ostirala 2020ko martxoaren 6a xi. urtea 435. zenbakia www ... · martxoaren 8ko borroka eguna-ren...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA BERRIA 2019an eskualde batzuetan egin bezala, aurten ere Elkargoan deliberatuko da ur edangarria kudeatzen duten enpresekin kontratuak berritu ala ez, lekuka b Publikora ere pasa daitezke b 4-5 Ur edangarria kudeatzeko, kontratu berriak Elkarrizketa Maddi Errezaretek Hiriburuko inauterietako ikuskizunerako testua idatzi du 8 Martxoaren 8a Talde feministek lurralde guzian markatuko dute borroka eguna 2 Ostirala 2020ko martxoaren 6a XI. urtea 435. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 18-Jul-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ostirala 2020ko martxoaren 6a XI. urtea 435. zenbakia www ... · Martxoaren 8ko borroka eguna-ren karietara. Ez du egun bakarre-ko egitaraua apailatu, gainera. Ipar Euskal Herriko

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

BERRIA

2019an eskualde batzuetan egin bezala, aurten ere Elkargoan deliberatuko da ur edangarriakudeatzen duten enpresekin kontratuak berritu ala ez, lekuka b Publikora ere pasa daitezke b 4-5

Ur edangarria kudeatzeko,kontratu berriak

Elkarrizketa Maddi ErrezaretekHiriburuko inauterietako

ikuskizunerako testua idatzi du

8Martxoaren 8a Taldefeministek lurralde guzian

markatuko dute borroka eguna

2Ostirala

2020ko martxoaren 6aXI. urtea435. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2020ko martxoaren 6a XI. urtea 435. zenbakia www ... · Martxoaren 8ko borroka eguna-ren karietara. Ez du egun bakarre-ko egitaraua apailatu, gainera. Ipar Euskal Herriko

2IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2020ko martxoaren 6aGaiak

Iñaki Etxeleku Baiona

Barreiaturik, bai-

na aniztasune-

an eta saretzeko

gogo biziarekin

agertuko da Ipar

Euskal Herriko

mugimendu feminista aurten

Martxoaren 8ko borroka eguna-

ren karietara. Ez du egun bakarre-

ko egitaraua apailatu, gainera.

Ipar Euskal Herriko asanblada

feministak, ekitaldi nagusia igan-

dekoa du: Baionan eginen duten

manifestazioa, Pausa errefuxia-

tuen aterpetik abiatuz. Andrea

Pebet baxenabartarrak parte har-

tu du Martxoaren 8rako biltzarre-

tan, eta aniztasuna ikusi du bildu

diren emazteetan: «Batzuk heldu

ziren talde feministako kide gisa,

beste batzuk ez, ni bezala; anitz

ginen emazte gisa heldu ginenak.

Hor finkatu ditugu aurtengo hel-

buru nagusiak».

Egoeraren interpretazioa par-

tekatu zuten, hastapenean:

«Ikusten genuen emazte femi-

nistak arrunt sakabanatuak gine-

la. Elkartzeko beharra ikusi dugu

eta loturen sortzea gure artean».

Ipar Euskal Herria feminismotik

saretu lelotzat hartu dute, funtse-

an.

«Beste helburua zen martxoa-

ren 8ko eguna testuinguruan be-

rriz kokatzea: borroka egun bat

dela, eta ez besta egun bat», azal-

du du Pebetek. Eta hirugarren

helburua izan da borroka femi-

nista kapitalismoaren kontrako-

an kokatzea: «Erakutsiz feminis-

moa ez dela borroka bakan bat;

aspektu anitz kontuan hartzen

dituen borroka dela».

Biltzar orokorretik, Baxenaba-

rren zerbaiten egiteko gogoa

piztu zaiela dio Pebetek. «Ikusiz

hilaren 8an zerbait eginen genue-

Martxoaren 8a igandez gertatzen da aurten, eta mugimendu feministak ez du egin grebarako deiberezirik, iaz bezala. Horiek horrela, gauza franko antolatu ditu, tokian-tokian. Ipar Euskal Herrian,Baigorri, Irisarri, Azkaine, Itsasu, Baiona, Hendaia eta Maule herrietan iragarriak dira ekitaldiak.

Feministak saretu nahian

Iaz, Baionako merkatuko plazan egin zen piknika. BOB EDME

Page 3: Ostirala 2020ko martxoaren 6a XI. urtea 435. zenbakia www ... · Martxoaren 8ko borroka eguna-ren karietara. Ez du egun bakarre-ko egitaraua apailatu, gainera. Ipar Euskal Herriko

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 6a Gaiak

la denek elkarrekin, Baionan,

egin dugu aitzin edo gero bultza-

tuko genituela beste iniziatiba

batzuk tokika. Ortzaizekoa iza-

nez, naturalki inguruko neskekin

antolatu ditugu bi ekimen».

Bata, Samara Velteren gomita-

tzea izan da, Nik sinesten dizut:

bortxaketaren kultura eta San-

ferminetako kasua liburuaren

aipatzera. «Barneko aldean iza-

tea nahitara egina da, gai hori ez

baita aski aipatua; ikusiz, gainera,

Nafarroako lizeoan gertatu berri

dena».

Bestea, bizikletaldiarena iza-

nen da. Xedetzat dauka parte har-

tzaileek egun oso bat pasatzea el-

karrekin, baina ez bakarrik: «Ba-

da ere lekua, plaza hartzea herri

zenbaitetan. Hortik zerbait atera-

tzeko esperantzarekin: Baxena-

barreko neskek elkar ezagutzea,

gai batzuk gero sakontzeko. Ez da

bakarrik funtzio sinbolikoa. Bada

alimaleko beharra biltzeko gai ba-

tzuen inguruan mintzatzeko;

momentu horiek behar dira pro-

bokatu, bestenaz pasiboki egonen

gara eta denbora pasatzen utziko

dugu».

Baionako manifestaldian berri-

kuntza izanen da abiapuntua.

«Pausa gunetik abiatuko da,

emazte errefuxiatuak ere sartze-

ko, emazte eta errefuxiatu gisa-

bizi duten egoera markatzeko.

Entseatuko gara horiekin lan-

tzen». Jakinez, batzuekin jada

harremanetan dela mugimendu

feminista. Horri gehi, piknikaren

ondotik biltzar zabala eginen dela

ikusteko zer urrats eman segitze-

ko: «Sinpleki, ohartzeko zertan

garen. Asanblada biziki dinami-

koa izanen da, artistikoa, sorkun-

tzaren bidetik; ez du izutu behar

jendea, kar-kar-kar».

‘Emazte borrokak süsta’Xiberoko Feministak talde sortu

berriak ere deialdia egin du, Mau-

leko. Igandean, 11:00etan eman du

hitzordua hitz hartzea, batukada,

txalaparta, bertsoa, kantua naha-

siko dituen ekitaldi orotarikorako,

Emazte borrokak süsta lelopean.

2019ko otsailaz geroztik, hilabete-

an behin biltzen da emazte talde

ez-mistoa. Halaber, gizon talde fe-

minista ez-misto bat abiatu da.

Hamabost bat dira emazte tal-

dean, belaunaldi edo adin orota-

rikoak; 25 urtetik 70 urte arteko-

ak. «Emazte artean eta eremu

ez -mistoan biltzeko gogoa bage-

nuen librekiago mintzatzeko

gisan», esplikatu du Johanne

Foirien taldekideak. «Hastape-

nean, beharrezkoa iduri zitzai-

gun bakoitzak feminismoa defi-

nitzea. Bakoitzak bizi izan dituen

jarrera sexistak aipatuz ere. Ez

genuen talde ofizial baten sortze-

ko asmorik; hatsarrean aski

informala zen, eta solasek aitzina

egin arau taldea nahi izan dugu

egituratu. Martxoaren 8ko eguna

hurbiltzearekin, akuilatu gaitu

hitza jendaurrean hartzera».

Libreki mintzatzea izan da lehen

urratsa, urrunago joan dena gero.

«Bizi esperientzien partekatzea

zen abiatzean, baina argi dugu ez

garela mintzatzeko multzo edo

emazte elkarte soila; gure burua

feminismo politiko baten pers-

pektiban ikusi dugu berehala».

Beste borroka politikoekin lo-

turik den feminismoa: «Feminis-

mo internazionalista bat; klase

borroka, borroka antifaxista, na-

zio askapen mugimenduekin bat

egiten duena. Ez ditugu borroka

horiek bereizi nahi, eta elkarrekin

eraman behar ditugu izan gizon,

izan emazte». Ideia eta irakurgai

trukatzeak izan dituzte horreta-

rako. «Bilkura batzuetan gertatu

da nahi zuenak testu bat edo idaz-

le baten gogoetak partekatzea.

Analisia, liburu trukatzeak egiten

ditugu, bai, edo dokumental ba-

ten inguruko eztabaidak ere».

Emazte taldean belaunaldi des-

berdinak bildurik izateak espe-

rientzien aniztasun emankorra

ekartzen diela dio Foirienek: «So-

las aberasgarriak dira, zinez,

1970eko hamarkadako borroka

feministak ezagutu dituzten

emazteen eta gazteen artean. Ha-

tsarrean feminista hitzak berak

batzuentzat kutsu ezkorra ba-

zuen, beste batzuentzat guziz al-

darrikapen politikoa zelarik, eta

anitz mintzatu gara horretaz. Ez-

tabaida, gogoeta eta kontzientzia

hartze gunea izan da».

Alabaina, ohartu dira belaunal-

di gazteenean bereziki, feminis-

mohitzak karga bazuela. «Naski,

hitza baztertua izan den luzaz po-

litika eta komunikabide mundu-

tik, sionismo edo klase borroka

hitzak baztertuak izan diren be-

zala. Berreskuratzen ari gara, bai-

na duela zenbait urte aski kutsu

ezkorrekoak ziren. Berriz ere ha-

rrotasunezko aldarrikapen ari da

bilakatzen, baina ez da bistakoa

denentzat». Alta, emazte gisa

egunerokoan bizi dituzten egoe-

rei buruzko bizipen franko atera

dituzte: «Solas anitz ukan ditugu

gizarte kontrolaz, gorputzen

kontrolaz; nola emazte batzuen-

tzat menekotasun egoerengatik

zaila den sinpleki bizitzea, libreki,

molde aldarrikatzailean. Gorpu-

tzen kontrolari dagokionez, abor-

tu eskubideaz mintzatu gara

anitz, eta goiti ari diren ideologia

erreakzionarioen berriz agertze-

az; biziki hurbil duguna Zubero-

an, eskola integrista hori baita

Etxarrin. Abortuaren kontrako

taldetxoen otoitzak ere ikusten

dira Baionan». Hori, eta egun gu-

zitako sexismo arrunta hitzetan

ezarri ere. «Egunerokoan ageri ez

den sexismoaz mintzatu gara:

ohar sexistak, jestu desegokiak;

eremu publikoaren hartzeko de-

sorekak gizon eta emazteen arte-

an. Bortizkeria fisiko eta psikolo-

gikoez harago, sexismo arrunt

hori bizi dute emazteek egunero-

koan».

Talde ez-misto bakoitza bere

aldetik bildu bada, martxoaren

8ko, haatik, elkartu dira eguna

antolatzeko. Foirienek aitortu du,

bizkitartean, Ipar Euskal Herriko

beste talde feministekin aritzeko

asti eskasez dabiltzala. «Aipatu

izan dugu beste talde feministe-

kin harremanetan sartzea, Hego

Euskal Herrikoekin ere, baina as-

tia ments dugu bilkuren egiteko

Ipar Euskal Herriko beste talde fe-

ministekin. Bizkitartean, uste dut

eginen dela noizbait. Martxoaren

8arekin aski hartuak ginen, talde-

aren lehen agertzea baita; ikusiko

dugu nola jarraitu, baita gizon fe-

minista taldearekin ere badaiteke

bilkurak ukan ditzagun».

Bidasoan, BageraAsteazkenean hasi zituzten Hen-

daiako Enbata gaztetxeak eta Ba-

gera talde feministak Martxoaren

8 inguruko ekitaldiak, Bakean

dagoena bakean utzibakarrizke-

tarekin.

Irati Fernandez gaztetxeko ki-

dea da, eta Bagera taldearen dina-

mika zehaztu du: «Sortu berria

da Hendaian emazte feminista

kolektibo gisa. Gaztetxekook bai-

no adin zaharragokoak biltzen

dira Bageran, eta ekinbide hauek

manera bat izan dira elkartzeko».

Horiek hola, gaztetxeak lana ha-

sia zuen lehenagotik. «Nahiz eta

gaztetxe berria izan hastapenetik

lantzen dugu feministok. Bada

gogo bat, halaber, gizonezkoen

aldetik lantzeko maskulinitatea-

ren gaia. Lehenago ere, autode-

fentsa klaseak egiten genituen as-

tero Sasiko gaztetxean».

Martxoaren 8koa, Irun eta

Hondarribiko taldeekin antolatu

dute hendaiarrek. Beste anitz le-

kutan bezala, manifestaldia egi-

nen da Bidasoa aldean ere. Hen-

daiatik abiatuko da, 11:30ean,

Santiago zubia aitzin; Irunen bar-

na segituko du Hondarribian bu-

ruratzeko. Han, 14:00etan pikni-

ka edo tuper bazkaria eginen da

denak elkarturik. «Hainbat gai

aterako ditugu justiziaren ingu-

ruan, pentsiodunei buruz, alar-

deaz, kirol munduaz...».

EGITARAUA

2020ko Martxoaren 8a: Ipar

Euskal Herria feminismotik

saretu

Baxenabarre:

Martxoaren 6an:Baigorriko

Bixentainian Samara Velteren

Nik sinesten dizut liburuaren

aurkezpena.

Martxoaren 7an:Bizikletaldi

feminista!

12:00etan, Irisarriko plazatik

haste.

12:30ean, Ortzaizeko plazan

bazkaria (Sabio).

14:00etan, Arrosako plazan.

15:00etan, Baigorriko plazara

heltzea.

Zuberoa:

Martxoaren 8an:

11:00etan, Mauleko plazako

kioskoan (euria baldin bada,

Maule gaineko merkatu gune-

an): Batukada, bertsoak, kan-

tua, mintzaldia.

13:00etan, Zinka ostatuan

(pintxoak ekarri partekatze-

ko).

Lapurdi:

BAIONA:

Martxoaren 7an:15:30ean

ekintza sorpresa.

17:00-19:00, poteo feminista

(Xina, Kalostrape, Sankara)

19:30ean, emazteen gaueko

manifestazioa.

20:30ean: Epaiskan gaualdi

feminista.

Martxoaren 8an:

11:00etan, manifestazioa

Pausatik.

12:30ean, piknika.

14:00etan, asanblada feminis-

ta irekia (herriko etxean, eta

euria baldin bada gaztetxean).

HENDAIA:

Enbata gaztetxeak eta

Bagera talde feministak anto-

laturik:

Martxoaren 4an:

19:00etan, Gaztetxean, baka-

rrizketa: Bakean dagoena

bakean utzi.

Martxoaren 8an:Eskualdeko

manifestazioa.

11:30ean, Santiago zubian.

Martxoaren 11an:Mendi

Zolan, Panpinaantzerkia.

Martxoaren 18an:Variete

gelan, Woman filma.

AZKAINE:

Martxoaren 8an:

11:30etik aitzina plazan (ber-

tsoak, fresko tindatzea, era-

kusketa, informazio gunea).

ITSASU:

Martxoaren 7an: Pottoteo

feminista, karriken izendatzea-

rekin, eta gaualdia gaztetxe-

an.

Bada alimaleko beharragai batzuen inguruanmintzatzeko; momentuhoriek behar diraprobokatu»Andrea PebetAsanblada feministako kidea

«Internazionalista dagure feminismoa; bategiten du antifaxista,klase borroka, askapenmugimenduekin»Johanne FoirienXiberoko Feministak taldeko kidea

«Gaztetxekook bainoadin zaharragokoakbiltzen dira Bageran, etaekimen hauek manerabat izan dira elkartzeko»Irati FernandezEnbata gaztetxeko kidea

‘‘

Page 4: Ostirala 2020ko martxoaren 6a XI. urtea 435. zenbakia www ... · Martxoaren 8ko borroka eguna-ren karietara. Ez du egun bakarre-ko egitaraua apailatu, gainera. Ipar Euskal Herriko

4 Astekoa

alde jotzeak eskolen garapenaekarriko lukeelako.Hauteskunde garaiko neurri

zorrotzekin, ardurak dituztenhautetsiek ez dute beren agintal-diko lanaz hitz egiteko zuzenik;horregatik ez da mintzatu orain-goan Serge Arcouet, Elkargoarenesku izan aitzin Baionako ur kon-painia publikoaren ardura zuenhautetsia. Baina Hitza-ri 2017anegin adierazpenekin argitu zuenlurraldeko kudeaketa desberdi-nak elkartzearen beste zailtasunbat: «Hitz garrantzitsua, aldaketahonetan, elkartasuna da. Baio-nan, herri elkargo handi honenalde bozkatu dugu, nihaurek sos-tengatu dut, kostaldeko ala bar-nealdeko lurraldeek zerbitzu be-rak ukan ditzaten. Ez da erraza,diferentzia handiak daudelakoprezioan, adibidez. Barnealdean,ur kontsumitzaile anitz labora-riak dira; horiek kontsumitzailehandiak dira, eta prezioari zinezatxikiak dira. Prezioen bat-egiteaeztabaida garrantzitsua izanenda, eta kasu egin behar dugu bar-nealdekoak ez daitezen zigortuakizan». Prezioak orekatu beharraaipatzean Jean-Rene Etxegaraielkargoko buruak argi utzi zuen«prezio apaltzeak nekez» gerta-tuko direla, Elkargoarentzat ursareen mantentze gastu handiadelako.Gaur egun diferentzia handiak

Joanes Etxebarria Maule

Urtarrilean pasa-tzekoak zirenEuskal Elkar-gora, Notre le-gearen arabera,uraren kudea-

keta herrien eskutik, nahiz etaEuskal Elkargoaren kasuan herrigehienek 2018 hastapenetik es-kumen transferentzia egina zu-ten. Elkargoaren aitzinkontuakbadu beraz uraren lerroa —uredangarriarena eta ur zikinena—,baina eztabaidarik abantzu ez dueragiten kudeaketa motaz alda-tzeko paradak.Ur edangarriaren kudeaketa

mosaiko konplexua dela argikierakusten du artikulu hau ilus-tratzen duen infografiak: ur kon-painia publikoa duten herriak,herrien arteko sindikatuak, etazerbitzua enpresa pribatuei azpi-kontratatzen dieten herriak badi-ra lurraldean zehar. 72 herri diraur konpainia publikoa dutenak(osoki publikoa ala zerbitzuarenparte bat azpikontrataturik) eta60 kudeaketa enpresa pribatuenesku utzia dutenak; horiek, nahibalute, kudeaketa publikora pa-satzeko hautua egin lezakete le-hendik izenpetu kontratua buka-tzera doalarik.Luzeak badira ere, Euskal El-

kargoa sortu aitzineko herri el-kargoek, sindikatuek ala herrikoetxeek enpresa pribatuekin sina-tu kontratuek iraungitze data ba-dute. Zazpi sektoreetako haute-tsiek (lehengo herri elkargoak),kudeaketa kontratuak bukatze-an, Ipar Euskal Herriko ur kon-painia publikoaren kudeaketarenhautua egin lezakete. Kontsulta-tuak izanen dira gutxienez bereniritzia eman dezaten, joan denurte bukaeran Zuberoako haute-tsiek egin zuten bezala 25 herrita-ko ur edangarria kudeatzen duenLagun enpresaren kontratuaagortzera zihoalarik.Baina hautetsi gehienak, Zube-

roan argi gelditu zen bezala, ezdira uraren gaiaz jabetu edo bere-ziki informatu. Beren iritzia ema-teko bozkan, adibidez, hautetsiekez zuten Elkargoak berak Espeliakabineteari manatu zion azterke-taren emaitzari kasu egin; txostenhorren ondorioek ur konpainiapublikoaren aldeko hautua go-mendatzen zuten, eta azpikon-tratu pribatu bidezko kudeaketa«gutien egokitua» zela gehitzenzuen. Horren alde jo zuten, hale-re, hautetsi gehienek. 128 boz izanziren enpresa pribatu baten eskuuztearen alde, 16 kontra eta 28abstentzio. Beren ur konpainiaduten herriek gisa berean segitu-

Baionako ur konpainia

publikoaren kudeaketa

Euskal Elkargoaren esku

gelditu da. HITZA

Hauteskunde kanpainako eztabaidetan leku urria du ur edangarriaren kudeaketak. Alta, Euskal Elkargoandeliberoak hartzekoak dira ondoko urteetan; kudeaketaenpresa pribatuei azpikontratatu zaien herrietan, publikorapasatzeko parada badute, guti aipatzen bada ere.

Uraren kudeaketa,eztabaida ahantzia

utzi behar dela», baina Baionakokonpainia publikoak kontrakoafrogatzen du, bere ustez: «Es-kualdeko ur edangarri unitatehandienetarikoa da Errobiko lan-tegia. Bada gaitasuna». Eskalahandiko konpainia bat sortzeko-tan, gainera, Ipar Euskal Herrikoeskola desberdinetan aski inge-niari formatzen direla gehitzendu, «gaitasuna dutenak ur edan-garriaren koadroan misio batasumitzeko». Bestalde formaziosistemaren «ekosistema aberas-teko» balioko luke, Burguesenarabera, kudeaketa publikoaren

ko dute, baina aldaketarik ez daizanen enpresa pribatuak kudea-tzen dituen herrietan ere.Interes apalaren beste seinalea

da Elkargoko uraren batzordeiraunkorreko azken bilkuretanhiru auzapez baizik ez zirela bil-du, hauteskundeen ondoriozomen. Hauteskundeak izan aitzinere, ez ziren trumilka joaten. Ba-tzorde horretan biltzen dira hain-bat elkartetako kideak ere, Cadeingurumenaren defentsa elkarte-koak horien artean. Pascal Bur-gues elkarteko kidearen ustez de-liberoak aitzinetik hartuak bezala

dira: «Ohartzen gara azpikontra-tu pribatuez iritzia eskatzen zai-gula deliberoa jadanik hartua de-larik. Hori ikusi dugu kasu bateaneta pentsatzen dugu sistemak ho-rretara jotzen segituko duela».Bere erranetan, «usaintzen» ha-siak dira enpresa pribatuekinkontratuak bukatu arau, sistemahorren alde egiten segituko dela.

Baiona adibide

Cadeko kidearen arabera, entzunohi dute «ez dugula gaitasunazerbitzu publiko gisa aritzeko etakudeaketa talde pribatuen esku

d

Herrietako bozak

Ur edangarria

Page 5: Ostirala 2020ko martxoaren 6a XI. urtea 435. zenbakia www ... · Martxoaren 8ko borroka eguna-ren karietara. Ez du egun bakarre-ko egitaraua apailatu, gainera. Ipar Euskal Herriko

5Astekoa

dira prezioetan, eta, harmoniza-

zioa aipatzen bada ere, ez da gai

zerrendan oraino. Mauleko adibi-

de bat aipa daiteke, hiri berean ur

konpainia publiko bat eta enpre-

sa pribatu bat baitira kudeatzaile,

sektoreka: 150 metro kubiko

kontsumitzeagatik, pribatuan

450 euro pagatzen dira eta publi-

koan 276 euro.

Gastuetan, berriz, Pascal Bur-

guesentzat pribatuena da gares-

tiena: «Kolektibitateak enpresa-

ren esku uzten duelarik sareen

kudeaketa, ohartzen gara usu ez

direla behar bezala zainduak, zer-

bitzuaren kalitate aldetik ez dela

kudeaketa publikoan baino ho-

bea eta gastua handiagoa dela, ga-

restiago dela. Eta azken finean

kontratua bukatzean inbestitu

behar da zeren eta enpresak ko-

lektibitateari kargu hori uzten dio

ez duelako ur sarea behar bezala

zaindu».

Baionako ur konpainiak arra-

zoi ematen diela uste du Cade el-

karteko kideak, «zerbitzu hobea

eta merkeagoa» eskaintzen due-

lakoan. Parisko adibidea ere aipa-

tzen du Burguesek kudeaketa

pribatuaren eragina aztertzeko:

«Kuriosoa da hemen interesik ez

izatea. Parisen interesa eragin du,

eta izan daiteke adibide bat. Fran-

tziako herririk handienetarikoa

da, ordezkaritza pribatua utzi eta

konpainia publikora pasatu dena.

Deigarria izan behar luke haute-

tsientzat, baina ez». Haren ustez,

sinple da konprenitzea logika:

«Enpresek kontuak lehen lehe-

nik akziodunei eman behar diz-

kiete, ez administratuei, logika

ekonomiko bat da. Baina ura be-

zalako ontasunekin ez litzateke

logika ekonomikorik izan behar-

ko».

Hautetsien hautuak, gainera,

epe luzeko ondorioak dituela begi

bistakoa da elkarteko kidearen

ustez, duela urte anitz enpresa

pribatuekin izenpetuak izan di-

ren kontratu gehienak, aurten eta

2027 artean bukatuko direlako.

Pascal Burgues: «Erran nahi du

kolektibitatea eta jende guztiak

engaiatuak direla agintaldiaz ha-

rago doan epe batentzat. Hautu

horrek ondorio larriak ditu. Baina

hautetsi gehienek nahiago dute

pribatu bati azpikontratu bat si-

narazi hogei bat urterentzat eta

horren ardura ez hartu».

Aldaketarako paradaErran bezala Zuberoako haute-

tsien gehiengoak, Euskal Hirigu-

ne Elkargokoen gehienek ere, 25

herri zuberotarrentzat kudeaketa

azpikontratu bidez luzatzea deli-

beratu zuten. Hego Lapurdin ere

berdin, Agur enpresari utziz ur

edangarriaren kudeaketa eta

Suez enpresari ur zikinena.

Aurten, beste eskualde batzue-

tako kontratuak bukatuko dira:

Errobi-Aturri poloko hamabost

herriren ardura duen Suez enpre-

sarena edo Bidaxune inguruetako

zazpi herrietako ura kudeatzen

duen Saur enpresarena besteak

beste. Gehiago ere izanen dira La-

purdin aurten, 2023an Amikuzen

eta 2027an Ospitale Pea herriko

azpi-kontratu pribatua.

Aldi oro, hirigune elkargoan

deliberatuko da kontratuak be-

rrituko direnez edo —posible bai-

ta— Ipar Euskal Herriko ur kon-

painia publikoaren esku utzi nahi

denez uraren kudeaketa. Epe des-

berdinek lurralde bakoitzera era-

manen dituzten eztabaida zatika-

tuak tempo ona edo txarra ekarri-

ko dutenez argitu gabea da

Burgues, baina argi du «ura li-

bre» izan behar litzatekeela

«nornahirentzat». Ondoko be-

launaldientzat ere: «Gaur egungo

administratuek badute ur on eta

merkearen zuzena, baina bihar-

koek ere».

URA DATUETAN

Kudeaketa mota desberdinak

izanagatik, Ipar Euskal Herri

osoko datuak biltzen ditu Eus-

kal Elkargoak (2018ko datuak

dira ondokoak).

100

Ur bilketa guneak.Ur iturriak,

zilatzeak, erreketan hartuak

eta beste.

17

Lantegiak.Ur edangarriaren

ekoizpenerako.

5.000

Kilometroak sarean.Ur

edangarriaren banaketarako

hodi sarearen luzera.

178.000

Abonamenduak.Abonatuen

kopurua.

42.590.000

Euroak aitzinkontuan.Eus-

kal Elkargoak bozkatu berri

duen aitzinkontuan, 42,6 milioi

euro adostu dira ur konpainia

publikoaren ustiapen eta in-

bestimenduentzat. Eta enpre-

sa pribatuen kudeaketarako,

13 milioi.

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 6a

ITURRIA: EUSKAL ELKARGOA

EDATEKO URAREN KUDEAKETA MAPA

Uraren eskumena herrika

Euskal Hirigune Elkargoa

Herriak

UEKS*

UEKS* eta herriak

Euskal Elkargoko lurralde poloak

Hego Lapurdiko poloa

Euskalkostaldea-Aturri poloa

Errobi-Aturripoloa

Bidaxuneko poloa

Hazparnekolurraldeko poloa

Errobi poloa

Iholdi-Oztibarreko poloa

Amikuzeko poloa

Zuberoako poloaGarazi-Baigorriko poloa

*UEKS Ur Edangarrien Kudeaketa Sindikatua

Gaur egungoadministratuek baduteur on eta merkearenzuzena, baina biharkoekere»Pascal BurguesCade elkarteko kidea

«Prezioen bat-egiteaeztabaida garrantzitsuada, eta kasu egin behardugu barnealdekoak ezdaitezen zigortuak izan»Serge ArcouetBaionako hautetsia

‘‘

d

Herrietako bozakUr edangarria

Page 6: Ostirala 2020ko martxoaren 6a XI. urtea 435. zenbakia www ... · Martxoaren 8ko borroka eguna-ren karietara. Ez du egun bakarre-ko egitaraua apailatu, gainera. Ipar Euskal Herriko

5GIDABAIMENEN AFERAN AUZIBIDEAN EZARRIAK

Beste bi pertsona auzitara jaukituak direla baieztatu du Baionako proku-

radoreak suprefeturako gidabaimen faltsuen aferan. Michel Poueyts

Biarritzeko hautetsiaz eta Philippe Agerre suprefeturako funtzionarioaz

gain, Freddy Hufnagel saskibaloi jokalari famatuaren izena jalgi da.

«Biziki maite dut buruzburukoa. Lan anitz egin dutazken urteetan, eta arras pozik naiz, lan horrek fruitua eman baitu»

Battitta DucassouPilotaria

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Bizik Mauletik abiatu klimaren aldekomartxa bihar bururatuko du, Baionan

BAIONA bKlima eta ekologia: urrats ttipiak ez dira aski izanen, itu-

na, orain! lelopean helduko da bihar Bizik antolatu martxa, Baionako

herriko etxera. «Herriko eta Elkargoko hautetsiek dute ahalbidetuko

edo ez mugikortasun eztien garapena, jantegietako bazkarien tokiko

hornikuntza, eskola, haurtzaindegi, ospitaleak energia berriztagarrie-

kin hornitzea,...», diote martxaren antolatzaileek.

Irudia b Baiona

49-3 artikuluaren erabilpena salatzekoFrantziako Gobernuak asteburuan jakinarazi zuen bere erretreten erreforma pasarazteko 49-3 artikuluaren ba-

liatzeko prest zela, legebiltzarreko eztabaida eta bozka gainditzeko. Asteartean, hirurehun bat lagun elkarreta-

ratu ziren estatuaren ordezkaritza aitzinean, hots, suprefeturaren aitzinean, indarrean pasatzeko saiakera hori

salatzeko, FO, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuek deiturik. Egun berean, LAB sindikatuko kideek Florence

Lasserre Errepublika Martxan-eko diputatuaren egoitza okupatu zuten salaketa bera egiteko. GUILLAUME FAUVEAU

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 6aIritzia

MARRAZKIRITZIA: ‘METXI NAUSI’ Galtzagorri

Page 7: Ostirala 2020ko martxoaren 6a XI. urtea 435. zenbakia www ... · Martxoaren 8ko borroka eguna-ren karietara. Ez du egun bakarre-ko egitaraua apailatu, gainera. Ipar Euskal Herriko

MUSIKA

BAIONALe Wonk, Bolzed

eta Le Square. Sartzea, 5 euro.

bGaur, 21:30ean, Magneton.

BAIONASara Zozayaren kontzer-

tua. Pintxoak eta Lakarrako taloak

izanen dira.

bBihar, 12:00etan, Epaiskan.

BAIONALe Chiffre Organ-Ization

eta Decheman & Gardener.

Sartzea, 7 euro.

bBihar, 21:00etan, Magneton.

DONIBANE GARAZINaia Robleseta Gogotik. Sartzea, 12 euro.

bBihar, 20:30ean, elizan.

DONIBANE LOHIZUNEMelenas,

Daudane eta Baleaonda. Sartzea,

5 euro.

bBihar, 21:00etan, Donibane

Ziburuko gaztetxean.

URRUÑAAnje Duhalde.

bGaur, arratsean, Pausuko Xaia

ostatuan.

INAUTERIAK

BARDOZEMatahami eta kruxpeta

lehiaketa, zirtzil-jantzi tailerra, des-

filea, Bardozen kantuz, eta dantzal-

dia Saltoka taldearekin.

bBihar, 15:00etarik goiti, gazteluko

zelaigune eta barnealdean.

HIRIBURUDesfilea. Dantza eta

antzerki ikuskizuna eta zanpantza-

rren auzia. Atsaskaria, taloak eta

mutxikoak Leinua txarangarekin.

bBihar, 14:30tik goiti, Biltokitik.

IDAUZE-MENDIAltzürüküko gaz-teen maskarada.

bBihar, nesken egunez, 10:00etan,

barrikadak; bazkalondoan, joko

nagusia.

SARA Inauteriak.

bBihar, egunaz, etxez etxe;

igandean, herriko plazan.

ANTZERKIA

HENDAIA Iduzkilore taldearen

Herriko bozak.

b Igandean, 17:00etan,

Mendi Zolan gelan.

HITZALDIAK

BAIONAGenero estereotipoak

euskal gazte literaturan eta haien

eragina euskararen irakaskuntzan,

Idoia Rodriguez Mondragon ira-

Harri Salda#6.Gomitak: Antton

Larrandaburu kantari-musikaria;

Les Bascos elkarteko Beñat Ga-

chen, LGBTen eskubideen berma-

tzeko itunaz; Bixente Uhalde misio

karguduna Euskal Elkargoaren kli-

ma planaz. Bertsolariak: Maindi

Murua eta Oier Urreizti.

Gaur

12:05. On Daiziela, Dis Moi Handi

ikusgarriaz.

Bihar

18:00. Kulturalea.

20:00. Bidasoa attak.

Etzi

09:05. Gure Bazterrak, D. Garazin.

eta zizelkariaren erakusketa kolek-

tiboa.

bGaurtik goiti, astelehenetik

ostegunera, 10:00etarik

19:00etara, tTok erakustokian.

Asteburuetan, deituz.

BESTELAKOAK

BAIONAAmak irakurraldia

5 eta 10 urte arteko haurrentzat.

bMartxoaren 11n, 15:30ean,

hiri barneko mediatekan.

BIARRITZEzpela dantza taldea-ren Konda’zazuemanaldia.

Sartzeak, 17, 15 edo 10 euroan.

bBihar, 20:30ean, geltoki

zaharrean.

kasle eta Etats de crises liburuaren

idazlearen hitzaldia.

bMartxoaren 10ean, 18:00etan,

Eusko Ikaskuntzan.

BERTSOAK

HENDAIAAbbadiako Jauregiaren

bisita bertsotan, Xumai Muruare-

kin.

bBihar, 17:00etan, Abbadiako

jauregian.

IRISARRIBertso eta pilota desa-fioa, Aitor Servier, Xumai Murua,

Bittor Thikoipe eta Pettan Preben-

de bertsolarien artean.

bGaur, 18:00etan, Gure Doia

trinketean.

ZINEMA

DONIBANE GARAZIPikadero

filma.

bMartxoaren 10ean, 20:30ean,

Le Vauban zinema gelan.

HAZPARNEPikadero filma.

bMartxoaren 9an, 20:30ean,

Haritz Barne zinema gelan.

KANBOPikadero filma.

b Igandean, 18:00etan, L‘Aiglon

zinema gelan.

MAULE-LEXTARREPikadero

filma.

bBihar, 20:30ean, Maule Baitha

zinema gelan.

ERAKUSKETAK

HENDAIAMugazabaldu:

Mugak eta Giza Eskubideak

erakusketaren bisita gidatua,

Euskal Itsasbazterra elkarteak

antolaturik.

bBihar, 10:30ean, Asporotsttipin.

UZTARITZENaturaren zainak

eta hiriaren zainak, If eta Christiane

Giraud Uztaritzeko margolariaren

Irudiab Hendaia

80 gazteko abesbatza ‘Iparragirre gogoan’ saioanHaren sortzearen bigarren mendeurrena dela eta, Jose Maria Iparragirre bertsolaria omenduko dute kantaldi baten bidez, martxoaren 12an,

20:30ean, Hendaiako Les Varietes gelan. Donibane Garaziko La Citadelle, Baigorriko Jean Pujo eta Hendaiako Irandatz kolegioetako laurogei gaztek

kantatuko dute, Denise Olhagaraik eta Josean San Miguelek zuzendurik. Et Incarnatus orkestrako hari laukoteak joko du. Gitarran, Aitor de Juan eta

Pat Tetevuide. Maddi Zubeldia eta Petti ere ariko dira kantari, eta Maddalen Arzallus bertsotan. Sartzeak, 12, 6 edo 4 euroan. JOANES ETXEBARRIA

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 6a Agenda

Page 8: Ostirala 2020ko martxoaren 6a XI. urtea 435. zenbakia www ... · Martxoaren 8ko borroka eguna-ren karietara. Ez du egun bakarre-ko egitaraua apailatu, gainera. Ipar Euskal Herriko

Iñaki Etxeleku Baiona

Hezitzailea da ofizioz, eta euskarairakasten du gau eskolan. Hiribu-ruko Andere serora pastoraleanparte hartu zuen arizale gisa, bai-ta mustraketan laguntzen ere.Inauterien karietara biharkomuntatu duten ikuskizuneko tes-tuaren idazlea da Maddi Errezaret(Atharratze, 1986). Idazle eta ari-zale. Ez du lehen esperientziainauterietan, Zuberoako ikastole-tako ikasle ohiek eman zutenmaskaradan parte hartu bai-tzuen. Duela bi urteko pastorala izan

da dinamika berri honen abia-

puntua?

2018an, pastoralean denek elka-rrekin zerbait egin genuen, etaHiriburuko gazte batzuentzatgauza berria izan zen. Ondoko ur-tean, ikusgarri ttipi bat egin ge-

nuen pastoraleko zati batzuekin,eta dinamika horrek segitu du.Horren ondotik, bi gaztek erranzuten ontsa litzatekeela ihaute-rientzat zerbaiten egitea. Orainarte, eskolek antolatzen zutenhaurrentzat zanpantzarren pan-pina. Gogoa ukan dute zerbaitenegiteko denentzat, eta pastorale-ko antolatzaileek deitu dute Pan-txika Urruti taula zuzendaritza-rentzat, Arnaud Izal dantzentzat;pastoraleko berak, azkenean. Zuk ere parte hartu zenuen Hiri-

buruko pastoralaren muntake-

tan; antzerki forma ezaguturik?

Baionako pastorala egin nuen —Katalina de Erauso—, eta kasikdenak zuberotarrak ginen. Ez zenesplikatzerik gorriek zer egitenzuten eta urdinek zer. Gero, Pan-txikak deitu ninduen Etxalarkopastoralean laguntzaile izateko —Karmen Etxalarkoa—. Han, ze-

rotik hasten ginen. Hiriburunegin delarik, Pantxikak berrizdeitu ninduen errepiken erama-ten laguntzeko. Inauteriko ikuskizuna zuk duzu

idatzi. Zer da zuzen?

Zanpantzarren auzitik abiatu ga-ra; ez genuen nahi libertimendubat, ez Pantxika, ez ni ez baikaraeremu horretarik heldu. Ikusgarribat egin nahi genuen. Pantxikaknahi zituen sartu ihauterietakobeste tokietako pertsonaiak: Pi-txu eta Kabana Zuberoatik, Do-nostiako kaldereroak, Nafarroa-ko pertsonaia batzuk... Horiekinhasi ginen ikusgarria asmatzen.Ez genuen libertimendu edo mas-karadetako presiorik, baitituztekodeak eta egiteko manerak. Hor,nola beste zerbait egin dugun, ezgenuen deus berezirik errespeta-tzeko. Ihauterietan, normalki, or-dena hausten duzu, eta saiatu ga-

ra ihauterien ordena bera haus-ten. Zanpantzar, epaitua izatekoordez, epaile izatea. Maskarade-tan dantza politak aitzindarien-tzat dira; libertimenduetan zirtzi-lek dute hitza, baina dantza politak bolantek; orduan, horkauterei parada eman diegu baimintzatzeko, bai dantzatzeko.Karguak aldatuz.

Euskaraz eraman egitasmoa

da?

Bai, ikusgarria euskaraz da. Erre-pikak bi hizkuntzetan, batzuk ezbaitira euskaldunak, baina denaeuskaraz eginik izan da. Zenbat zarete parte hartzailee-

tan?

Antzerkian, berrogei bat; bi dan-tza talde badira: bata antzerkianere ari dena, eta bestea dantzanbakarrik. Orotara, hirurogei batpertsona ariko dira. Gero, tresnabatzuen egiteko logistika taldebat eta dendariak ere izan dira.Gehienak pastoraleko arizaleak. Kaskarotak egin dituzue duela

bi aste. Bazen ohiturarik lehena-

go Hiriburuko eremuan?

Duela hogeita hamar bat urte izanziren, eta gero galdu egin zen.Aurten aritu direnen burasoengaraian egina izan zen. Etxeetan ibili zarete?

Auzoka antolatu da, eta auzo ba-koitzean etxe bat hautatua izanda, auzoak juntatuz horretara.Giro zinez polita izan da. Denekplazer handia hartu dute, baidantzariek, bai etxeetakoek; kon-tent ziren ikustez gazteak hor zi-rela, ez baitzituzten baitezpadadenak ezagutzen. Auzoen arteanere batzuk musika entzunik hur-bildu dira, ez zuten baitezpada el-kar ezagutzen eta nik uste dutzerbait sortu dela kaskarotekin. Kaskarotetan, neskak eta muti-

koak nahasirik?

Bai, bai. Egia erran, gehienak nes-kak ziren. Irauteko gogoa baduzue?

Bai. Gogoeta izan da euskal kultu-rari buruz. Kaskarotak ez zirensobera ezagunak, baina geroaribegira, naski, gazteak motibatuakdira berriz egiteko ikusiz nola ira-gan den. Ikusgarriari begira ezta-baidak izan dira: dena euskarazegin edo ez? Euskaraz bai, bainadena itzuliz? Horrek erakusten dugogoa badela euskarari lotzeko,baina ez dela erraza. Interesga-rriak izan dira eztabaidak. Nahizeta proiektua eraman dugunekargi genuen euskaraz eramanengenuela prozesua, galdera horibagenuen: nola egin, dena euska-raz utziko dugu? Nola lotu jendeaeuskarazko ikusgarri bati?Eta zer formula atzeman duzue?

Antzerkia euskaraz da. Eskoletantailer ttipiak izan dira jantziakerakusteko, esplikatzeko nor zi-ren pertsonaiak, zer zen euskal

ihauteria. Euskal ihaute-ria ez da Spider-manezmozorrotzea. Gazteeneiesplikatzeaz, etxekoei etaburasoei esplikatzen die-te; hola jendeen parte bat

lotzen diozu euskal kulturari.Egunean berean liburuxka batbanatuko dugu bi hizkuntzetan,esplikatzeko nor diren pertso-naiak. Gazteen desmartxa da has-tapenean ihauteriena, eta gogohori bada euskal kultura ekartze-ko Hiriburura.

«Saiatu gara ihauterien ordenabera hausten ikusgarriarekin»

Maddi Errezaret b Hiriburuko sorkuntzaren idazlea

Euskal Herriko inauterietako pertsonaiak nahasten dituen ikuskizun asmatua emanen dute biharHiriburun. Kaskarotekin hasi ziren, otsailean. Pastoralean parte hartu zutenek bultzatu dute.

I.E.

«Gazteen desmartxa dahastapenean ihauteriena, etagogo hori bada euskal kulturaekartzeko Hiriburura»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2020ko martxoaren 6a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]