ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/09/26/ortzadar270914_32455.pdfortzadar deia.com euskal kulturaren...

8
ortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia ITXARO BORDA “Idazteari esker nire bizitza biderkatua suertatu da”, dio Baionako idazleak -- 4-5. orrialdeak -- EUSKAL HISTORIA, EUSKAL PRISMATIK “Diskurtso ofiziala” ezbaian jartzen duen ikastaroa abiatu du Nabarralde elkarteak -- 2 orrialdea -- 18. urteurrena

Upload: others

Post on 15-Jan-2020

10 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/09/26/ortzadar270914_32455.pdfortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia ITXARO BORDA “Idazteari

ortzadardeia.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia

ITXARO BORDA

“Idazteari esker nire bizitza biderkatua suertatu da”, dio Baionako idazleak

-- 4-5. orrialdeak --

EUSKAL HISTORIA, EUSKAL PRISMATIK“Diskurtso ofiziala” ezbaian

jartzen duen ikastaroa abiatu du Nabarralde elkarteak

-- 2 orrialdea --

18. urte

urrena

Page 2: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/09/26/ortzadar270914_32455.pdfortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia ITXARO BORDA “Idazteari

02 // Ortzadar Larunbata, 2014ko irailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskal historia

Editorial Iparraguirre S.A. Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso duZuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected]) Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected]) Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Iker Azurmendi Lege Gordailua: BI 1720-06

AANJEL Rekalde Nabarraldeko zuzen-dariaren arabera, “diskurtso ofizia-lean, euskaldunen historia kobazu-loetan hasi eta handik Gerra Karlis-

tetara pasatzen da”. Tartean geratzen diren gertakari historikoak Espainia eta Frantzia-ren ikuspegitik baino ez dira lantzen. Horre-gatik, fokua lekuz aldatu eta euskaldunak his-toriaren subjektu aktibo eta erdigune bihur-tuko dituen internet bidezko ikastaroa eratu dute. “Gure historia azal-duko dugu, geuk kontatua”. Urritik abendura iraungo du kurtsoak eta gaztelaniaz zein euskaraz, bakoitzak nahi duen hizkuntzan, egin ahal izango da. “Kurrikulum ofizialean Espai-nia edo Frantzia baino ez gara –dio Rekaldek–, baina Nabarralden badaramagu denbora bat Euskal Herriaz kontatu den historia ofiziala zalan-tzan jartzen”. Nafarroako ikastola batzuekin elkarlanean aritu dira, izan ere, duela urte batzuk materiala prestatzen hasi ziren, irakas-leei formakuntza emateko. “Ikastolek beraiek eskatu zigu-telako abiatu zen ideia eta, azke-nean, ikastaro formatua ematea era-baki dugu”. Hartara, irakaskuntzan ari dire-nentzat aproposa da kurtsoa, baina Rekal-dek azaldu du edozeinek atera diezaiokeela probetxua, “historia gustuko dutenentzat interesgarria izango da”. Materiala laburtzen eta era atseginean aur-

kezten ahalegin handia egin du Nabarraldek. “Ikusentzunezko baliabide asko erabiliko ditugu eta, bideoan azaldu ahal izateko, kon-tzeptuak sintetizatu eta erraztu egin behar dira”, dio Anjel Rekaldek. Bideoez gain, tes-tu laburrak, mapak eta eskemak erabiliko dituzte. Ikasle bakoitzak hautatuko du bere lana euskaraz ala gaztelaniaz egin nahi duen.

HISTORIA OPAROA Euskaldunek milaka urteko historia daukatela

aldarrikatzen du Nabarraldek, batzuetan historiaren erdigu-nean, beste batzuetan oharka-bean igarota. Hemengo pers-pektibatik kontatuko dute guztia. “Lehenengo kapitu-luan, kontzeptu orokorrak

landuko ditugu, alegia, zer den historia, gure nortasuna eta

memoria historikoari buruzko haus-narketa”, dio Rekaldek. “Ondoren his-toriaurrea eta erromanizazioa azter-tuko ditugu; askok uste dutenaren aurka, erromatarren nolabaiteko aliatu izan ginen euskaldunok eta haien zibilizazioa hartu genuen”. Tribu germaniarrekin izandako tirabirei, Orreagako guduei eta Erromako Inperioa erori osteko

garai gorabeheratsuei arreta berezia eskainiko diete: “Gertaera

haien ondorioz hasi zen gorpuzten gure egi-tura politikoa, Iruñeko Erresuma”. Erdi Aroan murgilduta, euskaldunen patua inguruko herrien menpe nola geratu zen jorratuko dute. 1200. urtean, Araba, Bizkaia

al-

i-ara

aldens

milakaaldar

batnebepegulu

lanhisto

memori

eta Gipuzkoa Gaztelaren menpe geratu ziren eta, 1512an, baita Nafarroa Garaia ere. Nafa-rroako Erresuma independenteak Iparral-deko eremu txiki batean baino ez zuen iraun, eta ez luzaro. “1200ean gure lurraren ekial-de eta mendebaldearen arteko zatiketa izan zen; 1512an, ipar eta hegoaren artekoa”. Ipar Euskal Herriko historiarako atal bat gor-de dute oso-osorik, “eboluzio berezia izan dute han”. Nafarroako Erresumaren ondarea-ri ere begiratuko diote, “foruak eta erakunde bereziak, hor badago kultura politiko aberats baten aztarna”. Erregimen Zaharraren amaie-rak ekarritako Frantziako Iraultza eta Gerra Karlistak aztertuko dituzte. Rekalderen esa-netan, “hemen modu traumatikoan sartu zen modernitatea, gerren bidez”. Bukatzeko, 1936ko Gerra Zibilaz jardungo dira. “Gertaerak hor daude, ezin dira aldatu, bai-na ikuspegiaren arabera, historiak kontrako zentzua har dezake”, dio Anjel Rekaldek. Horregatik, Nabarralden nahiago dute euskal-

Euskal Herriko historiari buruzko ‘on line’ ikastaroa antolatu du Nabarralde elkarteak. Ohiko kontaketa zalantzan jarri eta euskaldunak gertaeren subjektu bihurtu dituzte

Gure historia, hemengo ikuspegitik

DABI PIEDRA

Adituak irakasle

I kastaroaren atal bakoitzak arduradun bat izan-

go du eta, hala, irakasle talde zabala eratu

dute. “Bakoitzak bere atalaren ardura izango du,

baina irizpide orokorrak denon artean landu ditu-

gu”, zehaztu du Rekaldek. Eskarmentu handiko

irakasleak dira: Mikel Sorauren historialari eta

idazlea, Beñi Agirre historialaria, Idoia Arrieta eta

Joseba Asiron Historian doktoreak, L.M. Martinez

Garate idazlea, Jean Louis Davant historialari eta

euskaltzaina, Iñaki Egaña Euskal Memoria eta

Aranzadi taldeetako kidea eta Anjel Rekalde bera

jardungo dira irakasle. Renoko (AEB) Unibertsi-

tateko irakasle Xabier Irujoren parte-hartzea ere

agindu dute Nabarraldekoek.

skalia

”.n

u-ke-a era-t i di

anarketa”, toriaurretuko ditaurka, ealiatu ihaien zTribu tirabirErrom

garai berezia es

h i d i h

ldenskal

memorianarketa”,

dunen historia euskaldunek kontatzea, zere-gin hori beste batzuen esku utzi beharrean. Hala, elkarteak liburu eta azterlan ugari argi-taratu ditu eta, urritik aurrera, beste urrats bat egingo du, historia ikastaroarekin.

“Askok uste dutenaren aurka, erromatarren nolabaiteko aliatu izan ginen euskaldu-nok eta haien zibilizazioa hartu genuen”, dio Anjel Rekalde zuzendariak. NABARRALDE

Page 3: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/09/26/ortzadar270914_32455.pdfortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia ITXARO BORDA “Idazteari

Ortzadar //03Larunbata, 2014ko irailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

E

IRITZIA

Lau txakur txikirekinXABIER MENDIGUREN ELIZEGI

ESATEN da zinema-festi-balek (eta berdin beste edozein arte motatako jaialdiek) balio behar

dutela arloan arloko berrikuntza tekniko edo estetikoak erakusteko eta joera ausartenak saritzeko, bide-urratzaileak direlakoan. Gero auskalo horrela gertatzen den: batetik, programatzaile eta epaimahaikoen artean nork bere gustua izaten duelako, eta, beste-tik, inork ez duelako bola magi-korik etorkizuna igartzeko. Adi-bidez, iaz Donostian Gravity abentura espaziala eman zute-nean, zenbaitek zioten hortik zihoala geroa, eta gaur, berriz, 3D teknika modaz pasata omen dago. Birgeria teknofilo horietatik ezin urrutiago, aurten film umil batek txunditu nau Donostiako Zine-maldian: Roberto Castón-en Los tontos y los estúpidos. Castón, sortzez galiziarra, Euskal Herria-ri lotutako zinemagilea da: Bil-bon LGTB gaiarekin egiten den Zinegoak jaialdiaren zuzendari izandakoa urtetan, eta zenbait kortoren ondotik euskal film aipagarri bat egindakoa: Ander,

baserri giroko gay istorio hunki-garria, Javier Madrazok Jaurla-ritzan zegoela emandako diru-laguntzari esker egina, gero, zoritxarrez, zinema komertzia-letan banaketarik lortu ez bazuen ere. Oraingo film honek, berriz, ez dut uste halako babes instituzional berezirik eduki duenik, eta aldiz zabalkunde normala izango omen du, urriaren 3an estreinatzen bai-ta. Zer kontatzen du pelikulak? Labur esanda: aktore-talde bat (Josean Bengoetxea, Aitor Beltran eta beste) lonja batean biltzen da, film bat prestatzeko: gidoia iraku-rri, zuzendariaren oharrak en-tzun, entsegu batzuk egin… Filmaketaren hasi-masiak eurak dira filmaren funtsa. Beraz, ez dago ia dekoraturik, ez kanpoko tomarik, ez film bat garestitzen duten (eta ia ezinbestekotzat ditugun) elementuetako bakar bat ere. Eskeleto soil horren bitartez, hala ere, istorio bat kon-tatzen zaigu, gaurko bikote eta familia-harreman konplikatuei buruzkoa.

Noski, hori dena ez du Castónek asmatu. Von Trier-en Dogville aipatu izan da, eta antzerki nahiz zinemako beste zenbait adibide. Baina, filmari darizkion freskota-sun eta benetakotasunaz aparte, azpimarratzekoa da aurretik inork ez duela hemen halakorik egin, eta beharbada film normal bat egiteko zailtasun ekonomikoei emandako erantzun original bat dela, beharra bertute bihurtuz. Gaur jakingo da Donostiako pal-maresa. Castónen zintak ez du lehiaketa ofizialean parte har-tzen eta ezin, beraz, saririk espe-ro; datorren asteburutik aurrera aretoetan jendeak ikustea litza-teke saririk handiena. Dena dela, ez dezala arrakasta gehiegi ere izan, bestela gure kul-tur arduradunak imajinatzen ditut, diru-eske datozkien proiektuei ezezkoa ematerakoan, irri zuri batekin horrelako argu-dioak botatzen: “Zertarako behar duzu hainbeste diru? Begira Cas-tóni, lau txakur txikirekin nola egin duen bere filma, eta arrakas-ta galanta lortu...” .

Birgeria teknofiloe-tatik ezin urrutiago,

aurten film umil batek txunditu nau

Donostiako Zine-maldian: Roberto

Castón-en ‘Los ton-tos y los estúpidos’

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Lasai ez da ezer... (ebook) Ana Malagon. Elkar.

2. Arantzak barrurantz Xabier Mendiguren. Elkar.

3. Nevadako egunak Bernardo Atxaga. Pamiela.

Fikzioa

Ez Fikzioa

DAVID DE HAROREN BEGIRADA

NARRAZIOAK

‘Arantzak barrurantz’ Xabier Mendiguren Elizegi. Elkar. 168 orr. 16,25 euro.

Noraezean dabiltza-tenen saminaz Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko du; bere bizitza gorabehe-ratsua azkenetan dela jakinik, gaz-tetan gauzatu gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak; besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri beharko du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturi-ko atxiloketa hartan gertatua...

HAUR LITERATURA

‘Arbi erraldoia’ Alexei Tolstoy. Katie Daynes (moldaketa). Georgien Overwater (ilus). Ttarttalo. 48 orr. 6,45 euro.

Irakurle hasiberriari ikasteko grina piztuz “Hazi da nahikoa arbi hori”, esan zuen goiz batean nekazariak. Baina ezin zuen lurretik atera. Handik gutxira, laguntzaile asko zituen inguruan tira egiteko baina arbia ez zen mugitu ere egin... Ipuinean bertan azaltzen denez, Alexei Tolstoy autorea “konde bat zen eta Errusian bizi zen”; hel-duentzako eleberriak eta haurren-tzako ipuinak idatzi ohi zituena.

1. Tunelak, izarak... Josu Martinez. Elkar.

2. Memoriak (Mikel Laboa) Marisol Bastida. Elkar.

3. Egiari zor Iulen Madariaga. Erein.

(Barakaldo, 1976) Ikus: http://www.daviddeharo.com

ERAKUSLEIHOA

Page 4: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/09/26/ortzadar270914_32455.pdfortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia ITXARO BORDA “Idazteari

04 // Ortzadar Larunbata, 2014ko irailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

poesia

ITXARO BORDAIDAZLEA

“Idazteari esker nire bizitza biderkatua suertatu da”Baionako idazleak gustuko du bizitza, errealitatekoa nahiz fikziozkoa, eta literaturarekin uztartuta egin dituen lau hamarkada luzeak ospatzeko ‘Zure hatzaren ez galtzeko’ poesia bilduma plazaratu du, Elkarren eskutik “Beharbada deus ez da, baina olerkia irakurtzeak on egiten du”,

baieztatzen du idazleak. IKER AZURMENDI

XABIER G. ARGÜELLO

Page 5: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/09/26/ortzadar270914_32455.pdfortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia ITXARO BORDA “Idazteari

Ortzadar //05Larunbata, 2014ko irailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

poesiaDONOSTIA

sentimenduen paisaia ideala? Mundua ederra dela iruditzen zait. Ispasterreko Ogellak eta Hendaiako Loia Bahia hartuko nituzke nire sen-timenduen gordagitzat, baketsuak, salbaiak, ilunak, argitsuak, gozatuak eta pairatuak direlako. Libertatea maite omen duzu oroz gain, baina noraino izan gaitezke libre milioika webcam-ekin katibu gauzkan mundu honetan? Libertatea maite dugu, baina prest gaude libertatea ase ederraren alde trukatzeko. Kontsumoak libratzen eta zelatze egitura onartzen lagun-tzen gaitu. Edonori geratzen zaio hargatik sare sozial eta txioetan ez sartzeko ahalmena! Poesiaren zirri-kitua hor dago. Garaiak eta pertsonak aldatu dira, teknologiaz betetako amets gozoan ‘bizi’ gara, baina gizateria apoka-lipsi ekonomiko eta moralaren er-tzean dago, ia-ia duela 40 urte bezalaxe… Batzuek erraten dute kapitalismoa, eta komunismoa berdin kapitalis-moaren aldaera bat den puntutik, betidanik krisian dabilela. Gaur egun, horregatik poetizatzeko ego-kia da, ematen du hauturik eta ate-rabiderik ez dagoela, non ez dugun norabidea erabat aldatzen decrei-xent bilakatuz, besteak beste. Sentimenduetan, pertsonak ‘kaktus bihurtzeko’ arriskuan dira, zure ustez? Arriskua bada, baina agian garai ilu-netan irauteko aukera eta baliabi-deen adibidea eskaintzen digu kaktu-sak. Mexikotik Baionaratu nintzenez

BB AIONAN jaio zen 1959ko martxoak 29an, Kubako iraultzaren, Tibeteko oku-pazioaren eta Vatikanoko

II. Kontzilioaren urteko Aberri Egu-nean. Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarre herrian igaro zuen, eta pentsatzen hasteko adina izan zue-nean, Bernardette ponte-izena baz-tertu eta Itxaro Borda izen aurkitu berriaz ekin zion, azken 40 urteotan literaturaren munduan eta munduko literaturan barna harat-honat era-man duen zeregin literarioari. “Ba-tzuetan iruditzen zait nire aitzinako kezka nagusietatik urruntzen ari nai-zela”, aitortu du, eta arrisku horri aurre egiteko, lan eta lan ibili ohi da, euskal idazlerik emankorrenetakoa bilakatu delarik. “Idazle ez banintz, naturarekin loturiko lan bat eduki-ko nukeen, geografo edo geologo agian; txikitan astronauta izatearen ametsa neukan”, gogoratu du. Duela 40 urte lehen poema argita-ratu zenuen ‘Herria’ aldizkarian, eta duela 30 urte, lehenbiziko poema-bilduma: ‘Bizitza nola badoan’. Nola joan zaizu bizitza harez geroztik? Askorentzat bezala, denbora joan da, on eta txar nahaste, baina iruditzen zait idazteari esker nire bizitza biderkatua suertatu dela, egunero-kotasun errealaz gain, fikziozko bat ere garatu baitut, fikziozkoa eta gene-rorik gabekoa! Uholde franko zeharkatu ditut eta menturaz etorri-ko direnak ez dira samurragoak suertatuko. Guztia errazagoa da musika, leku, liburu eta adiskide onez gozatzeko aukera denean! Denboran atzerago eginez, noiz ohartu zen Bernardette Itxaro izan nahi zuela? Irakurtzen eta idazten ikasi nuen unean somatu nukeen neure baitako arrotza. Hasieran olerki laburrak frantsesez izkiriatzen nituen, hama-bi urtetan nonbait euskaraz alfabeta-tu nintzen bitartean. Itxaro izengoitia nerabezaroan hartu nuen eta geroz-tik ez nau abandonatu. Gustatzen zait izen-deitura berria norberak aukera-tzerakoan bere balizko destinoa marrazten duelako ideia hori. Eta zein unetan erabaki zuen poe-siaren ‘klaribidentzia’ gordinean murgiltzea? Denbora hartan, berehalaxe. Esko-lan, frantses poesia klasikoak ikas-ten genituen eta haietako anitz buruz dakizkit oraindik. Sonetoak idaztean adibidez beti Du Bellay edo Baudelaire ditut eredu, niretzat per-fekzioari hurbiltzen direlako, musi-ka eta oreka aldetik. Hamargarren poema-bilduma pla-zaratu berri duzu: ‘Zure hatzaren ez galtzeko’. Izenbururako liburua-ren erdi-erdian dagoen esaldi bat aukeratu duzu. Ausazko hautua izan da, ala zerbaiti edo norbaiti

egindako eskaintza? Norbaiti edo zerbaiti egindako eskaintza bat dela uste dut. Batzue-tan iruditzen zait nire aitzinako kezka nagusietatik urruntzen ari naizela, baina hala ere hatzik ez nuke galdu nahi, haragian edo begiaren zurian atxikiko nuke bizi-tzeko premiazkoa dudan hatz hori. Mexiko, Irlanda, Grezia, Islandia.… Liburu honetan ere, zenbat bide hainbat orrialde.… Zeren bila edo zeren ihesi? Literatura aitzakiaz bisitatu poeta erraldoiekiko herrialde horiek nire baitan olerkirako sua piztu didate, mundu zabala nire mundua ere dela onartzeko modu bat oparituz. Gua-dalajaratik, Dublinetik edo Reykja-viketik etxeratzean, idazle bezala, ez naiz hain bakarrik senditzen. Mun-dua lan xehe eta proletarioak eginez bizi diren izkiriatzailez mukuru dago eta ziur nago literaturatik ez bizitzeak ez didala hemen konple-xurik hazi behar. ‘Der Atlantis Code’ poeman, apar-teko distira eman diozu Bilbori: gaua, harria, burdina, altzairuaren ikara, Louise Bourgeoisen ama armiarma kupidagabea, eta Ares-tiren itzala. Zer da Bilbo, zer du Bil-bok zuretzat? Hiriak maite ditut, bereziki Euskal Herrikoak. Bilbok, batez ere, erakar-tzen nau, eta aipatzen dituzun ele-mentuak oro kausitzen direlako han, baita hatsankaz ala hats lasaiez idaz-teko bezain leitzeko poesia sortzeko akuilua ere. Aurkitu duzu mundu honetan zure

“Politikariei jada herriak sobera zaizkie”, gaitzetsi du. IKER AZURMENDI

geroztik kaktusak baditut etxean, liluratzen naute. Zer da zuretzat heriotza? Oroitzapenaren bermarria. Herio-tzari beldurrik ez diot. Gertatu bedi gertatu behar duena, baina utzi nazala idazten, azken hitza nirea izan dadin behingoz. Eta bizitza? Amatasuna? Bururaino eramatekoa den oldea da bizitza, sekula gelditu gabe, akidu-ratik urrun, bakartasuna, exilioa, amatasuna, maitasuna eta maita-sun-ezaren esperientzia ezberdinak harilkaturik. Gurbiltasunaren, apal-tasunaren eta isiltasunaren bidea ikastea halaber bizitzea da. ‘Herria non grata’ poeman, euskal politikagintzaren miseriak salatu dituzu. Aitortzen dut, aspalditik, arazo bat badudala euskal politikagintzareki-ko, bere entropia eta endogamia bor-titzerako joerarekiko, adibidez. Bai-na poesia sail honetan agertzen dena herrialde demokratiko guztietan agitzen dena da: politikariei jada herriak sobera zaizkie. “Poesia etorkizunez kargatu arma bat da”, Celayak zioenez eta ‘World is starving’ poeman errepikatu duzunez? Dena-ekonomia eta guztia-merkatua den mende pornografiko honetan poesiak jendeen arteko mihise egin-kizuna ukan dezake. Beharbada deus ez da, baina olerkia irakurtzeak on egiten du. Oldartze isila edo ogia nor-berak bere eskuz egitea bezala. Liburua aurora borealaren irudiaz eta Islandiara joandako antzinako euskaldunen hitzen gomutaz biri-bildu duzu. Optimismorako deia ote? Baikorra naiz orokorrean, buru zokoan ilun-guneak edukiagatik. Baikortasuna Islandiako olerkian ezkontzen da barne-poza eta natu-raren zein historia partekatuaren atsegin hutsarekin. Eta behatzaz esku-izkribu zahar haiek ukitzeak ez du preziorik!

Amaia Ezpeldoiren zain

P oesia ez ezik, Itxaro Bordak eleberria ere landu du barra-barra. Genero honi

esker lortu zuen 2002an Euskadi Literatura Saria, euskalduna eta euskal herri-

tarra izatea zer den aztertzen zuen ‘%100 Basque’ izenburuko lanaren eskutik.

Bere lehenengo eleberria ‘Basilika’ izan zen, duela 20 urte argitaratutakoa. Han-

dik hona, errealitatea eta fikzioa nahastuz, Bordak astindu ederrak eman dizkio

lehengo eta oraingo tabu askori: inmigrazioa, gizakiaren esplotazioa, bakardadea...

Baina nobeletan landu dituen pertsonaia guztien artean, Amaia Ezpeldoi detekti-

bea dugu, zalantzarik gabe, Itxaro Bordarekin estuen lotuta dagoena, bost liburu

osatu baititu komunikatzeko arazoak dituen sexualitate irekiko emakume honen

istorioekin: ‘Bakean ützi arte’ (1994), ‘Bizi nizano munduan’ (1996), ‘Amorezko

pena baino’ (1996), ‘Jalgi hadi plazara’ (2007) eta ‘Boga boga’ (2012).

“Amaia hor dago beti, aiduru, hausnarrean, eta ondoko urteetan, Amaia Ezpel-

doien seigarren menturaldia izango den zer edo zer agertuko da”, azaldu du Bor-

dak, joan den neguan ‘Maiatz’ aldizkarian argitaratu zuen Frankfurten girotutako

istorioa gogora ekarriz.

Ez naiz heriotzaren bel-dur. Gertatu bedi gertatu behar duena, baina utzi nazala idazten, azken hitza nirea izan dadin”

“Guztia merkatua den mende pornografiko honetan poesiak jen-deen arteko mihise egin-kizuna ukan dezake”

Page 6: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/09/26/ortzadar270914_32455.pdfortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia ITXARO BORDA “Idazteari

06 // Ortzadar Larunbata, 2014ko irailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

22 013. urtean gaude, Eibarren. Anderrek 33 urte ditu eta psikiatrikotik atera berri da. Droga menpekotasunaren

eta eskizofreniaren menpe egin beharko dio aurre egunerokoari, barruan egon den urteetan erabat aldatu den errealitateari. Bizitza-ren joan-etorria ulertu nahian, garai bateko gertaerei buruz idaz-ten hasiko da. Zeregin horretan lagunduko dio idazlea den bere lagun Oierrek. Bien eskutik, iraga-nera salto egin eta Anderren bizi-tzako hainbat garaitara egingo du jauzi istorioak. Aspalditik zebilkion buruan isto-rioa eta orain, Igartza Saria esku-ratuta, “bere belaunaldiaren erre-tratua” izan nahi duen eleberria osatu gura du Unai Villenak (Elgoi-bar, 1980). Izan ere, horixe izango da nobelaren muina: protagonista-ren bizitzari errepasoa eginez, egi-leak eta bere belaunaldiak gertutik ezagutu zuen garai baten hausnar-keta egitea. Horretarako, “puzzle baten gisara” antolatuko du lana Villenak. “Asmoa da hiru ikuspun-tu nahastea, horietan hiru ahots tartekatuz. Oierrek Anderri zuzen-dutako kapituluak izango dira abia-puntua; Anderrek berak bere bizi-tzako pasarteak kontatzen idatzi-takoak etorriko dira ondoren; eta, azkenik, iraganetik berreskuratu-riko albo-pertsonaien inguruko kontakizunekin osatuko da nobe-la”, azaldu du egileak. 90EKO HAMARKADARA JAUZI Ander protagonistaren eskutik, 90eko hamarkadako giroan murgil-duko da kontakizuna. “Garai horri buruz ez da asko idatzi euskal lite-raturan. Nobelan, zeharka bada ere, sasoi hartan lagunartea, jaiak, musi-ka, drogak, borroka edota sexua nola bizi ziren kontatuko da”, aurre-ratu du Villenak, zeina dokumenta-zio lanean ari den orain buru bela-rri, orduko aldizkariak irakurri, dokumentalak ikusi eta lagunekin memoria egiten. “Deskribatuko dudan garaiaren ahalik eta argazki errealena egin nahi dut eta horre-tarako beharrezkoa da burua han kokatzea”, dio. Istorioa Eibarren kokatuko da, bai-na Euskal Herriko beste edozein herri industrializatutan ere kokatu zitekeela uste du egileak. “Elgoibar-tik urrundu nahi nuen, istorioa bes-te leku batean kokatzeak askatasun gehiago emango didalako. Baina bai, eleberriak badu biografiatik eta inguruko pertsonen bizitzetatik, eta baita fikziotik ere”. Horrela ba, bio-grafia eta fikzioa uztartuko ditu Hauts haietatik lanak. Droga menpekotasunen eta gaitz psikikoen gaia sakon jorratuko ditu Villenak eleberrian. Hala, 90eko urteetako Eibarren –edo Elgoiba-

rren– zegoen giroari eta bere belau-naldiko zenbait gaztek drogekin izandako harremanari buruzko gogoeta egingo du. “Hiesa edo heroina ikusle moduan ezagutu genituen herrian ume ginela. Gero-ra, beste droga mota batzuk ere gertu izan genituen. Gertutik bizi izan genuen egoera hori gaur egun-go ikuspegitik aztertzea interesatu zait”, azaldu du. Horrelako kasu-ren bat gertutik ezagutu du idazleak, baina uste du asko egon-go direla Euskal Herrian eta, zen-tzu horretan, bere lanak “gizartea-ri ekarpena” egin ahal diola ere uste du: “Errealitate horretaz kon-tziente ez diren pertsonei ispilu bat jarri nahi diet aurrez aurre, hala-ko egoeren inguruan izan ohi dugun jarrerari buruz hausnartu ahal izateko”. IDAZLE, BETIDANIK Industria Inge-niaria da Villena ikasketaz eta une honetan doktoretza-tesiaren ego-naldia burutzen ari da Alemanian. Aurrez libururik kaleratu ez badu ere, hainbat sariketa irabazitakoa da. Txikitatik izan du idazteko zale-tasuna, ipuinak bereziki. Elgoiba-rren 1998an sortutako literatur tal-de batean aritu zen eta Barren herri aldizkarirako hainbat lan ere egin zituen. Ikasketek ez diote utzi bide horri denbora gehiago eskaintzen, baina beti jarraitu izan du bere buruarentzat idazten, “noizbait zer-bait handiagoa idazteko gogoekin”. Gogo horrek bultzatuta, literatur sorkuntzarako tailer batean izena eman eta iaz hasi zen Hauts haieta-tik proiektua gorpuzten. Dena den, saria eskuratu edo ez, nobela hau idatziko zuela argi izan omen zuen hasieratik. Elkar argitaletxeak, Beasaingo Uda-lak eta CAF-ek idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten Igar-tza Sariketaren XVII. edizioa izan da aurtengoa. Uxue Alberdik, Igor Estankonak eta Danele Sarriugar-tek osatu dute epaimahaia eta aur-keztu diren 22 proiektuen artetik aukeratu dute Hauts haietatik ize-nekoa. 6.000 euroko ordainsaria jasota, urtebeteko epea izango du Villenak eleberria osatzeko eta 2016an emango da argitara.

Belaunaldi baten erretratuaUnai Villena elg oibartarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea, ‘Hauts haietatik’ eleberri proiektuarekin. Buruko gaixotasun batek eta droga mendekotasunak jota psikiatriko batean egon den gaztearen istorioa kontatuko du nobelak

JULENE LARRAÑAGA

Gertutik bizi izandako errealitate bat “gaur egungo ikuspegitik aztertu” nahi du Villenak. PABLO VIÑAS

Epaimahaia: “Aho bilorik gabeko lan ausarta da”

“ Aho bilorik gabe, buruko gaixotasu-

nen eta drogen inguruan sakon-

duko duen lan ausarta” izango dela

uste du Igor Estankona epaimahaiki-

deak. Bere aldetik, “gure herriaren his-

toria hurbilaren parte den baina sobe-

ra tokirik ez duen errealitatea agerian

utziko duen eleberria” espero du Dane-

le Sarriugartek.

BILBO

Page 7: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/09/26/ortzadar270914_32455.pdfortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia ITXARO BORDA “Idazteari

Ortzadar //07Larunbata, 2014ko irailaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

‘Vatikano ortodoxo’ bat aurki daiteke Kiev hiriburuko Pechersk Lavra kobazuloen monasterioan. Gune erlijiosoa ez ezik, historia ukrainarraren muina ere bada, hots, nazioaren iraunkortasunaren lekuko

Ukrainako momiak musukatzera

UU KRAINA hausten ari den garai honetan, nazioaren iraunkortasuna frogatzen duen sinboloari musuak

ematera joaten dira hainbat ukrai-nar: lurpean gordetako momia multzo bat musukatzera, alegia. Pechersk Lavra, kobazuloen monas-terioa, Kiev hiriburuan dago. Sarre-ran ezinbestekoa da kandela txiki bat erostea, bidea argitzeko, eta azalpen zehatzak eman dizkigute: eskua zabalik eraman behar dugu, kande-la hatzen artean helduta, argizari tan-tak ahurrean jaso eta zorua zikindu ez dadin. Ez da huskeria: berrehun mila erromes jaisten dira urtero tunel itogarri hauetara. Eta pazien-tzia gutxiko pope bizardunak daude, kandela gaizki eramaten duten bisi-tariei errieta egiten dietenak. Ateak zabaldu dizkigute eta bagoaz eskaileretan behera, putzu ilunean.

Lurrunak betaurrekoak gandutzen ditu, kandeletako sua lausotu, intsentsu usaina dator behetik gora, zerraldoen txirbilekin eta popeen bizarrekin nahastutakoa dirudien intsentsu sarkorra. Hemendik aurrera, mugitzeko aska-tasuna desagertzen da, batez ere jai egunetan eta puntako ordu mistikoe-tan: erromesen ilaran goaz, ganga formako galerian pilatuta, burua makurtuta sabaiari kaskarrekorik ez emateko, besoak saihetsen kontra estututa, paretak ez jotzeko. Errome-sak oso mantso doaz; labirinto estua kiribildu egiten da, adarkatu, bere baitan tolestu; eta marmarrak en-tzuten dira, otoitz urrunak, buruan zapia daramaten emakumeen sal-modia hipnotikoak. Noizean behin tarteak zabaltzen dira horman: kris-talezko kutxa bat sartzeko espazioak, usteldu gabeko fraideen gorpuak gordetzen dituztenak. Momiak man-

rretako protagonista zen Muromets, munstroen eta tatariarren aurka borroka egin zuena, Kieveko kanpan-dorre guztiak bota zituena Bladimir printzearekin haserretu zenean, eta aberriaren eta fede kristau ortodo-xoaren alde egindako lanarengatik kanonizatua izan zena. Kobazulo hauek ez baitira gune erli-jioso soila: historia ukrainarraren muina dira, nazioaren iraunkortasu-naren testigantza. Duela mila urte, 1013.ean, Antonio monje greziarra Kievera iritsi zen kristautasuna zabaltzeko asmoarekin eta Dnieper ibaiaren ertzeko leize batean jarri zen bizitzen. Bere jarraitzaileek leize eta tunel gehiago zulatu zituzten muino honetan, lurpean bizimodu aszetikoa egiteko. Laster eraiki zuten lur aza-lean egurrezko lehen monasterioa. ‘VATIKANO ORTODOXOA’ Tenpluak bata bestearen ondoan eraikitzen hasi ziren, Vatikano ortodoxoa sor-tu arte: harresiz inguraturik, kate-dralak, elizak eta monasterioak dau-de, horma zuri, teilatu berde eta urre

kolorezko kupuladunak. Hemen sor-tu ziren lehen kronista eta ikono margolarien eskolak, hemen jarri zuten Ukrainako lehen inprenta, hauxe izan zen kultura eslaviarraren bihotza mendetan. Kumaniarrek, tatariarrek, mongolek, errusiarrek, naziek eta sobietarrek Pechersk Lavra inbaditu eta arpilatu zuten. Horregatik, lurpeko monjeen iraun-kortasunak harrotasun abertzalea eta mila kondaira piztu ditu Ukrai-nan: santuen gorpuak ez usteltzea miraria dela diote; sobietarrek kamioitan eraman nahi izan zituzte-la baina motorrak ez zirela martxan jarri momiak euren lekuetara itzuli zituzten arte; gorpuek energia berezi bat igortzen dutela, Txernobilgo erra-diazioa indargabetu zuena... Lurpean, erromesek kristalezko hilkutxak musukatzen dituzte, pope batek meza ematen du zazpi pertso-nek lepo betetzen duten kaperatxo batean eta monje bat gelatxotik irten da guri errieta egitera, kandela ondo heldu gabe daramagulako eta argi-zari tanta bat zorura erori zaigulako.

Urtero, berrehun mila erromes jaisten dira lurpeko monasterio honen tunel itogarrietara. ‘Labirintoan’ barrena, marmarrak eta otoitz urrunak entzuten dira. A.I.

ANDER IZAGIRRE (@anderiza)tetan bilduta daude erabat, bordatu eta harribitxiekin, baina batzuek bis-tan dauzkate zurezkoak diruditen esku txiki, lehor eta moreak. Pelegrinek bostehun metroko bidea egin dezakete labirintoan barrena. Hortik aurrera (eta kondairak dio tunelak Moskuraino iristen direla, tira!), fraideak eta arkeologoak baka-rrik sar daitezke. Batzuetan pilake-tak gertatzen dira galerietan, erro-mesak hilkutxa baten ondoan belau-nikatu eta kristala musukatzen has-ten direnean, sabaitik zintzilik dau-den botozko lanpara eta santuen iko-noen azpian. Aparteko momia ba-tzarra da hau: hemen daude Alipio Beneragarria, ikono margolari ospe-tsua; Nestor, lehen kronista eslabia-rra; San Espiridion, eltzegileen patroia; Lituaniako Duke Handi bat; Kieveko printze bat eta hainbat erli-kia miragarri: historiako laugarren aita santua izan zen Klemente I.aren burua; Mosku fundatu zuen Juri Beso Luzedunaren gorpua; eta Ilia Muromets heroi erraldoiaren zati batzuk. Lehen poema epiko errusia-

Page 8: ortzadarstatic.deia.eus/docs/2014/09/26/ortzadar270914_32455.pdfortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko irailaren 27a. 370 zenbakia ITXARO BORDA “Idazteari

Larunbata, 2014ko irailaren 27aazkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

UU rte bat hautatzeko eta horren gai-nean zerbait idazteko eskatu dida-te eta gai-jartzaileari baiezkoa ema-nez gero zerbait prestatu behar,

nahita nahiez. Orduan hasten dira duda-mudak, zalantzak eta buru-hausteak. Oroi-tzapen lausoetan barrena ibilaldiak egiten hastea, kezketan murgiltzea. Zergatik ez auke-ratu bost urte bete nitueneko eta eskolara maistra Arantxa Berasarterenean ikasten hasi nintzeneko hura? Ez, urrunegi gelditzen da 1951 hura, gero eta maizago atzera begiratu arren azkenaldian. Edota urtetako jauzi handi bat eginez Gipuzkoako Enparantzan kokaturik zegoen Foru Aldundiko Biblioteka zaharrean, Jorge Oteiza etortzen zenean zerbait irakurtzen ari ginen mahai ingurura eta Oiartzunen ema-kume zahar batek kantaturiko bertso baten

transkripzioa, lapitzez egina, eta ez zekienez euskaraz itzuli geniona, hutsune hura betez? 1963a ote zen Quosque tandem (sic) argitara-tutako urtea? Edo 1965ko beste hura, Colegio Mayor Pío XII-n nintzelarik Unibertsitateko lehen ikasturtean, Madrilen manifestazio haietan parte hartutakoa, ondorioz Enrique Tierno Galván, Agustín García Calvo, José Luis López Aranguren beren katedretarik bidali zituztenekoa, azken hauek biak pertso-nalki ezagutu nituelarik geroago. Ala zergatik ez mintza 1968 hartaz, Salaman-kan nintzela Filología Románica ikasten eta Koldo Mitxelenaren Euskal Testuen komen-tarioetara joaten nintzenean, honek Aran-tzazuko Biltzarrera gonbidatu ninduenaz. Hemen esan nuenaz hizkuntzen ekonomiaz eta emankortasunaz, edota Piarres Xarrito-nek esan zizkidanak gipuzkoar inperialis-

Nire sorterriko, Lezoko independenteen zerren-da buru nintzelarik, lehen elekzio demokra-tikoetan bertako alka-te izendatu ninduten”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Idazlea

1979 URTEgrafiakURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZIURA · ANTZERKIA · ARTEA · A · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEAURA · ER

“Ez izan hain abertzalea”Patri Urkizu

Titularreko hitz horiek esan ei zizkion Gabriel Arestik artikulu honen autoreari, bere lehen ipuin sarituaren harira.

Datorren astean...

moaz. Hantxe ezagutu nituen Ramon Saizar-bitoria edota Gabriel Aresti, honek esan zida-larik txundituta eta pentsakor utzi ninduten hitz haiek, nire lehen ipuin sarituaren aitza-kiaz: “Ez izan hain abertzalea”. Eta zergatik ez 1979az, nire sorterriko, Lezo-ko independenteen zerrenda buru nintzela-rik asanblada batean boto gehien atera nue-lako, lehen elekzio demokratikoetan bertako alkate izendatu nindutenaz. Banituzke, bai, gauza dexente kontatzeko nire ibilbide xumeaz, testuingurua hedatuz eta zabalduz, Euskal Herrian, Espainian eta Munduan zehar gertatzen ari zirenekin lotuz eta gerta-kizunen zergatikakoak pixkat arakatuz, azter-tuz eta sakonduz. Ez dakidana da, nori inte-resatuko zaizkion. Esperantza dut, ordea, ber-tan txertaturik jasotako agiriak, gutunak (Rikardo Arregi, Alfontso Irigoien, Joseba Lakarra, Txillardegi...) eta bestelakoak euskal kulturaren jarraitzaileari agian interesatuko zaizkiola, beste zenbaiten bizitza zertzeladak osatu, zehaztu edota aldatu dezaketelakoan, ahantziak berreskuratuz. Bego, bada, edito-re esku zabal eta euskalzaleak bere eta denon ondarea izan daitekeen saio hori babestuko duelakoan hurrengorako.Roberto Moso