako epaitegietara

    jo dezake erabaki baten zain. Bertan,enpresa eta estatuaren arteko mailaberdindu egiten da eta esan bezalaberdin dio zein legitimitate politikoeta demokratikoarekin hartu dituenestatuak aipatu erabakiak, soilikeragin omen dituen ondorioakkontutan har daitezkeelarik.

    Hau da, estatuen botere subiranoa desagertzen da etahartutako erabakiarengatik eragindako ustezko kostuak etahauengatik ordaindu beharreko isuna edo konpentsazioanazioarteko hiru epaileren esku uzten da.

    Esan beharrik ez dago, estatuen burujabetza hala gelditzendelarik, nola gelditzen den burujabetza ekonomiko etapolitiko osoa ez dugun herrien egoera halako multinazionaleta korporazioen aurrean.

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    9/10

    9

    eh

    H

    itzarmenaren sustatzaileek, eta beredefendatzaileek, bi helburu positibo iragarridituzte. Batetik, halako akordio batek ekonomiaren

    garapenerako bultzada garrantzitsua litzatekeela.Bestea, garapen horrek enplegua sortuko lukeela. Edonolaere, aipatu behar da ondorio hauek jada kalkulatu etapubliko egin dituztela eta oro har ekonomia osoarengarapenean izango lukeen eragina txikia dela ondorioztatudutela adituek. Enpleguaren alorrean, eta EuropakoBatzordea berak onartu duenez, hitzarmenaren ondoriozlana galdu dezaketen langileek zailtasunak izango dituztelana bilatzeko kasu askotan lantegia ez ezik jarduera beraizango delako desagertuko dena. Mexiko eta AEBen artekohitzarmena sustatzeko argudio berdinak erabili ziren etaondorioak oso nabarmenak izan dira: ekonomiak oro harez du horren ondorioz gora egiten eta ez dira lanpostugehiago sortzen; alta, ondasunaren kontzentrazioa,aberastasun handien ugalketa eta multinazionalen botereoligarkikoaren areagotzea besterik ez da eman.

    Ondorioz, bere sustapenerako iragartzen ziren ondoriopositiboak nekez ikus daitezke eta alderantziz, botereekonomikoaren kontzentrazioa burutzeaz gain, elikaduran,osasunean, ingurumenean, lan-harremanetan edotazuzenbidearen aplikazioan desarautze prozesu erraldoibaten aurrean aurki gaitezke.

    Prozesu hau gainera era ilun, ezkutu eta antidemokratikobatean ematen ari da. Negoziaketak ezkutukoak dira etaparte hartzen ari diren ordezkariak bi kontinenteetako

    multinazionalen aholkuak eta eskariak jaso dituzte. Inorkez ditu aukeratu baina gure etorkizuneko bizitzan eraginikaragarria izan ditzaketen gauzak negoziatzen ari dira,nola ez, gutxi batzuen mesederako. Eta nola ez, agintariek

    jada iragarri digute ez daudela prest herriari hitzarmenhoni buruz galdetzeko, Maastrichtekin edota EuropakoKonstituzioarekin sortu ziren kontrako jarrerak sortu ezdaitezen, isilean egiten ari dena herritarron belarrietarairitsi ez dadin.

    Neoliberalismoaren urrats berri eta oso garrantzitsubaten aurrean gaude. Urteetan, herritarron eta langileonborrokari esker lortutako eskubide eta arautze ugarirekinamaitu eta ingurumena, osasuna edo langileen eskubideengainetik, mozkina soilik helburu duen dinamika kapitalistaeta neoliberala jaun eta jabe egitea da jokoan dagoena.

    Hori guztia gutxi balitz, estatu baten tresnak ez ditugunherrientzat eta bertan bizi garen langile eta oro harherritarrontzat ondorioak are larriagoak izan daitezke.

    4 Ondorio orokorrak

  • 7/21/2019 ttip-eu.pdf

    10/10

    10

    eh

    5Zer egin dezakegu?

    Lehenik eta behin, TTIPari ezetz esan behardiogu, argumentuz eta arrazoiz jositako ezetz irmoa.Horretarako EHBilduk ildo iraunkor bat martxan

    jarriko du beronen salaketarako eta halako hitzarmenbatek izan ditzakeen ondorio larriak jakin araztekoeta euskal jendartea sentsibilizatu eta aktibatzeko.

    Bigarrenik, indarrak bildu eta langileklasearen eta herri sektoreen artekoaliantza bilatu behar dugu, gurealdarrikapenek, guztiok batera eginez,oihartzun gehiago izan dezaten.

    Salaketa ildoaz gain, polikipoliki, ildo mobilizatzaileaereaktibatu beharko dugu.

    Euskal Herriak ezetz esan behar dio TTIPari, Euskal Herria esparruguztietan, baita ekonomikoan ere, bere buruaren jabe izango denestatuaren bidean urratsak ematen ari baita. Ez dugu Euskal Herri

    askerik izango, herri gisa zapalkuntza neoliberalari aurre egin etasistema kapitalista gaindituko duen gure bideari ekiteko borrokatzen

    ez badugu.