ostiralak - raquel algilaga

4
Ostiralak, Jon Arretxe Raquel Algilaga 4.B Ebaluazio bakoitzeko liburu bat irakurri behar dut euskara ikasgaian. Oraingoan Jon Arretxeren ( http://www.jonarretxe.net/ ) Ostiralak liburua aukeratu izan dut. Izan ere, beste liburu bat irakurtzea pentsatuta neukan; “Bostak” liburu bildumaren abentura bat hain zuzen ere. Irakasleari erakutsi eta berak, aldez aurretik egindako zerrendan neukan bigarren liburua irakurtzea gomendatu zidan. Horrela izan zen, Ostiralak liburua eskuetan neukala, liburuaren inguruan zegoen informazioa begiratu nuen; Ostegunak liburuaren jarraipena zen; Azken hau oso atsegina egin zitzaidan eta estilo berekoa izango zela pentsatu nuen. Jon Arretxe Basaurin(http://www.basauri.net/es/content/basauri ) jaio zen 1963an. Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da. Halaber, pianoko karrera du egina. Hamar urtez euskarako irakasle gisa egon zen Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urte Heziketa Fisikoko irakasle EHUko Irakasle-Eskolan. Gaur egun, bere ogibide nagusia idaztea da, baita bere liburu nahiz bidaiei buruzko hitzaldiak ematea ere. Hori gutxi izango balitz, Bilboko opera koruan kantatzen du bere denbora librean. Munduan zeharreko bidaia asko egin izan ditu. Bere lehenengo liburua 1991an argitaratua izan zen; “Hakuna matata”. Geroago, Basauriko euskararen gaineko ikerkuntza kaleratu zuen, bertako udalak

Upload: mlaurib

Post on 07-Apr-2015

1.383 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

liburuaren gaineko lana

TRANSCRIPT

Page 1: OSTIRALAK - Raquel Algilaga

Ostiralak, Jon Arretxe

Raquel Algilaga 4.B

Ebaluazio bakoitzeko liburu bat irakurri behar dut euskara ikasgaian. Oraingoan Jon Arretxeren ( http://www.jonarretxe.net/) Ostiralak liburua aukeratu izan dut. Izan ere, beste liburu bat irakurtzea pentsatuta neukan; “Bostak” liburu bildumaren abentura bat hain zuzen ere. Irakasleari erakutsi eta berak, aldez aurretik egindako zerrendan neukan bigarren liburua irakurtzea gomendatu zidan.

Horrela izan zen, Ostiralak liburua eskuetan neukala, liburuaren inguruan zegoen informazioa begiratu nuen; Ostegunak liburuaren jarraipena zen; Azken hau oso atsegina egin zitzaidan eta estilo berekoa izango zela pentsatu nuen.

Jon Arretxe Basaurin(http://www.basauri.net/es/content/basauri) jaio zen 1963an. Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da. Halaber, pianoko karrera du egina.

Hamar urtez euskarako irakasle gisa egon zen Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urte Heziketa Fisikoko irakasle EHUko Irakasle-Eskolan. Gaur egun, bere ogibide nagusia idaztea da, baita bere liburu nahiz bidaiei buruzko hitzaldiak ematea ere. Hori gutxi izango balitz, Bilboko opera koruan kantatzen du bere denbora librean.

Munduan zeharreko bidaia asko egin izan ditu. Bere lehenengo liburua 1991an argitaratua izan zen; “Hakuna matata”. Geroago, Basauriko euskararen gaineko ikerkuntza kaleratu zuen, bertako udalak argitaratua. Bere lanak aztertzen baditugu, barietate handia topa dezakegu; umorezko liburuak, nobela beltzak, bidai kronikak etab. Hona hemen, berak idatzitako nik irakurri ditudan liburu batzuk; Zazpi kolore, Harresi handirantz, Ostegunak. Aipatutako azkena oso famatua izan den trilogia baten lehengo atala da eta ia 100.000 ale saldu egin dira. Arrakasta handia izan duten beste liburu batzuk: Morto Vivace, Kleopatra, Urrezko triangelua dira. Bibliografia osoa (http://eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Arretxe) hemen aurki dezakegu.

Page 2: OSTIRALAK - Raquel Algilaga

Ostiralak

“Gabon, entzule fidel guztiok! Gabon eta ongi etorriak ostegun gauero Hala Bedi irratian egiten dugun Puntu eta Koma kultur saiora! Gaurko honetan gonbidatu berezia daukagu gurekin, idazle bat, aspaldi honetan salmenta errekor guztiak hautsi eta fenomeno sozial bilakatzen ari den liburuaren egilea. Honez kero, liburua zein den imajinatuko zenuten: Ostegunak, jakina; eta egilea nola ez Jon Arretxe”

Horrela, liburuari hasiera ematen dio Arretxek era berriztatzaile bat erabiliz. Pertsonaia desberdin batzuk hartu, eta bere aurreko liburuaren kritika ematen duen istoriotxo labur bat kontatzen du. Irratsaio bat izango balitz bezala liburuaren inguruan egon daitezken ikuspegi desberdinak agertzen zaizkigu.

Gazteoi interesatzen zaizkigun 6 ipuinez osaturiko istorioa da; bata bestearekin zer ikusirik ez duena. Modu erakargarri batean eta umorea erabiliz kontatzen dizkigu hainbat gazteei gertatzen zaizkien pasarteak, normalean oso arruntak ez direnak. Aurreko liburuaren oinarria jarraituz, honetan ere, parranda-giroa ardatza dela esango genuke. Oso dibertigarriak dira eta ustekabeko bukaera izaten dute.

Ostegunak(http://iratidp.mundua.com/2009/02/08/jon-arretxe-ostegunak/) liburuarekin alderatuz, honetan nabarmendu daiteke protagonistak gero eta heldutasun gehiago dutela eta bere etorkizunean pentsatzen hasi behar direla.

Pertsonaiei dagokionez, ez dago pertsonaia bat bestea baino garrantzitsua dena, ipuin bakoitzean ezberdinak agertzen dira eta. Ikasketak bukatu berri dituzten gazteak dira eta ostegun gaueko parrandan eta ostiraletan izaten dituzten ondorioetan oinarritzen da idazlea abenturak egiteko.

Hizkuntzari begira, erraza eta ulergarria da, elkarrizketa ugari agertzen zaizkigu eta ez dira deskripzio asko ageri; horrek irakurketa atseginagoa eta azkarragoa egiten du.

Page 3: OSTIRALAK - Raquel Algilaga

Liburuaren hasierak eta amaierak bat egiten dute azken kapituluan.

“Gabon, entzule fidel guztiok! Gabon eta ongi etorriak ostegun gauero Hala Bedi irratian egiten dugun Puntu eta Koma kultur saiora! Gaurko honetan gonbidatu berezia daukagu gurekin, idazle bat, aspaldi honetan salmenta errekor guztiak hautsi eta fenomeno sozial bilakatzen ari den liburuaren egilea…

Honek bukaera ematen dio liburuari. Eta auskalo istorio berri baten hasiera izan liteke.

Liburuaren hausnarketa bukatzeko, gustuko izan dudan liburua dela esan behar dut. Aurrekoa bezala, berehala irakurketari eusten zara nahiz eta irakurtzea asko gogoko ez izan. Gomendagarria den liburua da, batez ere gazteentzat.

Hona hemen interesgarriak iruditu ahal zaizkizuen zenbait webgune:

http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00008.htm

http://www.elkarlanean.com/liburuak/defa…