ortzadar -...

13
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2017ko urriaren 7a. 515. zenbakia noticiasdenavarra.com BEGIRA PHOTO Mendiari erreparatuko dio aurten Begira Photo argazkilaritza jaialdiak, urriaren 26tik aurrera -- 4-5. orrialdeak --

Upload: others

Post on 15-Oct-2019

4 views

Category:

Documents

0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2017ko urriaren 7a. 515. zenbakia noticiasdenavarra.com

BEGIRA PHOTO

Mendiari erreparatuko dio aurten Begira Photo argazkilaritza jaialdiak, urriaren 26tik aurrera

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Richard Ansett

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2017ko urriaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bertsolaritza

XABAT GALLETEBEITIABERTSOLARIA

“Nire buruarekin zintzoa izatea da biderik onena txapelketan”Urriaren 14an Tolosan jokatuko den final laurdenetako saioan ekingo dio bere aurreneko Bertsolari Txapelketa Nagusiari bertsolari lekeitiarrak

DABI PIEDRA

BBIZKAIKO txapelketan egin-dako lan bikainak finaleko buruz burukoa jokatzera eraman zuen iaz Xabat

Galletebeitia (Lekeitio, 1986). Bada-ki, ordea, Txapelketa Nagusia des-berdina dela. Momentuaz gozatze-ra eta bere izaerari eustera doala dio. Ia urtebete pasa da Bizkaiko Txapelke-

tan bigarren izan zinenetik. Gaur egun-

go perspektibatik nola ikusten duzu

lorpen hura? Egin nuenaz kontziente izateko astia izan dut, baina saiatzen naiz horre-tan gehiegi ez pentsatzen, orain bes-te txapelketa bat tokatzen da. Gus-tura geratu nintzen final hartan, eta finalaurrekoan ere bai. Lehenengoz hartuko duzu parte Txa-

pelketa Nagusian eta, hala ere, zale

asko zuri begira daude iazko lan ona-

gatik. Presio gehiegi da aurreneko aldi-

rako? Presioa, ardura edo ez dakit zer, bai-na egia da Bizkaian bigarren egiteak aurrez nituen eskemak apurtu zizki-dala. Beharbada jendeak aurreikus-pen batzuk ditu, hori da bigarren egitearen alde ez hain on bat. Bada-kit iaz lortutakoak balio diezadakee-la, edo ez. Gustatzen zait gogoratzea lehenengo parte-hartzea dela eta esperientzia berri bat bizitzera noa-la. Lehenengo aldia da hau niretzat eta badakit azkena ere izan daitekee-

la, lau urtean gauza asko gertatu dai-tezke eta. Horregatik, lasai baina gogotsu nago. Oholtzan nolako Xabat agertzea nahi

zenuke? Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko bide bakarra naizen bezalakoa agertzea da. Nor naiz, zer bertsola-ri, zer pertsona? Ba horixe izan nahi nuke txapelketan. Jarrera horrek ekarri nau heldu naizen lekura eta hala sentitzen naiz gustura, neure buruarekin zintzoa izaten. Bertsotan estilo berezia duzu, freskoa.

Txapelketa Nagusian horri eusteko gai

izango zara? Gero eta argiago daukat, zelako pertsona zaren, halako bertsolaria zarela. Ez dut aldatuko bertsotan egi-teko modua. Hori bai, txapelketan ez dakit zer aurkituko dudan eta esan berri dudana bete ahal izango dudan. Askotan ez da bakarrik zer nahi duzun, zer ahal duzun ere iku-si behar da. Nahi dudanetik ahalik eta hurbilen egoten saiatuko naiz. Tolosako saioan Etxahun Lekue ere

izango da agertokian, Bizkaiko txa-

pelduna. Zer indar sumatzen diozu

Bizkaiko bertsolaritzari txapelketa

honetan? Kuriosoa da, Etxahun aipatu dida-zunez gero, iazko finalean buruz

burukoa jokatu genuenetik ez dugu berriro elkarrekin plazarik egin eta Txapelketa Nagusian berriro kanta-tuko dugu batera, zelan diren gau-zak! Bestetik, Bizkaiko bertsolaritza osasuntsu dago azken urteotan eta Txapelketa Nagusian hori ikusiko dela uste dut.. Denok dakigu bertso-laritzaren zentroa, probintziei begi-ratuta, ez dela Bizkaia, baina bertso-laritza ulertzeko geure modua dugu eta plazan erakusten dugu. Lea-Artibaitik bi bertsolari zoazte txa-

pelketara, Nerea Ibarzabal eta zu.

Badago bertsotarako grina zuen

eskualdean? Berez esanguratsua da Lea-Artibai-ko bi egotea, halakorik ez da pasa hogei urtetan, gutxienez. Eskualdeko bertsolaritza oso lotuta dago Marki-na-Xemein eta Etxebarri ingurura, han beti egon da bertso eskola

indartsua eta Nerea da horren adi-biderik garbiena. Azken urteotan, Ondarroan, Lekeition... badaude bertso eskolak. Hala ere, ez dakit atzetik umerik datorren, eta horrek pixka bat arduratzen nau. Askotan boladaka datoz gauza hauek. Zuri nondik datorkizu bertsolari iza-

teko gogoa? Historia pixka bat xelebrea da, nire familia ez da bereziki bertsozalea izan. Gogoan dudan lehenengo fina-la 1997koa da. Gero, ikastolan, ira-kasleren batek gaitasuna ikusi zidan eta Jon Lopategirekin hasi nintzen bertso eskolan; harro esaten dut Lopategiren eskolakoa naizela. Bizkaiko Eskolartekoa irabazi nuen, baina 14 bat urterekin utzi egin nuen. 22 urte izan arte ez nintzen berriro bertsotan hasi, hor zortzi urteko zuloa izan nuen. Askotan pentsatzen dut ez banuen utzi nora helduko ote nintzen utzi izan ez banu, baina utzi ezean agian orain ez nintzen bertsolari izango. Bertsotik aparte egin nuen denbo-ra hori neure zati da eta bertsoa

ulertzeko orain dudan modu hau izateko balio izan dit. Txapelketaren oihartzuna handia bada

ere, gizartean jende askok ez daki

bertsolaritza zer den ere. Aberasgarria da, neurri batean. Euskal Herriaren aniztasunaren isla baino ez da, gizartean duen neurria ez badugu kontuan hartzen bertsoa-ren beraren zentzua galduko dugu. Txapelketa burbuila bat dela diote-nei ez zaie arrazoirik falta. Eta bertso-laritzaren fenomenoa txikia denik ez nabil esaten, ez da gutxietsi behar euskal kulturan duen pisua, baina ez dezagun pentsa ez garena garela. Hala ere, ni beti egon naiz txapelke-ten alde. Kritikak egotea normala da, bertsoa beste gauza asko ere bade-lako: plaza, bertso eskolak... baina ezin da zalantzan jarri txapelketen ekarpena. Bertsolarien jarduna hobetzeko balio du, denok nahi dugu ahalik eta ondoen heldu txapelketa-ra eta horrek bertsogintza bera hobetzera garamatza; presio hori gabe ez dakit geure burua horren-beste behartuko ote genukeen.

Gizartean duen neurria ez badugu kontuan hartzen, bertsoaren beraren zentzua galduko dugu”

Bizkaiko Txapelketan bigarren egin zuen iaz Galletebeitiak. B. GUERRERO

LEKEITIO

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 3: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

Ortzadar // 03Larunbata, 2017ko urriaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

G

IRITZIA

GvernicaIBAN ZALDUA

Garagardotegia luzea eta estua da, Gasteizko alde zaharreko taberna gehie-nak bezala. Baina bere

bereizgarri nagusia izena eta dekora-zioaren gaia da: Gernikako bonbar-daketa hain zuzen. Izan ere, euskal grafia tradizionalean –baina erdaraz– idatzitako izenaren azpian helizezko hegazkin trimotor baten silueta age-ri da, Junkers Ju 52 batena izan dai-tekeena, edo, agian ziurrago, Savoia-Marchetti SM.79 batena, Condor Legioaren erasoaldietan erabilitako gerra-abioiak biak ala biak. Itxita dagoenean, tabernaren metalezko ateek Pablo Picassoren Guernica koa-droaren irudietako batzuk aurkezten dituzte, edo, hobeto esanda, horien gaineko pastixeak, zuri-beltzeko Picassoren pseudopertsonaiek, eskuan argiontziari edo ezpata apur-tuari beharrean, zerbeza pitxer apar-tsu bati eusten diotelako, kolore hori biziz pintatuta dagoena, noski. Ez naiz ausartu bertara sartzen due-la gutxira arte. Aitor dut norbaiten iruzkinaren zain egon naizela denbo-ra honetan guztian zehar; prentsa-zutabe eskandalizatuaren bat irakur-tzeko itxaropena neukala taberna ireki zutenetik. Baina ez da nigana halakorik heldu.

Azkenean, adiskide batek adoretuta –eta berak lagunduta–, sartu egin naiz. Barruko dekorazioak nire uste ustelenak gainditu ditu: bonbardake-taren ondorio suntsitzaileen argazki handiak, hormetako bat osoki har-tzen dutenak; parean, nazioarteko garagardoez ondo hornitutako barra bat, zeinetan, zer esanik ez, alema-niar jatorrikoak ez baitira eskas. Komunetan, gizonezkoen atea –supo-satzen dut– Picassoren margoko zeze-nak seinalatzen du; emakumezkoe-na, hildako umea besoetan daraman amaren buruaren irudiak. Memoriaren banalizatzea hain iru-ditzen zait nabarmena ezen ez baita-kit zer egin, zer esan. Taberna batean gaudenez, eta komuna erabili dugu-nez, garagardo bi eskatzen ditugu: ergelak gara, kontsumitzaile sena larruan itsatsita daramagu. Ni prest nago nire eragozpen guztien zerren-da ateratzeko, baina tabernari gaz-teak euskaraz zerbitzatu gaitu, eta horrek guztiz desarmatu nau: aurrei-ritziak zer diren, gaztelaniadun bat espero nuen. Azkenean, ez diot ezer esan. Zertara-ko hasi azaltzen, Xabier Montoiaren Gasteizko hondartzak liburuko Ika-tza bezain beltz ipuina gogoan, bon-

baketariei lagundu zieten ehiza hegazkinek hemendik atera zirela, Salburuako airedromotik, gauden lekutik horren hurbil? Ziur nago tabernan eratutako eszenatoki hau omenaldi bat dela berarentzat, negozio bat bezainbeste. Eta pentsatu dut zer izango litza-tekeen, nik zer dakit, Leipzigen Dres-den izeneko garagardotegi bat egon-go balitz, hango bonbardaketa izan-go lukeena gai gisa, edo Osakan Hiroshima deituriko bat. Ez zait sinesgarria iruditzen, baina ezin da guztiz baztertu: turbokapitalismoan edozer bilaka daiteke mozkin-itur-buru. Agian, David Rieffek Ahanzturaren gorazarrea bezalako lanetan defen-datzen duen bezala, ez genuke oroi-mena hainbeste sagaratu behar. Bai-na Gernikako bonbardaketa biergar-ten-aren eta parke tematikoaren arteko nahasketatxo bihurtzea ere, ez dakit. Niretzat, behintzat, goize-gi da. Garagardoa, onartu beharra dago, gozoa dagoen arren. Baita garestia ere, kontua ekartzen digutenean kon-turatu garen bezala. Artesanala omen…

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

2. Koadernoa zuri Arantxa Iturbe. Elkar.

3. 33 ezkil Miren Gorrotxategi. Elkar.

4. Haizeari begira Jon Ariza De Miguel. Elkar.

5. Politika zikina Iñaki Irasizabal. Elkar.

6. Kristo irakiarra Hassan Blasim. Pasazaite Liburuak.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

2. Erne eta bare, igela... Eline Snel. Kairos.

3. ETAren historia laburra Iñaki Egaña. Txalaparta.

4. Pentsamendu heterozuzena Monique Wittig. Susa.

5. Emakumeak, arraza eta klasea Angela Davis. Elkar.

Gernikako bonbar-daketa ‘biergar-

ten’-aren eta parke tematikoaren

arteko nahasketa bihurtzea ere, ez dakit... Niretzat,

behintzat, goizegi da

SAIAKERA

‘ETAren historia laburra’

Iñaki Egaña. Txalaparta 298 orr. 17,80 euro.

Borroka armatuaz

ETA euskal historia garaikidearen gertakari

politikorik esanguratsuenetariko bat da.

Baina bere sorrera, iraupena eta garapena

ulertzeko egin den historiografia, gehienetan

kronologiari begira egon da. Iñaki Egañak,

ikuspegi berritzaile bat eskaintzen digu eta

erakundearen alderdi ezberdinak banaka

aztertuta, erakundeari buruzko gure begi-

rada berritzen du. Militantzia, armak, eman-

dako elkarrizketak, asanbladak, argitalpe-

nak, nazioarteko harremanak, finantzake-

ta... Hamarkadetan zehar Euskadi Ta Aska-

tasuna osatu duten elementu behinenak

sakonki aztertzen eta harremantzen ditu

historiagile donostiarrak.

LITERATURA

‘Jenis Joplin’

Uxue Alberdi. Susa. 290 orr. 18 euro.

Alberdiren bigarren luzea

Baldintza makurrei aurre eginez zailduta-

koa da Nagore Vargas, nobelako protago-

nista, gaztaroan intentsitate handiz borro-

katzera ohitua. Klasearen, aberriaren eta

sexuaren izenean nork bere amorrua

bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen, bai-

na orain, 28 urte dituela, Artxandan dago

Libre irratiko hiru lagunekin. Azken bilkura

moduko bat antolatu dute, jakinaren gai-

nean segika dituztela txakurrak, preso har-

tuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dute-

la irratia. Uxue Alberdiren bigarren nobela

da ‘Jenis Joplin’. Aurrez kaleratuak ditu

‘Aulki-jokoa’ eleberria eta ‘Aulki bat

elurretan’ eta ‘Euli-giro’ ipuin bildumak.

Page 4: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·argazkilaritza

Larunbata, 2017ko urriaren 7a

Begira Photo jaialdiaren 7. edizioa ospatuko dute Durangaldean eta Zarautzen, urriaren 26tik azaroaren 18ra. Aurten, mendia izango da argazkien protagonista nagusia, baina argazki-liburuek, hitzaldiek, tailerrek eta mahai-inguruek osatuko dute egitaraua

Gailurretatik harago, argazkiak

KATTALIN BARBER

GGIZARTEAK naturan duen eragina eta naturak berak gurean duen era-gina aztertuko dute hainbat argazki erakusketa eta hitzaldiren bidez

Begira Photo jaialdiaren 7. edizioan. “Gaur egun, inoiz baino gehiago ohartu behar gara naturarekin dugun harremanez. Zer egin dezake argazkilaritzak egoera honen aurrean? Nola landu dezakegu naturaren babesa? Men-diaren inguruko erakusketen bidez bizi garen lurra errespetatzea eta baloratzea da gure hel-burua”, dio Leo Simoesek, jaialdiaren zuzen-dariak. Bizi garen ingurunea zaintzeko beharraz ohar-taraztea garrantzitsua dela deritzo Simoesek. “Begira Photok ikusarazi nahi du logika eko-logikoa gailendu behar zaiola ingurunea suntsitzea ondorio duen logika ekonomikoa-ri. Lurraren inguruko begirada pedagogikoa da gurea; pedagogia honek ez du esaten zer begiratu, baizik eta nola egin”. Joan den urtean basoa eta aurten mendia landu ostean, dato-rren urtean uraren txanda izango dela argitu du zuzendariak. “Naturaren trilogia honi amaiera emango diogu horrela”, gaineratu du. HAMAIKAGARRENA Durangoko Kinua argazki elkarteak antolatzen du Begira Pho-to jaialdia 2011tik. “Gure helburu nagusia argazkigintza garaikidea sustatzea eta gaur

egun bizi duen egoera aztertzea da, ikuspun-tu desberdinetatik landuta”, jarraitu du Simoe-sek. Urriaren 26tik azaroaren 18ra ospatuko dute jaialdia Durangaldean, Bilbon eta Zarau-tzen. Teknika, sentsibilitate eta jatorri desber-dineko argazkilari askok parte hartuko dute. Lau erakusketa nagusi ditu jaialdiak, baina horrez gain, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta argazki-liburuen erakusketak antolatu dituzte edizio honetarako: “Irudi fotografikoa sortu, kudeatu, ikertu, sustatu eta hedatzeko aukera ematen duen espazioa da gurea”, adie-razi du Simoesek. Gainera, aurten egitarauak berrikuntzak ditu. Alde batetik, Jardunaldi nagusiak Durangal-dean izan arren, erakusketak Zarautz eta Bil-bora zabalduko dituzte. Bestetik, I. Begira Pho-to sariak antolatu dituzte. Jon Gorospe argazki-lari arabarrak irabazi du Begira Photo jaial-diak antolatu duen argazki sorkuntza lehiake-taren lehenengo edizioa eta Alejandro Leon Cannockek jaso du argazkilaritza-saiakeren I. Begira Photo Saria. “Osasuntsu dago jaialdia, zazpi urte eta gero esan dezakegu eskualdean finkatu egin dela eta gero eta gehiago dira gure-ra gerturatzen direnak”, dio Simoesek. Simoesek beste berrikuntza bat aipatu nahi izan du: sortu berri duten Begira Photo Maga-zin aldizkaria. “Argitalpen hau argazkiaren

jardute artistikoari buruz pentsatu eta ezta-baidatzeko gunea izatea nahi dugu -azaldu du zuzendariak- . Jaialdian parte hartzen dute-nen ahotsak bilduko ditu, bertan esan direnak gordetzeko eta paperean izateko”. LAU ERAKUSKETA NAGUSI Mendian noraezean ibiltzea eta naturaren balio artis-tikoa konpartitzen dituzte jaialdiko lau era-kusketa nagusiek. Mendia protagonista nagu-sia da argazkietan. Artistek beraiek natura-rekin duten harremanetan eta jarduera artis-tiko gisa naturara egiten diren espedizioetan arakatzen da. Lau erakusketa nagusi paratu dira aurten. Gailurrak erakusketan Carla Andrade, Davide Maria Ferrari, Moreno & Grau eta Martin Ruedak parte hartu dute. N.Mountains erakusketa, berriz, Jon Goros-pe, argazkigintzaren sorkuntzarako lehenen-go Begira Photo Sariaren irabazlearen lana da. Iparretik 60º-tik gorako mendi ingurue-tako paisaiak ikertzetik sortu den proiektua da. Fernando Maselli argazkilariaren Paisaia eraikitzea lana ere ikusgai egongo da. Era-kusketak diskurtso bakarra du: paisaia eta horren eraikitze formala eta kontzeptuala. Azkenik, Tontorrera iristea erakusketa kolektiboa osatu da. Nazioarteko deialdi baten bidez, mundu osoko argazkilarien lanak era-kutsiko dira bertan.

EGITARAUA

ERAKUSKETAK:

‘N.Mountains’ Jon Gorospe

Argazkigintzaren sorkuntzarako

Begira Photo Saria.

Kurutzesantu Museoa, Durango.

Urriak 26 - azaroak 18.

‘Gailurrak’ Carla Andrade, Davide Maria

Ferrari, Moreno & Grau eta

Martin Rueda.

Zelaieta Zentroa, Zornotza.

Urriak 26 - azaroak 18.

‘Paisaia eraikitzea’ Fernando Maselli

Photomuseum, Zarautz.

Urriak 31 - azaroak 26.

‘Tontorrera iristea’ Argazki erakusketa kolektiboa

Askondoko karpa, Iurreta.

Urriak 26 - azaroak 18.

ARGAZKI-LIBURUAK:

Argazki-liburuen erakusketa

Bizenta Mogel Udal Biblioteka

Durango. Urriak 26 - azaroak 18.

‘Argazki-liburu bat ez badut egiten, ez naizela dirudi’’ Txema Salvansek zuzendutako

tailerra. Pinondo Etxea, Durango.

Azaroak 4 eta 5.

‘Argazki-liburuak: argazkien bidez kontatzea’ Ros Boisierren hitzaldia

BilbaoArte, Bilbo.

Azaroak 2 (19:00).

Page 5: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

Ortzadar // 05Larunbata, 2017ko urriaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·argazkilaritza

‘Gailurrak’ erakusketako ‘Cumbres’ lana. MARTIN RUEDA

ROS BOISIERARGAZKILARIA ETA IRAKASLEA

“Argazkia bere euskarri naturalera itzuli da: liburua”Argazkigintza garaikidean argazki-liburuek duten lekuari buruzko hitzaldia emango du Ros Boisierrek Begira Photo jaialdian. Azaroaren 2an izango da hitzordua, BilbaoArten

AARGAZKIGINTZA ikertu eta kudea-tzeaz gain, teoria lantzen du eta liburuak ekoizten ditu Ros Boisie-rrek (Temuco, Txile, 1985).

Argazkiaren kultura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko proiektuak garatzen lagun-tzen duen Muga ekimenaren zuzendariki-dea ere bada. 2015etik Durangon bizi da. Aurtengo Begira Photo jaialdian argazki-libu-

ruek berebiziko garrantzia izango dute. Zer

nolako garrantzia dute argazkigintzan? Gaur egun bizi garen garai bisualean argazki-liburuen garrantzia ere berebizi-koa da, ezagutzaren bitarteko den heinean, hitzez harago joaten den irakurketa eta interpretazio bisualerako. Azken finean, argazkia bere euskarri naturalera itzuli da: liburua. XXI. mendeko argazki liburuek argazkilari bakoitzaren esplorazio pertso-nala eta artistikoa bilatzen dute. ‘Muga’ ekimenaren zuzendarikidea zara eta

hilero argazki liburu bat argitaratzen duzue.

Nola sortu zen ekimena? 2016ko urrian sortu genuen, Latinoameri-ka, Espainia eta Portugalgo argazkilarien lanak argitaratzeko helburuarekin. Lurralde horiek gure identitatea adie-razten dute. Dagoeneko 13 liburu argitaratu ditugu; beste bi ekoiz-tuta ditugu eta laster aurkez-tuko ditugu; lau inprentan daude eta beste bi edizio fasean. Aurrerapen handia-rekin egiten dugu lan eta egi-leekin zuzeneko harremana dugu. Egileak bilatzeko iker-keta zorrotza egiten dugu. Hori dela eta, munduko 300 proposamen baino gehiago jaso ditugu. Txilen argazki-liburuen

argitalpena oso zabal-

duta dago. Nolakoa da

hemengo egoera? Euskadin argazkila-ritza tradizio han-dia dago. Horren lekuko dira anto-latzen diren hamaika jaialdiak. Argazki-liburuen inguruan, nabar-menduko nuke Tabakaleraren

liburutegia. Argitaletxe independenteetan eta argazki liburu autoeditatuetan espezia-lizatu da. Bestetik, Jon Cazenave, Bego Anton, Yosigo, Helena Goñi edo David Inclanek interes handia dute argazki libu-ruetan, haien proiektuetarako euskarri bezala. Euskarri ona da argazki-liburua egileen

diskurtsorako? Kasu batzuetan, proiektuek argazki-libu-ruetan aurkitzen dituzte irakurketa auke-ra desberdinak, erakusketa batean edota ikus entzunezko batean ez direnak ematen. Beste proiektu batzuek badute gaitasuna euskarri desberdinetan egokitzeko, etenal-dirik gabe. Dena den, argazki-liburuek libu-ru eta irakurlearen zuzeneko harremana ahalbidetzen dute eta elkarrizketa lasaia-go bat eman daiteke ikusle eta obraren artean. Erakusketetan ez bezala, hemen ez dago ordutegirik, ezta testuingururik ere. Egile askorentzat argazki liburua euskarri irisgarri bat da baina oso konplexua, lan asko eskatzen duelako alde material eta kontzeptualari dagokionez.

Zer iruditzen zaizu Begira Photo jaialdia? Sortu zenetik nazioarteko jaialdia

izan da; Durangora etorri dira bai nazioarteko argazkilariak baita bertakoak ere. Argazkilaritza garaikidearen lekuko da jaial-dia. Interes handia dago argazkilaritzaren inguruan hausnartzeko, eztabaidatzeko eta hitz egiteko. Aurten, lehen

aldiz, Begira Photo sariak antolatu dira eta Alejandro

Leon Cannockek jaso du argazkilaritza-saiake-ren I. Begira Photo Saria. Sari hau aitzin-daria da argazkilari-tza jaialdietan. Begi-ra Photo argazkila-ritzaren inguruko pentsamendua eta ikerketa kritikoa saritzen duen Espainiar esta-tuko jaialdi baka-rra da. Ezinbes-teko ekimena da, eta urtez urte

haziz doa, gai-nera.

‘Infinitu artifiziala’ Fernando Maselliren argazki-

liburuaren aurkezpena

BilbaoArte, Bilbo.

Azaroak 2 (19:45).

‘ARGAZKILARITZA MINTZAGAI’ HITZALDIAK ETA MAHAI-INGURUAK:

Azaroak 17 - 18,

Arte eta Histo-

ria Museoa,

Durango.

Hitzaldia: ‘Elfoak, txakurrak eta sorginak’. Bego Anton.

Azaroak 17 (19:00).

Hitzaldia: ‘The Paramount Mountain. Eszenografien arteko ibilaldia, abenturak eta sublimazioa helburu’. Francisco Baena.

Azaroak 18 (11:00).

Hitzaldia: ‘Argazkilaritza ikastea Espainian: arrisku handiko kirola’. Monica Lozano.

Azaroak 18 (16:30).

Mahai-ingurua. ‘Panorama: argazkigintza garaikidea, hemengoa, hangoa eta beste zenbait lekutakoa’. Monica

Lozano eta Jon Gorospe.

Azaroak 18 (12:30).

Mahai-ingurua. ‘Kritika: funtzioa, beharra eta eran-tzukizuna’. Francisco Baena eta

Juan Peces. Jon Gorospe mode-

ratzailea. Azaroak 18 (18:00).

DURANGO

Page 6: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

06 // Ortzadar Larunbata, 2017ko urriaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Jazza, euskara, elektronika eta trikitia, denak nahastean ditu Koban taldeak, ia osoki emakumez osatutako zazpikote donostiarrak. Lehen diskoa grabatzeko bidean dira

Euskal elektro swing-a jaio da

OLATZ PRAT

LLAGUNARTEAN sortutako taldea da Koban. 2015a has-tearekin bat, asmo berriei heltzeko gogoa piztu zi-

tzaien Libe Hernando (Liher) eta Onintza Rojasi, trikitilariak biak. Talde bat osatzeko inongo inten-tziorik gabe, tartean behin elkar-tzen hasi ziren biak, zerbait desber-dina egin eta musikarekin jolasteko asmo hutsez. Hernandori musika beltza gusta-tzen zitzaiola eta Ray Charlesen Hit the road Jack abestiaren bertsio batekin hasi ziren eta euren sormeneko beste ba-tzuekin jarraitu, gita-rra eta trikitiaz l a g u n d u r i k . “Lagun ba-tzuekin astebu-ru pasa atera ginen, eta egin-dako hiru kanta jo genizkien. Hainbeste gusta-tu zitzaizkien, batek berehala esan zuen koruak egin nahiko lituzkeela, beste batek gitarra joko lukeela eta beste batek ahizpari pianoa jotzeko esango ziola”, azaltzen du Rojasek. Konturatzerako egina zuten, kasik, taldea. Eta aldaketa batzuk izan ondoren, gaur egun zazpi lagunek osatzen dute Koban: Onintza Rojas (trikitia eta ahotsa), Estitxu Beraza eta Jone Las-piur (koruak), Eli Beraza (pianoa), Joseba Salbide ( p r o g r a m a -zioak), Rakel A r e a t z a (ahotsak eta gitarra) eta Xal-ba Ramirez (gitarra). Elektro swing deri-tzan musika motan koka liteke Kobanek egi-ten duena. Hamarkada honetan sortu den musika generoa da hori, eta bere ezaugarri nagusia da jazz eta swing doinuak, 30 eta 40ko hamarkadetakoak batez ere, house-arekin, hip-hoparekin eta musika elektronikoarekin nahastea, musi-

ka dantzagarri eta erritmikoa lor-tuz. Generoaren barruan hainbat eta hainbat sonoritate sor daitezke, ordea, elementuen konbinazio posi-bleak kontaezinak direlako. TRIKITIA ETA EUSKARA Koban tal-deak genero honi egiten dizkion ekarpen nagusiak bi dira: alde bate-tik, trikitiaren erabilera. Euskal Herrian elektronika eta soinu txikia Gose taldeak aspaldi uztartu bazi-tuen ere, swing-aren arlo horretan aitzindari lirateke Kobanekoak. Eta beste ekarpena, nola ez, euskarare-

na da. Izan ere, musika mota hori ingelesez egin izan

da, nagusiki. “Gure artean komenta-

tzen dugu horre-lako musika ingelesez en-tzun izan dugula eta belarrira hobe-to ematen

digula. Baina uste dugu ohitu-

ra kontua dela. Kantuak euskaraz

sortzen ditugu, guk euskaraz egiten dugulako, nor-

malean. Egia da arraro ikusten dela batzuetan, baina berdin gertatuko zen ska edo heavya euskaraz egiten hasi zirenean, eta orain guztiz nor-mala egiten zaigu. Bada, honetara ere ohituko gara” dio Rojasek.

Musika dantzagarri eta dibertigarria egiten

duten arren, euren letrak ez dira, pre-

seski, loreez eta txoriez ari: “Gure letrak hainbat gau-zen gaineko kritika garbiak dira, baina beti

erabiltzen dugu ironiaren bidea

kritika horiek egi-teko. Izan ere, gure

musika ez da, nolabait esateko, musika serioa, elektro-

swingak badu halako kutsu bihurri bat”, azaltzen du trikitilariak. EMAKUMEAK LEHEN LERROAN Koban taldean gehiengoa dira ema-kumeak, zazpitik bost, zehazki.

Horrek ohikoa ez den argazkia uzten du zuzenekoetan, bost ema-kumez osaturiko front line indar-tsua. Rojasek dioenez, “ez da bila-tutako ezer izan, naturalki sortu da horrela taldea. Baina konturatu gara garrantzitsua dela, batez ere emakumeentzat, horrelako errefe-rentziak izatea”. Onartzen dute emakume bezala “lanketa kontziente” bat egin behar izan dutela hain maskulinoa den musikaren munduan ondo maneiatzeko, oso desberdina baita euren artean duten funtzionatzeko modua eta gero kontzertuetan edo jaialdietan ikusten dutena: “Asko-tan komentario desegokiak entzun behar izaten ditugu, edo ikusten dugu nola teknikariak taldeko muti-lengana joaten diren nahiz eta, tal-dearen proportzioak ikusirik, ohi-koena izan beharko lukeen neska batengana jotzea. Publikoaren lehen lerrotik ere, batzuetan jen-deak hartzen du lizentzia guri edo-zer esateko, agian gizonezkoen tal-de batekin egingo ez luketena”. Horregatik, ematen duten irudiak eta horrek duen esanahiak garran-tzia berezia hartu du beraientzat. “Guretzat garaipen bat litzateke 15 urteko neska batzuek oholtzara igotzeko erabakia hartuko balute gu hor ikusi ondoren”.

Estudiora bidean

Sorreratik hona “euren lekua bila-

tzen” aritu direla diote Koban osa-

tzen duten partaideek, bai pertsonalki,

bai musikalki. Urtebetean ia 30 kon-

tzertu eman dituztenean, “Koban izan

denaren eta izango denaren arteko

nahasketa” bilduko duen diskoa gra-

batuko dute aurki Iñaki Bengoaren

Arrasateko Shot Estudioan. Mimoz

egin nahi duten diskoa da, behar duen

denbora emanez, eta beraz, ez dauka-

te oraindik kaleratze datarik. Bitartean,

oholtzetatik aparte egongo dira bolada

batez, baina diskoa besapean itzultzen

direnean, “orain arte kontzertuetan izan

duten giro onari eustea eta jendea

dantzan jartzea” izango da euren hel-

buru nagusia, Euskal Herriko bazterre-

tan, eta, zergatik ez, baita gure lurretik

kanpo ere.

“Gure letrak

hainbat gauzekiko kritika garbiak dira, baina beti erabiltzen dugu ironiaren bidea

kritikarako”, uste du Rojasek

“Guretzat garaipen bat

litzateke 15 urteko neska batzuek

oholtzarako bidea hartzea gu ikusi ondoren”, dio trikitilariak

Emakumeak dira nagusi Koban-en. Goitik behera, Estitxu Beraza, Jone Laspiur, Onintza Rojas, Rakel Areatza eta Eli Beraza. MAKÓKI

DONOSTIA

Page 7: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

Ortzadar // 07Larunbata, 2017ko urriaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·arkitektura

Proposatu, kudeatu, eraikiEraikin bat pentsamendu batetik paperera eta paperetik materiara eramatea prozesu luze bat da. Horrela izanik, eraikin on baten emaitza, eragile eta faktore askoren kudeaketa-lana da

EERNE. Azken urteotan EAEko administrazioan joera arriskutsu bat salatu beha-rrean gara: eraikuntzako

kontratu publikoetan eraikinen egi-karitze-lana diseinu lanetik bereizten ari da, dirua aurreztu edota kontrol esparrua handitzeko. Arkitekto jakin batek sortutako lana beste edozeinek bukatu dezakeela pentsatzeak argi adierazten du arkitektura prozesua-rekiko ezjakintasuna edota arkitektu-ra on batekiko konpromiso falta. Izan ere, diseinu-prozesuan interruptus bat sortzea da. Arkitektura ezin da prozesu meka-niko batekin alderatu, ez eta Ikeako eskuliburu on bat –egikaritze-proiektua– idazteko lan soil bat beza-la ulertu. Zorionez edo tamalez, arki-tektura eraikitzeko lana ez da proze-su lineal bat, ziurgabetasun aldagai askok eragiten dutelako. Horregatik, kanpoko eragileek hasiera bateko ideiak errotik aldatzera eraman gai-tzakete eta beraz, birformulaketara-ko prestatuta egon behar gara. LEHENTASUN ARIKETA Proiektu arkitektoniko baten prozesua osorik ikertzeko Loiuko Padel kantxaren estaldura lanari erreparatuko diogu. Lehiaketa publiko baten emaitza da eta: ideia proposamen batetik hasi eta eraikuntza lanak egin dira, beti ere, eta zailtasunak zailtasun, hasie-rako helburuak mantendu direlarik, irudietan ikusten den bezala. Proze-sutik erator daitezkeen ustekabeko gertakariei aurre egiteko, funtsezkoa da proposamen arkitektonikoaren xedeak eta lehentasunak argi izatea gakoa da. Askotan aldaketak eragi-teko unean lehentasun ariketa bat egin behar delako, funtsezko helbu-

eta errealitateko bi faktore garran-tzitsu estuki lotzen ditu eta, horrekin batera, eraikuntza eta egikaritze lane-tako eginkizunak arkitektura-propo-samenaren gako bilakatzen ditu. Aurreikusi gabeko gertakariek uneo-ro jarriko dute diseinua ezbaian. Eraikin baten azken emaitza ikusita-koan, sarri kritika azkarregia egiten da arkitektoaren kalitatearen kontra

edo alde. Emaitzaren balora-zioan baztertu egiten

dira eraikitze-denbo-rak, aurrekontuak edota prozesuaren berezitasunak. Hau da, arkitektoa-ren helburu egoki-tasunaz aparte bes-

te faktore batzuk ere badaudela.

Eraikitako padel kantxa

ikusirik, arkitekto, sustatzaile eta eraikitzailearen artean komunikazio ona izan dela ondoriozta daiteke. Arkitekto taldearen gaztetasunak batzuetan sustatzaile publikoa urdu-ritzen du. Loiuko eraikin-esperien-tzia arkitektoek paperetik errealita-tera eramaten duten lehen lan mar-dula dela kontuan hartuz, sustatzai-leek egindako apustua eta konfian-tza-lana mahaigaineratu beharra dago. Lan-taldean giro egokia sor-tzeak berebiziko garrantzia du arki-tekturaren prozesuak dituen gora-beherei aurre egiteko. Lan-taldeak baimenduko du arkitektoak bere lana garatu dezala, arkitektura on bat erdiesteko. Aurrekontuaren kontrola, eraikun-tza eta hirigintza arauak, mantentze-lanek inposatzen dituzten baldintzak, materialen eraikitze-logiketara ego-kitzea, eraikitzailearekiko harrema-na, sustatzailearenganako konfian-tza, eragile klimatikoak eraikitze-tenpusean eragin dezakeen atzerape-na, obra kokatzen deneko inguru-neko auzotarren jokabidea... besteak beste, eraikitzeko prozesuan eragin zuzena dute. Finean, arkitekturaren eraikuntza pentsamendu bat errea-litate material, sozial eta ekonomi-koarekin kudeatzeko lana da.

ULA IRURETAGOIENA

ruak mantentzeko leialtasunari eutsiz. Padel kantxa batek zelai zabal batean duen bolumena deigarria da berez; horregatik, komenigarria da bere tamainaren tratamenduari arreta jartzea, handitasunaren per-tzepzioan eragiteko. Loiuko adibi-dean, estalkiaren geometriak –eta beraz, egiturak– ariketa on bat pro-posatzen du: kanpoaldetik bolume-na leundu eta barnealdetik argi bahe-tu baten sarrera ahalbidetu. Kantxaren egile-arkitektoen idatzie-tan irakurri daiteke: “Estalkiaren

estandarizazioak eta industrializa-zioak eragin zuzena dute ekonomi-koki, materialen erabilera optimiza-tu eta obraren epeak laburtzen bai-tituzte. Xehetasun konstruktibo xumeen alde joko da, exekuzio eta mantentze erreza dutenen alde. Pro-posamenak, adierazkortasun formal handikoak, kostu handiagoko edo txikiagoko konponbideak onartzen ditu, emaitzari kalterik egin gabe”. Deskribapen bat baino, helburu-manifestu bat da, geometria/forma eta eraikuntzaren arteko elkarlana azpimarratzeko. Horrek papereko

Loiuko padel kantxaren estaldura konpontzeko proiektua. Alboan, azken emaitza. TAPER STUDIO

Egileak

Jon Ander Azpiazu Juaristi eta Unai

Gomez Arriaran arkitektoak Donos-

tiako Arkitektura Eskolan ikasitakoak

dira. Hainbat arkitekto-bulegotan lehia-

keta publikoak egiteko dinamikan aritu

ostean, beraien gazte-indarrak bildu eta

2015ean TAPERstudio Arkitektura sor-

tu zuten. Egun, proiektu esanguratsu

bat dute eskuartean: Zumaiako igogai-

lu publikoa paperetik errealitatera era-

matea. Gertutik eta adi jarraitzeko arki-

tektura-taldea (www.taperstudio.com).

Page 8: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

08 // Ortzadar Larunbata, 2017ko urriaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

Ikus: www.kantaurikoolatua.com @kantaurikoolatua www.facebook.com/KantaurikoOlatua

Paula Odriozola Bilbo, 1989

Datorren astean...

Ion Markel Saez de Urabain

Page 9: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Richard Ansett

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2017ko urriaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bertsolaritza

XABAT GALLETEBEITIABERTSOLARIA

“Nire buruarekin zintzoa izatea da biderik onena txapelketan”Urriaren 14an Tolosan jokatuko den final laurdenetako saioan ekingo dio bere aurreneko Bertsolari Txapelketa Nagusiari bertsolari lekeitiarrak

DABI PIEDRA

BBIZKAIKO txapelketan egin-dako lan bikainak finaleko buruz burukoa jokatzera eraman zuen iaz Xabat

Galletebeitia (Lekeitio, 1986). Bada-ki, ordea, Txapelketa Nagusia des-berdina dela. Momentuaz gozatze-ra eta bere izaerari eustera doala dio. Ia urtebete pasa da Bizkaiko Txapelke-

tan bigarren izan zinenetik. Gaur egun-

go perspektibatik nola ikusten duzu

lorpen hura? Egin nuenaz kontziente izateko astia izan dut, baina saiatzen naiz horre-tan gehiegi ez pentsatzen, orain bes-te txapelketa bat tokatzen da. Gus-tura geratu nintzen final hartan, eta finalaurrekoan ere bai. Lehenengoz hartuko duzu parte Txa-

pelketa Nagusian eta, hala ere, zale

asko zuri begira daude iazko lan ona-

gatik. Presio gehiegi da aurreneko aldi-

rako? Presioa, ardura edo ez dakit zer, bai-na egia da Bizkaian bigarren egiteak aurrez nituen eskemak apurtu zizki-dala. Beharbada jendeak aurreikus-pen batzuk ditu, hori da bigarren egitearen alde ez hain on bat. Bada-kit iaz lortutakoak balio diezadakee-la, edo ez. Gustatzen zait gogoratzea lehenengo parte-hartzea dela eta esperientzia berri bat bizitzera noa-la. Lehenengo aldia da hau niretzat eta badakit azkena ere izan daitekee-

la, lau urtean gauza asko gertatu dai-tezke eta. Horregatik, lasai baina gogotsu nago. Oholtzan nolako Xabat agertzea nahi

zenuke? Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko bide bakarra naizen bezalakoa agertzea da. Nor naiz, zer bertsola-ri, zer pertsona? Ba horixe izan nahi nuke txapelketan. Jarrera horrek ekarri nau heldu naizen lekura eta hala sentitzen naiz gustura, neure buruarekin zintzoa izaten. Bertsotan estilo berezia duzu, freskoa.

Txapelketa Nagusian horri eusteko gai

izango zara? Gero eta argiago daukat, zelako pertsona zaren, halako bertsolaria zarela. Ez dut aldatuko bertsotan egi-teko modua. Hori bai, txapelketan ez dakit zer aurkituko dudan eta esan berri dudana bete ahal izango dudan. Askotan ez da bakarrik zer nahi duzun, zer ahal duzun ere iku-si behar da. Nahi dudanetik ahalik eta hurbilen egoten saiatuko naiz. Tolosako saioan Etxahun Lekue ere

izango da agertokian, Bizkaiko txa-

pelduna. Zer indar sumatzen diozu

Bizkaiko bertsolaritzari txapelketa

honetan? Kuriosoa da, Etxahun aipatu dida-zunez gero, iazko finalean buruz

burukoa jokatu genuenetik ez dugu berriro elkarrekin plazarik egin eta Txapelketa Nagusian berriro kanta-tuko dugu batera, zelan diren gau-zak! Bestetik, Bizkaiko bertsolaritza osasuntsu dago azken urteotan eta Txapelketa Nagusian hori ikusiko dela uste dut.. Denok dakigu bertso-laritzaren zentroa, probintziei begi-ratuta, ez dela Bizkaia, baina bertso-laritza ulertzeko geure modua dugu eta plazan erakusten dugu. Lea-Artibaitik bi bertsolari zoazte txa-

pelketara, Nerea Ibarzabal eta zu.

Badago bertsotarako grina zuen

eskualdean? Berez esanguratsua da Lea-Artibai-ko bi egotea, halakorik ez da pasa hogei urtetan, gutxienez. Eskualdeko bertsolaritza oso lotuta dago Marki-na-Xemein eta Etxebarri ingurura, han beti egon da bertso eskola

indartsua eta Nerea da horren adi-biderik garbiena. Azken urteotan, Ondarroan, Lekeition... badaude bertso eskolak. Hala ere, ez dakit atzetik umerik datorren, eta horrek pixka bat arduratzen nau. Askotan boladaka datoz gauza hauek. Zuri nondik datorkizu bertsolari iza-

teko gogoa? Historia pixka bat xelebrea da, nire familia ez da bereziki bertsozalea izan. Gogoan dudan lehenengo fina-la 1997koa da. Gero, ikastolan, ira-kasleren batek gaitasuna ikusi zidan eta Jon Lopategirekin hasi nintzen bertso eskolan; harro esaten dut Lopategiren eskolakoa naizela. Bizkaiko Eskolartekoa irabazi nuen, baina 14 bat urterekin utzi egin nuen. 22 urte izan arte ez nintzen berriro bertsotan hasi, hor zortzi urteko zuloa izan nuen. Askotan pentsatzen dut ez banuen utzi nora helduko ote nintzen utzi izan ez banu, baina utzi ezean agian orain ez nintzen bertsolari izango. Bertsotik aparte egin nuen denbo-ra hori neure zati da eta bertsoa

ulertzeko orain dudan modu hau izateko balio izan dit. Txapelketaren oihartzuna handia bada

ere, gizartean jende askok ez daki

bertsolaritza zer den ere. Aberasgarria da, neurri batean. Euskal Herriaren aniztasunaren isla baino ez da, gizartean duen neurria ez badugu kontuan hartzen bertsoa-ren beraren zentzua galduko dugu. Txapelketa burbuila bat dela diote-nei ez zaie arrazoirik falta. Eta bertso-laritzaren fenomenoa txikia denik ez nabil esaten, ez da gutxietsi behar euskal kulturan duen pisua, baina ez dezagun pentsa ez garena garela. Hala ere, ni beti egon naiz txapelke-ten alde. Kritikak egotea normala da, bertsoa beste gauza asko ere bade-lako: plaza, bertso eskolak... baina ezin da zalantzan jarri txapelketen ekarpena. Bertsolarien jarduna hobetzeko balio du, denok nahi dugu ahalik eta ondoen heldu txapelketa-ra eta horrek bertsogintza bera hobetzera garamatza; presio hori gabe ez dakit geure burua horren-beste behartuko ote genukeen.

Gizartean duen neurria ez badugu kontuan hartzen, bertsoaren beraren zentzua galduko dugu”

Bizkaiko Txapelketan bigarren egin zuen iaz Galletebeitiak. B. GUERRERO

LEKEITIO

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 10: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

Ortzadar // 03Larunbata, 2017ko urriaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

G

IRITZIA

GvernicaIBAN ZALDUA

Garagardotegia luzea eta estua da, Gasteizko alde zaharreko taberna gehie-nak bezala. Baina bere

bereizgarri nagusia izena eta dekora-zioaren gaia da: Gernikako bonbar-daketa hain zuzen. Izan ere, euskal grafia tradizionalean –baina erdaraz– idatzitako izenaren azpian helizezko hegazkin trimotor baten silueta age-ri da, Junkers Ju 52 batena izan dai-tekeena, edo, agian ziurrago, Savoia-Marchetti SM.79 batena, Condor Legioaren erasoaldietan erabilitako gerra-abioiak biak ala biak. Itxita dagoenean, tabernaren metalezko ateek Pablo Picassoren Guernica koa-droaren irudietako batzuk aurkezten dituzte, edo, hobeto esanda, horien gaineko pastixeak, zuri-beltzeko Picassoren pseudopertsonaiek, eskuan argiontziari edo ezpata apur-tuari beharrean, zerbeza pitxer apar-tsu bati eusten diotelako, kolore hori biziz pintatuta dagoena, noski. Ez naiz ausartu bertara sartzen due-la gutxira arte. Aitor dut norbaiten iruzkinaren zain egon naizela denbo-ra honetan guztian zehar; prentsa-zutabe eskandalizatuaren bat irakur-tzeko itxaropena neukala taberna ireki zutenetik. Baina ez da nigana halakorik heldu.

Azkenean, adiskide batek adoretuta –eta berak lagunduta–, sartu egin naiz. Barruko dekorazioak nire uste ustelenak gainditu ditu: bonbardake-taren ondorio suntsitzaileen argazki handiak, hormetako bat osoki har-tzen dutenak; parean, nazioarteko garagardoez ondo hornitutako barra bat, zeinetan, zer esanik ez, alema-niar jatorrikoak ez baitira eskas. Komunetan, gizonezkoen atea –supo-satzen dut– Picassoren margoko zeze-nak seinalatzen du; emakumezkoe-na, hildako umea besoetan daraman amaren buruaren irudiak. Memoriaren banalizatzea hain iru-ditzen zait nabarmena ezen ez baita-kit zer egin, zer esan. Taberna batean gaudenez, eta komuna erabili dugu-nez, garagardo bi eskatzen ditugu: ergelak gara, kontsumitzaile sena larruan itsatsita daramagu. Ni prest nago nire eragozpen guztien zerren-da ateratzeko, baina tabernari gaz-teak euskaraz zerbitzatu gaitu, eta horrek guztiz desarmatu nau: aurrei-ritziak zer diren, gaztelaniadun bat espero nuen. Azkenean, ez diot ezer esan. Zertara-ko hasi azaltzen, Xabier Montoiaren Gasteizko hondartzak liburuko Ika-tza bezain beltz ipuina gogoan, bon-

baketariei lagundu zieten ehiza hegazkinek hemendik atera zirela, Salburuako airedromotik, gauden lekutik horren hurbil? Ziur nago tabernan eratutako eszenatoki hau omenaldi bat dela berarentzat, negozio bat bezainbeste. Eta pentsatu dut zer izango litza-tekeen, nik zer dakit, Leipzigen Dres-den izeneko garagardotegi bat egon-go balitz, hango bonbardaketa izan-go lukeena gai gisa, edo Osakan Hiroshima deituriko bat. Ez zait sinesgarria iruditzen, baina ezin da guztiz baztertu: turbokapitalismoan edozer bilaka daiteke mozkin-itur-buru. Agian, David Rieffek Ahanzturaren gorazarrea bezalako lanetan defen-datzen duen bezala, ez genuke oroi-mena hainbeste sagaratu behar. Bai-na Gernikako bonbardaketa biergar-ten-aren eta parke tematikoaren arteko nahasketatxo bihurtzea ere, ez dakit. Niretzat, behintzat, goize-gi da. Garagardoa, onartu beharra dago, gozoa dagoen arren. Baita garestia ere, kontua ekartzen digutenean kon-turatu garen bezala. Artesanala omen…

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

2. Koadernoa zuri Arantxa Iturbe. Elkar.

3. 33 ezkil Miren Gorrotxategi. Elkar.

4. Haizeari begira Jon Ariza De Miguel. Elkar.

5. Politika zikina Iñaki Irasizabal. Elkar.

6. Kristo irakiarra Hassan Blasim. Pasazaite Liburuak.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

2. Erne eta bare, igela... Eline Snel. Kairos.

3. ETAren historia laburra Iñaki Egaña. Txalaparta.

4. Pentsamendu heterozuzena Monique Wittig. Susa.

5. Emakumeak, arraza eta klasea Angela Davis. Elkar.

Gernikako bonbar-daketa ‘biergar-

ten’-aren eta parke tematikoaren

arteko nahasketa bihurtzea ere, ez dakit... Niretzat,

behintzat, goizegi da

SAIAKERA

‘ETAren historia laburra’

Iñaki Egaña. Txalaparta 298 orr. 17,80 euro.

Borroka armatuaz

ETA euskal historia garaikidearen gertakari

politikorik esanguratsuenetariko bat da.

Baina bere sorrera, iraupena eta garapena

ulertzeko egin den historiografia, gehienetan

kronologiari begira egon da. Iñaki Egañak,

ikuspegi berritzaile bat eskaintzen digu eta

erakundearen alderdi ezberdinak banaka

aztertuta, erakundeari buruzko gure begi-

rada berritzen du. Militantzia, armak, eman-

dako elkarrizketak, asanbladak, argitalpe-

nak, nazioarteko harremanak, finantzake-

ta... Hamarkadetan zehar Euskadi Ta Aska-

tasuna osatu duten elementu behinenak

sakonki aztertzen eta harremantzen ditu

historiagile donostiarrak.

LITERATURA

‘Jenis Joplin’

Uxue Alberdi. Susa. 290 orr. 18 euro.

Alberdiren bigarren luzea

Baldintza makurrei aurre eginez zailduta-

koa da Nagore Vargas, nobelako protago-

nista, gaztaroan intentsitate handiz borro-

katzera ohitua. Klasearen, aberriaren eta

sexuaren izenean nork bere amorrua

bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen, bai-

na orain, 28 urte dituela, Artxandan dago

Libre irratiko hiru lagunekin. Azken bilkura

moduko bat antolatu dute, jakinaren gai-

nean segika dituztela txakurrak, preso har-

tuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dute-

la irratia. Uxue Alberdiren bigarren nobela

da ‘Jenis Joplin’. Aurrez kaleratuak ditu

‘Aulki-jokoa’ eleberria eta ‘Aulki bat

elurretan’ eta ‘Euli-giro’ ipuin bildumak.

Page 11: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·argazkilaritza

Larunbata, 2017ko urriaren 7a

Begira Photo jaialdiaren 7. edizioa ospatuko dute Durangaldean eta Zarautzen, urriaren 26tik azaroaren 18ra. Aurten, mendia izango da argazkien protagonista nagusia, baina argazki-liburuek, hitzaldiek, tailerrek eta mahai-inguruek osatuko dute egitaraua

Gailurretatik harago, argazkiak

KATTALIN BARBER

GGIZARTEAK naturan duen eragina eta naturak berak gurean duen era-gina aztertuko dute hainbat argazki erakusketa eta hitzaldiren bidez

Begira Photo jaialdiaren 7. edizioan. “Gaur egun, inoiz baino gehiago ohartu behar gara naturarekin dugun harremanez. Zer egin dezake argazkilaritzak egoera honen aurrean? Nola landu dezakegu naturaren babesa? Men-diaren inguruko erakusketen bidez bizi garen lurra errespetatzea eta baloratzea da gure hel-burua”, dio Leo Simoesek, jaialdiaren zuzen-dariak. Bizi garen ingurunea zaintzeko beharraz ohar-taraztea garrantzitsua dela deritzo Simoesek. “Begira Photok ikusarazi nahi du logika eko-logikoa gailendu behar zaiola ingurunea suntsitzea ondorio duen logika ekonomikoa-ri. Lurraren inguruko begirada pedagogikoa da gurea; pedagogia honek ez du esaten zer begiratu, baizik eta nola egin”. Joan den urtean basoa eta aurten mendia landu ostean, dato-rren urtean uraren txanda izango dela argitu du zuzendariak. “Naturaren trilogia honi amaiera emango diogu horrela”, gaineratu du. HAMAIKAGARRENA Durangoko Kinua argazki elkarteak antolatzen du Begira Pho-to jaialdia 2011tik. “Gure helburu nagusia argazkigintza garaikidea sustatzea eta gaur

egun bizi duen egoera aztertzea da, ikuspun-tu desberdinetatik landuta”, jarraitu du Simoe-sek. Urriaren 26tik azaroaren 18ra ospatuko dute jaialdia Durangaldean, Bilbon eta Zarau-tzen. Teknika, sentsibilitate eta jatorri desber-dineko argazkilari askok parte hartuko dute. Lau erakusketa nagusi ditu jaialdiak, baina horrez gain, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta argazki-liburuen erakusketak antolatu dituzte edizio honetarako: “Irudi fotografikoa sortu, kudeatu, ikertu, sustatu eta hedatzeko aukera ematen duen espazioa da gurea”, adie-razi du Simoesek. Gainera, aurten egitarauak berrikuntzak ditu. Alde batetik, Jardunaldi nagusiak Durangal-dean izan arren, erakusketak Zarautz eta Bil-bora zabalduko dituzte. Bestetik, I. Begira Pho-to sariak antolatu dituzte. Jon Gorospe argazki-lari arabarrak irabazi du Begira Photo jaial-diak antolatu duen argazki sorkuntza lehiake-taren lehenengo edizioa eta Alejandro Leon Cannockek jaso du argazkilaritza-saiakeren I. Begira Photo Saria. “Osasuntsu dago jaialdia, zazpi urte eta gero esan dezakegu eskualdean finkatu egin dela eta gero eta gehiago dira gure-ra gerturatzen direnak”, dio Simoesek. Simoesek beste berrikuntza bat aipatu nahi izan du: sortu berri duten Begira Photo Maga-zin aldizkaria. “Argitalpen hau argazkiaren

jardute artistikoari buruz pentsatu eta ezta-baidatzeko gunea izatea nahi dugu -azaldu du zuzendariak- . Jaialdian parte hartzen dute-nen ahotsak bilduko ditu, bertan esan direnak gordetzeko eta paperean izateko”. LAU ERAKUSKETA NAGUSI Mendian noraezean ibiltzea eta naturaren balio artis-tikoa konpartitzen dituzte jaialdiko lau era-kusketa nagusiek. Mendia protagonista nagu-sia da argazkietan. Artistek beraiek natura-rekin duten harremanetan eta jarduera artis-tiko gisa naturara egiten diren espedizioetan arakatzen da. Lau erakusketa nagusi paratu dira aurten. Gailurrak erakusketan Carla Andrade, Davide Maria Ferrari, Moreno & Grau eta Martin Ruedak parte hartu dute. N.Mountains erakusketa, berriz, Jon Goros-pe, argazkigintzaren sorkuntzarako lehenen-go Begira Photo Sariaren irabazlearen lana da. Iparretik 60º-tik gorako mendi ingurue-tako paisaiak ikertzetik sortu den proiektua da. Fernando Maselli argazkilariaren Paisaia eraikitzea lana ere ikusgai egongo da. Era-kusketak diskurtso bakarra du: paisaia eta horren eraikitze formala eta kontzeptuala. Azkenik, Tontorrera iristea erakusketa kolektiboa osatu da. Nazioarteko deialdi baten bidez, mundu osoko argazkilarien lanak era-kutsiko dira bertan.

EGITARAUA

ERAKUSKETAK:

‘N.Mountains’

Jon Gorospe

Argazkigintzaren sorkuntzarako

Begira Photo Saria.

Kurutzesantu Museoa, Durango.

Urriak 26 - azaroak 18.

‘Gailurrak’

Carla Andrade, Davide Maria

Ferrari, Moreno & Grau eta

Martin Rueda.

Zelaieta Zentroa, Zornotza.

Urriak 26 - azaroak 18.

‘Paisaia eraikitzea’

Fernando Maselli

Photomuseum, Zarautz.

Urriak 31 - azaroak 26.

‘Tontorrera iristea’

Argazki erakusketa kolektiboa

Askondoko karpa, Iurreta.

Urriak 26 - azaroak 18.

ARGAZKI-LIBURUAK:

Argazki-liburuen erakusketa

Bizenta Mogel Udal Biblioteka

Durango. Urriak 26 - azaroak 18.

‘Argazki-liburu bat ez badut

egiten, ez naizela dirudi’’

Txema Salvansek zuzendutako

tailerra. Pinondo Etxea, Durango.

Azaroak 4 eta 5.

‘Argazki-liburuak: argazkien

bidez kontatzea’

Ros Boisierren hitzaldia

BilbaoArte, Bilbo.

Azaroak 2 (19:00).

Page 12: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko

Ortzadar // 05Larunbata, 2017ko urriaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·argazkilaritza

‘Gailurrak’ erakusketako

‘Cumbres’ lana. MARTIN RUEDA

ROS BOISIERARGAZKILARIA ETA IRAKASLEA

“Argazkia bere euskarri naturalera itzuli da: liburua”Argazkigintza garaikidean argazki-liburuek duten lekuari buruzko hitzaldia emango du Ros Boisierrek Begira Photo jaialdian. Azaroaren 2an izango da hitzordua, BilbaoArten

AARGAZKIGINTZA ikertu eta kudea-tzeaz gain, teoria lantzen du eta liburuak ekoizten ditu Ros Boisie-rrek (Temuco, Txile, 1985).

Argazkiaren kultura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko proiektuak garatzen lagun-tzen duen Muga ekimenaren zuzendariki-dea ere bada. 2015etik Durangon bizi da. Aurtengo Begira Photo jaialdian argazki-libu-

ruek berebiziko garrantzia izango dute. Zer

nolako garrantzia dute argazkigintzan? Gaur egun bizi garen garai bisualean argazki-liburuen garrantzia ere berebizi-koa da, ezagutzaren bitarteko den heinean, hitzez harago joaten den irakurketa eta interpretazio bisualerako. Azken finean, argazkia bere euskarri naturalera itzuli da: liburua. XXI. mendeko argazki liburuek argazkilari bakoitzaren esplorazio pertso-nala eta artistikoa bilatzen dute. ‘Muga’ ekimenaren zuzendarikidea zara eta

hilero argazki liburu bat argitaratzen duzue.

Nola sortu zen ekimena? 2016ko urrian sortu genuen, Latinoameri-ka, Espainia eta Portugalgo argazkilarien lanak argitaratzeko helburuarekin. Lurralde horiek gure identitatea adie-razten dute. Dagoeneko 13 liburu argitaratu ditugu; beste bi ekoiz-tuta ditugu eta laster aurkez-tuko ditugu; lau inprentan daude eta beste bi edizio fasean. Aurrerapen handia-rekin egiten dugu lan eta egi-leekin zuzeneko harremana dugu. Egileak bilatzeko iker-keta zorrotza egiten dugu. Hori dela eta, munduko 300 proposamen baino gehiago jaso ditugu. Txilen argazki-liburuen

argitalpena oso zabal-

duta dago. Nolakoa da

hemengo egoera? Euskadin argazkila-ritza tradizio han-dia dago. Horren lekuko dira anto-latzen diren hamaika jaialdiak. Argazki-liburuen inguruan, nabar-menduko nuke Tabakaleraren

liburutegia. Argitaletxe independenteetan eta argazki liburu autoeditatuetan espezia-lizatu da. Bestetik, Jon Cazenave, Bego Anton, Yosigo, Helena Goñi edo David Inclanek interes handia dute argazki libu-ruetan, haien proiektuetarako euskarri bezala. Euskarri ona da argazki-liburua egileen

diskurtsorako? Kasu batzuetan, proiektuek argazki-libu-ruetan aurkitzen dituzte irakurketa auke-ra desberdinak, erakusketa batean edota ikus entzunezko batean ez direnak ematen. Beste proiektu batzuek badute gaitasuna euskarri desberdinetan egokitzeko, etenal-dirik gabe. Dena den, argazki-liburuek libu-ru eta irakurlearen zuzeneko harremana ahalbidetzen dute eta elkarrizketa lasaia-go bat eman daiteke ikusle eta obraren artean. Erakusketetan ez bezala, hemen ez dago ordutegirik, ezta testuingururik ere. Egile askorentzat argazki liburua euskarri irisgarri bat da baina oso konplexua, lan asko eskatzen duelako alde material eta kontzeptualari dagokionez.

Zer iruditzen zaizu Begira Photo jaialdia? Sortu zenetik nazioarteko jaialdia

izan da; Durangora etorri dira bai nazioarteko argazkilariak baita bertakoak ere. Argazkilaritza garaikidearen lekuko da jaial-dia. Interes handia dago argazkilaritzaren inguruan hausnartzeko, eztabaidatzeko eta hitz egiteko. Aurten, lehen

aldiz, Begira Photo sariak antolatu dira eta Alejandro

Leon Cannockek jaso du argazkilaritza-saiake-ren I. Begira Photo Saria. Sari hau aitzin-daria da argazkilari-tza jaialdietan. Begi-ra Photo argazkila-ritzaren inguruko pentsamendua eta ikerketa kritikoa saritzen duen Espainiar esta-tuko jaialdi baka-rra da. Ezinbes-teko ekimena da, eta urtez urte

haziz doa, gai-nera.

‘Infinitu artifiziala’

Fernando Maselliren argazki-

liburuaren aurkezpena

BilbaoArte, Bilbo.

Azaroak 2 (19:45).

‘ARGAZKILARITZA

MINTZAGAI’

HITZALDIAK ETA

MAHAI-INGURUAK:

Azaroak 17 - 18,

Arte eta Histo-

ria Museoa,

Durango.

Hitzaldia: ‘Elfoak, txakurrak

eta sorginak’. Bego Anton.

Azaroak 17 (19:00).

Hitzaldia: ‘The Paramount

Mountain. Eszenografien

arteko ibilaldia, abenturak

eta sublimazioa helburu’.

Francisco Baena.

Azaroak 18 (11:00).

Hitzaldia: ‘Argazkilaritza

ikastea Espainian: arrisku

handiko kirola’. Monica Lozano.

Azaroak 18 (16:30).

Mahai-ingurua. ‘Panorama:

argazkigintza garaikidea,

hemengoa, hangoa eta beste

zenbait lekutakoa’. Monica

Lozano eta Jon Gorospe.

Azaroak 18 (12:30).

Mahai-ingurua. ‘Kritika:

funtzioa, beharra eta eran-

tzukizuna’. Francisco Baena eta

Juan Peces. Jon Gorospe mode-

ratzailea. Azaroak 18 (18:00).

DURANGO

Page 13: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/09/ortzadar07102017... · Ni saiatuko naiz jendeak eskatzen duen hori ematen, baina horretara-ko